2011. udan irakurtzeko-proposamena 3 urtetik...

14
2011ko irakurketa gida 2011. udan irakurtzeko-proposamena 3 urtetik aurrera Izenburua: 5 igel nagi Egilea: Krestin Shuld Ilustratzailea: Sabine Cuno Argitaletxea: Ttarttalo Urtea: 2011 ISBN: 978-84-9843-297-8 5 igel nagi pozik doaz arrantzara nahiz kantura. Nork bere kasa makina bat abentura biziko ditu. 1etik 5era zenbatzen ikasteko eta ukimena lantzeko liburu dibertigarria. Izenburua: Piztia arraro bat Egilea: Mon Daporta Ilustratzailea: Oscar Villán Argitaletxea: Pamiela- Kalandraka Urtea: 2010 ISBN: 978-84-7681-611-0 Amaierarik gabeko ipuinen” formularen bidetik datorkigun formatu txikiko liburua. Kontatzeko ipuin honetan, funtsezkoak dira errima eta erritmoa. Alderdi literario zein artistikotik darion xalotasunarekin batera, liburu honek irakurle txikiekin jolasteko eskaintzen duen aukera ere azpimarratu behar da, irakurtzearen funtzio ludikoa ezin hobeto erakusten baitu; izan ere, orrialdeetan aurrera amaierara iritsita, liburuari buelta eman eta... Izenburua: Mamu tren mamu tren Egilea: Jacques Duquennoy Bilduma: Albumak koloretan Argitaletxea: Alberdania Urtea: 2010 ISBN: 978-84-9868-236-6 Liburu magikoa da, sorpresaz betea dago eta jostatzeko egina da: tiradera txikiak, sokak, orrietatik ateratzen diren trenbideak… Mamu talde batek bidaia bat egin behar du trenez. Mamua da lokomotora aurrean doana eta bagoietan beste mamu dibertigarri batzuk doaz ezkutuan. Ezustekoz betea dago bidaia osoa; eskailera erraldoi batzuetatik behera eroriko dira behin, forma harrigarriko tunelen barnean sartuko dira sarritan, airean zintzilik ere geldituko dira hainbatetan. Baina mamuek, erorita ere, ez dute minik hartzen, eta jolas eta molas orriz orri dibertituko gaituzte haien bihurrikeriekin.

Upload: others

Post on 31-Dec-2019

7 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 2011. udan irakurtzeko-proposamena 3 urtetik aurrerairati.educacion.navarra.es/creibzw/buletina/artxib/37_2011_udako_proposamena.pdfIzenburua: Saguzarrak egunez Egilea:Jokin Mitxelena

2011ko irakurketa gida

2011. udan irakurtzeko-proposamena

3 urtetik aurrera

Izenburua: 5 igel nagi Egilea: Krestin Shuld Ilustratzailea: Sabine Cuno Argitaletxea: Ttarttalo Urtea: 2011 ISBN: 978-84-9843-297-8

5 igel nagi pozik doaz arrantzara nahiz kantura. Nork bere kasa makina bat abentura biziko ditu.

1etik 5era zenbatzen ikasteko eta ukimena lantzeko liburu dibertigarria.

Izenburua: Piztia arraro bat Egilea: Mon Daporta Ilustratzailea: Oscar Villán Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka Urtea: 2010 ISBN: 978-84-7681-611-0

Amaierarik gabeko ipuinen” formularen bidetik datorkigun formatu txikiko liburua. Kontatzeko ipuin honetan, funtsezkoak dira errima eta erritmoa.

Alderdi literario zein artistikotik darion xalotasunarekin batera, liburu honek irakurle txikiekin jolasteko eskaintzen duen aukera ere azpimarratu behar da, irakurtzearen funtzio ludikoa ezin hobeto erakusten baitu; izan ere, orrialdeetan aurrera amaierara iritsita, liburuari buelta eman eta...

Izenburua: Mamu tren mamu tren Egilea: Jacques Duquennoy Bilduma: Albumak koloretan Argitaletxea: Alberdania Urtea: 2010 ISBN: 978-84-9868-236-6

Liburu magikoa da, sorpresaz betea dago eta jostatzeko egina da: tiradera txikiak, sokak, orrietatik ateratzen diren trenbideak…

Mamu talde batek bidaia bat egin behar du trenez. Mamua da lokomotora aurrean doana eta bagoietan beste mamu dibertigarri batzuk doaz ezkutuan. Ezustekoz betea dago bidaia osoa; eskailera erraldoi batzuetatik behera eroriko dira behin, forma harrigarriko tunelen barnean sartuko dira sarritan, airean zintzilik ere geldituko dira hainbatetan. Baina mamuek, erorita ere, ez dute minik hartzen, eta jolas eta molas orriz orri dibertituko gaituzte haien bihurrikeriekin.

Page 2: 2011. udan irakurtzeko-proposamena 3 urtetik aurrerairati.educacion.navarra.es/creibzw/buletina/artxib/37_2011_udako_proposamena.pdfIzenburua: Saguzarrak egunez Egilea:Jokin Mitxelena

2011ko irakurketa gida

Izenburua: Dortokak lo egin nahi du Egilea: Roberto Aliaga Ilustratzailea: Alessandra Cimatoribus Argitaletxea: OQO-Txalaparta Urtea: 2011 ISBN: 978-84-8136-597-9

Dortoka negua lotan emateko prest dago. Egin ditu lotara joan aurretik egin beharreko guztiak; baina, ohean sartu denean, lagunak datozkio etxera, banan-banan, bakoitza opari batekin. Adiskidetasuna garrantzitsua da, baina opari guztiak baino nahiago du lasai ederrean lo egin.

Izenburua: Tronpatxo Egilea: Antton Kazabon Ilustratzailea: Eider Eibar Argitaletxea: Aizkorri Urtea: 2010 ISBN: 978-84-8263-390-9

Ipuin honetako protagonistak, Tronpatxo elefanteak, tronpa txikitxoa omen du, eta modu berezi bat aurkitzen du bere egoerari buelta eman eta gainditzeko. Ahalegin xelebre bezain zaila eginda, arazoak gainditzea lortzen du.

Ilustrazioek pertsonaiaren gorabeherak islatzen dituzte forma leun eta kolore pasteletan; kontakizun guztia tonu liriko batean murgilduta dago.

Page 3: 2011. udan irakurtzeko-proposamena 3 urtetik aurrerairati.educacion.navarra.es/creibzw/buletina/artxib/37_2011_udako_proposamena.pdfIzenburua: Saguzarrak egunez Egilea:Jokin Mitxelena

2011ko irakurketa gida

6 urtetik aurrera

Izenburua: Ernesto irriz blai Egilea: Jose Campanari Ilustratzailea: Joao Vaz de Carvalho Argitaletxea: Txalaparta Urtea: 2010 ISBN: 978-84-8136-576-4

Album ilustratua. Ernesto Enriketa andregaiaren etxera gonbidatu dute askaltzera, eta seietan da hitzordua, ez minutu bat lehenago ez minutu bat geroago. Baina ekaitz beldurgarri batek ez dio maitearen etxera garaiz heltzen uzten eta Enriketa kezkatzen hasi da. Hala ere, irribarre ezin zabalagoarekin, aitonak gehien maite duen esaldiaz oroitzen da Ernesto:NEKEETAN, IRRIA EZPAINETAN!

Izenburua: Saguzarrak egunez Egilea:Jokin Mitxelena Argitaletxea: Aizkorri Urtea: 2011 ISBN: 978-84- 8263-398-5

Betaurreko beltzik bai, saguzarrok egunez ikusteko? Galdetzen zuten saguzarrek. Gauez hegan egiten baitute, eta egunez lo. Genobebak eta Isabelak, ordea, mundua ikusi nahi zuten egunez. Egunez mundua ikusi nahi!

Izenburua: Mattinen beldur-kutxa Egilea: Fina Casadelrrey Ilustratzailea: Teresa Lima Argitaletxea: OQO-Txalaparta Urtea: 2010 ISBN: 978-84-8136-577-1

Mattin ez zen gainerako haurrak bezalakoa: munduko haurrik beldurtiena zen Mattin! Amonak, azkenean, galdetu zion: “Baina, Mattin, nolatan haiz hain beldurtia? Hire beldurren bilduma egingo bahu, munduko txapelduna izango hintzateke”. Munduko txapelduna! Mattini asko gustatu zitzaion ideia hura. Orduz geroztik, zurezko kutxa handi-handia dauka eta hantxe sartzen ditu beldur guztiak.

Istorio osoaren garapenean, ilustrazioaren eta testuaren arteko elkarrizketa orekatua agertuko zaigu. Irudiek indar handiz erakusten dituzte amesgaiztoko pertsonaiak, haien kolore eta forma bereziez; ifrentzuan etxe barreneko bizitza lasaia azaltzen dute irudi suabe eta kolore pastelek.

Page 4: 2011. udan irakurtzeko-proposamena 3 urtetik aurrerairati.educacion.navarra.es/creibzw/buletina/artxib/37_2011_udako_proposamena.pdfIzenburua: Saguzarrak egunez Egilea:Jokin Mitxelena

2011ko irakurketa gida

Izenburua: Katalina kontalari Egilea: Iñaki Zubeldia Ilustratzailea: Estibaliz Jalón Martínez Argitaletxea: Pamiela Urtea: 2010 ISBN: 978-84-7681-632-5

Fantasiazko ipuin honetan, txitxar berritsu batek antzinako istorioak kontatuko dizkie bere inguruko xomorroei: amona mantangorriarena lehendabizi, gero tximeleta triste baten gorabeherak, matxinsaltoarena... Istorioak bata bestearekin josiko dira, kontakizunaren harian.

Izenburua: Paulen abentura miresgarria Egilea: Xabier Olaso Ilustratzailea: Jokin Mitxelena Argitaletxea: Aizkorri Urtea: 2011 ISBN: 978-84-8263-396-1

Xabier Olasok eta Jokin Mitxelenak eguneroko (edo iganderoko) errutina erakusten digute.

Irakurlea, orriak pasatu ahala, Paul ezagutuko du: haren jolasak, jokabidea, irudimen ikaragarria... Batzuetan, izango da itsasontzi pirata bateko kapitain edo pressing-catcheko borrokalari; beste batzuetan, aldiz, zirkuko saltinbankia izango da edo mamua. Hala, Paulen jolas eta ekintzen berri izanez, irakurlea mutiko bizi horrekin identifika daiteke.

Page 5: 2011. udan irakurtzeko-proposamena 3 urtetik aurrerairati.educacion.navarra.es/creibzw/buletina/artxib/37_2011_udako_proposamena.pdfIzenburua: Saguzarrak egunez Egilea:Jokin Mitxelena

2011ko irakurketa gida

8 urtetik aurrera

Izenburua: Kérity, ipuinen etxea Egilea: Anik Le Ray Ilustratzailea: Rebecca Dautremer Argitaletxea: Ibaizabal Urtea: 2010 ISBN: 978-84-8394-297-0

Album ilustratua. Asmatua izateak ez du esan nahi existitzen ez denik. Natanaelek Eleonoren liburutegia jaso du herentzian, baina haurrak ezin du imajinatu ere egin liburu horiek guztiek sekretuetan sekretuena gordetzen dutenik. Bat-batean, Alice, Pinotxo, Kako-oker kapitaina eta bere ipuin gustukoenetako heroi guztiak hezur-haragizko bihurtuko dira bere begien aurrean. Mehatxupean bizi dira, eta Natanaelek soilik salba ditzake. Orduantxe hasiko da harentzat adiskide berriak askatzeko erlojuaren kontrako lehia.

Izenburua: Ezin dut eta zer? Egilea: Uxue Alberdi Ilustratzailea: Jokin Mitxelena Argitaletxea: Elkar Bilduma: Eta zer? Urtea: 2011 ISBN: 978-84-9783-972-3

Aita esan eta esan ari zaio alabari super-neska bat dela. Baina alabak badaki ez dela egia, super-neskek hegan egiten baitute, eta berak ez daki hegan. Saiatu da bere indar guztiekin, aitari ez huts egiteko, baina ezin du.

Page 6: 2011. udan irakurtzeko-proposamena 3 urtetik aurrerairati.educacion.navarra.es/creibzw/buletina/artxib/37_2011_udako_proposamena.pdfIzenburua: Saguzarrak egunez Egilea:Jokin Mitxelena

2011ko irakurketa gida

Izenburua: Rita Robinson Egilea: Mikel Valverde Ilustratzailea: Mikel Valverde Argitaletxea: Elkar Urtea: 2010 ISBN: 978-84-9783-837-5

Abenturazko narrazio honetan, Robinson Crusoe klasikoaren oihartzunak ekartzen dizkigu autoreak. Oraingoan, sail ezagunaren protagonista, Rita, oraingoan ferry handi batean sartuko da familiarekin. Ekaitz baten ondoren, uharte batean geratuko da bakarrik, eta bertan abentura batzuk biziko ditu gurasoak dauden hondartzara iristea lortzen duen arte.

Ilustrazioak eta testuaren joskera nabarmena da, bai egoerak agertzean, baita umore zertzeladetan ere.

Izenburua: Nobio bat nire amarentzat Egilea: Castillo Suarez Ilustratzailea: Iñaki Holgado Argitaletxea: Elkar Urtea: 2011 ISBN: 978-84-9783-976-1

Jagoba amarekin bizi da botika baten gainean, botikaria baitu ama. Baina amak arazo bat du, Jagobaren iritzian: ez dauka nobiorik. Hortaz, amarentzako nobio bila hasiko da han-hemen eta hainbat aukera aztertuko ditu: bere lagun Edortaren aita? Igerilekuko soroslea? Botiken garraiolaria? Azkenean, iragarki bat jarriko du Internet-en, eta hortik aurrera etorriko dira ustekabekoak.

Izenburua: Parisepetit Egilea: Imanol Azkue Ibarbia Ilustratzailea: Eider Eibar Argitaletxea: Aizkorri Bilduma: Irakurri, bizi Urtea: 2010 ISBN: 978-84-8263-391-6

Abentura eta umorea elkartzen dira liburu honetan. Protagonista Parisko metroan galduko da. Bertan, umorez eta ironiaz kontatzen dizkigu bere usteak hiriari, jendeari eta hizkuntza arrotzari buruz; baita galtzeak eragin dion larritasuna eta pozak ere.

Ilustrazioak garrantzia handia hartzen du liburuan, eta metroa ere kontakizunaren protagonista bilakatzen da.

Page 7: 2011. udan irakurtzeko-proposamena 3 urtetik aurrerairati.educacion.navarra.es/creibzw/buletina/artxib/37_2011_udako_proposamena.pdfIzenburua: Saguzarrak egunez Egilea:Jokin Mitxelena

2011ko irakurketa gida

10 urtetik aurrera

Izenburua: Medellingo lokatza Egilea: Alfredo Gomez Cerda Ilustratzailea: Xan López Domínguez Argitaletxea: Ibaizabal Bilduma: Paper Txoriak. Sail berdea Urtea: 2010 ISBN: 978-84-8394-364-9

Errealismo sozialean kokatzen da eleberri hau. Giro bortitz batean bizi dira protagonistak Medellingo bazter auzo batean. Liburutegi bat eraiki dute auzoan, eta hara inguratzen da halabeharrean Camilo: batean, bere etxea eraikitzeko adreiluak lapurtzera; beste batean, beti ondoan duen Andresek bertara eramana. Esperantza txiki bat irekitzen da Camiloren bizimoduan, liburutegiko bisitaldi hauen ondoren.

Izenburua: Leo eta elurretako ibilaldi zoragarria Egilea: Patricia Schroeder Ilustratzailea: Tina Schulte Argitaletxea: Ibaizabal Urtea: 2010 ISBN: 978-84-8394-310-6

Erregaliz taldeko neskak beste abentura batean sartu dira. Oraingoan, Leo da protagonista nagusia; gaixorik dagoela etorri zaio eskolakoekin aste buruan elurretara joateko planaren berri. Elurretan, Leok hainbat tirabira izango ditu bere lagun Dotterekin, honek mutil batekin duen harremana dela-eta. Kalapita sortuko da gelako beste taldekoekin, lotarako gela partekatu behar dutela jakitean; baina nesken arteko adiskidetasunak arazoak bideratuko ditu.

Izenburua: Xola eta Ameriketako izeba Egilea: Bernardo Atxaga Ilustratzailea: Mikel Valverde Argitaletxea: Erein Urtea: 2011 ISBN: 978-84-9746-647-9

Atxaga, txakur bitxi eta erakargarri honen liburu guztietan bezala, ideia baten inguruan ari da: askatasuna, norberak egin dezakeena, gogoak ematen diguna egitea... eta Xola izango dugu erabaki eta uste horien guztien protagonista nagusia, baina ez bakarra. Xolak telebista kate baten aurrean eginiko adierazpen batzuek Grogo jaunarengan ezinegona sorraraziko dute. Xola rara avis bat da; askatasun handia (agian handiegia) duen txakurra da eta Ameriketako Wyomingen bizi den izeba Clementineren bisita dela-eta, Grogo jaunak aspaldi gordeta zuen Xola lotzeko katea utziko du bistan…

Page 8: 2011. udan irakurtzeko-proposamena 3 urtetik aurrerairati.educacion.navarra.es/creibzw/buletina/artxib/37_2011_udako_proposamena.pdfIzenburua: Saguzarrak egunez Egilea:Jokin Mitxelena

2011ko irakurketa gida

Izenburua: Interneteko krokodiloaren kasua Egilea: Joachim Friedrich Ilustratzailea: Mikel Valverde Argitaletxea: Giltza Urtea: 2010 ISBN: 978-84-8118-950-6

Intriga eta abentura nahasten diren eleberri honetan, Txarli & Company ikertzaile taldeak beste egoera bati aurre egin beharko dio. Oraingoan, Estefi izango da istorioaren narratzailea, eta baita pertsonaia nagusia ere. Teknologia berriek dituzten abantailak, aukerak, eta arrisku posible batzuk aurkeztuko zaizkigu; baita lagunen arteko harremanetan sortzen diren tirabirak ere. Ikertzaile gazte hauek web orri bat sortuko dute haien lana ezagutarazteko, eta honek hainbat ondorio ekarriko dizkio taldeari.

Izenburua: Buelta bat aitontxuarekin Egilea: Xabier Mendiguren Elizegi Ilustratzailea: Patxi Gallego Argitaletxea: Elkar Bilduma: Xaguxar Urtea: 2010 ISBN: 978-84-9783-923-5

Tonu gazi-gozo batean aurkezten digu autoreak aitona batek zahartzaroan ilobarekin bizi duen abentura. Umore ukituak eta malenkonia zipriztinak nahasten dira kontakizun osoan. Neska batek kontatzen digu birraitonaren urtebetetze eguneko desioa nola betetzen duten: zaharretxeko zuzendariaren Ferrariaren giltzak hartu eta auto berezi horretan buelta bat egingo dute. Pertsonaien arteko konplizitatea dela medio, ezustekoak eta umorea aurkituko ditugu liburuan. Ilustrazioak, txuri-beltzean, aldiro tartekatzen dira.

Izenburua: Mila magnolia lore Egilea: Miren Agur Meabe Ilustratzailea: Eider Eibar Argitaletxea: Gero-Mensajero Urtea: 2010 ISBN: 978-84-7681-607-3

Bi narrazio daude ongi iltzatuta. Ume bat gaixorik dago ospitalean eta bere bizipenak koaderno batean idazten ditu, baita marrazkiak egin ere. Kontakizuna tristea bezain polita eta sakona da. Oso ongi uztartzen dira marrazkiak kontakizunean.

Page 9: 2011. udan irakurtzeko-proposamena 3 urtetik aurrerairati.educacion.navarra.es/creibzw/buletina/artxib/37_2011_udako_proposamena.pdfIzenburua: Saguzarrak egunez Egilea:Jokin Mitxelena

2011ko irakurketa gida

12 urtetik aurrera

Izenburua: Ehun ipuin hitz gutxitan Egilea: Joxantonio Ormazabal Ilustratzailea: Jon Zabaleta Argitaletxea: Elkar Urtea: 2010 Bilduma: Xaguxar ISBN: 978-84-9783-832-0

Liburu honetan, orain arte erakutsitako irudimena eta umoreaz gain, bizipenetatik ateratako hausnarketa motz baina sakonak aurkezten dizkigu egileak. Bizitzako kontuak dira, umorez beteak, pentsatzeko eta gozatzeko; egokiak bai haurrentzat eta baita haur izan zirenentzat ere. Ehun guztira.

Joxean Ormazabal zenaren azken liburua izan da.

Izenburua: Amaia Lapitz eta erregina gorriaren hilobia Egilea: Katixa Agirre Ilustratzailea: Alex Orbe Argitaletxea: Elkar Bilduma: Amaia Lapitz Urtea: 2010 ISBN: 978-84-9783-919-8

Liburu honekin abentura sail berri bat hasi da. Amaia Lapitz protagonistak 14 urte ditu, eta sinesgarria izatea lortu du egileak. Idazleak aitortzen duenez, narratiboki oso historia klasikoa da, baina, era berean, gaurkotasun handikoa. Txiapasera garamatza istorioak. Liburuan agertzen diren garatu gabeko hari narratibo batzuek ematen dute aitzakia beste liburu batzuk atera daitezen Erregina Gorriaren Hilobia liburu honen ildotik.

Izenburua: Beste gu Egilea: Asier Mendoza Ilustratzailea: Ivan Mata Argitaletxea: Elkar Urtea: 2010 Bilduma: Xaguxar ISBN: 978-84-9783-920-4

Christian, mutiko gaztea, aldaketa arraroak nabaritzen ari da bere baitan: odolak erakartzen du, usaimena zorrozten zaio... Horrek zerikusia ote dauka bere etxearen parean bizi diren auzokide arraroekin? Bere ustez, banpiroak dira eta ohartu gabe bera ere banpiro bihurtzen ari delakoan dago. Bere benetako gurasoak haiek ote dira? Agerikoa dena ez da gero benetan gertatuko.

Page 10: 2011. udan irakurtzeko-proposamena 3 urtetik aurrerairati.educacion.navarra.es/creibzw/buletina/artxib/37_2011_udako_proposamena.pdfIzenburua: Saguzarrak egunez Egilea:Jokin Mitxelena

2011ko irakurketa gida

Izenburua: 1.002. gaua Egilea: Xabier Mendiguren Elizegi Ilustratzailea: Iñaki Martiarena “Mattin” Argitaletxea: Pamiela Urtea: 2010 Bilduma: Gazte literatura ISBN: 978-84-7681-636-3

Abenturazko nobela hau irakurtzen hasi eta, bukatu arte, gelditu gabe irakurtzeko modukoa da.

Bi zatitan banatuta, XVI. mendeko neska bat du protagonista, baina bere pentsamoldea eta jarrera ez dira garai hartakoak. Liburuan zehar, maitasun kontuak, bidaiak, piratak, bahiketak eta ihesaldiak ditugu, besteak beste.

Izenburua: Greg, gizajo baten egunkaria Egilea: Jeff Kinney Ilustratzailea: Jeff Kinney Argitaletxea: Alberdania Urtea: 2010 ISBN: 978-84-9868-224-3

Institutuan hasi da aurten gure protagonista, Greg. Bertan, oso bizipen dibertigarriak eta estualdiak ere pasatuko ditu arriskuz beteriko gune berri honetan, eta egunerokoan idatziko du honen berri. Bere azkartasuna erabiliko du egoera korapilatsuetatik ateratzeko, baina gauzak ez zaizkio beti nahi duen bezala aterako gure protagonista antiheroiari.

Nerabeen erretratu komikoa aurkezten digu idazleak liburu zoragarri honetan.

Page 11: 2011. udan irakurtzeko-proposamena 3 urtetik aurrerairati.educacion.navarra.es/creibzw/buletina/artxib/37_2011_udako_proposamena.pdfIzenburua: Saguzarrak egunez Egilea:Jokin Mitxelena

2011ko irakurketa gida

14 urtetik aurrera

Izenburua: Nasreddin Egilea: Pablo Sastre Ilustratzailea: Josemi Goyena Argitaletxea: Pamiela Bilduma: Gazte literatura Urtea: 2009 ISBN: 978-84-7681-607-3

Nasreddin sufi kulturan tradizioko pertsonaia bat da, eta XIII. eta XV. mendeen artean Anatolian bizi izan omen zen. Nasreddin-en istorioak Pernando Amezketarraren edo Peru Abarkaren istorioekin pareka litezke. Istorio laburrak dira, mikro-ipuinak, gehien-gehienak adar-jotzeak, anekdotak eta txisteak.

Izenburua: Hegoak Egilea: Aprilynne Pike Argitaletxea: Gero-Mensajero Urtea: 2010 ISBN: 978-84-271-3126-2

Laurelek, 14 urteko neska batek, maitagarria dela jakinen du, bizkarrean lorea atera ondoren. Fantasia errealitatearekin ongi nahastua dago, eta pertsonaiak sinesgarriak dira oso. Estilo arina eta erakargarria nerabeendako.

Page 12: 2011. udan irakurtzeko-proposamena 3 urtetik aurrerairati.educacion.navarra.es/creibzw/buletina/artxib/37_2011_udako_proposamena.pdfIzenburua: Saguzarrak egunez Egilea:Jokin Mitxelena

2011ko irakurketa gida

Izenburua: Tarzan eta pantera emakumea Egilea: Felipe Juaristi Argitaletxea: Aizkorri Urtea: 2010 ISBN: 978-84-8263-425-9

Saul dugu protagonista, amonarekin bizi da; honek aitonari buruzko istorioak kontatzen dizkio, nola igerilari aparta izan zen, behin batean aitona Tarzan izan zela…

Behin etxean argazki batzuk aurkitzen ditu, aitonarenak dira. Horren atzean dauden misterioak argitzen saiatuko da bere lagunekin, eta espero ez zituen gauzak topatuko ditu: aitona zein izan zen benetan, bere benetako izena, Saulek bere gurasoen berri ere izango du…

Izenburua: Gorilak giltzapean Egilea: Dian Fossey Argitaletxea: Erein Bilduma: Perzebal Urtea: 2010 ISBN: 9788497466448

Berehala irakurtzen den liburua da, eta zenbait unetan hunkigarria da. Liburuak itzultzailearen hitzaurrea du hasieran eta, ondoren, obra zabalago baten bi atal ditu. Atalotan, animalia lapurrek indarrez bahitutako hiru gorila txikiren historia (Coco, Pucker eta Bonne Anné) kontatzen du. Gorila hauek Europako zoologikoetara bidaltzeko lapurtu zituzten, eta Dianek izugarrizko lanak egin behar izan zituen beren onera ekartzeko.

Page 13: 2011. udan irakurtzeko-proposamena 3 urtetik aurrerairati.educacion.navarra.es/creibzw/buletina/artxib/37_2011_udako_proposamena.pdfIzenburua: Saguzarrak egunez Egilea:Jokin Mitxelena

2011ko irakurketa gida

16 urtetik aurrera

Izenburua: Malba-kapeladun margolaria Egilea: Marcos Calveiro Argitaletxea: Ibaizabal Bilduma: Ameslari Urtea: 2010 ISBN: 978-84-8394-317-5

Vincent van Gogh margolariaren azken 69 egunak kontatzen dizkigu mutiko gazte batek, 36 atal laburretan zehar. Ez dakigu mutikoaren izena. Harreman honi esker, bere nortasunaren bilakaeraren berri ematen du. . Margolariaren 8 irudik osatzen dute kontaketa.

Izenburua:Reckless, harrizko haragia Egilea: Cornelia Funke Argitaletxea: Elkar Urtea: 2010 ISBN: 978-84-9783-886-3

Liburu honek ispiluaren atzean gordetzen den fantasiazko mundu batera eramango zaitu liburu honek. Grimm anaien ipuin liluragarri eta ikaragarrietako ipotxek, maitagarriek, bizarrurdinek, uretako gizonek eta beste askok hartuko dute bizitza, misterioz betetako mundu honetan.

Izenburua: Linh jaunaren biloba Egilea: Philippe Claudel Argitaletxea: Igela Bilduma: Literatura saila Urtea: 2010 ISBN: 978-84-87484-95-7

Sentimenduz eta samurtasunez beteriko eleberri laburra dugu hau. Gerratetik eta heriotzatik atzerrira ihesi joandako agure bat da protagonista, salbatu ahal izan duen ilobatxoa maitasunez zaintzen duena, semea eta erraina, herrikide gehienak bezala, hil baitizkiote arerioek. Kostaldeko hiri handi batera iritsi da, eta ez du ez hizkuntza ez hiria bera ere batere ezagutzen; bera bezalako bi familia errefuxiaturen aldetik gaitzespena jasan beharko du hasieran, besterik ez, baina, egun batean, hiri arrotzeko gizon lodikote bat ezagutuko du, atzerriko hizkuntza ezezagunean solas egingo diona...

Izenburua: Munstroaren aurpegia Egilea: Seve Calleja Argitaletxea: Desclée Urtea: 2010 ISBN: 978-84-330-2433-6

Liburu hau antologia bat da. Hitzaurreaz eta 10 istorioz osatua dago. Istorio bakoitzaren aurretik, idazleari edo istorioaren jatorriari buruzko oharrak dakartza. Istorio guztiek munstroa dute gaitzat. Gai beraren ikuspegi desberdinak ageri dira. Oro har, istorio laburrak dira eta jakin-mina sortzen dute.

Page 14: 2011. udan irakurtzeko-proposamena 3 urtetik aurrerairati.educacion.navarra.es/creibzw/buletina/artxib/37_2011_udako_proposamena.pdfIzenburua: Saguzarrak egunez Egilea:Jokin Mitxelena

2011ko irakurketa gida

Izenburua: Ninak ospa Egilea: Marliese Arold Argitaletxea: Elkar Bilduma: Bizi taupadak Urtea: 2010 ISBN: 9788497837576

Nina aspertuta dago bere etxeko giroaz, gurasoez... Ospa egin nahi du, eta bere puskak hartuta Hanburgora doa, bizimodu berri baten bila. Adin txikikoa denez, arazoak izango ditu lana eta bizilekua topatzeko, baina zailtasun horiek ere gaindituko ditu. Hala ere, espero ez dituen ustekabeak sortuko zaizkio bidean, eta horiei aurre egitea ez zaio, ez, samurra gertatuko. Nobela zirraragarria lortu du egileak, arin irakurri, baina ezinegona sortzen dakien dramatismoz ondua.

Izenburua: Azeri noblea Egilea: Fernando Morillo Argitaletxea: Erein Bilduma: Perzebal Urtea: 2010 ISBN: 9788497466486

Onintza, protagonista, bere bidearen bila dabil bizitzan, eta lagun batekin batera artzain zahar batengana joango da. Agure bitxiak “txori ona”, zoriona, erakusten die. Bi animalia agertzen dira Onintzaren bizitzan: arranoa eta azeria; Agustin, unibertsitario sendokote bat, batetik; eta Iker, txikitako amodio galdua, bestetik. Zein da arranoa? Zein, azeria? Hor dago gakoa.