noaua! 640 alea gehigarri berezia

28

Upload: egunea

Post on 24-Jul-2016

245 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia
Page 2: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia
Page 3: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIApil-pilean

Marimotots baserrian bizi da eta Pirritx eta Porrotx pailazoen bisita jasoko du. Larunbat honetan, abenduak 19, Oiardo kiroldegian.

Pailazoak baserrira doaz Marimo-totsengana. Bertan bizi baita Ma-rimotots. Baserritarra izan nahi du

eta Ilargirekin batera ari da ikasten. Eta baserriko lanetan lagunduko diote denek Ilargiri, haurdun dago-eta.

“Baserritarrak zerua irakurtzen du, izarrak, hodeiak eta haizea ezagutzen ditu, eta eguraldia iragartzen du. Baserri-tarrak lurra du ama, eta amak bera zain–tzen duen bezala zaintzen eta maitatzen du berak ere lurra. Sendabelar eta uken-duekin, abereen laguna eta sendagilea da, baita gurea ere. Larrean bertsotan eta azokan hizketan, euskararen zaindaria da. Baita ekonomista ere, nahiz Porrotxek dioen bezala, matematika baino, maite-matika nahiago izan. Baserritarra, eman eta hartu, jakintsua eta eskuzabala da”.

“AMALUR” IKUSKIZUNA ESKAINTZERA DATOZPIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS PAILAZOAK

LARUNBAT HONETAN, OIARDON

Argiaren Adiskideen Usurbilgo Taldeak antolatu duen ekitaldia, abenduaren 19an 17:00etan Oiardo Kiroldegian. Emanaldi bakarra izango da aurten. Sarrerak aurrez eskura ditzakezue 7 eurotan Marije arropa dendan eta Bor-datxo tabernan.

Sarrerak salgain Abenduak 19 larunbata, kiroldegian. n Emanaldi bakarra izango da: 17:00etan.n Sarrera: aurrez 7 euro, Marije dendan eta Bordatxon. Egunean bertan, 8 euro. 12 hilabete arteko haurrak, doan. Emanaldia 17:00etan hasiko da.

Page 4: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia

Aginagako Eskola Txikiko ikasleak eta Udarregi ikastolakoak ostiral honetan aterako dira kantuan. Zubietako ikasleek Santo Tomas eguneko ospakizunetan abestuko dute.

n Abenduak 18 ostirala. Aginagako Esko-lako ikasleak eskolatik irten eta kantuan ibiliko dira. Goiz partean izango da.n Abenduak 18 ostirala. Udarregikoak ere goizez ibiliko dira kantuan, Kaxkoan eta Kalezar inguruetan. n Abenduak 18 ostirala. Haur Eskolakoen txanda arratsaldean izango da, 17:00etatik aurrera. Olentzero eta Mari Domingiren bi-sita izan ondoren, kalejiran abestuz abia-tuko dira frontoirantz. Frontoian, askari baten bueltan borobilduko dute ekitaldia.

Zubietan, abenduaren 21eann Txistor-jana eta gabon kantu saioan Zubietako ikasleak, hezitzaileak eta gu-rasoak batuko dira.

KANTUAN HASIKO DITUZTE OPORRAK

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAherriko taldeak

Page 5: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia

Ostiral honetan, txistor jana eta Magiklown ikuskizuna Santuenean.

Auzo Elkartea izango da egu-berrietako topagunea Santue-nean. Ostiral honetan emango

diote hasiera gabonei, Santo Tomas Festaren bueltan. Batetik, asteotarako antolatu duten gabonetako txapelketa-tako lanak ikusgai izango dira eta sa-riak banatuko dituzte, 17:30etan hasi-ko den ekitaldian. Nola ez, txistor jan ederra ere antolatu dute. Bapo jan eta edateko aukera beraz auzo elkarteko egoitzan.

Magiklown ikuskizunaAbenduaren 18ko arratsaldea borobil–tzeko, Erre Produkzioak-en “Magiklown” izeneko emanaldia. 17:30etik aurrera.

EGUBERRI GIRO BETEAN SANTUENEA

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAherriko taldeak

Gabon kantakUsadio zaharrentzako tartea gorde dute aurten ere Santuenean. Olentzerorekin gabon kantak abesteko kalejiran irtengo dira abenduaren 24an, 18:00etan auzo elkartetik. Auzo osoa gonbidatua dago hitzordu honetara.

Ixabel Agirresaroberen saioaBaita Ixabel Agirresarobek urtarrilaren 4an astelehena arratsaldeko 17:00etan auzo elkarteko ludotekan eskainiko duen ipuin kontaketa saio goxora ere. Goxora diogu, irudimenaren munduan murgildu ostean, txokolate beroa dastatzeko auke-ra izango baita.

Page 6: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAherriko taldeak

Abenduaren 18an txistor-jana, eta abenduaren 22an gaztain-jana egingo dute Artzabalen.

Santo Tomas egun ofiziala astelehe-narekin egokituko da aurten. Gure Pakeakoek, ordea, ostiral honetan

egingo dute txistor-jana Artzabalen. Bide batez, 12 produktu-lote zozketatuko di-tuzte.

Abenduak 18, ostirala18:00 Txistor jana Artzabalen. Bazkide-entzako 12 produktu lote zozketatuko dira. Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.

Abenduak 22, asteartea18:00 Gaztain-jana Artzabalen. Antola–tzailea: Gure Pakea Elkartea.

TXISTOR-JANA, GURE PAKEAREN ESKUTIK

Page 7: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia
Page 8: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia

“Gure helburua

herritarren goxotasuna es-petxe hotzetara

helaraztea da”

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAherriko taldeak

Kantu Taldearekin batera, Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak euskal presoen eskubideen aldeko Olentzero-jira berezia antolatu du.

Aginagan, Santuenean edota Kaxkoan gabonei abestuz gora-zarre egingo diete hainbat herri-

tarrek, abenduaren 24an. Elkartasune-rako tartea ere izango da saioon artean. Kantu Taldearekin batera, Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak euskal presoen eskubideen aldeko Olentzero-jira be-rezia antolatu baitute, eguberri bezpe-rarako. Arratsaldeko 17:30etan abiatuko da frontoi ingurutik.

“Gure helburu behinena izaten da senide presoen egoera gogoratzea, bai-na batez ere, herritarren goxotasuna espetxe hotzetara helaraztea eta Xo-morro, Olatz eta Patxi nolabait gure-kin batera kalejiran abesten ditugula islatzea”, adierazi du Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak NOAUA!ra helarazi-tako idatzian. Parte hartzeko gonbita luzatzen dute. “Baserritar jantzia astindu, soinean jantzi eta gure-kin batera abestiz eta musikaz une goxo bat pasatzera etor–tzeko gomita luzatzen dizuegu. Elkartasuna eta aldarrikapena lotuz, beste urratsa egingo baitu-gu haiek ere gure artean lehenbai-lehen izateko”, Usurbilen Nahi Ditugu bilgunearen esanetan. Gogoan izan, egun oraindik, hiru herritar preso di-tugu; Xabier Aranburu “Xomorro” agi-nagarra, Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga.

Etxerat laguntzeko deia2016ko egutegia salgai jartzeaz gain, Etxerat lagun! kanpaina antolatu da. Laguntza bildu nahi dute bilgunea-rentzat. “Etxerat Lagun ekimena Etxe-

ABENDUAREN 24AN, ELKARTASUN KANTU-JIRA

URTARRILAREN 9AN, BILBORAEuskal preso, exiliatu eta deportatuen eskubideen aldeko mobilizazioa dei-tu dute Bagoaz eta Sarek Bilbon eta Baionan, urtarrilaren 9rako. Ohi be-zala, aldaketarik ez bada behintzat, Usurbildik autobus zerbitzua antola-tuko da Bizkaiko hiriburura joateko. Izena aurrez eman beharko da, ohiko tokietan.

raten adiskide izan nahi duten pertsona eta eragile zein nor-banako guztiak har-

tuko dituen bilgunea da. Elkartasuna sentimendu orokorra eta partekatua dela kontuan izanik, Etxeratek bere elkarteko ateak zabaldu nahi ditu eta sentimendu hori konpartitzen dute-nei gure elkartea laguntzeko aukera eskaini”, kanpainaren sustatzaileen esanetan.

Laguntza eskaini nahi duenak sartu dadila etxerat.eus atarian eta on-line bete dezake izen emate inprimakia.

Page 9: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia
Page 10: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIApil-pilean

Usurbilgo Udalak hiru egunez an-tolaturiko aisialdi gunean 2-12 urte artekoek nekatu arteraino jo-

lasean edo saltoka aritzeko aukera izango dute. Gogoan izan ordutegia; abendua-ren 28an, 29an eta 30ean, 11:30-13:30 (goizez) eta 17:00-20:00 (arratsaldez) zabalduko dute parkea. Dantzarako eta magiaz beteriko emanaldi batez gozatze-ko hitzordu bana antolatu dituzte parke egunetan:n Abenduaren 28an, 18:30ean Diskotxiki mugikorra.n Abenduaren 30ean, 18:30ean Zirko ikuskizuna.

ZIRKOA ETA DISKOTXIKIA, GABONETAKO JOLAS PARKEAN

Jolas parkea abenduaren 28tik 30era irekiko dute.

Page 11: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia
Page 12: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIApil-pilean

“Bi Txoriburu”, herriko artista ezberdinei ikusgarritasuna eman nahi dien erakusketa.

Ibai Arrieta, Peru Galbete, Nerea Ur-dangarin, Maddi Montero, Ane Os-tolaza, Ion Markel Saez De Urabain,

Joseba Larretxe, Ustaritz Betelu, Lorea Palacios, Eneko Kerejeta, Maite Caballero, Zorione Mendez... Artista hauen denen lanak batu dituzte Bi Txoriburu erakus-ketan. Abenduaren 27ra arte iraungo du eta Sutegin topatuko duzue.

n Abenduaren 27ra arte.n Sutegin: Bi Txoriburu (II). n Ordutegia: - Astelehenetik ostiralera: 17:00-20:00. - Larunbat eta igandeetan: 11:00-14:00 /17:00-20:00.n Antolatzailea: Zorionez Mendez.

HERRIKO HAINBAT ARTISTEN ERAKUSLEIHOA

Page 13: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia
Page 14: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIApil-pilean

Iaz bezala, ea aurten ere eguraldiak laguntzen duen.

Eguberri eguneko ajeari aurreko egi-teko, hamaiketakoa egiteko ohitura dute Urdaiagan. San Esteban Txiki

eguna ospatu ohi dute abenduaren 26an. Aurten ere ez dute hutsik egingo. Eguer-diko 11:00etako mezaren ondoren, San Estebango Jai Batzordeak hamaiketako ederra banatuko du.

Abenduaren 26an larunbatan 11:00 San Esteban Txiki Eguna Ur-daiagan: meza, eta ondoren hamaike-takoa. Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.

SAN ESTEBAN TXIKI EGUNA

Page 15: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia
Page 16: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAherriko taldeak

Abenduaren 31n osteguna, arratsaldeko 17:00etan hasiko da San Silvestre lasterketa.

Izen-ematea irekita dago. Hurbilago Elkarteko saltokietan edo hurbilago.com atarian, nahi bezala. Tokiko mer-

kataritza sustatzearen aldeko ekimenaren seigarren edizioa izango da hauxe. Urte Zahar Egunez, arratsaldeko 17:00etan abiatuko da frontoitik.

Gabonetako zozketakHurbilago Elkarteko establezimenduetan erosketak egiten badituzue, sari potoloak irabazteko aukera izango duzue. Hurbi-lagok antolaturiko Gabonetako Zozketaz ari gara.

Aldaketarik ez bada, egunotan Sutegin ikusgai izango dituzue abenduaren 31n zozketatuko diren sariak.

URTEKO AZKENEKO KIROL SAIOA

Page 17: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia
Page 18: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIApil-pilean

Urtarrilaren 3an igandea, “Lotte” filma eskainiko dute Sutegin. 17:00etan hasiko da proiekzioa.

Udazken eta negu parterako Usur-bilgo Udalak antolatu duen euska-razko zine ziklo arrakastatsuak ez

du etenik izango. Urtarrilaren 3an, arra–tsaldeko 17:00etan, Lotte filma eskainiko dute Sutegiko auditorioan. Sarrerak egu-nean bertan izango dira salgai, 3 eurotan.

“Europako txoko batean, herri txiki bat dago. Bertako herritarrei aparailuak asmatzea gustatzen zaie eta urtero asma-kizun berrien lehiaketa antolatzen dute. Asmatzaile famatuenetako bat Oskar da, Lotte txakur-eme indartsuaren aita. Bere lehiakide nagusia Adalbert untxia da, emazteak ere lehiaketan gogoz parte har–tzen du. Hauentzat irabaztea oso garran–tzitsua izango da. Untxi familia osoaren–tzat ohore handia izango litzateke”.

“LOTTE”, URTE BERRIKO LEHEN PROIEKZIOA

Page 19: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia
Page 20: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAetxeko berri

NOAUA!KO BAZKIDE IZATEAREN ABANTAILAK

Kronisten eta laguntzaileen arteko zozketan, AnaUrdangarin izan da saritua (iloba pasa zen sari bila).

Jon Gallegori berriz, bi lagunentzako Urtezahar afaria eta gaua Orioko Aisia hotelean egokitu zaio.

Publizitatea ipintzen duten bezeroen artean Hortz klinika izan da, aurten, zozketan saritua.

Santi Galbete izan da beste bazkide saritua. Saski eder bat etxeratu du NOAUA!ko kide izateagatik.

Bazkideen artean bi saski zozketatu ditugu. Pako Alkortarentzat izan da bat.

Jose Undianori, NOAUAko bazkide izateagatik, Amama pelikularako bi sarrera egokitu zaizkio.

Bazkideei esker jarri zen martxan NOAUA! Kultur Elkartea. Eta bazkideen ekarpenei esker goaz aurrera. Bere abantailak ere baditu. Zozketa ezberdinetan partehartzeko aukera dute.

Irudian dituzue zorionekoak izan diren sei lagun. Zorionak eta gozatu!

Page 21: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia
Page 22: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAherriko taldeak

Denetariko ekintzak; gabon ku–tsukoak batzuk, Santo Tomas jaia edota bazkari elegantea

Gaztelekuan bertan. Eta ezin falta nos-ki, gustura asko hartzen dituzten ir-teerak; nola ez, aurten ere bai, Donos-tiako Txuri Urdinera. Urdaiagara egun pasa joatekoak dira baita. Eta orain-goan, nobedade gisa, adin tarte honen bueltan arrakasta itzela izaten ari den ETB-ko “Gu ta gutarrak” saioa gertutik ikusteko aukera ere izango dute.

Gurasoen baimenarekinOhar bat txangoei dagokienean; irteere-tan parte hartu nahi dutenek, aurrez gu-raso baimenak jaso beharko dira Gaztele-kuan. Informazio gehiago: [email protected] edo 943 37 10 50 telefonoan. Beste behin ere, ekitaldi ugari prestatu dituzte datozen egunetarako.

FESTARIK FESTA, GAZTELEKUANIa hiru asteko oporraldi luzea dute aurretik haur eta gaztetxoek. Nahi dutenerako balia dezaketen aisialdirako tarte zabala urtarrilaren 7ra arte. 12-16 urte artekoek esaterako,

eguberriotarako Gaztelekutik antolaturiko plan ugari dituzte.

Santo Tomas jaian Abenduak 21: 16:30 Santo Tomas jaia Gaztelekuan, erabiltzaile guztientzat.

ETBra, “Gu ta gutarrak” saioran Abenduak 22: 09:15 Gaztelekutik ETB-ko “Gu ta gutarrak” saiora DBH 3-koekin.

Txuri Urdineran Abenduak 28: 15:10 Txuri Urdinera DBH1ekoekin.

Bazkari elegantean Abenduak 30: 13:00 Bazkari elegantea eta pelikula Gaztelekuan, DBH2koentzat.

Urdaiagara irteeran Urtarrilak 4: 12:00 Urdaiagara irteera, DBH3 taldekoekin.

EKITALDI UGARI IRAGARRI DITUZTE

Abenduaren 28an Txuri Urdinera joango dira DBH1eko ikasleekin batera.

Page 23: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia
Page 24: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIApil-pilean

Aste honetako aldizkariarekin batera banatu dugu 2016ko egutegia, Zaloa Arnaizek egina.

2016an ze egunetan bizi garen ez galtzeko, oharrak apuntatu edo egun bereziak borobiltzeko egu-

tegiak eskuragarri dituzue. Sukaldean txokoa bilatu behar denentzat. Aldizka-ri honekin batera doakizue Zaloa Ar-naiz herritarrak 2016rako diseinatu duen NOAUA!ren egutegia.

Udarregi Ikastolan ere eskuragarri dute baita, Iparraldeko ikastolen aldeko Seaska egutegia. 4 eurotan erosi daiteke Haur Eskolako edota ikastolako idazka-ritzan.

Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak ere 5 eurotan salgai jarria du, Etxerat-en 2016ko egutegia.

Alkartasunan, Ilargiaren egutegiaIlargiaren egutegia kaleratu dute baita. Alkartasuna Kooperatiban eros dezake-zue 7 eurotan edo alkartasuna.eus ata-rian. Larunbatean aurkeztuko du Jakoba Errekondok, goizeko 11:00etan Potxoe-nean. Alkartasuna Kooperatibak, Argiak

eta Kimu Batek antolaturiko ekitaldira joan asmo duzuenok, jakinarazi aurrez, bideotatik: 943 361 114 edo [email protected]

EGUTEGI ESKAINTZA ZABALA

Jai egunak 2016anEdozein dela ere eskuratzen duzuen egutegia; berehala jabetuko zarete. Jai egun berriak izango ditugu 2016an.

Bi jai-egun berriBat urriaren 7an, lehenengo Eusko Jaurlaritza osatu zeneko 80.urtemu-ga egunez. Irailaren 9a ere jai eguna izango dugu, uztailaren 31 (jai egu-na) igandez egokituko baita. Gaine-rakoan, aurreko urteetako jai egunak izango ditugu: n Urtarrila: 1, 6.n Martxoa: 24, 25, 28 (Aste Santua). n Maiatza: 1. n Uztaila: 2, 25. n Abuztua: 15. n Iraila: 9.n Urria: 7, 12. n Azaroa: 1. n Abendua: 6, 8, 25.

7 eurotan eskura daiteke Alkartasuna Kooperatiban edota alkartasuna.eus atarian.

Page 25: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia
Page 26: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia

Abenduak 17, osteguna

n 18:30 “Txoriburu (II)” erakusketa-ren baitan, herriko sortzaileen aurkez–pena Sutegin. Antolatzailea: Zorionez Mendez.n 19:00 Eneko Bidegainen hitzaldia Sutegin: “Genozidioa Euskal Herrian”. Antolatzailea: Nafartarrak.

Abenduak 18, ostirala

n Goizean zehar, Aginagako Esko-lakoak Aginagatik eta Udarregi Ikas-tolakoak Kaxkotik eta Kalezarretik ba-rrena, gabon kantuak abestuz kalejiran ibiliko dira.n 17:00 Olentzero eta Mari Domingi-ren etorrera Haur Eskolara eta ondoren kalejira frontoira. Frontoian, askaria Haur Eskolakoentzat. n 17:30 Santo Tomas festa Santuenean: “Magiklow” emanaldia, gabonetako lehiaketako sariketa eta otarren zozke-ta, txistor jana. Antolatzailea: Santue-nea Elkartea.n 18:00 Txistor jana Artzabalen. Baz-kideentzako 12 produktu lote zozke-tatuko dira. Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.n 19:00 Xabier Uribe herritarraren “Solo amor” poesia liburu aurkezpena, Sutegi udal liburutegian. Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Abenduak 19, larunbata

n 11:00 Jakoba Errekondok “2016ko Ilargiaren egutegia” aurkeztuko du Po-txoenean. Antolatzaileak: Alkartasuna Kooperatiba, Argia eta Kimu Bat.n 12:00 Muxurbilen gabonetako saioa: “Basoko aitona” antzezlana Sutegin. Sarrera: doan. n 17:00 Pirritx, Porrotx eta Marimo-totsen “Amalur” ikuskizun berria, Oiardo Kiroldegian. Saio bakarra. Antolatzailea: Argiaren Adiskideak, Usurbilgo taldea.

Abenduak 20, igandea

n 09:00-20:00 Hauteskunde eguna: Ma-drilgo Kongresu eta Senaturako bozke-ta 8 hauteslekuetan.n Goiz eta eguerdian, Santo Tomas Azoka frontoian: babarrun eta sagardo txapelketak, postuak, fotokola... Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkar-tea.

Abenduak 21/23-28/30

n 09:00-13:00 Gabonetako Txokoak Aginagan. Antolatzailea: Aginagako Es-kola Txikiko Guraso Elkartea.

Abenduak 21, astelehena

n Goizean zehar, Santo Tomas Festa Zubietako Eskolan: kantu emanaldia eta musikak giroturiko txistor jana. n 16:30 Santo Tomas jaia Gaztelekuan erabiltzaile guztientzat. Antolatzailea: Gaztelekua.

Abenduak 22, asteartea

n 09:15 Gaztelekutik ETB-ko “Gu ta gutarrak” saiora DBH 3-koekin. n 18:00 Gaztain jana Artzabalen. Anto-latzailea: Gure Pakea Elkartea.

Abenduak 23, asteazkena

n 18:00 Udal aurrekontuen inguruko ezohiko osoko bilkura, udalbatza are-toan. Deitzailea: Usurbilgo Udala.

Abenduak 24, osteguna

n 09:00 Aginagan: eliza paretik, gabon kantak abestera etxez etxe, bazkal ordura

arte. Antolatzailea: Aginagako parrokia.n 17:00 Kaxkoan: Parrokiakoen irteera. Antolatzailea: Parrokia.n 17:30 Kaxkoan: Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Olentzero jira, frontoitik abiatuta. Antolatzaileak: Usurbilen Nahi Ditugu, Kantu Taldea.n 18:00 Santuenean: Olentzeroren ir-teera eta kalejira auzo elkartetik. An-tolatzailea: Santuenea Auzo Elkartea.n 19:00 Kaxkoan: Olentzero taldeen amaiera bateratua frontoian.

Abenduak 26, larunbata

n 09:00-20:00 Mirotz Ullateren omene-ko Gabonetako Eskubaloi Txapelketa, Oiardon. n 11:00 San Esteban Txiki Eguna Ur-daiagan: meza, eta ondoren hamaike-takoa. n Goizean zehar, gabonetako futbol to-paketa Haranen. Errifa zozketa. Anto-latzailea: Usurbil F.T.

Abenduak 28/30

n 11:30-13:30 / 17:00-20:00 2-12 urte artekoentzako Gabonetako Haur Par-kea Oiardo Kiroldegian.n Abenduaren 28an, 18:30ean Disko-txiki mugikorra. n Abenduaren 30ean, 18:30ean Zirko ikuskizuna.

Abenduak 28, astelehena

n 11:00 Txantxa jolasak frontoian, LH 5-6 mailakoentzat. Antolatzailea: Ziort-za Gazte Elkartea.n 15:10 Txuri Urdinera DBH1ekoekin.

Abenduak 30, asteazkena

n 13:00 Bazkari elegantea eta pelikula Gaztelekuan, DBH2koentzat.

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAagenda

Page 27: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia

Abenduak 31, osteguna

n 17:00 6. Hurbilago San Silvestre He-rri Lasterketa. Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.n 19:00 “Borondatearen kriseiluak: Gure esku dauden ametsak”. Antola–tzailea: Usurbilgo Gure Esku Dago.n 01:00 Aros DJ Askatasuna plazan. Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Urtarrilak 2, larunbata

n 11:00 Errege kabalgatarako antortxe-roen bilera apaiz etxean.

Urtarrilak 3, igandea

n 17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegin: “Lotte”.

Urtarrilak 4, astelehena

n 12:00 Urdaiagara irteera, DBH3 talde-koekin. Antolatzailea: Gaztelekua.Urtarrilak 4, astelehenan 17:00 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa eta txokolate jana San-tueneko ludotekan.

Urtarrilak 4/5

n 09:00-13:00 Gabonetako Txokoak Aginagan. Antolatzailea: Aginagako Es-kola Txikiko Guraso Elkartea.

Urtarrilak 5, asteartea

n 11:00 Erregeen postaria, Ziortzako egoitzatik irtengo da frontoirantz. On-doren, haurren gutun bilketa frontoian.

n 18:00 Kabalgata, Urdaiagatik abiatuta.n 19:30 Erregeen etorrera eta azken eki-taldia frontoian. Antolatzailea: Ziortza.

Urtarrilak 9, larunbata

n 09:00 Sagardogintza ikastaroa Po-txoenean. Antolatzailea: Alkartasuna kooperatiba.n 17:00 Euskal preso, exiliatu eta de-portatuen eskubideen aldeko manifes-tazioa Bilbon. Autobus zerbitzua Usur-bildik. Izen ematea ohiko tokietan.

Urtarrilak 10, igandea

n Goizean zehar, Tipi-Tapa Artzabal, Bordatxo, Txirristra, Aitzaga eta Txiri-boga tabernetan. Antolatzailea: Hurbi-lago Elkartea.

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAagenda

Page 28: NOAUA! 640 alea gehigarri berezia