Transcript
Page 1: Goiberri 156. zenbakia

Fredi Pelaez musikaria, Beasainen duen Pottoko estudioaren atarian. ARKAITZ APALATEGI

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

GOIBERRI

156 zenbakia. 2015eko uztailaren 17a

FrediPelaezMusikaria eta soinu teknikaria

«Helburuajazz munduanerreferentziaizatea zen» 8-9

Maite Riaño 3 Iritzia 4-5 Babesherritarra 6-7 Neskak ezpatadantzan 10-11 Alain Torres 12Hartzaren ezabaketa Goierrin 13Mugarrien harriak 14-15

Page 2: Goiberri 156. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 156. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Indar positiboa bideratzen dutenegitasmoetan aritzeko zalea naiz»

Maite RiañoItsasondoko bizilaguna

Aimar Maiz ItsasondoMaite Riañok (Ordizia, 1971)auzo-herria aukeratu zuen bizi-lekutarako eta bizitzarako.2004an joan zen Itsasondora.11 urteotan hamaika herri eki-menetan parte hartu du. Zer dauka Itsasondok? Oinarritzat herritarren parte-hartze zabala eta herrikoia. He-rriaren eta herritarron bizimodupozgarria du helburu. Zerk egiten zaitu zoriontsu? Maite ditudanen irribarreek etaalaitasunak.Oporretarako zer asmo? Nahiare alabarekin eta Eleder

semearekin, gustuko ditugungune, lagun eta familiakoekinune goxoak izatea.Zer egitea duzu bereziki kutun?Formakuntza pertsonalean etaindar positiboa bideratzen du-ten egitasmoetan aritzea. Zer erakutsi dizu Itsasondok? Auzolana eta elkarlanaren ga-rrantzia. Balio handienekoa zer dago? Gauza asko. Maitagarria bezainbaliotsuenetakoa Urkipe esko-lako eguneroko lana. Zer zaletasun dituzu? Iritzi desberdinak entzuteko in-teresa.

Liburu bat? ‘Nosotras las mujeres que noqueremos tanto’, Marcela Se-rranorena. Eta ‘Sentipuinak’,Begoña Ibarrolarena. Zerk sortzen dizu irribarrea? Askatasunaren bilakaeran lan-tzen ditugun egitasmoek. Eta beldurra? Ahozko eta ez ahozko komuni-kazio bortitz inposatzaileak. Herriko alkate bazina? Oraingo eta aurrekoaren urra-tsei jarraituz, herritar guztioniritziak —zahar eta berri— etaparte-hartzea bultzatu. Truka-tu, berpiztu eta zabaldu.

«Itsasondon,Urkipe eskolareneguneroko lana damaitagarri bezainbaliotsuenetakoa»

AIMAR MAIZ

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Janire ArrondoKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Eskeine LegorburuProdukzio arduraduna:Erkuden MuguruzaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]

Publizitatea: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 156. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Joxe Begiristain Euskara teknikaria

Idazle eskolausardia han-dia behar dae d o z e i n e naurrera ager-tu eta hitz-ja-

rioan biluzteko, batez ere jariohorren diskurtsoak ezer berririkez diola beldur bazara. Orain-goan ordea hala erabaki duda-lako, irakurketaren eta idazketasortzailearen plazeraz aritukonaiz, Bergarako Idazle Eskolarinire esker ona azaltzeko beste-tarako balio ez balezake ere.

Seguru asko, hau irakurtzenari denarentzat egia jakina dairakurtzea (eta idaztea) atsegi-na dela. Baina, adibidez, besteinongo asmorik gabe eta “ba-karrik” udan irakurtzen dutenakere badirela jakitun, ea inori ira-kurketa berrietarako (eta idaz-ten jartzeko) grina pizten la-guntzen diodan, bada.

Bergarako Idazle Eskolan ari-tu naiz azken bi ikasturteetan.Goierritarra dugu bertako zu-zendari eta arduradun nagusia.Idazle Eskolari buruzko nire ja-kin-mina berari aipatu izan ezbanio, hark ez luke ni animatze-ko aukerarik izango. Beraz, ni eznintzateke inoiz inguratuko Es-kola horretara, izen baino

gehiago adjektibo potolotzatikusten nion “Idazle” horrekbeldurtzen ninduen eta.

Bi urteko graduondokoa da.Bergarako UNEDen egoitzanizaten dira klaseak larunbateroeta informazio oso-osoa iesko-la.asmoz.org eta idazten.comwebguneetan duzue.

Zergatik eman nahi dizuetezagutzera Idazle Eskola?Bada niri, irakurle bai baina lite-ratur-genero jakinetara baka-rrik eta batez ere autore muga-tuetara hurbilduz bizi nintzenhoni, mundu ezezagun muga-gabe bat zabaldu didatelakobertan. Bai irakurzaletasunaridagokionez eta baita ere, idaz-ten irakatsi didatelako. Horre-tarako ordea, garrantzitsuena,nire gabeziak antzematen la-gundu izana eskertuko diet: ira-kurle naizen aldetik zaletasunaidazle askorengana zabaldu di-datelako eta batez ere, zer nolaidatzi behar ez den jabetu nai-zelako.

Bi gauza ikasi ditut betirakoBergarako Idazle Eskolako ira-kasleei (idazleak dira guztiak)eta pedagogiari esker:

Bata, irakurtzeari lotuta. Lite-ratur-genero guztiak landu di-

tugunez (nobela, ipuina, poe-sia, antzerkia, iritzi-artikuluak...), niri sekula burutikpasatuko ez litzaizkidakeenobra eta autoreak irakurri dituteta horietako batzuk mesano-txean ez bada, eskura izangoditut gertu betirako.

Bestea, idazteari dagokiona.Orri zuriaren sindromeari aurreegiteko teknikak irakatsi dizki-

A

date: nork esan behar zidan niri,zer ziren ere ez nekien idazketafragmentarioak sortu nitzakee-nik edo poesian ere saia ninte-keenik, adibidez? Pentsa, iritzi-artikuluak idazten ere ari naizlotsagabe-lotsagabe eta! Etabide batez, zeharka, laneanohikoa dudan idazketa profe-sionalerako premietan lagundudidate, noski.

Eta azkenik, denetan hobe-rena: berealdiko lagunarteaosatu dugu ikaskideon artean.Harremanetan segitzea eraba-ki dugu, hilero geure buruarietxeko-lanak jarri eta Bergaranelkartuz. Literatur-zaletasunak(norberak bestearengandikzein baino zeinek desberdina-goak ditugunak) elkartu gai-tuztenok, eguneroko bizitzazere oso eroso aritzen garelakokontu kontari. Bi urteko larun-batetako aurrez aurreko pre-sentziaz gain, norberaren ida-tziak guztiokin partekatuz elkarezagutu dugulako eta batakbesteari ekarpenak egitea, bu-kaerarik gabeko aberastasunadela ikasi dugulako.

Ezer gutxitaz izaten du batekiritzia argi eta garbi eta nik ze-rua topatu dut Bergarako Idaz-le Eskolan. Horixe adierazi nahinuen. Gainera, nire esperientziazoragarri honen antzekorik bizi-tzera animatu badut norbaitorain, pentsa!

Page 5: Goiberri 156. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Gure ama zenak gorroto zian uda . Barkatu, uda gustuko zian,baina udako oporrek gaixotu egiten zien. Amak arriskuak ikustenzizkian nonahi opor garaian; ikasten nahiz lanean ari ginenean,seguru ikusten gintian. Lan-istripuetan ez zian arriskurik ikustenedota, besterik gabe, ez ziean horiei erreparatzen, nonbait. Lane-an ikusten gintian denok txintxo, seguru eta ondo, bakoitza beretxokoan, irabazian, lan-saioa bukatzean etxera erretiratuz. Aste-buru eta oporretan, berriz, beldurrez airean jartzen huen, parran-dak, txangoak, gertura nahiz urrutira irteerak … “Nahiago nukeabuztua pasata balego!” esaten ziguan uztail oro. Eta iraila iriste-an, betiko esaldia, lasai arnasa hartu eta barrutik ateratzen zi-

tzaiona, “osorik etorri zarete behintzat etxera eta, eskerrak!”.Etxeko beste guztiok, seme-alabok, ez genioan ulertzen, nahi

orduko iristen ez zitzaizkigun oporrak, planez betetako egunak,egun alaiak, abenturazkoak, atsedena hartzekoak, nahiz etagehiago nekatu … nola gorrota zitzakean horrela; guk amets egi-

Aupa Joxepa!. Oporrei buruz hitz egin beharko dinagu, bai,nola ez bada! Garaian garaikoa solasgaietan ere… Nire txikitakoiruditerian oporrek hauxe esan nahi zitenan: gurasoekin Leitzaranbailarako erreka-zulo batean egindako egun pasak eta Urbasaedo Aralar aldera egindako txangoak: eta horrekin pozik!Gero mutil-aroan, Artze poetari keinu eginez, bizitzarako armak

hartzera abiatu ginenean, festarik festarako ibilera izan huen gureaukera. Hasieran ingurukoak eta, azkenerako, lo-zakua lagun hartueta Euskal Herriko itzulia ere egiten genuela esan zezakenagu,ekaineko sanjoanetan hasi eta irailean eskolan hasi arte. Oporrak nola ikusten ditudan galdetzen didan gure seme-ala-

bei begira. Dudarik gabe, ahalmenaren eta moduaren arabera,beraiek ikusiko diten nola eta non gozatu nahi duten. Gehieneraere, aholku hauxe emango nieken: urrutira joatea ondo dagoelabaina, gure herrian bertan toki eder askoak ere baditugula.Hale-re, garaiak hainbeste aldatu ditun! Orain, ingelesa hobetzera ezbada erasmusera bidaiatzen ohituta zeuden gure gazteak eta

hori ere ez dun txarra. Okerragoa iruditzen zaidan bertan lanik ezdagoelako kanpora lan bila joan behar izatea eta oporretan etxe-ra etorri behar izatea. Hori bai tristea!Hortaz, han edo hemen, hemen edo han, irakurle guztiok opor-

atseden egun onak pasa ditzazuela, horixe opa dizuegu! Ah! Etadenok onik itzuli gaitezela…

bateta

bat

Asteko irudia

Joxepa Madariaga

Inazio Usarralde

Josu Maroto

EuskalmitologiaAtaunek biztanle berezi etamagikoak ditu: lamiak,jentilak, sorginak...Jentilbaratza elkarteakdeituta, gau ibilaldimitologikoa egiten duteurtero, aurten Joxe MigelBarandiaran bera lagun izandutela.

ten genian oporrekin, haizea hartuta ibiltzen gintuan, pozik.Adin pixka bat badiagu jada guk ere, seme-alabak badizkiagu.

Barraren alde batetik bestera pasa ote gaituk?, zer sentitzen, zerpentsatzen diagu opor garai honetan?, ze ilusio eta beldur izatendiagu? Hitz egin, aitatxo!…»

Page 6: Goiberri 156. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Hamabi bat lagunek osatzen dute Ordiziako Babes Zibileko lantaldea; 2003an sortu zuten. ORDIZIAKO BABES ZIBILEKO TALDEA

Ordiziak badu bere babes zibileko lantaldea. Musutruk aritzen dira SOS Deiakkoordinatutako sare batean. Larrialdiak eta prebentzioa dira euren lanesparruak. Garai bateko auzolanetik biziraun duen katebegietako bat dira.

Miriam Luki OrdiziaOrdiziako Zahar Etxean argin-darrak kale egin du. Ilunpetangeratu dira oherako orduan.Goiko solairura ezin joandadaude adinekoak eta bertakolangileen eskuak urriak diraguztiei igotzen laguntzeko. Ba-bes zibileko boluntarioei deitudiete. Deia jaso eta aktibatuegiten da taldea. Ezintasunakdituzten adinekoak besoetanaltxatu eta oheratu egiten di-tuzte banan-banan. Zaharetxean gertatutakoak kanpoanez du oihartzunik. Bertako egoi-

liarrek, langileek eta babes zibi-leko boluntarioek badakite, ha-lere. Joxe Arizmendi Ordiziakobabes zibileko boluntarioarenhitzetan, «halakoetan, lanaamaitu ondoren, zer egin du-gun galdetuta erantzuna baka-rra da: lagundu».

2003. urtean martxan jarrizuten Ordiziako boluntario tal-dea. Hamabi bat lagunek osa-tzen dute egun. Berrogeita ha-mar inguru urte dituztenak etahogei bat urte dituztenak elkar-tzen dira taldean; ez dago erdi-bideko kide gehiegirik. Ariz-

Babes herritarra

mendi: «Aurten 18 urte betekodituztenak batu zaizkigu, trans-misioa eman da nonbait, izanere, taldekideen semeak hasidira».

Babes zibileko taldea sortuaurretik, suhiltzaile boluntario-ak zeuden Ordizian. Gipuzkoa-ko Foru Aldundiak suhiltzaileparke profesionala bertan ko-katu eta gero, boluntario taldeadesagertu egin zen. Arizmendiklarrialdien eta prebentzioarenarloan hutsunea zegoela su-matu zutela dio, «beste espa-rru batzuetan beharra zegoela

ikusi genuen, batez ere, udale-txeko langileak nahiko ez direnarloetan». Arlo horietako ba-tzuk zerrendatu ditu, hala nola,mendi martxen nahiz jaietakozaintza bereziak edo elurra en-barazu egiten duen tokietatikkentzea.

Babes zibileko boluntarioakarautegi propio batera lotutadaude. Udal taldea dira, hau da,udalbatzak osoko bilkuranonartutako ordenantza bat daeuren arautegia. Ordiziako ka-suan 2008an onartu zutenarautegi hori. Baldintzak, esku-

Page 7: Goiberri 156. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

ero eta liztor asiar gehiago, orduan etabertako erle gutxiago. Liztorrek akabatuegiten dituzte bertako erle ezti egileak.

Gizakiarentzat ez dira lehen mailako arriskua,baina erle kopuruak behera eginez gero biodiber-tsitatearen desoreka eragin ahal dute, eta hori gi-zakiarentzat bada arriskutsua. Joxe ArizmendiOrdiziako Babes Zibileko taldeko kideak abisu batjaso berri du elkarrizketa egin bitartean, Altami-ran beste erlauntza bat jarri dute liztorrek, kasuegin beharko diote.

Maiatzaren 2tik zortzi erlauntz kendu dituzteliztor beltzenak eta beste zortzi bertakoenak. Liz-torren arloari dagokionean, protokolo bati jarraikiegiten dute lan. «Gipuzkoako Foru Aldundia ere-dua eta aitzindaria izan da. Hasieran, orain hiruz-palau urte, suhiltzaileek beren gain hartu zutenliztorren gaia, baina arazoa areagotu da eta, ho-nezkero lanak banatu dituzte». Liztorrei aurre

G

Liztorren kontrako borrokan lanean ari dira

egiteko boluntario taldeak sortu ziren herriz he-rri. Ordizian babes zibileko taldea egon bazegoe-nez, eurek hartu zuten liztorren kontrako borro-karen ardura. «Kasurik zailenetan suhiltzaileeklaguntzen digute». Edonola ere, gero eta lan zaila-goa dela dio, «dena arauak dira edota dena da ne-gozioa». Arizmendiren ustetan, «arazoak beste-lako dimentsioa hartu du eta erlauntzak kendutaere, aurki ezingo diogu aurre egin. Ikerketaren es-parruan zerbait egin beharko da».

Boluntarioak erlauntzak non dauden antzema-ten dute, «ez da beti erraza mimetizatu egiten bai-tira». Behin antzemanda, protokoloak agindu be-zala kentzen dituzte eta, beharrezkoa bada, kan-poan geratzen diren liztorrak akabatzeko tranpakerabiltzen dituzte. «Gizakiarekin ez dira oldar-tzen, baina etxeko leihoan edukitzea ez da batereatsegina eta ordiziarrek esparru honetan egitendugun lana ondo baloratzen dute».

bideak eta betebeharrak jaso-tzen ditu ordenantzak. Tartean,prestakuntza jakin bat izan be-har dutela babes zibilean ari-tzeko.

Garai batean Eusko Jaurlari-tzak emandako diru laguntzakkudeatzen zituzten udalek etaprestakuntza saioak antola-tzen zein kudeatzen zituzten.Aurreko legegintzaldian, ordea,jaurlaritzak prestakuntza beregain hartu zuen eta, ordutik, bo-luntarioak Arkauten prestatzendituzte, Araban, ertzainak tre-batzen diren toki berean. Arau-tutako prestakuntza horrezgain, urtean hainbat ikastaroeskaintzen dizkie jaurlaritzak:suteak itzaltzeko oinarrizkoikastaroa, desagertutako per-tsonak bilatu eta erreskatatze-ko ikastaroa, larrialdietan lehenlaguntza psikologikoak emate-ko ikastaroa eta abar.

Larrialdiak bakarrik ezArizmendik beren jarduna bi le-rrotan banatzen du: larrialdiaketa prebentzioa. Aurretik ze-haztu du prebentzioan aritzendirela larrialdietan baino gehia-go, «zorionez». Larrialdiei aurreegiteko sistema «nahiko

ondo» eratuta dagoela dio.SOS Deiak koordinatzen du,«herritar batek arazo bat due-nean 112 telefonora deitu etahandik bideratzen dute lagun-tza». Larrialdia zein den ikusita,dagokion aktorea bertaratu ohida. «Ohiko arazo batzuk ba-daude zeintzuetan guk infor-mazioa jaso arren, ez dugunesku hartzen. Puzzle osoarenatal bat gara eta dagozkigunegoeretan aritzen gara».

Arazoak mailakatuta daudelarriaren arabera. Larrienetanprofesionalak eta hain larri ezdirenetan boluntarioak; ba-tzuetan, guztien beharra dago.Adibideak jartzeko eskatuta,Ordiziako lantaldeak parte har-tu duen kasu bat kontatu duArizmendik: «Urtarrilean luizibat egon zen eta lurra beheraetorri zen. Eraikin bati eraginzion, nahiz eta zuzenean ukitu

ez. Halakoetan suhiltzaileek ezdute esku hartzen, baina guhan izan ginen bizilagunei la-guntzen eta ura bideratzekoubide bat irekitzen».

Ohikoena lantaldea Ordizianbertan aritzea den arren, SOSDeiak eskatuz gero, Ordiziatikateratzen dira. Errepideetara

erortzen diren arbolak kentzenaritu daitezke edota suteak zu-zenean itzaltzen ez badituzteere, suteek eragin ditzaketenbestelako kalteak artatzen la-guntzen dute.

Prebentzioa ere baiPrebentzioari dagokionez,udaltzainei laguntzen dieteOlentzero egunean, udaberrikozikloturista martxan, San Joansua zaintzen dute edota dato-zen Ordiziako jaietan ere bertanizango dira. Uniformeak identi-fikatzen ditu, «zerbitzua beharden bezala emateko unean-uneko irteeraren arabera janz-ten gara, baita urteko sasoiarenarabera ere». Baliabideak erebadituzte: 4x4 bat, furgoi bat,quad bat, zodiac bat eta moto-bonba bat, besteak beste.

Boluntario bakar batek ereez du dirurik jasotzen babes zi-

bilaren esparruan egiten duenlanagatik. Lan orduetatik kan-po egiten dute eta bizimoduabestela ateratzen dute. «Gure-an norberaren gogobetetasunabaino ez dago», dio Arizmen-dik. Orain bi urte adineko gizonbat galdu zen Ordizian. Pasie-ran ibiltzea atera zen eta ez zen

ordurako etxeratu. Inguruamiatzeari ekin zioten baina adi-nekoa ez zen agertzen. Babeszibileko boluntarioetako batekideia bat izan zuen eta hari kasueginda galdutako gizonezkoaaurkitu zuten, bizirik. Arizmen-dik aipatutako gogobetetasu-na halakoetatik elikatzen da,baita egunerokoan egiten di-tuzten ekintza txikiagoetatikere.

«Gure lanak balio jakin ba-tzuetatik eta elkartasunetikedaten du. Sistemak erakun-deak jarri ditu auzolana zegoentokietan eta horrek, ezpata batbezala, bi alde ditu: gizartearilaguntzen dio baina gizarteadesaktibatzen du aldi berean».Dioenez, gizarte aberatsenaere, behartsua da balioetangaltzen badu. Beraiek, besteasko bezala, isilean lanean aridira eta balio horien ikur dira.

Udal taldea dira etaudalbatzakonartutako arautegipropioa dute babeszibileko taldeek

Prestakuntzaderrigor gainditubehar dute; orainArkauten trebatzendituzte boluntarioak

Ez dute egitenduten lanagatikdirurik jasotzen,baina lanak asebeteegiten dituela diote

Page 8: Goiberri 156. zenbakia

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Musika mota guztiakdira interesgarriak etabeti ikasten da zerbait»

Fredi PelaezMusikaria eta soinu teknikaria

Arkaitz Apalategi Bizitza osoa musikari lotutaegin du Fredi Pelaez lazkaota-rrak. Duela sei urte, bere ametsbati forma eman eta PottokoStudio grabaketa estudioa za-baldu zuen. Urte gutxian, jazzeta musika akustikoen arloanerreferente izatea lortu du, etagenero horretakoak ez ezik,beste estilo askotako musika-riak ere joaten zaizkio ate joka.

Ez da ohikoa ibilbide bat eginduen musikari bat estudioanteknikari lanetan ikustea. As-palditik al zenuen ideia hori bu-ruan? Askotan esaten dut, hau izandela nire bizitzako kapritxoa.Musikariok beti izaten dugunarazoa da non aritu, non jo.Etxean zeure kasa jo dezakezu,baina taldean aritzeko lokal batbehar da, eta beti arazoak iza-

ten ditugu tokiarekin. Zentzuhorretan, niretzat estudioakhainbat behar betetzen zituen;batetik hori, nire isats-pianoasartzeko tokia izateaz gain,ondo prestatutako leku bat iza-tea. Denok aritu gara udalakedo utzitako lokaletan, bainatoki aproposago bat edukitzeabeste gauza bat da; hau nire-tzako etxean egotea bezala da. Eta grabaketa aldetik, lehendik

al zenuen zaletasun hori?Soinu munduan gaztetatiknola ibili naizen, arlo horretanzer edo zer egiteko aukera ikus-ten nuen. Ez zen bapateko zer-bait izan. Musikari gehienok be-zala, etxean banuen nire 'estu-diotxoa', neure grabaketak-etaegiteko. Gero pixkanaka hastenzara beste norbaitentzat loka-lean grabaketak egiten, pistaketxera eraman eta nahasketak

ARKAITZ APALATEGI

Page 9: Goiberri 156. zenbakia

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

egiten... Eta iristen da une batesaten duzuna: izango banu nikneure txoko bat, jendea etorrieta bertan grabatzeko...

Bestalde, ni jazz munduanmugitu izan naiz, eta hutsunebat ikusten nuen hor. Garai ba-tean bazirudien jazz musikarien

mugimendu bat egon zitekeelahemen, baina grabatzeko ga-raian zailtasunak zeuden, pia-no bat sartzeko edo hainbatmusikarik batera grabatzeko.Beste musika estilo batzuetanteklatuak eta nahikoak dira,adibidez pop edo rock estiloe-tan; baina musika akustikoe-tan, jazzean edo klasikoan adi-bidez, zaila da inguruko estu-dioetan horrelako tokia izatea.Baina nik nola pianoa izan be-har nuen, aukera ikusten nuengenero jakin batzuetako musi-kariek beraien neurrira eginda-ko estudio bat izan zezaten.Lokal dotorea daukazu hemen.Beno, estudio handiagoak ba-daude, hemen dagoena dago,baina ondo moldatzen naiz.Grabatu izan ditut zortzi edobederatzi lagun batera jotzen.Eta emaitza onarekin. Ezauga-rri horietako estudio asko ez

kontuan izaten duten zuk esan-dakoa. Haien ondoan txikiagoasentitzen zara, eta pentsatzenduzu: nik zer esan behar diethauei? Baina gero ikusten duzugaldetu egiten dutela, iritzia es-katzen dizutela, eta zuk esan-dakoa kontuan hartzen dutela.Kontrako kasua ere gertatzenda, musikari batzuk laguntzagehiago behar dute. Edo diskabat hasieratik bukaerarainoekoitzi behar duzunean; adibi-dez kantautore bat bere kante-kin etorri, eta arreglo guztiaketa musika guztia zuk sartu be-har diozunean. Eta horretarakobehar den guztia egin, gidaritzaeraman, musikariak ekarri, ko-ordinatu, moldaketak egin, ida-tzi behar denean idatzi...Beraz ekoizle lanak egitea eretokatzen zaizu.Taldearen arabera. Ibilbide batduten edo pixka bat finkatutadauden taldeekin ez dago as-korik egin beharrik; iritsi, jotzenhasi eta denak funtzionatzendu. Askotan grabaketak osoerraz joaten dira. Batzuk pen-tsatzen dute tekniko batek se-kulako lana hartu behar duelasoinu on bat lortzeko, bainagauzak aurrez ondo eginda eta

daudenez, giro honetan mugi-tzen den jendearen artean za-baldu egin da, eta azken aldianNafarroatik, Bartzelonatik, Ka-narietatik... etorri zait jendea. Musikarien artean ahoz ahoko-ak funtzionatzen du beraz. Bai. Batez ere musika estilo ja-kin batean, zabaltzen ari daGoierriko txoko batean bada-goela tipo bat, musika motahorretaz badakiena, musikariadena, eta gainera ondo graba-tzen duena. Zentzu horretan, izen bat duenjendea kanpotik etortzeak, zer-bait esan nahiko du.Normalean honera etortzenzaidan jendeak badaki zertaradatorren. Musika estilo jakinbatean aritzen dira eta errefe-rentziaren batekin etortzendira; hemen grabatu duen bes-te norbait, entzun duten graba-zioren batetik, edo beste pro-duktore batzuek aholkatuta. Zu musikaria izateak eraginhandia izango du, batez ere el-kar ulertzerako garaian.Asko eragiten du. Nik uste mu-sika grabatzen aritzen den edo-zein, neurri batean musikariadela. Gehienek instrumenturenbat jo izan dute edo talderen

batean aritutakoak dira. Bainaezohikoa dena da, formaziomusikal bat duen norbait tekni-kari lanetan aritzea.

Musikariek asko eskertzenberaien hizkuntza ulertzea. Bo-toiak sakatzen ari den tipo ho-rrek beraiek nahi dutena uler-tzen duela jakiteak lasaitasunaematen die. Beraien taldekidebezala sentitzen zaituzte. Ni ereegona naiz beste aldean, etaegoten naiz, eta horregatik ho-beto ulertzen dut hor dagoena. Oso zorrotza al zara zure lane-an? Ala musikariei beraiek nahidutena egiten uzten diezu?Lan mota ezberdinak daude.Honera etorri zaizkit izen handi-ko musikariak, Iñaki Salvador,Gonzalo Tejada, Javier Colina...estatu mailan jazz munduan le-hen mailan dabiltzan musika-riak. Eta poza ematen du ikus-teak horrelako musikariek nola

prestatuta badaude, mikrofo-noak jarri eta bere kasa joatenda, ez dago ukitu ere egin beha-rrik. Musikariak sortzen du soi-nua, ez teknikariak. Beste ba-tzutan teknikariaren laguntzagehiago behar izaten da, bainaprintzipioz gauzak ondo bado-az, bere bidea egiten uztea gus-tatzen zait.Lan ezberdin horietan zein dagehien betetzen zaituena?Estudioa muntatu nahian hasinintzenean, nire asmoa zen jazzmusikaren munduan eta gra-baketa arloan erreferentzia batizatea. Agian gu geu gara gureikuspegiari mugak jartzen dio-gunak, eta egia esan, ez nuenespero beste musika estilo edoesparru batzuetara iristea. Etanire sorpresarako, beste lanmota batzuk sortzen hasi zi-tzaizkidan. Barietate hori gustuko al duzu?Bai. Azkenean musika guztiakdira interesgarriak, eta grabaziobakoitzetik ikasten da zerbait.Eta zure musikari ibilbidearidagokionean, estudio bat izate-ak uzten al dizu denborarik zeu-re proiektuetarako?Musika proiektu pertsonalakaurrera ateratzea zailagoa egi-

ten zait orain. Baina egia dainoiz ez naizela ezer egin gabeegon. Organiks ez bada Dina-mic Trio hirukoarekin; bi astebarru gainera, Donostiako Jaz-zaldian joko dugu. Baina jazzarloan oso zaila da kontzertuakbilatzea; ate asko jo behar dira,eta lanpetuta bazabiltza, indargutxiago jartzen duzu horretan.

Azkenean bizitzak jartzenzaitu behar den tokian, eta es-tudioko lanetan aritzearena,nire bizitzako filosofiari eman-dako erantzun bat zen. Gazte-tan, hogeita gutxi urterekin,jendeak animatzen ninduenMadrilera joan, eta han musikaarloan lan onen bat bilatukonuela esanez. Baina niri atzeraegin izan dit beti horrek. Ni gus-tura nengoen nire Goierrin. Etabeti inguruan jotzen aritu gara.Eta ez da pasa urte bat musikajo gabe egon naizenik.

«Estudioa muntatunuenean, helburuajazz munduanerreferentzia batizatea zen»

«Musikariek askoeskertzen duteberaien hizkuntzaulertzea, lasaiagoegoten dira»

«Nire proiektuakaurrera ateratzeazailagoa egitenzait, baina ez naizinoiz jo gabe egon»

Page 10: Goiberri 156. zenbakia

10 GOIBERRIMOTZEAN

Legazpiko Sustraiak taldeko neskek eta Urretxu eta Zumarragako Irrintzitaldekoek ezpata dantzan parte hartu dute aurten. Legazpin duela lau urtedantzatu zuten lehenengoz eta Zumarragan aurten estreinatu dira.

Asier Zaldua ZumarragaErabakiaren nondik norakoakezagutzeko eta aurreko egu-nak, ekitaldia bera eta ondo-rengo egunak nola bizi izan zi-tuzten jakiteko, GOIBERRI aldiz-kariak Oihane Auzmendilegazpiarra eta Oihane Vicentezumarragarra elkartu ditu. Auz-mendik bi aldiz parte hartu duLegazpiko ezpata dantzan etaVicente kapitaina izan da Zu-marragakoan.Ezpata dantza urteko ekital-

di garrantzitsuena da bi talde-entzat eta bi dantzariek osoargi dute neskek ere parte har-tzea merezi dutela. Legazpin, Jon Dorronsoro

Sustraiak taldeko kidea izanzen nesken parte hartzea bul-tzatu zuena. «Aldaketak onar-tzea kosta egiten zait eta erre-paro pixka bat eman zidan.Dena den, egin genuen. Aurteniragarri egin dugu, baina orduanez. Herritar batzuei ez zitzaienondo iruditu. Aurten iragarriegin dugu eta errazagoa izanda», esan du Auzmendi legaz-piarrak.Duela lau urte neskek baka-

rrik dantzatu zuten, nesken jan-tziekin. Aurten, Legazpiko ez-pata dantza mistoa izan da etaezpata dantzariz jantzita egindute. Zumarragakoa ere halaizan da.

Irrintzikoak duela bi urte hasiziren gaiari buruz hitz egiten etaiaz hartu zuten erabakia. Jan-tziak berritu dituzte eta horrekestreinaldia atzeratu du. Jantziberriak Ikerfolkeko Ane Albisukdiseinatu ditu. Kezka apur bat zuten, herri-

tarren erantzunaren inguruan.Hori dela eta, argudioak lan-tzea erabaki zuten. «Kazetarieieta kontra daudenei erantzute-ko prestatu behar ginela eraba-ki genuen. Erantzunak landugenituen, denok arrazoi berbe-rak emateko», aipatu du Zu-marragako dantzariak.Zorionez, bai Legazpin eta

bai Zumarragan herriarengehiengo zabal batek begi onezikusi du dantza taldeek hartu-tako erabakia. Gehienek nes-kek ere urteko egun handienazgozatzeko eskubidea dutelaulertu dute. Bai Sustraiakekoek eta bai

Irrintzikoek oso argi dute ema-kumeek ezpata dantza egitekoeskubidea dutela. «Dantza tal-deetan neskak gehiengoa garaeta, beraz, gu gara lan gehienegiten dugunak. Dena den, Le-gazpin ezpata dantza mutilakmotibatzeko balio zuen eta gukere parte hartzeak beraiek erra-zago uztea ekarriko ote zuenbeldur nintzen. Zorionez, ez dahalakorik gertatu».

Beste herri batzuetan ereneskak orain arte mutilenak zi-ren dantzak egiten ari direla etaargudio berberak erabiltzen aridirela aipatu dute bi dantzariek.Tolosako bordon dantza aipatudute, besteak beste.

Esperientzia hunkigarriaTolosan, Legazpin, Zumarra-gan... emakumezkoek festeta-ko ekitaldi garrantzitsueneanparte hartzeko aukera dute az-kenean. Lau urte pasa dira da-goeneko Auzmendik ezpatadantza lehenengoz egin zuene-tik, baina ez ditu egun haiekahaztu. «Oso urduri nengoen.Santikutz egunean, plazan, he-rritar guztien aurrean, dantzaegitea oso hunkigarria izan zen.Oso oroitzapen polita dut. Jen-

de askok zoriondu ninduen,baina hurrengo egunetan Inter-neten kritika batzuk egon zireneta horrek min egin zidan», go-goratu du.Zumarragarrak ere urdurita-

sunez bizi izan ditu ezpata dan-tza aurreko egunak. «Zumarra-gako ezpata dantzak esfortzufisiko handia eskatzen du eta,gainera, jendearen erantzunakkezkatzen ninduen. Egunari be-rari dagokionez, emozioa etapoza izan ziren sentimendu na-gusiak», azaldu du Irrintzi tal-deko dantzari gazteak.

Neskak ezpata dantzan

«Dantza taldeetanneskak gehiengoagara eta, beraz, gugara lan gehienegiten dugunak»Oihane AuzmendiSustraiak taldeko kidea

«Gure helburualortu dugu: neskenparte hartzeanaturaltasunezhartzea»Oihane VicenteIrrintzi taldeko dantzaria

Page 11: Goiberri 156. zenbakia

Jendearen erantzunak askopoztu du. «Gehienek zorionduegin gaituzte. Badakigu batzukaurka daudela, baina gure hel-burua lortu dugu: nesken partehartzea naturaltasunez har-tzea. Oso pozik gaude», esandu Vicentek.

Saria, ez pribilegioaHemendik aurrera, neskek ur-tero edukiko dute dantza egite-ko aukera, bai Zumarragan etabai Legazpin. Urtean zehar langehien egiten dutenek partehartuko dute, neskak izan edomutilak izan. Beraien ustez, ezpata dantza

egitea sari bat izan behar da etaez pribilegio bat. «Ikasturteosoko lana hartu behar da kon-tuan. Urte osoan lan egin dute-nei dagokie ezpata dantza egi-teko eskubidea. Sari bat da.Mutil batzuk apirilean ezpatadantzaren entseguak noiz hasibehar ziren galdetzen zuten etaez zitzaidan ondo iruditzen ho-riek dantza egitea. Nahiz etaoso dantzari onak izan», azaldudu Auzmendik.Vicente iritzi berekoa da.

«Jaialdietan urtean zehar go-gor lan egin dutenek dute pro-tagonismoa eta ezpata dan-tzan ere horrela izan behar da»,amaitu du.

Oihane Auzmendi legazpiarraeta Oihane Vicentezumarragarra, ezpatekinjolasean. ASIER ZALDUA

GOIBERRI 11MOTZEAN

Page 12: Goiberri 156. zenbakia

12 GOIBERRIGAZTEAK

Babeslea

Loinaz Agirre BeasainBeasaingo Aterpe tabernanAlain Torres (Beasain, 1988)artistaren artelanak ikus dai-tezke hilaren 30era arte. Kolo-reei uko eginez, marrazkiariematen dio protagonismoa.Arte Ederrak ikasten ari da.Nolakoa da Aterpen erakusgaijarri duzun erakusketa?Koadro formatuko erakusketa

da: marrazkiak dira, grafitoz etaikatzez, paper gainean eginda-koak dira. Horien artean oleohandi bat dago. Koloreari uko egiten diozu. Zer-gatik?Kolore ukaketa hori marrazkiasakontzeko grinan datza, sin-plifikatzeko. Marrazkiari, for-mari eta testurari eman nahidiet garrantzia. Marrazkia mai-te dut eta marrazkiaren jato-rrian oinarritzen ditut nire la-nak. Garrantzitsua ikusten dutjatorrietara bueltatzea, bai tek-nikan eta bai tematikan.Nola iritsi zara horraino?Txikitatik marraztu dut, Goierri-ko eta Gipuzkoako hainbatlehiaketatan parte hartu izandut. Orain, Arte Ederrak ikastenari naiz. Indibidualki ilustrazio-ak eta marrazkiak erakusten di-tut eta kolektiboki Izan Gabearte kolektiboaren partaidea

naiz. Urretxuko Irimo lantokiabandonatu bat berpizten arigara.Zertan ari zarete Irimon?Izan Gabe arte kolektiboan, di-ziplina desberdinak batzendira; batez ere eskulturaren es-parrua lantzen dugu. Baina ko-lektibokoak Goierrikoak gare-nez, industria hautsetako arazourbanistikoez, sozialez eta es-

tetikoez kezkatzen gara. Bita-kora bat sortzen ari da, esparrulibrea, ez bakarrik artea, edonoregon daiteke, ez da esklusiboa.Datozen egunetan ekintzakegingo ditugu.Bakarkako lanean edo kolekti-boan aritzen zara gusturago?Kolektiboarekin errealitatealantzen dugu. Indibidualki nirekezka eta nahi pertsonalak ma-rrazten ditut. Libreago senti-tzen naiz.Poesia ere idatzi duzu erakus-keta iragartzen duen agirian. Txikitatik idazten dut. Spookenword mugimenduaren zuzen-daria izan naiz. Olerki formatulibrea da; aurten iritsi da Bilbo-ra. Ni hemengoa izanda euska-ra ere sartu dugu. Ondo dagopoesia esperimentala ingele-sez eta erdaraz egitea, bainaeuskaraz ere beharrezkoa da.Jendea hezi nahi dugu poesian.

«Marrazkiakgrafitozeta ikatzezegindakoakdira»Alain Torresek pintura erakusketa dujarrita herriko Aterpe tabernan.Koloreei uko egiten die beasaindarrak.

Alain Torres beasaindarra Aterpe tabernako marrazki erakusketaren aurrean. ATERPE TABERNA

Page 13: Goiberri 156. zenbakia

GOIBERRI 13GARAI BATEAN

HartzarenezabaketaGoierrin Gizakiak nahita desagerrarazi duhartza, sortzen zuen beldurragatik.Ehiztariak diruz saritzen zituzten.

Aimar Maiz Gizakia ez da naturaz hartzabaino indartsuagoa. Baina baiaztiagoa, tresna artifizialakerabiltzen iaioagoa; eta ziurre-nik maltzurragoa ere bai. Har-tza desagerrarazteko erabakisendoa izan du, azken bos-tehun urtean bereziki. Goierrindenak akabatu zituzten. Ataungo Miguel Arrondok 75

urte zeuzkan 1556an. Etxarrikoeta Arbizuko basoak ondo eza-gutzen zituela zioen, 1505etik«hartzak eta basurdeak ehiza-

tzen ibiltzeagatik». Goierrita-rrei eta hartzari buruzko lehenaipamena da. Aralarren,1523an, 28 urteko Sancho deArruazuri hozka egin zion hartzbatek. Bere kabuz jaitsi zen. Hartzaren ehizan triskantza

handien berri dago udal diru

kontuetan. 1579tik 1608ra 19hartz eta zortzi otso hil izanarenordainagiriak badira Ordizian,Amezketan eta Abaltzisketan. Enirio-Aralarko Batasuneko

bizilagunek bilera egin zuten1578ko maiatzaren 20an, Zal-dibian. Aralarren ardiei piztiekkalte handiak eragiten zizkiete-la eta, araudi bat onartu zuten.Hartza hiltzeagatik sei dukat or-dainduko zen, otsoagatik bi du-kat, otsokumeagatik bi erreal.

Lehoinabarrak ere bai Goierriko mendietan «tigreak»eta «leopardoak» edo lehoina-barrak ere ehizatu izan dituzte.Serapio Mujikaren arabera, Na-farroako erregeek Afrikatik etaAsiatik ekarri zituzten, ehiza ir-teeretan jare egin eta atzeraharrapatzeko. Batzuek ihes

tsuak», idatzi zuen Iztuetak. Lizartzan leopardo bana hil

zituzten 1777an, 1781ean eta1820an, Gorosabelen arabera. Gabirian 1658an ehizatu zu-

ten hartz batengatik eztabaidaizan zuten gabiriarrek eta or-maiztegiarrek, haragi eta larrueskubideak nori zegozkion ezzirelako ados ipintzen. 1735ean, Aralarren hartz bat

harrapatu zuten; 87 kilo zen pi-suan, larrua kenduta. Valme-dianoko markesaren Ordiziakojauregian (Barrenetxea edo

Barrena) eduki zuten, ikusgai. Gipuzkoako azken hartza

Antzuolan hil zuten, 1867ko uz-tailaren 4an. Baina hartz-do-matzaile edo «titiritero» batiihes egindakoa zela esan zen.Geroztik, gizakiak bakarrik egindu orro Goierriko mendietan.

Hartz ehiztariak akabatutakoanimalia batekin, 1927an, Tineoherrian (Asturias). GOIBERRI

egin izango zuten, eta Gipuzko-ako mendietara iritsi, libre. 1603an «onza brava» bat

(pantera mota bat) harrapatueta Ordiziako udalak sariaeman zion ehiztariari. 1606an,Ataungo Agautz mendian «ti-guere» bat ehizatu zuten. Idia-zabalgo artzainek 1776an «ti-gre handia» harrapatu zutenzepoan, herriko Arantzazumendian. «39 kilo zen larru etaguzti, haragi kolore horiztazuen, eta marra beltz distira-

Page 14: Goiberri 156. zenbakia

14 GOIBERRIMOTZEAN

Herrien arteko mugak bereizteko jarritako mugarriek kontatzen duten historiabiltzen ari da Joseba Alonso olaberriarra. Goierriko mugarrien mapa osatzenari da pixkanaka, baita Gipuzkoakoa ere. 1285. urteraino iritsi nahi du.

Loinaz Agirre OlaberriaDenbora librean, Joseba Alon-so mugarriei buruzko informa-zioa bilatzen eta mugarriakaurkitzen aritzen da. Hamar bat

urte badaramatza dagoenekohorretan. Herri baten historiaezagutzeko eta nortasunarieusteko, beharrezkoa ikustendu Alonsok mugarrien historia,

heldu nahi du Alonsok. «Zerga-tik data horretaraino? Data ho-rretan hasten direlako herriakedo kontzejuak osatzen. Segu-rari eta Ordiziari atxiki zitzaiz-

kokalekua ezagutzea. Goierrineta Gipuzkoan ari da lanean.Gipuzkoako Foru Aldundiare-kin ere elkarlanean aritzen da.1285. urteko mugarrietaraino

Mugarrien harriak

Page 15: Goiberri 156. zenbakia

GOIBERRI 15MOTZEAN

kien Goierriko gainerako he-rriak. Jurisdikzionaltasuna Se-gurarena eta Ordiziarena izan-go zen, baina lurraldetasunamantendu egin zuen herri edokontzeju bakoitzak».

Atzekoz aurreraData horretara iristeko, ordea,atzekoz aurrerako lana egitenari da. «Azkeneko mugarritze-tik hasi naiz, 1942tik alegia».Alonsoren esanetan, «1939 eta1942 artean herri guztiak mu-garritu ziren, eta testamentue-tan gertatzen den bezala, azke-nekoak dauka indarra. Airekooso argazki politak dauzkat». 1889an beste mugarritze bat

izan zen Gipuzkoan. «Garaihartako informazio asko lortudut Madrilen. Gipuzkoan 16 li-buru edo metro bateko mapakegin ziren. Kaxiano Zufiriak es-kuz egin zituen plano horiek.Mugarriak non zeuden, muga-rrien izena eta mugarri bakoi-tzaren artean zenbateko dis-tantzia zegoen zehazten dabertan». Mapa horri esker,Arriarango mugarriak aurkitzealortu du Alonsok. Izan ere,«1889an kontzejua zen Arria-ran eta bere mugak zituen.1942an, ordea, dagoenekoArriaran Beasaingo auzoa zeneta ez zuen mugarririk».

Mapa kartografikoaDenboran atzerago eginez, 1871ere data garrantzitsua izan zenmugarrien gaian. «Espainiako

mapa kartografikoa egin nahizuten. Europan ia 100 urte zera-maten eta Espainian ez zegoenmapa kartografiko onik. Bainaerrepideak-eta egiteko mapaon bat beharrezkoa zen. Milita-rrek ere interes handia zeuka-

ten mapa hori egiteko». Alon-sok jakinarazi duenez, denaden, Gipuzkoako herri guztiekez zuten mugarritzerik egin etainformazioa bilatzea zaila da.«Hala ere, konplikatuena,1617koa da, herriak desanexio-natzen hasi zirenekoa».

Artxiboez gain, ordenagailuaeta Qgis programa lagun onakditu Alonsok. Dena den, muga-rria aurkitzea ez da askotan lanerraza izaten. «Sasiak edo be-larrak hartuta daude askotan.Mugarri bat aurkitzen dudane-

an, garbitu, argazkia atera etakokapenaren datuak zehatz-mehatz hartzen ditut».Toponimia garrantzitsua da,

mugarri bakoitzak bere izenabaitu. Mugarriak hareharrizko-ak edo kareharrizkoak izatendira gehienetan: «Garai batean

diru asko ordaintzen zen muga-rriagatik». Gaur egun hesolakjartzen dira. Mugarriek bestelako infor-

mazioa ere ematen dute. Bate-tik, zein herrirekin muga egitenduen (herri bakoitzak bere hiz-

kia du). Eta bestetik, herrikozenbatgarren mugarria den.Beasainen kasuan, esaterako,B1, B2... dira. Beasainekin jarrai-tuz, orain arte aurkitutako mu-garririk zaharrena Domikokoada, Itsasondoren, Bidegoianeneta Beizamaren artekoa.

Ezkerrean, Zumarraga eta Legazpi arteko muga adierazten duenharria. Eskuinean, Joseba Alonso. GOTZON ARANBURU - LOINAZ AGIRRE

easaingo Arriaranauzoak baditu bere

mugarriak, garai batean kon-tzejua izan zelako. JosebaAlonsok gehien-gehienakaurkitu ditu baina oraindikfalta zaizkio hiruzpalau: La-purretxetik urtegira bitarte-koak. Falta zaizkion muga-rriak aurkitzeko auzotarrenlaguntza eskatu nahi duAlonsok: «Arriarandarrekbere nortasunari eusteko osogarrantzitsua da garai bateankontzeju izan zirela jakiteaeta mugak non zeuden jaki-tea».

Arriarangomugarriakaurkitzekolaguntza eske

B

Page 16: Goiberri 156. zenbakia

Top Related