gazta gehigarria

8
Asteazkena, 2012ko apirilaren 4a Testuak: Aimar Maiz Idiazabal Gaztak 25 urte AIMAR MAIZ IDIAZABAL GAZTA

Upload: goierriko-hitza

Post on 14-Mar-2016

242 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Goierriko HItzaren gazta gehigarria [2012]

TRANSCRIPT

Page 1: Gazta Gehigarria

Asteazkena, 2012ko apirilaren 4aTestuak:Aimar Maiz

Idiazabal Gaztak 25 urteAI

MAR

MAI

Z

IDIAZABAL GAZTA

Page 2: Gazta Gehigarria

Munduak GoierriIdiazabal gaztariesker ezagutu bal-din badu, gazta be-

raren bitartez Goierrin mundubat deskubritu daiteke. Artzain-tzaren eta nekazaritzaren sus-traietatik abiatuta, harremanekonomikoetatik tira egin, etaaho gozagarrietaraino iristekoezin konta ahala toki eta une dau-de eskualdean. Jarraian horieta-ko bost azaltzen dira; ez dakienakikasteko, eta dakienak gehiagogozatzeko esperientzia batzukdira, Goierritik irten gabe.

1. Idiazabalen museoaIbilbideari ekiteko abiaburu apro-posa da Idiazabalen dagoen Gaz-taren Interpretazio Zentroa. Izalsaguak aurkezten ditu gaztarenezaugarriak, bai Idiazabalenak,bai Iberiar penintsulako jatorriizendapena duten gehiagorenak.Dastaketa gidatua egin liteke, etaukimen-pantailen bitartez ikas-tarotxo bat jaso, ildo nagusiekin. Bestetik, mendiko artzain-txa-

bolaren erreplika ikus liteke, bai-ta gaztagintzarako erabili ohi zi-ren tresnak ere. Latxa eta karran-tzana ardi mota autoktonoenbereizgarriak erakusten dituzte.

2. Gaztaren mendia Zerainen ekimen turistiko batgehiago daukate, martxoaren ha-sieraz geroztik: Sagardoaren etagaztaren mendia. Gastronomia-rekin eta sagardoarekin lotuta,gaztak herrian daukan garran-tzia irabazi nahi dute. Zeraingogainontzeko erakarmen elemen-tuekin batera, Herri Museoarenadarra da ideia, «ondare naturalaeta kulturala» lotzeko zubi. Sa-gardotegiak dira egitasmoarenardatz, eta horien barruan Idiaza-bal Gazta. Sagardo sasoian goierritarrak

autobusean joan eta etor daitez-ke, doan. Legazpi-Zumarraga-Or-maiztegi ibilbidea egiten du auto-bus batek; Ordizia-Lazkao-Bea-sain beste batek. Biak 20:00etanirteten dira, itzulera 00:30ean da.

3. Ekomuseoa LegazpinArtzaintzaren esentzia ezagutze-ko ekomuseoa TelleriartekoErraizabal baserrian dago. Base-txea XVI. mendekoa da, eta ba-rruan baliabide berriekin erakus-ten du artzainen eta gaztagileenofizioa. Arditik hasi eta beregan-dik lortzen diren emaitzetara ar-teko ibilbidea egiten da: ganadua-ren transhumantzia, eraikinak —

bordak, kortak, txabolak—, latxaardiak, ardiaren bizi-zikloa, ar-tzainaren lanbidea, IdiazabalGaztaren egikera zaharra eta mo-dernoa... Ingurunean ibilaldiakegiteko modua ere eskaintzen du. Bisita gidatuak eta ikus-entzu-

nezkoak igande nahiz jai egune-tan 10:30ean eta 11:30ean dira.Erreserba aurrez eskatuta (Len-bur turismo bulegoan: 943 73 04 28,lenbur.com) astelehenetik larun-batera ere joan liteke. Sarrera:arrunta 2 euro, murriztua 1,50, seiurtetik beherakoentzat eta Bur-din Harana txartel turistikoa du-tenentzat doan.

4. Azoka Ordizian Gaztandegitik zuzeneko salmen-taz gain, tradizioz gaztaren irten-bide izan den tokia Ordiziako pla-za da, asteazkenetan. Bertako ba-serrietako jakiak eta landareaksaltzen dituztenak 43 nekazaridira gaur egun ferian, eta horieta-tik hamarrek dituzte gaztak. Nor-berak egindako gaztak, edo bitar-tekari bezala beste artzain ba-tzuenak gehienek saltzen dituzte. Prezioa ezartzeko tratu-siste-

ma ikusteko eta Idiazabal gazta-ren barietate zabala eskura edu-kitzeko, plaza bikaina da. Martxo-ko azkeneko azokan, ardi gaztaberriaren kiloak 16-17 euroko pre-zioa egin zuen, eta bestelakoa16,50-24 euro artean saldu zuten.

5. Zaldibian Kixkurgune Asteazken goizean Ordizian ezinduenak, edozein egunetan Zaldi-bian du nahi duen eta nahi adinagazta erosteko aukera. Goizaneeraikinean dago Kixkurgunedenda. Gaztaz aparte, baserrieta-ko elikagaiak eskura litezke, zu-zenean eta bitartekaririk gabe. Ardi esnekien sailean, Idiaza-

bal Gaztaren hamar marka dituz-ten salgai, guztiak Goierrikoak.Horietatik gehienak, artisau eranegindako Artzai-Gazta elkartekokideenak. Gainontzean ere jaki,opari eta gutizia onen biltoki etasaltoki da Kixkurgune. Eskualde-ko 22 herrietako nekazaritza-pro-duktuak dituzte. (Kixkurguneri buruzko infor-

mazio gehiago, 4. orrialdean)

Ibilbide tematiko ugari egin daitezke Goierrin gaztari segika. Erreportaje honetan bost gunetan barrena gaztakatzean duen bizimoduaren, tradizioaren, lurralde loturaren, sentipenen eta harremanen ildoa barnera liteke.

Gazta, tokiak ezagutzeko gidari

Goitik behera, Gaztaren Museoa (Idiazabal), Artzaintzaren Ekomuseoa (Legazpi) eta Kixkurgune (Zaldibia).

2 Idiazabal Gazta Azpiegiturakgoierriko hitza• 2012ko apirilaren 4a, asteazkena

@ Ibilbide honetako tokieiburuz informazio gehiago

ematen duten webguneak:idiazabalgaztarenmuseoa.com

www.zerain.comwww.gipuzkoakomuseoak.net

www.ordiziakoazoka.comwww.kixkurre.com

Page 3: Gazta Gehigarria

Gaztaren olinpiar joko-ak urtean behin ospa-tzen dira, mundukohiri banatan. 2011ko

ekitaldiari zegokion World Chee-se Awards sariketa Birmingha-men (Ingalaterra) izan zen, etaIdiazabal jatorri izendapenak lor-tu zuen domina kopuru handie-na: 46 guztira. Hego Euskal Herriko 33 gaztan-degi eta gaztagile saritu zituztenThe Guild of Foods erakundeakantolatutako munduko gazta txa-pelketan. Gipuzkoako 13 gaztagi-lek denera 19 sari lortu zituzten,Nafarroako 12 etxek 12 domina,Arabako zortzik 14, eta Bizkaikobatek beste sari bat. Idiazabal ekoizleen artean,Goierriko artzain-gaztagileek

pisu nabarmena dute sari kopu-ruari dagokionez. Hamar dominalortu zituzten sei goierritarrek:hiru urrezko, lau zilarrezko, etahiru brontzezko. Munduan zeharreko 30 herrial-detatik 2.700 gazta baino gehiagoaurkeztu zituzten lehiaketara.

Lehiaketa azaroaren hondarre-an izan zen Birminghamen. Nolagoierritarrek, hala gainontzekoeuskaldunek, abenduaren 2anjaso zituzten zegozkien diplomaketa dominak Iruñeko Napardi el-kartean. Munduko dominak ba-natzeaz gain, 2010ean nazioarte-ko beste lehiaketa batzutan sari-tutakoei aitortza egin zieten,Aizpea eta J.Aranburu tartean.

Munduko sariketa Goierrin Goiturren 2012-2014 eperako tu-rismoko ekintza planaren arabe-ra, 2014an Ordizian jokatuko li-tzateke World Cheese Awards sa-riketa. Goierri Gastronomikaegitasmoa osatzen duten 14 lan-il-doetako bat munduko txapelketaGoierrin egitea da.

World Cheese Awards munduko gazta txapelketaren iazko ekitaldianIdiazabal izendapeneko ekoizleek 46 domina lortu dituzte, Goierrikogaztagileek 10. Jatorri izendapen loriatuena izan zen Euskal Herrikoa.

Idiazabal Gaztarimunduan aitortza

Munduko gazta txapelketan saritutako gaztagile euskaldunak, Iruñean. IDIAZABAL KONTSEILUA

Marka Herria Urre Zilar Brontze

Baztarrika Gabiria 2 1Makatza Legazpi 1 1J.Aranburu Idiazabal 1 1Aizpea Olaberria 1Otatza Ordizia 1Basazabal Zerain 1Denera 3 4 3

Iturria: The Guild of Foods

GGoierritarrak

Gabiriako Baztarrika gaztande-giak hiru domina lortu ditu Mun-duko Txapelketan. Idiazabal gaz-taren artean sarituena izan da. Nola aukeratu zenituzten MundukoGazta Txapelketarako gaztak? Hemen erabiltzen ditugun irizpi-de berdintsuekin. Kanpoko itxu-ra polita eduki dezala, begiak ereeduki ditzala baina ez handie-giak; bai testuran, bai zaporeannahiko orekatuak izan daitezela. Halako domina sorta espero?Bidalitakoan beti espero da zeredo zer, baina ez genuen pentsa-

tzen hainbeste. Ikusten denez, he-mengo balorazioak eta hangoakez dira berdinak; hemengo txa-pelketetan aurrean ibiltzen dire-nak ez dira hainbeste ateratzen. Epai neurri desberdinengatik?Hemen, gero eta gehiago, bailehiaketetan eta bai beste esparrubatzuetan, gazta itsuaren bila joa-ten da jendea, begirik gabekoa.Pertsonalki horren kontra nago.Zer eragin dute sariek zuentzat? Ez dut uste hainbesteko eraginikdaukanik. Hemengo sariketekeragin dezente gehiago daukate.

Asier Osinalde 1Munduko txapelketan hiru dominarekin saritua

«Hemen gazta itsuaren biladoa jendea, gero eta gehiago»

AIMAR MAIZ

Gaztaren museoa Erroenpresak kudeatuko duIDIAZABAL ›Idiazabalgo Gaztaren InterpretazioZentroa eta museoa Erro kooperatiba elkarteakkudeatuko du. Udalbatzak urtarrilean onartuzuen aho batez enpresa horri ematea gunearenkudeaketaren ardura. Urtebeteko kontratua da,20.000 euroko baliokoa, eta beste hiru urterakoluzagarria. Ordiziako D’elikatuz zentroa ere Errokkudeatzen du. «Goierriko Gastronomia PlaneanIdiazabalek eta Ordiziak duten garrantzia ikusitaarrazoi indartsua izan da arrazoi hau», azaldudu Idiazabalgo Udalak. Bestetik, InterpretazioZentroan azken urtebetean izandako «gora-beherak» konpontzeko eta jarraipen zehatza-goa egiteko, Turismo eta Garapen Batzordetikjarraipen eta dinamizazio mahaia sortuko dute.

Artisau eran hamazazpi etxekegiten dute gazta Goierrin ARTZAI-GAZTA ›Idiazabal Gazta jatorri izenda-penaren barruan, esnekia tradizioaren araueta-ra estuki moldatzen duten egileak Artzai-Gaztaelkartean biltzen dira. Hego Euskal Herriko 115ekoizle daude gaur egun, kalitatezko gazta etaartisautza lana uztartuta jarduten dutenak.Horietatik 17 Goierrikoak dira: Troskaeta, Berroe-ta, Baztarrika, Irastortza, Sukia, Erraizabal,Makatza, Olalde, Aizpea, Abaroa, Otatza, Ordi-zia kooperatiba, Ondarre, Garbiñe Etxezarreta,Basozabal, Garoa eta Gaztañaditxulo.

Artzai Gazta elkarteak ikurberria dauka logotipotzat ELKARTEAK ›Egoitza nagusia Idiazabal herrianduen Artzai-Gazta elkarteak ikur berria dauka.Erakundearen logotiipo korporatiboa izateazgain, artisau eran egindako gazta guztiek azale-an azaldu dute irudia —goikoa—. Kaikua islatzenda, hondo beltzaren gainean.

Mende laurdeneko ospakizunaurriaren lehen hamabostaldian JATORRI IZENDAPENA ›Idiazabal Gazta JatorriIzendapenak urriaren lehenean beteko ditueratu zutenetik 25 urte. Ofizialki 1987ko egunhorretan sortu zuten izendapena. Aurten, udaz-kenean jada sartuta, hamabostaldi bat eskaini-ko diete ospakizunei. «Euskal Herriko herri etatxoko guztietan» izan nahi oihartzuna efemeri-deak, eta Idiazabal Gazta «etxe guztietan»egon dadin saiatuko dira.

Zerainera autobusakapirilean zehar ere doan GAZTAREN MENDIA ›Zeraingo Udalak bultzatu-ta, Goierrin bi ibilbide egiten dituzten doanekoautobusen zerbitzuak apirilean ere jarraituko du.Sagardoaren eta gaztaren mendiaegitasmoan,sagardotegietara joan-etorria egiten dute.

Albisteak Idiazabal Gazta 32012ko apirilaren 4a, asteazkena•goierriko hitza

jLa

bu

rrea

n

Page 4: Gazta Gehigarria

Kixkurgune GoierrikoNekazal Kooperatiba-ren denda berria da.XX. menderen hasie-

ran sortua, 100 baserritarretikgora ditu kooperatibak, eta Goie-rriko baserritarren isla eta errefe-rentzia da. Gaur egun, erronkaberriei erantzunez dihardu ibilbi-de horretan, bertako produktuendefentsa eginez, komertzializaziomodu berriak irekiz eta gizartea-rekin harremanak finkatuz ari dalanean.

Testuinguru horretan sortu daKixkurgune; baserritarrek ekoiz-tutako produktuak, bitartekari-rik gabe, ezagutzera eman etakontsumitzailearen eskura jar-tzeko helburua du guneak; gurelurreko produktuak, baserritikerosita bezala, eskaintzen dira.

Gure baserrietako produk-tuak, kalitate gorenekoak izateazbat, prezio justu batean saltzendira. Produktu guztiek izen-abi-zenak dituzte, bereziak dira, ne-kazari bakoitzaren zigilua dara-mate… eta produktuak bere ka-buz izan ditzakeen baloreezaparte, ekoiztu dituen baserrita-rraren esfortzu eta lan guztia isla-tzeko gai dira. Esandako produk-tu hauek guztiak bertan dastatuedota modu zuzenean eta pertso-nalizatuan eskura daitezke.

Bertako produktu guztien arte-an, bada bat Goierrirekin loturaargia duena, eta hori gazta da.Kixkurgunen, bertako baserrita-rrak erabat ondo ezagutzen ditu-gunez, bertako gaztetan aukerazabala daukagu oso.

Bertako gazta aukera zabalaBadakigu gaur egun zaila delakontsumitzailearen nahiak ase-beteko dituen gazta-eskaintza za-bal bat aurkitzea; hori horrela iza-nik, Kixkurgunen Euskal Herriosoko eskaintzarik zabalenadugu: ontze ezberdinak, ketua,ketu gabea, mendikoa, gatzaginaturalarekin egina…

Zenbait pertsonak nahiago dugazta berria, laktikoagoa eta hel-dutasun edo ontze laburrekoa;beste zenbaitek, ordea, gatzaginaturalak eta ontze-denbora luze-agoak gaztari ematen dioten izae-ra berezi hori estimatzen du.Esan dezagun, beraz, bilatzen du-zun gazta ‘hori’ daukagula Kix-kurgunen; erosi aurretik, proba-tzeko aukerarekin, eta gazta-munduan aditua den norbaitenaholkularitzarekin.

Gainera, ez duzu zertan gaztaosoa edota erdia erosi beharrikizango; gazta moztuta, zuk nahiduzun neurrira ere zerbitzatzenbaita. Bai etxera eramateko, edo-

ta baita lagun edo familiartekoe-kin bertan jateko ere, gazta-taulaikusgarriak zerbitzatzen dira.

Basatxerri produktuaKixkurguneko beste espezialita-teetako bat Basatxerri produktuada. Bertako baserrietan hazitakotxerrien urdaiazpikoa, urdaiazpi-ko egosia, txorizoa… aurkitukodituzu bertan. Produktu freskoamomentuan bertan neurrira, be-har duzun kopuruetan, moztu etasaltzen da.

Baserritarren denda izanik, ga-raian garaiko produktuak dauz-kagu; baserritar bakoitzak berebaratzean garai horretan ekoiztu-takoak, hain zuzen ere. Azokanasteazkenero bilatuko dituzunproduktu berberak egunero jar-tzen dira kontsumitzailearen es-kura Kixkurgunen; prezio jus-tuan egiten da hori, Ordiziakoazokak markatzen dituen prezio-ak errespetatuz.

Gainera, urte sasoi jakinetan,produktuetakoren baten ekoizpe-nean kopuru handiak izan badi-ra, horri irteera egokia ematen

ere saiatzen gara, kanpaina bere-ziak prestatu eta garatuz.

Baserriko betiko produktuakere ez dira falta: artoa, baratzu-riak, intxaurrak, piperrak… 120metro koadroko azalera duendenda honetan baserri mundua-rekin loturiko produktu-motaguztiak aurki daitezke.

Eskaintza gastronomikoaKixkurgunen, dendaz aparte, ta-berna-jantoki zerbitzua ere bada-go. Pentsatzekoa den moduan,bertako produktuekin prestatzen

dira bertako jaki guztiak. Gaine-ra, Kixkurgune, Gipuzkoako le-hen talotegia ere bada; feria bere-zietan talogileak ere beharrezko-ak baitira. Orendaingo Errotanxehetutako arto-irinarekin egi-ten dira bertako taloak, eta pro-dukturik onenekin lagundurikzerbitzatzen dira: Idiazabal Gaz-ta, Basatxerri txistorra…

Uda partean, barruan zein kan-poan goza daiteke bertako taloe-kin; izan ere, bi terraza ditu erai-kinak, Txindokira begirako bistaederrekin.

Zaldibiako Goizane eraikinean, herrigunetikLarraitzerako bidean, nekazaritza produktuakaurkezteko eta erosteko Kixkurgune dendadago. Jaki freskoak, bertakoak eta gorenak ditu.

Kixkurgune,egunero daferia

Goierriko herri guztietako baserrietatik zuzenean erostea da Kixkurgunen erosketak egitea.

Zaldibiatik Larraitzerako bidean dago Kixkurgune, Goizane eraikinean.

4 Idiazabal Gazta Publierreportajeagoierriko hitza• 2012ko apirilaren 4a, asteazkena

Page 5: Gazta Gehigarria

Publizitatea Idiazabal Gazta 52012ko apirilaren 4a, asteazkena• goierriko hitza

Page 6: Gazta Gehigarria

Gaztaren esparru guztiak ezagu-tzen ditu Joxe Mari Uztarrotzek(Uharte Arakil, Nafarroa). Gazta-zale itsua, lurraldearekin, tradi-zioarekin eta berrikuntzarekinnahasia ulertzen du IdiazabalGazta. Jatorri izendapen kontsei-luaren lehendakari da gaur egun. Zure ustez, zer lortu da 25 urteotan?Aldaketa handia, aurreko milaurteetan baino handiagoa egindu gaztak. Alde batetik, izenaegiatan ezaguna egin da. Arauakbete ditu jendeak, eta kalitateahobetuz ailegatu da daukan pres-tigioa izatera. 1980ko hamarka-dan oraindik, gure gaztagile asko,artzainak eta baserritarrak, ile-galak ez baziren ere alegalitateanzebiltzan. Hor hasi ziren mugi-tzen, laguntzak eta aholkularitzaizan zituzten, eta gero lortu zituz-ten sanitateko erregistroak. Sektorea nola zegoen 1987an? Orduan hasi ziren kalera lasai-la-sai irteten, zeren garai bat izanzen kalera ateratzeko ere beldu-rra zutena; deika eta deika feriaraetortzeko, eta atrebitzen ez etor-tzera. Alegalitate horretatik ate-ra eta 25 urtean munduan dau-kan prestigioa irabaztera, horisalto handia da. Ez dakit zenba-tek esan dezaketen hori. Ez da ba-karrik kontseiluaren meritua,baizik artzain eta gaztagile bakoi-tzarena. Arrakastaren gakoak zein dira? Europan, ez dut esaten bakarra,baina lehendabizikoetatik bai,trazabilitate osoa daukan gaztada gurea. Gure gazta denek badu-te zenbaki bat, edozein beribilekbezala, aldatu ezinekoa. Garantiada, egiatan egindako trazabilita-tea. Bere lurraldean egina dago,Europan ez baitira gazta guztiakbere lurraldean egiten. Zein filosofia du Idiazabal gaztak? Gure jatorrizko izendapena ga-rrantzitsua da, baina garrantzi-tsuagoa izenaren jatorria. Hiruzutabe ditu. Alde batetik, lurral-dea. Bakarra da, bi lurralde ber-

din ez daude munduan, eta honekbadu bere berezitasuna. Berdinikez dagoenez gero, hemen ematendena zerbaitetan desberdintzenda. Gero, ardi latxa daukagu, he-mengoa bakarra, betidanikoa,inork ez daki zenbat mila urte da-ramatzan hemen. Bakarra eta se-kula inongo arrazarekin nahastugabea. Ardi honen esne gordina-rekin egiten den gaztak badu lurhorrek ematen dion kutsu ona.Hori hemen bakarrik lor daiteke.Gero, bada kultura bat, auskalonoizkoa, zenbat gizalditakoa; egi-teko modua, ingurumena, etaardi horien gatzagiarekin egina.Berdina ez daiteke egin inon, he-men besterik. Hobea? Ez dakigu,baina onenetakoa dela, hori bai.Onena dela ez dugu esango, ha-rrokeria handi samarra da horiesatea, baina munduan oneneta-koa dela, bai. Eta berezia, horre-tan ez dago zalantzarik. Mundu mailan erreferente da Idiaza-bal izendapena, esana duzunez. Zeinizan dira horretarako giltzak? Joan den hilean Madrilen egongara, Gourmet ferian; jendeari

eman dastatzeko, eta batek ikus-ten du zer prestigio eta zer izen ondaukan gure gaztak hemendikkanpora. Han mundu guztiko jen-dea pasatu da, eta txapela jantzitaeraman balute, gazta ikusi etatxapela kendu egingo zuten, kei-nu hori denek egiten zuten eta.Bestetik, hona jende asko etor-tzen da, eta uste baino gauzagehiago dastatzen du. Hemendik

kanpo parte hartzen dugun lehia-ketek ere izen handia eman diote.Jendeak hemendik kanpora era-maten ditu gaztak. Euskaldunasko ere bada munduan. Nire iri-tziz denek bat egin dute, eta unehonetan prestigio hori dauka. Ba-ten batek izena aprobetxatu erebai, zikinkeriak egin dira. Bainazerbait bada gure izena. Idiazabal Gazta noraino iristen dagaur egun? Merkatu aldetik, norantzjotzeko asmoa duzue?Indar gehiena orain egin behar damerkatu handienetan eta horie-kin dabiltzanetan. Japoniarekin,adibidez, ari gara lana egiten, Es-tatu Batuak, Europa... Toki des-berdin askotan. Pixkanaka, hauez da egiten egun batetik bestera,baina gu behintzat baikorrakgara. Arrakasta handia izan be-har du, denbora gutxi barru gai-nera. Zenbait produktu ezin dai-tezke atera hainbat kilometro,baina gaztak badu alde on hori;mila kilometrotara eraman lite-ke, ondo prestatua, ongi molda-tua, behar den bezala ontziratua,bere egiaztagiri eta berme guztie-kin joan daiteke. Abantaila han-dia du horretarako. Gaur egungo egoera ekonomikoan,krisian, nola jokatuko duzue? Zeregoeratan dago sektorea?Gauza guztientzat bezala mo-mentu txarra da, langileentzakoeta produktu guztiendako. Guregazta ez da merkeena, hori bada-kigu. Gurea baino askoz merkea-goak badira, eta momentu hone-tan jendeak diruari begiratzendio. Baina inori ez diot entzun«hau garestiena baina ez da one-na». Hori inork ez du esan, etahainbat eta hainbat jende pasatuzaigu «garestia da, baina ona, haubeste gauza bat da» esanez bezala.Bada jendea horrelako gazta bat

erosteko erraztasuna daukana,eta ailegatu egin behar da. Etorkizuneko apustua, bidea, erron-kak zein dira?Kontseiluaren aldetik, arauak be-tearazi, trazabilitatea mantendueta hobetu, hobetzen ari den beza-la. Gure erronka da izenaren pres-tigioa gero eta gehiago zabaltzea.Gero, ekoizleen eta gaztagileenerronka da merkatua dagoen tokiguztietara ailegatzea. Penintsu-lan zehar oraindik txoko asko ba-dira aski beteak ez direnak; he-men egin, eta hemendik kanpodauden aukera guztiak hartu etazabaldu. Idiazabal Gazta, jalgihadi plazara, hori behar dugu.Egunero eta bazter guztietan. Oraindik badu hazteko espazioa?Noraino? Munduan pixka bat ibilia naiz,eta nire ustean oraindik gure ze-rua nahiko urruti dago. Ez dugugoirik jo, egiten dugunetik asko

igo daiteke. Denbora asko pasatugabe, artalde gehiago eta ardigehiago beharko genituzke. Mo-mentua, badakigu, gogorra da,eta onenean erraz ibili gara gureinguruan; dena saldu dugu, edodena erosi digute, seguru askoerrazegi ibili gara. Baina lan askoeta ona egiten ari da orain, etadenbora gutxi barru horren emai-tzak bilduko dira.

Teknologikoki eta teknikoki norantzjo beharko lukete ekoizleek? Maila handia lortu da. Orain arteegin den aurrerapenaren bestehorrelako salto edo pauso handibat ez daiteke eman. Dudarikgabe, beti bada aukera hobetzeko,eta egiten ari dira. Lan asko egi-ten ari da alde horretatik. Kalita-tea, bere berezitasuna, gero etagehiago nabariarazi. Ez da oraingazta lightbat egin behar dugulaesatea; ez, ez, guk Idiazabal Gaztaegin behar dugu, den bezala, etajendeak ongi hartuko du. Halako famarekin, ez al da lausotujatorria? Artzainak, ekoizleak, haienlana... Jatorriarekin apurtzeko arris-kurik ba ote dago? Ez, ez. Bostehun bat artalde dira,hemen zientoka urte egin den be-zala, bertako ardiekin, bainagaurko araudiarekin. Horiek ezdaude ahaztuta. Idiazabal Gaztaegiteko lehendabizi ardiak zenba-tzen ditugu. Gaztak ateera onabaldin badu, ongi tiratzen badu,horren atzetik artaldeek egon be-har dute, bertako ardiak. Horre-tan egin behar dugu lana eta bo-rroka. Ez ahaztu gure ardia eta lu-rraldea direla gure jatorria, etagero gauzak ondo egitea. Garan-tia hori mantendu. Hiru pilare ho-riei eusten baldin badiegu, etorki-zuna bermatua da. Azken mezurik bai? Sinets dezagun etxean daukagu-na, eta hemendik kanpo dauka-gun prestigioa. Niri gazta askooparitzea tokatu zait, komertzialurte askoan ibili naiz, eta gaztabat oparituta bezain ongi ez naizezerekin gelditu. Zenbat eta urru-tiago, eta orduan eta arrakastagehiago. Bada, sinets dezagunguk gurea, eta hemendik kanpoerakuts dezagun hemen dauka-guna berezia eta bakarra dela.

Joxe Mari Uztarrotz qIdiazabal Izendapen lehendakaria

Idiazabal jatorri izendapenak mendelaurdena beteko du, urriaren 1ean, ofizialkieratu zutenetik. Garapen eta irauli galantaizan du Euskal Herriko gaztak anartean.

«Sinets dezagundaukagunabakarra etaberezia dela»

MONIKA DEL VALLE — ARGAZKI PRESS

«Alegalitatetik aterata25 urtean duenprestigioa irabaztera,hori salto handia da»

«Jatorri izendapenagarrantzitsua da, bainagarrantzitsuagoaizenaren jatorria»

«Indar gehiena orainmerkatu handietanegin behar da.Japonian, adibidez»

«Ez dugu goirik jo.Denbora asko pasatugabe, artalde gehiagobeharko genituzke»

6 Idiazabal Gazta Elkarrizketagoierriko hitza• 2012ko apirilaren 4a, asteazkena

Page 7: Gazta Gehigarria

Ofizialki apirilaren 11nhasiko da IdiazabalGaztaren sasoia. Iaz-ko lanaren fruitua

merkaturatzeko eta gozatzekogaraia da, eta 1995etik tradiziozOrdizian ospatzen den ArtzainEgunak abiarazten du kanpaina,gazta kontseiluko arduradunenterminologia erabiliz. Bertakoazoka berezien egutegia ere gaurzortzi hasiko da, asteazkenerokoferiaren 500. urteurrenarenoihartzuna fresko-fresko dela. Hain zuzen, Artzain Egunare-

kin lanbidea eta langileak —ar-tzaintza eta artzainak— goretsinahi dituzte, martxoaren 18ko as-teroko azokaren bosgarren men-duerrenean omenaldi-ospakizu-nean baserritarrekin egin zutenbezala. Bestetik, jakina, IdiazabalGaztaren kurtso hasiera izanda,gazta berria ebakiko dute. Urteko lehenengo gazta erdibi-

tzearen «ohorea» Basque Culi-nary Center gastronomiarenikerkuntzarako eta garapenera-ko ikastegiak izango du. «Apustugarrantzitsua da Gipuzkoaren-tzat eta Euskal Herriarentzat,mundu mailako proiekzioa duenleihoa da. BCCren eta Ordiziarenartean agian zerbait ikusgarriabidera dezakegu, ez egun horre-tan bakarrik, baita gerora ere»,esan du Ordiziako alkate IgorEgurenek. Bi erakundeak «elkalanean»

ari direla aurreratu du alkateak:«Gazta mozketaren soka baliatunahi izan dugu, eta elkarlana bi-deratuta dago. Aurrerantzeanirudi aldetik ere politak geratukodiren gauzetan pentsatzen arigara, baina batez ere lotura bil-tzen. Mundura irekitako leiho ho-rretan BCCren moduko erakun-de batekin egotea Ordiziarentzatere garrantzitsua da. Hurrengohilabeteetan «zerbait borobildu-ko» dela gaineratu du Joxe MariAizegak, BCCko zuzendariak.

Bestetik, Euskal TelebistakoSustraianekazaritza programariomenaldia egingo zaio ArtzainEgunean, «urtetan artzaintzariegin dion jarraipena eta eskain-tzen dion espazioagatik». Iazkourtean zehar kalitate-erregular-tasun handiena izan zuten bi gaz-taren egileak ere sarituko dituzte:Tolosako (Gipuzkoa) Pedro Zu-zuarregi, eta Errezuko (Nafarroa)Miguel Aisa.

Ardi erakusketa eta pasaera Artzain Egunaren egitarauari da-gokionez, ohiko irudia ikusi ahal-ko da aurten ere. Ordiziako herri-gunea bi mila ardik zeharkatukodute. Bestetik, goizean ardien etaaharien erakusketa-lehiaketaegingo da. Denera 200 bat buruekarriko dituzte 50 artzainek. La-txa mutur-gorriak Aralar, Ernio,Izarraitz, Gabiria, Azpeitia eta

Donostialdekoak dira; latxa mu-tur-beltzak, berriz, Urbia, Elgoi-bar, Legazpi, Ordizia, Zerain etaOñatikoak. 09:00etan hasiko da.

Karlos Ibarrondo sukaldariak,bestetik, 40 bat bildots burrun-tzian erreko ditu goizean zehar.Ondoren, 11:30a aldera, pintxotan

salduko dituzte. Bildutako diruaminbizia duten Gipuzkoako hau-rren gurasoen Aspanogi elkarte-arentzat bideratuko dute.

Idiazabalen, maiatzaren 6an Gazta izena eman dion herrian,Idiazabalen, maiatzaren 6an os-patuko dute Gazta Eguna, hama-bosgarren aldiz. Salpostuen, ome-naldien eta erakustaldien artean,gazta lehiaketa estimatua egingodute. Jendearen iritzia kontuanhartuko dute sariduna izendatze-rakoan. Hartarako, 2 euroko txar-tela erosi, eta gaztaren sei pintxojateko aukera izango dute bisita-riek nahiz herritarrek. Idiazabalgo Gazta Egunaren

bezperan mami txapelketak egin-go dira. Batetik, herriko 13. lehia-keta. Baina aurten Goierri maila-ko lehendabiziko mami txapelke-ta ere izango da.

Udaberrian bi ospakizun nabarmentzen dira artzaintzarekin eta Idiazabal gaztarekin lotuta. Ordizian,apirilaren 11n, Artzain Eguna ospatuko dute; Idiazabalen, maiatzaren 5ean eta 6an, Gazta Eguna.

Artzainak eta gazta, festan

Domingo Goiburu eta Luis Katarain, Idiazabalen lanean. ESTITXU IMAZ

Ordiziako Garagartza plazan 200 ardi eta ahari buru izango dira gaur zortzi, latxa muturgorri eta latxa muturbeltz arrazetakoak. ESKEINE LEGORBURU

Artaldeen ibilbidea aldatu egingo duteOrdizian, eta San Bartolometik iritsiko dira

DNegualdia bukatu, eta beheko bailaretatik Aralarko goi la-rreetara joateko garai bateko trasumantziaren irudikapena

izango da, seguruenik, Ordiziako Artzain Egunaren ezaugarri ikus-garriena. Lau artzainen 2.000 ardik zeharkatuko dute herria.11:00ak aldera pasatuko dira. Ibilbidean aldaketa batzuk egin be-har izan dituzte, ordea, aurtengo.

Obra-lan batzuen ondorioz, artaldeen ibilbidea zerbait molda-tuko dute. N-1etik Agerre-bidea hartzen zuten orain arte, gero Ma-riaratz aldetik herrira sartzeko. Apirilaren 11n «Ordiziako sarreranaturaletako batetik» iritsiko dira artaldeak, San Bartolome auzo-tik. Handik Goierri kalera jo, Joseba Rezola Pasealekua igaro, etaberriz ohiko bidea hartuko dute: Urdaneta kaletik eta Kale Nagusi-tik, erdiguneko plaza zeharkatuko dute.

Festak Idiazabal Gazta 72012ko apirilaren 4a, asteazkena• goierriko hitza

ARTZAIN EGUNA. ORDIZIA

APIRILAK 11, ASTEAZKENA p09:00. Ahari eta ardi erakus-keta-lehiaketa. Bildotsa burrun-tzian erretzen. Garagartza pla-zan. p11:00. Artaldeen pasaera, ka-lean. p11:15. Idiazabal gazta berriarenebaketa eta kanpainaren aur-kezpena. Omenaldiak eta sariemateak. Udaletxean. p11:30. Gazta egitea. Bildots

erre pintxoen banaketa. Gara-gartza plazan. p12:15. Ile mozte erakustaldia.Garagartza plazan.p13:00. Lehiaketa guztien ga-raikurrak banatzea. Garagartzaplazan.

GAZTA EGUNA. IDIAZABAL

MAIATZAK 6, IGANDEAp10:00. Artzainen postuen ire-kiera. p11:00. Herriko artzainak gazta

egiten, era zaharrean eta mo-dernoan. p11:30. Gazta ketzen eta ardimozten eskuz eta makinaz era-kustaldiak. p13:00. Domingo Goiburu ar-tzainari omenaldia. p13:30. Sari banaketak: postudotoreenari eta gazta onenari. p14:30. Herri bazkaria. pOndoren. BentazaharrekoMutiko Alaiekin kantaldia. pBezperan. Idiazabalgo XIII.eta Goierriko I. mami lehiaketak.

GEgitarauak

Page 8: Gazta Gehigarria

Azken hamazazpi urtee-tan nagusi izan den go-ranzko joera irauli, etaIdiazabal Gaztaren

ekoizpenak behera egin zuen iaz2010arekin alderatuta. Hego Eus-kal Herriko lau herrialdeetanguztira, 1.224.018 kilo gazta ekoi-tzi zituzten, aurreko urtean baino242.411 kilo gutxiago (%16,53).1995etik 2011ra, lehenago behinbakarrik jaitsi zen ekoizpena,2008an. Hala, kilo kopurua 2003kozenbakietara itzuli da.

Idiazabal Gazta jatorri izenda-penaren kontseiluko kudeatzaileMiriam Molinak jaitsiera «nabar-mena» dela aitortu, eta «kontuengeldotzeari» egotzi dio. «Gaztan-degi guztietan ez da hori izan joe-ra orokorra, hala ere. 125 ekoizle-en artean egoera oso desberdinakdaude. Baina lana eskaerarenarabera egitera gehiago igarodira, kontsumitzaileak nahi due-na asetzeko, gaztaren ontze pro-

zesua gehiegi luzatu gabe. Gerta-tu dena da gazta erritmo neurtua-goan atera dela merkatura».

Beste faktore bat 2010eko ekoiz-penaren sabaia oso goian egoteaizan da. Duela bi urte inoizko gaz-ta kopuru handiena ekoitzi zen —ia 1,5 milioi kilo— eta aldarte eko-nomiko orokorrak eta batez ereindustri-gaztandegietan eraginduen geldotzeak are nabarmena-goa bihurtu dute aldea.

Saldu, besteetako antzera Gazta gutxiago egin arren, sal-mentek eutsi egin diote, Molina-ren arabera. «2011ko urtarriletikaurtengo urtarrilera Idiazabalgazta kopuru berdintsua salduda. Baina, gutxiago ekoitzi denez,kanpaina batetik hurrengora pilalitekeen stock-a eragotzi da».

Gehien bat industri-gaztande-giek gutxitu dute ekoizpena. «Be-ren artaldeen esnea erabiltzenduten ekoizleak berdin manten-

du dira. Pentsatzen dugu ekoizlehandientzat zailagoa izan delamerkatuko borroka, gaztagile txi-kiek normalean salmenta zuze-nagoa izan ohi dute, eta ez dutehainbeste nabaritu. Hori datuorokorrei begiratuta diot; gero,125 ekoizleen artean, denetarikoegoerak baitaude».

Gaztandegiak krisi ekonomikoorokorraren itsaskirritik «oroko-rrean nahiko ondo» ateratzen aridirela gaineratu du Molinak; «sal-mentak ez dira erori aurten».Ardi-esnea gaztandegiei saltzendieten artzainen kasuan estua-sun latzagoak daude, kobrantzaatzeratu baitzaie zenbaitzuri.

«Orokorrean ezin dugu ezkoregon, datuak benetan nahikoonak direlako, nahiz eta egoera ja-kin batzuk konplikatuak badi-ren. Baina, batez ere, ezin dugu

ahaztu ekoizle batek artaldea uz-ten badu zer ondorio ekar ditzake-en: sozialki ematen dizkigutenekarpen positiboak, ez soilik pro-duktua, baizik baserriak irekitamantentzea, lurraldearen gestioabetiko moduan, ingurumenazaintzeko konpromisoa...».

Gaztagile gehiago Baikortasunaren eta IdiazabalGaztaren martxa onaren seinale-tzat izan daiteke geroz eta gazta-gile gehiago egotea izendapena-ren barruan. Iaz 125 ekoizle zeu-den kontseiluan, 2010ean bainobost gehiago eta inoizko gehien.

Ekoizle berri guztiak «txikiak»dira, eta norbere artaldea dute.Etxean esnea ekoitzi izan duteneta belaunaldi aldaketa ziurtatu-ta duten asko gaztandegia jartzenari dira, geroz eta gehiago.

Idiazabal Gazta izendapenarekin 1.224.018kilo gazta egin ziren iaz Hego EuskalHerrian, 2010ean baino %16,5 gutxiago.

Kilo gutxiagobaina ekoizlegehiago, iaz

Iñaki Almandoz (Kutxa), Igor Eguren (Ordiziako alkatea), Koldo Larrañaga (foru aldundia), Joxe Mari Aizega(Basque Culinary Center) eta Miriam Molina (Idiazabal Gazta), Artzain Egunaren aurkezpenean. AIMAR MAIZ

8 Idiazabal Gazta Ekoizpenagoierriko hitza• 2012ko apirilaren 4a, asteazkena

Urtea Ekoizleak Ekoizpena(kilotan)

1995 31 737.2141996 41 806.1411997 52 846.0001998 64 922.0001999 72 966.5782000 77 1.031.4842001 83 1.094.9862002 91 1.135.5562003 100 1.223.4202004 102 1.239.9322005 103 1.241.3972006 103 1.315.1022007 107 1.354.5652008 111 1.303.7872009 117 1.387.9362010 120 1.466.4292011 125 1.224.018

Iturria: Idiazabal jatorri izendapena

GDatuak urtez urte ERKUDEN MUGURUZA