ezkontza gehigarria 2015

18
meetmeinthenorth/garbiñe irizar

Upload: goierriko-hitza

Post on 22-Jul-2016

230 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

GoiBerri aldizkariak 150. zenbakiarekin kaleratu du ezkontza gehigarria.

TRANSCRIPT

Page 1: Ezkontza gehigarria 2015

meetmeinthenorth/garbiñe irizar

Page 2: Ezkontza gehigarria 2015

DENA PREST IZATEKO EZKONTZA BAT PRESTATZEAK BURUHAUSTE BAT BAINO GEHIAGO EKAR DITZAKE; GIDAHONEK LANA ERRAZTEKO GIDA IZAN NAHI DU, AZKEN TENDENTZIAK KONTUAN HARTUTA.

AURKIBIDEA

Ezkontza mota ezberdinak .............................. 3-5Argazkien joera aldatu da .................................. 6-7Opariak ................................................................... 8Arropetan estilo berdina ................................... 10-11Barrutik ondo egotea ......................................... 12Bidaiak urtaroka ................................................... 14Kolorea loreekin ................................................... 16

tzea aholkatzen dute. Izan ere, uste baino gauzagehiago dira lotu beharrekoak, eta dena ez da ezkon-tideen esku egoten. Uda garaia izaten da ezkontzekogarairik onena, eta horrek nahi baino gehiago baldin-tza dezake ezkontza eguna. Aurrez ibiltzea gomendatzen da, azken ordukoak

saihestu nahi badira behintzat.

2 ezkontza gehigarria

meetmeinthenorth/garbiñe irizar

auza asko eduki behar dira kontuan ezkon-tza bat prestatzeko; bai prestatzen hasita-koan, baina baita hasi aurretik ere. Adituenesanetan, urte beteko tartea behar da ez-kontza tradizional bat prestatzeko. Ezkon-

tza motaren eta urtaroaren arabera denbora hori al-datu egin liteke, baina erabakia hartzen denetik ez-

kontza egunera artehamabi hilabete-ko epea gorde-

G

Page 3: Ezkontza gehigarria 2015

zkontzaz kanpoko harreman ereduak ugaltzeneta familia ereduak ezbaian jartzen ari diren ga-raietan, legeak ezkontzen direnentzako gorde-tzen ditu abantailak oraindik. Elijioaren baitako

ezkontzak gutxituz doazen heinean, ordea, ezkon-tza zibilak nahiz izatezko bikoteen erregistroa gorakadoa.

Nabarmena izan da gizartearen bilakaera azken ha-markadetan, eta inguratzen gaituzten balore eta bi-zitza ikuspegiena ere bai. Bikotean bizitzeko eraba-

kia hartu eta ezkontzearena oraindik mantentzenden erritua da, baina zerikusi gutxi du orain hamarka-da batzuetakoarekin. Erlijioak agintzen zuen gisanelizaz ezkontzetik, ezkontza zibilak nagusitu diraGoierrin. Bikote homosexualen artekoak nahiz iza-tezko bikoteak ere gero eta gehiago dira bikotean bi-zitzeko hautua egiten dutenen artean.

Herritarrek garrantzia ematen diote ezkontzari. Al-daketak izan dira moduari dagokionean, baina erri-tuak berak jarraitu egiten du. Ezkontza elizatik atera

EZKONTZEA ERABAKITZEN DUTENEN ARTEAN, EZKONTZA ZIBILAK DIRA NAGUSI

E

3ezkontza gehigarria

BIKOTEA LEGEZTATZEKOHAMAIKA AUKERA

Page 4: Ezkontza gehigarria 2015

den heinean, erritu eredu berriak sortu eta finkatudira.

ELIZATIK EKITALDI ZIBILETARAGertutik ezagutzen dute ezkontzetan izan den bila-kaera bake epaitegietan. Beasaingo bake epaitegikoKety Lopezek emandako datuak oso esanguratsuakdira zentzu horretan. 1994an zazpi bikote ezkondu zi-ren zibilez Beasainen eta 27 izan ziren elizatik pasa zi-renak. Iazko urtean, berriz, 38 bikotek aukeratu zutenezkontza zibila eta bi bakarrik izan ziren elizatik ez-kondu zirenak. Zumarragan ere, Goierriko bigarren herri handiene-

an, ezkontza zibilak nagusitzen dira erregistroko da-tuetan jasotzen denez. Iaz 30 bikote zibilez ezkonduziren; eta hamabi izan ziren elizatik.Gero eta gehiago dira ezkontzatik kanpo jaiotzen

diren haurrak ere. Goierriko erregistroetako datuenarabera, hiru haurretako bat jaiotzen da ezkontzazkanpo.

SEXU BEREKO BIKOTEAKZibiletik ezkontzen direnen pareko bikote akordiora-ko aukera dute sexu bereko bikoteek. Gay mudimen-duak ezkontzeko eskubidea lortzeko urtetan era-mandako borrokak erakusten du ezkontzeak gizarte-an duen garrantzia. Lopezek, homosexualenezkontzak baimendu zirenean, agirian bikotea homo-sexuala edo heterosexuala zen jarri behar zela gogo-ratzen du. Orain, berriz, ez da halakorik jarri behar. Na-barmenak izan dira aurrerapausoak bikote homose-xualen aurrean legeari dagokionez.Izatezko bikoteen formula da ugaritzen ari dena.

Hasieran ezkondu aurreko pauso gisa hartu bazen

ere, datuek erakusten dute gero eta bikote gehiagodirela izateko bikote izatea aukeratzen dutenak.

IZATEZKO BIKOTEEN ALDEAKIzapide aldetik ezkontzeak baino katramilatuagoa daizatezko bikote egitearena. Legez ez dira ezkonduenpareko, baina aurrerapausoak eman dira. 2008 tik,adibidez, izatezko bikoteei aitortzen zaie alargun

4 ezkontza gehigarria

IGARTZA ETA ANTIO DIRA GOIERRINLEKU KUTTUNENAK

Ezkongaiek esanahi berezia duten lekuakaukeratu ohi dituzte ezkontza ekitaldirako.Ez da erraza izaten, ordea, nahi den lekuanahi den egunerako lortzea. Nabarmen Be-asaingo Igartzako jauregia eta ZumarragakoAntio dira goierritarren leku kuttunak. Kety Lopez Beasaingo bake epaitegiko

langilearen hitzetan Beasainen «ezkontzazibilen arrakastaren faktoreetako bat Igar-tza da. Beasaindarrei bertan ezkontzeagustatzen zaie. Apaiz lagun batek bikotebat bertan ezkondu behar zuen. Azkeneanez zuten baimenik lortu eta bikoteak Igar-tzan ezkontzeari elizatik ezkontzeari bainogarrantzia handiagoa eman zion».

Page 5: Ezkontza gehigarria 2015

5ezkontza gehigarria

pentsioak kobratzeko eskubidea. Eusko Jaurlaritzakbadu izatezko bikoteen erregistro bat. Ezkonduei jar-tzen ez zaizkien hainbat baldintza bete behar dituz-te: gutxienez bi urtean egon behar dute erregistro-an, elkarrekin erroldan bost urtean gutxienez eta be-harrezkoa da irizpide ekonomiko bat finkatzea. Iaz728 bikote egin ziren izatezko bikote Gipuzkoan.

Banaketa edo dibortzio kasuetan ere legeak ezditu berdin hartzen ezkonduak eta izatezko bikote

direnak. Ezkonduta egon direnek, banatu ondorenere, alargun pentsioa jasotzeko aukera izaten dute,izatezko bikoteek ez bezala.

Pareko bihurtzen dira tartean umerik baldin bada.Orduan, banatzekotan, auzitegira jo behar dute ez-konduek eta izatezko bikoteek, eta eman beharrekopausoak berdinak dira.

Gizartean oso errotua dago ezkontzarena, bainajada bikoteak ez dira bat; elkartutako bi baizik.

meetm

einthe

north/garb

iñe irizar

Page 6: Ezkontza gehigarria 2015

ARGAZKIAK, AHALIK ETAORIGINALENAK

OHIKO ARGAZKIEK IRUDI ORIGINALAGOEI KENDU DIE LEKUA, ETA GERO ETA BIKOTE GEHIAGODIRA ARGAZKIETAN ERE BESTELAKO IKUSPUNTU BAT BILATZEN DUTENAK

6 ezkontza gehigarria

Ezkontza bat antolatzerako garaian, lotu beha-rreko mila gauzetako bat gehiago da argazkie-na. Hala ere, argazkiak betiko direla jakinda, eta

egun berezi horretaz gordeko duzun oroitzapen na-gusietako bat dela jakinda, bikoteek asko zaintzenduten arloa da irudiena.

Ezkontzetako argazkiak ere asko aldatu dira den-borarekin, eta dagoeneko, soinekoa eta trajea jantzieta ohiko poseak erakusten dituzten argazkiak za-harkituta gelditu dira. Horren ordez, gero eta gehiagodira argazki originalak edo ezohikoak bilatzen dituz-tenak. Bikoteko kideen afizioetara jotzen dute ba-tzuk; ezohiko tokietan eta egoeretan jartzea beste-ek. Kontua irrifarre bat sortu edo momentu alai batirudikatzen duten argazkiak egitea da. Gero eta ar-gazkilari eta estudio gehiago saiatzen dira besteen-gandik ezberdinak edo originalak diren lanak eskain-tzen. Sarean ere, dozenaka webgune daude motahorretako argazkiak eskaintzen dituztenak.

AURREZ ZEIN EGUNEANEzkontza eguneko argazkiak ezinbestekoak badira

E

gattiken

Page 7: Ezkontza gehigarria 2015

7ezkontza gehigarria

ere, aurretik egiten diren saioek ere garrantzia bere-zia hartu dute. Itsasertza, eraikin moderno bat edo-ta bikotearentzat berezia den txokoren bat hautatuohi dute gehienek.

Gero eta gehiago dira argazki informalak eta ahaliketa naturalenak bilatzen dituzten bikoteak ere, etazenbaitek, kaleko arropekin ateratzen dituzte, ez-kontzako jantziak eraman beharrean. Argazkilariarenirudimenak eta originaltasunak ere zeresan handiadute argazki horietan.

Ezkontza egunari dagokionean, ezkontideek seni-tartekoekin ateratzendituzten argazkiak klasi-ko bat dira oraindik. Bai-na arlo honetan ere, pro-posamen berriak ari dirasortzen. Horietako batda photocall-arena, adi-bidez. Argazki dibertiga-rriak lortu nahi dituzte-nentzat, photocall horibazkalondoan egitea go-mendatzen dute adi-tuek, ordurako gonbida-tuak alaiago daudelakoeta argazkietan atera-tzeko gehiago soltatzendirelako.

Behin ezkontza buka-tutakoan ere, argazkiakgordetzeko album etakutxa bereziak ere es-kaintzen dituzte zenbaitetxek.

Bikoteek proposatzen dituzte bildu-metarako ideiak edo argazkilariek?

Bikote batzuek lan dokumentalagoak nahi izatendituzte, eta beste batzuk gehiago inplikatzendira; beraz, batzuetan zuk izan behar duzu biko-teari ideiak proposatuko dizkiona, eta beste ba-tzuetan beraiek egiten dizkigute proposamenak. Nola lortu daitezke argazki originalak hainbestelandutako arlo batean?Ezkontza bat istorio bat kontatzea da, eta niri is-torio hori kontatzeko balio duten detaileetan fija-tzea gustatzen zait: aitonaren erloju zaharra,amak utzitako apaingarribat... argazkilariarenikuspegia oso garrantzitsua da bikote bat bestebatetik bereizten duen detaile horiek identifika-tzerako garaian. Zertan bereizten dira ezkontza aurreko eta egu-neko argazkiak?Ezkontza aurreko saioa lagungarria izaten da ez-kontza egunerako, argazkilariaren eta bikotearenarteko harremana estutzen delako. Saio horrekelkar ezagutzeko balio du, eta bikoteak beldurragaltzeko. Ezkontza egunean, berriz, momentuoso politak bizitzen dira, errepikatuko ez direnak,eta argazkilariak adi egon behar du horiek jaso-tzeko. Irudiak betirako oroitzapen bihurtzen diraeta ardura eta ohore handia da hori.

«Ezkontza bat istorio bat kontatzea bezalakoa da»

Garbiñe Irizar / Argazkilaria

Page 8: Ezkontza gehigarria 2015

NORBERAK EGINDAKOOROIGARRIAK

onbidatuei zein opari egin izaten da ezkon-gaien buruhausteetako bat. Askok praktiko-tasuna bilatzen dute, opari erabilgarriak egi-nez. Beste batzuek, ordea, ukitu berezia

eman nahi izaten diote opariari, eta gero eta gehiagodira oparia bera, norbera bere eskuekin egitera ani-matzen direnak. Beharrezko materiala erosi, eta la-nean jartzea da lehen egitekoa. Beasaingo YS Harriak eta Osgarriak dendan, adibi-

dez, norberak bere kabuz opariak egin ahal izatekobeharrezko materiala eta aholkularitza aurkitu daite-ke. Irudimena erabiltzea da gakoa.

EMAKUMEAK ETA GIZONAK EZBERDINNesken oparien kasuan, paparreko orratzak egitendituzte, gehienbat, opariak eskuz egitera ausartzendirenek; irudi eta forma ezberdinetakoak izan ohidira eta, batez ere, feltroarekin egindakoak. Evagomagero eta gehiago erabiltzen da, merkeagoa eta moz-teko errazagoa delako. Lan gutxiago egin nahi due-nak, orratzak eta kateko orratzak ere apaindu ditza-ke bolatxoekin, zintekin eta bestelako materialekin.

Gizonentzat, berriz, giltzatakoak egin izan dituztelarrua eta bolatxoak uztaruta.

EROSITAKOA APAINDUOparien artean beste aukera bat ere bada oparieiukitu pertsonala ematea: erositako opariak zinta,soka, organtzazko edo zakuzko poltsekin apaintzea.Xaboiak, kandelak, haizemaileak, perfume potoak,bolalumak eta likore botilak oparitzen dira gaur egungehien.

EZKONTZA EGUNEAN GONBIDATUEI BANATZEKO OROIGARRIA NORBERAK EGITEA DA AUKERETAKO BAT

8 ezkontza gehigarria

G

Page 9: Ezkontza gehigarria 2015

gunerokoan janzteko pronto modadu oinarri Nataliettak, egun bere-zietarako ere aproposa izan daite-keena osagarri egokiak gehituta.Izan ere, osagarri on batek bestela-

ko nortasun bat eman diezaioke zure look-ari, eta burugainekoa izan liteke zure soine-koa gainontzekoengandik bereiziko duena;hori lortzen, Natalia Mora-Gil diseinatzaileaklagun zaitzake.

Kolore, material, forma eta mota ezberdi-nako burugainekoak egiten ditu Nataliak, be-zero bakoitzarentzat pertsonalizatuak.Moda aditu baten aholkularitzarekin, prezioerakargarrietan eta prozesu guztia jarraitze-ko aukerarekin eskura dezakezu bereiztukozaituen osagarria.

Gerturatu Nataliettara eta eman bestelakoikutu bat zure estiloari!

9ezkontza gehigarria

publierreportajea

E

Hasi burutikjanzten

NATALIETTA. Legazpi kalea, 8 ZUMARRAGA. 943 046 410 www.natalietta.es

#bynataliettaArgazkiak:Meet Me In The North

NATALIETTA

N_ATALIETTA

Page 10: Ezkontza gehigarria 2015

ZER JANTZIKO DUT?

uria edo marfil kolorea da nagusi emaku-mezko ezkongaien artean. Baina, ezkontzatradizionalen gainbeherarekin, beste hain-bat estilo nagusitzen ari dira. Vintage soine-koak, boho erakoak nahiz hippieak gero eta

ohikoagoak dira. Soineko motzak ere gustuko dituz-te diseinatzaileek, ezkongaiak ordaindik horrenbes-te hausartzen ez diren arren. Garrantzitsuena, or-dea, norbera gustura sentitzeko moduko soinekobat bilatzea dela diote. Moda modako emakumeentzat blusa eta gona

konbinatzen dituen jantziak dira tendentzia2015ean. Diseinatzaile entzutetsuenak euren bildu-metan gisa horretako proposamenak egiten ari dira.Bestelako ukitu berezi bat ere badute aurtengo jan-tziek, eta poltsikoak ageri dira gonetan. Ezkongai soinekoetan soberan gelditu ez dena par-

paila edo enkajea da. Urtez urte indar handiagoarekindator gainera, eskuz egindako bordatu eta amaierafinekin. Bizkarra da, bestalde, soineko diseinatzaileek

atentzioa jarri duten gorputzeko ataletako bat. Gero

eta ohikoagoa da agerian eramatea. Hainbat neurri-takoa izan daiteke bizkarreko irekiera, bizkar erdiaagerian uzten duena, edo osoa. Eta pixkanaka arrosa kolorea da ezkongaien artean

lekua egiten ari dena. Goitik behera arrosa suabekosoinekoak egokiak dira ezkongaietan, baita soilik ko-lore horretan detaile txikiak dituztenak ere.

GIZONEZKOAK, KLASIKOA BAINO GEHIAGOBetiko traje klasikoak dira gizonezko ezkongaien ar-tean nagusi. Edonola ere, gero eta aukera gehiagodago eskura. Ohiko trajeetatik hamaika dira aurtenikusiko diren jantziak. Betiko fraceta chaqué-tik kan-pora, kolore eta osagarriak ageri dira ezkontzari ukituberezia eman nahi diotenentzat. Arrosak, horiak etaberde koloreak dira tendentzia, betiko kolore klasi-koez gain. Slim fit erako traje ajustatuak ageri dira gi-zonezkoetan, txelekoa osagarri nagusi dutenak etakorbata eta pajaritarik gabe.Ezkontzarako aukeratutako lekuak ere zeresana

izango du; aire librean edo egun beroetarako koloreargietako lihoa egokiagoa izango da.

EMAZTEGAIEN ARTEAN OHIKO SOINEKO ZURIAK EDO MARFIL KOLOREKOAK DIRAAUKERATUENAK, BAINA ARROSA SUABEKOAK INDARRA HARTZEN ARI DIRA

10 ezkontza gehigarria

Z

GIZONEZKOEN TRAJEETARAKO GERO ETA AUKERA GEHIAGO DAGO, ETA OHIKO KOLOREEIARROSAK, HORIAK ETA BERDEAK GEHITU ZAIZKIE, BATEZ ERE OSAGARRIETARAKO

Page 11: Ezkontza gehigarria 2015

11ezkontza gehigarria

Udaberriarekin batera, bete-betean sartu garaezkontza denboraldian. Baina, ba al dakizu zerjantzi egun berezi horretarako?

Moda tendentzien araberako erabakia izatenda sarri aukeraketa, baina adituek beti azpima-rratzen dute norbera bere estiloarekin jantzibehar dela, «mozorrotu gabe». Emandako ahol-kuen arabera, beltza beti da aukera ona; diskre-zioarekin batera, elegantzia. Baina, ezkongaie-tan ez ezik, gonbidatuen artean ere arrosa kolo-rea bere lekua egiten ari da. Arrosa eta koloresuabeak dira aurten gehien errepikatuko dire-nak.

Soineko hausart baterako aukera egiten du-tenek, ordea, ondo aukeratu beharko dute ko-lorea, batez ere norberaren azal kolorearen ara-bera. Indarrean dagoen joera, osagarriekin janz-tea: «Gainerako gonbidatuetatik bereiztekogiltza izan liteke, ukitu pertsonala, eta arropariaparteko puntua ematen diona», Natalia Mora-Gil diseinatzaileak azaldu duenez.

PAJARITAREKIN AUSARTZEN?Gizonezkoen kasuan buruhauste gutxiago egonizan ohi da, baina trajeen kasuan ere bada nonaukeratu: kolorea, oihala, marrazkirik bai edoez... Eta ausartenentzat pajarita. Gero eta indargehiago ari da hartzen, eta gero eta ezkontzagehiagotan ikusten da.

ETA GONBIDATUEK ZER?

me

etme

intheno

rth/garbiñe

irizar

Page 12: Ezkontza gehigarria 2015

EDERTASUNA, BARNETIK KANPORA

nguruneak guretzat gordeta dituen aldaketenaurrean erantzuten ohituak gaude. Gure emozio-en bitartez erantzuten dugu. Gustuko ez dugunalbistea jasotzean haserre, urduri, beldurrez edo

lotsatuta sentizten gara. Berri on bat jasotzean be-rriz, euforiko. Guzti hori gertakarien aurrean beharbezala hausnartzen ez dugulako gertatzen da. Haladio Ainara Olano psikologoak: «Emozioak identifikatubeharrean, arrazoi azkarrak bilatzen ditugu».

Ondo sentitzea garrantzitsua da bizitzan, eta ezdagokio soilik elikadura egokia mantentzeari edoosasun fisiko ona izateari. «Ondo sentitzea bizitzazgozatzea da eta jarrera ona izatea; norbere buruare-kin eta ingurunearekin dugun harremanak zeresanhandia izango du». Egoera egokian egotea ez da egunbatetik bestera lortzen Olanoren arabera, eta behinlortzean ez da betierekoa izaten, gainera. Barnetiknahiz kanpotik eder sentitzeko modurik onena, bizi-tzari datorren gisan heltzea da «arazo eta garaipentxikiekin».

Horregatik, psikologoaren ustez garrantzitsua daohartzea zoriontsu izatea ez dela hirugarren pertso-na batzuei lotuta egotea: «Norbere burua ezagutueta maitatu behar da lehenbizi, den bezala onartu,eta orduan izango gara zoriontsu. Bakarrik jaio eta hil-tzen gara. Nahiz eta bizitza beste batzuekin konpar-

BARNETIK ZEIN KANPOTIK EDER SENTITZEKO GAKOA, BIZITZARI DATORREN BEZALA AURRE EGITEA DA

12 ezkontza gehigarria

I

AITZAKIARIK GABE, ONGI SENTITZEA EGUNERO LANDU BEHARREKO ZERBAIT DA

titzea erabaki, gu gara gure buruaren jabe eta gureburuaren arduradun». Une batez emozioei ihes egineta hausnarketarako tartea hartzeko gomendatzendu Olanok. Sentimenduak nondik datozen aztertueta irtenbideak jarri behar ditugu. Oinarria, autoesti-mua hobetzea da. «Inoiz ez gara perfektuak izango,beraz hori onartzea garrantzitsua izango da».

Aitzakiarik gabe, ongi sentitzea egunero landu be-harreko zerbait da, norberak egin behar du zorionta-sunerako bidea.

Page 13: Ezkontza gehigarria 2015

13ezkontza gehigarria

publierreportajea

UR-LEIRE SANTILLAN. Labeaga, 37 URRETXU. 943 0724 464 leiresantillan.com

zkontza egunean eroso sentitzea oso dagarrantzitsua, eta horregatik, egun berezihorretarako amestu duzun soinekoa lor-

tzen lagunduko dizu Leire Santillan diseinatzaile-ak. Zure nahietan oinarrituta, eta bere esperien-

EJOSI ZURE AMETSAK

tziarekin, diseinu tradizionalak ukitu modernis-tekin uztartzen ditu, ezkontzara arteko denboraere zurekin eta zuretzat jositakoa izan dadin. Di-seinu esklusiboak eskaintzen ditu, baita amabi-txientzat eta gonbidatuentzat ere.

Page 14: Ezkontza gehigarria 2015

ERAZTUNAK JARRI ETA BIDAIATZERAikote gutxik egiten dio uko ezkondu berritanezkontidearekin munduko txoko ezkuturenbatera ihes egiteari. Eroski bidaiakek eman-

dako datuen arabera, eztei bidaia gehienak 15 eta 18egun bitartekoak izaten dira, eta pertsonako 2.000eta 7.000 euro bitarte gastatzen da. Hondartza du-ten tokiak bilatzen dira gehien, eta AEB eta Karibekohondartzak konbinatzen dituzten bidaiek arrakastahandia dute. Maiatzean, ekainean, irailean eta urrianegiten dira eztei bidaia gehienak. Dena dela, hona he-men urtaro bakoitzerako proposamen bana, eztei bi-daia ahaztezina izateko.

NEGUANNeguan ezkontzea erabakiz gero, garai aproposa daIndiara bidaiatzeko. Kontuan izan Namaste keinuaeginez gero, bi eskuak elkartuz, bertako jendearenerrespetua irabazten dela, eta herrialdeko txoko ez-berdinak erakusteko prest agertuko dira indiarrak.

UDABERRIANUrtaro aproposa da zirkuito bidaiak egiteko. Bi astez

14 ezkontza gehigarria

B bidaiatzeko aukera izanez gero, garai egokia da AEBeta Karibeko hondartzak ezagutzeko. Elkarbizitzariekin aurretik, dagoeneko hain ezaguna egin den todoincluido sistemaz gozatzeko aukera ere ematen dubidaia mota honek.

UDANKanadara joateko urtaro aproposena da uda, men-debaldera zein ekialdera. Lakuak, parkeak, mendiikusgarriak... naturaz gozatzeko aukera paregabeaeskaintzen du Kanadak. Bikotearekin batera Niagara-ko ur jauziaren azpitik pasatzea, esaterako, betirakogogoan geratzen den oroitzapena da.

UDAZKENEANAsko Argentinara eta Txilera joaten dira eztei bidaianudazkenean. Han udaberria denez, urtaro apropose-na da herrialdea iparraldetik hegoalderaino bisita-tzeko. Andeetan barrena ibili eta paisaiez gozatu,Buenos Aires edo beste hiriren bat bisitatu, gastro-nomia ezagutu, glaziarrak ikusi... Otsailean erreserbaegitea komeni da hegaldirik gabe ez geratzeko.

Page 15: Ezkontza gehigarria 2015

oditasun falta duen ileari irtenbidea jartze-ko zerbitzua eskaintzen dute Ordiziako ERMatxain ileapaindegian. Kalitate handiko ilenaturala jartzeko metodoa da bertan darabiltena. Ilearen galtzea etaparik aurre-

ratuenean dagoenean ere, buruaren goikaldean ilegutxi dutenen loditasun faltarekin amaitzeko meto-doa da MicroLíneas gisa ezagutzen dena.Norbere ilean hari fin bereziak integratzen dira, be-

reziak, ia ia ikusezinak; mikrolineak. Horiei lotuta doakalitate goreneko ile naturala. Emaitzarik onena lor-tzeko, bezeroaren ile kolorearekin, luzerarekin eta ile-aren egiturarekin bat doan ilea aukeratzen da. Hala,itsura erabat naturala lortzen da. Emaitza gisa, ile integratuari esker, berezkotik ezberdintzen ez denile kopuru egokia lortzen da. Hainbat modutan eraman daiteke. Norbere ileari

finkatuta eramanez gero, normaltasun osoz garbitudaiteke burua. Kendu eta jartzeko moduan ere jar daiteke, klip bidez. ER Matxain ileapaindegian bezero bakoitzaren

neurrira egokituta eskaintzen dute zerbitzu hau.

15ezkontza gehigarria

publierreportajea

L

Ile gutxi dutenentzatirtenbidea: mikrolineak

ER MATXAIN ILEAPAINDEGIA. Araba, 1 ORDIZIA. Telefonoa: 943 88 10 35

NORBERE ILETIK BEREIZTEN EZ DEN ILE KOPURU EGOKIA LORTZEKO ZERBITZUA ESKAINTZEN DUTE ER MATXAINEN

ILE URRITASUN KASU GARATUENETARAKO ERE, IRTENBIDE EGOKIA DA MIKROLINEA TEKNIKARENA

Page 16: Ezkontza gehigarria 2015

LORE SORTAK,KOLOREA

EMATEKO GILTZA

ero eta emaztegai gehiago animatzen diraohiko soineko zuri tradizionala alde baterautzi eta soinekoan bertan kolore zantzu bat

sartzera. Baina joerak aldatzen badoaz ere, polikidoaz bidea egiten, eta soineko luze zuriak dira nagusioraindik ere. Horregatik, eta zuritasun horri kolorepixka bat emateko, lore sorta biziak aukeratzen di-tuzte emaztegai askok. Izan ere, eta dagoen aukerazabala kontuan hartuta, loreak izan daitezke ezkonti-deen arropei kolorea emango dien osagarria. Udaberrian hasten da ezkontza kopurua gora egi-

ten, eguraldi onak bultzatuta; eta lorei dagokioneanere garai aproposa izaten da erra-muei kolorea emateko. Klasikoenartean margarita zuriak edo larro-sak daude, elegantziaren ikur. Az-ken boladan indarra hartu dutenloreen artean peoniak daude. La-rrosaren antza du, baina handixe-agoak dira eta kolore aukera han-dia dago. Lore sorta bat egin aurretik, or-

dea, oso zehatz jakin behar danolakoa nahi den. Hori zehaztuta,

16 ezkontza gehigarria

G gainerakoa lotzea errazagoa izango da. Lore natura-lak material artifizialekin nahastea, kolore ezberdi-nak uztartzea, lore mota ezberdinak konbinatzea...norbere nahiaren araberakoa da, baina lore sortarentamaina eta forma kontuan hartzea oso garrantzi-tsua da. Horretarako, emaztegaiaren izaera eta ez-kontzaren gaia (dagoen kasuetan) hartu behar dakontuan.

GAINERAKO DEKORAZIOAREKIN KONBINATUTAAdituen esanetan, gero eta joera gehiago dagoemaztegaiaren lore sorta gainerako ezkontzako ele-

mentuekin konbinatzeko. Hala,ezkontza egingo den gainerakolekuetan jarriko diren loreak,emaztegaiak eskuan eramangodituenekin konbinatzea da az-ken joeretako bat: eliza, jate-txea, ezkontza gunea... Gehiago dira eliza edo ezkon-

duko diren gunea ez ezik, otor-dua egiteko mahaietan lore na-turalak apaingarri modura jar-tzen dituztenak.

Gustuaren arabera eginda,emaztegaiaren lore sorta izan daitekeezkontza egunari kolore printza eman

diezaiokeen osagarria

meetm

einthe

nort/garb

iñe irizar

gattiken

Page 17: Ezkontza gehigarria 2015

ngi sentitzea bezalakorik ez dago ederegoteko. Ongi, seguru. Eta depilazioak az-ken unean buruhausterik eman ez dezanaukera berezia eskaintzen du No + Vellok:fotodepilazioa. Argiaren bidez ilea ezaba-

tzeko teknologia da fotodepilazioarena. Bezero bakoitzaren behar eta ezaugarrietara ego-

kitutako zerbitzua eskaintzen du No + Vellok. Azalmota eta ile kolore gehienetan emaitza iraunkorraeskaintzen duen IPL edo argi pultsazio handiko foto-depilazioa baliatzen dute horretarako. Ez du minikegiten eta tratamendu ekonomikoa da. Izan ere,No+Vellon 30 eurorengatik egiten dute atal bakoitze-ko sesioa. No + Vellok erabiltzen duen azken belaunaldiko tek-

nologiari eta hozte sistema bereziari esker, gainera,berotasun sentsazioa minimizatu egiten da. Lehenengo neurri gisa, zentruan azterketa pertso-

nalizatua egiten dute galdeketa batekin eta doako

proba baten bidez.

GAZTETZE-FOTOTERAPIAOhikoa da denboraren,eguzki izpien eta aldake-ta hormonalen eraginezazala lehortu eta zahartzea.Gaztetze-fototerapiari esker der-misa eta epidermisa osatzen duten mikrosareak be-rreraikitzen ditu kolageno eta elastina zuntzak sor-tuz eta azala barrutik tenkatuz. Tratamendu honi es-ker zimurrak eta orbanak gutxitu eta itxura gazte etaosasuntsua lortzen da.

AZALEKO GARBIKETAKNo + Vellok azal garbiketak ere eskaintzen ditu: oina-rrizko garbiketa, nutritzailea eta azalaren oxigena-zioa hobetzen duen garbiketa birsortzailea. Azterke-ta egiten dute azal bakoitzari zer dagokion ikusteko.

17ezkontza gehigarria

publierreportajea

O

Depilazioa,segurua etaeraginkorra

NO + VELLO. Dolarea Kalea, 1 BEASAIN. Telefonoa: 943 041 715

Page 18: Ezkontza gehigarria 2015