bilbo-santurtzi uretako burdin bideetan · 2009. 3. 18. · herriko historia moderno eta...

4
Ihesi Urtzi Urrutikoetxea Argazkiak: Iæigo Azkona 30 erdiko kaiera kultura eta aisia ! 2009KO MARTXOAREN 22A Bilboko itsasadarra ezagutzeko Ezker edo Eskuin aldetik egin ohi da txangoa. Baina erdi- erditik ibaian behera joateak erabat aldatzen du ikuspegia. Hamahiru kilometroan gure herriko historia moderno eta industriala biltzen da. Euskal Herria ontzian Iæaki Uriarte arkitektoa gidari daramagula, geografia bereziaren esangura sakonaz, ondarearen garrantziaz eta eremuaren balioaz hausnartzera behartuta gaude. BADAKIGU , baina gogorarazi egiten digu gidariak: ibaiko paisaiak ez dauka zerikusirik beste erreka batzuen altzoan eraikitako monu- mentalismoarekin, industriaren bidea egingo dugu. Sarrionandia- ren berbak etorri zaizkit gogora, hau ez dela Venezia dioskularik: Ez da Danubio deitzen, ez da Mississippia, Ibaizabal deitzen da nire sorterriko ibaia. Gure historia hurbil eta ez hain hurbilean txan- goa, milaka pertsonaren izerdiare- kin altxatutako lantegien aztarnak eta harribitxiak ezagutzeko. Mendietan burdina eta burdin horren merkataritza berehala bideratzeko itsasadarra. Horra Euskal Herriko industria gune garrantzitsuena bultzatzeko ezin- besteko osagaiak, karlistaden ostean laster baten Bizkaiko ingu- rune hau guztia goitik behera eral- datu zuena. Zubietatik lantegietara Zubien artean egindako bidea da Bilbok erakusten diguna, gutxika- gutxika geroz eta zabalago, itsaso- ra bidean. Mareek eragiten zuten lekuraino izan zen posible nabiga- zioa, gaur txangoa udaletxeko zubitik hasi badugu ere. Beste sei topatuko ditugu ibaiadarrak Biz- kaiko hiriburuan egiten dituen ia kilometro bietan; denetan bere burdinak du garrantzia. Laster agertu zaigu Zubizuri polemikoa, auzotarrek sarri eskatu zutena, eta ontzi handien nabigazioa lehen aldiz eten zuena. Hurrengoak zurruntasuna ageri du estetikan: Salbeko zubia. Aitzitik, 1972ko zubi praktiko hori aski garaieraz altxatu zuten ibaiadarraren funtzio naturalare- kin jarrai zezan. Gero, Bilboko portuarenak eginda, Guggen- heim museoa txertatu zaio, fusio berezi eta dotorea osatuz. Ezin gauza bera esan museoaren hamargarren urteurrena ospatze- ko ezarri dioten arkuaz. Gustu txarreko pastitxe hori kendu egin beharko dugu egunen batean, diosku Uriartek. Industriaren heriotza eta XX. mendeko hiriaren amaiera proze- su gisa ulertu arren, data zehatza dauka Bilbon eraldaketak: 1983. Uriolak ekarri zuen ibai ertza biziberritzeko bultzada. Turistak hasi dira Abandoibarran, baina nortasunaren galera ere izan du prezioa. Deustuko zubiaren dar- darek hiriko bizitasuna gogora- razten digute, eta berriz noiz zabalduko duten irudikatzen dugu, lehenago pasa dugun Arru- pe aitaren zubi berriak atzera ere nabigazioa oztopatzen duen arren. Eskuin aldeko aberastasu- Uretako burdin bideetan Bilbo-Santurtzi Prozesu gisa ulertu arren, data zehatza dauka Bilbon eraldaketak: 1983. Uriolak ekarri zuen ibai ertza biziberritzeko bultzada

Upload: others

Post on 08-Feb-2021

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • IhesiU r t z i U r r u t i k o e t x e a

    Argazkiak: Iñigo Azkona

    30

    erdi

    ko

    kai

    era

    kultura eta aisia

    ! 2009KO MARTXOAREN 22A

    Bilboko itsasadarra ezagutzeko Ezker edo Eskuin aldetik egin ohi da txangoa. Baina erdi-erditik ibaian behera joateak erabat aldatzen du ikuspegia. Hamahiru kilometroan gureherriko historia moderno eta industriala biltzen da. Euskal Herria ontzian Iñaki Uriarte

    arkitektoa gidari daramagula, geografia bereziaren esangura sakonaz, ondarearengarrantziaz eta eremuaren balioaz hausnartzera behartuta gaude.

    BADAKIGU, baina gogorarazi egitendigu gidariak: ibaiko paisaiak ezdauka zerikusirik beste errekabatzuen altzoan eraikitako monu-mentalismoarekin, industriarenbidea egingo dugu. Sarrionandia-ren berbak etorri zaizkit gogora,hau ez dela Venezia dioskularik:Ez da Danubio deitzen, ez daMississippia, Ibaizabal deitzen danire sorterriko ibaia. Gure historiahurbil eta ez hain hurbilean txan-goa, milaka pertsonaren izerdiare-kin altxatutako lantegien aztarnaketa harribitxiak ezagutzeko.

    Mendietan burdina eta burdinhorren merkataritza berehalabideratzeko itsasadarra. HorraEuskal Herriko industria gunegarrantzitsuena bultzatzeko ezin-besteko osagaiak, karlistadenostean laster baten Bizkaiko ingu-rune hau guztia goitik behera eral-datu zuena.

    Zubietatik lantegietaraZubien artean egindako bidea daBilbok erakusten diguna, gutxika-

    gutxika geroz eta zabalago, itsaso-ra bidean. Mareek eragiten zutenlekuraino izan zen posible nabiga-zioa, gaur txangoa udaletxekozubitik hasi badugu ere. Beste seitopatuko ditugu ibaiadarrak Biz-kaiko hiriburuan egiten dituen iakilometro bietan; denetan bereburdinak du garrantzia. Lasteragertu zaigu Zubizuri polemikoa,auzotarrek sarri eskatu zutena, eta

    ontzi handien nabigazioa lehenaldiz eten zuena.

    Hurrengoak zur runtasunaageri du estetikan: Salbeko zubia.Aitzitik, 1972ko zubi praktiko

    hori aski garaieraz altxatu zutenibaiadarraren funtzio naturalare-kin jarrai zezan. Gero, Bilbokoportuarenak eginda, Guggen-heim museoa txertatu zaio, fusioberezi eta dotorea osatuz. Ezingauza bera esan museoarenhamargarren urteurrena ospatze-ko ezarri dioten arkuaz. Gustutxarreko pastitxe hori kendu eginbeharko dugu egunen batean,diosku Uriartek.

    Industriaren heriotza eta XX.mendeko hiriaren amaiera proze-su gisa ulertu arren, data zehatzadauka Bilbon eraldaketak: 1983.Uriolak ekarri zuen ibai ertzabiziberritzeko bultzada. Turistakhasi dira Abandoibarran, bainanortasunaren galera ere izan duprezioa. Deustuko zubiaren dar-darek hiriko bizitasuna gogora-razten digute, eta berriz noizzabalduko duten irudikatzendugu, lehenago pasa dugun Arru-pe aitaren zubi berriak atzera erenabigazioa oztopatzen duenarren. Eskuin aldeko aberastasu-

    Uretako burdinbideetan

    Bilbo-Santurtzi

    Prozesu gisa ulertu arren,data zehatza daukaBilbon eraldaketak:

    1983. Uriolak ekarri zuenibai ertza biziberritzeko

    bultzada

  • 32

    kultura eta aisia

    ! 2009KO MARTXOAREN 22A

    na unibertsitatean haragiturik, beste alde-ra jauzi egin du berriki. Ezkerraldera doabegirada etengabe, horratik, Arte Ederre-tako museoa eta haren atzean Casilda Itu-rrizar parkea. Bilbotarren betiko eskaria,parkea itsasadarreraino hedatu zedila, mer-kataritza eremu erraldoiak eragotzi dio.

    Hala, biziberritzea historiaren eta izaera-ren kaltera izan da sarri: Biltegi Frankoaerabat birrindu zuten legez, fatxada soilikutziz; antzeko ereduak nagusitu dira gureondare industrialean. Behinolako funtzioagalduagatik eraikinari eutsi eta baliabideberriak bilatu beharrean, eraispen eta erai-kuntza enpresak puztu, eta oroimenerakogorde tximinia bat edo antzeko objektu gal-duren bat testuingurutik kanpo.

    Deustuko zubiaren ostean dator Eus-kaldunakoa eta horixe bera ageri digu Eus-kalduna Jauregiaren ostean Carola gara-biak. Lantegia edo haren hiru garabienordez, bakarra gorde, eta publizitaterakoerabili. Euskaldunako zubia gaindituta,Olabeaga, hiriko nortasun berezienekoauzoa, eta segidan Zorrotza eta Zorro-tzaurre, mende osoan protagonista etahala ere, hiriko bihotzetik hain urrun.Zabalkunde berriak hemen jar ri ditubegiak, eta aurreko akatsetatik ikasikodugulakoan, monumentalismo industriala-ri eustea da erronka XXI. mendeko eralda-ketan. 1924ko Molinos Vascos lantegia,eta aurrez aurreko penintsulako fabrikamordoa, biharko arte gune edo bestelakoenpresen txoko izan daitezke erraz askoirudimen pixka batekin.

    Ibaiadarra bere handianBilbo utzita amaitzen dira itsasadarrenzubiak, Bizkaikora iritsi artean. Gasolino-ak erabili dira urtetan alde biak lotzeko,eta hala jarraitzen dute bizpahiru lekutanoraindik. Kadagoak Barakaldoko mugaegiten du Talleres de Zorroza arkitekturaingeles zurrunaren beste aldean. Behino-lako Sefanitro erraldoiak herri bat gorde-tzen du bere baitan, eta eremuaren fun-tzioa ezin hobeto azaltzen duenkargalekua adierazten digu gidariak. Bur-dinazko mendietako mea berehala zamatueta munduan barrena eramateko gertu.Behar zuenaren begirune erdirik gabeordea, ondare aberatsa deuseztatu duteazken urteotan.

    Galindok Sestaorekin lotzen du Barakal-do, eta txangoko une gorena adierazten diguLa Naval-en egiten ari diren itsasontzieskergak. Izan zenaren itzal soil, baiki, bainaezin mutu baino geratu garabi dantzarenhanditasunean. Aurrera doa ontzia, La Ibe-

    Ihesi: Bilbo-Santurtzi

    Txangoaren amaieran Portugaleteren dotorezia agertuzaigu bete-betean, Ezkerraldeko garabi-basoari erreleboaeginez. Tregoa bat besterik ez, Santurtzitik aurrera berriroburdina nagusituko da eta. Baina gizakiak ez dukolonizazioa guztiz burutu, beheko argazkiak ageri duenez:azken gotorlekuei eusten diete hegaztiek nola edo hala.

  • erdiko k

    aierakultura eta aisiaIhesi: Bilbo-Santurtzi

    laguntzaile batzuk ditu: eskuinaldean Evaristo Churrucareneskultura ageri zaigu. Churruca-ren garrantzia, horratik, bideosoan eta Abrako irekiera hone-tan ageri zaigu: hareazko barragainditzeko drainatze sistemak etaibaiadarreko gainontzeko obranagusiak ingeniari nafarrareneskutik iritsi ziren.

    Santurtzi da helmuga, non etatxangoa ez dugun atzera Bilbo-rantz egiten itsasadarrean. Ibilgua-ren atzerako bidearen patxadan,burdinaren eta ibaiaren ezkontzakEuskal Herriko historiako pasartegarrantzitsuenetakoak hobetobehatzeko parada eman digu. n

    datozenentzat. Mundu osoanhemeretzi baino ez ziren egin, etazazpik diraute zutik, hauxe da

    ondoen gorde eta lanean 24 orduzjarraitzen duen bakarra.

    Itsasadarra Abrara isurtzekoamaiera bikain horrek beste

    ria lantegiaren lekuan Acería Com-pacta de Bizkaia (ACB), Benediktadartsenaren aldamenean. Bidaialaburrak tarteka baino ez digubegirada beste aldera eramateaahalbidetu, Erandioko lantegi etaontziola txikiagoetara.

    Itsasadarren zabaltasun beteanPortugaleteko dotoreziarekin egindugu topo, Andra Mari elizak etaudaletxeak agerian, eta txangoa-ren erremate paregabearekinbidenabar : Bizkaiko Zubia.Transbordadorea da zubia baino,baina semantikaz harago, burdi-naren adierazpide bikainena Bil-botik mundura bidean, edo mun-dutik Bilborantz sartzen

    Zabalkundeak Zorrotzainguruan jarri ditu begiak,eta aurreko akatsetatik

    ikasiko dugulakoan,ondare industrialarieustea da erronka

    Euskal Herria ontziak Bizkaiko Zubirantz garamatza apurka-apurka. Hura da burdinaren adierazpiderik bikainena Bilbotikmundura bidean, edo mundutik Bilborantz sartzen datozenentzat. Zubiaren itzalean, baina hura askoz zaharrago, azkenhatsari lotua dabil gasolinoa, alderik alde etengabeko bidaian. Antzina itsasadarraren bazter biak lotzen zituzten dozenakaontzietatik bakanetakoa dugu gaur Areeta eta Portugaleteren arteko hau.

    33"2009KO MARTXOAREN 22A