musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea,...

28
B BARREN ELGOIBAR - 699. zenb. - XVII urtea - 2009-05-29 Musikak kaleak hartu zituen Musikak kaleak hartu zituen

Upload: others

Post on 31-Dec-2019

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

BB A R R E N

ELG

OIB

AR

- 69

9. z

enb.

- X

VII

urte

a -

2009

-05-

29

Musikak kaleak hartu zituenMusikak kaleak hartu zituen

699 azala 27/5/09 11:52 Página 1

Page 2: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

SILVIO VAZ

“Garrantzia ematen diotproiektu bakoitza aztertzeari,eta horrek bereizten nau”Silvio Vaz sortzailea eta diseinatzaile grafikoa da. Oso gaztea zela sortu zit-zaion ekintzaile bokazioa, beste askori gertatu zaien moduan.

Zergatik erabaki zenuen zeure enpresa martxan jartzea?Sortzea, diseinu grafikoa eta ikuste-ekoizpena dira nire lana. Hona-ko zerbitzuak eskaintzen ditut: diseinua, ikuste-identitate korporati-boaren sorkuntza eta ekoizpena, standak, azoka eta erakusketak, zu-zendaritza artistikoa eta diseinu editoriala, oro har, eta multimediaeta ikusentzunezko diseinua, besteak beste. Kaligrafia eta ilustrazioteknikak ere garatzen ditudala nabarmendu behar da. Proiektu ba-koitza aztertzeari garrantzia emateak bereizten nau gehienbat, hariketa erabiltzaileari soluzio eraginkorrak eman arte.

Zer pauso jarraitu zenituen? Zer-nolako lagunt-zak izan zenituen?Euskal Herrian hainbat urtez lanean eta bizi izatenjardun ondoren, euskal kultura ezagutu eta beraren-

gandik ikasi ondoren, gai ikusten dut nire burua gerta daitezkeen ko-munikazio arazo korapilotsuenei aurre egiteko. Orain urte bi neureestudioa jarri nuen martxan, profesionaltasuna eskaintzeko eta lane-an eraginkorra izateko. Gaur egun, www.silviovaz.com webguneanikusi daiteke nire lana.

Zer ekarri dizu Debegesak?Enpresa eratzeko plangintza beharrezkoa zen, orientabideaz eta la-guntzaz gain. Horretarako, Debegesa izan nuen ondoan, sustapenaeta garapen ekonomikoa lantzen dituen agentzia. Izan ere, hasiera-ko ideia ekintzailearen helburuak lortzeko, Debegesak emandakolaguntza handia eta orientabidea beharrezkoak dira, bai araudi, legeedo ofizializazio kontuetarako, bai antolaketa edo analisi kontueta-rako ere.

Zure ustez ekintzaile batek zer balore izan behar ditu?Ez dago misteriorik ez formula magikorik ideia ekintzaile bat garat-zeko prozesuan. Borondatea izan beharra dago, argi eta garbi. Horrezgain, komeni da zuhurtasun puntu bat izatea, gauzatu nahi duzunideia enfokatzea, helburuak ondo definitzea, planifikatzea eta gogorlan egitea. “Arian-arian noizbait bukatu”, esaera lagun batek aipat-zen du. Baina azpimarratuko nituzkeen baloreak hauexek dira: lane-an zintzotasuna, seriotasuna, lanari eustea, pazientzia eta, batez ere,norbere buruakin lehiakortasun izpiritua izatea, etengabe hobetzea.

Emango zenuke mezuren bat jendearen izpiritu-ekintzailea sus-tatzeko?Jendea ekintzailea izan beharko litzateke, bizitzan behingoagatik,behintzat. Norbere proiektua ezagutu beharko luke, norbere eskue-kin gauzatutakoa.

Lanik gabe gelditu zara eta zure lehenengo enpresa jartzera animatu nahi al duzu?Debegesak entzungo zaitu

Negozio baten ideia daukazu eta ez dakizu ze pauso eman behar dituzun?Debegesak gidatuko zaitu

Zure enpresa jarri nahi duzu eta lanean hasteko laguntza behar duzu?Debegesak lagunduko dizu

PUBLIERREPORTAJEA

Goian, Eibarko merkataritzan euskara sustatzeko kanpainaren logoirabazlea. Behean Silviok jatetxe bati egindako web orria.

699 azala 27/5/09 11:52 Página 2

Page 3: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

3

NIRE TXANDA

Gure herri etahirietako kultur agendakeskuan hartuta, gustueta estilo ezberdinetakomusika eskaintzak aurki

ditzakegu: hiru-laulagunez osaturiko talde

hasi berri batenkontzertua, opera erraldoibaten bost emanaldi,bertso saio musikatu bat,indiako ijito talde batenkontzertua, rock taldefamatu batenmakrokontzertu bat,hari laukote batenemanaldia…

Konstz ientek iedo inkonstzienteki,eskaintza zabal

horretatik, norberakaukeraketa egin ohi du.

Baina badiraaukeraketa horretan

normalki alde batera uzten ditugun eskaintzak, bakoitzakbereak. Baliteke, aurreiritzi, topiko eta ohiturek, aukeraketahorretan beren eragina izatea.

Kasu nabarmen bat gazteen artean musika klasikoak duenarrakasta eza dugu. Ez da ohikoa musika estilo honetakoemanaldietan jende gaztea aurkitzea. Hala ere, ugariak diramundu osoan, gazteez osaturiko orkestra sinfonikoak. Hor duguVenezuelako kasua: ia 200 gazte orkestra dituzte martxan, etapunta puntan, mundu osoko publiko eta kritikoen laudorioeiesker, ospe izugarria lortu duen Simon Bolivar gazte orkestra.Hau ikusirik, ezin esan aipatutako musika estiloa aspergarriadenik. Ez ote dira guk sortutako topiko, aurreiritzi eta ohiturak,honelako eskaintzetatik urruntzen gaituztenak?

Musika klasikoa aipatu dudan arren, badira beste ekintzaugari albo batetara uzten ditugunak. Zergatik ez? Zergatik eznaiz joango sekula ikusi edoeta entzun ez dudan kontzertu,antzerki, bideo emanaldi… horretara? Egia esan, ez dut galtzekoezer, eta agian irabazteko asko. Joaten ez naizen emanaldibatetara hurbiltzeko pausua eman, eta pozik itzuli izan naizaskotan, musikak bereganatu nauen sentsazioaz. Aldiz, musikakberak hor darrai jaberik gabe, etenik gabe, beste norbaitendenbora noiz ostuko zai. Agian zurea, zergatik ez?

Musikak ez du jaberik

“Zergatik ez naiz joango sekula ikusiedota entzun ez dudan kontzertu horretara?”

Elur Arrieta

“Nire

txa

nda”

ata

lean

idat

zi n

ahi b

aduz

u, ja

rri z

aite

z gu

reki

n ha

rrem

anet

an:

9 43

74 4

1 12

edo

bar

ren@

elgo

ibar

koiz

arra

.com

wwwwww..eellggooiiBBAARRRREENN..nneettwwwwww..eellggooiiBBAARRRREENN..nneett

EEggiinn kkll iikk eettaa

iikkuussiikkoodduuzzuu

BIDALI ZURE GALDERA

ALKATEARI!Legealdiko bi urteek emandutena eta aurrera begirakoasmoak azalduko dituAlfredo Etxeberriak.

Galderak bidaltzeko azken eguna, ekainak 8

[email protected]

699 alea 28/5/09 12:25 Página 3

Page 4: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

4

BERBERTAN

AANNTTTTOONN AALLBBEERRDDII

Antton Alberdi 22 urteko elgoibartarra da, eta Biologia ikasketak ari da egiten Leioan. Animaliak eta natura ditu gus-tuko, eta horiei argazkiak ateratzea du pasio. Informazioa tresna baliagarria da gizartean, etawww.euskalnatura.net web gunearekin Euskal Herriko natura eta zientziaren inguruko informazioa ematen dute Al-berdik eta bere lagunek. Ezjakintasunak ardura eza ekartzen du askotan, eta horri buelta emateko informatu beha-rra dagoela uste du Alberdik. Atarian parte hartzen dutenen argazkiak batzen ditu Objektibotik: euskal natura argaz-kitan erakusketak, eta ekainaren 3ra arte ikusteko aukera egongo da Kultur Etxeko erakusketa gelan.

“Klima aldaketari itxaron gabe,gauza asko dago egiteko”

BIOLOGIA IKASLEA

699 alea 28/5/09 12:25 Página 4

Page 5: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

5

ZZeerrggaattiikk aauukkeerraattuu zzeennuueenn bbiioollooggiiaa iikkaasstteeaa??Natura eta zientzia gustatzen zaizkidalako:mendian asko ibiltzen naiz, eta animaliak etalandareak txikitatik gustatzen zaizkit. Zientzia,oro har, ere gustatzen zait. Ez nuen nahi nirebizitza lau pareten artean pasatzea, eta ho-rregatik aukeratu nuen.BBiioollooggiiaa iikkaassiittaa,, zzeerr iirrtteennbbiiddee ddaauukkaazzuu llaannmmuunndduuaann??Irtenbide gehien daukan karreretako batizango da biologia. Denetik eman dezakezu:ikerketan lan egin dezakezu, irakaskuntzan,dibulgazioan parke naturaletan eta antzeko-etan, lurraldearen planifikazioan… lan pila batdago, eta orain bioteknologiarekin ate berriakari dira irekitzen. Hala ere, nirea gehiago danaturaren eta espezieen kontserbazioa. Sa-guzarrekin ari naiz laguntzen, EHUn ikertzenduen talde batekin, bigarren urtea da, etabertan jarraitzeko asmoa daukat: saguzar ar-tean.

BBiioollooggooaa iizzaannddaa,, aanniimmaalliiaa bbaattzzuueeii xxaarrmmaa aauurr--kkiittuukkoo ddiieezzuu,, bbaaiinnaa ssaagguuzzaarrrraa aasskkoorreennttzzaatt eezzddaa bbaatteerree aanniimmaalliiaa ssiinnppaattiikkooaa..Ingurukoek esaten didate ea nola egon nai-tekeen saguzarrekin lanean, baina bitxo osokuriosoak dira. Ikusten badituzu, ez dira za-tarrak: bakoitzak zatarraren kontzeptu batdauka, eta niretzako saguzarrak gizaki askobaino politagoak dira. Ezjakintasun handiadago, batez ere saguzarrekin: askotan hitzegiten dugu eta saguzarra erabiltzen dugu(singularra), eta asko jota bi espezie ezber-dintzen ditugu. Baina Euskal Herrian 25 es-pezie dauzkagu. Batzuk basoetakoak dira,beste batzuk mendietan bizi dira, beste ba-tzuk erreka bazterretan ibiltzen dira, gordele-kua batzuk zuhaitzetan daukate eta kobazu-loetan beste batzuk.EEttaa eeggiiaa ddaa,, mmiittooaakk ddiiooeenn bbeezzaallaa,, bbuurruuaann ppee--ggaattuu eettaa ooddoollaa xxuurrggaattzzeenn dduutteellaa??Espezie oso gutxi daude odolaz elikatzen di-

renak, eta horiek gizakiari ez diote xurgatzen.Pertsona baten burura joateko oso despista-tuta dabilen bat izango da, sitsen atzetik ibi-lita, norbaiten burua jo duena. Hemengo sa-guzarrak txikiak dira, oro har, eta sitsak jatendituzte, gaueko tximeletak. Handi bat ere ba-dago, hego zabaleran 50-60 zentimetroneurtzen dituena, eta hura txoriez elikatzenda, baina Pirinioetan bizi da. Hemen arrisku-tsurik ez dago, gertatu daitekeen bakarra da,harrapatuz gero, saguzarrak haserretutakoska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduanguanteak jantzi behar dira: pertsona bat bai-no gehiago hil da saguzarrak manipulatzen,koska egin eta amorrua harrapatuta. AArrggaazzkkiiaakk eerree aatteerraattzzeenn ddiittuuzzuu.. NNooiizzttiikk gguuss--ttaattzzeenn zzaaiizzuu hhoorrii eeggiitteeaa??Betidanik ibili izan naiz, baina orain dela lauedo bost urte inguru erosi nuen kamera, etaartxibo dezentea daukat orain: denetik atera-tzen dut, animaliak, paisaiak, landareak…makroarekin ibiltzen naiz normalean. Natura-ko argazkiak ateratzen ditut. Hala ere, bi-daian joan izan naizenean, Maroko aldera-eta, saiatzen naiz argazkiak ateratzen, bainaafizioa animaliei ateratzea da. AAnniimmaalliiaa bbaatt aauukkeerraattuu bbeehhaarr iizzaanneezz ggeerroo,,zzeeiinn hhaarrttuukkoo zzeennuukkee??Saguzarra bera, Euskal Herrian oso jota da-goelako. Batzuk baso zaharretan bizi dira,harizti zaharretako zuloetan-eta, eta oso gu-txi geratzen dira. Leku oso lokalizatuetan bizidira horiek. Beste batzuk kobazuloetan bizidira, eta aztarnak aurkitu direnetan barandajartzen dute. Pauta batzuk jarrita daude sa-guzarrei kalterik ez egiteko barandak zelanjarri zehazten dutenak. Baina askotan ez diraerrespetatzen, eta saguzarrei gordelekuakkentzen ari dira. Euskal Herrian galtzeko zo-rian dauden hamabost bat espezie egongodira, eta horietatik hiru laurden saguzarrak di-ra. Jendeak oso gutxi ezagutzen ditu, eta lanpila bat dago egiteko euren inguruan. Ezja-kintasun handia dago.OObbjjeekkttiibboottiikk:: eeuusskkaall nnaattuurraa aarrggaazzkkiittaann eerraa--kkuusskkeettaann zzeerr iikkuussiikkoo dduu bbeerrttaarraa jjooaatteenn ddee--nnaakk??Euskal Herriko biodibertsitatea erakustensaiatu gara: animaliak, landareak eta pai-saiak. Bizidunik gabe ere, paisaia biologikooso pilotak dauzkagu. Aberastasun han-diak ditugula erakutsi nahi dugu, galtzekozorian dauden aberastasunak. Eta ez klima

aldaketa datorrelako, baizik eta egunerokobizitzan ez ditugulako egiten, egin beharre-ko gauza batzuk. Etxebizitzak eraikitzen aridira mendiari terrenoa jaten, basoak moz-teko egiten diren sarraskiak eta horrelakogauzak. Klima aldaketari itxaron gabe gau-za asko dago egiteko, eta gu ari gara guz-tia suntsitzen.

ZZeerr ddaa wwwwww..eeuusskkaallnnaattuurraa..nneett,, ??Euskal Herriko natura eta zientziaren ataribatailatu dugu. Karrerako bigarren urtea egi-ten ari ginela hasi ginen: egiten genituen la-nak alferrik galdu beharrean Interneten jar-tzeko aukera zen, eta argazkiak ateratzenere asko ibiltzen gara. Euskaraz apenaz da-go informazioa natura eta zientziaren ingu-ruan, eta hutsune hori bete nahi genuen.Jende asko ibiltzen da gainera, eta erreferen-tzia moduan ere jartzen gaituzte. Egunean400 bat lagun sartzen dira webgunean, eta,ikusita zer gai lantzen dugun, gustura gaude.AArrggaazzkkiiaakk bbeeggiirraattzzeenn hhaassiittaa,, MMuuttrriikkuu eettaa ZZuu--mmaaiiaa aarrtteekkoo ffllyysscchhaa ddaa pprroottaaggoonniisstteettaakkoo bbaatt..OOrraaiinn ddeellaa gguuttxxii iinnaauugguurraattuu zzuutteenn iibbiillbbiiddeeaa,,eettaa jjeennddee mmoorrddooaa iibbiillttzzeenn ddaa oorraaiinn.. BBaaiinnaa oorr--dduurraa aarrttee,, iiaa iinnoorrkk eezz zzuueenn eezzaagguuttzzeenn,, eettaa uurr--ttee mmoorrddooaa ddaarraammaattzzaa bbeerrttaann,, mmuuggiittuu ggaabbee..Argi dago komunikabideek ematen diotelainportantzia gaiari. Ikusi zenbat aldiz agertzenden hartza egunkarietan, eta zenbat aldiz ka-kalardoa. Kakalardoari ez zaio kasurik egiten,eta munduan oso leku gutxitan dago pagadizaharretan dagoelako, eta Euskal Herriandaude pagadi zahar asko. Baina jendeak ezdauka informaziorik. Hartzarekin, ostera,nahikoa izaten da “ze potxolo” esatea, iden-tifikatuta sentitu, eta zaintzen hasteko. Kaka-lardoarekin ez zaizu hori gertatuko, bestezerbait behar da; hasteko, informazioa, etahorretan saiatzen gara web gunearekin.

Edurne Burgaña

“Bakoitzak zatarraren

kontzeptu bat dauka:

niretzako saguzarrak

gizaki asko baino

politagoak dira”

“Aberastasun handiak

dauzkagula erakutsi

nahi dugu, galtzeko

zorian dauden

aberastasunak”

699 alea 28/5/09 12:25 Página 5

Page 6: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

6

SSoarteren idiek harri zaila probale-kuan mugitzeko ahalegina egingodute Trinitate bezperan: 2.100 kilo-

ko Harri beltza. Erakustaldi hori izango daaurtengo Trinitate Azokako nobedade ga-rrantzitsuena.

Harri beltza ez diote pisuagatik esaten,forma bihurriagatik baino. Noizbait erreka-tik ateratako eta landu gabeko harritzarhorrrek makina bat estuasun sortu izan di-tu probalekuetan. Aldapa baserriko RamonLarrañagaren arabera, orain dela 50 bat ur-te erabiliko zuten Harri Beltza azkenengoz.“Proban ibiltzen den jendeak harri horri lo-tzeko erreparo handia dauka”, azaldu du.

Gogoan dauzka Azkue-San Roke auzo-ko Goena baserrikoen aititaren idiekin izan-dako komeriak. Idi gogorrak izan arren, ha-rriari tira eginez ibili ziren behin, Uztarrikoprobalekuan, Santa Klara inguruan. Harriamugitu bai, baina ez behar zuten tokira.Idiak ernegatu egin ziren, eta gero solte ha-rrapatu ezinda ibili ziren kalean.

Lekunberri baserriko Jose Ignacio Aier-dik gogoratzen du harria erabili zuten az-ken aldia: Azkoitiko Ilarrak bost giltza bostminutuan egin zituen, eta 5.000 pezeta es-kuratu zituen, orain dela 50 urte.

Proban dabiltzanek teknika menderatubehar dutela uste Jose Ignacio Aierdik etaRamon Larrañagak. Izan ere, idiei tira egite-an min handia egiten die lepoan. Gertatuizan da mugitzen hasi eta aurrera egin ga-be harriak atzera egitea.

Baina Soarteren idiek ekainaren 6an mu-gituko dutelakoan daude, Nafarroa Plazakogaltzada ezberdina delako.

Artetxen egon ohi da Harri beltza, ibai al-dean, probaleku zaharraren inguruan. Pro-ba amaitzean hara eramango dute bueltan.

Txinatarrak izan ziren espinakak lan-tzen lehenak. Orain mila urte ekarri zituz-ten Iberiako penintsulara. Popeyek pro-paganda handia egin arren, ez dute ho-rrenbeste burdin. Minbizia prebenitzendute, batez ere biriketakoa. Hori dela eta,erretzaileen dietan komeni da hosto hauegotea. Baina espinaka larregi jatea ereez da komeni, azido oxalikoagatik. Erreu-ma eta giltzurrun gaixotasunak dituzte-nentzako ez da mesedegarria.

Espinakaz gain, sasoi honetakobertako produktu hauek ere badiraazokan salgai: tomatea, piperra, uda-berriko ziza, onddoak, bildotsa, intxau-rra, hurra, errezil sagarra, baba beltza,babarrunak, kalabaza, tipula, patata,ilarra, zainzuria, berakatza, kukulua, le-txuga, lollo arrosa, udaberriko aza,apioa, berakatz freskoak, azelga, tipuli-na, porrua, erremolatxa, azenarioa etaborraja.

Sasoian sasoikoaEspinakak

Soarteren idiak 50 urtean geldi egon den‘Harri beltza’ mugitzen saiatuko dira

699 alea 28/5/09 12:25 Página 6

Page 7: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

7

Etxeko balkoian barazkiak landatzeko

aholku batzuk

OOrriieennttaazziiooaa:: argia oso garrantzi-tsua da. Gutxienez zazpi-zortzi orduizan beharra dago. Iparrera ematenduen balkoian, letxugak edo kipulinaksartu daitezke udan, baina ez tomate-rik. Hegora begira, tomateak, pepino-ak, kalabazinak eta abar lortu daitez-ke.

SSuubbssttrraakkttuuaa:: Turba, lur begeta-la, harea eta perlita nahastatzea ko-meni da, Esparzaren iritziz. Konpos-ta edo zizare-humusa erabili daite-ke.

LLoorroonnttzziieenn ttaammaaiinnaa:: Lorontzihandiak edo jardinerak erabiltzeakomeni da. Lorontzia txikia bada,landarea txikia izango da, sustraiaklurrean zabaldu behar dituelako.Kontuz, hala ere: etxeak lorontzia-ren pisuari eutsi behar dio.

KKoonnttuuzz uurreezzttaattzzeeaann:: Ureztatzeaez da obsesio bihurtu behar. Erre-guladore merkeak saltzen dituzteetxeko landareak ureztatzeko. Ego-kiak dira egun batzuetan ez badagoinor etxean.

IIzzuurrrriitteeaakk:: Hirietan, zailagoa daintsektu-izurriteak egotea, faunahori nekazari-inguruan bizi delakogehienbat. Hala ere, badira intsekti-zida eta plagizida ekologikoak. Ho-rrez gain, kobrea erabili daiteke,tenperatura eta hezetasunaren on-dorioz, gorrinari aurrea hartzekokontra. Sufreak, berriz, eltxo zuria-ren edo armiarma gorriaren kontrajarduteko balio du. Produktu sortazabala dago.

KKuukkuulluuaa,, oossoo eeggookkiiaa:: Tuterakokululua balkoirako oso egokia da.Txikia denez, ale gehiago sartu dai-tezke. Hogei egunean jateko mo-duan egon daiteke. Gainera, moz-tutakoan berriz irteten da.

LLeehheennaaggoo eerree eemmaann dduuzzuu aannttzzeekkoo iikkaassttaa--rroorriikk..Hamabost bat urtean ibili naiz EHNE sindi-katuarentzat nekazaritza ekologikoari buruz-ko ikastaroak ematen. Azken lau urteotan,balkoietan, terrazetan, edo espazio txikietanortua jartzeko ikastaroak eman ditut.TTeeoorriikkooaa aallaa pprraakkttiikkooaa ddaa iikkaassttaarrooaa??Bietakoa. Praktikarekin hasi ginen, kaxo-neretan ereiten. Jendeak landareak era-man ditu etxera: albarakak, tomateak, pe-pinoak eta abar. Ikastaroan ereindako lan-dareak eraman dituzte, eta aurrera joangodirelakoan nago.ZZeerr hhaarrrreerraa iizzaann dduu iikkaassttaarrooaakk??Jendea pozik dago. Era guztietakoak dira,gainera: amamak, gazteak... Praktikarekinhasi ginen, eskuekin hastea gustuko duda-lako. Gero nekazaritzaren historia egin du-gu, eta nekazarien ohitura onak aztertu di-tugu. Basamortuak eta lore-baratzeak zerksortu dituen eta zergatik aztertu dugu ge-ro. Lurraren azterketa ere egin dugu. Az-ken batean, lorontzi batean lurra imitatunahi izaten dugu, nekazaritza ekologikoanlurra lantzen dugulako, ez landareak.Substraktua ere oso garrantzitsua da.LLuurr hhoorrii eeddoozzeeiinn oonnggaarrrrii kkiimmiikkoorreekkiinn eezzeerraabbiillttzzeeaa kkoommeennii iizzaannggoo ddaa,, bbaatteezz eerree bbaa--rraazzkkiiookk jjaatteekkoo bbaaddiirraa,, eezzttaa??Nekazaritza ekologikoa irakatsi eta prakti-kan jartzen dut. Hogeitaka urtean dihardut:Nafarroan neuk eman nuen izena lehenen-go. Orturako eskatzen dudana, balkoirakoere eskatzen dut: balkoian tomate bat lan-datu behar baduzu, pestizidarik ez erabili;hori egiteko zoaz dendara eta erosi Alme-

riakoa. Polita da, gainera, produktua nor-berak ekoiztea eta osasuntsua izatea.LLuurrrraa nnoollaa llaanndduu hhoorrrreettaarraakkoo??Printzipioz, hirietan ez da aparteko arazorikizaten. Landa ingurunean laboreei lotutakofauna bizi da: Bilbon, esaterako, zorriak to-patzea zaila da. EEttxxeeaann kkoonnppoossttaa eeggiitteekkoo aahhoollkkuurriikk eemmaann--ggoo zzeennuukkee??Ez du merezi, nahiz eta balkoian landareakjarri. Konpostak zera behar du: altuera ze-hatz bat, hezetasuna, nitrogenoa eta kar-bonoa. Jendeak etxean konpostera due-nean hauxe botatzen du: letxuga orriak,lentejak, okela soberakinak, porruen hos-toak. Dena nitrogenoa. Karbonoa falta da,gai lehorra –lastoa, zerrautsa edo belar on-dua–. Karbonorik ezean, gaiak usteldu, etademaseko kiratsa darie. Infekzio gune batbaino ez da. Jendeak ez daki konpostera-rik erabiltzen.HHiirriieettaakkoo bbaallkkooii eettaa tteerrrraazzeettaakkoo oorrttuueeii bbuurruuzzbbeerrbbaa aasskkoo eeggiitteenn ddaa.. MMooddaa kkoonnttuuaa ddaa??Ez dago modan. Aspaldiko kontu zaharrada. Amama zaharrek jarduten zuten, bal-koietan edo patioetan. Orain ikastaroak-eta hasi dira hemen, baina 2004an Unes-cok aholkua eman zuen norberak ahalduen lekuan landatzeko, batez ere herrial-de pobretuetan. Vezuelan eta Kuban, esa-terako, hirietan landatzeko nazio planakdaude. Kuban ortu urbano mordoa dago.Lehen, marinelek itsasontzietan landatzenzuten, barazkiak behar zituztelako eskor-buto gaitzari aurre egiteko. Txinoek erelantzen zuten gai hau, eta ez ditzagunahaztu Babiloniago lorategiak.

Jose Manuel Esparza

Nekazaria

“Aspaldiko kontu zaharra da balkoietan eta terrazetan landatzea”

Baratza balkoietan jartzeko ikasta-roa ematen dihardu Tafallako JoseManuel Esparza nekazariak Elgoiba-rren, Debemenek antolatuta. Ezau-garri batzuk kontuan hartuz gero,etxean hainbat produktu lortu dai-tezkeela irakasten dabil Esparza.

699 alea 28/5/09 12:25 Página 7

Page 8: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

8

GUTUNAK

Nafarroa enparantza, 2 • 20870 ELGOIBARS 943 74 41 12Faxa: S 943 74 37 04E-posta: [email protected]: S 943 74 37 04E-posta: [email protected]

ZUZENDARIA Ainhoa Andonegi KAZETARIAK Asier Orbea, Oier Narbaiza, Edurne Burgaña PUBLIZITATEA Leire Rubio, Eneritz Lazkano MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz MAKETAREN DISEINUA Jaione UnanueKOLABORATZAILEAK Oihana Tarragual, Ibai Portu, Ane Odria, Maialen Olazabal, Andres Alberdi, Anjel Ugarteburu, Abel Irizar, Alberto Agirreazaldegi, Sugar Etxaniz, Arkaitz Irureta, Zuhaitz Gurrutxaga, UnaiArrieta, Noemi Otegi, Ainara Sedano, Eva Garcia, Miriam Garcia, Jesus Mari Makazaga, Juanito Gorostiza. INPRIMATEGIA Gertu Koop. E. TIRADA 4.750 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1139-1855

Barren Argitaratzailea:

BARRENek bere gain hartzen du espazioarazoengatik iragarkiak lekuz aldatzeko eskubidea

Pozik gaudeGalizako Kultura Etxeak, presidentea

buru duela, elkarteko kide guztien izene-an, poztasuna erakutsi nahi die Elgoibar-ko herriari eta agintariei, gauzak beharbezala izateagatik eta jendea etortzea-gatik, hil honetako 8, 9 eta 10ean izan-dako kultura ekitaldietan.

Galiziako letren egunak harrera ezinhobea izan duenez, bihotza erabat hun-kituta, Elgoibarko herriko bizilagunei es-kerrak eman nahi dizkiegu, buru-belarriparte hartu dutelako. Hurrengo urteeta-rako, muga oso goian jarri dute.

Besterik gabe, hurrengo urterako la-nean hasiko da etxe hau, ospazikunokhobetzeko asmoz, Elgoibarko gure herrihonen gozamenerako.

Ez dugu ahaztu nahi ElgoibarkoUdalari eskerrak ematea, bera gabe ezinizango baikenitu ekitaldiok antolatu. He-rrikideoi jaietan ondo pasatzen zertxo-bait lagundu dizuegulekoan, GalizakoKultura Etxeak 2010ean, etxe honentza-ko jai hain seinalatuotan, berriz elkartzeaopa dizue.

Manuel Amaro LorenzoGaliza Kultura Etxeko presidentea Û

Eskerrik askoJoan zen asteburuan Valladoliden

izan gara Espainiako eskubaloi kadetemailako sektorea jokatzen. Guretzat egunahaztezinak izan dira, ez bakarrik kirol al-detik, baita giza-harremanen aldetik ere.

Gure eskerrik beroenak eman nahidizkiogu Sanlo eskubaloi taldeari, IMH

gure babesleari, Irati, Igor eta Antxongure taldeko arduradunei.

Eskerrik asko, bertara hurbildu zirenguraso, lagun eta jarraitzaile sutsuei, eta,nola ez, orkestran parte hartu zuten Ion,Egoitz eta Joanesi. Baita ere, arrazoi ez-berdinak direla medio, joan ezinik geratuziren hainbat guraso eta lagunei.

Eta ez dugu ahaztu nahi eskerrakematea gure entrenatzaile den Lorea Ga-bilondori, gure barrutik onena ateratzenjakin duelako, eta benetako lagun giroaizan dugulako. Mila esker.

“Goazen, Sanlo, goazen. Sanlo txa-peldun”.Amaia A., Ane U., Garazi A., Ainhoa, Es-ti, Ainhitze, Ane A., Kristina, Maite, Izas-

kun, Ane I., Amaia B., Aintzane, Maria,Maialen, Garazi O. Û

Garoña itxi orain!Jakina da energia nuklearra oso arris-

kutsua dela, ez soilik, Txernobilen gertatubezala, eztandaren kasuan. Arazorik izangabe ere, badira nahikoa txosten zentralnuklearren presentzia minbiziarekin zuze-nean erlazionatzen dituztenak: Alcala deHenaresko Unibertsitateko eta Guadalaja-rako Ospitaleak 2003an eginiko txostenakedo Carlos III. osasun institutuko minbiziepidemiologia sailak 1999 eta 2001urtee-tan kaleratutako ikerketen emaitzak kasu.

Beste arazoetako bat hondakin nukle-arrekin zer egin izaten da. 25, 40 edo,gehienez jota, 50 urteko ustiapen arrisku-tsuaren ondoren, hondakinok zaintzapeanegon behar dute erradiazio nuklearra jaitsi

arte (gutxienez 10.000 urtean kalkulatzenda), eta, noski, horren kostua gobernuenbitartez herritarrok jasan behar dugu.

AHTk funtzionamendurako elektrizita-te kantitate handiak behar ditu, eta horihornitzeko zentral nuklear nahiz gasezkotermikoak behar dira. Beraz, behin elek-traindarra lortuta, beste arazo bat garraioada. Horretarako, 400.000 volteko autopis-ta elektrikoak egin behar dira kontsumitu-ko den lekuetara garraiatzeko, Castejon-Gasteiz linea kasu. Horrek eragingo luke-en txikizioa eta eremu elektromagnetikoakere minbiziarekin erlazionatuak daude.

Garoña da Euskal Herritik gertuendaukagun zentral nuklearra, eta aurreiku-sita zuen biziraupena ondo betea du da-goeneko. Halere, uztailaren 7an erabakibehar dute 40 urteko Espainiako zentralzaharrena den eta istripu eta intzidentziahandiena eduki duen honi beste luzapenbat eman behar dioten ala ez.

Garoñaren egungo egoera arriskutsuada oso. Azken urtean bakarrik lau geldial-di izan ditu, eta horren berriemaile ez daSegurtasun Nuklearreko Kontseilua izan,talde ekologistak baizik. Horregatik, bel-dur gara Zapaterok, itxiko zuela aginduarren, promesa ez duela beteko.

Hori dela eta, maiatzaren 30ean, Gas-teizko Ama Zuriaren Plazatik arratsaldeko7etan irtengo den manifestaziorako deial-dia egiten dugu.

AHTren kontrako taldea Û

* BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatutaegon behar dira. Ez ahaztu iizzeenn--aabbiizzeennaakk,, NNAANN eta tteelleeffoonnooaa jartzea. Bidali helbide honetara: bbaarrrreenn@@eellggooiibbaarrkkooiizzaarrrraa..ccoomm.

699 alea 28/5/09 12:25 Página 8

Page 9: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

ZOZOAK BELEARI

9

Badakizu zer esaten duen lagun handi ba-tek? Hankak lurrean izan behar direla bai, baina

eskuak zeruan. Ondo diozun moduan, helburuakerrealitatetik hurbilegi egotea ez da ona, eta urrunegi

jartzea ere arriskutsua izan liteke, baina zer da ba bizitza, hel-buru, ilusio eta ametsik gabe? Nireak, behintzat, ez luke zentzu han-dirik izango. Ez dut esan nahi beti ez daukagun horren bila ibili behardugunik, ez da hori kontua. Baina, ondo baino hobeto dakizu, Maia-len, ahal den heinean eskuak zeruan izatea gustatzen zaidala, etaitsutu gabe, baina utopian sinesten dudala.

Pasabanek, bizitzaren eta heriotzaren arteko mugatik gertu ibilieta gero, irribarrea jantzi du berriro ere, pozik dago bere helburua be-te delako. Ilusio bat, azken finean. Nik garbi daukat poza are handia-goa dela esfortzuren bat atzean egon denean; egindako lanak emai-tzak eman dituen seinale. Handia da hori.

Badakit, Maialen, nire erantzuna jasotzean, liburu artean murgil-duta ibiliko zarela eta ilusioak ez dituzula nahi bezain gertu ikusiko.Hala ere, eutsi gogor zureari, badakizu eta liburu artean emandakoorduek etekina aterako dutela, eta uste baino lehen, bata zuria jan-tzita ibiliko zarela batetik bestera. Orduan bai, orduan, zure helburue-tako bat beteko da, eta zergatik ez, ilusio bat. Animo, falta diren egu-netan, eta hasi udarako amets eta ilusioak pilatzen!

Elgoibarko Udala

Kaixo, Ane!Kangchenjunga (8.586 metro), Edurne Pasabanek

inoiz ahaztuko ez duen beste mendi bat. 8.000 metrotik gorazerua inoiz baino gertuago izango zuen, eta izarrek ere hemenbaino dirdira handiagoa izango zuten. Hala ere, bere sufrimenduaurpegia, nekea eta malkoak ikusi nituen telebistan. Bere kideeihan utzi zezaten eskatu zien; ezin zuela jarraitu. Baina arrastakabada ere, lortu zuen jaistea.

Momentu gogorrak pasatuko zituen, baina orain pozik etairribarrez dago. Datorren urtean beste zortzimilako bat egitea duburuan. Sufrimenduen osteko poza; horrenbeste denboranamets izan dena egia bihurtzea. Nahiz eta bizitzako une txarre-nak pasatu, nahi dugun hura lortu eta esku artean dugunean de-na ahazten zaigu. Pozik handienak esfortzu handien ostean etor-tzen dira.

Daukagunarekin konformatzen jakin behar dugula askotanentzuten dugu. Baina noizean behin ilusio eta ametsen kutxa ire-ki, horietako bat eskutan hartu, eta lortu arte borrokatzea ez al dabeharrezkoa? Helburuak errealitatetik hurbilegi egotea ez da ona,baina urrunegi jartzea ere arriskutsua izan liteke. Zer diozu, Ane?

MaialenOlazabal

AneOdria

“Pozik handienak

esfortzu handien ostean etortzen dira”

“Hankak lurrean izan behar dira,

baina eskuak zeruan”

699 alea 28/5/09 12:26 Página 9

Page 10: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

10

KALE GORRIAN

Merkataritza sustatzeko kanpaina jarri dute martxan Txankakuak, Udalak eta Barren-azokak.

Non egiten dituzu erosketak?

Eguneroko erosketa txikiak he-rrian egiten ditut, baina bestela Du-rangoko supermerkatu handi baterajoaten naiz. Askoz merkeagoa da.Gasolina eta autoaren gastua kon-tuan hartuta ere, dirua aurreztendut. Bizkaian jantziak ere merkeagodaude.

Mari Caraballo53 urte, etxekoandrea

Elgoibarren egiten ditut eroske-tak. Batzuetan denda txikietan, etabeste batzuetan supermerkatu han-dietan. Produktuen prezioak begira-tzen ditut, eta merkeen dagoen le-kura joaten naiz erostera. Niretzakooso ondo dago dirua herrian gasta-tzea.

Florentino Ortega65 urte, jubilatua

Normalean, Elgoibarren erostendut dena, bai janaria eta baita arro-pak ere. Herriko pare bat dendatanerosten dut dena. Batzuetan, Bilboaldera joan izan naiz jantziak eros-tera, baina nik ez dut prezioan aldehandirik igartzen. Ondo ikusten dutdirua herrian gastatzeko saiakera.

Maria Arenas33 urte, administraria

Arropak erostera lehen gehiagojoaten nintzen Donostiara, bainaazkenaldian denda asko zabaldudituzte Elgoibarren, eta bertanerosten dut gehiena. Janaria herri-ko dendetan erosten dut. Ez daukaterosketa handiak egiteko apartekoohiturarik.

Elorri Irusta18 urte, ikaslea

699 alea 28/5/09 12:26 Página 10

Page 11: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

11

SEMAFOROA

ü

ûs

Zu

en

ke

xa

k,

ga

lde

rak

ed

o t

xa

loa

k b

ida

ltze

ko

:bb

aarrrr

eenn

@@ee

llggoo

iibbaa

rrkkoo

iizzaa

rrrraa

..ccoo

mm//

9944

33--77

44 44

11 11

22

SSaann FFrraannttzziisskkoo kkaalleerraa ssaarrttzzeekkoo ppiibbootteeaakkhhoonnddaattuuttaa ddaauuddee aazzkkeenn aasstteeoottaann:: “SanFrantzisko kalera sartzeko piboteak ez da-

biltza ondo azken asteotan. Txartela edukiarren, ez dira bajatzen, eta ezin izaten dugu sartu. As-kotan, barrutik kanpora irteten den autoren baten zainegon behar izaten dugu, barrura sartu ahal izateko. Es-kertuko genuke lehenbailehen konpontzea, izan ere,zamalanak egiteko askotan sartu behar izaten baituguKultur Etxe ingurura”.

û

TTxxaalloo bbeerroo bbaatt hheerrrriikkoo bbeerrddeegguunnee eettaaeerrrroottoonnddaakk aappaaiinnttzzeenn ddiittuuzztteenneennttzzaakkoo::

“Udaberria oso polita da, eta Elgoibarrendenboraldi eder horren koloreak nabari dira.

Herriko berdeguneak eta errotondak oso dotore dau-de, lorez apainduta eta kolore biziz. Lan hori egiten du-tenek txalo bero bat merezi dute. Segi horrela!”.

ü

Y

AAllbbiittxxuurriikkoo iinndduussttrriiaagguunneettiikk AAzzkkaarraatteekkoo eerrrreeppiiddee zzaahhaa--rrrreerraa ddooaann bbiiddeeaa eezz ddaaggoo bbaatteerree oonnddoo:: “Azkenaldian Al-bitxuriko industrigunea asko hazi da. Gehienak Meliton-go zubitik igotzen badira ere, badago Azkarateko erre-pide zaharretik gora doan bidea erabiltzen duenik ere,baina bide hori ez dago batere ondo. Estua da eta bi au-to gurutzatzeko lekurik ez dago. Beheko aldean gaine-ra, zulo handia dago errepidera irteteko, eta autoarenbeheko aldeak beti lurra jotzen du. Eskertuko genukebide hori apur bat hobetzea”.

Y

II.. UURRTTEEUURRRREENNAA

AASSIIEERR AARRAANNBBEERRRRII GGUUEERREEÑÑOOAASSIIEERR AARRAANNBBEERRRRII GGUUEERREEÑÑOO

2008ko maiatzaren 31n hil zen. Bere oroimenean I. urteurreneko meza izango da,

domekan, maiatzaren 31n, goizeko 11:30etan,Pasai Donibaneko San Juan Bataiatzailearen parrokian.

Joango zaretenoi eskerrak aldez aurretik.

BBeerree aammaa,, oossaabbaa--iizzeebbaakk eettaa lleehheenngguussuuaakk

699 alea 28/5/09 12:26 Página 11

Page 12: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

12

MOTZAK

EElgoibarko Udalak, Txankakuak eta Merkatu Plazako Barren-Azoka elkarteak Gure denda, gure poza kanpaina aurkeztudute, Elgoibarko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sek-

torea sustatzeko. Urte amaierara arte, hainbat ekintza egingo dituz-te: parte hartzen duten establezimenduetan, kanpainaren irudia ja-rriko dute; herriko hainbat gunetan, kartel handiak jarriko dituzteikusgai; dendariek gozokiak banatuko dituzte; eta etxe guztietarakanpainaren logotipoa dauzkaten 4.500 erosketa-poltsa banatukodituzte, ekainaren 1etik 6ra.

Herri-giroaElgoibartarrek dirua herrian gastatzea da kanpainaren helbu-

rua. Herritarrak animatzeko, opariak banatu eta zozketak egingodituzte. Esaterako, kanpainaren poltsa erabiltzen dutenei txarteltxobat emango diete, eta bizikleta baten zozketan sartuko dira.

Jendea erosketak egitera kanpora ez joateko, herri giroasortzea garrantzitsua dela aipatu du Alfredo Etxeberriak. Horre-tarako, urte amaierara arte antolatuta dauden hainbat ekintzaaprobetxatuko dituzte kanpaina sustatzeko: besteak beste, Tri-

nitate jaiak, pintxo lehiaketa, hileko feriak, aire libreko zinemaldiaeta abar.

Kanpainan parte hartu nahi duten establezimenduek ekaina-ren 5era arte daukate izena emateko epea. Informazio gehiago,943 741050 telefonoan (Oihana Barrutia)

Merkataritza eta ostalaritza sektorea sustatzeko ‘Gure denda, gure poza’ kanpaina jarriko dute martxan

Elgoibartarrek erosketak herrian egitea da kanpainaren helburua

Ardo eta urdaiazpiko dastaketa azken zapatuko feriako nobedadeak

Baserriko produktu eta ganaduaz aparte, bi berrikun-tza izango ditu bihar, maiatzak 30, egingo den feriak: ba-tetik, Merkatu Plazako Barren-Azoka elkarteak antolatu-ta, urdaiazpiko dastaketa izango da Nafarroa Plazan,11:00etatik aurrera. Urdaizapiko aditu bat etorriko da, etadoan banatuko dute euren produktua. TrinitateetakoDanborradak, bestalde, ardo dastaketa antolatu du. Na-farroa Plazan eta Leku Ederren jarriko dituzte dastaketaguneak, eta arratsaldeko 15:00ak arte hainbat ardo mo-ta dastatzeko aukera izango da. Horrez gain, gaur arra-tsaldean, ardo katari buruzko saioa eskainiko du ardo-aditu batek Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera.

Eguerditik aurrera igarri zen grebaorokorra Elgoibarko kaleetan

ELA, LAB, ESK, STEE, EHNE eta Hiru sindikatuek dei-tuta, greba orokorra izan zen maiatzaren 21ean. Goizeangoiz lasaitasuna zen nagusi herriko kaleetan: harategigehienak itxita zeuden, baina gainontzeko komertzio etaestablezimenduak normal ari ziren lanean. Eguerdiko12:00etan, ordea, herriak beste itxura bat hartu zuen: erdi-guneko komertzio txikiek eta taberna gehienek ateak itxiegin zituzten. Merkataldune handiek, banketxeek eta au-rrezki kutxek ez zuten grebarik egin, eta industria alorreanere, jarraipen ezberdina izan zuen grebak. BARREN aste-karia grebaren jarraipeneko datuak biltzen ahalegindu da,baina sindikatuek ez dute oraindik balorazio zehatzik egin.

699 alea 28/5/09 12:26 Página 12

Page 13: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

13

Ikerketa alorrean maila onaerakusten ari da Ideko

Ideko IK4 zentro teknologikorenlau proiektu sartu dituzte EuropakoIkerketa Programa Markoan. Horriesker, Elgoibarko enpresak lehen-goko postua hobetzea lortu du na-zioartean. Era berean, mekanizazioprozesuen garapenean eta erre-minta-makina berrietan erreferen-tzia izatea lortu du.

Nagusientzako oporrakImsersoren oporraldi progra-

man izena emateko epea ekaina-ren 20an amaituko da. InteresatuekUdaleko Ongizate Sailean edo jubi-latuen biltokian jaso ditzakete es-kaera orriak.

Mikel Olaizola EskolartekoBertsolari txapelketan

Mikel Olaizola bertsolariak Gi-puzkoako bertsolari txapelketakofinalean hartuko du parte, 15 eta18 urte bitartekoen mailan. Azkenkanporaketa gaur arratsaldeanizango da, Donostiako Manteo ki-roldegian, 16:00etatik aurrera.

Madalako parkea ekainaren5ean inauguratuko dute

Trinitate jaietarako prest egon-go da Madalako parkea. Azkenegunotan gogor ari dira lanean,eta datorren barixakuan, ekainak5, inauguratuko dute. 2008. urteamaieran hasi ziren Madala ingu-rua urbinazitzeko lanak. Parkekopetrila kendu, eta Herriko Antzokiingururaino berritu dute inguru-nea. Proiektuak 971.419 eurokokostua izango du.

Zortzi urte eta erdiko kartzela zigorra be-te beharko du 18/98 sumarioan auzipetuzuten Juan Mari Mendizabal elgoibartarrak.Auzitegi Nazionalak hamahiru urteko zigorraezarri zion, baina Gorenak arindu egin du.Auzitegi Nazionalak zigortutako 47 lagune-tatik 37ri zigorrak murriztu dizkie AuzitegiGorenak, eta beste bederatzi absolbitu egindituzte.

Bestalde, atxilotu aurretik Elgoibarren bi-zi zen Imanol Iparragirrek sumario berean 11urteko zigorra zeukan, eta Gorenak eman-dako sententziaren arabera, zazpi urte etasei hilabete egin beharko ditu kartzelan.

Izena Juan Mari Mendizabal

Antonino Arrillaga kalea urbanizatzeko obrak lehiaketara atera ditu Udalak,349.000 euroko aurrekontuarekin. Lanek 2009. urtean amaitu behar zuten, bainaUdaleko arduradunek luzapena eskatzeko asmoa daukate. Onartzen badiete,2010eko martxoan hasiko dira lanak. Beranduenez, 2010eko irailerako lanak amai-tuta egotea espero dute.

Zenbakia 349.000

Debabarreneko Amnistiaren aldeko mugimenduak antolatuta, Elkartasun egunaegin zuten Elgoibarren joan zen zapatuan. Mutrikutik eta Ermutik abiatuta, martxa ba-na iritsi zen, eta Madalan egin zieten harrera. Herri bazkaria eta arratsaldean mani-festazioa egin zituzten. Eguna amaitzeko, kontzertua izan zen Gaztetxean.

Irudia Elkartasun Eguna

699 alea 28/5/09 12:26 Página 13

Page 14: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

14

barrenk i l i

HHerritarren laguntzarekin berritudute Trinitateko eliza, eta dato-rren ekainaren 6an egingo dute

eraikin berriaren inaugurazioa. EkitaldianMendaroko Udaleko ordezkariak, ForuAldundikoak, herritarrak, Gotzaitegiko ki-deak eta Gipuzkoako Kutxako ordezka-riak izango dira.

2008an hasi ziren Trinitate eliza berri-tzeko lanak, eta 300.000 euro ingurukoaurrekontua izan zuen obrak. Teilatua ze-goen egoerarik okerrenean, baina gai-nontzeko egiturak ere berritzeko beharrazeukan. Foru Aldundiak %70 finantzatudu. Gainontzekoa Udalak, Gotzaitegiaketa herritarrek eginiko lanari esker lortudute.

EgitarauaEkainaren 7an izango da Trinitate

Eguna, eta auzoko jaiak ospatzeko ekin-tzen artean kokatu dute baselizareninaugurazioa.

Bezperan hasiko dira jaiak, Trinitate-ko zuhaitza jartzearekin batera. Kanpaiak

joko dituzte eta txapliguak jaurtiko. Ekai-naren 7an, txistularien kalejira, meza etamusika eskolako ikasleen kontzertuaizango dira goizean, eta eguerdian herri-kirolen saioa izango da. Txingalariak, ha-

rrijasotzaileak, aizkolariak eta trontzala-riak arituko dira, besteak beste.

Jaiak amaitzeko, meza nagusia,Ikastolako umeen bertso saioa eta herribazkaria izango dira hilaren 8an.

Trinitate auzoko eliza berriztatua inauguratuko dute ekainaren 6tik 8ra ospatuko diren jaietan

Herri kirolen erakustaldia izango da, besteak beste, trinitateetan

Argazki rallya antolatu du Udalak datorren zapaturako

Mendaroko lehenengo argazki rallya prest dauka Men-daroko Udalak datorren zapaturako, ekainaren 6rako. Pro-ba arratsaldez izango da, eta apuntatu nahi duenak16:30ean eman beharko du izena.

Argazkilariek 17:00etatik 20:00etara izango dute argaz-kiak ateratzeko tartea. 20:00etan Udalean entregatu behar-ko dituzte irudiak. Partaide bakoitzak gehienez bost argaz-ki aurkeztu ahal izango ditu.

Sari banaketa ekainaren 14an egingo da. Argazki one-nari 170 euroko saria emango diote, bigarrenari 100ekoa,eta hirugarrenari 80koa. Argazkiekin erakusketa martxan ja-rriko duela iragarri du Udalak.

Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarreneraarteko 50 ikaslek parte hartu zuten eguazteneko plenoberezian, Eskola-Agenda 21 ekimena dela eta. Ikasturte-an, 198 ikaslek energia kontsumoari eta klima aldaketalandu ondoren, plenoan Mendaroren diagnosia eta propo-samen batzuk egin zituzten.

Pleno berezia

699 alea 28/5/09 12:26 Página 14

Page 15: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

1515

Otsalar Urainek Zornotzako zaldi probairabazi du kategoria konbinatuan

JJoan zen domekan, CAC Kate-Bi zaldiproba jokatu zen Zornotzan. Menda-

roko Otsalar Urain gazteak kategoriakonbinatuan hartu zuen parte, eta beraizan zen irabazlea.

Probak hiru zati izan zituen: lehenen-goa heztea, hau da, zaldiarekin figura

batzuk egin behar izan zituzten partehartzaileek; ondoren, salto-zirkuitua tra-ba batzurekin; eta, azkenik, kros-zirkui-tua mendian zehar. Otsalar Urainek Zala-mero izeneko zaldiarekin parte hartuzuen, Promozio mailan, beste hamaikapartaiderekin batera.

Mendaroko alebinek denboraldi ona egin dute Eskolarteko Futbol Txapelketan

Mendaroko alebin mutilen taldea Gipuzkoako fi-nalera iritsi da Eskolarteko Futbol Txapelketan. Fina-laurreko ona egin zuten, eta azken partida Ordiziakotaldearen kontra jokatu zuten. Partida lau tantura ber-dinduta amaitu zuten, eta penaltien jaurtiketan men-daroarrek galdu egin zuten. Bederatzi penalti botaondoren, 6-5 izan zen azken emaitza, ordiziarren al-de.

Cecilio Manteca izan da talde honetako entrena-tzailea, eta lan ona egin du denboraldi honetan. Bos-garren eta seigarren mailako ikasleekin talde politaeta giro bikaina sortu ditu. Emaitza onak horrekin ba-tera iritsi dira. Taldearen ibilbidea jarraitu dutenek txa-lotu egin nahi dituzte mutilak eta entrenatzailea.

Musika eskolan izena emateko epea zabalik

Ameikutz musika eskolan da-torren ikasturterako izena emate-ko epea ekainaren 19an amaitukoda. Besteak beste, musika-hiz-kuntza, tailerrak, pianoa, flauta,biolina, soinua, saxoa, trikitixa,tronpeta eta tronboia jotzeko es-kolak eskainiko dituzte. Interesa-tuek ondorengo telefonoan esku-ratu dezakete informazio gehia-go: 619 306 493

1959koen kinto ospakizuna1959an jaiotako mendaroa-

rrek kinto ospakizuna egingo du-te ekainaren 7an. 12:30ean jarridute hitzordua udaletxe aurrean,eta ondoren, Trinitate Eguna delaaprobetxatuz, bertako jaietarahurbilduko dira. 14:30ean Landajatetxean egingo dute bazkaria.Interesatuek ondorengo telefono-etan eskuratu dezakete informa-zio gehiago: 943 740 397 (Gem-ma Garate) edo 943 033 633(Kontxi Arrieta).

m o t z

699 alea 28/5/09 12:26 Página 15

Page 16: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

16

ZAHARRAK BERRI

16

1963Aste honetako erretratu zaharra Ainhoa Castrillejok laga digu. Bere izebaren

ezkontzako erretratua da. 1963ko maiatzaren 18an ezkondu ziren San Bartolomeparrokian, eta sasoi hartan, elizatik jatetxera oinez joateko ohitura zegoen. Binakajartzen ziren, aita puntakoa aurretik, eta ezkon berriak ondoren. Beheko argazkianlehenengo bi ilaretan doazen bikoteak ezagutu ditugu, baina seguru, gainontze-koek euren burua ezagutuko dutela:

LLeehheenneennggoo iillaarraann:: Gerardo Castrillejo (=) (aita puntakoa, eta Juanita Gabilon-do (=) emaztea.

BBiiggaarrrreenn iillaarraann, ezkon berriak: Lupe Castrillejo eta Jacinto Sota.

Erretratu zaharra

Gure berbakHiztegixa (6)

Aurreko astietan ikusi genduzenMendebaldera hurreratzen gaittuenezaugarri lexikuak, berbak eta berbenaldaerak.

Gaurkuan eta hurrenguetan, eus-kara giputzera hurreratzen gaittuen hitzeta aldaera batzuk batuko dittut, ikusidaigun hiztegixaren arluan ere batetiketa bestetik dabala gure hizkeriak, dia-lektologuak sarrittan “bidegurutze” lin-guistiko deittu izan deben honek. Ho-na, ba, hórretako batzuk:

w laga (eta ez “itxi”)

w bukatu (“amaittu” baiño gitxiago

erabiltzen dan arren)

w eskubixa (“eskumia”-rekin batera)

w esnatu (eta ez “i(ra)tzarri”)

w faborez (“mesedez eta faborez”

bezelako esamoldietan)

w hitz (“berba”-rekin batera)

w hitz egiñ (“berba egiñ”-ekin batera)

w urruti (eta ez “urriñ”)

w nahi izan (eta ez “gura izan”)

w saltaka (“antxitxika”-rekin batera)

w zailla (eta ez “gaitza” edo “gatxa”)

w mingaiña (eta ez “mihiña”)

w guraizak (artazixak-ekin batera)

w heldu (“oratu”-rekin batera)

w lana (“biharra”-rekin batera)

w azkar eta bizkor (eta ez “ariñ”)

w bueltia (eta ez “osteria”)

w hankautsik (eta ez “ortozik”)

w simaurra (eta ez “satsa”)

w noizian behiñ

(“lantzian behiñ-ekin batera)

w anaixa (eta ez “neba”)

w aurrena (“lelena”-rekin batera)

w trikua (“kirikixua”-rekin batera)

w damutu (eta ez “garbatu”)

w pixka (ba)t (eta ez “apur bat”)

JJeessuuss MMaarrii MMaakkaazzaaggaa

UUU

II.. UURRTTEEUURRRREENNAA

AASSIIEERR AARRAANNBBEERRRRII GGUUEERREEÑÑOOAASSIIEERR AARRAANNBBEERRRRII GGUUEERREEÑÑOO2008ko maiatzaren 31n hil zen, 23 urte zituela.

Haren oroimenez I. urteurreneko mezara gonbidatzen zaituztegu bereElgoibarko familiak, zapatuan, maiatzak 30, arratsaldeko 19:00etan Elgoibarko

Bartolome deunaren parrokian.Joango zaretenoi eskerrak aldez aurretik.

699 alea 28/5/09 12:26 Página 16

Page 17: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

Pilar Ikastetxeko DBH 2ko ikasleak Port Aventurara egin

zuten ikasbidaia. Bartzelona inguruan eman zituzten lau

egun. Oso gustura ibili zirela, eta berriz itzultzeko gogoz

etorri direla adierazi dute.

Herri Eskolako guraso taldeak antolatuta, Aloñara egin zuten

ikasturteko azken mendi irteera ikasle, irakasle eta gurasoek.

Arantzazutik abiatuta, 1.248 metroko mendi gailurrera iritsi ziren.

Duruko zelaietan bazkaldu ondoren, Arrikruzko kobazuloak bisitatu

zituzten.

ikasba

rren

ikasba

rren

IKASTOLAKOEK BOST SARI

LORTU DITUZTE

KOSMODISEA LEHIAKETAN

HH ee rr rr ii EE ss kk oo ll aa kk oo aa kkHH ee rr rr ii EE ss kk oo ll aa kk oo aa kk

AA ll oo ññ aa nnAA ll oo ññ aa nn

Elgoibar Ikastolako bederatzi taldek hartudute parte Kosmodisea lehiaketan, eta guztirabost sari eskuratu dituzte. Lehiaketarenhelburua teknologia berriak erabiiltzea da:blogak, audio digitala, editatzeko aplikazioak...

PILAR IKASTETXEKOAK

PORT AVENTURAN

UUUU

Elgoibar Ikastolarekin elkar-trukean, Liverpooleko ikasleak etorri dira aurten

ere Elgoibarrera, eta astelehenean BARREN bisitatu zuten. Aldizkaria nola

egiten den gertutik ikusi dute, eta euren zalantzak argitu ziren.

Elgoibar BH Institutuan, Ekintzaile Eguna ospatu

zuten joan zen barixakuan. Ekitaldian Zeleta

baserriko Anselmo Salazar, Miski elkarteko

Gemma Agirregomezkorta eta Gaizka Gasteain

ikasle ohia izan ziren euren esperientziak

kontatzen. Ekintzailetzak duen garrantzia ikasleei

ohartaraztea zen jardunaldiaren helburua.

Ekintzaile EgunaInstitutuan

II kk aa ss ll ee ii nnggee ll ee ss eekk BBAARRRREENN bb ii ss ii ttaattuu dduuttee

699 alea 28/5/09 12:26 Página 17

Page 18: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

18

KULTURA

18

DDebabarreneko zazpi musika eskolatako 650 ikaslek parte hartu zuten zapatuan Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolaren25. urteurrena ospatzeko Elgoibarren antolatutako jaialdi erraldoian. Plaza Handian, Nafarroa Plazan eta Leku Eder parkean ja-rri zituzten agertokietara igo ziren musikariei esker, erreminta-makinaren hiriburua musikaren hiriburu edo epizentro bihurtu zen

zapatuan. Eguraldia lagun, kalejirak ere egin zituzten, eta herrian batutakoek belarria gozatzeko aukera eduki zuten. Argazki gehiagoeta bideoa ikusteko wwwwww..eellggooiiBBAARRRREENN..nneett helbidean sartu.

Musikak Elgoibarko kaleak hartu ditu!Debabarreneko 650 ikaslek hartu zuten parte Elgoibarko musika eskolaren urteurrenean

wwwwww..eellggooiibbaarr..oorrgg

699 alea 28/5/09 12:26 Página 18

Page 19: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

19

EErreminta-makinaren Institutuan(IMH) euskara sustatzeko Goazenplanak bost urte bete dituela eta,

planak izan duen ibilbidearen balantzeaaurkeztu dute aste honetan sustatzaileek.Horrekin batera, Udalarekin elkarlanerakohitzarmena berriztu dute. Arduradunekbost urteko ibilbidearen balantze positi-boa egin dute: IMHk, 2003an euskaraplanari ekin zionean, laneko ahozko ha-rremanen %34 euskaraz ziren, eta gauregun harremanen %47 dira euskaraz.Euskaldunen arteko ahozko komunika-zioetan ere nabarmen egin du gora eus-kararen erabilerak zentruan, %52tik%69ra.

Sinatutako hitzarmenari esker, Elgoi-barko Udalak IMHri 2009rako 3.000 eu-ro emango dizkio, Goazen proiektuarenjarduera finantzatzeko. Planaren helburunagusiak IMHn euskararen erabilera sus-

tatzea eta erreminta-makinaren sektore-an eragitea dira.

PartaideakHitzarmenaren sinadura ekitaldian

izan ziren Alfredo Etxeberria alkatea, Jon

Peli Uriguen Euskara Batzorde burua,Joxean Egaña IMHko zuzendaria, Edur-ne Bilbao ikastetxeko komunikazio etaeuskara arduraduna eta Isusko Diez Ahi-ze-AEK-ko hizkuntzen kudeaketarakoteknikaria.

IMHko ‘Goazen’ euskara planak bost urte bete ditu eta balantze positiboa egin dute arduradunek

Sinatutako hitzarmenari esker 3.000 euro emango dizkio Udalak proiektuari

Ainara Burgañaren logotipoa aukeratu dutebandaren 125 urteak ospatzeko

Aukeratu dute Elgoibarko Udal Musika Bandaren 125. urteurrenaren irudia izan-go den logotipoa. Ainara Burgaña elgoibartarraren lan batek irabazi du Udalak etaBandak berak antolatu duten logotipo lehiaketa. Diseinu grafikoko estudio bat dau-ka Burgañak (Klikart), eta ez da lehiaketa bat irabazten duen lehen aldia. 2010 urte-an Bandaren 125. urteurrena gogorarazteko egingo diren ekitaldiak iragartzeko eki-taldietan erabiliko dute logotipoa,.

Expresion Sonora itzulikoda Trinitate Jaietan

Trinitate Jaiak Elgoibarren: ekai-naren 5ean hasiko dira, eta astebu-rua osoa iraungo dute.

Barixakuan, 23:00etan Expre-sion Sonorak kontzertua emangodu Madalako Parkean. Zapatuan,Nagusien Danborradak joko du Pla-za Handian Udal Musika Bandak la-gunduta. Gustu guztietarako pro-grama egongo da datorren astebu-ruan.

699 alea 28/5/09 12:26 Página 19

Page 20: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

KIROL A

20

BBurgosek abantaila handia eskuratudu Bigarren B mailara igotzeko fa-searen joaneko partidan, Haundik

2-0 galdu baitzuen joan dendomekan,Burgos CF taldearen aurka,Plantio futbol zelaian jokatutako norgehia-gokan. Sailkapena garesti daukate elgoi-bartarrek, gaztelarren abantaila handiabaita; ez, ordea, erabakigarria. Bihar17:30etik aurrera, Mintxetan jokatuko du-ten itzulerako partida hil ala bizikoa izangoda. CD Elgoibarrek eta Udalak Mintxetaraoinez joateko deia egin die zaletuei.

Hiru gol behar aurrera jarraitzekoBurgosko jokalariak Haundikoak baino

gehiago izan ziren joaneko partidan. Gaz-telarren lehen gola Mauretak sartu zuenburuz 26. minutuan eta atsedenaldira bigoleko aldeaz iristeko aukera ere izan zu-ten, baina Iñakik Burgosen aldeko penaltibat huts egin zuen.

Horrela bada, bi goleko aldeari bueltaeman beharko diote Haundikoek Mintxe-tan. Zailagoak ere ikusi dira bai, baina go-gotik saiatu beharko dute Jagoba Arrasa-

teren mutilek. Etxetik kanpo sartutako go-lek balio bikoitza dutela kontutan izanik,golik ez jasotzea nahitaezkoa izango daMintxetako partidan. Hori gutxi ez balitz,kanporaketa berdintzeko bi gol, eta aurre-ra egiteko hiru gol sartu beharko dituzteHaundikoek.

Erronka zaila den arren, zaleen ba-besik ez zaie faltako, Burgoseko parti-dan erakutsi zuten moduan. Hasieran

gehiago ziren Burgosera Haundi ani-matzera joateko prest zeuden zaletuak,baina partidaren hasiera ordua ordube-te atzeratu zutenez –20:00etan jokatuzen–, zaletu zuri-gorriz betetako auto-bus bat bakarrik joan zen azkeneanBurgos aldera.

Orain etxean jokatuta, eta aurreanduten erronka ikusita, herritarren babe-sa beharko dute Haundikoek.

Haundik duen guztia eman beharko du bihar Mintxetanmailaz igo ahal izateko

Udalak eta Klubak partidara oinez joateko deia egin dute

Joan den zapatuan Tecnifuelle senior mailako esku-baloiko taldeak Gipuzkoako Kopa eskuratu zuen, Zu-maiako Lubaki kiroldegian, Andoaingo Leitzaranen aur-ka jokatutako norgehiagokan. Azken minutura arte ezzen erabaki irabazlea. Elgoibartarren atezainak penaltibat gelditu zuen, eta berdinduta amaitu zen partida.Ondorioz, bost minutu luzatu behar izan zuten nor-gehiagoka. Parekatuta jarraitu zuen lehiak, eta azkene-an, gol bateko tartearekin iarabazi zuten elgoibartarrek:25-24 emaitzarekin.

Bestalde, Elgoibarko Aterpe taldeko neskak ere Gi-puzkoako txapeldun geratu dira infantilen mailan. OrainEuskadiko Kopa dute aurretik, eta bihar Ermuko Erro-taberri taldearen aurka lehiatu beharko dute Gasteizen.

Eskubaloiko senior mailako Gipuzkoako Kopa eskuratu dute Tecnifuelleko neskek

699 alea 28/5/09 12:26 Página 20

Page 21: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

2121

EMAITZAKESKUBALOIA

Leizaran 2244 – Tecnifuelle Elgo. 2255 ((SSeennii..nneess..)) IMH Elgo. 4466 – Egia 77 ((KKaadd..nneess..)) Pneumax Elgo. 2299 – Pulpo 4411 ((KKaadd..mmuutt..)) Ikus Elgo. 1166 – Urnietako 1199 ((KKaadd..nneess..)) Urnieta 1133 – Astigarraga Elgo. 1111 ((IInnff..nneess..)) Zarautz 2233 – Aterpe Elgo. 2244 ((IInnff..nneess..)) Arrasate 3322 – Txarriduna Elgo. 1188 ((IInnff..mmuutt..))

FUTBOLA

Burgos 22 – Haundi 00 ((mmuutt..nnaagg..)) Elgoibar 55 – Beti Ona 22 ((JJuubb..)) Elgoibar 22 – Touring 11 ((TTxxii..)) Anaitasuna 66 – Elgoibar 66 ((AAllee..))

ESKU PILOTA

Herriarteko txapelketaElgoibar 55 – Donostia 2222 ((KKaadd..)) Elgoibar 1122 – Donostia 2222 ((JJuubb..)) Elgoibar 2200 – Donostia 2222 ((NNaagg..)) Debarroko txapelketaBergara 1111 – Lagunak 2222 ((NNaagg..)) Lagunak 1133 – Bergara 2222 ((KKaadd..)) Lagunak txapelketaMaiztegi 1188 – Astigarraga 1100 ((AAllee..)) Larrea 1188 – Ruiz 55 ((AAllee..)) Bollar 44 – Loidi 1188 ((AAllee..)) Gomez 1188 – Gurrutxaga 1111 ((BBeennjjaa..)) Igartua 1188 – Urko 1155 ((BBeennjjaa..)) Berrizko 4 1/2ko txapelketaArribillaga 2222 – Cuz 2200 ((JJuubb..))

AGENDAFUTBOLA (Mintxetan)

ZZaappaattuuaa,, 33001122::3300 Elgoibar – Amaikak Bat ((AAllee..))1166::3300 Haundi – Burgos ((mmuutt..nnaagg..))

ESKUBALOIA (Kiroldegian)

DDoommeekkaa,, 33111111::0000 Txarriduna – Pulpo ((IInnff..mmuutt))

EElgoibarko Herri Eskolako Kalamuagurasoen elkarteak antolatuta El-goibar Bi Erroberatan egingo dute

domekan, eta herri osoa gonbidatu nahiizan dute parte hartzera.

Plaza Handitik hasiko dute ibilbidea10:30ean, eta Elgoibarko kaleetan buel-ta eman ondoren, Ermuaran-Sallobente-ra joango dira, eta handik Plaza Handiraitzuliko dira. Egindako esfortzuaren or-dainetan freskagarriak emango dizkietehaurrei, eta plazan jarriko duten txosnantxorizoa jateko aukera ere egongo da.

Elgoibar Bi Erroberatan ez da lehiake-ta bat, eta antolatzaileek lortu nahi dutenhelburua distantzia laburretan bizikletagehiago erabiltzea da, baita bizikletan ibil-tzeko ibilbide egokiak eskatzea ere.

Bizikletak hartu eta ‘Elgoibar bi erroberatan’ egingo dute domekan

Plaza Handian hasiko dira 10:30ean

Bihar, zapatua, bainujantzia hartu eta Olaizaga kiroldegira joateko eguna izangoda. Izan ere, Igeriketa Eguna ospatuko dute 6 eta 14 urte bitarteko ikasleek. Frogakgoizean egingo dituzte umearen adinaren arabera. 10:00etan hasita, 10 eta 14 urtebitartekoek hainbat froga egingo dituzte. 11:00etatik aurrera, 6 eta 9 urte bitarteko-ek uretako jolasetan parte hartuko dute.

Igeriketa Eguna ospatuko dute bihar, zapatua

Joan den asteburuan Larraskan-dako zelaietan kirol ehizako txapel-keta egin zuten, eta Elgoibarko Txo-min Rogelek eta bere txakur Valdi-klehen postua lortu zuten. La Unionehiza eta arrantza elkarteak antola-tutako txapelketan hamabost ehizta-rik hartu zuten parte. Behe-lainoaktxapelketa bi ordu atzeratu bazuenere, eguraldiak jaso zuenean, ehizta-riak bi taldetan banatuta aritu ziren,eta Rogel eta Valdi txakurrarentzatizan zen garaikurra.

Txomin Rogel eta bere txakur ‘Valdi’, onenakBost elgoibartarrek amaitu duteZegama-Aizkorri proba

Sei elgoibartarrek parte hartu zuten do-mekan Zegama-Aizkorri mendi-maratoian.Horietatik bostek amaitu zuten proba go-gorra, eta bik, gainera, postu onak lortu zi-tuzten: Jon Revert 51. postuan eta DavidConde 52. postuan sailkatu ziren, hurrenezhurren. Antxintxikarien arerio nagusia gain-ditu beharreko 5.470 metroko desnibelaizan zen beste behin, baina goiz guztian al-txatu ez zen behe-lainoak ere ez zizkiengauzak erraztu, ez parte hartzaileei eta ez-ta ikusleei ere.

699 alea 28/5/09 12:26 Página 21

Page 22: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

22

MERKATU TXIK IA

LANA

ESKAERA• 17 urteko neska euskaldun arduratsua udan goizezedo arratsaldez lan egiteko prest, umeak zaintzen es-kolarako. (660088 668866 881144 // 994433 774411 667744• Mutil gaztea, sukaldaritzan, zerbitzari lanetan edo za-malanetarako prest. (666644 005555 550033• Mutil gaztea, sukaldaritzan, zerbitzari lanetan edo za-malanetarako prest. (661177 000055 338811• Neska gazte bat, zerbitzari lanak, haurrak edo nagu-siak zaintzeko eta garbiketa lanak egiteko prest.(669977 882244 772277

• DBH eta LHko Matematika eta Gaztelaniako klasepartikularrak ematen dira uztailean, goizez.(994433 774444 220066

• Klase partikularrak ematen dira ekaina eta uztailean.Hikuntzak eta LH-DBHko ikasgaiak. (665588 004455 111199• Emakumea etxeko lanak egiteko prest, arratsaldeko15:00etik aurrera. (994433 774433 225511• Neska gaztea lanerako prest, bai nagusiak zaintzen,bai orduka garbiketa lanetan ere.(663388 991166 002288• Neska gaztea lanerako prest, bai ontziak garbitzen,bai haurrak edo nagusiak zaintzen. (667755 994400 990011• Uztailean klase partikularrak ematen ditut, LH etaDBHko ikasgai guztiak.(661188 224444 880044• Emakumea haurrak edo nagusiak zaintzeko eta gar-biketa lanak egiteko prest.(668866 442200 664422• Emakumea nagusiak edo haurrak zaintzeko prest etagarbiketa lanak egiteko.(662288 001144 332277

• Emakumea lanerako prest, haurrak edo nagusiakzaintzeko. Interna edo orduka.(661100 663322 778822• Emakumea lanerako prest, haurrak edo nagusiakzaintzeko. Interna edo orduka. (661188 009966 662288• Neska gaztea, zerbitzari lanetan, umeak zaintzekoedo garbiketan lan egiteko prest. Esperientziaduna.(661177 005566 882288

• Emakumea etxeko zerbitzari, garbiketa eta nagusiakzaintzeko prest. Esperientziaduna. (661100 443311 111188• Mutila sukaldari laguntzaile, zerbitzari, pinturan edonagusiak zaintzen lan egiteko prest. (664477 999999 009922• Mutila sukaldari laguntzaile, zerbitzari, pinturan edonagusiak zaintzen lan egiteko prest. (668866 227744 449900• Neska gaztea haurrak edo nagusiak zaintzeko eta

etxeetan, tabernetan edota portalak garbitzeko prest.Orduka. (664488 660033 002299

EESSKKAAIINNTTZZAA• Sukalde laguntzaile eta kamareroa behar da aste-bururako. ( 994433 112211 226622• Sukaldari laguntzailea behar da. ( 994433 774433 119966• Margolari eta administrari bana behar da, espe-rientziarekin.( 664488 221100 885522

ETXEBIZITZAK

AALLOOKKAAIIRRUUAA• Bikote batek etxebizitza behar du alokatzeko. El-goibarren edo Mendaron.( 667777 002233 667733

LOKALAK

• Mugerza kalean garaje itxia alokagai.( 994433 774433 333399• 2. solairuko garaje itxia salgai Urasandin(“Anaiak”). 13+13 metro koadro. ( 662200 885566 776688

MOTORRA

• 4 lagunentzako karabana salgai. Egoera onean.2.500 euro.( 667799 440088 007788• 5 ateko VW Polo 1.4 gasolina salgai, 5 urtekoaoso gutxi erabilita, gris metalizatua, aire girotua, osoondo zaindua, beti garajean, 22.000 km bakarrik!7.000 euro. 675 007 661 (Dorleta).( 665522 771166 770099

BESTELAKOAK

• Setter ingeles arrazako txakurkumeak saltzen di-ra, apirilaren 17an jaiotakoak. Guraso ehiztariak.( 662255 770088 004422• Bikotearentzako logela saltzen da, ohea, armairuaeta koltxoiarekin. 2 urte ditu.( 665566 778888 112222• Egongelako altzariak saltzen ditut eta mikrouhinlabea opari. ( 665522 771166 770099

Salmentarako eta alokairurako iragarkiak ordaindu egin behardira. Iragarkiak hiru astetan agertuko dira BARRENen etaastero barren.iragarkilaburrak.com atarian. Etxeak, lokalak etagarajeak: salmenta 1155 eeuurroo eta alokairua 1100 eeuurroo. Autoak 1100eeuurroo. Eta bestelakoak 55 eeuurroo. Eguazten eguerdia baino lehen.Tel.: 943 743 704

Lana / Bestelakoak

AAsstteebbeettee :: 55 eeuurroo

22 aassttee :: 88 eeuurroo

33 aassttee :: 1100 eeuurroo

Etxebizitzak/ Garajeak/ Motorra

AAsstteebbeettee :: 1100 eeuurroo

22 aassttee :: 1177 eeuurroo

33 aassttee :: 2255 eeuurroo

OHARRA:

MODULOAK

EESSKKEERRTTZZAA

MMAARRIITTXXUU OOÑÑEEDDEERRRRAA UURRIIAAMMAARRIITTXXUU OOÑÑEEDDEERRRRAA UURRIIAA2009ko maiatzaren 18an hil zen.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak hala nola hileta elizkizunetara agertu izana.

AASSIIEERR AARRAANNBBEERRRRII GGUUEERREEÑÑOO AASSIIEERR AARRAANNBBEERRRRII GGUUEERREEÑÑOO “Argi bat itzali dahemen lurrean

berri bat piztu dahan zeru ederreanbeti jarraituko duzu

gure bihotzean”. II.. UURRTTEEUURRRREENNAA2008ko maiatzaren 31n hil zen

699 alea 28/5/09 12:27 Página 22

Page 23: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

ZORIONAK ZURI

• Zorionak, HHaarriittzz, zure ur-tebetetzean, familiako guz-tien partez.

• Zorionak, JJoonn, atzo 8 ur-te. Muxu potolo bat familia-ren partez.

• Zorionak, mmaarrttxxoossaa,,25ean pilote urte egin ditu-zulako! Familiaren partez .

• Zorionak, AAnnee,, atzo urte-ak bete zinituelako. Etxekoguztien partez.

• Zorionak, SSaarraa,, 28an 10urte bete zenituelako. Paguraso eta Joneren partez.

• Zorionak, AAddrriiaann, 3 urtee-gin dituzulako. Familia guz-tiaren partez.

• Zorionak, PPeerruu!! Atzo 9 ur-te bete zenituelako. Muxuasko etxekoen partez

• Zorionak, EEllssaa,, zapatuan10 urte bete dituzulako. Pafamiliaren partez.

• Zorionak, IIbbaaii, zure 3. ur-tebetetzean. Familiaren, etabereziki, Ikerren partez.

• Zorionak, AArriittzz,, 4 urte. Ai-ta, ama eta anaia Mikelenpartez.

• Zorionak, pprriinnttzzeessaa,, Ma-men, Jesus, Danel etaetxekoen partez.

• Zorionak, NNaahhiiaa,, 3 urte.Muxuak familiaren partez,bereziki Iratiren partez.

• Iritsi da eguna, MMaaiiaalleenn,,ea zazpi kandelak itzaltzendituzun. Pa! Etxekoak.

• Zorianak, IIrriiaa! Familiarenpartez, eta bereziki ahizpaAitanaren partez. Pa!

• Zorionak, OOllaaiiaa eettaa aammaattxxoo,, maiatzaren 28an eta 31nurteak betetzen dituzuelako. Patxo asko etxekoen par-tez.

• Zorionak, SSeelleennee,, hilaren 14an etorri zarelako mundu-ra. Eta zorionak amatxo maite Linaresi eta aitatxo Aitorde los Reyesi, familiaren partez.

• Zorionak aitxitxa MMaannuueell eettaa MMaarreenn, maiatzaren 29aneta ekainaren 2an urteak betetzen dituzuelako. Muxuhandi bana etxekoen partez.

• Zorionak uurrrreezzkkoo eezztteeiiaakk horren osasuntsu ospatukodituzuelako. Egun ederra pasa.

• Zorionak, CCaarrooll eettaa IIrruunnee. Muxu asko Xuban era Aima-rren partez.

• Zorionak, CCaarroolliinnaa eettaa IIrruunnee,, etxekoen partez. Berezikiaitatxoren partez.

• Zorionak, JJooaakkiinn eettaa MMaarriiaa! Bihar 50 urte ezkondu zi-netela. Muxu handi bana familia osoaren partez.

• Zorionak, AArriiaannee eettaa JJuunnee. Iritsi da zuen 3. eta 7. urte-betetzea. Bi muxu handi etxeko guztien partez.

• Zorionak, GGaarrii,, JJuunnee eettaa AArraannee,, zuen lehenengo urtebetetzean. Ondo pasa ta segihain bihurri izaten.

Maiatzean agurrak kobratzen hasi gara. Erretratu

bakarreko agurra: 2 euro. Argazki bikoitza: 3 euro.

Hirukoitza edo handiagoa: 5 euro. Norbait zoriondu

nahi baduzu, argazkia eguazten eguerdia baino lehen

ekarri behar duzu.BARRENeko bulegora 12:00ak baino

lehen, edo [email protected]

e-postara bidali.

OHARRA

699 alea 28/5/09 12:27 Página 23

Page 24: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

24

agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agen

OKINDEGIAK

24 domeka FFOOTTEERROO

FARMAZIAK

2244 OORRDDUUZZ 29 Garitaonaindia-Bidasolo30 Etxeberria (Santa Ana)3311 Etxeberria (Santa Ana)

1 Fernandez2 Yudego3 Zabaleta4 Etxeberria (Errosario)5 Ibañez

IIbbaaññeezzRekalde, 1 (SORALUZE)Tel: 943 75 16 38

FFeerrnnaannddeezz Herriko enparantza 4, Garagarza (MENDARO) Tel: 943 75 61 42

ZZaabbaalleettaaKalebarren, 9 (SORALUZE)Tel: 943 75 13 84

INFORMAZIO GEHIAGO:

Egin klik

wwwwww..eellggooiiBBAARRRREENN..nneett

«Los abrazos rotos» 29, barixakua: 22:15

30, zapatua: 19:00/22:1531, domeka: 19:00

1, astelehena: 21:30

29 barixakuaAAiiss iiaallddiiaa1177::3300 KKiirriibbiillkkaaElgoibarko Izarrak antolatuta,bitik sei urtera artekoumeentzako eta eurengurasoentzako saioa. PlazaHandian.

KKuurrttssoo aammaaiieerraa1188::3300 IIkkaassttoollaakkoo uummeeeennjjaaiiaallddiiaaElgoibar Ikastolako HaurHezkuntzako umeen kurtsoamaierako jaialdia izango da.Ikastolako frontoian.

DDaassttaakkeettaa1199::3300 AArrddoo kkaattaaElgoibarko danborradarenbatzordeak antolatuta, ardokata izango da. Kultur Etxekosotoan.

30 zapatuaAAzzkkeenn zzaappaattuukkoo ffeerr iiaa99::0000 BBaasseerrrriikkoo pprroodduukkttuueennssaallmmeennttaaElgoibarko hainbat baserritarrekproduktuak jarriko dituzte salgai,eguerdira arte. Nafarroa Plazan.1111::0000 GGaannaadduu eerraakkuusskkeettaaGanadudunek animaliak jarrikodituzte ikusgai, Plaza Txikian. 1111::0000 AArrddoo ddaassttaakkeettaaElgoibarko Danborradak antolatuta, ardo dastaketa izango da Nafarroa Plazan etaLeku Ederren, 15:00ak arte. 1111::0000 UUrrddaaiiaazzppiikkoo ddaassttaakkeettaaMerkatu Plazako Barren-Azokaelkarteak antolatuta, NafarroaPlazan, eguerdiko 13:00ak arte.

KKiirroo llaa1100::0000 IIggeerriikkeettaa eegguunnaaUmeek ur-jolasetan hartuko dute parte, eta nagusiek igeriketa probak egingo dituzte.Olaizaga kiroldegian.

KKiirroo llaa1100::3300 TTeenniiss jjaaiiaallddiiaaUmeentzako hainbat jolas izango dira. Olaizaga kiroldegian.

AAttee ii rr eekkiiaakk1111::0000 IIMMHHkkoo aattee iirreekkiieenneegguunnaa IMHk ateak irekiko ditu heziketazikloei eta Ingeniaritza Eskolariburuzko informazioa emateko.Ikastetxea eta museoa bisitatzeko aukera izango da.IMHn.

EEssppaaiinniiaa,, 22000099.. ZZuuzz..:: PPeeddrroo AAllmmoo--

ddoovvaarr.. AAkktt..:: PPeenneellooppee CCrruuzz,, LLlluuiiss

HHoommaarr,, BBllaannccaa PPoorrttiilllloo.. 8855 mmiinn..

Gizon batek iluntasunean idazten du,

orain dela 14 urte itsu gelditu baitzen

Lanzaroten izandako auto istripu bate-

an. Bi izen erabiltzen ditu gaur egun:

Harry Caine, gidoiak eta literatur lanak

sinatzeko, eta Mateo Blanco benetako

izena, zinema zuzendari lanetarako.

GAZTELEKUKO EKINTZAK LUDOTEKAKO EKINTZAK

BBAARRIIXXAAKKUUAA 2299

GGrraaffffiittiiaa ddiisseeiinnaattuu 1177::0000

ZZAAPPAATTUUAA 3300

OOrrrraazzkkeerraa iikkaassttaarrooaa 1177::0000

DDOOMMEEKKAA 3311

OOrrrraazzkkeerraa iikkaassttaarrooaa 1177::0000

MMAARRTTIITTZZEENNAA 22

BBiissiittaa eettaa eesskkuullaannaakk 1177::0000

EEGGUUAAZZTTEENNAA 33

SSuukkaallddee ttxxookkooaa 1177::0000

EEGGUUEENNAA 44

TTooppaagguunneeaa 1177::0000

BBAARRIIXXAAKKUUAA 2299

KKaannppoo jjoollaassaakk 1177::3300

ZZAAPPAATTUUAA 3300

BBeerrmmeeoo eettaa

GGaazztteelluuggaattxxeerraa iirrtteeeerraa

AASSTTEELLEEHHEENNAA 11

BBiiddeeoo ffoorruummaa 1177::3300

MMAARRTTIITTZZEENNAA 22

HHiilleekkoo jjoollaassaa 1166::3300

EEGGUUAAZZTTEENNAA 33

MMaarrrraazzkkii ttxxookkooaa 1177::3300

EEGGUUAAGGEENNAA 44

NNoonn ddaaggoo LLuuddoo?? 1177::3300

699 alea 28/5/09 12:27 Página 24

Page 25: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

25

N OO NN N

a agenda agen

Azken zapatuko feriaMMaaiiaattzzaakk 3300,, zzaappaattuuaaUdalak eta Debemenekantolatuta, hileko azkenzapatuko feria izangoda bihar, 9:00etatik au-rrera. Trikittilariek alaitu-ko dute giroa, eta base-rriko produktuak eros-teaz gain, ardo eta ur-daiazpiko dastaketaizango dira.

Gure gomendioa CC Norentzat: 16 urtetik gorakoentzatHizkuntza: Ikasleen araberaHasiera data: 2009-07-06Non: DebanIzenemate bukaera: Ekainak 30

IKASTAROAK

Autodefentsa ikastaroa

Norentzat: EmakumeentzatHizkuntza: GaztelerazHasiera data: 2009-06-06 Non: EibarrenIzenemate bukaera: Ekainak 4

Kalkografiazko grabatua

Norentzat: LangabetuentzatHizkuntza: GaztelerazHasiera data: 2009-09-14 Non: EibarrenIzena emateko: Kontsultatu, 943 120 156 (Iñigo)

Norentzat: 16 urtetik gorakoentzatHizkuntza: Gazteleraz eta euskarazHasiera data: 2010-05-05Non: EibarrenIzena emateko: Kontsultatu

Norentzat: Word sakondu nahi dutenentzatHizkuntza: GaztelerazHasiera data: 2009-06-08 Non: ElgoibarrenIzenemate bukaera: Ekainak 8

Web eta multimedia diseinatzailea

Sukaldaritza hasiberrientzat

Word aurreratua

In formazio eta eskaintza zabalagoa :www.zer ikasi .com edo 943 748 271

2 martitzenaKKuurrttssoo aammaaiieerraa1199::0000 HHeerrrrii EEsskkoollaakkoo uummeeeennjjaaiiaallddiiaaHerri Eskolako ikasleen kurtsoamaierako jaialdiaren lehenegosaioa izango da. Ekainaren 3aneta 4an ere egingo dituztejaialdiak. Herriko Antzokian.

5 barixakuaTTrriinniittaattee jjaaiiaakk1177::3300 KKiirriibbiillkkaa Elgoibarko Izarrak antolatuta,bitik sei urtera artekoumeentzako eta eurengurasoentzako saioa.Madalako parkean.JJaarrrraaiiaann, MauxitxaTxarangaren, Erraldoi etaBuruhandien jaialdia2233::0000 Expresion Sonorarenkontzertua, Maalako Parkean.

Norentzat: InteresatuentzatHizkuntza: ElebietanNon: ElgoibarrenHasiera data: 2009-06-04Izena emateko azken eguna: Maiatzak 29

Sukaldaritza begetarianoa

699 alea 28/5/09 12:27 Página 25

Page 26: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

26

GAZTIA NAIZ BARREN

ttxxaattxxaarraann

aaiinnhhooaa ddoorraaddoo

EEsskkoollaa lliibbuurruu bbaatt eeggiitteenn llaagguunndduu dduuzzuu.. ZZeellaanneedduukkii dduuzzuu pprrooiieekkttuuaann ppaarrttee hhaarrttzzeekkoo aauukkee--rraa??Duela bi urte hasi ginen proiektuarekin, etaazkenean maketatzea-eta iaz amaitu ge-nuen. Iñaki Gamindez irakaslea oso interesa-tuta dago bizkaieran, eta euskalkiari buruzikerketak egiten hasi zen. Azkenean eskola li-burua egitea pentsatu zuten, eta horretarakoikasleen laguntza behar zuten.ZZeerr bbiillttzzeenn dduu lliibbuurruuaakk??Ipuinak, abestiak eta zotz egiteko abestiakbatzen ditu. Kanta eta ipuin zaharrak diraguztiak. Elkarrizketak egin dizkiegu nagusiei,eta gero moldatu egin ditugu abestiak etaipuinak. Nik musika ikasi dut. Beraz, abestiezarduratu naiz. Haur hezkuntzakoek, adibi-dez, ipuinak landu dituzte.ZZeerr iizzaann ddaa zzuurreettzzaatt lliibbuurruuaann ppaarrttee hhaarrttzzeeaa??Hasieran galduta ibili ginen, kantak bakarrik

ematen zizkiguten, edo hitzak bakarrik, etazaila izan zen. Abestiak zaharrak izanda, ga-rai hauetara moldatu behar genituen, etagauza asko ez ziren ulertzen; guretzat erezailak ziren ulertzeko. Gainera, taldean gipuz-koarrak geunden, eta zaila zen guretzat biz-kaiera ulertzea.IIrraakkaassllee iizzaatteekkoo iikkaasstteenn ddiihhaarrdduuzzuu;; eettaa mmuussii--kkaa iirraakkaasslleeaa iizzaatteekkoo,, ggaaiinneerraa.. ZZeerrggaattiikk??Betidanik gustatu zaizkit umeak, eta 18 urtenituela, ez nekien zer egin. Lagunekin berbaeginda, espezialitate bat egitea nahi nuelapentsatu nuen, lana egiteko aukera gehiagoedukitzeko. Musika betidanik gustatu izanzait, musika sentitzea, alegia. Eskolan, baina,ez dute alor hori lantzen, eta hori aldatu nahinuen. Ingeles-irakaskuntza ikasi nahi dut.MMoommeennttuuzz,, bbeerraazz,, llaanneeaann hhaasstteekkoo aassmmoorriikkeezz ddaauukkaazzuu..Ordezkapenak egiten, ahal bada, hasi nahi

dut, baina ikasketekin jarraitzeko asmoadaukat. Bestalde, ludotekan egoten naizastean hirutan: astelehen, eguazten etabarixakuetan.EEttaa zzeellaakkooaakk ddiirraa EEllggooiibbaarrkkoo uummeeaakk??Ni umea nintzenetik, garaiak aldatu egindira. Sasoi batean bihurriak pare bat iza-ten ziren, baina, orain, gehiago daude.Zailagoa da, eta, gainera, erakusteko eraere asko aldatu da: zorrotzagoa da orain.LLuuddootteekkaann llaann eeggiitteeaakk,, eettoorrkkiizzuunneeaann kkllaa--sseeaakk eemmaatteekkoo llaagguunndduukkoo ddiizzuu,, eezzttaa??Esperientzia hartzeko balio dit. Harrema-na ez da bera, baina, hala ere, umeakezagutzen dituzu. Niretzat, lagungarriada. Hilabete egon nintzen Ikastolan prak-tikak egiten, eta ludotekan ere bai. Tartehorretan, umeekin beste konfiantza bathartu nuen, eta kasu gehiago egiten zida-ten.

Ainhoa Doradok 21 urte ditu, eta Musika-magisteri-tza ikasten ari da Bilbon. Umeak oso gustuko ditu,eta Elgoibarko ludotekan ere egiten du lan. Horrezgain, eskola-liburu bat egiten ere lagundu du, abes-tiak, ipuinak eta zotz egiteko kantak batzen dituena.Musikaz arduratu da elgoibartarra.

“Betidanik gustatu izan zait

musika sentitzea”

699 alea 28/5/09 12:27 Página 26

Page 27: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

699 azala 27/5/09 11:52 Página 3

Page 28: Musikak kaleak hartu zituen - barren.eus · harrapatuz gero, saguzarrak haserretuta koska egitea, eta birus dezenteren trasmiso-reak dira. Horregatik, lan egiteko orduan guanteak

699 azala 27/5/09 11:52 Página 4