ezkontzen gehigarria

8
Ezkontza gehigarria 2012ko martxoaren 30a Testuak: Gorka Otaegi TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO info KARLIS Zure ezkontzarako behar duzuna

Upload: tolosaldea-leitzaldea

Post on 24-Mar-2016

231 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkariak ezkontzak prestatzeko gehigarria egin du.

TRANSCRIPT

Page 1: Ezkontzen gehigarria

Ezkontza gehigarria2012ko martxoaren 30a Testuak: Gorka Otaegi

TOLOSALDEKOETA LEITZALDEKO

info

KARLIS

Zure ezkontzarakobehar duzuna

Page 2: Ezkontzen gehigarria

Ezkontzak › Segore Etxe Berri jatetxeaII tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko martxoaren 30a, ostirala

Paisaia berdez inguratu-rik, naturako landareeta animaliekin elkarre-kintzan, duela gutxi za-

harberritutako Santa Marina ba-selizaren alboan, eta Txindoki etaMurumendi bezalako mendien al-tzoan. Gutxi izango dira horrela-ko lekuan ezkontzako otordu, fes-ta edota zeremonia bera egin nahiez duten bikoteak. Amets hori be-tetzeko aukera ematen du Albiz-turgo Santa Marina auzoko Sego-re Etxe Berri jatetxeak. Ezkon-gaiek dastatze bidez aukeratzenduten mokadua eta menuarekinhasi eta gauera arte luza daiteke-en festara bitarteko hamaika pro-posamen eskaintzen dituzte.

Entsalada epela, zigalak, kre-peak, itsaskia, abakandoa, arku-me errea edo txangurrua.www.segore.com webguneanikusgai dauden ezkontza menue-tan azaltzen diren plateretako ba-tzuk dira. «Ezkongaiei dastatzebat ematen zaie eta hor erabaki-tzen dute menua». Bikote bakoi-tzak gehien gustatzen zaionare-kin aukeraketa pertsonalizatuakegin ditzakeela azaltzen du Sego-re Etxe Berri-ko Maialen Gar-mendiak: «Batzuek marisko alde-tik jo dezakete, besteak beste, zi-gala sartuz. Beste batzuek, aldiz,nahiago izaten dituzte onddo etatankerako jakiak». Hala eta guz-tiz ere, gehienek antzeko linea ja-rraitzen dutela aitortzen du Gar-mendiak. Santa Marinako jate-txean maisu dira sukaldaritzatradizionalean. Baina, tarteka,gauza berri eta bereziak ere sar-tzen dituzte. Horren isla dira, esa-terako, krepeak edota entsaladaepelak.

3 hamarkadako esperientzia18 urte daramatza GarmendiaOtaño sendiak Segore Etxe Berrigobernatzen. Aurrez ere, ostalari-tza zuten ofizio. Hamarkada batpasa baitzuten Seroretxe base-rrian otorduak eskainiz. Denboranahikotxo azken urteetan gonbi-datuen jate-ohiturak nola aldatudiren ikusteko: «Garai batean, ko-puruari ematen zitzaion garran-tzia. Janari mordoa atera eta jen-deak errepikatu egiten zuen.Egun, ordea, jaten dena gehiegialdatu ez den arren, kopuruari

baino garrantzi handiagoa ema-ten zaio kalitateari. Gutxiago ja-ten da, baina, ona», azaldu du Ne-rea Garmendiak. Hala ere, ohikoezkontza menu batean 6-7 platerpasatzen dira mahaitik sarrerak,arraina, haragia eta postreakkontuan izanik.

Jan ohiturez gain, garraiatze-koak ere aldatu dira. Jantokiansartzen diren 160 gonbidatuak au-tobusez joaten baitira gehiene-tan. Autobusez nahiz autoz hur-bildu, arazorik gabe aparkatu dai-

teke jatetxeko aparkalekuhandian «bidea estua den arren,autobusak arazorik gabe iristendira», argitu du Garmendiak.

Ezkontza mota ezberdinakGuztiak ez dira ezkontza jendetsueta zalapartatsuak. Formatu txi-kiko gero eta gehiago ospatzen di-tuzte Segoren. «Ez dakigu krisia-gatik den ala gazteen gustuak al-datzen ari direlako». Hala ere,egun osoko ezkontza jendetsuakere egiten dituzte. Jatetxeak di-tuen baliabideek aukera sortahandia zabaltzen die bikoteei: lo-rategiak aukera ematen du posta-

letarako moduko parajean argaz-kiak ateratzeko. Gune horretanmokadua eta ezkontza bera ereegin daitezke. Nahi duten ezkon-gaiek barra zerbitzua ere eska de-zakete (librea edo ez); festazaleamorratuek, berriz, gauera arteluza dezakete egun osoko ospaki-zuna bigarren mokadu batekin.Bikote batzuk alboko Santa Mari-na baselizan ezkondu izan dirajoan-etorriak ekiditeko. Hori gu-txi balitz, haur parkea ere badute.

Ezkontza osteko festan hutsikegiten ez duen elementu bat mu-sika da. DJ nahiz orkestrek gaue-ra arte animatu ditzakete SegoreEtxe Berriko ospakizunak. «Tal-deak baino gehiago, ezkontzagehienetara DJak eramaten di-tuzte», dio Nerea Garmendiak,«guk nahiago ditugu, leku gutxia-go behar dutelako». Hala ere, ezdago arazorik jangela ezkongaieknahi duten talde edo ikuskizuna-ren arabera moldatzeko.

Jangela inoiz baino dotoreagoapaintzen dute ezkontza ospaki-zunetarako: lore eta landare na-turalak, zentroak… Mahaietanere antzematen da egunaren ga-rrantzia menu-txartel, plater etabeirateria bereziekin.

Kupelak jatetxeraAipatutako dekorazioa aldatuegin daiteke senar-emaztegaiekezkontza berezia egin nahi badu-te.

Segore Etxe Berri jatetxeanmalgutasun osoa dute bezeroennahi eta beharretara egokitzeko:«Izan ditugu sagardo eta txakolinkupelak, Tolosatik oinez eta ar-tzain-andrez jantzita txorizoa etaharagi egosia jan zuten gonbida-tuak, zaldi zuri gainean gerturatudiren senargaiak…».

Otordu original eta, zenbaite-tan, merkeagoak egiteko ere txo-ko aproposa da Segore Etxe Berrijatetxea.

Inguru paregabeak eta eskaintzen dituztenaukerek ezkontzetarako leku aproposenabihurtzen dute Albizturgo Segore Etxe Berri.

Ospakizunaamestutakoparajean

Jatetxeko lorategian mokadua eta ezkontza bera egiteko aukera ematen dute Segore Etxe Berrin. HITZA

Ezkongaiek dastatze bidezaukeratzen dutemokadua eta menua

Ohiko ezkontza menu batean 6-7plater jaten dituztegonbidatuek

SEGORE ETXE BERRI

p160 gonbidatuentzako jangela.pMokadua eta ezkontza beralorategian ospatzeko aukera.pBarra librea,aukeran.pAparkalekua (autobus etaautoentzat).pHaur parkea.pNeurrira egindako aurrekontuak.

GDatuak

Jatetxea Albizturgo Santa Marina auzoan dago. HITZA

Haur parke ederra dago umeentzat. HITZA

160 pertsonentzako jangela dute. HITZA

Page 3: Ezkontzen gehigarria

Mende erdi bete duenErrementari kalekoNerea Lentzeriak 35urte daramatza ez-

kongaien zerbitzura. Denbora ho-rretan zehar, senar-emaztegaienbarruko sekretuen aitorleku izanda denda: gorputz-itxura estiliza-tzeko nahiak, bikotekidea limur-tzeko asmoak... Eguzki Tobes ar-duradunak dioen legez, «barrukoarropak hori guztia lortzen lagundezake». Bezeroen kontuak «dis-krezioz» gordetzen dituztenarren, komunikatiboak izatearengarrantzia azpimarratu du: «Ez-kongaiei entzuten diegu geroaholkuak emateko». Aholkulari-tza pertsonalizatua baita Nerea-koek eskaintzen duten balio eran-tsietako bat.

Barruko arropa aipatu etaemaztegaiaren kortse zuriaketortzen zaizkigu burura. Baina,jantzi gehiago ere sartzen dira fa-milia horretan: bularretakoak,kuleroak... Eta, nola ez, zenbaite-tan Nerea-ko dendariek eurekoparitzen dituzten liga famatuak.«Batzuetan, ezkontza gauean era-biltzeko kamisoiak edota eztei bi-daiarako pikardiak ere eskatzendizkigute». Eta mutilek? «Be-raiek ere betidanik nahi izan duteegun horretarako barruko arro-pa», argitzen du Tobesek, «nahizeta askotan berandu xamar, ez-kontza egunerako gutxi falta delaetortzen diren». Slip edo boxer etagaltzerdietara mugatzen dira gi-zonen barruko jantziak.

Berrikuntzak VStradizioaren indarraEzkongai-lentzeriak izan duengarapen handiaren lekuko izanda Tobes. Denbora gutxian muti-len arropak hartu duen garran-tzia «handia» azpimarratu du:«Nesken barruko arropa aldatuda, bai, baina, mutilena askoz ereazkarrago. Bien garrantzia pare-katu egin da». Horren adierazga-rri dira ezkongaiek egun garran-tzitsurako erosten dituzten gal-tzontziloak; mikrofibra edozetazkoak izaten dira orain. Zeri-kusirik ez, garai bateko kotoizkoslip zuriekin. Ehun berri horieta-ko boxerrak «erosoagoak, arina-goak, estetikoagoak eta sexyago-ak» dira. «Nahiz eta, oraindik ereslip zuriak erosten dituen jendeklasiko asko dagoen».

Berrikuntzak berrikuntza, ez-kontza egunetan tradizioari eus-ten dio jendeak: «Ezkontzen sek-toreak oso klasikoa izaten jarrai-tzen du, zenbait aldaketa egondiren arren». Mutilek, orokorre-an, traje ilunarekin ezkontzen ja-

rraitzen dute.Ondorioz, boxer etagaltzerdi beltzak eskatzen dituz-te.Hala ere,tradizionaltasuna na-barmenagoa da neskengan:«Emaztegai gehienek kolore zu-rixkekin ezkontzen jarraitzendute. Ez dira betiko zuriak. Gauregun, gehiago eramaten dira cavaedo krema koloreko jantziak; zuriapurtua esaten diogu». Kasu ho-rietan, soinekoaren tonu berekoaizaten da barruko arropa. Gauezedo zibiletik ezkontzen direnenartean, berriz, handiagoa da kolo-re-sorta. «Ezkontza mota horiekegiten dituztenek jantzi eta ba-rruko arropa beltzak erabiltzendituzte, orokorrean».

Gazteak dira diseinu berriakprobatzera gehien ausartzen di-renak. Erosotasunaz gain, «este-tikari eta sexy egoteari» ere ga-rrantzia ematen diotela kontura-tu dira Nerea Lentzerian. Azkenjoerak jarraitu nahi dituztenemakumeentzat diseinu berri-tzaileak dituzte: eskote asimetri-koak, karratuak, tiranterik gabe-koak... «Desfileak ikusten dituguarropa ekarri baino lehen», dioEguzki Tobesek. Ehunei dagokie-nez, indartsu sartu dira zeta etamikro-zuntzak, garai batean jauneta jabe zen kotoia baztertuz.Ehun «arinagoak» dira eta gor-putz-itxura hobetzen dute sobe-

rezia du dendarien orientatzailelanak. «Gauza pertsonalizatuakeskaintzen ditugu, alderdi askohartzen ditugulako kontuan».Horietan garrantzitsuenetakoajantzien kolorea da: «Soineko edotraje argiak barruko arropa argiaeskatzen du. Bestela, barrukoarropa ikusteko arriskua dago.Gauza bera gertatzen da jantzieta traje ilunekin ere».

Gorputzaren da barruko arro-pa baldintzatzen duen beste alda-gai bat ere aipatu du: gerribueltazabala dutenei hobeto geratzenzaie azalera handiagoa estaltzenduen barruko arropa. «Oihal ho-riek gorputza kontrolatzendute», azaldu du Tobesek.

Egungo kanonei loturiko gor-putza dutenek, aldiz, proposa-men ausartagoak aukera ditza-kete: brasildar estiloa...

Bada funtzionalitatea guztia-ren gainetik jartzen duen jendea.Batzuek erosotasunari erabate-ko lehentasuna ematen diote,«nahiz hain sexy ez egon». Bestebatzuek, aldiz, ezkontza eguneanez ezik, gehiagotan ere erabiltze-ko moduko arropa aukeratzendute. Horrela, ordaindutakoaamortizatu eta, bide batez, barru-ko arropa berrerabiltzen dute.Hala eta guztiz ere, Tobesek argiuzten du posible dela diru gehiegigastatu gabe lirain egotea: «Guredenda ezaguna da kalitatezkogauzak prezio egokian aurki dai-tezkeelako».

Bitxia dirudien arren barrukoarropari buruz iritzia ematerako-an bada bikotekideak baino in-dar handiagoa duen pertsonarik:ama. «Nabarmena da emazte-gaiak amarekin elkartzen dituenzilbor-hestea».

Mutil askoren barruko arropaere amak berak erosten jarrai-tzen du, nahiz eta aukeratzeko«errazagoa» duten.

Tobesen arabera, tinko eustendion beste tradizio bat ezkontzaegunera arte emaztegaiarenarropa ezin ikustea da. Barrukoaizanagatik ere, ez da bigarrenmailako kontua. Maitasuna berabezala.

Barruko arropak traje eta soinekoen ikusgarritasuna baldintzatzen du Tolosako Nerea Lentzeriako arduradunarenustez: «Ezkongaien jantziak ikusgarri geratzeko, ezinbestekoa da barruko arropa erosoa, egokia eta polita izatea».

Barruko edertasuna

50 urte bete ditu aurten, Nerea Lentzeria dendak; Errementari kalean dago saltokia. G.O.

Emaztegientzako saltzen dituzten lentzeria jantzietako batzuk. G.O.

Normalean ezkongaiekbarruko arropa«tradizionala»erabiltzen dute

Nerea Lentzerianpertsona bakoitzarenezaugarriak hartzendituzte kontutan

Nerea Lentzeria ‹ Ezkontzak2012ko martxoaren 30a, ostirala tolosaldeko eta leitzaldeko hitza III

ran izaten diren kiloak ezkutatuz.Disimulatu beharreko beste ele-mentu batzuk barruko arroparenjosturak izaten dira. Diseinatzai-leek buru-belarri jardun dute gi-zon zein emakumeen barrukoarropako josturak kendu edoleuntzen. «Traje eta soinekoak

naturalago, finago geratzen dirabarruko arropak markatzen ezbadira».

Bakoitzari ondo doakiona«Dena ez da denentzat. Jantzirikpolitena ez da beti ondoen doaki-zuna». Horregatik, garrantzi be-

Page 4: Ezkontzen gehigarria

Ezkongaiak autotik jais-ten diren unea, ezkontza-eraztunak elkarri jar-tzen dizkiotena, arroza

gainera botatzen dietena… Ez-kontza eguneko oroitzapenik ohi-koenak dira. Askotan, argazkialagun gogoratzen direnak. Nes-tor Ardanaz argazkilariak urtemordoa darama oroitzapen ho-riek ehizatuz. «Gaur egun, unebereziak erretratatzean dago ga-koa: irribarreak, ezkontzan partehartzen duten haurren kei-nuak…». Horrez gain, bikotearenestiloaren araberako argazkisaioak ere egiten ditu. Argazki-gintza ere trantsizio garaian da-goenaren jakitun, Euskal Herriaplazan zabaldu duen Photokafe-arekin egin du etorkizunerakoapustua. Kafetegia eta argazki-denda uztartuz. Ez baita ohiko ar-gazki-denda soil bat zabaltzekounerik aproposena. Kafea hartuzazpimarratu du ezkontzen kalita-tezko argazki bildumak egiteaklana eskatzen duela. Nahiz etazenbaitetan jendeak gutxietsi.Askotan, denbora, eguraldia etajoan-etorriak kontra izanda ere,beti txukun egiten dutelako lana.Ezkontza eguna bakarra baita.

Ezkongaiek aukeratzen dituzteberen ezkontza argazkien ezauga-rriak. «Nahi dituzten argazki guz-tiak ateratzen dizkiegu, nahi du-ten denbora tartean». Batzueknahikoa izaten dute ezkontza au-rreko orduetan egiten duten ar-gazki saioarekin. Beste batzuek,berriz, nahiago dute beste egunbatean bigarren argazki saio bategitea (kaleko arropaz edo ezkon-gaiz jantzita). Nestor Ardanaz

erreferente bihurtu dutenak biko-teei leku ezberdinetan ateratzendizkien argazkiak dira: «Guk au-keratutako lekuetara eraman etaohikoak ez diren argazkiak atera-tzen ahalegintzen gara». Ezkon-tzako100 eta 300 argazki bitarteanateratzen dituztela dio argazkila-riak. «Denek izan behar dute gu-txieneko maila teknikoa, eta, ho-rien artean, 10 inguruk oso ona».Bikote bat baino gehiago erretra-tatu izan du ezkontza jantziekinuretan sartuta. Horiek dira argaz-kilari bila dabiltzan ezkongaiakerakartzeko aurkezpen txartelikonenak.

Bikote adina estiloEtxe zahar batean ateratako erre-tratuek ez dute zerikusirik itsasla-bar batean ateratakoekin. Badiraargazki berritzaileagoetan ateranahi duten bikoteak: kaiko bidoiartean, baserriko ate zaharki-tuan… «Beste batzuentzat, berriz,itsusiak dira horrelako argaz-kiak». Horregatik, bezeroak ar-gazki sortarekin gustura gera dai-tezen, beren estiloa bilatzen la-guntzen die Ardanazek. Lehenpausoa da, beraz, argazkien izaeraaukeratzea. Hori eginez gero,errazago egiten dute lan. Bai biko-teak (gustuko lekuetan erretrata-tzen dutelako) eta baita argazkila-riak ere (badakielako zer-nola ate-ra).

Ardanazek argitzen du «zibile-tik nahiz elizatik ezkondu», es-kualdeko jendeak ezkontza tradi-zionalak egiten jarraitzen duela.«Batzuk zeremonia bereziak egi-teko asmoarekin hasten direnarren, inertziak ohikoak egitera

bultzatzen ditu». Ondorioz, man-tendu egiten dira argazkilariakoroitzapen iturri izan daitezenehizatzen dituen une zehatzak: ez-kontza eraztuna jartzeko unea,eraikinetik irteera… ezinbestekoargazkiak izaten dira. Antzekozerbait gertatzen da ezkongaienargazki saioak egiteko lekuekin.Bikote askok leku berak aukera-tzen dituzte. Horietako bat da Do-nostiako Chillidaren Haizearenorrazia: «Urtean 30 bat aldiz bisi-tarazten didate, estilo guztietakobikoteek, gainera».

Baina, argazkilari onentzat ezda nahikoa aurrez zehaztuta dau-den eta ezkontzaz ezkontza errepi-katzen diren argazkien kalkoakegitea. «Ezkontza argazkilari one-nek kazetari-estiloa dute: ahaliketa momentu berezienak jasotzenahalegintzen dira gero istorio batkontatzeko; maitasun keinu bat,une barregarriak…». Amaitu diragarai bateko ezkonberrien poseartifizialak. Ardanazek uste duhorren arrazoietakobatbeste arlobatzuetako argazkilariak ezkon-tzetara pasa izana dela.

Albumen azken hatsakEzkontza osteko ajea gaindituta,irudi guztiak argazki-albumetanbiltzeko unea iristen da. Zenbai-tentzat deigarriena albumarenazala, paper mota edo koaderna-keta izaten da. Hala ere, NestorArdanazek argi du: «Bildumarenkalitatea bermatzen dutenak ar-gazkiak eurak eta beren muntake-ta dira. Liburuan datozenak ezdira argazki solteak. Osotasune-an begiratu behar dira». Izan ere,formatu desberdinekoak konbi-natzen dituzte: lehen planoak, za-balagoak, garrantzia nagusia le-kuari ematen diotenak, ezkon-gaiak protagonista dituztenak…Albumaren azala eta neurria be-zalako xehetasunak bikoteak au-keratzen ditu. Baina, «egiten di-ren albumen %99 estandarrakdira». Egungo estandarrek, ordea,zerikusi gutxi dute garai batekoe-kin. Azken joera liburu itxurakobildumak egitea da, alegia, argaz-kiak koadernatzea.

Orain arte ezkontza oroitzape-nen jaun eta jabe izan den arren,desagertzeko arriskuan da bildu-

ma. Teknologia berriek iraultzaekarriko dute ezkontza argazki-gintzara: gero eta gehiago dira ez-kontza argazkiak ipad-etan entre-gatzen dituztenak (albumikgabe). «Estatu Batuetan argazkisolteak ematen dizkiete ezkonbe-rriei; gutxi eta onak. Horiekin ba-tera, artxibo digitalak ere entre-gatzen zaizkie». Denbora kontua

da ohitura hori hemen hedatzea.Teknologia berrien artean, nolaez, famatuek mirariak egitekoerabiltzen duten photoshopadago. Dena den, eskualdeko jen-dea ez da bere aurpegia edo gor-putza photoshoparekin ukituzale. Ardanazek eskatzen diote-netan soilik eraldatzen du ezkon-gaiaren itxura, eta bera aurreandela: «Ez da pasa behar. Eskatuizan didaten gehienetan, bolu-men pixka bat kentzeko edo zer-bait zehatza aurpegitik ezabatze-ko izan da».

Kamera digitalek ogibidea deu-seztatuko dutela dioten garaio-tan, Ardanazek apustu sendoaegin du bere ofizioaren alde: «Ar-gazkigintzak badu etorkizunik.Bukatuko dena argazki-dendenorain arteko eskema da. Aldatubeharra dago. Norbaitek aldaketaegin eta asmatzen badu, hor ja-rraituko du».

Aurrerantzean, beraz, argazki-gintzan aritu ahal izateko, beha-rrezkoa izango da garai berrieta-ra egokitzen diren Photokafea be-zalako formula berriak asmatueta abiaraztea.

Kafetegirik fotogenikoenaKafetegia da. Baina, ez ohikoa.Argazki denda da. Ez, ordea, tra-dizionala. Izenak dioen bezala,bien arteko uztarketa da Photo-kafe. Ekainetik, Euskal Herriaplaza eraberrituari itxura moder-noa ematen dion saltokia. Betikoargazki-denda bat zabaltzeko ga-rairik onena ez denez, kafea har-tu du Nestor Ardanazek bidela-gun. «Kalean jarraitzeko era batda. Nahiago hori estudioa pisu ba-tean edo herriko kanpoaldeko pa-bilioi batean jartzea baino».

Bide batez, Tolosako erdigune-an erakusleiho eder bat izateaahalbidetzen dio.«Nahi duena ka-fea hartzera soilik sar daiteke,baina argazki denda baten zerbi-tzuak ere eskaintzen ditugu: erre-belatuak, inpresio eta lienzo han-diak, plotterrak, estudioarenerreserbak… Baita opari pertso-nalizatuak ere».

Onena, kafetxo bat hartuz fro-gatzea.

Ezkontzako argazkiek profesional onen lana eta bitartekoak eskatzen dituzte. NestorArdanaz argazkilaria da eta gaur egun, gakoa une berezia erretratatzean dela dio.

Oroitzapenen gordailu

Argazkilari tolosarrak leku bereziak aukeratzen ditu ezkontza argazkiak ateratzeko. NESTOR ARDANAZ

Nestor Ardanazekbezeroei beren estilopropioa bilatzenlaguntzen die

Oroitzapenen jaun eta jabe izan da orainarte bilduma, bainajoera aldatzen ari da

Bezeroen gustuak eta nahiak hartzen ditu kontuan, Ardanazek. N. ARDANAZ

Ezkontzak › PhotokafeIV tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko martxoaren 30a, ostirala

Page 5: Ezkontzen gehigarria

Shuyana edergintza ‹ Ezkontzak2012ko martxoaren 30a, ostirala tolosaldeko eta leitzaldeko hitza V

Page 6: Ezkontzen gehigarria

Iñigo Terradillos Tolosa

Ezkontza bezalako ospaki-zun berezi batean otor-duak berebiziko garran-tzia du. Ezkongaiek

egun gogoangarri hori geroraoroitzapen ederrenen artean gor-deta geratzeko, otordurako lekuegokiena aukeratu nahi izatendute, kalitatezko menua eskain-tzen duena, lan talde profesionalaeta konfiantzazkoa duena eta be-har guztiak aseko dituena. Azkenbatean, egun berezi hori are etabereziago egingo duena.

Roberto Ruiz sukaldaria gidariduen Tolosako Fronton jatetxeanbadakite zer den bezeroa etxeanbezala sentiaraztea. 20 urteko es-perientzia duen taldeak berma-tzen duen profesionaltasunadute, eta zerbitzuaren kalitatea-ren adierazle diren hamaika sari,hala nola, Gastronomiaren Eus-kal Akademiaren 2011ko Gastro-nomia Saria, Gipuzkoako Merka-taritza Ganberak emandako zer-bitzu enpresa onenaren sariaedota kalitate turistikoaren Qziurtagiria.

«Guretzat funtsezkoa da ezkon-tza bezalako ospakizun bateankonfiantzazko zerbitzua ematea,bezeroak eroso sentitzea», dio Ro-berto Ruizek. Bezeroa ezagutzeaizaten da lehenengo pausoa, «ho-rrela eskainiko baitzaio benetangustuko duena». Hala, menu uga-ri izan ordez, bezero bakoitzari be-reziki prestaturiko otordua es-kaintzen dute, menu pertsonali-zatua, alegia. «Eurekin izatenditugun elkarrizketetan, gomen-dioak ematen dizkiegu, eta bi al-deen artean menua osatzendugu», dio sukaldariak. Hori bai,Fronton jatetxeko gomendioakeuren garaian garaiko produk-tuen filosofian oinarrituta daude:

«Esaterako, zainzurien garaiabada, hori menuan sartzeko go-mendioa egiten dugu. Garaiangaraiko produktuekin osaturikomenua dela nabaritzearen alde-koak gara, unean uneko onena es-kaintzea baitugu helburu».

Menua adostu ostean, ospaki-zunaren eguna iritsi aurretik das-tatze egunak egon ohi dira, etahor erabakitzen dute bikoteekegun handirako mahai gaineannahi dituzten jakiak. «Ospakizunbakoitzerako menu berri bat pres-tatzen dugu, gure gomendioei ja-

rraituz bezeroari gehien gustatuzaionarekin osatua».

Otordua, bi zatitanGaraiak aldatzen doazen heineanaldatzen dira ohiturak, eta egun,jakien kantitateari baino kalita-teari begiratzen zaio gehiago.«Jaki ugariz osaturiko menuakprestatu ohi ziren lehen, baina,gaur egun jendeak janariazgehiago gozatu nahi du». Era be-rean, menua orekatua izatea erefuntsezko ezaugarria da RobertoRuizen arabera. «Ondo egituratu-tako menua osatu behar da, eta

osagaiek orden egokia izan behardute; honek digestio egokia ahal-bidetzen du eta osasungarriagoada». Ezaugarri horiek kontuanhartuta, egun berezi baterakootorduak 4-5 hasierako, arraina,haragia eta postrea izan ohi ditu.

Bestalde, azken urteetan otor-dua bi zatitan egitea jarri da bola-dan. Egun osorako ospakizunanahi izaten dute gehienek, beraz,bazkaldu egiten dute, ondorendantzaldia dator, gero atsedena,eta gauean jarraitu ohi du festak.Fronton jatetxean, bada zaindunahi izaten duten ezaugarri bat:

Fronton jatetxean menu berria osatzen dute bezero bakoitzarekin, honen gustuak kontuan hartuz,jatetxearen gomendioei jarraituz, eta garaian garaiko produktuen filosofia oinarri hartuta.

Bezeroaren neurrira prestatua

Roberto Ruiz sukaldaria, eskuinean, bere lantaldearekin. 20 urteko esperientzia dute Fronton jatetxean. I.T.

FRONTON JATETXEA

pLekua.140 lagun.pMenuaren batez bestekoprezioa.80-100 euro.pEzaugarriak.Aire girotua, be-rogailua eta igogailua. Ezkontzaedo ospakizun berezi bakarraaldi berean, eta eguneko bat.Zerbitzu euskalduna.pKokagunea.Tolosaren erdi-gunean.

GDatuak

Etxean bezala sentiarazteko ezaugarri ugari ditu Tolosako jatetxeak: kalitatezko zerbitzua, profesionaltasuna, hurbiltasuna, erosotasuna... I.T.

«Atsedenaldian jatetxe guztiatxukuntzea gustatzen zaigu, lun-cha edo afarirako datozeneangonbidatuek guztia atsegin topadezaten», dio Ruizek.

140 lagun ingururentzat lekuadu jatetxeak, eta otorduaren oste-ko dantzaldia bertan egiteko au-kera dago. Eta, ezin ahaztu, Tolo-saren erdigunean kokaturik da-goela, festarekin erosotasunhandiz jarraitzeko aukera pare-gabea, beraz. Egun berezia hasie-ratik bukaeraraino ahaztezin egi-teko ezaugarri guztiak ditu, bada,Tolosako Fronton jatetxeak.

«Ondo egituratutakomenua, orekatua etaosasungarria izateagarrantzitsua da»

Ezkontzak › Fronton jatetxeaVI tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko martxoaren 30a, ostirala

Page 7: Ezkontzen gehigarria

Tolosan Casa Arregui ai-patu eta berehala buru-ratzen zaizkio jendeariloreak. Baina,

ezkontzen alorrean, lore-dendabaino askoz gehiago da: senar-emaztegaiei ezkontza eguneanezinbestekoak dituzten zentro,egitura eta lore-sortak eskaintze-az gain, ospakizunean beharrez-koak diren zerbitzu guztien pack-a ere eskaintzen dute. Beraienkontu utz daitezke ezkontza ospa-tuko den lekuko dekorazio guztia(alfonbrak, lanparak…), baita ez-kontza-auto eta jatetxearen erre-serba eta apainketa ere. Mendeu-rrena betetzera doan enpresak za-baldu zeneko izaera berritzaileeta aurrerakoia mantentzen duLarramendi kaleko saltoki be-rrian

Bikotearen aurrekontu etanahiek soilik mugatzen dute CasaArregui-koen eskaintza. Zerbi-tzuen artean, ezkontza areto edoelizetako dekorazio zaindua na-barmendu dute. Hala ere, apain-keta kontuetan, diruak ez du esti-loa ematen. Gauza mordoa eska-tu eta alokatzen dituztenek ez du-te zertan dekoraziorik politenaizan behar: «Kontua ez da elizaedo aretoa gauza askorekin bete-tzea», dio Mari Jose Aguirrek.«Apainketak zentzu bat, diseinubat, sentimendu bat behar du,konbinatzeko orduan. Gauza gu-txi jarrita emaitza oso politak lordaitezke. Minimalismoaren etadiseinuaren artean, proposame-nak asko dira». Lore-sortak, pa-par edo buruan jartzeko lore-apaingarriak, landare-bolak, egi-turak, burdineriak, bolak… Horibai, ezkontzetako lore eta landa-reak beti naturalak izaten dira.

Zibiletik edo elizatik. Biak diraezkontzak, baina, bakoitzak beredekorazioa du: ezkontza erlijioso-etan aldare azpiko zentro parale-loak, gurutzatutako kainak, ila-ran jarritako mota bereko loreak,azalak… Zibiletik egiten direne-tan, zentro paraleloak errepika-tzen dira, baina, baita bestelakoelementuak azaldu ere: «Udale-txeak apaintzerakoan, batzuekeskaileretan landaretza zintzili-katzeko ere eskatzen digute, lazo-ak…». Zibiletik ospatzen dira bai-ta gay eta lesbianen ezkontzakere: «Estilo aldetik oso antzeko-ak». Kolore guztietako ezkontzakapaintzen dituzten arren, ez daohikoa dekorazio berean koloreguztiak azaltzea. Salbuespenaksalbuespen, egungo joerek ez du-te kolore ugari erabiltzera bultza-tzen: «Gehienetan, dekorazio ko-lorebakarrak egiten ditugu».

dea, gehiago zabaldu da aukera.Erramuei dagokienez ere, milakakonbinazio egin daitezke.

LiofilizazioaAzken berrikuntzetako bat lan-dare preserbatuak dira, alegia, zi-meltzen ez diren landare natura-lak.

Horretarako, liofilizazioa ize-neko tratamendu bat jasotzen du-te(baldintza berezietan izoztu etalehortzen dira). «Landare natura-lak dira. Itxura eta testura beramantentzen dute. Aldaketa baka-rra da ez direla lehortzen; ur guz-tia kenduta dutelako». Landarepreserbatuak arruntak baino ga-restiagoak direnez, lore-sortetan

bakarrik erabiltzen dituzte. Be-raz, lore-sorta ezkontza egunekobetirako oroigarri bihur daiteke.

Lore sorta perfektuaren bila «Ezkontzen %99,9an, emazte-gaiak lore-sorta eramaten duoraindik». Ospakizuneko ele-menturik oinarrizkoena dela dioCasa Arregui-ko Mari Jose Agi-rrek. Horregatik, bikoteari ondodoakion bat aukeratu behar. Le-henbizi erabaki beharrekoa: lore-sorta arrunta ala elaboratua nahiden. Arrunta merkeagoa da, bai-na, elaboratuak alanbratu, es-trukturaketa eta dekorazio hobe-ak ditu (ur jauzi forma, eskuzo-rroa…).

Emaztegaiak eramango dituenlore motak, koloreak… erabaki-tzean, beti hartzen da kontuannolako soinekoa jantziko duten.Baita senargaiaren gorbatarenkolorea ere. Urtaro aldaketek ko-lore festa eragiten dute: udazke-nean laranjak, gorrixkak… udan,berriz, gehiago eramaten dira ko-lore biziak.

Bestalde, neskaren garaierakbat etorri behar du sortaren egi-turaketarekin: «Emaztegai al-tuek askatasuna dute lore-sortaluzeagoak, alanbratuak, estuak,estrukturatuak… eramateko.Txikiek, aldiz, gorputza moztenez dien zerbait janzten dute».

Baina, noski, guztien gainetik,norberaren gustura.

Ezkontzetako apainketaz gain, gainerako zerbitzuak antolatzeaz ere arduratzen da Tolosako Casa Arregui.Ohiko zerbitzuekin batera, ezkontza ospakizunean ezinbestekoak diren zerbitzu guztiak eskaintzen dituzte.

Loreak eta askoz gehiago

Casa Arregui denda Larramendi auzoan dago, bertan beteko ditu saltokiak mendeurrena. G.O.

Ospakizunean behardiren apaingarriguztietaz arduratzendira Casa Arreguin

Liofilizazioatratamendua duten loreek itxuranaturala dute

Casa Arregui ‹ Ezkontzak 2012ko martxoaren 30a, ostirala tolosaldeko eta leitzaldeko hitza VII

Santa Maria parrokian etxeko lehen belaunaldiak egindako lana. HITZA

Senar-emaztegaiez gain, ezkon-tza autoak ere begirada ugarirenjomuga izaten dira. Casa Arregui-koek autoaren estiloa kontuanhartzen dute bere apainketa pla-nifikatu aurretik: «Autoa zaharrabada, alanbre gorria jar dakioke,azal batzuk…».

Aurrekontua txikia bada, be-rriz, eskulekuetan detaile batzukjarrita ere dotore geratzen diraibilgailuak. «Behin zalgurdi batere apaindu genuen», dio Agui-rrek. Diru kontuak beste era bate-ra zeudeneko gauzak dira; diru-dun familietan ezkontza-eskeakere ospatzen zituztenekoak:«Behin gaztelu oso batapaindu ge-nuen dirudun batzuen ezkontza-eskerako. Bost egun pasa geni-tuen han lanean. Orain, ordea, ezda horrelakorik egiten».

Ezkongaiak ez ezik, Casa Arre-gui-koak ere ibiltzen dira hara etahona. Hori bai, furgonetaz. Maizatera izan dira inguruko lurralde-etara. Lehenbizi ezkontza burutu-ko den lekura joaten dira bereezaugarriak in situikustera. Gero,horren araberako planifikazioaegiten dute: «Ezkontza kapera txi-ki zahar batean egin behar bada,eta lurra zuloz beteta badago, al-fonbrak jartzen ditugu. Dekoratu-ta askozpolitagoak dirudite».

Tradizioa mantenduzGazteak krisiaren eraginak bete-betean pairatzen ari diren arren,ezkontzen jarraitzen dute. Deko-razio merkeagoak eskatzen dituz-te, baina, ez dira ohikoak apaindugabeko ezkontza guneak. Zibile-

tik izaten direnak ahalik eta mer-keen egiteko, bikote batzuk ha-siak dira ezkontza jatetxean ber-tan ospatzen (lorategian karpakjarrita…).

Senar-emaztegaien arteanmantentzen den beste usadio batmaitasuna adierazteko lore sor-tak bidaltzea da. Mezulari bidezlore eta hitz ederrak igorri nahi di-tuenarentzat, Casa Arregui-ktxartel mota ezberdinak ditu.«Tarteka, telefonoz eskatzen diz-kigute eta guk geuk idazten dugumezua». XXI. mendeko maitale-ak, ordea, ez dira hitz-aspertu za-leak: «Gauza laburrak idazten di-tuzte, baina, goxotasun guztiare-kin». Maitaleak ezkontzen direne-rako opariak ere, Casa Arregui-naurki daitezke.

Larramendiko saltoki berri etaikusgarrietan beteko du mendeu-rrena enpresak. 3 langile dituzte(zenbait unetan 4), eta gusturadaude etxabe berrietan.

Voith-Gorostidiko etxebizitzakeraikitzeko mintegiak itxi zituz-tenetik, bertako eta Holandakoekoizleen landareak ekartzen di-tuzte.

Berrikuntza ikur«Aitona Periko eta amona Mariaoso berritzaileak ziren», dio CasaArregui-n 36 urte lanean darama-tzan Mari Josek Aguirre-k. 3. be-launaldikoa da (4.a sartzen ari da)eta begirunez hitz egiten du en-presaren sortzaileez.

Azpimarratu du 40ko hamar-kadarako oso proposamen bere-ziak egiten zituztela, besteak bes-te, eliteen ezkontzetarako: «Or-durako, Santa Maria parrokianalfonbrak, lorezko paperak… jar-tzen zituzten». Joerak asko alda-tu dira, baina, Casa Arregui-n be-rrikuntzaren harian jarraitzendute, eskaintza ugarituz: garaibatean, gladioloak oso ohikoak zi-ren ezkontzetan, gaur egun, or-

Page 8: Ezkontzen gehigarria

Ezkontzak ›VIII tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko martxoaren 30a, ostirala

E.ARRAYETCA

SAAR

REGU

I