durango | potzutik 3.alea

16
POTZUTIK - Zapaburuen aldizkaria - 1

Upload: durangaldekoa-altzoan-durangaldea

Post on 12-Mar-2016

229 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Durangoko gazte konpartsaren aldizkaria

TRANSCRIPT

Page 1: DURANGO | Potzutik 3.alea

POTZUTIK

- Zapaburuen aldizkaria -

1

Page 2: DURANGO | Potzutik 3.alea

POTZUTIK

- Zapaburuen aldizkaria -

2

ESKATZA Hiru, hiru, hiru kolkoa bete diru…

Hori esaten dabe behintzet. Ez da gure kasue baina bagatoz udatik bueltan hirugarren ale honegaz. Uda nahiko arrarue ixen da guretzako, aspaldixen ikusi bako kontuek bueltau baitie gurera. Alde batetik, aurtengo San Fausto jaixetan txosnagunie egongo zan edo ez jakin barik pasau dogu udie, Udal taldien ondiño aitzen ez dogun jarrera zala ta, baina bueno, sinadura batzie eta mobilizaziñorako deixe ein zanien Udalak segiduen ein eban atzera, jai herrikoiek zenbat eta zenbat jentek babesten dauzen jakindde. Herrixen (eta zentzudunen) garaipen modure hartzen dogu guk.

Beste alde batetik, 33 urteren ostien, “La vuelta ciclista a España” pasau da gure ingurutik, parajiok be noren menpe dauzen ahaztu ez daigun, kirolaren eta normaltasunaren aitzakixaz. Dana dala, karrerako ibil-bidera gerturatu ginenok ez gendun denbora asko biher ixen konturatzeko bertako normaltasune ez zala oso normala. Konturatu ginen bebai, egun ha zala aproposena bankuek lapurtzen ibilteko, inguruko polizia danak karrera inguruek zaintzen euezelako. Horrenbestekue zan polizia mugimendue ze, polizia furgonetak amaittu eta furgoneta normaletan etorri ziela (normaltasunegatik edo). Polizia uniformiek be amaittu ein jakiezan antza danez, euretariko batzuk kalez jantzitte euezelako gure inguruen (normal jantzitte, egunaren omenez). Behintzet “normaltasun” berbaren esangura ondo aittu gendun.

Baina kontu horrek alde batera itxitte, eta gu be oso normalak ez garenez (normala izetie oso aspergar-rixe dala ikasi genduleko), aldizkari hau zelan hobetu pentsetan egon gara. Halako baten, aldizkarixeri ikutu internazionalista bat falta jakola otu jakun, eta horregaittik mundutik bidaiatzie pentsau gendun, leku des-berdinetako arazo eta kon" iktuek ezagutzeko, gero horren barri emoteko, baina Potzutiken itsulapikue utzik dauenez, atzerrixen dauzen gure lagunek eingo dabe lan hori, bueltan datozenien atarako dotziegun pintxo eta trago baten truke. Leihotik ‘so atalerako be holako zozer eitten hasi biko gara, bestela inok ez dozku ezer bidaltzen, eta ez dogu liburu zahar eta ezezagunetatik poemak osten hasi gure.

Bueno ba, hamen dekozue hirugarre Potzutik hau, berritzaile eta internazionala.

“Zutik lurrean kondenatu zaren langile tristea...”

Page 3: DURANGO | Potzutik 3.alea

POTZUTIK

- Zapaburuen aldizkaria -

3

ZAPABURUEN TXOKOA

Konpartsaren lehenengo urteurrena izan-go den honetan, Zapaburuok inoiz baino gogotsuago agertu gara berriz ere. Izan ere,

uda lasai antzean igaro ostean, jaiei adarrak ikusi baino lehen jarri ginen lanean. Mañari erreka ingu-ruan batu izan gara Durangoko gazte mugimendu-ko beste kideekin batera San Faustoez berba egiteko, batez ere, aurtengo Gazte Egunaz. Gauzak horrela, “olatuz olatu, gazte uholdie batu” lemapean inoiz baino jendetsuagoa izatea espero dugun eguna an-tolatzeko zorian gaude, eta hain zuzen ere, 400 gazte batuko ditugulako erronka bota dugu. Zer hobeto, jaien lehen egunean ahalik eta herriko gazte ge-hien batzeko saiakera egitea baino! Helburu honen baitan sortu dugu sarean zehar bolo-bolo ibili den Spot-a. Aipatzekoa da 80 gazte batu izana, eta nahiz

eta grabaketa denbora luzea izan, giroa ezin hobea izan zela bariku eguzkitsu hartan.

Irrikaz gaude baita ere Gazte Egunaz gaindiko ekintzetan parte hartzeko. Horrela, hasiak gaude

jada erreka jaitsierarako txalupa egiten eta aurten iaz baino zapaburu gehiago plisti-plasta ikusiko ditugulakoan gaude. Har ezazu parte zuk ere erreka garbiketan!!

“Zer hobeto, jaien lehen egunean

ahalik eta herriko gazte gehien

batzeko saiakera egitea baino!!”

Page 4: DURANGO | Potzutik 3.alea

POTZUTIK

- Zapaburuen aldizkaria -

4

ORTISIER

Mundu osoan du oihartzuna Txileko ikasle mugi-mendu berriak; zein da beronen sorreraren arra-zoia?

Mugimendu honen jatorria aurreko urtetik dator. Txileko ikasleok badugu federazio bat CONFECH (Confederacion Estudiantes de Chile) izenekoa, eta bertan unibertsitateko ordezkariak elkartzen gara. Piñeraren gobernuak, guztiz eskubiko eta neoliberala denak, 2011ean goi mailako hezkuntzan erreforma bat hasiko zela esan zuen. Horren harira, CONFECH-ek deitutako zenbait geldialdi eta greba egin genituen. Goi mailako hezkuntzari buruz hausnartu genuen eta erreforma horietan gure hitza entzutea nahi genuen. Hezkuntza arloari dagokionez, Txilek baditu zenbait ezaugarri munduan bakarra egiten dutena. Hasteko, munduko kapital pribatuaren inbertsiorik handiena dauka hezkuntza publikoan, eta hau ez dago erregu-larizatua. Gainera, hezkuntzaren alorrean munduko muga-zergarik garestiena duen herrialdea dugu. Az-kenik, konstituzioan, hezkuntza eskubide bat bezala onartu dagoen arren, ez da horrela gertatzen. Famil-iak dira goi mailako hezkuntza mantentzen dutenak. % 83-a familiek ordaintzen duten muga-zergak dira eta % 16a estatuaren inbertsioa da. Hori dela eta Tx-ile hezkuntza krisi bat sufritzen ari da.

Beste arazo bat unibertsitaterako sarrera pro-ba da: PSU proba. Honek neurtzen duen gauza ba-karra pertsonaren maila sozioekonomikoa da. Maila baxukoak udalaren eskoletara joaten dira, zeintzuk

kalitate eskasekoak diren momentu honetan. Beraz, ezin izaten dute behar bezala prestatu PSU proba, eta ezin dira estatuko unibertsitatera sartu. Ikasle masak kalitate eskaseko unibertsitate pribatuetara mugitzen dira eta maila sozioekonomiko altua dutenak estat-uko unibertsitatera sartzeko aukera dute. Hemendik eta hiru urtetara estatuaren unibertsitateak porrotean eroriko dira eta hezkuntza erregulatuko dutenak pri-batuak izango dira. Unibertsitate pribatuak merkatu-aren arabera erregulatzen dira.

Ikasleek, beraz, goi mailako ikasketak ordaintzeko bekak eta kredituak beharrezkoak dituzte, ezta? Zaila da hauek eskuratzea?

Bai, unibertsitateko ikasleen %75ak du kreditu edo bekaren bat. Gehiengoak kredituak izaten ditu, eta hauek ez dira sostengarriak; hogei urterakoak dira eta % 6-7ko interesa dute. Esaterako, unibertsitateak 12.000 euro balio izan badizu, hogei urteko epean 26.000 euro ordaindu beharko dituzu, % 254 gehiago. Kredituak lortzea oso erraza da, banku pribatuen negozio hutsa bihurtu baita. Txilen, etxe bat erostea, hipotekatzea, unibertsitatea ordaintzea eta etxea or-daintzen jarraitzea gero, merkeago ateratzen da unib-ertsitatea soilik ordaintzea baino. Etxeen kredituak ikasketenak askoz ere txikiagoak direlako gertatzen da hori. Horregatik, beka asko dauden arren ikasleen zor tasa beldurgarria da; banka pribatuaren negozio hutsa da.

Txilera iritsi ginen duela hilabete bi. Santi-agoko kaleetan istiluak, barrikadak eta gas lakrimogenoa. Ongi etorri ederra. Ez direla

garai onak Txilen ikasteko, halaxe esaten digute ge-hienek. Unibertsitateak geldi daude duela hiru edo lau hile, horietako asko ikasleek hartuta. Klaseen ordez, asanbladak, martxak, atez atekoak... Momen-tu historiko baten testigu garela esaten digute beste batzuk. Hori ere hala da, beldurrik gabekoen gen-eraziokoak dira astero kalitatezko hezkuntza pub-likoaren aldeko martxetan aritzen diren ikasleak. Eta hezkuntzaz haratago doan ausardia bat dirudi. Beraz, gu Talcako kanpusera gerturatu gara eta psikologiako fakultateko presidentea den Pablo Medinasi pare bat galdera egin dizkiogu, mugimen-du guzti honen nondik norakoak hobeto ulertzeko. Beti dira garai onak ikasteko, batez ere eskolan ematen ez diren ikasgai horientzat.

Page 5: DURANGO | Potzutik 3.alea

POTZUTIK

- Zapaburuen aldizkaria -

5

TXILEKO IKASLE MUGIMENDUAMugimendu honek baditu beste aurrekari batzuk, ezta?

Bai, 2006an bigarren hezkuntzako ikasleak altxatu ziren doako hezkuntza eta konstituzio aldaketa baten alde borrokan. Hezkuntzaren administrazioa ber-riz ere estatuaren ardura izatea eskatzen zuten. Izan ere, eskolak udalek eramaten dituzte; gobernuak hez-kuntzarako dirua ematen die baina hauek ez behar bezala inbertitzen eta ondorioz udaletako eskolak erdi-mailako kalitatea dute. 2006an, gatazka hau kon-pontzeko gobernuak mahai bat osatu zuen, eta ikas-leak adituekin elkartu zituzten.... Suposatzekoa denez, ikasleek ez zuten irabazirik atera; lege txiki bat aldatu zuten eta kito, ez zen benetako arazoa konpondu. Aurten gatazka asko luzatu da guk gobernuarekin lan egiteko lau baldintza ditugulako. Lehena, gobernuak lege proiektuak bidaltzeari uztea. Bigarrena, beken epeak luzatzea. Hirugarrena, irabazi asmoa duten in-stituzioei dirua bidaltzeari uztea eta azkenik, edozein elkarrizketa telebistan agertzea. Baldintza hauek ditu-gunez badakigu gobernuarekin negoziaketak izanez gero, zerbait aterako dugula.

Martxak, atez atekoak, instituzioen okupazioak....horietaz aparte ze ekintza gehiago egin dira?

Batzuetan bankuetan sartzen gara, ehun pertsona joaten dira bankura 100 edo 50 peso sartzera; baita supermekatura ere. Hori dela eta banku batzuek itxi egin behar izaten dute. Beraz, eredu ekonomikoaren zenbait instituzio izozten ditugu, eta horrek diru-dunen poltsikoetan min ematen du. Meategi eta portuetako sindikatuekin loturak egin ditugu; portuetakoak makinetan lan egiten dutenak edo kargatzen aritzen direnak dira. Concepcionen portua geldiarazi zuten guztiz. Milaka dira dirua galtzen duten pertsonak. Orokorrean, ekintzen artean martxak, atez at-ekoak, okupazioak... daude. Gure unibertsitateak 85 egun daramatza okupatuta, eta badaude 4 hilabete daramatzatenak ere...

Okupazio guztiak batera eman ziren?

Pixkanaka izan zen. Denbora gehien daraman unib-ertsitateak 4 hilabete bete ditu. Gu azkenetarikoak izan ginen. Hilabete baten epean unibertsitateetan bozketak egiten eta instalazioak hartzen hasi ziren. Guzti honetaz gailendu dezakeguna da hezkuntzaz hitz egiteari utzi diogula, estatu bati buruz hitz egiten hasteko. Ikuspuntu politiko batetik, ez gara hezkunt-

zara soilik mugatzen, Txileko eredu ekonomiko neo-liberalaren inguruan analisiak egiten hasiak gara.

Ikasleez gain, nolakoa izan da herriaren erantzuna?

Lehendabizi, kontuan hartu behar da herritarrak oso kaltetuta daudela, diru asko lapurtu zaiela. Jende ar-runtak babestu egiten du mugimendua, baina egoera konplikatua da; nahiz eta mugimendua babesten du-ten, beraien informazio iturri bakarra komunikabide masiboetan dago. Horregatik hasi ginen atez atekoa egiten, jendea informatzeko... Babes morala badagoen arren, oraindik ez da altxamendu popularrik eman.

Mugimendu honek eragin al du jendearen pent-satzeko modu edo jarreretan?

Txilen abiarazi dugun kontzientzia, gizabanako ba-koitzak duen kontzientzia soziala izan da. Ez ikasle bezala soilik, baita pertsona bezala, herri honen par-taide gisa. Sistemak guztiz dominaturik gaude, eredu politiko eta eredu ekonomikoek dominatuta.

Zer uste duzu izan dela mugimenduaren onena?

Nire ustez gizarte antolakuntza. Zure kideekin 3 hi-labetez bizi izana, hori da haratago doana eta gazte-ontzat etorkizunerako proiektu bat ekarri lezakeena; asmo iraultzailedun proiektu bat. Aspektu honetaz ez da asko hitz egiten askok ez dutelako behar bezala ulertzen. Nire ikuspuntutik benetako irabazia da an-tolatzeko, mugitzeko gaitasuna lortu dugula. Zenbait gauzen aurrean beldurra galdu beharra dugu; autori-tatearekiko beldurra eta onartuta ez zeuden gauzak egitearekiko beldurra. Halako gauzak dira ziklo ber-riak eratzen dituzten estatu baten barruan, ea egunen baten erabakiak herritarrok hartzen ditugun eta ez klase politiko zapaltzaileak.

Nagore Martinez, Esti Oregi eta Garazi Unzalu

POTZUTIKen Txileko korrespontsal taldea

“...eta kontus ibili ortisier se ixen be ondo sorue da mundu au

bixi gariena” J. SARRIONANDIA

“Zenbait gauzen aurrean beldurra galdu beharra dugu; autoritatearekiko

eta onartuta ez zeuden gauzak egitearekiko beldurra”

Page 6: DURANGO | Potzutik 3.alea

POTZUTIK

- Zapaburuen aldizkaria -

6

ASTORATUTE

Zuek ondo jakingo duzuenez, irakurle jakintsuok, egunerokotasunean jasotzen dugun informazioaren gehien-goa guztiz manipulatuta dator, bai leku batean bai bestean (POTZUTIKen izan ezik, noski), eta erakutsi nahi ez dena zentsuratu egiten da eta erakutsi nahi dena existitzen ez bada asmatu.

M15 mugimendua izan da guzti honen azkeneko biktima. Euren iraultzarako gaitasun eta estrategia paregabea ez-kutatu nahian (Spanish revolution delako hori), daukaten iragan iraultzailea ezabatu diete Gobernukoak zentsu-raren bidez. Guk ordea, benetako egiaren izenean, historiako hainbat iraultzetako argazkiak aurkitu ditugu, non M15 mugimenduko kideak agertzen diren.

Aurkitu M15eko kideak historiako iraultzetan:

“Errusiar iraultzan”

“Mexikoko iraultzan”

“Espainiako iraultzan (36ko gudan)”

“Kubako iraultzan”

Page 7: DURANGO | Potzutik 3.alea

POTZUTIK

- Zapaburuen aldizkaria -

7

ASTORATUTE HILKARRIZKETAK

POTZUTIK. Saddam, Osama, Nsala malekum.

PTZTK: Ezkutaketan adituak zaretela argi geratu da. Zein da zuen teknika?

PTZTK: Zein da zuen ustez hurrengoa listan?

PTZTK: Nolakoa da Ala?

PTZTK: Mostatxoak ala bizarrak?

PTZTK: Bueno Saddam, non zeuden ba bonba nuklear horiek?

PTZTK: Osama, CIA aipatu duzula, noiz utzi zenion agente izateari?

PTZTK: Eta Nola otu zitzaizun Dorre bikien aurka abioiak bidaltzea? Bilboko Iberdrola dorrearen

aurkako bat eskertuko genuke!

PTZTK: Lasai, lasai, ez zaitezte borrokan hasi! Hilkarrizketa hau bukatzeko esan nahi duzuena, eta ber-

riz ere Alaren albora joaten utziko dizuegu.

Bai,bai, hilda dagoen jendea elkarrizketatzeko ahalmena daukagu orain, gutariko batzuek unibertsitaterako kredituak lortzeko espiritismo kursillo bat egin genuenetik. Horregatik, aspertuta gaudenean, hildakoren batzuk bere betirako lozorrotik atera-tzen

ditugu gure galderei erantzun diezaieten.

Gaurkoan EEBBen gerrarako azkenengo bi aitzakiak elkartu

ditugu gurean. Alde batetik Osama Bin Laden, Al Qaeda tal-

deko buru izandakoa eta bestetik, Saddam Hussein, Irakeko

presidente ohia.

Saddam Hussein: Malekum nsala. Osama Bin Laden: Malekum nsala.

OBL: Kobazuloak dudarik gabe! Etxeek ez dute ezerta-rako balio, baina nazkatuta nengoen trogloditak bezala bizitzeaz.

SH: Bizarra uztea. Gero konturatu nintzen etxe azpiko zu-loak ez direla aproposak. Gainera, EEBBen aurka jartzeak, Kurdu eta Xiitak zapaltzeak eta Kuwait inbaditzeak ez du asko laguntzen, gero eta jende gehiago baitaukazu atzetik.

SH: Mahmud Ahmadineyad eta bere lagunak, baita Kim Jong-il ere, baina gu harrapakin errezak ginen hauen aldean.

OBL: Nire ustez Gada$ da boleto gehien dituena, baina Hugo Chavez ere hor dago.

OBL: ErraldoiaSH: Handia

OBL: Nik bizarra. Nire amak ere ez nau bizar barik ikusi!SH: Bueno, nik biak probatu ditut baina aukeran nahiago dut bibotea.

OBL: Nik ere ezagutzen dut ipuin hori, CIAko agente izan bainaiz.

SH: Non egongo ziren ba? EEBBen base militarretan! Benetan eduki izan banitu ez nindukete hain errez era-soko!

OBL: Begi bistakoa da EEBBentzat mesedegarri besterik ez nintzela izan “hil” ninduten arte, beraz, atera kontuak! Dena den, elkar traizio egitea atsegin genuen.

SH: Zu ere nire atzetik ibili zinen orduan?

OBL: Zu bai zaudela “zintzilik” jeje!SH: Erotuta egon behar da gero!

SH: Zein da urpean denbora gehien iraun dezakeen ani-malia? Osama Bin Laden!

OBL: Saddamen heriotza kameraz $ lmatu zuten, baina nola dakizue ni hilda nagoela?

Page 8: DURANGO | Potzutik 3.alea

POTZUTIK

- Zapaburuen aldizkaria -

8

BARRIKETANZein proiektutan zaude murgilduta?

Baserriko produktuak familia ezberdinetan banatzen ditugu otzaren bidez.

Nola hasi zineten?

Duela bi hilabete otzaren banaketen berri izan genuen eta buruari buelta asko

eman gabe, informazio bila hasi ginen. Denbora gutxian negutegiak eta ortua

prestatzen lanean ginen.

Erakunderen baten laguntzarik izan duzue?

Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak asko lagundu digu behar izan dugun

formakuntza emanez. EHNE-k “Nekasare” proiektua martxan jarri zuen eta

bertan parte hartzeko gonbidapena egin zigun.

Zertan datza “nekasare” proiektua?

Nekazarien eta familien arteko harreman zuzena lantzen du, bitartekariak

alde batera utziz. Familia hauek aurrez “nekasare”-ko zerrendan izena ematen

dute eta guk, nekazariok, otzarak prestatzen ditugu astero, unean uneko

produktuak haiei banatzeko. Izan ere, ondo eta garbi jateko kontzeptua

hartzen hasi baita jendea.

Bi hilabete hauetan zenbat familia lor-

tu dituzue?

Gaur egun 16

familiatan ba-

natzen ditugu

otzarak, zortzi

Leioan eta beste

zortziak Durangon.

Gure helmuga 20 familia

lortzea da. Hala ere, gaur egun

ditugun azpiegiturak ikusita ez dugu familia berrien beharrik. Nekazaritza

ekologiak naturaren mugak erakusten dizkigu.

“ondo eta garbi jateko kontzeptuahartzen hasi da jendea”

Page 9: DURANGO | Potzutik 3.alea

POTZUTIK

- Zapaburuen aldizkaria -

9

URITZ AREITIOUste al duzu zuk daramazun bizitza gaur egungo gazteek nahiko luketela?

Bai. Gazte asko daude nekazal munduan bizi nahiko luketenak. Hauetariko askok ez dute ez lurrik ez baserririk

lan hau aurrera eramateko, eta honek hipoteka eta alokairuetara eramaten ditu. Egindako kurtso askotan hau-

etako gazte askorekin topatu izan naiz. Nire kasuan, baserri eta lurrak ditudanez proiektua abian jartzea errazagoa

egin zait.

Beraz alternatiba bat al da baserritik bizitzea?Jendeak uste du baserritarrek ezin dutela bere lurretatik bizi. kontzeptu horrek gaur egun indarrean jarraitzen du. Lehen bi alternatiba baino ez zeuden. Alde batetik, igandero Durangoko merkatu azokan gure produktuak saltzea eta bestetik, produkzio industrialera jo eta merkatuko prezio itogarrietan gure barazkiak saltzea.

“Nekasare”-k beste aukera bat sortu du. Baserriko beharrak asetzeaz gain, beste familia batzuei gure barazkiak kontsum-

itzeko aukera ematen die.

Laguntzarik izan ahal duzu zure inguruan?

Asko lagundu didate ingurukoek. Proiektu hau ez zen aurrera aterako mutil lagunaren inplikazio osoa ez balitz

egongo, bion arteko proiektua baita. Honez gain, gurasoen eta aitona-amonen laguntza ezinbestekoa izan da. Au-

zokideak oso pozik daude proiektu honekin, beraien lurrak utzi baitiz- kidate. Gainera, beraien

jakituria eta esperientzia eman didate. Aipagarria da “Nekasare” tal- dean gauden baserritarron

lotura, otzara osatzeko barazkiren bat falta izanez gero, gure artean trukea erabiltzen dugu.

Hau ezagututa esan nezake trukean biziko nintzatekeela, “barazkiak arroparen truke”.

Aipagarria da “Nekasare” taldean gauden baserritarron lotura, otzara osatzeko

barazkirenbat falta izanez gero gure artean trukea erabiltzen d u g u ,

hau ezagututa esan nezake trukean biziko nintza-

tekela, “barazkiak erroparen truke”.

Aizpak zerbaitetan lagundu du?

EZ! Durangon denbora gehiago pasatzen du

baserrian baino! (barreak)

Zelan ikusten duzu etorkizuna?

Ez dut denborarik izan etorkizunean pentsatzeko, gau-

zak oso arin doaz.

Pozik al zaude hartutako bidearekin?

Bai, oso pozik. Udan honetan eginiko lanarekin

konturatu nahiz, benetan bide egokia aukera-

tu dudala.

“Trukean biziko nintzateke,

barakiak erroparen truke”

Page 10: DURANGO | Potzutik 3.alea

POTZUTIK

- Zapaburuen aldizkaria -

10

TXOSNAK B LUZ K

ekimena ez zen aurrera eraman) , hasiera-hasieran gauerako taberna bezala jarduten zuten.

1981. urtetik aurrera txosnak jartzeari utzi zit-zaion. Ez dakigu honen arrazoia zein den baina 81etik 90. urtera txosnen ordezko bezala funtzion-atzen zuten Goienkaleko lokalak erabili zituzten Gestorek eta Herri Batasunak. Badirudi lokalen jabeek debalde uzten zizkietela lokalak pare bat hilabetetarako edo. Honela, denbora honetan lon-jak margotu, konpondu eta barra “prekario” bat muntatu ostean, prest egoten ziren jaietan zabal-tzeko. Dirudienez, presoen gurasoek sukaldatzen zituzten patata tortilla bokadiloak famatuak omen ziren. Aipatu beharra dago, oraingo txosnetan bezala, %100 boluntario lana zela.

Gaur egun, txosna-gunea 9 txosnak eta 3 karpak osatzen dute. 19 kolektibo desberdinek hartzen dute parte, bertako aniztasunaren seinale.

Txosna-gunera joatea besterik ez dago bertako jai giro alternatiboaz ohartzeko. Inguruko dekorazio, mezu, pankarta eta pegatinek argi uzten dute txos-nen atzean badaudela hamaika errebindikazio soz-ial eta politiko. Euskararen erabilerari dagokionez ere, giroa guztiz euskalduna lortzea da helburua.

Gainera, bertako musika alternatiboa izaten

Heldu dira San Fausto jaiak Durangora beste urte batez, eta hauekin batera jai herrikoi eta parte-hartzaileen aldeko aldarria ere,

txosna-gunearen eta txosna-batzordearen eskutik. Aldi berean, hauek dira Potzutik aldizkaria pla-zaratu zenetik egon diren lehen San Faustoak, eta guk ere testu honekin ekarpen txiki hau egin nahi diogu jai parte-hartzaileen aldeko aldarriari.Durangoko gazteontzako oso gauza normala da jaietan txosnak egotea, Durangon zein inguruko herrietan, eta gure ustez hauek dira jai parte-hart-zaileen motore nagusia, txosna-batzordean her-riko edozein kolektibo edo giza taldek hartu deza-keelako parte, jaien antolamenduaren parte izanik.

“Jai parte-hartzaileen aldeko lana goraipatu baina aldi

berean ikusten dizkiogun hutsuneak azaleratu nahi ditugu”

Testu honen helburua Durangoko txosna mugi-menduaren historia eta lana ezagutzera ematea da, jai parte-hartzaile eta errebindikatiboen aldeko apustuan egindako lana goraipatuz, baina aldi be-rean ikusten dizkiogun hutsune eta kontraesanak azaleratu nahi ditugu, beti ere ekarpen honek hau-ek konpontzeko balioko duen esperantzarekin.

1977-78. urte aldera izango zen Durangoko her-rian lehenengo aldiz txosna sistema erabili zela. Dirudienez Frankismo garaitik zetozen alderdi eta elkarte ezberdinek antolatu zituzten lehengo txos-nak: PCE, ESB (Euskal Sozialista Biltzarrea), Her-ria elkartea… Txosnen egiturak egiteko “Mecano-tuboak” erabiltzen zituzten eta teilatua eta barra egiteko lonak eta egurra erabiltzen ziren. Guztira 10 bat txosna inguru jartzen ziren Askatasun Etor-bidean (Avenidan).

Ekintzaren bat edo beste antolatzen bazuten ere (80an Askatasunaren txosnak herri maratoia anto-latu nahi izan zuen baina zeozer txarto irten eta

Page 11: DURANGO | Potzutik 3.alea

POTZUTIK

- Zapaburuen aldizkaria -

11

saiatzen da, euskal taldeak eta “Gaztea” irratian inoiz jarriko ez dituzten taldeak entzun daitez-keelarik, bai gauez jartzen den musikan bai anto-latzen diren kontzertuetan, kultura musikalaren bultzatzaile garrantzitsuak bihurtu direlarik. Modu honetan uztartzen dira jaia, kultura eta al-darrikapenak.

Dena den, gero eta nabariagoa da musika komert-zialaren agerpena. Txosna-gunean entzun daite-keen musika alternatiboari batzuek jarri dioten “musika txosnero” etiketa horrek (bere zentzu tx-arrean), ez dio mesede asko egin. Horren ondori-oz, gero eta jende gehiago hasi da esaten txosnetan beti berdina jartzen dutela eta denetik entzun be-harra dagoela, musika denen gustukoa izan dadin. Ulertu behar dena da Shakira, Pitbull, El canto del loco, Lady Gaga eta enparauen musikarekin egunero bonbardatzen gaituztela telebista eta ir-ratiko kate nagusietatik, eta honekin apurtzeko jartzen dela txosnetan bestelako musika, eta ba-daudela gaur egun makina bat musika talde abesti anitzak eta dantzagarriak egiten dituztenak. Hor-regatik aldarrikatzen dugu musika anitza eta alter-natiboa txosnetan.

Bestalde, txosnetako edariak kontsumitzean badakigu ordaindu dugun diru hori lehen aipa-tutako borroka horiek modu batera edo bestera $ -nantzatzeko balioko duela. Egia esateko, nahiz eta txosnetako irabazi garbiak ez diren oso handiak,

“Gero eta nabariagoa da musika komertzialaren agerpena”

jaietan lortutako diru apur horrek da txosna-bat-zordea osatzen duten kolektibo askoren ekimenak aurrera eramateko balio du. Eta hau ez litzateke posible izango hainbat eta hainbat boluntariok, gazte zein ez hain gazte, muntaiak, turnoak eta zaintzak egiten ibiliko ez balira. Hor ikusten da benetan zelako mobilizazioa dagoen jai errebindi-katiboen alde, eta nola jaiak direla-eta, zenbat eta zenbat jende agertzen den ondo pasatzeko gogoz eta baita edozertan laguntzeko asmoz, atzean dauden borroka horien aldeko errekara euren ur tanta isuriz.

Alde batetik, txosna-gunera gaua heltzen denean, bertan zerbitzaturiko edariak eta kanpotik ekarri-tako bestelako drogak direla-eta, desfasea da na-gusi. Honek eman nahi den irudi konprometitu eta borrokalariarekin tupust egiten du ezinbestean. Azken $ nean, egiten diren aldarrikapenen aurka dagoen jarrera eta giroa da ikusten (eta sustatzen) dena gaueko ordu txikitan, bertakoek guzti hau begi onez ikusten dutelarik, beti ere ondorio txiki eta onargarritzat hartuz, irabazi ekonomikoen me-sedetan.

Guzti honetan ikusten den kontraesanik handi-ena sortzen den zikinkerian ikusten da. Nahiz eta aldarrikapen nagusietariko bat ama-lurraren errespetua edo ekologismoa den, parranda gau baten ostean txosna-guneak nolako itxura tamal-garri eta lotsagarria duen ikusteak bertan juergan ibili direnen bestelako irudi bat erakusten digu. Desfasearen ondorio, jendearen gehiengoa ez da

Page 12: DURANGO | Potzutik 3.alea

POTZUTIK

- Zapaburuen aldizkaria -

12

TXOSNAK B LUZ Kjakitun gune horren garbiketak nolako lana su-posatzen duen (ezta axola ere), eta “txosnetan edozer egin daiteke” pentsamendu horrekin hur-biltzen da jende ugari bertara, guztiz desfasatzera, euren ekintzen ondorioen ardura txikiena ere hartu barik, plastikozko eta kristalezko edalontzi eta botilak lurrera botatzen (hauetako asko kan-potik ekarritako “litroak”) edo komunak egonda ere edonon pixa egiten (batez ere mutilek). Guzti honen ondoren, eta nahiz eta askok txosna-gunea

esparru autogestionatu bezala ikusi edo aldarrika-tu, Udal garbitzaileak dira hurrengo goizean ber-tako kristalak, plastikoak, okak, pixa-parrastadak eta kiratsa kentzera joango direnak. Horregatik, eta txosna-gunea leku benetan autogestionatu bat izan dadin, bertako garbiketa antolatzaileen esku egon beharko litzatekeela uste dugu, denborarekin jendea honi buruz kontzientziatzen joan dadin.

Dena dela, azken urteotan erabiltzen hasi diren plastikozko edalontzi berrerabilgarriak aurrera-pauso bat izan dira zentzu horretan, askoz ere hondakin gutxiago sortzen delako. Baina hala ere oraindik badago hobetu beharra edalontzien kon-

“Parranda gau baten ostean txosna-guneak itxura tamalgarri

eta lotsagarria izaten du”

tuan. Nahiz eta berrerabilgarriak diren, jendeak berrerabilgarritasun hori gau batera mugatzen du, eta ez jai guztietara edo jai desberdinetara, gaua bukatzen denean lurrean botata edo zakarrontz-

ian bukatzen dutelarik. Beste herri batzutan es-perimentatu da gau amaieran edalontziaren truke dirua bueltatzeko sistema, ekonomia ikuspegitik egokia izan ez arren, ekologia ikuspegitik oso er-rentagarria izan daitekeena.

Hau guztia esanda, eta kontraesanak kontraesan (nork ez du kontraesanik ba mundu honetan), in-darguneak aprobetxatuz eta hutsuneak konpon-duz, eta haietatik ikasiz, txosnek sortzen duten jai errebindikatibo eta parte-hartzaileetara joateko eta parte hartzeko deia egiten dugu, denon artean lortzen dugulako jaiak herrikoiak izatea. Bertan ikusiko dugu elkar!

Page 13: DURANGO | Potzutik 3.alea

POTZUTIK

- Zapaburuen aldizkaria -

13

“Zerbait gertatu al da?”, arduratu zen emakumea.

“Bai. Gorpu bat azaldu da. Bazkalostean norbaitek hots egin digu esanez gizonezko bat zegoela Erro-tatxipin, erreka inguruan. Mutilak bidali eta agudo asko aurkitu dute. Txikituta omen zeukan aurpegia. Ezin ezagutu. Faltan zituen hatzak. Gorputz osoa ubeldurez betea. Hanka-artea eta galtzarbeak erreta. Kaka eginda. Sakela batean karnet bat agertu da: Juan Maria Iriarte Maiz. Ordenagailuan sartu eta be-rehala eman digu bere berri: Hamazortzi urterekin, politika kontuetan nahastuta zebilela eta, Frantziara bestaldera, beraiek esaten duten bezala- ihes egin be-har izan zuen. Zure senarrak ezagutuko du akaso. Hala ere zorte ona eduki zuen, amnistia madarikatua iritsi zitzaion segituan”.

Emakumeak amaitzen ari zitzaion zigarretaz beste bat isiotu zuen begiak gizonarengandik urrundu gabe, erne.

“Gero politika laga eta taber-nari lanean eta haxix saltzen ibili da. Negozio txikiak. Bal-ioko al dizu?”.

“Ikusiko dugu. Orain badugu premiazkoagorik”, ihardetsi zion emakumeak maltzur, altzora makurtu eta musuka hasiz.

“Maite, mesedez, ez zara seku-la asetzen. Nekatuta nago, ez

dut egun erraza izan”.

Hutsalak izan ziren bere protestak emakumearen esku trebeak zakila oratu orduko. Handik gutxira tx-orta bizian ari ziren berriro.

Haize basula altxatzen hasia zen kanpoan, hotz eta elurraren iragarle. -Non dago Stalin?- Xabier Montoia

-ALBOKA ETA TRIKITIXA-. Maurizia, Leon eta Basilio. Hirukote honek (geroago laugarren pertsona bat gehitu behar zaio talde honi, Fasio) Bizka-ian urte askotan erabilitako doinuak eta koplak batu zituzten erromeriak indar-berrituz. Diska honetan, Leonen eskutik albokaren indarra antzeman dezakegu, Fasio eta Basilioren trikitixa doinu

alaitsuak eta nola ez, sentimentu handiarekin kantatzen zuen Maurizi-aren ahots ikaragarria. Kotxean eraman beharreko bizkaiko kanten bil-duma alegia. AUPA MAURIZIA!!!!!!!

MUNDUA

EUSKAL HERRIA

DURANGALDIE

LITERATURA MUSIKA

-SCOTT KELLY -“The Wake”Zertarako korapilatzen dute dena? The Wake lako lanak entzuterakoan halabeharrezkoak izaten dira ho-rrelako galderak. Gitarra bat, eta bere ahots baxuarekin nahikoa du Scott Kellyk (Neurosis) entzulea hunkitzeko. Zaleek urte batzuk itxaron behar izan dituzte biga-rren lan honetarako, hala ere, itxa-ronaldiak merezi izan du. Kellyren banakako proiektuan iluntasuna da protagonista, hala ere, ‘Catholic Blood’ lako abestiak argi printzak

dira. Diskoa ixten duen ‘Remember Me’, ostera, ileak puntan jartzen dituen horietakoa da. A.MARULANDA

-KILAUEA- “ROCK”‘Woman’ abestiko lehen notak en-tzuteaz bat, argi geratzen da a-txondoarren eskola Scandinavian Rock delakoa dela. Beraien lana osatzen duten sei abestieetan The Hellacopters eta Backyard Babies lako taldeen eragina nabarmena da, hala ere, ‘Izpien aurka’ abes-tian egiten duten bezala, nortasun propioa dutela erakusten dute,

baita. Talde handi horrek zioen bezala, Rock and Rollak hiltzen jarraitu behar du! A.MARULANDA

OHOLTZAN

Page 14: DURANGO | Potzutik 3.alea

POTZUTIK

- Zapaburuen aldizkaria -

14

LEIHOTIK ´’SOSATORRAK

Metroko ateak, beti ere segurtasunerako, zure-rako, nirerako, beraien poltsikoetarako. Ordenatuta, banan-banan, klasi$ katuta eta

dosi$ katuta ate mekanizatu horietatik pasatzen uz-ten digute. Denborak ere kontrolatzen dizkigute eta gu, behiak. Metroak minuturo baina korrikan txirrin batekin, atzerapena delakoaren seinaleak zapuzten digu egun osoa, efektuak ez du soilik zuloan zauden denbora horretan irauten. . Behiak izan dezakeen gauza positibo bakanetakoa korrikan galtzen dugu, minutuak itsulapikora botaz, denbora biltzen, kole-kzionatzen izerdi tantaz-tanta, etxean tragoxka bat eman ahal izateko, etxean hamar minutu gehiago so-fan botata eman ahal izateko. Denboraren kontzep-tua distortsionatua. Behiek gutxienez denborari ez diote horrenbeste beldur, bai beldur, bestela zergatik, zertatik gabiltza ihesi? Ilunabarrean eguzkiari lepoz korrika hasten bagara ere eguzkia ez da gugatik ez-kutatu gabe geldituko, gaua etorriko zaigu. Gelditu jende " uxu erdian,erreka bizkor horren erdian eta arnastu. Aho zabalik entzun, so ingurura, ikusi eguz-kia nola intsinuatzen den arbolen artetik keinu lizu-nak eginaz, korrika dabiltzan guzti horien atentzioa deitu nahian. Zuk ikusten duzu eguzkia eta gainera-koak itsu, ez dira argi eder horretaz disfrutatzeko gai. Jabetu inguruko mugimenduaz eta irribarrez, ez dakitelako behiak direla. Ez dakitelako esperoan bizi direla, ez dakitelako zeren esperoan bizi diren, ez dakitelako zer den ez dakiten horren esperoan bizi direla. Ez dakitelako ihesi bizi direla, espero arraro hau antsietatez korrikan gainditu nahi dugula.

Egon, soilik egon. Entzun, soilik entzun. So! Ingu-ruan duzunari so egin, gero ez du balio telebistarako aurreztutako hamar minutu horietan dokumentalak atsegin zaizkizula esatea bekainekin pertsona intele-ktual baten keinua eginaz.

Eta noizean behin, pentsatu, pentsatu ume batek au-tobusean zarataka dionari buruz.

Baina haizeak eramaten nauen bezala ekartzen nau bueltan, beti $ del eta begirada luzatzen dut jesarle-kuaren gainetik. Nire ezkerrekoaren egunkaria nirea baino interesgarriagoa izan ohi da. Eskuineko andrea begi batekin nireari so.

Hiriko amonek oraindik errezo egiten dute metroa sugea bailitzen txistuka hastean martxarako egon-ezinez, ez al da ba istripuren bat egongo.

Begiak ikusgai ez den goiko puntu batean galdurik,

ahoa ikasgaia ondo dakienaren abileziaz xuxurlaka. Egungo Hollywood-eko fokuekiko idolatriak zeri-kusi gutxi amonak metroko " uoreszenteari errepi-katzen dizkion bertute eta autokonpasioz. Autokon-pasio? Auto-lesio. Fedea? Itsuen bide, buruz alperren kontsolagarri, konformisten erreinu.

Jainkoak ez du gugan sinesten. “Dios por Dios es cuatro”

Piiiii, piiiiiii

Etorkin bat zuen jesarlekuan eserita dago, arazoren bat? Sentitzen dut baina zuen berdina ordaindu du metroko txartela.

Aldamenean eskegita daroazun aitonak urrezko er-lojua zeloz konponduta daroa eta zaratarekin bat, gogor eusten dizu eskutik baina ez da beldur, ez. Bera ez da azal kolore arraro horren aurka doan begi zuri makalez begiratzen zaituzten gizon horren beldur.

Pi pi pi! Azken abisua Fiuuum! Badoa.

Zaratak berriz ere aztoratzen du aitona, aurreko, aur-reko eta aurreragoko geltokietan bezala. Zuk, amona, suabe hitz egiten diozu belarrira makulua daraman ume zaharrari:

- Metroak hori beti egiten du laztana, gogoratu, ez da ezer gertatzen maitea, lasai – eskuaz ilea ondo jarriz.

- Jaitsi egin nahi dut gurdi honetatik!! Zaldiak zarata arraroak egiten ditu!

- Esana dizut bihotza ez goazela gurdian, hemen ez da gurdirik, ezta zaldirik ere.

- Orduan zer arraio egiten dugu hemen!

Kontrakoa badirudi ere memoriak gutxika hiltzen gaitu. Birgogoratzen eta errepikatzen gabiltza, den-borak aspaldi egin genituen balentrietan utzitako tarteak gure gustura betetzen ditugu. Eta albuma gero eta handiago egiten doa eta gure sobretan boz-kariatzen gara eta noski mundu guztiak gure histo-rialaren kontziente denataz ziurtatzen gara gure al-txorrik preziatuena baita. Hitz egin baino gehiago pentsatu. Pentsatu baino gehiago egin.

PUPUNA

Page 15: DURANGO | Potzutik 3.alea

POTZUTIK

- Zapaburuen aldizkaria -

15

bidali sorkuntza lanak: [email protected]

Page 16: DURANGO | Potzutik 3.alea

POTZUTIK

- Zapaburuen aldizkaria -

16

“Munduko gloria guztia arto garau batean kabitzen da”

Joseé Marti

Azaroak 19 Rock star live aretoanMachine Head +Devil Driver+...

Urriak 18 Bilboko kafe

antzokian “Salda badago” dokumentalaren

proiekzioa

Azaroak 4 durango, plateru-ena kafe antzokia: KIM SALMON MEETS

KILL DEVIL HILL

Azaroak 13:

San Agustin kul-

tur gunea ,du-

rango:

“Andre y

Dorine” antzer-

kia