gabonak 2012 gehigarri berezia

28

Upload: egunea

Post on 08-Mar-2016

241 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Gabonak 2012 Gehigarri berezia
Page 2: Gabonak 2012 Gehigarri berezia
Page 3: Gabonak 2012 Gehigarri berezia

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

GABONEI GORAZARRE, KANTUAN

Lehenak LH eta DBH zikloe-tako ikasle eta irakasleakizango dira. Goizeko

9:30etan abiatuko dira ikastolatiketa bi ibilbide desberdin osatukodituzte. LH-koek Kalezar alderajoko dute. Auzoa zeharkatu etaKaxkora jaitsi ostean, Bordatxopareko errotondan abestuko dute,gero Udarregira itzultzeko. DBH-koak Atxegaldetik barrena ibilikodira, Kale Nagusia edota Eguzki-tzaldea zeharkatu eta goiko erro-tondatik Udarregira itzuliko dira.

11:25 aldera HH-koen txandaizango da. Ikasle, irakasle eta gu-rasoak kantuan kalejiran irtengodira Agerialdetik. Frontoirako bi-dean bi geldialdi egingo dituzte;lehena, Udarregi parean eta biga-rrena errotondan. Azkena berriz,frontoian. Urteroko oharra eguer-dian, 12:30etan autobusa hartubehar dutenentzat. “Anbulatoriobidean hartuko dute autobusa.Jangelan geratzen direnak, be-rriz, irakasleekin ikastolara itzuli-ko dira eta oinezkoak, guraso edoarduradunak frontoian jaso ahalizango dituzue”, ohartarazi duteUdarregitik.

HAUR ESKOLAKOEN KALEJIRAEguerdiko etenaldiaren ostean,ostiral arratsaldez gabon kantenhotsak entzungo dira berriz Ka-lezar eta Kaxko inguruan.16:30etan Haur Eskolako haur,hezitzaile eta gurasoak irtengodira eta abestera. Abenduaren14ko astekarian, “Noaua Txiki”atalean gogorarazten zutenez,“Haur Eskolan bilduko gara de-nak, Olentzero, Kottonio astoa,Mari Domingi, Trikitilariak, gueta gure laguntxoak, familiak…Urduri jartzen gara pentsatu hu-tsarekin! Eta herrian zehar kale-jiratxo bat egingo dugu guztiokbatera”.

ELKARTASUN EKIMENAFrontoian amaituko dute kaleji-ra, elkartasun ekimen batekin.“Materiala berritzeko premia du-gunez, beste bide batzuk asmatueta jorratzeko ekintzak egiteabesterik ez zaigu geratzen. Ho-rregatik, txistorra pintxoak, sa-gardoa eta gaztaina erreak jarri-ko ditugu salgai frontoian, ibilbi-de amaieran”, adierazi duteHaur Eskolatik. Kalejiran partehartzera animatzen dute.

ABENDUAREN 24AN ERE,KANTU KANTARIDatorren astelehenerako, aben-duaren 24rako ere gabon kantakabesteko beste hainbat hitzordudeitu dira. Parrokiak Aginaganeta Kaxkoan, Gaztelekukoak ereirtengo dira astelehen goizean,arratsaldean presoen eskubideenaldeko Olentzero… Hitzorduguztiak, gehigarri honetakoagendan bildu ditugu.

Eguneroko ohiko jarduna eten eta oporretara joan aurretik, gabon kantak abesterakalera irtengo dira ostiral honetan, abenduaren 21ean, Udarregi Ikastolako ikasle eta

irakasleak. Hitzordurako egoki jantzita, Kaxko ingurua eguberrietarako girotzenikusiko ditugu guztiak. Denak, “Txamarra Txartxo”, “Olentzero begi gorri”, “Hator,

hator” edo “Alaken” abesten.

Kanturako aukera ugari izan ohi da

Eguberrietan.

Page 4: Gabonak 2012 Gehigarri berezia

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

ANTORTXEROEI DEIA,

ERREGE KABALGATAN PARTE HARTZEKO

Antortxeroei begirako oha-rra kaleratu du Ziortza El-karteak; erregeen lagun-

tzaile gisa ibilbidean parte hartunahi duenak, aldez aurretikapuntatu beharko du.

Horretarako, Ziortzak egun batfinkatu du aurtengoan, abendua-ren 29a. 11:00-13:00 artean el-karteko egoitzara hurbildu be-harko du kabalgatan antortxerogisa ateratzeko gogoz denak.Bestela, urtarrilaren 2ra artekoepea dago [email protected] email bat bidaltzeko.Biharamunean eta egun handira-ko bi egun baino faltako ez dire-nean, hilaren 3an antortxeroenbilera egingo da Ziortzako egoi-tzan, 19:30etan.

19:30ETARAKO FRONTOIANKabalgata, ohi bezala, ErregeEgun bezperan ospatuko da. Au-rretik, urtarrilaren 5ean,11:30etatik aurrera, erregeenpostariak gutunak bilduko ditufrontoian. Gerora, iluntzeko18:00etan abiatuko dira Meltxor,Gaspar eta Baltasar, Urdaiagatikbehera. Bidean, Santuenea, Biz-karre, Kalezar, Olarrondo, Atxe-galde, San Inazioko errotondatik

Kale Nagusia, Eguzkitzaldea etaMikel Laboa plaza zeharkatukodituzte.

Gozoki zaparrada ez da faltakoziur. Ezta helmugan ere. Egural-

diak eragiten ez badu behintzat,19:30ak alderako jendez beteaegongo den frontoian espero dirahiru erregeak. Bertan ospatukodute azken ekitaldia.

Baieztatua dago jada; Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak bueltan izango ditugu urta-rrilaren 5ean. Urdaiagatik frontoirainoko ibilbidea osatuko dute antortxeroek lagunduta.

Urtarrilaren 5ean, eguerdian, Erregeentzako gutunak jasoko dira frontoian.

Abenduak 29, larunbata1111::0000--1133::0000 Antortxero gisa atera nahidutenentzako izen ematea Ziortzako egoi-tzan. Bestela, idatzi [email protected], urtarrilaren 2a baino lehen.

Urtarrilak 3, osteguna1199::3300 Antortxeroen bilera Ziortzako egoi-tzan.

Urtarrilak 5, larunbata1111::3300 Gutun bilketa frontoian, ErregeenKarteroa etorriko da eta.

1188::0000 Erregeen Kabalgataren irteera SanEstebandik.

1199::3300 Kabalgataren ailegaera frontoira.

KABALGATARAKO JAKIN BEHARREKOAK

Page 5: Gabonak 2012 Gehigarri berezia

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

NOAUA! LAGUNTZEAGATIK, SASKIA OPARI

Denentzako nahikoa xextorik ez eta, zozketa egin behar izan dugu zuen guztion artean.Ondoko argazkietan dituzue, saskia egokitu zaien zortedunak. Zorionak!

Laguntzaileen artean: Alazne Begiristain, Urdaiagako kronista. Publizitatea jartzendutenen artean: Otar Goxo saltokia. Bazkideen artean: Ane Loidi eta Ibone Garmendia.

Otar Goxo saltokikoentzat izan da publizitatea jartzen dutenen artean zozketatu den saskia.

Ibone Garmendia bazkidea.Alazne Begiristain, NOAUA!ko laguntzailea.

Ane Loidi bazkidea.

Page 6: Gabonak 2012 Gehigarri berezia

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

GAZTELEKUAN OPORRIK EZ EGUBERRIETAN

Buesa Arenara saskibaloipartida ikustera, TxuriUrdinera, Realekoen en-

trenamendu saioen zelaira…Eguberriotan ez dira herrian gel-dituko Gaztelekukoak.

Abenduak 22, larunbata15:45 Gaztelekutik Txuri UrdinIzotz Jauregira irteera. Nori zu-zendua: DBH 1.

Abenduak 23, igandea15:45 Gaztelekutik Buesa Arena-ra saskibaloi partida ikustera.Nori zuzendua: DBH 2,3,4.

Abenduak 24, astelehena10:00 Olentzerori abestera irtee-ra. Nori zuzendua: DBH 1.

Urtarrilak 2, asteazkena10:00 Ginkana Gaztelekuan. No-ri zuzendua: gazte guztiei.

Urtarrilak 3, osteguna10:00 Gaztelekutik Zubieta XXIfutbol zelaira bizikletaz. Norizuzendua: DBH 2.

Urtarrilak 5, larunbata10:00 Gaztelekuko horma irudiaegitea. Nori zuzendua: DBH 2.

GURASOEKIN BILERAGaztelekuaren funtzionamenduaazaltzeaz gain, zalantzak argi-tzeko aukera izango da. Urtarri-lak 12 larunbata, 15:00etan.

Asteburu honetan Txuri Urdinera joango dira

DBH1eko ikasleak.

Page 7: Gabonak 2012 Gehigarri berezia

PUBLIZITA

TEA

Page 8: Gabonak 2012 Gehigarri berezia

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

GABONETAN, KIROLDEGIA JOLAS PARKE

Aurten, abenduaren 26tik28ra irekiko dute JolasParkea. Hiru txokotan

bereiziko da, eskubaloi neurke-tak jokatzen diren aretoan ko-katuko den jolastokiak. Batetik,Gune Orokorra delakoa egongoda, “zientzietarako karpa, esku-lan tailerrak, edertasun saloia”.Eta gero, adinaren arabera des-berdinduak egongo diren bestebi txoko.

Bat, 2-6 urte artekoentzat,marrazki txoko, puzgarri edotatailerrekin. Bestea, 6-12 urte ar-

tekoei zuzendurikoa; hemenere, puzgarri, tailer edota oheelastikoekin.

Parkea zabalik egongo denegun bakoitzeko gainera, ekital-di berezi bat ere ospatuko dailuntzero, 18:30etatik aurrera.Abenduaren 26an, pailazo ema-naldia antolatu dute, 27an txala-parta, eta 28an (azken egune-an), Pottoka Diskoteka.

ABENDUAK 26-28Ondo apuntatu egunok, hilaren26tik 28ra irekiko dute Udalakantolaturiko jolas gunea, aipatu

moduan, Oiardo Kiroldegian.Goiz eta arratsaldez, ordutegihonetan: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Parke barrura sartzekosarrera, doakoa izango da.

Abenduaren 26an, 27an eta 28an egongo

dira irekita Jolas Parkeko ateak.

Page 9: Gabonak 2012 Gehigarri berezia

PUBLIZITA

TEA

Page 10: Gabonak 2012 Gehigarri berezia

abenduaren 22anNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

Astelehenetik ostiralera, goizeta arratsaldeko klase arteanUdarregiko jangelan bazkal-

tzen duten ikasleek, elikatzeaz gain,aisialdirako tartea izaten dute ordube-tez. Ekintza desberdinak burutzen di-tuzte azken ordu horretan. Tartean,LH 1. mailatik 4. mailara artekoakperformance bat prestatzen aritu diraazken aldian, Usurbilen bizi denTobby Howickekin. Larunbat eguerdihonetan, abenduaren 22an, 12:30eanPotxoeneako Urdintxo aretoan ikusiahal izango dugu, animatu! Abenduaren 22an izango da jangelako ikasleen ikuskizuna Potxoenean.

JANGELAKO IKASLEEN PERFORMANCE-A

Page 11: Gabonak 2012 Gehigarri berezia

PUBLIZITA

TEA

Page 12: Gabonak 2012 Gehigarri berezia

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

GABONETARAKO PREST DIRA AGINAGAN

Etxeko txikienak ardatz izango dituzten ekimenak antolatu dituzte eguberriotarakoAginagan. Bisita bereziak, txokoak, edota gabon kantak abesteko hitzordua finkatu

dute asteotarako.

Lehen bisita igande honeta-rako, abenduaren 23rakoiragarri dute, 17:00etan lu-

dotekan. Mari Domingi eta Olen-tzerorekin egoteko aukera izan-go dute aginagarrek. Haurrekeginiko marrazkiak jasotzekoprest izango da bikotea. Bihara-munean, abenduaren 24an,etxez etxe kantuan irteteko eki-taldia antolatu dute Parrokikoek.Goizeko 9:00etan jarri dute bil-tzeko hitzordua, eliza parean.Ekitaldirako egoki jantzita, ga-bon kantak abesten arituko diragoiz pasa, Aginagan zehar.

Bisita gehiago ere izango diraeguberrietan zehar. Abenduaren28an, Ixabel Agirresaroberenipuin kontaketa saioaz gozatuahal izango dute aginagarrek.Arratsaldeko 17:00etan hasita,ludotekan.

HAURRAK, SORTZAILEGainerako egunetan, hau da,abenduaren 26tik 28ra eta urta-rrilaren 2tik 4ra txokoak antola-tu ditu ludotekan, Antxomolan-txa Elkarteak. Eskulanetan ari-tuko dira bertaratzen diren hau-rrak. Azken egunean gainera,

hilaren 4an, eurek sorturiko ar-telanak erakusgai jarriko dituzteeta urtarrileko lehen ostiral ho-rretan, oparitxo bana jasoko du-te haurrek, Antxomolantxatikberri eman dutenez. Antolatzai-leek haurrak txokoetan partehartzera animatzen dituzte.

Eguberriak Errege Egunarenbueltan amaitu ohi dira asko-

rentzat. Erregeak aipatuta, aur-ten Aginaga bisitatzekoak direlajakin dugu.

IRUNTXO ALDETIK IRITSIKODIRA ERREGEAKAdi urtarrilaren 5ean, arratsalde-ko 16:00ak aldera, Iruntxo alde-tik Aginagara jaistekoak omendira eta, hiru errege magoak.

Olentzero eta Mari Domingi Aginagatik ere igaroko dira.

Page 13: Gabonak 2012 Gehigarri berezia

PUBLIZITA

TEA

Page 14: Gabonak 2012 Gehigarri berezia

abenduaren 22anNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

Sentitu, pentsatu, ekin! ikus-kizun berriarekin datoz, la-runbat honetan Kiroldegira.

Argiaren Lagunak taldekoek antola-tutako hitzorduaren baitan, bi ema-naldi eskainiko dituzte, bata,16:00etan hasiko dena, bigarrena18:30etan. Ikuskizunerako sarrerakaldez aurretik eros daitezke, 7 euro-tan, Marije arropa dendan, Bordatxotabernan eta Oiardon. Egunean ber-tan, Kiroldegian ere salgai izango di-ra 8 eurotan. 12 hilabete arteko hau-rrek, sarrera doan izango dute. Sarrerak Marijen, Bordatxon eta Oiardo kiroldegian dira salgai.

HEMEN DIRA PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS!

Page 15: Gabonak 2012 Gehigarri berezia

PUBLIZITA

TEA

Page 16: Gabonak 2012 Gehigarri berezia

abenduaren 23anNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

ABESBATZEN GABONETAKO KONTZERTUA

Gabon kantak abesteko ohi-turak sustraiturik jarraitzendu gurean. Abenduaren

21etik 24ra hitzordu desberdinak an-tolatzen dituzte herriko eragile des-berdinek. Tartean, Zumarte MusikaEskolak Gabonetako Kontzertua pro-gramatu du igande honetarako, hila-ren 23rako, eguerdiko 12:30ak alde-ra, Salbatore Parrokian. Bertan, Zu-maiako San Pedro Abesbatzarekinbatera, Zumarte-Txiki eta ZumarteGazte Abesbatzek, eta Zumarte TaldeBokalak parte hartuko dute. Zumarte Txiki abesbatzakoak ere kantuan arituko dira.

Page 17: Gabonak 2012 Gehigarri berezia

PUBLIZITA

TEA

Page 18: Gabonak 2012 Gehigarri berezia

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

ESPETXEAN DIREN HERRITARRAK GOGOAN

Euskal preso politikoeneta iheslarien eskubide-en aldeko hainbat eki-

men antolatu dira Eguberrietara-ko. Hauek dira iragarri diren hi-tzorduak.

Abenduak 24, astelehenaEguberrietan ohikoa den presoenaldeko Olentzero ere kalejiran ir-tengo da aurten. Abenduaren24an, 17:30etan finkatu dute hi-tzordua frontoi inguruan. Beste-ak beste, Kantu Taldeak bat egindu ekimenarekin.

Abenduak 28, ostiralaBezperan, hilabeteko eta 2012koazken ostirala izango dugu. Hila-ren 28an ere, euskal preso etaiheslarien eskubideen aldeko el-karretaratzea burutuko da. Ilun-tzeko 20:00etan Mikel Laboaplazan.

Urtarrilak 12, larunbataAzkenik, eguberrien osterako,urtarrilaren 12rako deitua dagoBilbon presoen eskubideen alde-ko Herri Mobilizazio Orokorra.Deialdi honen inguruko informa-

zio gehiago, urtarrilak12.comweb orrian duzue.

Hainbat elkartasun ekitaldi iragarri dituzte

Eguberri hauetarako.

Page 19: Gabonak 2012 Gehigarri berezia

PUBLIZITA

TEA

Page 20: Gabonak 2012 Gehigarri berezia

abenduaren 29anNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

“BARRURA BEGIRATZEKO LEIHOAK” SUTEGIN

Euskal Herriko bost zinegileezagunek, bost euskal pre-so politiko erretratatzen di-

tuzte, “Barrura begiratzekolehioak”, abenduaren 29an Sute-gin ikusgai izango den filmean.Herrirak antolatutako hitzorduadugu hau, baina ez bakarra.

Josu Martinez, Txaber Larrea-tegi, Mireia Gabilondo, EnaraGoikoetxea eta Eneko Olasagastizinegileek zuzendu dituzte, “Ba-rrura begiratzeko leihoak” filmaosatzen duten bost presoen erre-

tratuak. Perfil desberdinetakobost istorioak; atxilotua izatekofalta zaizkion egunak zenbatzendituen neska gaztea, 17 urte etagero Euskal Herrira itzultzen dengizona, preso den alabarekinizandako telefono elkarrizketaguztiak kasetetan grabatzen di-tuen ama, intelektual bat ziega-ren bakardadean bere burua to-patu nahian, eta 20 urteren oste-an, gaztetako lagun zaharrarekinharremana berreskuratzen duenETAko buru ohia erretratatu di-tuzte. Emanaldia, abenduaren

29rako antolatu du Herrirak,iluntzeko 19:00etarako Sutegikoauditorioan.

Irudian, pelikulako bost zuzendariak.

19:00etan hasiko da proiekzioa.

Page 21: Gabonak 2012 Gehigarri berezia

PUBLIZITA

TEA

Page 22: Gabonak 2012 Gehigarri berezia

Urtarrilaren 6anNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

ERREGEEN EGUNEAN, TABERNAZ TABERNA “TIPI-TAPA” ARITZEKO AUKERA BERRIA

Urtarrilaren 6an, ErregeEgunez ospatuko da Hur-bilago Usurbilgo Merkata-

ri eta Ostalarien Elkarteak anto-laturiko “Tipi-Tapa” ekimenarenbigarren hitzordua. Gogoanizan, 2 eurotan, garaiko produk-turen batekin modu desberdine-tan elaboraturiko pintxo bere-ziak dastatu ahal izango dira, ur-teko ardoa, sagardoa edo txakoli-naren laguntzaz. Zizka-mizkahauek Txapeldun, Artzabal, Bor-datxo, Aitzaga eta Txiriboga ta-bernetan eskatzeko aukera egon-go da.

Trukean, “Tipi-Tapa Txartela”eskuratu ahal izango da tabernahauetan. Txartel honetan bosttabernetako zigiluak lortzen di-tuenak, edaritegiotako batean

egongo den kutxan sartu eta 300euroko erosketa-bale baten zoz-ketan parte hartu ahal izangoda. Abenduaren 2an txartela lor-tu eta bost zigilu baino gutxiagobadituzue ondo gorde, baliaga-rriak izango zaizkizue eta ErregeEgunerako. Lehen zozketa, eki-menaren estreinaldi eguneanegin zen, abenduaren 2an. 1142zenbakidun txartelaren jabeari,kasu honetan bi lagunei egokituzitzaien Hurbilago Elkarteko es-tablezimenduetan xahutu ahalizango duten erosketa-balea;Agus Martinezi eta Haritz Jaure-giri. Hurrengo saritua nor izangoden jakiteko ordea, otsailera arteitxaron beharko da. “Tipi-Tapa”ekimena hilabeteko lehen igan-dero ospatuko da ekainera arte,baina zozketa bi hilean behin

egingo da. Hurrengoa, otsailaren3an.

Hilabeteko lehen igandean ospatuko da,

ekainera arte.

Txistor eta gaztainjana, Gure Pakeareneskutik

Santo Tomas eguna Gure Pakea Elkar-teak ere ospatu asmo du, ostiral hone-tan, abenduaren 21ean. Txistor janaantolatu dute Artzabalen, 18:00etan.Ordu eta leku berean baina larunbate-an, gaztaina jana. Abenduaren 22an ber-tan amaituko da bestalde, Gure PakeaElkarteko zuzendaritza taldea berritze-ko hautagaiak aurkezteko epea.

Eguberri ostean,Urdaiagara SanEsteban ospatzera

Urdaiagan eguberri bezpera eta egu-neko jaia, beste egun batez luzatzen dute.San Esteban Txiki eguna ospatu ohi duteeta, abenduaren 26an. Aurten ere ezdute hutsik egingo.

San Estebango Jai Batzordeak hamai-ketako ederra banatuko du, asteazkengoiz horretan. 11:00tako mezaren oste-an izango da.

Larra Dj, urte berria dantzan hasteko

Urte berrian murgilduko gaituztenhamabi kanpai hotsak entzun eta hanhemen jaurtiko diren suziriei errepara-tu ostean, bat baino gehiago tabernaknoiz irekiko zain izango da. 2013aparranda giroan estreinatu nahi due-nak, dantzan aritzeko aukera izango duLarra Dj-rekin. Askatasuna plazan, goi-zaldeko 1:00ak inguruan hasita.

Page 23: Gabonak 2012 Gehigarri berezia

PUBLIZITA

TEA

Page 24: Gabonak 2012 Gehigarri berezia

egitaraua 2012NNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

Abenduak 21, ostiralaUdarregi Ikastolako irakasle etaikasleen kalejira, gabon kantakabesteko.

9:30 LH eta DBHko ikasleen ka-lejira.

11:25 aldera, HHkoen txanda,gurasoekin. Agerialdetik frontoi-ra.

16:30 Haur Eskolatik gabon kan-tak abestera. Amaiera, frontoian. Antolatzailea: Udarregi Ikastola.

18:00 Txistor jana Artzabalen.Antolatzailea: Gure Pakea Elkar-tea.

Abenduak 22, larunbata12:30 Udarregi Ikastolako jange-lako ikasleen performance-a, Po-txoeneako Urdintxo aretoan.

15:45 Gaztelekutik Txuri UrdinIzotz Jauregira irteera. Nori zu-zendua: DBH 1.

16:00/18:30 Pirritx, Porrotx etaMari Motots kiroldegian.Sarrerak: 7 eurotan aldez aurre-tik, Mariaje arropa dendan, Oiar-do Kiroldegian eta Bordatxon. 8euro egunean bertan. 12 hilabetearteko haurrek doan. Antolatzai-lea: Argiaren Lagunak.

18:00 Gaztaina jana Artzabalen.Antolatzailea: Gure Pakea.

Abenduak 23, igandea12:30ak aldera, GabonetakoKontzertua Salbatore Parrokian.Partaideak: Zumaiako San PedroAbesbatza, Zumarte-Txiki Abes-batza, Zumarte Talde Bokala,Zumarte Gazte Abesbatza. Anto-latzailea: Zumarte Musika Esko-la.

15:45 Gaztelekutik Buesa Arena-ra saskibaloi partida ikustera.Nori zuzendua: DBH 2,3,4. An-tolatzailea: Gaztelekua.

17:00 Mari Domingi eta Olentze-ro, Aginagako ludotekan. Anto-latzailea: Antxomolantxa Elkar-tea.

Abenduak 24, astelehenaGabon kantak abesteko deiak:

09:00 Aginagan: Parrokiatik irte-era. Antolatzailea: Parrokia.

10:00 Kaxkoan: Gaztelekutik,DBH 1ekoak. Antolatzailea: Gaz-telekua.

17:00 Kaxkoan: Parrokiak anto-latutako gabon kantak abestekokalejira Kale Nagusitik abiatukoda. Parrokiatik irteera.

17:30 Kaxkoan: Frontoitik, pre-soen aldeko Olentzeroa. Partehartzaileak: Bota Punttuba, Kan-tu Taldea, eta herriko beste hain-bat talde. Antolatzailea: Herrira.

Amaieran, frontoian, Herrira etaParrokiak antolatutako kalejirenamaiera bateratua.

Abenduak 26, asteazkena11:00 San Esteban Txiki EgunaUrdaiagan: meza eta ondoren,hamaiketakoa.Antolatzailea: San Estebango JaiBatzordea.

Abenduak 28, ostirala17:00 Ixabel Agirresaroberenipuin kontaketa Aginagako ludo-tekan. Antxomolantxaren eskutik.

20:00 Presoen eskubideen alde-ko elkarretaratzea frontoian. An-tolatzailea: Herrira.

Abenduak 29, larunbata17:00 “Dantzan” ikuskizuna Oiar-do Kiroldegian. Korri, Xalto taBrinko pailazoak eta Ganbaraka-da taldearen saioa. Sarrera+Dis-koa: 5 euro (komenigarria aldezaurretik erostea. Kiroldegian sal-gai. Baita egunean bertan ere).

19:00 “Barrura begiratzekoleihoak” film emanaldia Sutegin.Antolatzailea: Herrira.

Abenduak 31, astelehena17:00 Hurbilago San Silvestre III.Herri Lasterketa, Mikel Laboaplazatik abiatuta.

Page 25: Gabonak 2012 Gehigarri berezia

PUBLIZITA

TEA

Page 26: Gabonak 2012 Gehigarri berezia

egitaraua 2012NNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

Antolatzailea: Hurbilago Elkar-tea. Babesleak: Usurbilgo Udalaeta Eusko Jaurlaritza.

01:00 Larra DJ Askatasuna pla-zan.

Urtarrilak 2, asteazkena10:00 Ginkana Gaztelekuan. Norizuzendua: gazte guztiei. Antola-tzailea: Gaztelekua.

Urtarrilak 3, osteguna10:00 Gaztelekutik Zubieta XXIfutbol zelaira bizikletaz. Nori zu-

zendua: DBH 2. Antolatzailea:Gaztelekua.

Urtarrilak 4, ostirala20:00 Kutsaduraren aurkako el-karretaratzea Mikel Laboa pla-zan. Antolatzailea: Itaya.

Urtarrilak 5, larunbata10:00 Gaztelekuko horma irudiaegitea. Nori zuzendua: DBH 2.Antolatzailea: Gaztelekua.

11:30 Gutun bilketa frontoian.Antolatzailea: Ziortza.

16:00ak aldera, Erregeak Iruntxoaldetik behera, Aginagara.

17:00 Errege kabalgata Urdaiaga-tik abiatuta.

19:30 Kabalgataren amaiera etaazken ekitaldia frontoian.Antolatzailea: Ziortza.

Urtarrilak 6, igandeaGoiz eta eguerdi partean, “Tipi-Tapa” ekimena. Antolatzailea: Hurbilago Elkar-tea.

Abenduak 26-2811:30-13:30 / 17:00-20:00 Gabo-netako Haur Parkea, 2-12 urte ar-tekoentzat Oiardo Kiroldegian.Sarrera doan.Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

2eta 12 urte arteko gazteeizuzenduta egongo da jolasparkea. Beste urte batzue-

tan, bi gune nagusi bereizi izandira. Bat, 2-6 urte arteko haurreizuzendutakoa; eta bestea, 6-12urte arteko gaztetxoen gozagarri.Puzgarri, tamaina erraldoiko jo-ko, tailer, oreka eta trebetasunjolasak izango dira aukeran. Sa-rrera doan izango da.

Abenduaren 26an zabalduko dira Haur Parkearen ateak.

GABONETAKO HAUR PARKEA, OIARDO KIROLDEGIAN

(aurreko orrialdetik dator)

Page 27: Gabonak 2012 Gehigarri berezia
Page 28: Gabonak 2012 Gehigarri berezia