aretxabala, errekan bera 78. atala › es-es › ven › historia › libro 4 › garapena 78,...

23
Aretxabala, errekan bera 78. atala 1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861 Lemoizko Gandarias dar Antoniok ezarritako auzi eraginkorra….. Martin Gandariastarra Igorreko biztanlearen ordezko bezala, Larrabetzuko biztanlea zen Belarrinagako Aurtenetxe dar Juan burdinoletako arotza nagusiaren aurka, zaldi baten ordainketaren hogei dukat zirela eta. Holako agirietatik atera geniakeen bakarra hau dugu: Belarrinagatarra Aurtenetxe baserrikoa zen eta bere lanbidea burdinoletako maisua edo nagusia zela, hau da burdina egitean bere esanetara zeudela beste langileak. 1.636. urtea Amorebieta, udal artxiboa, 16. kutxa Zornotzako merindadeko Foru Alkatetzaren edukietatik. "Tenencia del alcalde de Fuero de la Merindad de Çornoça autos ejecutivos de sobre los bienes de la casa de Çabala de medio de Echano. Capitulaciones matrimoniales y testamento, caserio Elexaga Andicoa ...” Zer dela eta egin zuten agiri hau Zornotzan?. Argi dago, Pedro Zarandona eta Elexaga ezkonberrien osaba, bertan sekretario edo idazkari zelako hain zuzen. Korrejidorea, on Luis Valle eta Pineda zen urte honetan ... “Elexagatar Pedro Garziari, Larrabetzuko Biztanle den horri Zornotzako Zabala etxearen erdiaren erosle, Juan Perez Sardui eta Zabalarena izan zenaren horri honako hau agintzen diot == .... errematean esandakoan falta den partea ordainduko diodala .......Hemen ere oso argi agertzen zaigu Elexaga dar Pedro Garzia “Goikoelexea” Elizaldeko biztanle bezala agiriak dioen bezala. Amorebieta ere Elizalde zen eta Hiria bere etsai zuten, horregatik aipatu ere ez du egiten, aldiz argiro esaten du Elizalderena. Lehenengo agiri honetako eskribaua Juan Perez Ordorika izan zen. Pedro Zarandona eta Elexaga (idazkaria) Maria ren osaba, Angelaren neba. Martin Garzia--------Angela Pedro------------- Mari Lopez Legina Elexaga Landaida Elexaga Elexaga Elexaga Maria---------------------------------Pedro Elexaga Elexaga txikia “... guk Martin Garzia eta Angela Elexagakoak eta Maria Elexagakoa gure alaba alde batetik eta bestetik Landaida eta Elexaga dar Pedro eta Elexaga dar Mari Lopez eta Pedro Elexagakoa gure semea. Denak Hiri eta Elizaldeko biztanleak.” (bitxia da nola kasu honetan eskribaua Hiriko Astobiza dar Juan denez, Hiri eta Elizalde biak bat eginik aurkezten dituen). Martin Garzia eta Angela bere emazteak bere alabari Elexaga Andikoa baserria ematen diote Aurtenengoa edo Aurtenetxe baserria azkenengo partean itxuraldatzen joan dena baina oraindik ikusi dezakegu jatorrizko etxe motxa ipar- mendebalderantz, gero garaiagoa eki- hegoalderantz. Belarrinaga ez ezik Aurtenetxe abizena ere sortarazi zuen baserri etxea.

Upload: others

Post on 23-Jun-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Aretxabala, errekan bera 78. atala › es-ES › Ven › Historia › Libro 4 › Garapena 78, 16… · Aretxabala, errekan bera 78. atala 1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861

Aretxabala, errekan bera 78. atala

1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861 Lemoizko Gandarias dar Antoniok ezarritako auzi eraginkorra….. Martin Gandariastarra Igorreko biztanlearen ordezko bezala, Larrabetzuko biztanlea zen Belarrinagako Aurtenetxe dar Juan burdinoletako arotza nagusiaren aurka, zaldi baten ordainketaren hogei dukat zirela eta. Holako agirietatik atera geniakeen bakarra hau dugu: Belarrinagatarra Aurtenetxe baserrikoa zen eta bere lanbidea burdinoletako maisua edo nagusia zela, hau da burdina egitean bere esanetara zeudela beste langileak.

1.636. urtea Amorebieta, udal artxiboa, 16. kutxa Zornotzako merindadeko Foru Alkatetzaren edukietatik. "Tenencia del alcalde de Fuero de la Merindad de Çornoça autos ejecutivos de sobre los bienes de la casa de Çabala de medio de Echano. Capitulaciones matrimoniales y testamento, caserio Elexaga Andicoa ...” Zer dela eta egin zuten agiri hau Zornotzan?. Argi dago, Pedro Zarandona eta Elexaga ezkonberrien osaba, bertan sekretario edo idazkari zelako hain zuzen. Korrejidorea, on Luis Valle eta Pineda zen urte honetan ... “Elexagatar Pedro Garziari, Larrabetzuko Biztanle den horri Zornotzako Zabala etxearen erdiaren erosle, Juan Perez Sardui eta Zabalarena izan zenaren horri honako hau agintzen diot == .... errematean esandakoan falta den partea ordainduko diodala .......” Hemen ere oso argi agertzen zaigu Elexaga dar Pedro Garzia “Goikoelexea” Elizaldeko biztanle bezala agiriak dioen bezala. Amorebieta ere Elizalde zen eta Hiria bere etsai zuten, horregatik aipatu ere ez du egiten, aldiz argiro esaten du Elizalderena. Lehenengo agiri honetako eskribaua Juan Perez Ordorika izan zen. Pedro Zarandona eta Elexaga (idazkaria) Maria ren osaba, Angelaren neba. Martin Garzia--------Angela Pedro------------- Mari Lopez Legina Elexaga Landaida Elexaga Elexaga Elexaga Maria---------------------------------Pedro Elexaga Elexaga txikia “... guk Martin Garzia eta Angela Elexagakoak eta Maria Elexagakoa gure alaba alde batetik eta bestetik Landaida eta Elexaga dar Pedro eta Elexaga dar Mari Lopez eta Pedro Elexagakoa gure semea. Denak Hiri eta Elizaldeko biztanleak.” (bitxia da nola kasu honetan eskribaua Hiriko Astobiza dar Juan denez, Hiri eta Elizalde biak bat eginik aurkezten dituen). Martin Garzia eta Angela bere emazteak bere alabari Elexaga Andikoa baserria ematen diote

Aurtenengoa edo Aurtenetxe baserria azkenengo partean itxuraldatzen joan dena baina oraindik ikusi dezakegu jatorrizko etxe motxa ipar-mendebalderantz, gero garaiagoa eki- hegoalderantz. Belarrinaga ez ezik Aurtenetxe abizena ere sortarazi zuen baserri etxea.

Page 2: Aretxabala, errekan bera 78. atala › es-ES › Ven › Historia › Libro 4 › Garapena 78, 16… · Aretxabala, errekan bera 78. atala 1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861

ezkonsari bezala eta honakoan Hiriko lurraldean dagoela esaten du. Honetaz aparte bere osaba izan zen Zaranadona dar Pedro idazkaria zenduaren aldetik ere bederatziehun dukat dagozkio, hark etxe honetako ondorengoari agindutakoak. Pedroren gurasoak berriz bere aldetik hirurehun dukaten ezkonsaria ematen diote. Gainera Maria ezkongaiari ezteietarako soinekorik ederrena agintzen diote, hau da, oihal ederreko gona eta “beintedozeno” ezko kapa bat eta “tertzipelo” ezko juboi hornitua eta amantala..... “egun horretan baserri onenetako andereek eraman ohi duten bezala ...” Lekukoek, Gregorio Elexaga eta Zabala fraidea, Etxebarria batxilerra, Gazeaga dar Pedro abadea, Etxebarria dar Andres abadea, Sarrikolea dar Juan abadea, Sarrikolea dar Domingo, Ugalde dar Domingo, Astobiza dar Juan eskribaua. Urte bi geroago Legina dar Martin Garziak bere hilburukoa egin zuen eta agiri xorta berean sartu zuten. Hilburuko horretan besteen artean kapilautza sortzea agintzen du hirurehun dukat erabiliz Medel eta Zeledon elizan. Bertan eta hilobiaren gainean eskainiko dira urtean berrogei eta hamabi meza eta kapilautza Askarraga dar Domingo meza ematen duenean eta bitartean kapilautza patroiaren haren esku utziko zuen. Patronatua berriz bere etxeko, hau da, Elexagako ugazabari utziko dio. Bestalde Urizar etxearen gain (Amorebietako Baserria) zuen berrogei dukaten “zentso”aren etekinak Mikel deunaren baselizako kandela argia ordaintzeko izan dadila agintzen du. Larrabetzuko pertsona batek ere hogei eta lau dukat zor dizkio eta diru horrekin Korpus Kristi egunean jainko jauna eramateko “kustodia” bat egiteko izan dadila agintzen du. Bere ondorengo bezala bere emaztea izendatzen du, gogoratu bere etxea eta beste sustrai ondoretza bere alabari utzi ziola ezkondu zenean beraz, orain geratzen zitzaiona une hartan alde batera utzi zuena zen baina guztia ere ondasun mugikorra. Lekukoek, Olea dar Juan, Axkarraga dar Domingo estudiantea, Elexaga dar Pedro, Landaida dar Bartolome, Herkinigo dar Martin Ruiz eta Martin Gonzalez Aldanakoa. Eskribaua Franzisko Maribi Allende. Sei urte geroago eta Goikoolako etxean Gallartza dar Rodrigo Martinez eskribauaren aurrean, Angela bere emazteak hilburukoa formalizatu egiten du eta Kapilau bezala Axkarraga dar Domingo izendatzen da, nor oraindik ere estudiante bezala agertzen zen. Hala ere, gehienbat kapilautza eta guzti ez zitzaion asko faltako apaizgoa hartzeko. Ziur aski elizen baten tokia egin arte itxaron beharko zuen bakarrik. Martin --------------- Maria Lopez Askarraga Lezama Domingo Askarraga, estudiantea.

Baserria nahiko handia zen eta azkeneko mendean hiru sendirentzat zatitua. Bitan banatuak arruntak dira baina kasu honetan eta bere tamaina dela eta hiru sendi mantentzen zituan. Ondorioz eta zaharra ematen badu ere bere itxurak zenbait aldaketa jasan ditu. Hala ere bere zurezko estrukturak XVII. mendea gogorarazten digu. Hau ere gu ari garen garaian oso baserri indartsua.

Page 3: Aretxabala, errekan bera 78. atala › es-ES › Ven › Historia › Libro 4 › Garapena 78, 16… · Aretxabala, errekan bera 78. atala 1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861

Aldape eta Lezamatarrak, bat eginiko leinu-zuhaitza. Urte honetako Burgoa dar Juan Perezen agirietatik. Gaspar-------------------------------- Maria Aldape Usunsolo Juan--------------------------------------------------- Magdalena; Juan------- M. Andresa Aldape Garate Garate Arbolantxa Juan; Gaspar; Pedro; Gabriel; Meltxor; Franzisko; Esteban; Alexandro Aldape Aldape Aldape Aldape Aldape Aldape Aldape Aldape (Flandesen (Gastelako kapitain) Kondestablearen serbitzuan) Martin Aldape (apaiz benefizioduna) Juliana----------- Rodrigo Isuskiza Lezama Isuskiza dorretxe eta baserriaren jabeak, Lezamako Olazaharraren Butron eta laurdenaren eta errotaren zortzi herenaren ugazaba. Muxika (1880 dukat) Rodrigo-----------------Ana Lezama Aldape Aldapetarrak Legizamon burdinolaren ugazabak ziren eta Lezamatar haiekin bat egiten da ezkontzaz. Gerora aukera izango dugu berriro ere Larrabetzu arrak nola haiekin bat egiterakoan burdinolaren ugazaba bezala jokatuko duten. XVIII. Mendean Sarriatarra ezkondu zen Lezama abizenekoarekin eta Etxebarriko Legizamonen emango zituen bere azken urteak. Ezkontza agiria berriz ere eta oraingoan Larrabetzu eta Galdako arteko leinu bateratzea. Martin Perez------------------------ ………. Olea Lezama Pedro------------------- Mari Ibañez Mari Otxoa; Marina; Domingo Ugarte eta Ugalde Lezama eta Lezama eta Lezama eta Lekue Olea Olea Olea (Sevillan, Santiago Ordeako Zalduna) Sebastian--------------------------------------- Magdalena Ugarte eta Bolonburu Lekue eta Lezama Olea ( Lekue leinu-etxea, Lekue burdinolaren (Larrabetzuko Etxebarria etxea) zortzi herena eta errota osoa) Diruak eta ondasunak lotzen zituen sendiak, inolako zurikeriarik gabe argi eta garbi agirietan

Agian eskerreko baserria Elexaga dugu eta bestea izango litzateke Elexaga Andikoa, agiriak honela deitzen duena. Biak ere estruktura berdinarekin eraikiak, esaugarririk argiena bere aurreko lientzoaren arintzasuna delarik. Lehenengo solairutik gora zurezko egitura bitartean material arinaz beteturik. Kontutan izan behar dugu beti Larrabetzun esagutzen dugun baserri mota zaharrena dela, arku zabala dutenak XIX. Mendekoak bait dira. Baina honako hauek ere nabarmen aldaketak jasan dituzte eta batez ere korta delakoan hain da zentzu gabekoa ezen berreraiketa ematen bait du.

Page 4: Aretxabala, errekan bera 78. atala › es-ES › Ven › Historia › Libro 4 › Garapena 78, 16… · Aretxabala, errekan bera 78. atala 1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861

jartzen zituen kontratuak kontratu bezala erabili behar zirela. Amodioa eta holakoak sexu harremanak tartean beste maila bateko arazoak ziren. Gutxienez ez zuten bere burua engainatzen. Ezkontzak ondasunak gehitzeko ahaleginak ziren beste gabe. Ez dugu bestalde ahaztu behar, baserriarentzat seme-alabak izatea laguntza zela, esku beharra zen baserriak eskatzen zuena eta zenbat eta esku gehiago hobeto, baldi eta non ekin baitzegoen, eguneroko ogia besterik ordaindu gabe noski. Gero zorioneko izango ziren ezkonsaria lortzen bazuten, egia esan askorentzat banandu behar bazen gutxiagora tokatuko zitzaien. Etxea eta baserriarekin gelditzen zenak ere askotan bere neba-rrebei ordaindu edo ezkonsaria ematera behartuak zeuden, azkenengo hau ezinbestekoa ez bazen ere, bere gurasoek baldintza bezala jartzen zioten batzutan. Olazarre edo Ola-zaharra, Lezaman. Burgoatarraren agiriekin jarraituz. Goitia dar Martin ari zen bertan olagizon bezala eta oraingoan aipatu nahi genuke, bertan burdinola horretan ekin zuen Arkotxa dar Martin “txipitxaile” maisu bezala agiri zaiguna. Hortaz Olazarra, gogoratu Larrabetzuko Goikoolatarren ondasuna ere bazela, tiradera edo Olatxu zeritzon burdinola haietakoa izan behar zuela zeren eta “txipitxailea” gure uztetan burdina xafla edo totxoa hartuz beste erako pieza edo erreminta egiten zuena baitzen. Egia esan eta gaur egun bertan egon garenez oso zail egiten zaigu eduki zezakeen ur etorriaz burdinola nagusi haietako izatea. Beraz, bere lana burdina egitea izan zitekeen baina gehiago zen Olatxu erakoa. Etxabarri dar Matheo eta Ugalde dar Juan. Ugalde dar Juan ihitzaile edo mehetzaile maisu bezala agertzen da agiri honetan eta Etxabarri dar Matheorentzat egiten zuen lan. Asuako portutik hainbat aldiz esan dugun bezala ekartzen zen mena eta hemen dugu Ugalde dar bera lan horretaz arduraturik. Pentsatzekoa da, berak ez zuela egingo garraio lan hori, burdin lanetan ekin bazuen behintzat. Hori ez zen garraio lan bakarra, badirudi bidaia aprobetxatuz Asuarantz ohola eramaten zuela Goikoolatik. Gogoratu behar dugu honetan gorago esan dugunez Etxabarri dar Matheo ontzigintzan aritu zela eta burdinaz gain ohola behar zuela, bestalde gai hau lortzea ez ei zen erreza garai hartan. Dakigunez ohol zuhaitzak, hau da, ohola egiteko enborrak nahiko urrituak zeuden, bai Gaztelan eta bai Euskal Herrian ere. Gure uztez garai honetan hasi ziren baserri etxeetan ere zur gutxiago erabiltzen, beraz harri eta beste gaiak sarriago sartzen. Argi ikusten dena Etxabarritarraren Larrabetzurekiko lotura dugu. Goikoola eta Olatxu-Zubietan burdina egiten ari zen. Are gehiago, Goikoolan burdina egin eta Olatxun hura landu egiten zuela esango genuke, gutxienez mehetu edo beste erako tenplea eman. Oihal-Ontzietarako behar zuen materiala landu azken baten. Dena dela Etxabarri dar Damian Matheoren anaiak ordaintzen dio bere lana beste hau zendua baitzen, nahiko arrunta delarik bestalde, gazteagoa hain zuzen eta goian esan dugun bezala haren anai ondorengoa. Maria Otxoa berriro. Asalarieta baserriaren ugazaba bezala agertzen zaigu eta Astoreka dar Martini alokatzen dio, urtean hiru dukat ordainduta eta ohi bezala hiru behi uzten dizkio erdi-banako irabazian edo “admeteria”n. Burgoa dar Juan Perez eskribaua. Bizkaiko Jaurerriko idazkari bezala agertzen da zenbait agiritan. Honaino iritzi garenez, nahiko erakusgarria izango litzake bere lana Aldundiko agirietan ikastea, baina hori beste baterako utziko dugu. Zugasti dar bigarren adarrekoak. Rodrigo----------- Maria Saez Zugasti Rotaeta Martin Iñigez-------------- Juana Perez Zugasti Olabarrieta (eskribaua) Ikusten denez sendi honetakoak eskribautza zuten bere leinuaren ezaugarri, beraz seme batek

Page 5: Aretxabala, errekan bera 78. atala › es-ES › Ven › Historia › Libro 4 › Garapena 78, 16… · Aretxabala, errekan bera 78. atala 1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861

gutxienez lan horretan ekingo zuen. Larrabetzuko leinu kultua bezala hartu behar dugu, beti ere bere izenak herrikoentzat zuen xarma ere ahaztu gabe. Gainera garai honetan beste adar printzipalak bere ospea galdua zuen. Gogoratu alde batetik Elizaldeko elizako hilobia kenarazi egin zutela, oso ekintza adierazgarria izan zelarik eta bestalde, konturatzen bagara Rodrigok bere semeari jarri zion izena antzinako, XIV. eta XV. Mendetako izen ospetsua jarri zion, agian zerbait esan nahiko zuen horretaz. Pentsa behar dugu bere esku zeudela gu arakatzen gauden agiri guztiak. Monasterio etxea eta Herkinigo dar Mari Otxoa. Dakigunez “Monasterio” deritzon etxea eta baserria erosia zuen Mari Otxoak eta era desberdinetako alokatzeak eginak zituen, honetan Mendoza dar Domingori alokatzen dio eta honezkero ohitura zen bezala lau behi erdi-banako irabazian eman zizkion, behi hauek agiriak esaten duenez berrogei dukaten baliokoak ziren. Ez da izango Mendoza dar hau Larrabetzun ikusiko dugun bakarra, gerora ere agertuko dira. Etxabarri-Herkinigo eta Larrabetzuko ondasunak. Bitxia dela esango genuke sendi honen jarrera Larrabetzurekin baina zenbait aldiz esan dugu beraien sustraiak hemen zeudela eta ofizialtasuna ezeztatzen bazitzaien ere beraien jarrera finkoa eta adoretsuak bere horretan jardun zuen eta ospea eta arrakasta lortu ere bai. Urte honetako agiri batetan bestalde, Etxebarri dar Matheo Valladoliden zendu zela aipatzen du eta suposatu dezakegu Bilboko Santiago elizan hilobiratu zutela, baieztatu gabe, baina aipatzen duena beste gauza bitxiago bat dugu. Etxaguntza (“mayorazgo”) eta lotura (“vinculo”) egin zuela dio Goikoolako leinu-etxeekin, Juan Saez Herkinigo dar lizentziatua Mari Otxoaren aitaita izan zenaren leinu-etxea . Horrela bada, Mari Otxoak bere aitaitarengandik lortu zuen Goikoolako leinu-etxea, Olosterekin ari gara hain zuzen eta ondorengo zuhaitza izan beharko luke, gutxi gorabehera: Juan Saez--------------- ……….. Herkinigo ……….. Herkinigo----------- (lizentziatua) Mari Otxoa-------------------- Matheo (Honen gurasorik ez da inoiz aipatzen, baina Herkinigo Etxabarri Bilboko Diego Etxabarri merkatari ospetsuaren semea izan zitekeelakoan gaude, horretarako hainbat datu daudelako gorago aipatu dugun bezala.) Etxabarri dar Damian. Honek ere bere aldetik burdinaren merkataritzan jardun zuen eta Alonsotegiko Aldanondo burdinola alokatua zuen, diru aurreratzaile edo prestatzaile esango genuke gehiago, sendiak ondo ezagutzen zuen negozioa hain zuzen. Berriro ere esatea dagokigu, bankurik ez zegoen eta merkatari hauei zegokien lan hori, bai eta ondotxo aprobetxatu ere. 1.636. urtea Agiria, 754/43, Korrejimendua 93036861 Belarrinaga Aurtenetxeko (Aurtene) Juan ihitzaile nagusia zenaren aurka zihoan agiri honetan hogei dukaten balioa izan zuen zaldi baten ordainketaz ari dira. Geure ikerketan zenbait kasutan irakurri izan dugunez garraiatzeko zaldia edo mandoa erabiltzen segitzen zuten gehienbat. Ondorioz esan genezake, idiak laborarien eta hurbileko lanetan erabiltzen zirela baina jakina bideak ez ei ziren oso egokiak eta zaldiak askoz ere hobeto salbatzen zituen gure mendiak bide estuak izanik ere. Garamendi dar Martin Igorrekoari erosi zion zaldia eta dirudienez ez ziolako ordaintzen edo, hamabi ardi eta mando batetan traba egin zioten enkantean saltzeko eta noski ateratzen zen diruaz zor zionari eta epaiketa ordaintzeko. Oso zaila egiten da ulertzea hemen agertzen den ekonomia bikoitza zuen pertsonaia batek ,zaldi bat ordaindu ezinik ibiltzea baina kasua da, hauek ere likido falta izaten zutela. Bestalde, burdinaren munduan aldaketa nahiko sakonak gertatzen ari ziren eta oraingoan promotoreekin ari gara. Kasu batzutan ihitzaileek ziren olagizon edo kapitala jartzen zutenak, beti ere

Page 6: Aretxabala, errekan bera 78. atala › es-ES › Ven › Historia › Libro 4 › Garapena 78, 16… · Aretxabala, errekan bera 78. atala 1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861

dirua zorretan eskatzen zuten eta gauzak ondo joan ezean gorriak ikusten zituzten ordaintzeko. Belarrinagatarrak hemendik aurrera baten baino gehiagotan ikusiko ditugu olagizon bezala eta ofiziokoak ere. 1.636. urtea Agiria, 2.699/58 Gallartza dar Rodrigo Martinez, Loroño dar Katalina Martin Ugustiagakoaren alargunaren aurka, beste hainbat kasutan bezala oraingoan ere auzokideen arteko gatazka zen eta abereen pasabidea dela eta. Denok dakigu hori aitzaki bat izan zitekeela, benetan beste ezkutuko arrazoiaren bat azpian zegoelako baina auzitara jotzerakoan eraman ezina. Holako agirietan beste izaera eta ohiturak igartzeko beta ematen digu guri eta besterik ezean aprobetxa beharra. Demagun Loroño dar Katalina Ugustiagako (Ustia) alarguna Larrabetzukoa zen etxe bezala eta Rodrigo Martinez Gallartzakoa berriz Lezamakoa eta oso argi ez badago ere lurraldetasunak ere arazoak sortzen zituen. Rodrigok dioenez Katalina eta bere etxekoek ez ziren bide-zor toki hartatik ganadua bidaltzeko eta kalte egitearren bakarrik egiten zutela. Antzinatik izan da bide-zor edo “servidumbre” deritzon hori, ezinbestekoa baitzen eta bide berri bat zabaltzeko nahiko zen erabiltzea, horregatik lurraren jabeek arretaz begiratzen zuten inork ez zitzaten zabaldu. Bestalde Gallartzako Rodrigo Martinez eskribauaren izen berekoa, agian bera izan zen eta honela bazen pentsatzekoa da pertsonaiak beste zerbait zuela buruan holako salaketa bat egiterakoan eta Hiriaren aurka zihoala esatera ere ausartuko ginateke. Gallartzatarrak lehenagotik ere Hiriaren boterearen aurkako aitzindari izan ziren eta. Oraingoan argi eta garbi esaten du agiriak ezen, Gallartzako auzoa Lezamako lurraldeari zegokiola, dena dela eta bitxia bada ere, auzo horrek betidanik izan zituen harremanak Larrabetzuko Elizalderekin. Aldiz Hiriarekin ez zuen jakin nahi izan ezer. Esana dugunez Elizaldek garai honetan galdua zuten bere lehentasuna eta hor kokatu beharko genuke Gallartza auzoko urrutiratzea. Eskribaua Astobiza dar Juan eta Lekuko bezala Zugasti dar Martin Iñigez ageri zaigu. 1.636. urtea Agiria, 2.699/62 Korrejimendua. Agiri honetan Gaztelu arrak Lezamako Olabarria burdinolako ugazaba bezala agertzen dira, bakoitzak olaren laurdena zuelarik. Basabil dar Damian zen beste erdiaren jabe eta eta honek bultzatu ei zuen agiria zeren eta burdinolako hauspo berrien egilea zen eta usadio eta ohiturak agintzen ei zuen bezala, beste “partsuergo” edo partaideei zegokien bere partea ordaintzea, kasu honetan Domingo Gaztelu eta Goikoolea arra eta bere anaia Goikoolea dar Jazintori. Dirautenez gertu zeuden ordaintzeko baina beti ere hauspogile maisuek tasatzen zutena eta beraien aldetik Uribarri eta Hormaetxe dar Pedro Urtiz maisua izendatu zuten. Damianek bere aldetik ez zela zinezko haien eskatzen zutena. Dena dela gerora berak esaten du zein den benetako asmoa, dirudienez Urkuluko errentadore zen eta hauspo berriak hara eraman nahi zituen Olabarrian besteei lantzea zegokienean, Goikoola arrek beraien hauspoak zituztela esanez. Goikoola arrek bere aldetik hauspo berriekin landu nahi zuten eta gertu zeuden beraien partea adituen arabera ordaintzeko. Honek adierazten duen hauspoen garrantzia kontutan hartzekoa zela eta batez ere burdinoletako giroa irudikatzean zuela. Hauspoak oso hauskorrak ziren, hobeto esan da, erregarri samar gertatzen ziren eta nahiz eta kontu handiaz ibili oso ulerterraza egiten zaigu, labak ematen zuen beroak eta batez ere atzerik-ara egiten zituzten txingarrak maizegi arriskuan jartzen zuela hauspoaren larruzko eta zurezko gorpua. Are gehiago, nahiz eta denboraz ohartu ez zen oso erraza labealdia geldiaraztea galdu egingo baitzen. Ez hori bakarrik, beste batzutan konturatu orduko hauspoek sutan zeuden eta guztiz ezabatuak gertatzen ziren. Haizea ondo kontrolatzeak zerikusi handia zuen burdinaren kalitateaz, beraz, ez da harritzekoa bakoitzak bere sentitzen zuen eskubidea defendatzean auzitara ere jotzea. Kasu honetan Basabildarrak Goikoolatarrek bazituztela bere hauspoak dio eta hala izango zen baina haiek bere aldetik beste ohitura aipatzen dute hauspo berriek burdinola izatean partaide guztiek bere partea ordainduz gero eskubidea zutela erabiltzeko. Noski argi dago Goikoolatarren hauspoek zaharrak eta agian erabili ezinak zirela.

Page 7: Aretxabala, errekan bera 78. atala › es-ES › Ven › Historia › Libro 4 › Garapena 78, 16… · Aretxabala, errekan bera 78. atala 1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861

Azkenez Basabildarra hauspoak bertan, Olabarrian uztera zigortzen dute, beste kideek ere erabil ditzaten. Estuproa edo bortxaketa. Martinez Gallartza dar Rodrigo eskribauaren 1636. eko agirietatik 2. orria Urtarrilak 9 ..... Agirretarrak bere alabaren bortxaketa zela eta korrejidorearengana jo zuen bere alabaren bortxatzaileari erantzuna eskatzen, baina badirudi korrejidoreak ez ziola kasu handirik egin beraz ez zuen etzi eta epaile nagusiarengana jo zuen, “Valladolideko Chancileriara” hain zuzen eta han bai lortu zuela espetxeratzeko epaia eman baitzioten Herkinigo dar zirujauari. 4 orria Herkinigo dar Martin zirujaua dugu oraingoan Valladoliden giltzapetua zegoena eta bortxaketaz salatua. Juan------------------- ......... Martin--------------- Marina Agirregoitia ......... Herkinigo Amarika Maria Saenz Herkinigo dar Agirregoitia Martin (zirujau maisua). Esana dugu bortxatzaileak ezkondu nahi ez bazuen ordaindu egin behar zuela eta kasu honetan berrehun dukat ordaintzera zigortzen dute. Hau ere dakigunez emakumearen senidearen ospearen arabera izaten zen, hotz zenbait eta neskaren senidea ospedun handiagokoa izan ala eta gehiago ordaintzea zegokion bortxatzaileari, hau da neskaren fama edo ospeak gehiago jasaten ei zuen zenbat eta ezkontzarako posibilitate gehiago izan. Gorago ikusi dugun bezala, bazegoen halako uztea ezen, neska txiroak ez zeukala ezer galtzeko beraz ez ei zuen merezi ordainekorik, agian hiru lau erreal isilpekoan baina gehiagorik ez eta noski auzitara jotzeko dirurik inondik ere ez. Kasu honetan “neskaren balioa” berrehun dukatena zen, dirudienez nahiko altua, bere ezkontzari bezala erabiliko zuen dirua hain zuzen eta bortxatzailea giltzapean zegoenez ezinbestean ordaindu behar izan zuen. Herkinigo arrak berak ehun dukat jarri zuen eta bestea jartzeko bere guraso eta gertuko lagunengana jo beharra izan zuen. Gurasoek hogei eta bost dukat jarri zuten, Barrenetxeko Migel Lekuek beste hainbeste honen semea zen Migel abadearekin batera, Plazako Martin eta Belarrinagako Martin abadeak bezala. Abazerie. Denda zen eta bertan salgai zeuden gaietatik garrantzitsuenak demagun bakailaoa, olioa eta beste hiruzpalau elikadurazko gaiak ziren, nahiz eta zenbait gai elikatzekoak ez zirenak ere saltzen zituzten. Hiriko kontseiluak enkantean ematen zuen ekintza hori egiteko baimena eta bakoitzak nahi zuen tokian jarri zezakeen. Oraindik badago kalean etxe bat zeini horrela deitzen baitiote zaharrenak, gerora botika (Eusebio botikaria) izan zen etxe-saroe berberean. Legina dar Elizosteko Juan izan zen urte hauetan abazerie enkantean hartu zuena. Pertsonaia ezaguna dugu beste zenbaitetan ere agertu baitzaigu.

Page 8: Aretxabala, errekan bera 78. atala › es-ES › Ven › Historia › Libro 4 › Garapena 78, 16… · Aretxabala, errekan bera 78. atala 1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861

39. orria “.... nola guk Usunsolo dar Juan Perez eta Belarrinaga dar Katalina ..... Martin Ugalde eta Gazteluri ...... 20 dukat printzipaleko eta dukat baten urteko errentaren zentsoa saltzen diogula ....” Martin Ugalde eta Gaztelu arra prestatzaile. 41. orria “... agiri hau ikusiko dutenak jakin dezatela .... nola ni Lorenzo Belez Larreakoa Kristobalen seme ... Oñatikoak ... Larrabetzuko Hiriko Sarrikolea dar Domingori hogei dukaten printzipaleko eta zortzi errealeko gastuen ordainketaren ordainagiria ematen diodala ... zor zizkidana zilarrezko bikoitzetan ordaindu didalako, Gerra dar Tomasek neure aita zen Kristobali zor ziona, zuzen Sarrikolea burdinolako partzoneru edo partaidetza haietako bat izan zena agiri batetan agertzen den bezala hauspo batzuen ordaina zela eta..” 44. orria “.... Ekaina 25 .... Zugasti dar Martin Yñigez eskribaua Bilboko biztanlea aurkeztu zen esanez ... berak auzitara eraman zituela Barrenetxe dar Domingo Barrenetxeko Migelen semea eta Bolonburuko Frantzisko, ....Hiriko biztanleen aurka ekinez eta 80 dukaten izunaren auzia lortu zuen .... orain dirua eskuratu ondoren ordainagiria eman zien .....” 53. orria “... Larrea dar Juan ... Larrea dar Marina nire emaztea zendu zenetik hilabete pasa direla diot eta adin bako seme batzuk gelditu zaizkigula ......” Zerrenda agiria egin beharra zegoela esaten du Juanek Larrako etxean ... Urriak 14... hasteko Larrakotzeko baserri .... 60. orrian Lezama Elizaldeko Garaiko kontseiluaren aretoan .... Gaur egun herriko taberna dagoen tokian egiten ei ziren batzarrak. Kontseiluarena ei zen taberna eta etxea. Larrabetzuk oraindik ez zeukan areto berezirik, Hiriak hiriko elizan edo Errebalen eta

Kontutan izaten badugu ia kale guztia erre egin zela XIX. mende hasieran, argi dago era honetako etxea eta gu ari garen garaikoak desberdinak izango zirela, beraz hor ikusten dugun Abazeri zeritzoten etxea berandukoa zela eta auskalo no zegoen Eliz-osteko Legina dar hark jarri zuena. Hala ere irudiko etxe honek botikaria eta beste ofiziokoak ere ezagutu ditu.

Page 9: Aretxabala, errekan bera 78. atala › es-ES › Ven › Historia › Libro 4 › Garapena 78, 16… · Aretxabala, errekan bera 78. atala 1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861

Elizaldekoek eliz bueltan edo barrualdean egiten zuten bilerak. 67. orria Antonio Elgeta Jaurerriko korrejidorea. Fidela eta Sindiko Prokuradore Orokorra. Hainbat aldiz aipatu dugun Hiriko kontseiluko kargu bat zen eta demagun alkatearen hurrengoa zela. Zeren eta bere eginbeharrak bestenak baino garrantzitsuagoak ziren. Berak kontrolatzen zuen Hiriak izan zezakeen diru sarrera, bera zen ardoaren zerga begiraile. Egia esan, oso urriak ziren Hiriak zituen diru sarrerak, zerrendan jartzekotan honako hauek esango ditugu: ardoaren zerga, abazeria, harategi eta tabernaren enkantean ateratzen ziren txanponak eta zerbait gehiago ematen zuen burdinola eta errota biek urte emankorretan hain zuzen zeren eta hauek ere burdinaren irteera edo urte euritsua, hala nola gari eta arto uztaren menean zeuden. Kontutan izan behar dugu, edonolako azpiegiturak hau da, bideak edo burdinola konponketak edo beste holako lanak auzolanean egiten zirela, kontseiluak gaiak bakarrik jarri behar zituelarik, gaiak eta gehienetan “kopua” edo nolabaiteko janari edaria lanean ari zirenentzako (ardo eta ogia), gorago ere esana dugun lez. Azkenez demagun Fidelaren lana diruzain edo diru sarrera irteeraren kontrolatzaile zela, hasieran hura zen soldata zuen kontseiluko bakarra, nahiz eta garai honetan alkateak ere bazuen halako soldata txiki bat. Baina, ez dezagun ahaztu alkateak epaile lana egiten zuela eta kasu haietan bere lanak sortzen zizkion gastuak edo denbora erabiltzeak ordainduta egiten zituela. Halaber, beste ofizial batzuek ere noizbehinka erabiltzen zirenak, bereziki izendatuta, kasurako alguazil edo kartzela zainek ere ordainduta egiten zuten bere lana. Zenbait agiritan aurkitu ditugu eta haiekin batera ikertuko ditugu bereziki kasu hauetan egiten zuten lana. Juan Etxebarria Zarandona eta beste batzutan Juan Zarandona Etxebarria zeritzotena izan zen urte honetako Fidela. Gogoratu karguek urte baterako bakarrik izendatzen zirela. Urte hauetako agiriak. Gehienbat zentsoak edo diru aurreratzeak ziren agiri eragile urte hauetan, ez du esan nahi lehenago ere dirua aurreratzen ez zenik, dena dela agiriak kostua zuen eta pentsatu behar dugu lekuko esagun batzuen aurrean hainbat aldiz egingo zela diru aurreratze hori gero ordainketa ere haien aurrean egitekotan. Baina agiriak dira guri iritzi zaizkigunak eta hauekin ikasi behar herriko historia. Agiri hauen artean eta Gallartza dar Rodrigo Martinez eskribauaren agirietan Jualiana Isuskiza dar Lezama dar Rodrigoren alarguna agertzen zaigu. Gogoratu Lezamako Isuskiza dorreko jaun zirela garaian nahiz eta Larrabetzun bizi. Juan Usunsolo eta bere emazte Belarrinaga dar Katalinak Martin Ugalde eta Gaztelurekin zuten zorra ere aipatzen da. Barrenetxeko Domingo eta Bolonburuko Frantzisko. Barrenetxe arra Migel Lekueren semea eta Bolonburu arrak Valladoliden izan zuten beraien aurkako auzia eta kostuak laurogei dukatera iritzi ziren. Lezamako Larreatarrak. (Larrakotze) Lezamakoak izan arren Larrabetzurekin nahiko harreman estua izandakoak ziren, kontutan izan behar dugu Larrakoetxe ere Gallartzako etxea zela eta nahiko iluna dela bere lurraldearen antzinako izatea. Anderea zendu zeneko agiria dugu hau. Juan---------------- Marina Larrea Larrea Katalina----------- Bastian Larrea Ugarte (Lezamako Ugartekoa hau ere) Rotaetatarrak. Larrabetzun hainbeste mendetan pertsonaia ospetsuak izan badira ere esan beharra dago jatorriz

Page 10: Aretxabala, errekan bera 78. atala › es-ES › Ven › Historia › Libro 4 › Garapena 78, 16… · Aretxabala, errekan bera 78. atala 1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861

Morgakoak zirela. Izen horretako baserria zitekeen bere jatorria, agian Hiria sortu ondoren Larrabetzura etorritakoak, ezkontzaz ziur aski. Dena dela 1.488. urtean bere etxea zeukaten eta baso zatia eskuratu ere. Esan genezake adar hau behintzat Larrabetzukoa zela. Rivadeneira eta bere asmakuntza. Egia esan inolaz ere ez zen asmakuntza. Nolabait burdinolatan erabili zitekeen tramankulua, Venturi efektua, ezagutu zuen eta penintsula guztian ezartzeko eskubidea lortu ere. Hala ere Bizkaiko Jaurerriari eskaini zionean, badirudi Aldundikoek onartu zutela, baina ezarrikeran arazoak etorri ziren, zeren eta inork ez zuen esperimentuak zekarren gastuekin leporatu. Baina urte honetan azkenez aurkitu zuen Mezenasena egingo zuena. Salazar dar Antonio izan zen ausarta, erreinuko itsas zigorretarako Errezeptore Orokorra, bere maiestatearen izendapenez, Gordexola bailarako biztanlea. Burgoa dar Juan Perez Bilboko eskribaua zela egin zuten agirian, baldintza guztiekin egin zuten tratuan agertzen den bezala. “.... y dixieron que el dho Pablo Antonio tenia previlexio y facultad real de su magestad para que por todo tiempo de cinquenta años pueda usar de un ingenio nuevo modo de hornos fundiendo los metales sin fuelles sirviendo en lugar dellos con agua en todas las ferrerias mayores y menores....” Eta inork ezingo zuen tramankulu hau erabili bere baimenaz izan ezik. Salazar arrak berriz bere dirua ezarri zuen eta berea zen burdinola batetan, Gordexolako Lazagorria zeritzon burdinolan egin zuen esperimentua eta ordez beste inork jarri nahi bazuen handik aurrera Salazarrekin ere kontatu beharko zuen, eskubideak erdibanatu baitzituzten. Bestalde asko kostatu zitzaien muntatzea, ez dakigu zergatik baina Rivadeneirak bere aldetik obra egin behar zuten langile eta ofizialekin ez zuen inolako konfiantzarik eta Salazarri esan ere bai, beste nonbaitetik ekar zezatela bertokoak ez baziren gai. Agian bertokoak ez zioten kasurik egiten, nolabaiteko boikota ?.

Geroago ikusiko dugunez Euskal Herrian ez zuen arrakastarik izan, nahiz eta Foru Aldundiak ere bultzatu nahi izan zuen. Salazarrek berriz beste Mellako burdinolan, hemen ere nunbait partea bazuen, tramankulu berria esperimentatu nahi izan zuen. Dirudienez ur-jauzi desberdinak zituzten burdinolatan frogatu nahi zuten gero eskubideak beste edozeini saltzeko edo. Taborga eta Etxabarri dar Fernandoren alabarekin ezkondua ere agiri honetan agertzen da, lekuko bezala eta esperimentuak ondo irteten bazuen lehenengo dirua, hirurehun dukat, purgatorioko arimengatik mezatan emango zirela eta hau Taborgatarren eskuetan utziko zutela. Isasitarra (Etxebarriko burdinolaren ugazaba) ere hor tartean zegoen agiria egin zenean. Herkinigo dar Mari Otxoa berriro.

Conpludo Asturias aldeko burdinola batetan ikus daiteke oraindik sistema berri honen erabilera. Uraren indar potentzialak abiadazko bihurtzerakoan eta bere bidean zulotxo batekin erakartzen duen haizea beheko kupel zarratu batetan halako presio batekin, haize hau izango da tobera bitartez labara sartuko dena. Zenbait eta txifloia gehiago zabaldu hala eta ur gehiago eta haize gehiago ekarriko du beheko kupelerantz.

Page 11: Aretxabala, errekan bera 78. atala › es-ES › Ven › Historia › Libro 4 › Garapena 78, 16… · Aretxabala, errekan bera 78. atala 1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861

Hemen ere Burgoa dar Juan Perez da agiri egile eskribaua. “.... Herkinigo dar Mari Otxoa Matheo Etxabarriren alarguna agertu zen neure aurrean .... zein ezagutzen dudala baieztatzen dut eta honako hau esan zuen; Bere senarra Matheok, zein 1.614. ko Abustuak 14 Valladoliden zendu zen, eman zion ordezkotza, Rotaeta dar Juan Otxoa eskribauaren eskutik..... Goikoolako jabegoa eta bere aitaitaren beste etxaguntzaren oinordeko eta lotura egin zuen, bai Elizaldeko eta bai Hiriko jabegoaz eta bere aldetik erosi zuen lekaime etxeaz ere (Elizaldeko Monasterio lekaime etxea)....” Oinordekotza anai zaharrenari eman nahi zioten baina apaiza egin zen eta agirian dioen bezala Alcala de Henares eko Unibertsitateko San Ydelfonso ikastetxeko apaiz irakaslea zen. Mila seiehun eta hamazortzi garren urtean Matheo bigarren semea Antonia Bilbao eta Tellaetxerekin ezkondu zenean eman zioten oinordekotza baina orain zendua zen hau ere eta ezkontza barruko semerik gabe, beraz orain beste seme bati pasatu nahi zion ondoretza eta hori zen agiri honen zergatia. Etxabarri dar Damian dugu hirugarren seme hau. Baina dirudienez honi ezkon zedila eskatzen dio, honela bere aitaren abizena eta ondasunak bere semeengan luzatu zitzan. “.... bere seme Damiani Axilietako etxea eta bere lurrak .... Elizaldeko lurretan zeudenak uzten dizkio ....” . Badirudi Hau zela bere aitaitak utzitako ondoretza (Mari Otxoarenak). Agirian dioenez hau zen bere jabego propioa, honela bada Goikoolako Olostekoa Etxabarrik erositakoa?. Behintzat ez dugu inolako berririk berea edo bere gurasoetariko batenak izan zitekeenik. Bilboko Diego Etxabarriren sasi-semetzat baitugu eta bere amaren notiziarik ere ez baitugu. Zalantzarik ez Oloste etxea burdinolaren zain egindako etxea zela eta dakigunez Elizalderanzko bide zaharra ere bere aurretik igarotzen zen. Agian Zugasti arren etxea zitekeen armarriari kasu egiten badiogu. Mila laurehun eta laurogei eta zortzigarren urteko baso banaketan agertzen den Martin Santxez Zugasti arra beharbada. Matheo Etxabarriren kasuan bere abizena oinarritu nahian edo erositakoa. Baina baliteke ere Herkinigo arren ondoretza ere izatea. Herkinigo arrek ziotenez beraiek ere Zugasti arrak ziren. Atalaren asken partean jartzen dugu gaztelerazko agiria. Gernikako arkibua, 7. agiritegitik. Manuel Munibe eta Aranzibia Bizkaiko Jaurerriko diputatu orokorra zelarik halako zerrenda-agiria egin zen, non industria eta negozio guztiak zerrenda-penean jarri ziren eta noski haien artean une hartan Larrabetzun ekin zuten guztiak. Alonso Uria eta Tobar erregeren kontseiluko entzulearen aginduz Hirira ikustaldia egitera etorri behar zen eta horretarako aurretik jakin nahi zuen nortzuk bisitatu behar zituen eta “... bekatu publikorik ote zegoen bere zigorra eman ziezaien eta harategia, abazeria, balearen olio denda, ostatu, taberna, herri-”romana”, errota, ogitegi, jostun, pisu eta neurgailuek erabiltzen dituzten pertsonak, zirujau barberu, jostunak, zapatagileak, albaiteroak, errementariak eta ikustaldia merezi duten beste edozein......” Erregeren entzuleak (oidor) gaur egungo inspektore orokorrak bezala jokatzen zuen, egia esan honen informeak eta penintsulako herri guztietan egin ondoren izugarrizko ezagupena emango zion. Gure uztez lehenago ere eginak ziren baina agian Jaurerrian ez ziren hain zehatzak izan. Oraingoan berriz eta agiriak erakusten duen arabera oso zehatzak izan ziren. Honek zergak ezartzerakoan izugarrizko abantaila emango zion erakundeei. Astorekako Loroño dar Pedro zen urte horretako alkate arrunta. Zin egin ondoren honako hau esan zuen; “arbitrio”ak ordaindu beharra zutenak ondokoak zirela: ......... eta patroiak, kontseiluaren erret-balantza (romana), Mari Sanez Sarrikolea dar alargunaren etxean zegoena (dirudienez fidelak beste baten eskuetan uzten zuen pisatzearen lana, noski soldata hartuko zuen lanagatik) Harategia Azilona dar Pedroren ardurapean zegoena, Pedro Azilona berak zuen ardo zuri eta gorriren taberna haietariko bat ere, Gardoki dar Martinek zuen beste ardo zuri eta gorridun taberna, Legina dar Juan abazeriko arduraduna zen. Ogi egileak berriz honako hauek: Elexaga dar Maria Sanez, Elexaga dar Luzia, Lekue dar Mari San Juan, Elexaga dar Mari, Belendiz dar Mari, Burgoa dar Mari eta tabernari bezala: Mari Ibanes Liginatarra, Zegama dar Marina. Ehungintzan; Maria Gailartzakoa Gallartza dar Juanen loba, Berresonaga dar Marina bere alaba, Goitia dar Mari Banes, Muni.... eta Herkinigo dar Maria, Ligina dar Mari Otxoa, Belendiz dar Maria, Bolonburuko Mari Sanes, Gangutiko Franziska, Elexagatar Marina, Mari Inigez Gailartzakoa?, Basarazko Mari Sanez, Goienetxe dar Mari. Jostunak (sastreak); Gailartzako Mari neska gaztea, Belarrinagako Marina alarguna,

Page 12: Aretxabala, errekan bera 78. atala › es-ES › Ven › Historia › Libro 4 › Garapena 78, 16… · Aretxabala, errekan bera 78. atala 1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861

Basabilbeitia dar Antonio, Gangoiti dar Domingo, Pedro Loroño eta Astoreka, Elexaga dar Mari, Legina dar Juan eta Legina dar Madalena. Zapatagileak; Garita dar Migel, Gallartzako Juan eta Ligina dar Juan. Albaiteroak; Belendiz dar Martin eta Ruigomez dar Diego. Barberua; Herkinigo dar Martin. Ondoren erroten zerrenda dator, Ugaldekoa, Berresonagakoa, Urkulukoa eta Artolakoa. Hemen beste hiru falta dira gutxienez, Errotabarri, Sarrikolea eta Goikoolakoak, Gailartzakoa ere Elizalderi atxikita zegoenekoa kontutan izanik. Honen azalpena argia ez bada ere Elizalde eta Hiriaren erakunde desberdinean kokatu beharra dugu. Kontutan izanik mendearen hasieran kontuetako liburua idaztekotan zebiltzala baina oraindik lortu ezinik, ondo etorriko zitzaien ikerketa. Hortaz urte honetan, azkenean lortu zuten liburua idaztea. Sarrikolea dar Pedro alkate ohiaren garaitik idatzi gabea zegoena. Gainera esana dugun lez liburu zaharrago bate ere bazegoen baina desagertua betiko. Ikuslearen lana ondoko hau izan ei zen; “....Lehenengo eta behin salatzailea eta kontseiluko ofiziale eta Hirian ikustaldia merezi duten guztien ezagutza— “Azkeneko ikustalditik gaurdaino kontseiluko errejimenduko pertsonak Hiriko ondasunak nola erabili dituzten eta behar ez diren gauzetan gastatu ote zuten eta kontuak liburuan jarri bazituzten eta iruzurrik egin bazuten eta esan zezatela zelan eta nortzuk egin zuten, esan dezatela. Hiriko eta bere lurraldeko kaleak eta errege bideak, zubiak eta zubitxoak ondo arriztatuak eta konpondu beharrean zeuden esan dezatela. Azkeneko ikustalditik gaurdaino alkateek eta errejimenduko justiziak ikustaldia egin badute, baso komunaletara munarriak ikustera, hostatu, taberna, harategi, abazeri, arrandegi, ogitegi eta beste salmenta egiten duten ofizio publikoetara neurgailu eta pisuak ikertzera joan badira, esan dezatela. Ba al dakiten janaria saltzaile eta beste merkatariek neurketak eta pisatzeak ondo egiten badituzte eta nahasketarik egiten ote duten eta ostalariek ibiltarientzako aska egokiak eta ohe garbiak badituzten eta txarri eta oilorik ote dituzten eta okindegiak balantza eta romanarik ote duten eta ogiak gehiago pisatu dezan ur gehiagorekin egiten ote duten. Barberu zirujau, errementari, zapatagile, soineko-egile, urtzaile eta beste holako ofiziokoak azterketa egina ote duten eta ofiziorako baimena duten hala ez eta obra txarrak egiten ote dituzten eta gehiegizko salneurria jartzen eta barberu eta zirujauak gaizoak ikustatu eta osatzen saiatzen ote diren bere eginbeharretik at eta hauek edo medikuak txiroenganako egin beharrezko debaldeko ikustaldiak egiten dituzten hala ez, esan dezatela. Sasi ezkondurik, galbide eta andrekari, “santitun”egile, aztikeria edo halako ekintza eta delituren bat egiten duena ote dagoen ba al dakiten. Ba al dakiten meza berri eta bataioetan ospakizunik egin ote duten eta otordurik egin ote duten, nortzuk eta nolatan egin duten....” Goiko galdera hauek egingo dizkiote ikuskatzaileak, estatu-ikertzaile eta inkisidorearen lana dirudi, benetan esandako erara egin bazuten izugarrizko datu bilketa eginen zutelako. Dena dela, gogoratu dezagun Logroñoko autuarena igaro zenetik oraindik urte batzuk bakarrik igaro zirela eta Bizkaiko Arratia aldeko sorgin bilaketan ari zirela, beraz ikustaldi zehatzak estatu modernoaren itxura badu ere bestalde Espainiako erreinuaren atzerakoitasuna erakusten du. Galdera hauek aurrenekoz Astoreka dar Juan (hogei eta hamazortzi urtekoa) eskribauari egingo dizkiote. Eskribaua erregeren ordezko egiten duena dugu, bere izendapena ere erregek zuzenean ematen baitzuen, beraz zuzen erantzungo duen hala entzuleak nahi duena izango den jakin nahi genuke. Bigarren galderari, hau da kontseilukoek iruzurrik egin duten ez du erantzuten, ezin duelako dio. Bideari buruz zihoena zera zen: zenbait bidek agian konpondu beharra zuela baina kontseilua zorretan zegoenez izan zitekeela. Goikoolako Jazintok ere lekuko egiten du eta honen esanetan Larrabetzun bide guztiak ondo zeuden. Egia esan ez zuten ia beste ezer deklaratzen. Baina entzulearekin batera Domingo Horbe “afinador”ea ekarri zuten eta honen lana neurgailuen egokiera ikustea zen. Hiriak erabiltzen zituen “manco” “romana” eta balantza ondo zeudela esan zuen, halaber ondo zeuden ardo eta olioaren neurgailu patroiak eta harategiko pisuak ikusi ondoren, zein Larrauz dar Juanen ardurapean baitzegoen, hamar liberako pisua eskas zegoela esan zuen sei zortzikotan. Gero irina pisatzeko pisua, zein Mari Sanez Sarrikolea dar alargunaren ardurapean zegoena begiratu zuen eta libra erdikoak gutxiago zuela esan zuen. Jarraian eta Sarrikolea dar andere berak zuen “alondiga”ko

Page 13: Aretxabala, errekan bera 78. atala › es-ES › Ven › Historia › Libro 4 › Garapena 78, 16… · Aretxabala, errekan bera 78. atala 1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861

neurgailuak begiratu zituzten (hauek hiriko kontseiluaren neurgailuak ziren, esan bezala andere honen ardurapean zeudenak) taberna, abazeri eta harategiko pisu eta neurgailuak begiratu zituen denetan akatsen bat aurkituz. Ondoren Hiriko edo hiriari atxikirik zeuden burdinola eta errotak begiratzera joan ziren eta lehenengo eta behin Artolakoa ikusi zuten. Hemen Sarrikolea dar Juan zen errotaria eta afinatzailearen esanetan, hiru pisu zituen libera bikoa zeini zortzi heren bat falta zitzaion, hiru liberakoa eta hau ere zortzi heren bat eskas eta lau liberakoa hontza bat txikiago. Hamalau, hamabost eta hamasei liberako libera bat eramaten zuela eta ez gehiago bere eskubidea zen bezala esan zuen eta hiru txerrikume zituela eta hegaztirik ez zuela. Gero Ugaldeko errota bisitatu zuten, “cuarteron” edo lau liberakoa zortzi heren erdi handiago aurkitu zutela eta libera erdikoa txikiago eta liberakoa zortzi heren bat. Hamasei liberako bat zeramala ordainetan eta ez zuela ez txerririk ezta hegaztirik. Urkuluko errota Domingo Astorekako Loroñotarraren ardurapean zegoen (agian berak enkantean lortutakoa baina errotari besteen bat). Hemen ere pisu guztiak gutxiago pisatzen zuten. Azkenez Berresonagako errota ikustera joan ziren eta hemen pisu guztiak ondo aurkitu ere. Errota hau Burgoa dar Juan Perezena zen. Gogoratzen badugu Bilbon eskribau bezala ari zena dugu eta pertsonaia nahiko arrakastaduna Jaurerrian. Bestalde esana dugu Bere arbasoa Berresonagara ezkondu ostean bertako ugazaba bezala agertuko direla Burgoa arrak, Basaraz dorreko jauntxoa izan zena hain zuzen. Esandako ogigile, jostun eta besteek ere izan zuten ikustaldia eta azkenean ia denak izunarekin lotu ziren, gehienbat ehun marairen izuna bakoitzeko. Modernitatearen itxura daraman ikerketa hau ez zen izan lehenengoa, badirudi hamabost garren gizalditik aurrera nahiko arrunta izan zela. Beti ere banandu beharra zegoen Hiriari zegokion ekintza ekonomikoa eta Elizalderi zegokiona. Honek beste legedi bati erantzuten baitzion. Ikusi dugunez Ugalde errota, nahiz eta argi eta garbi Elizaldeko eta agian Hiriaren sorrera baino zaharragoa izan arren Hiriari atxikita zegoen. Ez dakigu zerikusirik izan zuen baina Hiriaren promotore hartakoen artean Ugalde arra zegoen. Bestalde, eta esana dugun bezala errota utzik zen Ugalde errota eraikuntza, hamazortzigarren menderaino behintzat.

Azkenengo aldaketak jaso aurretik ateratako neurriak ditugu hauek. Gure uztez XVIII. Gizaldiaren azkenerantz egindako antapara berbera dugu, beste zaharragoa zurezkoa zen, beraz, harrizkoa egin zutenean etxebizitza ere jarri zuten eta harrezkero hainbat aldiz errotako etxe horretan maizterrak izan dira. Goian turbinen kokapena eta eraikuntzaren arkuz egindako egitura, zein argi dago askoz ere hobeto jasaten zuela urak antaparan egiten zuen bultzada. Egitura hau oraindik ere ikus daiteke baina tamalez ez du berriro abian jarriko den itxurarik.

Page 14: Aretxabala, errekan bera 78. atala › es-ES › Ven › Historia › Libro 4 › Garapena 78, 16… · Aretxabala, errekan bera 78. atala 1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861

Eraikuntza argi dago erdi-arokoa dela, etxebizitza ez dugu hemen irudikatu bere egitura isladatzearren, ezkerrekoa dugu errota eta atzekoa korta bezala erabilia, aurrekoa berriz arrera bezala eta askotan egonlekua eta biltegia ere izandakoa. Hemen ere bere egitura zaharra ikusgai dugu oraindik. Estruktura guztiz zurezkoa eraikuntzan, antapara izan ezik. Ipar aldera korta txiki bat ere beti izan zuela esango genuke. Errotara asto edo mandoarekin zihoanak hau non zaindu eta batzutan pertsonak lo egiteko ere erabilia.

Beste neurri batzuk ere hartu ditugu, jakina ez baitu luze iraungo. Irudiaren aurrealdean Ego-aldeko lientzoaren neurriak jarri ditugu, errota eta bere aurreko atari edo sarrera giza ikusi duguna. Hau ere batzutan logela eta biltegi bihurturik. Behealdean txifloiak bat oraindik osorik eta bestea zuloa baino ez, gurpilak soluan

Neurri zehatzak ez badira ere nahiko litzateke inoiz ikerketaren bat egiterakoan uzte dugu. Galtzak mila metrotik gora zeukan beraz, errekaren gorengo aldea izan arren nahiko ur bilketa zuen eta negu partean batez ere harri bi mugitzera irizten zen. Antapara aurki desagertu bada ere igarri daiteke gaur egun ere.

Page 15: Aretxabala, errekan bera 78. atala › es-ES › Ven › Historia › Libro 4 › Garapena 78, 16… · Aretxabala, errekan bera 78. atala 1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861

Kontseiluaren liburu zaharra. Benetan zaharra zena nahiko genuke baina hura desagertua zen hau lehenengo deitua den hau egiten hasi zireneko. Hau bera ere mila eta seiehun garren urtean hastekotan zegoen baina Hiriko indar faktikoen arteko harremanak nahiko korapilatsuak ziren eta belaunaldi berri bati itxaron beharra izan zuten. Egia esan liburuan bertan ere badirudi halako saioren bat izan zela baina ez zuten gauzatzea lortu. Horrela bada, mila seiehun eta hogei eta hamasei garren urte honetan idatzita gelditu zen kontseiluaren bilera. Zaharrena denez guztiz ez bada ere hemen ezartzea merezi du eta hala egingo. “Larrabetzuko Hirian mila seiehun eta hogei eta hamasei garren urteko Irailak hamalau, alkate, Justizia eta errejimendua bildu ziren eta bereziki Goikoolea eta Gaztelu dar Domingo alkate arrunta, Ugalde dar Martin errejidorea eta Elejaga dar Pedro fidela Sindiko Prokuradore Orokorra, Zugasti dar Martin Inigezen faltan, errejidorea hau ere eta beste esandako Hiriko biztanleekin ni Astobiza dar Juan esandako Hiriko kontseiluko eskribau numerario honen aurrean, Juan Zarandona Etxebarri iazko mila seiehun eta hogei eta hamabost garren urteko bere fidel aldiaren diru kontuak hartzekotan, urte horretako San Bartolome egunetik urte honetako Abustuak hogei eta lau San Bartolome egun berekoan bildu ginen. Alkate jaunak zin eginarazi zion Zarandona dar Juani zuzen dagokionez eta Zarandonatarrak kontuak fidelki eta zuzenki emango zituela agindu zuen eta ondoren agertuko direnez eman ere. Diru sarrerak. Lehenengo eta behin ehun eta hogei marairen ardura eman zioten, zenbait zentsopeko etxeek Hiriari zor ziona, hala nola, Herkinigo Aurrerena, Unzuetako (Zarandona) Juanena, Zarandonako (Etxebarri) Juanena, Etxabarri (Belarrinaga) Juanena eta Usunsolorenak____ Halaber, beste sei mila berrehun eta berrogei eta hamasei marairen ardura eman zioten Sarrikolea dar Domingo arteragoko fidelak Hiriari zor ziona, iazko kontuetan sobratu zenekoa. Halaber zazpiehun erreal tabernak eta harategiak Azilona dar Pedrok bere ardurapean izan zituenak gatik, zeinek maraietan 23.800 baitziren. Halaber, bost dukat Artolako errotaren errentagatik zeinek Ibarra dar Pedroren ardurapean baitaude, 9.350 marai egiten dutenak. Halaber ehun eta hirurogei eta hamasei errealen ardura abazeriek direla eta, zeintzuk Belendiz dar Martinen ardurapean baitzeuden, 5.982 marai direnak. Halaber, berrehun eta hogei eta lau erreal hartu zituen Juan Tonelburu Zarra Bizkaiko Jaurerriko diruzainarengandik banaketa batengatik eskuratu zitzaiona, itzultzeko agindua izan zuelako. 7.616 marai. Eta Hiriko kontseiluaren Urkuluko burdinola eta errotaren hirurogei dukaten kargua ez zitzaion egin zeren eta, Zugasti dar Martin Inigezi zegozkion, berak burdinolan egindako matxura eta konponketagatik zor zitzaiolako, honela bada, Zarandona dar Juani honako kopuruaren ardura ematen zaio= 53.118 marairena.

Page 16: Aretxabala, errekan bera 78. atala › es-ES › Ven › Historia › Libro 4 › Garapena 78, 16… · Aretxabala, errekan bera 78. atala 1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861

Gastuak. Lehenengo eta behin bederatzi mila bostehun eta hogei marai Liendo dar Juan Bautista Jaurerriko Sindiko Orokorrari banaketa dela eta ordaindu zitzaiona eta erreziboa edo ordainagiria erakutsi zuenaren arabera. Halaber beste hainbeste Basabil eta Hormaetxe dar Damian Basabil Jaurerriko diruzainari beste diru banaketa bat zela eta erakutsi zuen beste ordain agindu bategatik. Hamar dukat Jorge Otina eskola maisuari ordaindu zitzaionak erakutsi zuen ordain agiriaren arabera. Halaber lau dukat udaletxeko eskribauari ordaindutakoak bere soldata arrunta zenagatik ordainagiriaren arabera. Halaber mila marai korrejidore jaunaren aguazil bateri ordaindutakoak polboraren banaketan egin zituen egunen gatik. Halaber zortzi dukat Astorekako Loroño dar Pedro alkate arruntari ordaindu zitzaionak bere agintaldiko soldata arruntagatik, ordain agiriaren arabera. Halaber, Elorrioko “saludadore” gure aginduz ekarri zuenari ordaindutako ehun eta hamasei errealengatik, bere etorrera eta eginbeharra eduki zuenagatik, ordainagiriaren arabera. Halaber hiru dukat Sarrikolea dar Juan abadeari ordaindu zitzaizkionak lainoen bedeinkapena dela eta. Halaber, Munibe dar Martin jauna Jaurerriko Diputatu Orokorra korrejidorearen ordez ikustaldia egiten etorri zenekoa, zortzi mila eta berrogei eta hamar marai, erakutsi zituen ordainagirien arabera. Halaber hamazortzi erreal Frantzisko Basabildarra eta Juan Martinez Xarabeitiari banaletan diru bilketan egindako lanaren soldatagatik, ordainagirien arabera. Halaber ehun erreal kontuan hartu zitzaienak, Urkuluko burdinola eta errotaren matxuren ikerketa eta begiztatzea egin zenean, ordain agirietan agertzen den bezala. Halaber hamabi erreal Pedro Ortuondo Hiri-batzarkideari (“jurado de la villa”) bere soldata arrunta dela eta, ordainagiriaren arabera. Halaber, bi mila bostehun eta hirurogei eta sei marai gehi hamar erreal Gerra eta Goikoolea dar Thomasi ordaindu zizkionak, hura fidela izan zenekoan Hiriak zorretan utzi zizkionak gatik, ordainagiriaren arabera. Halaber Domingo Bolonburukoa eta Larrabe dar Pedro “teila jartzaileei” ordaindu zien hogei errealengandik, errejimentuaren edo udaletxekoen aginduaz egindakoa. Halaber, hiru mila zortziehun eta hirurogei eta hamasei marai gastatu eta ordaindu zituenak zenbait alditan geure aginduz memoria batetan agertzen den arabera. Beraz, diru irteerak berrogei eta hamahiru mila berrehun eta zortzi marai izan ziren beraz, Hiria Zarandona dar Juan fidelarekin laurogei eta hamar marairen zorretan gelditzen da ....... lekuko bezala, Goikoolea dar Jazinto, Sarrikolea dar Domingo, Migel Lekue eta Barrenetxe, Pedro Loroño Astorekakoa eta beste asko eta zenbait lekukoek sinatu zuten. Domingo Goikoolea eta Gastelu Pedro Loroño Astorekakoa Ni, Astobiza dar Juan Eskribauaren aurrean Kontu hauek 1.636. urtean emanak izan ziren beraz, 1.635. urteko Abuztuak 24, Bartolome deunaren egunetik 1.636. urteko Bartolome egun arteko kontuak ziren. Bestalde eta nolabait analizatu gabe utzi dugun, gerora ere nahiko aukera izango dugulakoan. 1.636. urtea Auzi eta autoak, arakatze liburua, z,7: 60, B.7.4, Gernika Taberna eta harategi eta abar ikustaldia orokorrak ....... egoera desberdinak (judizial eta estatistikoak) Autoak eta eginbideak 1.636. urtean hostatu, taberna, harategi eta beste zegokionean egindako ikusketakoak. 1.636. urtea Landaida dar Domingoren agirietatik, 802. mikrofilma

Page 17: Aretxabala, errekan bera 78. atala › es-ES › Ven › Historia › Libro 4 › Garapena 78, 16… · Aretxabala, errekan bera 78. atala 1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861

“ A nuestro corregidor del señorio de Vizcaya nuestro lugarteniente en el dho oficio por parte de Antonio de Ibarra que sirve el los papeles de la nuestra secretaria de camara y estado de Castilla nos a sido suplicado le hagamos escribano de una escribania del numero de la merindad de Urive que esta baca por muerte de Pedro de villela y por que queremos saber si es asi que la dha escrivania esta vaca por muerte del susodho y quanto tiempo ha y lo que valdra vendida por una ves y quantas escrivanias hay al presente en la dha Merindad y si en ella havemos mandado acrecentar algunas quantas y en que tienpos y que en su lugar se consuman otras tantas para que queden en el numero antiguo y si estan ya consumidas o quantas faltan o si por no lo estar se a de consumir esta o podemos haçer merced della a quien fuere mas servido sin inconveniente o lo seria de quien y por que causa os mandamos que llamada por dada la parte del nuestro procurador fiscal que para esta nuestra voluntad que ...... ayais informacion de lo referido lo qual con vuestro parecer firmada de vuestro nonbre signado de escribano cerrada y sellada en manera que haga fee .... dar a la persona que esta nuestra cedula os mostrara para que la traiga a presencia de nuestra vista proveamos lo que convenga fecha en Madrid? A onse de março de mill y seiscientos y treinta y cinco.” “Don Alonso de Uria y Tovar de Leon escrivano de su magestad corregidor deste muy noble y leal Señorio de Vizcaya...... y firmada por Antonio de Lossa Vodarte su secretario .... ” Landaidatarraren sinadura dakar bigarren agiri honek eta ikusten denez korrejidoreak berak igorritakoa zen, nahiz eta Landaida bera izan eskribautza horretara jo nahi zuena. Gainera Domingo Landaidak berak gomendioa egiten du hurrengo agirian nola informazioa hartzea komeni zela. Jarraian informazioa non Juan Agirretarra Mungiakoak honako hau esaten zuen. Billela dar Pedro ezagutu zuela eta lekuko zen aldetik bazekiela Billelatarra Uribe Merindadeko eskribaua zela eta horretan ekin zuela ere eta bera zendu zenetik inork ez zuela jardun postu horretan eta honelako eskribautzak berrehun eta berrogei eta hamar errealeraino balio zuela lehen horrenbeste ez bazuen balio ere ezen lurra latza eta aprobetxamendu gutxikoa zelako eta erraztasun barik korrejidorearen aurrean auziak pasatu behar zirelako eta lekuko honen gogoan Merindade honetako eskribautzak ez du prezioan gora ezta bera egin. Agiria hau ere Landaiadatarrak sinatzen du. Hurrengo lekuko batek ehun errealetan zegoela dio eskribautza nahiz eta gehiago balio. Hurrengo batek dio lehen oso gutxi balio zuela ez bazen gai korrejidorearen aurrean auziak ebazteko baina gaur egun berrehun eta berrogei eta hamar balioko zuela. Beste batek berrehun errealetan jartzen du eskribautzaren balioa. Azken baten eskribautza Landaidatarrak berak eskatu zuen eta erosi ere bai. Eskribau honen agirietan beste datu batzuk: Etxabarri dar Damianek Esteban Urtadorekin agiria egiten du, non honek Aldanondo zeritzon burdinola esku aldaketa egin zion. Urtadotarra Etxabarritarrekin senideko egin da zegoen jadanik gorago ikusi dugun lez. Barrentxe dar Pedro Begoñan bizi ei zen eta hargin maisua (beste garai baten arotza deituko zen, ofizioz aditua edo maisua) zela adierazten du agiriak. Askarraga dar Domingo estudiantea. Sei urte geroago eta Goikoolako etxean Gallartza dar Rodrigo Martinez eskribauaren aurrean Angela bere emazteak hilburukoa formalizatu egiten du eta Kapilau bezala Axkarraga dar Domingo izendatzen da, nor oraindik ere estudiante bezala agertzen den. Hala ere, gehienbat kapilautza eta guzti ez zitzaion asko faltako apaizgoa hartzeko. Ziur aski elizen baten tokia egin arte itxaron beharko zuen bakarrik. Martin --------------- Maria Lopez Askarraga Lezama Domingo Askarraga, estudiantea. 1636. urtea, Juan Perez de Burgoa, eskribauaren bildumatik. “En la noble villa de Vilvao ... a Diciembre de 1636..... parecio presente doña Mari Ochoa de Herquinigo viuda de Matheo de Echavarri vecina de la dha villa a quien yo el dho escrivano doy fee conozco y dixo: que usando de la comision que tubo de dho Matheo su marido que fallecio en la ciudad de Valladolid a los 14 dias de agosto de 1614 por testimonio de Juan Ochoa de Rotaeta ya difunto escribano que fue de numero de esta dha villa hubo fundado vinculo y mayorazgo de las casas y solares de Goicoolea y sus pertenecidos y de las casas y heredades que fueron de Juan Saez de Herquinigo mi abuelo paterno y de todos los demas bienes rayces sitos y notorios la mayor y mas parte de ellos en la Anteyglesia de los Santos Martieres Medel y Zeledon de Larravezua y lo demas restante en la villa de Larrabezua al qual dho mayorazgo la dha otorgante hubo juntado y agregado la casa de Goicoelexea que fue combento de beatas con sus pertenecidos ansi bien estan sitos en la Anteyglesia y todos los dhos bienes se han regulado y se regulan conforme al fuero deste Señorio apartando como

Page 18: Aretxabala, errekan bera 78. atala › es-ES › Ven › Historia › Libro 4 › Garapena 78, 16… · Aretxabala, errekan bera 78. atala 1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861

hubo apartado a todos ellos conforme al dho fuero con un roble con su tierra y raiz a todos los demas hijos fuera de los primeros llamados al dho binculo y mayorazgo al qual fue llamado en primer lugar Agustin de Echavarri hijo legitimo de la dha otorgante y del dho su marido y por ser como era el susodho clerigo sacerdote colegial del ynsigne colegio mayor de San Yndelfonso de la universidad de Alcala de Henares donde fallecio accedio en los dhos vienes binculados Matheo de Echavarri ya difunto en birtud de fundacion del dho mayorazgo y de la escritura de dotacion que la dha doña Mari Ochoa de Herquinigo hizo y otorgo en su favor por testimonio de Francisco de Allende escrivano a los 27 de Henero del año pasado de 1.618. para el matrimonio y casamiento con doña Antonia de Vilvao y Tellaeche como mas largamente constaba y parecia de las dhas escrituras a que en todo se referia y porque por haver fallecido el dho Matheo sin hijos lexitimos habia benido asi bien os bienes del dho vinculo y mayorazgo Damian de Echavarri hijo legitimo desta otorgante y del dho Matheo de Echavarri su marido y porque ella havia deseado y deseaba que el dho Damian de Echavarri tomase estado de matrimonio y fuese mejorado en tercero y quinto de todos sus bienes havidos y por haver para que puedan mejor conservar el apellido y nombre del dho Matheo de Echavarri su padre y cumplir con sus obligaciones casandose honradamente con persona de calidad y con esta misma intencion lo ubo manifestado su boluntad por una clausula de su testamento el dho Matheo de Echavarri su hijo difunto encargandole que sin guardar a postrimeras dispusiese del dho tercero y quinto de todos los bienes de la susodha asi de los que tenia como de los que heredaria por fin y muerte de dho su hijo= Por tanto aprovando y ratificando como desde luego por esta carta como mas aya lugar aprueba y ratifica las dhas escrituras de fundacion del dho binculo y mayorazgo suso citadas y declaradas= dona y dota al dho Damian de Echavarri su hijo ademas del dho Binculo la su casa y caseria de Axalarieta con todas sus heredades de pan sembrar manzanales xarales y robledales que estan sitos y notorios en la anteyglesia de Larrabezua en lo infanzonado de este dho Señorio y para que sean suyos propios propios la dha casa y pertenecidos para disponer de ellos a su libre voluntad sin parte de los demas hijos y herederos de la dha doña Mari Ochoa de Herquinigo a los quales y a cada uno de ellos desde luego aparta de los dhos bienes con un roble con su tierra y raiz el mas cabero de los pertenecidos de la dha casa de Axalarieta conforme al fuero deste dho Señorio y para que aya el dho roble en lugar de las legitimas que les puede pertenecer a los dhos bienes= Y asimismo quiere y es su voluntad y desde agora para siempre por via de donacion pura mera perfecta que el derecho llama entre bibos o como mas fuerte y firme sea mejorava y mejoro al dho Damian de Echavarri su hijo legitimo y del dho su marido en el tercero y quinto de todos e qualquiera en .... muebles y raices que le pertenecen y le pueden pertenecer en qualquier forma y titulo ansi en esta dha villa y en las demas de este Señorio de Vizcaya y fuera de el y en qualquier otra parte donde ellos bienes semejantes se regula conforme a derecho y leyes de estos reinos porque su determinada voluntad es que el dho Damian de Echavarri aya y lleve ... ademas de la legitima del dho tercio y quinto con cargo y obligacion que a de tener de hacer y cumplir las obsequias y cumplimientos de la dha doña Mari Ochoa de Herquingo conforme a la calidad de su persona y estado y costumbre desta dha villa y con calidad y reserva de que la dha Mari Ochoa de Herquinigo ademas de los dhos sus obsequias pueda disponer de los dhos 600 ducados o de alguna parte de ellos la dha doña Mari Ochoa de Herquinigo porque la susodha a de ser usufructuaria de todos los dhos bienes suso declarados mientras bibiere sin que el dho Damian los pueda gozar asta el fallecimiento desta otorgante en caso que .... esta escritura no dispusiese otra cosa en su favor en la escritura de contrato de matrimonio que esta tratado y capitulado entre el dho Damian y doña Ceberina de Zubiaur y Aguirre y Ribas hija legitima de los señores Juan de Zubiaur y doña Antonia de Aguirre y Ribas sus padres ya difuntos que llevando a efecto el dho matrimonio mediante la dispensa de su santidad o para otra qualquiera con quien el dho Damian consumare su matrimonio y quiere que siempre balga esta dha dotacion y donacion y mejora de tercero y quinto de todos los dhos bienes havidos y por haver en favor de dho Damian su hijo al qual le dio su poder cumplido y plena comision para que por su propia autoridad o de justicia y como quisiere y por bien tubiere pueda tomar y aprender la posesion de la dha mexora y bienes y en el entretanto que la tome y aprenda la susodha se constituye por tenedora y .... poseedora y en señal de la dha posesion y berdadera tradicion le entrego estas dhas escrituras de su mano al dho su hijo y el las recibio y acepto todo lo susodho y la dha otorgante se obligo a de haver por bueno y firme todo lo contenido en esta dha escritura en todo tiempo y de no ir ni benir contra cosa alguna dellas so pena de pagar al dho Damian de Echavarri ademas del principal todos los daños y costas que sobre ello dio poder a las justicias de su magestad de qualquiera que sean y renuncio las leyes favorables con los de los emperadores Justiniano consulto Beleiano y de .... partida que ablan en favor de las mugeres de cuyo beneficio fui abisada por el dho escribano de que doy fee y el dho Damian de Echavarri que esta presente acepto todo lo susodho como dho es con la carga y obligacion de suso referidos y lo otorgaron ambas las dhas partes quan bastante de derecho se requeria por ser ansi la ultima y determinada boluntad de la dha doña Mari Ochoa de Herquinigo otorgante.. siendo testigos Martin de Camara y Miguel de Picaza criados de la dha doña Mari Ochoa y Diego de Echavarri nieto de ella y Bernardo de Henales y Juan de Urquiso estantes en la dha villa y el dho Damian lo firmo y porque la dha doña Mari Ochoa de Herquinigo dixo no saber escribir a su ruego los dhos testigos .....” Juan Saez-------------- ............. Herkinigo ............. Juan Otxoa---------- Maria Saez; Herkinigo ........... Juan------------- Antonia Rotaeta Herkinigo lizentziatua ........... Zubiaur Aguirre eta Ribas Juan Otxoa (lehengusuak) Mari Ochoa------- Matheo Rotaeta Herkinigo Etxabarri

Page 19: Aretxabala, errekan bera 78. atala › es-ES › Ven › Historia › Libro 4 › Garapena 78, 16… · Aretxabala, errekan bera 78. atala 1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861

Agustin; Matheo; Damian------ Seberina Etxabarri Etxabarri Etxabarri Zubiaur Aguirre eta Ribas + + 1.636. urtea “ Carta de pago que da Martin de Abendaño y Artadi estudiante natural de Bermeo hijo de Sancho de Abendaño a Martin Abad de Avendaño .... 600 reales que le ha dado para sus estudios a quenta de 1.100 reales que mando el difunto Santxo Abad de Avendaño se le den de sus vienes y se entienda se incluyen los 330 reales ..... En la hermita devota de Santa Marina de Ganguren a 18 – Julio .....” Agiri hau jarri badugu, nola estudianteak dirua lortzen zuten iragartzen digulako izan da. Santxo Abad Abendaño arrak ziur aski dirua egin zuen eta bere loba bati ikasketak ordaintzeko erabili zuen parte bat. Ofizioa zen aldetik eta postu arrakastatsua lortzen bazuen dirua egitea baieztatua zeukan. Ofizio ona, zerbait karua bazen ere. Trukea eta aldaketa. Elizaldeko Zubieta zelaian Urriak 18 ..... ni eskribau honen aurrean (Galdakaoko Martin Heizaga) honako hauek aurkeztu ziren Astobiza dar Juan Hiriko eskribaua eta Loroño dar Mari Ibanes bere emaztea alde batetik Hiriko biztanleak eta bestetik Armoza eta Gallarza dar Domingo Larrauriko biztanlea eta hau Burgoa dar Juan Perezen izenean eta bere eskumenaz Bilboko biztanlea..... Astobiza eta Loroñotarrak Burgoa dar Juan Perezi, Berresonagako leinu-etxe eta xaradi ondoko lur zati hariztia emango ziotela agintzen dute, etxe honetatik Ubiritxaga etxeraino zihoan zatia, alde batetik Burgoa dar Juan Perezen harizti eta xaradiarekin eta bestetik Ubiritxaga baserriaren lurrak ... gizon onak 74dukaten balioa eman ziotelarik ..... Burgoa dar Juan Perezek bere aldetik Ugarte etxearen ondoan duen Hariztia emango die Lezamako lurraldean Zugasti dar Martin Inigezen lurrarekin muga egiten duena eta behe aldetik esandako Ubiritxaga baserriko lurrekin Ubestiaga dar Martinengandik erosi zuena. ... gizon onak 24 dukaten balioa eman ziotelarik .... honela Burgoa dar Juan Perezek lur zatiaz gainera berrogei eta hamar dukat ordainduko zien, lurraren desberdintasuna parekatzeko.” Jarraian Burgoa dar Juan Perezek dio Berresonaga leinu-etxea berea zela. Bagenekien baita ere ziur aski bere aitak eraikitako etxea litzatekeela ere, gaur egun ezagutzen dugun itxuraz. Bestalde esaten du baita ere, Ubiritxaga etxea Ubestiaga dar Martinena izan zela ...... 1636. urtea “Escrituras publicas del nuebo derecho real que se ban causando en el puerto desta villa de Vilvao este año de 1636 años. Por testimonio de mi Joan Perez de Burgoa ssº real y del numero desta dha villa y derecho real de lanas en ella. Agiri xorta bat apartekoa gordetzen da protokoloen artean, non bertan artilearen zerga berriak baino ez ziren eskrituratzen. Gehienbat Segoviako artilea zen eta oraingoan xorta honetan behintzat ia merkatari guztiak ingelesak ziren. Bilbotar pare bat kenduz. Urtarrilak 7 Herkinigo dar Mari Otxoa eta Bilbao Tellaetxe dar Antonia Matheoren ama eta emazte ohia zein orain Etxabarri eta Murga dar Frantzisko Lopezekin ezkonduta baitago aurkeztu ziren esanez ..... eskumena ematen dietela Arbieto eta Munibe dar Juani Sevillan Berrio dar Juan Lopezen gandik 3.219 erreal kobratu ditzan ... Matheorekin zuen sorra omen zena .... garraiolariari ere 32 erreal emango zaio .. Badaezpadan artilearen zerga berrien fotokopia eskatu dugu Otsaila Taborga dar Fernandoren emazte ohia 375.000 marai kobratzen saiatujko da berriz ere, Urduñako aduanako eskubidea “Juro” eta bere maiestatearen pribilejioa dela eta. Berriz ere Etxabarri dar Matheo semea aipatzen da bere ama eta emazte ohiak sorrak kobratzen saiatzen direla eta, oraingoan Sevillara ekarritako Barinas? Ko tabako upelak guztiz 15.561 errealen

Page 20: Aretxabala, errekan bera 78. atala › es-ES › Ven › Historia › Libro 4 › Garapena 78, 16… · Aretxabala, errekan bera 78. atala 1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861

kopurua .... Otsailak 28 Ezkontza kontratua Lezama dar Rodrigo eta Alape dar Ana anderearen artekoa. Magdalena------------ Juan Juliana----------------- Rodrigo Garate eta Aldape Isasi Isuskiza Lezama (Lezama eta Larrabetzu) Legizamon + Butroi eta Muxika + Ana------------------------------------------------ Rodrigo Aldape eta Garate Lezama Lezama dar Rodrigo ezkontzara zeramana: Isuskiza etxe eta leinu-etxea Lezamako Elizalden direnak bere lurretan dagoen zureria guztia .... zeinek 600 dukaten balioa izango duen eta Maruri Elizalderen patronatua .... zentsoa urtean 84 dukaten errenta ematen duena Castilnobo eta Villalba del Alcon hirien gainean ..... Zamudio leinu-etxearen aurka ere urtean 100 dukaten zentso errenta duena Lezamako Olazarre burdinolaren laurdena eta errotaren zortzi herena Isuskiza dar Juan aitaita zenduaren ondasunen aurka duen eskubideak ere zeinak urtean 200 dukaten errenta baitzuen ... une horretan bertan dagoen abelgorri eta txerri guztiak eta Larrabe etxean dagoena ere ..... beste 200 dukat sentzo eta “juro”etan ... Anak berriz ezkontzara dirua eramango du, 1.800 dukat, haietatik 400 arreoan eta bestea dirutan. Martxoa Ezkontza kontratua. Pedro------------- Maria Ibanez Mari Otxoa; Marina-------------------------- ............. Ugarte Lekue Ugalde Lezama Olea Lezama Olea Bolonburu Sebastian------------------------------------------------------------- Magdalena Ugarte eta Lekue Bolonburu (Galdakao) (Larrabetzu) Olea dar Domingo Santiagoko Ordenaren Zalduna esandako Mari Otxoa eta Magdalenaren neba eta Bolonburu dar Magdalenaren osaba .... esandako jaunak 8.000 erreal agindu zituen ezkonsari bezala Ugarte eta Lekue dar Sebastianengandik zeuzkanak .... esandako Sebastianek bere etxe eta leinu-etxea ondasun guztiekin zekarren ezkonsari, gehi Lekue burdinolaren erdia eta hari atxikitako gurpil biko errota osoa .... Sebastianek dirudienez Olea dar Domingori 8.000 errealen sorra zion, hara nola konpondu zuten arazoa. Domingok barkatu egin zion sorra baina ordez lobarekin ezkonduko zen eta bere leinu-etxe eta ondasunak eramango zituen ezkonzari. Apirilak 26 Mari Otxoak Sarria dar Juan kordel egile maisuari alokatzen dizkio Bilboko Hiriko harategien aldamenean zeukan etxea, Zamudio Ataria zeritzon inguruan ... Agiria idatzita dagoen eran “Carniceria” kalea izango zen ingurua omen zen hau baina oraindik kalerik ez ei zegoen. Zamudio Ataria berriz San Juan eliza ingurua zen. Maiatza. Erregek txanpon zahar guztia biltzeko agindua eman zuen eta Burgosko diru-etxera biltzeko. Asmoa argi zegoen, dirua debaluatzeko maniobra zen, txanponak berregin baina material merkeagorekin. Bizkaian 270.500 erreal bildu zituzten. Benetan larri zebilen errege sorrak ordaindu ezinik eta hau alegin baino ez bazen ere, ez omen zuen beste biderik ikusten. Ekaina Goikoolea dar Jazinto Herkinigo dar Mari Otxoa eta Etxabarri dar Damianekin behartu zen, badirudi lehendik ere bazuela traturen bat Matheo zenduarekin egina. Hau da ohola behar zuten Etxabarritarrak, ontzigintzan bai zenbiltzaten esandako Zorrotzako untzitegian eta oolatarrak agindu zien zenbait ohol eta zura. Oraindik sorretan ei zegoen eta 1.770 errealen balioko zura edo ohola sor zuen.

Page 21: Aretxabala, errekan bera 78. atala › es-ES › Ven › Historia › Libro 4 › Garapena 78, 16… · Aretxabala, errekan bera 78. atala 1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861

Goikoolatarrak bere etxe ondoan zituen zuhaitzak moztu zituen ordaintzeko. Ekainak 29 Goian agertzen den zura eta ohola garraiatzen Ugalde dar Juan ibili ei zen, gutxienez hori aipatzen da agirian, nola Mari Otxoa Herkinigok 168 erreal eta 10 marai ordaindu baitzizkion eta ordain agiria eman ere. Ugalde hau burdinoletako arotz maisua zen eta garraiolari agertzen bada ere, guk gehiago ikusten dugu garraio antolatzaile bezala. Izatez Matheorentzat lan egiten zuen bai Goikoola eta bai Zubieta burdinoletan eta harentzat Asuako portutik mena ekartzen zuen, beraz bidaiaren aprobetxatzeko Asuarantz ohola garraiatzea antolatzen omen zuen. Etxabarri dar Damianek Sevillan eskuratu nahi zuen Kapitain bezala Indietara zihoan Galeoi baten “averia” rentzat berak jarritako dirua. Zenbait aldiz ikusi ditugu bai bera eta bai bere anai Matheo izan zena holakoetan. Bidaiak prestatzeko dirua aurreratzaile egin baitzuten. Erregek goian esan bezala premiaz dirua behar zuen, bere gudarosteak ordaintzeko eta Indietatik zetorren urre eta zilarra nahiko ez zenez beste zerbait bilatu behar zuen. Ikusirik bada Gaztelako artileak irteera oso ona zeukala, zergak gehitu zituen beste erret-itun baten. Artilearen zerga ordaintzeko eskribau egiten zuen agiri hauen eskribauak eta horregatik itunaren trasladoa ere bertan agertzen da. Uztailak 2 Herkinigo dar Mari Otxoaren etxe alokatzea eta erdi banako irabazian. “... nola nik Herkinigo dar Mari Otxoa Etxabarri dar Matheoren alargunak ... Astoreka dar Martin Larrabetzuko biztanlea den honi, nire Axalarieta etxea Larrabetzuko Elizalden dagoena alokatzen diot, bere sagardi eta solo lau urterako .... hiru dukat urteko ordainduz ... baserria kultibatu eta kudeatuko duen baldintzarekin ... halaber hiru behi ematen dizkiok erdi banako irabazian, behiak ernari garriak direlarik, zeinak neure aginduz eta neure diruarekin erosi baititu ....” Etxabarri dar Damian agirian lekuko bezala agertzen zaigu. Uztailak 5 Garai honetan ere diru bilketa izan zen erregeren aginduz eta baziren errepublika batzuk ez zutela ordaindu, agian ez zuten nahi edo ezin zuten bildu, baina Basabil eta Hormaetxe dar Damian Jaurerriko diruzaina errepublika batzuen atsetik zebilen eskuratu nahian. Dirudienez 122.356 marai falta zituen kupoa ordaintzeko. Kantabriako Militar kanpaina ordaintzeko omen zen dirua. Etxabarri dar Damian une honetan burdinarekin merkataritzan ari zen. Zabala eta Kadalso dar Pedrori 50 dukaten balioko burdin sotila erosten dio, Bilboko errenterian Eguberrian izango zuen salneurrian. Beherago ikusiko dugunez burdinarekin merkatuan jarraitzeko asmoa zuen. Abuztua Herkinigo dar Mari Otxoa eta Bilbao Tellaetxe dar Antonia, Matheo zenduaren ama eta alarguna, kontuak egin nahian zenbiltzan, Brasilera bidaia egin zuen San Juan itsasontzian Matheok diruak jarri omen baitzituen ontzi horretan eta orain administratzaileekin harremanetan jarri ziren. Irailak 4 Ezkontza kontratua. .... alde batetik Zugasti dar Martin Inigez Bilboko zenbakidun eskribaua Zugasti dar Rodrigo eta Rotaeta dar Maria Saez senar-emazte Larrabetzuko Hiri eta Elizaldekoen semea agertu zen eta bestetik Meñaka dar Maria Abendaño dar Diego eskribauarenren alarguna eta Olabarrieta dar Juana Perez loba neska gaztea Olabarrieta dar Joan eta Meñaka dar Katalinaren bere emaztea zenduen alaba Bilboko biztanleak ...

Page 22: Aretxabala, errekan bera 78. atala › es-ES › Ven › Historia › Libro 4 › Garapena 78, 16… · Aretxabala, errekan bera 78. atala 1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861

Rodrigo------------ Maria Saez Juan------------- Katalina; Maria Perez------- Diego Zugasti Rotaeta Olabarrieta Meñaka Meñaka Abendaño Martin Inigez------------------------ Juana Perez Zugasti Olabarrieta Juan Perez Olabarrietak ezkonsari bezala eraman zuena, zera zen: Abendaño dar Diegoren zenbakidun eskribautza ... une horretan Llona dar Thomasek alokatua omen zeukana. Bitxia da nola Diego ondorengo bezala Bilboko zenbakidun eskribautza ondorengo bezala utzi zion eta Zugasti dar Inigo eskribauarekin ezkontzean zenbakidun eskubidea balore handiko ezkonsari bezala zeraman. Gainera bere anaia Lope Garzia Meñaka Indietan zegoenarekin erdibana zeukan Askao kaleko etxea ere ... Begoñan beste baserri bat ... Barren-kaleko etxe batzuetan ziten eskubideak .... aldiz Martin Inigezek 500 dukat zeramatzan eta beste 300 dukat bere emaztea bera baino beranduago hiltzen bazen, azkenengo hau badirudi seguru hantzera egiten zen figura zela. Etxabarri dar Damian Almirante batengandik 200 erreal eskuratu nahian zebilen “La Concepcion” itsasontzian Indietara joan zen almirante horri 200 erreal aurreratu baitzizkion, Almiranteak bere aldetik berari bidaiaren sor dizkien irabazietatik ordaindu diezaiela agintzen du. Azaroa Baziren jadanik bi urte Herkinigo dar Mari Otxoak Mendoza dar Domingori Monasterio zeritzon Elizaldeko etxea alokatua ziona eta harekin batera lau behi ere erdi banako irabazian eman zizkon, zeinek 40 dukaten balio izan zuten bere garaian. Orain beste lau bururen gehitzea (lau txahal) izan zelarik haien balioa 56 dukatena zela akordatu zuten eta horregatik 8 dukat ordaindu zizkion Mendoza dar Domingori. Irabaziaren erdia hain zuzen. Hemen oso argi ikusten da, nolakoa zen erdi irabazi banako tratua, batek behia edo bestelako ganadua erosten zuen eta baserritarrak haiek zaintzen. Kasu honetan nahiko ondo zainduak zeuden zeren eta urte bian lau txahal oso marka ona baitzen. Abendua ... Herkinigo dar Mari Otxoa agertu zen esanez .... Etxabarri dar Matheo senar ohia, 1.614. urteko Abuztuak 14 Valladoliden zendua, izan zenak eman zion komisioa erabiliz ..... Rotaeta dar Juan Otxoa eskribauaren testimonioaz ... Goikooleako leinu-etxe baserri solo eta beste ondasunekin, zeinek Herkinigo dar Juan Saez aitaren aldeko aitaitarenak izan baitziren lokarri eta etxaguntza egin zuen, honetan agiri ziren beste ondasun guztiak tarteko, ia denak Larrabetzuko Elizaldeko Medel eta Zeledon Martirien lurraldean baitaude eta beste guztia Larrabetzuko Hirian. Etxaguntzari esandako Herkinigo dar Mari Otxoak Elizaldeko Monasterio zeritzon etxea ere atxiki zion, zein lehenago lekaime etxea izana baitzen, bere lur eta soloekin zeinak ere Elizaldeko lurraldean baitaude. Etxaguntza horretara Etxabarri dar Agustin izan zen deitua, baina hau Alcala de Henares unibertsitateko San Idelfonso kolegioko elizgizon kolegiatua izan zenez, zein bertan zendu baitzen, Etxabarri dar Matheo izan zen etxaguntzara deitua. Hau ere zendua zenez Etxabarri dar Damian gertatu zen ondorengo, Matheok ez baitzuen ezkontza barruko semerik izan.... Hau guztia gorago jakiteko beta izan dugu baina agiria urte honetakoa denez, berria finkatzeko jarri dugu hemen.

Page 23: Aretxabala, errekan bera 78. atala › es-ES › Ven › Historia › Libro 4 › Garapena 78, 16… · Aretxabala, errekan bera 78. atala 1.636. urtea Agiria, 754/43, ref. 93036861

Abenduak 15 Etxabarri dar Damian oraingoan Aldanondo Alonsotegiko burdinolan ari zen hornitzaile bezala ... Arrigorriagako Arzua dar Domingori erosten dio ikatza, baita Basabilbeitia dar Frantzisko Alonsotegikoari ere, halaber beste inguruko baserritarrei .... Laster ezkonduko zen burdinolaren ugazabaren sendiko neskarekin.

Olosteko etxea, aurreko eskailerak jauregi itxura ematen diote eta Herkinigo dar Mari Otxoari kasu egiten baitiogu, bere sendiko leinu-etxea litzateke. Armarria eta irudiak, eskailerak tarteko Etxabarri dar Matheoren garaiko berrikuntza dela esango genuke. 1.960. urtean Ojanguren dar Indaleziok ateratako argazkia.