dekorazio gehigarria

32
2014ko ekainaren 27a GOI B ERRI

Upload: goierriko-hitza

Post on 31-Mar-2016

232 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

GoiBerri aldizkariaren 2014ko dekorazio gehigarria. Dekorazioaren azken tendentziak.

TRANSCRIPT

Page 1: Dekorazio gehigarria

2014ko ekainaren 27a

GOIBERRI

Page 2: Dekorazio gehigarria
Page 3: Dekorazio gehigarria

GOIBERRI 03DEKORAZIOA

Etxea janztenNorberaren etxean gusturasentitzea bezalakorik ez dago.Norberaren izaera eta norbera-ren beharrak kontuan hartuta,etxea janztea neketsua bezain

polita izaten den lana da. Pro-fesionalen gomendioak jarrai-tuz, etxeko txoko bakoitzariahalik eta etekinik handienaateratzea errazagoa da, eta

ko gero eta aukera gehiagodago. Eskuartean duzun Goi-Berri aldizkariaren gehigarri be-rezi honetan, ideia bat bainogehiago aurkituko duzu.

Goierrin asko dira etxea janztenlaguntzeko dauden adituak.

Askotan, gainera, obra etagastu handiegirik egin gabe,etxeari beste ukitu bat emate-

Page 4: Dekorazio gehigarria

Funtzionaltasuna eta dotoretasunaGarai batean, etxeko sukaldeaizaten zen familiaren elkargu-nea. Bertan egiten zen bizitza.Gerora, sukalde txikiak eginez,«baztertutako» etxeko gunee-tako bat izatera iritsi zen sukal-dea, lanerako leku soila. Gauregun, ordea, gero eta protago-nismo handiagoa hartzen arida, egongelaren zati izanez.

Ziurrenik, lanik gehien egitenden gunea da sukaldea. Horre-gatik, sukaldearen antolamen-dua oso garrantzitsua da. Gela-ren neurriak eta formak baldin-tzatuko du neurri handi bateanantolamendua. Sukaldeariahalik eta etekinik handienaateratzeko laguntza eskaintzendute profesionalek.

ArmairuakFormaren diseinua erabakita-koan, sukaldeko altzariak au-

keratzeko garaia izaten da.Gaur egun, armairu lisoak, zu-zenak, moldurarik gabeak etaeskulekurik gabeak gailentzendira; formikazkoak edo mela-minazkoak.

Kolore aldetik, neutroak. Mo-daz pasatzen ez den koloreazuria da. Bi kolore edo materialkonbinatuz ere, dotoreak geldi-tzen dira sukaldeak. Azken ur-teotan, brilodun altzariak inda-rra hartu badute ere, pixkanakamatea sartzen ari dira.

Garai bateko armairu txikiugariak bukatu dira. Gaur egun,kabida handiko kajoi eta armai-ru handiak jartzen dira. Pushand oven (zapaldu eta ireki)sistemadunak edo bakarrik ix-ten diren kajoiak. Ateen burdi-nerian ere asko garatu da.

Ondo antolatutako kajoiaketa armairuak izaten dira, ero-sotasuna eta funtzionaltasuna

garestiagoa ere bada. Sukaldegainaren gaineko pareta mate-rial berdinarekin forratzen da,lotura emanez.

Neurri desberdineko arras-kak jar daitezke lekuaren ara-bera; baita material desberdi-netakoak ere. Arraskak silesto-nearen azpian jartzen dira.Silestonezko arraska jartzekoaukera ere badago, baina ga-restiagoa da.

Mahaiak eta aulkiakSukalde askotan mahaiaren-tzako leku handirik egoten ezbada ere, barra estiloko ma-haiak ere jartzen dira. Betikomahaietan eta aulkietan izanda berrikuntzarik. Luzatzen di-ren mahaiak, arrastorik egitenez zaien kristalezko mahaiak.Aulkiak, berriz, erraz garbitzendiren oihalekin tapizatuak.

bilatzen baita. Gastatu nahiden diruaren arabera, biltegira-tze sistema desberdinak dituz-ten armairuak jar daitezke.

Italiarrak deitzen zaien su-kaldeetan, esate baterako, mo-torrarekin irekitzen diren armai-ru handiak jartzen dira.

Etxetresna elektrikoakEtxetresna elektriko gehienakezkutuan jartzen dira sukalde-an, armairuaren barruan erabatintegratuta. Askotan, ez da na-baritzen non dauden etxe tres-na elektrikoak.

Garai batean, ke erauzgai-luak bistan jartzen baziren ere,gaur egun, ke erauzgailua beraere, armairuan integratuta jar-tzen da.

Sukalde gainari dagokione-an ere berrikuntzak iritsi dirasukaldera. Silestoneari esker,kolore aukera zabala dago su-kaldeari bukaera dotorea ema-teko. Merkaturatzen azkenaportzelanikoa edo zeramikaizan da; silestonea baino gogo-rragoa da, eta beroari hobetoeusten dien materiala da. Siles-tonea baino finagoa da. Baina

04 GOIBERRIDEKORAZIOA

Armairu eta kajoi handiakjartzen dira sukaldean, kabidahandikoak. BERGARA SUKALDEAK

Page 5: Dekorazio gehigarria

GOIBERRI 05DEKORAZIOA

Page 6: Dekorazio gehigarria

06 GOIBERRIDEKORAZIOA

Bainugela, zintzilikatuaBainugela osatzen duten ko-muna eta konketa-altzaria zin-tzilik jartzea da azkeneko

moda. Hori bai, pieza bat gu-txiago dago gaur egungo ko-munetan: bideta ia desagertuda bainugelatik.

AzulejuakAzulejuei eta baldosei dagokie-nean, kolore neutroak aukera-tzea komeni izaten da, denborapasa ahala gutxiago aspertze-ko. Osagarriekin jokatuko dakomunari itxura berria emate-ko.

KomunaKomunaren kokapenaren ara-bera antolatuko da bainugela.Gaur egun, komunak zintzilika-tuta jartzeko joera dago, zister-na paretaren barruan ezkuta-tuta. Dena den, bainugela guz-tietan ez dago horrelakokomunik jartzeko aukerarik, zis-terna jartzeko zabaltasun ze-hatz bateko pareta behar dela-

ko. Betiko komunak ere badau-de, baina aldaketa batzuekin:atze aldetik itxiak diren komu-nak da, eta tapa, berriz, poliki-poliki, kolperik gabe, ixtendena.

DutxaBaineraren edo dutxaren arte-ko borrokan, dutxa nagusitu da.

Portzelanazko dutxaontziarenordez, erretxinezko dutxaon-tziak erabiltzen dira, neurrira

oso ondo egokitzen dira eta.Horrezaz gain, lurraren arrase-an jar daiteke. Dutxako iturriari dagokione-

an, termostatikoak jartzen dira,uraren tenperatura erregula-tzeko. Ura aurrezteko sistema

ona da. Dutxa bera, bi piezakoajartzeko joera dago: finkoa,handia; eta eskukoa, txikia.

Manparak, kristalezkoak,gardenak, jartzen dira, zabalta-suna emateko. Inpresio digita-laren bidez, manparak nahi denirudiarekin pertsonalizatzekoaukera ere badago. Dena den,momentuz, inpresioaren pre-zioak jendea atzeratzen du.

Konketa eta altzariakKonketa eta altzariak ere zintzi-lik jartzen dira gaur egun. Kon-ketak, gres fineko portzelanaz-koak dira. Pieza bakarrekoak.Erretxinazkoak ere badaude. Altzariak, zuzenak dira; txu-

riak asko. Egur imitaziozkoakere bai.

BerogailuaAzkenik, funtzio bikoitza duenberogailua jartzeko joera dagogaur egungo bainugeletan: to-aila lehorgailua ere baden be-rogailua.

Dutxa bikoitza jartzen da azkenaldian. GARMENDIAIrudiekin apaindu daitezke manparak. GARMENDIA

Page 7: Dekorazio gehigarria

GOIBERRI 07DEKORAZIOA

Page 8: Dekorazio gehigarria

08 GOIBERRIDEKORAZIOA

Garai bateko gerezi, gaztainon-do, haritz edo intxaurrezko al-tzari sendoek gero eta leku gu-txiago dute etxeetan. Zurezkoaltzariaren ordez, laminatuzkoedo melaminazko altzariak egi-ten dira bereziki. Gaur egun sal-tzen den altzarien %95etikgora melaminazkoa da.

Arotzen lan egiteko moduaasko aldatzeaz gain, altzarienformak ere aldatu dira. Gauregun linea zuzenak dira nagusi.Arotzen artisau lana bukatu damelaminarekin, beraz.

Zuraren imitazio onakZuraren imitazio oso onak lortudira melaminarekin; kalitateonekoak, oso naturalak. Zailaizaten da askotan, zurezko etamelaminazko piezak bereiztea.

Melaminari esker, kolore etabukaera desberdinetako altzariaukera zabala dago. Egurraren

Zurezkoaltzarietatikmelaminazkoetara

kasuan askoz ere mugatuagoazen eskaintza, eta melaminariesker, nahi adina diseinu etakonbinazio egin daitezke.

Sukaldeetan eta haurren lo-geletan hasi ziren melaminaz-ko altzariak erabiltzen, bainagaur egun, altzari guztietanerabiltzen da melamina.

Haurren logeletan, letrak in-primitatutako melanina erabil-tzea da azkeneko joera. Logele-tan, egongeletan eta sukaldee-tan, zerratu itxura duena.

Altzariak merketzea ere eka-rri du melaminaren aro berriak.

Gaur egun saltzen denaltzarien %95etik goramelaminazkoa daZuraren itxurako melaminazko laminak sortu dituzte.

Page 9: Dekorazio gehigarria

GOIBERRI 09DEKORAZIOA

Lo goxoaEtxeko gunerik intimoena dalogela, eta altzariekin eta osa-garriekin goxotasuna eta lasai-tasuna transmititzea lortzea dahelburua. Altzarietan, materia-len eta koloreen konbinazioe-

kin, kontrasteak bilatzen dira;modernotasuna ematen du. In-txaurraren eta zuriaren konbi-naketa, adibidez, oso modandago. Altzari lisoak, zuzenak,garbiak... Ohea eta gau mahai-

txoak uztartzeko joaera dagoohe burukoa luzatuta. Tapiza-tutako ohe burukoak ere sar-tzen ari dira pixkanaka. Gaumahaitxoak airean jartzea erebeste aukera bat da.

Lekuaren aurkako borrokariaurre egiteko, ohearen azpial-dea aprobetxatu daiteke ar-koiaren bidez. Koltxoietan,mota askotakoak badaude ere,batez ere biskoelastikoa jar-

tzen da. Armairuari dagokione-an, ahalik eta armairurik han-diena jartzea komeni da. Ar-mairuaren barruko antolamen-dua norberaren beharrenarabera pertsonalizatzea ko-meni da, funtzionaltasuneanirabazteko. Logelan gehiagora-ko lekua egonez gero, sinfonie-rra aukera ona da, eta ispiluaere bai, etxetik txukun ateratze-ko.

Page 10: Dekorazio gehigarria

10 GOIBERRIDEKORAZIOA

Haurren eta gazteen geletan le-kuari ahalik eta etekinik gehie-na ateratzea izaten da borroka.Ohea, armairua eta mahaia jar-tzeko irudimen handia beharizaten da askotan, eta profesio-nalak sistema desberdin ugariasmatzen ari dira, argazkietanikus daitekeen bezala, logelarikfuntzionalena eta praktikoenalortzeko. Logelaren neurriak al-datu ezin direnez, altzarien bi-dez eman behar zaio irtenbi-

dea. Ohe kopuruak ere baldin-tzatuko du logela. Literak, ha-biak edo eraisgarriak aukeraona dira lekua irabazteko. Le-trak inprimatutako melaminada berrikuntza geletan.

Beharretara egokitutaKrisialdi ekonomikoak bultza-tuta eta melaminaren etorrera-rekin, haurren eta gazteen loge-len prezioak ere familien poltsi-koetara egokitu dira.

Haurren eta gazteentxokoak

Leihoaren pareko mahaia gurpilduna da eta mugitu egiten da,balkoira joateko bidea uzteko. ORDIZI ALTZARIAK

Armairuko atearen irekitze sistemarekin, armairu funtzionala geratzen da, ertzetako armairuari ahalik eta etekinik gehien ateratzeko. O.A.

Haurraren adinaren arabera egokitzen joan daitezkeen altzariak daude gaur egun. Ezkerreko argazkian, gerora ohea izango denarengainean, sehaska eta aldatzeko lekua daude. Haurra handitzen denean, sehaskarekin mahaia egingo da. ORDIZIA ALTZARIAK

Page 11: Dekorazio gehigarria
Page 12: Dekorazio gehigarria

12 GOIBERRIDEKORAZIOA

Sofa erosoaEtxeko gainerako geletan be-zala, koloreen arteko konbina-ketak nagusi dira egongelanere. Txuria eta champange ko-

Armairu xumeak, arinak, diragaur egungo egongelen oinarri;armairu sinpleak. Dirua armai-ruan aurrezteko joera dago.

lorea, adibidez, intxaur edo e-rrauts kolorearekin nahastuta.

Protagonismoa, sofakDena den, armairuan aurreztendena, egongelako protagonis-ta nagusia bihurtu den sofangastatzea nahiago dute herri-tarrek. Gaur egun, asko garatuda sofaren kontzeptua. Kolore

eta ezaugarri desberdinetakooihalak dituzten sofak daudeaukeran. Formaz ere bai. Mo-dularrak dira gaur egongo sofaketa horrek, bakoitzaren beha-rretara eta neurrira egokitzekoaukera ematen du. Chaise lon-gue delakoa ere jartzen dagehienean, sofari lotuta edosoltean. Ia ohe bihurtzen diren sofak

dira gaur egungoak. Mugitzeneta egokitzen zaizkion bizka-rraldeak, aulkiak eta beso-eus-karriak dituenak. Batzuk gaine-ra, elektrikoak dira. Txokorik ez-kutuenak ere aprobetxatzendira: chais longueren azpialdeaeta beso-euskarrien barruak,adibidez. Mugikortasun arazoak dituz-

tenentzat banakako besaulkiaproposak daude.

Funtzio asko betetzen dituztegaur egungo sofek. IBAIONDO

Page 13: Dekorazio gehigarria
Page 14: Dekorazio gehigarria

14 GOIBERRIDEKORAZIOA

Nahi duzunirudia, nahiduzun lekuanKamera digitalek iraultza ekarridute argazkigintzaren mundu-ra, eta iraultza horren ondorio-ak beste eremu batzuetara ereiritsi dira. Tartean dekoraziora.Teknika ezberdinen bidez, nahiduzun irudia, nahi duzun lekuaninprima dezakezu. Digitaliza-zioa deitzen zaio teknika horri.

Sukaldean, hormetan, ohekoarropan, osagarrietan, komu-nean... etxeko toki ezberdine-tan jarri liteke digitalizatutakoirudia, bai norberak egindako

argazkiren batena, edo irudiorokor bat. Geroz eta gehiagodira etxeko eremuren batapaintzeko teknika hau erabil-tzen dutenak, baina oraindik ezda oso ohikoa. Horregatik, digi-talizazioa garesti xamarra daoraindik.

Dekorazio eta argazkigintzaalorreko profesional asko dira,ordea, eskualdean teknika haueskaintzen dutenak, eta es-kaintza ere gero eta handiagoada. Dutxa baten pantaila irudi exotiko batekin apainduta.

Page 15: Dekorazio gehigarria
Page 16: Dekorazio gehigarria

16 GOIBERRIDEKORAZIOA

Etxeko horma zuriak moduerrezean janzteko aukera ema-ten dute biniloek, eta horiekin,etxeko hormak nahi bezalapertsonalizatu daitezke. Bini-loa jartzeko, baina, jarri nahiden espazioaren ezaugarriakhartu behar dira kontuan:egongela, jangela, logela, su-

kaldea... den –komunean erejarri liteke biniloa–. Horrez gain,hormak zein kolore edo testuraduen ere bai (papera, pintura,baldosa...) eta gelan jarritadauden altzarien mota. Azke-nik, gela edo eremu horretanegon behar direnen adina etaezaugarriak.

Eman zureukitua hormei

Biniloa profesional batek jar-tzen badu, esandakoa espa-zioa ezagutzeko lehen bisitanzehazten da, bezeroarennahiekin eta proposamenekinbatera.

Erabat pertsonalizatuaTestuak, argazkiak –mural mo-

duan–, marrazkiak, elementugrafikoak, eta ilustrazioak jarridaitezke hormetan, eta baitaedozein kantoi edo iskinetandetaileak ere.

Diseinua zehaztutakoan ma-teriala aukeratu behar da, etaelementuz elementu konposi-zioa osatzen joan.

Page 17: Dekorazio gehigarria
Page 18: Dekorazio gehigarria

18 GOIBERRIDEKORAZIOA

Berriz erabiliDenetariko elementuekin, de-netariko dekorazio elementuakegin daitezke. Eta asko, etxetikmugitu ere egin gabe, eta nor-beraren eskuekin. Etxean, tras-telekuan, ganbaran, garajean...bazterrean utzitako hori hartu,imajinazioa dantzan jarri, bu-ruari eragin eta etxeko txokorenbatean jartzeko apaingarri bat,altzari bat, osagarri bat... egindezakezu. Etxean bilatzen ezduzun elementu hori, mendian,kalean... ere topatu dezakezu.Nahi adina webgune, blog,

komunitate, telebista saio, al-dizkari... daude, ideia berriakhartzeko edo norberak buruanduen elementu hori nola eginikusteko eta ikasteko. Ispilu zahar baten markoa

azkar, merke eta polit nola era-

berritu, ispilua zena argazkimarko nola bihurtu –eta alde-rantziz–, kontserba poteekinedo kristalezko poteekin lan-parak edo lorontziak nola egin,ateetako eskutoki ezberdinekinesekitoki bat nola egin, armairuzahar baten atea txukundu,margotu eta oheburuko bihur-tu, kikarak bata bestearekinlotu eta lanparak egin... Imajinatu ezinezko ideiak

daude sarean, Interneten, de-nak norberarekin gustuen etaeskuaren arabera etxeko txokohori merke apaintzeko. Moda-modan dagoena pa-

letekin altzariak egitea da: ma-haiak, apalategiak, esekitokiak,gainean koltxoia jarri eta sofakedo oheak... Dena berriz erabil-tzeko pentsatuta dago.

Etxean albo batera utzitako edoinguruan aurkitutako gauzekinegin daitezke osagarri ugari.

Page 19: Dekorazio gehigarria
Page 20: Dekorazio gehigarria

20 GOIBERRIDEKORAZIOA

Led argiaren iraultzaLed argiari esker, iraultza iritsida argiztapenera. Energetikokieraginkorragoak izatearekinbatera, led argiaren mekanis-moarekin, diseinu berriko lan-parak sortu dira. Argi bera ema-teko led bonbilak txikiagoak di-renez, lanparak sinplifikatzerajo dute.Abantaila ugari ditu led-ak:

ingurumena gutxiago kutsa-tzen du, gutxiago kontsumitzendu, bonbilak ez dira berotzen,denboran gehiago irautendute.... Duen desabantaila,prezioa da.

Diseinu modernoakLedaren mekanismo txikiari es-ker, diseinu bitxi ugariko lanpa-rak sortu dira. Zenbait kasutanerregulatu ere egin daiteke ar-

gia. Led eta bonbilla normalekolanparak ari dira gehiena sal-tzen; bonbilla normaleko lan-paretan kontsumo bajuko bon-billak edo led bonbilak jarri dai-tezkeelako.Etxeko gainerako dekorazio-

an bezala, lanpara zuriak osomodako daude. Kromatuakkristalarekin konbinatuz erebai. Garai bateko kristalezkomalkoak deritzon lanparakmodaz kanpo geratu badiraere, kristalezko malkodun lan-paren interpretazio berriak etamodernoak ere badaude.

Oihal elastikoakLed fokoek eta led tirek ere in-dar handia hartu dute, leku gu-txi behar izateaz gain, argi poli-ta ematen dutelako. Sukaldean

oso erabiliak dira, adibidez. Ledtirak etxeko txoko desberdinaknabarmentzeko erabil daitez-ke. Ispilu bueltan jarrita, etxekoelementu dekoratibo zehatzbat argiztatuta... emaitza ikus-garriak lor daitezke.

Led argiak berotasunik sor-tzen ez duenez, jartzen eta ken-tzen errazak diren oihal elasti-koak daude led fokoak babes-teko. Plafoietan, adibidez.Sabaian edo paretan jarri dai-tezke eta itxura modernoa har-tzen dute. Oihal elastikoak gar-bitu egiten dira gainera. Pantailadun lanparek ere

modan jarraitzen dute. Pantai-letan edo tulipetan aukera za-bala dago, ukitu modernoagoa

dutenak. Batez ere, kolore neu-troak aukeratzen dira: grisa,beixa, harria.....

Zutikako lanparakZutikako lanparak gero etagehiago erabiltzen dira. Egon-gelaren erdian lanpara bakarrajarri beharrean, puntu desber-dinetan zabaltzen da argia, etahorretarako oso erabilgarriakdira, fokoak eta zutikako lanpa-rak. Logelatan, erdiko lanpara ja-

rri beharrean, fokoak jartzendira armairu parean eta ohea-ren alde banatan zintzilkakoak.Hankarik ez duen zutikako

lanparak dira merkaturatzenazkenak.

Azken berrikuntza hankarik gabeko zutikako lanparak dira. EZPELETA

Page 21: Dekorazio gehigarria
Page 22: Dekorazio gehigarria

22 GOIBERRIDEKORAZIOA

Janzteko arropekin gertatzenden bezala, oherako arropare-kin ere moda da agintzen due-

na. Dekorazio alorrean modandagoen horrek markatuko duoherako zein osagarri erosi, etalogela osoaren dekorazioarenarabera jantzi beharko da oheaere. Beraz, logelan jarri asmoden horren guztiaren araberaaukeratu beharko dira izarak,nordikoaren estalkiak, ohazalaedo estalkia, eta kuxinak.

Urte askoan estilo rustikoadeitutakoak izan du indarra de-korazioaren alorrean, eta hurapasata, benge eta txokolate ko-lorearen arteko nahasketak.Moda haren ondoren etorri zengrisa, zuria eta beltza konbina-

tzen zituen estiloa, eta oraindikhor mantentzen bada ere, esti-lo erromantikoa indarrez datorgrisari lekua jatera.

Horregatik, gaur egun oheakjanzteko arropak saltzen dituz-ten dendetan ere, estilo erro-mantikoa da momentuko ten-dentzia. Lore handiak, broda-tuak, eta kolore biziak datozudaberri-uda honetan indar-tsuen. Horiekin batera, izarabrodatuak ere bai.

Askoren armairuetan aito-na-amonek edo gurasoek egin-dako izarak egongo dira orain-dik, eta erabiltzeko aukera da-tor orain. Estilo, marrazki etaestanpatu ezberdinekin datoz,eroslearen gustura aukeran.

Estilo erromantikoarekin bate-ra ponpoxotasunak gero etagarrantzia handiagoa du: izarabrodatuak, ohazal handia ohe-aren bi aldeetan erorita, etaburkoaren inguruan kuxinaknahi adina.

Urtean bitanOherako arroparen tenden-tziak urtean bitan aldatzen dira:udaberri-uda garaian iristen dalehen tendentzia, normaleankolore eta oihal freskoekin, etaudazken-negu denboraldirakobigarrena. Udazken honetara-ko, gainera, lurrarekin lotutakokoloreek izango dute indarra.Modak, berriz, lau urteren buel-tan aldatzen dira.

Erromantikoa

Grisa, zuria, beltza,nahasketa indarragaltzen ari da etagero eta modelogutxiago dago

Brodatutako izarakmodan jartzen aridira berriz, etahoriekin bateraestilo erromantikoa

Page 23: Dekorazio gehigarria

GOIBERRI 23DEKORAZIOA

Ohea estilo erromantikokoarropekin janztea dago orainmodan. Brodatuak eta loreakdira gehien eramaten direnestiloak. AMETS

unda nordikoen erosotasuna alde batera utzi eta ohegaina estaltzeko koltxak erabiltzea modan ari da jartzen

berriro. Estilo erromantikoa nagusitzen da koltxen estiloetan ere,eta loredunak eta bordatutakoak dira gehien saltzen direnak. Gaz-teen artean, oraindik funda nordikoa da gehien erosten dena.

Funda nordikoen artean, gainera, aukera zabala dago, urte oso-rako balio dutenak. Lumaz betetakoak, fibrazkoak edo algodoizko-ak daude merkatuan, lodiera ezberdinetakoak, urtaroaren araberaaldatzeko. Adituen arabera, gainera, ez da gomendagarria fundanordikoaz gain izarak ere erabiltzea oheko arropa moduan. Des-kantsurako hobea iritzita, nordikoa bakarrik erabiltzea gomenda-tzen dute adituek.

F

Ohe gaina estaltzeko koltxakmodan jartzen ari dira berriz

Page 24: Dekorazio gehigarria

24 GOIBERRIDEKORAZIOA

Errezel edo kortina batek fun-tzio nagusi bat betetzen dubeti, eta funtzio horren araberaaukeratu behar da bai errezela-ren estiloa eta baita oihala ere.Etxean errezel bat jarri aurretiklehen egitekoa errezela jarrikoden leihoaren erabilera eta ar-giaren gainean egin nahi denkontrola zehaztea da. Errezelakezkutatu nahi diren gauzak es-taltzen laguntzen du, eta horiere kontuan hartu behar daerrezel modeloa aukeratu au-rretik.

Bigarren pausoa errezelarenmodeloa aukeratzea da: sabai-tik lurreraino, leihoaren markoaestaltzeko adinakoa, bi kortinaezberdin konbinatuta, dekora-tiboa izango den... eta ondorenerrezela jarriko dugun gelarenezaugarriak: sukaldea den,egongela edo logela, bulegoa,irakurketa edo lan gela...

Errezelaren modeloa auke-ratuta, logelak eta leihoak di-tuen ezaugarrien arabera auke-ratu behar da errezelaren me-kanismoa: barra batean zintzi-likatuta, laminatua, biltzendena... Horretarako, baina, zeinoihal mota erabili nahi dugunzehaztu behar da, oihal guztiekez baitute mekanismo guztie-tarako balio.

Guzti hori kontuan hartuta,gelak duen dekorazio estiloa-ren araberako aukeraketa egi-tea da azken pausoa. Egitekoguztiak egindakoan, errezelaizan daiteke gela bakoitzarinortasuna ematen dion ele-mentu berezi hori.

Xafladunak daude modanXaflekin osatutako errezelakedo biltzen direnak dira gauregun modan daudenak. Izanere, une oro gelara sartzea nahiden argiaren intentsitatea kon-trolatzen da halako errezelekin:guztiz irekita, tarteak utzita,

erabat itxita... Berdin gertatzenda biltzen diren errezelekin ere.

Orain gainera, bi mekanis-moak batzen dituen errezelak

purua kontrolatu daiteke. Motahonetako errezelak diseinu etakolore ugaritan aurki daitezkemerkatuan, errezelak, ezinbes-tean, gelaren dekorazioarekinbat etorri behar baitu.

Konbinatzen errazakHala ere, estilo neutroak auke-ratzeko aholkatzen dute adi-tuek. Izan ere, behin errezelagelan jarrita, gutxienez 10 urte-rako izaten da, eta denbora tar-te horretan gelaren gainerakodekorazioan aldaketak egiteaohikoa izaten da.

Horregatik, gelak dituenezaugarriak eta gainerako ele-mentuak ere kontuan hartu be-har dira: hormek duten kolo-rea –hau izaten da gehien alda-tzen dena gela bateneraldaketa egiten denean–,eserlekuak, sofak, armairua...

Kortina laminatuak edo biltzendirenak dira gaur egun gehienjartzen direnak. CORTINA STOR

Dekorazioan integratuta

ere badaude merkatuan: bilduegiten dira, baina tartekatuta-ko material ezberdinen bidezgelara sartzea nahi den argi ko-

Page 25: Dekorazio gehigarria

GOIBERRI 25DEKORAZIOA

Page 26: Dekorazio gehigarria

Neguko hotzari aurre egiteko,erregai ekologikoak erabiltzeada aukeretako bat. Betiko suegurrarekin batera, gaur egunbadira beste aukera batzuk ere:briketa eta pelleta, esate bate-rako.

Erregai mota aukeratzekogaraian, hori bai, hainbat ele-mentu hartu behar dira kon-tuan: dagoen sistema eta ins-talazioaren diseinua, biltegia,berotzeko azalera, erregaiarenkalitatea eta kearen irteera.

EgurraEgurra da erregairik tradiziona-

lena. Erretzeko egurrik egokie-nak artea, haritza eta pagoadira, erretxin gutxi daukatenegur gogorrak baitira. Erregaiekologikorik merkeena da, bai-na baditu desabantaila batbaino gehiago: batetik, egurraedukitzeko leku handia beharizatea, eta bestetik, egunean

behin baino gehiagotan eskuzegurra sartu behar izatea.

BriketakBriketa ere produktu ekologi-koa eta berriztagarria da. Egu-rraren zerrautsa konpaktatua-rekin lortzen den pieza da brike-ta. Neurri uniformea izatendute briketek. Ez da inolakoaglomeratzailerik erabiltzen,hezetasunak berak eta egurra-ren ligninak itsasgarri naturalbezala egiten baitute. Horrega-tik, ehuneko ehunean materialnaturala da.

Egurrak baino bero ahalmen

handiago du; errezago eta az-

Erregaiekologikoberoa

Briketak egurrakbaino errazago etaazkarrago hartzendu sua; bero energiahandiago du

Page 27: Dekorazio gehigarria

karrago hartzen du sua. Egurrakberak baino leku gutxiago har-tzen du gainera, eta garraiorakoerrazagoa da. Egurrak bainoerrauts gutxiago ere sortzen du,eta usain, ke eta sugar gutxiagoeragiten du briketak.

Egurraren aldean badu de-sabaintaila bat: garestiagoaizatea.

PelletaHirugarren erregai ekologikoapelleta da, briketaren parekoa.Zerrautsarekin eta txirbilarekinegindako pieza txikiko erregaiada. Briketa bezala, beroaren bi-tartez prentsatzen eta lehor-tzen da, eta egurraren lignina-ren bidez aglomeratzen da. Pe-lleta 15 kiloko edo mila kiloko

zakuetan, edo soltean saltzenda. Energia garbia da eta pila-tzeko leku gutxi behar du. Horibai, briketa bezala, pelleta ereegurra baino garestiagoa iza-ten da.

Berogailu bereziakPelleta erabiltzeko, dena den,berogailu berezia behar izatenda. Hiru motor izaten ditu pe-llet berogailuak, beraz, argi in-darrerako konexioa beharrez-koa du. Pelletak ia ez du keriksortzen eta egurrezko tximiniakez bezala, gasa kanporatzeko

sistema bakarrik behar du. Au-tomonia handia eskaintzen du,berogailua behin pelletaz betezgero, 10 orduan funtziona deza-ke. Potentzia berak erregula-tzen du.

Pelletarentzat sistema bereziko berogailuak daude.

Pelleta erabiltzeko,dena den,berogailuberezia behar izatenda; autonomiahandia du

Page 28: Dekorazio gehigarria

28 GOIBERRIDEKORAZIOA

Koloreen garrantziaGela baten itxuran, berebizikogarrantzia du hormek duten ko-

loreak. Bai margotuta, edo pa-pereztatuta, horma izan daite-ke gelari nortasuna ematendiona. Koloreak aukeratzerako-an, ordea, garrantzitsua da gelabakoitzak zein erabilera izangoduen zehaztea, eta hormakgela bakoitzerako egokiak di-ren koloreekin margotzea. Bestalde, kolore aldaketa

batek, gela baten itxura erabataldatuko du. Eta sarri, horme-tako kolorea aldatzea izaten dagela bati itxura berria ematekomodurik errazenetako bat. Adituen azalpenen arabera,

egun moda-modan daudenkoloreak harri bitxien koloreakdira: esmeralda, errubi eta zafi-ro koloreak indartsu datoz, etahoriekin batera amanista, zitri-koak, granatea eta opaloa. De-korazioari elegantzia ematendiote. Baina antza, sekula modaz

pasatzen ez diren bi kolore grisaeta beltza dira, eta txuriarekin

konbinatuta beti daude mo-dan. Beltz edo zilar kolorekoapaingarri txikiak gehitzea go-mendatzen dute adituek. Kolo-re hauen konbinazioarekin sa-kontasuna lortzen da, eta geladotorea eta modernoa.

Metala eta Block-aAipatutako koloreez gain, me-talarekin lotutako koloreak ereindartsu ari dira sartzen azkenboladan dekorazioaren alorre-an. Batez ere, brontze eta urrekoloreak dira aurtengo tenden-tziak, ia dekorazio estilo guztie-tara ondo egokitzen direlako.Urre kolorea oso erraz konbinaliteke estilo rustikoarekin, etni-koarekin eta vintajearekin. Adi-tuek, baina, kolore hauekapaingarri edo osagarri txikie-tan erabiltzea gomendatzendute. Metalarekin batera, Block

deitutako estiloa da momentuhonetan dekorazioan izarra.Kontraste handiko koloreak na-hastean datza Block-ak, deko-razio deigarri bat sortzeko. Ga-koa kolore biziak eta ilunak na-hastea da: harri bitxienkoloreak eta pastel koloreakedo kolore primarioak nahastubehar dira. Laranja, fuksia, urdina, ber-

dea, eta horia dira block estilo-an nagusitzen diren koloreak.Oreka mantentzeko koloreneutroen kantitatea ere handiaizan behar da –zuria, adibi-dez–.

Vintajea non nahi1950eko urteetan indarra izanzuten pastel koloreak non nahiikusten dira egun, vintajea in-darra hartzen ari baita: altzarie-tan, hormetan, osagarrietan...Estilo honi ukitu modernoaemateko kolore neutroekinkonbinatu behar dira pastelak.

Hormen, altzarien, eta apaingarrien kolorea ondo aukeratzea ezinbestekoa da etxeari edo eremuari eman nahi zaion estiloa zehazteko.

ronoterapiaren bi-dez, koloreak tera-

peutikoki erabiltzen dira, ko-lore bakoitzak bere ezauga-rriak dituelako.Zuria: kolore neutrala da,

argitasuna eta garbitasunatrasmititzen du. Horia: orekaren kolorea da,

kontzentrazioa errazten due-na, lan eremuetarako egokia. Laranja: sormena eta bai-

kortasuna areagotzen ditu. Gorria: estimulatzailea da

eta kementasuna transmiti-tzen du. Baina kontuz erabilibehar da, oldarkortasuna ereindartzen baitu. Urdina: erlaxaziorako ego-

kia.Berdea: estresari eta nekea-

ri aurre egiteko oso aproposa;oreka transmititzen du.

Koloreenezaugarriak

K

Page 29: Dekorazio gehigarria

GOIBERRI 29DEKORAZIOA

Page 30: Dekorazio gehigarria

30 GOIBERRIDEKORAZIOA

Oinetan eregoxotasunaEtxeko zorua aukeratzerakoan,aukera eroso eta goxoa da par-ket flotatzailearena. Kolore etabukaera desberdinetako par-ketak daude merkatuan; egu-rrezkoak nahiz egurraren imita-ziozkoak.

Gaur egun flotatzaileak jar-tzen dira batez ere. Egurrarenimitazio onak dira, egurreanbaino kolore eta bukaeragehiago baitaude. Horretazgain, egurra bera baino gogo-rragoa da, eta egurrean kolore

eta bukaera aukera gutxiagodago. Parket flotatzailea etxeberrietan jartzen bada ere, etxezaharrak eraberritzeko aukeraona ematen du parket flota-tzaileak. Obra handiegirik gabe,etxeari beste itxura bat eman-go zaio. Izan ere, edozein zoru-ren gainean jarri daiteke: gres,moketa, zementu, kortxoan...Klik sistemarekin jartzen daparket flotatzailea. Oinetanere, edertasuna eta goxotasu-na bermatzen du flotatzaileak.

Page 31: Dekorazio gehigarria
Page 32: Dekorazio gehigarria