a u r k i b i d e a el nacimiento de una...

84
Lexiko berrikuntza euskal hitzegigintza zaharrean: zenbait ikuspegi Joseba A. Lakarra 3-40 Telebista-albistegiak: diversitas inter pares Edorta Arana 41-54 Heziketa-praxia, sexu-desberdintasunaren uste-sistemak eta genero-identitatea: haurtzaroan izandako opariek uste-sisteman eta genero-identitatean jokatzen duten errolari buruzko ikerketa enpirikoa J. Valencia, L. Gil de Montes, I. Arruti, A. Carbonell. 55-64 Schengeneko Europa Berria. Asilatu- eta errefuxiatu-estatutuaren eskatzaileen egoera Igone Urtizberea 65-76 Liburu aipamenak: 77-84 Historia de Euskal Herria, Tomo III El nacimiento de una nación Mikel Aizpuru A U R K I B I D E A

Upload: others

Post on 25-Jun-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

Lexiko berrikuntza euskal hitzegigintzazaharrean: zenbait ikuspegiJoseba A. Lakarra 3-40

Telebista-albistegiak: diversitas inter paresEdorta Arana 41-54

Heziketa-praxia, sexu-desberdintasunaren uste-sistemak eta genero-identitatea: haurtzaroan izandako opariek uste-sistemaneta genero-identitatean jokatzen duten errolari buruzko ikerketa enpirikoaJ. Valencia, L. Gil de Montes, I. Arruti, A. Carbonell. 55-64

Schengeneko Europa Berria. Asilatu- eta errefuxiatu-estatutuaren eskatzaileen egoeraIgone Urtizberea 65-76

Liburu aipamenak: 77-84

Historia de Euskal Herria, Tomo III El nacimiento de una nación Mikel Aizpuru

A U

R K

I B

I D

E A

Page 2: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 3: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

FILOLOGIA

Page 4: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 5: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 6: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 7: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 8: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 9: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 10: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 11: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 12: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 13: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 14: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 15: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 16: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 17: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 18: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 19: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 20: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 21: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 22: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 23: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 24: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 25: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 26: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 27: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 28: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 29: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 30: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 31: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 32: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 33: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 34: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 35: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 36: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 37: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 38: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 39: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 40: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako
Page 41: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

UZTARO, 19 - 1996, 41-54 41

Telebista-albistegiak:diversitas inter pares

Edorta AranaEHUko irakaslea

Telebista-kanaletako albistegietan esan eta ikusten dena gero etaantzekoagoa dela esan ohi da. Horrela ote den jakiteko, informazio-saioenosagarri formalak eta edukiak aztertuz, bide bat proposatzen zaigu artikuluhonetan. Bertan, albistegien itxuraketa homogenotutik hasi eta kanalbakoitzaren edukian aurki daitezkeen desberdintasunak aipatzen dira. Eduki--azterketaren teknikatik, kanalen arteko ñabardurak definitu ahal izatekodiskurtso informatiboaren testuingurua nola eraikitzen den ikertzeagomendatzen da.

It has been said that there is a huge similarity between what can be seen andheard on different TV channels. In order to check whether that is true or it is not, this articleproposes a way to analyze the content and the formal aspects of news programmes. Theformal similarities in the way the news is presented on every channel are contrasted byclear differences in the content of the news. Using the technique of content analysis, we tryto prove the need for the intensive study of the context of every news programme, in orderto be able to identify and to analyze differences among various TV channels.

KAZETARITZA

Page 42: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

Ezagunak ditugun telebista-albiste-gien artean antzekotasunak nagusidirela gaitza da ukatzea. Pantailaratzendituzten notizi saioetan ageri direngaiak, pertsonaiak eta, hauen guztiengainetik, kontatzeko modu bertsuakagertzen zaizkigu, behin eta berriro.Itxura guztien arabera, esan eta era-kusten zaizkigunaz gain formalki ereparekatu daitezke kanal bateko zeinbesteko albistegiak. Ondoko lerroetanikusiko dugunez, albistegien edukienzein osagarri formalen azterketasakonak, antzekotasunak erakusteazgain, desberdintasunak egon badau-dela adieraziko digu. Telebista-albiste-gien edukia eta forma ikertuz egindiren lan batzuk ekarriko ditugu hona,berdintasunak zenbaterainokoak direnagerian uzteko. Baina, aldi berean,kanal bakoitzaren bereizgarritasunaknola ezagutu eta zelakoak diren jorra-tuko ditugu.

Osagarri formalaren garrantzia

“El formato de la información en lastelevisiones europeas” izeneko artiku-luan Saperas-ek eta Gifreu-k (1995)hamar telebista-kanaletako albistegienegituraketaren berri ematen digute.Iraupena, notizi kopurua, zenbat aur-kezle dituen edo berri nagusien suma-rioa egiten ote den aztertzeaz gain,aipaturiko artikuluak albistegien osaga-rri formalaren garrantzia azpimarratzendu. Telegunkarien arteko antzekota-sunak aipatzeaz gain, Saperasek etaGifreuk osagarri formalaren garrantzikognitiboa gogoratzen digute, beraz.

Orain arte hedabideei egotzi zaieneragina (gizabanakoengan zein kolek-tibitateengan pentsaera eta portaeraksortu edota bultzatzea) baino indartsua-go bat aipatzen dute: hedabideen logi-ka gizarteratzea. Mass medien kultura

zabaldu egin da erabat eta zipriztinduditu, dagoeneko, gure eguneroko bizi-tzaren alderdi gehienak, guztiak ezbadira. Mass medien kulturarekinbatera beraien logika barreiatu egin dagizarte osoan eta kontzientzia kolekti-boaren osagarri nagusietako bat iza-tera heldu da. Egungo kohesio politikoeta soziala aipaturiko media logic horibarik ulertzerik ez dagoela diote.Altheide-k eta Snow-ek (1991: 9) idatzidutenez, medien logika aipatzean“mediek informazioa aurkeztu etatransmititzeko erabiltzen duten proze-sua” ulertu beharra dugu. Oraintsuarte, ikerketa gehienak hedabideakesaten zituztenak aztertzera dedikatuizan dira. Edukian oinarrituriko lanhorietan buru-belarri ari ziren, osagarriformalaren garrantzia alboratuz.Hedabideen forma, formatu eta logikengarrantzia baztertuta zuten, beraz.

“...komunikazio-tankerak ez diraagintean daudenek erabiltzen dituztenerrekurtso hutsak bezala ikusiak izanbehar (...); erretorika, esparru eta edo-zelako edukiaren formatuak osatzekoezinbesteko ereduak dira, baita boterea,ideologia eta eraginarenak ere” (Althei-de eta Snow, 1991: X)

Aipaturikoaren ondorioz, osagarriformalak berebiziko eragina du edu-kian. Esango denaren esparrua (frame-work) erabakiz eta nola aurkeztuaizango den eskainiz, interpretaziorakoirizpideak ere mahaigaineratzen dira.Ikusentzutera ematen denaren baldin-tzatzaile soila baino egituratzailea daalbistegien formatua.

Formatua ez da edukiak aurkeztekoelementu formaletara mugatzen (jakin-tzat hartzen badira ere) hori bainoesangura zabalagoko pretentsioa duenkontzeptua da: komunikagarritasun--baldintza da, errealitatearen pertzepzio-eta interpretazio-esparrua da, elkarre-

UZTARO, 19 - 1996 42

Page 43: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

kintza sozial modu bat da eta kohesiosinbolikorako erritual modu bat ere.(Saperas eta Gifreu, 1995: 36)

Telebista-albistegien osagarri forma-lak aztertzerakoan, bi dira Mancini-renustez arretaz landu beharreko espa-rruak (1985: 48). Albistegiak bere oso-tasunean sortzen duen makroformatuada bata, eta bere baitan kokatzendiren notizia soilak bestea, alegia,mikroformatuak izendatuko ditunak.Biak, mikroformatua eta makroforma-tua, telebistetxeen produkzio-moduenerakusgarri eta emaitzak dira. Mikro-formatuen kasuan, gertatzen direneta-tik zeintzu notiziatu eta nola aurkeztuerabakitzea izango da kontua (Epstein1974; Golding eta Elliot 1979; Tuch-man 1983; Schlesinger 1978). Makro-formatuen kasuan aldiz, erredakzioanlanduak izan diren berriei nolako espa-rru, ordenaketa eta aurkezpen oroko-rra emango zaien ebatzi beharko da.

Albiste soilen sailkatze hutsa bainoaskozaz gehiago den notizi saioenprodukzio-lanetan hainbat pauso etaeginbeharreko automatizatu egitendira. Ikusentzuleen zein kazetarienaldetik hartuta, albistegigintzan hainbatfaktore mekanizatu egiten dira. Denbo-ra-presio handiaz burutzen den pro-duktu konplexu honen lana errazteazgain hartzaileekiko elkarrekintza ahal-bidetzen duten ohitura bilakatu direnhainbat prozedura. Telebista-kanaleta-ko albistegiek (baita notizia soilentratamenduan eta) egun duten formatuberdintsuen ondorioa da esaniko ohitu-ra bilakatze hori. Telebistaren aurreaneseri eta pantailaratzen zaigun progra-ma albistegi bat dela, eta bertan es-kaintzen zaizkigunak nola ulertu behardiren ere automatizatuta edukitzea ohi-tura horren ondorioa da. Egunerokotudugun mekanika horren interakzio-

-elementu nagusietako bat albistegienformatua da.

Hasieran aipatu dugun bezala,Saperasek eta Gifreuk Europako zazpiestatutako telebisten emaitza informa-tiboak aztertu dituzte, beraien arteaneguneroko albistegietan dauden antze-kotasun formalak agerian utziz. For-matu aldetik beraz, kanalen artekodesberdintasunen gainetik parekota-sunak dira nagusi hamar telebista--albistegi horietan.

Ikus ditzagun ondoren azterturikoalbistegietan agertzen diren amanko-muneko elementuak:

-Ordu erdiko programazio-blokeabetez, 22 eta 32 minutu bitarteko irau-peneko informatiboak aurkitzen diranagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako TV3koa da 36,4 minutuz etalaburrena Eskoziako STVkoa, 17,1ez.

-Notizi saio bakoitzean, 17 eta 22berri artean aurki daitezke. Hemen eregoian aipatu ditugun albistegi luzeenaeta laburrena izateak erlazioa edukikodu bertako notizi kopuruarekin.

-Albistegiari hasiera emanez, nagu-sitzat hartu dituzten albisteez sumariobat egitea guztiz zabalduta dago.Hirutik seira dira “garrantzi informa-tiboaren” arabera antolaturiko atal txikihorretan kokatzen dituzten notiziak.

-Sumarioaren erabileran homoge-noak diren bezala, notizi saioarenamaieran antzerako zerbait egitera-koan ez dira denak ados jartzen. Tele-bista-kanal gutxi batzuetan egiten dutetitularrak amaieran ere aipatu, eta horiegiten den kasuetan hasierako suma-rioaren errepikapen hutsa izaten daala, esate baterako Eskoziako STVren

UZTARO, 19 - 1996 43

Page 44: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

kasuan, gormutuen lengoaia erabilizburutua.

-Albistegiaren aurkezleak papergarrantzitsua jokatzen du informazio--saio guztietan; berari dagokio progra-ma aurkeztu eta gidatzeaz gain, infor-mazio-saioa pertsonalizatzea. Egungoalbistegi-formatuan bazterrezina denaurkezleak igorle eta hartzailearenarteko lotura egiten du.

Saperasek eta Gifreuk 1993koalbistegiekin buruturiko ikerketa, biurte lehenago Hego Euskal Herrikonotizi saioetan (Arana: 1995) agertuziren parametroekin bat dator. Televi-sión Españolaren Telenavarra etaTelenorte eta Euskal TelebistarenTeleberri aztertuz, formatu aldetikhomogenotasuna ageri da toki askota-tik. Notizi saioen iraupenak ordu erdikotarteetan moldatzen dira. Informazio--tratamenduaren arabera albiste-kopu-rua aldatu egiten da baina beti 12 eta20 albiste bitartekoa izaten da. HegoEuskal Herrian egiten diren notizisaioetan, hasierako sumarioa (titula-rrak) beti ageri da, eta sarri (Telena-varra eta Telenorte) amaierakoa“notizia nagusienen” euskarazko ber-tsioa emateko erabiltzen da. Zalan-tzarik gabe, hiru albistegi hauetanaurkezlearen papera nagusia da.Berari dagokio ikusentzule eta enpresaigorlearen arteko harremana manten-tzea, betiere “objektibitatez”, “zerbitzupubliko bat eskaintzen ari” den profe-sionalaren autolegitimitate-geruzazbabesturik.

Ikusi dugun bezala, Europako tele-bista askotan albistegien formatualdetik ematen diren antzekotasunak

agerikoak dira. Beraz, notizi saiobakoitzaren berezitasunak identifikatuahal izateko bestelako esparruetanmugitu beharra dugula ikusten da.Osagarri formalak eta edukia bateratuegiten diren guneak isolatu eta azte-rtzea iruditu zaigu biderik aproposena.

Gertaera sozial desberdinen inter-pretaziorako esparru modura forma-tuak duen garrantzia birgogoratuz ere,gure ustez, formatua eta edukiarenarteko lotura aztertzea oparoagoa izandaiteke.

Ildo honetatik, BBC, RAI, RTP, TVEedo ZDFko albistegien formatu aza-lekoena (iraupena, notizi kopurua,zenbat aurkezle eta sumarioa erabiliala ez) oso antzerakoa dela esateabaino interesgarriagoa da jakitea nolaantolatzen dituzten notiziak albiste-giaren baitan.

Gure inguruko albistegietan, bostbat dira albiste desberdinak egitu-ratzeko (multzoak eginez aurkezteko)ikus daitezkeen moduak. Albistegianerabiltzen den notizi egituraren bidezigorleak “mundua” oratzeko duenikuspegia erakusten du, horrek ditueninplikazio kognitiboak eta guzti.

-Gaien araberakoa1: albistegian“polit ika”, “ekonomia”, “gizartea”,“eguraldia”, “kirolak” eta abarren bidezsailkatzen dira berriak. Modu honetannotizien aukeraketa, karakterizazioaeta hierarkizazioa eskaintzen dira.Albisteak harreman- eta interpretazio--esparru batean kokaturik eskaintzendira, gaiaren araberako egiturak inte-resgune sozial eta politikoak mugatueta ezagutarazten dituelarik.

UZTARO, 19 - 1996 44

1. ”Politika”, “ekonomia” edo “gizartea” bezalako hitzen bidez erredakzioetan erabiltzen den hizkerakopiatu besterik ez dugu egin. Jakin badakigu, esate baterako, politika hitzaren esangura telebista-albistegietan ematen zaiona baino zabalagoa eta kasu batzuetan desberdina dela.

Page 45: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

-Lurraldearen araberakoa: notiziakesparru lokalenetik hasi eta mundu--mailakora hel daitezkeen multzoetanantolatuta ageri dira. Informazio-egitu-raketa honen bidez lurralde-esparrudesberdinen definizioa egiten da.Gainera, telebista-kanalak propiotzatduen lurraldea informazioz zehazteneta zabaltzen du.

-Gaurkotasunaren araberakoa: al-bistegiaren arduradunek aintzakotzathartzen dituzten notizien sailkatzeagaurkotasunaren arabera eginikoa da.Antolaketa-modu honetan gizarteansuertatzen diren gertaerak periodizatueta tenporalitatearen erreferentziazzedarriztaturik agertzen dira. Tenpora-litate kronologikoaz gain, gaurkota-suna “faktore periodistiko” moduraharturik uler daitekeenez, bere atzetikkazetarien praktika profesionalarenondorioz sorturiko hierarkizazioa ereerakusten da.

-Atal formalen araberakoa: albiste-giaren barruan antolatzen diren sail-txoen bidez ordu erdiko saioari anto-laketa formala eskaintzen zaio. Albis-tegietan, besteak beste, izenburuak(titularrak), bloke nagusia, notizialaburren sorta edota beste hizkuntzabatean eginiko amaierako laburpe-nean oinarrituriko egituraketa dazabalduena. Formatu honetan, beste-ren bat txerta zitekeen, baina ikusiahal izan dugunez egituraketa irmoabezain malgutasun gabekoa da.

-Bestelakoen araberakoa: aipatuditugun lauetatik batena baino gehia-goren zerbait erakusten duena duguhau. Esate baterako atalka antolatu-riko albistegia baina gero gaurkota-sunaren araberako faktorea ere txerta-tzen duena atal bakoitzean.

Bost egituraketa posible hauetatikSaperasek eta Gifreuk atalen arabera-kotik elementu bakar batzuk besterikez dituzte jorratu, albistegien edukiaaztertu ahal izateko beharrezkoa zenjauzia eman gabe. Formatua etaedukiaren arteko zubia eginez gero,albistegia bere osotasunean “presen-tazio eta interpretazio” esparru bezalaazter daiteke, esaten dena eta nolaesaten den lotuz.

Edukiaren estratuak

Albistegien formatu orokorreanarreta jarriz, gehienbat antzekotasunakazaltzen direnez, beharrezkoa irudituzaigu bestelako pauso analitikoakematea. Lerro batzuk gorago propo-satu dugunez, albistegiaren barne--egituraketa oso interesgarria da kana-len arteko desberdintasunak ikusi ahalizateko. Halere, aipatu bezala, makro-formatu eta mikroformatuen artekozubia egitea aberatsa izango bazaiguere, “notizia” mailako ikerketanazalduko zaizkigu kanalen artekodesberdintasunik markatuenak. “Zer-taz” eta “nola” esaten diren notiziak dakanalen arteko berezitasunak bilatze-ko bide oparoenetarikoa. Zeharbideugari dituen eduki eta formaren lurral-dean gabiltza beraz, orain tele-albiste-gien edukian zentratuko garelarikgehienbat. Hemen ere, geroxeagoikerketa aplikatuen bidez azaldukodugun bezala, homegeneizazio--elementuak nagusi diren tele-albiste-gien munduan ibiliko gara.

Garcia-k eta Perales-ek (1992) “Losinformativos de televisión: un modelomás allá de las diferencias” izenekoartikuluan, albistegien edukia azter-tzerakoan-estratu desberdinak landu

UZTARO, 19 - 1996 45

Page 46: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

beharra dagoela adierazten dute “zereta “nola” esaten denaren artekoazterketak bateratuz.

Hiru dira markatu dituzten ikerketa--estratuak edo -mailak:

-Sakoneko maila: telebistaren gaienagenda eta agente sozialen zerrendaaztertzen dituena. Maila honetan,kanalen arteko antzekotasunak age-rian gelditzen dira. Izan ere, telegunka-ri gehienetan eskaintzen diren gaiaketa sozialki aktiboak izateko “legitima-zio informatiboa” eskuratzen dutenakberberak izaten dira. Bi hauen bidez,gai-agenda eta errolen banaketaninstituzio politiko-administratibo etaekonomikoen partehartze handia age-rian gelditzen da. Ikerketa kuantitatibohutsak datu asko eskaintzen ditusakoneko estratu honetan.

-Erdiko maila: gertaeraren testuin-gurua eskaintzen duena. Ikerketa--maila honetara heltzen garenerakojakinak dira, dagoeneko, zeintzu direngai-multzo nagusienak eta agente na-barmenenak. Maila ertainean, ordea,ezaguna den informazio horri bestela-ko elementuak gehitzen zaizkio:deskribatzen diren ekintzak eta berearrazoiak; jasotzaileak; joko-arauaketa ezagutarazten den esparru geopo-litikoa, besteak beste. Erdiko mailankokatzen dira notizien arteko harre-manak eta loturak eta kausalitate--erlazioak. Maila honetan ikus daitezketelebista-kanal anitzen arteko desber-dintasunak. Kanal bakoitzak bere tes-tuinguratze-lana egiten du, albistegibakoitzaren sistema axiologikoa erai-kiz. Informazioei emaniko tratamenduberezitua, zentzu eta esangura-propo-samen propioak agertzen dira mailahonetan. Hemen ere teknika kuanti-tatiboak erabil badaitezke ere, ikuspegi

kualitatibotik eginiko ikerketak ere osooparoak dira.

-Azaleko maila: irudia eta ahozkoinformazioren arteko harremanak az-tertzen ditu, enunziatzaileen agerpena,notiziei emaniko tratamendu formala,eta abar. Maila honetan, kanalen arte-ko antzekotasunak dira nagusi. Dudabarik, diskurtso informatiboaren homo-geneizazioa eta estandarizazioa dau-de antzekotasun hauen oinarrietan:aurkezpen-patroiak, informazioarentratamendua, kazetaritza-generoak etaeuskarri tekniko-espresiboen erabileraparekoa. Sakoneko mailaren kasuanaipatu dugun bezala, hemen ere ugaria-goak dira ikuspegi kuantitatibotik era-bilitako eduki-azterketarako teknikak.

Garciak eta Peralesek diotenez, le-hen eta hirugarren mailetan albistegienarteko antzekotasunak agertuko zaiz-kigu nagusiki eta bigarrenean bakarriksomatuko ditugu kanal bakoitzarendesberdintasunak. Ikus dezagun,beraz, bi autore hauek proposaturikoestratuen (palinpsestoaren azterketa-rako pausoak) aplikazioak nolakoemaitzak eskaintzen dituen. Estatuespainiarreko informazio-telebistagin-tzari buruz eginiko hainbat ikerketa etahauen emaitzak ekarriko ditugun arren,bereziki, Hego Euskal Herritik emiti-tzen diren notizi saioetan jarriko duguarreta (Arana, 1995), aipaturiko maila-kako azterketa eginez.

Betikoari buruzko albistegiak

Telediarioetan, tokian tokiko etagaraian garaiko desberdintasunakegon arren, jorratzen dituzten gaiaketa ageriarazten dituzten pertsonaiakoso antzekoak izaten dira kanal batazein bestea izan.

UZTARO, 19 - 1996 46

Page 47: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

Notizi saioetan aipatzen dituztenberrien gaiari kasu eginez politika--mundukoak dira nagusi. Tematikokimultzo honetan kokatzen dira institu-zioei buruzko berriak (gobernua,parlamentua, judikatura, e.a.), alderdipolitiko eta sindikatuen zeregina, etaabar. Gainera, biolentzia politikoariburuzko gaia duten albisteen portzen-taia gehituz gero, batezbeste % 32lortzen du polit ikak Hego EuskalHerriko telebista-albistegietan (kopuruhorrek gora egiten du Teleberrirenkasuan: % ,42,9 ). Gizartea + Teknolo-giari buruzko berriek ere leku dexenteaeskuratzen dute gure inguruko albiste-gietan. Beste bi multzo hauek ereportzentualki aipagarriak dira: Ekono-mia (% 19,7) eta Kirolak (% 15,6).

1.Taula: Hego Euskal Herriko tele-albistegien gaien edukia.2

Baina, goiko taulan ikus dezakegunbezala polit ikak gai-modura duennotizien presentzia handia bada ere,ezin dugu ahaztu politikagintzak beste-

lako eragin-modu bat ere baduelaalbistegietan. Alegia, nahiz eta temati-koki bestelako esparruetan mugituhainbat eta hainbat albiste, oso sarri“ukitu politikoa” ematen dien elemen-turen bat aurkezten dute. Adibidez,kulturarekin zerikusia duen berri batean(Guggenheim museoaren eraikuntza--lanak) politika-munduko pertsonaia baterakusten/aipatzen dutenean (JosebaArregi). “Ukitu polit ikoa” izendatudugun honek “busti” batzuetan etasarritan “fagozitatu” egiten ditu hainbatnotizia.

Notiziak bere osotasunean hartuta,politika gai nagusi modura dutenenportzentaia altua dela esan baduguere, politika-munduak albistegietanagertzeko bestelako bide batzuk erebaditu. Esate baterako notizia bakoitza-ren baitan miatuta hitzez esaten denaaztertuz (informazioaren subjektuak,jasotzaileak, aipatzen den gaia//arazoa...) politikak pisu ikaragarriahartzen du, baina baita irudietan ageridiren elementuen bidez ere (politika-riak, banderak, instituzioetako eraiki-nak, irudi sinbolikoak...).

“Gizarte eta Nazio errepresentazioatelebista-albistegietan” izeneko ikerke-tan aipatzen dugun joera hau, politika-ren superpresentzia erakusten dute-nak, eskura izan ditugun bestelakolanetan ere soma daiteke. Izan erePeñafiel eta Beste-ren (1995) De QuéInforma La Televisión izeneko laneanEstatu espainiarreko zazpi kanalenalbistegiak landu dituzte eta guztietanpolitika da gai erabiliena. TVE-1, ETB-2

UZTARO, 19 - 1996 47

2. Taula hau Euskal Herriaren errepresentazio informatiboa nolakoa den ikertzen duen laneanoinarritzen da. Teleberriren eduki-azterketa egiterakoan, eta Telenavarra eta Telenorteren datuekinkonparatu ahal izateko, Estatu espainiarreko zein nazioarteko berriak alboratu ziren. Beraz, ikuspegiglobala egiterakoan bi esparru horietan kokatzen diren berri politikoak ere kontuan hartu beharkolirateke, politikaren presentzia puztuko litzatekeelarik oraindik ere gehiago.

HETIO laburdurak Hego Euskal Herriko Telebistagintza Informatiboa Orokorrean esangura du, etabertan batezbeste hiru kateen datuak eskaintzen dira.

Politika Biolentzia Gizarteapolitikoa eta

Teknologia

Teleberri 34,3 8,6 20Telenavarra 16,7 2,1 29,1Telenorte 25 10,9 21,9HETIO 24,5 7,5 23,8

Ekonomia Kultura Kirolak Eguraldia+ Trafikoa

Teleberri 14,2 5,8 14,2 2,9Telenavarra 18,7 4,2 29,2 -Telenorte 23,5 10,9 6,2 1,6HETIO 19,7 7,5 15,6 1,4

Page 48: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

eta Canal Plus-en kasuetan hama-rretik seitik gora albistek politika dutehizpide. Vidal-Beneyto-k 1984an gida-tzen zuen ikerketa-taldearen emaitzakere bide beretik doaz orduko TVE-1 te-lediarioak ikertzen zutenean. Albisteen% 47,6 politika zuten gai modura.

Baina esan dugun bezala, politikazgain, Gizartea + Teknologia, Ekonomiaeta Kirolak dira gairik erabilienak,albistegien izakera eta mamia erabatbaldintzatuz, han eta hemen. Esparrutematikoa da, zalantzarik gabe, kana-len elementu homogeneizatzaileetakobat.

Pauso bat aurrera emanez, ikusdezagun, sakoneko ikerketa-mailahonetan aipatu dugun beste elemen-tua: informazioaren agenteen presen-tzia (hitzez eskaintzen den informa-zioan subjektu modura ageri direnpertsonaiei buruz ari gara jasotzaileeiburuz baino). Albistegietan aipatuak(ahozko informazioa) izaten direnpertsonaiak eta irudietan (informazioikonikoa) ikusten ditugunen artean ereantzekotasunak daude kanale gehie-nen artean.

Ondoko taulan, eta adibide gisa,albistegietako ahozko informazioanaipatuak izaten diren subjektu nagu-sienen presentzia ikus daiteke. Sub-jektua, noski, kontatzen ari denarenagente nagusia da, berak pertsonifika-tzen du gertaera eta markatzen duekintzaren nondik norakoa.

2.Taula: Hego Euskal Herriko tele-albistegietako ahozko informazioarensubjektuen nortasun sozio-politikoa.3

Polit ika gai-modura eta aginte--egituran boterearen “harmailetan” kokadaitezkeen pertsonaien presentziak(subjektu-paperean gainera) itxuratuegiten du albistegia. Telediarioenedukiak ezagutzen duten forma hartzehorretan ikerturiko albistegiek homoge-neizaziorako joera bera erakustendute. Konparazio modura, Santiagok(1990) eginiko ikerketan, ETB-2 etaTVE-1eko albistegietan subjektuen% 47,7 instituzio politiko-administratibogehi erakunde politikoetakoak dira.

Esan dugun modura, jorratzen arigaren sakoneko maila honetan zeingeroko utzi dugun azalekoan agertzendira albistegiek dituzten amankomu-neko elementuak. Guztietan aurkitzendiren osagarrien artean, lehen ereaipatua bezala, tematikoki zein agen-teen kopuruari dagokionez instituzio

UZTARO, 19 - 1996 48

3. Bost etiketa hauen barruan sailkatu ditugu definitu ditugun subjektu guztiak. Insituzio politiko-administratiboen baitan administrazio zentral zein autonomikoak eta bere ordezkariak sartu ditugu,baita judikatura, legebiltzarra, etab. ere.

Erakunde politikoak kontsideratu ditugu alderdi politikoak eta sindikatuak. Gizabanako espezialduak delako sailean kazetariak, berezilariak eta bestelako pertsonaia

koalifikatuak kokatu ditugu.Azkenik, Gizartea izeneko multzoan pertsonaia solte, jende pila ez-antolatuak, talde marjinalak eta

abar kontsideratu ditugu.

Instituzio Erakunde Gizabanakopolitiko- politikoak espezialduakadminis.

Teleberri 20,6 29,8 28,7Telenavarra 21,4 30,1 32,8Telenorte 23 27,8 19,8HETIO 21,9 29,5 26,9

Gizartea Besteak

Teleberri 16,8 4,1 Telenavarra 12,2 3,5 Telenorte 25,4 4 HETIO 18,3 3,4

Page 49: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

politiko-administratiboen gainpresen-tzia dago. Errepresentazio hauen bidezegungo botere-egitura eraikitzen da,elementu desberdinen funtzionalitatesoziala markatuz eta, betiere, instituziopolitiko-administratiboentzat zentralagordez. Albistegie-tan nagusi diren ins-tituzio politiko-administratiboen parte-hartze nabarmenaren bidez, harremansozial gehienen antolaketa proposa-tzen da eta “joko-arauak” plazaratzendira. Instituzio hauek lortzen dutennagusitasun eta irmotasunaren bestepuntan Gizarte soila (populazioa,gizabanakoak, talde ez-antolatuak...)ageri da. Artikulazio sozial gehiegirikgabe eta egituraketa handi barik, gi-zarte soila, gertaera eta ekintza modi-fikatzaile eta negatibizatuen egilemodura ageri da. Aginte-egituretatikdatozen ekintzen destinatarioa da Gi-zartea eta, dagokionean, desordenaeta estabilitaterik eza dakartzatengertaeren egilea ere bada.

Berrien zergatiak eta ondorioakazaltzen direnean

Aurreko atalean ikusi dugun bezala,albistegietan jorratzen diren gaiak etaazaltzen diren pertsonaietan ezin dakanalen arteko desberdintasun gehie-girik somatu. Izan ere, badirudi notizisaioak egiterakoan guztietan erabil-tzen direla lehengai berberatsuak.

Garciak eta Peralesek proposatzenduten ikerketa estratifikatuaren biga-rren mailan ordea albistegien artekodesberdintasunak egon badaudelafrogatu ahal izango dugu. Hau da,albistegia zertaz den edo nortzukazaltzen diren baino, maila honetannotiziarioa eta bere baitako albisteakegiterakoan eskaintzen zaizkigun tes-tuinguru eta argumentazioak ezagu-tuko ditugu.

Albistegiaren formatu orokorrariburuz jardun dugunean esan duguEuropako hainbat telebista kanaletakoinformatiboetan antzekotasuna delanagusi. Baina, lehen ere aipatu bezala:albistegiaren barruan notiziak nolaegituratzen diren (gaiaren araberamultzoak eginez, kausa-ondorioei kasueginez, gaurkotasunaren ardatzasegituz...) adierazgarria bezain garran-tzitsua da. Esate baterako, BilbokoSan Frantziskoko bizilagunek berenauzuneko dekadentzia (urbanistikoa,ekonomikoa, soziala, ea.) salatzendutenean albistearen testuinguruaaldatu egingo da “ekonomia” ala“gizartea” sailetan kokatua izaten ba-da. Notiziaren gaia berbera izanik ere,izan ditzakeen tratamenduaren lehenadierazgarria da tematikoki nonkokatua izanen den. Albistegia antola-tzeko orduan egituraketa geografikoaerabiltzen bada, hemen ere notiziarentestuingurua aldatu egingo da esparrubatean ala bestean kokatua izatenbada. Alegia, Telenortek Estatuko zeinnazioarteko berriak sartuko balitu berealbistegian, aldatu egingo litzatekeenerabat Nafarroa edo Iparraldeariburuzko berrien tratamendua.

Beraz, albistegiaren egituraketa(tematikoa, geografikoa, gaurkotasu-naren araberakoa, etab..) notizia soileitestuinguru baten marka ezartzekolehen pausoa da, baina ez bakarra.Berriak makrogertaera interpretati-boetan integratzea (informazio-argu-mentazio kateak sortuz, antzekotasu-naren arabera, etab..); zergatiak etaondorioekin janztea; kazetariaren//aurkezlearen partehartze baloratiboa-ren bidez; eta, bestelako parametrokoalitatibo erreferentzialak erabilizsortzen da albistearen testuinguru be-rezitua, desberdina kanal bakoitzean.

UZTARO, 19 - 1996 49

Page 50: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

Garciaren eta Peralesen sailkape-nari jarraiki, erdiko maila honetan, etaalbistegien arteko desberdintasunaknon aurkitzen diren azaltzerakoan,bigarren parametroari ekingo dioguorain: testuinguruaren eraiketa.

Lehenago ere esan ditugunak berriroharira ekarriz, albistegiaren egituraketaorokorrak eta notizia batek aurretik etaatzetik dituen beste batzuen bidez ereaurkituko du eraikia bere inguruneinterpretatibo bereizia. Baina, berrisoilaren kasuan badira beste elementubatzuk ebaluazio, azalpen eta interpre-taziorako osagarri gisa funtzionatukodutenak. Gure ikerketan, Vidal-Beney-toren (ZZ.AA, 1984) zuzendaritzapeaneginiko metodologiaren aplikazioa era-biliz, notizia bakoitzaren ahozko edu-kia aztertzerakoan esaten denarenzergatiak eta ondorioak ote dituen mia-tu dugu. Albistean hitzez esaten dena(jorratzen den gaia/arazoa edozelakoaizanik ere) non duen jatorria edo zelakoondorioak dituen ikertzea interesgarriada. Baina, praktikan ikusi ahal izan du-gunez: notizien eraikuntza argumenta-tiboa egiterakoan zergatiak eta ondo-rioak ez dira oso sarri eskainiak izaten.

Ondoko taulan ikusiko dugunez,Hego Euskal Herriko albistegietannotiziatua izaten den gertaeraren “non-dik norakoak” oso gutxitan azaltzenzaizkigu.

3. Taula: Hego Euskal Herriko tele-albistegietako ahozko informazioaren

gaiari buruzko zergatien (motibazioa)presentzia.

Baina, albistean kontatzen denariburuzko kausalitatea eskaintzen ezden bezala, bere ondorioena are etagutxiagotan azaltzen zaigu.

4. Taula: Hego Euskal Herriko tele-albistegietako ahozko informazioaren

gaiari buruzko ondorioen (efektua)presentzia.

Ikusia bezala notizietan eskaintzenden ahozko informazioan subjektua,ekintza eta batzuetan jasotzailea norden esateaz gain, ez dirudi testuingu-rua osatzeko askozaz ere elementugehiago eskaintzen denik. Albisteakisolaturik bezala aurkezten zaizkigujatorri eta ondoriorik gabe.

Baina, sakonago begiratuz gero,informazioaren testuinguratze bategon badagoela konproba daiteke,maila diskurtsiboan. Albistegien artekodesberdintasunak kazetarien/aurkez-leen esplizitazio eta enfatizazioenbidez egiten dira, baina, bereziki,koalitatiboki oso pisutsuak diren besteparametro diskurtsiboen bidez, bere-halaxe azalduko dugun bezala.

Kazetariak albistegietan duenpresentzia nagusiaren bidez, igorleaeta ikusleen arteko lotura egiteaz gain,lehenaren testuinguru ebaluatibo etainterpretatiboa zabalduko du. Aktua-litatearen “transmititzaile hutsa” izatea-ren argumentazioaz jantzirik, aurkez-leak albisteen azalpen baloratzaileakeskaintzeko joera gero eta nabarme-nagoa somatzen da. Lehen, albistee-tan enfatizatzeko modu neutroagoak

UZTARO, 19 - 1996 50

MOTIBAZIOA Teleberri Telenavarra

Bai 14,7 12Ez 85,3 88

MOTIBAZIOA Telenorte HETIO

Bai 15,4 14Ez 84,6 86

ONDORIOA Teleberri Telenavarra

Bai 6,4 5,5Ez 93,6 94,5

ONDORIOA Telenorte HETIO

Bai 5,4 5,7Ez 94,6 94,3

Page 51: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

erabiltzen baziren ere (gaurkotasunaedo pertsonaiaren kargua aipatuzedota titularretan aterata eta notiziariluzera gehiagoz emanez) enfatizaziozuzen eta zehatzak erabiltzeko joerazabaldu da gainetik: berria ona/txarramodura kalifikatuz, iritzia esplizitatuz,adjektibazioa, eta abarren bidez.

Baina, zalantzarik gabe, albistebakoitza egiterakoan erabiltzen direnelementu diskurtsiboen presentzia etaordenaketaren bidez soma daitezkehobekien kanalen arteko berezitasu-nak. Notizia gorpuzterakoan aipatzendiren zehaztasunak, elementu argu-mentalak, erreferentzialak eta konpa-ratiboen bidez jaso daiteke igorlearensistema axiologikoaren berri.

Gizarte eta Nazio errepresentazioatelebista-albistegietan. Euskal HerriaTeleberri, Telenavarra eta Telenortealbistegietan izeneko ikerketan ikusiahal izan dugunez, Hego EuskalHerrirako emititzen diren albistegietanaipatzen diren gaiak edota ateratzendituzten pertsonaietan baino eskain-tzen den esparru diskurtsibo orokorreanagertzen dira desberdintasunak. Gurekasuan, euskal gizarte eta nazioadefinitzerakoan ematen diren berezita-sunak ikertzea izan denez, parametrokoalitatibo zehatz batzuk markatugenituen. Telebista-kanal bakoitzakerabiltzen duen testuinguru diskurtsi-boaren bidez, besteak beste, honakohauek nola ageri ziren aztertu dugu:

– Lurraldetasuna: lurraldetasun geo-grafiko eta politiko-administratiboarenarteko harremanak; esplizitazio geopo-litikoen erabilera (“Pais Vasco”, “Eus-kadi”, “Euskal Herria”, “España”...);notizigarritasun-esparrua; medioageografikoki non kokatzen den (, “laautovía que une Pamplona con SanSebastián”; “La situación de nuestros

cielos...”); erreferentzialtasun- etakonparazio-elementuak non/norekinbilatzen dituen (“...en el resto de Espa-ña...”, “mejores resultados de nuestrosequipos”, “más parecidos a los euro-peos”) etab..

– Nortasun kolektiboa: euskaldunta-sunaren definiziorako elementuak(izaera indibiduala eta kolektiboa,ohiturak, nekazal tradizioa...); gehien-goa eta marjinaturiko taldeen artekoerlazioak (ijitoak, prostitutak...), etab..

– Izaera kulturala: euskal kulturaversus kanpokoa; euskararen garran-tzia, ohitura zaharrak, hiria versusbaserria, etab..

-Egituraketa politiko-instituzionala:instituzio politiko-administratiboak etaherritar soilen arteko harremana (“...lasinstituciones navarras como represen-tantes de la voluntad popular”, “...conmetodos antidemocráticos...pretendencoaccionar la voluntad popular”); insti-tuzioen legitimazio-moduak; gizabana-koa eta kolektibitatea, ea.

– Kontsentsua eta gatazka: bi para-metro kontrajarri hauen bidez gizartea-ren baitan dauden indarren artekogora-beherak errepresentatzen dira.Telebista-kanal bakoitzak bere modurazirriborratzen du gizartearen baitan biindar horien presentzia.

Parametro koalitatibo hauen bidez(ikerketaren helburuen arabera definituedo moldatu beharrekoak, bestalde)telebista-kanale bakoitzak bere plan-teiamenduen barruan kokatzen ditugertaera sozialak testuinguru bateskainiz. Modu honetara kontakizuninformatiboa eraikitzeaz gain zentzuaeta interpretaziorako elementuakzabaltzen dira.

UZTARO, 19 - 1996 51

Page 52: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

Hitzez eta irudiz notiziak gorpuztuz

Albistegien arteko desberdintasunakmarkatzerakoan aurkezlea, dekoratua,kareta edota sintonia aipatzen badiraere, esanikoak oso azalekoak direnberezitasunak markatzen dituzte.Marka bereizgarriak izaten diren osaga-rri horiek, sakonagoko homogenotasu-na disimulatu besterik ez dute egiten.

Notizi saioen arteko desberdinta-sunak aztertzerakoan, hirugarrenestratuan, azalekoena deitu dugunean,ez da zeresan gehiegirik aurkitzen.Guztietan, aurkezlea/kazetaria agerizaigu enunziatzaile nagusi moduraberari eskaintzen zaiolarik leku/den-bora gehien: notiziak erakutsi ala en-tzuteko baino bere bertsioa eskain-tzeko.

Teoriak kontrakoa esaten badu ere,irudia informazio berbalaren osagarrihutsa baino ez da albistegietan. Hitzezesaten denak markatzen du notiziabakoitzaren ardatza gero irudiz jantzi-ko dena. Ahozko informazioak duikonikoak baino zehaztasun eta indargehiago, aberatsagoa da, zalantzarikgabe. Garciak eta Peralesek diosku-nez, “eraikitako naturalismoan” mugi-tzen gara zeinean irudiek ez dutengertaera edo bere osagarri funtsezkoe-nak erakusten baizik eta elementulagungarriak, akontentzialitate faltsubat sortuz. Oso sarri, albistegietanikusten ditugunak ekintza sinboliko etaerritualak dira, eta akzio performati-boak baino diskurtsiboak izaten dira.Beste hitz batzuetan esanik, notiziatuaizan den gertaeraren irudiak (automo-bil-istripua) baino garabiak eramatenduen apurtutako automobila eta zauri-tuak laguntzera joan denaren deklara-zioak erakusten dizkigute, honek bai

erreportariak istripua izan den lekutikstatement 4bat eskaintzen digula.

Azaleko maila honetan, non albistegigehienak pareka daitezkeen, diskurtsoikoniko-berbala oso antzerakoa da,aurkezpen eta tratamendu informati-boaren patroiak estandarizatu egindira, genero periodistikoak modu bere-tsuan tratatzen dira eta oso erapobrean lantzen dira telebistak eskain-tzen dituen baliabide tekniko-espre-siboak.

Konklusio gisa

Igorleak pantailaratzen dituen me-zuak direnez albistegiak, bere osakeraneta aurkezteko moduan egilearenmarkak daramatzate. Hala ere, gauregungo albistegietan, desberdintasu-nak baino gehiago antzekotasunak diranagusi.

Formatu aldetik, gure inguruko albis-tegi gehienak oso parametro berdin-tsuetan mugitzen dira. Mundua etagure herria ulertzeko eskaintzen digu-ten ikuspegia, formalki, homogenotui-zatu egin dute. Errealitatearen ispiluomen dena telebistan notizi saioetanerabiltzen duten aurkezpen-ereduaantzekotasunez josita dator.

Formatuan parekotasunak nagusitudiren moduan, edukian ere eskaintzendizkiguten patroiak zabaldu egin dirakanal guztietara. Albistegietan aipa-tzen dituzten notizien gaiak eta era-kusten dizkiguten pertsonaia tipologiakbadirudi kanal batetik bestera ibiltzendirela. Berdinak edota antzerakoakdira guztietan. Kasu gehienetan bote-re-egituraren goiko postuetan koka-tzen diren pertsonaiak dira. Ekintza

UZTARO, 19 - 1996 52

4. Kamara aurrean kazetariak eginiko azalpenari ematen zaio izen hori.

Page 53: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

sinboliko eta erritualak egiten ikustenditugularik, egitura sozialaren patroiaezartzen digute. Patroi horren emai-tzaz, sozialki aktiboak izateko legitimi-tatea dutenen kopurua oso mugatuada, horien artean biztanleria soila etaherritar arruntek lekurik aurkitzen ezdutelarik. Instituzio politiko-administra-tibo eta erakunde politikoen ordezka-riak dira pantailan entzun eta ikustenditugunak, beraiei dagokielarik ihar-duera sozialaren pertsonifikazioaizatea. Beraiengandik datozen ekin-tzak jasotzea da herritarren aukera//zeregin bakarra. Botere-egiturarenbarruan kokatzen diren pertsonaiahauen super-presentziak baldintzatuegiten ditu albistegietan jorratzen direngaiak. Oso sarri, notizi saioek politikadute hizpide, albistearen gaia beste-lakoa izanik ere elementu politikoakaurkezten dituelarik askotan.

Edukian beraz, lehen maila horretanantzerakoak dira telebista-kanal des-berdinetako albistegiak. Beste estratubatean, non gaiak, pertsonaiak, ekin-tzak eta destinatarioak testuinguratuakizaten diren, ageri dira kanale bakoi-tzaren ezberdintasunak. Diskurtsoinformatiboaren maila honetan, telebis-ta-kanalak propioa duen testuinguruterritoriala, politiko-administratiboa,ideologikoa, komertziala edo denadelakoa erakusten du. Hemen ageridira notizi saioak beretzat hartu duensistema axiologiko eta interpretatiboa.Estratu honetan, notiziaren zergatiaeta ondorioak eskaintzeaz gain, uler-

tua izateko elementuak erakutsiko di-tuzte. Hemen agertuko dira medioarenlerrotze territoriala, erreferentzialtasunsozio-politikoa, inbrikazio ideologikoaeta abar.

Gertaera soziala notizia bilakatuaizateko bidean, ezagutuko duen bestemaila bat, azalekoena, informazioberbala eta ikonikoaren lotura egingoduena da. Hemen, telebidezko diskur-tsoaren estandarizazioa nagusitu da.Eskura diren irudien bidez janzten deninformazio berbalak, ikonizitateakeskaintzen dituen aukerak zein gutxierabiltzen diren agerian lagatzen du.

Beraz, telebista-albistegiak formalkihomogenotu egin dira, kanalen artekoberezitasunak edukinaren maila ba-tzuetan aurki daitezkeelarik. Kanalbakoitzaren notizi saioak dituen ñabar-durak ezagutu guran gainera, notiziengaiei eta ageri diren pertsonaiei arretajartzea baino interesgarriagoa daalbistearen osakeran erabiltzen direnparametro diskurtsiboi begiratzea.Informazioaren testuingurua egitendenean igorleak ingurune sozio-politi-koa, territoriala, ideologikoa eta infor-matiboa nola ulertarazten dituenagerian jartzen du. Maila honetan ko-katzen dira telebista-albistegien artekodesberdintasunak: gertaerak notizia-tzerakoan gertaera-kateetan kokatuzeta jatorri eta ondorio batzuk itsatsiz,alegia, esparru interpretatiboa eskai-niz.

UZTARO, 19 - 1996 53

Page 54: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

UZTARO, 19 - 1996 54

Bibliografia

Altheide, D.L. eta Snow, R.P., (1991): Mediaworlds post journalism, Mouton de Gruyter,New York.

Arana, E., (1995): Gizarte eta Nazio errepresentazioa telebista-albistegietan. Euskal HerriaTeleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan., EHUko ArgitarapenZerbitzua, Leioa.

Epstein, E., (1974): News From Nowhere: Television and the News., Random House, NewYork.

Garcia, B. eta Perales, A., (1992): “Los informativos de televisión: un modelo más allá delas diferencias”, REIS. 57, 137-147.

Golding, P. eta Elliot, P., (1979): Making the news., Longman, Londres.Mancini, P., (1985): Videopolitica. Telegiornali in Italia e in USA, ERI, Tori. Peñafiel, C. eta Beste, (1995): De Qué Informa La Televisión., Leioa, EHU-ko Kazetaritza

Saila, (argitaratu gabea).Santiago, S., (1990): Teleberri-Telediario 2. Analisis comparativo. Deustua, Deustuko

Unibertsitatea, (argitaratu gabea).Saperas, E. eta Grifeu, J., (1995): “El formato de la información en las televisiones

europeas. Elementos comunes y peculiaridades significativas”. Telos, 42, 35-47.Schlesinger, P., (1978): Putting “Reality” together: BBC News., Constable, Londres.Tuchman, G., (1978): Making news: A study in the construction of reality., Free Press, New

York.Zenbait autore, (1984): TV NEWS and the Production of Reality., International Sociological

Association (ISA)-Commitee on Communication, Knowledge and Culture,Sevilla, (argitaratu gabea).

Page 55: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

UZTARO, 19 - 1996, 3 - 9 55

Heziketa-praxia,sexu-desberdintasunaren

uste-sistemak eta genero-identitatea:

haurtzaroan izandako opariek uste-sisteman etagenero-identitatean jokatzen duten errolari buruzko

ikerketa enpirikoa

J. Valencia; L. Gil de Montes; I. Arruti; A. Carbonell.EHUko irakasleak

Haurtzaroan pertsona batek izandako opariek bere sexudesberdintasunarekiko uste-sisteman eta genero-identitatean jokatzen dutenerrolari buruzko ikerketa bat aurkezten dugu artikulu honetan. Ikerketan,"Azalpen soziala", "Balio eskala", "Jarrera eskala" eta "Bem-en Genero-Identitatea eskala" kontzeptuak neurtu genituen, BBBko 120 ikasleko lagin baterabiliz, eta emaitzek argi erakusten digute nola txikitan izandako oparimaskulino versus femenino edo neutroek eragina duten gazteek dituzten sexudesberdintasunarekiko uste-sisteman eta genero-identitatean.

The present study investigates the effect that toys received during the process ofsocialization play on the belief systems about sex differences and on gender identity. Asample of 120 subjects of secondary school and measures of social explanations, valuedifferences, attitudes towards sex roles and Bem's gender identity inventory were used.Results show that masculin versus feminin and neutral toys received during chilhoodhavean effect on belief systems about sex differences and on gender identity.

PSIKOLOGIA

Page 56: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

Sarrera

Genero-desberdintasunaren eralda-ketan eta, zehatzago, “generoarenuste-sisteman” praxi sozialek duteneragina ikertzea du helburu lan honek.

Azken 25 urteetako generoaren ikas-ketak hiru aldi izan dituela esan daite-ke: sexu desberdintasunen ikuspegia,sexu-errolaren ikuspegia eta generoa-ren uste-sistemaren ikuspegia (Ferre &Hess, 1987). Azken ikuspegi honenarabera, harreman, portaera eta kog-nizio sozialeko printzipio antolatzai-letzat hartzen da generoa. Hain zuzenere, genero-sistemaren funtsezkoelementuetariko bat gizonezko etaemakumezkoen berdintasunaren aur-kako tabua da, “tabu honek sexuen ar-teko desberdintasun biologikoak area-gotzen baititu, ondorioz generoa sor-tzen duelarik” (Rubin, 1975). Era hone-tan, generoaren uste-sistema gizonez-ko eta emakumezkoen inguruko usteeta iritzi-saila izango litzateke. Hainzuzen ere, uste-sistema honek berebarnean hartuko lituzke gizonezko etaemakumezkoen inguruko estereoti-poak, errol egokien inguruko jarreraketa gizabanakoen inguruko jarrerak.Beraz, genero uste-sistemak elementudiskribatzaileak eta preskribatzaileakizango lituzke (Ferre & Kite, 1987). Us-te-sistema hauek eta “herri-ereduak”(Holland & Davidson, 1983) antzekoaklirateke; azken finean “gestalt kogniti-boa” litzateke, zeinak gizabanakoeninferentzia-burutzapena, informazio--bilaketa eta munduaren alderdi jakinbatekiko ekintza ere gidatuko bailituzke(Holland & Davidson, 1983). Beraz,uste-sistema hauek funtsezkoak diragizabanakoen genero-definizioan.

Uste-sistemen sortze-, aldatze- etabirrekoizte-prozesuan, sozializazioprozesuan zehar ematen diren praxi

sozialak funtsezkoak dira. Familia--errolen banakuntzan aldaketa nabariakgertatu dira azken urteetan bai praxisozialetan bai eta uste-sistemetan ere(EEBBetan Mason, Czajka & Arber,1976; Australian Rowland, 1977).

Praxi sozial eta hautemate sozialhauek, halere, ez dira “hutsune sozia-letan” gertatzen. Hain zuzen ere, fro-gatu izan da haurren genero-hautema-teak aldatu egiten direla testuingurusozia-laren, adinaren, klase sozial etaabarren arabera (Zammuner, 1980;1981). Hala ere, aurrekoaz gain fro-gatu izan da haurren sexu-errolarenegokitasunaren arau-barneratze pro-zesuan zerikusi handia izan dutelahaurtzaroan izaniko jostailu, jokoek etajolas-iharduerek (Brown & Tolar, 1957;Perloff, 1977; Zammuner, 1987).

orokorrean, esan daiteke, azken ur-teetan (ikerkuntza desberdinek) ekar-pen berriak planteatu dituztela genero--harremanei buruzko uste eta haurtza-roan izandako praxiei buruzko elkarrenarteko erlazioaren inguruan, ekarpenberriak planteatu dituztelarik azkenurteetan (Antill, 1987; Deaux & Kitte,1987; Hess & Ferre, 1987; Shaver &Hendrick, 1987; Zammuner, 1987).

Antillek (1987) berriki sexu desber-dintasunaren eraldaketarako ereduaplanteatu izan du. Eredu honek ondo-koa adierazten du: 1) Gurasoen gene-roaren uste-sistemak euren oinarrizkoezaugarri, esperientzia eta nortasun--ezaugarrietatik eratortzen direla. 2)Gainera, haien uste, balio, jarrera etanortasunak eragina dutela haurrakhezten dituzten moduetan. 3) Azkenik,haurren generoaren uste-sistemek(generoarekiko usteak, jarrerak, balioak,etab.) alde batetik, haurtzaroan izanikopraxi sozialak, eta bestetik gurasoenuste eta balioak isladatzen dituztela.

UZTARO, 19 - 1996 56

Page 57: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

Antillek (1987) proposaturiko ere-duan oinarriturik, ikerketa honetan,batetikgazteengan jadanik ezarririkdauden uste-sistemak eta balioak, etabestetik sexu-desberdintasunei buruz-ko jarrerak eta genero-identifikatzeariburuzkoak, bi aldagai-multzo hauek,sozializazio prozesuan zehar buruturi-ko eguneroko praxiekin erlazionatunahi ditugu. Era berean, praxi hauektestuinguru zabalagoetan gertatzendirela pentsatzen dugu, joera kolektibohedatuagoetatik eratortzen direla,famili-egitura nuklear edo tradiziona-letatik hain zuzen ere.

Hemen aurkezten den ikerketakhelburu ilustratiboa du, ikerkuntza zaba-lago batetik eratortzen da; sozializazio--praxiak neurtzeko jostailu t ipikomaskulino, femenino edo neutroekikoeskalak erabiliko ditugu bakarrik.

Hipotesiak

Ondoren, ikerketa honen hiruhipotesi nagusiak azalduko ditugu,frogapean jarriko ditugularik.

1. Praxi sozialak testuinguru sozia-len arabera (familia-motaren araberahain zuzen ere) aldatzen dira.

2. Bai generoen arteko desberdin-tasunei buruzko uste-sistemetan baieta generoen arteko balio-sistemetanere desberdintasunak aurkituko ditugu,sozializazioan zehar izandako hezike-ta-praxien arabera.

3. Generoen arteko desberdintasu-nei buruzko jarrera eta genero-eske-matizazioetan desberdintasunak ager-tuko dira, sozializazioan zehar izanikoheziketa-praxien arabera.

2. Metodologia

Lagina eta Diseinua

Lagina BBBko 120 pertsonaz osatutazegoen; adinaren batezbestekoa 17,82urtekoa izan zen eta desbiderapenestandarra 0,76koa. Adinen artekoheina 17 eta 20 urte bitartekoa izanzen. Subjektuen % 50 (60 lagun) gi-zonezkoa zen eta gainerakoan (beste60 lagun) emakumezkoa.

Ikerketaren diseinua koerlazionatuaizan zen eta pasazioa subjektueneskola-ordutan burutu zen.

Materialak

Usteak eta balioak

Sexuen arteko desberdintasuneiburuzko usteei dagokienez, ondoko 4galderei erantzuteko eskatu zitzaiensubjektuei (Antill, 1987), 7 puntukoLikert eskalaren arabera (1=OsoDesados, 7= Oso Ados): Zergatikgertatzen dira sexuen arteko des-berdintasunak? 1) Euren arteko egitu-ra genetiko eta biologikoak desberdi-nak direlako; 2) Neskek eta mutilekgarapen desberdina dutelako, etagarapen hormonal desberdina ere bai;3) Heziketa eta sozializazio-praxi des-berdinen pean ari direlako; 4) Arrazoihistoriko eta sozialak direla medio.Item hauek faktore-analisian sarturik2 faktore agertu ziren nagusi, elkarrenartean bariantzaren % 75a azaltzenzutelarik. Lehenengoa, azalpen biolo-giko eta hormonalez definiturik zegoeneta bariantzaren % 42a azaltzen zuen.Bigarrena azalpen historiko eta soziali-zazioarenaz definiturik zegoen, zeinakbariantzaren% 33,6a azaldu zuen.

UZTARO, 19 - 1996 57

Page 58: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

Balioei dagokienez, ondoko balioakordenatzeko eskatu zitzaien subjek-tuei, eurentzat, euren bizitzarako gida-printzipio gisa (Rokeach, 1973). Balioakondokoak izan ziren: 1) Bizitza kitzika-garria, Bakea Munduan, Berdintasuna,Famili Segurtasuna, Askatasuna,Zoriontasuna, Maitasun heldua, Nazio--Segurtasuna, Plazerra, Salbazioa,Norberarekiko Errespetua, Onespensoziala, Benetako Adiskidetasuna.

Galde-sortaren bukaeran, aurrekobalio berberak antolatzeko eskatuzitzaien subjektuei, beste sexukoentzat,haien bizitzarako gida-printzipio gisa.

Spearman-en Ro estatistikoa erabilizen Balio-sistemen arteko distantzia--indizea egokitzeko.

Haurtzaroan buruturiko praxiak

Zammuneren (1987) ikerlanetanoinarriturik, subjektuei bi iharduera-mo-taz galdetu zitzaien. Alde batetik, haur-tzaroan izandako oparietaz eta bestetikhaurtzaroan buruturiko iharduerez.

Ikerketa honetarako lehenak baka-rrik erabiliko ditugu.

Jostailuei dagokienez ondokoa es-katu zitzaien subjektuei: zein neurritanjaso zituzten opariak haurtzaroan. Baiala ez erantzun behar izan zuten,ondoko 13 opariak agertu zirelarik: 5opari tipikoki maskulinoak (futbol--baloia, lasterketa-autoa, trena, hegaz-kina, eraikuntzarako brik-ak, gerlariak,pistolak, eskopetak, ezpatak), 5 oparitipikoki femeninoak (panpina eta osa-garriak, saltorako soka, goma, maki-lajeak, lepokoak, sukaldeak, garbike-tarako tresnak) eta 3 opari tipikokineutroak (musika-tresnak, puzzleak,liburuak, ipuinak).

Aldagaiak faktore-analisian sartuziren eta 3 faktore sortu zituzten,% 59ko bariantza azaldu zutelarik.Lehen faktorea opari femeninoenekarpenez osatuta zegoen, positibokizamatuak, eta opari maskulinoen ekar-penez, negatiboki zamatuak. Lehenfaktore honek % 40ko bariantza azalduzuen. Bigarren faktorea opari neutroenekarpenez osatuta zegoen, eta% 11,3ko bariantza azaldu zuen.Azkenik, hirugarren faktorea ere agertuzen, eta oso albokoa izanik liburu edoipuinen itemez osatuta zegoen,% 8,6ko bariantza azalduz.

Jarrera eta genero-identifikazioarenaldagaiak

Hemen bilduko ditugu uste-sisteme-tatik eratortzen diren aldagaiak, hainzuzen ere sexu-desberdintasunei bu-ruzko jarrerak (Thorton et al. 1983), etasexu-errolei buruzko usteen eskala(Bem 1981).

Generoen arteko desberdintasuneiburuzko jarrerei dagokienez, Thortonet Al.en (1983) eskala erabili zen, zei-na, 6 item izateaz gain, Likert-motakoazen, 7 puntukoa (1 = Oso Desados,7 = Oso Ados). Faktore-analisiakfaktore bakarra sortu zuen, zeinak% 45eko bariantza azaltzen zuen.

Genero-identifikazio neurbidearidagokionez 40 itemeko eskala erabilizen (Bem, 1981) eta itemak 5 puntu-koak izan ziren (1 = Oso Desados, 5 =Oso Ados). Faktore-analisiak bi faktoresortu zituen, % 45eko bariantza azal-tzen zutenak. Lehen faktorea itemmaskulinoez eraturik zegoen etabigarrena item femeninoez. Eskema-tizazio-teoriari jarraikiz, Bem-en arabe-ra lau talde eratu genituen: a) A-Eskematizatuak: uste maskulinoetaneta femeninoetan baxu puntuatzen

UZTARO, 19 - 1996 58

Page 59: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

zuten ikasleak; b) Eskematizatu mas-kulinoak: uste maskulinoetan altu etafemeninoetan baxu puntuatzen zute-nak; c) Eskematizatu femeninoak: ustemaskulinoetan baxu eta femeninoetanaltu puntuatzen zutenak; eta d) Andro-ginoak: uste maskulinoetan eta feme-ninoetan altu puntuatzen zutenak.Sexua bider Generoidentitate-taularengurutzaketa egiterakoan ikusi zen (p <0,001) ikasleen sexua era desberdine-tan banatzen zela lau kategoria horie-tan, alegia, emakumeek hartzen zutenlehen kategoria Eskematizatu femeni-noa zen (% 42), bigarrena androginoa(% 22), hirugarrena eskematizatu-gabea (% 20) eta azkena eskemati-zatu maskulinoa (% 14). Gizonezkoenekarpena desberdina zen, hartzen zu-ten lehen kategoria eskematizatu mas-kulinoarena (% 34) zen, bigarrena an-droginoa (% 30), hirugarrena eskema-tizatugabea (% 26) eta azkena eske-matizatu femeninoa (% 10).

Background aldagaiak

Antilli (1987) jarraituz, euren familia--motaz galdetu zitzaien subjektuei. Etahonela operazionalizatu zen, alegia,1 = Familia Nuklearra (2 edo anai-arre-ba gutxiago) eta 2 = Familia Tradizio-nala (3 anai-arreba edo gehiago).

Era berean, Backgroundeko neu-rriak jarri ziren galde-sortan, subjek-tuen eta bere gurasoen ikasketa-maila,lanbidea eta erlijioari buruzkoak.

3. Emaitzak

3.1. Familia-mota eta Haurtzaro--praxiak

Gure planteamenduaren arabera,Familia-mota zen gakoa, ingurunehonetan haurtzaroko praxi jakinak ger-

tatzen zirelarik. Hipotesia frogatzekoasmoz, Aldagai Anitzeko Bariantza--Analisia (Manova analisia) burutugenuen; bertan aldagai aske gisaFamilia-mota hartzen genuen etamenpeko aldagai gisa, haurtzaroanizaniko heziketa-praxiari zegozkionak;hau da, opari maskulino eta femeni-noen eta opari neutroen dimentsioe-tatik sorturiko faktore-puntuazioakerabili genituen.

Lehenengo aldagai askearen, hauda, Familia-motaren efektu orokorraaurkitu genuen, haurtzaroan izandakoopariei dagokienez (Pillais Value,F(1,118) = 6,20; p < 0,000). Familia-motaNuklearrak opari femeninoen indizeareagoa eman zuen ( =0,048) Fami-

lia Tradizionalak baino ( = –,063), etaFamilia-mota Nuklearrak opari neutroindize areagoa ( =0,107) Familia- mo-ta Tradizionalak baino ( =-0,140).

Oro har, esan daiteke, FamiliaNuklearrak opari ez-estereotipatuenerabilpena sustatzen duela, hau da,opari femenino eta opari neutro gehiagoeskaintzen dituela eta Familia Tradi-zionalak opari estereotipatu gehiago

XX

XX

UZTARO, 19 - 1996 59

-0,25

-0,2

-0,15

-0,1

-0,05

0

0,05

0,1

0,15

0,2

0,25

Opari F/M Opari Neutroak

1. Taula

Familia-motaren araberako opari-indizeak

Familia-mota

Nuklearra

Tradizionala

–0,1

40,04

8

–0,0

63

0,10

7

Page 60: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

eta opari neutro gutxiago eskaintzendituela.

3.2. Heziketa-praxiak eta Uste--Sistemak

Haurtzaroan jasotako praxiek uste--sistemetan eragina dutela planteatzengenuen. Harreman hori frogatzekoAldagai Anitzeko Bariantza Analisidesberdinak burutu genituen. Bertanaldagai aske gisa, lehen analisian,opari femenino - opari maskulino indi-zea erabili genuen (1 = opari maskulinogahiago femenino baino; 2 = opari fe-menino gehiago opari maskulino baino)eta menpeko aldagai gisa ondokoaldagiak erabili genituen: Azalpensozial Biologiko-Hormonala; Azalpensozial Historiko eta Sozializaziokoa;sexu-desberdintasunarekiko jarrerak;eta genero-identitate maskulino etafemeninoari buruzko usteak. Bigarrenanalisian, menpeko aldagaiak berbe-rak izan ziren baina aldagai askea al-datu egin zen: opari neutroaren indi-zea erabili genuen (1= opari neutrorikez; 2 = opari neutroak bai).

Lehen analisiari buruzko emaitzakondokoak izan ziren:

Oro har, opari maskulino eta feme-ninoek eragina dute uste-sistemetan,efektua adieragarria izanik (PillaisValue, F(1,118) < 2,380; p < 0,001).

Lehenik ondokoa aurkitzen du-gu,alegia, opari maskulinoen erabil-penareagotuak zerikusia duela azalpenbiologikoen azpimarratze handiagoare-kin. Opari femeninoen erabilpen han-diagoak, aldiz, genero-desberdintasu-nei buruzko azalpen biologikoakgutxiago azpimarratzen ditu. Bigarrenik,azalpen sozio-historikoei dagokienezalderan-tzizkoa aurkitzen dugu. Hainzuzen ere, opari maskulinoek, genero--desberdintasunei dagokienez, azalpenbiologiko, genetiko eta hormonalakgehiago sustatzen dituzte opari feme-ninoek baino, eta azalpen sozio-histo-rikoak eta sozializazioari dagozkionakgutxiago.

Bestalde, opari maskulinoen erabil-pen areagotuak generoen artekoazken balioen arteko desberdintasunhandiagoa sustatzen du, opari femeni-noen erabilpenak desberdintasun horiurritzen duen bitartean.

Gainera, opari maskulinoen erabilpe-nak generoen arteko desberdintasuneiburuzko jarrera negatiboagoak susta-tzen ditu, opari femeninoen erabil-penak generoen arteko desberdinta-sunei buruzko jarrera liberalagoaksustatzen dituen bitartean.

Azkenik, opari maskulinoen maizta-sun handiagoak, genero maskulinoarenbereizgarriei buruzko usteak sustatzenditu, opari femeninoen maiztasunhandiagoak uste horiek urritzen dituenbitartean. Alderantzizkoa gertatzen dagenero femeninoaren bereizgarrieiburuzko usteen kasuan.

UZTARO, 19 - 1996 60

-120

-60

0

60

120

Azalp. BiologikoaAzalp. Soziala

Balio Desberdin.Jarrerak

Uste MaskulinoakUste Femenino

2. Taula

Praxi sozialak eta Uste-sistemak

Opari-indizea

Maskulinoak

Femeninoak

97,1

92,8

79,991

,2

10,717

,09

–61,

678

–85,

08

5,8

5,4

3,07

3,45

Page 61: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

Oro har, opari neutroen efektuorokorra uste-sistemetan aurkitzendugu (Pillais Value, F(1,118) = 3,20; p <0,001), hau da opari neutroek eraginadute gazteek dituzten uste-sistemetan.

Lehenik ondokoa aurkitzen dugu,alegia, opari neutroen erabilpen han-diagoak generoen arteko desberdinta-sunei buruzko azalpen biologiko--genetikoetan azpimarratze urriagoaegiten duela eta azpimarratze gehiagoazalpen sozio-historikoetan eta soziali-zaziokoetan; alderantzizkoa gertatzenda opari neutroak erabiltzen ez dituzte-nekin. Hain zuzen ere, opari neutroekurriago sustatzen dituzte, generoenarteko desberdintasunei dagokienez,azalpen biologiko, genetiko eta hormo-nalak, eta gehiago azpimarratzen duazalpen sozio-historiko eta sozializa-zioaren eragineko azalpenean.

Bestalde, opari neutroen erabilpenhandiagoak generoen arteko azkenbalioen arteko desberdintasunarenmurrizketa sustatzen du, eta oparineutroen erabilpen urriak balio horienarteko desberdintasuna areagotzeasustatzen du.

Gainera, opari neutroen erabilpenakgeneroen arteko desberdintasuneiburuzko jarrera liberalagoen agerpenasustatzen du, eta opari neutroen era-bilpen urriagoak generoen arteko des-berdintasunei buruzko jarrera kontser-batzaileagoen agerpena eta finkapenasustatzen du.

Azkenik, opari neutroen maiztasunhandiagoak, generoko usteen bereiz-garriei dagokienez, genero maskulinoeta femeninoko usteak, biak, sustatzenditu, nahiz eta elkarren arteko desber-dintasuna adierazgarria ez izan.

3.3. Heziketa-praxiak eta Genero--identitatea

Hipotesien arabera ondokoa ikusinahi genuen, alegia, ea sozializazioprozesuko heziketa-praxien araberagenero-identitatean desberdintasunakagertzen ziren. Harreman hori azter-tzeko asmoz taula-gurutzaketa bidez-ko hainbat analisi burutu genituen, etalehen analisian honela landu genituenaldagaiak: genero-identitatea batetiketa opari maskulino versus femeninoaldagaia bestetik. Emaitzak ondokoakizan ziren:

Opari maskulinoak vs femeninoak

Maskulinoak / Femeninoak

Tot Pct 1,00 2,00 TotalIDENSEX

A-ESKEMATIZATUAK 25,6 20,6

FEMENINOAK 10,6 40,0

MASKULINOAK 36,0 14,2

ANDROGINOAK 27,0 26,5

Aldagai biren arteko taula-gurutza-ketak estatistikoki adierazgarria zenX2-a (V = 22,02; p < 0,001) sortarazi

UZTARO, 19 - 1996 61

-120

-60

0

60

120

Azalp. BiologikoaAzalp. Soziala

Balio Desberdin.Jarrerak

Uste MaskulinoakUste Femeninoak

3. Taula

Praxi sozialak eta Uste-sistemak

Opari neutroak

Baxuak

Altuak

94,2

91,1

89,0

2

81,8

13,3

13,0

8

–71,

76

–89,

08

5,9

5,2

33,45

Page 62: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

zuen. Gainera, opari maskulinoak jasozituztenen arteko ekarpen nagusiaeskematizatu maskulinoaren kategoriada eta kategoria urriena eskematizatufemeninoarena. Alderantzizkoa gerta-tzen da opari femeninoak jasotzendituztenekin. Subjektu gehien hartzenduen kategoria eskematizatu femeni-noarena da eta urriena eskematizatumaskulinoarena. Androginoen eta es-kematizatuen artean ez dago desber-dintasunik.

Aurrekoaz gain, opari maskulino vs.femeninoak eta genero-identitatekategorien arteko erlazio honetansakontzeko asmoz, genero-identitatekategoriak dummy aldagai bihurtugenituen (non 1 = ez eta 2 = bai,ziren). Ondoren, genero-identitatekategoria bakoitza eta opari-indizeartean gamma koerlazioak burutu ge-nituen. Gamma koerlazioak estatisti-koki adierazgarriak izan ziren tipifikatumaskulino (Gamma = -0,70; t = -3,24)eta tipifikatu femeninoentzat (Gamma= 0,75; t = 3,45), eta ez adierazgarriakandrogino (Gamma = 0,11; t = 0,54)eta A-eskematizatuentzat (Gamma =-0,12; t = -0,57). Beraz, koerlazio-ana-lisiak aurrekoa frogatzen du, nolabaitesanez, erlazio estuagoa dagoela ge-nero-eskematizazioa eta opari masku-lino versus femeninoen artean, eta ezandroginia eta opari maskulino etafemeninoen artean.

Opari neutroak

Ez bai 1,00 2,00

IDENSEX

A-ESKEMATIZATUAK 28,8 17,0

FEMENINOAK 27,8 21,3

MASKULINOAK 25,0 23,4

ANDROGINOAK 18,4 38,8

Taula-gurutzaketaren emaitzakestatistikoki adierazgarria den X2-a (V= 10,06; p < 0,05) sortarazi zuen.Gainera zera aurkitzen dugu, alegia,opari neutroak jaso zutenen lehen ka-tegoria androginoa dela, beste katego-rien artean desberdintasun nabaririkez dagoelarik. Opari neutroak jaso ezzutenen artean ekarpen urriena duenkategoria androginiarena da eta bestekategorien artean ez dago desberdin-tasun nabaririk.

Aurrekoaz gain, opari neutro etagenero-identitate kategorien arteangamma koerlazioa burutu genuen,koerlazio-indizea adierazgarria izanzelarik (Gamma = ,31; t = 2,43). Aurre-koan bezala, koerlazio konkordun hauaztertzeko, genero-identitateko dummykategoriak erabili genituen. Gammakoerlazioak estatistikoki adierazgarriakizan ziren androgino (Gamma = 0,57;t = 2,88) eta A-eskematizatuentzat(Gamma = -0,49; t = -2,55), eta ezadierazkorrak tipifikatu maskulino(Gamma = 0,12; t = 0,44) eta femeni-noentzat (Gamma = 0,13; t = 0,46).Beraz, koerlazio-analisiak aurrekoafrogatzen du berriz, hau da, erlazioestuagoa dagoela genero androginiaeta opari neutroen artean eta eztipifikatu maskulino eta femeninoenartean.

Arestian esan dugunaren arabera,ikerketa honen helburua ilustratiboazen (lagin-urritasuna eta aurrekobelaunaldiko datuak ez ditugulako).Beraz, maila aurreikusgarrian ari ezbagara ere, maila ilustratiboan, oroko-rrean esan daiteke jostailu maskulinoeta femeninoak eskematizazio masku-linoa versus femeninoarekin lotutadauden bitartean, opari neutroak direlaandroginiarekin elkartuta daudenak.

UZTARO, 19 - 1996 62

Page 63: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

Laburbilduz, ikerketa honen ingu-ruan iradokizun interesgarriak ager-tzen direla esan daiteke. Batetik,sozializazio prozesuan zehar ematendiren praxi sozialak, oparien erabilpenakasu honetan, kategoria soziologikoe-tan banatzen direla; hain zuzen ere,familia tradizional eta familia nuklea-rraren artean desberdintasun nabariakgertatzen direla. Bestetik, praxi sozialhoriek gazteen uste-sistemetan eragi-na dutela esan daiteke; hain zuzen ere,opari maskulino eta femeninoen etaopari neutroen eragina desberdina dageneroaren desberdintasunari buruzkoazalpen sozialak erabiltzerakoan,azken balioen arteko desberdintasu-nak adierazterakoan, generoen artekodesberdintasunari buruzko jarrerakazaltzerakoan eta genero-usteakagertzerakoan. Azkenik, praxi sozialhoriek, hau da, oparien erabilpenak,harreman estua du genero-identitatea-rekin. Opari maskulino versus femeni-noak eskematizazio maskulino versus

femeninoarekin du harremana etaopari neutroak androgi-niarekin.

Hala ere, arestian aipatu ditugungabezia metodologikoez gain, emaitzahauek ez diote aurre egiten oparieneta generoen uste-sistemen artekoerlazioa frogatzeko, benetako arazoarialegia, noraino jokatzen dute haurrentxikitandiko esperientziek eta gurasoen“ideiek”? Alde batetik, Goodnow-ekdioenez(1984), gurasoen “ideiek”etorkizun interesgarria aurkezten dutehaur-heziketa egokiago baterako.Bestetik, ezin dugu ahaztu, haurrenheziketak berak ere eragina duelagurasoen “ideietan”. Beraz, ikerkuntzagehiago behar da emakume eta gizo-nezkoen inguruko uste-sistemen ingu-ruan, azken finean, eta Rubinekdioenez, “genero-identitatearen oposi-zioa desberdintasun naturalen adie-razpena baino berdintasun naturalendesagertarazpena baita” (Rubin, 1975;179-80).

UZTARO, 19 - 1996 63

Bibliografia

Antill, J. K. (1987) Parents’ Beliefs and Values about sex roles, sex differences, andsexuality: Their sources and implications.

Bem, S. (1981a) Bem sex role inventory professional manual. Palo Alto: ConsultingPsychologists Press.

––––––––––, (1981b) Gender schema theory: a cognitive account of sex typing. PsychologicalReview , 81, 506-520.

––––––––––, (1987) Gender schema theory and the romantic tradition. in Shaver, PH &Hendrick, C (ED) Sex and Gender, New York: Sage.

Brown, D. G. & Tolar, A. (1957) Human figure drawings as indicators of sexual identificationand inversion. Perceptual and motor skills. 7: 199-221.

Deaux, K, & Kite, M (1987) Thinking about gender. In B. Hess & M. Ferre (EDS) Analyzinggender. A handbook of social science research. Beverly Hills: Sage.

Ferre, M. & Hess, B. (1987) Introduction. In Hess, B. & Ferre, M. (Ed) Analyzing gender. Ahandbook of social science research. Beverly Hills: Sage.

Holland, D, & Davidson, D. (1983) Labeling the opposite sex: Metaphors and themes inAmerican folk models of gender. Paper presented at the conference on folkmodels. Institute for Advanced Study. Princeton Univ. May.

Page 64: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

UZTARO, 19 - 1996 64

Mason, K. O; Czajka, J. L. & Arber, S. (1976) Changes in women’s sex-role attitudes, 1964-1974. American Sociological Review. 41: 575-596.

Perloff, R. M. (1977) some antecedents of children’s sex-role stereotypes. PsychologicalReports. 40:463-466.

Rokeach, H. (1973) The nature of human values. NY: Free Press.Rowland, R. (1977) Australian data on attitudes toward women scale: Norms, sex

differences, reliability. Australian Psychologist. 112: 327-331.Rubin, G. (1975) The traffic in women: Notes on the political economy of sex. In R. Reiter

(Ed): Toward an Anthropology of Women. NY: Monthly Rev. Press. 157-120.Shaver, PH & Hendrick, C (1987) Sex and Gender, New York: Sage.Thornton A.; Alwin, D.; & Camburn, D. (1983) Causes and consequences of sex-role

attitudes and attitude change. American Sociological Review. 48: 211-227.Zammuner, V. L. (1980) Dutch childre’s judgment of, and preference for, sex-stereotyped

toys. Idazki ez argitaratua. Univ. of Padova.––––––––––, (1981) Le preferenze dei bambini rispetto ai rouli sessuali. Etá Evolutiva. 9:38-

52.––––––––––, (1987) Children’s sex-role stereotypes: a cross-cultural analysis. in Shaver, PH &

Hendrick, C (ED) Sex and Genderr, New York: Sage.

Page 65: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

UZTARO, 19 - 1996, 65 - 76 65

Schengeneko Europa Berria.Asilatu- eta errefuxiatu-estatutuaren

eskatzaileen egoera

Igone Urtizberea SeinEusko Jaurlaritzako bekaduna

1995eko martxoaren 26an Schengeneko akordioa indarrean sartu zen.Honek, Europan ezartzen ari diren zenbait politika zalantzan jartzeraeramaten gaitu, hau da, asilatu eta atzerritarrentzat ezartzen ari diren politikakhain zuzen ere. Era honetan, Europa, lege murriztaileen erabileraren bidez,hirugarren mundutik datorren emigrazio masiboaren arazoari erantzun batemateko, gaztelu edo gotorleku bilakatu zaigu, kanpoan daudenei sarreraeragozten dielarik. Honela, giza eskubideak alde batera uzten dituzten legeeta hitzarmenak sortzen ari dira. Era berean, lege hauek era bereannazioarteko hitzarmenek betearazten dizkigun betebehar minimoak urratzendituzte, adibide gisa Schengeneko akordioak aipatu ditzakegularik: Ginebrakoakordioak ezarritako zenbait xedapen urratzen ditu. Zer egin dezakegu honenaurrean? Gure ustez, lehenengo urratsa, egoera jakitera ematera litzateke.

Bestetik, Europak mugak istearen bidea aukeratu du, adibidezhirugarren mundutik datorrenari bisatuaren ukanbeharra ezarriz. Bidehonetatik hurrengo galdera plantea dezakegu: medio errepresiboak al diragiza sustrai bat duen egoera honi irtenbidea emateko biderik egokiena?

In 26 march 1995 the Schengen agreement entried into force. This event make usdoubt about the current policy on emigrants and asylum seekers. In this matter, Europe hasanswered to the increasing inmigration movements with a restrictive legislation, becoming afortress which obstructs the possible entry of aliens.

On the one hand, the acts and agreements taken are not respectful to humanrights: for example, some contents of Schengen's agreement do not respect Geneva'sagreement. The first step for changing this situation would involve making everybodyconcious about the situation.

On the other hand, Europe has decided to close its borders with a repressiveanswer. For example, the decision of demanding a visa to everybody who comes from theother side of the european borders, make us ask ourselves if the repressive way is theproper one to solve a problem which has an obvious human root.

ZUZENBIDEA

Page 66: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

1. Sarrera

Asiloa gizadiaren eskubide zaharre-netako bat da, eta bere herrialdetikarrazoi konkretu batzuengatik ihesegin behar dutenengan elkartasunarenadibide gorena.

Hau izan zen mende honetako 80kohamarkada arte estatuek jarraitu zutenbidea. 80ko hamarkadan ikuspegiaaldatu egin zen eta asiloari buruzkoaraudia gogortzen joan zen asilo-eskatzaileei gero eta oztopo gehiagojarriz.

Honen ondorioa estatuen politikamurriztaile eta gogorrak izan ziren.Schengeneko akordioak politika mu-rriztaile hauen barnean sailka daitez-ke; Europa gaztelu edo gotorleku be-zala azaltzen zaigu kanpoko hiritarreiateak ixten zaizkielarik.

Gai honetan sakontzen hasi bainolehen gaur egun gai honek duengarrantzia ikusteko, datu batzuk aurre-ratuko ditugu. Gaur egun 5.700 milioibiztanle daude munduan. Horietatik100 milioi errotugabeak edo sustrai-gabeak, 19,4 milioi errefuxiatuak, eta24 milioi desplazatuak dira. Honetazgain egunero 10.000 pertsona gehiagopasatzen dira errefuxiatu-zerrenda horiosatzera. Afrika adibide gisa hartuz,esan daiteke bost afrikarretik batekjasaten duela errefuxioa eta munduko130 pertsonetik bat asiloan bizi dela.

Datuak alde batera utziz, gaia arau-tzen duten instrumentu legalak azter-tuko ditugu.

2. Instrumentu legalak

2.1. Schengeneko akordioen arazotekniko formalak

Schengen, Luxenburgon dagoenherri txiki baten izena da, Frantzia etaAlemaniaren mugan kokaturik dagoe-na, eta akordio hauek, bertan sinatuzirenez, beraren izena hartu zuten.

Schengeneko akordioak bi dira:

I) 1985eko ekainaren 14koa.II) 1990eko ekainaren 19koa, 1985-

eko akordioaren aplikazioari buruzkoakordioa.

I) 1985eko akordioa bost estatuksinatu zuten, Beneluxeko hirurak (Bel-gikak, Holandak eta Luxenburgok),Alemaniak eta Frantziak. Akordio hauoinarrizko akordioa da, baina edukia-ren aldetik 1990eko aplikazioari buruz-ko akordioa garrantzitsuagoa da.

II) Aplikazioari buruzko akordioa,hasierako bost estatu horietaz gainbeste hainbat estatuk sinatu zuten,hala nola Italiak (1990ean), Espainiaketa Portugalek (1991n) eta Greziak(1992an). Beraz, oraingoz bederatziestatuk sinatu dute.

Schengeneko akordioek, lerro gutxi-tan esanda, estatu partaideen barne--mugen desagertzea eta kanpo-mugenindartzea suposatzen dute.

Schengeneko akordioan (1990ekoaplikazioari buruzko akordioaz arigara, akordiorik garrantzitsuena baita)hainbat atal daude. Batetik, kanpo-

UZTARO, 19 - 1996 66

Page 67: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

-kontrolen desagerpena, pertsonenzirkulazio librea, bisatuak, egoitza--baimenak, asilo-politika eta sistemainformatikoa arautzen ditu. Bestetikpolizia-elkarlaguntza, asistentzia judi-ziala, estradizioa e.a. Artikulu honetan,hemendik aurrera, Schengeneko akor-dioaz hitz egitean, lehenengo zati horriburuz arituko gara.

Schengeneko aplikazioari buruzkoakordioa 1995eko martxoaren 26ansartu zen indarrean. Dena den akor-dioa zazpi estatuentzat bakarrik sartuzen indarrean, hau da, Grezia eta Italiaezik beste estatu sinatzaile guztientzat.

Dena den bere jadanekotasunakarazo ugari planteatzen ditu. Arazohorien artean nagusiena tratatu edohitzarmena bera da, kontraesan ugaribaititu. Adibide gisa, eta bere jadane-kotasunari dagokionez, bi xedapendira azpimarratzekoak:

Azken aktan, 139. artikuluari buruz-ko deklarazio amankomunak dioenez,tratatua ez da indarrean sartuko esta-tuek, akordioaren aplikaziorako beha-rrezkoak diren aurretiazko baldintzakbetetzen dituzten arte, eta kanpo--mugen kontrola eraginkorra izan arte.Aurretiazko baldintzak ondokoak dira:

1- Aireportuei dagokienez, bi sekto-re fisiko bereiztu behar dira: bata,Schengeneko espazioko hiritarrentzateta bestea gainerako guztientzako.

2- Bisatuaren beharrari dagokionez,bisatu ukanbeharra ezarriko zaien es-tatuei buruzko akordio bat hartu beha-rra dago.

3- Asilo-eskubidearen arazoanestatu partaideen arteko gutxienekoadostasun bat lortu nahi da, homo-geneotasun baterantz abiatzeko.

4- Drogaren arazoari dagokionez,Holandatik sartzen den droga da gaihonetan puntu garrantzitsua.

5- Kanpo-mugen kontrolak eragin-korra izan behar du.

6- Sistema informatikoari dagokio-nez Schengeneko espazioan sarreradebekatzen zaien pertsonen zerrendabat dago, hau da, onargarrien ez direnpertsonen zerrenda.

Lehenengo bost baldintzak, teorianbehintzat, betetzen direla esan daite-ke. Aldiz, sistema informatikoa izan daarazo gehienak ekarri dituena. Denaden, azken baldintza hau, teorian ereematen dela esan daiteke, akordioamartxoaren 26an indarrean sartubaitzen. Baina tratatuarekin zerikusiaduen guztia isilpean eraman denez, ezda erraza jakitea zein baldintzatansartu den akordioa indarrean.

Hau honela izanik eta akordioakduen zailtasuna azpimarratzeko,139.2artikulua da aipagarri; honela dio: az-ken berrespen-instrumentua aurkeztendenetik, bigarren hilabetearen lehe-nengo egunean indarrean sartuko daakordioa. Beraz ez da lehen aipatu-tako 139. artikuluaren deklarazio aman-komunaren irizpidea mantentzen,azken honek akordioa indarrean sar-tzeko bi ukanbehar eskatzen baititu:aurretiazko baldintzak betetzea etakanpo-kontrola eraginkorra izatea.

Berrespenen arazora bueltatuz,Espainia eta Portugalek akordioaberretsi egin zuten, aldiz Grezia etaItaliak, nahiz eta akordioa sinatu, ezdute oraindik berretsi eta beraz ez daoraindik indarrean sartu. Italiak ezberresteko arrazoia ondokoa da: Italiakitsas muga oso garrantzitsua du etaAlbaniatik Italiara joaten diren atzerri-

UZTARO, 19 - 1996 67

Page 68: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

tarren sarrera eragozteko muga-kontroleraginkorra falta zaio.

Beste alde batetik, Frantziarenkasua daukagu. Frantziak nahiz etaSchengeneko akordioa sinatu etaberretsi, akordioaren aplikazioa, beraridagokionez, oraingoz atzeratzea era-baki du. Hasieran epe bat emanzitzaion, baina badirudi epe hori luzatuegin duela, aplikazioaren atzerapenhori eskatzeko arrazoi nagusienakondokoak izanik:

1- Kanpo-kontrolen eraginkortasunazalantzan jartzen du1.

2- Drogaren arazoa, bereziki Holan-datik sartzen den droga, barne-mugakdesagertzean trafikoa librea izangobaita2.

3- Delitugileen kontrolerako Espai-nia eta Portugaleko sistema informa-tikoak Frantziaren ustez ez du ongifuntzionatzen.

4- Orokorrean, sistema informati-koaren funtzionatze eza argudiatzendu.

Bestetik, Austria eta Danimarkakokasuak ditugu, hauek negoziaketakjarraitu dituzte epe laburrean akordioasinatzeko asmoz. Era berean Suediaketa Finlandiak laster sinatuko dutenustea dago.

Beste arlo batera pasatuz, Europa-ko Komunitateak gai honetan jokatzenduen papera ikusiko dugu. Hau da,Europako Batasunak gai hau ez arau-tzeko arrazoia zein den. 1992ko Ba-

tasuneko Tratatua hiru zatitan dagobanaturik:

1- Europako Elkartea.

2- Kanpo eta Segurtasuneko politika(V Titulua).

3- Justizi eta barne-gaietan elkarla-guntzari buruzko xedapenak (VI Titu-lua).

Hiru zati hauei zutabeak deitzenzaie; asiloa eta emigrazioa hirugarrenzutabean daude. Hirugarren zutabekoK1 artikuluak interes amankomunekogaiak zein diren azaltzen digu, horre-tarako gai hauetan gobernuen artekolankidetza bultzatuko dela ezarriz.Helburua estatu desberdinen araudienkoordinazioa edo homogeneotasunalortzea izango da. Honen ondorioz,instituzio komunitarioek ez dute,oraingoz behintzat, K1 artikuluko gaiakarautzeko aukerarik izango. Dena den,K9 artikuluak igarobide-artikulu bezalajokatzen du K1 artikuluko zenbait gai,instituzio komunitarioek arautukoduten gaien artean sartzeko aukeraematen baitu (100. artikuluan), bainahorretarako aho batez onarturiko kon-tseiluaren erabaki bat eskatzen du.Gai honetan, gaur egun BritainiaHandiak duen jarrerak oztopo handiasuposatzen du.

Bestetik, K9 artikuluko gaiak VITituluan egoteak Europako ElkartekoJustizi Auzitegiaren eskuduntzatikkanpo geratzea suposatzen du, etaberaz, Auzitegiak ezingo ditu (“L”artikuluak dioen bezala) gai hauekaztertu. Giza Eskubideen Europako

UZTARO, 19 - 1996 68

1. Hain zuzen ere Italiak duen mugaren kontrola ez dela efektiboa aipatzen dute eta Serbia etaMontenegrori ez dietela bisatu ukanbehar hori ezarri.

2. Arazoa 1993an Madrilen egin zen bileran landu zen; orduarte puntu hau akordioaren blokeopuntua izan zen denbora luzean Holanda eta beste estatuen artean, baina Madrileko bilerankonpromezu batera iritsi ziren.

Page 69: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

Auzitegia izango da gai hauek ukitukodituen bakarra eta ondorioz errefuxio--eskatzaile eta asilodunek bigarrenAuzitegi honetara bakarrik jo ahalizango dute.

Hau guztia ikusi ondoren, errefuxio-eta asilo-eskatzaileen egoera arautzenduten beste akordio eta instrumentuakikusiko ditugu.

2.2. Zuzenbide orokorretik zuzen-bide erregionalera

2.2.1. Giza Eskubideen DeklarazioUnibertsala

Nazio Batuen mailan, 1948ko GizaEskubideei buruzko Deklarazio Uni-bertsalak honela dio: “denek duteerrefuxioa eskatzeko eta errefuxioazgozatzeko eskubidea”. Hemen ez daberaz estatua ezertara behartzen, hauda, asilo edo errefuxioaz gozatzekoeskubidea dago baina ez ematekobetebeharra3.

2.2.2. 1951eko errefuxiatu eta aberri-gabekoen estatutuari buruzko Genevakoakordioa, eta 1967ko New YorkekoProtokoloa.

Nazio Batuen mailan jarraituz,1951ko errefuxiatu eta aberrigabekoenestatutuari buruzko Ginebrako akor-dioa4, eta honen 1967ko New Yorkekoprotokoloa dauzkagu.

a) Errefuxiatuaren kontzeptua. Defactoko errefuxiatuak. Desplazatuak

Akordio honen ekarpenik garrantzi-tsuena errefuxiatuaren kontzeptua da.

Bere 1.2 artikuluak dioenez, errefuxia-tuaren definizioa ondokoa da: zenbaitarrazoirengatik jazarria izatearen bel-dur oinarritu bat duen pertsona, beldurhorren ondorioz nazionalitatearen he-rrialdetik kanpo dagoena eta bereherrialdearen babesa jaso nahi edoezin duena.

Arrazoi horiek ondokoak dira: arra-za, erlijioa, nazionalitatea, giza taldebaten barnean egotea edo ir i tzipolitikoa.

a) Arraza. Kasu hau eman daitekebai etnia baten barnean egoteagatiketa bai azal-kolore desberdina izatea-gatik ere. Adibidez, Hegoafrikan apar-theidekin gertatutakoa.

b) Erlijioa. Honen adibide garbiaPakistanen Alhamiren kasua da, haueiMekarako emigrazioa debekatzenbaitzaie.

d) Nazionalitatearengatik. Hemenere lotura etniko eta linguistikoak diragarrantzitsuenak.

e) Giza talde baten barruan ego-teagatik. Hau gerta daiteke, adibidez,gobernu baten ustez, giza talde batenjarrera bere nahiak aurrera eramatekooztopo bezala suertatzen bada.

Emakumeen arazoak ere hemensailkatuko lirateke. Adibidez, emakumeiraniarrak, beren ohitura sozialak ezbetetzeagaitik jazarriak izaten dire-nean.

f) Iritzi politikoa. Hau adierazia izanbehar da eta estatuak iritzi horren berriizan behar du.

UZTARO, 19 - 1996 69

3. Hemendik jarraituz eta deklarazio unibertsalaren xedapenek balio lotesle zuzenik ez dutelakontuan hartuz, hori garatzen zuen instrumentu bat beharrezkoa zenez, 1977 urtean “asilolurraldetarraren deklarazio” bat egiteko saiakera bat eman zen. Bertan, estatua, zenbait baldintza betezgero errefuxioa ematera behartzen zen. Baina azkenean saio honek porrot egin zuen.

4. Akordio hau munduko estatu gehienek sinatu dute, India, Errusia, Polonia eta Estatu Batuek izanezik; azken honek protokoloa bakarrik sinatu du.

Page 70: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

Arrazoiak azaltzen dituen zerrendahonek garrantzi handia du, guda etaarma-gatazketatik edo huts egin duenpolitika ekonomiko batetik ihes egitendutenak, definizio honetatik kanpogelditzen baitira. Azken kasu honenadibide gisa gosete edo ezbeharnaturaletik ihes egiten dutenak ditugu.Hauek de factoko errefuxiatutzat har-tuko dira. Beraz, errealitateak sortzendituen hainbat betebeharri erantzunbat emateko, kategoria berri batsortzen da.

Genevako akordioak ematen dutenerrefuxiatuaren definiziora berrirobueltatuz, aztertzen jarraituko dugu.Definizioak honela dio: zenbait arra-zoirengatik beldur oinarritu bat duenpertsona eta ”bere herrialdetik kanpodaudenak”. Hemen errefuxiatuak etadesplazatuak bereiztu behar dira. Biak,funtsean, berdinak dira (arrazoi berdi-nak dituzte), baina desplazatuak bereEstatuko lurraldearen beste toki ba-tean geratzen dira eta honen ondoriozez dira Genevako akordioaren babes-pean sartzen.

Bestalde, Genevako akordioakesanbidez dioenez, definizio honetatikkanpo ondoko kasuak geratuko lirateke:

1. a) Bakearen aurkako ekintzak.1. b) Gudako ekintzak.1. c) Gizadiaren aurkako ekintzak:

erahilketa, genozidioa.

2-Delitu arrunt astunak. Hemen za-lantzan dago terrorismoa delitu arruntaala politikoa den. Frantziak terrorismoadelitu arruntzat jotzen du eta berazpertsona hauei ezin izango zaieerrefuxiatuaren estatusa aintzatetsi.

3-Nazio Batuen xede eta printzi-pioen aurkako ekintzen errudunak.

Esan behar da OUAk (Afrikako Ba-tasunerako Organizazioak) kontzeptuhau hedatu egin duela, eta guda etadesastre naturaletik ihes egitendutenei ere aplikatzen zaie.

b) Non refoulement printzipioa.1951ko Genevako akordioen 33.artikulua

Beste elementu aipagarri bat nonrefoulement printzipioa da. Refoule-ment kontzeptuak legearen aurkasartu dena mugan jartzea suposatzendu, beraz printzipio honek refoulementkontzeptua ezeztatzen duenez, printzi-pio honekin ezin izango da mugan jarriedo kanporatu legearen aurka sartudena.

Adibide gisa Pasaiako kasua ikusikodugu. Pasaiako portuan 1995eko irai-lean bost polizoi sartu ziren itsasontzibatean ezkutaturik; polizoi hauek nonrefulement printzipioaren arabera bereeskaerari erantzun bat eman artebertan gelditu ahal izan zuten eta ezinziren kanporatuak izan. Hau da, prin-tzipio honek egitatezko denborazkoasilo bat suposatzen du. Kanporatzeaeta deportazioa aldiz egoitza legaladutenei aplikatzen zaie.

Non refoulement printzipioa 33.artikuluan jasota dago eta honela dio:ezin izango da errefuxiatu batkanporatu, arraza, erlijio, nazionalitate,giza talde baten barrukoa izateagatikedo iritzi politikoengatik bere bizia etaaskatasuna arriskuan jartzen badira.

Baina printzipio honek baditu hain-bat salbuespen: ezingo du errefuxiatubatek printzipio honen babespeansartu, pertsona hori herrialde horrensegurtasunerako arriskutsua izan lite-keela pentsatzeko arrazoi inarrituak

UZTARO, 19 - 1996 70

Page 71: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

baldin badaude, ez eta ere delitu bere-ziki astunagatik behin-betiko kondenabat baldin ba-dauka, eta herrialdearen-tzat mehatxu bat suposatzen badu5.

Bestetik 31. artikuluak dioenez, le-gearen aurka sartzen diren errefuxia-tuei ezin izango zaie zehapenik ezarri.Printzipio honek, gero ikusiko dugu-nez, Schengeneko akordioak aztertze-rakoan garrantzi handia izango du.

2.3. 1950eko Giza Eskubideen Euro-pako Ituna

Beste arlo batera pasatuz, hau da,zuzenbide orokorra alde batera utziz,Europako zuzenbide erregionala dau-kagu: 1950eko Giza EskubideenEuropako Itunari dagokionez aipatze-koa da ez duela ezertarako errefuxioaaipatzen, baina bere 3. artikuluan tratuez gizatiar eta degradanteak debeka-tzen ditu. Beraz errefuxiatu bat berebizitzarako arriskua izango duen tokirabidaltzea 3. artikulu horren barruansartzen dela kontsideratu du Auzitegiak.

2.4. Schengeneko eta Dublinekoakordioak

a) Schengeneko akordioak

Bestetik, ildo beretik jarraituz etaEuropa-mailako zuzenbide erregiona-lean jarraituz, Schengeneko eta Dubli-neko akordioak ditugu; hauek Gene-vako akordioa errespetatu behar dute.

Schengeneko akordioak inmigrazioageldiarazteko saiakera bat dira, bisatuegokirik ez daramatzatenei sarreraeragotziz, eta errefuxioarekin ez dusalbuespenik egiten.

Schengeneko aplikazioari buruzkoakordiotik, edukiaren aldetik akordiogarrantzitsuena, bi ideia nabarmendubehar dira:

I) Itsas edo aire-konpainiek ezartzendituzten zehapen eta isunak.

II) Bisatuaren ezartzea.

I) Lehenengo gaiari dagokionez,itsas eta aire-konpainiak erantzuleakizango dira atzerritar bat gaizki doku-mentatua dagoenean. Hau da, muganonartuak ez direnean, konpainia beraizango da erantzule eta gainera isunbat jasoko du.

Egoera honetan, errefuxiatuarigelditzen zaion irtenbide bakarra, bereherrialdean dauden agintari diplomati-ko eta kontsularrei asiloa eskatzeaizango da. Dena den ekintza hauaurrera eramatea nahikoa zaila izangoda, asiloaren natura kontuan hartuzgero; hau da, jazarria izatearen belduroinarritu bat duen pertsonak nekezitxaron ahal izango du bisatua ematea.

Hau guztia Genevako akordioaren31. artikuluaren aurka dijoa, bertanasilo-eskatzailearen sarrera ilegalabidezkotzen baita. Beraz, aire- etaitsas-konpainien zehapenak arauhonen aurka dijoaz, zehapenakezarriz, hauek atzerritarraren etorreraeragozten baitute.

Era berean aire- eta itsas-konpai-niei jartzen zaizkien zehapenak ezdatoz Chicagoko aire akordioarekinbat, bertan aire eta itsas konpainieizehapenak delitu astunengatik baka-rrik ezarriko zaizkiela esaten baita.

UZTARO, 19 - 1996 71

5. OUAk (Afrikako Batasunerako erakundeak) ordea ez du inolako salbuespenik aipatzen.

Page 72: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

II) Bisatuaren ezarpena: Europakoestatu askok 80ko hamarkadan berepolitika murriztaileak aurrera erama-teko bisatuaren ukanbeharra jarrizieten errefuxiatuei; honela, bisatuaerrefuxiatua Europan sartzeko oztopoargi bilakatzen zaigu. Honela, Euro-pako estatuek zerrenda amankomunbat osatu nahi dute, eta bertan daudenherrialdeetako nazionalei bisatuaeskatuko zaie.

Bide honetatik, Schengeneko akor-dioak bisatu uniforme baten sortzeaaurrikusten du (hiru hilabetekoa),Schengen espazioko estatu guztie-tarako balioa izango duena. Dena den,bisatu uniformea martxan jartzen denbitartean estatu bakoitzak emandakobisatuak balio izango du.

Era berean Batasun tratatuaren100c artikuluak bisatuaren gaiaaztertzen du, Kontseiluak, 1996. urteangehiengo kualifikatuaren bitartez gaihoni buruz erabakiko duela esanez,hau da, kontseiluak ezarriko du zeindiren sartzeko bisa beharko dutenhiritarrak.

Gai honetan mugak zeharkatzekobaldintzei buruzko akordio-proiektuadago, baina Espainiak eta BritainiaHandiak Gibraltarren inguruan dituztenarazoak, proiektua aurrera eramatekooztopo nabarmen suertatu dira.

b) Dublineko akordioak

1990eko ekainaren 15eko hitzarmenhau ad hoc emigrazio-taldea deiturikotaldearen barnean sortu zen. Hasierabatean, estatuetako atzerri-ministroekTrevi taldea delakoa sortu zuten,taldearen helburua bakarra zen: droga-ren arazoa. Ondoren, 1988ko Rho-daseko Kontseiluan, ad hoc emigrazio--taldea deiturikoa sortu zen eta he-

mendik atera zen Dublineko akordioa.Akordio hau 1990ean sinatu zen etaoraindik ez da indarrean sartu. Hitzar-men hau Europako Batasunaren esta-tu guztiek berresten dutenean sartukoda indarrean, oraindik Holanda, Belgi-ka, Irlanda eta Europako Batasuneansartu diren hiru estatu berriak, Austria,Suedia eta Finlandia, falta direlarikHitzarmena berresteko.

c) Bi akordioen eduki amankomuna

I) Asilo-eskaerari erantzuna emate-ko estatu eskuduna

Schengeneko eta Dublineko akor-dioek erregela berdintsuak dituzte.Horren arabera asilo-eskaerari eran-tzun bat emateko estatu erantzuleakondokoak izango dira:

1- Bisatua edo egoitza-baimenaeman duen estatua.

2- Bisatu-salbuespena eman duenestatua.

3- Mugak zaintzeko betebeharra ezbetetzearen ondorioz asilo-eskatzai-learen legearen kontrako sarrerajasaten duen estatua.

4- Aurreko erregelak aplikatzen ezdirenean, eta hondar-klausula gisa, asi-lo-eskaera aurkeztu den tokiko estatua.

II) Bi akordioen xedea

Beraz, bi akordio hauen helburuaorbitan dauden errefuxiatu eta eskaeraanitzen arazoa konpontzea da.

Orbitako errefuxiatuak estatu batetikbestera dabiltzan errefuxiatu eta asilo-eskatzaileak dira. Hau da, estatu batekeskuduna ez dela esaten du eta asilo-eskatzailea hirugarren estatu batera

UZTARO, 19 - 1996 72

Page 73: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

bidaltzen du, hirugarren estatu horieskuduntzat hartuz. Esate baterako,Espainiak errefuxiatu bat Suizarabidaltzen badu eta Suizak beraeskuduna ez dela esanez berriroEspainiara bueltatzen baldin badu, erahonetan posible da denbora luzea iga-rotzea arazoa konpondu gabe, eta erre-fuxio-eskatzailea alde batetik besteraibiliaz.

- Bestetik, eskaera anitzak daude.Kasu honetan, asilo-eskatzaileak Euro-pako herrialde desberdinetan aurkez-ten du bere eskaera. Esate baterako,lehenengo Espainian planteatzen dubere eskaera, eta bertan non refoule-ment printzipioaren arabera bere es-kaerari erantzun bat eman arte Espai-nian gelditu ahal izango du. Ondorenerantzuna ezezkoa bada, Europakobeste herrialde batera joko du, Fran-tziara adibidez, bertan prozesu berdinajarraituko duelarik (hau da, denboraldibatez Frantzian gelditzea lortuko du).Gehiegikeria hauek saihesteko lehenaipatutako erregelak ditugu, estatu es-kuduna zein den esaten diguten erre-gelak.

Dena den Schengeneko akordioakdioenez, estatu batek, nahiz bera es-kudun ez izan, eskaera bat jaso ahalizango du (bere nazionalitateko legearrazoi partikularrengandik honelaagintzen badiote).

Klausula honekin Frantziak hainbatarazo izan zituen bere Konstituziokohitzaurreak baitzuen eskaera horiekonartzera behartzen, eta Schenge-neko akordioak hori egiteko aukeraematen zion. Beraz, Frantziak bereKonstituzioa eta beste zazpi lege alda-tu behar izan zituen Schengenekoakordioetara egokitzeko.

Panorama hau ikusirik, argi gera-tzen da asilatu edo errefuxiatuen be-netako erregulazio materiala estatuenesku dagoela (adibidez: asiloa ema-teko bete beharreko baldintzak edoerabili behar den prozedura e.a. Be-raz, hetereogeneotasun bat sortzenda, estatu bakoitzak araudi desberdinabaitauka. Ondorioz errefuxiatuarenestatusa lortzeko bideak eta aukerakarrazoi geografiko, historiko edopolitikoen arabera oso ezberdinak izandaitezke.

Atzerritarren gaiari historikokibegiratuz honakoa esan dezakegu:60ko eta 70ko hamarkadak ekonomialdetik Euro-parentzat garai onak izanziren, lanesku-eskari handia zegoen etaberaz komunitatez kanpoko atzerrita-rrak ongi etorriak izaten ziren eskulanmerkea suposatzen baitzuten. Inmi-grazio honek Europako berreraiketa-rako laguntza handia suposatu zuen.

Baina 1973ko krisiarekin eta Euro-pako herrialdeak emigrazioa geldiaraz-teko politikak aurrera eramaten hasiziren.

Hau Alemanian oso garbi ikusi zen.Alemania izan zen asilo-eskubideaeskubide subjektibo bezala onartzenzuen herrialde bakarra, baina 80kohamarkadatik aurrera legezko xeda-pen eta politika murriztaileak agertuzjoan ziren. Bide honetatik zenbaitdebeku jarri zituzten. Batetik asilo--eskatzaileei Alemanian bi urte igaroarte lan egitea debekatu zitzaien.Bestetik 1981ean asilo-eskatzaileeiematen zitzaien laguntza soziala mu-rriztu zen, eta kontzentrazio-esparruakziruditen toki itxietara joatera behartuzituzten. 1991 urtean lan egiteko debe-kua bost urtera luzatu zen. Honekin

UZTARO, 19 - 1996 73

Page 74: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

guztiarekin batera bere Konstituzioaerreformatzera behartuak aurkitu ziren,bestela Alemania beste Europar esta-tuek onartzen ez zituzten eskaerak az-tertzera behartuta geldituko zen, erre-serba-estatu gisa, bere barne-legeakhorretara behartzen baitzuen.

Politika murriztaile hauek Europakoestatu guztietan ezarri ziren 80kohamarkadan. Belgikan, adibidez, bisa-tua ezarri zuten errefuxio-eskatzaileenjatorriko herrialde askotarako.

Beraz, garai honetan 80ko hamar-kadan kutsu nazionalista eta erregio-nalistako politikak aurrera eramatenhasi ziren. Kutsu nazionalistakopolitikak, Europa mendebaldeko hirita-rrei asiloa errazten zien pixka bat, etabeste guztiei traba gehiago jarri. Kutsuerregionalistako politikak honakoa su-posatzen zuen: Afrikako errefuxiatuakAfrikan geratzea, latinoamerikarrakLatinoamerikan, e.a.

Ikuspegi hau nahikoa hipokrita kon-tsidera daiteke, kontuan izanik mun-duan sortzen diren errefuxiatu gehie-nak hirugarren munduan sortzendirela.

Estatuek dituzten politika murriztailehoriekin jarraituz, aipatzekoa da1992an Londresen Britainia Handikoemigrazio-ministroak prozedura azka-rra delako prozedimendua ezartzeaerabaki zuela. Prozedimendu hau,eskaera nabarmenki oinarritugabeadenean emango da, eta honela kontsi-deratuko dira, herrialde seguru bezalakontsideratuak diren herrialdeetatikdatoztenek eskatutakoak, hau da,jazarria izatearen beldur seriorik ezdagoenean. Adibidez Suitzan eskaeren% 95 legearen kontra sartutako turkia-rrenak ziren; hori ez gertatzeko Suizakbere legea erreformatu egin zuenprozedimendu azkarra ezarriz.

Beraz, James Hathaway izenekoautoreak dioen bezala, argi gelditzenda gobernuen arteko lankidetzakaurrera eramaten dituen ekintzek, nonrefoulement kontzeptua ez sartze kon-tzeptuarengatik ordezkatu nahi dutela.

Hemen egoera paradoxiko batenaurrean aurkitzen gara: batetik erre-fuxio-eskatzaileen kopurua handituzdoa, baina aldi berean errefuxiatu gisaerrekonozituak diren pertsonen kopu-rua gutxitzen ari da.

Asilo-eskaeren kopurua izugarrihanditu dela argi ikusten da hurrengodatuetan: 1970ean 2,5 milioi errefuxia-tu zeuden munduan. 1993an aldiz 19milioi zeuden. Beraz, Europan 1970eanhasi zen errefuxiatuen kopurua hazten,eta 1980tik 1987-ra asilo-eskaerenkopurua bikoiztu egin zen % 35etik% 70era. Denboran gertuago etorriz1991 eta 1992 urteetan 256.000 eska-tzaileetik 438.000 eskatzailera pasazen Alemania.

Baina asilo eta errefuxiatuarenestatusaren ematea gogorki jaitsi da,eskaeren % 5ek edo % 10ek bakarriklortzen baitute estatusa. AdibidezEspainian 1994an % 5,8k bakarriklortu zuen asiloa (493 pertsona etaeskaeren % 94,2a ezeztatua izan zen(7.993 pertsona)). Orokorrean esandaiteke Espainia asilo-eskatzailegutxien dituen estatuetako bat dela;Grezia eta Noruegia bakarrik daudeatzetik. 1991 urtean Espainian 8.169asilo eskatzaile zeuden, Alemanian256.112, Frantzian 46.545 eta Italian23.317.

Honen guztiaren atzean arrazakeriaeta sentimendu xenofoboak daude, etaestatuaren segurtasunerako obsesiohorrek, asilo-gaian Europan ematen aridiren politikak gogortzen ditu.

UZTARO, 19 - 1996 74

Page 75: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

Dena den harridura sortarazten duerrefuxiatuen aurka ematen direngehiegizko erantzunak (erreakzioak),kontutan izaten badugu errefuxiatuenkopuruaren % 95 Hegoaldeko herrial-deetan dagoela, hau da, HirugarrenMunduan, eta % 5 bakarrik Europan.Hau da, munduan dauden 19,4 milioierrefuxiatuetatik 2 milioi bakarrik dau-de Europan.

Espainiari dagokionez 5/1984 le-gearen erreformaren ondorioz 9/1994legea sortu zen.

Lege honek ezartzen duen lehenen-go aldaketa, asilo eta errefuxioarenarteko desberdintasunaren desager-tzea da; orain guztiak asilo-eskatzai-leak dira.

Bestetik legeak “ inadmisión atrámite” izeneko izapidea arautzen du:Lau eguneko epean eskudun denagintariak kasua aztertuko du; eran-tzuna ezezkoa bada, hau da, asiloa ezematea erabakitzen badu, barne--ministroarengana pasako da kasua etahonek hiru eguneko epean erantzunbat eman beharko du. Beraz, zazpieguneko epean eskaera hori trami-tean onartzen den ala ez esan behar-ko dute. Erantzun hori ematen denbitartean “mugako egoitzetan” itxaron-go du asilo eskatzaileak, hau da, erre-tenitua egongo da, eta zazpi egunetanezin izango du handik mugitu. Hau da,teorian ez daude detenituak baina ezdaukate askatasun osoa, toki zehatzbatean gelditu behar izango baitute.Bide honetatik doktrinaren ir i tziaazpimarragarria da; bere ustez ezdago ezer detentzio eta askatasunarenartean, ala detenitua zaude ala aske.Bestetik, askotan mugetan mota hone-tako dependentziarik ez dagoenezpolizia-dependentzietara eramatendira honela gerta daiteke inmigrante

bat kartzelan egotea atea zabalik duenbitartean, ez baitago detenitua.

Hau guztia Konstituzioko 17. artiku-luaren aurka dijoa, bertan esatendenez pertsona bat detenitua egondaitekeen gehienezko epea 72 ordu-koa baita.

Hau oso krit ikatua izan da etakonstituziokontrakotasunaren helegitebat aurkeztu da, “erretentzioa” delakohorretan oinarrituz.

Bestetik zazpi egun pasa ondoren,eta eskaera ezeztatua izaten badahelegite kontentzioso-administratiboajarri ahal izango da, baina honek ez duiraizpen-agindua geldiaraziko.

Profesional, politiko eta intelektualbatzuek osaturiko talde bat ere honenaurka agertu zen eta manifestu batidatzi errefuxio- eta asilo-eskatzaileen-tzat berme handiagoak eskatuz. Ber-merik ez badago ez dago eskubideriketa kasu honetan ez dago administra-zioa ez den beste organo judizial baterajotzeko aukerarik.

Ondorioz asilo-eskatzaileak osoegoera txarrean bizi dira. Normalean,2 urte itxaron behar da erantzuna lortuarte. Lehenengo sei hi labeteetan30.000 pezetako diru-laguntza jaso-tzen duten arren hortik aurrera lan egi-teko debekua daukate eta gainera ezdute laguntza sozialik jasotzen.

Honen guztiaren ondorio gisa hona-koa esan daiteke: gaur egun asiloalegez-kontrako emigranteak Europansar daitezen bide gisa erabiltzen da;ondorioz asilo-eskaerak ezeztatuakizaten dira emigrante ekonomikoekinidentifikatzen direlako, eta gero etamodu hertsiagoan interpretatzen diraasilo-eskaerak.

UZTARO, 19 - 1996 75

Page 76: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

Errefuxiatua emigrante ekonomi-koekin konparatuz gero desberdin-tasun argia dago: emigrante ekonomi-koek bere bizitza-maila hobetzeko aldeegiten dute beren herrialdeetatik, asilo-eta errefuxio-eskatzaileek aldiz, belduroinarritu baten ondorioz zerbaitetikihes egiten dute. Dena den hemenbereizketa argi bat egin behar da:gauza bat da bizitza-maila hobetzekoalde egitea, eta beste bat pobrezia edobehar gorriaren kasua (baliabideekonomiko gabezi absolutua). Bide

honetatik, Elizaren kontseilu mundialakerrefuxiatuaren definizioa zabaldu eginnahi du.

Asiloaren arazoa transnazionala daeta ezin saihestu ahal izango da ordenapublikoaren ikuspuntutik begiratzenduten formula errepresibo hutsenbitartez. Gai honek giza arrazoietanoinarritutako irtenbidea behar du,helburua betiere integrazio sozialaizanik edo zergatiak amaitzen dire-nean borondatezko berraberriratzea.

UZTARO, 19 - 1996 76

Bibliografia

Antón Medina, F., (1994): “Perspectivas actuales del derecho de asilo en España y en laUnión Europea”, Boletín asturiano sobre la Unión Europea, 51-zkia.,maiatza/ekaina.

Deloire, P., (1995): “l;application de l'acord Schengen”, Les petits affiches, 60-zkia.De Lucas, J., (1992): “Europa: convivir con la diferencia”, Racismo, nacionalismo y

derechos de las minorias, Tecnos, Madril.Giménez Pericás, A., (1995): “Los refugiados. La sorprendente novedad de un antiguo

fenómeno y su capacidad para quebrar el sistema jurídico degarantías”,Eguzkilore.

Gortazar, C., (1992): “La Comunidad Europea: de Schengen a Maastritch”, Justicia y Paz,Caritas, Madril.

Goybert, C., (1995): “Police, asile, inmigration: l'union est-elle en panne”, Revuedu marchéComun et de l'Union Européenne, 385-zkia.

Guimezales, N., (1994): “Le status juridique des réfugiés”, Revue Internationale de DroitComparé, 2-zkia.

Jiménez de Parga y Maseda, (1995): “Reflexiones sobre la puesta en aplicación en sutotalidad, el 26 de marzo de 1995, del Convenio de aplicación del acuerdo deSchengen de 19 de junio de 1990”, Revista de Instituciones Europeas, 3-zkia,22 alea.

Julien-Laferrire, F., (1992): “La Europa de Schengen: de la desaparición de las fronteras ala transferencia de los controles”, Revistas de documentación, 2-zkia.

López Garrido, D., (1991): El derecho de asilo, Editorial Trotta, Madril.Manzanares Samaniego, J.L., (1995): “El refugio y el asilo”, Eguzkilore.Stefanini, P. Doublet, F., (1991): “Le droit d'asile en Europe: la Convention relative à la

détermination de l'état responsable de l'examen d'une demande d'asileprésentée auprès d'un état menbre des communautés européennes”,Problèmes juridiques et institutionnels.

Page 77: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

Historiaren inguruan, zabaltze-lana eta ideologia

Lerro hauen lehen asmoa José Ma-ría Lorenzo Espinosak iaz argitaratuta-ko liburuaren aipamena egitea zen.Baina liburuaren irakurketak bultzatu-riko hausnarketa gehitzea erabaki dutsarrera moduan, aspalditik kezkatzennauten hainbat gai kaleratzeko,aipamen gisa badira ere; inoiz, asti etaprestakuntza hobearekin, azterketasakonagoa burutuko dudalakoan.

1.

Kezka horiek gehitu egin dira azkenurteetan Kataluniatik heldu zaizkigunhausnarketa batzuk irakurrita1, gureeredu eta tradizioak ezberdinak izan

arren, guztiz interesgarriak irudituzaizkit eta; besteak beste, antzekoazterketa2 eta eztabaida historiografi-koek ez dutelako oihartzun gehiegirikizan gure artean3. Are gehiago, Kata-luniako eztabaida guneetako bat hiz-kuntza izanik, egile batzuek, katalanezidatzi arren, kritikatzen ari dira gutxiegiidazten dela gaztelaniaz edota atzerri-ko hizkuntzetan, bertako lanen eraginamugatuz. Hemen, jakina denez, gazte-laniaz idatzitako lanetan euskarazburututakoa ez da kontutan hartzen4.Hala ere, azken urteetako ahaleginhistoriografiko nabarmenena euskarazegin da5.

Euskal Herrian argitaratutako lanhistorikoak asko ugaritu dira azkenhamar-hamabost urteetan. Argitaletxe

HISTORIA DE EUSKAL HERRIA, Tomo III

El Nacimiento de una nación

Jose Maria Lorenzo EspinosaTxalaparta, Tafalla, 1995

UZTARO, 19 - 1996, 75 - 82 77

LIBURU AIPAMENAK

1. Beraien azterketak erabat onartu ez arren, oso interesgarriak iruditzen zaizkit Borja de Riquer-eketa Enric Ucelay da Cal-ek 1989ko udazkenean Gironak esandakoak: UCELAY DA CAL, E.: “Lahistoriografia dels anys 60 i 70: marxisme, nacionalisme i mercat cultural catalá” eta RIQUER, B. de :“Problemes i reptes actuals de la historiografia catalana”; biak, Quadernes del cercle 6, 1990, 53-89 eta91-106 orr. Riquer-ek gai berean sakondu zuen bi urte beranduago: “Apogeo y estancamiento de lahistoriografia contemporanéa catalana” Historia Contemporánea 7, 1992, 117-134 orr.

2. Harro aipatu behar da, lehena euskaraz burutu zela. Izan ere, “Euskal Historiografia”izenburupean Jakin aldizkariaren 55. alean (Azaroa-abendua 1989) zenbait historiagileek 1960 eta1988 bitartean argitaratutako produkzioaren azterketa burutu zuten arloka.

3. Historia Contemporanea aldizkariaren 7. alearen gaia historiografia izan zen eta bertan aurkitzendira Euskal Herriari buruzko lau artikulu. Azken biek, AGIRREAZKUENAGA, J. “La tradiciónhistoriográfica vasca: su desarrollo en el marco de las ciencias sociales” 257-281 orr. eta MONTERO,M., “La invención del pasado en la tradición historiográfica vasca”, 283-294 orr. euskal historiografiarenjatorria aztertzen dute. Esanguratsua bertan iragarri zen mintegia ez zela burutu. Bestetik duela bostbat urte Deustoko Unibertsitateko Gaur Eguneko Historia Sailak ihardunaldi batzuk antolatu zituen “Poruna historia subversiva”. Historiaren izaera iraultzailea azpimarratuz. Ez dirudi ekintza honek ereohiartzun gehiegirik izan zuenik.

4. Ezta abertzaletasunaren historia lantzeko orduan. CHUECA, J. “Euskal nazionalismoarenkontrahistoriaz” Larrun 23, 1994, 71. orr.

5. GARZIA-, P.-ZALDUA, I.(arg.), Historia, zientzia ala literatura? Historiari buruzko gogoeta sorta,UEU, Bilbo 1995.

Page 78: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

pribatu, Unibertsitate ezberdin etaherri-erakundeen eskutik hamaikaliburu eta artikuluk ikusi du argia gureinguruan. Batzuen ustez hamaikatxo.Gehiegi argitaratu baita eta, maizegi,idazlan txarrak edota interes gutxi-koak. Idatzi honen asmoa ez da kalita-tearen eztabaidan murgiltzea, bainahonen inguruko hausnarketaren bategin nahi dut. Kalitate ezak hainbatarrazoiri erantzuten dio: Egileen gaita-sun kaxkarrari, curriculum sendo batazkar burutu beharrak bultzatutakoargitarapen inflazioari eta, askotankritika ezari. Inor gutxi ausartzen daliburu-errezentsioak idaztera, lagunedota ezagunenak ez baldin badira etakasu hauetan, gainera, lana gehiagoizaten da liburu-aipamena, gaia etaatal nagusiak azalduz, kritika baino,hau, agertuz gero, idazkera estiloraedota bigarren mailako gaietara muga-tuko da. Salbuespen gutxirekin bete-tzen da arau hau6.

Beste arazo bat jorratzea dut helbu-ru hurrengo lerroetan, ikerketa etazabaltze-lanen arteko bereizketa, ale-gia. Izan ere, asko argitaratu arren, ezdirudi gure inguruan gehiegi irakurtzendenik, ez euskaraz, ez gaztelaniaz.Argitaletxeak ez dira ausartzen, oro-korrean, historia-liburuak kaleratzenerakundeen laguntza edota egilearendiru-aportaziorik gabe. Horrek, ia era-bat, argitarapen esparrua administra-zio publikoaren eskuetara mugatzendu. Ez dut sakondu nahi bide horretan,baina geure buruei galdetu beharkogenioke, zergatik eman den hutsunehori, benetan eman bada, eta zeinmailataraino, arrazoia gizartearenkezka eta arduren bilakaeran egon

den, edota historioagileok aurkeztendugun eskeintza urri, espezializatu etaastunean aurkitzen den.

Arestian aipatutako bereizketakbaditu beste aurpegi batzuk. Izan ere,unibertsitateetako ikerlariek burututakoazterketa mamitsuak liburutegi etadendetako apaletan hautsez betetzendiren bitartean, historialari ez-profe-sionalek edota amateur hutsek idatzi-tako hainbat lan oso errez saltzen dira.Baina kontua ez da Euskal Herrikoabakarrik, duela gutxi zabaldu den Ma-nu Leguineche kazetariaren Annua-leko sarraskiari buruzko liburua adibi-de ona dugu. Nire asmoa, hala ere, ezda korporatibismoaren defentsa itsuaegitea, historialari profesionalokidatzitako lanen artean makina batkaxkarkeria dugula ondotxo baitakit.

Orain arte esandakoaz gain, bestebi kezka ditut buruan. Bata, gure ogibi-dekook zer garrantzi gutxi ematendiogun liburuen itxura eta salmentaprozesuari. Berriki nire zenbait kideklan bat argitaratu dute Euskal Herrikotrenbideen historiari buruz eta ez zaiebururatu liburuari mapa bakar bateranstea7, bere irakurketa argiagoaegiteaz gain, interesgarriago bilakatuz.Irudiaren aroan bizi garen honetanhonelako faktoreak gehiago zaindubeharko genituzke8. Ondoren kontatu-ko dudana, agian norberaren lanakgutxitan argitaratuta ikustearen ondo-rioa izango da, baina duela urte batzuknire ezagun batek erabat harrituta utzininduen bere azken liburuaren sal-menta kostuen inolako berririk ez zue-la esan zidanean. Adibide gehiago jardaitezke baina ez da hori nire asmoa.

UZTARO, 17 - 1996 78

6 Uztaro-n argitaratutako zenbait kritika adibidez.7. GONZALEZ PORTILLA eta beste, Ferrocarriles y desarrollo. Red y mercados en el País Vasco,

1856-1914, EHU.ren argitarapen zerbitzua, Bilbao 1995.8. ANGUERA, Pere, “Históries gráfiques. Un nou estil de fer história?” Plecs d´história local 63, juny

1996.

Page 79: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

Bigarren kezka, historiakotzatsaltzen den liburu mordoaren kalita-teari dagokiona da. Hots, nola argita-ratzen diren hainbat lan, non ez direninondik inora ikusten edozein lan his-torikok bete behar dituen gutxienezkobaldintzak. Badakit irakurle arruntakorriaren beheko aldean jartzen direnoharrak gorrotatu egiten ditutela eta eznaiz sartuko eztabaida horretan. Bainainongo bibliografiarik gabe edota haugaizki aipatuta zenbat liburu argitara-tzen diren ikusteak samindu egitennau. Gauza bera gertatzen zait TokikoHistoriari buruzko hainbat lanetanazken urteetako libururik ez dela iaaipatzen ikustean eta antzeko zer-bait,Tokiko Historian XX. mendea ape-nas lantzen denean eta polit ikak,hauteskundeek, alderdi politikoek,gerra zibilaren ondorioek, lan gatazkeketa abarrek inongo lekurik ez dute-nean9. Are gehiago, l iburu horiekaldundi edo kutxa baten laguntza errazasko lortu edo/eta salmenta onadutenean.

Honek guztiak, nora garamatza?nolako lan historikoak idatzi diren az-ken urte hauetan gure inguruan azter-tzera. Orokorrean, aurten bertan, EnricUcelay-ek10 Espainiako historiografiariburuz idatzitako hitzak erabilita ez ge-nuke oker handiegirik egingo: gai etametodologiaren aldetik jarraipena, Uni-bertsitateetako ortodoxiaren atxikimen-dua, berrikuntza gutxi, datu enpirikoeigehiegi lotzea, atzerriko gaiei buruzkoia erabateko hutsunea eta historialariprofesionalen aldetik benetako zabal-tze lanik burutu ez izana. Baldintzahauetatik kanpo dauden lanek, gehie-netan aldizkari zientifiko eta Kongre-

suetako akta liburuetan babesten dira,beraien oihartzuna, epe motzera, osotxikia delarik.

2.

Ustez, Lorenzo Espinosaren Elnacimiento de una nación arestianaipatutako erruetatik kanpo aurkitzenda. Egilea aski ezaguna da bai ikerlari,baita zabaltzaile edo dibulgatzailemoduan. Txalaparta argitaletxeakazpiegitura sendoa antolatu du etabere harpidedun sistemari esker lanugari plazaratu ditu, ETAren historiaentziklopedia eta CD-ROM formatoe-tan, besteak beste. Badirudi, beraz,beste bi tomoekin (Orella eta Estevez-enak) Euskal Herriaren historia labur-tua osatzeko idatzitako lan honek oina-rrizko baldintzak beteko lituzkeela,kalitate on eta salmenta hobea eduki-tzeko. Baina ez da horrela gertatzen,nire ustez, behinik-behin.

Liburuaren helburua 1876tik, hots,azken Gerra Karlistaren bukaeratik,1994. urtera arteko Euskal HerrikoHistoria jorratzen da. 321 orrialde 8ataletan ditu, banaketaren arrazoiabatzuetan kronologikoa izanik etabesteetan tematikoa. Epilogoarenostean, bibliografia laburra azaltzenda. Hiru dira, berriro ere nire aburuz,lan honen hutsegitearen arrazoiak:azkarregi idatzitako liburua izatea,Euskal Herriko Historiografiarengabeziak betetzen ez saiatzea eta,batez ere, gure bilakaera historikoarenoso ikuspegi “berezia” eskaintzea.

Azkarregi idatzitako liburuak diot,idazkeran ematen diren aditzen den-

UZTARO, 19 - 1996 79

9. Tokiko Historiari buruzko lanen aipamen luzeagoa, GARAIZAR,I., GRACIA, J. eta VALVERDE,L.,“Historia próxima. Metodologia para una historia viva.” Eusko Ikaskuntzen XII Kongresua” EuskoIkaskuntzak Hezkuntza Sarean, Eusko Ikaskuntza, Donostia, 1995,231-247 orr. Lanaren helburuahurbileko historiak ikasleak Historia hobeto eta errazago ikasteko duen garrantzia azaltzea da.

10. UCELAY DA CAL, E, “Introducción. La Historia en el 95”, Ayer 22, 1996, 11-15 orr.

Page 80: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

bora aldaketa ugariren ondoan, errudexente daudelako. Sabino Aranarenjatorrizko testu bat euskara batuaz es-keintzeaz gain (104. or.), Eusko Ikas-kuntzaren 1931ko Estatuto egitasmoa-ri leporatzen dio Elizarekin harrema-nak Euskal Herriarentzat gordetzea(193. or), justu kontrakoa esatenzuenean11, Astigarrabia kanporatzendu Eusko Jaurlaritzatik 1948an (236.or.) Leandro Carro zenean PCEkoordezkaria12; 1975ean afusilatutakoFRAP-eko hiru kideak GRAPOkoakbihurtzen ditu (261. or.) edo 1992anBarne Sailaren 40.000 milioiak Jaurla-ritzaren aurrekontuaren %25 dela dio,% 10era heltzen ez zenean. Ez dirafalta testuan nahasketarako lekuak,badirudi Eusko Gudarostea eta euskalmiliziak gauza bera direla eta ETA(p-m)-k barik ETA (m)-ak asmatu zuelaKAS Alternatiba. Adibide ugari jardaitezke, baina ez du merezi zerrendaluzatzea. Norbaitek esan lezake txiki-keriak direla, baina ez da ahaztu behar,historialari batentzat zehazta-suna ezdela bertutea, beharrezko zerbait baino.

Euskal Herriko Historiografiarengabeziak estaltzen ez saiatzeak bete-tzen du arrazoien bigarren multzoa.Hain zuzen, oinarrizko bibliografiaaipatzen badu eta azken urteetakoliburu ugari, garbi gelditzen da zein-tzuk diren gure inguruko historiografiakdituen hutsune nabarmenenak. Iparral-derik ez dago, ezta Primo de Rivera-ren diktadurarik (lerro bakar bat ere ezbaitago horiei buruz); Euskal HerriaBilbo eta, batzuetan, Ezkerraldeakosatzen dute. Beste herrialdeak osa-garriak dira eta inoiz ez dute kolokanjartzen eredu orokorra. Euskaldunokeuskaraz egiten dugula ia ia asmatu

beharreko zerbait da, era bereannorbaitek gure hizkuntzan zer edo zeridatzi ote duen, euskal idazleek ezbaitute lekurik lan honetan, besteaskotan gertatzen den bezala. Bidebatez esan dezadan, erdaldunek ereez dutela jaso arreta berezirik. Ikastolahitza ere ez da azaltzen testu osoan.

XX. mendeko Euskal Historiakindustrializazioa, abertzaletasuna, etalangile mugimendua ditu gaitzat. Lerrohauetatik at dauden indar eta gertak-ariek ez dute Lorenzo Espinosaren la-nean lekurik. Ezer gutxi azaltzen digubaserritar eta arrantzaleen bizimoduariburuz, ezta hirietako biztanleei buruz,edo eguneroko bizitzari buruz. Chue-caren salaketa zabalduz, EuskalHerriko gizartearen aberastasun guztiamugimendu politiko hutsera mugatzendu egileak13. Baina, hemen ere ñabar-dura ugari egin daitezke; liburua amai-tu ostean, nekez jakin daiteke II. Erre-publika aurretik Gipuzkoako indarnagusien artean integrista eta errepu-blikazaleak aurkitzen zirela, Nafarroa-ko Ipar-Ekialdean liberal eta errepubli-kazaleek oihartzun nabarmena zutela,Araban Urkijotarrek eta Datoren jarrai-tzaileek kontrolatzen zutela Aldundia,edo Bizkaiko Ekialdean ezkerrekotaldeek ez zutela ia jarraitzalerik urteluzeetan. Ez zaigu aipatu ere egitenErrepublikako urteetako alderdienarteko indar korrelazioa, bertan garbiikusten baita, eremu politikoaren trian-gulazioa, eskubi, ezkerra eta EAJrenartean. Gure egunetara etorriz, azkenurteetan sortutako mugimendu bake-zalaeri buruz ez dago berririk; nahizeta EAJri leporatu Nafarroa aldebatera uztea, hauteskundeetako da-tuak ematerakoan abertzaleen nagusi-

UZTARO, 19 - 1996 80

11. ESTORNES, I. La construcción de una nacionalidad vasca, Eusko Ikaskuntza, Donostia, 1990,586. or.

12. MORAN, G.Los españoles que dejaron de serlo, Planeta, Bartzelona 1982, 237. or..13. CHUECA, ibidem, 67. or.

Page 81: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

goa aipatzen du behin eta berriro, na-gusigo hori Euskal Autonomia Erkide-goan ematen zela (azken hauteskun-deak salbuespena dira) ahaztuz, etaNafarroako datuak erantsiz gero,PSOE eta PP, bakarka edota biaklotuta abertzaleen gainetik kokatudirela une oro. E.a. luzea.

Hutsegite hauek jatorri bikoitzadute: batetik aipatutako bibliografiarengabeziak eta, berehala ikusikodugunez, Lorenzo Espinosak berakdefendatzen duen tesia bera, bere hel-burua ez baita azken 130 urteetakohistoria jorratzea14, ezker abertzalea-ren “ustezko” jatorri historikoakazaltzea eta borroka armatuarenaldeko arrazoiak ematea baino.

Horregatik harrigarria da, adibidez,lehen sozialismoari buruz eskeintzenduen ikuspegia. Izan ere, Langile Mu-gimenduari buruzko kontzeptu klasikoaerabiltzen jarraitzen du, langilegoariburuz hitzegin ordez eta horrela, lasaiasko azaltzen du nola sozialistek “con-taban con la ventaja de un terreno vir-gen en el que prácticamente no ha-bían aparecido todavía los anar-quistas,” (137. or.), ordurakoo Bilbonerrepublikazaleen inguruan eratzen ariziren elkar laguntzarako elkarte edoerresistentzi erakundeak ahaztuz;esan beharrik ez, elizaren inguruansorturiko erakundeei buruzko aipameneza. Lorenzok ahaztu egiten du, gaine-ra, langile asko, grebetan parte hartuarren, botua emateko garaian errepu-blikanoen alde edota eskubiko inda-rren alde agertzen zela. Izan ere, Bal-

maseda edota Barakaldoko barrutieta-ko ordezkariak ez ziren inoiz sozialis-tak izan gerra aurretik. Beraz, meate-gietako langileak, besterik gabe,sozialistekin parekatzea, okerra deladeritzot. Lorenzo, gainera, urrutiragodoa, UGTren Bizkaiko MeategiFederakuntzak 1915 inguruan jasanzuen bazkide-beherakada azaltzekoorduan honela baitio: “La clase obreravasca (...) cosechaba su primera frust-ración...” (141. or.), sozialisten galeraeuskal langilego osoaren galerarekinparekatuz. Are gehiago, edozeinikuspegitatik, baina batez ere ikuspegiabertzaletik, ulertezina da ez aipatzeanola 1919 eta 1923 bitartean Bizkaikosozialistek bat egin zuten eskubi es-painolistarekin, EAJren aurka. Loren-zok, EAJri dion amorruak (ez dagobeste hitzik15) bultzatuta, aldiz, azpi-marratu egiten ditu, burukide jeltzaleeta agintarien arteko loturak (156. or.).

Antzeko zerbait gertatzen da fran-kismo garaian. Badirudi lehen unetiklangileak prest zeudela Frankorenaurka borrokatzeko eta gizarte gatazkaeta grebak uneoro gertatzen zirela. Etaez zen horrela izan, 1970. hamarkadaarte greba gutxi eta arrazoi ekonomi-koiei erantzunez burutu baitziren. Eraberean, bitxia da ikustea Loren-zorenahalegina izkutatzeko 1947 eta 1951-ko greba orokorrak Eusko Jaurlaritzaketa ELA, UGT eta CNT-k, ohizko sindi-katuek, deitu zituztela, nahiz eta langi-leen haserrean oinarritu. Bide berdine-tik, ez da ulertzen zein aipamen gutxidagoen Elizaren paperari buruz urtehorietan, Frankopeko langile mugi-

UZTARO, 19 - 1996 81

14. Horretarako idatzita dauka beste lan bat Fernando Garcia de Cortazarrekin batera, Historia delPaís Vasco, Txertoa, Donostia, 1996 (3. argitalpena). Interesgarria da ikustea zer nolako kontraesanakematen diren bi liburuen artean.

15. EAJren kontrako erasoak alde desberdinetatik bideratzen dira. Adibide bat jartzearren, SabinoAranaren garaian “sensibilidad religiosa y espiritual” zena, Jose Antonio Agirrerekin “nacional-clericalismo” bilakatu zen, ahaztuz Agirre lehendakaria izan zela EAJren izaera demokrata-kristauagehien bultzatu zutenetakoa.

Page 82: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

mendu berria militante kristau etaelizaren egoitzen inguruan antolatu ze-la kontutan izan da. Gauza bera esandaiteke beste maila batzuetan, ETArenzabalkundea, euskal kultura-ren gara-pena edota auzo elkarteen agerpena,adibidez, ezin baitira ulertu zenbaitelizgizonek emandako laguntzarikgabe.

Industrializazioari buruzko aipame-nak dira liburuaren zatirik nabarmene-nak, bertan ondo azaltzen baita zeinbaldintzatan eta zein ondoriorekin bu-rutu zen herrialde ezberdinetan: langi-leen sufrimentua, bizitza baldintzenokertzea lehen unean, kalte ekologi-koak, e.a. Baita azken urteotan nolaari den burutzen garai horren amaiera,Euskal Herriko iharduerak zein bidehartuko duen ez dakigularik. Azterketa,agian zorrotzegia da enpresarioakaipatzeko orduan, inongo meriturik ezonartzeaz gain, erru guztien arduradunbihurtzen ditu eta. Gogoratu beharkogenuke beste lurralde batzuetanburgesiak ez zuela inongo ahaleginikegin industria sortzeko eta bereirabaziak burtsan edota Herri-Zorraninbertitu zituela. Industrializazioak gaureguneko Euskal Herria sortu duenean,“que no añadió un milímetro defelicidad a nuestra Historia” esateagehiegi izan liteke; are gehiago, bestelan batean egile berberak zera baiez-tatzen duenean: “A pesar de un ciertonúmero de aspectos poco positivos yde algunas fases de titubeo histórico,es indudable que el siglo XIX que aca-bamos de ver, merece una considera-ción general favorable”16.

Liburua irakurri ondoren, gehienkezkatu nauena, berriz, zera da, gurebilakaera historikoari buruz azaltzenduen ikuspegia. Hitz gutxitan laburtu

daiteke: 1876. urtean karlistek jasota-ko porrotaren ondoren, hegoaldekoeuskaldunak espainiar estatuko hiritararrunt bilakatu ziren “en las mismascondiciones en que sus hermanos delnorte ya lo eran del francés, desde1789” (7. or.). Garai beretsuan indus-tria garapen indartsua hasi zen Biz-kaiko Ezkerraldean. Bi egoera hauenaurrean Sabino Aranak abertzaletasu-na proposatzen du Euskal Herriarenizaera babesteko irtenbidetzat. Arana-ren abertzaletasuna elizkoia etaindependentista zen, baina azken ele-mentu hau zen bere pentsamenduarenmuina. Are gehiago, langileen egoerazela, gizarte kezka eta borroka arma-tuaren aldeko apustua bere testuetansoma daitezke. Azken hau alde baterautzita indar nahiko bildu arte (84. or.).

Sabino hil ondoren eta, batez ere,Luis Arana kanporatu ostean, EAJekoburuzagiek, Ramon Sotaren agindue-tara eta euskal burgesiaren interesakdefendatzeko, independentismoa albo-ratu eta autonomismoaren bidea jorra-tu zuten, gaur egun arte, Estatu espai-niarraren kolaboratzaile bilakatuz.Bilakaera honen aurrean, ordea, alder-diko oinarriek jakin izan zuten Sabino-ren mezua gordetzen eta garatzen,bere alderik i lunenak zokoratuz,maketoen aurkako iritziak, besteakbeste, gizarte arazoen aurrean gerozeta gehiago bereganatuz ezkerrekomezua, Aberri aldizkaria, Elias Gallas-tegi eta Jagi-Jagi taldea izan zirenjoera horren lekuko.

Frankoren garaian kezka horiekETAn gorpuztu ziren, Aranaren mezuindependentista sozialismo iraultzai-learekin eta borroka armatuaren alde-ko apostu gogorrarekin bat eginez.ETA ez zen sortu Francoren aurka, Es-

UZTARO, 19 - 1996 82

16. GARCIA DE CORTAZAR,F.- LORENZO ESPINOSA, J.M., ibidem. 167. or.

Page 83: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

painiaren aurka baino eta, beraz, uler-garria da bere borrokak oraindik jarrai-tzea. Azken finean, diktadorearenheriotzaren ostean, Espinosaren hitze-tan “las condiciones de fondo y larelación de dependencia política con elEstado siguieron siendo sustancial-mente las mismas que existían desde1876 (252. or.) eta “el Estatuto no hamodificado un milímetro la situación dedependencia política, ni ha servidopara autogestionar la crisis social yeconómica desde las institucionesvascas.” (290. or.).

Tesi honek adar asko ditu eta luzejoko luke guztiak jarraitzeak. Hortazpare bat baino ez ditu ukituko: EAJrenautonomismoa eta ETAren papera az-ken urteetan. Lorenzo Espinosak go-gor eta behin eta berriro salatzen duliburuan EAJren traizioa autonomiarenbidea aukeratzean, hori Aranarenpentsamenduari uko egitea zela azal-duz, Kizkitza eta Sotaren erantzuki-zuna azpimarratuz. Aldaketaren uneerabakiorra 1915. urtea izango zen,Luis Arana kanporatu zutenean EAJtik.Egia da une horretatik aurrera EAJkapostu garbia egin zuela autonomis-moaren alde, baina Aranaren kanpora-ketaren arrazoia zein izan zen gogora-tu behar da: honek Bizkaiko Goberna-dore Zibilarekin egindako hitzarmena,zinegotzi jeltzale baten ordez kontser-badore monarki-koa izendatzeko. Lo-renzo Espinosari, dirudienez, honelakoñabardurak azaltzea ahaztu egin zaio.Bestetik garaiko indar politikoen korre-lazioa ikusirik, abertzaletasunareneragina oso txikia izanik Bizkaitikkanpo 1918an, ulergarria da bide horiaukera-tzea, beste indar euskaltzaleakbatuz bere inguruan. Are gehiago,

Kanpion-ek, Kizkitzak edota berandua-go Aitzol edota Lizardik bultzatutakoBerpizkun-dea “kulturalistatzat” har-tzeak, garbi adierazten du Lorenzoren-tzat euskal kulturak duen garrantzieskasa.

Ez naiz hasiko Comunión Naciona-lista Vasca eta PNVren arteko zatike-tari buruz ematen dituen arrazoiakazaltzen17, baina banaketa hori “reflejoa su vez de dos grandes sectoressociales vascos” (152. or.) eta Aberritaldean korronte antikapitalista batireki zela esatea, Gallastegi bera lante-gi bateko gerentea zenean18, gehie-gitxo esatea delakoan nago.

Askoz ere kezkagarriagoa iruditzenzait ETA eta bere inguruari buruzesandakoak. EAJren kasuan denakritika denean, ETAren kasuan ezbaita inondik inora ikusten. Loturazuzena azaltzen da Aberri, Jagi-Jagieta ETAko sortzaileen artean eta haueketa gaur eguneko ETAren artean, inon-go etenik nabarmendu gabe. Bestetik,testuan azpimarratzen da, mugimenduberrian, independen-tismo eta definitugabeko sozialismo iraultzailearekinbatera (ahaztuz denbora luzez azkenhau marxista-leninista gisa ulertzenzela), oinarrizko ezaugarria borrokaarmatua dela: “Desde 1959 se inicianlos primeros sabotajes con explosivos(...)son más de 35 años de escaladamilitar permanente” (252. or.). Erahorretan Espinosak alboratu egiten duETAren sorreran EAJren politikarekindesados-tasuna zegoela, eta ez ezke-rreko ideologia bat19, eta benetakoborroka armatua 1970ko hamarkadanhasi zela. Borroka armatuarekiko lilurana-barmentzen da testuan, inor gutxik

UZTARO, 19 - 1996 83

17. Ikus MEES, L., Nacionalismo vasco, movimiento obrero y cuestión social (903-1923), SabinoArana kultur elkargoa, Bilbo 1992, 308-338.

18. ERRASTI, I., “Luces y sombras sobre Eli Gallastegi (1)”, Muga 84, 1993, 80-87 orr.19. TXILLARDEGI, Euskal Herria helburu, Txalaparta, Tafalla 1994, 186-187. orr.

Page 84: A U R K I B I D E A El nacimiento de una naciónirati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/dbh/... · peneko informatiboak aurkitzen dira nagusiki laginean. Luzeena Katalu-niako

onartuko l i tuzkeen baieztapenakeginez: “La Organización realizó en losaños posteriores a 1975 sus mejoresapuestas por la libertad” (308. or.).Antzeko zerbait gertatzen da hildakoenordez, “bajas” hitza erabiltzen duenean,edota ETA (p-m)ren azken atentatuak“atentados esperpento” eta “víctimastotalmente contraproducentes comolos viajeros y turistas de Madrid” (289or.) moduan azaltzen diren bitartean,“Hipercor provocó un importantenúmero de víctimas civiles debido a nohaberse desalojado el recinto” (280.or.) baieztatzen denean.

Izan ere, historian objetibotasunaaurkitzea zaila izan arren, badirudiazken atalean Lorenzo gertatutakoa-ren azalpenera baino gehiago saiake-rara hurbildu dela, bere nahiak erreali-tatearekin nahastuz. Hori oso ageriangeratzen da amaierako orrialdeetan,euskal gizartean azken berrogeiurteetako aldaketa guztiak alde baterautzita, zera baieztatzen duenean : “ Siel PNV se hubiera empleado en ladirección correcta, es decir indepen-dentista (...) es muy probable quehubiera podido contener en sus límitespolíticos cualquier intento de luchaarmada.” (304. or.) edota : “Si el PNVhubiera utilizado su caudal social enuna práctica de reclamación indepen-dentista, sin maniobras (...) es muyposible que se hubiera convertido enel partido de todos los nacionalistassin excepción.” (307. or.). Horrela,espainiar historialari eta politologoaskorekin bat eginez, muturrak

elkartuz, Lorenzorentzat EAJ etaETAren artean dagoen ezberdintasunbakarra zera litzateke, EAJk uko egindiola independentismoari, nahiz etahori izan bere jatorrizko helburua.

Azken orrialdeek ezinegona sortzendute, benetako koxkari aurre egitendiotelako: Borroka armatuaren jarrai-pena ETA sortu eta berrogei urte pasa-tu direnean. Ezinegona bertan eskein-tzen den azalpenarekin ez nagoelakoados; hots, euskaldunen kopuru ga-rrantzitsuak sinesten duela bere herriaokupatuta dagoela eta borroka arma-tua dela egoera horri aurre egitekodagoen modu bakarrarekin. Baina,baita inork ez dakigulako adieraztennola heldu diren ondorio horretara eta,are okerrago, ez dugulako asmatzenkate hori nola eten eta arazoariirtenbidea ematen.

Liburuaren azterketa zorrotza egindudala irudituko zaio norbaiti, berakerabilitako haria jarraitu besterik ez dutegin, ordea. Azken urteetan, hurbilekoinguru akademikoetan nagusi denhistoriografiaren aurrean, beharrezkoada Euskal Herria eta euskaldunonberezko nortasuna nabarmendu etaazalduko duen historia lantzea. Bainaez Lorenzo Espinosak aukeratu duenbidetik, arriskutsua baita jarraipenirudia bultzatzea hausturaz betetakohistorian20, are gehiago, abertzaleta-sunaren historiari, nire ustez ez duenlotura bat bilatzeko eta bere alderikilunenak goraipatu eta justifikatzekobada.

Mikel Aizpuru

UZTARO, 19 - 1996 84

20. LLOBERA, J.R., “Memòria collectiva, memòria històrica í identitat nacional.”, Plecs d´històrialocal 64, 1996, 39. or.