new aretxabaleta, errekan bera 19. atala de... · 2015. 10. 6. · aretxabaleta, errekan bera 19....

6
Aretxabaleta, errekan bera 19. atala Elizalde Elizaldeko elizari buruz, lantxo bat egitea merezi duela uzte dugu beraz, kontatzen denetik aparte aportazioaren bat eginen dugu. Elizaldeko eliza, Iparraldetik ikusita. Aurrealdetik oso astuna ematen badu ere, alde honetatik begiratuta eta batez ere bere dorreko sahietsak ikusiz, ez dirudi hainbeste eta gauza bera gertatzen da barrualdean. Arku finekin eginda dagoen bobedak, ez du astuna ematen. Hemen ikusten dugun bezala XV. mendekoa izan zitekeen gotikua erakusten du. Itxuraz eta Larrabetzuko ekonomiari kasu egiten badiogu, bere egitura mende horretara atzeratu behar bait dugu eraikitze garaia. Zeren eta gizaldi horretan eta burdinak Flandes eta Ingalaterra bidaltzeak nolabaiteko aberaztasuna ekarri baitzuen. Batez ere Larrabetzuko jauntxorik ezegunenari. Baina zer dela eta agertu behar zaigu hor ikusten den lehio hori, eliza barruan eta bere kokapenari dagokionez eraikuntzaren alde zaharrean. Argi dago, dorretxearen lehioa dela, agian gela printzipalean kokatzen den hoietakoa. Bere alboan beste lehiotxo bat, baina lehio ez dena baizik eta arkibua, Elizaldeko fabrikako liburuak gordetzeko erabiltzen zena. Dakigunez, bi hauek koruko solairuan zeuden, hura atzeratu baino lehen. Baina horrek ez dio bitxitasun hori kentzen. Erretaula ere XV. gizaldian jarritakoa ei da. Beste aditu batzuek esandakoaz aparte, gure aldetik aipatuko duguna zera da; mende horretan armagintzan ari ziren artekoak aipatu, Zugastitarren eraginez eta hura zen burdinoletako pertsonairik garrantzitzuena, bai eta Bizkaiko Foru-alkate elizako patroi izateaz aparte. Eliza bezala, erretaula ere beranduko gotikoa hau gotiko-flamenkarra. Hortaz, guk ezin duguna da Erretaularen jatorria eta burdingintza parekatu gabe utzi. Azken baten, goian aipatu dugun burdinola iraultzaren ondorioa. Kalahorrako santuak izan oi ziren ohorean eraikitako erretaula dugu, Lekeitioko elizakoaren

Upload: others

Post on 13-Sep-2020

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: New Aretxabaleta, errekan bera 19. atala de... · 2015. 10. 6. · Aretxabaleta, errekan bera 19. atala Elizalde Elizaldeko elizari buruz, lantxo bat egitea merezi duela uzte dugu

Aretxabaleta, errekan bera19. atala

ElizaldeElizaldeko elizari buruz, lantxo bat egitea merezi duela uzte dugu beraz, kontatzen denetik

aparte aportazioaren bat eginen dugu.

Elizaldeko eliza, Iparraldetik ikusita.

Aurrealdetik oso astuna ematen badu ere, alde honetatik begiratuta eta batez ere bere dorreko sahietsak ikusiz, ez dirudi hainbeste eta gauza bera gertatzen da barrualdean. Arku finekin eginda dagoen bobedak, ez du astuna ematen.

Hemen ikusten dugun bezala XV. mendekoa izan zitekeen gotikua erakusten du. Itxuraz eta Larrabetzuko ekonomiari kasu egiten badiogu, bere egitura mende horretara atzeratu behar bait dugu eraikitze garaia. Zeren eta gizaldi horretan eta burdinak Flandes eta Ingalaterra bidaltzeak nolabaiteko aberaztasuna ekarri baitzuen. Batez ere Larrabetzuko jauntxorik ezegunenari.

Baina zer dela eta agertu behar zaigu hor ikusten den lehio hori, eliza barruan eta bere kokapenari dagokionez eraikuntzaren alde zaharrean. Argi dago, dorretxearen lehioa dela, agian gela printzipalean kokatzen den hoietakoa. Bere alboan beste lehiotxo bat, baina lehio ez dena baizik eta arkibua, Elizaldeko fabrikako liburuak gordetzeko erabiltzen zena. Dakigunez, bi hauek koruko solairuan zeuden, hura atzeratu baino lehen. Baina horrek ez dio bitxitasun hori kentzen. Erretaula ere XV. gizaldian jarritakoa ei da. Beste aditu batzuek esandakoaz aparte, gure aldetik aipatuko duguna zera da; mende horretan armagintzan ari ziren artekoak aipatu, Zugastitarren eraginez eta hura zen burdinoletako pertsonairik garrantzitzuena, bai eta Bizkaiko Foru-alkate elizako patroi izateaz aparte.

Eliza bezala, erretaula ere beranduko gotikoa hau gotiko-flamenkarra. Hortaz, guk ezin duguna da Erretaularen jatorria eta burdingintza parekatu gabe utzi. Azken baten, goian aipatu dugun burdinola iraultzaren ondorioa.

Kalahorrako santuak izan oi ziren ohorean eraikitako erretaula dugu, Lekeitioko elizakoaren

Page 2: New Aretxabaleta, errekan bera 19. atala de... · 2015. 10. 6. · Aretxabaleta, errekan bera 19. atala Elizalde Elizaldeko elizari buruz, lantxo bat egitea merezi duela uzte dugu

egite berbera du, kasu honetan askoz txikiagoa eta apalagoa bada ere.Kalahorrako apezpikutza bazen ere, nork eragin zien Larrabetzu bezalako herri xume bati

holako erretaula arraz kultoa jartzeko?. Holako galdera bati erantzuteko, Zugastitarren leinua datorkigu beti gogora nahiz eta, baieztatzeko dokumendurik ez dugun.

Arteaz eta edertasunaz ari bagara, hau litzateke herrian esagutu den unerik garai eta garrantzitzuena eta krisia gainditu zen garaia kontutan izanik, XV. mendearen bigarren partean kokatu beharko genuke gertaera hau. Hau da, 1460. urte inguruan.

Ez da gure asmoa hainbat aldiz beste autoreek eta zalantza gabe gu baino jakintzuagoak esandakoa errepikatzen hastea edo haiek arbuiatzen zaiatzea. Guk herriko gauza xumeagoei begiratzen diogu.

Aurrerantzean ere etorriko gara Elizaldera bere garaian ikasi ditugun barriak ematera. Oraingoz egin duguna hipotesi bezala jarri dugu. Dokumendu eskasak aditzera eman diguna eta beste batzuen saioa edo lana ikusteko dugun esperantzaz.

Elizaldearen eragina XV. gizaldianXV. gizaldian gaude eta gerora dokumenduen arabera jakin dugunez, Goikoola burdinolak

nolabaiteko zerga ordaintzen zion Elizako fabrikari edo Elizaldeari eta ez Hiriari hau da, urteko burdingintza lana hastera zijoanean eta lehenengo "agoaldia" edo "labaldia" ("aguada" erabiltzen dute gasteleraz dokumenduetan) elizarentzat izaten zen.

Iraileko Mikel deunaren egunean hasten zen burdin lana, ordurako naiko ur bazegoelakoan errekatan eta Donibane egunerarte irauten zuen, beti ere ordurako uraren eskasiak eragozten bai zuen. Azpimarratu gura dogu beraz, Elizaldeko lurraldean zegoela Goikoola eta eliza nolabait aberatza igarri behar dugula. Aldiz, Hirikoa askoz ere xumeagoa izan zen, XVIII. mendean barria eraikitzeko unean egindako ikerketan jakin dugun bezala. Baina hori gerora aipatzekoa dugu. BietanElizaldekoa zen herriko eliza-buru “amazabel” oraintzurarte behintzat.

Goikoa aipatu badugu, gerora sortuko diren Elizalde eta Urien arteko gatazka eta eztabaida ugariak izan zirela eta egin dugu. XVII. menderarte Elizaldeak baziren nagusi, hemendik aurrera ahultzen hasi baitziren. Bilboren eragina zihurrenik aipagarriena. Aipatu dezagun baitere, Bilbotik Bermeorako zin bidean Gastelako errege eta Bizkaiko Jaun zenak, Elizalden egin behar zuten ostera hori, garaian nolabaiteko ospedun agertzeko moduan izan zitekeela.

Guzti honek aldi berean ospedun pertsonaiak ere eskatzen zituen bere inguruan eta Zugastitarrak aparte beste leinu zaharrek ere nolabaiteko ospea izan zitekeen, hala nola, Ugalde, Legina, Zarandona, Belarrinaga, Burgoa, Sarria, Goikoola, Loroño, Elexaga, Herkinigo, Amezaga eta abar. Guztiak ere Hiriarekin zer ikusia bazutenak baina aldi berean sistema zaharra medio Elizalderekin lotuta.

Demagun Uriko eliza haren azpian, bigarren mailako edo halako zerbait zela, nahiz eta biak bat egin da agertzen bazaizkigu ere. Hare gehiago Hiriak bazuen alkatea eta dokumenduen arabera lurralde guztiaren alkate zen, nunbait dakigunez ari garen mendean ere lurralde guztiko jendea zetorren batzarretara baina Elizaldeak bere hartan jarraitzen zuen ekonomi gaietan batez ere. Ez ei da harritzekoa zeren eta ospetsuenek ere nahiago zuten bere interesak lurzabal (“tierra llana”) edo Elizaldean jarrai zezaten. Berriro ere aipatuko dezagun bezala, sistema zaharreko lurzabalaren legeak abantaila gehiago edo eskurago zeudelako.Uria erregek sortutako biztanle guneak kanpoko kontrola ei zuelako edo. Horregatik kostatu zitzaien hainbeste Uriei, Jaurerriko batzar orokorraren kontrola lortzea. Larrabetzu bere aldetik, Uria izanik ere, bietara jokatzen zuela esan behar. Non Burgoatarrak egingo duen bezala XVI. mendearen azkenean bere burdinolarako mena ekarri behar izan zuenean, Uriko seme eta hornitzaile zela aipatzen duenez, zerga ordaintzeaz libre zegoela. Nahiz eta, burdinolak batez ere garai horretan lurralde bezala Elizaldekoak izan.

Elizaldeko erretaula xumea.

Page 3: New Aretxabaleta, errekan bera 19. atala de... · 2015. 10. 6. · Aretxabaleta, errekan bera 19. atala Elizalde Elizaldeko elizari buruz, lantxo bat egitea merezi duela uzte dugu

Atxispeko San Pedro baseliza Gamiz Fikarekiko muga egiten du edo hobeto esan da egiten zuen Uri-itunean agertzen den

bezala nahiz eta gaur egun munarriak atzera egin. Uria sortu zeneko lurraldea deskribatzean muga bezala aipatzen da beraz XIV. gizaldearen azken partean baseliza eraikia zegoen jadanik eta puntu erdiko arkua erakusten du bere eguerdi aldeko atean. Uzte dugu gotikoa izan beharko lukeela baina demagun hainbat aldiz berreraiki dela, azkenengoz XIX. enean eta dakigunez XVIII. ean ere. Hau ere suntsitua izan zen azken gudatean. Hala ere erromanikoaren ezaugarriak badituela esango genuke.

Aipatu besterik ez, baseliza honetatik oso gertu ikusi dezakegun haitzean egindako ehortzea,antzinatik utzik badago ere eta zalantzarik gabe oso zaharra dena.

Zer esanik ere ez Aretxabalaganetik Atxispeko San Pedro baselizaren ingurura daraman gailurra eta maldak badituela hainbat gune ikertzeke. Noizbait, berandu baino lehen adituen lana bihurtu dadin itxaroten gaude.

ArtzaintzaJulio Caro Barojak hiru motatako artzaintza aipatzen du Euskal Herrian hau da, berak

dioenez urruneko larre aldaketa, hurbilagoko larre aldaketa eta bertako larre aldaketa. Gaur egun toponimian geratzen zaigunak eta nolabait irudikatu dezakegunak bertako larre aldaketa motako artzaintza zegokeela hemen dihozku.

Adibidez Gortazarre edo Kortederra baserriak neguko edo beheko kortak ziratekeen, baita ere Belarrinaga. Beraz hirugarren motako larre aldaketak ziratekeen. Bestalde badakigu Larrabetzutik Salbada mendilerroraino edo urrunagora bidaia egiten zutela uda partean, itsasotik

Erretaula hau kanposantuan zegoen oraintsu arte eta Leioako unibertsitatean ikusi ahal izan genuen aurki, bere berriztatze lanak burutzekotan eramana dutena. Guretzat, elizako kapela baten erretaula zen, Golgota eta ekialdeko eraikuntzak irudikatzen ditu.

Dakigunez Fikako baselizak duen parekoa eta Azkenaldian ikusi dugun Balmasedako elizan dagoen kapela ezagunaren berdina. Balmasedako honek data ere badarama, 1545. urtea hain zuzen. Beraz, Larrabetzukoa ere jarri genezake garaikide.

Gailurrean, esker aldean San Pedro baselizaren hondarrak, garai baten Larrabetzu eta Gamizen arteko muga zen baseliza. Agian Larrabetzuko lurraldea mugatzeko eraikitakoa. Gailurrak argazkian irudikatzen du antzinate misteriotsua

Page 4: New Aretxabaleta, errekan bera 19. atala de... · 2015. 10. 6. · Aretxabaleta, errekan bera 19. atala Elizalde Elizaldeko elizari buruz, lantxo bat egitea merezi duela uzte dugu

urbilago ko larreak neguan aprobetxatuz. Negua itsas ondoan leunagoa baitzen. Ez dezagun ahaztu barrualdeko mendietako belarra oso ona zela larratzean aprobetxatzeko, baina Larrabetzuko mendiak ere itsasotik gertu egon arren oso preziatuak zirela larra bezala eta ingurua bizitzeko nahiko egokia, noski garia, elikadura garrantzitsua, hobeto ematen zen barrualdeko lautadetan.

Gogoratu dezagun urte gutxi igaro direla, Aralar aldeko artaldeak negu partea Larrabetzun igarotzen zutenekoa, honek ere esanahia badu. Baina harira joan da, Gaztelu edo “Castro” eremu zaharra artzain haiek hasieran negu partean eta gerora behin betiko bizi-toki lez hartu zutenetariko eremua da. Hala ere tokiaren garrantzi historikoa ez datza horretan bakarrik, lehen esan dugunez bertatik igarotzen baita Bilbotik Bermeorako bidea, Aretxabalaganeko bidea, tartean Zarandonako baseliza, jakina zurezko aztarna bilatzerik ez dagoenez nekez aurkituko dugu ezer, baina guk behintzat toponimiari kasu handia egiten diogu. Bestalde aztarnarik ere badagoela esango genuke Gazteluko goi plataforman oraindik ikertu gabeak.

(Harira datorkigunez kritika bat egingo diegu, gure historiagile klasikoei hain zuzen, nola beste ikerketarik egin gabe Gaztelu bezalako deitura nolabait ospetsua entzuterakoan eta presazko idazlanetan Castillo Elejabeitiako deitura dela esaten duten, non guk ez dugu esaten izan ez zitekeenik baina hau esaterakoan historia zale hauek XIX. mendean Larrabetzura etorri barri bezala zeukaten sendiak aipatzen ditu eta baziren mendeak Larrabetzun eta Gaztelu deritzon auzoan, Gaztelumendipean, bost mende baino gehiago dokumentatuak ziren Gaztelu arrak.

Beraz toponimiak eragindako izena zeramaten eta ez Caztillotik etorriak zirelako. Kasu berberean zegoen Zugasti deitura, zeren eta ba omen dago Nafarroa aldean Zugasti deritzon herrixka bat eta gure historia-zale hauek bat batean eranzten digute, Larrabetzuko Zugasti Nafarroatik etorria zela (Bienandanzas e fortunas). Kasu honetan badakigu garaian Zugasti ospetsuazela (leinuko hiru Bizkaiko alkate izan omen ziren, foru alkate hain zuzen ) beraz Nafarroako erreinuko noblezian kokatu beharra ikusten ei zuen historiagileak, hori bai, ez omen zekien nola edozelan. Guk aldiz, argi ikusten dugu Zugasti arrek, malda erdiko plataformako baserria eta kadaltsoa eraiki zuteneko Zuhasti horretako toponimiaren eraginez deitzen direla Zugasti ar.)

OlakortaGaztelu mendian dago Olakorta, antzinako haize-ola edo mendiko ola eta Bolunzar edo errota

zaharra. Noizkoak diren? ezin jakin baina behar bada gaur egungo Gaztelu bezalako biztanle-eremua baino zaharragoa. Osotu dezagun beste hipotesia bat, Barandiaranek astindu zuen Olentzeroren mitoak eman zigukeen hipotesia hain zuzen. Olentzero hori ikazkina zen agian eta erlijio zaharrarekinlotzen zen haietarikoa, bada benetan ikazkinak bai baina hau, mendiko lanetariko azken aldiko lan berezia bakarrik zela bururatzen zaigu.

Memoriak gordetzen duen azken arrastoa, bada ze, ikazkinek ziren benetan antzinako mendiko olak, burdina egiteko erabiltzen zituzten adituek. Hori bai, gizon indartsuak ei ziren, jainkoaren parekoak, lurrean harturiko mena-puskez burdina ateratzen zutelarik. Jentilak ziren, ba bai, garaian oraindik beste beheragoko taldeek ere asimilatu gabe zuten erlijio berria, nola bada bereganatu behar zuten haiek “misterio berria” hain aparte bizi zirelarik.

Are gehiago, beraien sekretua, hau da burdinarena bere horretan gorde behar baitzuten, lan tresnak eta armak edo beste tramankuluren trukeak ematen zieten aukera besterik ez zuten eta. Hura omen zen harremanetarako txanda, besteak bezala erlijio berria barneratzeko baina luzeragora.

Hau dena olak erreka ondora ekarri arte, non indar hidraulikoaren bidez burdina gehiago eta erresago egiten hasi ziren, teknikaren abantailak, hain ondo ezagutzen duguna, erabilia izan zenak ondorengo krisia sortu ei zuen garai hartan ere. Sekretuaren abantaila galdu zuten, horregatik Olentzero ikazkin gizagaixoa menditik zetorren azken jentila, teknikak eta mito berriak zokoratua besterik ez da, baina hara non berari esker irudikatu dugu ola zahar eta jentilen arteko lotura.

Azkenengo "in situ" ikerketan jakin dugu zein den Olakorta edo Olagorta ingurunea. Bertan ikus dezakegu gaur egun 1936. eneko gerrateak utzi digun aztarna, trintxera edo bunkerrarena hain zuzen. Gure uztez trintxera hau burdinola edo azken aldiko karabi lez erabilitako laba aztarnen tokian egina da. Atxizpeko mendi parteari edo Iparralderantz begira.

Page 5: New Aretxabaleta, errekan bera 19. atala de... · 2015. 10. 6. · Aretxabaleta, errekan bera 19. atala Elizalde Elizaldeko elizari buruz, lantxo bat egitea merezi duela uzte dugu

Hau ere ez dago Larrabetzuko lurraldean baina toponimiari kasu egiten badiogu mugarri ondoko tokia da Olakorta egon zen tokia. Hala ere eta garai bateko bizitza irudikatu nahiaz azpimarratzekoa da ondokoa; hala nola esandako Morgako “ferreria”ren kokalekua bezala Ipar alderantz begiratzen duen laba dela. Toponimoari kasu eginez, burdina egiten zuten, haize-ola haietakoa dela esango genuke. Ikerkuntzaren zain badirudi gehienetan behintzat itsasoko edo Ipar-mendebaldeko haizea dela nagusi tontor hauetan.

Bolunzar“Bolunzar” berriz mendiko ola baino beheratxoago dagoen errekatxuetan kokatu behar dugu,

Gazteluko malda erditik beherantz, Alaio goikoren aldamenean, Gastelutxu (Gastelu menor) baserriaren ondoko iturriak eta euriteak sortzen duten errekatxoa aprobetxatuz errota (bolum) zen, gurpil potodun haietako errota (aceña).

Kasu hauetan gurpila eragiten zuena ez zen uraren kopurua, baizik eta jausiak ematen zuen indarra batez ere, jakina, hasieran ez ei ziren tramankulu oso handiak, seguruenik uraren faltan eskuz iotzen zuten haietakoa, eta agian eskuz erabiltzen zutena eta hidraulikoa tamainaz antzerakoa zen.

Hidraulikoaren abantaila produkzioaren haunditzean baino, lanaren arintzea zelakoan gaude helburua soilik. Beste baldintzak berez etorri ziren gerora.

Andapara eta presa gabeko tramankulu multzoa, ura gurpilera zuzentzeko oholezko ubidea eabiliz eta uraren abiada potoetara iriztean gurpilari abiadura zirkularra esarriz. Bolunburu

Jarraitu dezagun geure analisi toponimikoaz, eta hurrengo begiratuko dugun izen toponimikoa Bolunburu izango da, gaur ere auzo ezaguna Larrabetzun. Lehenengo eta behin esan-nahia. Bolun latinetik zuzenean hartutakoa, errota (Aceña) esan nahi duena, eta buru dakigunez goialde (cabecera).Badirudi Bolunburu izenaz ezagutzen dugun baserria errotaren goialdean edo dagoela, beraz bere inguruan ere bazegoen errota zahar haietariko bat.

Labeak Labe mota batzuk badaude oraindik gure mendietan, karabiek hain zuzen, eta hauetariko

batzuek goialdeetan, nahiz eta beste batzuk beherago kokatu, batez be oraintsu arte erabiliak izan direnak. Karabiek eta haize-olak berdin antzekoak dira. Benetan funtzioa, parekoa zen.

Bestalde gerora esagutu zen “arragoa”rekin ere parekoak ziren (arragoa, menaren kaltzinaketa egiteko erabiltzen zen tokia labara sartu baino lehen ). Tenperaturaren bidez, menaren hezetasuna, edo Karearriaren hezetasuna ezabatzea, horretarako labe bereziak erabiliz. Nahiz eta burdinaren kasuan estruktura aldatu eta lantzeko eran jartzeko tenperatura haundiagoa behar zuen funtzionamenduan parekoak ziren. Dena dela, karabiena gure lurretan, beranduko gauza izan daiteke, zeren eta lurra lantzearena ere ez ei da kontu hain zaharra, XVII. gizaldirarte agirietan urriada benetan aipamena, aldiz garai honetan nahiko garrantzitzua den ekintza bezala agertzen zaigu. Horregatik, aizeola batzuk karabi bezala erabiliak izan direnaren suzmoa dugu, nahiz eta antzinatik bere funtzioa galduta izan.

ErregategiBehealdeko karabiek ere ez nituzke nik alde batera utziko, zeren bitxia bada ere, holako

behealdeko pare bat, Erregategi deritzon toki baten kokaturik daude, (XVIII. mendean eginak dira) eta tokia behintzat oraintsu arte ikaztegi bezala erabilia izan da, oraindik ikatza egiten ikusi zuten haietako batzuk bizi direlarik. (Juan Jose Alaiogoikoak ezagutu zuen inguru horretan ikatza egiten ).

Karabia

Page 6: New Aretxabaleta, errekan bera 19. atala de... · 2015. 10. 6. · Aretxabaleta, errekan bera 19. atala Elizalde Elizaldeko elizari buruz, lantxo bat egitea merezi duela uzte dugu

Karabiek aurkitzeko nahiko da baserritarreigaldetzea, edonon aurki ditzakegu, mendietanedo ibarretan, egurra eta kare harria zegoentokietan hain zuzen, eta ahal bazen soloetatikhurbil, Karea soloetan zabaltzeko baitzengehienbat, ahaztu gabe eraikuntzan areaz baterazemento bezala erabiltz en zela. Ondokoargazkia 1994. urtean ateratakoa da. Jon Azaola (Pitxi) goialdean, oraindik hordagoen harrizko horma gainean. Haizeak sartubehar duen partea guztiz erorita dago bainaoraindik sumatu daiteke laba zuloa. Harrietan igartzen da bere garaian hartutakoberoaldiak, bere koloreetan ikus daiteke eta kasubatzuetan kuartzoa bitrifikatua ere nabaritzendelarik.