noaua! 630 alea / gehigarri berezia

12

Upload: egunea

Post on 23-Jul-2016

247 views

Category:

Documents


13 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: NOAUA! 630 alea / gehigarri berezia

630. zenbakia / argitalpen berezia 1HERRIKO TALDEAK

Page 2: NOAUA! 630 alea / gehigarri berezia

PIL-PILEAN 2015eko urriaren 9an2 #KILOMETROAK2015 IRUDITAN

Page 3: NOAUA! 630 alea / gehigarri berezia

PIL-PILEAN630. zenbakia / argitalpen berezia 3#KILOMETROAK2015 IRUDITAN

Urte osoko lanaren fruitu izan zen igandeko fes-ta. Antolakuntzako ki-

deak oso pozik ziren egunaren amaieran, “eguraldiak zenbait plan aldatzea eskatu zigun arren, aurre egiten asmatu ge-nuelako”. Euriak eta batez ere haizeak traba asko eragin zi-tuen arren, “sekulako erantzu-na eman zuten boluntarioek, herritarrek eta baita Usurbilera gerturatu ziren milaka euskal–tzalek ere”.

Huts egin zuen bakarra egu-raldia izan zen. 12:00ak aldera haizeak eta euriak giroa goi-beldu zuten. Horrek arazoak eragin zituen hainbat gunee-tan: Txaragañan lehenengo, Ikastolako gunean gero, eta Aranerrekan, azkenik, bertan behera gelditu ziren. Behin hori pasata, eguraldiak hobera egin zuen eta normaltasunez bete ziren egitarauan aurreiku-sitako ekitaldiak gainontzeko guneetan.

Urte osoan antolakuntzaren ardatz izan diren jasangarri-tasunak, parekidetasunak eta inklusibitateak ere isla izan

Eguraldiak soilik egin zuen huts

Gaztetxo hauen dantza izan zen irekiera ekitaldiko une hunkigarrienetako bat.

“Primerako eguna”Antolatzaileon ustez, pri-merako eguna izan zen igandekoa. “Eta agerian geratu da arazoei aurre eginez aurrera egin dai-tekeela, hizkuntza eta hezkuntza lotuta jarraituko dugula hurrengo belaunal-diak soka berera lotzen. Igandean omendu genuen Joan Mari Torrealdaik go-goan utzi zigun bezala: Ezina ekinez egina”.

Mila esker, Usurbil! Egin dugu! Mundialak zarete. Mundialak gattunk.

Bi urte eta erdi inguru pasa dira 2015eko Kilometroak Usurbilen izango genituela jakin genuenetik. Bide luzea izan da, polita. Nekagarria baina ederra, benetan. Orioko Kilo-metroak bukatutakoan hasi zen lan potoloena. Hilabete guzti hauetan, elkarrekin egin dugu lan. Elkarrekin. Batzuk lagunak ginen, konfian–tzazkoak; beste batzuen aurpegia ezagutu bai, baina hortxe; baziren ere guztiz ezezagunak. Elkarre-kin. Umeak, gazteak, gurasoak, ai-ton-amonak,.... Bakoitza bere zeregi-nean. Elkarrekin. Hemendik aurrera, kalean topo egitean, elkarren arteko begiradak, agurrak edo irribarreak ezberdinak izango dira.

Zorionak, UsurbilNekez ahaztuko zaizkigun mo-

mentu asko datozkit burura. Pila bat. Asko hitz egingo dugu igan-deari buruz, egun handiari buruz. Jakina. Baina, gaur, egun handiaren biharamunean, larunbata datorkit burura. Urriaren 3a, alegia. Nire ustez, egun berezia izan zen Usur-bilen. Majikoa.

Goizeko zortzietan hasi ginen dantzan gure batzordekook. Goiz emankorra izan zen. Jendea pozik ikusten nuen. Urduritasun puntuaz, baina pozik. Eta lan egiteko izuga-rrizko gogoarekin. Beste batzor-deetako bolondresekin topo egin bakoitzean, elkarri bideratutako agurrak, animoak eta irriak hunkitu egiten ninduten. Aupa ekipo!

Zorionez, dena prest utzi eta, iluntzean, herrira abiatu nintzen.

Hura jendetza! Han ere, jendea pozik, emozio puntu berezia ge-hienen begietan. Giro zoragarria, hunkigarria. “Dena prest zegonk!”. Usurbilen jaioak eta kanpotik eto-rriak, denok ginen Usurbil, denok ginen Udarregi.

Eguraldiak, ordea, huts egin zi-gun. Gure esku ez zegoena. Egia esan, okerragoa izan zitekeen. Bai-na hobea ere bai. Usurbil Udarregi zen eta Udarregi, Usurbil. Baina haizeak... Dena den, guztion lanari esker -eta milaka euskalzaleri es-ker, jakina- garaipena lortu genuen. Eguraldiari ordago bota eta eguna aurrera atera. Txalogarria bai bo-londresen lana, eta baita euskaltzale kanpotarren irmotasuna ere (hauen kontra ezta haize boladarik borti–tzena ere!).

Zerbait handia egin dugu. Harro egoteko modukoa, zinez. Hainbat gonbidatuk, bisitarik zoriondu egin gaituzte bihotz bihotzez. Eta zorion horiek guztiontzat dira. Bagenekien gai ginela. Baina geure buruari eta Euskal Herriari erakutsi diogu herri honetan izugarrizko indarra dagoe-la, kemena. Helburuak merezi due-nez, herri osoak euskarak eta ikas-tolak luzatzen zigun sokari tinko helduz. Eta egin beharrekoa ondo egitea gustatzen zaigula.

Nekatu egin gara. Eta gozatu egin dugu.

Nire aldetik, gozamena izan da Kilometroetako kide izana.

Biba zuek!

Xabier Alustiza, Udarregi Ikastolako lehendakaria

zuten Gipuzkoako Ikastolen jaian. “Urtebetean ezin da gau-za handirik egin, noski, baina aldatzeko lehen urratsak ema-ten hasi gara Usurbilgo Kilome-troak-en, eta horrek jarraipena izan dezala da antolatzaileon nahia. Esaterako, antolatzaile guztiek zekiten, inork eraso sexista bat jasan duela esango balie, zer egin beharko luketen. Tailer inklusiboak primeran joan dira, komun unibertsalak ere arrakasta izugarria izan du, eta Erronkan parte hartu duten erronkariek itsu baten edo gur-

pildun aulkian dagoen pertso-naren azalean jartzeko aukera izan dute, jokoen bidez”.

Jende asko, bizikletanGiro ederrean etorri zen jendea bizikleta martxan Donostiatik, iturriko urak harrera oso ona izan zuen Usurbilera bertara-tu zirenen artean eta ahalegin berezia egin zen egunean sor-tutako hondakin guztiak behar bezala sailkatzen, ondoren birziklatu ahal izateko; baita edalontzi berrerabilgarriak be-rreskuratzeko ere.

Iritzia

Beraz, antolatzaileon gogoa guztiz asebeteta dago: “urte guztian zehar parekidetasu-nean, jasangarritasunean eta inklusibitatean egindako lan eta ahaleginek fruituak eman dituzte; euskaltzaleek eran–tzun ezin hobea eman dute, eta oso albiste ona da hori gu-retzat”, hala diote antolatzai-leek. “Bide egokian gindoazela sinistuta geunden, baina jen-dearen erantzunak horretaz ziur egotera garamatza”.

Page 4: NOAUA! 630 alea / gehigarri berezia

PIL-PILEAN 2015eko urriaren 9an4 #KILOMETROAK15 IRUDITAN

Page 5: NOAUA! 630 alea / gehigarri berezia

PIL-PILEAN630. zenbakia / argitalpen berezia 5#KILOMETROAK15 IRUDITAN

Page 6: NOAUA! 630 alea / gehigarri berezia

PIL-PILEAN 2015eko urriaren 9an6 #KILOMETROAK2015 IRUDITAN

Page 7: NOAUA! 630 alea / gehigarri berezia

PIL-PILEAN630. zenbakia / argitalpen berezia 7#KILOMETROAK2015 IRUDITAN

Page 8: NOAUA! 630 alea / gehigarri berezia

PIL-PILEAN 2015eko urriaren 9an8 #KILOMETROAK2015 IRUDITAN

Page 9: NOAUA! 630 alea / gehigarri berezia

PIL-PILEAN630. zenbakia / argitalpen berezia 9#KILOMETROAK2015 IRUDITAN

Page 10: NOAUA! 630 alea / gehigarri berezia

PIL-PILEAN 2015eko urriaren 9an10 #KILOMETROAK2015 IRUDITAN

Argazkiak: #Kilometroak2015 komunikazio taldeko irudigileak.

Page 11: NOAUA! 630 alea / gehigarri berezia

PIL-PILEAN630. zenbakia / argitalpen berezia 11#KILOMETROAK2015 IRUDITAN

Page 12: NOAUA! 630 alea / gehigarri berezia

PIL-PILEAN 2015eko urriaren 9an12