etxebizitza gehigarria

16
SEKTOREA GORANTZ Etxebizitzen sektorea indarberritzen ari da poliki-poliki adituen ustez, eta antza, krisialdia ari da txikitzen. Alokairuak gora egin du, gizarteak hartu duen bizi filosofiaren eredu. GOIERRI.HITZA.EUS ESKEINE LEGORBURU OSTEGUNA, 2014KO AZAROAREN 20A XI. URTEA., 2.418. ZENBAKIA Etxebizitza gehigarria TESTUAK ANE ARRIETA

Upload: goierriko-hitza

Post on 06-Apr-2016

231 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Etxebizitza eta eraikuntza sektorearen inguruan Goierriko Hitza egunkariak egindako gehigarri berezia.

TRANSCRIPT

SEKTOREA GORANTZEtxebizitzen sektorea indarberritzen ari dapoliki-poliki adituen ustez, eta antza, krisialdiaari da txikitzen. Alokairuak gora egin du,gizarteak hartu duen bizi filosofiaren eredu.

GOIERRI.HITZA.EUSESKEINE LEGORBURU

OSTEGUNA, 2014KO AZAROAREN 20A XI. URTEA., 2.418. ZENBAKIA

Etxebizitzagehigarria TESTUAK ANE ARRIETA

2 //Etxebizitza gehigarria

GOIERRIKO HITZAOsteguna, 2014ko azaroaren 20a

Azken urteetanetxebizitzen sal-mentek etenga-be behera eginostean, gutxika-gutxika bada ere,

azken hilabeteetan berrio go-ranzko bidea egiten hasi direladirudi.EIN Estatistikako Institutu

Nazionalak argitaratutako da-

tuen arabera, etxebizitzen sal-menta % 15,8 igo da Araba, Biz-kai eta Gipuzkoan 2014ko ekai-nera arte, 2013ko ekaineko da-tuekin alderatuta. Denbora tarteberean, Nafarroan, gorakada % 19,3koa izan da.Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

879 etxebizitza saldu ziren urtebeteko tarte horretan . Horieta-tik, 813 libreak, eta 66 babestuta-

koak. Erabilitako etxebizitzenkopuruak (649) berrienak (230)hirukoiztu zituen, aipatutako hi-labetean zehar.

Gehixeago saltzen diraGuztira, 2.200 etxebizitza es-kualdatu dituzte aurten, ekaine-ra arte; zehaztutako 879 etxeezgain, beste 61k emateengatik al-datu zuten euren jabetasuna, 9k

trukatzeengatik, 790k jaraun-tsiengatik edo herentzian, etabeste 461ek beste egoera ba-tzuengatik.Nafarroari dagokionez,

2014ko ekainera arte egindakoeragiketak 346 izan dira, 2013koekainera arte egindakoak baino%19,3 gehiago. Espainian, batez besteko gora-

kada %8,8koa izan da aurten

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan etaNafarroan egondakoa baino na-barmen txikiagoa.INEk azaroan ezagutzera

eman dituen datuen arabera,irailean etxebizitzen salmenta%13,7 igo da Espainia mailan.INEren datuen arabera, pasaden iraila izan zen azken bost ur-teetako salmenta gehien izanzen hilabetea.

Salmenta datu hauek igotzea,hein handi batean, bigarren es-kuko etxebizitzen salmentarenondorio dela dio INEk. Espai-nian bigarren eskuko 18.000etxebizitza saldu dira; pasa denurteko irailean baino %37 gehia-go.Bestalde, saldutako etxebizi-

tzen %89,2 etxebizitza libreak di-rela ere badio estatistiken insti-tutuak. Urtebeteko tartean24.096 etxebizitza libre saldudira guztira. Babes Ofizialeko etxeei dago-

kienean berriz, Espainian guzti-ra 2.928 etxebizitza saldu diradenbora tarte berean. Iazko irai-larekin alderatuta, %17,7 igo damota honetako etxebizitzen sal-menta.

Prezioak beherantzEtxebizitzen salmenta gutxikaigotzen hasi bada ere, prezioekoraindik beheranzko joeran ja-rraitzen dute, INEren arabera. Tinsa IMIE Orokorra eta Mer-

katu Handien indizearen urrikodatuen arabera, urteroro %4,2jaisten da etxebizitzen prezioa,eta egun dituzten prezioak 2003urtekoen parekoak dira.

Gutxika-gutxika, etxebizitzen salmentak goranzko bidea hartzen hasi dira, etasalmentak igotzen ari badira ere, etxebizitzen prezioek jaisten jarraitzen dute.

Gorantz, baina oso gutxika

Etxebizitzen salmenta igotzen hasi bada ere, etxe ugari daude oraindik hutsik edo geldituta. AIMAR MAIZ

Urtebeteko epean%15,8 igo da etxeensalmenta Araba,Bizkai eta GipuzkoanEgungo etxebizitzenprezioak 2003 urtekoprezioen pareandaude

//3Etxebizitza gehigarria

GOIERRIKO HITZAOsteguna, 2014ko azaroaren 20a

Zer eskaintza egiten du Etxebi-dek: babes ofizialeko etxeak,pribatuak… alokairuan, sal-mentan...?Eusko Jaurlaritzaren etxebizitzapolitikaren misioa da merkatuaskean etxebizitza duina , egokiaeta irisgarria eskuratu ezin dute-nei horretarako aukera ematea,batik bat, krisi ekonomikoarenondorioz beharrean dauden per-tsonei. Helburu hori lortzeko,gaur egun alokairuan 11.000etxebizitza baino gehiago kude-atzen ditu, eta salmentarako ba-bes ofizialeko etxebizitzak susta-tzen ditu Etxebidek; erregistro-an dituen pertsonen arteanesleitzen ditu denak.Enplegu eta Gizarte politiketa-

ko etxebizitzez gain, eta alokairuparkea handitzeko helburuare-kin, etxebizitza hutsak eskura-tzeko bi programa daude: Bizi-gune eta ASAP. Horien bitartezhutsik dagoen etxezitzaren jabe-ak Eusko Jaurlaritzaren esku uz-ten du etxea eta honek, Alokabi-de sozietatearen bidez, alokai-ruaren kudeaketa integrala

egiten du, eta Etxebiden izenaemanda dagoen eskatzaile batialokatzen dio.Zer eskatzen du jendeak gehienazkenaldian?Iraileko datuak kontuan hartuz,Etxebideko erregistroan inskri-batuta dauden 65.191 pertsone-tatik, %67ak alokairuko etxebizi-tza bat eskatzen du, eta %33akerosteko. Gipuzkoari begiragehiengoak erosteko eskatzendu; Araba, Bizkai eta Gipuzkoanegoera hori ematen den bakarrada Gipuzkoa: zehazki, %58ak es-katzen du alokairua eta % 62akerosteko.Egoera ekonomikoa aldatzenari da eta, ondorioz, salmentekere goranzko joera hartu dute.Zein da Etxebiden joera?Azken urtean, alokairua eroske-tari gaildenduz joan da eskaeraribegira, eta aldaketa horren arra-zoi nagusiak hurrengoak dira:etxebizitza erosteko beharrezkofinantzaketa aurkitzeko zailta-sunak, lan-munduan gailentzenari den ezegonkortasuna etaetxebizitzaren inguruan kultura

Momentu honetan VISESAk Be-asainen 11 etxebizitza tasatu ditusalmentan. Bestetik, alokairuan,Bizigune Programan 141 etxebi-zitza daude Goierrin.Hipotekak erraz ematen al di-tuzte bankuek? Eta aurreko ur-teekin alderatuta?Nabaria da gaur egun erakundefinantzieroek baldintza zorro-tzagoak ezartzen dituztela fi-nantziazioa emateko momen-tuan, eta horren eraginez zailta-sun gehaigo daude babesofizialeko etxebizitza bat eroste-ko. Egoera horiei aurre egiteko,Eusko Jaurlaritzak kreditu-era-kundeekin finantza-lankidetzahitzarmen bat du, eta horretankreditu-erakundeek emandakomailegu kualifikatuen interes-tasak adosten dira.Higiezinen enpresa asko itxi di-

tuzte azkenaldian. Horren era-ginik nabaritzen duzue?Eusko Jaurlaritzak arlo publiko-aren eta pribatuaren artean el-karlana sustazeko hainbat hi-tzarmen sinatu izan ditu, eta ho-rien artean HigiezinenJabetza-Agenteen Elkargo ofi-zialekin elkarlana bultzatu izanda azkenengo urtetan. Alde ba-tetik, azalera-eskubidean eraiki-tako babes ofizialeko etxebizi-tzen lurzoruaren salmentarakoeskariak tramitatzeko hitzarme-na sinatu izan da; eta bestetikASAP programan haien parteha-tzea ezin bestekoa da, haiek bai-tira hutsik dauden etxebizitzakbilatu eta ondoren kontratuagestionatzen dutenak. Beraz,gaur egun zailtasunak badituzteere, jabetza-agenteen lan ona az-pimarratu behar da.

aldaketa. Momentuz, joera horimantentzen ari da eta alokairu-ko eskaera handituz doa.Zer adinetako jendeak erostenditu etxeak? Nork alokatzenditu? Joera hau aldatu egin da?Biztanle gazteek egindako etxe-bizitza babestuaren eskaera mu-rriztu egin da nabarmen azkenurteetan; bai kopuru absolutue-tan, eta baita kopuru erlatiboe-tan ere, erregistratutako pertso-nen guztizko kontuan hartuta:gaur egun Etxebideren eskaeraorokorraren %44 dira eta eskae-ren %67a ziren 2006an.Beraz, krisiaren eraginez, 30

urte baino nagusiagoak direnpertsonen pisu erlatiboa eta ab-solutua handitu egin da.Babes ofizialeko etxerik bada-go salgai edo alokagai Goie-rrin?

«Inskribatuen%67akalokairuaeskatzen du» MIREN SARATXAGA DE ISLA

Eusko Jaurlaritzako EtxebizitzaPlangintzaren eta Prozesu Eragileenzuzendariak Etxebide EtxebizitzarenEuskal Zerbitzuak esakintzen dituenaukerak eta eskatzaileen joerak azaldu ditu.

HITZA

4 //Etxebizitza gehigarria

GOIERRIKO HITZAOsteguna, 2014ko azaroaren 20a

Etxebizitza bat eros-teko dirua edukibehar da, dudarikgabe. Diru horiizanezean, ordea, eska-

tu egin behar izaten da, norba-nakoei, edo bankuei, hipotekabidez. Mailegua eskatzeko,baina, hainbat baldintza betebehar izaten dira.

Krisialdi ekonomikoa hasiaurretik, erraztasun handia-goz ematen zituzten bankuekhipotekak, baina, krisialdiahasi zenetik, hipoteka batemateko baldintzak asko zo-

rroztu dira. Esate baterako,orain urte batzuk etxebizitzabatek balio zuenaren %107aematen zuten zenbait bankukhipoteken bidez (BEZa ere ba-rruan sartuz, alegia); banketxeberean, egun, etxebizitzak ba-lio duenaren %80 soilik ema-ten dute.

Krisialdia hasi zenetik hona,hipotekak emateko irizpideaklehundu egin dituzte pixkabat, baina utzitako diru horiitzuliko denaren segurtasunaeskatzen dute bankuek. Halaere, pertsona bakoitzaren ka-

sua aztertzen dute hipotekabat ematerakoan: pertsonarenegoera, etxebizitzaren pre-zioa...

Erosle gutxiagoHori gutxi balitz, etxeen eros-leak ere geroz eta gutxiagodira. «Etxea erosten duen jen-deak poltsikoa beteta izatendu, eta erositako etxebizitzaknorberak gozatzeko izatendira normalean, ez horiekinnegozio egiteko, garai bateanegiten zen bezala», dio ban-kuetxe bateko langile batek:

«Ez da espekulatzeko garaiona». Haal, dirua duenaren-tzat, garai ezinhobea da eros-teko.

Jendea nahiko beldurtutaibili da etxeak erosteko ga-raian, eta egun ere antzera ja-rraitzen du. Lanik gabe dagojende asko, eta lana duten as-kok ere ez dute gerora lan horiizango dutenaren segurtasu-nik, edo irabazi berdinak iza-ten jarraituko dutenik behin-tzat ez.

Etxebizitza bat erosteko,baina, gutxieneko egonkorta-

sun bat behintzat behar da.Horregatik, jendeak ez du iahipotekarik eskatzen. Kutxa-bankek Seguran duen bulego-an, esate baterako, eskatu zenazken hipoteka iazko aben-duan izan zen.

Erosleak faltaEtxebizitzen prezioak oroko-rrean asko jaitsi badira ere, es-kualdean eta inguruan behe-ranzko joera hau ez da horrennabarmena izan. Mediterra-neo inguruan, aldiz, askoz erenabarmenagoa izan da jaitsie-ra. Horrek, hemen erostekoduda-mudan dabiltzanen era-bakian atzera egitera bultzatudu jendea.

Gaienra, babestutako etxeakerosi ordez, ohiko etxebizitzabat erostea gomendatzen duteadituek: «Garai batean bai,alde handiagoa zegoen ohikoetxebizitza baten eta BabesOfizialeko baten artean; ba-bestutakoak askoz merkeago-ak ziren. Egun, ohiko etxebizi-tzen prezioa jaitsi egin da, etapixka bat gehiago ordainduta,Babes Ofizialeko etxeek sor di-tzaketen arazoak ekidin dai-tezke: herentzian utzi, esatebaterako. Babes Ofizialekoetxe bat herentzian jasotzeko,baldintza jakin batzuk bete be-har izaten dira. Etxeak salgai,egon, badaude, baina ez dagojende asko erosteko prest».

Krisialdi ekonomikoa hasi zenekin, bankuek ez dituzte hain erraz ematen hipotekak.Orain, ordea, hipotekak emateko irizpideak lehundu eta eskaintza berriak egiten hasi dira.

Hipoteken irizpideak, lehuntzen

Krisiak eraginda, geroez eta mailegu gutxiago ematen dute banketxeek. ANE ARRIETA

Emandako hipotekak

2014KO ABUZTUANGipuzkoan. 477 hipotekaeman dituzte bankuek. Guztira 37.397.000 euro. Bizkaian. 588 hipoteka emandituzte. Guztira 108.020.000euro.Araban. 95 hipoteka eman di-tuzte. Guztira 8.434.000 euro.Nafarroan. 276 hipotekaeman dituzte. Guztira31.523.000 euro.

6 //Etxebizitza gehigarria

GOIERRIKO HITZAOsteguna, 2014ko azaroaren 20a

Errenta handiena

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoanalokairu handienak dituztenherrien zerrenda.

650 EURODonostia.

600 EUROBilbo eta Gasteiz.

550 EUROAraba:LaudioBizkaia:Zornotza, Barakaldo,Basauri, Berango, Bermeo, Durango, Erandio, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo,Leioa, Mungia, Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Sopela.Gipuzkoa:Andoain, Arrasate,Astigarraga, Eibar, Errenteria,Hernani, Hondarribia, Irún, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Tolosa y Zarautz.

475 EUROAraba:Agurain, Amurrio etaOion.Bizkaia:Abadiño, Abanto etaAbanto Zierbena, Alonsotegi,Arrankudiaga, Arrigorriaga, Bakio, Balmaseda, Barrika, Berriz, Derio, Elorrio, Etxebarri,Gorliz, Gueñes, Igorre, Iurreta,Larrabetzu, Lekeitio, Lemoa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Markina-Xemein, Muskiz, Ondarroa, Urduña, Ortuella, Plentzia, Sondika, Ugao-Miraballes, Urduliz, Trapagaran, Zaldibar,Zalla, Zamudio, Zaratamo, Zeberio, Zierbena, Ziortza-Boli-bar.Gipuzkoa:Aretxabaleta, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Elgoibar, Eskoria-tza, Getaria, Ibarra, Lazkao, Legazpi, Oñati, Ordizia, Orio, Soraluze, Urnieta, Urretxu,Usurbil, Villabona, Zestoa, Zizurkil, Zumaia, Zumarraga.

400 EUROHiru probintzietako gainerakoherriak.

Etxe huts ugari dagoeskualdeko herrie-tan, erabilerarikeman gabe. Horrekherrietako bizitza

soziala gutxitzea ekar dezake,eta hori gutxi balitz, beharrikgabe etxebizitza berri gehiagoegitea ekarri ohi du, etxeakeduki nahi dituzten pertsonenbeharrak hasetzeko.

Horrelako arazoei aurre egi-teko, udaletxe bakoitzak neu-rri ezberdinak hartzen ditu,etxe hutsak dituzten etxeen ja-bei etxeak alokatzera edo sal-tzera bultzatuz –tasak aldatuz,esate baterako–.

Bada, aurtengo urtarriletikhasita, etxe hutsak alokatzekoprogramaren funtzionamen-dua bizkortzen saiatzen ari daEusko Jaurlaritza, eskatzailea-ren eta jabearen arteko harre-mana erraztuz.

Etxebideko erregistroan alo-kairuko etxebizitza eskatzailebezala izena emanda daudenpertsonek eskaera Eusko Jaur-laritzaren etxebizitza publiko-aren zerbitzuaren webgunea-ren bidez egin ahal izangodute, edo bestela, agente la-guntzaileen sarera joz. Etxebi-deko webguneak aldian-al-dian jakinaraziko du eskura-garri dauden etxebizitzenzerrenda, horien kokapenari,higiezinaren ezaugarri nagu-siei eta gehieneko errentei bu-ruzko informazioa emanda,besteak beste.

Errentatzailearen eta erren-tariaren arteko bitartekariaizateaz gain, etxebizitza alo-kairuan jarri nahi duten per-tsonen etxebizitza hutsak lor-tzeaz ere arduratuko da agentelaguntzaileen sarea. Aipatuta-ko agente horiekin adostu dituJaurlaritzak egin beharrekoaldaketak, halaber.

Etxebizitza alokairuan jarrinahi duten pertsona horien-tzat, programaren abantailanagusia da Eusko Jaurlaritza

10.000 euro, eta erantzukizunzibila, 180.000 euro).

Maizterrentzako abantailanagusia, berriz, hauxe da: Eus-ko Jaurlaritzak alokairuengehieneko errentak ezartzenditu, sarrera haztatuen % 30gehienez. Programarekin bategin nahi dutenek, urtean12.000 eta 39.000 euro artekodirusarrera haztatuak egiazta-

arduratzen dela errentak ko-bratzeaz, defentsa juridikoazzein kalteak konpontzeaz.

OnurakHain zuzen, kalteei dagokie-nez, gertakari horiek estaltze-ko beharrezko aseguru-poli-zak kontratatzen ditu Jaurlari-tzak (edukitzailea, 50.000euro lehen arriskuan; edukia,

tu behar dituzte. Errentamen-du-kontratua gauzatzen dute-nean ere justifikatu behar di-tuzte betekizun horiek.

Etxebizitzaren kokapenarenarabera, ASAP programakoetxebizitzentzat hileko ondo-ko taulako errenta hauek eza-rriko dituzte gehienez. Infor-mazio gehiago www.etxebi-de.euskadi.net helbidean.

Eusko Jaurlaritzak etxe hutsen alokairuari bultzada eman nahidio. ASAP programa jarri du martxan horretarako, Etxebiderenbidez. Etxeak alokatzeko gehienezko prezioak ere ezarri dituzte.

Etxe hutsak betetzeaerrazagoa da orain

Etxe hutsak merkaturatzeko aukera ematendu Etxebidek, salgai edo alokatzeko. ANE ARRIETA

Ordiziako SanJoan auzoan,etxebizitzensustapen berriaari da egitenPeñagarikano

Etxegileak enpresa. Ordiziakoerdigunetik pauso batera, esku-ragarri izango dituzu eskolak,dendak, tabernak, kiroldegia,udaletxea eta gainerako herrikozerbitzuak. Gainera, auzuneakN-1 errepiderako sarrera ere ba-dauka, eta horrek inguruneare-kiko komunikazioa errazten du. Peñagarikano etxegileak en-

presak Ordizian dituen etxebizi-tzek zure aurreikuspen guztiakbeteko dituzte, eraikuntza pro-zesuan erabilitako materialenkalitate bikainagatik eta etxebi-zitzek duten barne banaketaga-tik eta diseinuagatik: etxebizitzaguztiek hiru logela, bi komun,sukaldea eta jangela-egongeladute. Hala ere, proeiktuan ze-haztuta dagoen banaketa alda-tzeko aukera ere badago, etxebi-zitzak bakoitzaren nahietara etabeharretara egokituz.Peñagarikanok 20 etxebizitza

eraikiko ditu San Joan auzoan,eta dagoeneko erdiak saldutadaude. Hala ere, oraindik tipolo-

gia ezberdinetan aukera interes-garriak daude. Hiru logelakoetxebizitzak 190.000 euroan ha-sita eskura daitezke, 85 eta 98metro koadrokoak. Garajeak ereeskuragarri daude.

Babes ofizialekoetxebizitzak ere baiOrdizian bertan, bigarren es-kaintza bat ere badu Peñagarika-no etxegileak enpresak: salmen-ta libreko babes ofizialeko etxe-bizitzak. Eusko Jaurlaritzarenbaldintzak betetzen dituzten

hiru logelako etxebizitzak dira,garajearekin eta trastelekuare-kin aukeran; 153.000 eurotik au-rrera daude salgai. Edozeinen eskura dauden

etxebizitzak dira, eta eskuratu

Zure beharretara egokitutakoetxeak Ordizian, San Joan auzoan

Tipologia ezberdineko 3 logelako etxeak dira,Txindoki eta Aizkorrirabista ederrekin

Salmenta librekobabes ofizialekoetxeak ere salgai dituPeñagarikanok

ahal izateko nahikoa da hiru bal-dintza betetzea: Araban, Biz-kaian edo Gipuzkoan erroldatu-ta egotea, 9.000 eta 39.000 euroarteko diru sarrerak izatea etabeste jabetzarik ez izatea. Baldintza horiek betetzen di-

tuen edonork luke etxebizitzahauek erosteko aukera, gehiengustatzen zaion lotea aukeratuondoren. Alokagai erosteko au-kerarekin ere eskuratu daitezkeetxebizitzak.

Informazioa eta salmenta:Urola kalea, 6 (Azpeitia)

943 81 47 50Obran aurrez hitzorduarekin:

608 52 43 10

//7Etxebizitza gehigarria

Publierreportajea

GOIERRI HITZAOsteguna, 2014ko azaroaren 20a

8 //Etxebizitza gehigarria

GOIERRIKO HITZAOsteguna, 2014ko azaroaren 20a

Etxean goxo egoteagauza ederra da,neguan batez ere,eta horretan askolaguntzen du bero-

gailu sistema egokia izateak. Etxearen tamainaren eta for-

maren arabera, berogailu siste-ma bat bestea baino hobea izandaiteke beroa etxe guztian ondobanatzeko.Gustu kontua erebada sarri, edota baita gehiagozeri begiratzen zaion ere: erosota-sunari, bero motari, etxea bero-tzeko behar den denborari... Etanoski, prezioari ere begiratu be-har zaio: bai berogailu hori insta-latzea zenbat kosta daiteken etabaita erabilerak ere zer gastu su-posatzen duen.

Etxebizitzaren araberaAltsasuko Salmen etxekoen us-tez, «ez dago berogailu sistemaegokiagorik edo desegokiagorik.Berotu behar den gunera egoki-tzea da garrantzitsuena». Esatebaterako, etxe handia izan arren,bi solairu txikitan banatuta bada-go, sua beheko zatian badago, goi-ko zatia ere dezente berotzen du.Etxearen tamainaz gain, etxea

kokatuta dagoen ingurua etaetxean bizi direnen bizi-ohiturekere berebiziko garrantzia duteaukeraketa hau egiterakoan.Etxea handia izanez gero, sua-

ren beroa etxeko beste gela ba-tzuetan banatzeko sistemak ere

badaude. Adibidez, tximiniarenbazterretan ura berotu eta urhori hodien bidez beste gela ba-tzuetako erradiadoreetara bide-ratuz egin daiteke, edo baita bero-tutako airea hodi bidez beste gele-tara banatuz ere. Bigarrensistema honek batzuetan motorbat behar izaten du urrun dau-den geletara iristeko. Ezer erabaki aurretik, horrela-

ko gaietan profesionalak direneigaldetzea da biderik egokiena,gerora hartutako erabakiarekinez damutzeko.

Berotu baino gehiagoBerogailu sistema ezberdin askoeta asko daude eta horiek hartudezaketen lekua, bigarren helbu-ru batekin ere erabil daiteke.Hain modan dauden espazio

irekietan, estantziak (sukaldeaeta egongela, esate baterako) el-karren artean bereizteko ere era-bil daitezke beheko suak. Altueraerdia duten pareten barruan txi-miniak jarriz, gelak zatitu daitez-ke, eta tximiniak bi aldeetarakristala izan dezake, sua bi aldee-tatik ikusteko moduan utziz etaberoa bi aldeetara botaz.Hala ere, etxe txikia izan arren,

ez pentsa ohiko berogailuak dire-nik aukera bakarra. Merkatuantamaina ezberdinetako tximiniasistema ezberdinak daude, etaleku gehiegi hartu gabe etxeabero mantentzea lortu daiteke.

Neguan etxea bero edukitzeko modu askodaude. Ez dago sistema bat bestea bainohobea, bakoitzak bere alde onak eta txarrakbaititu. Etxearen ezaugarriak kontuanhartu behar dira aukeraketa ona egiteko.

Etxean goxoegoteko zer?

Tximiniek, etxeak berotzeaz gain, gela ezberdinak banatzeko ere balio dezakete. ANE ARRIETA

Oso leku gutxi hartzen duten tximiniak ere badaude. ANE ARRIETA

Gomendioak

Hamar minutuz aireztatu.Etxeko leihoak hamar minu-tuz irekita edukitzaearekinnahikoa da ondo aireztatzeko.Ahal bada, gainera, berogailuapiztu aurretik ireki behar dira.Eguzkiarekin pertsianak ire-ki. Egun eguzkitsuetan, per-tsianak ireki eta gortinak baz-tertu behar dira, eguzkia ba-rrura sartu eta etxea berotudezan. Iluntzen duenean, be-rriz ere itxi egin behar dira, be-rorik gal ez dadin.Tximiniaren junturak ondoitxita.Beroa galtzeko bideakizaten dira tximinietako juntu-rak, eta horregatik, horiek ondoixteak berebiziko garrantzia du.Egurra ondo lehortutakoanerre behar da. Sutara bota be-har den egurra ondo lehortutaegotea komeni da, errazago erre-tzen delako eta bero gehiagoematen duelako.

10 //Etxebizitza gehigarria

GOIERRIKO HITZAOsteguna, 2014ko azaroaren 20a

S u hartuz funtziona-tzen duten berogailusistemen mantenuakberebiziko garrantziadu, batez ere istripu-

rik ez izateko. Ohikoa da garbitugabeko tximinietan pilatzen di-ren zikinek su hartzea, eta kaltehandiak sor ditzake suak, zabal-duz gero. Horregatik, urteanbehin behintzat tximiniak garbi-tzea gomendatzen dute adituek.Enpresa askok, etxeetara joa-

nez, garbiketa zerbitzua eskain-tzen dute, baina, kasu askotan,norberak ere egin dezake lanhau. Baina horretarako, hainbatgauza hartu behar dira kontuan,ondo egin nahi bada behintzat.

Tresna egokiekinTximini zuloak garbitzeko, garaibatean ohikoa zen harri bat edopisu handiko material bat sokabatekin lotu eta tximiniatik berabotatzea, sarri metalezko alan-breekin. Sistema honek, ordea, tximi-

niaren hodia kaltetu dezakeladiote garbitzaile profesionalek:«Hodi horiek bata bestearen gai-nean muntatuta egoten dira, etahorrelako gailuek hodian kalteaksor ditzakete: hodia desmuntatuedo mailatu edo...». Horren ordez, salgai egon ohi

diren erratz moduko gailu batzukegokiagoak dira. Kirten munta-garriak izan ohi dituzte eta kirte-

naren puntan plastikozko, nailo-nezko edo altzairu herdoilgai-tzezko ileak izaten dituzte, garbi-tu behar den tximini zuloarenarabera, bata edo bestea jartzeko.Behin erratz biribilak pasata-

koan, kedarra hoditik beherantzjoaten da, eta tximenetan edodena delakoan du gailura.Bestalde, tximiniak garbitzeko

pastila batzuk ere badaude. Ho-

riek, ordea, ez dituzte horrenbes-te gomendatzen. Pastilla horiektximiniako kedarra erretzendute, eta kedarrak sutan tenpera-tura oso altua hartzen du. Hodiaondo babestu gabe egonez gero,tximiniak hartzen duen tenpera-tura altuagatik, su har dezake.Hondar horiek etxe barrutik,tximiniaren azpialdetik garbi-

tu behar izaten dira. Horrega-tik, lan hauetan hasi aurretiktximiniaren beheko zatia es-taltzea komeni da.

Suarekin etxeetan gertatu ohidiren sute gehienak, hodiak gaiz-ki instalatuta egoteagatik izanohi direla diote horrelakoekin lanegiten dutenek: «Tximiniak, apa-ratuak eurak, beti ondo etortzendira fabrikatik. Instalatzerakounean egiten dira hankasartze-ak», diote. Hodiak instalatzeko arau ba-

tzuk bete behar badira ere, ez dabeti hala egiten: «Gutxienez lauz-pabost metroko altuera izan be-har du hodiak, eta etxearen gailu-rra, punturik altuena, pasa eginbehar du».

Hodia, egoki instalatutaHodia ondo isolatzea komeni da,eta inguruko elementuekiko–etxearen habeekiko, bestelakohodiekiko, paretekiko...– 7,5 zen-timetroko aire zirkulazio tarteaizan behar du gutxienez. Hodiakberak ere, material jakinekoaizan behar du: herdoilezinak etaaleaziozkoak (Aisi 316).

Su hartuz funtizonatzen duten berogailusistemetan, kea tximinietara bideratzekodituzten hodiak garbitzea komeni da,urtean behin behintzat. Lan hau egokiegitea garrantzitsua da gainera.

Tximini zuloakondo eta garbi

Tximiniako hoditik, goitik behera sartzen da erratza, eta honek garbitzen du hodia. HITZA

Erratza muntatu egiten da eta mota askotako buruak daude. HITZA

Tximiniak erratzbereziekin garbitzeada kedarra kentzekomodu seguruenaKedarra goitikbehera erortzendenez, azpialdeababestea komeni daHodia ongiinstalatuta egoteagarrantzitsua da,harriskuak ekiditeko

12 //Etxebizitza gehigarria

GOIERRIKO HITZAOsteguna, 2014ko azaroaren 20a

Etxean eroso egoteko, ingu-ruan armonia lortzeak askohobe dezake norbanakoen bizikalitatea. Hori ahalbidetzeko,ohiko eraikuntza teknikez ha-rago, kontuan har daitezkeenhainbat elementu daude.

Eraikitzen hasi aurretik,bioeraikuntza har daitekekontuan. Bioeraikuntza moduosasungarri eta adeitsuaneraikitzeko artea da, bai natu-rarekiko eta baita pertsoneki-ko ere. Eraikuntzak inpaktuizugarria sortzen du ingurugi-roan eta bioeraikuntzak ahalden neurrian hau gutxitzea du

helburu. Horrez gain, eraiki-nak bertan bizi direnentzaterosoa eta osasungarria izanbehar du.

Irizpide bioklimatikoak erehar daitezke kontuan. Irizpidebioklimatikoekin diseinatzeaeraikina tokiko baldintza kli-matikoetara egokitzea da, na-turak eskaintzen dituen balia-bideak ahalik eta gehien apro-betxatzeko, bai neguan etxeaberotzeko eta baita udan fres-ko mantentzeko ere. Horreta-rako eraikinaren diseinuanbere orubeko eguzki, itzal, hai-ze eta gainerako baldintzak

kontutan hartzen dira, bai etaeraikinari emango zaion for-ma eta itxitura mota ere, siste-ma mekanikoak laguntza gisasoilik erabiliz.

Bestalde, geobiologia dago:toki konkretu batean lurrak(geos) izaki bizidunengan(bios) duen eragina aztertzenduen zientzia da geobiologia.

Feng Shuia Etxebizitza eraikitzeko uneankontuan har badaiteke ere,jada eginda dauden etxeetanarmonia lortzeko zientziarenbila dabiltzanentzat da Feng

Shui zientzia. Feng Shui hi-tzak haizea eta ura esan nahidu. Jatorri txinatarra du etahelburua energia fluxuakaprobetxatzea da, ingurunea-ren armonia bermatu eta be-rau aberasgarria eta osasun-tsua izan dadin lortzeko.

Natura, ingurua eta bizitza-ren fluxuak behatuz eta azter-tuz sorturiko jakinduria da, es-kola eta joera ezberdin asko di-tuena, baina gaur egun eraintuitibo batean gune bakoi-tzak energiak ulertzen eta har-mozizatzen saiatzen dira, kon-tzientzia, paisaia eta tokiko

formetan oinarrituz eta triki-mailu eta superstizio izaerakenduz.

Garai batean, teoria horreknatura ikertzen zuen, klima,argia, astroak… Gaur egun, or-dea, norbera eta etxebizitza-ren elementu guztiak hartzenditu bere gain, baita eraikinbateko gelen eta objektuen ko-kapena ere: oheak, leihoak,ateak, armairuak, ispiluak,mahaiak…

Beraz, norberak bere etxebi-zitza prestatzerakoan kontuanhartu ditzakeen gomendioakdira aipatutakoak.

Etxean armonian eta osasuntsuEtxean, norbanakoaren armonian eta osasunean eragin dezaketen hainbat faktorehartu behar dira kontuan .Horietako batzuk biltzen dituzten zientziak dira hauek

Elementu gutxiko dekorazioa eskatzen du Feng Shui tendentziak, irudikoa bezala, adibidez. HITZA

Feng Shuia

Informazio asko aurki daitekeegun Feng Shuiaren inguruan,baina, zantzu orokor batzukematearren, hauek dira etxeanarmonia lortzeko jarrai daitez-ken zenbait gomendio:

GOMENDIOAKTxukun eta garbi.Etxea txu-kun eta garbi edukitzea go-mendatzen dute adituek. Argi naturala.Argi naturalasartzen utzi: egun argiz ez diralanparak piztuta eduki behar.Ireki pertsianak eta utzi eguz-ki izpiei etxean sartzen.Landareak ondo zaindu. Sa-rrera nagusiaren aurrealdeanez oztoporik jarri, familia ba-karreko etxeak eta antzerako-ak dauzkatenek batez ere.Objetu askorik ez.Geletan ezobjetu gehiegi pilatu.Korridoreetan argia.Korri-dore luzeetan nahiko argi ja-rri.Ispilu eta aparatu elektroni-korik ez. Logelan ez eduki ezispilurik ez eta aparatu elek-tronikorik ere.Aparatu zorrotzekin zen-tzuz.Antenak eta antzerakoaparatu zorrotzak zentzuz ko-katu.

Adinean aurrera egin heinean,etxe erosoa izateak geroz eta ga-rrantzia gehiago hartzen du.Normalean, denbora gehiagopasatzen da etxean adinean au-rrera egindakoan eta etxean ero-so sentitzea oso garrantzitsuada. Parean ahalik eta traba gu-

txien izatea, behar den horretaragehiago makurtu edo altxatugabe iristea... Eta horretarako,mota askotako aldaketak egindaitezke: hasi etxearen egituraaldatzetik, eta heldulekuak jar-tzera arteko egokitzapenak egindaitezke.

Etxearen egiturari dagokione-an, espazio zabalak izatea kome-ni da. Askotan gertatu ohi da,seme-alabak etxetik joandakoangelak soberan gelditzen direla.Bada, horretarako aukerarik ba-dago, paretak bota eta espaziohandiagoak lor daitezke. Pertso-

nen mugikortasunean ahalik etatraba gutxien egoteko ahaleginaegitea ere komeni da; batez ere,altzariak jartzerakoan komeni dahori kontuan hartzea.

Oztopoak kenduz, erosoEtxeko gela guztietan eroso ibil-

tzea garrantzitsua da, baina, oz-topo handienei erreparatu beharzaie batez ere. Normalean, garbi-tzeko unean sortzen dira zailta-sun handienak. Bainuontzia du-txagatik aldatzea izan ohi da kon-ponbiderik onena. Bainuontzihidromasaje batean erlaxatzea

Adinean aurrera, egokitzenAdinean aurrera egindakoan, mugitzeko zailtasun gehiago sortu izan ohi da .Zailtasunhoriei aurre egin eta etxeko bizimodua errazteko asko egin daiteke, aldaketa txiki batzuekin

Komunean, esaterako, aldaketa ugari egin daitezke adineko pertsonak erosoago ibiltzeko. HITZA

14 //Etxebizitza gehigarria

GOIERRIKO HITZAOsteguna, 2014ko azaroaren 20a

ere egokia bada ere, egunerokoanoso jende gutxik hartzen du bai-nua, eta dutxatzeko oso desero-soa izan daiteke bainuontzia.

Batetik, bainuontzira sartzeanekeza izan daiteke, altueraga-tik. Behin barruan, zoruarekinkontuz ibili behar da irrist ez egi-teko, eta espazioa ere nahi bainotxikiagoa izan daiteke. Horrega-tik, bainuontzia dutxagatik alda-tzea gomendatzen da.

Dutxak, gainera, askotarikoakizan daitezke. Barandiaran en-presako Jokin Barandiaranek du-txa «handiak eta praktikoak» go-mendatzen ditu. «Manpara eroso-ak jartzea komendi da» dio,«garbitzeko eta irekitzeko eroso-ak». Bi zatitan ireki daitezkenmanparak ere badituzte, esatera-ko. Hala, dutxatzera doanak bes-te pertsona baten laguntza jasodezake kanpoaldetik, ingurua zi-priztindu eta busti gabe.

Dutxa barruan, nahi izanezgero bi motatako aulkiak jar dai-tezke, dutxatzera doana eseriahal izateko: paretan tolesten di-renak edo ohikoak. Tolesgarriakleku gutxi dagoen kasuetarakooso egokiak izan daitezke, baina,ohiko aulki batekin, behin dutxa-tik ateratakoan, aulkia kanporaatera eta bertan eserita gorputza

lehortzeko aukera ere ematen du.Gainera, komunetan bidetak ge-roz eta gutxiago ikusten diren ga-rai hauetan, dutxan aulki bat iza-teak atal intimoak garbitzekoerraztasunak ematen ditu.

Dutxako zoruari dagokionean,geroz eta gehiago ikusten da ko-mukeko zoruaren baldosa berajartzea. Honek handitasun edozabalkunde sentsazioa ematendio espazioari eta irristik ez egite-ko egun dauden baldosekin ez dainolako arazorik izaten. Honenbarruan, aipagarriak dira ura ka-nalizatzeko dauden sitema be-rriak. Dutxako zoruaren bazter

//15Etxebizitza gehigarria

GOIERRIKO HITZAOsteguna, 2014ko azaroaren 20a

Bainuontziadutxagatik aldatzeaizan ohi da egiten denlehen aldaketa Dutxan eseritaegoteko aulkinormalak etatolesgarriak daude

batean kanal luze bat jar daitekelurraren altuera berean, lehenegon ohi ziren zuloen ordez; ho-nela, estropezu egiteko traba gu-txiago geratzen da zoruan.

Paretetan heldulekuak jartzeaere gomendagarria da zenbait ka-sutan, segurtasuna bermatzekoeta irristaketak ekiditeko.

Komunen artean ere, aukerazabala dago, eta adinean aurreraegin ahala, egokia aukeratzeakasko erratuko du erabilera. Fun-tzio anitzeko komunak daude ba-tetik: bonbaren funtzioez gain,gerbitzeko eta lehortzeko fun-tzioa duten komunek ere bidetaordezka dezakete, lekuz mugitubeharrik gabe eta espazioa iraba-ziz. Garbitzeko ura, gainera, ho-tza edo beroa nahi den ere aukeradaiteke.

Komunaren altuera ere kon-tuan hartzea komeni da instala-tzerako unean, ohi baino altuxea-go jarriz, bertatik altxatzea erra-zagoa izan dadin. Elbarrituentzatsakonera berezia duten komunakere badaudela dio Barandiara-nek.

Konketa ere, erosoKonketa altuera egokian izateaere gomendatzen da, eta zintzilikegotea komeni da elbarrituen ka-suan. Konketaren altzariek apalirristagarriak izatea ere komeni-garria da, kanpora ateratzen di-ren horietakoak. Hala, barrualde-an dauden gauzak, makurtu etaokertu beharrik gabe hartu dai-tezke.

Konketa gaineko ispiluan ar-gia integratzeko aukera ere bada-go, lanparek behar duten espa-zioa eta trabak saihestuz.

Komunean bezala, etxe guz-tian, kanporaka ateratzen direnate irristagarriak jartzea ere go-mendagarria da, ohiko ateek be-har duten espazioa irabazteko etaerosoago ibiltzeko. Ate irristaga-rriak jartzeko obra «erraza» izanohi dela diote Barandiaranekoek.

Komunean bezala, sukaldeanere asko egin daiteke, erosoagolan egiteko. Komuneko konketa-rekin bezala, sukaldeko altzariakere altueraz alda daitezke, gurpil-dun aulkira edo pertsonaren ta-maina egokitzeko. Sukaldean erekanporaka irekitzen diren armai-ru irristagarriak jartzea gomen-datzen dute.

Elektrotresna modernoekinmoldatzeko zailtasunak izatendituzte sarri adineko pertsonek.Merkatuan ukimen bidez fun-tzionatzen duten elektrotresnageroz eta gehiago badaude ere,adineko pertsonentzat egokiago-ak izan daitezke ohiko erruletakdituzten elektrotresnak.

Kanoi altuko iturriak jartzeaere gomendatzen dute, azpian on-tziak erosoago maneiatzeko.

Etxe guztianHortik aurrera, badaude etxeguztian bizitza erraz dezaketenbeste hainbat elementu.

Argia izatea oso garrantzitsuada denentzat. Baina, ikusmenagaltzen hasita dauden adinekoeibereziki komeni zaie lekuak ondoargiztatuta edukitzea. Horrega-tik, «potentzia gutxi behar duteneta argi asko egiten duten LEDargiztapena» gomendatzen duBarandiaranek.

Argiak pizteko eta itzaltzeko,etengailu erosoak izatea ere ko-meni da. Ateak ireki eta ixtekoheldulekuak ere, berdin. Ateeta-ko heldulekuez gain, paretetakoheldulekuak ere oso lagungarrigerta daitezke, eta gurpil-aulkiandauden pertsonentzat heldulekueraisgarriak ere jar daitezke, ko-munean, esaterako.

Oheetan ere aukera handiadago. Ohea altuera egokian ego-tea komeni da, oso baxu badago,jaikitzeko eta ohean sartzeko mu-gimendu deserosoak egin beharizaten baitira. Urrutiko aginteaduten oheak ere badaude, burualdea urrutiko agintearekin igoz,jaikitzea asko errazten dutenak.

Etxean solairu bat baino gehia-go izanez gero, igogailua, aulki-igogailua edo antzerako apara-tuak ere ondo etor daitezke per-tsonaren beharraren arabera.

Eta hortik aurrera, nahi adinagauza aldatu daitezke bizimoduaeta egunerokoa, pixka bat badaere, errazteko: zenbaki handiago-ak dituzten telefonoak jarri dai-tezke, zapatak eta galtzerdiakhainbeste makurtu beharrikgabe janzteko gailuak daude,etxeko paretetan helduleku mo-dura erabiltzeko barrak jarri dai-tezke...

Bizitza errazteko gailu askodaude, eta norberaren beharrenarabera erabiltzea da gakoa.

Bi zatiko dutxako ateak ere badaude, kanpotik laguntzeko. A. ARRIETA

Ohiko zuloaren ordez, ura joateko sistema berriak daude. BARANDIARAN