ezkontze gehigarria 2016

12
Lehior Elorriaga

Upload: anboto-komunikabideak

Post on 15-Jan-2017

229 views

Category:

Internet


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ezkontze gehigarria 2016

Lehi

or E

lorr

iaga

Page 2: Ezkontze gehigarria 2016

2016ko apirilaren 15a, barikua | anboto2

Page 3: Ezkontze gehigarria 2016

2016ko apirilaren 15a, barikua | anboto

Bai,nahi dutEzkontza eguna

5

7 811 PRESTAKETA LANAK

Ezkontzaren ospakizunak

hainbat erabaki hartzera

eramaten gaitu. Hurrengo

orrialdeetan hainbat

proposamen izango dituzu.

argazkiak

jantziak

loreak

bidaiak

3

Page 4: Ezkontze gehigarria 2016

2016ko apirilaren 15a, barikua | anboto4

Azal distiratsua

ONDO ZAINDUTAKO AZALEAN ERRAZAGOA DA MAKILLAJEA HOBETO GELDITZEA. NORBERARI ONDO DOAZKION KOLOREAK AUKERATZEKO PROBAK EGITEA EZINBESTEKOA DA.

AURPEGIKO TRATAMENDUAKEzkontza egunean azala distiratsu izateko tratamenduak hilabete batzuk lehenago egitea komeni da. Orbanak kentzeko laserrak, garbiketak edo peeling-ak denbora bat behar dute efektua egiteko.

Page 5: Ezkontze gehigarria 2016

2016ko apirilaren 15a, barikua | anboto

ARGAzKI

AHAZTEZINAK

5

EGUN BEREZI HONETAKO ARGAZKIEK BIKOTEAREN IZAERA ISLATU BEHAR DUTE

LEHIOR ELORRIAGA l Argazkilaria

Argazkilari bakoitzak bere estilo propioa izaten du. Egun berezi horretako historia argazki bilduma gogoangarri batean jasotzea izaten da bikoteen eta argazkilariaren helburua.

Page 6: Ezkontze gehigarria 2016

2016ko apirilaren 15a, barikua | anboto6

LAURA BILBAO l Moda diseinatzailea

DISEINUA Jone GuenetxeaArkitektura ikasketak utzi eta moda munduan abentura be-rri bati ekin zion Laura Bilbao diseinatzaileak. Moda ikaske-tak egin eta gero, denda za-baldu du Durangoko Arteka-lea kalean. Bere berbei ilusioa darie.

Arropa diseinatu eta denda zabaltzeko proiektua zelan sortu da? Moda ikastea erabaki nuenean, zeremonia-jantziak sortzeko joera nuela konturatu nintzen. Dendetan saltzen ziren arro-pak ez zitzaizkidan bat ere gus-tatzen. Nire amak ezkontza bat zuen bakoitzean, gustuko arro-pa topatzea oso zaila izaten zen. Ematen du mozorrotuta joan behar duzula. Ezkontza batera joateko erosten duzunak ezkon-tzarako bakarrik izan behar duela dirudi. Horrela, gelan egi-ten nituen lanak ideia horreta-ra bideratu nituen: ondo jantzi-ta joateko, baina gero, beste mo-mentu batzuetan jantziko du-zun arropa izan dadila.

Zerk bultzatu zintuen arkitek-tura utzi eta modaren mun-duan lehenengo pausoak ematera?Oso gustuko dut arkitektura, baina arkitekto izatea ez. Inge-niaritza karga handia du, eta hori ez dut gogoko. Niri bene-tan gustatzen zaidana diseinua da. Arkitektura uztea erabaki nuenean, kaos momentu bat izan nuen, ez nekielako zer egin. Lanbide Heziketako mo-daren inguruko modulu bat egitera bideratu ninduten Ba-rakaldon, eta bide horri ekin nion. Negozio bat zabaltzea ez da erraza izango.Egia esan, gogorra izan da. En-presaria izatea gogorra dela esaten dizuten arren, sartu arte ez dakizu zenbateraino. Oztopo piloa jartzen dizute. Gustuko nuen lokala ikusi nuen, eta proiektua martxan jartzea era-baki nuen. Negozioa bera alde batera utzita, alde burokratikoa

da zailena. Negozioa bera, au-rretik ezagutzen nuen, arropa saltzailea izan bainaiz urte askoan.

Eta negozioa zabaltzearen al-de positiboa, zein izan da? Ideia ilusio handiarekin hartu dute. Uste dut Durangon gus-tuko dutela, eta hori oso bete-garria da. Bezeroarekin duzun hartu-emanean konturatzea, hainbeste ahalegin eta gero, di-seinatu dudana gustuko dutela ikustea itzela da.

Getxoztarra izanda, zergatik erabaki duzu denda Durangon zabaltzea?Getxokoa naiz, baina nire biko-tekidea durangarra da. Uztai-lean hona etorri ginen bizitze-ra. Leku atsegina da bizitzeko, eta proiektuak hemen funtzio-natu zezakeela iritzi nion.

Dendan salgai duzun arropa guztia zuk diseinatutakoa da?Ez, estatuan ekoiztutako mar-kak ere ekartzen ditut. Gura dudana da ondo egindako kali-tatezko arropa saltzea. Jendeak dituen beharrak ikusten ditut eta kolekzioetan sortzen diren hutsuneak betetzen saiatzen naiz.

Denboraldi osoan ekartzen duzu arropa?Bi hilerik behin Madrilera bi-daiatu, eta arropa aukeratzen dut. Beraz, denboraldi guztian ekartzen dut arropa berria.

Nola diseinatzen duzu?Dendan diseinatzen dut. Pa-troiak egiten ditut, eta horni-tzaile katalan bati telak eska-tzen dizkiot. Nik neuk josten dut hemen, eta gauzarik kon-plexuenak jostun bati erama-ten dizkiot.

Ezkontzako soinekorik disei-natu duzu?Nire lagunik onenaren ahizpa-ri ezkontzako soinekoa diseina-tu nion. Esperientzia oso polita izan zen. Urduri nengoen, eran-tzukizun handia zelako, baina, azkenean, oso ondo irten zen.

“Hainbeste ahalegin egin eta gero, diseinatu dudana bezeroak gustuko duela ikustea itzela da”

Page 7: Ezkontze gehigarria 2016

2016ko apirilaren 15a, barikua | anboto 7

JANTZIRIK BEREZIENA

EZKONTZARAKO GUSTURA SENTITUKO ZAREN SOINEKO EDO JANTZI HORI TOPATZEKO HONA HEMEN GIDA AZKAR BAT

IZAN ZU ZEUMinimaltasunetik hasita berezitasunez betetako jantzietara, aukera zabala dago ezkontideen esku. Helburua zu zeu izatea da.

Gizonek, orokorrean, kolore gutxi sartzen dute, detai-leren baten ez bada. Emakumeen jantzietan aukera zabalagoa da. Soineko laburragoak edo lepoa bistan dutenak aukeratu daitezke, besteak beste. Arroparen arabera, barruko lentzeria ere aukeratu beharra dago.

Page 8: Ezkontze gehigarria 2016

2016ko apirilaren 15a, barikua | anboto8

Eskuak betetaEzkontza egunean, gutxienez bi gauza eramango dituzu eskuetan, eraztuna eta loreak.

Eraztunen artean aukera zabala dago. Urrezkoa, zilarrezkoa, harribitxia ...

Page 9: Ezkontze gehigarria 2016

2016ko apirilaren 15a, barikua | anboto

Kalitatea bermatuko duen jatetxe edo kateringa auke-ratzeak berebiziko garrantzia du. Batez ere ezkontza jendetsua bada, kopuru horretako bazkari-afariak ema-tera ohituta dauden ostalariek konfiantza handiagoa ematen dute.

9

Denen

goza-garriDastatzeko menuan erabakitzen du bikote batek bere ezkontzan zein janari eskaini. Menuaz gainera, luntxean eskainiko den janaria ere erabaki beharra dago. Janari tradizionala ala ukitu asiarren bat? Aukera guztiak zabalik daude.

Page 10: Ezkontze gehigarria 2016

2016ko apirilaren 15a, barikua | anboto10

Osagarririk ikusgarrienaLOREZ OSATUTAKO KAPELUEK EZKONGAIAREN JANTZIARI UKITU NATURALA EMATEN DIOTE

GONBIDATUAK Gonbidatuek soinekoagaz bat datorren kapela osatzeko hainbat aukera dituzte. Aukerarik onena diseinatzaile bati jantzia eraman eta neurrira egitea da.

LOREEN JAIAOrrazkeragaz batera, ilean zein osagarri eraman erabaki beharra dago. Posible da, lehenengo, osagarria aukeratzea. Alderantziz ere egin daiteke. Edozein kasutan, moda-modan dagoen joera loreez osatutako kapeluagaz osagarria egitea da.

Page 11: Ezkontze gehigarria 2016

2016ko apirilaren 15a, barikua | anboto 11

Opor gogoangarriak

EZTEI-BIDAIA AUKERA ONA IZAN DAITEKE BIDAIA LUZE BAT EGITEKO. HONA HEMEN KONTUAN HARTU

DITZAKEZUN HIRU PROPOSAMEN

PARADISUAREN BILA Isla MauricioOzeano Indikoan, Madagaskarren ekialdean koka-tutako uharte zoragarri hau atseden hartzeko leku paregabea da. Bere jatorri bolkanikoak koralezko arrezife ugari sortu ditu. Bidaia honek paisaia natural ikusgarriak eta hondartza gogoangarriak batzen ditu.

THAILANDIAKO HARRIBITXIA PhuketPhuket Andamaneko perla lez ezaguna da mundu guztian. Thailandiako irlarik handiena eta bisita-tuena da. Bidaia honek hondartza zoragarrietan gozatzeko aukera eskaintzen du. Era berean, landa-retzaz betetako irla ezagutu daiteke.

MUNDUAREN BESTE ALDEAN SydneyAustraliara, munduaren beste aldera joatea aukera erakargarria izan daiteke. Sydney hirian, leku interesgarri ugari aurkitu ditzakezu. Operaren eraikin originala, Ayers Rock desertua eta Cairns baso tropikala dira, esate baterako, bisitatu daitezkeen leku erakargarrietako batzuk.

Page 12: Ezkontze gehigarria 2016

2016ko apirilaren 15a, barikua | anboto12