berezia zenbaki berezia. dbh. 2010eko apirila · 6 hirubide yong li. dbh 2 - 4. maila udako opor...

16
iruner Zenbaki berezia. DBH. 2010eko apirila berezia

Upload: others

Post on 19-Oct-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • irunerZenbaki berezia. DBH.2010eko apirila

    berezia

  • 2

    ARGITARATZAILEA: TB S. L.Salis hiribidea, 21. Irun.

    KOORDINAZIOA eta MAKETAZIOA:Ana Grijalba.

    INPRIMATEGIA:Antza

    TIRADA:2.100 ale.

    LEGE GORDAILUA: SS-230-94

    iruner berezia

  • A G U R R A

    Gazte izatea sortzaile izatearen sinonimoa dela pentsatu izan dut beti eta esku arte-an izan dudan eta orain zuk duzun IRUNEROren ale berezi honek benetan frogatzen du pentsatzen dudana eta errealitatea gauza bat eta bera direla.

    Zuen lanean islatutako kezkak, interesak eta nahiak nire arreta piztu dute kasu guz-tietan, zuek egindako elkarrizketek hunkitu egin naute, bertsoek irribarrea ezpaineta-ra ekarri, idazlanek harridura sortu...izan ere, zuek sortutakoarekin irakurtzearenatsegina bizitzeko aukera izan dut orrialdez orrialde.

    Nire aitzinsolas honek, bere txikian, aurten txoko-txipi honetan jaso ditugun lanenerrekonozimendua izan nahi du, zuen kreatibitate eta eskuzabaltasunari esker, zuekbezalako beste irundar askok aukera dutelako orain Irunen euskaraz egiten denazdisfrutatzeko.

    Gazte izatea mutiri izatearen sinonimoa da. Horregatik, mutirikeria horretatik eskatzen dizuet ez zaiteztela sormen horretara muga. Euskararen unibertsoak egu-nero behar zaituzte: etxean, herriko zoko-bazterretan, lagunartean…etengabe eus-karaz sortuz eta sortuz, hitz eginez, euskara plazara eramanez…

    Zuen irakasleei ere nire diosala eta esker ona, behar bezala zuengan erein baituteeuskararen harra.

    Irunen, 2010eko martxoan

    Fernando San Martín GubíaEuskara Ordezkaria

  • 4

    DUNBOAParkour 7Elkarrizketa. Nika raperoa 8

    EL PILARArraina eta txakurra 12Gure aiton-amonen Irun 13

    HIRUBIDEEskolazainari elkarrizketa 5Lasarte-Oria 6

    SAN VICENTE DE PAULKomikia 16Zer da poesia ? 11

    TOKI-ALAIEuskarari ostikadak 9Bertsoak 10

    TXINGUDIMaialen Lujanbio bertsolaria 14Euskal eskubaloia 15

    A u r k i b i d e a

  • 5

    Hirubide DBH 1

    “Aldizkarian ateratzeko ez al da, ba,ospetsua, famosoa izan behar?”. Horixe pen-tsatu genuen irakasleak Irunero aldizkarirakoelkarrizketa egin behar genuela esan zigune-an. Ohartu ginen, ordea, aldizkariari bistadi-zoa bota ondoren, aldizkarian “ezezagun”diren hainbat pertsona agertzen direla.Jakina! Herrikoa herritarrentzat!

    Horren atzetik, denbora askorik ezgenuela kontuan hartuta, eta ospetsuekin hitzordua izatea hain zaila dela ikusita, ingu-rukoei erreparatu genien. Horrela, irakasleakhainbat aukera eman zizkigun: ikastetxearenzuzendaria, ikastetxearen ikasketaburua,ikastetxearen atezaina ... Guk atezaina auke-ratu genuen: Joxe Mari. Horra elkarrizketa.Guk: Nongoa zara?Joxe Marik: Donostiakoa.G: Zenbat urte daramatzazu lan hori egiten?J. M.: 8 bat urte. Hirubiden 3 urte, 2 hilabeteeta erdi.G: Zure lana gustatzen zaizu? Zergatik?J.M.: Bai, ez delako oso lan sistematikoa.Hainbat lan egiten ditut, eta ez dira berdin-berdinak: fotokopiak atera, koadernoak egin,eskolan zenbait konponketa egin...G: Lan asko izaten al duzu?J.M.: Egunaren araberakoa izaten da lana.Batzuetan, lanez gainezka ibiltzen naiz; bestebatzuetan, aldiz, lasaixeago ibiltzen naiz.G: Zergatik aukeratu zenuen lan hori?J.M.: Halabeharra, kasualitatea izan zen.Oposizioa atera zen (lagunek aipatu zidaten)eta aurkeztea pentsatu nuen. G: Nola portatzen dira eskolako neska-mutilak?

    J.M.: kar, kar, kar... Nirekin, oro har, ondo.Toki guztietan bezala badira ale bitxiak, “sal-buespenak”, aztoratzen eta zeure onetik ate-ratzen zaituztenak, baina, oro har, ondo.Ordea, zentroko materialari dagokionean,txarto: ez dute zaintzen, egia esan!G: Zer gustatzen zaizu gehien eta gutxienzure lanean?J.M.: Gehien... ikasleei adarra jotzea, ” bazi-latzea”, kar, kar, kar... fotokopiak ateratzea,enkarguak egitea ere gustatzen zait. Gutxien,pertsianak konpontzea., lan zilina, komuneta-ko konponketak egitea...G: Zenbat gauza konpontzen dituzu egu-nean?J.M.: Egunak izaten dira. Batzuetan, lehenesan dudan bezala, lan asko izaten dut. Egiaesan, baditut egunero egin beharrekoak, foto-kopiak esaterako; beste batzuk, aldiz, noizbe-hinka egin beharreko lanak izaten dira, koa-dernoak egin, gauzak konpondu eta abar.Egunaren araberakoa, bai!G: Atezaina, kontserjea izango ez bazina,zer izan nahiko zenuke, zer beste lan eginnahiko zenuke?J.M.: Soinketa irakaslea izango nintzatekegustura. Beti gustatu izan zait kirola; horrega-tik, kirolarekin zerikusia duen beharrean aritzea gustatuko litzaidake.

    Sarreran aipatu bezala, ez da “famosoa”,baina denok dugu, beti, zerbait esateko... etadenok dugu, beti, zerbait ikasteko.

    HIRUBIDE BHI – DBH 1.SebastianBallesteros, Paulo Goncalves, OthmaneHameddine, Laura Mayoral, Orel Ruiz,Guillermo Vázquez, Jennifer Montoya.

  • 6

    Hirubide Yong Li. DBH 2 - 4. maila

    Udako opor egun arrunta zen, ez nuen ezer egiteko. Neure kontura bidaia egitea bururatu zitzaidan. Goizeko zortzi eta erdiak ziren ohetik jaiki nintzenean, amaren betiko gosaria hartu,ordenagailua piztu eta google ireki. Ikaragarri gustatzen zait ordenagailua, baina goiz hartan eznekien zer egin; gainera, lagunak nor bere herrian ziren.

    Sofan eserita nengoen, zer egin jakin gabe... orduantxe bururatu zitzaidan bidaia edo txan-go txikia antolatzea eta leku berriren bat ezagutzea. Arropa jantzi, trenerako dirua eskatu, amarimusua eman eta etxetik atera nintzen. Topoaren sarreran, aukera ugari nuen begien aurrean:Pasaia, Bentak, Trintxerpe... Lasarte!!! Izen hori gustatu zitzaidan; txartela erosi eta trenera sartunintzen.

    Lasartera ailegatu nintzen, haize fresko-freskoak nire aurpegia jotzen zuen, hango ikuspegiaeder-ederra zen, hitz batzuekin adieraztezina. Goizeko hamaikak ziren oraindik, denbora askoleku horretan zehar ibiltzeko. Kioskoan mapa erosi eta txangoa hasi nuen. Parke batera iritsi nintzen: ume batzuk gurasoekin jolasten ari ziren, ez zitzaidanez interesgarria iruditu neure bide-ari jarraitu nion, mapari begira.

    Geroago, jatetxe txinatar baten aurrean nintzen. Usain ederra ateratzen zen ate gorri harta-tik, pixka bat gose nintzen, baina oso goiz zen oraindik. Aldamenean, cyber-café horietakoazegoen, jendez beteta. Sartzeko gogo handia nuen, dirua alferrik galtzeko gogorik ez, ordea.Hogei metro ibilita, gutxi gorabehera, gozo-denda ikusi nuen: hortz ederrak ez ditudanez, eznintzen sartu.

    Eskola bateraino ibili nintzen, izen arraroa zeukan: Sasoeta. Eskola handia zen, kolore zuri-koa; patio zabala zuen, baina uda zenez, itxita zegoen. Ordu biak ziren, goseak nengoen! Jatetxebat aurkitu nuen eta patata-tortilla eskatu nuen, baso bat muztiorekin. Bukatu nuenean, ordaindueta kalera atera nintzen .

    Mapari begira, hipodromoa bilatzen hasi nintzen. Nekez, baina azkenean ailegatu nintzen.Usain txarra zegoen, normala zen. Zorte handia izan nuen, aitaren lagun batekin egin nuelakotopo. Zaldia zuen sokarekin helduta. Zaldi ederra, handia, kolore beltzekoa, ilea ere kolore bere-koa. Gizonarekin hitz egin eta zaldiz ibiltzen irakatsiko zidala esan zidan. Bostak arte zaldian ibi-lita, gizona agurtu, eskerrak eman eta etxerako bidea hartu nuen. Etxera iritsi nintzenean, neukere kiratsa nuen. Dutxatu eta gero, lo seko geratu nintzen. Ze egun polita! Urrutira joan gabe!

  • 7

    Dunboa Aitor Rubio eta Jon Guitera. DBH 1 - 2. D

    P A R K O U RAupa jente! Honekin batera parkourra garrantzia hartzen joatea nahi dut gaz-teriaren artean, jakin dezaten kirola egiteaz gain oso dibertigarria dela. buenoba hemen duzue nire komentarioa ea norbait ikusten duen eta animatzen denpraktikatzen. Aio lagunak, hurrengorarte!!!!!!!!.Animatzeko, kirola den gauza bitxi hau zertan datza argituko dizuet:

    Dakizuenez parkour kaleko kirola da. Horren bidez korrikan zabiltzanean etaoztopo bat ikusten duzunean, ez duzu bira ematen edo inguratzen, ez. Goitik,saltu egin edo zeharkatu nahi duzun moduan eta hori egiten duzunean parkour-a egiten ari zara. Nik batzuetan 2 edo 3 lagunekin egiten dut eta oso ondopasatzen dugu eta kirola egiten dugu.

    Hemen dituzue bideo batzuk:

    http://www.youtube.com/watch?v=gg8ObAHbKNohttp://www.youtube.com/watch?v=fMrZjqM61CQ&feature=relatedhttp://www.youtube.com/watch?v=Av-XsOINNmA&feature=fvw

  • 8

    Dunboa DBH 2

    Amaia. Egunon, egunon guztioi. Gaurgure estudioetara etorri da arrakasta han-diko raperoa, Nika. Hemen dagoen bitar-tean azalduko digu nola bururatu zitzaiz-kion bere kantuen letrak, zein den bereinspirazioa eta bere bizitzari buruzko zertxobait kontatuko digu. Egunon, Nika.

    Nika. Egunon, bai

    Amaia. Beno, azaldu nolatan burutzenzaizkizu horrelako letra erromantikoak,zertan inspiratu zara?

    Nika. Ba, ez da hain erraza kantu batidaztea, guk, raperoek sentitzen dugunaidazten dugu; esan nezakeen inspirazioabarruan dudana, sentitzen dudana dela.Barrukoa kantuetan islatzen dut.

    Amaia. Orain, 14 urte dituzu, gazteegiaarrakasta lortzeko edota zure lana eza-gutzera emateko. Zenbat urterekin hasizinen idazten?

    Nika. Txikitatik rap musika gustatu zait,nire kantak 12 urterekin idazten hasi nintzen, baina kantatzen orain dela hila-bete batzuk.

    Amaia. Zure kantu gehienen gaia zeinda?

    Nika. Denetatik egiten dut, baina gehiengustatzen zaizkidanak amodiozko kantuak dira.

    Amaia. Zure familiak onartzen du, 14 urtebakarrik izanda, musikara dedikatzea?

    Nika. Nire amari ez zaio inporta, eta nireaitak asko laguntzen dit, berak estudioaerosi dit eta horrela grabatu dezaket erra-zago.

    Amaia. Orduan esan dezakegu laguntzaasko duzula, hori ondo dago, jejejeje...Letrak bakarrik idazten dituzu, edo batzuetan trabatuta geratzen zareneanlagunek laguntzen dizute zertxobait?

    Nika. Nik bakarrik idazten ditut, inspiratzen naizenean bakarrik idaztendut.

    Amaia. Beno Nika, eskerrik asko etortze-agatik. Espero dugu berriro gurekinhemen izatea. Agur.

    Nika. Bai, elkar ikusiko dugu, agur, bestebat arte.

    Amaia Manjón eta Verónica Rakivnenko

    Nika raperoa

    Nik amets handia dut: Badakit egunen batean idazten ditudan kantak nonahientzungo direla, horregatik ametsa egia bihur dadin buru belarri ari naiz egune-ro nere sentipenak idazten, kantatzen. Lagunak esan dit promozionatzeagarrantzi handiko gauza dela. Hona hemen niri egindako elkarrizketa.

  • 9

    Toki-Alai DBH 1

  • 10

    Toki-Alai Miren Pérez. DBH 2 - 4. maila

  • 11

    San Vicente de Paul DBH 2 - 3. maila

    Niretzat poesia, malko edo irribarre baten hitzak dira.(Miriam Egües)

    Poesia adierazpena da. Zuk egiten duzuna. Zure sentimenduakadierazten dira, zure askatasuna. Guk barruan dugu eta alai

    ematen dugu.(Joseba Salaberria)

    Poesia, lore bat bezala. Beti polita.(Ignacio Arto)

    Poesia pintura da, arkatza hartu eta sentimenduak adierazi.(Maite Gracenea)

    Poesia, bihotzetik ateratzen zaizkizun gauzak erreal bihurtzea. Sentitzen dituzun gauzak ukitzea, eta pentsatzen dituzun gauzak besteei islatzea.(Marcos del Río)

    Poesia artea da. Edonork barruan sentitzen duena adieraztekoartea. Edozein sentimendu edo pentsamendu adierazteko artea.

    (Julen Fraile)Gure errealitatea islatzeko erabiltzen dugun eskua da.(Maite Céster)

    Poesia bihotzetik ateratzen diren pentsamentuak dira.(Jon Karrikaburu)

    Poesia barrutik ateratzen den sentimendua da eta lan pertsonal bat da.(Joana Almeida)

    Poesia nola sentitzen zaren adierazteko era da.(Nagore de Pedro)

    Poesia sentimenduen eta irudimenaren mundu bat da.(Javier Bohoyo)Pertsonak sentitzen duena idatzita, erritmo eta errima batekin.

    (Sara Hurtado)

    Niretzat poesia esentzia da, pertsona bati berarekin egiaz sen-titzen duzuna esateko, armoniotsuki eta bihotz bihotzetik.(Diego Torres Martín)

    Poesia, sentimenduak adierazten dituen komunikatzeko era berezia da.(Julen Jeannenez)

    Nik uste dut poesia sentimendu oso handia dela, batzuetan ema-ten duguna eta besteetan jaso.(Mabel Liliana Arias Ortiz)

    Guretzat zer da poesia?

  • 12

    El Pilar Mireia Aldaya. DBH 1

  • 13

    El Pilar DBH 2 - 4. maila

  • 1. BERE IBILBIDEA:Maialen Lujanbio Zugasti, Hernanin(Gipuzkoan) jaio zen 1976ko azaroa-ren 26an. Euskal Herriko emakume bertsolariezagunena da. Arte Ederretan lizen-tziaduna da. 2009az geroztik Txapeldun nagusiada bertsolaritzan, txapela eman diote-lako pasa den igandeak 18an eta beraizan da lehenengo neska sari potolohau irabazten.Maialen erremerrea da, baina horrekez dio kikildu bere ametsa lortzerako-an, alderantziz, txapela irabazi du etatraba hori ez da zailtasuna izan, akui-lua baizik, beste gauza askoren arte-an.2. IRABAZI DITUEN SARIAK:LEHENENGO POSTUA:1991ko Gipuzkoako EskolartekoBertsolari Txapelketa. Handien mai-lan. 1994ko Gipuzkoako EskolartekoBertsolari Txapelketa. Handien mai-lan. 1990eko Gipuzkoako EskolartekoBertsolari Txapelketa: taldeka.Txikien mailan. 2003ko Gipuzkoako BertsolariTxapelketa 2009ko Bertsolari Txapelketa NagusiaFINALISTA:1988ko Gipuzkoako EskolartekoBertsolari Txapelketa. Txikien mai-lan. 1992ko Gipuzkoako EskolartekoBertsolari Txapelketa: txapeldunorde. 1993ko Gipuzkoako EskolartekoBertsolari Txapelketa. Handien mai-lan. 1997ko Euskal Herriko BertsolariTxapelketa Nagusia. Handien mailan. 2001eko Euskal Herriko BertsolariTxapelketa Nagusia: txapeldun orde. 2005eko Euskal Herriko BertsolariTxapelketa Nagusia 1990eko Euskal Herriko EskolartekoBertsolari Txapelketa: txapeldunorde. Txikien mailan. 1991ko Euskal Herriko EskolartekoBertsolari Txapelketa. Nagusien mai-lan.

    1992ko Euskal Herriko EskolartekoBertsolari Txapelketa. Nagusien mai-lan. 1994ko Euskal Herriko EskolartekoBertsolari Txapelketa: txapeldunorde. Nagusien mailan. SARIAK:1992ko Lizardi saria: bertso onenari. 1992ko Osinalde saria: 1. postua etabertso onenaren saria 1991ko Xenpelar saria: bertso onenari. 3. FINALEKO AZKEN BERTSOA:Gogoratzen naiz lehengo amonenzapi gaineko gobaraz / gogora-tzen naiz lehengo amonaz, gaur-ko amaz ta alabaz / Joxei eta zueimila zorion, miresmenaren zirra-raz / ta amaituko dut txapel zatibat zuek guztiontzat lagaz / Gurebidea ez da erreza bete legez, jui-zioz, trabaz / Euskal Herriko lauertzetara itzuliko gara gabaz / etahemen bildu dan indarraz, grinazeta poz taupadaz / herri hau sortzen segi dezagun euskaratikta euskaraz.Hasieran amonaz, alabaz eta umeazhitz egitea hasten da, gero jende guz-tiari dedikatzen dizkio pare bat lerroeta euskarari azkeneko biak.4. GALDERA BATZUK:4.1. Balio berdina al dauka emaku-me batek irabazteak?Nire ustez ez du balio berdina, ema-kumeek aitzin aroan etxeko lanakegiten, umeak zaintzen …pasatzenzituzten egunak eta gizonak berriz,tabernan lagunekin bertsoak edohalakoak botatzen. Gizonek emaku-meek baino zailtasun gutxiago izandituzte, horregatik Maialenek merituhandiago dauka, gainera lehenengoemakumea izan da sari hau irabazteneta horrek esan nahi du, proportzioanez daudela hainbeste emakume bertsolari.4.2. Ze zailtasunekin topa daitekeemakume bertsolari bat?Emakume bertsolarien zailtasunikhandiena gizonezkoak ongi ez hartzea da, orain jada, berdinak garaguztiak, baina lehen hori gizonezkoen“lurraldean” sartzea zen, bertsotan

    gizonezkoak bakarrik aritzen zirela-ko. 4.3. Zertan aldatu da bertsolaritzaazken urte honetan?Aurtengo Bertsolari TxapelketaNagusiak iragana eta geroaren artekomuga zirriborratuko du heldu denigandean, abenduak 18. Finala jokatzeko eszenatokia aldatzeaz gain -Bertsozale Elkarteak BilbaoExhibition Centreko (BEC) BizkaiaArena aukeratu baitu DonostiakoBelodromoaren ordez-, TxapelketaNagusiaren hamalaugarren ediziohonek bertsolaritzaren geroko bila-kaera definituko duten marka kuanti-tatibo eta kualitatibo berriak ezarriditu. Azken hamar urteetako aldaketa-rik sakonena emakumeen parte hartzea izan da. Kopuruei so eginezgero, hauxe da bertsolaritzaren histo-rian inoiz antolatu den txapelketarikjendetsuena. BECeko laugarren pabi-lioian, 12.000 eserleku jarriko dirafinala bertatik bertara ikusi nahi dute-nentzat -Belodromoan baino 4.500eserleku gehiago, alegia-, eta antolat-zaileek emandako datuen arabera,azken saioa jokatzeko astebete eskasfalta delarik, sarrera guztien %75 sal-duta daude.5. ZER NOLAKO GARRANTZIADU BERTSOLARITZAK EUSKAL HERRIAN?Oso garrantzitsua da euskaldunentzatbertsolaritza, jarraitzaile ugari izateazgain, gure kulturaren oso zati handiabaita eta gainera, mantendu nahiduguna.6. MUNDUAN ZEHAR EGITENAL DA BAT-BATEKO KOMUNI-KAZIOA ERE?Kultura gehienetan edo guztietan,ahozko tradizioa badute beraien bizitza aztertu eta azaltzeko tresnaezinbestekoa dena, lehengo eta orain-go bizitza, alegia, eta bat-batean, gai-nera.Adibidez; Andaluzian, Cadizen“Las Chirigotas”, Aragoan, “Las JotasAragonesas”, Argentinan, Brasil,Uruguay eta Chilen “los payadores”,“los repentistas de décimas”Cuban,e.a.

    14

    Txingudi Maialen Etxezarreta. DBH 2 - 3. D

    MAIALEN LUJANBIO ETA BERTSOLARITZA

  • 15

    Txingudi Iurgi Urbina. DBH 2 - 4.E

    Artikulu honetan Euskal Herriko eskubaloi taldeei buruz hitz egingo dut.Adibidez: Arrate, Bidasoa, Akaba Bera Bera etab.

    Pasa den urrian hasi zen bai emakumezkoen liga eta baita Asobal liga ere, gure euskaltaldeak, bai nesketan eta bai mutiletan, helburu ezberdinak dituzte. Irungo gure taldeak,hau da, Bidasoak, bi urte pasa ondoren 2. mailan diru asko gastatu du fitxaketetan etaaurtengoan bai, aukera asko ditu, dirudienez, igotzeko.

    Pasa den irailean gure bi taldek emakumeenEspainiako superkopan jolastu zuten: Itxako Navarraeta Akaba Bera Beraren artean eta Itxakok irabazi zuen23-24 berdindutako partida jokatu eta gero.Euskal Herriko jokalari onenetarikoa Julen Aginagaldeda, eta orain Espainiako talderik onenean ari da jokatzen, Ciudad Realen. Han, jada 7 titulu irabazi dituurte t´erdian eta lehengo urtean txapeldunen ligakopiboterik onena izendatu dute. Espainiako selekzioanbere postuan titularra da eta partidurik gehienetanberak sartzen ditu Espainiako selekzioko golik gehie-nak.

    Iragan abenduaren22an, Asobal ligakosuperkopa jokatuzen Eibarren etabertan, bi euskal tal-

    dek hartu zuten parte, alde batetik Reyno de NavarraSan Antoniok, lehengo urtean 3. gelditu zelako ligan,eta beste alde batetik Arrate, etxeko taldea delako.Hauetaz gain, pasa den ligako 2 talderik onenak ereEibarren izan dira titulu hori irabazteko asmoarekin,Bartzelona eta Ciudad Real, hain zuzen ere.

    Euskal Herrian bada beste titulu garrantzitsu bat euskal taldeentzat: Euskal kopa.Lehiaketa honetan Euskal Herriko 32 talde onenek hartzen dute parte. Titulu hau irabaz-teko 6 kanporaketa pasa behar dira, finala barne. Kanporaketa bakoitzean joaneko etaitzuliko partidak jolastu behar dira, finalean izan ezik. Finaleko bi taldeen artean, zelaineutro bat aukeratzen da eta han jokatzen da partida.

  • San Vicente de Paul DBH 1