zirikatzen deustu herriko fanzinea 27. zenbakia
Post on 01-Mar-2016
225 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
Kaixo lagunok! Bi hilabete pasatxo dira azken zenbakia argitaratu genuenetik eta gure
herrian ohikoa den bezala, hainbat dira komentatu beharreko gertaerak.
Gerra zikina iraganeko kontua zela uste genuenean, Jon Anza euskal militan-
tearen desagerpenaren berriak alarma gorriak piztu ditu. ETAk aditzera
eman duenez, erakundearen militantea zen eta polizia jakinaren gainean
zegoen. Apirilaren 18an tren bat hartu zuen ETAko beste militante batzuekin
elkartzeko, baina ez zen agertu, ezta hurrengo egunetan jarritako badaez-
padako hitzorduetara. Egun hartan tren geltokira lagundu zion bere bikotea
izan zen Jon ikusi zuen azkenengo pertsona. Hasierako dudak, kezka eta ezi-
negona bilakatu dira eta PNV, EA eta Aralar alderdien eta komunikabideen
ixiltasun eta konplizitateak kezka, amorrua eta nazka bilakatu ditu. Hala ere
oraingoz erantzuna ez duen galdera argitu arte Euskal Herriak ez du atsede-
nik hartuko: Zapatero, Sarkozy non dago Jon?
Estatuen apustua argia da, betidanik garatu duten errepresio estrategian
hurrats berriak ematea, eta Jonen kasua larriena bada ere ez da inondik
inora bakarra. Hortxe errepresaliatu politikoen sostengu eta elkartasunaren
kontrako abiarazitako dinamika: preso politikoen argazkiak Euskal Herriko
kaleetatik desagerraraztea. Arrasateko “lotsaren murrua”rekin hasi zena
segida izan du (Ibilaldia, hainbat Herriko Tabernetan...) eta zipaioen buru
berri den Aresek esan bezala ez da hor bukatuko. Badirudi oraindik ez dute-
la ikasi Herri honek bere presoekiko duen konpromisoa hautsi ezina dela
(nahiz eta urte bateko kartzelarekin eta zazpi urteko ezgaikuntzarekin zigor-
tu, M. Beitialarrangoitiari, Hernaniko alkatesari gertatu bezala) eta bortizkeria
3
4
eta harropuzkeriaren aurrean, behin eta berriz egin duen bezala, duintasu-
nez eta elkartasunez erantzungo duela. “Preso politikoen aurpegiak Euskal
Herriko errealitatearen eta eguneroko paisaiaren parte bihur daitezela”
eskatu digute senideek, eta behintzat gatazka politikoak dirauen bitartean,
kartzeletan burutzen diren eskubideen zapalketa ezkutatu nahi duen krimi-
nalizazio kanpaina honi presoen argazkiak eta sufritzen duten egoeraren
salaketa lau haizetara zabalduz erantzungo diogu.
Eta ezin salatu gabe utzi hainbat euskal herritarrek jasan duten jazarpen poli-
ziala eta kolaboratzeko mehatsuak. Iparralden ordu luzez bahitutako Juan
Mari Mujika errefuxiatua eta jada birritan Durangoko bi gaztek salatutako
jarraipen itogarriei, Lander Fernandez Santutxuko preso-ohiaren kasua gehi-
tu behar diogu. Ertzainak bezala identifikatu ziren pertsonek jipoitu zuten
beraiekin kolaboratzerari ezetz esan eta gero. Erasoaren egun batzuetara,
atxilotu eta kartzeleratua izan da. Eraso guzti hauen aurrean ezin gara beso-
ak gurutzaturik geratu eta Landerrek berak adierazi zuen bezala “Hay que
hacerles frente. No es fácil pero se puede”.
Baina ez dira denak berri txarrak gure herrian. Maiatzak 21eko greba arra-
kaztatsuari Iniziatiba Internazionalistak hauteskundeetan lortutako emaitza
onak gehitu behar dizkiogu. Hurrengo orrialdeetan aztertutako putxerazotik
eta europarlamentari bat lortzeko lehiatik haratago, Ezker Abertzaleak kurt-
so politiko berrirako indar metaketa bezala planteatu zituen hauteskundeak.
Bistan geratu da ezabatu edo ordeztu (Aralarri hainbeste bonbo ematen
dioten hedabideek hauteskundeen datuen aurrean kontuak eskatzen hasi
zaizkio) nahi izan duten Ezker Abertzalea indarberriturik agertu dela (EAEn
eta Nafarroan hirugarren indarra)eta abertzale eta ezkertiarren erreferente
nagusia dela. Eta orain, lortutako atxikimendu guzti hori eta grebarekin bat
egin zuen langileria, gatazka konpondu eta beste eredu ekonomiko bat lor-
tuko duen norabidean jartzen asmatu behar du.
Beste alde batetik, krisialdi ekonomikoak mundua duela urtebete baino
arriskutsuagoa izatea eragin du, Bakearen Indize Globalak aditzera eman
5
duenez. Eta datu hau hilabete honetan ezagutu dugun beste datu esangu-
ratsu batekin lotuta dago: 2008an mundu mailako gastu militarrak gora egin
zuen (bilioi bat euro, mundu osoko aberastasunaren %2,4 eta 2007ko datue-
kin alderatuta %4ko igoera). Badirudi armak ekoizten duten enpresentzat ez
dela krisirik existitzen, edo are larriagoa, krisi ekonomikoak mesede egiten
diela.
Bien bitartean, krisi ekonomikoko garai hauetan Hego Euskal Herriak
Europako azken postuan jarraitzen du babes sozialari begiratuz gero.
Europan, bataz beste Barne Produktu Gordinaren (BPG) %27a babes soziale-
rako bideratzen bada, Hego Euskal Herrian %18a. Estatu espainolean, gober-
nuak babes sozialerako bideratzen duenaren (BPGaren %20,9) hainbeste
diru eman dio bankuei.
Kaleratzeak, Enplegua Erregulatzeko Espedienteak (etekinak izaten jarraitze-
ko enpresari askok, administrazio publikoaren oneritziarekin, erabiltzen duten
formula), prekarizazioa... etengabe hazten ari diren bitartean, EAEko lehen-
dakari berriak langileen eskubideen urraketa edo murrizketarik ez dela izan
defendatu du (azala behar da gero!). Adierazpenok elkarrizketa soziala
abiarazteko eragileekin alde-biko lehenengo batzarra baino lehen egin
zituen eta baietz asmatu nor izan zen lehenengo eragilea? Patronala noski.
Esanguratsua oso. Lopezekin batzartu eta gero, fartsa honetan ez zutela
parte hartuko esan zuten ELA eta LABek, eta egun gutxira, gehiengo sindika-
larik gabe aurrera egingo zuela aditzera eman zuen Lopezek. Ezer berririk ez
atal honetan gobernu aldaketarekin.
Sistema kapitalistaren ikur eta bizi dugun krisia larriagotuko (dirua xahutu eta
lurra suntsitu) duen proiektua, AHTa alegia, gerarazi du gobernu frantsesak
Ipar Euskal Herrian errentagarritasun sozio-ekonomiko falta (bidaiarien jeit-
siera, merkantziak garraiatzeko gabeziak, eraikuntza kostuen igoera...) bat
sumatu baitu. Berri pozgarri honek euskal Y bera auzitan jartzen du, izan ere,
mugan bukatuko litzateke Europarekin konektatuko gintuen “ezinbesteko”
azpiegitura. Proiektuaren aurkako indarrak biderkatzeko garaia da.
Lehenago ere hitz egin dugu errausketaz, errausketaren kostu ekonomikoki
manten ezinei buruz, errausketak amalurrean egiten dituen sarraskiei buruz…
eta batez ere, zelan saltzen diguten konponbide bezala, engainu bat beste-
rik ez denean: errautsitakoa berriro ekoitzi behar da, ekoitzitako material
tonako, beste 25 tona hondakin sortuz; erretako 3 tonako izugarrizko toxiko-
tasuna duen tona bat errauts sortzen da eta hondakin arriskutsuentzako
zabortegien beharra dute; ez dira energia iturri baliagarri bat, sortzen duten
energia Euskal Herriko hiri zein herrientzat eskasa da eta; hondakinentzako
irtenbide guztien artean, garestiena da.
Baina zenbaki honetan ez gara
erraustegien kalteetan zentratuko,
horri buruz gehiago jakin nahi badu-
zue, 18. zenbakia irakurtzeko ahol-
katzen dizuegu! Baina aurreko arti-
kulu horretan Gipuzkoan eraiki nahi
dituzten erraustegiak aipatu geni-
tuen eta zenbaki honetan eman
zaien erantzunari eta sortu diren
alternatibei buruz hitz egingo dugu.
Gipuzkoako herri kaltetuetako bat Usurbil izango da eta bertako San
Markoseko mankomunitatean zaborra etxez etxe jasotzen hasi ziren martxo-
an 16tik aurrera. Hilabete pare bat pasatu dira dagoeneko eta Udaleko zein
Mankomunitateko arduradunak pozik daude lortutako emaitzekin. Izan ere,
birziklatu ezin daitekeen zaborraren edo errausaren portzentaia %23,92ra
jaitsi da, iazkoa %71,58koa zen artean, eta behera egiten jarraituko duela
aurreikusten dute.
6
7
Lau astetan selektiboki jasotako hondakinen batez bestekoa %76,08koa
izan da eta iazkoa, berriz, %28,42koa izan zen. Jasotako zaborraren kalitate-
ari dagokionez, gorakada bat nabaritu dute, organikoen %98a garbi zego-
elako eta horrek konpost ona egitea ahalbidetzen du. Katalunian egonda-
ko esperientziekin alderatuta, etxeko konpostagailuen kopuru altua da
nabarmenena, ia 400 familiek bere aldeko
hautua egin dute eta. Ziurrenik horren zer-
gatia informazio kanpainak eta lehen egu-
netik zabor tasan %40o murrizketa egitea
izango dira.
Emaitzak espero zirenak baino hobeak iza-
ten ari dira eta arazoak eskasak.
Horregatik, agian, zaborra beste herri bat-
zuetara eramaten ari direla dioten zurru-
murruak zabaldu dira. Erraustegietan interesak dituztenek zabaldutakoak
agian? Baina datuek frogatzen dute bildutako zabor kantitatea iazkoaren
parekoa dela.
Gauzak horrela, atez atekoa baino sistema hoberik ez dagoela aldarrikatu
dute, eta erraustegien aldeko apustuak zentzurik ez daukala berretsita,
Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Donostiako Udalari errauste plantaren
proiektua bertan behera uzteko eskatu diote. Usurbilgo datuak kontuan
hartu, eta gisa bereko sistema gehiago abian jarriz gero, errauste plantetan
baino, konpostatze plantetan inbertitzea beharrezkoago dela nabarmendu
zuen Jordi Colomer San Markos Mankomunitateko aholkulariak.
Bestalde, Usurbilgo herritar batzuk atez ateko sistema honen kontra azaldu
dira eta horregatik, Udalak, herriko talde eta eragileekin elkarlanean, herri
galdeketa lotesle bat prestatuko du sistemaren inguruan. Data zehaztu
gabe dagoen arren, Usurbilgo alkateak adierazi du galdeketa hau atez
ateko sistemaren berrespena izango dela, baina horrela ez bada eta edo-
zelako aldaketaren bat nahi bada, hori ere herri galdeketa bidez gauzatu-
8
ko dela, jarduteko era ireki eta egokia delako, nahiz eta beste gauza
garrantzitsu batzuetan ukatua izan den, AHTri buruzko herri galdeketetan
kasu.
Usurbil ez da errauste
planten aurka agertu
den herri bakarra, eta
egoera horren aurrean
ikaratuta, Gipuzkoako
Hondakin Partzuergoak
ekainaren 2an erabaki du utzi nahi duen edozein Mankomunitatek
Partzuergoak aurreikusitako hondakinen kudeaketarako (erraustegiak
barne) azpiegituren aurrekontuetan dagokien kuota ordaindu beharko
dutela lehenik. Izan ere, inposatutako proiektu hauen kostuak 400 milioi ingu-
rukoak dira. Partzuergoaren ustez, Mankomunitate batzuek ez diete beste
batzuen kostuei aurre egin behar proiektua erdizka utzi dutelako. San
Marcos Mankomunitateak Partzuergoan duen ordezkariaren ustez, berriz,
neurri hau hondakinen beste kudeaketa sistema batzuen alde egiten duten
Mankomunitateak ekonomikoki itotzea besterik ez du helburu. Ikara horren
arrazoietako bat Usurbilen atez ateko sistemak hain ondo funtzionatzea da
eta lotsagarria iruditzen zaio Foru Diputazioa Usurbiletik zelan funtzionatzen
duen ikuskatzera pasa ez izana.
Neurri hau onartzerakoan egondako gorabeherak ere salatu ditu, berez
Partzuergoan erabakiak hartzeko Mankomunitate guztien adostasuna behar
denean, hau gehiengo arruntez hartu dela, horrela komeni zitzaielako. San
Marcoseko Mankomunitateak neurriak hartuko ditu abusu hauekiko, eta
hondakinen kudeaketa sostengarri baten alde egiten jarraituko du.
Informazio gehiago:
www.usurbil.net/ateate
10
Hainbeste buruhausteren ostean, pasatu dira ekainaren 7ko hauteskundeak,
eta are buruhauste gehiago utzi dituzte. Tribunal Konstituzionalak Iniziatiba
Internazionalista – Herrien Elkartasuna-ren hautagaitza aurkeztea ahalbidetu
zuen, Gobernuaren aginduz Tribunal Gorenak debekatu ostean. Ilegalizazio
politika estatuan barrena edatzeko beldurra? Europan espainiar
“demokrazia”ren irudia kaltetzeko beldurra?... Dena den, aipatu beharreko
lehenengo kontua Ezker Abertzalea bere markarekin aurkezteko ezintasuna
izan da. Beste kandidatura batentzako eskatu du bozka, eta bozka legala
emateko aukerak ezin digu ahaztarazi bizi dugun egoera ez-demokratikoa.
Eta iruzur gehiago egiterik ez zegoenean pentsatzen genuenean, estatu
espainolak bere benetako aurpegi faxista erakutsi digu berriz ere: bozka
ematea galarazi beharrean, bozkaren balioa lapurtzetik bozka bera
lapurtzera iritsiz. Mezua argia da: Ezker Abertzalearen eta bere eskubideak
defendatzen duen ororen aurka edozerk balio du.
Hauteskundeen emaitzetan sartu aurretik gure eskerrik beroenak eman nahi
dizkiegu Iniziatiba Internazionalista posible egin duten lagun guztiei.
Elkartasuna hitzaren esan-nahia diskurtsoetatik haratago praktikan jarri
duzuelako; gure etxean eskeini ez diguten sostengua emateagatik; euren
burua abertzaletzat duten PNV, EA eta Aralar bezalako alderdien zurikeria
agerian utzi duzuelako; eta bai Hego Euskal Herrian eta baita estatuko beste
txoko askotan ere ilusioa piztu duzuelako. Gora zuek!
Hauteskundeetan sartuta, esan beharra dago Iniziatibaren kandidaturaren
emaitza arrakastatsua izan dela oso. Hego Euskal Herrian emaitzak oso onak
izan dira: 140.000 bozkatik gora lortu ditu, eta Ezker Abertzalea izan da bozka
kopuruan gora egin duen bakarra, hirugarren indarra bilakatuz. Bitartean,
PNVk etengabeko jaitsierarekin jarraitzen du, 43.000 bozka galduz, eta EA-
Aralarrek kriston zaplastekoa hartu dute, ia 30.000 bozkako galerarekin.
PSOE mantendu da eta PP nabarmen jaitsi da, UPyDri bozka batzuk transfer-
11
ituz.
Orokorrean Hego Euskal Herriko emaitzak onak izan badira, nabar-
mentzekoa da Nafarroan lortutako emaitzak. Ilegalizazio, ordezkapen saiak-
era, errepresio itzeleko urteak pasa eta gero hirugarren indarra izatera itzuli
gara. NaBai eta Aralarrek behera egin dute Ezker Abertzaleak apustu legal
bat egin ahal izan duen une berean, argi utziz zein den herri honetako ezker
abertzalea, eta ez dagoela ordezkatuko duen proiekturik gabeko “Ezker
abertzale berri” baten beharrik.
Ipar Euskal Herrian ere emaitza oso onak lortu dira Euskal Herriaren Alde kan-
didaturarekin. Orain dela bost urteko 4.328 bozketatik 5.602 bozka lortzera
pasatu da. Beste alderdi abertzaleek aurreko hauteskundeen emaitzak
mantendu edo hobetu dituztela kontuan izanda, benetan pozteko emaitzak
direla esan dezakegu.
Estatu espainolak burutu duen putxerazoari dagokionez, hainbat dira argitu
beharreko kontuak. Alde batetik akatsak egon dira. Hori da Hego Euskal
Herriaren kasua, zeinaren 1.468 bozka berreskuratu dira. Beste batetik, bozka
zuri eta baliogabeen kontua dago. Hainbat tokitan II-SPren bozkak nuluekin
“nahastu” behar izan dira, ez baita posible bozka nuluak lau urtetan
57.000tik 125.000ra igotzea, partehartzea jeitsi denean (bozka zuriekin berdi-
na gertatu da). Adibidez, ulergaitza da Valladoliden Iniziatibak Izquierda
Castellana-k lortzen dituen bozken herena bakarrik jasotzea. Galizan
antzeko egoera ematen da, Iniziatibak formazio independentistek baino
bozka gutxiago lortu dituelako, hauek berarekiko atxikimendua azaldu
ostean. Eta adibide batzuk baino ez dira. Baina ez da hor bukatzen putxer-
azoa: kontaketetan jada argitu ezin daitezkeen irregulartasunak
(Hauteskunde-batzak zenbaki bat eman zion II-SPri eta Barne Ministerioak
beste bat), bozken deuseztea, berrikusketetan etengabeko arazoak
(Burgosen mahai batzuetako errekuentoa ikuskatzen bakarrik utzi, mahaiak
kontu handiz hautatu ostean; Katalunian, bozka nuluak “desagertu” eta
batzuk bakarrik berreskuratu dira, ordezkariak mahaietatik kanporatuak izan
dira; Asturiasen 230-260 bozka artean Iniziatiba hitzarekin antzekotasunak
dituzten alderdiei eman zaizkie…). Herri eta hiri guztietan ahaldunak ez iza-
12
tea asko zailtzen ari du salaketak aurkeztea, hala ere oringoz, II-SPk balioga-
betzea eskatu du hainbat hauteskunde-batzetan (Valladolid, Madril, Kadiz
eta Bartzelona).
Hain da handia putxerazoa, hauteskundeak errepikatu beste aukerarik ez
litzatekeela egongo, demokrazia batean bizi bagina. Lastima.
Gorabehera guzti hauen aurrean, alderdi guztien isiltasuna nagusitu da.
Jada harritzen ez agituen arren, ezin ezkutatu sentitzen dugun nazka eta
amorrua. Barne ministerioak antolatzen dituen hauteskundeetan, PSOEko
Rubalcabak, Euskal Herriaren aurkako gudaren logikaren barnean, ezer
esateko ez duela lotsagarria da, baina are lotsagarriagoa gure Herriaren
interesak ezker ikuspuntu batetik “defendatu” behar dutenen jarrera. Izan
ere, Aralar eta EAren koalizioak ezarpenik ez duen estatuko hainbat herritan
emaitza ikusgarriak lortu dituzte II-SPkoekin alderatuta, Iniziatiba osatzen
duten alderdiek urteetako ezarpena duten bitartean, Izquierda Castellana
kasua esaterako. Argi dago beraiek ez dutela putxerazoa burutu, baina argi
dago ere, eta beraiek badakite, emaitza horiek putxerazoak sortu dituela.
Europa mailan berriz, oro har,
eskuinak irabazi du. Talde faxista
eta euroeszeptikoek gora egin
dute (Ingalaterran, PNB alderdi
faxistak 2 diputatu). Europa urrun
ikusten dute hautesleek eta
krisiaren aurrean betiko alderdiei
(zentro-eskuinak irabazi arren par-
lamentarioak galdu ditu) bozka eman ordez, mota honetako alderdiei
ematea erabaki dute. Alderdi sozialdemokratek, berriz, behera egin dute
nabarmen: ez Frantzian, ez Ingalaterran, ezta Alemanian ere ez dira %20ra
heldu. Alderdi sozialdemokratek eta zentro-eskuinak krisiaren aurrean
planteatzen dutena berdina da. Sozialdemokratek ez daukate jendea
erakartzeko proiektu politikorik, sistema kapitalistaren logikari jarraitzen diote,
zentro eskuinak bezala, orduan zertarako kopia bat sostengatu originala
14
Nepal Himalaiako mendilerroaren hegoaldeko isurialdean eta Txina eta
Indiaren artean kokatuta dagoen herrialdea da. Ia 25 milioi pertsona bizi dira
bertan eta munduko estaturik txiroenetakoa da, populazioaren %70 pobre-
ziaren mugatik behera bizi da eta %51 alfabetatugabea da. Beraz, ez da
harritzekoa bere herrialdetik kanpo bizi diren nepalien kopurua hain altua
izatea, soilik Indian 7 milioi baino gehiago. Nepalek monarkia hinduista
(hindu konfesioko estatu bakarra) bat sufritu izan du azkenengo 240 urtee-
tan, baina hurrengo lerroetan ikusiko dugun bezala asko aldatu dira gauzak
munduko zabaian.
Pasa den mendeko 90. hamarkadan Nepalek klanetan oinarritutako feuda-
lismoaren antzeko egoera bat bizi zuen.
Erregeak agintzen zuen ejertzitoaren babesa eta
bortizkeriarekin eta parlamentua itxurak egiteko
instituzio bat besterik ez zen. Ekonomian nekaza-
ritza (lurrak gutxi batzuen esku) zen sektorerik
garrantzitsuena (nahiz eta altuera eta klimagatik
ez den lurralderik aproposena) eta turismoa eta
atzerrian lan egiten zuten nepaliek bidalitako
dirua ziren diru-sarrera garrantzitsuenak. Gaur
egun, hein handi batean egoera ekonomikoak
bere horretan dirau.
Egoera tamalgarri honen aurrean Nepaleko Alderdi Komunista Maoistak
(NAKM) 1996ko otsailaren 12an Nepalgo Herriaren Armada (NHA) sortu eta
“Herriaren guda” hasi zuen. NAKMren helburua alderdi bakarreko
Errepublika Popularra ezartzea zen, Mao Tse-Tung Txinan sortutakoaren
bidea jarraituz. Lehenengo asteetan bertan hamarnaka eraso eta ekintza
burutu zituen NHAk eta hortik aurrera geldiezinezko mugimendua bilakatu
zen.
15
Hainbat estatuk urduritasunez ikusten zuten maoisten gorakada: AEB eta
Ingalaterrak Nepalen aldaketarik gerta ez zedin, batez ere beraiek kontrola-
tuko ez bazuten, interes handia zeukaten (Txina etsai ekonomikoaren mugan
aliatu baitzen) eta horretarako material militarra eta aholkularitza eman zion
ejertzitoari; Indiak ere asko zeukan, eta dauka, galtzeko. Nepalek historikoki
Indiatik inportatu ditu berebizikoak zaizkion jangaiak eta erregaiak, baina
azkenengo urteetan Nepalek Txinarekin egindako akordio komertzialek argi
gorriak piztu ditu New Delhi-n, eta gainera 1950eko Mahakaliko tratadua ere
arriskuan ikusten du (tratadua-
ren arabera, Indiak Himalaiako
uren, munduko ibai garrantzit-
suenetakoak, etekin ia eraba-
tekoa ziurtatuta dauka). Baina
arazoak ez dira soilik komertzia-
lak, izan ere, Indiako estatuen
erdian maoista indiarrak ejertzito boteretsu bat bilakatu dira, eta nepaleko
maoistak adibide izateaz gain laguntza ere eman diezaiekete.
Hauteskundeak (Kongresu Nazioanalak irabazi ditu) burutu berri dituen
Indiarentzat ez dira garai onak: gatazkaz ingurututa dago, intentsitate baxu-
ko guda egoera bizi du (maoistak, enfrentamendu erlijiosoak, Kashmir...) eta
populazioaren 3/4k miserian bizi da, baina hurrengo artikulu baterako utziko
dugu Indiaren egoera.
Txinak ere interes handia du Nepalen, eta beste potentziekin alderatuta ez
zuen begi txarrez ikusi maoisten gorakada, are gehiago, armak eman zizkion
gerrillari. Nepalek Asiako hegoaldera burutzen ari den hedapenerako
garrantzi geoestrategiko handia dauka eta herrialdean eragina izanez gero,
zonaldean eragina handitzeaz gain, Nepalek Tibet laguntzeko izan duen
joera aldatzea lor dezake.
2001ean, maoisten indarra indargabetu nahian, erregeak NAKM ilegalizatu,
bere alde egiten zuten argitalpenak debekatu eta larrialdi egoera eta gera-
hotsa ezarri zituen. Bitartean, gerrillak gero eta lurralde zabalagoa kontrolat-
zen zuen eta estatu paralelo bat eraikitzen hasia zen.
16
Maoisten influentzia eta eraginkortasuna etengabe hasten zihoan, eta ez
soilik alor militarrean, 2004ean Katmandu hiriburuaren hainbat eguneko blo-
keoa edo deitutako greba orokorren arrakastak kasu.
2005ean gerrillak lurraldearen %40a kontrolatzen zuen eta egoerari buelta
ematekotan erregeak, Gyanendrak, gober-
nua disolbatu, manifestazioak debekatu,
atxiloketa masiboak burutu eta botere
absolutua bere gain hartu zuen. Maoistek
aurrera egiteko aukera paregabea ikusi eta
oposizioko alderdiekin akordio bat lortu
zuten herria protesta egitera kalera aterat-
zeko. Mobilizazio jendetsuak (batez ere
maoistek eta mugimendu herritarrek bultza-
tua, alderdi politikoen sinezgarritasuna oso
urria baitzen) izan ziren, eta hainbat egune-
ko liskarren ondoren Gyanendrak atzera
egin behar izan zuen.
Ageri-agerian geratu zen maoistekin kontatu gabe ez zegoela herrialdearen
egoera egonkortzerik eta hurrengo urtean, 2006an, gerrilla maoistak bake
akordioak sinatu zituen alderdi politikoekin, 10 urte iraun eta 13.000 hildako
eragindako gudari bukaera emanez. Hala ere, bake prozesuaren hasiera-
hasieratik monarkiarekin identifikatutako sektoreen, bi alderdi politiko nagu-
sien (Kongresuaren Alderdia, zentristak eta Alderdi Marxista-Leninista Batuko,
AMLB, sozialdemokratak) babesarekin, trabak jasan behar izan zituzten
maoistek, eta blokeoak gainditzeko, kontzesioak egin eta batez ere kalean
manifestazioen bidez presioa mantenduz, gainditzen joan ziren.
Bake akordioek 2008ko apirilean Asanblada Eratzailea (konstituzio berria
idatzi behar duena) osatzeko hauteskundeei bide eman zioten eta bozken
%40arekin maoistak irabazi zituzten (abuztuan gobernua AMLB eta beste
alderdi txiki batzuekin osatu zuten). Nepaliek klase politiko tradizional eta
korruptoaren aurka bozkatu zuten, hainbat urtetan erregeak uzten zituen
botere-kota nimiñoak gestionatzen ibilitakoak eta sistema bera mantentzen
17
lagundu zutenak zigortzeko.
Bake prozesuan gertatu bezala, oztopo ugari izan ditu gobernuak bake
akordioetan sinatutakoa betearazteko eta gerrillariak armadan sartzeko
auziak hautsak arrotu ditu. Bake akordioen arabera 19.000 gerrillarik armak
utzi eta NBEren kontrolpean dauden kanpamentuetan ezarri ziren armada-
ra sartu bitartean. Kanpamentuetan bizi baldintzak degradatzen joan diren
bitartean, historikoki monarkiaren aldeko armadaren buruzagiek ez dute
gerrillariak integratzeko aurrerapausurik eman (gerrillariak ejertzitoa “politi-
zatzearen” beldur dira), are gehiago, gerrillariak alde batera utzita, Epaitegi
Gorenak gelditu zituen 3.000 soldadu berri erreklutatzeko urratsak eman
zituzten.
Eta egoera honen aurrean pasa den maiatzaren hasieran Prachanda lehen
ministroak (gerrillari ohien buruzagia) Katawal armadako burua kargutik
kentzea erabaki eta gero, egun berean AMLBk gobernua utzi zuen.
Hurrengo egunean berriz, Nepaleko presidenteak (zentrokoa) erabakia ber-
tan behera utzi zuen. Prachandak presidentearen erabakia inkonstituziona-
la zela eta, dimisioa aurkeztu eta bere jarraitzaileak kalera ateratzera deitu
zituen.
Konstituzio berria idazteke dago
Nepalen. Bitartean maoismoak, oztopo-
en gainetik bake akordioetan adostuta-
koa aurrera eramateaz gain, kontzezio
gehiegi egin (gobernu lokalak, justizia
epaitegiak, osasun eta hezkuntza institu-
zioak, kooperatibak, nekazaritza kolekti-
boa eta estruktura militarra bertan behe-
ra geratu dira) eta ezer ere lortu ez dela
(ez da nekazal erreformarik egin eta
gerrillariak ez dira ejertzitoan sartu) dioen
maoismoaren sektore gero eta garrant-
zitsuagoarekin lehiatu behar da.
18
Mugimendu feministak bide luzea egin du emakumeok autonomia eta gure
gorputzaren gaineko kontrola izateko borrokan. Euskal Herrian ere, aspaldi,
emakumeok gure gorputzaren jabe izateko dugun eskubidea aldarrikatu
dugu, eta horrez gain, plazer sexuala ugalketari lotzearen ideiaren aurka
agertu gara. Abortatzeko eskubidea Euskal Herriko mugimendu feministaren
sorreratik aldarrikatu den eskubidea izan da. Emakumeok, oztopo legal eta
ekonomikoak aurkitzen ditugu batetik, eta bestetik, oztopo moralei eta
hauek sortzen duten presio sozialari ere aurre egin behar diogu.
Mundu mailan, urtero 46 milioi abortu inguru egiten dira. Hego Euskal Herrira
bakarrik begiratuz, 3655 abortu. Abortuak, beraz, zeresan handia eman du
gure artean. Etenaldien
gehiengoak sare priba-
tuan egiten dira (E.A.E-n
%95,02a eta Nafarroan
portzentaia altuagoa
da, %99,8a) eta kontu-
tan hartu behar dugu,
emakume asko gazte,
etorkin eta baliabide
ekonomiko eskasekoak
izaten direla. Ondorioz, egoera honetan dauden emakumeek, era legalean
abortatzeko aukerak urruntzen ikusten dituzte.
Euskal Herrian, lehenengo talde feministak sortzearekin batera, abortuaren
aldeko aldarrikapena egin zen Bilbon. 11 pertsonei abortua praktikatu izana
egotzi zitzaien eta sei eta hamar urte bitarteko kartzela zigorrak eskatu zituz-
ten eurentzat. Herri eta auzo guztietako paretetan aldarrikapen ugari irakur
zitezkeen: emakumeentzako amnistia batetik, sexualitatea amatasuna ez
dela aldarrikapen zuena bestetik eta abortu aske eta doakoaren eskaera
azkenik.
Gaur egun, abortuak kode penalaren baitan jarraitzen du. 80. hamarkadan
PSOEk ezarritako abortuaren gaineko legean, Hego Euskal Herrian hiru baliz-
ko egoera zehatzetan izan ezik (bortxaketa kasuetan, umearentzat arriskua
dagoen kasutan eta emakumeak arrisku fisiko eta psikologikoak dituen
kasuetan) gainontzekoetan delitu kontsideratzen da haurdunaldiaren eten-
dura. Ipar Euskal Herrian haurdunaldiaren lehenengo 12 asteen barruan
abortua legala da. 12. astetik aurrera eta haurdunaldiaren 22. astera arte,
amaren osasun fisiko nahiz psikikoa arriskuan dagoenean edota fetuaren
malformazio kasuetan bakarrik abortatu daiteke.
Estatu Espainolak berriztatutako legearen arabera, Hego Euskal Herriko ego-
era Ipar Euskal Herriko kasuarekin parekatuko da. Baina, nahikoa al da esta-
tuak planteatzen duen “konponbidea”? Emakumeon eskubideak bermat-
zen al ditu legen honek? Edo estatuaren
aurpegi garbiketa soil bat besterik ez
da? Erantzuna argia da! Emakumeon
eskubideak ez dira bermatzen, nork
erabaki ahal du gure gorputzaren gain?
Mugimendu feministak, orain 20 urte
egiten zituen aldarrikapenak berresku-
ratu ditugu.
Hezkuntza sexualarekin lotuta, hezkunt-
za zentroetan lantzen den hezkuntza
sexuala oso urria da. Askotan, errepro-
dukziora eta koitora bideratuta dago, gaia, ikuspuntu heterosexista eta
moralista batetik aztertua. Sexualitatea koitoarekin bakarrik erlazionatzen
da, antisorgailuen informaziora mugatuz. Hezkuntza “sexual” honetan non
geratzen da plazerra? eta non askatasun sexuala?
19
20
Azken urteetan eskubide honen aurkako erasoaldia jasaten ari gara sektore
eskuindar eta kontserbadoreen aldetik, eliza katolikotik eta “provida” deitu-
tako taldeetatik. Gai hau era sentsazionalistan landu dute, “bizitzaren alde-
ko” mugimendu bezala salduz eta emakume eta pertsona ororen eskubide-
en kontra eginez.
Era alarmista batean, orain dela gutxi, elizak abortu eskubidearen kontra
ateratako kanpainaren izaera kriminalizatzailea salatu behar da. Kanpaina
honek, abortua hilketa batekin konparatzen zuen, abortuak suposatzen
duena desitxuratuz, jarrera kontserbakorrena gizartean errotzen saiatuz, kon-
doien erabilpena alde batera utziz, emakumeon eskubideak beste behin
ere zapalduz...
Badirudi XXI. mende-
an elizak gure gorput-
zen jabe izan nahi
duela. Aski da!!
Hainbeste urtetan
gizarte patriarkal
honen kontra borro-
katu ostean, elizak
oraindik ez du ulertu,
emakumeok gure
gorputzaren jabe eta
erabakitzeko gai
garela eta ez dugula onartuko ez eliza ezta estatua ere gure eskubideen
kontra joatea. Kalera aterako gara behin eta berriro (ekainaren 6an Bilbon
egin genuen bezala), gure eskubideak lortu arte.
Gure gorputzen jabe izan gaitezen:abortua libre!
22
HERRIA abian! aldaketa sozialerako plataforma otsailaren 14ean eman zen
ezagutzera (manifestua hurrengo lerroetan). Hainbat eragilek, Zirikatzen!
barne, osatutako plataforma martxan dago jada: batzar nazionala burutu
zuen, mobilizazioak deitu eta diagnosi orokor bat burutzen ari da, udazkene-
an sistema honi alternatiba bat eskeintzeko. Norbanakoek zein taldeek dute
lekua eta bertan parte hartzera deitu nahi zaituztegu.
Informazio gehiago: www.herria-abian.org
Ekonomia ez da pertsonen eskubideak eta herrien beharrak asetzeko antolatzen. Aitzitik, pertso-
nak eta herriak ekonomiaren izenean sakrifikatu egiten dira globalizatutako kapitalismoaren alda-
rean. Bakan batzuk herrialde osoen adinako ondasunak dituzten bitartean, munduan 950 milioi
lagun gosez bizi dira eta urtero 6 milioi hil egiten dira elikadura txarraren ondorioz bost urte bete
aurretik. Egun nagusi den sistema ekonomikoaren injustizia basatia agerian uzten duen datu uga-
rietako bat da hau.
Gure herrian ere sistema honek eragindako desberdintasunak antzeman daitezke. Azken hamar-
kadan ekoizpena nabarmen hazi da, baina sortutako aberastasuna ez da herritarren bizi-baldint-
zen hobekuntzan gauzatu, kontrakoa baizik. Enpresa eta banketxeek alimaleko etekinak aldarri-
katzen zituzten bitartean…
- Soldatek pisua galdu dute, prekarietatea hedatu da eta lan-istripuak kroniko bilakatu dira.
- Emakumeek pairatzen duten zanpaketa sexual, ekonomiko eta sozialean sakondu da.
- Ez zaio jendartearen sektorerik prekarizatuenek (gazteek, pentsiodunek, hainbat migratzaile
kolektibok) sufritzen duten diskriminazio ekonomiko eta sozialari aurre egin.
- Etxebizitza duina izateko eskubidea urratu da.
- Milaka baserri, arrantzuntzi, saltoki txiki eta garraiolari autonomo desagertu dira.
- Zerbitzu publikoak pribatizatu eta irakaskuntza merkantilizatu da.
- Gure lurraldeko milaka hektarea porlanez bete dira, Euskal Herriaren biziraupen fisiko bera arris-
kuan jarriz.
23
Orain, kapitalistak nahiko luketen bezainbeste irabazten ari ez direnean, komunikabide eta institu-
zio guztiak mintzo zaizkigu krisiaz. Iraingarria da, zinez, herri honek pairatzen duen krisi iraunkorra
estaltzen ibili ondoren, enpresarien etekinei eustea Lehenengo Lehentasuntzat inposatu izana.
Horrela, Estatu Batuek eta Europako Batasunak ezarritako, Parisek eta Madrilek inposatutako eta
Gasteiz nahiz Iruñeak bultzatutako “krisiaren aurkako neurri” horien helburua kapitalisten irabazi-
tasa berreskuratzea da, alegia, herri sektoreok ordain dezagun euren etekinen berreskurapena,
besteak beste honako neurri hauen bidez:
- Kaleratzeak eta enplegua erregulatzeko espedienteak (EEE), soldata-murrizketak, lanaren esplo-
tazioaren areagotzea.
- Diru publikoaren desbideratzea banketxe eta enpresarien mesedetan, izaera sozialeko gastu
publikoa murrizten den bitartean.
- Porlanaren politikari bultzada berria, eraikuntza-enpresak kontent izateko.
Azken batean, lanaren banaketa sexual eta sozialean oinarritzen den egungo eredu ekonomikoa
eta bere finantza-sistema berrindartu nahi dute.
Guk: langileok, emakumeok, gazteok, nekazari eta arrantzaleok, ezgaitasunak ditugun pertsonok,
langabeok, pentsiodunok, migratzaileok, ekologistok, garraiolari autonomook, ikasleok… Uko
egiten diogu espekulatzaileek euren diru-goseaz sortu duten krisia ordaintzeari. Iragartzen ari
diren “kapitalismoaren birfundazio” horren aurrean ez gara besoak gurutzaturik geratuko, aitzitik,
kapitalismoarekiko eredu ekonomiko eta sozial alternatiboa eraiki nahi dugu. Eta Planetak nahiz
Euskal Herriak behar duten aldaketa sozialaren alde mobilizatu egingo gara.
Zera aldarrikatzen dugu:
- Lan produktibo nahiz berproduktiboaren banaketa. Aberastasunaren banaketa
- Ekonomiaren demokratizazioa.
- Ekosistemaren garapen eredu demokratikoa.
Horiexek dira benetako krisitik (sistema kapitalistak eragiten duenatik) ateratzeko beharrezkoak
diren egiturazko neurrietako batzuk. Eta neurriok eztabaidatu eta gauzatu ahal izateko, erabakit-
zeko ahalmena behar dugu. Ildo honetan, subiranotasuna aldarrikatzen dugu bestelako Euskal
Herria eraiki eta bestelako Munduaren eraikuntzan gure ekarpena egin ahal izateko. Beharrezkoa
ez ezik, posiblea ere badelako.
24
- 2008ko azaroan Groenlandiako herritarrek, erreferendum bidez, inde-
pendentziari ateak irekitzen dizkion 1979ko estatutuaren erreforma
(ekainaren 21etik aurrera indarrean) onartu zuten. Munduko irla han-
dieneko Landsting-erako (parlamentua) hauteskundeak izan berri dira eta
ezkerreko independentistek (Inuit Ataqatigiit, IA) Siumut sozialdemokraten 30
urtetako agintearekin bukatu dute (IAk %21,3ko igoerarekin, bozken %43,7
lortu dituzte eta Simiut lau punturen jeitsierarekin %26,5ean geratu dira).
Gobernu berriak irlaren independentzia ekonomikoa ahalbidetzeko
(Kopenhage-ren subsidioekiko menpe-
kotasuna apurtu E-21etik aurrera kudea-
tuko duten lurpeko baliabideekin: mine-
ralak, diamanteak, petroleoa eta gasa)
aurrerapausuak emateaz gain, beste
arazo larri batzuk konpondu beharko
1
25
ditu: indarkeri matxista, ospitalen saturazioa, hezkuntzaren egoera tamalga-
rria, gero eta handiagoa den aberats eta txiroen arteko aldea... Nolanahi
ere, argi dagoena inuit-ek independentziarantz pausu berri bat eman dute-
la da.
- Ipar Yemen eta Hego Yemen 1990ean
batu ziren. 1967tik 1990era, hegoaldeak
Yemengo Herri Errepublika
Demokratikoa izena hartu zuen, lehen estatu
sozialista arabiarra izanik. Iparraldearekin hain-
bat tirabira izan zituen, tartean bi gerra,
1972an eta 1979an. 1981ean estatu bakar bat
osatzeko konstituzio proiektua adostu eta
1990ean batu ziren, Iparraldeko presidentea
geroztik agintzen duelarik. Hegoaldeak 4 milioi biztanle ditu eta iparraldeak
20, eta krisi ekonomikoak azalean zegoen sentimendu bat berpiztu du azken
hilabeteetan: hegoaldeko biztanleriaren zati batek, iparraldeak kolonizatu
dituela uste du. 1994ean iparraldeko armadak hegoaldearen independent-
zia lortzeko saiakera bat gogor erreprimitu zuen eta badirudi batasunaren
19. urteurrena betetzen denean hegoaldean protesta giroa zabaltzen doala
(8 argitalpen debekatu, poliziak 8 manifestari erail eta beste 30 zauritu...).
- Pakistan AEBen administrazio berriaren buruko-min garrantzitsuene-
takoa bilakatu da. Pakistaneko ipar-mendebaldeko mugako FATA
(administrazio federalpeko
area tribalak) probintzietan taliba-
nak nagusi dira eta etengabe
indartzen doan mugimendua da,
batez ere azken hilabeteetan,
Obamarekin maizagoak diren zibi-
len aurkako (ehunka hildako) AEBk
burutzen dituen bonbardeaketak
direla eta. Beraien anaia afgano-
2
3
26
engandik banatzen duen inperio britainiarrak XIX. mendean ezarritako
mugaren zonaldean, populazio pashtun-aren haserrea handiagoa bihurtu
den heinean Islamabad-eko gobernuaren kontrola gero eta txikiagoa egin
da (kontrola inoiz izan ez duen arren), apirilean talibanekin bakea sinatu
behar izateraino. Baina talibanak, berrindartuta, Islamabad-etik 100 kmtara
hedatu ziren apirilean eta gobernuak lurraldearen zati handi bat bere kon-
troletik kanpo geratzeko arriskua ikusita (egun, gobernuak ez du lurralde guz-
tia kontrolatzen, Afganistanen bizi den egoerara doala dirudi), maiatzean
talibanen aurkako ofentsiba (estatua eratu zenetik barne-errefuxiatu gehien,
2 milioi, sortu duen gatazka) martxan jarri zuen. Ikusteko dago eraginkortasu-
na...
- Europako hauteskundeek
erakutzi berri digute diskurtso
xenofobo eta arrazisten gora-
kada beldurgarria kontinentean.
Maiatzean Italiako diputatuek baiet-
za eman zioten inmigrazioa delitu
bihurtzen duen segurtasun legeari: 5.000 eta 10.000 euroko izunak, 200 euro
herritartasuna lortzeko, 2 hilabetetik 6ra igo inmigranteen atxikitzea, biztanle-
ek ordena publikoaren asaldurak salatzeko biztanle multzoen errondak,
etxegabekoen errolda... Estatu espainolean berriz, jakin berri da Garzonek
zuzendutako “islamiar terrorismoa finantziatzeko sare” baten aurkako opera-
zioan atxilotutako Abdelbarie Dahane, kanporatua izateko arriskuan dago-
ela. 2 urte kartzelan egon eta gero errugabe deklaratu dute, baina orain
kanporatu nahi dute kartzelan egon zenez ezin izan zuelako bere paperak
erregularizatu.
- Azkenengo zenbakian Tamil herriari buruzko eta pairatzen ari zen
ofentsibaren inguruko artikulu bat idatzi genuen. Kolonboren ofentsi-
bak, zingalesen babesa eta komunitate internazionalaren pasibitatea-
rekin batera, LTTEaren gaineko behin-behineko garaipena ekarri du
(Prabhakaran buruzagia ere erail dute). Tigreek armak isilaraztea erabaki
5
4
27
dute bere herriaren aurkako sarraskia gelditzeko.
Izan ere, armada zingalesak urtarrilean hasitako
ofentsibak 250.000 barne-errefuxiatu (Kolonbok
“harrera guneak” deitzen dituen kontzentrazio
eremuetan sartu ditu: alanbradaz inguratuta eta
soldaduak zelatutako eremu hauetatik ezin da
inor atera eta gainezka egoteaz gain elikadura
eta osasun baldintzak oso kaskarrak dira eta gal-
deketak eta tortura eguneroko errealitatea da),
10.000 eraildako eta 14.000 zauritu sortu ditu, eta familiei xantaia egiteko eta
LTTEren inguruan galdeketa egiteko bost haur tamiletatik bat bahituak edo
desagerraraziak izan dira. Herri oso baten aurkako sarraski honen ondorioz Sri
Lankako gobernua garaile agertu da, baina argi izan beharko luke lau hila-
beteko sarraski batek ezin duela hamarkadetako gatazka politiko batekin
amaitu eta tamilek jaso duten eta jasotzen ari diren tratu krudelak LTTEa goi-
zago edo beranduago berrindartua agertzeko hazia besterik ez dela.
- Tailandia monarkia konstituzional baten
menpean bizi da 1932 geroztik. 18 estatu
kolpe bizi izan ditu herrialdea 1932tik ona
eta armadaren eta erregearen itzala bizitza poli-
tikoan berebiziko garrantzia dauka. Nahiz eta krisi
garaietan erregeak ez duen adierazpenik egiten
(1992ko gobernu militarraren aurkako manifesta-
zioen ondoren armadak egindako sarraskia
salbu) eta beti bigarren planu batean kokatzen
den arren, berak sortutako sareak (ejertzitoko
buruak, epaile kontserbadoreak, burokratak eta
enpresariak eta hirietako klase ertainaren zati
garrantzitsu bat) kontrolatzen eta gidatzen du herrialdea, aldaketa edo
demokratizazio saiakera guztiak zapuztuz. 2001ean Thaksin-ek, telekomuni-
kazioen magnateak, irabazi zituen hauteskundeak eta lau urte geroago
berriz hautatua izan zen. Herrialdeko klase behartsuenek boterera aupatu
6
28
zuten Thaksin-en aurka aliantza bat sortu zen 2005ean (PAD). “Kamiseta
horiak” bezala ezagutzen den mugimenduak, armada eta erregearen
babesarekin, protestaldiak abiarazi zituen. 2006an gobernu militarra ezarri
eta 15 hilabetera Thaksin-en (erbesteratuta dago Tailandian korrupzioagatik
kondenatua baitago) jarraitzaileek hauteskundeak berriro irabazi eta gero-
ko protestaldiek eta parlamentuan emandako esku-kolpe ilun bat eta gero,
2008ko abenduaz geroztik boterean dago PAD. 2008an “Kamiseta gorrien”
mugimendua sortu zen eta apirilean burututako protestaldi antiguberna-
mentalen dinamizazioaz arduratu da. “Kamiseta horien” protestaldietan
ejertzitoak ez bazuen parte hartu, oraingoan ez da berdina gertatu eta
enfrentamendu gogorrak izan dira manifestari eta soldaduen artean. Hiru
urte bete ditu jada krisi politikoak Tailandian, baina hamarkadak dira herria-
ri bizkarra ematen dion monarkia pairatzen dutela.
- Libanon 1990ean gerra zibilari emaie-
ra eman zioten hitzarmenetan adostu-
tako erlijioetan oinarritutako sistema
baten arabera osatzen da parlamentua.
Akordio honen arabera parlamentuko 128
eserlekuak erdibana banatzen dira kristau
(maronitak, greko ortodoxoak, greko katoli-
koak, armenio ortodoxoak, armenio katoli-
koak, evangelista eta kristauak) eta musul-
manen (chíi-ak, suniak, drusoak eta alauiak) artean. Pasa den urteko komu-
nitateen arteko enfrentamenduekin bukatzeko batasun nazionaleko gober-
nua eratu zuten bloke pro-okzidentalak (martxoaren 14ko koalizioa) eta
Hizbulak eta kristau maronitek osatzen dutena (martxoaren 8ko koalizioa,
herrialdea korrupziotik libratzeko eta Israeli erresistentzia egiteko koalizio poli-
tikoa). Mendebaldeko gobernuen esku-sartze (bloke pro-okzidentalaren
aldekoak), AEBtako lehendakari-ordearen bisita eta adierazpenak ondo
laburbiltzen dituenak, itzalpean burutu berri dira hauteskundeak Libanon.
Eta aurreikusita zegoen bezala kristau zirkunskripzioek erabaki dute lehia: 128
eserlekuetatik 71 lortu ditu martxoaren 14ko koalizioak.
7
30
Euskal Herriak Bere Eskola “Eskolak Euskaldundu” herri ekimenak landatutako
hazietatik sortu zen, Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko borrokan jarrait-
zeko. Herri eragilea da EHBE ikasle, irakasle, guraso edo hezkuntzarekiko
edonolako interesa duen orori zabaldua.
Hainbat dira gure aldarrikapenak, hezkuntza sistema arrotz inposatu honek
Euskal Herriari suposatutako urraketak bezainbeste: euskalduntzea bermatu-
ko duen eskola euskaldun bat nahi dugu; publikoa eta hezitzailea izango
den hezkuntza sistema bat nahi dugu; mutilak zein neskak parekidetasune-
an heziko dituen sistema hezkidetzaile bat nahi dugu; lanpostuetan euskaraz
bizitzea ahalbidetuko digun formakuntza eta lanbide heziketa euskalduna
nahi dugu; ikasleok pertsona bezala eta ez merkatu tresna bezala formatu-
ko gaituen unibertsitate eredua nahi dugu; gure herriaren edukiak eta eza-
gutzak benetan transmitituko dizkigun hezkuntza sistema bat nahi dugu;
gure beharrak eta ez enpresenak asetuko dituen unibertsitate publikoa nahi
dugu…
Luzez jarrai dezakegu gure helburuei buruz hitz egiten, baina horretarako
hainbat bitarteko daude dagoeneko, eta ez dakizuenontzat, aurten
Deustun zertan aritu garen azaldu nahi dizuegu.
Otsaila aldean proiektuaren aurkezpena egin genuen Bidarten. Ohiko aur-
kezpenak baino zeozer dinamikoaren aldeko apustua egin genuen, bideo-
ak, antzerkia eta musika sortzearen zergatiarekin batera uztartuz. Adin des-
berdinetako 50 lagun bildu ginen bertan, eta giro polita sortu zen bai aurkez-
penean geundenon artean, bai ondoko gelan prestatuta geneukan haurt-
zaindegian.
Jaietan Sortzen Ikasbatuaz-en jaialdia izan genuen Deustuko txosna-gune-
an eta horretan aritu ginen, Curriculum-aren aldeko sinadura bilketa egiten
31
genuen aldi berean. Deustun 200 inguru lortu ditugu, zorionak eta eskerrik
asko guztioi!!
Kurtsoa borobil bukatu nahi dugu orain! Horretarako ikastolan testu liburu
arrotzei buruzko unitate didaktiko bat planteatu dugu ikasle, irakasle eta
gurasoentzat. Hezkuntza sistema herriz herri eraiki behar dugu!
Horrez gain, kurtso bukaerarekin hurrengo ikasturterako matrikula epeak
datoz, eta horrekin lanean hasiko gara orain. Jakingo duzuenez, Bilboko
haurreskolen eskaintza tamalgarria da. Eskaintza posiblearen %6,22a beste-
rik ezin dute ase, gainerako haurrak haurtzaindegi pribatuetara bideratuz
ezinbestean. Erroldaren arabera 7.000 izan daitezke 0-2 urte artean plaza
eska dezaketen gurasoak, eta 436 bakarrik plaza jasoko dutenak. Gainera
oso txarto banaturik daude, Bilbo
osoan 10 bakarrik egonda, Deustun 3
dauden artean, Zorrotza bezalako
auzoetan ez dago bat ere ez. Egoera
hau salatzen, Deustuko eta Santutxuko
EHBEk kanpaina bat hasiko dugu.
Haurreskolei begira ekimen bat plan-
teatu dugu Udaletxe aurrean ekaina-
ren 18rako, beraz, harremanetan
egongo gara! Egon adi eta animatu!!
Uztailean, berriz, lanbide heziketako graduen matrikula hasten da eta horre-
kin ere kanpainatxoren bat egiteko asmoa dakagu… Lanbide heziketa eus-
karaz! Jakingo duzuenez, lanbide heziketa graduen euskarazko eskaintza
oso urria da, nahiz eta Deustun nahiko zorte ona dugun, bertako institutue-
tan gradu gutxi eskaini arren, euskaraz egiteko aukera egon badagoelako.
Hezkuntza Sistema Nazionala...aldarrikatu, borrokatu, eraiki
32
Urtero bezala, aurten ere Ikasle Abertzaleak-ek baterajotze egun nazionala
ospatu du, ikastetxe eta unibertsitate desberdinen borrokak batu eta eza-
gutzera emateko urteroko zita. Baina aurten desberdintasun batzuekin
eman da, izan ere, herrialde mailan antolatu beharrean, eskualde mailan
antolatu dira ekimen eta maniak, Bilbokoa Deustun bertan izan dugularik.
Beste behin, eskualdeko ekimenetarantz, Deusturantz, zutabeak abiatu
aurretik, zentro bakoitzak urte osoan zehar jarraitu duen borrokari lotutako
ekimen bat burutu du. Deustun IA-ko bi talde dauzkagu, bata Ikastolan eta
bestea ICEn.
Lehenengoek eskubide demokratioen alde-
ko borroka daramate, aspaldidanik zentro
horretan egin den bezalaxe.
Zuzendaritzarekin tirabirak izan dituzte kurtso
hasieratik, kartelak jartzen uzten ez zietelako,
ikasleek gai politikorik ezin omen dute landu
eta. Hainbat ekimen egin dituzte horren ingu-
ruan (Zuzendaritza beraren kartel guztiak
kendu, ikastolako hormak kartelez josi…),
baina Zuzendaritzak ez du asko egin atzera:
orain kartelak jarri ahal omen dituzte, hori bai
Zuzendaritzak esandako lekuan eta baimena
eskatuta. Izan ere, ez dute gurasoek kartelik ikusterik nahi, edukitako gataz-
kak askoz ere gogorragoak izan dira kartelok patioan edo horrelako lekue-
tan ipintzean, eta batez ere, Zuzendaritza taldearen kontrako mezuak botat-
zean (min egiten duen tokian…)!
Greba eskubidea benetan gauzatu ahal izatearen alde ere jarraitzen dute,
baina urteroko arrakasta berdinarekin. Izatez, DBH 3.tik aurrera, ikasleek
33
greba eskubidea daukate, baina Ikastolan gurasoen sinadura eskatzera
behartuta daude, horrela euren eskubideak gurasoen nahiaren menpe
utziz.
ICE-ri dagokionez euskal egutegi propioaren alde dihardute oraindik, azken
bi urteetan ikasleen lanari esker eskola kontseiluan onartu baita, baina
Delegaritzak bietan atzera bota eta Zuzendaritzak ez du ezer egin
Kontseiluak erabakitakoa mantentzeko. Oso demokratikoa institutu hau ere!
Beraz, maiatza bukaeran, Bilbo eta Bilboko unibertsitateetako ikasleak San
Pedron plazan elkartu ziren, bakoitza bere ikastetxeko pankartarekin, eta
denak batera Deustuko kaleetan
zehar abiatu ziren Hezkuntza
Sistema Nazionalaren alde. Mania
Ikastola aurretik pasatzean, bertako
ikasleek parodia bat zuten prestatu-
ta, urte osoko lana azalduz, baita
ikasle zein irakasleen aldetik aurkitu
duten jarrera ere.
San Pedron bukatu zen ekimena eta bertan izan zen ekitaldi nagusia, zeine-
tan ikastetxe bakoitzak bere borroka azaldu eta, hezkuntza sistema inposa-
tu arrotza apurtu ostean, adreilu bana jarri zuten Hezkuntza Sistema
Nazionalaren alde.
Horrela bukatu zen urte oso bateko borrokak bateratzeko ekimena, baina
borrokek piztuta diraute oraindik, ekaineko eskola kontseiluak hortxe dauzka-
gu eta! Baita hurrengo kurtsoak ere!
Hezkuntza sistema nazionalaren bidean,ikasleria eraikitzera!
34
Helder Costa Portugaleko egungo antzerkigile garrantzitsuenetako bat da.
1974ko iraultzaren testuinguruan sorturiko Apirileko dramaturgoen belaunal-
dikoa dugu. Antzerki lan honetan kritika garratza eta zinikoa egiten dio gaur
egungo munduari. Gizartean dauden sinesmen batzuei buelta ematen diz-
kio hauetaz barre egiteko. Zer da arrakasta izatea. Zer motatako jendea
goraipatzen dugu. Zer egin behar da horrelako norbait izatera heltzeko.
Nola jokatu behar dugu. Nolakoa izan behar da gure itxura, gure familia,
gure ohiturak, gure janzkera…. Gure iraganak kaltetu ditzake goi mailako
talde horren partaidea izateko ahaleginak.
Helder Costak bakarrizketa honetan aurkezten duen pertsonaiak amets bat
dauka. Bere ametsa ez da lortuezina diren amets horietako bat. Alderantziz,
oso amets eskuragarria du. Bere ingurura begiratzen du eta jende askok
berak duen ametsa bete duela ikustean erreza izan behar dela pentsatzen
du. Ezta hurrik eman ere. Ez du bere ametsa betetzeko biderik topatzen.
Pertsonaia honek ustela izan nahi du. Baina inork ez dio aukerarik eskaintzen
eta bere buruari galdetzen dio ea zergaitik izan daiteken.
Denetarik egingo du bere ametsa lortzeko eta bere ustetan ametsa lortu ez
izanaren alegizko arrazoia topatzen eta konpontzen saiatuko da. Familia
mota, itxura fisiko eta intelektuala, janzkera, jateko eta bizitzeko ohiturak…
Saiakera hauek ez dute ondorio onik izango. Aitzitik, ondorio okerrak izango
ditu, ordurarte izandako bere bizimodua eta ingurua kaltetu dituztenak,
batik bat.
Helder Costak gizartean naturaltasunez desiragarritzat onartzen diren bizi-
modu eta jarrerak bere horretan irudikatzen ditu. Itxurakeriaz hitz egiten digu.
Itxurakerietan ibiltzeak dakarren nekeaz idazten du. Zinismoz baina itxurake-
riarik gabe. Gizartean onartutako ustelkeria hankaz gora jartzen du bere
zentzugabekeriaz barre egiteko.
- Apirilaren 26an Pare! talde feministak,
Bilgune Feministarekin elkarlanean,
autodefentsa tailer bat antolatu zuen
Kukutza gaztetxean. Bertan, defentsa
teknika desberdinak ikasteaz gain,
autodefentsari buruz aritu ginen: zer
den autodefentsa, zer diren erasoak
eta noiz bihurtzen den ekintza bat eraso, zelan gelditu… Emakume guztiei
aholkatzeko moduko tailerra! Horrez gain, hainbat eraso eman dira inguruo-
tan azken aldian, eta Pare!-k kontzentrak deitu ditu erantzuteko, eta hilabe-
tero azkeneko asteartean 19.30etan San Pedron izaten den
Kontzentraziorako deia luzatzen dizuegu.
- Badirudi hezkuntza bor-borrean dagoela Deustun! Deustuko Unibertsitateko
Bolognaren aurkako taldeak bi egunetako gose greba burutu zuen maiatze-
an, gaua Deustuko Gaztetxean pasatu eta ekimenak burutzeaz gain, sina-
dura bilketa bat egin zuten unibertsitatean bertan, zeinetan 1000 sinadura
inguru bildu zituzten.
- Maiatzaren 1ari begira, Deustuko Segik
bankuen aurkako ekimena egin zuen,
gazteok pairatzen dugu prekarietatea
salatuz, langileen egoera gogorra iza-
nik, gazteok, inmigranteok eta emaku-
meok bizi dugulako zatirik gogorrena.
Pintura gorria bota eta margoketetan
gazteei borrokarako deia egiten zien.
- Maiatzaren 7an, Zirikatzen!ek antolatuta MST-ari buruzko hitzaldia egin zen
36
Deustuko Gazte Lokalean. Bertara gerturatutako 20 bat lagunek MST-aren
funtzionamendua eta proiektua hobeto ulertzeaz gain, argazkiak, argitalpe-
nak, etab, ikusteko parada izan genuen.
- Maiatzaren 21ean Hego Euskal Herrian greba orokorra izan zen. Deustun
ere mobilizazioak egon ziren goiz goizetik. Goizeko 7.30etan hasi ziren pikete-
ak eta auzoko kaleetan zehar ibili ziren 11.00ak arte. Ordu horretan, sindika-
tuek deitutako kontzentrazioa burutu zen Sanitik zutabea iritsi arte eta denok
batera Zirkularrera abiatu ginen. Goizeko mobilizazioak oso jendetsuak izan
ziren.
- Maiatzaren 24ean, berriz, Ikurrinaren
aldeko ekimena aurkeztu zen, hain-
bat talde eta eragileren babesaz
(Mikeldi dantza taldea, Zirikatzen!,
Deustuko neskak futbol taldea,
Matxingorri, Pare, Segi, Peña Deusto,
Goiko Alde…). Bertan Ikurrinaren
aldeko hautua berretsi zuten inposatutako espainiar banderaren aurrean
eta ekainaren 23a, udako solstizioan, ikurrina Deustun jarriko zela jakinarazi
eta egun horretan gerturatzeko deialdia egin zuten.
- Maiatzaren 31n, ordea, Pare!- sexualitate tailerra antolatu zuen aditu baten
eskutik. 15 bat pertsona bildu ginen eta sexualitatearen inguruan hausnart-
zeko parada izan genuen.
- Ekaineko bigarren astean Deustuko Gazte asanbladaren 20. urteurrena
ospatu da. Aste osoko egitaraua prestatu dute gazteek: ipuin-kontalaria
astelehenean, Itsasoaren alaba dokumenatalaren emanaldia Zirikatzen!en
eskutik asteartean, kafe-tertulia asteazkenean… eta egun osoko egitaraua
larunbatean! Larunbatean bertan bertso-bazkaria, tailerrak, poteoa…
Zorionak Gazte Asanblada!
37
38
Espainiako telebista kateek 'Lost' telesailarekin egin dutena ez da inon ere
ikusi eta, ulertzen ere, zaila da. La 2ek aspaldi erosi zituen aurreneko hiru
kapitulo sortak, baita emititu ere, baina inolako fundamenturik gabe.
Ikusleek Internetera jotzea erabaki zuten telesaila arrakasta bihurtuz (mundu
mailan, Interneten bidez ikusitako telesailik jarraituena). Datuak ikusita, Prisa
taldeko Cuatrok irla bitxi honen istorioa berrerostea erabaki zuen. Eta, orain
bai, audientziak baiezkoa eman dio emisioei. Cuatrok 'Lost'-en bigarren den-
boraldia hasi berri du baina, mundu mailan, milaka zaleek azken sorta (sei-
garrena) gogotsu itxaroten ari dira. 2010.eko urtarrilean mundu osoak,
bakoitzak bere hizkuntzan, aldi berean ikusteko aukera izango da.
Argudioa nahiko sinplea da: hegazkin
istripu baten ondorioz, 50 bat lagunek
irla batetan elkarrekin bizitzen ikasi
beharko dute, aurkitzen dituzten arte
behintzat. Irla, hala ere, ez da espero
bezain lasaia, eta, irlak berak, gonbi-
datu berriei ezuzteko ugari emango
dizkie. Bitartean, zuzendariak prota-
gonisten sekretuak, ezaugarriak eta pentsamenduak kontatuko dizkigu,
flash-back famatuak erabiliz. Horien bitartez, bidaiarien arteko loturak ikusiko
ditugu eta irlan gertatzen direnak ere ulertzen joango gara, baina pixkana-
ka-pixkanaka, ez uste astebeteko plana denik!Hor dago telesail honen
koxka. Kapitulo bakoitzaren bukaeran, hurrengora begira, jakinmina pizten
jakitea. Mundu mailan lortu dituen jarraitzaile kopurua ikusita, ematen du
ekoizleek helburua lortu dutela. Orain, betiko galdera: jakingo ote dute argu-
dio konplexuari amaiaera erakargarria jartzen? egia al da hasieratik bukae-
ra idatzita zeukatela? Interneteko hainbat foroetan enkanteak ere egin
dituzte: amaiera asmatzen duena, irabazle.
top related