topaberri 64

20
www. topagunea.org iritzia elkarrizketa iritzia 2011ko otsaila • 64 zbk. Nekane Goikoetxea “Zer esan handia eta zer izan luzea duen jendea elkartu da: ahotsak, gorputzak eta edukiak” 10. orr. Kike Amonarriz 4. orr. Gotzon Barandiaran 14. orr. Mattin Irigoien 16. orr Iker Martinez de Lagos 18. orr. Topaberriaren aurreko alea “Euskaldunon elkarteen mugimenduaren kongresurantz” esaldiarekin ireki genuen. Harez geroztik, bilkura nagusi horretara eramango gaituen bidea jorratzen ibili gara, hausnarketa prozesu parte- hartzaile baten baitan. Orain momentua heldu da Otsailaren 26an Bilbon izango den XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresuan elkarrekin bat egin eta mugimenduaren bilgune handi bat ospatzeko.

Upload: topagunea-euskara-elkarteen-federazioa

Post on 24-Mar-2016

229 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Topaberriren 64. zenbakiak (2011ko otsailean argitaratua) Euskaldunon Elkarteen Kongresua du hizpide nagusia. Ondoko edukiak landu dira: Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren kongresua; Kike Amonarrizen iritzi artikulua ("Topa! Gunea mugimenduan!); hedabide eta batzarretan jasotako iritziak; Nekane Goikoetxeari egindako elkarrizketa; Gotzon Barandiaranen iritzi artikulua ("Euskalgintzak ebatzi"); Mattin Irigoienen iritzi artikulua ("Objetiboki... euskara-subjektu bilakatu"), eta; Iker Martinez de Lagosen iritzi artikulua ("Bihar").

TRANSCRIPT

www. topagunea.org

irit

zia

elk

arr

izk

eta

irit

zia

2011ko otsaila • 64 zbk.

Nekane Goikoetxea “Zer esan handia eta zer izan luzea duen jendea elkartu da: ahotsak, gorputzak eta edukiak”

10. orr.

Kike Amonarriz4. orr.

Gotzon Barandiaran 14. orr.

Mattin Irigoien16. orr

Iker Martinez de Lagos 18. orr.

Topaberriaren aurreko alea “Euskaldunon elkarteen mugimenduaren kongresurantz” esaldiarekin ireki genuen. Harez geroztik, bilkura nagusi horretara eramango gaituen bidea jorratzen ibili gara, hausnarketa prozesu parte-hartzaile baten baitan.

Orain momentua heldu da Otsailaren 26an Bilbon izango den XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresuan elkarrekin bat egin eta mugimenduaren bilgune handi bat ospatzeko.

2

Ez da txantxa urtarrileko larunbata batean Euskara Elkarteetako langile eta boluntario diren ehun lagun beren kezkak konpartitu eta etorkizunerako ilusioak irudikatzeko batzea. Gogo agerpena izan zen urtarrilekoa, mugimenduko kide diren ehun lagunek egin zuten mugimendu indartsu eta eraberritua osatzeko nahiaren agerpena. Bertan egoteko aukerarik izan ez zuenarentzat egunean jasotakoa azaltzea ez da lan erraza, baina bada non ikusi eta irakurri urtarrilaren 23ko iritzi eta ondorioen gaineko informazioa (www.jardunaldiak.org webgunean aurkituko dituzue eguneko hitzaldien bideoak eta www.topagunea.org/dokumentazioa/gogoetan-jardunaldiak helbidean idatzizko materiala).

Juan Luis Arexolaleiba, Xamar, Imanol Miner eta Rosa Ramosen iritziekin abiatu zen gogoeta (merezi du lehenago aipatutako bideoak ikusi edo ponentziak irakurtzeak); ondoren, Durangon bildutako guztien txanda izan zen eta lantaldetan Euskara Elkarteen 25 urtetako lanaren balorazioa egin eta hurrengo urteetarako erronkak landu ahal izan ziren. Azpimarragarria da ideia eta iritzi aniztasuna izan zela nagusi partaideen artean, mugimendu anitza denaren ispilu, baina era berean, balorazio eta sentipen asko orokorrak direla ere ikusi zen argi eta garbi.

Euskaldunon elkarteen mugimendua antolatzeko oinarrietara jotzea, pentsamendua elikatzea, transmisioa antolatzea eta elkarteon funtzioa berraztertzea beharrezkoa denaren ideia nabarmen nagusitu zen urtarrilean bertaratutakoen artean. Mugimendu politiko-kultural modura aldarrikatu zuen Imanol Minerrek Euskaldunon Elkarteena eta ildo horretan, nagusiki erabilera lantzetik, erabilera, ezagutza eta motibazioa lantzera jo beharra agertu zen iritzien artean. Iritzi sortzaile izan behar dute euskaldunon elkarteek eta horretarako oinarriak ondo finkatu behar dira. Hizkuntza komunitatean jarri zuen Xamarrek elkarteen xede eta eginkizun nagusia eta euskalgintzaren diskurtsoaren ardatza euskaldunongan jarri beharra azpimarratu zen jardunaldien ondorioen artean ere. Euskaldunon elkarteen funtzioak zabaldu eta eragileago bihurtzea aldarrikatu zen, Juan Luis Arexolaleibak proposatu zuenaren ildotik. Elkarteen funtzioak berraztertzeak ekarri behar luke jarduera ildoak ere berrikustea eta horretarako hainbat galdera eta hausnarketa proposatu zituen Rosa Ramosek.

Ondorioak ondorio, egunaren ostekoak bi sentimendurekin bukatu zirela esan daiteke. Batetik, gehiagotan eta gehiago batzeko gogoarekin. Izan ere, gutxitan hartzen dugu tartea batzeko eta egoteko

Argitaratzailea: Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa • Arduraduna: Iker Martinez de Lagos • Lege Gordailua: BI-976/97

Ilusioak bultzatutako gogoeta prozesu partehartzailea

Kongresua egiteko erabakia, gogoeta konpartitu batetik abiatzen da: mugimenduaren betebeharrak, oinarriak, eta helburuak berrikusteko beharretik, hain zuzen. Topagunearen Zuzendaritza Batzordeak aspalditik ezagutzen zuen premia izanik, kanpo eragile batzuengan ere kezka bera zegoela agerian gelditu zen, 2010eko urtarrilean Durangon egindako jardunaldietan, besteak beste. Bertan, argi gelditu zen momentu egokia dela elkarteon artean berriro elkartzeko, gure funtzioa berraztertzeko eta ikuspegiz aberasteko: etorkizuna berriz marrazteko unea. Momentu hartan, barne gogoeta sakon bati ekiteko erronkari heldu zitzaion, ilusioz betetako prozesu parte-hartzaile baten baitan.

Prozesu osoan zehar, Euskaldunon Ekarteetako bazkideei deia egin zaie erronka berriak denon artean jartzeko. “Olatu” baten moduan, talde txikian lanean hasi eta bazkide guztiengana zabaldu da gogoeta, Kongresuaren egunean aurkeztuko den lana ahalik eta aberatsena izan dadin.

2010eko maiatzean, “Batzorde Txikia” deitutako lantaldea osatu zen. Bertan, Euskaldunon Elkarteekin harremana duten aditu eta arituek parte hartu dute eta bere zeregina, bazkide guztien artean eztabaidatu beharreko gaiak landu eta XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Oinarriparrak jasotzen dituen oinarrizko txostena lantzea izan da. Azpimarratu beharra dago Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko, Sorguneak izeneko ikertegiak, prozesuan eragile modura parte hartu duela; Topaguneko idazkaritzarekin lankidetzan, Batzorde Txikirako lan programa diseinatzeko eta

dinamizatzeko ardura izan dute.Batzorde Txikiak landutako oinarrizko txostena adostu ondoren, eztabaida Kontraste Talde bati zabaldu zitzaion. Urria eta azaroan zehar, elkarte ezberdinetan aritutako 50 kideren iritzi, gogoeta eta ekarpenak jaso dira, eta azaroaeren 6an talde osoa bildu zen Eibarren, ekarpen ezberdinak guztion artean lantzeko.

Udazkenean ekin zaio prozesuaren fase nagusiari elkarteetako bazkide guztiei ekarpenak egiteko aukera zabalduz. Horretarako, 2010eko azaroa eta abenduan zehar, Euskal Herri osoko euskara elkarteetako kideek, eskualdeka antolatutako batzarretan parte hartu dute. Bertaratutakoek otsaileko Kongresurako proposatu den oinarrizko ponentziaren edukiak izan dituzte hizpide, elkarte guztiek gogoeta propioa egin ahal izateko. Hausnarketa honen emaitza, beste elkarteekin batera konpartitzeko aukera izan dugu, urtarrilean zehar lurraldeka antolatutako mintegietan. Hau izan da gogoeta prozesuaren azken portua, Otsailaren 26ko Kongresua heldu aurretik.

Ibilbide emakorra izan da azken hilabeteotakoa, gogoeta hau hasi zenetik, lagun asko biltzea lortu baitugu: elkarteetan ibili izan direnak eta oraintxe ari direnak. Prozesuak berak mugimenduaren oinarriak sendotu ditu eta guztion artean etorkizunerako erronkak adosteko nahia piztu du. Hurrengo urteotan XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Oinarriparrak biltzen dituen txostenean jasotako gogoetaren emaitza, mugimenduaren erronka eta lan-ildo berrietan ikusiko dugu.

Ibilbide emankorra izan da azken hilabeteotakoa, gogoeta hau hasi zenetik, lagun asko biltzea lortu baitugu: elkarteetan ibili direnak eta oraintxe ari direnak

3berri

(pentsatzeko, hitz egiteko nahiz gozatzeko). Bazkaltzeko tartea labur gelditu zen askorentzako. Bestetik, mugimenduaren etorkizunari buruz hausnarketa sakona egiteko ilusioarekin.

Kongresua abian jartzea izan da hurrengo urratsa eta Topaberri honetan zehazten den moduan, ekin zaio gogoeta sakona egiteari eta datozen hilabeteotan izango da eztabaidan parte hartzeko aukera. Topagunetik gonbitea luzatzen dizuegu mugimenduko kide guztiei ekarpenak egin eta eztabaidetan parte hartzeko. XXI. MENDEKO EUSKARA ELKARTEAK, DIAGNOSITIK ERRONKETARA

Durangon urtarrilaren 23an egindako jardunaldietan jasotako ideia-jasatik egindako ondorioak laburbiltzen dizkizuegu ondoko lerroetan.

Hausnarketa beharra “Gelditu, pentsatu eta berriro hasi” esaldia behin eta berriro aipatu da; euskara elkarteetan gure buruaz birpentsatzeko, gure mugimendua berrasmatzeko, gogoa dago. Hausnartu beharrekoen artean:

• Pentsamendua,oinarriteorikoak

• Euskaraelkarteenetamugimenduarenizaera eta funtzioak.

• Diskurtsoa,mezua.

• Helburuaketaestrategiak.

• Antolaketa.

Hausnarketa hori euskara elkarte guztien artean egiteko eskaera badago ere, elkarte bakoitzak berea egin beharra duela azpimarratu da, tokian tokiko errealitatera egokitu beharra dagoela.Pentsamendua elikatu, diskurtso ausarta sortu eta lideratuDiskurtsoz ahul ikusten da oro har euskara elkarteen mugimendua (eta euskalgintza); batez ere arlo honetan eragin beharra nabarmendu da. Erabileran zentratu ditugu azken urteotako mezu guztiak eta motz (labur) geratu gara, ikuspegi orokorra eskaintzeko aukera galdu dugu. Ezagutza-erabilera-motibazioa ardatzetatik bakarrean gelditu gara. Armatu behar gara, arrazoiez, pentsamenduz eta ikuspegiz. Euskara elkarteen mugimenduaren iritzia politikoagoa izatea proposatu da, euskalduna izatearen eta euskaldunon komunitatearen ideien gainean ardaztua eta kontzientzia eta motibazioa lantzera bideratua. Euskaltasuna ereitera jo behar du euskara elkarteen funtzioak eta herri

Inprimategia: Gertu, Koop. (Oñati) • Diseinua:

Otsailaren 26an Topagunea eta Euskaldunon Elkarteen mugimendua osatzen duten 95 elkarteetako kideak elkarrekin bilduko gara Bilbon, XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresuan.

Kongresuaren egunean, Bilboko Alhondegiko Areto Nagusian bilduko gara, azken hilabeteotako hausnarketaren emaitza guztion artean konpartitzeko, baina festa giroa ere izango da geurean, eguerdiko bazkaritik hasita, eta arratsalde partean Bilboko Kafe Antzokian luzatuko den jaian.

Otsailaren 26an Euskaldunon Elkarte guztietako ehunka kide elkarrekin bilduko gara Bilbon, inoiz mugimendu honen baitan egindako bilkurarik jendetsuenean. Gogoeta jaiarekin uztartzeko topaketa izango da; etorkizunerako oinarri eta lan-ildoak adosteaz gain, mugimenduaren ospakizun handi bat egingo baitugu.

Ilusioa badago geurean. Euskaldunon Elkarteen Mugimen-duak etorkizunari gogotsu eta indartsu helduko dio. Badakigu asko dagoela egiteko, baina argi daukagu oso oinarri sendoa dagoela horretarako.

Hala ere, prozesu hau ez da Otsailaren 26an, Kongresuaren egunean amaitzen. Aitzitik, ibilbide luze baten hasiera besterik ez da izango. Orain arte hurbildu direnak, gogoz ari dira aurrera begira eta aurrerapauso berriak emateko baldintzak ematen direla ikusten dugu.

Horregatik, Euskaldunon Elkarteon Mugimenduko kideok in-darrak batzera goaz, jakinda, gure euskarri sendoena batzen gaituen ilusioa dela.

Otsailaren 26an Euskaldunon Elkarte guztietako ehunka kide elkarrekin bilduko gara Bilbon, inoiz mugimendu honen baitan egindako bilkurarik jendetsuenean

kro

nik

a

• Maketazioa: Alba Fatuarte

4

Gogo pizgarria eta buru astintzailea suertatu zait “Oinarriparrak adosteko Batzorde txikiaren txostena”. Mamitsua da eta ate asko zabaltzen dizkio eztabaidari. Izenburu nagusiak dioen bezala, oinarri sendoak eskaintzen dizkie XXI. mendeko Euskara Elkarteei.

Une egokian dator txostena. Mundua, euskal gizartea, euskalgintza eta Euskara Elkarteak berak asko aldatu dira, berauek sortu zirenetik. Ez aldatu bakarrik, bidegurutze batera ere iritsi dira. Durangon iazko urtarrilean buruturiko lan-jardueran nabarmendu zen bezala, Euskara Elkarteek beraiek beren burua birbideratu eta birpentsatzeko beharra sentitu dute, bizirik eta mugimenduan dauden seinale. Elkarteen errealitatearen eta egitekoen inguruko hausnarketa premiazkoa zen, helburu, funtzio eta funtzionamenduak indartu, birformulatu eta norabide egokian ipintzeko.

Txostenaren irakurketak oso sentsazio baikorrak eragin dizkit, hausnarketarako gaiak ongi formulatuta daude eta etorkizuneko estrategia gidatu beharko luketen ildo nagusiak ongi markatuta.

Hazkunde-krisi batean baino, garapen-krisi batean gaudela esango nuke; klabe baikorrean interpretatu beharko genukeen krisia. Izan ere, bazkide, langile eta boluntario sare zabala izan arren eta jarduera-gama zabala bideratu arren, Euskara Elkarteek beren burua krisian ikusi dute. Eta krisi hori, batez ere, bete behar duten funtzioaren eta garatu

beharreko lan-ildoen inguruan identifikatu da.

Azken urteotan, Euskara Elkarteen eragin-indarra eta ahalmena murriztu egin direla esango nuke. Lan profesionala gailendu egin da eta askotan, oso esparru jakinetara mugatu da: hedabideak edo zerbitzu eskaintza, esate baterako. Aitzitik, euskararen erabileraren aldeko mobilizazio sozialerako gaitasuna murriztu egin da, nahiz eta jakin, ez dela soilik Euskara Elkarteak ukitzen dituen gaitza, eta hausnarketa sakonak eta berritzaileak beharko direla. Hizkuntza normalizazio prozesua azkartze aldera, ezinbestekoa izango baita erabilera dinamikak indartuko dituzten ekimen mobilizatzaile berritzaileak sortzea, gure herrian hain gustuko ditugun ekintza “sinbolikoetatik” haratago. Errebindikaziotik erabilerara, sorkuntzara eta kontsumora egin behar dugu jauzi.

Horretarako, lan militantea eta borondatezkoa birdefinitu eta garai berrietara egokitu behar dute Euskara Elkarteek, partaidetzarako aukerak ugalduz eta zabalduz . Txostenean aipatzen den bezala “instituzioen eta eragile sozialen diskurtsoak auzitan” jarri behar dituzte eta horrekin batera, egiten denaren inguruko hausnarketa etengabe elikatu. Hemendik aurrera ere, Euskara Elkarteek oso oreka konplexua lortu eta mantendu beharko baitute: Elkarteen zuzendaritza, lan profesionala eta lan boluntarioa hobeto definitu

Topa! Gunea mugimenduan!

KIKE AMONARRIZ

Hizkuntza normalizazio prozesua azkartze aldera, ezinbestekoa izango baita erabilera dinamikak indartuko dituzten ekimen mobilizatzaile berritzaileak sortzea, gure herrian hain gustuko ditugun ekintza “sinbolikoetatik” haratago

5berri

eta uztartu; beren eginbeharrak, beste elkarte eta taldeenekin, instituzioekin, eta batez ere, udalen lan eta funtzioekin uztartu; kritika eta lankidetza batera eramanez, eta beren autonomia mantenduz. Eta eskarmentuak esaten digu, batzuetan, finantziazio beharrak zerbitzu-enpresa bihurtzera eraman dituela Elkarteak, eta ez beti profesionaltasun-maila egokiarekin. Bestalde, Udalek ere hainbatetan, beraiek zuzendu edo burutu beharko zituzketen lanak Euskara Elkarteei eman izan dizkiete, hobeto (edo/eta merkeago) egingo zituztelakoan. Honen eraginez, Elkarteon zereginik behinena beharko zukeen euskaldungoaren trinkotzea eta erabilera dinamikak azkartzea, maiz alboratuta gelditu izan da, ezintasunez edo erosotasunez.

Ez da erraza gizartea ilusionatzea eta parte-hartzaile bihurtzea. Lehen ez zen erraza –iragan denbora guztiak ez dira hobeak-, eta orain ere ez da, baina herri honek hamaika aldiz frogatu duen bezala, mekanismo egokien bidez posible da eta hori da Euskara Elkarteek lortu behar dutena. Txostenean bertan aipatzen dira lantegi horretan ezinbestekoak izango diren ezaugarrietako batzuk: proposamen positibo eta errealistak egitea, alderdi politikoen liskarretatik at kokatzea, erakundeekin lankidetzan aritzea baina behar denean salaketa eta presio soziala erabiliz, adostasuna desadostasunen gainetik aipatzea, etab. Era honetan, “tokian tokiko euskalgintzan nukleo izateko duten bokazioa” errealitate bihurtu ahal izango dute.

Ilusio hau da, Euskara Elkarteek berreskuratu eta herrietako indar euskaltzale guztiekin konpartitu behar dutena. Eta hori da guztiok Euskara Elkarteei eman behar diegun funtzioa, bestelako bilguneak sortzeko tentazioak alde batera utzita. Horretarako, komenigarritzat joko nuke, txosten hau onartzen den egunetik aurrera, Euskara Elkarteek, orain arte lortutako adostasunak eta konplizitateak sendotzea eta zabaltzea helburu izango duen elkarrizketa eta bisita epe bati ekitea Euskal Herri osoan.

Euskal Herri osoan idatzi dut, eta ez herriz herri, Topagunearen zuzendaritza funtzioa indartu behar dela uste dudalako. Zuzendaritza indartu, guztion eragin ahalmena ere indartzeko, baina Elkarte bakoitzaren autonomia guztiz errespetatuz, orain arte bezala. Ez ordea, alderdi politikoen ohiko egitura zentralizatuen eredua jarraituta. Kudeaketarako eredu horizontal eta parte-hartzaileak hartu beharko dira erreferentziatzat eta teknologia berriez baliatu komunikazioa eta partaidetza bultzatzeko. Eraginkortasunean eta trinkotasunean irabaziko duen sarea ehunduko da horrela.

“Mugimendu kontzientzia sortu” behar dela dio txostenak eta Topaguneari legitimitatea eman behar zaiola. Eztabaida prozesu honek horretarako balio izan duela uste dut. Topagunearen inguruan ilusioa sortu da, zabaldu dituen ideiekiko sintonia eta hausnarketa-prozesua bultzatu duten pertsonenganako konfiantza. Garbi dago “nagusiki zerbitzugintzan aritzetik zerbaiten irudi izatera” pasa behar duela Topaguneak. Bera da une honetan, hizkuntza normalizazioari begira, indarrak, ilusioak eta adostasunak bil ditzakeen euskararen inguruko erakunde nagusietako bat. Aukera eta erantzukizun horiek ditu, eta

komenigarritzat joko nuke, txosten hau onartzen den egunetik aurrera, Euskara Elkarteek, orain arte lortutako adostasunak eta konplizitateak sendotzea eta zabaltzea helburu izango duen elkarrizketa eta bisita epe bati ekitea Euskal Herri osoan

irit

zia

6

txostenean irakur daitekeen bezala: ”Euskararen komunitateak badu gidaritza argi baten premia eta Topaguneak bete dezake gabezia hori”. Hitz sendoak bezain astintzaileak. Eta aldamenean bi hitz: Pentsamendua eta artikulazioa. Horra hor mugimenduaren ardatz nagusiak. Eta horiekin batera helburuak eta egitasmoak finkatu behar, “alderdikeriez haratagoko euskaltzaleen bilgune artikulatua” osatze aldera.

Bide horretan, funtsezkotzat eta lehentasunezkotzat jotzen dut Topagunea Euskal Herri osoan artikulatzea. Horretarako, herri edo auzokako Euskara Elkarteen ohiko egitura eredutik aparteko antolaketa moduak pentsatu beharko dira, batez ere Iparraldera, baina baita Nafarroa edo Arabako hainbat zonaldetara begira. Topagunearen gidaritza sendo batek bakarrik ahalbidetu dezake jauzi kualitatibo hori ematea eta mugimendua Euskal Herri osora hedatzea. Ipar eta Hegoaldeko euskaldunen arteko harreman-dinamikak sendotzeko (eta kasu gehienetan, sortzeko) erakunderik garrantzitsuena bihur daiteke Topagunea.

Amaitzeko, Topagunea zoriondu nahi nuke, Euskara Elkarteon mugimendua, mugimenduan jarri duelako berriro. Kemena eta ausardia erakutsi dituelako, bai bere burua modu kritikoan aztertzean eta baita planteamenduak egiterakoan. Militante, euskaltzale eta profesionalen artean ilusioa (ber)pizten jakin duelako eta azken urteotan Euskara Elkarteon mugimendutik kanpo ibili garen, edo inoiz bertan ibili ez den hainbat jende erakartzea eta mugimenduan jartzea lortu duelako.

Hasteko, ez da gutxi. Topa, beraz, Topagunearengatik!

Kudeaketarako eredu horizontal eta parte-hartzaileak hartu beharko dira erreferentziatzat eta teknologia berriez baliatu komunikazioa eta partaidetza bultzatzeko. Eraginkortasunean eta trinkotasunean irabaziko duen sarea ehunduko da horrela

7berri

Iritziak hedabideetan irit

zia

Eguna heldu da euskaltzaleok eta euskaldunon elkarte guztietako kideak batzeko, eztabaidatzeko eta baita ospatzeko ere.

LA

Nd

ER

SO

LO

ZA

BA

LO

latu

a d

aka

r ots

aila

ren 2

6ak

UK

ald

izka

itu

rria

: uk

be

rri

AR

GIA

aldizkaria

MIK

EL IR

IZA

R

Aro sinpleago batetik gatoz, aldagai gutxirekin jokatu izan dugu, pentsatuz indar

guztia puntu batean jarrita Arkimedesen palankak mugituko zituela euskararen oztopo guztiak. Orain osagai gehiago

hartzen ditu analisiak eta neurri horretan aberasten ari da. Zailtzen ere bai, osagai guztiak bateratu behar baitira, bakoitzari

dagokion pisua emanda, gainera.

iturria: argia.com

Tribua h

ausn

arre

an

20.000 bazkide ditugu, eta hori sekulako potentziala da, uneren batean euskaraz bizitzeko hautu kontzientea egin dutelako. Euskaraz bizitzeko aukerak ematen dituen elkarte bati atxikimendua eta dirua emateko prest dagoen jendea da. (...) Beraien kezkak jaso eta euskaraz bizitzeko duten gogoa bideratu, hizkuntz komunitatea indartzeko. Azaleratu egin behar ditugu bazkideak

KA

RM

EN

itu

rria

: BE

RR

IA

ber

ria

Bilboko Kongresuaren ondoren ekingo diogu Elgoibarko Izarraren etorkizunaren gaineko gogoetari. Orain arte egindako bidearen balorazioa egingo dugu ezer baino lehen, eta egindako bideak eman duena baloratu ondoren hasiko gara etorkizuna irudikatzen. A

Nd

ER

SO

RA

Lu

ZE

Elg

oib

ark

o I

zarr

are

n

eto

rkiz

unari

begir

a

Bar

ren

ald

izka

ria

8

Topagunea euskara elkarteen elkartea bezala, batzen gaituena jasotzen duen erakundea izatea, helburu baten alde norabide berean arraun egiten duen itsasontzia

AurTen abiatutakO Prozesuak ilusioAren

Garrak piztuko ditueN

Esperantza daukAt

gazte jende pilo bat lanean ikusten dut. Inguruko erdaldunekin sentsiberatasuna primeran landu dugu eta gure elkartea errespetatu eta baloratu egiten dute. Gure herrian gero eta gune gehiago dago euskaraz bizitzeko. Txosten honetan planteatu diren ildoak errealitate bihurtzeko bidean daude; ametsa zirudiena errealitate bihurtu da

Topagunea gizarte zein nazio mailan zabal dadin, bestelako herri mugimenduak bilduz; kolaborazio eta borondatezko sarea sor dezan opa egingo nioke

normaltasun osoz lan egiten eta ongi pasatzen duen elkartea izatea, hizkuntza normalizazio prozesuan konplizeak sentituz

elkarte bizi bat ikusten dut, herri erakunde, eragile eta banakoekin ederki saretua dagoena

NOLA IKuSTEN duZu ZuRE ELKARTEA ETA MuGIMENduA LAu uRTE BARRu? AMETSAK, ILuSIOAK ETA GOGOAK... LuRRALdEKAKO MINTEGIETAN EGINdAKO ARIKETATxOA

9berri

elkarte irekiago batean, mundura ateratzeko konplejo eta beldurrik gabe

herriko euskalgintzarekin batera sare bat osatu, diskurtso bateratu baten inguruan, euskaldunon indarra erakuts dezakeena eta euskaltzale erdaldunak integratzeko gai dena. Nazio mailan ere sare hori eratua ikusi nahiko nuke, denok norabide berean lanean

elkartea gaztez osatuta ikusten dut eta herriko txoko guztieten eragiten

argitze prozesu honen argi printzek mugimendua sendotzea. Elkartetik egingo duguna eta eragin dezakeguna perspektiba osoago batetatik egingo dugu. Oso lagungarria izan da eta izango dela uste dut.

10

2010eko Maiatzean sortu zen “Batzorde Txikia” eta zuzenean parte hartu duzu txostenaren sorreran. Nola bizi izan duzu lantaldearen hilabete horietako hausnarketa?

Asteko egunik onena larunbata da niretzat. Larunbata da atsedena, jarduera gustagarria eta lanastea orekatzeko unea. Niretzat larunbata bezalakoa izan da Batzorde Txikian parte hartzea: langintza ezberdina, ardura eta gozamena.

Nirea kanpo begirada izan da. Ez naiz Euskaldunon Elkarteetan militatu duen pertsona organikoa. Euskara Elkarteen lehen ezagupidea ikerketa baten karietara izan nuen, duela 18 urte. Kike Amonarrizen zuzendaritzapean Mikel Etxaburu ikaskidea eta biok hainbat euskara elkarte aztertu genituen Eusko Jaurlaritzako beka baten laguntzaz. Oso interesgarria izan zen aurkikuntza hura. Geroztik, hala ere, bi euskara elkarteko bazkide naizen arren, mugimendu honen periferian ibili naiz, gertu baina erabat murgildu gabe.

Asko gozatu dut, esan bezala, Batzorde Txikiaren prozesua kanpo begirada horren bitartez, behaketa lan interesgarria izan da: nork nola komunikatzen duen, zer dioen, zein min antzeman litekeen, zein ilusio…zer esan handia eta zer izan luzea duen jendea elkartu da: ahotsak, gorputzak eta edukiak.

Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren xedea gogora ekartzen da txostenean, “euskal hiztunen komunitate osasuntsu eta iraunkorra indartu eta elikatzea” eginkizun modura zehaztuz. Hizkuntza komunitatea indartzea horretan, zer funtzio dute euskaldunon elkarteek?

Berebizikoa. Herritartasun kontzeptuaren adiera sanoena aldarrikatu behar dugu: aktiboa den herritarra, bere inguruarekin engaiatuta dagoena eta parekideekin antolatua, artikulatua. Euskaraz bizi nahi dugunok XXI. mende honetan izaten

jarraitzeko bidea eskaini beharko luke Euskaldunon Elkarteen Mugimenduak. Ez kanpo faktoreengatik bakarrik (euskara, herrigintza, balioak…) baizik eta gutako bakoitzari merezi digulako (pertenentziak on egiten digulako, hazteko aukera ematen digulako, ongi pasatzen dugulako, barrua berotzen digulako).

Elikadurari, transmisioari berebiziko garrantzia ematen zaio. Jakintza metatua dago euskaldunon elkarteetan baina ez da jakin hori transmititzen. Balorazioetan agertu den hutsune nabarmenetako bat da. Gaur egun presak aurrea hartu digu. Dena da aktibitatea gure gizartean. Nekez hartzen dugu patxada detaileei erreparatzeko, agerikoa ez dena sumatzeko.

Goizetan ikastolara joateko azken minutuan berokia BERAK BAKARRIK lotu behar duela esan ohi dit Oihana

Nekane GoikoetxeaHUHEZIko Sorguneak ikertegiko kide eta Batzorde Txikiko partaidea

“Herritartasun kontzeptuaren adiera sanoena aldarrikatu behar dugu: aktiboa, inguruarekin engaiatuta eta artikulatua”

11berri

alaba txikiak. Alabarekin ikasi dut okerragoa izaten dela bera estutzea; arnasa hartu behar dudala eta itxaron etxetik garaiz irteteko.

Elikadura eta transmisioa 2. mailan geratu dira, beti daukagu zerbait urgenteagoa egiteko. Baina gure energia behera etortzen da jan ezean. Energia emango diguna behar dugu antolatu: jakintza metatua transmititu, osatu, berritu.

Eta zer funtzio jokatzen dute motibazioak eta ezagutzak? Izan ere, euskara elkarteen mugimenduan erabilera sustatzea lehen planoan egon da beti, eta motibazioaz ere maila batean edo bestean hitz egin den arren, erabilera bultzatzeko elkarte modura aurkeztu izan dira beti elkarteok.

Zergatik irauten dute giza-harremanek? Zergatik eusten diegu?

Zergatik da garrantzitsua gure familia? Eta lagunak? Eta euskara elkartea?

Bestetik, Euskaldunon Elkarteak zergatik izan daitezke garrantzitsu gure gizartean? Zeintzuk dira gure indarguneak? Zer daukagu emateko eta eskatzeko? Zergatik hartuko gaituzte aintzat boteregune sozial, ekonomiko eta politikoek?

Funtzioez hitz egiterakoan itaun horiek guztiak aztertuko nituzke.

Egite eta eragitearen arteko orekari ere erreferentzia ugari egin zaizkio txostenean. Hain zaila al da oreka?

Dudarik gabe indar handiagoa jarri da egiten besteengan eragiten baino. Euskaldunon Elkarteek bete duten esparruak sarritan uko egin dio eragiteari, gizartean beste sektore batzuengandik egon den eragiteko modua ez delako izan eraginkorra.

elk

arr

izk

eta

“Euskaraz bizi nahi dugunok xxI. mende honetan izaten jarraitzeko bidea eskaini beharko luke Euskaldunon Elkarteen Mugimenduak. Ez kanpo faktoreengatik bakarrik, baizik eta gutako bakoitzari merezi digulako”

12

Giltzarri izango da aurrerantzean eragiteko modu eraikitzaileekin asmatzea. Arte handia behar da horretarako, estrategia adimenduna, asertibitatea, errealismoa, pazientzia eta enpatiarako gaitasun handia.

Hori guztia landu egin behar da, horregatik da garrantzitsua janzte lana. Nerbio-sistema artikulatua behar da hezurdura eta giharrak ondo mugitzeko.

Ia 100 elkarteetan, 450 lagunetik gora profesionalki lanean, 1.400 boluntariotik gora eta 20.000 bazkidek osatutako masa kritiko indartsu bat ere daukagu, herriz herri sarea eraikiz. Ezin ukatu esperientzia eta azpiegitura badugula, baina guzti hau modu egokienean artikulatzen asmatzeak mugimendu hau beste puntu batean kokatuko luke.

Indargune garrantzitsuak dira, inondik ere. Amets egiten ausartu beharko ginateke, haurren dohainetara itzuli. Ingeniaritza eta poesia behar dira horretarako.

Euskaldunon Elkarteen mugimenduko kideoi batzen gaituen bilgunea sustatzeko, nazio mailako ahots bat modu eraginkorrean artikulatzeko premia dagoela aipatzen du txostenak. Herriz herri sortutako mugimendua izanik tokian tokiko autonomia da mugimendu honen oinarri nagusietako bat, baina lidergo baten beharra ere aipatu izan da hainbatetan. Nola uztartu bi alderdi hauek? zein funtzio bete beharko luke Topaguneak ahotsaren eta mugimenduaren artikulazioan?

Ez zaigu komeni XXI. mendean egitura hierarkiko bat eraikitzea. Elkarrengandik gertu daudenek inguruari erantzuteko duten autonomian dago gakoa, sare deszentralizatuak antolatzean. Elkarrengandik gertu egoteko moduak aldatzen joango dira, ordea. Gune geografikoak, afektiboak, zaletasunen araberakoak…irizpide ezberdinak konbinatu beharko dira.

Elkarrengandik gertu daudenek inguruari erantzuteko duten autonomian dago gakoa, sare deszentralizatuak antolatzean

“Nerbio-sistema artikulatua behar da hezurdura eta giharrak ondo mugitzeko”

13berri

14

GOTZON BARANdIARAN

Euskalgintzak ebatzi

2010eko azaroaren 24 eta 25ean, Kontseiluak “Euskararen unibertsoak pauso bat haratago” jardunaldiak antolatu zituen Iruñeako Planetariumean. Lehen egunean euskararen egungo egoeraren diagnostikoa aurkeztu zelarik, zenbait ondorio sano argigarri mahai-gaineratu dira:

•Hizkuntz-politikak:Azken25urteotanEuskalHerriosokoinstituziopublikoetatikbideratutako hizkuntza-politikek bere horretan badiraute, euskara ez da egundo normalizatuko.

•Sektoreenazterketa:Hezkuntzaren,Heldueneuskalduntze-alfabetatzearen,lan-munduaren, hedabideen eta euskara elkarteen baldintzak aztertuta: Ez dago aldeko baldintza politikorik, beraz ez dago aldeko baldintza juridikorik ezta ekonomikorik ere. Ostera, baldintza sozialak oso aldekoak dira. Euskarazko kulturgintzari buruzko azterketarik aurkeztu ez bazen ere, ondorioak berdintsuak direlakoan gaude. Ez dago euskarazko kulturgintzaren aldeko baldintza politikorik, ez juridikorik ez ekonomikorik, baina euskal herritarren gehiengoak euskarazko kulturaren aldeko jarrera du.

Halandaze, zelan lortu genezake baldintza politiko, ekonomiko eta juridikoak aldekoak izatea?

Babes soziala baldintza politiko bihurtuta

Hizkuntza-politikak eta ondorioz kultura-politikak, euskalgintzak eztabaidatu, adostu eta gauzatu behar ditu. Ezin dugu hizkuntza-politika lau urterik lau urtera instituzio publikoetan agintean daudenen gidaritzapean utzi. Atzo Kulturaren Euskal Plana zena gaur Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratua da eta bihar Planaren Aldeko Herritartasun Kultura izango da edo auskalo beste zer. Eta bitartean azken 40 urteotan euskalgintzan eta euskarazko kulturgintzan lanean ari garen herri mugimenduok ez

dugu ezer erabakitzeko botere gunerik irabazi. Euskal herritarrak gure lanaren aldekoak badira ere, euskarari zein euskarazko kulturari baldintza politiko ekonomiko juridikorik bermatzen ez diotenek antolatutako foroetara joaten gara ekarpenak egitera.

Lau urtetik lau urtera instituzio publikoetan agintean daudenek proposatzen dituzten foroetan parte hartzeari utzi egin behar diogu. Foro horietako kide izanik, hizkuntza-politika zein kultura-politika gure esku ez daudela onartzen dugu, inoren gidaritza onartzen dugu.

Foro horien bultzatzaile diren instituzioetako agintariek eurek aitortzen badigute gure ekarpenak euren nahierara erabiliko dituztela, zergatik hartzen dugu parte morroi papera inposatzen diguten antzezlanetan?

Ez dezagun instituzio publikoen menpekoak diren Euskararen Aholku Batzorde eta enparauetan parte hartu, sortu ditzagun gure Euskararen Aholku batzordeak eta instituzio publikoek parte har dezatela baina gure

azken 40 urteotan euskalgintzan eta euskarazko kulturgintzan lanean ari garen herri mugimenduok ez dugu ezer erabakitzeko botere gunerik irabazi

15berri

gidaritzapean. Non dago euskararen eta euskarazko kulturaren aldeko masa kritikoa ez bada euskalgintzan? Non daude euskararen eta euskarazko kulturaren aldeko militanteak ez bada euskalgintzan? Non biltzen gara euskara erabili eta euskarazko kultura kontsumitzen dugunok ez bada euskalgintzaren inguruan?

Euskal Herriko instituzio publikoetan agintean daudenentzat euskara eta euskarazko kultura ez dira lehentasunezko, euskalduntzea ez dago eragile horien helburuetan. Zergatik onartzen dugu euren gidaritza? Zergatik uzten dugu hizkuntza eta kultura politika euren esku? Zerk eragozten digu euskalgintzako kideoi presio sozio-politikoa nahikoa egingo duen subjektu politiko bilakatzea?

Euskalgintza osotzen dugunok norberaren proiektua estrategikoena dela pentsatzeari utzi behar diogu eta euskararentzat eta euskarazko kulturarentzat estrategikoa zer den adostu behar dugu, auzolanean. Euskalgintza osotzen dugunok, nor bere aldetik, gogoeta sasoian gaude. Berandu orduko bildu, gogoeta horiek trukatu, eztabaidatu eta ebatziak hartzen has gaitezke. Euskalgintza osotzen dugunok euskararen eta euskarazko kulturaren aldeko subjektu politiko bilakatu gaitezke, instituzio publikoetan emango diren aginte aldaketak aldaketa, dagoena dagoela, datorrena datorrela, hizkuntza eta kultura politika geuk gidatuko dugula ulertarazi geniezaieke euskal herritarrei eta klase politikoari. Sinets dezagun horretarako gai garena, badugula nahikoa indar, auzolanean edozertarako gai garela, herritarrak alde ditugulako. Ostantzean, orain arte legez, erresistentzia lanetan iraungo dugu, nekaraziko gaituzte eta nekatuko gara. Idazleak froga ukaezinak bildu ditu: “Euskararen iraupena erresistentzia luze eta miresgarri baten ondorioa izan da eta izango da. Gure klase politiko nagusiak albora bota du euskara, ez zaio interesatzen kultura egiteko eta unibertsaltasuna hedatzeko tresna bezala. Euskararen historia marjinazio baten historia da. Eta politikoki eragin beharko dute euskaldunek, nik ez dakit nola baina, marjinazio horretatik ateratzeko. Euskarak ez du aurrera egingo munduko idazlerik onenak, munduko kantaririk onenak eta munduko bertsolaririk onenak edukita.”

Euskalgintzak hamarkadetan egin duen lan eskergak ematen dion zilegitasuna eta bermea aldarrikatu behar ditu euskal herritarren gehiengoa jabetu dadin geu garela Euskal Herrian hizkuntza-politika zein kultura-politika gidatu behar dugunak.

Euskalgintzak hamarkadetan egin duen lan eskergak ematen dion zilegitasuna eta bermea aldarrikatu behar ditu euskal herritarren gehiengoa jabetu dadin geu garela Euskal Herrian hizkuntza-politika zein kultura-politika gidatu behar dugunak.

irit

zia

“Euskalgintza osatzen dugunok, nor bere aldetik, gogoeta sasoian gaude. Berandu orduko bildu, gogoeta horiek trukatu, eztabaidatu eta ebatziak hartzen has gaitezke”

16

Objektiboki... euskara-subjektu bilakatu !

MATTIN IRIGOIEN

Beste inkesta soziolinguistiko bat eginen da beste urtean, eta baliteke oraingoan euskaldun deklaratzen direnen kopurua herritarren erdizpera pasatzea Baxenabarre eta Xiberoan. Kolpe bat gehiago, jakinik deklaratzeak ere ez duela ematen erabilera ahalaren segurtamenik.

Bizkitartean, iparraldeko haurren % 30ak eskolan euskaraz ikasten du. Horietan %5a dabiltza imertsio sisteman. Autonomian berriki egin inkesta batek erakutsi du D ereduko hiru haurretarik biek baizik ez zutela hizkuntza gaitasun maila bat gainditzen, B ereduan hiruetarik batek, haurren hamarretarik zortzi edo dabiltzelarik eredu horietan. Ikus orduan zer emanen duen hemen hamarretarik zazpik euskararik ez badakite badenez, beste hiru horietarik baten erdia D ereduan...

UNESCOk erran berri du iparralde honetan, euskara gal bidean dela (oso arriskuan).Marrazki beltza margotzen dut, eta ez da gure artean politikoki zuzena horrela mintzatzea. Omenaldikrazian gabiltza denik ere euskaltzaleen artean, eta ahaleginak eskertzen dira, egiten diren entseguak hanpatzen, eta kritika motzak biziki gaizki hartzen, egileak isolatzen, erre ditezen berek anuntziatu infernuetan.

Alta, helburua euskaraz bizitzea bada...

Abertzaleak izan badira motorrak euskararen salbatzeko tresnen sortzeko unean, ikastolak, gau-eskolak, irratiak, kultur elkarteak - eta egin izan dena itzela izan da -, salaketa eta delegaziorako gailu izan dugu gehienik euskara. Euskaldun zaharren gazte

errebelde multzoa masiboki alfabetatzea ez dugu kausitu azken 20-30 urte hauetan.

Bada bizi izan dugun trauma hori, hizkuntz ordezkatze basa bat frantses eskoletan sartzean. Duela hiru belaunaldi euskal elebakar zirenak, frantses monolingue dira orain. Gaur oraino, euskara gure analfabetasunaren agiria da, gure jatorriari lotu problema psiko eta skizo bat, eta frantsesa aldiz, modernotasuna, askapen ekonomiko eta pertsonala, ezagutza soziala, …

Duela 25 urte, sendi zen elkarte sare sendo bat bazela, kultur deitu asteak antolatzen, sorkuntza edo esperientzia batzu bultzatzen. Euskal Kultur Erakundea sortu denetik, frantses egiturek dirustatu beraz onartu norabideetan garatzen dira lan ardatzak: ondarea, elebitasuna, profesionalismoa, sorkuntza. Elkarte mundu hura ere norabide horietan sartu da, helburuak eta norabideak berez inposatzen balira bezala.

Euskararen Erakunde Publikoarena ere garaipen itzela da, gure egoera kontutan hartuz. Baina borondatearen gainean finkatua denez, borondatearen pizten asmatzen ez badugu... Eta nago anekdotaz haratago

Euskal Kultur Erakundea sortu denetik, frantses egiturek dirustatu beraz onartu norabideetan garatzen dira lan ardatzak: ondarea, elebitasuna, profesionalismoa, sorkuntza. Elkarte mundu hura ere norabide horietan sartu da, helburuak eta norabideak berez inposatzen balira bezala.

17berri

irit

zia

ulertu behar direla bere lehendakariaren hitzak, Lartzabalen biltzen ginela Baxenabarreko hainbat herrietako hautetsi, euskararen aldeko engaiamendu bat hartzerakoan herriko etxeen izenean. Non eta han erran zigun deplauki, gehienik gibelatzen ari zen lurraldea zela Baxenabarre eta nolazbait mugitu behar genuela. Nola eta frantsesez, nork eta delako frantses eskola elebakar segregatzailearen oinordeko politiko zuzenak, nori eta euskaraz zerbait egitera ausartzen ziren hautetsi gaixo horieri ! Eta ongi heldu zaigu, ez gara burua altxatzera heltzen, intuizioz uste dut dakigula objektiboki galdua dugula, porrosken salbatzen ari garela, helburuak apaltzen, exijentzia maila desesperantzara ez erortzeko nibelean ezartzen...

Ez gaude bakean euskararekin, burua jankatua dugu lehen egunetik, eta edo sobera maitatzen dugu, edo hastio, gauza bera baita.

Bada zerbait konjuratzen jakiten ez duguna, objektiboki, gure jendeak, euskaldunak, bere hizkuntza eta iraganarekin bakea egin dezan, beldurrak eta ahalgeak huxa, eta naturaltasunez honen hautua egin, beretako, bere haurrendako, planetan ez delakotz beste lekurik hau egiteko, eta guk ere bizi bat baizik ez dugulakotz ororen buru.

Kontestua hau da, eta azken urteetako esperientziak profitatuz, estrategia eta molde bat adostu behar dugu :

− Egoera ukatzen xahutu energia libratzeko funtsezko zereginentzat, minorian garela onartuz, jendartean eta gure artean ere; minoriaren ikuspundutik, erran nahi baita homologazio bila joan gabe lan eginez.

− Euskaratik eta euskaraz pentsatzen duten guneak eta uneak sortuz, indarrak bilduz helburu xinple batzuen inguruan, gure arteko desberdintasunak asumituz eta onartuz oraingoan.

− Euskararen suspertzea aldaketa sozialaren bidetik baizik ez delakotz posible, guhaur hasiz, gure gustuko alorretan, besteeri buruz abiatzeko, politikoen kalkulu zurietarik libre, eta gure ekintzaren karga subertsiboaz jakitun.

Elkarte proiektua da hau, instituzioez kanpo, era autonomoz eta jendearen parte-hartze aktiboaz obratzeko...

Guti ginen, gehiago izateko frantsesez hasi ginen misionest edo moralista lana egiten, ohartu gabe frantsesez eman denborak euskara xuhurtzen zigula, eta ororen buru kopuruak ez dira minimora helduko.

Guti gara, euskaraz egin dezagun egitekoa, ez dakigu kopurua izango dugunez baina euskara aberatsago aterako zaigu, eta euskara, izanen garen subjektuak, egileak izanen da...

Amikuzen, beste leku batzuetan bezala, zerbait holako entseatzen dugu guk ere.

Euskararen suspertzea aldaketa sozialaren bidetik baizik ez delakotz posible, guhaur hasiz, gure gustuko alorretan, besteeri buruz abiatzeko, politikoen kalkulu zurietarik libre, eta gure ekintzaren karga subertsiboaz jakitun.

18

IKER MARTINEZ dE LAGOS

Bihar

“Zerbitzuetan baino gabezia gehiago sentitzen dut hausnarketan. Adibidez 10. urteurreneko jardunaldietan ikusten ziren aldagai berri batzuk; reflexio gogo batzuk... Nahiago nuke zerbitzu bat gehiago ematea baino, bat gutxiago ematea eta hausnarketa bide berri horiei sistema baten bidez heltzea”. Iñaki Arrutiren hitzak jaso zituen Larrun aldizkariak 2008 urtean Euskara Elkarteen 25. Urteurrenaren bueltan osatutako zenbakian.

“Bestetik, zer egin beharko luke Topaguneak? Kultur Errota garrantzitsua da, baina hori bere neurrira eraman behar da eta maila ideologikoan eta erreferentzialtasunean sakondu” zioen Juan Luis Arexolaleibak ondoren.

Laster hiru urte beteko dira Larrun aldizkariak antolatutako mahai inguruan (Larrun, 122.) iritzi hauek jaso zirela eta irakurri ahal izan genituela. Gerora (baita lehenago ere) sarri entzun ditugu Topaguneko kideok bazkideen aldetik antzeko hitzak eta iaz gaiari behar bezala heltzea erabaki genuen. Izan ere, gogoetari duela urtebete ekin bagenion ere, lehenago somatua zen beharraren ondorio izan zen 2010eko urtarrilean Durangon abiatutakoa. Beraz, bide luze batetik heldu gara otsailaren 26ko Bilboko geltokira, geltokia baino ez den bilkurara. Euskaldunon elkarteen gogoeta (Kongresu izena eman diogun gogoeta ariketa luzea) irudikatu genuenean izaera hori aurreikusi genion Bilbokoari, geltokia (tarteko helmuga, txirrindularitzaren zaleok nahiago baduzue), hausnarketaren lehen zati oso garrantzitsu baten bilgune izatea aurreikusi genuen eta; ez da bidaiaren bukaera. Izan ere, “nora?” galderari erantzun nahi izan diogu lehen zatian eta “nola?” galdera denon artean erantzuteko gelditzen zaigu oraindik ere.

Eta otsailaren 26tik aurrera, zer?

Tarteka tarteka horrelako gogoeta sakonak egiteko denbora hartzeak (“zerbitzu bat gutxiago, hausnarketarako sistema bati lekua eginez”, Iñakik zihoen moduan) balio izaten du mugimenduaren egoeraren irakurketa sakon bat egin eta, autokritikatik, indargune eta ahulguneen kontzientzia argia izanez, ditugun balio nagusiak norabide berrituan baliatzeko.

Erronka handiak jarri dizkiogu euskaldunon elkarteen mugimenduari lehen urratsean, hiztun komunitate osasuntsu eta iraunkor batek behar dituen erronkak eta mugimendu honetako kideok geure egin nahi ditugunak. Erronka horiei heltzeko tresnak esku artean ditugu, azken ia 30 urteetan izan ditugunak izango direla ez dugu zalantzan jartzen: Euskal Herriko herri, auzo eta eskualdetan (eta baita eskola, lantegi, lagunartetan,…) ongi errotuta dagoen euskaldunon elkarteen sarea, ezaugarri propioak eta aberatsak dituena eta baita lan egiteko modu zein estilo propioa ere. Tresna horiek dira etorkizuneko abiapuntua eta tresna horiek dira mugimendu honek dituen indargune nagusiak.

Erronka handiak jarri dizkiogu euskaldunon elkarteen mugimenduari lehen urratsean, hiztun komunitate osasuntsu eta iraunkor batek behar dituen erronkak eta mugimendu honetako kideok geure egin nahi ditugunak

19berri

irit

ziaDatozen hilabeteetan beraz, erronka horiei nola erantzungo diegun erabakitzeaz gain,

esandakoak praktikan jartzea dagokigu. Gure egite/eragite jarduerak orekatzeko urratsak ematea, gizartean eragile eta pizgarri izatea, herritar talde ezberdinekin lan zuzena egitea, barne elikadura sistema aberats eta emankorrak antolatzea eta mugimenduaren artikulazioan urratsak ematea dira hurrengo hilabeteetan lantzeko ditugun ildo nagusiak. Eta hori, beti egin izan dugun modura egingo dugu, urratsez urrats, euskara elkarteen sorreratik funtzionatu izan duen ereduari jarraituz: aitzindarien lanarekin.

Izan ere, lehenago aipatzen genituen mugimenduaren balio handienetako bat aitzindaritzarena da. Euskaldunon elkarteen mugimenduaren sorrera ezin daiteke ulertu aitzindarien ekarpenik gabe. Arrasateko AED hartzen dugu euskara elkarte aitzindari modura, egiteko modu berri bat ekarri zuen euskalgintzara eta eredu izan da mugimenduko kideontzako. Elgoibarko Izarra ere ezin dugu ahaztu, historia luzeko elkartea izanik, egokitzen asmatu zuelako eta ingurukoentzako erreferentzia izan delako urte askoan eta jarduera askotan. Donostiako Bagera lehen Mintzalagun egitasmoarekin, Bilboko Zenbat Gara askorentzat eredu den Kafe Antzokiaren sorrerarekin, Iruñeako Karrikiri Nafarroan erreferente argia, Gasteizko Geu elkartea Arabako proiektu komunikatibo aitzindariarekin, Arrasate Komunikabideak eta Ttipi Ttapa herri komunikabide eredu berri bat proposatuz, Kuadrilategi eta Euskararen Maratoia moduko egitasmoak martxan jartzeko ausardia izan zuen Lasarteko Ttakun, Arabar Errioxan lan eskerga egin duen Ttiki Ttaka elkartea edo 111 Akademia sortzearen aldeko apustua egin duen Manuel Larramendi Kultur Bazkuna, nork bere arloan eta eremuan aitzindari funtzioa jokatu izan duten beste hainbat elkarte aipa genitzake.

Elkarte guzti horiek ezagunak dira mugimenduan, baina euskara elkarte asko izan dira eredu beren lan-arloan edo beraien eremu hurbilenean. Guztiak aitzindari edo bide erakusle izan dira gainontzekoentzako. Ereduei jarraituz eraiki da mugimendu honen gorputza eta bihar ere, aitzindarien lanari esker ekingo diegu erronka berri(tu)ei. Mugimendua gorpuzteko eta artikulatzeko erronka dugu tartean, Euskaldunon Elkarteen mugimendu eragileago bat osatzekoa (garenaren neurrikoa) eta aitzindarien funtzioa honetan ere ezinbestekoa izango da hurrengo hilabete eta urteetan.

Azken urtean, Kongresuaren bueltan elkarte askotako lagunekin egoteko suertea izan dugunontzat, ibilera guzti honek balio izan digu mugimendu bat garela baieztatzeko eta duela hamarkada batzuk lehen euskara elkarteak sortu zituztenek zeuzkaten asmo eta gogoak bere horretan jarraitzen dutela ikusteko. Bihar, otsailaren 26tik aurrera, badugu egitekoa oraindik ere, baina indarberrituta gaude eta ez dugu zalantzarik egiten asmatuko dugula.

Mugimendua gorpuzteko eta artikulatzeko erronka dugu tartean, Euskaldunon Elkarteen mugimendu eragileago bat osatzekoa (garenaren neurrikoa) eta aitzindarien funtzioa honetan ere ezinbestekoa izango da hurrengo hilabete eta urteetan

Arlozabal 8 bis, 1. C , 48220 Abadiño, Bizkaia. T: 94 621 57 80 / F: 94 681 47 32

www.topagunea.org

943 783 309Zubillaga Industrialdea, 9

20560 OÑATI