nafarroako bertsolari tapelketa -...

8
2017ko otsailaren 10a, Ostirala Zenbakia: 435 Nafarroako Bertsolari Txapelketa Otsailaren 18an hasiko dira Nafarroako Bertsolari Txapelke- taren final-laurdenak. Aurten, inoiz baino parte-hartzea izan da: 35 bertsolarik eman dute izena. 2. ORRIA OSPAKIZUNA Nafarroako ikastetxeetako askok Bakearen eta Indarkeria Ezaren Nazioarteko Eguna ospatu zuten. JAVIER BERGASA ESKOLAN ERE, BAKEA EREITEN Nazioarteko ospakizuna Nafarroako ikastetxeek bakea- ren eta honen inguruko kontzeptuak landu zituzten, bullying edo eskola-jazarpena esaterako. 4 ET 5A. ORRIAK HISTORIAREN TXOKOA EIFFEL, PARISEKO IKONOAREN SORTZAILEA 8. ORRIA NAFARROAN BARRENA EUGIKO ERRE ARMATEGIAREN AZTARNAK 6. ORRIA

Upload: buixuyen

Post on 19-Sep-2018

215 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

2017ko otsailaren 10a, OstiralaZenbakia: 435

Nafarroako Bertsolari TxapelketaOtsailaren 18an hasiko dira Nafarroako Bertsolari Txapelke-taren final-laurdenak. Aurten, inoiz baino parte-hartzea izan da: 35 bertsolarik eman dute izena. 2. ORRIA

OSPAKIZUNA

Nafarroako ikastetxeetako askok Bakearen eta Indarkeria Ezaren Nazioarteko Eguna ospatu zuten. JAVIER BERGASA

ESKOLAN ERE, BAKEA EREITENNazioarteko ospakizuna Nafarroako ikastetxeek bakea-ren eta honen inguruko kontzeptuak landu zituzten, bullying edo eskola-jazarpena esaterako. 4 ET 5A. ORRIAK

HISTORIAREN TXOKOA

EIFFEL, PARISEKO IKONOAREN SORTZAILEA

8. ORRIA

NAFARROAN BARRENA

EUGIKO ERRE ARMATEGIAREN AZTARNAK

6. ORRIA

22017ko otsailaren 10a, Ostirala

AISIA Bertsolaritza

NAHASTE-BORRASTE

ANTZERKIA

Gayarre Antzokiko programa Gayarre antzokiak antzerkiaren eta musikala-ren ikuskizunak antolatu du aste honetarako. Sarrerak eros daitezke antzokiko leihatilan eta www.teatrogayarre.com webgunean.

-Otsailak 11, larunbata, 20.00etan: LA PAMPLO-NESA MUSIKA BANDA, “JUNTOS PARA SIEM-PRE”. Kontzertu honetan rantxeren musika generoko bi mito handiri egingo zaie omenal-dia: Rocío Dúrcali eta Juan Gabrieli.

-Otsailak 12, igandea, 12.00etan: PICA PICA, “Grandes éxitos”. Antolatu du SALdeCASA Even-tos.

LEHIAKETAK

Iruñea molde femeninoan argazki-lehiaketa martxan

Udalak Iruña, molde femeninoan argazki-lehia-ketaren beste edizio bat deitu du, zeinaren bitar-tez emakumeak hirian duen rola aldarrikatu nahi duen. Argazkiak Sanduzelaiko Civivoxean (Gor-tari Doktorearen plaza zk.g.) aurkeztuko dira, otsai-laren 23ko –osteguna– 21:00ak baino lehen, aste-lehenetik larunbatera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Lehiaketaren arauen ara-bera lau sari emanen dira, zenbateko ekonomiko desberdinekoak; edonola ere, aurten handitu egin dira zenbateko horiek. Lehen saria 800 eurokoa da; bigarren saria, 500 eurokoa, eta hirugarren saria, 400 eurokoa. Gainera, beste sari bat izanen

da, epaimahaiak zehaztu beharrekoa, 400 euro-koa. Horrez gain, epaimahaiak egoki jotzen badu, bost aipamen berezi ematen ahalko ditu, gehie-nez ere. Martxoan banatuko zaizkie sariak ira-bazleei, eta erakusketa bat eginen da ikusleenda-ko, Sanduzelaiko Civivoxean aurkeztutako argazki guztien arteko onenekin osatua.

ZINEA

Zinemaldiak Joseph Loseyren filmak erakutsiko ditu

60ko hamarkadan arte eta entsegu zinemaren ordezkari nagusia izan zen Ingalaterran ezarri-tako estatubatuar zinemagilea. Haren lana Donostiako 65. Zinemaldian ikusi ahalko da, irailaren 22tik 30era.

ABIAN DA NAFARROAKO

BERTSOLARI TXAPELKETA!Otsailaren 18an Datorren larunbatean abiatuko da txapelketa, inoiz baino indartsuago: aurten, 35 bertsolarik eman dute izena.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako antolatzaileak eta parte-hartzaileak, aurkezpen egunean.

Diario de Noticias

Nafarroako Bertsolari Txapelke-ta inoiz baino indartsuago abia-tuko da datorren otsailren 18an,

Tafallan. Izan ere, 35 bertsolarik eman dute izena 43. edizio honetan, 2015eko marka berrituz. Ordukoa Elizondon ospatu ondoren, aurtengo finala Iru-ñera itzuliko da, Anaitasunara, apiri-laren 8an.

Bertsolarietako bederatzik lehen aldiz parte hartuko dute txapelke-tan; horiekin kanporaketa saio bat egin zen abenduan Iruñean. Kanpo-raketa horretan lau bertsolarik -Saats Karasatorre (Etxarri Aranatz), Joanes Illarregi (Leitza), Joana Ziganda (Oskotz, Imotz) eta Sahats Aleman (Arika, Berriobeiti)- lortu zuten final-laurdenetarako txartela.

Horrenbestez, 30 bertsolariekin abiatuko da final-laurdeneko fasea.

Guztira, hamar saio izango ditu Nafarroako Bertsolari Txapelketak; abenduan egin zen kanporaketa-rekin batera, otsailaren 18tik apiri-

laren 8ra bitarte jokatuko diren bost final- laurdenek, hiru finalaurrekoek eta finalak osatuko dute egutegia.

Lehenengo final laurdena, erran bezala, Tafallan ospatuko da otsai-laren 18an, 17.30ean, herriko Kultur-

gunean. Txapelketa abiatuko duen saioan egungo txapelduna oholtza-ratuko da, Julio Soto; Kotte Plaza, Iñigo Olaetxea, Iban Garro, Mikel Lasarte eta Sahats Alemanekin bate-ra. Bigarren final-laurdena Auritzen

ZENBAKITAN

3 43. edizioa, 35 bertsolari: Julio

Soto; Kotte Plaza, Iñigo

Olaetxea, Iban Garro, Mikel

Lasarte, Sahats Aleman, Xabier

Terreros, Saioa Alkaiza, Alazne

Untxalo, Patxi Castillo, Ioar Tain-

ta, Joana Ziganda, Eneko

Lazkoz, Aimar Karrika, Oier

Lakuntza, Iker Gorosterrazu, Joa-

nes Illarregi, Egoitz Gorosterrazu,

Oskar Estanga, Julen Zelaieta,

Amaia Elizagoien, Josu Sanjurjo,

Ekaitz Astiz, Saats Karasatorre,

Eneko Fernandez, Ander Fuen-

tes Itturri, Sarai Robles, Xabier

Maia, Irati Majuelo eta Oscar

Sanz de Acedo.

3 5 final-laurden, 3 final-aurreko

eta finala: Denetara 10 saiok osa-

tuko dute txapelketa, abenduan

jokatutako kanporaketa kontutan

hartuta. Hartara, 35 bertsolaritatik

30ekin abiatuko da.

ospatuko da hurrengo egunean, otsailaren 19an (igandea), beste sei bertsolarirekin: Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Alazne Untxalo, Patxi Castillo, Ioar Tainta eta Joana Zigan-da. Hurrengo igandean jarraituko du txapelketak aurrera, hirugarren final-laurdenarekin. Otsailaren 26an, Lakuntzako Kultur Etxean, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Iker Gorosterrazu, Joanes Illarregi eta Egoitz Gorosterrazu ari-tuko dira.

Iruñeko final handiko eszenatoki-ra igotzeko, final-laurdenetan sailka-tutako bertsolariek finalaurrekoen fasea gailendu beharko dute. Hiru finalaurreko izanen dira: martxoa-ren 18an Beran, martxoaren 19an Antsoainen eta martxoaren 26an Agoitzen.

2017ko otsailaren 10a, Ostirala 3

IKASTETXEAK

BERTSO ETA TOBERA SOINUZ

AURRERA DOA OINEZ 2017Lesakako Tantirumairu Ikastola Nafarroa Oinezek martxan jarri ditu jada 2017ko ekimen kultura-lak, bihar bertan ospatuko den bertso-trama eta toberen tailer batekin

Nafarroa Oinezen aurkezpen ekitaldian tobera jo zuten Dionixio Mujikaren ilobek. NAFARROA OINEZ

Diario de Noticias

Aiako Harriak eta Agin a men-dialdeko natura ingurua auke-ratu ditu Lesakako Tantirumai-

ru ikastolak Nafarroa Oinez 2017ko lehenbiziko ekimen kulturalak egi-teko. Bi dira ekimenak, biak ere ingu-ruari eta memoriari lotutakoak: Lesakako Agina mendiko errepidea eraiki zuten Trabajadoreak -Fran-kismoko preso eta langile behar-tuak- ardatz hartuta osatu du bertso trama ikastolak. Langile haiek lanean aritutako leku berean arituko dira kantuan bertsolariak. Non, eta zehazki, langile hauen barrakoieta-ko bat zegoen Arritxulon (Lesaka eta

XEHETASUNAK

3 Zer, non: Otsailaren 11n, Tobe-

ra ikastaroa 16:30ean Arditurrin,

eta Bertso Trama 19:00etan

Arritxulon.

3 Afaria: Bertso tramaren ondotik

Arritxulon bertan afaltzeko

aukera eskaintzen du Nafarroa

Oinezek. Horretarako aldez

aurretik eman beharko da izena

helbide honetan: ja rduerak

@oinez2017.ikastola.eus. 3 Aparkalekua Bi ekimenetara

joan liteke, baita bakarrera ere.

Aparkatzeko lekua izanen da.

Oiartzungo mugan, Aiako Harrien ondoan). Esklabu horien lekuan ari-tuko dira Amets Arzallus, Andoni Egana, Alaia Martin eta Eneko Fer-nandez bertsolariak. Bertzetik, bertso tramaren aitzinetik, tobera tailerra eskainiko du Soinuenea fun-dazioak Arditurrin, meategiei lotu-tako musika tresna izaki. Oiartzu-nen eta Lesakan toberak jotzeko ohi-turari eutsi baitzitzaion, Euskal Herrian leku bakanetakoak.

Frankismoko behartutako langileak “bertsotan” Frankismoko presoen gertakizun horiek abiapuntu hartuta, eta fran-kismoa amaitu bitartekoetako ger-

takariak gogoan osatuko dute bertso trama Arzallus, Egana, Martin eta Fernandezek, trabajadoreen barra-koiak zeuden Arritxulon bertan. Lekua horretarako prestatuko da propio. 19:00etatik aitzinera arituko dira kantuan bertsolariak, batzue-tan langileen ahotik, bertzeetan zaintza eta zigortze lanetaz ardura -tzen ziren soldaduen begietatik, egun horretarako preziski prestatu-tako gidoiarekin.

Toberak, Lesakan eta Oiartzunen eutsitako ohitura Transmisio horri eusteko asmoz ikastaroa antolatu du Lesakako ikas-tolak, Beltranek buru egiten duen

Soinuenea Herri musikaren ingu-ruko topaleku eta dokumentazio zentroarekin batera. Bertako kideek eskainiko dituzte toberaren ingu-ruko azalpenak, eta bertaratutakoek toberak jotzeko aukera izanen dute. Tailerra 16:30ean hasiko da, eta ez da adin mugarik ez aparteko musi-ka jakintzarik beharko. Bertso tramarako sarrerak jada sal-gai dira 5 eurotan Lesakako Izarra okindegian eta Oiartzungo Garmen-dia Txokolategian. Egunean bertan ere eskuratu ahal izanen dira. Tobe-ra ikastaroetarako, berriz, bertara-tzearekin nahikoa da. 16:30ean hasi-ko da tailerra, eta tenorez iristea eskertuko da.■

42017ko otsailaren 10a, Ostirala

GAUR EGUN Bakearen Eguna

BAKEA, HEZIKETAREN ZUTABE NAGUSIETAKO BAT Ospakizuna Mahatma Gandhiren erailketaren -1948ko urtarrilaren 30ean- urteurrenarekin bat egiten, Nafarroako ikastetxeetako batzuk Bakearen Eguna ospatu zuten.

La Presentacion´ikastetxeko ikasle talde bat, indarkeriaren kontrako emanaldia eskaintzen. JAVIER BERGASA

G. Montañés

Bakearen alde eta indarkeriaren kontra, solidaritatearengatik eta justiziarengatik, bullyinga-

ren aurka. Helburu horiekin, Nafa-rroako hainbat ikastetxek ekimenak antolatu zituzten Bakearen eta Indarkeria Ezaren Eguna ospatzeko, urtarrilaren 30ean urtero egiten den bezala, Mahatma Gandhiren erio-tzaren datarekin bat eginez. “Esko-latik kanpo zerbait egitea da afera. Ikasleek eta euren familiek parte hartu dezaten”, azaldu du Josian Ortiz, Atarrabiako La Presentación hitzartutako ikastetxeko komunika-

Aurtengo jardunaldien

protagonistetako bat

bullyingaren aurkako

borroka izan zen

zio arduradunak. Bere eskola komu-nitateko kideak (500 inguru, antola-kuntzaren arabera) herriko uda-letxeko plazan elkartu ziren jardu-naldia ospatzeko.

Haur Hezkuntzako 1. mailako eta Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikas-leek abesti bat kantatu zuten; eta Bigarren Hezkuntzako 1 eta 4 mai-letako ikasleetako batzuk baloreen desfilea deiturikoa eskaini zuten. Ikastetxetik, jardunaldi hau eskola barruan aldez aurretik egindako lanaren erakusgarri da, batez ere genero berdintasunaren eta dibertsi-tatearen alorrean jorratutakoa.

Iturramako ikastetxe publikoaren

kasuan, Bakearen Eguna merendo-la solidario batekin ospatu zuten, bosgarren edizioan.

Ikastetxe honetako Guraso Elkar-teak txokolatea lortzen du horreta-rako (Jangarria enpresak hein batean finantzatzen duena, antola-tzaileek ohar baten bitartez ezagut-zera eman zuten bezala) baita etxean egindako postreak ere. Ondo-ren, euro bateko prezio sinbolikoan saldu zituzten. Postreen salmenta-rekin nahiz jendeak emandakoa-rekin bildutako dirua proiektu soli-dario batera bideratu zuten ondo-ren. Kasu honetan, Guraso Elkarteko lehendakari José Miguel Puncelek

erran bezala, Tegucigalpako (Hon-duras) Virgen de Suyapa Haur Esko-lara bidaliko dute dirua. Proiektua, Acoes GKE-ak garatu duena, ikas-tetxeko irakasleetako batek propo-satu zuen. Aurreko edizioetan, Kroa-zia, Brasil, Kenya, India, Bolivia, Ecuador, Sahara eta Kubako proiektu desberdinetara biderati dituzte irabaziak.

“Biltzen dugun diru kopurua txi-kia izan daiteke –ikastetxean 4 eta 12 urte bitarteko 217 ikasle daude- baina garrantzitsuena komunitate osoa biltzen garela da, liburuak saltzen ditugu, ikastetxeak parte hartzen du, eta ikasleek eta irakas-

Bakeak, genero

berdintasuna eta

indarkeria eza behar ditu

lagun, ezinbestean

2017ko otsailaren 10a, Ostirala5

leek egindako lana erakusten dute”, adierazi du Puncelek. “Urtetik urte-ra gero eta harroago nago gure fami-liekin. Azken batean, herrialde des-berdinetako postreak aurkezten dira, ikasleriak bere lanak, olerkiak erakusten dituzte, beste batzuek herrialde desberdinen inguruan egindako proiektuak azaltzen dituz-te...”, azaldu du Marisa Aizorbe ikas-tetxeko zuzendariak. “Gure bultza-datxoa ematea da afera, eta urtez-urte errepikatzen dugu”.

La fecha Urtarrilak 30ean, hezkuntzan azpi-

marratu behar diren baloreen artean tolerantzia, elkartasuna, kon-kordia, Giza Eskubideen errespetua, indarkeria eza eta bakea daude. Egun honetan eskolak, arraza, kul-tura eta erlijio desberdinetako pertsonentzako, bakea eta ulerme-naren aldeko baliabideak izango dira.

Egun horretan Indiako lider nazio-nala eta espirituala izan zen Mahat-ma Gandhiren heriotzaren urteurre-na ospatzen da, Indiar integrista batek 1948 urtean tiroz erail zuen. Mohandas Karamchand Gandhi Indian 1869 urtean jaio zen eta mun-duko bakezaletasunaren ordezkari nagusiena da. Pertsona eta herrien eskubideen aldeko borrokan jardun zuen bakezalea izan zen. Arguedaseko Sancho Ramirez ikastetxekoek lasterketa solidarioa ospatu zuten. CEDIDA

‘Paz sin fronteras. Bakea mugarik gabe’ lemapean bildu ziren Tafallako ikastetxeak. D.N.

62017ko otsailaren 10a, Ostirala

NAFARROAN BARRENA Eugi

Aspaldi-aspalditik, Eugiko txondo-rrek ez dute mendietara kerik bota-tzen. Gaur egun ez dute jada ikatzik ematen. Jada, burdinoletako sute-giek ez diraute pizturik -hiru izan zituen-. Jada, Errege Armategiak ez du egiten ez kanoiko balarik ez sol-daduentzako armadurarik. Jada, Arga ibaian barna ez da enborrik garraiatzen Iruñeraino. Jada, ez da estraperlo jarduerarik egiten. Ikazki-nak, meatzariak, arotzak, almadizai-nak, kontrabandistak... Eugiko his-toria eraiki duten lanbideak dira, gaur egun desagertuak.

Olaondoko Erreferentzia Historikoaren Eugiko zentroaAhantz ez daitezen, “Olaondo”

Erreferentzia Historikoari buruzko Eugiko Zentroa jarri da, antzina-ko eskoletako lehen solairuan. 100 metro koadroko erakusketa espa-rrua da zentroa, eta antzinako bur-dinola baten izena jarri zaio (egun urpean desagerturik). Eugiko eta inguruko historia, bizimodua, tra-dizioak eta natur aberastasuna jasotzen ditu zentroak, baliabide anitzen bidez: panelak, argazkiak, errege armaduren siluetak, antzi-nako lanabesak, kanoiko balak eta eskualdean erauzitako meak.

Aukera ezin hobea da herriko bitxikeria batzuk ezagutzeko. Adi-bidez, Karlos III.a Prestuak arma-dura zizelkatu bat, urrezko galoiak zituena, Eugiko burdinolan egiteko agindu zuen, edo, bestalde, fabri-kako sutegietatik Felipe III.aren eta Felipe IV.aren haur armadurak atera ziren, munduko onenetari-kotzat hartuak.

Eta ingurunera in situ ohitzeko, ez dago ordu eta erdiko ibilbide bat baino hoberik Eugiko urtegia-ren inguruan , haritz eta pagoen artean. Edo, bestela, arma fabrika ezezagunaren hondakinen bila ibiltzea ederra da, Kintoko baso-ko pagoen artean ezkutaturik bai-tira.

EUGIKO ERRE

ARMATEGIAREN

HISTORIA Berreskurapena Urte asko-ren ondoren, erreka baz-terrean kokatzen diren arrastoek euren historia berreskuratu dute. Eraiki eta 250 urtetara BIC zigi-lua eman diote orain.

Eugin existitzen ziren eraikin batzuetan hondarrak. I. PORTO

Diario de Noticias

Eugitik 8,5 kilometrora, eta Frantziatik 9ra, Urkiagako men-datean, Pirinioetan, Eugiko

arma fabrikaren hondakinak dau-de, Kintoko basoko pagoen artean ezkutaturik. 10.000 m2-ko multzo monumentala da hangoa, eta 500 bizilagun ere izan zituen antzinako bizigunea hartzen du barne. XVIII. mendeko ospea egungo egitura hutsera gelditu da murrizturik. Arga ibaiaren gaineko arkuak hobekien gordetako hondakinak dira.

Erre Armategi horren historia eta Eugiko arma iragana ezagutzeko, onena da herriko erreferentzia his-torikoari buruzko zentrora jotzea. Kintoko basoko pagoen artean ezkutaturik. 10.000 m2-ko multzo monumentala da hangoa, eta 500 bizilagun ere izan zituen antzinako bizigunea hartzen du barne. XVIII. mendeko ospea egungo egitura hutsera gelditu da murrizturik. Arga

ibaiaren gaineko arkuak hobekien gordetako hondakinak dira.

Erre Armategi horren historia eta Eugiko arma iragana ezagutzeko, onena da herrian kokatzen den interpretazio zentrora jotzea, ber-tan kontatzen baita armategiaren historia eta nondik-norakoak, mate-rial interesgarri asko erakusteaz gain.

Frantziarekiko mugaren ondoko leku estrategikoa da, eta natur balia-bide ugari zituen garaian. 1766an, Eugiko Errege Arma Fabrika jarri zen han, mendiko ezpondara ego-kiturik. Olaberri aldean izan zen, eta lanean aritzeko moduan egon zen 1794ra arte, Konbentzio gerran frantsesek hondatu baitzuten. Kanoiko munizioa eta burdinazko arma arinak ekoizteko erabiltzen zen gehienbat. Zerbitzua eman zuen urteetan, herrixka bat eraiki zen ondoan. Bostehun bat lagun bizi izan ziren han.Eskola, osasun etxea eta kapera zeuden herrixkan.

Museoaren txokoetako bat.

Bolondresak, eremuko indusketa lanetan. I. PORTO

EUGI

2017ko otsailaren 10a, Ostirala 7

KLASK!

HAURRENTZAKO ARGAZKI TAILERRA, ITURRAMAN. Iturramako Civivox aretoak ahurrei

zuzendutako argazki tailerra jarri du martxan. 8 eta 14 urte

bitarteko gazteei zuzenduta, joan zen urtarrilaren 13an

hasi zen eta martxoaren 31 arte luzatuko da. Argazkian

ikusi daitekeen bezala, txikiek euren kamerak eraman

zituzten. Elena Borrego Yoldi argazkilariak eskaintzen ditu

tailer hauek. UNAI BEROIZ

PRAKTIKAK SCA ALLO PAPER ENPRESAN. Lizarrako Meka-

notronikoa INdustrialeko Ikastetxe Poitekniko Bateratuko bos ikaslek Alloko

SCA paper enpresan osatuko dute euren ikasketa prozesua, FPDual prakti-

ka programaren lehenengo edizioaren baitan. Gainerako ikasleek beste

enpresetan eginen dituzten lan praktikak, halaber. MAITE GONZÁLEZ

MILA LANDARE INGURU ARTAXOA BERRESKURATZEKO. Caixako Obra Sozialak eta

Izarbeibarreko Mankomuniktateak ingurugiroarekiko kon-

tzientzia pizteko programa berezi bat jarri dute martxan,

non 40.000 euro inbertituko diren. Hala, Gares, Artaxoa,

Berbinzana, Larraga, Obanos eta Mendigorriako 500 ikas-

le inguru kontzientziatu nahi dituzte. Horretarako, datozen

hurrengo hiru urtetan zehar 1.200 tokiko landare landatzea

aurreikusten da, joan zen udan Nafarroako erdialdea kixkali

zuen sutearen ondorioei aurre egiteko. A. IZKO

ANTZERKIA. Iruñeko Gurutzeko Plazan kokatzen den insitutuko antzerki

tailerrekoek obra berri bat eszenaratu dute berriki. Joan zen ostiralean izan

zen emanaldia, ikastetxeko antzokian bertan. Aurten, Óscar. Una maleta, dos maletas, tres maletas izenburuko komedia frantsesa landu dute, Enrique

Albaren zuzendaritza pean. UTZITAKOA

LABIAGA IKASTOLA, ESKOLA-JAZARPENAREN KON-TRA. Berako Labiaga ikastolak bat egin du KiVa programarekin, eskola

jazarpenari aurre egitera bideratzen dena. Finlandiako Hezkuntza Ministe-

rioak finantzatu eta Turkuko Unibertsitateak garatutako programa, Nafarroa-

ko eta Euskal Herriko ikastola guztietara hedatu da jada. UTZITAKOA

82017ko otsailaren 10a, Ostirala

IDATZI GAITZAZU...

HARREMANA Zuen argazkiak, albisteak edota iruzkinak helbide

honetara bidali ditzakezue: AAula de Noticias. Muro kalea, 19 31.500 Tutera

Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]

DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIGARRIA: 3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín

Pérez-Nievas, Juan Antonio Martínez.

HISTORIAREN TXOKOA Alexandre Gustave Eiffel (1832-1923)

DORREAREN

INGENIARIAFrantziako sinbolo nagusia Eiffel dorrea, Frantziako erai-kin ospetsuena bakarrik ez eta mundu osoan ezaguna den dorrea dugu. 1889an eraiki zen.

Alexandre Gustave Eiffel.. D.N.

Diario de Noticias

Alexandre Gustave Eiffel (Dijon, Frantzia, 1832ko abenduaren 15a - Paris, Frantzia, 1923ko

abenduaren 27a) arkitekto eta inge-niari frantziarra izan zen. Egitura metalikoetan espezializatu zen. Mundu osoan ezaguna egin zen Eiffel Dorrea eraiki zuelako.

Metalezko eraikuntzak egin zituen batez ere, eta zubi eta gelto-ki ugari egin zituen. Obrarik ospet-suena Parisko Eiffel dorrea da (320 m garai, 1887-1889).

Aerodinamikazko lehenengo laborategia antolatu zuen Frant-zian (Auteuil, 1912).

Euskal Herrian egin zituen obren artean, aipagarriak dira Donostia-ko geltokiko markesina (1881), Donostiako Boulevardeko kioskoa, eta Errobi ibaiaren gaineko zubia Baionan.

Mundu osoan zehar egin zituen eraikuntza garrantzitsuenen artean hurrengo hauek aurkitzen dira:

- Maria Pia zubia (1877, Porto, Portugal)

- Garabit bidezubia (1884, Cantal, Frantzia).

- Askatasunaren estatuaren egi-tura (1886, New York, AEB): Mun-dua argitzen duen askatasuna, jato-rrizko izenean. Frédéric Auguste Bartholdiren lana den arren, oina-rria Eiffelek egin zuen. 1886an Ameriketako Estatu Batuen inde-pendentziaren mendeurrena zela eta, Frantziak New York hiriari oparitutakoa. Urte horretan, des-muntaturik, Frantziatik AEBetara-ko bidaia Iseré itsasontzian egin zuen.

- Ama Birjinaren Haitzeko zubia

PINCELADAS

3 Beste abizen batekin jaioa: Eiffel

abizena bere aitonak, Jeane

Bonickhausek, hartu zuen

Frantziara migratu zuenean,

XCIII mende erdialdean. Bere

sorterriaren izena aukeratu zuen

(Eiffel Alemaniako herrixka bat

da) Parisen finkatu zenean, izan

ere, bere jatorrizko abizena oso

zaila zen frantsesez ahoskat-

zeko. Bere familiak abizen berria

erabiltzen bazuen ere, jaiotze

agirian Bonickhausen bezala

erregistratu zuten Gustave. 48

urte zituenean, 1880ean, aldatu

zuen ofizialki.

3 Beste lan batzuk: Bere lan eza-

gunenen artean, Cuenca (Espai-

nia) herri zilintzikarian kokatzen

den burdinezko zubia dago,

baita Kordoba hurbilean dagoe-

na ere. Biarritzeko Haitzeko

Ama Birjinaren zubia ere aipa-

tzekoa da.

(1887, Baiona). Eta, noski, ezinbestekoa da aipat-

zea Pariseko Eiffel Dorrea (1889), guztien artean ospetsuena bilaka-tu zena, dudarik gabe. Eiffel dorrea (frantsesez Tour Eiffel) Parisko 1889ko Nazioarteko Erakusketan eraikitako burdinezko egitura da. 1887 eta 1889 artean eraiki zen, urte horretako martxoaren 31n inaugu-ratu zelarik. Lau oin ditu euskarri gisa, eta piramide luze baten itxu-ra du. Parisko eraikuntza ezagune-na da. Irrati antenak jarri ziren ber-tan eta, 1959tik aurrera, telebista-koak (hasieran 300 m-ra eta gero 20 metro gorago).

Eiffel dorrea

Eiffel dorrea (frantsesez Tour Eiffel) Gustave Eiffel ingeniari frantsesak

Parisko 1889ko Nazioarteko Erakusketan eraikitako burdinezko egitura

da. 1887 eta 1889 artean eraiki zen, urte horretako martxoaren 31n inau-

guratu zelarik. 324 metroko garaiera du eta 10.000 bat tonatako pisua.

Berez dorreak 350 metro eduki behar zituen, baina bizilagunak beldur

ziren harri bakar bat ez zuen eraikin berri hura ez ote zitzaien gainera eto-

rriko, eta azkenean garaiera gutxitu egin zen 300 metrora (azkeneko 24

metroak geroago gehitu ziren telebistako antena bat bertan kokatu

zenean). 200 langilek hartu zuten parte eraikuntzan eta 18.038 burdin

atal elkartu behar izan zituzten 2,5 milioi buloi erabiliz. Garaiko artisten

iritziaren kontra eraiki zen, hauek burdinazko munstrotzat hartu baitzu-

ten. Baina gaur egun dudarik gabe Frantzia eta Parisko ikur nagusia da.

Munduko monumenturik ikustatuena da.