miniaturazkostatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/12/26/...gainera, saguzarrak ere...

8
2017ko abenduaren 22a, Ostirala Lujanbio, bigarrenez txapeldun Egun zirraragarria bizi izan zen joan zen igandean BEC-en. Saio handiaren ondoren, finalistek euren inpresio eta sentsa- zioak plazaratzeko tartea izan zuten. 2. ORRIA TRADIZIOAK Iruñeko Beleniste n Elkarteak egindako eszenetako bat. UNAI BEROIZ MINIATURAZKO BIDAIA HANDI BAT Belenen erakusketa Ia 120 belenistek euren artelanak erakutsiko dituzte Iruñean. Belenetan, hurbileko zein urruneko paisaiak agertuko zaizkigu. 4 ETA 5. ORRIAK PERTSONAIA GABRIEL ARESTI, LEHENENGOZ KOMIKI FORMATUAN 8. ORRIA NAFARROAN BARRENA PIRINIOAK, MILAKA HEGAZTIREN BIZILEKU 6. ORRIALDEA Zenbakia: 466

Upload: others

Post on 31-Dec-2019

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: MINIATURAZKOstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/12/26/...Gainera, saguzarrak ere azter-tuko dira. Badakigu ale aunitzek Pirinioak ere zeharkatzen dituz-tela uda akaberan,

2017ko abenduaren 22a, Ostirala

Lujanbio, bigarrenez txapeldunEgun zirraragarria bizi izan zen joan zen igandean BEC-en. Saio handiaren ondoren, finalistek euren inpresio eta sentsa-zioak plazaratzeko tartea izan zuten. 2. ORRIA

TRADIZIOAK

Iruñeko Beleniste n Elkarteak egindako eszenetako bat. UNAI BEROIZ

MINIATURAZKO

BIDAIA HANDI BATBelenen erakusketa Ia 120 belenistek euren artelanak erakutsiko dituzte Iruñean. Belenetan, hurbileko zein urruneko paisaiak agertuko zaizkigu. 4 ETA 5. ORRIAK

PERTSONAIA

GABRIEL ARESTI, LEHENENGOZ KOMIKI FORMATUAN

8. ORRIA

NAFARROAN BARRENA

PIRINIOAK, MILAKA HEGAZTIREN BIZILEKU

6. ORRIALDEA

Zenbakia: 466

Page 2: MINIATURAZKOstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/12/26/...Gainera, saguzarrak ere azter-tuko dira. Badakigu ale aunitzek Pirinioak ere zeharkatzen dituz-tela uda akaberan,

22017ko abenduaren 22a, Ostirala

KULTURA Bertsolaritza

NAHASTE-BORRASTE

LITERATURA

Harkaitz Cano idazleak eta Aitziber Alonso marrazkilariak gidatuko dute “Biko Teka 2018” ikastaroa

Partehartzea ere hala beharko du izan, binaka-koa. Liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu, marraztu eta argitaratu daitekeen landuko da lau egun eta erdiko tailer trinko honetan. Zein da liburu ilustratu baten abia-puntua? Nola eraikitzen da pertsonaia bat iru-diz eta nola hitzez? Nola sekuentziatzen da isto-rio bat? Nola atera dakioke ahalik eta etekinik gehien irudizko lengoaiari, hitzek diotena lite-ralki ilustratu beharrean istorioari dimentsio

berri bat emateko? Nola argitaratu liburu ilus-tratu bat? Nola funtzionatzen du album ilustra-tuen edizioaren munduak gurean?

Biko Teka tailerrean izena ematen dutenek gal-dera hauen erantzunak jasoko dituzte. Idazleak eta ilustratzaileak bikoteka jarriko dituzte eta modu praktikoan nork bere lanera bideratuta-ko erabakiak hartzen laguntzea da helburua. Aitziber Alonsok eta Harkaitz Canok gidatuko dute tailerra.

Liburu grafikoak argitaratzen dituzten Unai Pascual (Denonartean) eta Pello Elzaburu (Pamiela) editoreak ere gonbidatu dituzte, euskal album ilustratuen edizioa bertatik ber-tara ezagutzeko.

MODA

Miren Arzalluz izango da Pariseko Moda Museoaren zuzendari berria Miren Arzalluz historialari eta komisario bilbo-tarrak zuzenduko Pariseko Moda Museoa urta-rriletik aurrera, Pariseko Udalak jakitera eman duenez. Xabier Arzalluz EAJko presidente ohia-ren alaba zazpi urtez izan da Cristobal Balencia-ga Fundazioko erakusketa eta bildumaren ardu-raduna. Egun Etxepare Institutuko zuzendaria da, baina kargu hori utziko du, Parisera joateko. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Etxepare Institutuan egindako lana eskertu du, eta erron-ka profesional berrian “zorterik onena” opa dio.

GOGORATZEKO BERTSO

FINAL HANDIABEC-eko finalaren ondorengoa Maialen Lujanbiok txapela jantzi ondo-ren, zortzi bertsolariek saioaz hausnartzeko tartea izan zuten

Lujanbio, txapela eskuan duela, BEC-en bildu ziren ia 15.000 bertsozaleak agurtzen. JAVIER ZORRILLA

Diario de Noticias

Txapelketako finalaren ondo-rengo agerraldian, neke aurpe-giarekin agertu ziren zortzi

bertsolariak, goiz eta arratsaldeko saio luzearen tentsioak eraginda. Hala ere, denak bat etorri ziren final ederra izan zela aipatzeko orduan. Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakaria ere bat zetorren: “Asko gozatu dugu bertsozaleok, maila bikaina egon da eta nik azpi-marratuko nuke denek utzi digute-la lan aipagarriren bat”. Maialen Lujanbio txapeldunaren arabera, “saioa oso-osorik maila onekoa joan da, jendea lehertu egin da ariketa batean bai, hurrengoan ere bai”.

Jendearen erantzuna ere eskertu zuten bertsolariek: “Plaza izugarria

da, jendea bero egon da”, azpima-rratu zuen Lujanbiok. Mendiluze bigarren sailkatuak gaineratu zue-nez, “publikoa inoiz baino gozoago egon da, txukun eta arretatsu”. Zort-zi finalisten arteko “giro ederra” ere

nabarmendu zuen andoaindarrak, “gurean zentratzeko baldintza guz-tiak izan ditugu”.

“Eguna gozatu dut, noski, eta pozik nago, baina neurrian;gu lane-ra etorri gara, despisterik txikie-

nean irrist egiteko arriskua dago eta”, azaldu zuen irabazleak. “Hone-lako plaza berezi batean, ateraldi bakoitzean zure onena eman nahi izaten duzu”.

Txapelak “emozioa eta poztasu-

FINALISTEN IRITZIAK

3 Elortza eta Arzalluz, sentsazio

gazi-gozoa: Hain zuzen ere,

“gozatu baino sufritu” egin zuela

adierazi zuen Elortzak, baina,

hala ere, “plazerra” izan zela fina-

lean kantatzea. Amets Arzallus

ere ez zen bete-betean aritu,

saioaren ondoren onartu zuenez:

“Sentsazio gazi-gozoa dut, arike-

ta batzuetan ez naiz iritsi neure

buruari eskatzen diodan horreta-

ra”. Inguruko kantulagun eta

giroagatik, aldiz, “sentsazio ona”

duela aipatu zuen.

3 Hobetzeko tartea: Aitor Sarriegik

esan zuen barrutik “gora-behe-

ratsu” sumatu zuela bere burua.

Beñat Gaztelumendik ere hobe-

tzeko tartea duela esan zuen,

atzoko zazpigarren postua ikusi-

ta: “Ez da nire egunik onena izan,

baina gaztea naiz, badut ikasteko

denbora, pozik nago”.

na” ekarri dizkiola ere esan zuen Lujanbiok. “Nekatuta nago, baina betetasun batetik ikusten dut guz-tia, lan gogor baten emaitza da hau”.

Bestetik, Aitor Mendiluzek adie-razi zuen “oso mimatuta” sentitu zela, publikoaren babesagatik eta bertsolarien arteko giroagatik. Sus-trai Colinak, bere aldetik, “sentsa-zio aski gozoa” zuela azaldu zuen eta, nagusiki, bi poz handi zituela: Batetik, 2013ko edizioko finalean eman ez zuen maila erakutsi zue-lako atzo, “orain dela lau urte, fina-lean egon ez nin-tzela sentitu nuen”. Bestetik, “Igor Elortza handiarekin txapelketako azken ofizioa egin zuena izango naiz ni” zuen bigarren poza, durangarrak erretiroa har-tuko duela gogoan.

Page 3: MINIATURAZKOstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/12/26/...Gainera, saguzarrak ere azter-tuko dira. Badakigu ale aunitzek Pirinioak ere zeharkatzen dituz-tela uda akaberan,

2017ko abenduaren 22a, Ostirala 3

IKASTETXEAK Hezkuntza

KALITATEA ETA

BIKAINTASUNAREN SARIAKHezkuntza Astelehenean, hobekuntza, parte-hartzea eta konpromisoa zeinu nagusitzat dituzten Nafarroako hezkuntza zentroak saritu zituen Nafarroako Gobernuak

Hezkuntza sariak jaso zituzten ikastetxeetako ordezkariak, Nafarroako Jauregian. . PATXI CASCANTE

Diario de Noticias

Hezkuntzako kontseilari María Solanak, Kalitatearekiko Kon-promisoa, Kalitatezko Zentroa

eta Zentro Bikaina sariak eman zizkien, astelehenean, Nafarroako Foru Komunitateko zenbait hezkunt-za-zentro publikori, Nafarroako Jau-regiko Tronu Aretoan egin zen ekital-dian.

Kalitatea hobetzen aurrera egin duten 14 zentro publikoren lana sari-tu zen. Sariak hiru kategoriatan bana-tu ziren, eta hezkuntza-zentro hauek saritu ziren:

Kalitatearekiko Konpromisoa saria honako hauek jaso zuten: Ablitaseko

NABARMENA

3 Sarea zabaltzen: Une honetan,

hezkuntza-zentro publikoen

% 53k parte hartzen du kalita-

te-sareetan. Dauden 17 kalitate-

sareak 125 zentrok osatzen

dituzte. Horietatik 21ek “Kalita-

tearekiko Konpromisoa” zigilua

eskuratu dute, 11 “Kalitatezko

Zentro” gisa daude izendatuta,

eta 33 hezkuntza-zentro publi-

kok sari gorena eskuratu dute

(”Zentro Bikaina”, alegia). Gaine-

ra, 76 hezkuntza-zentro publi-

kok beren zerbitzu-zorroak

onartu dituzte.

CPEIP San Babil, CPEIP Pitillas, Aza-grako CPEIP Francisco Arbeloa, Tuterako Hizkuntza Eskola Ofiziala, Erronkariko Julian Gayarre HLHIP-Roncal DBHI-Erronkari eta Etxarri Aranazko San Donato HLHIP. Kali-tatezko Zentroa saria honako hauek jaso zuten: Lodosako CPEIP Ángel Martínez Baigorri, Tuterako CPEIP Huertas Mayores eta Doneztebeko San Miguel HLHIP. Eta Zentro Bikai-na saria honako hauek jaso zuten: CPEIP Beriain, Leringo CPEIP Doña Blanca de Navarra, Zizur Nagusiko Erreniega HLHIP, Corellako IES Alhama eta Iruñeko IES Julio Caro Baroja.

María Solana kontseilaria pozik

agertu zen “ekitaldiaren buru izatea-gatik, non hezkuntza, gizartea eral-datzeko funtsezko zutabeetako bat, kalitateagatik eta bikaintasunagatik nabarmentzen baita”, eta eskerrak eman zizkien “zentroetan etenga-beko hobekuntza, parte-hartzea, konpromisoa eta kudeaketa erraz-ten duten baliabideen garapena bultzatzeko eta ikasgelan ikasteko modu berriak sustatzeko lan egiten duten guztiei”.

Hezkuntza Departamentuak, Eba-luazio eta Kalitate Atalaren bitartez, proiektu hori zuzentzen du kudea-keta-sistema propio batekin, zeina SGCC 2013 Arauan jasotzen baita. Bere hitzaldian, María Solana

kontseilariak gogorarazi zuen Eba-luazio eta Kalitate Atalak IKT tres-na berriak sortzea bultzatu duela legealdi honetan, zentroen kudea-keta errazteko eta haiek emaitza hobeak lor ditzaten laguntzeko.

KADINET sarea Duela urte batzuk, zenbait hezkun-

tza-zentrotako zuzendariek Nafa-rroako irakaskuntzaren kalitatea hobetuko zuten kudeaketa-sistema batzuk bultzatzearen alde egin zuten; orduz geroztik, Nafarroako zonalde, eskolaratze-maila eta hizkuntza-ere-du guztietako gero eta hezkuntza-zentro gehiagok egiten dute bat KADINET sarearekin. ■

Page 4: MINIATURAZKOstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/12/26/...Gainera, saguzarrak ere azter-tuko dira. Badakigu ale aunitzek Pirinioak ere zeharkatzen dituz-tela uda akaberan,

42017ko abenduaren 22a, Ostirala

GAUR EGUN Tradizioak

BELENAK, MINIATURAZKO BIDAIA HANDI BATErakusketa urtarrilan Venezia, Tunez, Erroma edota ipar Europako lurraldeak, Iruñeko Bele-nisten Elkarteak sortzen dituzten artelanak hamaika lekutara eramaten gaituzte

Iruñeko Belenisten Elkarteak sortutako eszenatokietako bat, xehetasunez jositakoa. UNAI BEROIZ

Laura Garde

Uztartutako ideiak eta lehengai egokiak. Hauexek dira Iruñeko Belenisten Elkartekoek beha-

rrezkotzat jotzen dituzten bi elemen-tuak, euren sorkuntza lanerako. Erai-kiko dituzten belenak datorren urta-rrilaren 7an ikusi ahal izanen dira Baluarten. Horietako batzuk inguru hurbileko paisaian oinarrituko diren arren, izanen dira urrunago joko duenik ere, hala nola Venezia, Tunez edo Erromako paisaiak islatuz. Poliespan edo polietilenoz egiten dira, pisu gutxiko materiala delako. “Ideia oinarrizkoa da. Horren gain

Artisautza lanak bat

egiten du teknologia

berriekin, mugimendua

ahalbidetuz

egiten dira ondorengo zirriborroak”, azaltzen du José María Redín elkar-teko komunikazio eta argitalpenen arduradunak. “Ondoren, lana osat-zean datza, eraikinak eta paisaiak eraiki eta panpinak kokatu”.

Belen gehienak bost edo sei pertso-nen artean egiten dira, eta horietako bakoitzak lan mota zehatz bat har-tzen du bere ardurapean. “Badira bereizita lan egitea nahiago duten taldeak, hau da, bakoitzak ardura bana hartu eta gero pieza guztiak elkartzen dituztenak. Beste batzuk, ordea, pieza bakoitza denen artean lantzea nahiago izaten dute”, azaltzen du Redínek. Xehetasunak

taldeko ordezkari nagusiaren gain egoten dira, baina eraikuntza proze-sua askoz ere lehenago hasten dira. “Lehenengo lana piezak moztea iza-ten da. Ondoren, kuter batekin zizelkatzen dira, ahal bezain zeha-tzen. Hurrengo urratsa, pieza estaltzen duen masa berezi bat jar-tzea da, eta azkenik, pieza margo-tzea”. Adierazten duen bezala, garrantzitsua da pintura urarekin soilik nahastea, izan ere, disolbatzai-leak poliespana jan egiten du.

Ur botilak edo plastikozko koila-ratxoak eraikuntza materilean bila-katzen dira han eta hemen, panpina gehienak Madril eta Bartzelonatik

iristen diren bitartean, besteak bes-te. “Batzuk hala diren arren, gure belenetako panpina gehienak ez dira guk sortutakoak. Lan hori artisauek egiten dute”, adierazten du bozera-maileak. Halaber, panpina klasikoek euren lekua daukate sorkuntza lan hauetan. “Panpina murtziarrak deri-tzogunak belenetako protagonistak dira. Pieza bakar batez egindakoak dira. Merkeenak ziren, bere garaian gure aiton-amonen etxean topatzen genituenen berdinak”. Pieza horiekin batera, artelanetan integratutako mugimendu sentsoreak topatzen ditugu, Arpeako kobazuloa bizibe-rritzen duen batean, adibidez.

Iruñeko Belenisten

Elkarteak 118 bazkide

biltzen ditu bere baitan

gaur egun

Page 5: MINIATURAZKOstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/12/26/...Gainera, saguzarrak ere azter-tuko dira. Badakigu ale aunitzek Pirinioak ere zeharkatzen dituz-tela uda akaberan,

2017ko abenduaren 22a, Ostirala5

Publikoa, eszena bat begiratzen. U. BEROIZ Neska txiki honi zerbaitek atentzioa deitu dio. U. BEROIZ

Heldu zein txikientzat erakargarria suertatzen da erakusketa. U. BEROIZ Aita-semea, erakusketaz gozatzen. IBAN AGUINAGA

Txikienak ere bertaratzen dira. U. BEROIZ Gizon bat, Hiru Erregeen eszena errealista begiratzen.

Page 6: MINIATURAZKOstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/12/26/...Gainera, saguzarrak ere azter-tuko dira. Badakigu ale aunitzek Pirinioak ere zeharkatzen dituz-tela uda akaberan,

62017ko abenduaren 22a, Ostirala

NAFARROAN BARRENA Lindux (Auritz)

Uda hazkuntza-tokietan eman ondoren, milaka hegaztik zeharkatzen dituzte Pirinioak Ibe-riar Penintsularen hegoalderantz eta Afrikarantz zeharkatzen dituz-te. Migrazioei buruzko azterketak datu baliosak ematen dizkigu espezie bakoitzaren populazioez, haien ekosistemez eta klima-alda-ketez. Planeta berotzen ari denez, hegazti-fluxuak aldatzen ari dira.

Uztailetik azarora, hegazti olde handi-handia igarotzen denez eta, Mendebaldeko Pirinioen ezauga-rri orografikoen ondorioz, inguru

Lindus 2, mugaz gaindiko lankidetza proiektuamenditsu hau leku ezin hobea da Europako hegazti harraparien eta beste hegazti planeatzaile batzuen metaketarik handienetakoak ikus-teko. Horregatik, mendiz bi aldee-tako ornitologoek hiru hamarka-da baino gehiago daramatzate migrazioak aztertzen.

Lindus proiektuaren bidez (POC-TEFA 2007-2013), hegaztiak ikusi, datuak bildu, migrazioak aztertu eta hori guztia jende artean zabaltzeko programa bat garatu zen Nafarroa eta Akitania artean. Orain, Aragoiko bazkide bat sar-

tu izanari esker, Lindus-2k leku gehiago izanen ditu hegaztiak ikusteko. Horrela, orain, Organbi-dexkako (Zuberoa) eta Lindusko (Nafarroa) lepoez gain, Aragoiko Portalet eta Somport mendatee-tan egiten dira behaketak.

Gainera, saguzarrak ere azter-tuko dira. Badakigu ale aunitzek Pirinioak ere zeharkatzen dituz-tela uda akaberan, Europako erdialdetik eta iparraldetik dato-zela. Haietako batzuk Nafarroan gelditzen dira negu pasa. Saguza-rrak monitorizatze aldera, kame-ra termiko bat eta ultrasoinuen detektagailuak erabiltzen dira, ugaztun horiek non barna eta noiz igarotzen diren jakiteko.

PIRINIOETAKO

HEGAZTIAK

ZENBATZENKooperazioa ‘Lindus 2’ ize-neko proiektuaren esku-tik, aurten 650.000 hegazti baino gehiago zenbatu dira Piriniar eremuan, horietako asko Linduxen

Organbidexka eremuan biltzen dira behatzaileetako asko. MAELLE

Diario de Noticias

Ibañetako eta Linduxko mendile-poak Luzaideko ibarraren hon-doan daude (hegoaldeko mutu-

rra) eta ibar horietan iparraldetik hegoaldera doazen hegazti migra-tzaileen joanak hartzen dituzte. Itsa-soaren mailaren gaineko 1.000 eta 1.200 m bitarteko altuerak daude bertan. Mendebaletik 1.330 metro inguruko gailurrak dituzte eta ekial-dean 1.500 metro ingurukoak; horregatik, pasabide bikainak dira mendiak saihesteko. Inguruabar horiek eta bere geografia-kokapen estrategikoak dakarte puntu hobe-renetakoa izatea mendebaldeko Europan migrazio aktiboan ari diren hegaztiei behatzeko.

Ibañetatik Linduxera (hori da behatzeko puntu onena) 3 km ingu-ruko pista asfaltatuta dago, paga-dietan barna doana. Aurten, zikoi-na beltz eta zurien errekorra, eta sorbeltz arrunten pasa ona izan dira

ardatz Lindus 2 proiektuko behake-ta kanpainan.

Uztailaren 15etik azaroaren 15era, behatzaileek 659.113 hegazti ikusi dituzte Organbidexkako lepoan, Lindus mendian, eta Aragoiko Som-port eta Portalet mendateetan, men-debaldeko Pirinioetako bideko hegaztien eztei ondoko migrazioa aztertzeko bigarren kanpainan. Eki-mena Lindus 2 izeneko mugaz gain-diko lankidetza proiektuaren bidez gauzatu da.

Lindus mendiko behaketa gunean (Banka-Auritz), guztira 91 espezie-tako 327.949 hegazti zenbatu dira. Guztien artetik, pagausoa (Colum-ba palumbus) eta txoloma (Colum-ba oenas) izan dira espezierik uga-riena migrazio pasan, 209.929 ale-rekin.

Gero, espezierik ugariena kurrilo arrunta edo lertsuna (Grus grus) izan da, 66.367 alerekin, eta ondo-tik, sorbeltz arrunta (Apus apus), 10.038 hegaztirekin. ■

Hegaztiak behatzen, Linduxen. P. CARBALLO

Arrano bat, ikusi daitekeen hegazti ederrenetakoa. MAELLE

AURITZ

Page 7: MINIATURAZKOstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/12/26/...Gainera, saguzarrak ere azter-tuko dira. Badakigu ale aunitzek Pirinioak ere zeharkatzen dituz-tela uda akaberan,

2017ko abenduaren 22a, Ostirala 7

KLASK!

ZUHAITZ ERRALDOIA MOREA MERKATA-RITZA GUNEAN. Kaleak zein merkataritza zentroak

apaingarriz betetzen dira Eguberria hurbiltzearekin bat.

Hala, La Morean, haur zein helduen atentzioa eta zirrara

erakarri zuen zuhaitz eder hau jarri dute egun hauetarako.

Irudian, zuhaitza guraso eta haurrez inguratuta agertzen

zaigu, apaingarriz betetzen ari direnean eta argiak piztu

aurretik. J.AVIER BERGASA

LESAKAKO APEZPIKUTXOA. San Nikolaseko “apezpikutxoaren” tra-

dizioak bizi-bizirik dirau Lesakan. Ia desagertua zegoen arren, herritarrek

2001ean berreskuratu zuten Erdi Aroko tradizioa. Ekitaldia Eguberri eguna bai-

no lehen ospatu ohi da, eta bestak ailegatzen ari direla iragartzeko ospatzen

dira. RAFAEL ENETETREAGALES

BARIKO SAN NIKOLAS OSPATZEN, BURGIN. Bariseko San Nikolaseko ospakizun egu-

naren harira, Burgiko (Erronkari) haur talde bat mozo-

rrotuta abiatu zen eskean etxez-etxe, irudian ikusi dai-

tekeen bezala. Herrialde askotan, abenduaren 6ko

egunarekin, San Nikolas de Bari eguna ospatzen da,

batzuetan Errege Magoen eguna bezala edo Befana

bezala, Italian kasu. Edozein kasutan, ospakizunak

protagonista berberak izaten ditu leku guztietan: hau-

rrak. LA KUKULA

LEHENENGO ELURTEAK NAFARROAN.Elurrari kosta egin zaio

iristea aurten, baina agertu denetik, Nafarroako iparraldean batez ere, une

gozagarri andana eskaini dizkie txikienei. Kalera atera eta ulurrarekin jolas-

tea besterik ez zegoen horretarako. Helduei deserotosaunak dakarkien

arren, haurrak ez dira dibertitzeaz ahazten... N. MAZKIARAN

SAN ANDRES OSPATU ZUTEN EGAN, TXOKOLATADA ETA GUZTI. Egako hiriak San Andres patroia ospatu zuten azaroaren 31n,

urtero egin ohi duten bezalaxe. Aktibitate andana izan zituzten egun osoan

zehar. Hotzari aurre egiteko, gainera, ez zen txokolatada eder eta gozo bat fal-

tatu. RUBÉN USÚA

Page 8: MINIATURAZKOstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/12/26/...Gainera, saguzarrak ere azter-tuko dira. Badakigu ale aunitzek Pirinioak ere zeharkatzen dituz-tela uda akaberan,

82017ko abenduaren 22a, Ostirala

IDATZI GAITZAZU...

HARREMANA

Zuen argazki, iradokizun edo albisteak helbide honetara bidali ditzakezue:

AAula de Noticias. Muro kalea, 19 31.500 Tutera

Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]

DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIGARRIA:

3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín

Pérez-Nievas, Juan Antonio Martínez.

HISTORIAREN TXOKOA Gabriel Aresti

BIZITZA BAT

MARRAZKITANArestiren bizitza, bilduma ilustratuan Adur Larrea marrazkilariak ‘Gabriel Aresti BioGrafikoa’ komikia argitaratu du Erroa argitaletxearekin

‘Gabriel Aresti BioGrafikoa’ liburuaren azalaren xehetasun bat. D.N.

Diario de Noticias

Gabriel Aresti Segurola (Bilbo, Bizkaia, 1933ko urriaren 14a - Bilbo, 1975eko ekainaren 5a)

euskal idazlea eta poeta izan zen, XX. mendeko euskal literaturaren berri-tzaileetako bat. Txillardegi eta Sai-zarbitoriarekin batera, euskal litera-turaren berritzaile nagusienetarikoa, bai formaren, bai edukien aldetik. 1960ko hamarkadan, garai harekin oso lotuta, poesia sozial eta kritikoa egin zuen, Euskal Herriaren egoera salatzeko. Edonola ere, ez zen inoiz inongo alderdi politikotako militan-te izan eta jende askorentzat desero-soa zen pentsaera independente eta polemikoa mantendu zuen heriotza-ra arte.

Orain, Arestiren bizitza beste modu batean ezagutzeko parada eskaintzen digu Erroa argitaletxeak, Adur Larrea marrazkilariak sortu-tako Gabriel Aresti BioGrafikoa komikiaren eskutik.

Gabriel Arestiren familiaren laguntza eta aholkularitza izan du Larreak eleberri grafikoa egiteko. Izan ere, bilbotar idazlearen izena eta bere lanak ezagutzera emateko Aresti idazlearen sendiak eta Zen-bat Garak eratutako Gabriel Ares-ti Kultura Elkartearen ekimena izan da biografia grafiko hau.

Idazlearen alderdi humanoa isla-tzen ahalegindu da Larrea lan honetan, izan ere, biografia zehatz eta mardul asko egin dira bere ekar-pen intelektualetan zentratuta, lite-raturan edo euskararen inguruko lanetan, baina hemen pertsona eta bere bizitza izan da aztergai nagu-sia. Horretarako, idazlearen biogra-fiatik ezagutzen dugunaz harago heltzeko, Aresti familiak emanda-

ARESTI HURBILETIK

3 Euskara: Gurasoak baserritar

jatorriko “euskaldun galduak”

zituen eta 12 urterekin hasi zen

euskalduntzen: “Egondu nintzen

ordu luzeak euskal liburuen

ganean, izaera berbakintzea

geureak estudietan”. 1954an,

21 urte zituela argitaratu zituen

bere lehen poemak eta 10 urte

geroago, 1964an bere lanik

esanguratsuena eman zuen

argitara Zarauzko Itxaropena

Argitaletxearekin: Harri eta Herri.

La Tertulia de la Concordia dei-

turiko bilgunean Blas de Otero

eta Gabriel Zelaia poetak izan

zituen solaskide eta bere poe-

siagintzan erreferentzia nagusi

bihurtu ziren, Espainiako Anto-

nio Machado bezalakoekin

batera, eta eragin horiek poesia

sozialaren bideak harrarazi

zizkioten: Arestirentzat, literatura

oro da soziala.

ko laguntza funtsezkoa izan da, idazleak bizi izandakoak kontatuz eta material grafiko ugari helara-ziz.

Urtebeteko lanaren emaitza da eta erronka handia izan da Larrearen-tzat, dokumentazio lan handia egin behar izan baitu, marrazteari ekin orduko. Frankismo garaiko giro sozial eta politikoaz gain, lekuak eta jendeak nolakoak ziren ahalik eta fideltasun gehienarekin islatzea izan da Larrearen helburua. Egun komiki munduan oso modan dagoen arren, gurean oso gutxitan -euskaraz are gutxiago- landu izan den generoa da biografiena.

Itzultzaile eta euskaltzain

Itzultzaile bikaina zen. Literatura unibertsaleko hainbat lan euskarara itzuli

zituen, besteak beste T.S. Elliot, Boccaccio, James Joyce eta Bertold

Brecht. Aresti, galiziar intelektual batzuen lagun mina zen eta hartu-eman

estuak izan zituen Bilboko galiziar komunitatearekin, hango “Centro Galle-

go”-ko ohiko bezeroa izaki. Hori zela eta, Federico García Lorcak galizie-

raz idatzitako poemak, Castelaoren “Nós” albuma eta Valle-Inclánen gaz-

telaniazko “Divinas Palabras” euskaratu zituen. Guardia Zibilak, haren

etxean egindako miaketa batean, James Joyceren Ulises eleberri erral-

doiaren itzulpen eskuizkribua konfiskatu omen zion; paper-sorta hartaz

ez da ezer gehiago jakin. 1957an Euskaltzaindiako langile izendatu zuten.

Aldi berri baten barruan, euskara batuaren gurasoen artean koka deza-

kegu, Koldo Mitxelena, Luis Villasante eta Txillardegi euskalariekin bate-

ra.