gora! herria ale berezia

8
GORA! ren ALDIZKARIA ALE BEREZIA DOAKO ALEA HERRIA EDITORIALA EDITORIALA KOLABORAZIOA ELKARRIZKETA MEMORIAREN TXOKOA “Herrien arteko samurtasuna ezin da kainoiekin suntsitu” ZUENGATIK GUREGATIK "Internazionalismoa, euskal askapen prozesuan helburua eta bitartekoa bezala ulertzen dugu" Askapena Atzoko eta gaurko internazionalismo kriminalizatua Naroa Iturri Brigadista Walter Wendelinek bere ongi etorrian irakurria

Upload: askapena-euskal-herria

Post on 08-Apr-2016

234 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Espetxeratze eta ilegalizazio eskariaren aurrean, GORA! ale berezi bat atera dugu. Bertan, Askapena eta garatzen duen borroka internazionalistan sakontzeko duzu, ilegalizatu nahi dutena zer den ulertzeko. Walterrrek, espetxea utzi zuenean eskaini zizkigun lehen hitzekin ekingo dugu irakurketa eta Naroa Iturrirekin brigadista bide batean murgilduko. Azkenik, memoriaren txokoan, elkartasuna beti izan dela kriminalizatua ikusi ahal izango dugu.

TRANSCRIPT

Page 1: GORA! Herria ale berezia

GORA! renALDIZKARIA

ALE BEREZIA

DOAKO ALEA

HER

RIA

EDITORIALA

EDITORIALA KOLABORAZIOA ELKARRIZKETA MEMORIAREN TXOKOA

“Herrien artekosamurtasunaezin da kainoiekin suntsitu”

ZUENGATIKGUREGATIK

"Internazionalismoa, euskal askapen

prozesuan helburua eta bitartekoa

bezala ulertzen dugu"

Askapena

Atzoko eta gaurkointernazionalismo

kriminalizatuaNaroa IturriBrigadista Walter Wendelinek bere

ongi etorrian irakurria

Page 2: GORA! Herria ale berezia

ASKAPENAREN ALDIZKARIA GORA!2

E ditoriala

Etxeko atea kolpatu edo birrintzen duten unetik, eta, handik gutxira, ate gotortuak norberaren atzean danbatekoz ixten direnean, arau instituzionalek eta kartzelazainen erabaki arbitrarioek korridoreetan estutzen zaituztenean, gauetan asperdura trabatzen denean eta denbora igaro arren igarotzen ez denean; orduantxe, zure burkide den preso politikoak zama astuna elkarrekin eramatea eskaintzen dizu. Eta horma batean gordetako leihoa irekitzen du, Euskal Herriko hiri nahiz herrietako kale eta plazetan zuek tinko aurrera jarraitzen duzuela erakusteko, erabakiak hartuz, etengabe ekinez; debekuen, arauen edota hesien barruan gelditu barik. Batzuetan zaila egiten zaigu burkidearen besoak onartzea eta, era berean, asteburu guztiak bidean ematen dituzuenon edo erretagoardia zaintzen geratzen zaretenon babesa hartzea ere zaila egiten zaigu. Hori ez dugu ikasi ez garaiz ez nahikoa.

Ikasketa hori, badaezpada, aurrez egiteko aukera eta beharra dugu. Ez dugu zertan beldur izan behar, edo jendea uxatuko dugulakoan kezkatu behar. Garaiz eta ondo hartu behar dugu formazioa, barruan jarraitzen duten burkideei zor diegulako eta zuei ere, astebururo Zezen-Larruan zehar edo Republique-aren barrenetik bidaiatzen duzuenoi, nahiz Euskal Herriko kaleetan askatasunerantz aurrera zoaztenoi ere zor dizuegulako.

Egunen batean, horrelako egoera bat bizi izan dugunok (epe labur edo luzean izanik ere), merezitako omenaldi on bat antolatu ahal izango dugu, giltzapekoen osasuna, bizi-poza eta kemena bermatzeko lan egin eta sufritu duzuen guztientzat.

Baina ez dezagun ahaztu garrantzitsuagoa dela espetxerako bidaia ez egin behar izateko aurrez ondo lan egitea, formazio gehiago eta hobea lortzea baino, noizbait horma gorrotagarri horiek barrurantz zeharkatu behar izatekotan prest egoteko.

Beti saihestu behar dugu bidaia hori, baina gure kontzientziak agintzen digun ekintza bakar bati ere uko egin gabe, egin dugun zerbait hori egiteari utzi gabe, gure erruduntasunari apurtxo bat ere uko egin gabe.

Izan ere, gu ez gara errugabeak, errudunak gara eta egunero errudunago izan behar dugu. Errudun gara humanitatearen, elkartasunaren, duintasunaren, justiziaren eta bakearen aldeko garapen handiko armak sortu eta erabili ditugulako; errudun gara erabakiak hartu ditugulako, independentzia eta dependentzia osoz, munduko edozein bazterretako edozein bidegabekeriaren aurkako edonoren borrokarekiko.

Orain dela sei hilabete pasatxo, Erresumak, herrien kartzelak eta bere antzeko makina bat kartzelaren eraikitzaileak, bere ahultasunaren, beldurraren, zitalkeriaren eta fanatismoaren zama osoa gutako zortziren gainera jaurti zuen, gure herriaren elkartasun internazionalistaren gainera. Indarraren zentzuz eta zentzugabekeriaren indarrez, zer eta herrien arteko elkartasuna suntsitu nahi izan dute. Zein koldar eta harroputz diren!Ezin dute herrien arteko elkartasuna eten kainoi hotsekin, euren F16-etako misilekin Libian bezala, edo aurrez Balkanetan eta Afganistanen saiatu izan diren bezala.

Halaber, Telefonica, Endesa, Iberdrola, Union Fenosa, BBVA... ez dira gauza izango elkartasuna hondatzeko beste lurralde eta herri batzuk sarraskituz, euren euroekin, euren %0'7-arekin, euren maileguekin, euren negozio ilunekin, "hazkunde ekonomikoa" deitzen dioten etekin hiltzaileak ematen dizkieten negozio horiekin... Izan ere, Argentinako, Boliviako, Nikaraguako, Ekuadorreko, Kolonbiako herriek eta kontinente guztietako beste askok erabaki dute, Venezuelak bezalaxe, ez direla berriro isilik geratuko.Are gutxiago bukatu ahal izango dute gure herriaren samurtasun, elkartasun eta kemenarekin GAL-en gerra zikin parapolizialaren bidez, Audientza Nazionaleko gerra zikin parajudizialaren bidez edo euren demokrazia erreal eta askatasun irrealaren neurrira eraikitako espetxeen bitartez.

Ezin dute, ez eurek ez beste inork, internazionalismoa edo herrien arteko samurtasuna ezabatu, ez eta "munduko edozein aldetako edonoren aurkako edozein bidegabekeria, gure barren sakonenean sentitzea".

Beti erakutsiko dugu elkartasuna, ondotxo dakigulako esplotatutako eta zapaldutako herri bakar bat egonda ere, hor egongo dela zapaltzaile esplotatzailea; eta zapaltzaile esplotatzaile bakarra dagoen bitartean inork, herri bakar batek ere, ez du askatasuna bermaturik izango.

Elkartasuna ez da delitua. Baina delitu izendatzen badute, guk deliturik handiena, duinena, ahaltsuena, zilegiena eta etikoena bihurtuko dugu; hemen eta edonon.

Ez dago herrien arteko samurtasuna itoko duen espetxerik.

HAMAIKA HERRI BORROKA BAKARRA

HERRIEN ARTEKO SAMURTASUNAEZIN DA KAINOIEKIN SUNTSITU2011/04/08 Walter Wendelinek bere ongi etorrian irakurria

Page 3: GORA! Herria ale berezia

GORA! ASKAPENAREN ALDIZKARIA 3

K olaborazioa NAROA ITURRI

Kubara joan behar ginen 16 pertsoneko taldea osatu genuen. Formakuntza asteburuak, informazioa, teoria, praktika, lagunak ezagutu, taldean integratu, parrandatxoren bat... Kubara joan ginen eta baita itzuli ere. Hilabete intentsoa, berria, berezia, ilusioz beterikoa, ulertzeko zaila, goxoa, kontraesankorra, ulertzeko erraza, berriz ere ulertzeko zaila... Kuban egon den edonork ulertuko du Kubak sortzen duena. Hau ordea, bide baten hasiera besterik ez zen, eta Kubako bidaiak bide hori sendotu, trinkotu zuen. Euskal Herrira bueltatzean ezin jada pertsona berdina sentitu.

Galdera askorekin bueltatu nintzen, nola ulertu elkartasuna? Eta herrien artekoa? Zer ikasi beste herrietatik? Zer azaldu guretik? Nola trasmititu ikasita?... Galdera asko eta erantzunak aurkitzen joateko grina.

Hamaika herri borroka bakarra, zein esaldi betea, zein esaldi osoa. 80. hamarkadan, munduko hainbat txokotan gertatzen zirenak oso gertutik bizi ziren

Euskal Herrian. Hainbat izan ziren herrialde haietara joan ziren lehen brigadistak: kontaktuak egitera joan ziren, herrialde haietan gertatzen zena bertatik bertara ezagutzera, ikustera, babestera... Hamaika herri borroka bakarra leloa bihotzean hartuta hango oihanetan murgildu zirenak, Pakito, Begona, Alba...

Oinarria jarri zuten, gero urteetan ehunka brigadistok bide hori sendotzen joan gara.

Nikaragua izan zen lehena, Salvador, Kuba gero eta gerora ere gehiago etorri ziren: Kolonbia, Palestina, Bolivia, Venezuela, Txiapas, Herrialde Katalanak...

Herrialde batetara brigadista zoazenean argi izan behar den lehen gauza umiltasuna da. Aukera izugarria da herrialde horietara joan eta bertako egunerokotasuna bizitzeko aukera izatea: egoera politikoa ezagutu, lan egiteko modua, eragileak, jendea....

Umiltasuna, beraz, ezinbestekoa da. Jakin behar da hara ikastera goazela, xurgatzera eta era berean bi norabideko lana egitera ere. Euskal Herriaren berri jakiteko grinaz egoten dira asko eta asko. Egia da askorentzat Euskal Herria non dagoen zaila dela ulertzea, jakinda era oraindik Espainia, "la madre patria" kontzeptua oso barneratu duetela, nahiz eta 500 urte pasata izan, gu bezala, kolonizatu zituztenetik.

Herrialde batzuk, denboraren poderioz eta urteetako elkar lanaren ondorioz aski ongi dakite nortzuk garen, zertan gabiltzan eta zertan ibili garen, baina beste askorentzat berria izan daiteke edo ez hain ezaguna.

Hala ere, segituan sortzen dira loturak. Bolivian komunitate guarani batean egon zaitezke eta hitz egiten hastean beren

hizkuntza dutela ikusi, guk euskara zer den azaltzen diegu, beraiek bere tradizioak dituzte, musika, dantzak... guk ere gureak azaltzen dizkiegu eta guk 1512an Amaiur zer izan zen azaltzean esaten digute beraiek ere urte berdinean izan zirela espainolengatik kolonizatuak... ez da hitz gehiago behar, gauza asko ulertzen dira, eta bapatean milaka kilometroz bananduta egonda ere, herri berdin batean bilakatzen gara.

Venezuelan ikusi daitekeena ere zirraragarria da, misioak, hezkuntza, osasun arloa... Kubarekin batera osasun arloan egiten ari direnak munduko erreferente jartzen dituzte herrialde hauetako medikuak, nahiz eta batzuetan ez izan nahiko baliabide egin beharrekoa egiteko, blokeoa dela eta.

Palestina. Zaila da azaltzea han egon gabe. Etxearen aurrean harresia, atzean berriz dena pitxoz beteriko horma eta haren atzean judutar kolonoen etxeak dituen aitona batekin hitz egiten duzu. Familiarekin bizi da eta egunero soldaduak pasatzen dira bere etxetik, mehatxuak, iraina, atxiloketa, bere seme alaba eta bilobei harriak/tiroak botatzen

dizkiete ondoko etxeetatik. Entzun eta amorrua sentitzea bat da. Baina bapatean aitonaren hitzak entzuten dira berriz ere: "Hau urte batzuetako kontua da, orain egiten ari direna ordainduko dute, etorriko zaie buelta eta guk, palestinarrek irabaziko dugu". Garaipena dute buruan, garaipena bihotzean. Nola ez ikasi herrialde horrek trasmititutako indarra, borroka grinaz? Urteetan jasandakoa jasanda ere hortxe daude. Amorru hori mirespen bilakatzen da.

Ta Txiapas.... Mendian gora, behe lainoa sartuta, eta bapatean gizon zein emakume txapanekoak, kaputxa soinean, fusila eskuetan, urteurrena ospatzen... zuten harrotasuna.... Konturatzen zara zenbat herri dauden munduan borrokan dabiltzanak, herri hobeagoa nahi dutenak, aldaketak eskatzen dituztenak eta horretarako herritarren indarra eta ekimena ezinbestekoa dela argi dutenak.

Zer esan Salvador herriaz. Egungo ibilbidea azaltzeko iraganetik hasten dira, atzera begiratzen dute aurrera begira oinarriak jartzeko, memoria historiko oso gertua eta oso landua dute. Pisuzko emakume batekin izan ginen, Salvador bide honetik doala trasmititzen zigun

eta bapatean, gerra garaian giza eskubideen aldeko militante zela esaten digu, atxilotua izan zela eta torturatua. Bortizki torturatua. 10 soldadu baino gehiagoren artean bortxatua. Malkoak begietan, dardarka bideo kamara. Askok hemengo lagunak buruan, baina emakume honen indarra bihotzean. Borrokan jarraitzea erabaki duelako, herri bat eraikitze bidean. Bere herrian sinisten duelako.

Ikasteko asko dugu eta gurea ere kontatzeko eta zabaltzeko beharra. Haiek gure elkartasuna behar dute eta guk beraien elkartasuna behar dugu. Herrien arteko elkartasuna ezinbestekoa da edozein prozesu aurrera eramateko.

Elkartasuna herrien arteko goxotasuna da. Eta lan hau egiteagatik kriminalizatu nahi dute Askapena, elkartasuna adieraztegatik eta beste herriekiko maitasuna azaltzeagatik. Gure herriaren eta haien herrien arteko zubiak jartzeagatik,. Eginiko sarraskiak, injustiziak salatzeagatik utzi nahi dute legez kanpo Askapena. Eta harekin batera hura inguratzen duen edozer. Eta honengatik ere gogor zigortu eta gartzelaratu Unai, Davi, Aritz, Walter eta Gabi.

Hemendik besarkada handi bat zuei bostoi eta beste besarkada brigadista eta Askapenako militante izan zareten ehunka eta ehunka gizon eta emakumeei.

Guk eginikoa utzi nahi dute legez kanpo, guk eginikoa isil arazi eta hori ez dute lortuko! Zuengatik, guregatik goaz aurrera, bidean aurrera, bidea eginez!

Hamaika herri, borroka bakarra!

GORA ASKAPENA!!!!

ZUENGATIK, GUREGATIKNaroa Iturri, beste asko bezala, brigadista izan da. Kuban bide bati ekin zion eta Txiapas, Venezuela, Palestina edo eta Salvadorren marrazten jarraitu. Eginiko bidea eta jasotako irakaspenak gurekin konpartitu nahi izan ditu ale berri honetan.

Asko eta asko izan gara beste herrialdeetara begiratu eta bihotzean taupada berezi bat nabaritu dugunak. Niri, hainbati bezala, Kubak sortzen zidan zirrara hura. Ametsetako herrialdea, sozialista, Fidel, Che, Camilo, Silvio... azken finean mitoz beteriko eta mitifikatutako herrialdea. Kuba ezagutzea nuen, nire helburuetako bat, ametsetako bat. Zalantzarik ez nuen izan, xoxak aurreztu eta brigadista moduan joatea erabaki nuen.

Page 4: GORA! Herria ale berezia

ASKAPENAREN ALDIZKARIA GORA!4

E lkarrizketa

Internazionalista bezala Euskal Herriko askapen borrokan kokatzen duzue zuen burua eta jarduna?

Argi eduki behar dugu, benetako internazionalismoak norbere herriko askapen nazional eta sozialarekin konprometituta egon behar duela. Hau da gaurko boterea gehien kalte dezakeen internazionalismoa, gainerako herriekiko elkartasuna lantzea eta norbere herriaren baitan ondo errotzea uztartzen dituena. Azken batean Euskal Herri sozialista, euskaldun eta feminista lortzea ez da soilik euskal herri langilearen interes estrategikoa, baita sistema kapitalista-inperialista-patriarkala gainditzeko borrokan diharduten gainerako herri langileena ere. Izan ere gure zazpi lurraldetarako Euskal Estatu Sozialista bat eraikitzeak benetako politika internazionalista bat garatzeko aukera eskainiko liguke. Eta hauxe da, zalantzarik gabe gainerako herriei euskal herri langileak egin diezaioken elkartasun ekarpen handiena.

Horregatik, internazionalismo iraultzailea eta abertzaleak, ez du kanpora begiratzen bere herrialdeko premia eta arazoak ahaztu nahi dituelako, baizik eta bere herri zapaldu izaera berdina ikusten duelako Kapitalaren edota Estatuen bidegabekeria jasaten den edozein lekutan.

Askapenak bere jaiotzatik argi izan izan du Euskal Herrian independentzia eta sozialismoaren alde

jardun duten antolakunde ugariren artean bat gehiago dela eta horregatik, 28 urte luze hauetan zehar egindako lana Euskal Herriko herri mugimendu zabal eta borrokalariaren barrutik egindakoa da. Mugimendu hori oraindik ere gure herriaren adierazpen politiko antolatu esanguratsua da, lan politikoa kaleko antolakuntzatik abiarazten duena. Borroka internazionalistaren bitartez, mugimendu hau elikatu eta elkartasun lotura estrategikoak eraikitzen dihardugu sistema kapitalista inperialista behetik, autoantolakuntzatik, kolokan jartzen duten prozesuekin.

Askapen nazionalari nahiz sozialari lotuta eta herri antolakuntzatik abiatzen denean internazionalismo iraultzailea, orduan da indartsua. Sistema oinarri oinarritik jartzen du kolokan eta beraz, ezinbestean errepresioaren helburu bilakatzen da. Eta are gehiago gaur egungo testuinguruan.

25. urteurrenean Altsasun egindako ekitaldian Euskal Manifestu Internazionalista aurkeztu genuen, eta bertan argi azpimarratu; "Internazionalismoa

abertzalea izango da edo ez da internazionalismoa izango. Abertzaletasuna internazionalista izango da edo ez da abertzalea izango".Zergatik azpimarratzen duzue egungo testuinguruan borroka internazionalistaren beharra?

Munduko gainerako herri guztiak bezala, eta bereziki Europakoak bezalaxe, krisi gogor batean murgilduta dago Euskal Herria. Gerraosteko kapitalismoaren aroaren bukaera da, "ongizate estatua" oker deiturikoarena. Horrek esan nahi du eskubide bako garai baterantza goazela; militarizazioaren garaira, politikaren judizializazioaren garaira, nazionalismo erreakzionario faxistaren hazkundearen garaira... laburbilduz, herriok miseria hutsean baztertu eta gure erantzuna eragozteko pentsatutako garaira, hain zuzen ere. Argi dago: errepresioak eta nazionalismo erreakzionarioak lagundutako kapitalaren oldarraldi orokorra bizi dugu. Testuinguru honetan, herririk herriko elkartasuna bultzatzen jardutea eta langile klaseak komunean dauzkan interesak erakustea, min ematen duen arantza da ahalguztidun direla uste dutenentzat.

2010ean atxilotuak izan ziren Unai Vázquez, Walter Wendelin, Dabid Soto, Gabi Basañez eta Aritz Ganboaren kontrako 6 urteko espetxe zigor eskaerarekin batera, Espainiar Estatuak Askapenaren ilegalizazioa eskatzen duela.

Donostian 28 urtetako 100 militante baina gehiagok egindako agerraldian argi azaldu zuten, internazionalismoa beharrezko borroka eta praktika dela benetako askatasuna eskuratzeko, eta gaur gaurko testuinguruan gehiago. Ideia hauen gainean gehiago sakontzeko Askapenako kideei elkarrizketa egin diegu GORA!Herria ale berezi honetan.

"Zazpi lurraldetarako Euskal Estatu Sozialista bat erai-kitzeak benetako politika inter-

nazionalista bat garatzeko aukera eskainiko liguke"

"Langile klaseak komunean dauzkan interesak erakustea,

min ematen duen arantza da ahalguztidun direla uste

dutenentzat"

E lkarrizketa

Page 5: GORA! Herria ale berezia

GORA! ASKAPENAREN ALDIZKARIA 5

Egoera honi gainera, 2010etik aurrera Ezker Abertzalearen estrategia aldaketaren ondorioz Euskal Herrian irekitako aro politiko berri gehitu behar diogu. ETA-k behin betiko armak uztea ekarri duen erabaki historiko honen aurreran, frantziar eta espainiar Estatuek euren zapalkuntza mantendu dute, sarekada, epaiketa eta espetxe politika hiltzailearen bitartez. Begibistakoa da Estatuek ez daukatela gatazka politikoki konpontzeko inolako gogorik, ez ondorioei ez jatorriari dagokien neurrian. Horrela, gure herri osoaren ekimena eta borondatea ez ezik, gure prozesuarekin bat egin duten herri guztiena ere zapuztu nahi lukete. Ildo horretan, Askapenaren aurkako epaiketa beste urrats bat da frantziar eta espainiar itxikeria errepresibo gordinean.

Erraz esaten bada ere 28 urte denbora asko da. Zein da urte hauetan Askapenak garatu duen borroka?

Ezer baino lehen Internazionalismoa, euskal askapen prozesuan helburua eta bitartekoa bezala ulertzen dugula azaldu nahiko genuke.

Aurrez azaldu bezala Euskal Estatu Sozialista bat eraikitzea da zalantzarik gabe gainerako herriei euskal herri langileak egin diezaioken elkartasun ekarpen handiena. Eta horregatik, Euskal Herria internazionalista hori eraikitzea dugu helburu.

Hau ordea, ez da egun batetik bestera lortzen

den zerbait. Egunez egun jorratu beharreko bidea da. Kontzientziak astindu behar ditugu, herrien arteko desberdintasun soziokulturalen edo tradizio politikoen gainetik, etsai berdin bat dugula ulertzeko; herrion arteko elkartasun zubiak eraiki behar ditugu, etsai berdina dugun heinean, elkarrekin egin beharko dugulako borroka.

Honela Askapenatik hiru lan eremu bereizten ditugu, denak elikatzen direnak etengabean.

Lehen lan lerroa Euskal Herrian bertan beste herri batzuekiko elkartasuna lantzea dugu. Beste herrietako borroken berri eman eta beharrezkoa denean mobilizazio edo eta elkartasunezko praktikak burutzen ditugu. Adibide bat jartzearen Palestinatik bertatik datorren BDZ kanpaina (Boikot, Desinbertsio eta Zigor kanpainaren).

Dinamika hauekin gainera esku hartze inperialistak dituen aurpegi eta tresna ezberdinen inguruan hausnarketak eragin eta bereziki, praktika hauek salatzea bilatzen dugu. Bai eta Estatu kapitalisten errepresioaren aurpegi guztiak agerian uztea ere. OTAN edo TTIParen inguruko hitzaldiak edo eta

Askapena

"Internazionalismoa, euskal askapen prozesuan

helburua eta bitartekoa bezala ulertzen dugu"

1

2

3

4

5

Page 6: GORA! Herria ale berezia

ASKAPENAREN ALDIZKARIA GORA!6

beste herrietako preso politikoen aldeko elkartasun kanpainak dira horren erakusle.

Ez da salaketa hutsa burutzen duguna ordea. Burujabetzaren eta sozialismoaren aldeko prozesuekin elkartasuna adierazi, herri boteretik eratorritako esperientziei jarraipena egin eta hauetatik ikasteko bitartekoak jartzen ahalegintzen gara. Hastapenetatik prozesu iraultzaileekiko elkartasun kanpainak ardatz izan dira: Nicaragua, Cuba, Mexico, Venezuela, Kurdistan.... Eta borrokan ari diren beste herrietako kideek gurera gonbidatu eta hitzaldi birak ere burutu izan ditugu, borroka esperientzia hauetatik ikasi eta gureak elikatzeko.

Brigadak esatera borrokan ari garen herrion arteko esperientzia eta bizipen ezberdinak elkartrukatzeko tresna paregabea dira. Herri bakoitzeko borrokak, eguneroko jardun eta hausnarketak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzen dizkigu. Baina ez hori bakarrik. Euskal Herrian aurrera daramagun askapena borroka ere lau haizetara zabaltzeko bitartekoa dira.

Izan ere, eta hemen bigarren lan eremua, internazionalista iraultzaile eta abertzale bezala, gure herriaren eraikuntza nazionalean eta sozialerako borroka estrategikoekin bat egin eta inplikatuta dauden erakundeekin lan bateratua egiten dugu. Greba orokorretan esaterako modu aktiboan parte hartu izan dugu, martxoaren 3ko ekimenetan izan gara, sektorekako plataformetan...

duela urte batzuetako sudaderetan argi markatu genuen gure apustua; "internazionalistak garelako, lehen urratsa Euskal Herria". Hain zuzen, eta azken lan eremu bezala, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko elkartasuna munduko beste herri batzuetan aurrera eramaten ere dihardugu. Euskal Herriaren Lagunak nazioarteko elkartasun komiteen sarearekin elkarlanean, Foro internazionaletan parte hartuz edo eta, aurrez azaldu bezala, brigada internazionalisten bitartez, Euskal Herrian garatzen dugun borrokari atzerrian ere ahotsa ematen diogu.

Orain, Walter, David, Unai, Gabi eta Aritzen aurkako espetxe eta zuen ilegalizazioa bilatzen duen epaiketa izango duzue. Nola egingo diozue aurre?

Askapenako kideok argi dugu gure lan internazionalista betetzen jarraituko dugula. Alde batetik elkartasuna behar dugulako Estatuak herri gisa dagozkigun eskubideak aitortzera derrigortzeko, preso eta iheslariak etxera itzultzeko eta Euskal Herriaren eraikuntza nazional eta sozialean aurrera jarraitzeko. Eta bestetik, herriok itotzen gaituen sistema kriminala errotik iraultzen diharduten prozesuekiko harremanak sendotu behar ditugulako, batez ere kapitalismo inperialistaren egiturazko krisia bizi dugun garai honetan.

Inoiz baino gehiago, herriok elkar behar dugulako gure helburu askatzaileak lortzeko borrokan tinko jarraituko dugu. Zilegi delako, beharrezkoa delako, askapenera eramango gaituen bide bakarra delako. Eta bide horretan, ez epaiketa, ez ilegalizazioek ez dute lortuko herrion arteko samurtasuna eteterik.

"Burujabetzaren eta sozialismoaren aldeko

prozesuekin elkartasuna adierazi, herri boteretik eratorritako

esperientziei jarraipena egin eta hauetatik ikasteko

bitartekoak jartzen ahalegintzen gara"

"Internazionalistak garelako,lehen urratsa Euskal Herria"

E lkarrizketa

6

7

8

Argazkiak1) 1991. “Gora Kuba sozialista“ eguna Arrasaten 2) 2011. EHL sareak Milanon antolatutako manifestazioa Euskal Herriarekiko Nazioarteko Elkartasun Astean3) 2013. Bilbon, Kolonbiako nekazal grebarekiko elkartasunez elkarretaratzea 4) 2012ko brigadada Venezuelara 5) 2013. Preso politikoen nazioarteko eguneanMarokoko Kontsulatuan egindako ekimena 6)2005ean Porto Alegreen egindako munduko foro sozialean 7) 2012an Gernikako Bonbardeaketaren urteurrenean egindako manifestazioa8) 2004ean Autodeterminazioaren aldeko manifestazioan

Page 7: GORA! Herria ale berezia

GORA! ASKAPENAREN ALDIZKARIA 7

Internazionalismoa kriminalizatzeko saiakera berri batean atarian aurkitzen garen honetan argi eduki behar dugu ez dela kontu isolatua. Hain zuzen ere, Frantses eta Espaniar Estatuek Euskal Herria ukatzeaz bat eta sozialki eta nazionalki askatzeko mugimendua iraganean zapaldu dute eta gaur egun ere zapaltzen jarraitzen dute. Zapalkuntza horrek hainbat alderdi ditu beregain, bortizkeria errepresibotik hasi eta eskubide zibil eta politikoen ukazioraino, nahiz isun ekonomikoen bidez mugimendua itotzeraino. Gaurkoan memoriaren txokoan, azken hamarkadan Euskal Internazionalismoak jasandako kriminalizazioa oroituko dugu, jakitun baikara interazionalismo iraultzaile, abertzale eta herri mugimendutik eraikia Estatuentzat ez dela batere gustuko, eta berau dela errepesio neurriak hartzearen sakoneko arrazoia.

Lehenik, polizia-kazetaritzaren azpi jokoa litzateke azpimarragai. Izan ere, kazetari horien lana Barne Ministerioaren propaganda-aparatoarena egitea izan da. Beti sekuentzia berdinari jarraiki: Barne eta Justistizia ministerioetatik erakunde-hedabide-elkarte bat zelatatu, bere kontrako operazioa asmatu, prentsara tantaka iragazi, eta ondoren sarekada mediatikoa egin eta erakunde-hedabide-elkartea de facto desegin. Milaka orrialde irakurri genitzake brigadisten aurka, mundu zabaleko harreman sarearen kontra edo Askapenako kideen aurka zabalduriko zabor mediatikoan.

Ezin ahaztu, Euskal Herriaren aldeko ekimenak nazioartean beti izan direla jarraituak. Honen adibide, "Euskal Herriaren Lagunak" izenpean ezagutzen ditugu Latinoamerika eta Europako elkartasun sareak, Euskal Herrian gertatzen diren hainbat borroka eta ekimenen berri beren herrietan eman eta elkartasun internazionalista jorratzen duten taldeak.

Beraiek ere, elkartasun praktika horren ondorioz, behin baina gehiagotan kolpatuak izan dira. Kasurik latzena Sebastien Bedouretena dugu. 2007ko urtarrilean Pariseko kazetari eta lagun solidario hau Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Donostian egitekoa zuen ekitaldi batera zihoan, nazioarteko hainbat ordezkarirekin batera. Guardia Zibilak atxilotu eta lege antiterroristaren babespean inkomunikatu zuten. Bedouretek torturatu zutela salatu zuen eta hainbat hilabete pasa zituen espetxean.

2008ko Euskal Herriarekin Nazioarteko Elkartasun Astean, Parisen aurkitzen den Txalaparta irratia arakatu zuen poliziak eta 16 lagun atxilotu zituzten. Italian berriz, Florentzian hain zuzen lagun bat atxilotu eta galdekatu zuten Euskal Herriarekin egiten zuen lan solidarioaren inguruan. Herrialde Katalanean, Italian, Londresen, Eslobenian eta Alemanian EHL taldeetako kideak maiz izan dira kotxez jazarriak, identifikatuak, katxeatuak... Portugaleko ASEH (Euskal Herriarekin elkartasunerako elkartea) ETArekin lotu zuen Expresso astekariak. Artikuluan 'borroka armatua babesten dute' eta 'sasian dabiltzan ETA kideekin harremanak dituzte, haietako batzuk preso ohiak" bezalako perlak jasotzen zituzten.

Euskal Herriarekiko elkartasunaren pasarte lazgarrienetariko bat ordea Uruguytik, Montevideotik heldu zitzaigun. 1994ko abuztuan, hiru euskal errefuxiatu politikoen

estradizioa ekiditeko ahaleginean ehundaka pertsona nola kolpatzen eta atxilotzen zituzten ikusi genuen eta Fernando Morroni eta Roberto Facalen erailketa barren barrenean sentitu genuen, bi gazte solidario eta internazionalista.

Brigadisten kontrako jazarpena etengabea izan da, eta izaten jarraitzen du gaur egun ere. Herrialde askotan brigadistek egiten duten lana ez da ongi etorria, besteak beste, Kolonbian, Txileko Estatuan, Palestinan edo Saharan. Kolonbiara joandako Askapenako 5 brigadista UNO kateko albistegian ETA kideak balira bezala aurkeztu zituzten beraien pasaporteko argazkiak erakutsiz kolonbiar preso politikoei bisita egiteko espetxe sartu zirenean. Euskal Herrira itzuli zirenean, haietariko brigadista batek heriotz mehatxuak jaso zituen bere telefono mugikorrera egindako dei baten bidez. Deitu zuenak "Aguilas Negras" talde paramilitarreko kide bezala identifikatu zuen bere burua.

Maputxeekin izandako harremanaren ondoriozko jazarpenak ugariak izan dira. Batetik Asel Luzarragaren kasua dugu, muntai polizial baten bidez espetxeratu zutena eta bestetik 2009ko Askapenaren brigadaren kanporaketa Txileko Estatutik.

Palestinan ere maiz izan ditugu arazoak. Ohikoa da Askapenaren brigadari Gazara sartzen ez uztea. Baina horrez gain, Israelek Zisjordanian brigadistak atxilotu, hegazkin batean sartu eta kanpora bota izan ditu maiz. Azkena 2013an Igor Goikoelearen kasua dugu. Igor bi egunez atxiloturik pasa zituen eskuak kateez loturik eta begiak estalita. Ezin ahaztu dugu Gasteizko Judimendi auzoko joaldunek beren joareak astintzeagatik jasan zuten erasoa.

Pasa den urteko Saharako brigadistek ere badakite honen gainean, izan ere, etengabeko jarraipenak eta kontrolak bizi izan baitzituzten Saharako lurraldeetatik kanporatu baina lehen.

Elkartasun zubiak ez ezik, gure herrian bertan aurrera atera dugun praktika internazionalista bera ere kriminalizatua izan da. Boikot Desinbertsio eta Zigor kanpainaren nazioarteko ekimenari babesa emanez, hainbat izan dira sionismoaren ordezkariak gurera etortzean antolatu diren ekimenak. Haietariko zenbaitetan ondorio errepresiboak ere jasan ditu mugimenduak, besteak beste, Maccabi saskibaloi tadeak Gasteizen jokatu izan duenetan, Noa abeslari israeldarra Donostian izan zenean... Palestinar herriarekiko elkartasunez eta konpromiso internazionalistaz gure herrian sionismoraren kontrako praktikak garatzeagatik isun ekonomikoak, etxeko espetxealdiak edo bortizkeria pairatu izan dugu.

Historiari gainbegirada azkar bat emanda argi ikusten da sistema kapitalista-inperialistaren aurka jaiki eta herri langileen batasuna ahalbidetu izan duten egiturak kolpatu, eragotzi eta suntsitu ere egin izan dituztela. Errepresio adierazpen guzti hauek, gure borroka eta proiektu internazionalistaren garrantzian berrestera garamatza ordea. Estatuek, kasu honetan Estatu Espainiarrak errepresio neurriak hartzearen sakoneko arrazoia borroka honi dioten beldurra baita, jain baitakide, eta baita guk ere soilik borroka internazionalistaren bitartez eskuratuko dugula benetako askatasuna.

ATZOKO ETA GAURKO

INTERNAZIONALISMO KRIMINALIZATUA

M emoriaren txokoa

Page 8: GORA! Herria ale berezia

KONTAKTUA: [email protected]

/askapenaren.lagunak@askapena