orrialde arteko biitastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2016/05/06/ikasberri-entero_20685.pdfaro...

8
2016ko maiatzaren 6a, Ostirala Zenbakia: 410 Oinez Pilota Jaialdia prest Lodosako Ibaialde Ikastolak eta Vianako Erentzun Ikastolak ekainan ospatuko den Nafarroa Oinez Pilota Jaialdia aurkez- tu zuten joan zen astean. 2. ORRIALDEA LIBURUAREN EGUNA Hilarion Eslava Ikastetxeko ikasleak, ‘On Kixote’-ren pasarteetako batzuk irakurtzen. D.N. ORRIALDE ARTEKO BIZITZA Ospakizuna Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, hainbat ekimen ospatu ziren Nafarroako ikas- tetxe, liburu-denda eta liburutegietan. 4 ET 5A. ORRIALDEAK HISTORIAREN TXOKOA HARRIET TUBMAN, ESKLABOTZAREN AURKA BORROKAN 8. ORRIALDEA NAFARROAN BARRENA NAFARROAKO MENDIEN HEGAZTI DIBERTSITATEA 6. ORRIALDEA

Upload: others

Post on 19-Jan-2020

8 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: ORRIALDE ARTEKO BIITAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2016/05/06/ikasberri-entero_20685.pdfAro digitala Belaunaldi berria paperetik urrunago dagoen arren, liburuaren osasuna ezin

2016ko maiatzaren 6a, OstiralaZenbakia: 410

Oinez Pilota Jaialdia prestLodosako Ibaialde Ikastolak eta Vianako Erentzun Ikastolak ekainan ospatuko den Nafarroa Oinez Pilota Jaialdia aurkez-tu zuten joan zen astean. 2. ORRIALDEA

LIBURUAREN EGUNA

Hilarion Eslava Ikastetxeko ikasleak, ‘On Kixote’-ren pasarteetako batzuk irakurtzen. D.N.

ORRIALDE

ARTEKO BIZITZAOspakizuna Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, hainbat ekimen ospatu ziren Nafarroako ikas-tetxe, liburu-denda eta liburutegietan. 4 ET 5A. ORRIALDEAK

HISTORIAREN TXOKOA

HARRIET TUBMAN, ESKLABOTZAREN AURKA BORROKAN

8. ORRIALDEA

NAFARROAN BARRENA

NAFARROAKO MENDIEN HEGAZTI DIBERTSITATEA

6. ORRIALDEA

Page 2: ORRIALDE ARTEKO BIITAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2016/05/06/ikasberri-entero_20685.pdfAro digitala Belaunaldi berria paperetik urrunago dagoen arren, liburuaren osasuna ezin

22016ko maiatzaren 6a, Ostirala

EKIMENAK

PILOTA ETA NAFARROA OINEZ, ESKUTIKOinez Pilota Jaialdia Ekainaren 4an ospatuko da Olaizola II-Iturriaga eta Artola-Untoriaren arteko partidua eskainiko duen jaialdia

Antolatzaile, gonbidatu eta ikasleak, Pilota Jaialdiaren aurkezpen ekitaldian. UTZITAKOA

Diario de Noticias

N afarroa Oinez proiektuak bere ibilbidean barna gara-tzen eta osatzen joan da. Gaur

egun, Nafarroa Oinez natura da, literatura, kultura, artea… eta, nola ez, kirola ere. Kategoria honen barruan kokatzen da joan zen astean Ibaialde Ikastolan prentsau-rrekoan aurkeztu zen Nafarroa Oinez 2016 Pilota Jaialdia, datorren ekainaren 4ean ospatuko dena, arratsaldeko 16.30ean, Lodosako Udal Frontoian.

Pilota Jaialdirako partidu hauek antolatu dira: Lizarrako eta Lodo-sako pilota eskolen arteko parti-duak; Nafarroako eskupilotako Lau Terdiko Txapelketako partidua, Begoetxea VI eta Victor pilotarien

artean; eta partidu nagusia, Olaizo-la II eta Iturriaga, Artola eta Unto-riaren aurka.

Honetaz gain, Lizarraldeko Pilo-tari nabarmenak omenduko dira ekitaldian: Vianako Alonso, Pipaón,

Pirín I eta Pirín II; Lodosako Erául, Agustín Esparza, Gregorio Esparza, José Esparza, Nene, Antonio Resa-no, Antoino Sota, Patxo eta Chelis; Leringo Otermin; Lizarrako Andue-za, Martínez, Patxi Ruiz eta Pablo

Urrizelki; Abarzuzako Íñigo Pascual eta Jesús Pascual; Ameskoako Gon-zalo Morán, Jorge Yániz eta Pedro García; Arizalako Jorge Yániz; Eula-teko Alfonso Martínez eta Pérez de Eulate; Bakedanoko Alfredo Baler-

NABARMENTZEKO

3 Antolatzaileen hitzak “Hartu,

Tenka, Tira! lema honekin

Nafarroa Oinez 2016tik anima-

tu nahi zaituztegu gurekin

batera soka hartu eta tira egi-

tera gure hezkuntza proiektuak

irmotasunez finkatzeko, eta

gure hizkuntza Ebroko Harane-

tik zabaltzeko, Vianatik San

Adrianera; Aras, Bargota,

Armañanzas, Desojo, Torralba,

Sansol, Los Arcos, Mendavia,

Lodosa, Sartaguda, Andosilla,

Sesma edota Carcarretik

pasatuz. Soka honek, geogra-

fikoki bananduta dauden bi

ikastola lotzen ditu, behar ber-

dinak ditugulako eta gaur inoiz

baino gehiago kalitatezko

euskal hezkuntza batean

sinesten dugulako, lanean

jarraitu nahi dugu”.

di; Zudaireko Andueza anaiak; Otei-zako Martínez de Eulate; eta Sarta-gudako Víctor Espinosa, Felipe Mangado, Ricardo eta Luis Sola.

ETB-1ek emitituko du partidua eta hurrengo egunean LA SEXTAn iku-si ahal izango da.

Sarrerak eskuratzeko bi era dau-de: telefonoz, 602 260 766 zenba-kian; edo leihatilan bertan. Aldez aurretik erosita, sarrerak 22 euro-tan jarriko dira; 25 eurotan leihati-lan erosiz gero.

0 ilarako sarrerak, laguntzeko 0 ILARAKO sarrerak erosiz lagun-du daiteke, horretarako 0 ilarako sarrerak eros daitezke edo hauen balioa kontu korronte hauetan sar daiteke kontzeptuan ‘0 ILARA’ adie-raziz.

Page 3: ORRIALDE ARTEKO BIITAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2016/05/06/ikasberri-entero_20685.pdfAro digitala Belaunaldi berria paperetik urrunago dagoen arren, liburuaren osasuna ezin

2016ko maiatzaren 6a, Ostirala 3

EKIMENAK Argia Ikastola/CP Griseras

UDABERRIARI ONGI-ETORRIA, PEDALEI ERAGINEZNazioarteko eguna Erriberako Recicleta eta Corellako Biciclistas kolektiboek sustatuta, Argia Ikastolako eta Tuterako Griseras Ikastetxeko ikasleek bizikleta martxan parte-hartu zuten

Parte-hartzaile taldeetako bat, El Bocal eremuan. D.N.

Diario de Noticias

Joan zen apirilaren 24ean Uda-

berri Besta ospatu zen Tutera-ko Argia Ikastolan. Ekitaldian,

halaber, Tuterako Griseras Ikas-

tetxe Publikoko haur, irakasle eta gurasoek ere parte hartu zuten,

Pedalaldi Handia izeneko ekime-nean. Hala, Erriberako Recicleta

elkarteak antolatzen duen ekime-

na da hau, Corellako Biciclistas elkartearekin elkarlanean.

Bere jarduerak Espainian ere

garatzen dituen elkarte honek hirian bizikletaren erabilera sus-

tatzearen alde lan egiten du. Nazio Batuen Erakundeak apirilaren 19a

ZIRKUITU BERRIA

IBILBIDE OSASUNTSUA

3 Bizikleta zirkuitu berria: Corellan

bizikleta zirkuitu berria estreina-

tu zuten joan zen hilaren 30ean.

La Estanca parajean kokatuta,

Corellako Biciclistas Elkarteak

sustatutako eremua da.

3 Ezaugarriak: Zirkuituan hainbat

gauza aurkituko ditu bisitariak:

Informazio panela, bi kilometro-

tako luzera duen zirkuituan

kokatzen diren 8 gailu; ariketa

sorta atletikoetako entrenamen-

duetarako balizak, atseden ere-

muak, eserlekuak eta mahaiak.

Bizikletaren Nazioarteko Eguna izendatu dezan egiten ari den

kanpainaren baitan, Bizikletaren

Erabileraren Plan Estrategikoa garatu dute. Kanpaina honen bai-

tan antolatu zuten, bada, Pedalaldi Handia ekimena, zeinen baitan Argia Ikastola eta Griseras bildu

diren. Ibilaldia Erriberako El Bocal izeneko eremuan barrena egin

zuten, udaberriaren lehenego

eguzki izpiei bizikleta martxarekin ongi-etorria eginez.

Parte-hartzaileek lorategiak, jau-

regia, ermita eta ibilbidea ezagutu zuten eta, indarberritzeko, gosari

oparo batetaz gozatu zuten buel-tan. Denetara, 12 kilometroko ibi-

laldia egin zuten, adin guztietara-ko egokia zen bide lau eta atsegi-

nean barrena.

Bestelako aktibitateak

Bizikleta martxara joan ez ziren

haurrek bestelako jardueraz gozat-zeko parada izan zuten: sukalda-

ritza tailerra, non gaileta tarta gozoa prestatu zuten, bazkariaren

ondoren jateko. Bestalde, galdara

lehiaketa ere ospatu zuten, sei tal-deren parte-hartzearekin.

Epaimahaian, Argiñe Korta

zuzendaria, Fernan Dominguez ikastolako ikasle baten amatxia,

Iñaki Jimenez DBH 4. Mailako ikas-lea; eta Iñaki Vergara ikastolako

guraso ohia egon ziren. Patataren zaporea, haragiaren puntua eta sal-

daren kalitatea baloratu ondoren,

sariak banatu zituzten. Epaimahaiak aukeratutakoak

mandarra bat eta egurrezko goila-

ra pirograbatua eraman zuen sarit-zat, bozketa bidez aukeratutako

galdararen egileek Castejoneko paint-ball-ean aritzeko zortzi

pertsonentzako sarrerak eraman

zituelarik. Bizikleta martxaren ondorengo

bazkarian 120 pertsona bildu ziren.

Erran beharra dago, Dortoka tal-deak eraman zuela galdara onena-

ren saria eta Izarrak kuadrillak herritarren saria. ■

Page 4: ORRIALDE ARTEKO BIITAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2016/05/06/ikasberri-entero_20685.pdfAro digitala Belaunaldi berria paperetik urrunago dagoen arren, liburuaren osasuna ezin

42016ko maiatzaren 6a, Ostirala

GAUR EGUN Liburuaren Eguna

IRAKURKETA, TRESNA HEZITZAILE BIKAINAAro digitala Belaunaldi berria paperetik urrunago dagoen arren, liburuaren osasuna ezin hobea dela erran daiteke, izan ere, gero eta esperientzia aberatsagoak eskaintzen ditu eta.

Haur bat, esku artean liburu bat duela, apirilaren 23an ospatutako liburu azokan. D.N.

Diario de Noticias

Joan zen apirilaren 23an Libu-ruaren Eguna ospatu zen. Aur-ten, gainera, data horrek bat

egin zuen Miguel de Cervantes idazle espainiarraren heriotzaren urteurrenarekin. Nafarroan, hain-bat ekimen ospatu ziren han eta hemen, betiere irakurketa susta-tzera bideratu zirenak. Parte-har-tzea eta liburuen erosketa nagusi-tu ziren ekimen hauetan.

Jende gehien bildu zituen jardue-ra Iruñeko Carlos III. etorbidean

Argitaletxeek edizio

berritzaileak egiten

dituzte irakurle gaztea

erakartzeko

ospatu zena izan zen. Bertan, 17 liburudendek euren salmenta pun-tuak ezarri zituzten, %10eko behe-rapenekin eta erosketa bakoitzaga-tik lore bat oparituz. Denetara 4.000 lore baino gehiago banatu ziren, prestatu ziren guztiak; eta urtero bezala motz gelditu zen lore sorta, izan ere, postua itxi baino askoz ere lehenago agortu ziren.

Elena Eslava, Diego de Haro Nafa-rroako Liburuzainen Elkarteko lehendakariak, eguraldi onari eta azoka eguna larunbatean izateko erabakiari egotzi zion jardueraren

arrakasta, izan ere, iaz baino askoz ere jende gehiago bertaratu zen.

Salementa postuez gain, Iruñeko 10 liburutegi publikoek ere euren txokoa izan zuten, non ipuin kon-talariak, poesia errezitaldiak, bertso musikatuak eta globofexia tailer bat eskaini ziren. Halaber, On Kixote-ren pasarte batzuk ere ira-kurri ziren, iruindarrak liburuak begiratu bitartean entzun ahal izan zituztenak. Joseba Asiron Iruñeko alkatea ere bertan egon zen.

“Bederatzigarren urtea da hau antolatzen dugula eta esan daiteke

dagoeneko tradizio bat dela”, azpi-marratu zuen liburu-saltzaile elkartearen ordezkariak. “Esfor-tzuak merezi izan du. Azken urtee-tan helduei zuzendutako liburu sal-mentak behera egin duen arren, liburu digitalaren konpetentzia medio, azken aldian zifrak “oreka-tu egin dira eta gorantz doa libu-ruen salmenten joera”.

Irakurle gazteak Haur eta gazte literaturaren kasuan, ordea, ezin daiteke berdi-na erran. Izan ere, inoiz baino osa-

Haur eta gazte literatura

osasuntsu dago eta

salmentek gora egin

dute azken urteetan

Page 5: ORRIALDE ARTEKO BIITAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2016/05/06/ikasberri-entero_20685.pdfAro digitala Belaunaldi berria paperetik urrunago dagoen arren, liburuaren osasuna ezin

2016ko maiatzaren 6a, Ostirala5

suntsuagoa dago eta gero eta irakur-le gehiago biltzen ditu, lehendaka-riaren erranetan. “Haur literaturan liburu benetan ederrak argitaratzen dira. Liburu politak, interaktiboak eta oso erakargarriak dira”, azpima-rratu zuen.

Aurten, liburu saltzaileek On Kixo-te klasikoa gomendatu zuten, bai haurren bai helduen bertsioan, data seinalatua dela eta.

Liburutegi publikoen eskaintzari dagokionez, Iruñeko Udaletik adie-razi zutenez “gaur egun liburutegie-tan dagoen eskaintza azpimarratu nahi da, erakutsi, ez soilik liburu maileguen arloan baizik eta eskaint-zen diren esperientziak direla eta”.

Programari FEAPS elkarteak (Adi-men urritasuna daukaten pertso-nak eta euren familiak biltzen dituz-ten Nafarroako Elkarteen Federa-zioa) eskainitako hitzaldi batekin abiatu zen. Hitzaldia, gaitasun urri-tasuna daukaten pertsonei zuzen-dutako irakurketa errazaren ingu-rukoa izan zen. Halaber, On Kixote-ren pasarteak irakurri zituzten adi-bidetzat.

Ondoren, ipuin kontalariaren txanda izan zen, Kyokan elkarteak koordinatuta. Andoni Ercilla poe-tak errezitaldi musikatu bat eskai-ni zuen, Miguel Hernandezen Nanas de la Cebolla eta Elegía irakurriz; baita Hedoi Etxarte eta Itxaro Bor-da euskal poeten olerki bana ere.

Arratsaldean, liburutegi publikoe-tan jarduten duten 17 irakurketa klubetatik bostek topaketa bat anto-latu zuten, euren esperientziak kon-tatzeko, irakurketa sustatzeko kanpainak partekatzeko eta hilabe-tez hilabete irakurleak mantentzeko egiten duten jardunaren inguruan hitz egiteko ere.

Globofexia tailer bat ere eskaini zen, txikienentzat. Halaber, Bertso-nautak ikuskizuna eskaini zen, non musikak eta poesiak bat egin zuten soinuen bitartez bidatzeko.

Liburuaren Egunarekin bat eginez, Iruñeko Udalak Pamplona-Iruña, irudiak eta hitzak liburuaren 600 ale banatu zituen doan. 1996an edi-tatutako Jose Maria Romeraren lan hau katalogoz kanpo zegoen 2006tik, eta orain berriro argitara-tu da.

Jatorria Liburuaren Eguna 1616ko apirilaren 23an Miguel de Cervantes eta William Shakespeare hil egin ziren. Arrazoi hori dela-eta, literatura uni-bertsalerako hain sinbolikoa den data hori hautatu zuen UNESCOren Konferentzia Orokorrak liburuari eta haien egileei mundu-mailako omenaldia eskaintzeko, eta guztiei adorea emateko, gazteei bereziki, irakurketaren plazera ezagutu deza-ten, eta sortzaileek gizartearen aurrerabidean nahiz gizadiaren kul-tur aurrerabidean emandako laguntza ordezkaezina errespeta dezaten.

Cadreitako Ikastetxe Publikoko ikasleek ere Liburuaren Eguna ospatu zuten. M.A.GALILEA

Burlatako liburutegian ipuin-kontalaria izan zuten. O. MONTERO

Page 6: ORRIALDE ARTEKO BIITAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2016/05/06/ikasberri-entero_20685.pdfAro digitala Belaunaldi berria paperetik urrunago dagoen arren, liburuaren osasuna ezin

62016ko maiatzaren 6a, Ostirala

NAFARROAN BARRENA Mendiko fauna

Birding Nafarroa “eskaintza klub” bat da; Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamen-tuak sortutakoa da, Foru Komuni-tatean turismo ornitologikoa sus-tatzeko eta garatzeko.

Eskaintza bideratzeko hegaztiei behatzeko hainbat leku gomenda-tu hautatu eta prestatu dira, eta, halaber, zenbait zerbitzu profesio-nal antolatu eta eratu dira, proiektuan integratu direnak: osta-laritza-zerbitzuak, gidak eta agen-tziak, esaterako.

Bestalde, turista ornitologikoa-

‘Birding Nafarroa’, hegaztien inguruan gehiago ikastekorentzat informazio zerbitzu bat sortu da, Hegaztien gaineko infor-mazio sarea deitzen dena. Hori honako hauek osatzen dute: Nafa-rroan zehar banatuta dauden hegaztien gaineko hainbat infor-mazio puntuk, bulego nagusi batek eta informazio eguneratu zabala eta zehatza biltzen duen web orri honek.

Proposatzen diren hegaztien gai-neko informazio puntuak ondoren-go hauek dira: “Arroilen” Interpre-tazio Zentroa, Irunberrin; Otsaga-biko Naturaren Interpretazio Zen-

troa; Erronkariko Naturaren Inter-pretazio Zentroa; Orgiko Hariztiko Aisiarako Natur Eremua, Lizason (Ultzama); “El Bordón” behatokia, Vianan; eta Pitillasko Aintzirako Behatokia.

Proposatzen diren lekuak irizpi-de hauek jarraituz aukeratu dira : hegazti interesgarri asko daudela-ko, behatzeko baldintza onak eskaintzen dituztelako, haietara aise iristen delako eta hegaztiei tra-ba egin edo horiek arriskuan jarri gabe behatzea ahalbidetzen dute-lako. Gainera, horiek guztiek bes-te natura balio asko eskaintzen dituzte (fauna, flora eta geologia), eta oso ederrak dira paisaiari dago-kionez.

NAFARROAKO

HARKAITZ-

LABARRAKHegaztien aniztasuna Nafarroako biodibertsita-tea anitza da, eta aberatsa hegaztiei dagokie-nez. Hauek behatzeko hainbat proposamen dituzu hemen.Arbaiungo bideetako bat, behatoki ezin hobea hegaztiak ikusteko.

Diario de Noticias

Erraza da harkaitz-labarrak aurkitzea ia Nafarroa osoan, bai-na horiek ugariago eta ikusga-

rriagoak dira mendialdean, besteak beste, ipar-mendebaleko eremuetan (Urbasa, Lokiz, Kodes, Aralar, Andia), Pirinioaurrean eta Pirinioetan. Ere-mu horietan labar gehienak urak indartsu higatutako kareharriaz osa-tuak dira; hegoaldean, aitzitik, igeltsuak eta buztinak dira arrunte-nak. Nabarmentzeko modukoa da Pirinioaurreko eremua harkaitz han-diak dituzten arroila asko daudelako. Bertan hegazti-fauna berezi bat bizi da. Ezagunenak Irunberriko arroila, Arbaiungo arroila eta Burgiko arroi-la dira.

Labarrak oso inguru interesgarria dira: zulo asko egoten dira eta horiek babesleku apartak dira hegazti asko-rentzat. Gainera iristeko zailak diren tokietan egoteak eta haietan barrena haize korronte indartsuak ibiltzeak

segurtasuna eskaintzen die harrapa-ri handiei, baita hegan hasteko erraz-tasuna ere.

Horrela, harkaitzak gehienbat babesleku gisa eta kumeak zaintzeko erabiltzen dira; elikagaiak inguruan bilatzen dira. Espezie deigarrienak, dudarik gabe, harrapariak dira. Laba-rretan honako hauek ugal daitezke: sai zuria, sai arrea, ugatza, arrano beltza, belatz handia eta belatz gorria. Guztiz bakana da aztore-arranoa. Gaueko harraparien artean daude hontz zuria, mozoloa eta hontz han-dia. Baina, halaber, badira beste hegazti batzuk, ez hain deigarriak, bai-na horiek bezain interesgarriak: malkar-sorbeltza, haitz-usoa, haitz-enara, enara azpizuria, harkaitz-zozo gorria, harkaitz-zozo urdina, buztan-gorri iluna, belatxinga mokogorria, erroia, bele txikia eta harkaitz-txola-rrea. Neguan zehar harkaitz-txoria eta mendi-tuntuna ere ikus daitezke goi mendia bezain altu ez dauden ere-muetako harkaitzetan.

Arrano bat, Nafarroako zeruan hegan. D. N.

Andia mendizerra, tontorretako batetik. J. BERGASA

Page 7: ORRIALDE ARTEKO BIITAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2016/05/06/ikasberri-entero_20685.pdfAro digitala Belaunaldi berria paperetik urrunago dagoen arren, liburuaren osasuna ezin

2016ko maiatzaren 6a, Ostirala 7

KLASK!

TUTERAKO MUSKARIAREN TXIRRINDU-LARIAK. Tuterako Muskariak bere denboraldi berriko

taldeen aurkezpena egin zuen duela gutxi . Klubak bost

kategoriatan banatutako 36 txirrindulari ditu: Promesas (4),

hasi berriak (6), alebinak (12), haur mailakoak (7) eta kade-

teak (8). Kirol zuzendariak hauek izango dira: Javier Lasan-

ta, Ruth Pérez, Julio Campoy, Pablo Rodríguez, Jesús

Alonso, Alfonso Pérez eta José Monreal. J.A. MARTÍNEZ

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS, LODOSAN. Hiru papilazoak Lodosako frontoian egon ziren eta haurrek pozez zoratu

egin ziren ‘Amalur’ ikuskizunarekin. Emanaldia Nafarroa Oinez 2016 bes-

taren baitan antolatu zuten Lodosako Ibaialde Ikastolak eta Vianako

Erentzun ikastolak. D.N.

TUTERAN, BARAZKIEI MEREZI DUTEN LEKUA EMATEN. Tuterako hiru sukaldarik

barazki freskoen garrantzia erakutsi zieten tuterar gaz-

teei, hainbat ikastetxetan emandako tailer baten bidez.

Barazkiak denboraldikoak eta eskuragarriak izatea

ezinbestekoa dela azpimarratu zuten sukaldariek, izan

ere, produktuarekin lotutako sukaldaritzaren oinarri

nagusia dira. Ekimena, Erriberako hiriburuko Turismo

kontseilaritzak antolatu zuen, Barazkien Jardunaldien

baitan. J.A. MARTÍNEZ

GAZTEDIAREN PLANA OSATZEKO IDEIAK. Lizarrako Gazte-

diaren Etxean inguruko gazteak gonbidatu zituzten duela gutxi, 2017-2019

Nafarroako Gaztediaren Planaren egituratzean zuzenean parte hartu zezaten.

Gazteak taldeka antolatu ziren eta euren interesekoak ziren gaiak landu eta bil-

du zituzten. M.G.

ARTISAUTZA ETA ERRALDOIAK. Iruñeko San Jorge auzoan

azken agurra eman zioten bestei joan zen astean. egunari artisau azoka

batekin eman zioten hasiera eta ondoren erraldoien topaketa ospatu

zuten kalez-kale. Txipi-txapa lehiaketa bat ere ospatu zen eta ondoren,

ausartenek korridore berria estreinatu zuten euren goitiberekin. I. PORTO

Page 8: ORRIALDE ARTEKO BIITAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2016/05/06/ikasberri-entero_20685.pdfAro digitala Belaunaldi berria paperetik urrunago dagoen arren, liburuaren osasuna ezin

82016ko maiatzaren 6a, Ostirala

IDATZI GAITZAZU...

HARREMANETARAKO Albiste, argazki, iradokizun edota bestelako infor-

mazioa helbide honetara bidali: AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tudela

Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]

DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA: 3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín Pérez-Nie-

vas, Juan Antonio Martínez, Miren Mindegia.

HISTORIAREN TXOKOA Harriet Tubman (1820-1913)

ASKATASUNAREN

BORROKALARIOnarpena Bere aurpegia AEBtako 20 dolarretan ager-tuko den lehenengo emakumearena izango da. Esklabo izandakoa, 300 pertsona askatzen lagundu zuen.

Harriet Tubman. D.N.

Diario de Noticias

Harriet Tubman (1820-1913) baz-terketa eta arrazakeriaren aurka borrokatu zuen Ameriketako

Estatu Batuetako emakume bat zen. Tubman hamaika anaia-arrebako sendi handi batean jaio zen, bere arba-soak Ameriketako Estatu Batuetara Afrikatik iritsi ziren XVIII. mende hasieran, esklabo bezala. Bere jabeak Araminta deitu zion baina berak Harriet izena hartu zuen, bere ama bezala. Haurtzaroa etxeko lanetan iga-ro zuen, baita landan ere. Hamabi edo hamahiru urte zituenean, jabeetako batek langile bat jotzera behartu zuen Harriet, eta berak ezekoa eman zuen. Ez hori bakarrik, langileari ihes egi-ten lagundu zion. Nagusiak gogor zanpatu zuen Harriet, konorterik gabe utzi arte. Jipoiaren ondorioz, Harrie-tek zorabioak jasango zituen bere bizitza guztian zehar; maiz lo gera-tzen zen nahi gabe.

1849an, bere jabearen heriotzaren ondorioz esklabo guztiak salduak izango zirenaren zurrumurrua zabal-du zen eta Tubmanek ihes egitea era-baki zuen. Bere senarrak ez zuen bera-rekin bate egin ihesaldian, bai ordea bere anaietako bik. Lurralde librera iritsi zenean, ordea, hegoaldeko lurre-tan utzi zuen sendia gogoan zuen. Hala, noizean behin bertara itzuli eta gainontzeko esklaboak askatzen laguntzen zituen. Bitartean, hotel batean lana aurkitu zuen. 1850ean egin zuen bere lehenengo bidaia eta bere aizpetako bat eta haren bi semeak ihes egitea lortu zuen. 1851n beste anai bat eta bere familia askatu zituen. Senarra askatzen saiatu zen baina aurkitu zuenean honek jada ez zuen ihes egin nahi, berriro ezkondua zen eta. 1850eko hamarkada bukae-

XEHETASUNAK

3 Esklabotza 1950eko hamarka-

dan: 1859rako, 18 estatutan

esklabotza debekaturik zegoen,

eta, 15etan, baimendua.

1850ean, ordea, Alabamak

independentziaren aldeko lehe-

nengo aldarria egin zuen eta,

berehala, Hego Carolinak eta

Mississippik ere independen-

tziaren aldeko hautua egin

zuten, esklabotza mantentzeko

era bakarra zelakoan.

3 Tubman, amama beltza: Moi-

ses Beltza, Amama Moises edo

Bere jendearen Moises bezala

ere ezaguna izan zen Harriet.

3 2020an, dolarretan: Dolarretan

agertzen den lehen emakumea

izango da Tubman. Emaku-

mezko esklaboaren aurpegia

paratuko dute Andrew Jackson

presidente ohiarenaren ordez

(billeteen atzealdean agertuko da

Jackson).

ran ia 300 laguni lagundua zien ihes egiten.

1869an Tubman Nelson Davis esk-labo ohi eta Batasuneko ejerzitoko sol-dadu ohiarekin ezkondu zen. Urte horretan bertan, Sarah Bradford lagu-nak bere biografia argitaratu zuen: Harriet Tubmanen bizitzako eszenak. Liburuaren argitalpenaren bidez bere etxea ordaintzea lortu zuen baina diru arazoak izaten jarraitu zuen bere bizit-za guztian zehar. Hamarkadetan, bere lagunetako askok pentsio bat aldarri-katu zuten Harrietentzat Sezesio Gerran egindako ekarpenengatik, bai-na gobernuak entzungor egin zien eskariei. 1890ean hil zen Harriet.

Hegoaldea, esklabotzaren lurralde Hegoaldeko estatuek esklabotzan oinarritutako plantazioen sistema bat

zuten ezaugarri, Iparraldeak ez bezala. Hegoaldeak bere bizimoduari

eusteko arrazoiak zituen, estatu bakoitzaren erabakimenean oinarrituta.

XVIII. mendetik, afrikar esklaboak erabili ziren plantazioetan. Aldiz, hori

ez zetorren bat Independentzia Aldarrikapenarekin. Hautatutako gober-

nuaren arabera, Estatu Batuetako mugimendu abolizionistaren jatorria

Independetzia Aldarrikapenean dago. 1787ko Ipar Mendebaldeko Arau-

bidearen arabera, esklabotza debekatuta zegoen Ipar Mendebaldeko

lurraldean. 1804ean, Estatu Batuen iparraldeko estatu guztiek onartu

zituzten esklabotza ezeztatzeko legeak. Estatu bakoitzean zeuden plan-

tazioen kopuruak eta sezesioarekiko atxikimenduak erlazio estua zuten.

Plantazio kontzentrazio handiena zuten Hegoalde Sakoneko estatuak

lehenbizikoak izan ziren Batasunetik banantzen.