martxoak 8 -...

8
2018ko martxoaren 16a, Ostirala Zenbakia: 476 Liburuak hartu eta oparitu Astelehenean abiatu zen euskarazko irakurketa eta liburute- gi publikoen erabilera sustatzea helburu duen kanpaina. Maiatzaren 31 arte, irakurriz gozatu ezazue! 2. ORRIA MARTXOAK 8 Tuterako manisfestaldian ere kalera atera ziren milaka emakume. F. PÉREZ-NIEVAS EMAKUMEAREN BOTEREA ‘Emakumeak planto’ Joan zen ostegunekoa zirraragarria izan zen, historikoa. Nafarroan, milaka emakumek egin zuten bat aldarrikapen feministarekin. 4-5. ORRIAK HISTORIAREN TXOKOA ‘FORGES’, UMOREAREN MARRAZKILARIA 8. ORRIA NAFARROAN BARRENA E-TRANSPYR C2C, PIRINIOAK BIZIKLETA ELEKTRIKOAZ 6. ORRIA

Upload: others

Post on 13-Aug-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: MARTXOAK 8 - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/03/16/ikasberri... · kurtzea da, euskaraz irakurtzea, ale-gia. Horretarako, herriko liburutegi

2018ko martxoaren 16a, OstiralaZenbakia: 476

Liburuak hartu eta oparituAstelehenean abiatu zen euskarazko irakurketa eta liburute-gi publikoen erabilera sustatzea helburu duen kanpaina. Maiatzaren 31 arte, irakurriz gozatu ezazue! 2. ORRIA

MARTXOAK 8

Tuterako manisfestaldian ere kalera atera ziren milaka emakume. F. PÉREZ-NIEVAS

EMAKUMEAREN

BOTEREA‘Emakumeak planto’ Joan zen ostegunekoa zirraragarria izan zen, historikoa. Nafarroan, milaka emakumek egin zuten bat aldarrikapen feministarekin. 4-5. ORRIAK

HISTORIAREN TXOKOA

‘FORGES’, UMOREAREN MARRAZKILARIA

8. ORRIA

NAFARROAN BARRENA

E-TRANSPYR C2C, PIRINIOAK BIZIKLETA ELEKTRIKOAZ

6. ORRIA

Page 2: MARTXOAK 8 - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/03/16/ikasberri... · kurtzea da, euskaraz irakurtzea, ale-gia. Horretarako, herriko liburutegi

22018ko martxoaren 16a, Ostirala

KULTURA Irakurzaletasuna

NAHASTE-BORRASTE

BERTSOLARITZA

Addams familia, Aldatzea komeni eta Unibertsolariak taldeak, Bardoetako finalera Nafarroako taldekako bertsolari txapelketa bere azken txanpan sartu da dagoeneko, joan zen asteburuan jokatutako saioen ostean.

Bigarren faseko azken hiru saioak jokatu ziren asteburuan eta horien ostean hiru taldek lor-tu dute Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenerako finalerako txartela. Baztan-Male-rrekako Addams familia, Leitzako Aldatzea komeni eta Lesakako Unibertsolariak izango dira martxoaren 24ko Lekunberriko finalean kantatuko duten hiru taldeak.

Ostiralean Erratzun Addams familia eta Topa Bardo kopa! taldeak izan ziren kantuan. Herri-ko Zubipunta taberna lepo bete zen eta saioa parekatua joan bazen ere, azkenean etxekoek lortu zuten haien bigarren puntua eta finale-rako txartela eskuratu. Ostiralean ere, Leitza-ko izan ziren Bardoak.

Etxeko Aldatzea komeni taldeak, Berako Ibar-din: Hiru ta lau dira zazpi taldearen bisita jaso zuen. 50 lagun izan ziren gaztetxean saioa segitzen. Hemen ere etxekoek eskuratu zuten jokoan zen puntua eta bi saioak irabazita, Lekunberriko finalerako sailkatzea. Azkenik, igandean Lesakako Arrano elkartean bigarren faseko azken saioa jokatu zuten Unibertsola-riak eta (Larraun da Araitz) Bi dozena taldeek. 50 lagunek segitu zuten saioa bertatik berta-

ra. Lesakarrek irabazi zuten saioa eta finale-rako sailkatu.

Horrenbestez, aurtengo Bardoek badituzte finalistak: Baztan-Malerrekako Addams fami-lia, Leitzako Aldatzea komeni eta Lesakako Unibertsolariak. Finala martxoaren 24an joka-tuko da, Lekunberriko Toki-Alai sagardote-gian. Hiru talde horietatik aterako da Bardoe-tako laugarren edizioko irabazlea. Finalerako zein ondoko afarirako txartelak dagoeneko sal-gai daude www.bertsosarrerak.eus webgu-nean.

2012an sortu zen Bardoak Nafarroako taldeka-ko bertso egitasmoa, herrialdeko bertso-esko-len sarea indartu asmoz. Ordutik, bi urtean behin antolatzen da.

ABIATU DA ‘IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU’Bi hilabetez Astelehenean abiatu zen euskarazko liburuen irakurketa sustatzeko ekimena, Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta

‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ kanpainaren irudia. UTZITAKOA

Diario de Noticias

Euskaltzaleen Topaguneak Ira-kurri, Gozatu eta Oparitu egi-tasmoaren edizio berri bat jarri-

ko du martxan, hamabigarrena, zen-bait euskara elkarte, udal, liburute-gi eta liburu dendarekin batera. Hainbat Udal eta Mankomunitate, Nafarroako Foru Gobernua eta Eusko Jaurlaritzaren kultura sailak zein eta Bizkaiko Foru Aldundia beharrezko babesleak izango dira.

Egitasmo honek, 12. urtez, herrita-rrak euskarazko liburuak irakurtze-ra animatuko ditu, irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz eta libu-rutegi publikoen zerbitzuen erabi-lera sustatuz. Horretarako, besteak beste, parte hartzea saritzen du, libu-ruak erosteko abantaila ekonomi-

koak emanez, eta liburua opari bihurtzera gonbidatuz.

Egitasmoa tokian tokiko euskaltza-leen elkarteen, Udalen, liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker burutzen da, eta herrietako eragi-

leen arteko harremanetarako tres-na izan nahi du.

Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu erraz emanda parte hartu daiteke:

1) Irakurri. Lehenengo pausoa ira-

kurtzea da, euskaraz irakurtzea, ale-gia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edo-zein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.

2) Gozatu. Liburua irakurri, libu-

XEHETASUNAK

3 Bi hilabetez: Martxoaren 12an

abiatu zen “Irakurri, Gozatu eta

Oparitu”ren 2018ko edizioa, eta

maiatzaren 31n amaituko da.

Hortaz, ia bi hilabete eta erdiko

iraupena izango du kanpainak

liburutegietan, baina erosketa-

txekeak liburu dendan erabiltzeko

epea ekainaren 15era artekoa

izango da.

3 Herriz herri: Aurten, Euskal Herri

osoko 45 herritan izango da

martxan ekimena eta nabarment-

zekoa da aurreko lau urteetako

herri gehienetan eskainiko dela,

egitasmoaren balorazio onaren

adierazle. Nafarroan, Ultzalmal-

dea, Lizarra, Burlata, Sakana,

Berriozar, Berriobeiti, Antsoain,

Atarrabia, Uharte, Aranguren,

Zizur nagusia, Malereka, Iruñea,

Leitzaldea, Barañain, Esteribar.

rutegira itzuli , eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den ira-kurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzai-nak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan era-biltzeko.

3) Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari. Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euska-razko beste edozein liburu %35 mer-keago erosteko aukera emango digu.

Horrez gain, apirila eta maiatza bukaeran, liburutegi bakoitzean 30€ko balioa duen txeke baten zozketa egingo da, hile horretan ira-kurle fitxa bete dutenen artean. Txeke berezi horrek, besteek beza-la, euskarazko liburuak erosteko aukera emango du. ■

Page 3: MARTXOAK 8 - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/03/16/ikasberri... · kurtzea da, euskaraz irakurtzea, ale-gia. Horretarako, herriko liburutegi

2018ko martxoaren 16a, Ostirala 3

IKASTETXEAK Vianako Erentzun Ikastola

IRAKASLERIAREN

GAITASUNAK HOBETZENHezkuntza garaikidea Vianako Erentzun Ikastolak Teachcom europar proiektuan parte hartu du, herrialde desberdinetako hainbat ikastetxerekin batera.

Maite Otero (Erentzun Ikastola) ‘Teachcom’ programako saioetako batean. UTZITAKOA

Diario de Noticias

Vianako Erentzun Ikastola, bes-te hamaika ikastetxerekin bate-ra, Teachcom europar

proiektuan parte hartzen ari da. Eki-menaren helburua, irakasleriaren konpetentziak hobetzea da, Europa-ko beste herrialdeetako irakasle eta hezkuntza zentroekin esperientziak partekatuz.

Vianako ikastolatik azaldu duten bezala, Teachcom (Teacher´s Com-petencies), Erasmus+ programaren baitan garatu den europar proiektua da. Ekimen honetan Nafarroako Ikastolen Elkarteak zuzenean parte hartzen du, eta elkarteko kideen

XEHETASUNAK

3 Kalitatea: Erentzun Ikastolak

kalitatea helburu izan du sortu

zenetik, izan ere, hauxe izan

da ikastolak definitu dituen zei-

nu nagusietako bat. Duela bi

urte, bermatuta gelditu zen

ezaugarri hau, kanpoko eba-

luazio auditoria batek egindako

frogen ondorioz, Deustuko

Unibertsitateak, Horreum Fun-

dazioak eta Ikastolen Federa-

zioak diseinatutako Kalitate

Eredu Integratua-Proyecto de

Calidad Integrado (KEI-PCI)

ekimenaren baitan.

artean, Erentzun Ikastolak ere. Elkarteak bosgarren aldia du Eras-

mus+ proiektuan parte hartzen due-la. Erentzun Ikastolako zuzendaria den Maite Santidriánen arabera, Teachcom proiektuak hezkuntzaren modernizaziorako bidea hartzen du, Europako eskola desberdinetako langileen arteko harremanak susta-tuz eta esperientziak partekatzeko espazio bat sortuz. Hala, programa-ren baitan hamaika erakunde des-berdin biltzen dira, tartean Hezkun-tza zerbitzuak, irakasleen heziketa-rako formakuntza enpresak eta ikas-tetxeak. Alde honetatik, Nafarroako ikastetxe honetaz gain, Turkiako, Errumaniako eta Lituaniako ikas-

tetxeak ere biltzen dira.

Aldaketetara egokitzearen garrantzia Teachcom proiektuaren baitan, “ira-kasleria, hezkuntza sistemako ele-mentu inportanteena” dela gogora-tu dute. “Eurena zein erakundeena da gizarteko erronka berrietara ego-kitzea, euren gaitasunak hobetzea eta konpententziak gehitzea, ikas-leei euren gaitasunak bere osotasu-nean garatzen laguntzeko, indibi-dualki zein gizarte mailan, sortzai-leagoak eta zoriontsuagoak izatea lortzeko”.

Gainera, “etengabeko garapenean eta globalizazio prozesuan dagoen

mundu honetan, dena azkar alda-tzen da, eta irakasleak abiadura berean aldaketetara egokitzeko gai-tasuna izan beharra daukate. Proiektu honekin, taldeko kide diren eta eremu desberdinetan lan egiten duten erakundeetako irakasleak aldaketa hauek atzematu dezaten nahi dugu, baita aldaketa hauek eskatzen dituzten konpetentziak garatzen lagundu ere”, azaldu dute antolatzaileek.

Europar proiektu honen aurkezpe-nean, Santidriánekin batera Nafa-rroako Ikastolen Elkarteko pedago-gia burua den Irene López Goñi eta Erentzun Ikastolako Maite Otero ere egon ziren. ■

Page 4: MARTXOAK 8 - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/03/16/ikasberri... · kurtzea da, euskaraz irakurtzea, ale-gia. Horretarako, herriko liburutegi

42018ko martxoaren 16a, Ostirala

GAUR EGUN Martxoak 8

EMAKUMEAREN ALDARRIA, BERDINTASUNA‘Gu geldituz gero, mundua geldituko da’ Nafarroako hiri eta herri andanak aldarrikapen femi-nistarekin bat egin zuten Emakumearen Nazioarteko Egunean

Milaka emakume elkartu ziren Iruñeko Sarasate pasealekuan, eguerdiko deialdian. JAVIER BERGASA

Diario de Noticias

Mundu osoko milioika emaku-mek bat egin zuten, joan zen martxoaren 8an, Emakumea-

ren Nazioarteko Egunerako deituta zegoen greba eta manifestaldi femi-nistarekin. Nafarroan ere milaka izan ziren berdintasunaren aldarria-rekin kalera atera zirenak. “Gu gel-ditzen bagara, mundua geldituko da” lemari jarraiki, Iruñea, Lizarra, Baz-tan, Malerreka, Zangoza eta beste hainbeste herriko kaleak jendez bete ziren, emakumearen eta gizonaren artean dagoen desberdintasun bide-gabea salatzeko. Lan arloaz harata-

Euskal Herri osoan

historikotzat eman zuten

martxoaren 8an

gertatutakoa

go jo zuen deialdia izan zen, izan ere, arlo pribatuan ematen diren desber-dintasun eta injustiziak ere erdigu-nean jarri ziren, ordaintzen ez diren eta “lana” bezala hartzen ez diren zaintza eta etxeko lanen arlora, esa-terako. Martxoaren 8ko manifestal-dia, greba eta, orokorrean, aldarria historiarako geldituko da, baina bidea ez da hemen amaitzen, gogo-ratu zen bezala. Izan ere, berdinta-sun osoa lortzeko oraindik egiteko asko gelditzen dela azpimarratu zen. Belaunaldi berriek feminismoaren lekukoa hartu eta bizitzako eremu guztietara eramateko lehenengo urratsak ematea ezinbestekotzat

ikusten da. “Muga guztiak gaindituko dituen

greba feminista bat proposatzen ari gara”, aldarrikatu zen Euskal Herri-ko Mugimendu Feministatik. “Gure aldarrikapenak lan munduaz hara-go doaz, lanaren kontzeptua birplan-teatu nahi dugu, eta horretarako zaintza betebeharrei eta kontsumoa-ri lotutako lanuztearen aldeko apus-tua egingo dugu, egungo eredu neo-liberal predatzaile, arrazista eta koloniala auzitan jartzeko. Bizi dugun lan eta gizarte gatazka ez da sekula konponduko ugalketaren ere-muari so egiten ez badiogu. Emaku-meek kalean, etxean, lantokian eta

eremu intimoan hartzen duten espa-zioa berriro moldatu nahi dugu. Gure borrokak lan esparrua, politi-ka, bizitza eta ekonomia zeharka-tzen ditu. Gure aniztasunetik zabaltzen dugu greba feministara-ko deia Euskal Herrian; alegia, gure gorputz, gure bizipen, gure adieraz-pen molde, munduan egoteko modu ezberdinen aniztasunetik. Jakin badakigulako zeharkatzen gaituzten desberdintasun eta prekarietateek patriarkatuaren borrokan, soldata-peko lan munduan, zaintzan, kon-tsumoan eta gure eskubideen erabi-leran leku anitzetan kokatzen gai-tuztela”.

Milioika emakume kalera

atera ziren euren

eskubideak

aldarrikatzeko

Page 5: MARTXOAK 8 - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/03/16/ikasberri... · kurtzea da, euskaraz irakurtzea, ale-gia. Horretarako, herriko liburutegi

2018ko martxoaren 16a, Ostirala5

Tafallako Udaletxeko plaza emakumez bete zen. AINARA IZKO Gazteluko plazan irakurri ahal izan ziren aldarrikapenetako batzuk. I. PORTO

Corellako Alhama institutuko ikasle eta irakasleak. UTZITAKOA Zaintzaren ardurarekiko berdintasuna aldarrikatu zen.

Gazte taldea, Iruñeko manifestaldian. J. BERGASA Lizarrako kaleak ere aldarrikapen feministez bete ziren. J. AZCONA

Page 6: MARTXOAK 8 - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/03/16/ikasberri... · kurtzea da, euskaraz irakurtzea, ale-gia. Horretarako, herriko liburutegi

62018ko martxoaren 16a, Ostirala

NAFARROAN BARRENA E-Transpyr C2C

National Geographic-entzat, bizikle-ta txapelketa hau munduko hobere-netako bat da. Txirrindulariak Rose-setik aterako dira eta Hondarribian izango dute helmuga, tartean 800 kilometro eta 20.600 metroko des-nibelari aurre egin beharko diotela-rik. Orain arte, munduko 25 herrial-de desberdinetako txirrindulari izan-go dira ibilbideko paisaia desberdin eta anitzez gozatuko dutenak. Nafa-rroari dagokionez, seigarren etapa izango da bertatik igaroko den lehe-nengoa, Jaca eta Orreaga artean dau-den 132 kilometroko ibilbidearekin.

Rosesetik Hondarribira, zazpi etapa eta 800 kilometrozKilometro gehien dituen etapa izan-go da, eta hirugarrena desnibelari dagokionez: 3.200 metro.

Halaber, hurrengo egunean Au- ritzetik irtengo da lasterketa Elizon-do aldera, eta hortik Hondarribira iritsiko dira parte-hartzaileak, las-terketaren helmugara. Bizikleta elektrikoez gain, Transpyr Coast to Coast-ek C2C Relay bezalako forma-tu berriak sartu ditu aurten. Azken honetan, bikoteka edo launakako tal-deetan arituko dira kirolariak, erre-lebo moduan. Hala ere, parte-har-tzaile gehien mantentzen dituen

modalitatea Transpyr Gran Raid MTB da, banakakoa eta etapaka osa-tuko dena. Modalitate bakoitzaren informazio eta xehetasunak, hala nola izen-ematerako bideak laster-ketaren webgunean aurkitu dai-tezke: www.transpyr.com.

Transpyr Coast to Coast (C2C) las-terketa Rosesetik aterako da Cam-prodon aldera (lehenengo etapa, 116 kilometro). Handik, La Seu D’Urgell ere iritsiko da (bigarrena, 119 kilomtro) eta El Pont de Suertera iritsiko da (hirugarrena, 115 kilome-tro). Ondoren Ainsa (laugarrena, 98 kilometro), Jaca (bosgarrena, 97 kilo-metro), Orreaga (seigarrena, 132 kilo-metro) eta Hondarribia (zazpigarre-na, 97 kilometro).

PIRINIOAK

BIZIKLETA

ELEKTRIKOANBizikleta-lasterketa

Transpyr Coast to Coast izeneko lasterketak moda-litate berri bat sartu du aurten: 250 kw-ko bizikle-ta elektrikoaren banakako modalitatea.

Iazko edizioko parte-hartzaileetako batzuk, Auritzetik ateratzen. CEDIDA

Diario de Noticias

Transpyr Coast to Coast (C2C) lasterketa, MountanBike bizi-kletan egin daitezken mun-

duko lasterketa hoberena bezala onartua dago. Pirinioak ekialdetik mendebaldera gurutzatuko duten 400 txirrindulari bilduko dira ber-tan ekainaren 10etik 16ra. Aurten ospatuko den bederatzigarren edizio honetan, nobedade garrant-zitsu bat dakar: bizikleta elektri-koen modalitatea.

E-Transpyr C2C-rako izen-ematea irekita dago jada, datorren apirila-ren 30a arte. Banakako izen-ema-tea izango da eta gehienez 250kw-ko motorea izanen dute bizikletak soilik onartzen dira, Transpyr Coast to Coast-eko arautegian azaltzen den bezala. Parte-hartzai-leek pedalkadak kudeatu beharko dituzte, kontutan hartuta antolat-zaileek bateriak errekargatzeko leku bat ezarriko dutela bigarren

anoa-gunean. Modalitate berri honen araute-

gian azaltzen den bezala, E-Bikeak soilik pedalkada uneetan erabili ahal izango dute laguntza elektri-koa. Hala, pedalei ematen ez zaien guneetan motorea aktibatuko duten mekanismoak ezin izango dira erabili. Lagundutako abiadu-ra, gehienez, 25 kilometro/ordukoa izango da.

Bizikleta elektrikoen merkatua gero eta zabalagoa da. Hala, iaz 25.000 unitate saldu ziren soilik Espainiako estatuan, 36 milioi euroko fakturazioa sortuz. Aurreko urteetako salmentekin alderatuz, izugarria izan da gorakada, jendar-tean modalitate honek duen onar-penaren erakusgarri. Aisialdian erabiltzeko soilik ez, eta bizikleta hauek lasterketa ofizialetan parte hartzen hasi dira dagoeneko, eta horren adibide argi dugu E-Transpyr C2C bezalako erronka gogor batean sartu izana.

Txirrindulari bat, aurreko edizioko seigarren etapan. CEDIDA

7 etapa, 800 kilometroko eta 20.600 metroko desnibela dauzka bizikleta-lasterketak. CEDIDA

Page 7: MARTXOAK 8 - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/03/16/ikasberri... · kurtzea da, euskaraz irakurtzea, ale-gia. Horretarako, herriko liburutegi

2018ko martxoaren 16a, Ostirala 7

KLASK!

IRUÑAKO ALEGRIA ETA DONI-BANEKO PEÑA TXIKIAK, UDA-LETXEAN. Joan zen astean, Joseba Asi-

ron Iruñeko alkateak Iruñeko Alegria eta Doni-

bane peñetako kide gazteenei harrera egin

zien Udaletxean. Ekimen honen eskutik, Iru-

ñeko Udaletxeak, Iruñeko Peñen Elkatearen

laguntzarekin batera, sanferminetako eskaile-

rako egunak haurrekin batera ospatu nahi ditu,

bakoitzak bere egoitzan egiten duen bezala,

txikienentzako aktibitatea aproposak antola-

tuz. Kasu honetan bi peñetako haurrak gon-

bidatu zituen, baina ez dira bakarrak izango.

Datorren apirilean izango da hurrengoa, eta

Iruñeko beste bi peñetako txikiak izango dira

Udaletxea bisitatuko dutenak. UTZITAKOA

MASKOTA BAT, ESKOLARA BIDEAN LAGUNTZEKO. Tute-

rako Udaletxeak antolatutako Eskolarako bideko maskota lehiaketako ira-

bazleek euren sariak jaso zituzten. Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako

lehiaketaren helburua bideen ezagutza zen, eta maskota egoki bat asmatzera-

koan, originaltasuna eta sormena saritu zituzten. UTZITAKOA

VIRGEN DE GRACIA BESTAK OSPATU ZIREN CARCARREN. Hotzak ez zuen Carcarreko

Virgen de Gracia bestaren ospakizuna hondatu. Aurten,

Karakarre gazte elkartea izan zen herriko bestei hasiera

ematearen arduradun. Elkartea, izan ere, bere ibilbideari

ekiteko tramite burokratikoan dago egun. 19 eta 20

urteko gazteen elkarte bat da, herriko musika taldeak

eta musikariak balioan jartzea helburu duena. Izan ere,

taldea osatzen duten guztiak dira musikariak edo abes-

lariak. MARÍA SAN GIL

Page 8: MARTXOAK 8 - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/03/16/ikasberri... · kurtzea da, euskaraz irakurtzea, ale-gia. Horretarako, herriko liburutegi

82018ko martxoaren 16a, Ostirala

HISTORIAREN TXOKOA Antonio Fraguas De Pablo ‘Forges’

UMOREAREN

MARRAZKILARIAMarrazkiak baino askoz gehiago 50 urtez, umorista grafi-ko madrildal honek bere tira komikoak argitaratu zituen, baita 30 liburu eta 3 film ere.

Forges, 2014ean Nafarroako Komikiaren Azokan eskainitako hitzaldian. IBAN AGUINAGA

Diario de Noticias

Antonio Fraguas De Pablo, Forges bezala ezagunagoa, joan zen hastean hil zen, humore grafi-

koaren arloan hutsune nabarmena utziz. Madrilen jaio zen, 1942ko urta-rrilaren 17an. Ama Kataluniakoa zuen eta aita Galiziakoa, Antonio Fraguas Saavedra kazetari eta idazlea hain zuzen ere. Bederatzi haurrideetatik bigarrena izan zen. Ikasle txarra izan bazen ere, biziki maite zuen Richmal Cromptonek idatzitako Guillermo Brownen liburuak irakurtzea. Batxi-lergoa, Telekomunikazio Ingeneritza (ez zuen amaitu) eta Gizarte zientzien ikasketak egin zituen, Madrilen. 1956an, 14 urte zituela, Televisión Españolan hasi zen lanean teknikari moduan. 1964an, Pueblo egunkarian argitaratu zuen bere lehengo marrazkia; 1967tik aurrera, Informa-ciones egunkarian hasi zen argitara-tzen. Urte horretan ezkondu zen Pilar Garrido Cendoya kazetariarekin; lau seme-alaba izan zituzten.

1970ean, Diez Minutos astekarian hasi zen kolaboratzen. 1973an, estu-dioko koordinatzaile zela, TVEko lana utzi eta umore grafikoan aritzera bide-ratu zuen bere jarduera profesiona-la. Bost egunkari eta sei aldizkaritan aritu zen umorista grafiko lanetan, besteak beste Hermano Lobo, Por Favor eta El Jueves umorezko aldizka-rietan eta Sábado Gráfico, Interviú eta Lecturas astekarietan. 1982tik aurre-ra, editorialeko txistea argitaratu zuen Diario 16 egunkarian, eta El Mundo egunkarian geroago. Egunkari honen zazpi sortzaileetako bat bazen ere, 1995ean utzi eta El País egunkariko editorialeko txistea sinatzen hasi zen.

Telebistari dagokionez, 1984an elkarlanean aritu zen Guillermo Sum-

BITXIKERIAK

3 Nafarroan: Forges bitan egon

zen Nafarroako Komikiaren

Azokan. Lehenengo aldiz

2011n eta bigarrenez

2014ean. Azken bisita hoone-

tan, umore grafikoan egin zuen

50 urteko ibilbidearen inguruko

hitzaldia eskaini zuen.

OGASUNARI AURRE EGITEN

3 “Pelikulazko” egoera batean:

Azken bi urtetan, GizarteSegu-

rantzaren Legearen 165 artiku-

lua moldatzeko borrokan aritu

zen Forges. Izan ere, “peliku-

lazko” egoera batean zegoela

erraten zuen: Ogasunari azken

lau urteetako pentsioa itzultzera

behartzen zuten. 16.000 euroko

ordainketa zen eskatzen ziote-

na, “79 urteko kotizazioa” egin

zuen egilea zela egozten ziote-

lako.

mersekin TVEko Y sin embargo te quiero saioan; Canal Sur eta Telema-driden ere lan egin zuen. 2014an, Peca-dores impequeibols telebista saioa zuzendu eta aurkeztu zuen TVEko La 2 kanalean. Irratiko zenbait progra-metan parte hartu zuen, Luis del Olmoren Protagonistas-en eta Javier Sardàren La Ventana-n besteak bes-te. Pepa Fernándezek zuzendutako No es un día cualquiera Radio Nacional de Españako saioan ere aritu zen. Bi film zuzendu zituen, País S.A. (1975) eta El bengador gusticiero y su paste-lera madre (1977), eta umorezko lau telesail, tartean Deforme semanal (1991) izenekoa.

Kostunbrismoa eta kritika soziala

Ezagutzeko errazak dira Forgesen binetak: pertsonaia sudur-handiak, buru-

soilak eta begi-irtenak, marra lodiko bunbuiloak testuaren inguruan, eta herri

hizkera, kaletik zuzenean jasotako hizkuntza eta asmatutako hitzak erabi-

liz. Forgesek bere garaiko ikuspegi kritikoa ematen du, hausnarketa eragi-

ten duten eguneroko bizitzako egoera eta pertsonaiekin. Haren umorea

garratza, errealista, kostunbrista eta gaurkotasunez betea da. Haren pertso-

naiek XX. mendearen bigarren erdiko eta XXI.aren hasierako Espainiako

soziologia eta idiosinkrasia irudikatzen dute. Ezagunenetako batzuk dira

Mariano, burges frustratua, eta bere emazte Concha; informatikan ezin

hobeki moldatzen diren herriko atsoak; funtzionario sakona; langileak esplo-

tatzen dituen nagusi ergela; politikari ustelak; mozkorra; uharte nimiño batean

bizi diren bi naufragoak, bakardadeari fantasiarekin aurre egiten diotenak;

eta Espainiako landa-eremuko Blasilloak.

IDATZI GAITZAZU...

HARREMANETARAKO Albiste, argazki, iradokizun edota bestelako infor-

mazioa helbide honetara bidali: AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tutera

Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]

DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA: 3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín Pérez-Nie-

vas, Juan Antonio Martínez, Miren Mindegia.