testuak: joxi ubeda - berria · 2012-10-20 · hain zuzen ere. kolore anitz ... bakearen eta...

16
TESTUAK: JOXI UBEDA larunbata, 2012ko urriaren 20a nafarroa oinez KOLOREEN MINTZOA SAN FERMIN IKASTOLA berria

Upload: others

Post on 02-Aug-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: TESTUAK: JOXI UBEDA - Berria · 2012-10-20 · hain zuzen ere. Kolore anitz ... bakearen eta maitasunaren iku-rrekin. Euskalerria irratia ... ren aldeko apustua egin nahi dugu. Horregatik,

TESTUAK: JOXI UBEDA

larunbata,2012ko urriaren 20a

nafarroa oinez

KOLOREEN MINTZOA SAN FERMIN IKASTOLA

berria

Page 2: TESTUAK: JOXI UBEDA - Berria · 2012-10-20 · hain zuzen ere. Kolore anitz ... bakearen eta maitasunaren iku-rrekin. Euskalerria irratia ... ren aldeko apustua egin nahi dugu. Horregatik,

AURKEZPENA. Javier Barkos San Fermin ikastolako guraso kooperatibako presidentea,Peio Mariñelarena Nafarroako Ikastolen Elkarteko presidentea,Pilar Vicente San Fermin ikastolako zuzendaria,eta Resu Urrutia Tafallako Garces de los Fayos ikastolako zuzendaria,2012ko Nafarroa Oinez aurkezte-ko ekitaldian,Iruñean.Leloa eta ikurra ageri dira haien aldamenean.IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

KOLORETAKO MUNDUAZizur Txikiko San Fermin ikastolak antolatu du Nafarroa Oinez jaia,‘Kolore&hitz’lelopean,DBHko eraikina egokitzeko xedez.

Z izur Txikiko San Fer-min ikastolak lauga-rren lerroa ireki beharizan du DerrigorrezkoBigarren Hezkuntzan,

«hezkuntza kalitateari eusteko xe-dez», ikastolako arduradunek2012ko Nafarroa Oinez aurkeztekoekitaldian jakinarazi zutenez.

Horrek espazio arazoak eraginditu San Fermin ikastolan, eta ins-talazioak egokitzeko eta zabaltze-ko baliatu nahi dute Nafarroa Oi-nez. Aurtengoa festaren 32. aldiaizango da, eta urriaren 21ean ospa-tu da.

Kolore&hitz leloa aukeratudute. Lelo horren bitartez, 40 urtebaino gehiagoko ibilbidea islatunahi du San Fermin ikastolak —1970. urtean sortu zen—. Hala,«hasierako argi ilunetatik» hasitagaur egungo ikastola «koloretsu-rainoko» bidea adierazi nahi izandu ikastolako ikasle ohi eta egun-go guraso Xabier Iriarte sortzaile-ak.

Orain koloretako mundua ikus-ten du Xabier Iriartek, «indar-tsua» eta «etorkizun handikoa»,hain zuzen ere.

Kolore anitzBaina Kolore&hitz hitz jokoa erebada, latinezko &ikurra —gaztela-niaz et, ingelesez ampersand—gaur egun gehienbat nola erabil-tzen den kontuan harturik: ingele-sezko eran, lotura adierazteko. Ai-paturiko ikurra hitz hitzari eran-tsirik, anitz ematen du. Eta horrekkoloreen aniztasuna adieraztendu (kolore anitz): pluraltasuna etaaniztasuna. «Izan ere, euskal hiz-kuntzak, euskarak, giza komuni-kazioaren ortzadarra islatzen bai-tu».

02 nafarroa oinez ›› mezua berria2012ko urriaren 20a,larunbata

Page 3: TESTUAK: JOXI UBEDA - Berria · 2012-10-20 · hain zuzen ere. Kolore anitz ... bakearen eta maitasunaren iku-rrekin. Euskalerria irratia ... ren aldeko apustua egin nahi dugu. Horregatik,

hizkuntzak normalizatzeko,babesteko eta haien legezkotasu-na eta gizarteko ingurune guztie-tan erabiliak izateko eskubideaaldarrikatzeko.BIDEOA › Manifestuaren irakurke-ta bideoan grabatu eta San Fermin

ikastolari igor diezaietela eskatudiete herritarrei. «Ekarpen horie-kin guztiekin mosaiko bat osatunahi dugu. Argazkiak ere jasokoditugu».EUSKARA MUNDUAN › «Euskaldunzareten aldetik, eskatu nahi dizue-

03mezua ‹‹ nafarroa oinezberria2012ko urriaren 2oa,larunbata

Irudiak, bestetik, hiru bunbuilubiltzen ditu barnean, lauburua,bakearen eta maitasunaren iku-rrekin.

Euskalerria irratiaNafarroa Oinez jaiaren bitartez,Iruñerriko Euskalerria Irratiak«euskararen hedapenean aspaldi-tik» egiten duen lana aitortu nahidu San Fermin ikastolak, eta irra-tia legeztatzeko eskatu du.

Iruñerrian hedabide euskaldu-nak izatea «beharrezkotzat»jotzen dute ikastolako arduradu-nek: «Komunikazio tresna ezin-bestekoak dira».

Aurtengo festa aurkezteko eki-taldian, iazko azaroaren 9an, Iru-ñean, Nafarroa Oinez festarenarduradunek gogorarazi zutenNafarroako Gobernuak Euskale-rria Irratiari ez diola emititzekolizentziarik ematen, eta esanzuten San Fermin ikastolak heda-bide hori «lagundu» nahi duela.Laguntza hori emateko «elkarlan»formulak aztertzen ari direla azpi-marratu dute San Fermin ikasto-lako arduradunek.

Txikiak Handi2009. urteaz geroztik, NafarroaOinez festan Txikiak Handiproiektua garatzen ari da,gutxiengoen hizkuntzen handita-suna aldarrikatzeko paradaeskaintzen duena, baita haienartean loturak sortzeko ere.«Nafarroa Oinez festa ospatzeaaukera ona dugu mundura atera-tzeko eta hizkuntza guztiak erres-petatuak izan daitezen aldarrika-tzeko», San Fermin ikastolakoarduradunen hitzetan.

«Aurten euskara gizateriarenondare dela nabarmendu nahidugu. Horregatik, San Ferminikastolan abian jarri nahi duguMundua Oinez egitasmoa; hau da,mundu zabaleko euskaldunak edogure hizkuntza maite dutenakparte hartzera eta gure hizkuntzalaguntzera erakarri».

Horretarako, hiru gauza eskatunahi dizkiete:MANIFESTUA › www.txikiakhandi.com/eu/manifiesto webguneanageri den manifestua sinatzea.Txikiak Handi egitasmoak, mani-festu horren bidez, gizabanakoeketa erakundeek sinadura emandezatela eskatzen du gutxiengoen

gu lerro gutxi batzuetan azaltzeaeuskarak, gure hizkuntzak, zueniritziz munduan zer toki betetzenduen, helbide hauetara idatzita:txikiakhandi@sanferminikasto-la. net edo txikiak.handi.oinez@gmail. com», San Fermin ikastola-

ko arduradunek nabarmendu du-tenez.

Iristen ari zaizkien bideoak etaadierazpenak zabaltzeko, www.txikiakhandi.com webguneari lo-turiko bloga sortu dute: http://txi-kiakhandi2012.wordpress.com.

JENDETZA.Lagun andana iazko Nafarroa Oinez-en,Tafallan.Festak helburu guztiak bete zituen.IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

Page 4: TESTUAK: JOXI UBEDA - Berria · 2012-10-20 · hain zuzen ere. Kolore anitz ... bakearen eta maitasunaren iku-rrekin. Euskalerria irratia ... ren aldeko apustua egin nahi dugu. Horregatik,

San Fermin ikastola partaidetza sozialeko ikastegia da.Hiru eta hemezortzi urte bitarteko1.514 ikasle hezten ditu,eta 950 familia kooperatibista biltzen ditu.

S an Fermin ikastola due-la 42 urte sortu zen, bai-na sustraiak IruñekoUxue ikastolan ditu.1965. urtean, Uxue ikas-

tola jaio zen, Iruñeko Pozoblancokarrikan. Gerra ondorengo lehenikastola izan zen. «Hazi xume har-tatik sortuko ginen gu», San Fer-min ikastolako arduradunen esa-netan.

Uxue ikastola hura bitan bana-tu zen 1970ean. Ikasle gehienak Zi-zur Txikiko Verbo Divino semina-rioan errentan harturiko zortzi ge-

letara joan ziren. Hain zuzen ere,hori izan zen San Fermin ikastola-ren hasiera.

Gaur egun, gauzak dezente al-datu dira garai hartatik. San Fer-min ikastola partaidetza sozialekoikastetxea da, eta 3 eta 18 urte bi-tarteko ikasleen heziketaz ardura-tzen da. Irakaskuntzaren maila ba-koitzaren berezko izaera zainduz,ziklo guztiak hartzen ditu kon-tuan bere hezkuntza proiektuan:Haur Hezkuntzatik Batxilergoraarte.

Guztira, 950 familia kooperati-

bista, 1.514 ikasle, 98 irakasle etazerbitzuetako 38 profesional bil-tzen dira ikastolaren kolektibora.

«Euskara ereduaren ardatzaharturik, ikasleen garapen osoa-ren aldeko apustua egin nahidugu. Horregatik, gaitasun, trebe-tasun, ahalmen eta edukiak lan-tzeaz gain, bizitzarako positibotzatjotzen ditugun balioak ere garran-tzi handikoak dira guretzat: erres-petua, tolerantzia, elkarbizitza,kritikotasuna, euskal kulturaren-ganako maitasuna, baina betieremundura zabalik».

Beraz, euskara ez ezik, gaztele-ra, ingelesa eta frantsesa ere ira-kasten dituzte San Fermin ikasto-lan, ikasleak eleaniztunak izandaitezen. Halaber, San Ferminikastolak truke programa bat dau-ka adostuta Europako hainbat he-rritako ikastetxeekin. «Gurasoeksorturiko proiektua da gurea, eta,beraz, aita-ama guztien parte har-tzea ere gure ereduaren gako na-gusietakoa da», diote ikastolakoarduradunek.

Duela gutxira arte, Haur eta Le-hen Hezkuntzan aspalditik zabal-

duta ziren lau gela hiru bilakatzenziren Bigarren Hezkuntzan. Egoe-ra horrek arazoak sortu ditu; izanere, ikasle kopuruak gora egin duazken urteotan Bigarren Hezkun-tzan. Hala, Derrigorrezko Biga-rren Hezkuntzan eta Batxilergoan200 bat ikasle gehiago ditu San Fer-min ikastolak, urtero hartzen bai-titu beste ikastetxe batzuetakoikasleak.

Azpiegiturak egokitzeko beharraBeraz, egoera hori ikusita, Biga-rren Hezkuntzan laugarren gelairekitzea erabaki dute San Ferminikastolako arduradunek, hezkun-tza kalitateari eusteko xedez. Bai-na orain espazio arazoak sortudira, eta azpiegiturak ere egokitubehar dira.

Orain planteatu dituzten handi-tze lanak hegoaldeko mugan koka-tzen den beheko solairuaren gaine-an egingo dira. Planteamendua daeraikin berri bat kokatzea behekosolairu horren gainean, baina bes-te balio bat ere emanez orain DBH-ren alderdian dauden patioei. He-goaldeko eraikinaren iparreko al-derdia botako da, eta beheko solai-ruko espazio hori ikasleen harre-manetarako gune bilakatuko da.Ikasgelen beharra zubi tankerakoeraikin baten bitartez konpondu-ko dute. Erdian pasabidea eta bi al-botan ikasgelak izanen ditu aipa-tutako eraikin horrek.

UXUE IKASTOLATIK SAN FERMIN IKASTOLARA

IKASTOLAN. San Fermin ikastolako ikasle eta irakasleak,jolastokian,Nafarroa Oinez-en ikurrarekin eta leloarekin.SAN FERMIN IKASTOLA

04 nafarroa oinez ›› san fermin ikastola berria2012ko urriaren 20a,larunbata

Page 5: TESTUAK: JOXI UBEDA - Berria · 2012-10-20 · hain zuzen ere. Kolore anitz ... bakearen eta maitasunaren iku-rrekin. Euskalerria irratia ... ren aldeko apustua egin nahi dugu. Horregatik,

05publizitatea ‹‹ nafarroa oinezberria2012ko urriaren 20a,larunbata

Page 6: TESTUAK: JOXI UBEDA - Berria · 2012-10-20 · hain zuzen ere. Kolore anitz ... bakearen eta maitasunaren iku-rrekin. Euskalerria irratia ... ren aldeko apustua egin nahi dugu. Horregatik,

06 nafarroa oinez ›› elkarrizketa berria2012ko urriaren 20a,larunbata

PILAR VICENTE › SAN FERMIN IKASTOLAKO ZUZENDARIA

«Guzti0n konpromisoaeta lana ezinbestekoa da»Bi mila pertsona inguru aritu dira Nafarroa Oinez jaia prestatzen,hamahiru batzordetanbanatuta,eta egunean bertan 1.400 bat izango dira lanean.Prestatze lanak ez ezik,NafarroaOinez bera eta San Fermin ikastola ere izan ditu hizpide Pilar Vicentek.

betiko moduan, euskararen aldearitu gara, lanean eta konpromiso-arekin, oztopoak gaindituz.Elkarte,talde eta erakundeek?Nafarroan egoera ez da batereerraza; oraindik ditugun erronkaketa etsaiak handiak dira, eta guz-tien arteko konpromisoa eta lanaezinbestekoa da. Euskaldunok etaeuskaltzaleok familia handi batgara, eta euskararen alde beti el-karturik joatea da bide bakarra.

Taldeak eta elkarteak oso soli-darioak izan dira, eta euskarare-kin dagoen konpromisoa bikainadela erakutsi digute. Asko eta askoizan dira urte osoan ekarpena egindutenak. Guztiei eskerrik beroe-nak eman nahi dizkiegu San Fer-min ikastolatik.

Halaber, eskerrak Nafarroa Oi-nez egunean laguntzera etorrikozareten lagun guztiei.Diru irabaziekin ikastolako azpie-giturak hobetzeko asmoa duzue.Kontuan izanik eskaria handituzjoan dela azken urteotan —gurekasuan, duela hamar urte baino200 ikasle gehiago ditugu—, etaBatxilergoan ere beste ikastetxee-tako ikasleak urtero hartzen ditu-gula, Bigarren Hezkuntzan lauga-rren lerroa/ikasgela irekitzea era-baki genuen, aurretik hiru lerrogenituelako. Hori dela eta, Biga-rren Hezkuntzako eraikina handi-tu beharko dugu.

Hauxe da Nafarroa Oinez-enhelburuetariko bat. Ikastolak koo-peratibak gara, eta, egiten ditugunobrak bideratzeko, Nafarroa Oinezgarrantzitsua da. Jakina, krisi eko-nomikoa oso larria izaten ari da,eta guretzat premiazkoa da Nafa-rroa Oinez eguneko dirua. Krisiakjo gaitu, eta egoera zaila izan dugu.

Helburu horretaz gain, aurten-go Nafarroa Oinez jaiaren bitar-tez, San Fermin ikastolak aitortunahi dio Euskalerria Irratiari eus-kara hedatzeko Iruñerrian aspal-ditik egiten ari den lana, eta, bide-nabar, haren legalizazioa aldarri-katu. Euskara ardatz duenhezkuntza erakunde gisa, San Fer-min ikastolak behar-beharrezko-tzat jotzen du Iruñerrian hedabideeuskaldunak izatea; izan ere, ko-munikazio tresna ezinbestekoakdira hizkuntzaren garapenerako.

Halaber, aurtengo Nafarroa Oi-nez-en omenaldi bat eskaini nahizaio Jakiunde Zientzia, Arte etaLetren Akademiari.San Fermin ikastolako ikasleaknongoak dira,Zizur Txikikoak etaIruñea ingurukoak? Iruñerri osokoak dira, gehienbat,baina Nafarroako beste herri ba-tzuetatik ere etortzen dira gureikastolara.Zeintzuk dira San Fermin ikasto-laren premiak?Momentu honetan, Bigarren Hez-kuntzako eraikuntza handitzea,eta ikastolako beste egoitza ba-tzuk egokitzea.Helburuak ala erronkak?Euskara eta hezkuntza integralasustatzea eta garatzea.

SAN FERMIN IKASTOLA

Nafarroa Oinez jaia izan bainoegun batzuk lehenago mintzatu daPilar Vicente BERRIArekin, atseginhandiz, nahiz eta zeharo lanpetutaegon. Euskaltzale guztiak gonbi-datu ditu Nafarroa Oinez jaira:«Euskaldun eta euskaltzale guz-tien laguntza behar dugu». Araba-koei, Bizkaikoei eta Gipuzkoakoeideialdi berezia egin die, hiru pro-bintzia horietan Eusko Legebiltza-rrerako hauteskundeak egingo di-rela jakitun: «Euskal AutonomiaErkidegoko lagunak, bozkatu etaetorri Oinez-era!». Lan handia da Nafarroa Oinez jaiaantolatzea? Noiz hasi zineten la-nean?Nafarroa Oinez-ek urtebeteko edourte eta erdiko lana eskatzen du.Urte guztian jarduera asko eta osointeresgarriak egin ditugu. Izuga-rria da zenbat gauza interesgarriegiten ditugun gure herrian auzo-lanean, gure denbora euskarareneta ikastolen alde emanez. San Fermin ikastola osoa dabil la-nean: irakasleak, langileak, ikas-leak eta gurasoak.Auzolanean eta elkarlanean ari di-ra ikastolako partaide guztiak, bo-luntario moduan. Hamahiru ba-tzorde ditugu lanean, eta batzordebakoitzean boluntario asko aritudira urte osoan jo eta ke lanean.Oso hunkigarria eta intentsoa da.Nola hartu dute herritarrek jaia?Laguntza handia eskaini dute?Nafarroan, Iruñerrian euskaltzaleasko daude, eta, noski, haiek askolagundu digute, antolatu ditugunjarduera guztietan. Gutxi ba-tzuentzat euskara arrotza da, etaoztopoak jarri dizkigute, baina gu,

Page 7: TESTUAK: JOXI UBEDA - Berria · 2012-10-20 · hain zuzen ere. Kolore anitz ... bakearen eta maitasunaren iku-rrekin. Euskalerria irratia ... ren aldeko apustua egin nahi dugu. Horregatik,

Eskualdean,garrantzitsua da SanFermin ikastolaren zeregina.Duela 40 urte baino gehiago, gura-so talde ausarta bildu zen ikasto-len sorreran parte hartzeko, Iruñe-an, Iruñerrian. Geroztik, ametsazen proiektua egia bihurtu da, etaIruñerrian eta Nafarroan sendo-tzen joan da. 4.500 ikasle bainogehiago pasatu dira gure ikasgele-tatik, tartean euskaraz ez zekienikasle asko.

Gaur egun, ikastolan 1.510 ikas-le daude, Haur Hezkuntza, LehenHezkuntza, Bigarren Hezkuntzaeta Batxilergoko ikasketak egiten,eta ia mila familia, 98 irakasle etazerbitzuetako 38 profesional.

Beraz, nire uste apalean, SanFermin ikastola garrantzitsua daeskualdean.San Fermin ikastolak 2000. urte-an ere antolatu zuen Nafarroa Oi-nez.Orduko oroitzapenak gozoakal dira?

Buru belarri lelopean antolatu zenNafarroa Oinez hura. Giroa etajendearen parte hartzea bikainaizan zen. Eguraldia ere ona izanzen egun osoan. Ikastolan, berri-tze obra oso garrantzitsu bati egingenion aurre, Nafarroa Oinez ho-rri esker.Ahalegin handia izango da Nafa-rroan euskarazko hezkuntzaematea.Bai, oso handia. Gure agintariekoraindik ez dute ulertu euskarazaindu beharko dugun altxor batdela. Noski, bizirik dagoen altxorbat. Batzuen jarrerak eta ekintzakez dira batere euskararen aldeko-ak. Erronkak eta etsaiak handiakdira, eta guztion arteko konpromi-soa eta lana ezinbestekoa da. Eus-kaldunok eta euskaltzaleok fami-lia handi bat gara, eta euskararenalde beti elkarturik joatea da bidebakarra.Nafarroako Gobernuaren lagun-tza eskasa dela eta,irakasle,gura-so, langile eta ikasleek ahaleginhandia egiten duzue.Oso eskasa da. Segur aski obra be-rria egiteko ez dugu diru laguntza-rik lortuko. Eskerrak ikastoletaneta euskararen alde lanean ari ga-renok beldurrik ez diogun lanarieta konpromisoari. Murrizketen ondorioz,egoera go-gorra izaten ari da hezkuntzan.Murrizketak direla eta, egoera osogogorra izaten ari da Nafarroan.Baliabide gutxiagorekin ikaslegehiago hezi beharko ditugu. Diruiturria nabarmen jaitsi digute.Hezkuntzarako ez da batere garaierraza.

Baina beti aurrera, pertsonakkaltetuak ez izaten saiatzen arigara, lan handia eginez.

07elkarrizketa ‹‹ nafarroa oinezberria2012ko urriaren 20a,larunbata

«Euskalerria irratiarieuskara hedatzekoIruñerrian aspalditikegiten ari den lanaaitortu nahi diogu»«Nafarroan,egoeraez da batere erraza;oraindik ditugunerronkak eta etsaiakhandiak dira»«Izugarria da gureherrian zenbat gauzainteresgarri egitenditugun auzolanean»

LEKUKOAREKIN. Javier Barkos,San Fermin ikastolako guraso kooperatiba-ko presidentea,eta Pilar Vicente,2012ko Nafarroa Oinez antolatzeko le-kukoa jasotzen,iazko Nafarroa Oinez-en,Tafallan.IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

Page 8: TESTUAK: JOXI UBEDA - Berria · 2012-10-20 · hain zuzen ere. Kolore anitz ... bakearen eta maitasunaren iku-rrekin. Euskalerria irratia ... ren aldeko apustua egin nahi dugu. Horregatik,

HAMAIKA EKITALDIBOST GUNETANAurten 8,5 kilometrokoa da Nafarroa Oinez-en ibilbidea.San Ferminikastolatik abiatzen da,Zizur Txikia inguratzen du eta ZizurNagusiko Ardoi alderdiraino iristen da.

G uztira bost jardueragune zehaztu dituz-te Nafarroa Oinez-eko arduradunekibilbidearen ingu-

ruan: San Fermin ikastola, Erre-

niega, Zizurartea, Ardoi eta Bal-txarran. Azken gune horretan biagertoki ipiniko dituzte, eta hain-bat ekitaldi eta jarduera izangodira agertoki horietako bakoitze-an.

Musika, dantza, antzerkia, ber-tsoak, herri kirolak, jokoak etabeste zenbait jarduera eta ekitaldiizango dira aipaturiko bost gunee-tan. Zirkuituan zehar ere anima-zioa egongo da; izan ere, kalejiran

ariko dira Delirium eta Igandeatxarangak, Oberena eta Ardanbe-ra fanfarreak, txistulariak, gaita-jotzaileak eta trikitilariak.

‘Ekotxosna’Otorduak egiteko tokiak ongi ze-haztuta egongo dira guneetan.Erraz aurkitu ahal izango dira ta-loak eta ogitartekoak banatuko di-tuzten tokiak, eta sagardotegikomenua zein paella eder bat jatekoparada ere izango da.

Halaber, ekotxosna egongo daaurten, berrikuntza gisa. Txosnaberritzailea da, eta dastatze bi-txiak eta barazkijale, begano zeinzeliakoentzako menuak eskainikoditu. Lehenengo gunean egongoda, San Fermin ikastolan.

Txosna horrek bi ezaugarri na-gusi ditu: produktu ekologikoaketa Euskal Herrikoak banatukoditu, hurbileko produktuak, ale-gia; eta alkoholik gabeko guneaizango da. «Denboraldiko produk-tuak baliatuko dira, eta udazke-nak eta baratzeak gure mahaianjartzen dutena eskainiko da», SanFermin ikastolako arduradunenesanetan. Sagar prentsa handi batjarriko dute, zukuak egiteko, etaArronizko zuku eskaintza zabalaizango da: udarea, udarea limoia-rekin, laranja, sagarra kiwiarekineta mahatsa.

Piper dastatzea ere izango da,sei piper mota. «Tafalla, Caparro-so eta Berbintzanako Zarra, Kon-txi eta Ritxi nekazariek espresukiNafarroa Oinez-erako landatuak».

Halaber, lau gazta mota eskaini-

ko dituzte ekotxosnan, Zuberoa,Unanua, Hernani eta Altsasuko-ak; eta baita jaki hauek ere: Garral-dako Patxi Antxorenaren zekorharagia, Lodosako Pedro Luisenmarmeladak eta pikillo piperrak,Lodosako Gumendiren sagarrak,Donostiako Ulia Labearen ogia,Arronizko Ekoloren olioa eta Ariz-kungo Mikel Altzuarten arrau-tzak.

Eskaintza berritzaileago bat ereizango da, Euskal Eskola Makro-biotikoaren eskutik. Esaterako,arroz bolak eskainiko dira. Hala-ber, 150 lagunentzako bazkaria:100 menu ekologiko eta 50 menubegano. Gainera, txoko bat ipinikoda zeliakoentzako bereziki pentsa-tua.

Azkenik, gazteentzako gunee-tan ere berrikuntza batzuk izangodira. Alkoholaren kontsumoaz az-keneko urteetan egindako haus-narketaren ondorioz, prebentzioneurriak hartzeaz gainera, aurtenaisialdi alternatibak eskaini nahizaizkie Bigarren Hezkuntzakogazteei Nafarroa Oinez jaian.

Gazteentzat bi gune izango dira,hirugarrena (Zizurartea) eta lau-garrena (Ardoi), eta ahalegin bere-ziak egin dituzte batez ere hiruga-rren gunean (11-15 urtekoentzatpentsatua). Gune horretan, etamezu sinboliko gisa, ez da goikograduazioko alkoholik izango, etaprogramatutako jarduerek gazte-ei emango diete protagonismoa,haien parte hartzea sustatuz. Esa-terako, role-playing joko bat anto-latuko dute.

08 nafarroa oinez ›› egitaraua berria2012ko urriaren 20a,larunbata

NOLA HELDU

Nafarroako iparretik › (Hendaia,Baztan,Irun-Gipuzkoa,Ultzama…).N-121-A errepidea.Ezkabako tune-letako biribilgunean jarraitu PA-30Noain–Zaragozarantz.Taxoarekofutbol zelaietan A-15-Donostiaerrepidea hartu 88.irteeraraino.P1eta P2 aparkalekuak.Nafarroako ipar-mendebaldetik ›(Araba,Sakana eta Gipuzkoa).A-10eta A-15 autobide-autopistatik Za-ragozarantz 88.irteeraraino.P1aparkalekua.Nafarroako ipar-ekialdetik › (Al-dude,Luzaide,Eugi,Auritz,Erro,Zu-

biri…).N-135 errepidea hartu.Ollo-kin,PA-30 errepidea hartu Noain-Zaragozarantz.Taxoareko futbolzelaietan A-15 - Donostia hartu 88.irteeraraino.P1 eta P2 aparkale-kuak .Nafarroako mendebaldetik › (Lo-dosa,Viana,Lizarra…).A-12 autobi-deko 6.kilometroan 5.irteera har-tu eta Ardoiko aparkalekura joan(P1 aparkalekua).Nafarroako ekialdetik › (Agoitz,Urrotz Hiritik…).NA-150 errepidea.Itaroan jarraitu PA-30 bidetik No-ain–Zaragozarantz.Taxoareko fut-

bol zelaietan A-15 -Donostia erre-pidea hartu 88.irteeraraino. P1 etaP2 aparkalekuak.Zangozatik,A-21 errepidea.Ondo-ren A-15-Donostia errepidea hartu88.irteeraraino.P1 eta P2 aparkale-kuak .Nafarroako hegoaldetik › (Tutera,Tafalla…).A-15-Donostia errepide-tik 88.irteeraraino.P1 eta P2 apar-kalekuak.N-121 errepidea hartu,eta ondorenA-15-Donostia errepidea hartu 88.irteeraraino.P1 eta P2 aparkale-kuak.

OSKORRI. Oskorri taldea,ezkerrean,Donostian egin zuen emanaldi batean,eta Zopilotes Txirriaos taldea,iazko Nafarroa Oinez jaian jotzen.JAGOBA MANTEROLA - IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

Page 9: TESTUAK: JOXI UBEDA - Berria · 2012-10-20 · hain zuzen ere. Kolore anitz ... bakearen eta maitasunaren iku-rrekin. Euskalerria irratia ... ren aldeko apustua egin nahi dugu. Horregatik,

09egitaraua ‹‹ nafarroa oinezberria2012ko urriaren 20a,larunbata

GUNEAK

›› Ikastola10:00 ›Zirkuituaren irekiera,IrrienLagunekin.10:30 ›Tatarika Tum!.10:30 ›Kultura plazara! Irrien La-gunekin.11:30 ›Ache Pa ti.11:30 ›Buruhandiak,Irrien Lagu-nekin.11:30 ›Laguntza txakurren erakus-keta.12:00 ›Kantu eta dantza, Irrien La-gunekin.13:00 › Iddawc.13:00 ›Flashmob-a,Irrien Lagune-kin.14:00 ›Buruhandiak, Irrien Lagu-nekin.14:00 ›Kirol egokitua.14:30 ›Acoustic Glorious.15:00 ›Euskal karaokea,Irrien La-gunekin.16:00 ›Tutik ez.17:00 › Jolas dinamizazioa, IrrienLagunekin.17:15 ›Oskorri taldea (Pub Ibilta-ria).Egun osoan › Irrien Lagunak etaekotxosna.

››Erreniega10:00 ›Alkora.10:30 ›Tortotxiki fundazioko

erraldoiak,saioa egin,eta kalejiranaterako dira.11:30 ›Herri kirolak,Arzaren esku-tik.11:45 ›Kiki,Koko eta Moko.Parran-da tutiplen.13:00 ›Zumba.14:00 ›Miel Otxin.15:30 ›Keltiar Aldea.17:00 ›Zopilotes Txirriaos.Egun osoan ›Tirolina,rokodromoaeta puzgarriak.

››Zizurartea10:00 ›Role playing,gosearen jo-koak.Harrera.10:30 ›Hasiera.10:45 ›Soñadores Natos.12:00 ›Mochila 21.13:15 ›Role playing finala.14:00 ›FCR factory.15:00 ›Hip hop master class,Deli-rium Tremensekin.16:00 ›Karaoke.Egun osoan ›Giza mahai futbola,eta aerostatoa goizeko 10:00eta-tik 12:00ak arte.

››Ardoi10:00 ›Punk bimbo.10:45 ›Brigada improductiva.11:45 ›Xutik.12:45 ›U.K.Bill.

14:00 ›Zuloak.15:30 ›Obrint Pas.17:30 ›Trikidantz.

››Baltxarran-A10:00 ›San Fermin ikastolakoabesbatza.10:45 ›Dantzari topaketa.11:30 › Ipuin kontalaria.12:15 ›Kooperatzen Nafarroa Oi-nez-ekin.12:45 ›Danbakhana.13:45 › Ipuin kontalaria.14:45 ›Star Luxe.15:45 ›The Lord of Axe (Atxa jau-nak).16:30 ›Las Culebras.17:45 ›Leihotikan.Egun osoan ›Puzgarriak.

››Baltxarran-B10:00 ›Zizurko Musika Bandarenkontzertua.11:15 ›Os Fillos de Breogan eta Ius-quefusque.12:30 ›Bertsolariak (NafarroakoBertsozaleen Elkartea).13:45 ›Naviza.15:00 ›Ai ene!16:15 ›eMePebo5t.17:30 ›Xabi San Sebastian.Egun osoan › Jumping eta ludote-ka.

OINEZ BERDEA

2012ko Nafarroa Oinez jaian partehartuko duten milaka laguni es-kaera hauek egin nahi dizkiete an-tolatzaileek,Oinez Berdea filoso-fiarekin bat eginik:Garraio kolektiboan etorri ›Erabili garraio kolektiboa joan-etorrietarako edo oinez ibili,zureaukeren arabera.Benetan ezinez-koa bazaizu,partekatu autoa bes-te pertsona batzuekin.Aparkalekuak ongi zehaztutaegongo dira.Autobusentzakoaparkalekua Ardoi gunearen on-doan egongo da.Iruñetik Zizur Txikirainoko garraiopublikoa indartuko dute urriaren21ean.Besteak beste,billabesa au-tobusen plan berezia ezarriko da(informazio gehiago:www.nafa-rroaoinez.net webgunean).Iruñerrikoa bazara,oinez edobizikletaz etorri ›Bizikletak gor-detzeko aparkaleku zainduak iza-nen dira.Arduraz kontsumitu ›Zarrastel-keriak ez du dibertsioa bermatzen.Erabilpen bakarreko ontziakmurriztu ›Edalontziak,platerak,mahai tresnak,ezpainzapiak etaabar garbitu eta berriz erabil dai-

tezke.Aldi oro botatzea bainomerkeagoa eta logikoagoa da.Hondakin motak bereizi etabirziklatzea erraztu›Zure esku daukazu paperontziaketa edukiontzi bereziak erabiltzea,materialak berriro baliatu ahal iza-teko,eta horrela energia aurreztueta eragina murrizteko.Ura neurrian kontsumitu › Izanere,ura aurrezteak bizi kalitateadakar.Parke,ibai eta kaleetako lan-daretza errespetatu ›Denbora,lana eta diru ugari behar izan diraegun dauden moduan eduki ahalizateko.Ez alferrik galdu ahaleginhori guztia,nahi gabe bada ere.Zuhaitz bat babestu Oinez Ba-soa sortzen laguntzeko › Izanere,modu bat da gu guztion joan-etorriek eta jaian eskaintzen ditu-gun ekitaldiek eta zerbitzuek in-gurunean uzten duten arrastoakonpentsatzeko.Ongi pasatu eta euskarazkoirakaskuntza lagundu › Ongipasatu eta lagundu euskarazkoirakaskuntza Nafarroan,inguru-menari alferrikako kosturik eragingabe.

Festa eramangarri baten alde

PAILAZOAK. Kiki,Koko eta Moko Erreniegako gunean ariko dira.BERRIA

IRRIEN LAGUNAK. San Fermin ikastolako gunean ariko dira.RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

Page 10: TESTUAK: JOXI UBEDA - Berria · 2012-10-20 · hain zuzen ere. Kolore anitz ... bakearen eta maitasunaren iku-rrekin. Euskalerria irratia ... ren aldeko apustua egin nahi dugu. Horregatik,

Julio Soto bertsolariak idatzi ditu abestiaren hitzak,eta musika,berriz,Trikidantz taldeak konposatu du.

A urtengo Nafarroa Oi-nez-eko abestiareneta bideokliparen ar-datz nagusia kolo-re&hitz leloa izan da.

Kolorea eta hitza edota koloreanitz, kontzeptu horiekin laburbil-du nahi izan baitute Zizur Txikiko

San Fermin ikastolaren ibilbideluzea: «Berrogei urte baino gehia-go euskaraz irakasten, zuri-bel-tzezko garai zailetatik oraingoerrealitate koloretsura».

Julio Sotok idatzi ditu abestia-ren hitzak. San Fermin ikastolakoikasle ohia eta Nafarroako Bertso-

larien Txapelketako txapeldunada Soto. «Kantuaren bidez, adiera-zi nahi da hizkuntzek mundua ko-lore anitzez margotzen ahal dute-la, Nafarroa Oinez-en eta ikastolenkoloreak euskararenak direla, etaeuskararen bidez ere, euskara era-biliz, mundu desberdinak margo-

tzen ahal direla», San Fermin ikas-tolako arduradunen hitzetan.

Musika, berriz, Nafarroako Tri-kidantz taldeak sortu du. «Lehia-ketatxo baten ondoren hautatuzen Trikidantz taldea». Aire alaiaeta sarkorra dauka melodiak, dan-tzatzeko aproposa.

Bideoklipean, gehienbat SanFermin ikastolako pilotalekuangertatzen den istorio bat konta-tzen da, hura ere margoei eta kolo-reei lotutakoa. Irudietan, jendeugari ageri da murala margotzeneta margoekin jolasten, bainaemaitza bukaerara arte ez da ikus-ten. Aurtengo Nafarroa Oinez-enlogotipo koloretsua horma bateanmargotua ikusten ahal da bideo-kliparen azkeneko eszenan.

Jatorrizko ideia Iñaki Aristimu-ño ikastolako ikasle ohiarena da.

Aristimuño gidoilari profesionalada, eta, besteak beste, telebistanegiten du lan. Gidoi teknikoa etaerrealizazioa, berriz, Santi Etxebe-rriarenak dira. San Fermin ikasto-lako aita bat da, eta ikus-entzunez-ko komunikazioko irakasle lane-tan aritzen da NafarroakoUnibertsitatean.

Bideoklipean, ikastolako ikasle-ak, irakasleak, langileak eta gura-soak aritu dira hainbat eginkizu-netan: produkzioan, grabazioaneta aktore lanetan.

Trikidantz musika taldeko Ar-kaitz Mindegia, San Fermin ikas-tolako zuzendari Pilar Vicente etaSan Fermin ikastolako guraso koo-peratibako presidente Javier Bar-cos mintzatu ziren kantua eta bi-deoklipa aurkezteko ekitaldianekainaren 29an, Iruñean.

MUNDUA KOLOREANITZEZ MARGOTUZ

AURKEZPENA. Kantuaren eta bideokliparen aurkezpena,ekainaren 29an,Iruñean.IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

10 nafarroa oinez ›› kantua eta bideoa berria2012ko urriaren 20a,larunbata

KANTUA

Kolore&hitz

Paperean esku batirudimen atearkatz batek bi ezpainmarraztu ditzakepintzel batek mingain batproba zenezaketa mingainak munduamargotu dezake

Zuri,gorri,berdeazer da,folklorea?Zergatik ez arrosa,horia,morea?emaiozu zureasoila,dotorea…Ahaztu gabe zein dengure kolorea

Geldi dagoen hitzaperfektua zinezfosildu egiten damugitu ezinezeuskarak koloretsueta hitz eginezkalean bizi nahi duNafarroan oinez

Kolorea hitzKolore anitzBizi nahi dugulakoEgin ezazu hitz

Hitzak:Julio Soto.Musika:Trikidantz taldea.

Page 11: TESTUAK: JOXI UBEDA - Berria · 2012-10-20 · hain zuzen ere. Kolore anitz ... bakearen eta maitasunaren iku-rrekin. Euskalerria irratia ... ren aldeko apustua egin nahi dugu. Horregatik,

11publizitatea ‹‹ nafarroa oinezberria2012ko urriaren 20a,larunbata

Page 12: TESTUAK: JOXI UBEDA - Berria · 2012-10-20 · hain zuzen ere. Kolore anitz ... bakearen eta maitasunaren iku-rrekin. Euskalerria irratia ... ren aldeko apustua egin nahi dugu. Horregatik,

San Fermin ikastolak 60 artista ingururen lanak bildu ditu ‘ArteaOinez’erakusketara.Halaber,hainbat sortzaile plastikoren grabatubilduma bat sustatu du,eta Julio Martin-Caro artista iruindarrariomenaldi xumea egin nahi izan dio.

2 012ko Artea Oinez era-kusketa zabalik egon daIruñeko Ziudadelan,otsailaren 17tik martxo-aren 19ra arte, eta Do-

nostiako Kutxaren Bulebarrekoaretoan, ekainaren 7tik uztailaren8ra arte.

Jose Luis Zumeta, Manu Mu-niategiandikoetxea, Nestor Bas-terretxea, Dora Salazar, Jose Ra-mon Anda eta beste hainbat egile-ren lanak bildu zituzten erakus-ketara. Guztira, 60 bat artistarenlanak.

San Fermin ikastolarentzatizango da haien piezak saldutalortzen den dirua, Bigarren Hez-kuntzan eskaintza handitzen la-guntzeko.

Angela Morenok urteak dara-

matza Artea Oinez proiektuanparte hartzen, eta aurten ere ari-tu da erakusketa prestatzen.«Orain arteko aldi guztietan har-tu izan dut parte, eta aurten koin-tzidentzia izan da; nire semearenikastola arduratuko da NafarroaOinez antolatzeaz». Artista ezezik San Fermin ikastolako gura-soa ere bada-eta Angela Moreno.

Artea Oinez erakusketa batezere topagune dela azpimarratudu. «Aukera ederra da hau artis-tontzat, euskara sustatzen lagun-tzeko, baina baita artistak elkar-tu ahal izateko ere; bestela, ez daekitaldi askorik izaten, eta auke-ra bikaina eskaintzen digu ikas-tolak urtero», esan zuen erakus-ketaren aurkezpenean, Iruñean.

Julio Martin-Caro artista (Iru-

ñea, 1933 - Madril, 1968) omendunahi izan dute aurten erakusketa-ren antolatzaileek. «Sekulako in-darra zuen haren lanak. Aitzinda-ria izan zen, eta oso lan garrantzi-tsua egin zuen», azaldu du More-nok. «Nafarroan haren espresio-nismoak ez zuen lekurik. Hemengarai hartan ez zegoen harenobraren moduko ezer ere». Ezagu-nagoa izan zen kanpoan etxeanbaino, eta AEBetan eta Mexikonere badira haren lanak, adibidez.

Halaber, bost artistaren lane-kin bakoitzaren ehun grabatukosaila egin dute San Fermin ikasto-lako arduradunek. Moreno ardu-ratu da lan horretaz, Jorge Oteiza,Xabier Morras, Juan Gorriti,Gentz del Valle eta Julio Martin-Caro dira egile horiek.

ARTE GARAIKIDEAEUSKARAREN ALDE

OKIÑENA. Mikel Okiñenaren eskultura bat,Artea Oinez erakusketan,Iruñeko Ziudadelan.L.FDZ.ARROIABE/ ARG.PRESS

12 nafarroa oinez ›› artea oinez berria2012ko urriaren 20a,larunbata

MARTIN-CARO. Julio Martin-Caro artistaren grabatu bat,Artea Oinez era-kusketan.LANDER FDZ.ARROIABE/ ARGAZKI PRESS

OTEIZA. Jorge Oteizaren obra batean oinarritutako grabatu bat.LANDER FDZ..ARROIABE/ ARGAZKI PRESS

EGILEAK

San Fermin ikastolak artistahauen lanak bildu ditu aurtengoArtea Oinez erakusketa kolektibo-ra:Eskultoreak ›Faustino Aizkorbe,Jose Ramon Anda,Joseba Burus-ko,Concha Zilbeti,Xabier Elizalde,Celia Eslava,Angel Garraza,JuanGorriti,Maria Jimenez,Jose AngelLasa,Maite Mutuberria,MikelOkiñena,Mari Jose Rekalde,KoldoSebastian,Jose Ulibarrena.Margolariak ›Aitziber Akerreta,Alfonso Askunze,Pello Azketa,Nestor Basterretxea,Iñaki Bilbao,Luis Candaudap,Julio Martin-Caro,Jose Miguel Corral,JuneCrespo,Gentz del Valle,Veronica

Eguaras,Luis Garrido,AsuncionGoikoetxea,Juan Gorriti,MintxoIlundain,Koldobika Jauregi,JesusMari Lazkano,Adriana Lorente,Jo-kin Manzanos,Ana Mari Marin,Angela Moreno,Xabier Morras,Ig-nacio Muro,Felix Ortega,PedroOses,Jorge Oteiza,Diana Pardo,Julio Pardo,Unai Pascual,JuanCarlos Pikabea,Joaquin Resano,Teresa Sabate,Dora Salazar,Car-men Salgado,Sagrario San Mar-tin,Juan Sukilbide,Jabier Villareal,Jose Luis Zumeta.Argazkilariak › Jesus Dornalete-txe,Txaro Fontalba,Tony Grady,Jose Luis Mayor,Javier Muro,PacoPolan.

Page 13: TESTUAK: JOXI UBEDA - Berria · 2012-10-20 · hain zuzen ere. Kolore anitz ... bakearen eta maitasunaren iku-rrekin. Euskalerria irratia ... ren aldeko apustua egin nahi dugu. Horregatik,

IKASLEAK. Zizur Txikiko San Fermin ikastolako ikasleak.SAN FERMIN IKASTOLA

HEGAZTIEN BEHATOKIAARBIZUKO PUTZUANNafarroako ikastoletako kideek Arbizuko Oinez Basoko putzuainauguratu zuten irailaren 16an,eta bertan abian jarri dutehegaztien behatoki bat egiteko proiektua.

U tzubar izenekoalderdian izan zeninaugurazio ekital-dia, Oinez Basoanbertan, eta hara joan

ziren proiektuan hasieratik arituizan diren ikastola guztietakoordezkariak, eta baita familia askoere, putzua era sinbolikoan urbotilekin betetzeko helburuz.

Putzuaren proiektua ArbizukoUdalaren laguntzaz eta AxunBerastegi biologoak gidatutaosatu da. Berastegik jakinarazizuenez, hegaztientzako eta igelen-tzako habitat egokia sortzea daasmoa.

Oinez Basoaren jatorrizko ideiaIruñeko Jaso ikastolak izan zuen,2008ko Nafarroa Oinez zela eta.Ikastolen jaia urtero antolatzeakingurumenean eragiten du, balia-bide naturalak erabiltzen baitira(ura, energia eta abar), hondaki-nak sortzen baitira eta berotegiefektua duten gasak isurtzen bai-tira.

Horren guztiaren jakitun, Nafa-rroa Oinez-eko antolakuntza tal-deak jai «eramangarriago» batenalde egitea erabaki zuen, eraginekologikoa ahalik eta gehiengutxitzeko asmoz.

Horrela sortu zen Oinez Basoasortzeko ideia. Bi helburu haue-kin: alde batetik, Nafarroa Oinezjai bakoitzean isuritako CO2 isur-keta konpentsatzea, eta, bestetik,zuhaitzak babestuz, «euskararenirakaskuntzari babes ekonomikoaematea».

2009ko Nafarroa Oinez-en eginzen lehenengo Oinez Basoa, Arbi-zuko udalerrian, eta arrakastaizan zuen. Egun, Oinez Basoak5.200 zuhaitz ditu, Etxarri Aranaz-ko Andra Mari ikastolak 2009aneta Atarrabiako Paz de Zigandaikastolak 2010ean lortu zituzten

babesei esker. Bigarren basoaTafallako Garces de los Fayos ikas-tolak hasi zuen iaz, Monte Planoizeneko alderdian, eta aurten SanFermin ikastolak osatu du lana.Bertan, 8.400 artez eta erkametzezosaturiko basoa sortu da. Guzira8,3 hektareako lur zatia landatudute.

Tafallako Garces de los Fayosikastolak, iazko Nafarroa Oinez-en antolatzaileak, Zizur TxikikoSan Fermin ikastolari pasatu zionOinez Basoaren lekukoa, otsaila-ren 24an, Monte Planon hasitakozuhaitz landatzea osa dezan.

13oinez basoa ‹‹ nafarroa oinezberria2012ko urriaren 20a,larunbata

PUTZUA. Oinez Basoko putzuaren inaugurazioa,Arbizuko Utzubar alderdian .ANDRA MARI IKASTOLA

Page 14: TESTUAK: JOXI UBEDA - Berria · 2012-10-20 · hain zuzen ere. Kolore anitz ... bakearen eta maitasunaren iku-rrekin. Euskalerria irratia ... ren aldeko apustua egin nahi dugu. Horregatik,

URTE OSOKO EGITARAUANafarroa Oinez antolatzeko lekukoa iaz jaso zutenetik,San Fermin ikastolako kideek ekitaldieta jarduera ugari antolatu dituzte,urriaren 20an izango den jai handia girotzeko.

N afarroa Oinez jaiaizan aurretik, SanFermin ikastolakmakina bat ekitaldiantolatu du urte

osoan, Zizur Txikian eta Nafarroa-ko beste hainbat herritan.

LekukoaZizur Txikiko San Fermin ikasto-lako Pilar Vicente zuzendariak etaJavier Barkos guraso elkartekolehendakariak 2012ko NafarroaOinez antolatzeko lekukoa jasozuten Tafallan, iazko NafarroaOinez-en, urriaren 16an, Garces delos Fayos ikastolako Javier Marti-nez lehendakariaren eta ResuUrrutia zuzendariaren eskutik.

Aurkezpena2012ko Nafarroa Oinez jaia aur-kezteko ekitaldia egin zuten Iru-ñean, azaroaren 9an. Vicente, SanFermin ikastolako zuzendaria,Barkos, San Fermin ikastolakoguraso kooperatibako presiden-tea, Peio Mariñelarena, Nafarroa-ko Ikastolen Elkarteko presiden-tea, eta Resu Urrutia, TafallakoGarces de los Fayos ikastolako zu-zendaria mintzatu ziren ekital-dian.

Denda zabalikNafarroa Oinez 2012ko arropadenda abenduaren 1ean zabalduzen Iruñeko Sarasate paseale-kuan, Euskadiko Kutxaren egoi-tza zaharrean. Denda guztiz erabe-rriturik ageri zen. Izan ere,azaroan buru- belarri aritu zirenNafarroa Oinez-eko Batzordeeta-ko hainbat aita eta ama. Haienlanari esker, oso denda dotore etatxukuna geratu zen, San Ferminikastolak eta Nafarroa Oinez anto-latuko duten gainerako ikastolekere erabiltzeko.

Nafarroa Oinez,sarituaParis 365 jantoki solidarioa eta Na-

farroa Oinez 2011koa saritu zituz-ten abenduaren 2an, klima aldake-taren aurka edukitako konpromi-soarengatik, Apustu Energetikoaprogramaren bitartez.

Programa hori Nafarroako In-gurubide Baliabideen Zentroakbultzatu du, eta zentro hori Nafa-rroako Gobernuko Landa Gara-pen, Industria, Enplegu eta Ingu-rumeneko Departamentuarenmenpe dago. Nafarroa Oinez egu-nerako prestatu zen IngurumenaZaintzeko Ekintza Plana kontuanizan zuten sari hori emateko ga-raian.

Barriola eta BengoetxeaBanatu zituzten pilota guztiakbukatu ziren Oinez dendaren aur-kezpen ekitaldian, abenduaren15ean. Oinatz Bengoetxea eta AbelBarriola pilotari leitzarrak ekital-di horretan parte hartu zuten,pilotak sinatzen, eta jende piloabildu zen, batez ere neska-mutiko-ak.

Martin-Caroren omenezNafarroa Oinez-ek omenaldia egindio Julio Martin-Caro artista iruin-darrari grabatu bilduma baten bi-dez, abenduaren 20an jakinarazizutenez. Bost grabatuz osaturikdago bilduma. Julio Martin- Caro,Xabier Morras, Juan Gorriti,Gentz del Valle eta Jorge Oteizadira egileak. Zubiarte tailerrekoAngela Moreno artista arduratuda grabatuak egiteaz. Salgai jarrizituzten grabatuak Oinez dendaneta San Fermin Ikastolan.

Jazz zikloaSan Fermin ikastolak eta Zizur Na-gusiko Kultur Patronatuak anto-latutako Oinez Jazz zikloaren ba-rruan, musika emanaldiak egin zi-tuzten Nafarroako TalkaEnsemble, Ache Pa Ti eta Tutikeztaldeek otsailaren 2tik 16ra arte,Zizur Nagusiko kultur etxean.

‘Hitz&hitz’San Fermin ikastolak Hitz&hitzsolasaldi zikloa antolatu zuen Na-farroa Oinez 2012ko kultura jar-dueren barruan. Otsailaren 14an,Daniel Innerarity eta Sixto Jime-nez izan ziren hizlariak; martxoa-ren 22an, Pedro Miguel Etxenike;apirilaren 19an, Bernardo Atxaga;eta maiatzaren 10ean, GarbiñeBiurrun. Iruñeko Planetarioanizan ziren hitzaldiak.

Porrotx pailazoa ikastolanPorrotx pailazoa San Fermin ikas-tolan egon zen Haur eta LehenHezkuntzako neska-mutikoekin,otsailaren 15ean. Haurrek ederkipasatu zuten Porrotxekin.

Artea Oinez,IruñeanArtea Oinez erakusketa kolekti-boa inauguratu zuten otsailaren17an. Erakusketa Iruñeko Ziuda-delan izan zen zabalik, martxoa-ren 19ra arte .

Oinez BasoaTafallako Garces de los Fayos ikas-tolak San Fermin ikastolari emanzion Oinez Basoaren lekukoa,zuhaitz landaketa baten bidez,otsailaren 24an.

Pirritx,Porrotx eta MarimototsZazpikoloroa ikuskizuna aurkez-tu zuten Iruñeko Salestarren ikas-tetxeko aretoan, arrakasta handiz,martxoaren 14an. Bi saio egin zi-tuzten.

Euskal Jolas eta Jokoen Eguna250 neska-mutiko inguruk partehartu zuten San Fermin ikastolanEuskal Jolas eta Jokoen 24. Egune-an, apirilean 1ean.

Ikasle ohien bazkariaApirilaren 21ean, San Fermin ikas-tolako ikasle ohientzako bazkaria

izan zen ikastolan bertan. San Fer-min ikastolako ikasle ohien lehentopaketa izan zen.

Mikel Markez eta Eñaut Elorriaga Mikel Markez eta Eñaut Elorriagaabeslariak San Fermin ikastolanizan ziren apirilaren 24an, saio be-rezi bat egiten bertako ikasleekin.Euskal musikaren historia etatransmisioari buruz hitz egin zu-ten, ikus-entzunezko baliabideakerabiliz.

Julio Martin-Caro gogoanSan Fermin ikastolak harreraegin zion Iruñeko artista zenarenfamiliari, maiatzaren 4an. Margo-lariak Artea Oinez-en omenaldiaizan du aurten, grabatu bildumabaten bitartez.

Moda desfileaGuztira, 130 lagunek baino gehia-gok hartu zuten parte NafarroaOinez jaiaren karietara antolatuzen moda desfilean, AtarrabiakoTotem aretoan, maiatzaren 9an.San Fermin ikastolako ikasle, ira-kasle eta gurasoak modelo lane-tan aritu ziren.

Juul sariakMaiatzaren 18an, Juul kanpaina-ko sariak banatu ziren Santa Ma-ria aretoan. Jokin Mitxelena etaPatxo Gallego ilustratzaileak etaFernando Morillo, Toti Martinezde Lezea, Jose Waliño eta CastilloSuarez idazleak aritu ziren ekital-di horretan. Pamiela-Kalandraka,Txalaparta, Elkar, Erein eta Ibai-zabal argitaletxeetako ordezka-riak ere han izan ziren, baita JuulKanpainan diharduen Irene Lo-pez Goñi ere.

Alberto IñurrategirenhitzaldiaPorrotaren alde izeneko hitzaldiaeman zuen Alberto Iñurrategi

mendizaleak San Fermin ikasto-lan, maiatzaren 15ean.

Osasunako jokalariakOinez dendanMasoud Shojaei eta Jon EtxaideOsasuna futbol taldeko jokalariakOinez dendan izan ziren maiatza-ren 23an, baloiak eta argazkiak si-natzen, eta sekulako ikusmina piz-tu zen, haurren eta gaztetxoen ar-tean batez ere.

San Fermin ikastolakofutbol txapelketaMila neska-mutiko baino gehia-gok hartu zuten parte San Ferminikastolako futbol txapelketan,ekainaren 4tik 16ra arte. Amaie-ran, Osasunako jokalariek sinatu-tako elastikoak zozkatu ziren. Osa-sunak hitzarmen bat dauka SanFermin ikastolarekin, NafarroaOinez babesteko, eta aurtengo txa-pelketari sostengua emateko.

Artea Oinez,DonostianArtea Oinez erakusketa Donostia-ko Kutxaren Bulebarreko aretoanzabaldu zen ekainaren 7an, eta uz-tailaren 8ra arte izan zen zabalik.Erakusketa bera Iruñean zabalikizan zen otsailean eta martxoan.

‘Lipdub’-aren grabazioa1.500 lagunek baino gehiagok har-tu zuten parte San Fermin ikasto-laren lipdub-en grabazioan, ekai-naren 20an. Lipdub-a sekuentziabakarreko bideo musikala da,eta

14 nafarroa oinez ›› ekitaldiak berria2012ko urriaren 20a,larunbata

Page 15: TESTUAK: JOXI UBEDA - Berria · 2012-10-20 · hain zuzen ere. Kolore anitz ... bakearen eta maitasunaren iku-rrekin. Euskalerria irratia ... ren aldeko apustua egin nahi dugu. Horregatik,

rroa Oinez-en abestia eta bideokli-pa aurkeztu zituen ekainaren29an, Iruñean emandako pren-tsaurreko batean. Aurtengo leloaizan da abestiaren eta bideoklipa-ren ardatz nagusia: Kolore&hitz.Abestiaren hitzak Julio Soto ber-tsolariak idatzi ditu; San Ferminikastolako ikasle ohia eta Nafarro-ako bertsolari Txapelketako txa-pelduna da Soto.

Kantuaren musika, berriz, nafa-rroako Trikidantz taldeak sortudu. Doinu alaia eta dantzatzekoegokia konposatu du.

Bideoklipean, San Fermin ikas-tolako pilotalekuan gehienbat ger-tatzen den istorio bat kontatzenda, margoei eta koloreei lotuta.

Trikidantz taldeko Arkaitz Min-degiak, San Fermin ikastolako zu-zendari Vicentek, eta San Ferminikastolako guraso kooperatibako

presidente Barkosek parte hartuzuten abestiaren eta bideoarenaurkezpenean.

Sanferminetako txosnaNafarroa Oinez jaiaren aldekotxosna zabalik izan da sanfermine-tan, Iruñeko Takonerako parkean.Aurtengo berrikuntzetako batizan da San Fermin bezperarakoprestatu zuten goizeko jarduera;izan ere, txosnan txupinazoa ikus-teko parada izan baitzen, horreta-rako pantaila bat jarri baitzuten.Sanferminetarako egitarau zabalaprestatu zen: euskal folklorea,dantza emanaldiak, rock kontzer-tuak, euskal musika... Ekitaldi ba-tzuk Iruñeko Udalak antolatu zi-tuen, eta beste batzuk Nafarroa Oi-nez 2012ko Jarduera Batzordeakprogramatuak.

Oinez Berdearen filosofiaren ba-

rrenean, garapen iraunkorarrenaraberako festa eta ingurunearenikuspuntutik arduratsua bultzatuzen sanferminetako Oinez Txos-nan. Alde horretatik, Nafarroa Oi-nez-en antolakuntzak aspalditikIruñerriko Mankomunitatearekindaukan lankidetza mantendu du.

Helburu bikoitza izan da aurten.Alde batetik, hondakinen banake-ta landu da, eta, horretarako, txos-na barrenean lau ontzi desberdinkokatu ziren: urdina (paper-kar-toia), horia (ontziak), berdea (hon-dakin organikoak) eta beira. Hala-ber, erabilitako olioa bereizi zen.Bestalde, edalontzi berrerabilga-rriak izan ziren, iaz bezala, bainaaurten edalontziarekin bateratxartel bat banatu zuten, gero be-rreskuratu ahal izateko edalon-tziaren truke ordaindu behar zeneuroa.

Oinez Basoko putzuaren inaugurazioaNafarroako ikastolek Arbizuko Oi-nez Basoko Putzua inauguratu zu-ten irailaren 16an, eta abian jarrizuten bertan hegaztien behatokiaegiteko proiektua. Inaugurazioekitaldia Utzubar izeneko alder-dian izan zen, Oinez Basoan ber-tan, eta hara bildu ziren Oinez Ba-soaren proiektuan hasieratik arituizan diren ikastola guztietako or-dezkariak eta familia asko ere bai,putzua era sinbolikoan ur botile-kin betetzeko xedez.

Oinez produktuak,azoketan eta jaietanNafarroa Oinez 2012 jaiaren ingu-ruan ekoitzi diren elastikoak etagainerako produktuak hainbat he-rritan salgai izan dira Nafarroaneta Euskal Herriko gainerako pro-bintzietan ipini diren erakusma-haietan. Esate baterako, irailaren22an eta 23an, Auritzen, AbereenEgunean, eta Uharteko jaietan, etairailaren 29an eta 30ean, berriz, Ga-resko ferietan eta Aoizko jaietan.

Nafarroa Oinez oroitarria,ikastolako sarreranAurtego Nafarroa Oinez-en logoaadierazten duen oroitarria jarrizuten ikastolako sarreran, iraila-ren 28an. Egilea Ramon Gorrizikastolako aitona da, eta harenadiskide Jose Luis Berraondorenlaguntzaz osatu du lana. Biok ilu-

15ekitaldiak ‹‹ nafarroa oinezberria2012ko urriaren 20a,larunbata

bertan eszena guztiak abesti bate-kin sinkronizatzen dira. Kasu ho-netan, San Fermin ikastolarenerrealitatea erakutsi nahi izan du-te, modu parte hartzaile eta ludiko-an. Nafarroa Oinez-en webgunean(www.nafarroaoinez.net) ikustenahal da bideoa.

Lipdub-aren prestaketan etagrabaketan ikastolako kolektiboosoak hartu zuen parte gogotsu:gurasoek, irakasleek, administra-zio eta zerbitzuetako langileek, etaia ikasle guztiek. Bideoa gidatze-ko, NafarroakoVendetta taldea-ren Begietara begira abestia hau-tatu zuten, eta, irudietan, ZizurTxikiko ikastolari lotutako jardue-rak ageri dira.

Kantuaren etabideokliparen aurkezpenaSan Fermin ikastolak 2012ko Nafa-

sio handiz egin dute oroitarri horiikastolari eskaintzeko, NafarroaOinez jaiari egindako ekarpengisa.

Txikonek 42 ardi eramanditu San Fermin ikastolaraAlex Txikon mendizale bizkaita-rrak erronka berri bati ekin zion,Nafarroa Oinez-ekin lotuta: Le-moa eta Urdiain herriak abelbidezlotu zituen hiru etapatan 42 ardikoartalde batekin —San Ferminikastolak bete duen urte kopurubera—.

Urriaren 3an Urdiaindik ZizurTxikiko Ikastolara joan zen, ardi eta guzti eramanda, eta Nafa-rroa Oinez-erako lortu duen 1.500euroko txekea eman zien San fer-min ikastolako arduradunei. Ikas-tolako ikasleek harrera bereziaegin zieten Txikoni eta berelaguntzaileei eta ardiei. Besteakbeste, hainbat kartel egin zituz-ten, eta kolore&hitz abestia kanta-tu zieten.

Euskaltzaindiaren batzarraEuskaltzaindiak zuzendaritzabilera egin zuen San Fermin ikas-tolan urriaren 5ean, NafarroaOinez-en jarduera programazioa-ren barrenean, eta arratsaldeanekitaldi ireki batean hainbat eus-kaltzainek parte hartu zuten,ikastolako areto nagusian. Bihitzaldi izan ziren, bata ikastolenerronkari buruzkoa, Vicentereneskutik, eta bestea euskararenjarraipenerako eskolak eta etxeakdituzten loturei buruz, PaulaKasaresen eskutik. Andres Urru-tia euskaltzainburuak amaieraeman zion ekitaldiari. San Ferminikastolako abesbatza eta Zangoza-ko Nora abesbatza ekitaldianaritu ziren.

Euskalerria Irratiazuzenean IkastolatikEuskalerria irratiak zuzenekosaioa egin zuen San Fermin ikasto-lako aretotik urriaren 11n. Elka-rrizketak, musika, emanaldiak etaabar izanen ziren goiz osoan irra-tsaio berezi horretan.

Mendilibar,dendanOsasuna futbol taldeko Jose LuisMendilibar eta hainbat jokalari Oi-nez dendan izan ziren urriaren18an.

DENDA. Oinatz Bengoetxea eta Abel Ba-rriola pilotariak,Nafarroa Oinez-endenda aurkezteko ekitaldian,aben-duaren 15ean.IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS

Page 16: TESTUAK: JOXI UBEDA - Berria · 2012-10-20 · hain zuzen ere. Kolore anitz ... bakearen eta maitasunaren iku-rrekin. Euskalerria irratia ... ren aldeko apustua egin nahi dugu. Horregatik,

Alex Txikon mendizale bizkaitarra eta bere laguntzaile taldea 42 ardirekin iritsi ziren SanFermin ikastolara Lemoatik (Bizkaia),Pabi Astondo Zeanuriko artzainaren agindueijarraituz,urriaren 3an.Erronka gaindituta,Nafarroa Oinez-erako lortu dituzten 1.500 euroakSan Fermin ikastolako arduradunei eman zizkieten.

H iru egunean trans-humantzian artzainlanetan ibili ondo-ren, Alex Txikon etabere laguntzaileak

42 ardiko artalde batekin iritsi zi-

ren urriaren 3an Zizur Txikira,San Fermin ikastolara. Ikastola-ko haurrak zain zituzten, eta on-gietorri beroa egin zieten. Lemoaeta Urdiain lotu zituen Txikonek,eta, ibilaldia amaituta, Nafarroa

Oinez-erako lortu dituen 1.500 eu-roak utzi zituen ikastolan.

Hiru egun horietan, mendizale-aren eta artaldearen ibilerak gra-batu zituen Baleuko ekoiztetxeakEuskal Telebistarentzat, San Fer-

ARDIAK OINEZ LEMOATIKZIZUR TXIKIRAINO

ONGIETORRIA. San Fermin ikastolako ikasleek ongietorri beroa egin zieten Alex Txikoni,haren laguntzaileei eta ardiei.LANDER F.ARROIABE/ ARG.PRESS

16 nafarroa oinez ›› ekimenak berria2012ko urriaren 20a,larunbata

BIDEAN. Pabi Astondo artzaina eta Alex Txikon artaldea eramaten,SanFermin ikastolatik hurbil.LANDER FDZ.ARROIABE/ ARGAZKI PRESS

EKARPENA. Alex Txikon eta haren laguntzaileak,San Fermin ikastolako zuzendari Pilar Vicenterekin solasean,Nafarroa Oinez-erako lortu dituzten 1.500 euroak eman ondoren. LANDER FDZ..ARROIABE/ ARGAZKI PRESS

min ikastolara iristeko unea bar-ne. Ikus-entzunezko lan hori ETBnhainbat alditan eman dute jada-nik.

Urdiaingo Jabier Galartza pilo-tariaren familiak izandako bizi-

modua gogorarazteko egin duTxikonek Lemoa eta Urdiain 42ardiburu hartuta abelbidez lotze-ko erronka. Ehunka ardi hartuta,lurralde epelagoen bila, negua pa-satzera abelbideetan barna trans-humantzian joaten ziren Urdiain-dik Lemoara galartzatarrak. Ar-tzain haien lan gogorra, urterokoohitura eta memoria berreskuratunahian, irailaren 30ean abiatu zi-ren oinez Lemoatik, eta urriaren2an iritsi ziren Urdiainera.

«Gogorra,baina polita»Lana bukatu ondoren, «gogorraizan da, baina polita; pozik nagolortutako erronkarekin», esanzuen Txikonek. Artzainen lana go-raipatu zuen: «Nortasun bereziadute, eta Euskal Herrian izan du-ten eta duten zeregina oso garran-tzitsua da».

Ikastolan ere pozik zeuden ar-taldearen bisitarekin. «Haurren-tzat ikaragarria izan da, oso ez-berdina eta polita», Pilar Vicentezuzendariaren esanetan.

Urriaren 3an, goizean, ikastola-ko atean ziren Txikon eta bere la-guntzaile taldea. Makilak es-kuan, Pabi Astondo Zeanuriko ar-tzainaren aginduei jarraituz, 42ardiak aurrean hartuta sartu zi-ren ikastolako atarira. Ardienzintzarriek eta Astondok zezenadarrarekin egindako soinuakadi jarri zituen ikastolako hau-rrak; pozarren atera ziren atarira.Txikienak, jakin-min handiz, ani-maliak ukitzen ibili ziren. Atariaikaslez beterik zegoen; guztiek ar-diak inguratzen zituzten.

Txikonek eskura eman zion Vi-cente ikastolako zuzendariariEguzkilore bitxi dendak babestuzuen erronkan bildutako dirua-ren txekea. Jarraian, ikastolakohaurrek eta irakasleek aurtengoNafarroa Oinez-eko kanta abestuzuten. Hainbesteko zalaparta etamugimendurekin, artaldea azto-ratu egin zen, eta ihes egin zuen.Astondok, Karmen bere artzaintxakurraren laguntza paregabea-rekin, bueltan ikastolara ekar-tzea lortu zuen.