arantzako bestak 2011

40
ARANTZA ko bestak 2011 abuztuaren 13tik 17ra

Upload: ttipi-ttapa

Post on 22-Mar-2016

232 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

Arantzako bestak 2011

TRANSCRIPT

Page 1: ARANTZAKO BESTAK 2011

A R A NT Z A k o

b e s t ak 2 0 1 1

abuztuaren 13tik 17

ra

Page 2: ARANTZAKO BESTAK 2011
Page 3: ARANTZAKO BESTAK 2011

ALKATEAREN AGURRAARANTZAko

bestak

2011

3

Aranztar agurgarri hori:

Urtero bezala ailetu dire gure herriko bestaketa ilusio eta gogo haundiarekin antolatu dire.

Arantzako besta batzordeak lan egin du bestak denonak etadenontzat izan daitezen, horretarako 5 egunez osatutako egitaraua

antolatu du. Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkieguparte hartu eta lan egin duten guztiei.

Udaletik animatzen dugu herritar nahiz kanpoko jendeaekitaldietan ahalik eta gehien parte hartzera,

denontzat parte hartzeko aukera dagoela uste baitugu.

Era berean, gogorarazi nahi dugu egun hauetanherria eta herritarrak errespetuz eta behar den bezala zaintzeahagitz garrantzitsua dela, besta hauek giro onean pasatzeko.

Akautzeko, arrazoi ezberdinak direla medio,gurekin bestak ospatzeko aukerarik ez duten guztiei

gure besarkadarik beroena.

GORA ARANTZA ETA ARANTZAKO BESTAK!!!!!!

www.arantza.eu

Page 4: ARANTZAKO BESTAK 2011

A R A N T Z A k o b e s t a k 2 0 1 1abuztuaren13tik17ra

4

Page 5: ARANTZAKO BESTAK 2011

E G I T A R A U AARANTZAko

bestak

2011

5

Abuztuak 13 larunbatabesten bezpera

17:00 Haurrentzako krosa.17:30 Helduentzako krosa.00:00 Dantzaldia plazan JOXPA taldearekin.

Atsedenaldian MINGAINLUZE.

Page 6: ARANTZAKO BESTAK 2011

A R A N T Z A k o b e s t a k 2 0 1 1abuztuaren13tik17ra

6

Page 7: ARANTZAKO BESTAK 2011

E G I T A R A U AARANTZAko

bestak

2011

7

Abuztuak 14 igandeabesten hasiera

12:00 Altxaferua Herriko Etxetik.Ondotik presoen aldeko brindisa etakalejira herriko txistulari etatxarangarekin.

12:30 Herriko dantzari ttikien emanaldia.17:30 Herri kirolak frontoian.18:00 Haurrentzako tailerrak.19:00 Bertso Saioa plazan.21:00 Dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin.21:30 Elkartasun afaria Ekaitza Elkartean.00:00- 04:00 Dantzaldia TRIKIDANTZ

taldearekin.

Page 8: ARANTZAKO BESTAK 2011

A R A N T Z A k o b e s t a k 2 0 1 1abuztuaren13tik17ra

8

Page 9: ARANTZAKO BESTAK 2011

E G I T A R A U AARANTZAko

bestak

2011

9

Abuztuak 15 astelehenaamabirjin eguna

10:00 Argisoinuak herriko musikariekin.11:00 Meza Nagusia eta prozesioa.12:30 Herriko dantzariek zortzikoa

dantzatuko dute.19:00 Profesionalen pilota partiduak frontoian.

1. partidua:MITXELENA-ALTUNAALTZUGARAI-MADARIAGA2. partidua:MIKEL GOÑI-BEÑAT MITXELENAMENDIZABAL-EULATE.

20:00 Dantzaldia GAUBELA taldearekin.21:30 Suzko zezena.24:00-04:00 Dantzaldia GAUBELA taldearekin.

Page 10: ARANTZAKO BESTAK 2011

abuztuaren13tik17ra

10

A R A N T Z A k o b e s t a k 2 0 1 1

Page 11: ARANTZAKO BESTAK 2011

E G I T A R A U AARANTZAko

bestak

2011

11

Abuztuak 16 astearteahaurraren eguna

10:00 Argisoinuak herriko musikariekin.11:30 Haurrentzako tailerrak.14:00 Haurren bazkaria.16:00 Haurrentzako puzgarriak frontoian.17:00 Plater tiraketa Usua Ehiztari

Elkartearen eskutik.19:00 Herriko kantari berrien emanaldia.21:00 Dantzaldia JALISKO taldearekin.21:30 Suzko zezena.00:00-04:00 Dantzaldia JALISKO taldearekin.

Page 12: ARANTZAKO BESTAK 2011

A R A N T Z A k o b e s t a k 2 0 1 1abuztuaren13tik17ra

12

Page 13: ARANTZAKO BESTAK 2011

E G I T A R A U AARANTZAko

bestak

2011

13

Abuztuak 17 asteazkenabesten bukaera

10:00 Argisoinuak herriko musikariekin.13:00 Kantu poteoa.14:00 Herri bazkaria.

Ondoren poteoa eta kalejiratxarangarekin.

20:00 Dantzaldia plazan.20:30 Bokadilo jatea plazan.00:00-04:00 Dantzaldia plazan.

Abuztuak 20 larunbataArantza Rock

17:00-20:00 Haurrentzako puzgarriak.23:00 KONTZIERTOAK plazan: ZEA MAYS,ITZIARREN SEMEAK, SUTAN eta LAKET.

Page 14: ARANTZAKO BESTAK 2011

Arantza RockArantza Rock jaialdi ospetsu, jendetsu

eta erakargarriak 1995eko urtean ekin zionbere bideari. Aterpeko lagunek musika taldebatzuekin zuten harremanak anitz lagunduzuen jaialdi hau aitzinera eramaten. Lehe-nengo kontzertu honetan E.H. Sukarra, Su TaGar eta Baldin Bada taldeek jo zuten, eta gai-nera debalde. Hurrengo bi urteetan jaialdihau Aterpen egin bazen ere, geroztik 2006raarte frontoian egin izan da, sarrera kobratuz.Hasierako urte hauetan, Arantza Rock jaial-diak izugarrizko arrakasta lortu zuen etaEuskal Herriko xoko anitzetatik hurbiltzenzen jendea. Urterik arrakastatsuenean 3000lagunetik gotti lagun bildu ziren Arantzankontzertu honetaz gozatzeko.

Urte anitz dira jada jaialdi hau antolatzenhasi zirenetik eta urte guzi hauetan EuskalHerriko zein atzerriko talde andana bat igoda Arantza Rockeko eszenatoki gainera be-raien doinuak zabaltzera. Talde batzuk ha-gitz ezagunak izan dira, bertze batzuk ezhainbertze, batzuk lagun batzuen gustu-koak, bertzeak bertze batzuenak, baina guz-tiek ere Arantza Rockeko historia osatzendute. Ezagunenen artean Soziedad Alkoho-lika, Su Ta Gar, Berri Txarrak, Latzen, Koma,Dut, E.H. Sukarra, Betagarri, Kuraia, EsneBeltza, Etsaiak, Parasma, Vendetta, Deskon-trol, Ze Esatek!, Txapel Punk, Narco … aipadaitezke.

Baina urteak aitzinera joan diren heinean,taldeen prezioak gotti egin du eta jendeakkontzertuetara joateko zuen lehenagoko ohi-turak ere indarra galdu du. Ondorioz, jaialdihonek ez zuen hasierako jendetza erakar-tzen, eta horregatik kontzertuaren formatoaaldatzea erabaki zen. 2006. urtean kontzer-tua plazara eramatea eta sarrera kentzeaerabaki zen. Hasierako urteetan rock taldeaknagusi baldin baziren ere, jaialdiak bilakaerabat izan du eta azken urteotan rock doinuakezik, ska, trikitixa, reggae… eta bertzelakomusika estiloez goza daiteke egun eder ho-netan, beti ere, publiko mota ezberdin etaanitz bat elkartzeko asmoz.

Guzti hau finantzatzeko diru iturri nagu-sia, plazan jartzen den txosna izan ohi da,baina hortaz gain aipatu behar da herriko os-

tatuek beraien borondatez diru laguntza ttikibat ematen dutela.

Lehen aipatu bezala, Aterpeko lagunakhasi ziren kontzertua antolatzen. Gero GazteAsanblada sortu eta geroztik talde honek an-tolatzen du egun hau. Ekitaldi honen gibe-lean lan handia dago: taldeak aukeratu etaberaiekin harremanetan jarri, dirua lortzekokamisetak eta metxeroak egin eta saldu,kartelak egin eta herriz herri zabaldu, egu-nean bertan taldekideei afaria eman, denaantolatu eta abar luze bat. Dena antolatzekogazte lagun talde ttiki bat elkartzen gara, 8-10 lagun. Erran bezala, lan dexente izaten dadena aitzinera eramaten eta lagun gutti. Hor-taz, lerro hauek aprobetxatuz, jendea ani-matu nahi dugu gurekin batera egun hauantolatzera, guztion partehartzea beharrez-koa baita jaialdi honek bertze urte anitzezirautea nahi badugu.

Akautzeko aipatuko dugu aurtengoArantza Rock jaialdia abuztuaren 20 izanendela, eta honako musika talde hauek har-tuko dute parte:

-Zea Mays: Taldea Bilbon sortu zen1997-an. Sei diska dituzte, “Zea mays”1998, “Elektrizitatea” 2000, “Harrobian”2002, “Sortuz, grabitatearen aurka” 2005,“Morphina” 2007 eta “Era” 2010. Bereaienmusika estiloa rock-aren barruan koka dai-teke.

-Itziarren Semeak: 2006an sortu zentalde hau Mungian. Ska, punk, hardcore etareggae estiloko musika estiloa daberaiena.2008an beraien lehen diskoa grabatu zuten,

-Sutan: Rock/metal alternatiboa egitenduten eskualdeko bortz gaztek osatzen dutetalde hau: Elizondo, Doneztebe, Goizueta etaEratsungoak dira beraiek. 2009. urte bukae-ratik kontzertuak eskaintzen dituzte ingurukoherritean eta 2010ko urrian maketa kaleratuzuten.

-Laket: Bortz gipuzkoarrez osatutakoerromeria taldea da. Orain dela lau bat urtesortu zen taldea eta geroztik Euskal Herrikoplazak alaitzen dituzte bestaz-besta.

abuztuaren20an

14

Page 15: ARANTZAKO BESTAK 2011
Page 16: ARANTZAKO BESTAK 2011

16

Page 17: ARANTZAKO BESTAK 2011

17

Page 18: ARANTZAKO BESTAK 2011

abuztuaren13tik17ra

A R A N T Z A k o b e s t a k 2 0 1 1

18

Page 19: ARANTZAKO BESTAK 2011

A R A N T Z A k o b e s t a k 2 0 1 1abuztuaren13etik17ra

19

Page 20: ARANTZAKO BESTAK 2011

A R A N T Z A k o b e s t a k 2 0 1 1abuztuaren13tik17ra

20

Page 21: ARANTZAKO BESTAK 2011

ARANTZAKO HERRI ESKOLAKO IKASLE SARITUAKARANTZAko

bestak

2011

21

Ikasturte honetan ere eskolako ikasle batzuek sariak jaso dituzte hainbat ipuinlehiaketetan. Hona hemen saritutako idazlan batzuk:

Oihana Amoros. (11 urte)

Mikroipuin lehiaketako finalista.

"Hor nabil ni, maldan behera. Hau da nire emozioetako bat, ona gainera. Txa-rra izanen da gelditzea, pareta bat jo eta xehetzea. Mutiko horrek maldan beherabota ninduenean ez zituen kontuan hartu nire emozioak. Harri huts naizelakoanhartu nau.Izango ditu nirekin negozioak."

Mikel Oteiza. (14 urte)

Kirolaren Institutuko ipuin lehiaketako lehen saria.

"Kirolaren piramidean telebistaikustea, interneten ibiltzea... gutxitanegiteko gauzak direla

jartzen du. Orain nik kontatuko di-zuedan istorio honetan ikusiko duzuetelebista ikustea ez dela hainen txarra.Niri behintzat "bizia aldatu zidan".

Orain dela urte pare bat ni mutil lodibat nintzen. Beti jaten, egun guztia bu-takan jarrita telebista ikusten. Nereadinerako sobera pisu neukan. Medi-kuarengana joan eta medikuak betikoerretolika: lodiegi nengoela, kirola eginbehar nuela, kolesterola neukala... Nikez nion kasurik egiten.

Baina egun batean, telebistari be-gira ari nintzela, ikusi nuen gu bezalako

pertsonak, lodiegiak gaudelako, kirolikegiten ez dugulako... osasun arazoakizaten ditugula. Hori gutxi ez balitz te-lebista saio berean pertsona elbarraketa itsuak, kirola egiteko zailtasuna zu-tenak, hortxe saiatzen zirela kirola egi-ten. Nik, berriz, kirola egiteko aukeraeta sasoia izanik ez nuen kirolik egiten.Momentu hartan nere hamairu urteaknere begi aurretik bi segundoz pasatuzitzaizkidan. Gogoeta egin nuen etaegunero kirola egiten hasi nintzen.Edonon nengoela ariketa fisikoa egitennuen. Hasieran sakrifizio bat zen, go-gorra, baina azkenean kirola egiteagustokoa bilakatu zen. Telebistak"bizia aldatu zidan".

Page 22: ARANTZAKO BESTAK 2011

A R A N T Z A k o b e s t a k 2 0 1 1abuztuaren13tik17ra

22

Page 23: ARANTZAKO BESTAK 2011

Hementxe nago nire jostako maki-naren aurrean, lehengo urteko galtzakmoldatu nahian. Makina elektrikoa ezzait gustatzen, nahiago dut nire birra-matxi Ixabelen josta makina zaharraerabili. Amak kontatu zidanez, jostakomakina honek bere istorio propioa du.

Bere istorioa orain dela ehun urte baturte gertatu zen.

Garai hartan jende asko ari zenAmeriketara joaten, bizimodu hobebaten bila. Nere birratautxi zenaren le-hengusuak, eta beraien seme-alabakere, Ameriketara joan nahi zuten.Baina orduko familia askoren moduan,ez zuten nahiko diru denentzako itsa-sontziaren txartelak erosteko. Birra-tautxi Vizenteren lehengusuak, etxea,azindak eta zituzten gauza baliotsuguztiak saldu zituzten. Baina hala ere,ez zuten aski. Non egonik ez zutenez,Vizenteri ea bere etxean bizitzen ge-ratzen ahal ziren galdetu, eta honekbaietz erran zien.

Horrela ba, gure etxean zazpi per-tsona gehiago jarri ziren bizitzen.Lehen lau baziren, orain hamaika.

Pentsatuko duzuen bezala, ha-maika pertsona etxe berean bizitzean,hainbat gatazka sortzen dira. Etz az-kenean, gatazka txiki horiek, problemahandi batera eraman zituzten. Birra-matxi, nazkatuta zegoen eguneroguatze batean beste 3 pertsonekin loegin beharrarekin, eta, lehen janarigutxi bazuten, zutena besteekin ba-natu beharrarekin. Birratautxi ere naz-katzen hasia zen, eta zera erabakizuen egurra salduz, eta lanak eginezlortua zuen diruarekin Ixabelentzat ero-sia zuen josta makina bueltatzea; gas-tatutako dirua berreskuratzeko.Zorionez, Ixabeli ez zion ezer esana

ARANTZAKO HERRI ESKOLAKO IKASLE SARITUAKARANTZAko

bestak

2011

23

Sara Almandoz. (13 urte)

Berako Liburutegiko Ipuin lehiaketan saritua.

Page 24: ARANTZAKO BESTAK 2011

A R A N T Z A k o b e s t a k 2 0 1 1abuztuaren13tik17ra

24

Page 25: ARANTZAKO BESTAK 2011

jostako makinari buruz, oparia ema-teko momentu egokia itxoiten egondubaitzen. Beraz, egun batean, goizeangoiz inork ikusi gabe, josta makina har-tuta Irunera joan zen, oparia erosi zuendenda hartara. Dendan sartu, eta den-dariari esan zion josta makina bueltatunahi zuela. Baina, makina gordetzekoberriro ere hura erosiko zuela. Denda-riak kasu egin eta dirua bueltatu etamakina gorde zion.

Vizentek, etxera ailegatzean, lehen-gusuei dirua eman zien. Hauek askoeskertu, eta bileteen bila joan ziren.Arratsalderako txartelak lortuak zituz-ten. Maleta batean zuten guztia (geldi-tutako dirua barne) sartu, etabiharamunereko prestatu ziren.

Ixabel eta Vizentek ez zuten beraieiburuz ezer gehiago jakin. Nik, izeba

bati esker dakit ongi bizitu zirela, etaberaien seme-alabak familiak sortu zi-tuztela.

Horrela ba, nire birratautxik, berriroere lehen bezalaxe gogor lan eginez,pixkanaka dirua lortu eta bolada batenburuan, josta makina hura berriro erosizuen.

Hauxe da, nik eskuartean dauka-dan makina da familia bati bizi berribat hasteko aukera eman ziena, etabaita, birramatxiren, amatxiren etaamaren esku abiletan hainbat arropamoldatu dituena ere.

Bai, esan dudan bezala josta ma-kina honek istorio propioa du.

A! Jada galtzak moldatu ditut, Niere abila naiz gero!

ARANTZAKO HERRI ESKOLAKO IKASLE SARITUAKARANTZAko

bestak

2011

25

Page 26: ARANTZAKO BESTAK 2011

A R A N T Z A k o b e s t a k 2 0 1 1abuztuaren13tik17ra

26

Page 27: ARANTZAKO BESTAK 2011

ARANTZAKO HERRI ESKOLAKO IKASLE SARITUAKARANTZAko

bestak

2011

27

Ni Euskal Herriko, ikatzminatik biziden herri txiki bateko eskolako maixuanaiz. Nire istorioa orain dela urte ba-tzuk gertatu zen. Aste haietan gizonberri bat hasia zen ikatzminan lanean,errusiarra zen.

Ez zen bakarra etorria, han agertuzen egun batean bere emaztea, semetxikia eta bi mando, euren gauzagutxiekin. Denak zikinak zeuden etaarropak hautsiak. Eskola ikasturteahasteko eguna ailegatu zen. Lehenda-

biziko eguna zenez denak euren arro-parik onenekin zeuden, errusiarra ba-karrik zegoen arropa zaharrarekin.Klase garaian denak hizketan ari zirenbaina errusiarra txikia ez, inork ez zionezer galdetzen, ez ezer esaten ere,inork jakinminik ez zuela zirudien, nikdenei udako gertakizunak galdetu niz-kien. Banaka-banaka erantzutenzuten. Azkenik errusiarrari galdetunion, eta harek erdi gazteleraz, erdierrusieraz erantzun. Lan egin zuelazioen. Errekreo garaia ailegatu zendenak euren hamaiketakoa hartu etalaisterka patioko bankuan jarri ziren etaudako pasakizunak kontatzen ari ziren.Errusiarra klaseko euskara-gaztelaniahiztegi batekin patio bazter batean jarrizen bakar-bakarrik. Ez zen 5 minuturikpasatu, klasekideak berarengatikgaizki esaka hasi baino lehen. Mutilakegunero-egunero, hiztegiarekin pa-tioko iskinean eta euskara posiblezuen gehien ikasten saiatzen zen. Bi-tartean klasekideak jolasten eta hizke-tan aritzen ziren. Etxera ailegatzenzenean lanean aritzen zen, batzuetangaztainak biltzera joaten zen, bestee-tan egurra hausten. Besteetan udale-txera joaten zen eta handikeskobarekin atera eta harria garbitzenaritzen zen. Lan hori egin aldiro 3 eu-rorekin joaten zen etxera.

Berak ez zuen etsitzen, hasieranbaino goibelago zegoen baino ez zuenetsi. Gelakideak ez zuten onartzen,

Oihana Etxeberria. (12 urte)

Berako Liburutegiko Ipuin lehaiketa saritua.

Page 28: ARANTZAKO BESTAK 2011

A R A N T Z A k o b e s t a k 2 0 1 1abuztuaren13tik17ra

28

Page 29: ARANTZAKO BESTAK 2011

ARANTZAKO HERRI ESKOLAKO IKASLE SARITUAKARANTZAko

bestak

2011

29

beti burlaka ari ziren. Tarteka malkoakateratzen zitzaizkion, baita aitak betianimatzen zuen, azkenik onartuko zu-tela zioen. Abendu hasiera zen eta ur-tero kanpaldi bat egiten genuen bainaaurten Eguberrietako oporretan eginbehar genuela pentsatu genuen.Abenduaren 25-tik 30-era, oporrak zi-renez gurasoekin batzarra egitea zelaegokiena iruditu zitzaigun, batzarraegin genuen haur guztien gurasoaketorri ziren eta guk kanpaldira kanpindenda bat eraman behar zela esan ge-nion, taldeka antolatu beharko zutela,haur bakoitzari bere manta eta lozakua utziko geniokela. Denak adosjarri ziren. Mutiko errusiarraren aitarisemea joatea ona izango zela irudituzitzaion, baina arazo bat zegoen, diru-rik ez zeukaten eta kanpin-dendarikere ez. Orduan aitak plastiko bat emanzion eta errusiako mendietan ikasiazuena egiteko esan zion. Ailegatu zenjoateko eguna eta Udaleko 4X4etanjoan ziren. Bi maixu joan ginen etadenen janaria eraman genuen, bakoi-tzari lo zakua eta manta eman genion.

Uso ehiztarien lekura joan ginen etagure inguruan ehiza puestoak zeuden,denak taldeka jarri eta euren kanpindendak prestatzen hasi ziren. Errusia-rra lurreko ehiza puesto baten ondorajoan zen eta bere plastikoa ehiza pues-toren gainean jarri zuen. Ez zekien nolasegutu eta guk sokak eman genizkion,klaseko bi neskak lagundu zioten, guremutilak estimazio haundiarekin hartuzuen laguntza. Puesto zabala zen etaoso ohol onekin egina. Mutil errusia-rrak nekazariak egindako iratzmeta baterabili zuen puestoaren bazterrean pa-ratzeko. Lehendabiziko lurrean ipinizuen gero bi bazterretan, Ondoren es-

kolako manta lurreko iratzearen gai-nean. Bere lolekua bukatzen ari zelaikaragarrizko elur-zaparrada hasi zueneta gelakideak ezin zituzten kanpindendak montatu, sobera haize eta elurari zuen, eta atzerritarrak, bere lole-kuan bera eta bi lagunentzako tokiazuen baina kanpora atera eta sei lagu-nentzako tokia zuela esan zuen, le-hendabizi bi neska haieri esan ziensartzeko, hortik aintzinera nahi zuenasartzeko. Azkenik gelako ikasle guziaksartu ziren, zazpik berari burla gehienegiten ziotenak ere sartzea utzi zuen.Sinistezina zen mutil haren eskuzabal-tasuna! Bi maixuak bakarrik geratuginen kanpoan, baina guk gure kan-pindenda setoaren atearen kontra jarrieta moldatu ginen. Gaua pasatu etamutikoa goizean-goiz esnatu eta herrialdera abiatu zen, mutikoa etxera han-kak dena ebakiz beteak zituela aile-gatu zen, bere jertsea erditik puskatueta hanketan ipini zuen hankak ezizozteko. Mendi hura ez zuelako ongiezagutzen galdu zen eta etxera aile-gatu zenean gurasoei abisatu zien.Aita eta bera mendira abiatu ziren,mandoen gainean azkenik hurrengoegunean agertu ziren bi mando eta ja-nari gehiagorekin. Gu eske etorriakziren, denak poztu ginen. Burdi bateanjoan ginen herrira, ailegatu ginen etahaur bakoitza bere etzera joan zen etazer gertatu zen kontatu.

Urtezahar egunean herri guztiak fa-milia haren omenez ikaragarrizko opa-ria prestatu genuen. Musika talde batere ekarri genuen. Errege egunean he-rriko jendeak, bakoitzak posible zuenoparia egin zioten errusiar txikiariberak egin zuena eskertzeko. Nik Ina-zio dut izena eta errusiar txikia Mihail.

Page 30: ARANTZAKO BESTAK 2011

A R A N T Z A k o b e s t a k 2 0 1 1

30

abuztuaren13tik17ra

Page 31: ARANTZAKO BESTAK 2011

A R A N T Z A k o b e s t a k 2 0 1 1abuztuaren13etik17ra

31

Page 32: ARANTZAKO BESTAK 2011

A R A N T Z A k o b e s t a k 2 0 1 1abuztuaren13tik17ra

32

Page 33: ARANTZAKO BESTAK 2011

EUSKARAK EZ DU OPORRIK HARTZEN UDANARANTZAko

bestak

2011

Aldatu eta gehitu egiten dira udaneuskararen ikaskuntzan aurrerapauso-ak emateko aukerak. Izan ere, negukojarduna eten eta ikastaro trinkoak es-kaintzen dira euskaltegietan, baina ezinukatu barnetegiak direla ikasten jarrai-tzeko edo ikasitakoa indartzeko modu-rik erakargarri, arrakastatsu eta eragin-korrena, batez ere, mintzamenaren ar-loan. Ondotxo daki hori Olga LandaAEKren uda ikastaroetako arduradunak

Zertan laguntzen dio ikasleari bar-netegiak bere ikas prozesuan?

Barnetegiak ikasleari ikasprozesuanau-rrera egiten ez ezik, urtean zehar ikasi-takoa finkatzen ere laguntzen dio, bainabatez ere mintzamenean eta erabiltze-ko ohituretan sakontzen du; izan ere, 14egunez 24 orduz biziko da euskaraz.

Zer eskaintzen dio?

Azpiegitura, janaria, eskola orduak, he-rrikoekiko harremanak... Barnetegietanotorduak herriko aterpeetan egiten dira,baita lo ere. Eskolak aldiz, herriko esko-letan ematen dira. Eskolak goizez etaarratsaldez izaten dira, baina iluntzetantailerrak eta bestelakoak antolatzen di-ra, herriko jendearekin uztartzeko ekin-tzaketaastekoegunbatean inguruaeza-gutzeko irteerak ere izaten ditugu.

Eta irakasleei dagokienez?

Barnetegietako irakasleak oso irakaslearituak izaten dira, esperientzia handi-koak. Izan ere gehienek urteetan barne-tegietako irakasleak izateazgain,neguanere euskaltegietan aritzen dira.

Zein da aurtengo AEKren eskain-tza oro har?

Eskaintza zabala eta gustu guztienda-koa. Hego zein Ipar Euskal Herrian.Euskalduntze barnetegiak, azterketakprestatzeko barnetegiak, jarduera bar-netegiak, familiabarnetegiak, ibiltariak…

Aipa ditzagun barnetegi mota ba-koi tzaren ezaugarr i nagusiak.Euskaldutze barnetegia Arantzan etaForuan egingo dira Hegoaldean, ez-ta?

Bai, hala da, 2 astekoak, 14 egunekoakdira.Eskolakgoizezetaarratsaldezema-ten dira, eta euskalduntze prozesuare-kin jarraitzeko aproposak dira

Iparraldekoak, berriz, Miarritzen,HazparnenetaUrepelen, laburragoakdi-ra...

Bai, Iparraldean 12 egunekoak eta astebetekoak antolatzen dira, baina helburuberberekin.

Gainera, maila ofizialak egiazta-tzeko azterketak prestatzekoak erebadaude. Ezdaosogogorra hori uda-rako?

Bai, gogorra da, baina ikasturtean etxe-rako lanik egin ez bada, udan egin be-harko... Dena den, ikasle hauek aisialdi-rako tartetxoak ere izanen dituzte, etasaiatzen gara eskolak ahalik eta era-mangarrien egiten. Baina bai, gogorra-goak dira, udan buru belarriz ikasi be-har izatea uste dut ez zaiola inori gus-tatzen, niri behitzat ez.

Familiena dagoeneko klasiko batbihurtu da. Zer eskaintzen dute?

Familia barnetegien helburu nagusiatransmisioa da, gurasoek ikasi ahala fa-miliaren komunikazioa euskaraz izatenlaguntzea edota bidea egitea. Gurasoakeskolan aritzen dira goizez haien eus-kalduntze prozesua jarraitzeko, haurrakbegiraleekindaudenbitartean,etaarrat-saldean tailerrak eta bestelako ekintzakantolatzen dira elkarrekin aritzeko.Egunean 24 orduz euskaraz biziz ber-matzenda transmisioaeta familiarenhiz-kuntza komunikazioaren aldaketarakoaukera edota lanketa. Jaiki euskaraz,dutxa euskaraz, gosaldu euskaraz, jo-

33

Page 34: ARANTZAKO BESTAK 2011

A R A N T Z A k o b e s t a k 2 0 1 1abuztuaren13tik17ra

34

Page 35: ARANTZAKO BESTAK 2011

EUSKARAK EZ DU OPORRIK HARTZEN UDANARANTZAko

bestak

2011

35

lastu euskaraz…. Familiaren egunero-kotasuna euskaraz. Barnetegi hauekZugarramurdin eta Adunan izanen dira.

Kirolzaleentzaterebadiraaukerak,bi ibiltari eta mendi barnetegi bat.

Ibiltariak oinez zein bizikletaz egin ahaldira, baina zuk esan bezala, kirolarien-tzat. Euskal Herri osoan barna ibiltzendira, eta eskolarik ez badago ere, tokiantokiko euskalkien eta ohituren lanketakegiten dira. Mendi barnetegia, aldiz,Urepelen kokatzen da eta egun solterenbatean eskolak badaude ere, egunekoibilaldiak antolatzen dira.

Jarduera barnetegiak nahiko be-rriakdira. Zergatik erabaki zuenAEK-k horiek eskaintzea?

Bigarren aldia da holako barnetegia es-kaintzen dugula. Ikasleei galdetzen die-gunean zertarako egin nahi duten bar-netegia, erantzunak anitzak dira: euska-ra ikasten jarraitzeko, euskaraz bizitze-

ko, lagunak egiteko edota oporrak eus-karaz pasatzeko. Horiei zuzenduta da-go jarduera barnetegia, goi mailan dau-den ikasleentzatetaazterketezpasoegi-tendutenentzat,hainzuzenere.Barnetegiformatu honetan eskolak egon badau-de, baina mintzamenera eta arratsal-dean egingo dituzten jardueretara bide-ratutakoeskolakdira.Arratsaldean,esanbezala, jarduerak egiten dira: bertso-gintza, ipuingintza, abentura kirolak, su-kaldaritza …

Hala ere, euskaltegiak zabalik iza-nen dira barnetegira joan ezin dute-nentzat?

Bai, noski, euskararen bideak asko diraudan zehar. Hiru, lau eta bost ordukotrinkoak izanendira euskaltegietan, bar-netegira joan ezin direnentzat edotaetxetik ateratzekoalferrakdirenentzat…

Page 36: ARANTZAKO BESTAK 2011
Page 37: ARANTZAKO BESTAK 2011

ARANTZAKO EUSKARA BATZORDEA

37

Herriko hainbat lagun hilero biltzen gara euskararen alde lan egiteko:

• Arantzan euskalduntzeko taldea osatzeko kanpaina egin dugu.• Arantzako Kultur Egunetarako hainbat ekitaldi antolatu ditugu: hitzaldia, hau-rrentzako ipuin kontalaria, bertso afaria, tailerrak, eta musika emanaldia.• Korrikaren 17. edizioa dela-eta, hainbat lan egin dugu: Bortzirietako KorrikaBatzordean parte hartu dugu, kilometro salmentan aritu gara, herrian bertanKorrika Ttikia antolatu dugu, etab.• 20. urteurrena ospatzeko eta mankomunitate osasuntsu eta eraginkor batenbeharra aldarrikatzeko Mankomunitatearen Egunaren antolakuntzan partehartu dugu.

Bertze gairen bat lantzeko beharra ikusten baduzu, animatu eta etorri. Batzor-deak irekiak dira: edozein herritar edo elkartek parte hartzen ahal du. Hileanbehin biltzen gara, ortziraletan. Hurrengo hitzordua irailean izanen da

Animatu eta etorri,denon parte hartzea beharrezkoa da!

Page 38: ARANTZAKO BESTAK 2011
Page 39: ARANTZAKO BESTAK 2011
Page 40: ARANTZAKO BESTAK 2011

Arantzako bestetako programa interneten (www.arantza.eu)kontsultatzen ahal duzu edo 012 telefonora deituz.