ailegatzean

15
Egin klik testua gehitzeko AILEGATZEAN

Upload: aranirakas

Post on 20-Jul-2015

75 views

Category:

Education


2 download

TRANSCRIPT

Page 1: AILEGATZEAN

Egin klik testua gehitzeko

AILEGATZEAN

Page 2: AILEGATZEAN

I. KAPITULUA

8 egunerako maleta egiten zaude, bihar zure kurtsoarekin, DBH-ko 2. maila, katedral abandonatu batera zoaz. Ze ondo sentitzen zaren!

8 egun klaserik gabe, kontrolik gabe, etxeko lanik gabe, lagunekin denbora osoan… Zer eramango dute besteek? Eguraldi ona egingo duen ere ez dakizu. Baina ez duzu uste arropa berria eramango dutenik, ez zoazte ezkontza batera, baso arrunt batera zoazte, ez duzu arropan asko pentsatu behar.

Biharamunean oso azkar altxatzen zara, gau osoan lorik egin ezinik pasatu arren, oso arin egiten duzu dena, ez duzu berandu iritsi nahi. Maletarekin ibili arren, 10 minutu lehenago ailegatzen zara. Sara ez duzu ikusten, oraindik ez da ailegatu. Sara zure lagun mina da, txikitatik elkarrekin egon zarete, dena kontatzen diozu eta inoiz ez zarete borrokatu. Bai, hortik dator, gaur txandala ipini du eta motots bat ile luze horretan. Neska oso argala da, ile marroia eta oso luzea du, eta begi urdin argiak ditu.

Page 3: AILEGATZEAN

Pozik dirudi, beno, ni bezala. Elkartzen zarete eta 15 minutu hitz egin ondoren, autobusera igotzea erabakitzen duzue. Autobusaren atearen atzean gizon desatsegin bat agertzen da, bere jantziagatik txoferra dela suposatzen duzue. Autobusean sartze zarete,txoferraren begiradagatik pixka bat beldurtuta, autobusaren azken eserlekuetan esertzen zarete eta, beti bezala, Pelloz barre egiten ari direla ikusten duzue.

Pello gizajoa, ez du ezer egin eta gainera beti oso atsegina izaten da guztiekin, baina bakarrik ahula eta txikia denez, arrazoirik gabe, zuen klaseko mutil maltzurrak sartzen dira berarekin denbora guztian.

Pena ematen dizu, laguntza behar du, baina alde batetik laguntzen badiozu, igual zurekin sartzen hasten dira. 1.AUKERA: Isilik geratzea (4.or.) 2.AUKERA: Pellorekin sartzea (11. or.)

Page 4: AILEGATZEAN

I.AUKERA:ISILIK GERATZEA Isilik geratzea erabakitzen duzu, beti bezala , pena handia ematen dizu, ezin

du ezer esan; esaten badu, gauzak oso txarto ipiniko dizkiote mutil horiek. Zergatik ez zara ausartzen? Inork ez dizkie mugak ipintzen mutiko horiei, baina zu ez zara izango lehena, hori argi dago. “Beti boterearen menpe” pentsatzen duzu, berriro izango zara ikaskide isil hori, hor dagoena, inork ez dakiena. Beno, irakasleak sartzean isekak desagertzen dira. Lasai zaudete denok, baina orduan txoferra kezkatuta sartzen da autobusean eta esaten du motorrean arazoak daudela. Laguntza eskatzen du, zuk ez duzula nahi esaten duzu, baina orduan txoferrak begietara begiratzen dizuet Sarari, Pellori, zuri eta gaiztoen taldeko mutil bati, eta ez dakizue nola, baina ukitu gabe, autobusetik kanpo eramaten zaituzte.

Kanpoan hotz handia egiten du, 15 minutura dagoen zelai batean gelditzen zarete, zerua oso gris dago, berehala txaparrada bat hasiko balitz bezala. “Ea bizkor konpontzen den arazoa autobusean berriro sartzeko”. Bat-batean txoferra autobusaren ateak ixten ari direla ikusten duzue, mutil maltzurra atea kolpatzen hasten da eta txoferrari irekitzeko eskatzen dio.

Page 5: AILEGATZEAN

-Zergatik utzi gaitu hemen?-oihu egiten du mutilak. -Oso arraroa da dena -baieztatzen du Sarak. Pellok ez du ahoa irekitzen, eta hobeto ez egitea ea zerbait esango duen eta mutilak zer edo zer

oihukatuko dion. -Gainera nik ez nuen autobusetik jaitsi behar -janikarazten diezu besteei. -Bai! Hori da, ez dakit zergatik jaitsi naizen, momentu horretan utzi diot pentsatzeari –aitortzen

du mutlak. Ez zaizu mutil txarra iruditzen, oso atsegina da, baina autobusean pertsona oso desberdina

ematen zuen. Oso altua da, ile marroia du eta begi berdeak. -Barkatu, nola deitzen zara? –galdetzen dio Sarak lotsatuta. -Nik Ivan dut izena –esaten dio barre batez. -Beno, eta zer egingo dugu orain? –xuxurlatzen duzu. -Etxera bueltatu ahal gara -aholkatzen du Ivanek. Ez zaizu ideia ona iruditzen, katedralean oso ondo pasatuko dute besteek, eta zuek etxera joan?

Saiatu beharko zenuke zure autobusera ailegatzen.1.AUKERA: Etxera bueltatzen saiatzea (6.or.)2.AUKERA: Katedralaren bidez aurkitzea. (8.or.)

Page 6: AILEGATZEAN

• I.AUKERA: Etxera bueltatzen saiatzea

• Agian hobe da etxera bueltatzea, errezagoa izango da katedralera iristeko bidea aurkitzea baino. Lurretik altxatu eta zuen inguruari begiratzen diozue, oso erreza da galtzea, baina Sarak eta zuk bide batetik joatea erabakitzen duzue, ez zaudete oso ziur hortik den, baina hobeto da ezer ez egitea baino. 10 minutu zaudete ibiltzen, gaua egingo da denbora gutxi barru eta hori gertatzen bada, arazoak izango dituzue. Gizon zahar batekin aurkitzen zarete, atsegina dirudi, ile oso zuria du eta hippy arropa darama, galdetu nahi diozue, agian berak badaki non dagoen zure hiria:

-Barkatu, badakizu nondik joaten den Donostiara? -Bai, baina oso urrun zaudete eta ailegatzeko gaua egingo zaizue- erantzuten du

Page 7: AILEGATZEAN

-Benetan? Eskerrik asko! –erantzuten duzu poz-pozik. Katedrala dagoen basoaren sarrera ikusten duzue, oso zaharra dela

nabaritzen duzue, erdi zabalik dago eta landarez beteta. Ez diozue ezer gehiagori kasurik egiten eta sartzen zarete, atzera

begiratzen duzue, baina ez dago aterik, bakarrik zuhaitz gehiago. Bat-batean suge erraldoi bat agertzen da lurrean, korrika hasten zarete, baina sugeak inguratzen zaitu eta gorpuzetik igotzen zaizu.

-Egunon, laztana… ! -amaren ahotsa da- ondo egin duzu lo? Zuk, negar eginez, amari besarkada handi bat ematen diozu, oso

zoriontsua zara, dena amets txar bat izan da.

`AMAIA´

Page 8: AILEGATZEAN

II.AUKERA: Katedralaren bidez aurkitzea Saiatu behar duzue eta ibiltzen hasten zarete. Orduan gogoratzen duzu ikastolan, katedral

hori oso hurbil zegoela eskolatik, 20 minutura autobusez. 5 minutu oinez egin ondoren, baso baten sarrerara ailegatzen zarete, orduan zuen irakasleak atean topatzen dituzue;

-Baina zer egiten duzue hemen?-galdetzen dizu Ibon irakaseak. -Autobusa gu kanpoan geundenean joan da!-oihukatzen du Sarak. -Baina zer esaten duzue?-azalpen bat eskatuz. -Gu autobsa konpontzeko kanpora atera garenean, txoferrak atea itxi eta autobusa joan da

eta gutaz ahaztu da-azaltzen diozu. Ea ze ziri sartzen ari zareten esaten dizuete irakasleek, azkenean, sartzeko eskatzen

dizuete. Baina zergatik daude haiek basotik kanpo ? Irten zaretenetik denak susmo txarra ematen dizue. Katedralaren atera iristen zarete, oso handia eta beldulgarria da, hortik ia ez da ikusten eguzkia, basoaren zuhaitzak oso altuak dira. Atean kartel bat dago:”18 urtetik gorakoa bazara, EZ SARTU!”-irakurtzen du Pellok. Horrek azaltzen dizue irakasleak kanpoan egotea, zergatik? Atea jotzen duzue zuen buruei galdera gehiago egin gabe. Atea epotx antzeko batek zabaltzen du, argala eta baxua da, serioa dirudi eta arroparik beltzena darama jantzita. Barruan denak jolasten daude, patioa izango da seguraski, baina bat-batean, begira!

Page 9: AILEGATZEAN

-Nire antza izugarria duen neska bat dago hor!-harrituta Saioak. -Zu zarela esango nuke nik-esaten du Ivanek. Denak harrituta geratzen zarete. Bat-batean Saioaren bikiaren atzetik Ivanen, Pelloren

eta zure bikiak agertzen dira. Zer gertatzen den jakin behar duzue eta ezkutatu behar duzuela erabakitzen duzue. Orduan ikusten duzue txoferrak karpeta bat duela e eta ezkutatu nahian daramala eskuan, karpeta hori hartu behar duzuela esaten du Ivanek eta besteek baietz esaten diozue, baina noiz hartuko duzue karpeta?

Itxaroteko eta inork ez ikusteko, katedralaren organoa zegoen balkoian ezkutatzen zarete, hortik behean gertatzen den guztia ikusten da. Klase guztia basora joango dela esaten du txoferrak, orduan bere bulegoan sartzeko eta karpeta hartzeko aprobetzazten duzue. Karpetan “Klon Projektua” ipintzen du, izenburuak ere beldurra ematen dizue, txostenean idatzita dagoena irakurtzen hasten da Sara:

1. ADN hartu: 18 urtetik behera duen ume baten ADN-a hartu. 2. Umearen “desagerpena”: desagerpena burutu. 3. Klona martxan jarri: umea bezalako klon bat sortu eta aldaketa egin. 4. Erlauntza, etxera bueltatzean umeak kontrolatzea lortuko duzu. ¡¡¡¡¡¡¡¡MUNDUAREN KONKISTA!!!!!!!!

Page 10: AILEGATZEAN

-Ze beldurra! Zoratuta dago?-erantzuten duzu. -Beldurrak ez dit pentsatzen uzten -esaten du Ivanek- Baina

“desagerpena” zergatik dago komatxoekin idatzita? -Horren esanahi logiko bakarra, benetan ez direla desagertu bururatzen

zait-xuxurlatzen du Pellok oraindik beldur delako. Hori ez da ideia txarra, denok baiezkoa ematen duzue eta umeak

bilatzen hasten zarete. Egunak eta egunak igarotzen dituzue, baina ume batek ezkutatu ahal den leku gehiago ez dakizue.

-Ea, pentsatu behar dugu. Non ez dugu bilatu, non egongo da ume bat seguru?

-Katedralaren kanpoan ez, ihes egin ahal du, barruan izan behar da-azaltzen du.

-Hori da! Barruan! Umeak robot barruan daude!-esaten dute Sarak eta Pellok aldi berean.

-Hori da! Arrazoi bakarra da, baina, gu hemen bagaude, nor dago gure klonen barruan? `AMAIA´

Page 11: AILEGATZEAN

2.AUKERA: PEIOREKIN SARTZEAPellorekin sartzen zara,zu bakarrik ez gelditzeko. Pellok ez zuen espero zu berarekin sartuko zinela, baina

erratu da eta aurpegi tristez begiratzen dizu.

Sara zurekin haserretzen da Pellorekin sartzeagatik eta bat-batean altxatzen da eta oihukatzen du:

- Utzi bakean Pello!

Autobusean dauden guztiak isildu egiten dira Sara entzutean eta klaseko mutil maltzur horiek Pello uzten dute bakean. Pellok Sarari eskerrak ematen dizkio.

Sara zure albotik altxatzen da eta Pellorekin esertzen da, zuri aurpegi txarrarekin begiratzen dizu eta zu triste jartzen zara.

Autobusa gelditzerakoan, guztiok konturatzen zarete iritsi zaretela. Guztiok:

-Ze ondo, iritsi gara! Ze polita!- beno, guztiok ez, zu izan ezik. Zu triste zaude Sararekin gertatu denagatik.

Autobusetik jaistean, Sarak Pellori besarkada bat ematen diola ikusten duzu eta zu asko haserretzen zara Sara Pelloz aldatu zaituela konturatzean. Ez dakizu zergatik haserretu den Sara zurekin” Tontakeria hori egin duzulako? Barre egin duzulako? Zergatik!” behin eta berriro zeure buruari galdetzen diozu.

Geletara joaten zara maleta uztera eta hor Sara negarrez ikusten duzu. Ez dakizu zer egin, aukeratu inor etorri baino lehen.

1.AUKERA: Berarekin joaten zara galdezka. (12.or.)

2.AUKERA: Ez ikusiarena egiten duzu. (14.or.)

    

Page 12: AILEGATZEAN

BERAREKIN JOATEN ZARA GALDEZKA.Sararen alboan esertzen zara eta esaten diozu kezkatuta:

-Zer gertatzen zaizu? Ondo al zaude?

-Ez zaizu inporta! - esaten dizu haserre.

-Asko inporta zait. Joo...esan mesedez - oso kezkatuta esaten diozu.

Isilune txiki bat dago.

-Ez dut nahi horrela egotea. Asko inportatzen zait gure harremana.

-Orduan, zergatik haserretu zara nirekin? - jakin nahi duzu.

-Ez dudalako ondo ikusten egin duzuna - arrazoitzen dizu.

Zuk segurtatu nahian esaten diozu:

-Orduan, oraindik haserre zaude? -Sarak ezeztatzen du.

Biok pozten zarete lagunak zaretelako berriz. Sarari malkoak kentzen dizkiozu eta guztiekin joaten zarete hor dagoen parke batera.

Sara eta zu Pellorekin hitz egitera zoazte ea barkatzen dizun galdetzera, eta Pellok baietz erantzuten dizu. Hirurok barrezka jatera zoazte eta esertzeko esaten dizute monitoreek.

Jaten bukatzen duzuenean zuek hirurak logela batera joaten zarete bakarrik egoteko, baina, besteak ez dira gelditzen sartzen eta ateratzen, sartzen eta ateratzen...

Afaldu ostean monitoreek asanblada bat egiten dute esateko bihar egun osoan libre izango duzuela eta nahi duzuen tokitik egon ahal izango zaretela azken eguna delako.

  

Page 13: AILEGATZEAN

Sara, Pello eta zu bihar elizara joango zaretela erabakitzen duzue.

Gosaldu ostean, motxila prestatu, mugikorra kargatu... eta elizara abiatzen zarete. Hor hormetan marrazkiak daude. Sara eta Pello oso hunkituta daude zeren eta oso handia, koloretsua eta polita delako eliza, baina, zu, ez. Zuk handiagoa eta kolore gutxiagokoa izango zela pentsatzen zenuen, baina, horrela ez dago gaizki.

Ordu biak dira, bazkaltzeko ordua, Sara gose da, baina Pello ez, ezta zu ere, baina Sararekin jaten duzue.

Bazkaldu ostean, monitoreek esan duten lekuan egon behar duzue, logeletan.

Maletak prestatu eta atarian jartzen dituzue. Autobusa itxaroten duzuen bitartean lurrean esertzen zarete eta zelan pasatu duzuen esaten duzue. Zuk ez dakizu zer esan, lehenengoz oso txarto pasatu duzu, baina, gero bikain.

Autobusa heltzen da, maletak gordetzen dituzue eta atzeko aldean esertzen zarete hirurak.

Sara logura da eta ia lotan dago, Pello lotan dago eta zu ere erdi lotan.

Autobusa gelditzerakoan konturatzen zara dena amets bat izan dela eta orain heltzen zaretela.

AMAIERA

Page 14: AILEGATZEAN

EZ IKUSIARENA EGITEN DUZUSara negarrez ikusten duzu gelan. Zuk ez ikusiarena egiten duzu, eta bat - batean

Sarak esaten dizu:

-Ei! Barkatuko didazu, mesedez?

Zu zalantzan zaude, baina gero baietz esaten diozu eta ea zergatik dagoen negarrez galdetzen diozu. Sara zurekin haserretu delako negar egin du? Zeure buruari galdezka zaude.

Zurekin haserretu delako esaten dizu Sarak, baina ez dakizu ziur horrekin zerikusia duen. Baina zuk ez duzu ezer esaten bada ez bada.

Sarak Pellori barkamena eskatu behar diozula esaten dizu. Zu zalantzan zabiltza eta ezetz esaten diozu, zuk ez duzula ezer egin.

Zuk badakizu oso txarto egin duzula, baina ez zara onartzeko gai. Burugogorra zarela esaten dizu, bera Pellorekin egongo dela eta nahi baduzu egon ahal zarela, baina berak ez duela Pello bakarrik utziko.

Hori entzutean, Sara altxatzen da eta hortik ateratzen da, Pelloren bila, eta zu Sarak esan duenari bueltak ematen hasten zara eta maleta uzten duzu.

Page 15: AILEGATZEAN

Kalera ateratzean, albo batera Sara eta Pello bakarrik daude, eta beste alboan mutil maltzur horiek futbolean jolasten. Une horretan ez dakizu zer egin, baina indarrak hartzen dituzu eta Sara eta Pellorengana abiatzen zara, orduan, mutil maltzur bat, Miki izeneko mutil altua, zure aurrean jartzen da eta Pellorekin ez joateko esaten dizu modu txarrez.

Zuk, nekatuta, ez dela inor gauzak debekatzeko esaten diozu, mutil maltzurra haserretu eta ostikada bat ematen dizu. Zu ez zara mutatzen ere. Sara eta Pellorengana joaten zara, esertzen zara eta Pellori barkamena eskatzen diozu. Pellok baietz esaten dizu eta ea zergatik egin duzun hori galdetzen dizu. Zuk ez dakizu nola esan beldurra zinela ez bazinen berarekin sartzen.

Hitz berberak esaten dituzu eta berak egingo zuela berdina esaten dizu.

8 egun pasatu dira eta horrek esan nahi du etxera bueltatzeko eguna dela. Inork ez du etxera bueltatu nahi, baina ezin dira gelditu, zu ez zaude pozik, baina triste ere ez. Inork ez daki zergatik eta inork ez du galdetzen.

AMAIERA