bera kruz gure kontuak 13.14

12
BERA KRUZ IKASTOLAko Aldizkaria Abesua, 5 48270 MARKINA-XEMEIN Tel.: 94 616 60 30 Fax: 94 616 94 63 e-mail: [email protected] www.berakruz.org 2013-2014 IKASTURTEA 10. Zkia. URREZKO Q SARIA AURKIBIDEA AURKEZPENA URTEKO EKINTZAK ETA 1 2 JAKITEKO BERRIAK 6 BEATRIZI EGINIKO ELKARRIZKETA 7 DBH4KO IKASBIDAIA PARIS) DBH4KOEN IBILBIDEA BERAKRU- ZEN 8 9 IKASTOLAKO JAIA 10 XIRI ANDONEGI ETA MOGEL 12 ZORIONAK GUZTIOI ZORIONAK GUZTIOI ZORIONAK GUZTIOI ZORIONAK GUZTIOI Bera Kruz Ikastolak urteak zeramatzan Bikaintasuneranzko bidean. Honen adierazle ISO ziurtagiria 2002. urtean eta Zilarrezko Q saria 2007an. Bi egunetan zehar EFQM Kudeaketa Ereduaren kanpo-ebaluazioa izan ondoren, Ikastola osatzen dugun persona guztien lanari esker posible izan da urrezko Q urrezko Q urrezko Q urrezko Q sari dotore hau lortzea. Zuzendaritza taldearen partez mila, mila esker guztioi. uRREZKO RREZKO RREZKO RREZKO Q DBH-ko ordezkarien batzar eguna genuen. Betiko moduan gure kexa, erreklama- zio eta kezkak esaten hasi ginen. Amaitu genuenean, zuzendariak albiste bat eman zigun: gure ikastola urrezko Q-a lortzeko prestatzen ari zen. Guk ideia handirik ez geneukan horri buruz, baina, pixka bat azalduta ulertu genuen. Hurrengo astean, ikastola dantzan zegoela ematen zuen, mundu guztia “ t ximeletaz ” beteta. Inspektoreak Ikastolara etorri eta galdeketekin hasi ziren. Guk naturaltasun guztiarekin jokatu genuen. Bi egun igaro zirenean, albistea heldu zen ikastolara, domina gurea zen! Orain- goan, Euskalduna jauregira joatea tokatzen zen. Gure tximeletak orduantxe heldu ziren, beno, tximeletak edo … Guretzako kezka garrantzitsuak: zer jantzi, ilea, makilajea baitziren: pinpirin-pinpirin joan nahi baikenuen. Eguna heldu zenean … zer zen hura? Denak ezpain gorri eta ile dotoreekin! Euskaldunara sartu ginenean butaka paregabe haietan eserita ederki asko ikusi genuen ekitaldia.Ederrena? Urrezko Q Urrezko Q Urrezko Q Urrezko Q saria eskuetan genuela “ photocall ” ean pertsona garrantzitsuez tankeran argazki politak ateratzea. A ze barreak, gureak!!

Upload: irueta

Post on 31-Mar-2016

252 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Bera Kruz Ikastolako aldizkaria

TRANSCRIPT

Page 1: BERA KRUZ  GURE KONTUAK 13.14

BERA KRUZ IKASTOLAko Aldizkaria

Abesua, 5 48270 MARKINA-XEMEIN Tel.: 94 616 60 30 Fax: 94 616 94 63 e-mail: [email protected] www.berakruz.org 2013-2014 IKASTURTEA 10. Zkia.

URREZKO Q SARIA

AURKIBIDEA

AURKEZPENA

URTEKO EKINTZAK ETA

1

2

JAKITEKO BERRIAK 6

BEATRIZI EGINIKO ELKARRIZKETA

7

DBH4KO IKASBIDAIA PARIS)

DBH4KOEN IBILBIDEA BERAKRU-

ZEN

8

9

IKASTOLAKO JAIA 10

XIRI ANDONEGI ETA MOGEL 12

ZORIONAK GUZTIOIZORIONAK GUZTIOIZORIONAK GUZTIOIZORIONAK GUZTIOI Bera Kruz Ikastolak urteak zeramatzan Bikaintasuneranzko bidean. Honen adierazle ISO ziurtagiria 2002. urtean eta Zilarrezko Q saria 2007an. Bi egunetan zehar EFQM Kudeaketa Ereduaren kanpo-ebaluazioa izan ondoren,

Ikastola osatzen dugun persona guztien lanari esker posible izan da urrezko Q urrezko Q urrezko Q urrezko Q sari dotore hau lortzea. Zuzendaritza taldearen partez mila, mila esker guztioi.

uuuuRREZKO RREZKO RREZKO RREZKO QQQQ

DBH-ko ordezkarien batzar eguna genuen. Betiko moduan gure kexa, erreklama-zio eta kezkak esaten hasi ginen. Amaitu genuenean, zuzendariak albiste bat eman zigun: gure ikastola urrezko Q-a lortzeko prestatzen ari zen. Guk ideia handirik ez geneukan horri buruz, baina, pixka bat azalduta ulertu genuen.

Hurrengo astean, ikastola dantzan zegoela ematen zuen, mundu guztia “ t ximeletaz ” beteta. Inspektoreak Ikastolara etorri eta galdeketekin hasi ziren. Guk naturaltasun guztiarekin jokatu genuen.

Bi egun igaro zirenean, albistea heldu zen ikastolara, domina gurea zen! Orain-goan, Euskalduna jauregira joatea tokatzen zen. Gure tximeletak orduantxe

heldu ziren, beno, tximeletak edo … Guretzako kezka garrantzitsuak: zer jantzi, ilea, makilajea baitziren: pinpirin-pinpirin joan nahi baikenuen. Eguna heldu zenean … zer zen hura? Denak ezpain gorri eta ile dotoreekin!

Euskaldunara sartu ginenean butaka paregabe haietan eserita ederki asko ikusi genuen ekitaldia.Ederrena? Urrezko Q Urrezko Q Urrezko Q Urrezko Q saria eskuetan genuela “ photocall ” ean pertsona garrantzitsuez tankeran argazki politak ateratzea. A ze barreak, gureak!!

Page 2: BERA KRUZ  GURE KONTUAK 13.14

2 GURE KONTUAK

URTEKO EKINTZAK ETA PROIEKTOAK

LH1 ETA LH2. KARPIN, FAUNAREN BABES ZENTRORA BISITA

Natura zaindu behar dugula, gu ere parte garela eta zerbait egin geinkela pentsa-tuz, KARPINERA bidaiatxo bat egin gendun, Maiatzaren 15ean, barikua.

Bertan Faunaren Babes Zentroa dela eta, hainbat animali babestuak ikusi genituen:

-Istripu batetan gorputzeko atalen bat zaurituta edota falta dabenak (auto batek za-palduta edota tiro bategatik)

-Legez kontrako trafikoagatik konfiskatutako animaliak.

-Maskota exotiko abandonatuak.

-Hazkuntza-abeletxeak ixtearen ondorioz jasotako animaliak.

Karpinen animalia horiek guztiak jasotzen dabez, bizimodu duina izan dezaten eta bisitariak beraien historia tamal-garriek eragin duten arazoez kontzientziatzeko. Hau da, ezin dogu edozein maskota etxean eduki eta gero abando-natu. Ikusi genituen animalietako batzuk honexek dira: Arranoak, pumak, wallaby-ak, tximinoak, dordokak…

Azkenean DINOSAUROEN HARANA bisitatu genuen eta beraien zarata, susto, mugimendu eta abarrez disfrutatu genuen. Ondoren, bertan bazkaldu eta parkean, toboganetan jolastu genduan.

“LEHEN GIZAKIA” ANTZEZLANA

Hau da aurtengo beste proiektu baten izenburua: “LEHEN GIZAKIA”

Ikasten joan ginen LEHEN GIZAKIAREN bizimodua: sua asmatu ebela, ehiza-ra joaten zirela janaria lortzeko, larrua nola lantzen eben jantziak egiteko, koba-zuloetan bizi zirela eta hormetan margotzen ebezela ehizatutako anima-liak.Ilargi beteaz, alkartu eta txalaparta joz, abestu eta dantzan egiten ebela.

Gauza guzti hauek, irakurri, CDromen ikusi eta ikasi ondoren Lehen Gizakiak bezela jantzi eta antzezlan batetan aurkeztu genduan.

Guraso, ikasle eta irakasleok, gosatu genduan euren lanagaz eta txalo zapa-rradak ere entzun be bai. Azkenean, abesti sorta bat abestu eta dantza bate-gaz amaitu genduan

LH4

Aurten ere LH4ko ikasleak ikasturtean zehar ekintza asko eta gustoko-ak egin ditugu.

Euretariko bat Magia saioa. Ingleseko andereñoekin prestatu genduan. Ondoren gurasoen aurrean mago bihurtuta agertu ginan…mago eta gainera inglesez hitz egiten . Zelako txalo zaparradak hartu genituen!!

Hainbeste lan egin ondoren gure andereñoak pentsatu zuen ekintza horri probetxu gehiago atera behar zaiola.Hori dala eta hurrengoko pausoa izan zen Magia saioa erderara itzultzeaeta San Roke egotetxe-ko nagusien aurrean aurkeztea.

Oso esker oneko agertu ziren eta momentu horretan oso ondo sentidu ziren inongo minik gabe!!! eta gu…oso pozik egindakoagatik.

HH-n IKUSI, IKUTU, IKAS KRIS - KRAS…

Markina Xemeinen artista ugari ditugu gure txokoetan,herritik zehar ibilal-ditxo bat eginez, ate, eraikin, eskultura… asko ikusteko aukera izan dogu. Baina ikustea polita izan arren, norberak egitea dibertigarriagoa. Horretan

emon ditugu azkenengo asteak. Arriaga anaiekin egurra landu, margotu eta gozatu genduan. Buztina nondik datorren eta, zelan landu ikusi ostean, Miró eta Mondrian-en lana egin genduzan Markina-xemeingo arte eskolan Tere Bringasekin. Gelan beste artista batzuen ( Chillida, Jose Pablo Arriaga, Lertxundi ) lanekin harremanetan jarri ondoren harria landu dogu.

Page 3: BERA KRUZ  GURE KONTUAK 13.14

3 BE

URTEKO EKINTZAK ETA PROIEKTOAK

ARTELANA

2013-2014ko Ikasturtean zehar haurrak artearen inguruko proiektuan murgilduta

egon dira. Horretarako, haurrekin birziklatutako materiala erabiltzea pentsatu

dugu eta ur botilekin artelan bat sortzea adostu dugu. Hori dela eta haurrek etxe-tik botilak ekarri dituzte eta botila dexente genuela ikusterakoan hasi gara abs-

trazioa eraikitzen. Lehenenik botila-barruan sartzeko paperak marraztu ditugu,

gero banan-banan haur bakoitzak bere marrazkia botilan sartu eta zuhaitzaren

enborrari lotu dute, denen artean abstrazio erraldoi bat sortzeko.

NEGUKO AZOKA

2014ko otsailaren 14an ikastolako jolastokian neguko azoka ospatu genuen.

Goizean goiz hasi ginen lanean, lan asko zegoen egiteko eta. Adibidez, etxe-tik ekarritako pastelak, gailetak, tostadak, pastak,… plateretan jartzea, zatiak egitea, etab.

Gainera, dena prest eduki nahi genuen goizeko 10:30etarako.

Ikastolako ikasleak, irakasleak eta gurasoak ere hurbildu ziren neguko azo-kara, eta, hori horrela, denon artean ekintza polita izatea lortu genuen.

Azpimarratu beharrekoa da gelako ikasle eta guraso guztiak inplikatu zirela ekintza honetan eta, esan beharra dago, neguko azoka honetan lortutako diru guztia Markina-Xemeingo IZARBIDEAN elkarteari eman geniola.

SANTIMAMIÑEKO KOBAZULORA ETA MADARIAGA DORRETXERA IRTEERA

2014ko martxoaren 20an LH 3.mailakook Santimamiñeko kobazulora eta Ma-

dariaga dorretxera irteera egin genuen.

Goizean, Santimamiñeko kobazuloa ikustera joan ginen. Bertako gidak dena

azaldu eta erakutsi zigun. Aipatutako azalpen horien ondoren, denok elkarre-

kin hamaiketakoa egin genuen.

Eguerdian, berriz, Madariaga Dorretxea bisitatzera joan ginen. Aipatutako

dorretxearen gida amaitu ostean, aurreko zelaian bazkaldu eta jolastu ge-

nuen.

LH2KOAK IRRATSAIOA EGIN DABE

Txanelako gai honetan komunikazioa eta komunikabideak landu doguz: Ko-munikatzeko era desberdinak, komunikazioa historian zehar eta komunika-bide desberdinak besteak beste. Guzti hau landu ostean, gure irratsaioa antolatzen hasi gara, hau da, irratsaiorako atalak guztion artean prestatu ditugu eta irratsaioaren sintonia ere aukeratu dogu. Horrela, irratsaioa egi-teko unean, bakoitzak irratsaioko bere partea azaldu dau.

GURE OLINPIADATXOAK

Grezia apur bat ezagutu eta euren joko olinpikoak ikusi ondoren, gure “OLINPIADATXOAK” antolatu genduzan. Jokoak aukeratu, euren arauak azter-tu, taldeak osatu eta eguna eta ordua jarri eta ekin genion. Honexek izan ziran jokoak: txokor batzen, txingak eroaten, zakutxoa bizkarrean , zaku karrerak eta

soka-tira.Azkenean soka- tiran, gurasoen aurka . Oso giro polita eduki gendun, alkar gozatzen: ume,andereño eta guraso...

Page 4: BERA KRUZ  GURE KONTUAK 13.14

URTEKO EKINTZAK ETA PROIEKTOAK

4 GURE KONTUAK

LH 5. eta 6. maila ZUGARRAMURDI

Lh5. eta 6. mailako ikasleok Zugarramurdi bisitatu genuen apirilaren 7-8 eta

9an.

Bertako Graxiana aterpetxean egin genuen ostatu eta herriak eskaintzen zizkigun

edertasun ugari aztertu genituen, hiru sorginen laguntzarekin.

Lehenengo egunean harremanak sendotzeko asmotan hainbat joko eta elkarriz-

keta izan genituen.

Ondoren, sorgin eta aztien mundura murgiltzeko prestatu ginenean, denon artean sortutako giro fantastiko baten parte hartu genuen, bakoitzaren sentimendu ne-

gatibo eta positiboak plazaratuz.

Azken egunean, hausnarketa egin ondoren, “Eskerrik asko” oihukatuz gure sor-

gin lagunak agurtu genituen.

OLINPIADAK 2014

Apirilaren 29an herritarteko Olinpiadak ere ospatu genituen Lekei-

tion LH5. eta 6.mailakook. Lekeitio, Ondarru, Aulesti, Munitibar,

Etxebarri, Amoroto, Ispaster eta Markina-Xemeingo ikasleak bilduta,

pila bat joko desberdin egiteko aukera izan genuen, beste herri ba-

tzuetako neska eta mutilekin.

Egun honen helburua, herri desberdinetako ikasleen harremanak

sendotzea eta ondo pasatzea da eta horrela izan zen. Elkar ezagu-

tzeko aukera paregabea izaten dugu egun honetan, era oso diberti-

garrian. JOLASEAN

AURPEGI BERRIAK GURE ARTEAN

Duela gutxira arte ikasleak zirenak orain gure artean maixu- andereño lane-

tan aritu dira: gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak, burruka

hortan iraungo duten zuhaitz-adaxka gazteak dio abestiak.

Irakasle batzuen zikloa beteta, datozenei lagundu eta bide aske zein xume bat utzi baino besterik ez dugu: behartu gabe, naturaltasunez; hauxe

baita naturaren legea. Suerte etorkizunean eta mila esker Jone, Sonia,

Janire, Ioritz, Jon, Axier, Joana, Mirentxu, Oihana, Ainhoa, eta Mirian.

Guzti hau posible izan da lekaimeei esker: mila, mila esker.

Pañalegaz sar gintuzten ikastolara

gonatxo eta praka motzetan

euskarazko kantak, zenbaki ta letrak

ditugu maitasunez ikasiak. ( gu bagoaz, gu bagoaz) Bis

DBH etapa solasa zelakoan

berton inekuazio sistema

kondittionalak eta iraultza guztiak

ditugu maitasunez ikasiak. ( gu bagoaz, gu bagoaz) Bis

Errespetuan guztiz oinarrituta

balore onez gainezka edanez

etorkizun on bat gurea dela

orain esan behar dizuegu: ( gu bagoaz, gu bagoaz) Bis

Page 5: BERA KRUZ  GURE KONTUAK 13.14

5 BERA KRUZ IKASTOLAko Aldizkaria BERA KRUZ IKASTOLAko Aldizkaria

URTEKO EKINTZAK ETA PROIEKTOAK

IKAS-TEKNIKAK

Kurtso honetan bi talde antolatu dira DBH 1eko ikasleekin.

45 minutuko saioak izan dira. Guztira 20 saio (10 saio talde bakoitzeko).

Talde bat ostegunean eta bestea ostiralean.

Parte hartu dutenek ondo aprobetxatu dute saio bakoitza.

Ikasten ikasteko teknika bereziak dira eta lagungarriak edozein disziplina

landu behar dutenean.

MARGARITA MARIA MUSEOA. BERRIZTIK MUNDURA

Margarita Maria Museoa konbento bat izandakoa da, eta hau iaz zabaldu zen. Bertan bizi ziren monjek pentsatu

zuten munduko behartsuei lagundu behar zutela, eta horrela Txina, Kongo, Japon eta beste lurralde batzuetara

joatea animatu ziren.

DBH 2ko ikasleok Margarita Maria Museoa bisitatzeko aukera izan dugu eta berton Hirugarren Munduan diren

arazoak ikusi ditugu.

Arazoetako bat ur falta dela ikasi dugu: Afrikan %30ak bakarrik dauka ura, eta hemen, ordea, %100ak dugu ura.

Hezkuntza eta osasun arloetan ere arazo handiak dituzte, ze umeak eskolara joateko gogo handia badute ere,

eskola faltan daude…

Osasun arloan sendagileen faltan dira. Esate baterako 10.000 pertsonentzako mediku bat dute bakarrik, datu hau

Euskal Herriko egoerarekin alderatuz, larria da, ze hemen mediku bat 270 pertsonentzat da.

Lana egiten dutenen egoera ere oso larria da. Adibide bezala, esku artean dugun mobilentzat behar den minerala

koltana deitzen da. Mineral hau ateratzeko multinazionalek haurrak egoera eskasean kontratatzen dituzte.

Bisita bukatu dugunean bertako monjek hamaiketako eder bat ipini digute guretzako eta komentatzen egon gara

zein bizimodu aberatsa dugun Euskal Herrian. Gu, asko ikasiz gain, primeran pasatu dugu.

Margarita Mariaren argazkia ume behartsuaz inguraturik.

ONDAREA EZAGUTZEN

Ondare ibilbide hau DBH 4. mailako ikasleekin egiten da; DBH osoan

ikasitako gaiekin loturak egitekotan, hain zuzen ere, Gizarte-Zientziak irakas-

gaian ikasitako historia eta artea sakontzeko.

Ondare aberatsa eta anitza ikusten dute Markinako hiribilduan eta Xe-

meingo elizatean; erabilitako materialak, arte-estiloak eta historia nabarmen-

tzen dira batez ere.

Page 6: BERA KRUZ  GURE KONTUAK 13.14

6

URTEKO EKINTZAK ETA PROIEKTOAK

Maiatzaren 12an D.B.H. 1 eta 2-ko ikasleok eskoletako olinpiadetara joan gi-nen Lekeitiora. Bertan Lea Artibai eskualdeko ikastetxe guztiak elkartu ginen.

Hainbat ekintza desberdin zeuden egiteko... DBH1 eta DBH2ko neskak Hoc-key-an zein Boley-an jolasten ari ginela, zertan aritu dira mutilak? Futbola izan da -oraingoan ere!- mutilek aukeratu duten kirolik nagusiena. Ondoren pala.

Azkenik, 12:30etan denok elkartu ginen Iturriotz ikastetxeko atletismoko pis-tan. Denok denon aurka, erreleboak, sprinak eta herri kiroletan aritu ginen.

Markinara 3retan iritsi ginen, gosetuta eta nekatuta. Baina oso pozik lagun be-rriak egin genituelako.

2014ko olinpiadak

KONPOSTAKONPOSTAKONPOSTAKONPOSTA

Ikasturte honetan ''HONDAKINAK'' gaia izan dugu esku artean. Hasiera batean, Ikastolan sortutako hondakin guztiak identifikatuko ditugu eta hauek guztiz kudeatu, aztertu zein bereiztu ondoren, ''HONDAKIN ORGANIKOAZ'' aritu gara. Bera izan da protagonista. Helburua ikasleei materia organikoa jatorrian banatzearen garrantzi-az ohartaraztea izan da. Ikastolan konpostajea ezartzearen helburua ikasleak bertan materia

organikoaren zikloa esperimentatzeko aukera ematea izan da, eta Ikastolan sortutako materia organikoa birziklatzea. Konpostaje proze-suaren eta konpostagailuaren mantentze-lanen ardura LH 5. maila-koena izan da. Irakasle bat egon da lan guztiak ebaluatzen.

Bartzelonara eginiko ikasbidaia Aste Santu aurretik DBH1 eta DBH2koak ikasbidaia egin genuen Bartzelo-

nara. Haruntzkoan La Basilica del Pilar bisitatu ondoren, Bartzelonan lehe-nengo hiru egunetan turismoa egin genuen gehienbat: La Pedrera, Parque Güell, Sagrada Familia, MontJuit… leku asko bisitatu eta argazki dexente atera genuen. . Lagun berriak ezagutzeko aukera izan genuen, baita ere geure artean harremanak sendotzeko ere -Kayak-etan ekilibrio manten-tzeko esperientziak hurrengo baterako lagatzen dugu-

Hiru egun zoragarri pasatu genituenerako iritsi zen azkeneko eguna. Egun horretan Port Aventurara gindoazen. Egun ederra izan behar zen hura. Sarreran ia ordubete itxaron eta gero, lortu genuen halako baten sartzea. Taldetan banandu ginen, alde batetik “ Ticket Express ” hartu zutenak eta bestetik besteok, ticketa hartu ez genuenok. Atrakzio gehienetan ibili ondoren, bazkaltzera joan ginen eta han elkartu ginen guztiok. Barre batzuk bota genituen goizeko gertaerak kontatuz. Baina… gero gertatu zen onena! Labirinto batera sartu ginen. Ispiluz betetako labirintoa zen, beldur ikaragarria ematen zigun arren, han joan ginen barrura. Halako batean, ispiluaren isladarekin erratuz,

lagunengana gindoazela pentsatu eta ispiluaren kontra joka hasi genuen. A zer nolako burukoak! Lurrera jausi eta ipurdiko ederrak ere izan ziren. Sustoa ondoren eta indarberrituta beste atrakzioetan azkenak ematera joan ginen.

Autobusera iritsi ginenerako, denok geunden nekatuta. Berehala, lo hartu genuen, nahiko motza egin zitzaigun buel-tarako bidaia eta konturatu orduko Markinan geunden. Egun zoragarriak izan ziren, merezi izan zuen bidaiak.

Page 7: BERA KRUZ  GURE KONTUAK 13.14

7 BERA KRUZ IKASTOLAko Aldizkaria

Beatriz ikastolako ortuaz arduratzen den anderea.

BERA KRUZ IKASTOLAko Aldizkaria

Ortura doan atea zabaldu eta bidetik goazela sagarrondo adarren zeharretatik

Beatriz ikusi dugu. Gu hurbildu eta agurtu ondoren galdezka hasi gatzaizkio.

Egunon Beatriz, ortu inguruan ikusi izan zaitugu beti. Zu al zara baratzaz

arduratzen den monja?

Bai horrela da. Lehen monja gehiago ginenean ortuko lanak denon artean egiten

genituen; gero, denborarekin batera, bakarrik gera naiz.

Nola da zure lan ordua? Egunero etortzen zara baratzera?

Ia egunero... beharrezkoa baita… beti zer eginen bat baitago. Domeketan agian ez

naiz etorriko, baina bai... ia egunero azaltzen naiz hemendik.

Eta zenbat ordu aritzen zara lanean?

Sei bat ordu? Ezingo nuke zehatz jakin, baina sei bat ordu bai. Normalean goizean lau ordu gutxi gora be-hera eta gero arratsaldetan bi inguru. Izan dira egunak larregi entretenituta ia ilundu ere egin zaizkidanak!Uda eta neguko parteak desberdinak izango dira ortuan aritzeko, ezta?

Ui… oso desberdinak. Gainera, eguraldi ederrekin batera lurra ereindu beharra izaten da. Esate baterako udaberri sasoi honetan tomate eta piper landareak sartu behar dira gero uda partean fruituak jaso ditza-

gun. Zoragarria da udaberriko aro hau, ze sartu berri dituzun landareak hasten ikusten baidituzu.

Udaberria bada urtarorik lanpetuena, zein da urtarorik aberatsena?

Uda partea. Uda partean oso ederra dago baratzea. Tomateak, bai-

nak, piperrak… en fin! Fruituz gainezka egoten da ortua.

Zeintzuk dira landatzen duzun barazki arruntenak? Patatak, ba-

bak, artoa, tomatea…

Eta zaintza berezia edo delikatua dena?

Denak behar dute bere zaintza. Inguruko belarrak kendu, ureztatu… Agian tomate, piper eta leka landareak dira zaintza berezia eskatzen dutenak, baina tira!! azenario eta perrexila landareak ere batzuetan

ez dira errezak izaten!

Ba al da barazki berririk, garai batean ereiten ez zenutena?

Berenjena agian... Gero kiwiak, limoiondo bat edota mandarino bat

ere landatu ditugu.

Eta landare bat lehen ereiten zena eta jada ez? Garia, garagarra, oloa, alfalfa…

Urtean zehar eginiko eguraldia hain garrantzitsua al da uzta ona

izateko?

Zalantza barik. Elurrak, izotzak, txingorra… garrantzi izugarria du uzta ona edo eskasa izateko. Aurtengo negua nahiko ona izan da, eta egural-dia horrela jarraituz gero, jaungoikoari esker, oparo ederreko uzta izan-

go dugu uda partean.

Eguraldiaz aparte zerk eragin al dio kalterik larriena landarei?

Beno kakalardoak kalte izugarria eragiten dio patatei; gainerako landa-

reei normalean kokua.

Lurrak ere zer ikusirik izango du, ezta?

Bai. Lurra oso emankorra da eta hau ondo zaindu beharra dugu

Ongarririk erabiltzen duzu baratzean?

Kanpotik ekarritako ongarria. Lehen animaliak genituenean bertako simaurra erabiltzen genuen baina orain

diozuedan modura ekarritako ongarria.

Beraz animaliak zenituzten? zeintzuk? Denetik genuen: oiloak, untxiak, usoak, txerria, katuak. Orain

txakurra dugu bakarrik: Txiki.

Eta bukatzeko, ze iruditzen zaizu konpostaz hartu dugun ardura?

Begira, oso ondo iruditzen zait konposta lantzeko hartu duzuen konpromisua. Lurrak ere bere zainketa be-har baitu. -eta horrela berbetan gustura geundela– txikiri igurtzi aldi batzuk eginda- Fatimaren konpanian agurtu genuen ortuko kontutan hainbeste laguntzen gaituen Beatriz anderea.

Page 8: BERA KRUZ  GURE KONTUAK 13.14

8 GURE

DBH4ko ikasbidaia

!

Hainbat urtez itxaroten egon garen bidaia paregabea azkenean ere

joan da…

Apirilaren 6an, maletei azken begirada egin, jatekoa hartu, Xemein-

go parkean elkartu, autobusera igo eta bidaia zoragarri bat egiteko

asmoarekin abiatu ginen. Bidaia honek, eragozpen txiki bat zuen: 16

ordu egin behar genituela autobusean. Azkenean, kostata iritsi gi-

nen Brujasera. Brujasko kanaletan zehar ibilbide bat egin genuen

txalupa batean. A zer nolako ibilbidea! Ondoren, denbora librea

eduki genuen eta ikaragarrizko bonboi goxoak erosi genituen. Eguna

amaitzear zegoela, autobusa hartu eta egun guztia itxaroten egon

ginen momentua iritsi zen. Hotelera gindoazen!! Logelara sartu gine-

nean… A zer nolako ohea! Eta dutxa? Dena ikaragarria zen!

Hurrengo egunean, kostata, baina jai-

ki ginen. Ondoren, izugarrizko gosaria, bapo egin arte, jan eta dena jasotakoan

autobusa martxan jarri genuen Bruselaserantz. Bertan, udaletxea, gremioen

etxea, Manneken pis txikia… dena oso polita eta izugarria. Arratsaldean, Ato-

mium-era eta Mini Europara joan ginen. Ez dugu esango ez genuela arratsaldea

ongi aprobetxatu austriatar tartean – zein ederki hitzegiten zuten alemanie-

raz!! Bigarren eguna ere amaitu zen eta hotelerantz abiatu ginen.

Eguaztenean ikaskide baten urte eguna zen. Denok batera kantatu eta musu

pare bat emon ondoren, berriro ere, gosaltzera. Oraingoan ere bapo egin eta

Pariserantz hurbildu ginen. “La ciudad del amor”- en, Torre Eiffela bisitatu ge-

nuen. Puntara iritsi ginenean, a zer nolako bistak, bertatik Paris guztia ikusten

baitzen! Ondoren, egunari bukaera emateko “Bateaux Mouches” izeneko barko-

an, Sena ibaian zehar ibilbide bat egin genuen Pariseko herritarren artean.

Azken aurreko egunean Versallesko jauregia ikusi genuen. Versalles ikaragarrizko jauregia da, luxuz betea.

Gero arratsaldea ongi aprobetxatzeko Montmartrera igo ginen. Alfe-

rrak funikularrean eta besteak, oinez eskaileretan gora. Bertan etxe-

rako opariak erosi genituen. Iluntzean hotelera abiatu ginenean male-

tak egin behar genituen, bidaia bukatzear zegoen eta.

Azken egunean, Disneyland parisera joan ginen eta heldu eta a zer

albiste ona! Bi parkeetara joan ahal ginen. Irakasleak sarrerak banatu

eta gero gure bakarkako abentura hasi zen. Ikaragarrizko eguna igaro

genuen: hainbat lagun egin genituen eta anekdotaren bat ere badugu

kontatzeko. Esate baterako, atrakzio

ikaragarri bateko ileran geundela, denak

ixil-ixilik zirela… gu ezin genuen ixilik eta

kantatzen hasi ginen. Amaitu genuenean bat-batean ilara guztia txaloka hasi

zitzaigun.

A zer nolako lotsa eta motibazioa aldi berean!

Ondoren txarrena zetorren: 12 orduko bidaia berriro ere!! Bidaia hau ez zen

izan horren gogorra guztiok lo egin baikenuen. Goizeko zazpi terdietan iritsi

ginenean guraso guztiak gure zain zeuden, gu ,ordea, berriro itzuli nahi ge-

nuen!!. Baina azkenean ere amaitutzat eman behar izan genion bidaiari. 10 biri-

bil bat ematen diogu bidaia ikaragarri honi!

Page 9: BERA KRUZ  GURE KONTUAK 13.14

9 BERA KRUZ IKASTOLAko Aldizkaria

lantzea eta naturarekiko hurbilpen bat burutzea izan zen.

BERA KRUZ IKASTOLAko Aldizkaria

DBH 4KOEN IBILBIDEA BERA KRUZEN

Page 10: BERA KRUZ  GURE KONTUAK 13.14

10 GURE KONTUAK

IKASTOLAKO JAIA

Page 11: BERA KRUZ  GURE KONTUAK 13.14

11 BERA KRUZ IKASTOLAko Aldizkaria

IKASTOLAKO JAIA

BERA KRUZ IKASTOLAko Aldizkaria

Page 12: BERA KRUZ  GURE KONTUAK 13.14

GURE KONTUAK

EUSKARA EGUNA

BERA KRUZ IKASTOLAko Aldizkaria

DBH3

Euskararen eguna izan dela eta, Gizarte Zientzietan, bizkaieraz idatzitako liburu bat aztertu dugu, hau gainera, gure herrikoa dugu. Lantzen gaudela, lana hiru zatitan ba-

nandu dugu:

Lehen zatia, Juan Antonio Mogel Urkiza. Bigarren zatia, Xiri Andonegi. Eta azkena,

Markinako monumentua Mogeli eskainia. Hona hemen, informazio pixka bat.

Juan Antonio Mogel Urkiza Juan Antonio Mogel XVIII. mendean Eibarren jaiotako euskal idazle bat izan zen. Batez ere ezaguna da berak Markinako hizkeran oinarrituta bizkaiera aberatsean idatzitako eleberriagatik, Peru Abarka. Esaten dutenez lehenengotarikoa izan zen bizkaieraz ida-

tzia.

Mogelen familia ogibidez osagileak ziren eta herri batetik bestera ibiltzen ziren. Bere fami-

lia izatez Nafarra zen. Aitona Markinara etorri zen lanera eta bere aita hemen jaio zen. Bera aldiz, Eibarren jaio zen. Lau urtera Debara joan zen bizitzera, eta beste lau urtera Markinara etorri zen. Hainbat liburu idatzi zituen,baina ezagunena Peru Abarka izan zen. XIX. mende hasieran hil zen, Markinan hain zuzen. Euskal Herriaren Adiskideen Elkar-

teko kidea ere bazen eta Frantziako Iraultzatik ihesi Hegoaldera zetozen Iparraldeko apaizei

etxean babesa eman zien. Liburu horren gaia, gutxi gorabehera, baserritar baten eta barberu baten arteko elkarriz-keta da. Eta guri esan nahi deusku, euskara jatorra baserritarrengan dagoela, eta hori-

engandik ikasi behar dela.

PERU ABARKA 1802. urtean idatzi zuen Mogelek eleberri hau. Peru eta Maisu Juan-en arteko elkarrizketa da. Peru baserritarra, kristau eta euskaldun onaren eredu jartzen digu Mogelek; euskaraz, jator eta behar bezala hitz egiten dakien eredu gisa. Aldiz, Maisu Juan, kaletar eskolatu eta euskaraz trakets egiten duena, kristau eta euskaldun txar bezala agertzen da. Bertako

esaldi bat adibidez:

Cer dino? , guk zer diño esaten dogun bezala, baina garai haietan idazten zen

erara.

Xiri Andonegi

Xiri Andonegi mutrikuar idazle eta pintorea XX. mendean jaio zen eta XXI. mendean hil, hain zuzen, 1955ean jaio eta 2011n hil. Hainbat lantegietan lan egin zuen baita Debako arte eskolan ere. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte

Ederretan ere lizentziatua.

Gero, bere Mutrikuko lantegian, egin zituen hainbat lan : Aipagarrienak, Atxu-kale plaza, Mutrikun eta Markinan Patrokua jauregiko lorategiean Mogeli es-

kainitako monumentua (1998). Buruhandi eta erraldoiak egiten zituen Mutrikuko Udaletxearentzat.

Markinako monumentua, Mogeli eskainia;

Patrokua jauregia inguratzen duten eta Lea Artibai ikastetxea barne hartzen duten lorategietan aurki dezakegu Juan Antonio Mogeli omenduko monu-mentu hau. Xiri Andonegi, mutrikuar eskultoreak egina. Markinako harrobiko marmolarekin eginiko hainbat bloke handi daude bertan, bakoitzak letra bat

du; guztiak irakurriz gero, hau irakur dezakegu:

Gurago dau otsuak

baso bizitzia iatekua

nekez billatu biarra

etxe-txakur katiaz

lotubaren eregu ta

ogi biguna baino.