buruketak

9
BURUKETAK Def.: Zer da buruketa bat? Burutzeko ekintza eta horren ondorioa. Gogoeta, hausnarketa. Arazoa. Emandako hainbat datuz baliaturik, emaitza egokia aurkitzeko eskatzen duen ariketa. ...

Upload: joserra

Post on 25-Jun-2015

4.466 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Buruketak. Estrategiak. Ebazpenak

TRANSCRIPT

Page 1: Buruketak

BURUKETAK

Def.: Zer da buruketa bat?• Burutzeko ekintza eta horren ondorioa.• Gogoeta, hausnarketa.• Arazoa. • Emandako hainbat datuz baliaturik, emaitza egokia aurkitzeko eskatzen duen ariketa.• ...

Page 2: Buruketak

Buruketa baten formulazioa bere soluzioa baino garrantzitsuagoa da.

(Albert Einstein)

Page 3: Buruketak

1. Etapa: Enuntziatua ulertu

• Buruketaren enuntziatua irakurri, bere hitz guztiak ulertzeko.

• Enuntziatuko hitz garrantzitsuak azpimarratu.• Norberaren hitzak erabili eta problema argitzen saiatu.• Azaldu zeintzuk diren aldagaiak (bilatu behar dena,

kalkulatu behar dena…)• Galdetu: Ezezagun bat bilatzeko baldintza nahiko dago? • …

Enuntziatua nahasia edo iluna iruditzen bazaizu, har ezazu denbora ulertzeko. “Ez da inoiz denbora galdua” izango. Ziur egon behar zara arazoaren termino guztiak ongi ulertzen dituzula. Gero, saiatu zure buruari edo beste norbaiti arazoaren nondik norakoak azaltzen. Komenigarria da ondokoak kontuan izatea:

Page 4: Buruketak

2. Etapa: Plan bat eratu

• Enuntziatu honekin erlazionaturiko problemaren bat ezagutzen dut?

• Datuak taula, eskema, diagrama… batera eraman eta ondorioak atera ahal ditut?

• Baldintza gutxiago dituen antzeko edo sinpleagoa den buruketa bat planteatu dezaket?

• Kasu partikularrak kontuan hartu ditut?• Eta soluziotik abiatuta ebazten badut?• …

Buruketa baten ebazpena ez da planteatzen burura etortzen den lehen ideia erabilita (beharbada ez da zuzena, ez egokia); beste aukera batzuk ere kontuan hartu behar dira. Komenigarria da galdera batzuk egitea:

Page 5: Buruketak

3. Etapa: Aukeratu estrategia bat

• Buruketa atera al da? Bestela aldatu• Azter ezazu sakon zure soluziobidea, berraztertu egin

dituzun eragiketak eta arrazoiketak eta, ondoren egin “deabruaren abokatuarena”.

• Ez konformatu honelako esaldiekin: “Uste dut honela ongi dagoela”

• Ez utzi lana erdizka, helburua azkeneraino iriztea baita.• …

Ezagutzen den estrategietako bat aukeratu behar da. Aukeratutako estrategia aurrera eramatean besteren bat bururatzen bazaizu ez baztertu, baliagarria izan daiteke, batzuetan estrategia bat baino gehiago erabili behar baitira. Komenigarria da ondokoak kontuan izatea:

Page 6: Buruketak

4. Etapa: Plana berrikusi eta ondorioak atera

• Zeintzuk dira buruketa ebazteko garaian sortu zaizkizun ideiak?• Beharbada bide okerretik joan zara eta ez duzu zuzendu?• Agian ez zenituen estrategiak ezagutzen?• Buruketa ebazteko beste bideren bat ote dago?• Egoera orokorragoetan irizpide hau aplikatzen jakingo zenuke?• Buruketa honek soluzio gehiagorik izan dezake?• Enuntziatua xehatu, orokortu edo molda dezakezu?• …

Etapa honetan garrantzitsua da lortutako emaitza zuzena dela egiaztatzea. Emandako pausoak hobeto aztertzeko edo sakontzeko lagun diezazuketen galdera batzuk:

Page 7: Buruketak

BURUKETAPROBLEMA

Ebazten hasi aurretikahalegindu ulertzen

Ulertzen duzu?

Aukeratu estrategia bat eta aurrera eraman

Zuzena al da?

Estrategia gauzatu etaondorioak atera.

EZ

BAI

BAI

EZ

Buruketa bat ebazteko bidezkoa litzateke ondoko

eskema jarraitzea:

Page 8: Buruketak

Ikerketa da inork pentsatu ez duena pentsatzea eta mundu guztiak ikusi

duena ikustea. (Albert Szent-Gyorgi)

Page 9: Buruketak

Jakituria ez zaigu berez-berez etortzen, Ikasi egiten da! (esaera arabiarra)

Dudarik ez duenak ez daki ezer! (esaera greziarra)

Benetako jakituria honetan datza: dakizuna dakizula jakitea eta ez dakizuna

ez dakizula jakitea. (esaera txinatarra)

...