bera, sunbilla eta leitzako bestak 2011

20

Upload: ttipi-ttapa

Post on 28-Mar-2016

227 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

Bera, Sunbilla eta Leitzako bestak 2011

TRANSCRIPT

Page 1: BERA, SUNBILLA eta LEITZAKO BESTAK 2011
Page 2: BERA, SUNBILLA eta LEITZAKO BESTAK 2011

12 | ttipi-ttapa | 544 zbk.

2011.06.09

Page 3: BERA, SUNBILLA eta LEITZAKO BESTAK 2011

| 13ttipi-ttapa | 547 zbk.

2011.07.21

Dekoratzaile eta topografoa bada ere,San Esteban egunean atabala jotzen duelako eta garai bateanZizkuitz txarangarekin ere aritzen zelako ezagun da Mikel Telletxea Zabaleta, Ttirtti peñako kidea.Aurten, gainera, programako azal lehiaketa irabazi ondotik, bere lana izanen dute eskuartean be-ratarrek: «Hagitz kontent nago aurtengoan nire diseinua izan delako aurkeztutako lanen arteanaukeratua. 300 euroko diru-saria ere hor dago, baina etxe guztietara banatuko den bestetakoprogramaren azalean norberaren lana agertzea da lehiaketa izabaztearen saririk nagusienainongo zalantzik gabe». San Esteban egunez atabala jotzen du eta egun berezia da beretzat ere:«Bestetan txistua eta atabala jotzen ditut, nahiz eta azken boladan atabalarekin gehiago, agianBeran txistulariak atabalariak baino ugariagoak direlako? Horretaz gain Baztango gaitariekinere saltsan aritzen naiz tarteka, San Esteban eguna egun berezia izaten da Berako dantzari etatxistulariontzat; goizeko kalejirako zortzikoa, alkate soinua, bordon dantza, makil dantza etaarratsaldeko aurreskua...». Txistuarekin 12 bat urterekin hasi zen, baina Zizkuitz txarangarekinere harat-honatean ibilia da gazte denboran. «Zizkuitz txarangaren esperientzia izugarrizkoa izanda –aipatu digu Telletxeak–, lesakar eta beratar musikeroen elkarketa honetatik sortutakoa, la-gun talde bikain bat baita. Zizkuitz txaranga aipatzeak herri aunitz dakarzkit gogora; Goizue-ta, Bera, Lesaka, Elizondo, Sara... bertako bestak, jendea... ».

Musikari lanean aritzeko bestarik onenak zein diren galdetzerakoan, «txistua jotzeko: Leitza-ko inauteriak eta pestak, txarangarekin jotzeko Goizuetako bestak eta Berako inudeak, etagaitariekin jotzeko Iruñeko txupinazoa, bertzeak bertze...» erantzun digu.Dena dela,musikarekinhain harreman estua izanagatik, berak egindako portadan kukaña da osagai nagusia. «Berakobestetako ezaugarrietako bat dugu kukaña, hainbat urtetan paratu gabe egon arren berriz ereberreskuratutako gauza bat da, nik ustebestetako azalean Illekuetako kukañaagertzeak azala beratartzen duela» dioegileak.Herriko bestetan gehien gustatzenzaionaz galdetuta, «kuadrilarekin egotekoegunik hoberena bezperakoa izaten da;txupinazoan Herriko Etxeko plazara joan,altxaferoa ikusi,txaranga,gaitariak,erral-doi eta buruhandiak... eta ondotik kuadri-lakobazkaria.Musikari bezala,berriz,SanEsteban eguna da denetan berexiena.Lehen erran bezala urtean egun horretanbakarrik ikusi eta entzun ditzakegunakbaitaude egun horretan» erantzun digu.Ama leitzarra izanik, Santiburtzioetan ereederki pasatzen du: «Jende jatorra, girobikaina,txistulari,atabalari eta laguntzai-leek kuadrila bikaina osatzen dugu».

Mikel TELLETXEA | Programaren azaleko egilea

«Illekuetako kukaña agertzeakprogramako azala Beratartzen du»

Page 4: BERA, SUNBILLA eta LEITZAKO BESTAK 2011

14 | ttipi-ttapa | 544 zbk.

2011.06.09

Page 5: BERA, SUNBILLA eta LEITZAKO BESTAK 2011

| 15ttipi-ttapa | 547 zbk.

2011.07.21

Alkate karguan, lehenbiziko Sanestebanak dira aurtengoak Marisol Tabernarentzat. «Ez dut usteaunitz aldatuko denik. Azkeneko urteetan zinegotzi moduan parte hartu dudan kontu beretsue-tan ibiliko naiz aurten: txupinazoan, San Esteban eguneko egitarauan eta, goizen batean, triki-tilari edota gaiteroekin auzoetan barna ibiliko naiz. Horretaz gainera, egia erran, nahiko lasai:bazkari eta afariren bat... Ea arratsen batean parranda koxkor bat egiten dudan!». Azken ur-teetan, alabarda eraman du Tabernak San Esteban egunean, «baina aurten alkate-makilarekinjoanen naiz mezara. Ez da aunitz aldatuko, baina pentsatzen dut poz handiarekin beteko du-dala nire eginkizuna; hala ere, dena ongi ateratzea izanen da garrantzitsuena. Badakizu: giropolita egotea, arazorik ez suertatzea... eta ea aurten ez duen euririk egiten!».

Azkeneko urteetan bestetako aurrekontua estutu da eta aurten ere berdintsu izanen da, «joanden urtean murrizketa handia egin zen, udalaren bertze arloetan bezala, %40 jautsi baitzen.Aurten pixka bat handitu dugu, guztira 50.000 euro izanen dira. Horri esker, gehienbat su arti-fizialak berreskuratzea lortu da; gainerakoan, ez da aldaketarik izanen joan den urteko egita-rautik aurtengora» aipatu digu alkateak.Eta udalbatza berriaren lehen bileran txupinazoa botatzekoarduradunaren proposamen bat egin bazen ere, «oraindik baieztatu gabe dago».

Bestetan gehienbat karrikako giroa, jendea, musika, zalaparta… gustatzen zaizkio: «Egita-rautikan zerbait bereixtekotan,SanEstebanegunekomakil-dantzak,bertsolariaketaaurreskua;eta ilunabarretan, Altzate karrikan gaiteroekin egiten diren euskal dantzak, eta batez ere La-rrain dantza. Dantzari garaiak ezin ahantzi, orain begirale paperean tokatzen bazait ere, ezinnaizelako dantzatu, belaunak kaxkartu baitzaizkit!». Guttien gustatzen zaiona «egun hauetanhainbertze plastiko erabiltzea, eta gero horiek lurrean botata ikustea».

Udalean berdintasunaren arloan lanean aritu da Taberna eta alde horretatik gauzak aldatzenari direla uste du. «Lehen, besten aitzinetik garbiketa handia egiten zuen amak, jateko berezi-ak eta konplikatuagoak prestatzen zituen; orain praktikoagoak gara, baina, hala ere, seguru na-go gehienetan emakumea arduratzen dela etxean jatekorik falta ez dadin; hortaz gainera, arro-pak garbitu behar dira eta etxea pixko bat txukundu…».

Drogomenpekotasunaren prebentzio programan barnean, aurten ere alkoholimetroa izanen daortziral gauerdian eta besta alkoholarekin lotzea betikoa dela aipatu digu Marisol Tabernak: «Hori,alde batetik, normala dela erran dezakegu, baina ez luke nahitaez hala izan behar. Alkoholazgainera, ez ditugu ahantzi behar bertzelako substantziak; horietan ere ‘eskaintza’ zabala da-go. Hala ere, garrantzitsuena neurriz kontsumitzea dela uste dut. Gero, bertze kontu bat erebadago: kontsumitzekomodua. Poliki-poliki joan beharrean, berehala ‘puntua’ hartu behar hori.Gaur egungo gizartean, halako belozidadean bizi gara! Dena momentuan behar dugu, eta ezzait egokia iruditzen. Gero, niretzat kontu kezkagarriena adina da: gaztetxoak zeinen abudohasten diren kontsumitzen; oraindikan haur direnean! Ez da batere egokia adin batetik be-heitikoak arratseko ordu ttikietan ostatuetan edo karrikan bakarrik ibiltzea.».

Marisol TABERNA | Berako alkatea

«Su artifizialak berreskuratzeazaparte ez da aldaketarik egitarauan»

Page 6: BERA, SUNBILLA eta LEITZAKO BESTAK 2011

16 | ttipi-ttapa | 544 zbk.

2011.06.09

Page 7: BERA, SUNBILLA eta LEITZAKO BESTAK 2011

Abuztuak 2, asteartea BEZPERA10:00 Gosari herrikoia txosnetan. 12:00 Herriko Etxetik ALTXAFEROA eta EZKIL-JOTZEA.Aldi bere-an, ttikiendako goxokiak eskainiko dira. Ondotik Erraldoiak eta buruhandiak karrikaz karrika ibi-liko dira, Incansables Txarangak eta Ezpelur gaiteroek lagunduta. 17:00 Incansables TxarangakSan Jose zahar etxean joko du. 18:00 Kukaña Illekuetan, Incansables Txarangak alaiturik. 19:00Berako txistularien kalejira. Illekuetatik San Esteban Elizaraino.19:00Kontzertua:Zurbeltz (Batuka-da folk) Altzateko plazan. 19:30 Txosnen idekiera Altzateko plazan. Ondotik Gaztexteban Igoera.Aurresku herrikoia.19:30GureTxokoa DantzaTaldearen jaialdia Eztegara pilotalekuan.20:30 Elka-rtasun kalejira Mukixu zubitik hasita.23:00 SALTOKA taldeaAltzateko plazan.Atsedenaldian Kon-ga erraldoia Altzateko plazatik hasita. Egunean zehar Incansables Txaranga ariko da karrkaz kar-rika.

Abuztuak 3, asteazkena SAN ESTEBAN EGUNA09:30 Herriko txistulariek ARGISOINUA joko dute; Ezpelur gaiteroek herrian barna joko dute.10:30Udalbatza, txistulariak, makil dantzariak eta Berako Bandera aitzinean dutela, Herriko Etxetik SanEsteban elizara abiatuko da, Esteban Donearen ohoretan eta Berako abesbatzak lagundurik ema-nendenMEZANAGUSIAaditzera.OndotikGureTxokoaDantzaTaldekokideekBerakoMakil dantzaketa Bordon dantza dantzatuko dute txistularien laguntzaz.Ondotik SEBASTIAN LIZASO etaANDONIEGAÑA bertsolariek dute. 17:00 Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute. 18:00 GureTxokoa Dantza Taldeak BERAKO AURRESKUA dantzatuko du Herriko Etxeko Plazan txistularien la-guntzaz. Gero Berako Bandaren KONTZERTUA Herriko Etxeko plazan. 21:00 Dantza herrikoiakAltzatekokarrikangaiteroen laguntzarekin.19:30KontzertuakAltzatekoplazanKALAKANtaldearekin.23:30 Erromeria GARRAXI taldearekin Altzateko plazan. Atsedenaldian Makil dantza AltzatekoPlazan. 00:00 Su artifizialak Matzadatik. Pirotecnia Zaragozanaren eskutik.

Abuztuak 4, ortzeguna09:00Musika Eskolako trikitilariakDornakun ibiliko dira,eta Ezpelur gaiteroak Zalain auzoan.11:30Berako igerilekuan haur eta gazteentzat XXIV. Igeriketa Txapelketa. Antolatzailea: Gure TxokoaElkartea. 13:00 Kukaña, Illekuetan. 14:00 Gaztetxe Bazkaria Kaxerna Gaztetxean (Sarrerak Katakueta Errekalden salgai) Sarrera: 10€. 18:00 PILOTARI PROFESIONALENARTEKO PARTIDAK Eztegarapilotalekuan.Aspeko punta-puntako pilotariak. Sarrera: 25€. Salgai Puri-enean.18:30 TXARANGAIBILTARIAWombolombakéhé Orchestra (swing, punk, rock'n roll, ...).18:00 Haurrentzako ikuskizu-na: Pepa eta Kutxo PAILAZOAK Altzateko plazan. 19:30 Migattuak Herriko Etxeko Plazan. 21:00Dantza herrikoiak Ezpelur Gaiteroekin Altzateko karrikan. 00:00 Kontzertua: Familha artús (folkdantzagarria). 01:30 Kulero eta kaltzontzilo lasterketa Altzateko plazan.

B E R A k o b e s t a kE G I T A R A U A

| 17ttipi-ttapa | 547 zbk.

2011.07.21

Page 8: BERA, SUNBILLA eta LEITZAKO BESTAK 2011

18 | ttipi-ttapa | 544 zbk.

2011.06.09

Page 9: BERA, SUNBILLA eta LEITZAKO BESTAK 2011

Abuztuak 5, ortzirala09:00Musika Eskolako trikitilariak Suspelan ariko dira, eta Ezpelur gaiteroak Kaule auzoan.11:00-13:30 Puzgarriak Eztegara pilotalekuan. 11:00 Plater tiroketa ehiza ibilaldia modalitatean. Anto-latzailea: Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak. 12:30 Erraldoiak eta buruhandiak Ezpelur gaiteroenlaguntzarekin ibiliko dira Altzaten barna. 13:00 Kukaña, Illekuetan. 14:00 Kantu bazkaria Altzatekopilotalekuan.Antolatzailea: Labiaga Ikastola.16:00-18:30 Puzgarriak Eztegara pilotalekuan.16:00TXIKITEO HERRIKOIA Errekaldetik hasita.17:00 Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute.18:00 Kukaña, Illekuetan. 18:30 Katiuska jaurtiketa kukañan. 19:30 Migattuak Herriko Etxekoplazan. 19:00 Kontzertua: Joseba Irazoki, gitarra ta bonbo Altzateko plazan. 21:00 Dantza her-rikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzateko karrikan. Ondotik Zezensuzkoa aterako da Altzateko kar-rikan. 23:00Kontzertuak:Expositos eta Izaera.23:00-02:30Alkoholimetro postuaAltzateko plazan.Antolatzailea: Berako Udaleko drogen mendekotasunari aurre egiteko plana – Askagintza. 01:30ENZERRIOA Altzateko plazatik hasita.

Abuztuak 6, larunbata09:00Musika Eskolako trikitilariak eta Ezpelur gaiteroak Garaitarreta eta Suspel-ttiki auzoetan ibi-liko dira. 10:30 Herriko pilotarien pilota partidak. Benjaminak, alebinak, infantilak eta helduak. An-tolatzailea: Gure Txokoa Elkartea. 12:00 Erraldoiak eta buruhandiak, Altzatetik Herriko etxera, In-cansablesTxarangak lagunduta.14:30HERRI BAZKARIAAltzateko frontoian.18:00Kukaña, Illekue-tan. 19:00 Kontzertua: AZ/DZ Altzateko plazan. 21:00 Dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin,Altza-teko karrikan. Ondotik Zezensuzkoa Altzateko karrikan. 23:00 Kontzertuak Altzateko plazan: Ivesrakoto, Habana son eta Dj A-Rasta-k. Egunean zehar Incansables Txaranga karrikak alaitzen ibi-liko da. Goizaldean Aulki jokoak. 00:00 Gaztexteban Jautsiera. Gizajoa ni.

| 19ttipi-ttapa | 547 zbk.

2011.07.21

Page 10: BERA, SUNBILLA eta LEITZAKO BESTAK 2011

20 | ttipi-ttapa | 544 zbk.

2011.06.09

Page 11: BERA, SUNBILLA eta LEITZAKO BESTAK 2011

| 21ttipi-ttapa | 547 zbk.

2011.07.21

Bortz urte bete ditu Kaxerna Gaztetxeak aurten. Ekainaren erdi aldean egin zituzten urteurrenekoospakizunak. Gaztetxeko kidea da Ugaitz Ado, 23 urteko beratarra. Urteurren astearen baloraziopositiboa egiten du «antolatutako gauza guztiak ongi joan ziren eta jendearen erantzuna erehagitz ona izan zen». Bertzeak bertze, haur jolasak, hitzaldiak, tailerrak, bazkaria, zorronka gauaeta kontzertuak antolatu zituzten.«Kaxerna hitzaren erran nahia kuartela da eta hortik dator gaztetxearen izena». Gaztetxeakbortz urte baldin baditu ere historia handiko eraikinean dago kokatua. Francoren garaian, falangis-tek Berako Udalari eraikin honen jabetza kendu zioten emakumeentzako aterpetxe bihurtuz. Gero-ra Espainiako Kultura Ministerioak hartu zuen jabetza eta udako aterpetxe bihurtu zuten. 2006anudalak herriko gazteei eman zien eraikina eta pixkanaka auzolanean moldatzen joan dira.Kaxerna Gaztetxeak herriarentzat gauzak antolatzea du helburu «herriari ekarpen bat egitea, guelkartzeaz gain beratarrei zerbaitz eskaintzea, bai sozialki eta baita kulturalki ere». Elkarlaneanosatzen dituzte asteroko ekintzak.Berako bestak modu berezian bizitzen dituzte gaztetxeko kideek, eurentzat ez baitira Saneste-banak izaten «guretzat Gaztextebanak bihurtu dira herriko bestak». Bileretako batean etorri zen‘Gaztexteban’ sortzeko ideia «pertsonai bat sortu genuen sudur haundi batekin eta zerbeza bateskuan duela. Txoznaren irekieran Gaztextebanen igoera egiten dugu eta bestetako aste guz-tia pasatzen du kioskoan».Azken egunean ‘Gizajoa ni’ egiten dute eta Gaztextebanen jautsierarenondotik «urte osoa gaztetxea zaintzen egoten da».Berako besta batzordearekin elkarlanean egiten dituzte ekintzak. «Aurtengoan Altzateko plaza-ko arratsalde-iluntzekomusika egitaraua antolatzeko ardura hartu dugu gure gain». Gaztetxeanibiltzen direnak beti berdintsuak direla erran du Ugaitzek «baina ekintzak eta antolatzen dire-nean jendea laguntzera hurbiltzen da. Bestetako txoznarako txandak egiteko prest azaltzen di-ra eta hori aunitz eskertzen da».Bestak hurbildu ahala herriko gazte berriak hurbiltzen joaten dira gaztetxeko ekintzetara eta lane-tara. «Etorkizun ona ikusten dugu alde horretatik eta hori pozgarria da». Ugaitzen arabera azkenurteetan gaztetxeko bazkarian izaten den giro berezia da horren adierazgarri.

Ugaitz ADO | Berako gaztetxeko kidea

«Guretzat Gaztextebanak bihurtudira herriko bestak»

Page 12: BERA, SUNBILLA eta LEITZAKO BESTAK 2011

22 | ttipi-ttapa | 544 zbk.

2011.06.09

Page 13: BERA, SUNBILLA eta LEITZAKO BESTAK 2011

| 23ttipi-ttapa | 544 zbk.

2011.06.09

Ekainaren 11z geroztik Sunbillako alkatea da Amets Inda 28urtekogaztea.Karguhartzeegunaaski gogoandu«aldebatetikurduritasun handiarekin pasa nuen eguna, baina, bertzetik,arras lasai egon nintzen inguruko jendearen babes handiasentitu bainuen».Ttikitan hainbat lanbiderekin amesten zuen Ametsek baina,«inoiz ere ez zitzaidan gogotik pasatu Sunbillako alkate izanbehar nuenik» dio erdi irriz. Hauteskundeetarako zerrendakosatzeko arazoak zeuden Sunbillan eta bere burua aurkeztuzuen Bilduko zerrendakide izateko Ametsek «bertze zerren-dakideek aukeratu ninduten zerrendaburu izateko». Gazteaizan arren, Ametsek badu herriari zer eskaini. «Gazteen ikus-puntua eman nahi diot herriari, freskotasuna,baina bertzeenikuspuntuakezditutbaztertuko».Horretarako laguntzabikainaduela dio Ametsek.

Bibliotekonomia ikasketak zirela eta, kanpoan ibili da urte batzuetan. Herria aldatua nabaritu du,«ez da izugarri aldatu, agian modernizatu egin da, baina… denak ia berdin segitzen du». He-rrian orain arte lortu diren gauzak mantentzen saiatzea du helburu «eta ahal bada baita hobetuere. Hor daude biribilgunearen afera eta eskolarena, baina eguneroko gauza txikietan ere zerkonpondua izanen da». Dauden zerbitzuak ere mantendu behar direla argi du «jende gaztea Sun-billan gelditzen da bizitzera eta horrek bere lana eskatzen du».Sunbillako bestak orain arte ia beti gauez bizi izan omen ditu Ametsek. «Adinean aitzinera joanahala egunez gozatzen ere ikasi omen du». Gehienbat gazteek antolatutako gauzetara mugatzenomen zuen bere bestetako jarduna. Bertzalde, ez du egun bat bertze egunen gainetik bereizteko,denak gustatzen zaizkio. Baina bestak beti dira bereziak beretzat, «familiarekin eta herriko la-gunekin elkartzeko aukera ematen didatelako».JendeaSunbillakobestetara etortzekogonbitea egin nahi duhemendik.«Ezdubertzeherri batzue-tako jende pilaketarik aurkituko baina giro bikaina gozatuko du etortzen den guztiak».

Amets INDA | Sunbillako alkatea

«Familiarekin eta herrikolagunekin elkartzeko aukera

ematen didate bestek»

Page 14: BERA, SUNBILLA eta LEITZAKO BESTAK 2011

24 | ttipi-ttapa | 547 zbk.

2011.07.21

Aurten32urtebetekodituSunbillakoUlibeltzaElkarteak.Urteakjoan ahala handitu ere ederki handitu da. Gaur egun 200 laguninguru badira elkarteko bazkide.EzagunakdiraSunbillaneta ingurukoherrietanUlibeltzakelkar-teak urte osoan antolatzen dituen aktibitateak. Kontatzen ha-sita txiste afaria, kantu zaharrak, kirol kontuak, inauteriak etabertze hainbat ekintza antolatzen dituzte.Herriko bestetarako Ulibeltzakoek egiten duten lana arras ga-rrantzitsua izaten da, aktibitate dezente antolatzen baitituzteelkartetik. Jendearen inplikazioa lortzea lan zaila den galdetu-ta, normalean egiten diren ekitaldi guztietan jende ia berdinakparte hartzen duela dio Maiderrek, «baina dena den, boron-datea badela ikusten da eta hori ez da gutti».

Urtero antzeko ikusgarriak izaten dira bestetan, hala ere «beti saiatzen gara berrikuntzak egiteneta ahal den neurrian hobetzen». Aurtengorako, adibidez, Latasa Saria bestetako egitarauan sar-tuko da, San Tiburtzio egunean. Peñen egunerako espuma-besta antolatu dute «ea horrela jen-dea animatzen den, pena izanen bailitzateke peñen eguna galtzea».Bestetako egun bat aukeratzeko eskatu eta, dena gustatzen zaiola erantzun digu Maiderrek. SanTiburtzio eguna «polita izaten da eta normalean familiarekin juntatzeko eguna delako gustatzenzait». Bertzalde, ama den aldetik, haurren eguna ere «hagitz gustokoa» du eta hirugarren ekital-di bat ere bereizi du «azken eguneko zikiro jatea».Maiderren iritziz Sunbillako bestei ez zaie deus falta «hobetzeko ere ez dago izugarri, hain herritxikia izateko bestetan nahiko ekitaldi izaten baita denentzat». Herri bakoitzak ahal duena egi-ten duela bestak antolatzeko momentuan dio Maiderrek eta «gu, elkartearen aldetik behintzathori egiten saiatzen gara».Akabatzeko Maiderrek jende guztia animatu nahi du Sunbillako bestez gozatzera «ekitaldiz be-teriko bestak ditugu eta giro ona segurua izaten da, beraz animatu!».

Maider PETRIRENA | Ulibeltzak Elkarteko kidea

«Herri txikia izateko, bestetannahiko ekitaldi izaten da denentzat»

Page 15: BERA, SUNBILLA eta LEITZAKO BESTAK 2011

Abuztuak 10, asteazkena BEZPERA18:30 HERRI KIROL DESAFIOA bi koadrilen artean. 20:30 Suziria Herriko Etxetik, Erraldoi, Bu-ruhaundi,GaiteroetaJaiak txarangakalaiturik.21:30ZopakUlibeltzakelkarteanJaiak txarangarekin.Gauez Dantzaldia JOXE ANGEL akordeolariarekin.

Abuztuak 11, ortzeguna TIBURTZIO DEUNAREN EGUNA09:30ARGI SOINUAK gaiteroekin.11:00MEZA NAGUSIATiburtzio deunaren ohorez.12:15Sunbilla-ko DANTZARIEN EMANALDIA. Ondotik LUNTXA plazan. 19:00 X. RAMON LATASA saria. 20:30 Tor-tilla patata txapelketa plazan. 22:30 SU ARTIFIZIALAK Astondoa pirotekniaren eskutik. OndotikArratsaldeko tortillen pintxo dastaketa eta 200 litroko sagardo kupela.Arratsaldez-gauezDantzal-dia DANTZADI taldearekin.

Abuztuak 12, ortzirala HAURREN EGUNA09:30 ARGI SOINUAK. 10:00 TXIRRINDULARI proba. 10:30 falkoneria (cetrería). 11:00 Haurren IV.Herri krosa. 11:30 Helduen IV. Herri krosa. 16:00 Plater tiroketa. 16:00-20:00 HAUR JOKUAK etaPUZGARRIAK. Arratsaldez-gauez Dantzaldia GAUBELA taldearekin.

Abuztuak 13, larunbata KUADRILEN EGUNA09:30 ARGI SOINUAK. 10:00 MUS txapelketa. 10:30-13:30 TREN TXUTXUA. 14:30 KUADRILENBAZKARIA Ulibeltzak elkartean Jaiak txarangarekin. Ondotik Ura-Ura karriketan barrena. 18:00Pilota partidak. Chaffe-Urberuaga / Diaz-Eskudero. Patxi Eugi-Eulate/Capellan-Goñi III-ren aurka.17:00-19:00 TREN TXUTXUA. 18:30 APAR BESTA Zubi berrian. 22:00 AJORRIERO JATEA txoznan.Arratsaldez-gauez Dantzaldia JALISKO BAND taldearekin.

Abuztuak 14, igandea E ZKONDUEN EGUNA09:30 ARGI SOINUAK. 11:30 TRIKITIXA EMANALDIA karrikaz karrika. 14:00 ZIKIRO JATEA Jaiaktxarangarekin. Arratsaldez-gauez Dantzaldia ANGEL MARI akordeolariarekin.

S U N B I L L A k o b e s t a kE G I T A R A U A

| 25ttipi-ttapa | 547 zbk.

2011.07.21

Page 16: BERA, SUNBILLA eta LEITZAKO BESTAK 2011

Abuztuak 6, larunbata REPARTO EUNE12:30POTEOAgaiteroekin.14:00TorrekoXVII.urteurrenbazkaria.14:00eskalarienbazkariaAurreran. 16:00 Auzoz-auzo PLAZAOLA ALDIZKARIAREN BANAKETA; trikitilari, txistulari,akordeolari eta gaiteroen laguntzaz. 18:30 Kalejira errebindikatiboa. 24:00 KONTZERTU-AK gaztetxean.

Abuztuak 7, igandea UMEEN EUNE08:00 DIANA txistulariekin. 10:00 Korporazio txikiak udal ordezkariekin gosaria. 11:00UMEEN TXUPINAZOA Udaletxetik. Ondotik Aurrerako pilota eskolako gazteen partidakplazan. 11:30-14:30 Puzgarriak eta jokoak. 16:30-18:30 PUZGARRIAK plazan. 18:30 Au-rrerakodantzari txikienDANTZAEMANALDIAetaUMEEN INGURUTXO irekia plazan.20:00-00:00 Dantzaldia GAUBELA taldearekin.

Abuztuak 10, asteazkena PESTA BEZPERA11:00KuadrilenartekoHERRIKIROLAKplazan.13:00Manifestazioa.14:00Karpanbazkarieeta bazkal ondotik Kuxkuxtu txaranga. 14:30 Jubilatuen bazkaria. Txupinazoaren aur-retikPresoenaldekobrindisa.18:00TXUPINAZOAetaPlazaolaaldizkarikoazalarenegilearisari-ematea. Ondotik Incansables txaranga, txistulari, erraldoi, gaitero eta buruhaun-diekin. 22:00 SUZKO ZEZENA. 00:00 Dantzaldia GARRAXI taldearekin. 01:00 BAD SOUNDSISTEM karpan. 01:00 Incansables txarangaren erronda. 02:00 DJak gaztetxen.

Abuztuak 11, osteguna PESTA EUNE08:00 Diana txistulariekin. 09:00 ENTZIERROA eta behiak plazan. 10:30 Meza Nagusia.Ondotik Hamaiketako irekia karrapen. 12:00 Aurrerako EZPATADANTZARIAK. OndotikAfizionatuen arteko PILOTA PARTIDAK.13:00Aurreratik Incansables txaranga aterako da.18:00 UMEENTZAKOTAILERRAK karpan.19:00 Herri kirolak.Ondotik Goxokiak banatukodira. 19:30 Incansables txaranga eta buruhandiak. 20:30 Monologoak plazan. 21:00LEITZAKO INGURUTXOA plazan. 22:00 Suzko zezena. 01:00 Incansables txaranga ater-ako da. 00:30 Berbena MANILLARES ITURRIAGArekin karpan. 02:00 ZEZENAK PLAZANtxarangarekin.

26 | ttipi-ttapa | 544 zbk.

2011.06.09

L E I T Z A k o p e s t a kE G I T A R A U A

Page 17: BERA, SUNBILLA eta LEITZAKO BESTAK 2011

Abuztuak 12, ostirala08:00 Diana txistulariekin. 09:00 ENTZIERROA eta behiak plazan. 11:00 Karpan PAELLAlehiaketa, SAGARDO dastaketa, SARDIN jatea eta herriko bertsolariak. 12:00 ‘Galtzagor-riei to, Inaxito!!’ UMENTZAKO BERTSO-ANTZERKI emanaldia plazan. Ondotik Aurrerakopilotari gazteen partidak plazan.13:00Aurreratik Incansables txaranga aterako da.18:00ZEZENAK plazan. 19:00 Aurrerako DANTZARIEN EMANALDIA plazan. Ondotik Goxokiakbanatukodira.OndotikAurreratik Incansables txarangaaterakoda.22:00SUZKOZEZENA.00:00 Dantzaldia TXIMELETA taldearekin plazan. 00:00 Kontzertuak karpan. 01:00 In-cansables txaranga aterako da. 03:00 Ingurutxoa plazan.

Abuztuak 13, larunbata GAZTE EUNE08:00 Diana txistulariekin. 09:00 ENTZIERROA eta behiak plazan. 10:00 PLATER TIROKE-TA Baztarlan. 11:30 Gazte kalejira eta kulkurtu purea. 12:30 Umeentzako aparra plazan.13:00Aurreratik Incansables txaranga aterako. 14:30 GAZTE BAZKARIA gaztetxen.18:00Zezenak plazan. 18:30 Karretil karrera Lopenetik-Gaztetxera. 19:00 KALEJIRA ERRE-BINDIKATIBOA. Ondotik ekitaldia karpan 19:30 PILOTA PARTIDA PROFESIONALAK. 21:00HIP-HOP emanaldia Gaztetxen. 22:00 SUZKO ZEZENA. 00:00 Dantzaldia TRIKIDANTZtaldearekin plazan. 00:00 Kontzertuak karpan.

Abuztuak 14, igandea08:00 Diana txistulariekin. 09:00 ENTZIERROA eta behiak plazan. 13:00 Aurreratik In-cansables txarangaaterakoda.18:00Zezenakplazan.18:00KarpanUMEENTZAKOPAILA-ZO-ANTZERKIA. 19:00 BERTSOLARIAK plazan. Ondotik Goxokiak banatuko dira plazan.

20:00 Incansables txaranga aterako da buruhaundiekin. 21:30 SUZKOZEZENA. 22:30 HERRI APARIE.Ondotik Incansables txarangarekin erron-da. 01:00 PLAY-BACK lehiaketa karpan.

Abuztuak 15 astelehena EZKONDU ETA BIKOTEEN EUNE08:00Diana txistulariekin.09:00ENTZIERROAetabehiakplazan.12:00HERRI KIROLAK plazan. 13:00 Aurreratik Incansables txaranga ater-ako. 14:30Aurrerako bazkideen bazkaria.18:00 Bikote eta ezkonduen

entzierroa. Ondotik Zezenak plazan. 19:00 Ezkondu eta bikoteen INGU-RUTXOA plazan.Ondotik Buruhaundiekin Incansables txaranga.19:30 PI-LOTA PARTIDA PROFESIONALAK. 21:00 HIP-HOP emanaldia Gaztetxean.22:00SUZKOZEZENA.00:00KARAOKEHERRIKOIAplazan.00:00Kontzer-tuak karpan. Ondotik Pobredemie Incansables txarangarekin.

| 27ttipi-ttapa | 544 zbk.

2011.06.09

Page 18: BERA, SUNBILLA eta LEITZAKO BESTAK 2011

ttipi-ttapa | 544 zbk.

2011.06.0928 |

Page 19: BERA, SUNBILLA eta LEITZAKO BESTAK 2011

Hiru urte daramatza Mikel Nieve leitzarrak txirrindulari profesional gisa Euskaltel Euskadi taldean.Urtetik urtera pausoak aurrerantz ematen ari da eta eboluzioarekin oso gustora dago.Maiatzaren 22an irabazi zuen Italiako Giroko hamabosgarren etapa. Itzuliko saiorik menditsuenaizan zen.Adituen arabera txirrindularitzaren aro modernoko etaparik gogorrena, Giroko etapa erre-gina ere deitua. Denbora pixka bat pasatu den arren, gogoan ditu Mikelek Giroko bizipenak etaetapa garaipena. «Giroa oso gogorra egiten ari zitzaidan. Etapa hori markatuta nuen, ongi egoki-tzen zitzaidalako, hasieratik saiatu nintzen gogor lanean eta bukaeran garaipena lortu nuen».Poztasun izugarria sentitu zuela aitortu digu.Omenaldi eta ongi etorri berezia egin zioten Italiatik bueltan Leitzan. «Oso polita izan zen, ez nu-en pentsatuko plazan hainbeste jende elkartuko zenik, denak han ikustea oso berezia izanzen».Kronikari lanetan ere aritu zen Girotik, lasterketaren bere ikuspegia kontatuz. Berriarako kronikakidazten zituen, lehendabiziko aldiz egin zuen lan hau Mikelek. «Girora joan aurretik egin zidatenproposamena eta polita izan zen bizipenak eta bitxikeriak kontatzea». Oso gustora aritu zen lanhorretan «pixkat bat deskonektatzeko eta barrua husten laguntzeko balio zuen, azkenean jen-deari sentsazioak kontatzen nizkion”.Espainiako Itzuliaprestatzendabil unehauetanburubelarri«Girokogaraipenarenondotikmotibatu-ta nago aurrera segitzeko eta horrek entrenatzerakoan laguntzen du». Ibilbidea begiratu duenarren ez du etaparik begiz jota «Espainiako Itzulira beste helburu batzuekin goaz, sailkapen na-gusiko lehian egon nahi dugu Igor Antonekin eta ahal bada irabazi».Prestakuntzaren ondorioz ezin izanen ditu Leitzako pestak gozatu «baina nire bizitza eta lana datxirrindularitza, gero ere izanen dut SanTiburtzioetaz eta pestaz gozatzeko denbora».Aspalditikdago Mikel parrandak aparte utzita «urteko egun puntualetan egiten dut baten bat, ez ditut fal-tan botatzen eta ohituta nago horretara». Horrela gustora dabilela dio eta ez duela inbidiarikpasatzen.San Tiburtzioak urrundik bizi arren oso gustoko du herrian sortzen den giroa eta eta parrandarakojendeak duen gogoa. Aurtengoan ere Espainiako Itzulirako bidean izanen da eta agian Mikelbueltatzen denean izanen dute Leitzan zer ospatu berriz ere.

ttipi-ttapa | 544 zbk.

2011.06.09 | 29

Mikel NIEVE | Leitzako txirrindularia

«Urteko egun puntualen bateanegiten dut parrandaren bat, baina

ez ditut faltan botatzen»

Page 20: BERA, SUNBILLA eta LEITZAKO BESTAK 2011

30 | ttipi-ttapa | 544 zbk.

2011.06.09

Ekainaren 11z geroztik Leitzako alkatea da Oier Eizmendi 22urteko gaztea. Gogoan du nola bizitu zuen egun hura «mo-mentubatzuetanurduri samaregonnintzen,bainaegunpoli-ta izan zen». Hain gaztea izanda kargua handiegia geratukoote zaion beldurra ere baduela aitortzen du baina «denbo-rarekin gauzak ikasten joanen naiz eta hartuko diot neurriaalkatetzari».Ez du bere eguneroko martxa alde batetara utzi «lanean se-gitzenduteta lanetikaterataegitenditutudaletxekogauzak».Inguruan lan talde bikaina duela dio Oierrek «euren lana etalaguntzarekineramangarriagoazait.Asko laguntzendidate».Urte guztia herriko pestak noiz iritsiko zain pasatzenduengazte

bat dela dio Oierrek «beste edozein herritarren moduan. Dagoen gauzarik politena izaten diranorbere herriko pestak eta ahalik eta gehien aprobetxatzen saiatzen naiz».Guztia prest dago pestetarako «azken xehetasun txikiak lotzea falta da baina aurreko udalakdena itxita utzi zuen». Ez du uste festak bizitzeko modua askorik aldatuko zaionik lan berriarekin«badakit alkate izateak ardura gehixeago izatea dakarrela, baina nik berdin ospatu nahiko ni-tuzke».Oierrek udalaren lanaz gain asko eskertzen du herriko gainontzeko elkarteek pestei egiten dietenekarpena. «Herri bizia da, elkarte asko daude eta guztien artean pesta ahalik eta onenakprestatzen saiatzen gara».Egunik bereziena parranda egiteko bezpera izaten da, «bazkariarekin hasi ondotik asko luzatzenda pesta eta parranda. Baina indarrik gehienak hor jarri arren, beste egunetan ez gara etxeangeratzen».EgunezospatzekoSanTiburtzioegunagustatzenzaio«ezpatadantzariak ikusteahunki-garria izaten da».Euskal Herrian oso ezaguna da Leitzako ingurutxoa, hainbat dantza talde etorri izan dira Leitzaraingurutxoa dantzatzen ikasteko. Oier bera ez omen da inoiz dantzazalea izan eta ez da inoiz ateraingurutxoa dantzatzen. «Agian aurten animatuko naiz» dio barre artean.Beti izan dira famatuak Leitzako Santiburtzioak baina beti dago Leitzako pestetara etorri ez dennorbait eta horiei Oierrek gonbidapena luzatu nahi die «pesta mundialak izaten dira, giro oso onaegoten da. Leitzarrentzat bezain pesta onak izaten dira bisitarientzat ere».

Oier EIZMENDI | Leitzako alkatea

«Leitzarrentzat bezain pesta onakizaten dira bisitarientzat ere»