literatur gehigarria

7
Osteguna, 2011ko abenduaren 15a Testuak: E. Legorburu, E. Imaz, A. Apalategi eta I. Gurrutxaga Sorkuntzaren fruituak, azoketan ESKEINE LEGORBURU LITERATURA

Upload: goierriko-hitza

Post on 24-Mar-2016

237 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Goierriko Hitzak 2011. urtean argitaratu zuen Literatur gehigarria.

TRANSCRIPT

Page 1: Literatur gehigarria

Osteguna,2011ko abenduaren 15aTestuak:E.Legorburu,E.Imaz,A.Apalategi eta I.Gurrutxaga

Sorkuntzaren fruituak, azoketan

ESKE

INE

LEG

ORB

URU

LITERATURA

Page 2: Literatur gehigarria

Krisi ekonomikoak gogor jo dituhainbat sektore, tartean, baitaeuskal ekoiztetxeena ere. Disko-en salmentek behera egin dute az-ken urteetan, eta liburuenak ere,ez daude etxafuegoak botatzekomoduan. Egileen sormenean or-dea, krisiak ez du halako eraginikizan, eta aurten ere, Goierrikoidazleek dozenaka lan argitaratudituzte. Horietako batzuk, Duran-go euskal liburu eta diskoen azo-kan izan dira, beraien lanak aur-kezten edo salmenta postuenatzean jarrita. Asteburuan Goie-rrin egingo diren lau azoketanere, lan horiek eskuratzeko auke-ra izango da, zenbaitetan, egilea-ren beraren aurkezpenarekin la-gunduta.

Eskualdeko egileei dagokione-an, aurten ere liburugintza izanda arlorik emankorrena. Guztirahogei lan aurkeztu dituzte berta-ko idazleek. Eleberrien arloan, ai-patzekoak dira Xabier Mendigu-renen Sakoneta edo Migel AngelMintegiren Heriotza zuriz jantzi-ta. Patxi Zubizarretak eta Antxi-ñe Mendizabalek berriz, umeen-tzako lan bana atera dute. Eta po-esian, Tere Irastortza eta KoldoZubeldia zaldibiarrena izan daekarpenik esanguratsuena. Bes-te lan sorta bat, hamaika guztira,saiakera eta ikerketa arloan argi-taratu dituzte. Hor daude IsabelElortzak Donejakue bideari bu-ruz egindako lana, edota AlfredoMorazak Aralarren bosgarrenmendeurrena dela eta argitaratu-takoa.

Patxi Zubizarreta‘Eztia eta ozpina’1990eko hamarkadan, Salim gaz-teak, Maroko bere jaioterria hutzieta Pariserako bidea hartuko du.Bide horretan, eztia eta ozpinaedango ditu halabeharrez: eztia,Esther gasteiztarraren eskutik;ozpina, Mendebaldeko errealita-te gordinetik (Alberdania, 2011).

Migel Angel Mintegi‘Heriotza zuriz jantzita’Brasildik engainatuta ekarri etaganbaran ezkutatuta dute neskabrasildar bat. Elurraz eta inaute-riez gozatzera Pirineoetara hur-bildu diren lau gaztek neska horrilaguntzea erabakiko dute, bainasekulako istiluetan sartuko dira(Ibaizabal, 2011).

Aitor Arana‘Santurtziko mamuak’Itzulpen lan ugari egiten ditu ur-tero Aitor Arana legazpiarrak,baina aurten, Santurtziko ma-muak umeentzako liburua osatudu. Bertan, mamuak jendea izu-tzeko baino, jendea laguntzekoeta alaitzeko daudela erakustendu egileak (Ibaizabal, 2011).

Antxiñe Mendizabal‘Katti beti endredatzen’Antxiñe Mendizabal ere, umeen-tzako lan batekin dator. Katti etaetxekoak bolada zaila pasatzenari dira: bikiak jaio direnetik,etxean zalaparta batean bizi dira,aitaren lantegian arazoak dituz-te, eta ama lan guztiei aurre eginezinda dabil. Kattik, halere, bada-ki arazoei aurre egiten (Elkar,2011).

Tere Irastortza‘Eta orain badakit’Tere Irastortza idazleak, bizitzazeta zoriontasunaz hausnarketaegin du bere azken lanean, Etaorain badakit poesia bilduman.Poema horiek, «artifizio urritasu-na eta benetakotasuna» dituzteezaugarri (Pamiela, 2011).

Xabier Mendiguren‘Sakoneta’ eta ‘Motozerra’Xabier Mendiguren idazle bea-saindarrak bi liburu argitaratuditu aurten. Sakoneta lanean,

Sormenaez dagokrisianKrisiaren eragina salmentetan nabaritubada ere, sormen aldetik krisirik ez dagoelaerakutsi dute Goierriko egileek, beste behin

Aurten hogei liburu atera dituzte bertakoidazleek, gehienak, ikerketa arlokoak

Goierriko hainbat egile, duela lau urte, Goierriko Kasta idazle mugimenduak antolatutako emanaldian.

Eneko Aizpurua‘Errauts’Lazkaoko idazlearen aurrenekoeleberria da Errauts. Nobela bel-tzaren generoa landu du. Berejaioterrian girotu du istorioa. Ma-grebtar bat labankadaka hil dute,eta abokatu batek, kazetari batieskatuko dio hilketa argi dezan.Ikerketak ezkutuko interesak etanegozio ilunak utziko ditu age-rian (Erein, 2011).

Miriam Luki‘Euslandia’Euskal Kulturgintzaren transmi-sioari buruzko ikastaroan en-tzundako hariak, transkripzioak,prentsako errekorteak, poemak,komikiak, pelikulak, abestiak,pintadak eta musika askoren ha-riak ehuntzen ditu Miriam Luki,GOIERRIKO HITZAko kazetariakEuslandia lanean. Hori guztiaeuskal kulturaren eta euskal iza-eraren inguruko hainbat galderaegiteko (Lanku, 2011).

Maddi Elorza‘Iraganaren ispilu’XX. mendeko lehen 30 urteetakoEuskal Herriko argazkilaritza az-tertu du Maddi Elorzak Iragana-ren isipilu liburuan, DonostiakoNovedades aldizkaria oinarri har-tuta. Jatorrizko liburua gaztela-niaz argitaratu bazuten ere, Ma-ramara taldeak euskarara itzulidu (Kutxa Fundazioa, 2011).

Maddi Garcia‘Gazteak eta autoa’Goierriko gazteek autoarekin du-ten harremana aztertu du MaddiGarcia idiazabaldarrak, Gerriko

Antxiñe Mendizabalek ‘Katti beti endredatzen’ lana atera du. MIKEL VAZQUEZ

Migel Angel Mintegi ‘Heriotza zuriz jantzita’ lanarekin dator. MAITANE LEGARRETA

2 Literatura Argitalpenakgoierriko hitza • 2011ko abenduaren 15a, osteguna

AHTren lanak direla eta, hustubehar duten baserri bat, eta er-tzainen eta ekologisten artekotira-birak lantzen ditu. Motozerraberriz, hainbat ipuin klasikorenikuskera berritua da, beldurrez-ko istorio moduan kontatzen due-na (Elkar, 2011).

Koldo Zubeldia‘Aralar, gogoko iturri’Jaioterri duen Zaldibiari eta ba-tez ere Aralarri idatzi dio KoldoZubeldiak. Bilduma honetan jasodituen 45 olerkietan, mendia etanatura izan ditu inspirazio iturri(Erroteta, 2011).

Page 3: Literatur gehigarria

Ikerlan Bekaren bidez argitaratuduen liburuan. Ikerlan horretan,bere tesia datu esanguratsuz la-gunduta aurkezten du (GerrikoIkerlan Beka, 2011).

Isabel Elortza‘Errege bidea, Santiago bidea’Garai bateko Errege bidea zenak,eta gaur egun Donejakue bideabezala ezagutzen denak, Beasain-dik Zegamaraino izan zuen ibilbi-dea eta haren inguruan sortutakoazpiegiturak (ospitaleak, elizak,aterpetxeak, ostatuak...) aztertuditu Isabel Elortzak, XabierAzurmendi bekaren bidez (Gi-puzkoako Foru Aldundia-Zega-mako Udala, 2011).

Joan Mari Torrealdai‘Lazkaoko Beneditarrendokumentazio gunea; JuanJose Agirreren artxiboa’Joan Mari Torrealdaik, Lazkao-ko fraide beneditarrek eta batezere Juan Jose Agirrek osatutakoartxiboa eta dokumentazio gu-nea aztertu ditu. Aita Juan Josekduela ia 40 urte Lazkaoko SantaTeresa monasterioan sortu zuenartxiboaren ibilbidea jasotzen duliburuak (Beneditarrak Funda-zioa, 2011).

Alfredo Moraza‘Enirio-Aralarkomankomunitatearenurteurrena (1409-2009)’Enirio-Aralar mankomunitatea-ren 500 urteko historia bildu duArantzadi elkarteko Alfredo Mo-raza historialariak. Herrien arte-an eta mugen inguruan izandakogatazkak eta lortutako adostasu-

MAIDER DEL OLMO

Eneko eta Aiora, 2009an, Ataungo liburu eta disko azokan. A. APALATEGI

Argitalpenak Literatura 32011ko abenduaren 15a, osteguna • goierriko hitza

nak biltzen ditu, besteak beste,«mankomunitateari egiten zaionomenaldi» honek. (GipuzkoakoForu Aldundia - Enirio-Aralarmankomunitatea, 2011)

Mitxel Murua‘Andres Urdaneta’Gure pertsonaiak sailaren ba-rruan, Gipuzkoako pertsonaieninguruko liburuak eta DVD batargitaratu dituzte aurten, gazte-txoentzat. Horietako bat, AndresUrdaneta esploratzaile ordizia-rraren ingurukoa da. Mitxel Mu-ruak idatzi du, eta Juan CarlosNazabalek eta Imanol Zinkune-gik egin dituzte marrazkiak (El-kar, 2011).

Iñaki Iurrebaso‘Legazpi, 1936’Legazpiko Udalaren ekimenezeta Euskal Memoria proiektua-ren babesarekin, 36ko gerrak Le-gazpin izan zuen eragina azter-tzen duen liburua da. Iñaki Iurre-basok egin du ikerlana, eta gerrahartan «sufritu zutenei omenal-dia» izan nahi du. Hainbat herri-tarren laguntza izan zuen Iurre-basok informazioa biltzerako ga-raian, eta dokumentu ugari erejaso ditu (Legazpiko Udala, 2011).

Angel Irigoras‘Hezkuntzaren lekuko batzuk’Angel Irigoras zegamarrak, bereherriko eta inguruko gaiak iker-tzen jarraitzen du. Laugarren li-burua du dagoeneko, eta bertan,Zegaman izan diren ikastetxeakaztertu ditu, datuak eta testigan-tzak bilduta. Liburuan, 400 argaz-ki inguru ere bildu ditu. Lan hori,

larunbat honetan aurkeztuko du,11:30ean, Zegamako jubilatuen el-kartean. Liburuko argazkiak ereerakutsiko dituzte, Tartalo kul-tur etxearen aurrean.

Idiazabalgo Ikerketa Taldea‘Idiazabal txuri-beltzean’Idiazabalgo azken mendeko his-toria iruditan jasotzen duen bil-duma argitaratu dute Idiazabal-go Ikerketa Taldeak eta udalak.Herritarrek utzitako 300 argazkierabili dituzte lan horretarako,denak ere, 1900 eta 1975 urteen ar-tean ateratakoak. Liburuaren au-rreneko edizioa berehala agortuzen (Idiazabalgo Udala, 2011).

Martin eta Igor Garcia ‘Beasain, 1862: Trenarenbideetatik barna’Beasaingo Paperak bildumaren19. liburukia, Martin eta Igor Gar-cia aita-semeek egin dute. Bertan,1862an trena Beasaina iritsi zene-an herria nolakoa zen jaso dute,trenbidearen bi aldetan zeudeneraikinen inguruko informazioaemanez eta «herriaren ordukoerradiografia» eginez (BeasaingoUdala, 2011).

Jose Luis Ugarte eta Aitor Azpiazu‘Lehengo Aztiri’Gabiria eta Legazpi artean dago-en Aztiria auzoaren historia, ber-tako baserri eta biztanleen infor-mazioa, toponimia eta etnografiabildu dituzte Jose Luis Ugarteketa Aitor Azpiazuk, Iakobe Kata-rainen argazkiekin lagunduta.(Burdinola Elkartea, 2011).

, Goierriko kasta

Iker Zaldua

Lehoi ehiztaria

Halabeharrak ekarri nau parajehonetara. Lur idorrak dira, ido-rrak bihotzak eta idorrak egu-nak. Inork ez zidan galdetu,inork ez zidan hitza eman, uratantaka, egunean 20 edo.Eguzkiak higatutako lau horma,begiak erreta eta azala ilunka-ra. Senideak platerak bainogehiago, maite ditut denak,maitasuna oraindik deskubrituez badut ere. Bizi-itxaropena?Handia, baina lurralde honetandenbora falta zaigu, batez bes-te 60 urte, eta orduan paradi-sura, garaia baino lehen inorkezagutu nahi ez duen paradisu-ra. Aita eta hiru anaiak ehizta-riak dira. Lehoi beldurgarria hil-tzera ateratzen dira egunero,hark hil zuen osaba eta hark hilzuen arreba zaharrena. Ez du-dala negarrik egin behar esatendidate, handia naizela dagoe-neko, eta malkotan isurtzenden ura ezin dela alferrik galdu.Ez dakit gaur lehoia hilko duten.Dena den, laster hilko da bakar-bakarrik; gu baino gutxiago bizidira lehoiak ezta? Dagoeneko

zaharra behar du izan, ni jaioaurretik ari baitira harrapatzekoahaleginean. Bitartean baloiahartuko dut eta jolastera joan-go naiz. Salem ere etorriko da,esku bat falta zaio eta atezainizateko txandan ez du partehartzen, baina berdin da, maitedut eta gainera berea da baloia.Gaur iturriaren aurreko lauta-datxoan jolastuko dugu, ez dahain irregularra eta inguruanharri pilo bat dago, zelaia aton-tzeko. Futbolaria izan nahi dut,hori da nire ametsa, bainaamak lehoia harrapatzen ezbadute ehiztaria izan beharkodudala esaten dit.

Gurasoak telebista ikustenari dira, ni haien erdian nago.Adi-adi daude gurasoak, zer-

bait garrantzitsua esaten aritu-ko dira, baina nik ez dut ezerulertzen. Hiru gizon agertu diramozorrotuta, ez dakit zertaz,zakuak zituzten buruan. Aitakesan dit gaur egun historikoadela, ez dakit zer esan nahi

duen historikoarekin, baina zer-bait inportantea uste dut.Amak esan dit ez dela hainbes-terako, egun garrantzitsua dela,baina gauzak ez direla gehiegialdatuko. Aitari ari zaio orain,beste aldetik urratsak emanbehar direla...Horrela hasten di-renean joan egiten naiz, ez dutezer ulertzen, zer gauza dira al-datuko ez direnak? Zer da his-torikoa?. Gaur, ordea, beraiekjoan dira, sukaldera uste dut,hitz eta pitz. Ni telebista ikustengeratu naiz. Marrazki bizidunakjarri ditut, DVDa, zergatik tele-bistan gauza atsegin bat ari zi-ren ematen telediarioan. Gizonbat zegoen hilik eta inguruanjende pilo bat erotuta bezala,oihuka, bandera mordo bate-kin. Ez nuen ezer ulertzen, gizo-nak zerbait esaten ari ziren etatelebistan letrak jarri dituzte zeresaten duten jakiteko, ez baitu-te gu bezala hitz egiten. Nireadineko ume bat agertu da,«Azkenean futbolaria izangonaiz! Lehoi beldurgarria harra-patu dute!» dio.

Ez dudala negarrikegin behar esatendidate, handia naizeladagoeneko, etamalkotan isurtzen den ura ezin delaalferrik galdu

Liburugintzan ez bezala, disko-gintzari dagokionean aurtengoaez da urte emankorra izan berta-ko artistentzat. Eskualdeari da-gokionean, bi disko daude aipa-mena merezi dutenak. Batetik,Ordiziako Gaztetxeak bere 25. ur-temuga dela eta atera duen bildu-ma lana. Bertan, gaztetxean joizan duten edo gaztetxearekin ha-rreman estua duten talde sortabat bildu dute. Beste lana, GorkaHermosa soinujolearen Flamen-co etxea lana da. Flamenkoa eta

euskal musika uztartu ditu, sor-men berriko piezak eginez, etahainbat artistekin elkarlanean.

Musika eskaintza azoketanArgitalpen aldetik eskas antzeanibili arren, Goierriko liburu etadisko azoketan musikak bere to-kia izango du; aurten inoiz bainogehiago. Ataunen, Enekok etaAiorak Geure kolkotik lanerakograbatu dituzten piezak joko di-tuzte. Eta segidan, Esne Beltzataldeak azken DVDa aurkeztukodu, Xabi Solano bertan dela.

Lazkaon berriz, Bidertzean etaSeiren taldeekin solasaldi banaegingo dute, beraien kantutegiarierrepasoa emanez. Beasainenkantu-jira egingo dute, eta Segu-ran, Xabier Leteren kantak abes-tuko dituzte.

Musikak ere izangodu tokia azoketanGoierriko musikariekargitalpen askorik eginez badute ere, aurtenmusikak presentziaizango du azoketan

Page 4: Literatur gehigarria

4 Literatura Liburu eta disko azokakgoierriko hitza • 2011ko abenduaren 15a, osteguna

Liburu eta disko azokak Literatura 52011ko abenduaren 15a, osteguna • goierriko hitza

ATAUN

ABENDUAK 16p18:00.Azokaren irekiera.p19:00.Graziñaberri aretoan,‘Las actas de Txiberta - Xiberta-ko aktak 1977’ liburuaz hitz egin-go dute, bilera haietako partai-de izan zen Jexux Arin ataunda-rrarekin.p20:00.Azokaren itxiera.

ABENDUAK 17p10:00.Azokaren irekiera.p12:00.Eneko AizpuruakErrauts lana aurkeztuko du,Graziñaberri aretoan.p17:30.Enekok eta Aiorak,Faborez 05 diskoan Armuñorenomenez egindako kantak aur-keztuko dituzte, Graziñaberrin.p18:00.Esne Beltza taldearenDVDa aurkeztuko dute, XabiSolano eta DZren eskutik, herriantzokian.p20:00.Azokaren itxiera.

ABENDUAK 18p11:00.Mertxe Aizpurua ipuinkontalaria, Graziñaberrin.p12:00.Joseba Sarrionandia-ren Moroak gara behelaino ar-tean? liburuaz solasaldia, JoseAnjel Irigarai eta Pello Elzaburu-rekin. Udaletxeko batzar areto-an.p14:00.Azokaren itxiera.

BEASAIN

ABENDUAK 16pGoizean. Ikastetxeetako ikasleen bisitak.p18:30: Irekiera ekitaldia. Aur-tzakako dantzarien eta bertsoeskolako ikasleen saioa.p20:00: ‘Eta orain badakit Itsaso kontra bat’ hitz, musikaeta irudizko poesia irakurketaIgartza Jauregian. Tere Irastor-tza eta Itziar Gomez idazleekineta Aitor Furundarena eta IñakiTelleria musikariekin, IzaskunEtxeberriaren argazkiekin la-gunduta.

ABENDUAK 17p13:00.Udal Musika Eskolakotrikitilarien saioa.p17:00.Mintzodromoa.p19:00. Iruñeko erraldoiak etagaztaina erreak.

ABENDUAK 18p12:30.Migel Angel Mintegiren‘Heriotza zuriz jantzita’ liburua-ren aurkezpena.p13:00.Kantujira.

LAZKAO

ABENDUAK 16p16:30.Txokolate beroa bizko-txoarekin.p20:00.Bide ertzean taldeare-kin solasean eta jolasean. Be-raien bizi musikalari errepasobat emango diete, eta ondoren,dozena erdi bat kantu joko di-

tuzte zuzenean, era akustikoan.

ABENDUAK 17pGoizean.Txokolate beroa biz-kotxoarekin.p18:00.Salda beroa.p19:00.Buruhandiak. Asto gur-diarekin paseatzeko aukera.Gaztaina erreak.p20:00.Seiren taldearekin so-lasean eta jolasean. Beraien bi-zitza musikala biluztuko dute,eta ondoren, dozena erdi batkantu joko dituzte zuzenean,era akustikoan.

ABENDUAK 18p12:00.Salda beroa eta pin-txoak. Haurrentzako jolasak.Goierriko Bertso Eskolako Laz-kaoko taldeko bertsolariensaioa.

ORDIZIA

ABENDUAK 16p17:00.Azokaren irekiera, Ba-rrena kultur etxean.p18:00.Jakintza eta Urdanetadantza taldeen emanaldia, etakartel lehiaketaren sari banake-ta ekitaldia. Txoripistolak erebanatuko dituzte.p19:00.Musika eskolako taldeezberdinen emanaldia, BarrenaKultur Etxean.

ABENDUAK 17p17:00.Mertxe Aizpuruarenipuin kontaketa, Barrenan.p19:30.Goierriko Kastako idaz-leen literatura emanaldia, Ba-rrena Kultur Etxean.

ABENDUAK 18p19:00.Santa Ana abesbatzakEguberrietako kontzertua egin-go du elizan, Barikuan taldearenlaguntzarekin.

SEGURA

ABENDUAK 15p19:00.Literatur tertulia BotikaXaharrean, Goizalde Landaba-sorekin, haren ‘Branskit’ liburuagaitzat hartuta.

ABENDUAK 16p18:00.Kalejira txistulariekinherrian zehar. Ondoren, dantzasaioa azoka aurrean.p18:30.Azokaren inaugurazioaBotika Xaharrean. Argazki lehia-ketako sari banaketa. ‘XabierLete oroituz’ kantuak herrikoabesbatzaren laguntzarekin.Segidan, gaztainak eta ardoabanatuko dituzte.

ABENDUAK 17p11:00-14:00.Azoka zabalik.p13:00.Musika eskolako ikas-leen emanaldia.p17:00-20:30.Azoka irekita.

ABENDUAK 18p11:00-14:00.Azoka irekitaegongo da goizean zehar.

GLiburu eta disko azokak

Liburu, disko eta jostailuazokak harremanetan ja-rri ditu aurten ere Laz-kao, Ataun, Segura eta

Ordizia. Azkeneko urte hauetanlau herri horiek elkarlanean aridirelako, Azokak lotzen gaitu le-loa jarri diote aurtengo ekimena-ri. Atzo egin zuten aurkezpenaEkhi Albizu Segurako Aitz-LehorGuraso Elkarteko kideak, Neka-ne Apaolaza Ordiziako Hitzaroeuskara elkarteko ordezkariak,Aitor Aldasoro Ataungo IrakurleTaldeko kideak eta Joxepa Mada-riaga Lazkaoko Goierriko EuskalEskola Kultur Elkarteko kideak.

Liburu, disko eta jostailuenazokaren aintzindaria Lazkaokoherria da, aurtengoa jada antola-tzen duten 23. aldia baita. Geroraanimatu ziren ataundarrak etasegurarrak. Hirukoteari gehitzenazkenekoak ordiziarrak izan zi-ren. Azkeneko bizpahiru urtee-tan batera antolatzen dute azoka.

Abendua iritsi baino aste ba-tzuk lehenago asten dira biltzen,ekintza osagarri bat egin beharbadute data zehazteko, eta oroko-rrean azokari buruzko xehetasu-nak lotzen joateko. Ekhi Albizusegurarraren hitzetan, «gure ar-tean harreman oso ona dugu, etaelkarlanak fruitu onak ematenditu». Azken urte hauetan, gaine-ra, beste zenbait herrirekin harre-manetan jarri dira, eta «esperodugu emandako urratsek azokahau Goierri guztira zabaldu ahalizateko balioko dutela», gehitu dusegurarrak.

Azokak bihartik igandera bi-tartean egingo dituzte lau herrihorietan, hasierako helburu bera-rekin, alegia, Euskal kultura he-rritarrengana, haurrengana, gaz-teengana eta helduengana, zabal-tzeko xedearekin. «Badakiguduela gutxi Durangon azoka egin

zutela, baina herritar askok ezdute joaterik izaten edota nagike-ria ematen die haraino abiatzeak.Horregatik lau herri hauetan,euskal kulturaz gozatzeko auke-ra ematen diegu».

Lau azoketan edukiko dutenmateriala ia osotasunean euska-razkoa izango da edota euskararizein Euskal Herriari buruz idatzi-takoa. Lau herri horietako udalekere laguntza eman dute, eta horriesker erosketak egiteagatik%15eko beherapena egingo dietebertaratutakoei.

Bide Ertzean taldea, LazkaonAzokarik zaharrena, Lazkaokoa,plazako frontoian egingo duteaurten ere. Ostiralean Bide Ertze-an taldearekin solasean eta jola-sean aritzeko aukera izango du

jendeak, 20:00etatik aurrera. La-runbatean Seiren taldekoak izan-go dira bertan. Igandean berriz,Goierriko Bertso Eskolako Laz-kaoko taldeko bertsolariek saioaegingo dute, eguerdian.

Joxepa Madariagak jakiteraeman duenez, azoka egiteko SanBenito ikastolakoen laguntzaizan ohi dute, haiek bigarren es-kuko jostailuen merkatu txikiajartzen baitute Ruandara diruabidaltzeko. Bestalde, batxilergo-ko ikasleek hainbat lan ere egin-go dituzte, ikasturte bukaerakobidaiarako dirua lortzeko. «Argidago, beraz, herri barruan ere, el-karlanari esker ateratzen dugulaaurrera azoka».

Ataunen hiru auzoetan txan-daka egiten dute azoka, eta aur-ten San Martinen tokatzen da.

Orain arte San Martinen leku ire-kian egin izan dute, baina aurtenareto itxi bat aukeratzea erabakidute, Aitor Aldasaroren hitzetan«babes gehiago izan dezagun».Udalarena den Graziñaberri are-toan egingo dute azoka.

Esne Beltza, AtaunenOstiralean Xibertako aktak 1977liburuaren aurkezpena egingodute. Jexux Arin ataundarrakparte hartu zuen bilera horietan,eta bera izango da azokan batza-rrari buruzko kontuak gogoraraz-teko. Larunbatari Herritarrentxokoa izena jarri diote, herrita-rra den edo herriko jatorria duenidazle batek liburua aurkeztukobaitu. Aurten Eneko Aizpurua-ren Errauts liburuari buruzko xe-hetasunak ezagutzeko aukera

Bihartik igandera, euskal liburu, disko eta jostailu azokak egingo dituzte Lazkaon, Ataunen,Seguran eta Ordizian; azokaren barruan, hitzaldiak, aurkezpenak eta musika saioak izango dira.

Azoka, elkarlanaren fruitua

Joxepa Madariaga, Aitor Aldasoro, Nekane Apaolaza eta Ekhi Albizu atzo Seguran. ESTITXU IMAZ

izango da. Arratsaldean, besteakbeste, Esne Beltza taldeak bereazken DVDa aurkeztuko du, an-tzokian. Igandean haurrentzakotxokoan Mertxe Aizpuruak ipui-nak kontatuko ditu.

Literatura tertulia, SeguranSeguran 5. aldia da azoka antola-tzen dutena, eta azkeneko urtee-tan bezala, Botikaxahar kulturgunean egingo dute.

Azoka bihartik igandera arte-an egingo duten arren, gaur arra-tsalderako Goizalde Landabaso-rekin literatura tertulia antolatudute. Ostiralean, azoka ireki etagero, argazki lehiaketako sariakbanatuko dituzte, eta larunbate-an, musika eskolakoek saioaegingo dute. Igandean, goizez ba-karrik irekiko dute azoka.

Goierriko Kastakoak, OrdizianHitzaro euskara elkartearen es-kutik aurten hirugarren azokaantolatu dute Ordizian. Lehenda-bizikoa Andra Mari kaleko aretobatean egin zuten. Nekane Apao-lazak esan duenez, «baldintzak ezziren horren egokiak», eta iazhasi ziren, Udalak lagunduta, Ba-rrena jauregian egiten. Aurtenere bertan irekiko dute azoka.

Ostiralean Musika eskolakotaldeek emanaldia egingo dute,azokan, 19:00etan hasita. Larun-batean, besteak beste, GoierrikoKastaren literatura emanaldiaizango da, eta igandean SantaAna abesbatzak Eguberri kon-tzertua egingo du. Oianguren Ins-titutuko eta Jakintza ikastolakoikasleek, berriz, pintxoak saldu-ko dituzte beraien ikas bidaiara-ko dirua ateratzeko.

Bukatzeko, goierritarrak ani-matu nahi izan zituzten azoketa-ra buelta bat ematera. «Olentze-rok ere bertan egiten ditu eroske-tak, eta nahi duzuen horiasteburua baino lehen eskatu»zioen Albizuk irribarrez. Mada-riagaren hitzetan, «asteburuetangurasoek paga ematen diete hau-rrei gozokiak erosteko, eta ez li-tzateke ideia txarra izango diruapur bat ematea haurrak azokannahi duen liburua erosi dezan».

Eskeine Legorburu Beasain

Aurtengoa, 22. aldia izango daazoka antolatzen dutena, eta bea-saindarrek 1.500 produktu izangodituzte eskura, bertan erosteko.Ostiraletik igandera egingo duteaurten ELEDA, Euskal Liburu

Eta Disko Azoka, Gernika pasea-lekuko pilotalekuan. Koldo Agi-rre alkateak esan duenez, azokanliburuak eta diskoak erosteazgain, jostailuak, filmak, DVDak,komikiak eta gurasoentzako ma-teriala ere erosi ahalko da. Etxeanhaurrak eta gaztetxoak dituztenfamiliei katalogoa bidali dieteudaletxetik, azokan zein produk-tu aurkitu ahalko dituzten aurrezjakin dezaten.

Bihar goizean ikastetxeetakoikasleak izango dira azokara bixi-tan joango direnak. Arratsaldeko17:00etan egingo dute irekiera

ekitaldia, eta igandera arte goizezzein arratsaldez egongo da irekitaazoka: goizez 11:00etatik 14:00eta-ra, eta arratsaldez 17:00etatik20:00etara.

Mintzodromoa larunbateanAurtengo azokan, berrikuntzaMintzodromoa ekintza izango da.Marian Toledo Udal Euskategikozuzendariak azaldu duenez, min-tzalaguna egitasmoan parte har-tzen duten kideen ideia izan daBeasainen ere Mintzodromoa an-tolatzea. Udal Euskaltegiko etaAEK euskaltegiko ikasleek eta

nahi duten herritarrek parte har-tu ahalko dute egitasmoan, Tole-doren esanetan, «helburua eus-kararen kale erabilera bultzatzeabaita».

Gernika pasealekuan jarrikoduten karpa azpian, egunero eus-karaz hitz egiten dutenak eta egi-ten ez dutenak elkartuko dira, etaordubete inguruz hitz egin behar-ko dute lauko taldetan banatua.Toledok azaldu duenez, «egune-roko gaiak izango dituzte hizpideparte-hartzaileek: kirolak, gizar-tea, kultura… Berriketa lasaieaneta txokolate beroa edanez igaro-

Mintzodromoa da aurtengo berrikuntza BeasainenOstiraletik igandera,1.500 produktu egongodira herritarren eskuraGernika pilotalekuanegingo duten azokan

ko dute arratsaldea». Mintzodro-moko lehen saioa 17:00etan izan-go da, eta bigarrena 18:00etan. He-rriko hainbat pertsonai famatukparte hartuko dutela aurreratudu Toledok, eta Goenkale telesai-leko hainbat aktore ere etortzeko-ak omen dira.

Aurkezpenak eta ekintzakBeste urtetan bezala, bihartikigandera bitartean hainbat idaz-lek euren lanak aurkeztuko dituz-te Beasainen, eta herriko musikazein dantza taldek saioak egingodituzte.

, Goierriko kasta

Tere IrastortzaBeldurrauxatzeagatik

Beldurra uxatzeagatik akrostikobat idatzi ostean lotaratu naukhire ondora,berriz. Ametsetanhaiz,ta ni sarean harrapatutako txi-mileta nauk hire ametsean,

begira-begira hagokit,argia irisatu egiten dela diok nirehegaletanta argia nire hegaletan bakarrikikusten delageldi nagoenean

ta heu lo egiten ez dakien suge-gorria haiz nire habian gordea.

Beldurtzen nauk hire ametsekinta nahiago diat ez lo hartzeahire ondoan, batez ere, irria ageribazait;ta orobat, ernai bizi-izateaiheserako bada ere;ta horregatik dizkiat beti giltzak

ohe-ondoanta autoa gasolinaz ondo beterikatarianzuzenean irteteko presto,ta jantzirik eramango dudanazgainoinetakoak, eta beroki eta euri-takoak eta txartelakautoan,badaezbada,

besteon ametsak hiltzaile baiti-ra hainbat gauetan,eta batez ere,ehizerako hedeak hedatuak di-renetan egunsentietan,

Ta ez diat uste hiltzeak beldur-tuko nauenik,nire ordu horretan,bai ordea inork ni akabatzea ba-sapiztia naizelakoan edo argiak iada nire hegalakerre dituelakoan

, Goierriko kasta

EkaitzGoikoetxeaE(h)izakiaZimur lisatu berriak, hautsarrastoak, oroitzapen zuri-bel-tzak, armiarma sareak, hezeta-sun orbanak, hirugarrenez bero-tutako espageti hotzak, ebakihondarrak kafesne kikaran, ynos dieron la una y las dos y lastres, Joaquin Sabina, botila hu-tsa, edalontzi betea, ilargi erdia,hontz uluak, autoak, autoak etaitzalak, semaforo komunistak,tik, tak, tik, tak, barkatu une ho-netan ez gaude etxean utzi zuremezua seinalearen ondorenpiiiiiiiiiiiiiiiiiii, bederatziak etabost, atekadak, pausoak, serrailhotsa... gizon batek bere emaz-tea hil du bizilagunaren telebis-tan.Gauak hartu dizu bihotzaeta bakarrik zaude,bakar-bakarrik.Gauak hartu dit bihotzaeta bakarrik nago,bakar-bakarrik.

, Goierriko kasta

IratiGoikoetxeaZuloak

Demagun zeru gorritzen hasia.Izan daitezke arratsaldekoseiak hiru gutxi. Eta izan daite-ke astearte bat egutegi soil-duan. Urteak gutxi pisatzen dugaraiotan; gaztaina erdika ber-dindu ahalko genuke pisuarenzama. Bi kilo eta laurden pisa-tzen du urteak garaiotan. Ehuneta zazpi gaztaina erdi. Negubezperatan zeru gorriak biluz-tura lotsatuen ezkutalekubihurtzen dira. Negu bezpera-tan masaila gorriak dira ondo-en ezkutatzen asmatzen dute-nak.

Demagun, beraz, zeru gorri-tzen hasia. Izan daitezke arra-tsaldeko seiak bi gutxi honez-kero. Demagun bi usoren arte-ko elkarrizketa, parkeko umeenoinpe zapalduetan elkarrizketagaldua. Demagun zu, bi usoeibegira, edo parkeko umeenoinpe zapalduei, edo zeru gorri-tzen hasiari, edo pisurik ezduen astearteari. Demagunhotzak masaila gorriak ehizatudizkizula zuri ere; aurpegia nonzintzilikatu asmatu bitarteanohartu zara ogi apurrak dituzu-

la poltsikoan. Demagun usoaksartu zaizkizula poltsiko bana-tan eta elkarrizketak aurrera ja-rraitzen duela zure izterren pa-rean…

-…-…ez hoa orduan?-Hemen geratuko nauk.-Hotzak lumak erreko dizkin.-Putz egingo zioat…-Erretasunari?-Ez, hotzari…-Badakin zer dion ipuinak…-Ez, ez zakiat…-Usoa harrapatu nahi eta ho-tzari egin ziola tiro halakorenbatek…-Eta?-Zulatuta bizi dela ordutik ho-tza.-Eta?-Hotzari egin nahi eta zuloariegingo dionala putz.-Eta?-Hotzak lumak erreko dizkin.-Putz egingo zioat…-Hotzari?-Ez zuloari… Hi bahoa?-Ez dinat uste…-Bahindoala uste nian.

-Hirekin geratuko naun.-Nirekin zertan?-Zuloak ehizatzen.-Eta zer egingo diagu ehizatu-tako zuloekin?-Zulo handi bat.-Eta zer sartuko diagu zulohandi horretan?-Poltsiko honetako ogi apurrengosea.

Demagun zeru gorritzen ha-sia. Demagun arratsaldekoseiak eta minutu bat. Dema-gun denboraren izerdia izterrenparean. Demagun hotzak ma-saila gorriak ehizatu dizkizulazuri ere; aurpegia non zintzili-katu asmatu bitartean ohartuzara ogi apurrak dituzula pol-tsikoan. Ogi apurrak eta bi zulotxiki. Beti amorratu izan zaituz-te poltsikoetan egiten diren zu-loek. Negu bezperatan masailagorrien ezkutaleku eta hegoal-dera egiten ez duten usoen ha-bia-toki bihurtzen direlakoakaso. Demagun seiak eta biminutuan negu bezperako as-tearte gorritzen hasiak eskuakpoltsikoan harrapatu zaituela.Gosea ehizatu diozu zeure bu-ruari. Gosea zulo eta guzti. Ogiapurren arrastoa minutuen jo-anak irentsi dizu. Edo minu-tuen zuloak. Demagun usoekhizketan jarraitzen dutela pol-tsiko barneko zuloei putz egi-nez. Putzaldiek bultzata izte-rren parean izerdia dantzandabilkizu...

Page 5: Literatur gehigarria

, Goierriko kasta

Idurre EskisabelMaitasuna

….eseri, eseri lasai. Nahi duzukafe bat, kopa bat, garagardobat? Ines, Ineeees... Bueno, he-mentxe gaude ba. Egia esatekoharrigarria egin zait zuen egun-kari horrek ehizari buruzko erre-portaje bat egin nahi izatea, ezal zarete ba ezkerrekoak etaekologistak? A, Inés, estas aquí:trae una cerveza para el chaval,y agua, un vaso de agua para mí.Gracias. Badakizu, adinean au-rrera egiten dugunean gustukoguztia kentzen digute osasuna-ren aitzakian... Baina esaten arinintzaizuna, pozten naizelazuen egunkari progre horrekehiza bere orrietara eramatea,gurea baino jardun nobleagorikez baita. Ehiztari ez zaretenok ezduzue ulertzen, baina parez pa-rekoa da guk animaliarekin etanaturarekin izaten dugun lehia.Eta ez da izango munduan ehiz-tariok adina maite eta zaintzendugunik natura... zer uste duteekologista hirikume tentel ho-riek? Horiek ez dakite zeintzukdiren naturaren legeak, naturahorrelakoa baita: otsoak jatendu ardia, baina otsoak maiteditu otsokumeak, eta gizakiarenerasoetatik indar osoz babes-ten. Ez da ankerkeria kontu bat,bizitza, bizi-legea, baizik. Bakoi-tzak bereari eustea. Noiz hasinintzen Afrikara safarietara joa-ten? Ez dakit ba, igoal izango

dira 40 urte. Orain jende askokbidaiatzen du, baina orduan ez.Nik bizitzan, oro har, zortea izandut. Ondo joan da aitarengan-dik jasotako fabrika, eta diru al-detik-eta ez dut batere arazorikizan. Eta nire zaletasuna, bizioanahiago baduzu, ehiza. Ez dutbesterik izan buruan. Eta asper-tuta nengoen hemen usoetan,basurdeetan eta horrelakoetanibiltzen. Begira, aldarte oneansentitzen naiz gaur, eta zintzohitz egingo dizut: aspertuta bai-no nazkatuta ere banengoenhemengo usoetako eta basur-deetako ehiza giro horrekin. Ba-dakizu, dena bota, dena jateko,dena odol, dena tripa, denatxiste berde, dena tripa-zahagi.Ez nintzen eroso sentitzen ehiz-tari giro horietan. Sibarita esa-ten zidaten orduko lagunek, etajakin, badakit, marikoia ere esa-ten zidatela. Ez zuten entendi-tzen niretzako ehiza beste zer-bait dela; ez zuten ulertzen ehi-zatu nahi nuena aukeratzekopremia, pieza zehatza kantita-

tea baino gehiago estimatzea,jateko ez, baizik eta disekatzekoehizatzea. Gracias, Inés, sí, estátodo bien. No mujer, no me es-toy cansando demasiado. Sí, sí,ya me he tomado la pastilla.Ikusten duzu zeinen arretatsuakdiren neska kolonbiar hauek.Baina ez pentsa, e, eskerrak be-rari. Baina tira, Afrikaz ari ginen.Ba, horixe, hemengo giroarekinnazkatuta hasi nintzen hara joa-ten: Zambia, Zimbawe, HegoAfrika. Zerbait estetikoa baitaniretzat ehiza, edo mistikoa...Etorri, etorri, etorri nirekin. Zor-tea izan duzu, e? Oso aldarteonean topatu nauzu, eta mutilbizkorra ematen duzu. Etorri,nire altxorrak erakutsiko dizki-zut. Sartu, sartu, hau da etxehonetako gelarik ederrena:ikusten horko errinozero burua?Bizirik dagoela ematen du,ezta? Eta zebra? Ez pentsa, ezzen erraza izan oso-osorik dise-katzea... Lanak eman zizkion ta-xidermistari... Zenbat diru ez otedudan utzi taxidermista onenei

ordaintzen! Baina begira zeinendistiratsu duen larrua, zeinentxuria txuria eta zeinen beltzabeltza. Eta hor leopardoa, eta,bai, bai, lehoi burua ere bai. Hur-bildu-hurbildu, ukitu nahi badu-zu ukitu. Ederra e? 20 urte badi-ra bota nuela, baina ikusten etaukitzen dudan bakoitzean hun-kitu egiten naiz oraindik. Begira,aldarte onean topatu nauzugaur, eta egia guztia esango di-zut. Niretzako ehiza maitasunada. Zer egiten gara, ba? Jaio,puska batean bizi eta hil. Etaapaizek eta engainatzaile jen-deak esango dituzte nahi dituz-ten erretolikak, baina gero us-teldu. Ez da besterik. Zuk usteduzu animalia eder hauek me-rezi zutela sabanako eguzkitanusteltzea? Edertasun hori guz-tia betiko galtzea? Nik nolabaitbizitza eta edertasuna emandiet betiko, zeuk esan duzu, bizi-rik daudela ematen du. Bizitzazati bat oparitzen diet betiko,horregatik, nire onetik ateratzennau ekologista txatxu horiek-

eta hiltzaile izatea leporatzendidatenean. Ez dute ezer uler-tzen kalemuke ustel horiek.Ines, Ineeeees. Trae por favor lallave del cuartido de atrás, quele quiero enseñar unas cosas alchaval. Que no, que no hay mu-cho polvo, ya te digo que me en-cargo yo de limpiarlo todos losdías aunque no te deje entrar ati. Mujer, es mi santuario, y no,no me estoy cansando mucho.Zortea izan duzu, e? Sekulakoaldartean topatu nauzu, hau ezbaitiot sekula inoiz inori eraku-tsi. Kosta egiten zaio giltzaribuelta ematea, baina zaude,sartu, sartu, hauek dira nire pie-zarik preziatuenak. Begira es-kuineko hau. Baina mutil, zerga-tik zaude hain zurbil? Ez al zaizuederra iruditzen? Isabel du ize-na, eta ikusten duzunez bereabezalako adats hori eta azalgardenik nekez topa daitekeinon. Ezkondu egingo ginelauste zuen, seme-alabak eman-go nizkiola, baina zerbait hobeaeman nion: betiko edertasuna-ren oparia. Bestela, 50 urtekoandre arrunt eta biribila zateke-en orain. Eta hori, ezkerrekoa,Miren. Ez dakizu nolako gorputzliraina zuen, leopardo sigi-saga-ria zen. Begira ezaiozu Imari, be-giratu ondo nolakoak dituen ez-painak. Eta Maite, eta Marijo,eta Idoia…..

, Goierriko kasta

Jon J. OrdoñezBi eskopeta

Bi eskopeta.Bi eskopeta behar zituen; lor-

tu, lortu egin behar zituen. Bieskopeta soto horretatik bizirikateratzeko. Beste egunsentibat, auskalo zenbat tiroren tru-ke. Goiz batean zenbat aldizegin daiteke tiro eskopeta ba-tekin? Eta birekin?

Ez zegoen sotoan argirik, etamomentuan argi ibili zela ustebazuen ere, soto hura bezainnahastuta zegoen baietz eran-tzun zuenean. Eta orain zer?

Berak bakarrik esan zuenbaietz, eramango zizkiela bi es-kopeta. Beste hamazazpi lagu-nek ez zuten eskopetarik, ez bateta ez bi. Edo akaso izango zi-tuzten, baina ez zuten baietzerantzun. Nondik aterako zi-tuen orain berak bi eskopeta?

Umel zituen oinak, eta solda-duak sotora sartu zireneanetxeko epeltasuna besterik ezzuen buruan, malkoak begie-tan. «Nik bai!», erantzun nahiizan zuen ozen, baina gau oso-an ahoan txisturik izan ez dueneztarri urratuaren ahotsarekinbota zuen, ia hitz-totelka: «N... ik ba-bai».

Eskaileratan gora etxe harta-ko atetik sartzen ikusi zuen ar-gia, baina gaueko ordu luzee-tan aire freskoa bezain beste

desiratu bazuen ere, ez zuengogobete, begietan mina bes-terik ez zuen sentitu. Egunsen-tiak atzera sotoan sartu nahizuen eta begiak itxita aterarazizuen kalera, ezer ikusten ezzuen arren, etxe horren atarianzegoena ikusi nahiko ez balubezala.

Ehun metro inguru ibili zituenestropuzka, begiak irekitzenhasi ahal izaterako. Hasieranitzalak besterik ez ziren, atzeangeratu orduko kolpe batekinaurrera eramaten zuten itzalak.Pixkanaka, ordea, kolorez jantziziren horiek, eta urdinak eta go-rriak argia ahaztu eta errealita-tera itzularazi zuten. Eskope-tak.

Soldaduen zaintzapeanetxera itzultzen ari zela ihes egi-tea bururatu zitzaion. Baina or-duko horretan ez zen ezer egi-tera ausartu. Bi eskopeta era-mango zizkiela esatera ausartuzen, pentsatu gabe, baina ez

ihes egitera, pentsatuta ere; etaorain nola edo hala bi eskopetabehar zituen.

Etxerako bidean atzean, so-toan, utzi zituen gizonetaz go-goratu zen. «Zer gertatuko daeskopetak eramango zituztelaesan ez dutenekin», bururatuzitzaion. Baina eskopetak nolalortu pentsatu behar zuen, agu-ro. «Zer gertatuko da eskope-tak eramango dituela esan bai,baina ez dituenarekin?».

Bi eskopeta behar zituen.Baina bakarra zuen. Etxean ai-taren eskopeta zaharra beste-rik ez zegoen, eta ez zen hurainori, atez ate, eskopeta bat uz-teko eskatzeko momentua.«Soldaduek esan didate...». Ez.Une batez pentsatu zuen hobezuela sotoan geratu izan balitz,ilunpean, besteekin.

Kalea hutsik zegoen, gainera.Bezperako bonben arrastoakagerikoak ziren. Herria zen hura,baina beste nonbait balego be-

zala ikusten zuen. Geltoki pare-an militarren kamioiak zeuden,eta ostatuaren kanpoaldeangoardia egiten ari ziren bi sol-dadu ikusi zituen, urdina bat etagorria bestea horiek ere. Begirazituen.

Bi eskopeta behar zituela go-goratu zuen, eta atzean, horiekbezalako beste bi zituela, etxe-rako bidean. Nola ote zeudenetxekoak? Bere burua madari-katu zuen bi eskopetaren bilasoldaduak etxera eramateaga-tik. Etxean eskopeta bakarrazutela esaten zienean zer ger-tatuko zen pentsatu ere ez zuenegin nahi.

Egunsentia indarra hartzenari zen, eta goizaldeko txorienisiltasunak ez zuen ezer onikiragartzen. Eta bakarrarekinkonformatuko balira solda-duak? Eta bi eskopetetako ba-ten trukean beste zerbait eskai-niko balie?

Bi eskopeta lortuko zituelaesan zueneko ausardia garestiordainduko zuela beldur zen.«Nondik, bi eskopeta?». KaleNagusian barrena zihoazen etaazken metroak geroz eta luzea-goak ari zitzaizkion egiten; pau-soak ematea geroz eta neke-tsuagoa zen.

Horretan ari zela tiro hotsak

entzun zituen; asko, eta denakbat. Pam, pam-pam... pam!Asaldatu egin zuten eta belau-nak dardarka hasi zitzaizkion.Ez zituen bi eskopeta, bakarrabaizik, aitarena, eta zaharrahori. Etxean ez zegoen beste ar-marik.

Etxeko ataria ikusi orduko be-giak itxi zituen. Etxeko atarirai-noko azken metroak itsu-itsuan egin zituen, ezker-eskuinzituen soldaduen artean etxerazutik eta tente ailegatzeko. Or-duan begiak estutu zituen eta,horrekin batera, burua argitueta pentsamenduak hustu zi-tzaizkion.

Etxeko atarira heldu ziren. Ez-ker eskuarekin, dardarrean,ateko kisketa heldu, altxatu etageratu egin zen, azken ordue-tan izan ez zuen argitasunaz,nolabait, gozatzen; une batez.Bi eskopeta behar zituela ahaz-tea lortu zuen.

Ez zuen orduan ere ezer pen-tsatu. Sotoan soldaduei bi es-kopeta eramango zizkiela esanzien moduan atera zitzaion,baina oraingoan, bai, ozen, tri-petatik ahora, eztarririk gabe.Buelta erdia eman, begiak irekieta bota egin zuen: «Ez daukateskopetarik».

Eta horrelaxe eraman zuten.

6 Literatura Irakurgaiakgoierriko hitza • 2011ko abenduaren 15a, osteguna

Page 6: Literatur gehigarria

, Goierriko kasta

Joseba ZubizarretaEhiza

Lehoiek bere historialariak ezdituzten bitartean, ehiza-isto-rioek ehiztaria goraipatukodute.

Aspaldiko afrikar atsotitzaomen da. Aspalditik datorrenegia ziurrenik.

Gizakioi ere berdintsu gerta-tzen zaigula esango du hainbatintelektualek. Gutariko gehie-nak lehoiak garela ehiztari bote-retsuen aurrean, eta horrenbes-tez, ez garela inoiz goraipatuakizango.

Gaur egungo historialariakegunkari eta telebistetako ka-zetariak direla esango dutehainbat suminduk. Egunkarikoia ehun orriak direla aurrekoeguneko kronika historikoa. Ko-lore bizitan azaltzen dira Merkeleta Sarkozy, Europako nagu-siak, historia egingo duten tra-tatuak sinatuz. Galan eta Botin,dirua denon onerako kudeatze-gatik sariak jasoz. Eta Cristianoeta Messi, urrezko bota distira-tsuak erakutsiz. Eta tarteko orri-

ren batean ehizatuon eskelatxoxumeak zuri-beltzean, defun-tuaren familiak ordainduta gai-nera.

Ehiza istorioak egia erdia ba-karrik direla salatuko dute his-toria lizentziatu ezkertiarrek.Erdi-egia. Ehiza istorioak etagiza historia. Txanponaren aldebakarra. Erdi gezurra beraz. Ga-railearen ikuspegia bakarrik. Le-hoi ehizatuaren partetik ezertxoere ez.

Historia hori, erdi gezur hori,eskoletan zergatik erakustenden esango dute guraso-elkar-te progresistek, hori ez dela he-ziketa. Erdi gezurrak erakusteaez dela egokia. Eta benetako

balioa duten gauzak erakutsibeharko liratekeela eskoletan.Bi eta bi lau direla eta ParisFrantziako hiriburua dela era-kusten da ordea. Eta geroxeagogerra zibilaren historia erdia. Bi-tartean une eta momentu hauerrepikaezinak direla eta apro-betxatu behar ditugula erakus-tea ahazten zaigu. Lehoi izatenerakustea ahazten zaigu.

Ni ez nago ados ordea inte-lektualekin. Nik ez dut uste le-hoiak garenik. Nahi bai lehoiaizatea. Nahi bai oihaneko erre-gea izatea. Animalia basatia etalibrea. Ederra litzateke norbera-ren senaren arabera bizitzea. Bi-zitza honetara norbera egitera

datorrena egitea. Eta hori ezer-gatik ere ez aldatzea. Ez alda-tzea ehiztarien beldur zarelako.Ez aldatzea historialariei kasuegitearren. Nik uste dut katu-txoak garela lehoiak bainogehiago.

Saminduekin ere ez nagoados. Ez dut uste lehoiei histo-rialari propiorik ez izatea axolazaienik. Zertarako historialariak,nork bere burua goraipatzeko?

Bere bizia bizi duenak, bereprintzipioen eta senaren arabe-ra bizi denak, zertarako beharditu goraipamenak? Aukerannahiago historialaria bera afari-tarako. Aukeran nahiago lehoiaizan katutxoa baino.

Eta ez daukat dudarik egun-karian koloretako orrietan azal-tzen direnak ez direla gure ehiz-tariak. Ez dute beharrik eta. Ehi-zatu ordez gurea ez den bizitzabizitzera kondenatu gaituzte.Eguneroko zurrunbilora bultza-tu gaituzte. Eta hori nahi dugulasinistu dugu gainera: hipoteka

potolo bat, etxe eder bat, autohandi bat eta silikonazko ipur-diak. Azken modako mugikorraeta tabletak behar ditugu. Etademokrazian dena epeka or-dain dezakegu. Orduka, orduka,gure bizitza eta ametsak ban-kuei emanez. Aurrezki kutxeisaldu diegu gure lehoi-arimaeta gustura gaude katakumebihurtuta. Katakumeak ez baituehiztarien beldurrik lehoiak bizibitartean.

Baina Afrikako atsotitzarekinados nago. Guraso-elkarte pro-gresistek ere badute bere arra-zoia. Eta historian lizentziatu ez-kertiarrek ere bai. Lehoien gisa-ra bizitzen erakutsi beharzaigula uste dut, nahiz eta ehi-zatua izateko arriskua izan. Etaehiza-istorioak, eta orokorreanhistoria, txanponaren alde ba-karra direla nire ustez, orainkontatu dizuedan ehizari buruz-ko gogoeta hau bezala. Nireegia. Erdi egia. Gezur osoa hauere.

Liburuko poemak idatzita «senhandiagoa» duela esan du TereIrastortzak (Zaldibia, 1961), gauzabatzuk «hobeto» ulertzen dituela.Izan ere, Eta orain badakit poemaliburuan zerbait kontatzeko zuenbehar hori ase du, ohiko gaiaklanduz baina «tonuari garrantziaemanez». Igartza jauregian egin-go duten errezitaldian liburukohainbat poema irakurriko ditubihar (20:00) Irastortzak. Zer dakizu orain? Zerbait berria jaki-tea lortu duzu liburuko poemak ida-tzita?Nik uste dut neurri handi bateanliburuak idazten ditugula, nikbehintzat bai, zerbait gehiagoikasteko, zerbait berria sortzeko.Neurri batean pentsatzen dugubizimoduan ikasi duguna delaona, eta geurez edo senez dakigu-na, ahaztu beharrekoa dela, edoaurreiritziak direla… Guri halaesaten ziguten beste batzuk bai-

na ez da hala izango… Esangonuke, orain daukadana dela senhandiagoa, nerez edo geurez daki-gunaz jabetzeko. Aldi berean, ezdakizkit gauza gehiago, agiangauza batzuk hobeto ulertzen di-tut orain. Gehiago jakin baino ho-beto dakizkit orain gauzak. Nolako poemak idatzi dituzu?Poema liburu batean gaiak betie-reko xamarrak izan daitezkelaesango nuke. Beharbada, hainbatgaietan, horretaz hitz egiteko to-nua da berritu dudana. Hau da,sentitu dut edozein gaietaz hitzegin behar dugula, edo hitz egindezakegula, baina beharbada gi-zartean hainbat gai tratatzerako-an tragedia edo parafernaliagehiegi jartzen da. Gehiegi an-tzezten dela gaiekin. Poesiak per-mititzen du, nolabait esateko, el-karrizketa pertsonalagoa bat, etahorregatik, agian, tonua da gaiakbaino garrantzitsuagoa. Edozein

gaietaz hitz egin dezakegu, bainaazkenean ez dira gaiak, sentimen-duak dira, askotan bizipenak, zo-riona, bizigabea… Gai horien be-rri eman behar diegu gure irakur-leei, baina ez beraien gain ezerbotaz, bestearen sentipenak erekontuan hartuz baizik. Zoriontasunari eman diozu garran-tzia gehein.Lagun batek esan zidan: «Hori au-sardia, zoriontasunaz idatzi du-zula”. Baina ez dakit hori ausar-dia den. Oraingo gizartean, hain-bat sentimenduen azalpenasentimentalkeria bilakatzen da,eta nik sentimenduaz hitz egindut, baina ez dut sentimentalkiidatzi, diferentzia bat jartzekoa-

gatik. Beraz, bai, esan daiteke li-buru honen muinean daogengaietako bat zoriona dela. Pasar-teren batean esaten dut, behinpertsonak zoriona ezagutuz gero,zoritxarrean ere ez dela zorigabe.Ba dela irabazpide bat, zoriona-ren sentsazio hori osotasun batda, pertsonak askotan eta poesiaaskotan bakardadeaz hizketanari dira, baina momentu batzue-tan pertsonek osotasun batensentsazioa sentitzen dugunean,nik uste dut gero beste baldintzaguztiak aldatzen direnean ere, zo-rion hari atxikita bizitzari buruz-ko beste ikuspegi bat duzula. Ezdut zoriona definitzen, baina sen-tsazio hori badut.

Poemak libururako idatzi dituzu,edo idatzita zenituen eta liburuanbildu dituzu?Nik beti idazten dut poesia, etagero, ahalako batean, poema guz-tiak biltzea pentsatzen dut. Libu-ru honetan ere badira orain delazortzi edo hamar urte idatzitakopoemak, baina liburua sei-zazpihilabetean osatu dut. Tarte ho-rretan poema bilduma hartatik li-burura pasatzeko ere poema be-rriak sortu ditut, liburuari bata-sun bat emateko. Liburukopoema asko libururako idatzitadaude espreski. Poema bakoi-tzak, gainera, egoera jakin batierantzuten dio, baina poema libu-ruak beste egiteko bat du nere iri-tzian: Edertasuna sortzea. Eder-tasuna ulertzeko hari ikustezinbat behar da, perla ederrekin koi-lara bat osatzeko bezala. Zein da liburu honetako haria?Gauzen hasierak eta mugak nondauden hausnartzen dut, bainahori guztiaren barruan dagoenbeste hari bat edo hausnarbidegarrantzitsu bat irakurlea berada. Helburua da irakurleak esa-tea: ni liburu honetan nago. Ezidazlea, baizik eta irakurlea. Ita-noa eta zuka asko erabiltzen di-tut, iruditzen zaidalako idaztendugunean ez dela norberaren iru-di bat ematea helburua, baizikesatea: nik uste dut zuk hau uler-tuko duzula zu ere ni bezala, he-mendik eta hemendik pasatutazaudelako. Liburuaren hasieranez dago poetari gertatu zaiona,poetak bilatu nahi duena irakur-lea da, biek batera bizi izan dutenhorren berri emateko.

Tere Irastortza qIdazlea

‘Eta orain badakit’poema liburua biharaurkeztuko du Igartzan, Aitor Furundarenaeta Iñaki Telleria musikariak lagun dituela.

«Parafernaliagehiegi jartzen dagizartean hainbatgai lantzerakoan»

ESKEINE LEGORBURU

@Tere Irastortzarenhainbat poema

irakurtzeko eta entzuteko:www.tereirastortza.com

Elkarrizketa Literatura 72011ko abenduaren 15a, osteguna • goierriko hitza

Page 7: Literatur gehigarria

, Goierriko kasta

Koldo Goitia

Kontuz! Kontuz! Kontuz!

Ze esan dek? Osabakiñ ehizeaAizkorria jun behar deala? Taeskola juteko asmoik ez aldiau? Rekuperaziok nola atai-ttuken jakin diau... Zuek etzateiñoako mukok izango!! Hau zio-en amak attek aurpegi txarrezbegiratzen zidan bitartean.

Amonaren letaniak, berriz,beldurraren estrategia ustiatuohi zuen. Kontuz geo eskopeta-kiñ, e! Kartutxok-e peligrosokdie, seguroa jarrita euki, e! Etapueston argi ibilli, kuidaduhaundikiñ iyo gora, e! Han ezdau bromaik geo, hankamathausizkeo ospitalea allatzeakogorrik ikusi beharkottuk! Geroea galtzontzilo garbiak jantzi alnituen galdetuko zidan, segu-ruenik, larrialdietakoak zaurituberrien arropa zuriaz asko ardu-ratzen baitira...

Amona Baleriren beldurrakdena-dela bazuen justifikazioa;anai bat gerran hil zuten, bestebatek istripua izan zuen baso-lanean; hirugarren anaia petxu-ko gaitzarekin kristo eginda An-dazarrateko sanatorioan, se-mea, soldaduzkan eman zioteninjekzio txar baten ondorioz,gangrenak jota hil zorian; besteseme bat 38 urterekin hilda...Eta senarraren ‘akabera tristea’

ez badugu aitatzen hobe. Viacrucis existentzial paregabea.

Eta desgraziek ez zuten atse-denik ematen: gure Beasaingoetxean sukaldeko ekonomikaberriak eztanda egin zuen(ama, anaia eta hirurok sekula-ko eskapada egin genuen) etahandik gutxira nik lepo-aldeaerre nuen ur irakinarekin. Gau-zak horrela, egunero bi kontsig-na ematen zizkiguten: lehenen-goa KONTUZ! Bigarrena: JAN!

Kontuz ibili behar genuen uneoro: Kontuz kamiñon! Kontuzkarrillen! Kontuz ganbaran!Kontuz Auzkozulon! KontuzKintaalden! Kontuz, kontuz,kontuz!! Trizikloa peligrosoazen, txirrindua zer esanik ez, en-txufeak, sardeak, sega, aitzurra,liztor-kabiak,... Arnasa ere kontuhandiz hartu behar genuen. Etanoski, petxuko gaitzari, tuberku-

losiari, kristoren beldurra zioten.Horregatik sarri jateko –etaasko jateko– mania sartu zigu-ten: jan mutillek!! Jaten ez dongizona ez da gizona eta ez daezer!!

Beldurra, maniak, erlijio ka-toliko iluna eta itxaropenik ga-bea... Horiexek ziren gure etxe-ko giro bereziaren osagaiak.Osaba Pedro Mariren zaletasunhandiena ehiza zen, etxetik ihesegin eta matriarkatu katastro-fista hura ahazteko aukeraematen baitzion.

Hori bai, ni osabarekin Aiz-korriko puestora joatea, hori jaez zen onargarria. Ume mottuhau kapaz dek eskopetakiñhasteko eta ordun komerikizangoizkiau! Arrazoirik ez zi-tzaien falta. Osabak inori ezeresan gabe 12 milimetroko esko-peta txikia erosi zidan, trebatze-

ko, eta hor ibiltzen ginen tiroakbota eta eskinosoak uxatzen.Arazo txiki bat zegoen, ordea:nire miopia eskandalagarria.Dioptriaz dioptria, azkeneankristal blindatuzko antiajuekinamaitu nuen.

Hura desastrea! Laser bidezgidatutako armamentua nirekasua aztertu eta gero asmatuzuten.Osabak laster galdu zi-tuen esperantzak.Bakarrik segi-tu beharko zuen ehizean,etxeanez zuen jarraitzailerik izango.Matriarkatua (ama eta amona)pozik.Pedro Mari semearen pe-nak kontsolatzeko amona Bale-ri birigarroak saltsa españolanpreparatzen hasi zen.

Baina nik azkenean lortunuen Aizkorrira joatea osabaeta Kaxetako Blasekin, milqui-nientosean. Blasek Perkins mo-torra jarri zion SEATari eta ara-

zorik gabe heldu ginen Apotaaldean genuen puestora. Goize-an goiz abiatu ginen eta egunaOtzaurten geundela zabaldu zi-tzaigun. Egun lainotsu, heze etapetrala. Azkenean osaba Marti-nek botatako profezia betekozen: zuen ehizea jun-behar ho-rrekiñ ez dezue gauz onik ein be-har. Osaba Martini Lejionarioaesaten zioten, Provincia Traido-ra-koa izateagatik hiru urtekosoldaduzka berezia egin bai-tzuen. Han aberastu giñen gu!Linea Defensiva P bunker-sareaeraiki zuten Aiako Harrian.

Aizkorripean sekulako egunkakazua izan genuen: lanbroa,laino lodia, hotza... Usoen arras-torik ere ez, normala, eta gu han,eskopetak euren zorroetatikatera gabe eta geu ere izara-zorrotik atera ez bagina hobetoegongo ginela pentsatuz. Egunbiribila biribiltzeko kubiertorikgabe geundela ohartu ginen.Eta bazkaltzeko nik hain gogokonuen gutizia: babak patatekin.Ez indabak, ez babarrunak,baba arruntak baizik.

Eta caprice des dieux hura ja-teko lata zahar batzuekin hala-moduz taxuturiko koilara zila-rrezko bana. Ez dezue gauz onikein behar.

8 Literatura Irakurgaiakgoierriko hitza • 2011ko abenduaren 15a, osteguna

Goierriko kasta

Joan MariApaolazaEhiza

Gure etxe zaharrean jaulkitzenziren kontuetatik, ehizakoek zi-ren paretak gurutzatu eta kan-pora eramaten gintuztenak.Kontu haiekin irekitzen zitzai-gun mundua ez zen kabitzensukalde hartan, eta jada eza-gutzen genituen lekuetatik ara-tako joaten ginen histori berribakoitzarekin. Ni neu deserosoegoten nintzen ezagutzen ni-tuen mugarriak pasatu arte, is-torioa leku berrietan sartzenzen arte.

Ez zituzten pieza asko harra-patzen baina bakoitzak zeukanbere erronka, askotan ez zen le-henengo epizentroan ehiza-tzen pieza, egun bat edo agianbi bere atzetik ibilita gero ha-rrapatzen zuten pieza. Istorio-ak pieza hainbatetan aipatzen

zuen, azkenerako gertuko ger-tatzen zitzaigun, azkonar, erbi,basurde eta oilagorrak. Gizo-nak ehun malezia omen zitueneta azeriak laurogeita bedera-tzi, malezia bakar horretan ba-karrik arrapa zezaken gizonakazeria. Gizona bere maleziaguztiak erabiltzera derrigortuazegoen azeria arrapatzeko.Xake partidan ere bai.

Egunez ehizatzen zen, bainaehizaren kontuak gauaz edo jai

egunetan sortzen ziren. Ehizaraegunez bai, baina bi alde zeu-den; bata etxeko lana, ezinzena utzi, eta bestea ehiza, erdimistiko, erdi magia zena, lana-rekin nahasi ezin zitekeena.Lana utzita ehizara joatea ezenkabitzen. Gauean egiten zirenehizarako prestaketak. Kartu-txoak kargatzea, afal ondoren,goizalderarte egiten zen. Ehiza-ra abiatzeko momentua betigauez zen, goizean goiz ilunpe-

tan, edo ilargi argitan triku ehi-zarako. Eta ehizako kontuakgaueko sukalde goxoan atera-tzen ziren. Gure bidaia betigauez egiten zen.

Eskopeta eskuetan hartzera-ko ehiztariak ginen mutikook.Gero, eskopeta, kartutxo etatraste guztiekin harrapatu nahidena istorio haietan deskubri-tutakoa besterik ez da. Sekulanahi dutenik harrapatu gabesegitzen duten ehiztariak ondodakite ori. Guri ehizan erakutsizigutenak ehizan harrapatuta-koa baino askoz gehiago zeu-katen emateko. Orain ehizta-riek zifrak bakarrik dituzte es-kaintzeko: puestoen prezioa,eguneko pertxa, kartutxo be-rriaren tirabidea. Atsekabeadario oraingo ibilerari: teknika,

makina eta legeekin egiten di-ren ehizaldi guztiak ez dute le-henagoko egun erdi batekoakadina kontu ematen. Ehiza ja-teko erabiltzen zutela esatendugu, proteina iturria, baina ezzuen ehizak jatekoa platereanbakarrik uzten.

Ehiza artea dela diote, bainahori lehen zen. Ea zeinek konta-tu ahal duen gaur egun, inor ke-xatu gabe, muniziorik gabe ge-ratu zen batean eskopetari biezkur sartu ziola puntatik, etabasurdeari tiroa atzetik botazionean, ezkur bat ipurtzulotiksartu zitzaiola, eta zer ote zenikusteko burua bueltatu zuene-an beste ezkurra ahotik sartuzitzaiola, eta bi ezkurrak elkarjo zutenean basurdea erorizela.

,