ezkontza gehigarria

8
Asteazkena, 2013ko maiatzaren 15a Testuak: Eskeine Legorburu HITZA EZKONTZA Egun berezi horretarako guztia GEHIGARRIA

Upload: goierriko-hitza

Post on 10-Mar-2016

227 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Goierriko Hitzaren gehigarri komertziala.

TRANSCRIPT

Page 1: Ezkontza gehigarria

Asteazkena, 2013ko maiatzaren 15aTestuak:Eskeine Legorburu

HIT

ZA

EZKONTZA

Egun berezihorretarakoguztia

GEHIGARRIA

Page 2: Ezkontza gehigarria

2 Ezkontzakgoierriko hitza• 2013ko maiatzaren 15a, asteazkena

Eguneroko modak zehaztendituen tendentziak geroeta gehiago islatzen dira se-

nargaien ezkontzarako jantzie-tan ere. Kalean egunerokoanikusten den hori, etiketaren mo-dara moldatzen dute diseinatzai-leek, eta hori da, ondoren, dende-tan erosi daitekeena.

Aurtengo denboraldirako, az-ken urteetako tendentziak jarrai-tuz, gorputzera egokitutako traje-ak iritsi dira dendetara. Mikel Li-zarralde Zumarragako Liza-rralde dendako nagusiak aipatuduenez, «jakak pixka bat motza-goak dira, galtzak azpialde estue-kin, pitillodeitzen diogunaren es-tilokoak. Azken finean, modaarruntean dauden tendentziakjoskintzara ekarrita».

Kolore aldetik, beltza da orain-

dik ere gehien erosten dena, «ze-remoniako koloreak beltza, zuria,grisa eta plata koloreak baitira».Elementu osagarriekin dago tra-jeari kolorea emateko aukera.«Normalean senargaiaren trajeabeltza izaten da, eta alkandora zu-ria. Horregatik, txalekoa edo kor-bata erabiltzen dira kolore pixkabat sartzeko».

Izan ere, trajea beltza izatea ezda moda kontua bakarrik.«Emaztegaien soinekoarekin ger-tatzen ez den bezala, senargaia-ren trajea berriro erabiltzeko as-moarekin erosten dute, eta horre-gatik aukeratzen dute gehienekbeltza, edo iluna behintzat, bestenoizbait jarrita errepikatzen arigarela oso nabarmena izan ez da-din».

Korbata edo pajarita zer nahia-

ekarri liteke, eta ondoren ikusita-ko eta probatutako guztiaren ar-ten konparaketa egin, norbera-ren gustura eta gorputzera ondo-en egokitzen den trajeaaukeratzeko».

Diseinatzaile etxe bakoitzakkatalogoak jartzen ditu bezeroenesku, eta aparteko ezer ez bada,aste gutxitan trajea osatuta egonliteke. «Neurrira egindako traje-ek denbora gehiago eskatzendute, eta aurrez mugitzea komenida; baina gainerakoan nahikoada bi hilabete inguru aurretik au-kera ezberdinak ikusten hastea».

Lizarraldek hitzorduak zehaz-ten ditu bezeroekin denda itxitaduenean, «intimitatean» senar-gaiak eta berarekin doazenek «la-sai eta patxadaz» aukeratu deza-ten trajea.

Emaztegaiaren soinekoak bereganatzen du gonbidatu guztien arreta ezkontza egunean, baina senargaien eta gizonezko gonbidatuentrajeak ere badu garrantzia. Momentuz, kolore ilunekoak dira gustukoenak, baina estilo modernokoa nahi izaten dute gehienek.

Kolore klasikoak eta estilo modernoa go duten galdetuta, Lizarraldekdio aldea dagoela bataren eta bes-tearen artean: «Diseinatzaileakpajarita merkatuan sartu nahiandabiltza, baina oraindik kosta egi-ten da. Ezkontza gehienak egu-

nez izaten dira eta pajarita gaue-ko osagarria da».

Ezkontza informalagoetan era-bili daiteke pajarita, baina gonbi-datuen kasuan. «Senargaiak eti-

ketak markatzen duena jarraitubehar du, eta horrek korbata exi-gitzen du. Zapia erabiltzeko joeraere badago, baina ez gehiegioraindik».

Bakoitzarekin lanketa bereziaLizarraldek senargai edo bezerobakoitzaren gustuen arabera lanegiten du. Izan ere, Internetare-kin senargaiak ideia bat buruandutela joaten dira dendara trajeaerostera. «Halakori aldizkari ba-tean ikusi diola, aurkezpen bate-an, telebistan, Interneten... etahalakoa nahi duela buruan ideiaeginda etortzen diren senargaiakgero eta gehiago dira. Ideia horidendan dagoen eskaintzara aha-lik eta gehien gerturatzen saia-tzen naiz. Eta dendan ez dagoenzerbait nahi badu, probatzeko ere

Trajea beltza izaten da, etaalkandora zuria; txalekoaedo korbata erabiltzen dirakolorea sartzeko»MIKEL LIZARRALDELizarralde jantzi dendako nagusia

‘‘

Page 3: Ezkontza gehigarria

Publierreportajea Ezkontzak 32013ko maiatzaren 15a, asteazkena• goierriko hitza

Aditu askoren ustez, ez-kontzarako soinekoada emaztegaiaren osa-garririk garrantzi-

tsuena ezkontza egunean. Soine-koaz gain, ordea, badira aintzathartu behar diren beste hainbatkontu ere, guztiak batuta lortzenbaita ezkontza eguna pentsatubezalakoa izatea. Kontuan hartubeharreko gainerako gaien arte-an, orrazkera, azalaren egoera etamakillajea dira, adibidez, ezkon-tza eguna baino lehen lanketa bateskatzen duten gaiak. Lanketaemaztegaiak, senargaiak eta gon-bidatuek egin behar dute. Esti Ruano ER Matxain ilea-

paindegiko adituak orrazkera etatratamendu on batek ematen di-tuen emaitzak duen garrantziaazpimarratu du. Izan ere, soine-koaren edo jantziaren osagarriegokiena orrazkera eta tratamen-du on bat da. Horretarako, go-mendagarria da denboraz ibil-tzea: «Egun berezia izaten da ez-kontza eguna, eta gorputzaaurrez prestatzen joatea garran-tzitsua da. Egun horretan zeinorrazkera eraman nahi dugun hi-labete batzuk lehenago zehaztubehar da, azken unean preska etaestu ibili gabe». Matxainek eta bere taldeak

emaztegai, senargai eta gonbida-tu bakoitzari egokitutako trata-menduak eta orrazkerak egitendituzte. «Norbaitek extensioak ja-rri nahi baditu, edo osagarri bere-ziren bat eraman nahi badu, au-rrez lan egin behar da, emaitzaahalik eta naturalena izan da-din». Soinekoa erostera ilea ez-

kontza egunean eraman nahi denmoduan orraztuta joateko go-mendatzen du Matxainek, «nahizeta ondoren orrazkera soinekoramoldatzen dugun. Gonbidatue-tan, berriz, orrazkera arroparenaraberakoa izaten da, eta gomen-dagarria da behin arropa erositadugunean, horren arabera orraz-kera erabakitzen joatea». Orrazkera soinekoaren edo

gonbidatu bakoitzaren araberaerabakitzen dute, beti ere bezero-aren nahiak kontuan hartuta.«Pertsona bakoitzaren izaeran oi-narrituta, bakoitzari ondoen ego-kitzen zaion hori egiten saiatzengara. Gainera, materiala ekarrizgero, ezkontza egunean eraman-

go duten arropa kontuan hartutailerako osagarriak ere izaten ditu-gu», dio Matxainek. Osagarriakileapandegian bertan ere egitendituzte. Belarritakoak edo beste-lako osagarriak zein izango direnaztertuta lantzen dute orrazkerabakoitza.

Azala ere prestatu behar daOrrazkerak ez ezik, estetikarenalorrak ere badu bere garrantziaezkontza egunean. Kasu honetanere, ezinbestekoa da aurretik aza-

la behar bezala prestatzea, eta, be-raz, aurretik egin beharreko pro-zesua ere kontuan hartu beharda. «Azala prestatu egin behar da,garbitu, hidratatu, eta ondorenhasiko gara lanean. Beltzaranzte-ko prozesu ezberdinak daude, so-lariuma eta berehalakoa, maki-llaje probak ere egin behar diraeta azazkalak ere prestatu behardira». Zerbitzu horiek guztiak ereeskaintzen dituzte ER Matxainileapaindegian. Matxainek zehaztu duenez,

emaztegaiez eta gonbidatuezgain, gero eta gehiago dira proze-su hau guztia egiten duten senar-gaiak. «Beraientzat ere egun be-rezia da, eta polit egotea ere gus-tatzen zaie».

Hitzorduen garrantziaEzkontzarako ilea eta azala pres-tatzeak duen garrantzia kontuanhartuta, beharrezkoa da denbo-raz hastea, eta Matxainek ilea-paindegian hitzordua garaiz har-tzea ezinbestekoa dela nabar-mendu du. «Ez egunean bertanbakarrik, baita aurretik ere. Pro-ba ezberdinak egin behar dira,prozesu bat da dena, eta emaitzanahi bezain ona izateko aurrezaritzea ezinbestekoa da. Horrega-tik, ezkontzea erabakitzen dute-nei erabakia hartu eta prestakun-tzan hastea gomendatzen diet».

Ezkontza bat antolatzeko hilabete askokoaurrerapenarekin ibili behar da prestaketalanetan; baita ileapaindegiko eta aurpegikotratamenduei dagokionez ere.

Aurrekolanek dutengarrantzia

Emaztegai bakoitzera egokitu behar da orrazkera. ER

Osagarriak ondo aukeratzea oso garrantzitsua izaten da. ER MATXAIN

Azala eta ilea ezkontza egunaren aurretik lantzea komenida, bai emaztegaietan eta baita senargaietan ere.Tratamedu bereziak daude aukeran ER Matxainen. ER

Ezkontza eguna bereziaizaten da eta ilea etaazala aurrez prestatzeagarrantzitsua da»ESTI RUANOER Matxain ileapaindegia

‘‘

Page 4: Ezkontza gehigarria

4 Ezkontzak publierreportajeagoierriko hitza• 2013ko maiatzaren 15a, asteazkena

Ezkontza egunean garran-tzia berezia izan ohi duemaztegaiaren soinekoak.

Ezkontza hasi aurreko unera artegutxi izaten dira soinekoari bu-ruzko deitaleak ezagutzen dituz-tenak, eta gonbidatuen arteanhoriek ezagutzeko gogoa ere han-dituz joaten da unea iritsi bitarte-an. Soineko polit baten garran-tzia, ordea, emaztegaian egotenda. Soinekoa pertsona bakoitza-ren estiloaren araberakoa izateada garrantzitsuena Leire Santi-llan diseinatzaile urretxuarra-rentzat. Urteak daramatza Santillanek

emaztegaientzat, amabitxientzateta gonbidatuentzat soinekoakneurrira eta diseinu esklusiboe-kin egiten, eta berak zehaztu due-nez, «soinekoa janzten duzunean,‘bai, hau da nik pentsatuta neu-kana’ edo ‘hau da nik nahi nuena’esatea ezinbestekoa da».UR-en, Leire Santillanen estu-

dioan, emaztegai bakoitzarengustuak, estiloak eta nahiak kon-tuan hartuta egiten dituzte soine-koak. Horretarako egun berezihorretan «emaztegaiak komuni-katu nahi duen hori» aztertzen duSantillanek, eta jasota informa-zio hori guztia ezkontza motare-kin eta emaztegaiaren ezauga-rriekin konbinatzen du: «Silueta-ra ondoen egokituko zaizkionoihalak, korteak, eskoteak... az-tertzen ditut eta argazki eta ma-rrazki batzuk aztertzen ditugu.Ondoren oihalak eta koloreakerabakitzen ditugu». Informazio guzti horrekin has-

ten da lehen zirriborroak egitenSantillan, ondoren zirriborro ho-riei oniritzia eman eta oihalengainean lanean hasteko. «Lehenlanak toilean egiten ditugu, algo-doizko oihal batean. Lehen itxu-ratik hainbat konponketa eta al-daketa egiten ditugu, soinekoariforma gehiago emateko eta behin

betikoa egiten hasi aurretik soi-nekoaren detaileak gehiago zeha-ezteko». Bigarren pauso honen ondo-

ren, aukeratutako oihalean egin-dako soinekoa probatzea izatenda hurrengo egitekoa. Ordurako,emaztegai bakoitzak amestutakosoineko hori behin betiko itxura-rekin ikusiko eta probatuko du.

Lan kreatiboa da oinarriaSoinekoa egiteko prozesuan osoaintzat hartzen du Santillenekemaztegai bakoitzaren estiloa.Izan ere, oso da garrantzitsua soi-nekoarekin eroso sentitzea. «Gus-tura ikusten bazara, askoz lasaia-go zoaz edozein lekurata, eta ez-kontza egunean ere hala izanbehar da».

Emaztegai, amabitxi edo gon-bidatu bakoitzaren estiloa egune-an eguneko eta garaian garaikomoda tendentziekin uztartzen di-

Ezkontza eguna berezia izaten da emaztegaintzat, eta soinekoak protagonismo berezia izaten du. Leire Santillan diseinatzaileak urteakdaramatza emaztegaientzat, amabitxientzat eta gonbidatuentzat jantziak neurrira eta diseinu esklusiboekin egiten.

Zuretzat eta zurekin jositako ametsaktuzte UR-en, eta diseinu bakoitza-ren oinarrian lan kreatiboa dago.Lan horretarako, gainera, urtezurte handituz doan esperientziadute atzetik Santillanek eta berelan taldeak. Hala, eguneroko es-perientziak lan artistikoetanbihurtzen dituzte. «Aurreko belaunaldien espe-

rientziak zaintzen ditugu disei-nuak egiterakoan; ukitu moder-noekin gaurkotasunera ekartzenbaditugu ere, gure bidea jorra-tzen dugu lan bakoitzean. Izanere, ezkontzera egunera arteko bi-dea, ametsen bide hori, zurekineta zuretzat jositakoa izaten da».

Munduko oihalakPertsona bakoitzera egokitutakodiseinuak egiteaz gain, eta garaingaraiko tendentziak eta espresioartistikoak aztertu eta landu on-doren, munduko leku ezberdine-tatik ekarritako oihalak jantzibihurtzen ditu Santillanek. Oihal naturalak dira soineko

guztien ezinbesteko oinarria, etaUR-en ingurumena errespetatzenduten oihalak erabiltzen dituzte.Hala, zeta naturala da urretxua-rrarentzat ezinbestekooihala bere sormenlanetan. Soineko bakoitza

esklusiboa eta baka-rra da, Santillanek ezbaitu modelorikerrepikatzen.Horrek puntuosagarri bateransten dioso inekoar i .Berdin gonbi-datuen etaamabitxien ka-suan, bestegonbidaturenbatek ez duelasoineko ber-dina izangoziurtatuz.

Soinekoa janztenduzunean ‘hau da niknahi nuena’ esateaezinbestekoa da»

«Siluetara ondoenegokituko zaizkionoihalak eta eskoteakaztertzen ditut»LEIRE SANTILLANDiseinatzailea

‘‘

Page 5: Ezkontza gehigarria

Publizitatea Ezkontzak 52013ko maiatzaren 15a, asteazkena• goierriko hitza

Page 6: Ezkontza gehigarria

6 Ezkontzakgoierriko hitza• 2013ko maiatzaren 15a, asteazkena

Ezkontza eguna amestu bezala jo-ateko, aurrez egin beharreko la-nak eta egin beharrak ugari dira.Egun handia lasai igaro nahibada, gainera, aurrez egin beha-rreko lan horiek denak lotuta uz-teko aholku ugari daude. Ezkon-tza eguna prestatzerakoan jarrai-tzeko hainbat iradokizun doazjarraian:

Gonbidapenak

Ohikoak, edo norberak egindako-ak izan daitezke gonbidapenak.

Ohikoen arten, gonbidapenakegiten dituzten denda baterajoan, katalogoari begiratu bateman eta gehien atsegin duzunaaukeratu. Gonbidatuei emannahi diezun informazioa gehitueta banatu.

Hori da aukeretako bat, etahala egitea erabakitzen dutenen-tzat gonbidapen klasikoak etamodernoak daude eskura. Nahiadina kolore, tamaina, forma etairudi daude ezkongaien eskura,eta merkatuan dagoen eskaintzagustuko ez dutenek, norberakbere gonbidapena egiteko aukeradu. Nahi den materiala erabilidaiteke horrela eginda. Argazkibat aukeratu, behar adina kopiaegin, aukeratutako materialeanitsatsi, mezua idatzi eta banatu.Hori izan liteke beste aukera bat.Irudian Beasaingo Eguzki inpri-mategian eskaintzen duten eredubat.

Sarean

Gero eta ohikoagoa ari da bihur-tzen ezkontzaren aurrekoak etaondorengoak Interneten konta-tzea. Sare sozialen indarra apro-betxatuz, norberak bere ezkontzakontatzeko sortu dituzten webgu-neak gero eta ugariagoak dira, etaegun ahaztezin hori kontatzekowebgune bat sortzen duten ez-kongaiak ere gero eta gehiago.

Sarean aurkitu daitezkeen adi-bideetako batzuk dira, esaterako,Google Weddings, Zankyou, Web-boda edo BodaWeb. Lehen biakdoakoak dira, eta plantilla zehatzbatzuetan argazki bildumak, opa-rien zerrenda edo dokumentuakzintzilikatzeko aukera eskain-tzen dute. Beste biak erabili ahalizateko ordaindu egin behar da,eta lehen biek dituzten zerbitzuberak eskaintzen dituzte. Boda-Web atarian, bezeroen neurriraegiten dituzte edukiak.

Aurrez egin etagero gozatuEzkontza egunean lasai eta ardurarik gabeegoteko, aurrez kontuan izan beharrekogauza asko lotuta uztea komeni da

Atal ezberdinetarako baliagarri direnaholkuak lanak bezain ugariak dira

Ezkontza bat prestatzeko kontuan hartu beharreko gauza guztien ondoren, atsedena hartzea da onena. HITZA

Page 7: Ezkontza gehigarria

Ezkontzak 72013ko maiatzaren 15a, asteazkena• goierriko hitza

Opariak

Bi modutako opariak daude ez-kontzekin lotuta: gonbidatuei ba-natzen zaizkienak, eta gonbida-tuek ezkongaiei egiten dizkiete-nak. Denetariko opariak bana-tzen dira ezkontzetan, eta egunhorretako oroitzapen bihurtzendira askorentzat. Horregatik, zer-bait deigarria oparitzea gomen-datzen dute sektoreko adituek.Opari horien prezioa ere kontuanhartu behar da, ordea; horrega-tik, kopuru handitan saltzen di-tuzten biltegietara edo ezkontzaazokak aprobetxatzea izan daite-ke aukera bat. Interneten gero etaeskaintza zabalagoa dago eskura.

Senargaiei egiteko oparien ar-tean aukera bat, ezkontzarako be-har duten hori oparitzea da: bela-rritakoak, lore sorta, oinetakoak,ilerako apaingarriren bat, korba-ta... Senargaiek erosten dutenhori oparituta, ezkongaiei dirubat aurrezteko aukera ematenzaie, eta alferrikako opariak eros-tea ekiditen da.

Irudiak

Kontratatutako argazkilariakegindakoez gain, gaur egun doze-naka argazki gehiago egiten diraezkontzetan, mugikorrak ez badi-ra, eskuko argazki kamerak haneta hemen egoten baitira. Argaz-ki horien artean egoten dira egu-nean bertan oharkabean pasata-ko ekintzarik edo unerik diberti-garrienak, eta gomendagarria dasenideren bati argazkiak egitenari diren gonbidatuei argazki ho-riek eskatzea. Gonbidatuariemail helbidea eskatzea da auke-ra bat, eta ezkontza eguna igarotaargazkiak bidaltzeko gogoraraz-teko mezu bat bidaltzea da auke-ra bat.

Ezkontza eguna

Eguraldi onarekin batera hastendira ugaritzen ezkontzak. Maia-

tzean hasi eta urriaren hasieraarte, herri gehienetan izanten daezkontzaren bat. Eguraldi onakargazki politagoak egiteko auke-ra ematen du, eta hotza ere ez dalagunik onena izaten halakoegun berezian, baina ezkontza ne-guan izateak ere baditu aldeonak.

Jatetxeetan, esaterako, eskain-tza bereziak egoten dira azarotikotsailera bitartean, eta data auke-ratzeko ere aukera gehiago ego-ten da, bikote gutxi baitira hilabe-te horien artean ezkontzea eraba-kitzen dutenak. Krisi garaihauetan, beraz, aukera ona izanliteke neguan ezkontzea.

Horrekin lotuta, asko dira otor-duan bertan janari kopurua gu-txitzea erabakitzen duten bikote-ak. Otorduaren aurreko koktele-an hasten da jan-edan dantza, etaotordu nagusia iristerako goseaaseta izaten dute gonbidatugehienek. Horregatik, bazkariedo afari nagusian, hiru platere-ko menua osatzea da aukera bat,eta otorduaren aurreko koktele-an mokadutxo gehiago eskain-tzea.

Festa

Ezkontza ospatzeko otordua egi-ten den jatetxe gehienek dantza-rako aukera eskaintzen dute jan-gelan bertan. Beste jatetxe ba-tzuk, berriz, gune bereziakdituzte prestatuta ezkontza ondo-rengo jaia bertan egiteko, eta os-pakizun eguna ordu batzukgehiago luzatzeko.

Jatetxeko dantzaldian hastenda askorentzat benetako festa,eta ezkontza unea bera baino ga-rrantzitsuagoa da gonbidatu as-korentzat. Horregatik, behin dan-tzaldia amaitu eta festan jarrai-tzeko gogoz izaten dira gonbidatuasko, eta haiekin batera baita ez-kongai asko ere. Horregatik, au-kera ezbedinak daude hala nahidutenentzat. Taberna eta diskote-ka ugarik horrelako festak pres-tatzeko gune bereziak dituzte.Gonbidatu guztiak bertan bildueta festak ez du etenik gorputzakatseden hartzeko agintzen duenarte. Festa horietan mokadutxo-ak eskaintzeko aukera ere ezkon-gai askoren hautua izaten da.

Eraztunak

Ez dago ezkontzarik eraztunik ezbadago. Berdin dio koloreak, urrehoria edo zuria, perlarekin edogabe, baina eraztuna derrigorrez-ko elementua da ezkontza bate-an. Hainbat kontakizunen arabe-ra, Egiptoko faraoiek ere bazutenezkontza irudikatzeko eraztunaerabiltzeko ohitura, eta borobilformak maitasunak ez duela ezhasierarik ez amaierarik irudika-tzen du. Urreak, berriz, ezkon-gaiek elkarrekiko duten maitasu-naren indarra eta gogortasuna.

Moda kontuetan gertatu ohiden bezala, eraztuna aukeratzekoere norberaren irizpideak hartubehar dira kontuan. Ezkontza tra-dizionaletan gehiengoak urrehori koloreko aukeratzen du, etabikotearen izena eta ezkontzaeguna izaten ditu idatzita. Gauregun, ordea, nahi adina aukeradago merkatuan.

Bidaia

Ezkontza prestatzeak berarekindakartzan lan guztiak kontuanhartuta, behin ezkontza egunaigaro eta atseden hartzeko garaiairisten da. Hori horrela, ezkongaiaskok «bizitzako bidaia» egitekoaprobetxatzen dute ezkonbidaia.

Ustezko paradisua irudikatzenduten hondartza luzeak, eguzkia,arropa arinak, gune turistiko eza-gunenak, antzinako herrialdeeta-ko ohituren bilgune diren to-kiak... denetariko bidaiak daudeezkongaien eskura. Bai bidaiagentzietan eta bai sarean, Inter-neten edo online agentzia bidaie-tan.

Karibe inguruko hondartzakdira bikote gehienek aukeratzendituzten txokoak, eta horiekin ba-tera India, Txina, Mexiko, EstatuBatuak... Hamaika txoko eta lekudaude aukeran. Leku exotikoenirudiak bata bestearen atzetik bu-ruan dituztela hartzen dute bidaiagentziarako bidea ezkontzekoideia buruan darabiltenek.

Askotan, ordea, «bizitzako bi-daia» egiteko ideia horrek uste ezdiren bestelako ondorio batzukere badakartza. Leku batetik bes-tera mugituta, horrenbeste desio-tako atsedenerako denborarik ezda izaten, eta benetan atsedene-rako denbora nahi bada hondar-tzan etzanda egoteko aukeraaprobetxatzea izan daiteke auke-retako bat.

Aukera edozein dela ere, denbo-raz eta pazientziarekin aritzea dagomendagarriena. Lasaitasuna-gatik ez ezik, ekonomikoki ere er-rrentagarriagoa da bidaia aurrezhartzea. Bidai agentzien eskain-tzen artean ere arakatu behar da.

Page 8: Ezkontza gehigarria

8 Ezkontzak Publizitateagoierriko hitza• 2013ko maiatzaren 15a, asteazkena