lesakako bestak 2011

10

Upload: ttipi-ttapa

Post on 22-Mar-2016

220 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Lesakako San Ferminak 2011

TRANSCRIPT

Page 1: LESAKAKO BESTAK 2011
Page 2: LESAKAKO BESTAK 2011

12 | ttipi-ttapa | 545 zbk.

2011.06.23

Xabier ARIZTEGI | Baikorrak peñako kidea

«Hasieran, nerabe eta gaztegehienak gure peñakoak ginen»Aurten 25 urte beteko dituen Baikorrak peñako kidea da Xabier Ariztegi. Peña sortu zuenlagun taldea baino gaztexeago izanik, ez zegoen talde sortzaile hartan, baina peñakideenartean bere blusa da Sanferminetan gehien nabarmentzen dena, 1996tik honat berakzuzentzen baitu peñen eguneko danborrada eta 3 urte beranduagotik bezperakoa. Noizarte? «Ez dut uste aunitz falta denik makila uzteko, baina pena ematen dit… gosaria,poteoa, irriak, emozioak…» erantzun digu. 25. urteurreneko ospakizunei dagokienez, zer-bait xumea eginen dutela jakinarazi digu. «Kontuan hartuta urtean zehar ez garela elkar-tzenetapeñakideaunitzek seme-alaba ttikiakditugula,zerbait xumeaetakonplikaziohandirik gabekoa pentsatu dugu. Oroigarri gisa, kamiseta eta pañulu gorri bereziaksalgai jarri ditugu. Horrez gain, peñen eguneko danborradan Baikorrako ahalik etajendegehienelkartzeagustatuko litzaiguke,etaeguerdianbazkaria izanenduguKasi-non».

Mende laurden honetan, peñak aldaketa handia izan duela aipatu digu Ariztegik: «Hasieran,Lesakako nerabe eta gazte gehienak Baikorrak peñakoak ginen. Bertze peñetan sartzeaez zen erraza izaten, eta gurean guztiek zuten tokia, horretan hagitz irekiak izan ginen,nahiz eta hasiera-hasieran arazotxoren bat izan zen. Urte batzuk horrela pasa ziren, bainaazkenean bazkaria egiteko toki nahikorik ez genuenez inon izaten, eta gibeletik helduziren gazteek peña berriak sortu zituztenez, poliki-poliki ttikitzen joan zen gurea. Hasi-erari buruz nik oroitzapen gutti dut. Ni baino zaharragoak ziren sortzaileak, baina oroitzennaiz gaur egun Beti Gaztek alhondigan duen lokalean bileraren bat egin genuela izenaadosteko». Garai batean herriko peñarik handiena ere izan zen Baikorrak, 200 kide ingururekin,eta arazoak zituzten jatetxeetan lekua eskatzeko, baina gaur egunean 80 bat direla uste du. Izan

«Baikorrakpeñaren 25.urteurrenekooroigarri gisa,kamiseta etapañulu gorribereziak salgaijarri ditugu.Horrez gain,peñen egunekodanborradanBaikorrakoahalik etajende gehienelkartzeagustatukolitzaiguke»

Page 3: LESAKAKO BESTAK 2011

| 13ttipi-ttapa | 545 zbk.

2011.06.23

ere, orain hagitz aukera zabala dago, «kuadrila ttiki bat elkartu eta peña berri bat sortzendute.LehenLesakanpeñagutti zeudenetaaunitzezere jendegehiago izatenzenbakoitzean.Gurean ez dut uste jende berria sartzen denik, baina harrobi ederra dugu.Peñakoen seme-alabak ikusten dira dagoeneko blusarekin, eta gauza polita da hori. Iduri du etorkizunanahiko aseguratua dugula…». Urteen poderioz ez du uste besta bizitzeko modua gehiegi al-

datu zaionik, «baina ondorioa pasatzeko modua ikaragarri! Bai, denaaldatzen da. Lehen egunez ibiltzen ginen gau-pasa eginda, orainegunez ibiltzengaraeguzkitakoantiojoekin…Halaere,beregauzaonak ditu: haurren eguna eta ezkonduen eguna gehiago bizitzenditugu. Eta ikusten duzu hurrengo belaunaldiak ere Sanfermi-nak barrenetik bizitzen dituela».Bere garaian ezpatadantzari izan zen Xabier Ariztegi, hamar bat urtez,eta oroitzapen ezin hobea gordetzen du. «Niretzat ohore bat izan

zen. Nik uste Lesakako ezpatadantzaria betiko izaten dela,edo guttienez nik horrela bizi dut. Oraindik San Ferminegunean dantzari ohi aunitz ikusiko dituzu dantzarieninguruan. Hagitz hunkigarria da egun hori». Sanfer-minetan gustokoak dituen gauzekin zerrenda luzea osa-tu du. «danborradak, ezpatadantzariak, betizuak

(etxeko leihotik), bandera, juerga….Baina badago programanagertzenezdenzerbait,etaegunerosumatzendena: jendearenumoreona.Egunhorietan jendeahagitz kontent dago,bestatanzaude eta gorputzak barrenean duen umorea trago batzuen la-guntzaz kanporatzen da. Ikaragarri gustatzen zait hori. Nik eznituzke bestak aldatuko, agian detaileren bat, baina ez dumerezi…». Aurtengo bestei begira gonbidapena luzatzen die Baiko-rrak peñako kideei,«danborradan parte hartzeko eta ondotik egi-nen dugun bazkarira agertzeko. Posible bada prestatutakokamiseta eta zapiarekin. Baietz bertze 25!!!!».

Page 4: LESAKAKO BESTAK 2011

14 | ttipi-ttapa | 545 zbk.

2011.06.23

Page 5: LESAKAKO BESTAK 2011

Uztailak 2 larunbata15:30 Ilasmendiko tiro-eremuan PLATER TIRO LEHIAKETA. Pagolleta Ehiza Elkarteak antolatua.16:00ArkupeElkarteakantolatua,HAURRENPILOTAERAKUSTALDIApilotalekuan.20:00LESAKAKOMUSIKA BANDAren kontzertua.

Uztailak 3 igandea17:30 Plaza Zaharrean TRIKITIXA TXAPELKETA.

Uztailak 6 asteazkena BEZPERA EGUNA12:00 Herriko-Etxetik igoko denALTXAFEROAren eztandak emanen die hasiera aurtengo besteei.Ordu berean txistulariek, soinulariek, The Joselontxo´s Txaranga, trikitilariek eta haur ttikien dan-borradak girotuko dizkigute herriko karrikak euren soinu alaiekin. 17:30 Frontoian, TANTIRU-MAIRU EUSKAL FOLKLORE TALDEAren erakustaldia. 20:00 Peña guztien ordezkariak altxaferoabota ondotik DANBORRADA NAGUSIA abiatuko da, Erraldoi eta Buruhandi, danbor-jole eta soinu-lari, Lesakako Bandak lagundua, herri osoari itzulia emanez karrikaz karrika.00:00Musika PlazaZaharrean, TRIKI TA KE taldearekin. The Joselontxo´s Txarangak animatuko ditu karrikak.

L E S A K A k o b e s t a kE G I T A R A U A

| 15ttipi-ttapa | 545 zbk.

2011.06.23

Page 6: LESAKAKO BESTAK 2011

16 | ttipi-ttapa | 545 zbk.

2011.06.23

San Fermin egunean dantzatzen duen ezpatadantzari taldeetako beteranoa da Beñat Maia. «Ustedut zortzigarren urtez dantzatzen dudala aurten, Peio Etxebeste kapitaina eta GaizkaMari-txalar bezala. Taldean urte gehien daramagunak gara hiruok». Aurtengoa berezia izanen daMaiarentzat, «neskalagunak lehen aldiz dantzatzen duelako eta beraz, badut dantzarakobikotea.Horieginda,iruditzenzaitazkenekourtea izanendudala,badelakoz jendeasartzekoesperoan eta entsaioetan parte hartzen». Pare bat dantzari berriki ezkondu badira ere (garaibatean, ezkongabeek bakarrik dantzatzen ahal zutela erraten omen zen), ez du uste aldaketahandiegirik izanen denik ezpatadantzari taldean.Ttikitan Tantirumairu dantza taldearekin aritutakoa bada, onartzen du Sanfermin egunaz aparteez duela dantza aunitzik egiten,«plazakodantzaldietaneregutti,ni gehiagobarrakodantzarianaiz», dio umorez. Baina San Fermin eguna, noski, «hagitz berezia eta polita da guretzat, egunosoan disfrutatzen duzu». Ezpatadantzari ateratzeak bezperan zaintzea eskatzen omen du etabetebehar hori ederki kunplitzen duela aipatu digu Beñatek. Halere, egun gogorra eta luzea iza-ten da, «dena pilatzen da, goiz ernatu beharra, eguneko nekea, bezperako alkohola, nahikolan azkenean, baina ez nituzke egun horretako bizipenak aldatuko». Aurtengoan berriz ereGipuzkoako Ohorezko Mailara igan den Beti Gazte futbol taldeko entrenamenduek ere mesedeeginen diote, dudarik gabe, egun osoa behar bezala eusteko. «Kalterik ez dute eginen, seguro,–dio irrika– bada jendea gordeka entrenatzen aritzen dena egun hori aguantatzeko».Baina San Fermin egunaz aparte, peñen egunean ere ederkigozatzen duena da Beñat, Erretiradi peñako kidea. «Herri-tar guzien eguna da, mundu guzia ateratzen da etahagitz giro berexia izaten da,denak besta egiten». Erre-tiradi peñak ordezkaritza zabala izaten du plazako betizuetanere,«baditugutorerobatzuk,bai,dexentearrimatzendire-nak –onartu du Beñatek– baina bertze batzuk nahikogordeak ibiltzen gara, banderilleroak, baita ni beza-lako farola-gizonak ere. Nik beldurra pasatzen dut».Txupinazoa, San Fermin Eguna, peñak… Zerbait aukera-tzekotan, zer?: «Bezpera eguna hagitz polita da, 7a,peña...bertzeetanereongipasatzendugu,bainaauke-ratzekotan, hiru lehenbizikoak». erantzun digu Oru-jok. Bere goitizenari dagokionez, ez omen du bestetakozurruta-ohiturekin zerikusirik. «Hala pentsatzen dutedenek, baina ez. Ikastola garaian jarritakoa da, ez da-kit zergatik egiaerran.Zurrutanhasi baino lehenagokoada».Sanferminetan zerbait aldatzekotan,«bestak gehixeago luzatu,egunbatedo»errandigu.Halere,bestakakautzeko«nahikolan» izaten omen ditu. Hori bai, behin Lesakakoak bukatutanoizbait Iruñean segitu du bestarekin, «entzierroak telebistatikikusiz eta, hori bai, ederki gosalduz».

Beñat MAIA «Orujo» | Ezpatadantzaria

«Hagitz polita eta berezia daguretzat San Fermin Eguna»

«Egun gogorra ere bada: dena pilatzen«Egun gogorra ere bada: dena pilatzenda, goiz ernatu beharra, egunekoda, goiz ernatu beharra, egunekonekea, bezperako alkohola…nekea, bezperako alkohola…baina ez nituzke egunbaina ez nituzke egunhorretako bizipenakhorretako bizipenakaldatuko»aldatuko»

Page 7: LESAKAKO BESTAK 2011

Uztailak 7 osteguna SAN FERMIN EGUNA08:30 Ezpatadantzarien MEZA ISILA. Joan-etorria txistulari bandaren laguntzaz eginen da. 10:30Udalbatza bertze agintariekin, Ezpatadantzari eta Musika Bandarekin batera, herriko ikurrakaitzinean dituztela, abiatuko dira Herriko Etxetik elizara, MEZA NAGUSIra. Han, Lesakako Abes-batzak parte hartuko du. Ondotik Fermin Zaindariaren irudiarekin PROZESIOA. Ibilaldia berriroElizan burutu ondotik, Udalbatza, lehen aipatutakoekin, mezara joan diren moduan jautsiko diraEskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den ZUBIGAINEKO dantza ikustera, XV. mendeanlesakarrenartean lortu zenbakeaoroitaraztendiguna.Berehala,Bandera-arboladoinuari dagokionikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herriko Etxera iganaitzinean. 18:00 BEZPERAK; Elizarako eta Elizatik joan-etorria Meza Nagusira bezala eginen da.Bezperetan,LesakakoAbesbatzakkantatukodu.Ondotik Ezpatadantzari taldeakMUTIL-DANTZA,NESKA-DANTZA,AURRESKU eta JOTAK dantzatuko ditu Plaza Zaharrean.19:30 Plaza Zaharrean,BERTSOJAIALDIA,Arrano Elkarteak antolatua.Bertsolariak:Maialen Lujanbio,Andoni Egaña,JulioSoto, Julen Zelaieta eta Xabier Silveira. Gai-jartzailea: Iban Garro. Gauez Dantzaldia GAU BELAtaldearekin Plaza Zaharrean. Egun guzian The Joselontxo´s txaranga karrika animatzen.

Uztailak 8 ostirala PEÑEN EGUNA09:00 Peñen gosaria. 10:00 PEÑEN DANBORRADA, The Joselontxo´s Txarangaren laguntzarekin.BETIZUAK, Plaza Zaharrean The Joselontxo´s Txarangarekin. 17:00 HAURRENDAKO IKUSKIZUNA.18:00Peñen jautsieraTheJoselontxo´sTxarangarekin. Gauez DantzaldiaTRIKIDANTZ taldearekinPlaza Zaharrean.

E G I T A R A U A

| 17ttipi-ttapa | 545 zbk.

2011.06.23

Page 8: LESAKAKO BESTAK 2011

18 | ttipi-ttapa | 545 zbk.

2011.06.23

Izotzaldea auzoko Zulangorro baserriko PeioEtxabide Gartzia, 22 urteko gaztearentzathagitz ezberdinak izanen dira aurtengo San-ferminak. Izan ere, ekainaren 11z geroztikherriko alkate da azkeneko udal hauteskun-deetan Bilduko zerrendaburua izan zena.Aitarekinbaterabaserrikoaziendakzaintzeazgain, «behi batzuk, behorrak, ardiak, oilobatzuk…», baso lanetan aritzen zen orainarte, baina hurrengo lau urteotan alkatetzakolanetan buru-belarri murgiltzeko asmoa dau-ka. «Oraindik ez dut probatu,baina esperodutaunitzikezaldatzeaSanferminakalkateizatearekin.Denadela,gauzabatzukezber-dinak izanen dira, San Fermin egunekoekitaldi ofizialak, ardurak, baina esperodut bertze egunetan betiko martxan se-gitzea, ea lortzen ahal dugun» aipatu diguEtxabidek. Ttikitatik hagitz berezia izan daSan Fermin eguna beretzat, nahiz eta azken

hiruzpalau urteetan, lana dela-medio, ez duen sobera bizitzerik izan: «Baina beti gustokoa izandut, hagitz polita iruditzen zait. Orain bertze modu batean biziko dut eta gogotsu nago».Alkate kargua hartu berria du, eta aurtengo Sanferminen egitaraua aitzineko udal agintariekprestatua dutela aipatu digu. Aitzineko urteetako bidetik, gastuak murriztera joanen da eta ez daaldaketa handiegirik izanen. «Xehetasunen bat lotzea falta da, adibidez, Haurren Eguna aur-tengoan larunbatarekin suertatzen da eta denok badakigu zenbateko jendetza etortzenden herrira. Umeendako puzgarriak eta jolasak non kokatu erabaki behar dugu, plazanjende sobera ibiltzen da, komentu inguruan kanpin-dendak jartzen dituzte… Beharbadahesiekin itxi egin beharko litzateke komentu ingurua koltxonetak-eta paratzeko,baina jen-deak berdin-berdin gainetik salto egiten du. Ez da erraxa eta gurasoekin egon nahi dugu,ahalik eta irtenbiderik onena emateko. Garbitasuna zeineri eman ere erabakitzeko dugu,azken urteetan beti izaten da kexaren bat eta horrek ere ez du soluzio errazik. Hainbertze

Peio ETXABIDE | Alkatea

«Beti gustatu zait San Fermineguna eta aurten bertze modu

batean biziko dut, gogotsu nago»

Page 9: LESAKAKO BESTAK 2011

| 19ttipi-ttapa | 545 zbk.

2011.06.23

jende izaten da!». Aldaketak izatekotan, beraz, heldu den urtetik aitzinera somatuko dira egita-rauan, «gauzak denboraz egin behar dira, eta ez prisaka eta azken orduan», aipatu digualkateak. Alde horretatik, baserriko semea den ikuspegitik, nolabait besta auzoetara hurbiltzeaideia ona iruditzen zaio, Beran egiten duten gisara, dianak jotzeko musika eramanez edo gosari-ak eginez. «Egia da besta herrigunera mugatzen dela eta modu polita litzateke baserrietanere bestak direla somatzeko».Bestetako egun bat bereiztekotan,Peñen eguna aukeratuko luke.«Aunitz gustatzen zait koadri-llan egiten den bazkaria eta hagitz egun polita da. Giro sanoa izaten da, nik uste» aipatudigu eta 40 bat lagun dituen Ziharka peñako kidea dela ere ohartarazi digu. Egun horretan herri-tar guziek bat egiten dute eta giro sano hori Herriko Etxera eramatea ere gauza ederra izanenzela uste du: «Dudarik gabe hori izan beharko litzateke eredua, horixe izanen zen onena,baina gauza bat da besta eta bertzea udalaren eguneroko martxa».

Argazkietan ikusdaitekeenez,betizuetanate-ratzea ere aunitz gustatzen zaio Etxabideri,«gustatzenzaizkitbetizuaketatragobatzukhartuta denak erraxago animatzen gara.Baina aziendak beti gogoko izan ditut etabetizuak ere bai».Tanborradan ere aunitze-tan parte hartu du, ez ordea ezpatadantzarigisara. «Egia erratea nahi baduzu, aurtenhasi beharra nintzen entsaiatzen, ez dutinoiz dantzarik egin, baina beti gustokoizandut.Karguberriarekinezin izanendutbi lekutan batera egon».Txupinazoa nork bota ez dago erabakia baina ideiaren badute. «Agiñako errepidea bortxan eginzuten errepublikako presoen artean bada bat bizi dena, Justo Urkijo, 96 urte ditu eta poli-ta izanen zen berak botatzea. Adin handia du eta ikusi beharko zen posible duen edo ez.Horretaz aparte, bertze egunen batean omenaldi bat edo eginen litzaioke. Hori da ideietakobat, bertzea izaten ahal da aurten zinegotzi kargua hartu duetako batek botatzea».Asteburuan Landazelaian biltzen den kanpin-denda pila antolatu nahizik ere badabiltza HerrikoEtxean. Ehunka lagun biltzen dira «kasik herri bat» sortuz. «Kanpinak alde batean eta kotxeakbertzean jartzeko asmoa aztertzen ari gara, kontainer gehiago paratzea zaborrak biltzeko,azpiegitura gehixeago, lan dexente bada egiteko». Aunitzek, gainera, Landazelaitik edo kan-pin-eremutik mugitu gabe egiten dute bere besta eta horiek herrigunera erakartzea da bertze er-ronketako bat. «Harrigarria iruditzen zait Lesakaraino etorri eta gero aunitzek karrika uki-tu gabe etxera bueltan joatea. Ea nolabait herriko bestara hurbilarazten ditugun». Beraz,horiexek dira alkate berriaren asmoak bereestreineko legealdiko lehen lanhandirako,he-rriko Sanfermin, alegia.

Page 10: LESAKAKO BESTAK 2011

Uztailak 9 Larunbata HAURREN EGUNA10:30 HAUR ETA GURASOEN DANBORRADA The Joselontxo´s Txarangarekin. 11:00 Haurrendakoanimazioa,GORRITI, Eltzeta plazan.12:00BETIZUAK,Plaza ZaharreanThe Joselontxo´sTxaranga.Arratsaldez plazan HAURRENTZAKO TAILERRAK, puzgarriak, ludoteka… 18:00 PILOTA partidaprofesionalak. Arratsaldez-Gauez Musika, Plaza Zaharrean, IMANOL taldearekin. The Joselon-txo´s Txarangak animatuko ditu karrikak.

Uztailak 10 igandea BIKOTEEN EGUNA11:30Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, NAFARROAKO JOTAK,Voces del Ebro taldearekin. SanFermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua. 12:00 BETIZUAK, Plaza Zaharrean, TheJoselontxo´s Txaranga.18:00 Plaza Zaharrean,NAFARROAKO JOTAK,Voces del Ebro taldearekin.18:00 Garai batean egiten zena gogoratuz, ESKOLTTIKITIK TXAKAINERA KALEJIRA, Musika Ban-darekin. 20:00 Txakaindik jautsiera, ZORTZIKO doinuarekin. Arratsaldez-Gauez Musika PlazaZaharrean, JOSELU ANAIAK taldearekin. Ondotik The Joselontxo´s Txaranga karriketan. 03:30Jai Hilak The Joselontxo´s Txarangarekin.

E G I T A R A U A

20 | ttipi-ttapa | 545 zbk.

2011.06.23