eltxo arkitektoa

Post on 22-Jul-2015

854 Views

Category:

Documents

4 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

E L TXOAR K I TE K TOA

Egun batean, Eltxo, paseotxo bat ematera irten zan .

Bat-batean, oso triste egoan ume bat ikusi eban. Umeak ez eukan etxerik, kalean bizi zan eta ogia besterik ez zuen jateko.

Eltxo, oso triste jarri zan ume horren egoera ikusita eta negar batean hasi zan.

Pentsatzen eta pentsatzen minutu asko eman ebazan eta azkenean ideia bat bururatu jakon. “ Arkitektoa naz aspalditik, baina orain dela urte asko egin nuen lehenengo etxea, uste dot bigarrena egiteko momentua heldu dala.”

Orduan, kalean ikusi eban ume gaixo hari, etxe bat eraikitzeko ekinean hasi zan lanean. Plano desbardinak diseinatu ebazan plano egokia lortu arte.

Etxean eukan tailerrera joan eta diseinatutako planorik hoberena eskuetan hartu eta ondo ikusi eban.

Gero, maketa txikitxo bat egin eban, aurretiaz, benetako etxea nola geratuko zan jakiteko.

Maketatxoagaz gustora geratu eta, beharrezkoak ziren tresnak hartu ebazan lanean hasteko. Orduak emon ebazan tailerrean lanean eta berak bakarrik, ezin izango ebala etxe bat eraiki konturatu zan. Horregatik bere lagun Jose Mariri eskatu eutson laguntza.

Jose Mari, Eltxoren tailerrera joan eta laguntzen hasi jakon. Baina etxe bat egitea oso

lan handia danez, beste lagun bati deitzea pentsatu eben.

Euren laguna zan Iosuri eskatu eutsien laguntza. Hiruren artean lana askoz ere arinago zihoan eta etxea forma hartzen hasi zan.

Taldeka lan asko egin ondoren, etxea beste itxura bat hartzen joan zan.

Azkenean, Jose Marik, Iosuk eta Eltxok, euren helburua lortu eben eta etxerik ez eukan umeari izugarrizko etxe bat eraiki eutsien. Egun horretatik aurrera kaleko ume tristea, pozik bizi izan zan.

top related