udal bandak bilbotarrekin duen hitzordura itzuliko … · 2015-11-09 · 1 prentsa oharra udal...

3
1 PRENTSA OHARRA UDAL BANDAK BILBOTARREKIN DUEN HITZORDURA ITZULIKO DA AREATZAKO KIOSKOAN ABUZTUAREN 17TIK 24RA Horrez gain, kontzertu bat emango du Begoñako Basilikan bihar, hilaren 15ean, eta zezenketak girotuko ditu Vista Alegren Bilbon, 2014ko abuztuak 14. Bilboko Udal Musika Bandak, aurten ere Bilboko jaietan parte hartuko du bete-betean. Bilbotar guztiek Bandaren musika entzuteko aukera ugari izango dute. Adibidez, bihar, ostiralean, Begoñako Basilikan eskainiko den kontzertuarekin. 11etatik aurrera, Iñaki Urkizu Bandaren zuzendariordeak euskal musikaren programa bat zuzenduko du, Feliciano Beobide, Pablo Sorozabal, Resurrección María de Azkue, José Franco, Marcelino Amenabar eta Avelino Aguirre musikagileen piezak barne hartzen dituena. Begoñako Andra Mariaren festa herrikoia ospatzen duen kontzertu hau ‘Begoñako Andra Mari’ himnoarekin amaituko da, Arturo Intxaustik konposatua. Abuztuaren 17tik 24ra, Banda, Areatzako Kioskoan bilbotarrekin duen hitzordura itzuliko da. Aste Nagusiarekin batera, taldeak bere errepertorio herrikoia entzutera gonbidatzen du publikoa, egun hauetan, estilo ezberdinen artean, euskal musika, pasodobleak, zartzuelak, operetak nahiz Brasilgo konposaketak eta soinu bandak ere eskainiko dituelarik. Aste Nagusian Udal Bandak zortzi kontzertu eskainiko ditu Areatzako kioskoan goizeko 12:00etan eta Banda Iñaki Urkizu eta bi zuzendari gonbidatuen aginduetara tartekatuko da. Toke pertsonala emango diote zuzendari gonbidatuek, Iker Sánchez (abuztuaren 20an eta 21ean) eta Juan José Ocón (abuztuaren 23an eta 24an). Iñaki Urkizu, Bandako zuzendariordea, izango da batuta gidatzean abuztuaren 17an, 18an, 19an eta 22an. Ohikoa den bezala, abuztuaren 22an, ostirala, eskainiko duen kontzertuan, gonbidatu gisa gaita-jotzaileen talde batek parte hartuko du. Aurten, Ziekoko Gaiteroak izango dira beren musika Bandako interpretatzaileenarekin batuko dutenak, kontzertuaren bigarren zatian. Aste Nagusian aukeratutako programek beti kantu herrikoiak eta jai-girokoak uztartzen dituzte. ABUZTUAREN 17KO PROGRAMA José Mª Martín (1887-1961) `LAGARTIJILLA´ Pasodoblea Cándido Flores `ZORAYA´ Arabiatar dantza Pablo Sorozábal (1897-1988) `BLACK, EL PAYASO´ Foxtrot eta Martxa Jesús Guridi (1886-1961) `AMAIA´ Ezpata-dantza Mold. J. Franco Roger Fletcher (1943) `MARCH FOR A NEW ERA´ Naohiro Iwai (1923) `AMERICAN GRAPHITY´ Richard Egües (1926-2006) `BODEGUERO´ Mold. A. Tormo Juan Tizol (1900-1984) `CARAVAN´ Mold. N. Iwai Rafael Hernández (1907- 1975) `EL CUMBANCHERO´ Mold. N. Iwai

Upload: others

Post on 02-Aug-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: UDAL BANDAK BILBOTARREKIN DUEN HITZORDURA ITZULIKO … · 2015-11-09 · 1 PRENTSA OHARRA UDAL BANDAK BILBOTARREKIN DUEN HITZORDURA ITZULIKO DA AREATZAKO KIOSKOAN ABUZTUAREN 17TIK

1

PRENTSA OHARRA

UDAL BANDAK BILBOTARREKIN DUEN HITZORDURA ITZULIKO DA AREATZAKO KIOSKOAN ABUZTUAREN 17TIK 24RA • Horrez gain, kontzertu bat emango du Begoñako Basilikan bihar,

hilaren 15ean, eta zezenketak girotuko ditu Vista Alegren Bilbon, 2014ko abuztuak 14. Bilboko Udal Musika Bandak, aurten ere Bilboko jaietan parte hartuko du bete-betean. Bilbotar guztiek Bandaren musika entzuteko aukera ugari izango dute. Adibidez, bihar, ostiralean, Begoñako Basilikan eskainiko den kontzertuarekin. 11etatik aurrera, Iñaki Urkizu Bandaren zuzendariordeak euskal musikaren programa bat zuzenduko du, Feliciano Beobide, Pablo Sorozabal, Resurrección María de Azkue, José Franco, Marcelino Amenabar eta Avelino Aguirre musikagileen piezak barne hartzen dituena. Begoñako Andra Mariaren festa herrikoia ospatzen duen kontzertu hau ‘Begoñako Andra Mari’ himnoarekin amaituko da, Arturo Intxaustik konposatua. Abuztuaren 17tik 24ra, Banda, Areatzako Kioskoan bilbotarrekin duen hitzordura itzuliko da. Aste Nagusiarekin batera, taldeak bere errepertorio herrikoia entzutera gonbidatzen du publikoa, egun hauetan, estilo ezberdinen artean, euskal musika, pasodobleak, zartzuelak, operetak nahiz Brasilgo konposaketak eta soinu bandak ere eskainiko dituelarik. Aste Nagusian Udal Bandak zortzi kontzertu eskainiko ditu Areatzako kioskoan goizeko 12:00etan eta Banda Iñaki Urkizu eta bi zuzendari gonbidatuen aginduetara tartekatuko da. Toke pertsonala emango diote zuzendari gonbidatuek, Iker Sánchez (abuztuaren 20an eta 21ean) eta Juan José Ocón (abuztuaren 23an eta 24an). Iñaki Urkizu, Bandako zuzendariordea, izango da batuta gidatzean abuztuaren 17an, 18an, 19an eta 22an. Ohikoa den bezala, abuztuaren 22an, ostirala, eskainiko duen kontzertuan, gonbidatu gisa gaita-jotzaileen talde batek parte hartuko du. Aurten, Ziekoko Gaiteroak izango dira beren musika Bandako interpretatzaileenarekin batuko dutenak, kontzertuaren bigarren zatian. Aste Nagusian aukeratutako programek beti kantu herrikoiak eta jai-girokoak uztartzen dituzte. ABUZTUAREN 17KO PROGRAMA José Mª Martín (1887-1961) `LAGARTIJILLA´ Pasodoblea Cándido Flores `ZORAYA´ Arabiatar dantza Pablo Sorozábal (1897-1988) `BLACK, EL PAYASO´ Foxtrot eta Martxa Jesús Guridi (1886-1961) `AMAIA´ Ezpata-dantza Mold. J. Franco Roger Fletcher (1943) `MARCH FOR A NEW ERA´ Naohiro Iwai (1923) `AMERICAN GRAPHITY´ Richard Egües (1926-2006) `BODEGUERO´ Mold. A. Tormo

Juan Tizol (1900-1984) `CARAVAN´ Mold. N. Iwai Rafael Hernández (1907- 1975) `EL CUMBANCHERO´ Mold. N. Iwai

Page 2: UDAL BANDAK BILBOTARREKIN DUEN HITZORDURA ITZULIKO … · 2015-11-09 · 1 PRENTSA OHARRA UDAL BANDAK BILBOTARREKIN DUEN HITZORDURA ITZULIKO DA AREATZAKO KIOSKOAN ABUZTUAREN 17TIK

2

ABUZTUAREN 18KO PROGRAMA Pablo Cambronero (1887-1963) `GITANERÍA ANDALUZA´ Pasodoblea Wim Laseroms (1944) `MAGIC SLIDES´ Federico Moreno-Torroba (1892-1982) `LUISA FERNANDA´ Aukera Pablo Sorozábal (1897-1988) `¡AY, TIERRA VASCA!´ Euskalherria Mold. Sáez/Granados John P. Sousa (1854-1932) `POWHATAN'S DAUGHTER MARCH´ Santiago Lope (1871-1906) `GERONA´ Harald Kolasch (1939) `LATIN AMERICAN FEVER´ Samba-potpourri Richard Egües (1926-2006) `ESPINITA´ Mold. A. Tormo

Tom Jobim (1927-1994) `THE GIRLS OF JOBIM´ Mold. M. Schneider ZUZENDARITZA : IÑAKI URKIZU KEREJETA (ABUZTUAK 15, 17 eta 18) Iñaki Urkizu arduratuko da hurrengo kontzertuak zuzentzeaz. 2007tik Bilboko Udal Musika Bandako zuzendariordea da. Zortzi urterekin hasi zen tronpeta jotzen etxeko ohitura jarraituz. Donostiako kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta jarraian Tolosako Udal Bandako kide bihurtzen da, bakarlari bezala arituz hamarkada batez. Ondoren, zenbait musika eskoletako irakasle izan da (Beasain, Tolosa eta Arrasate Musical), zenbait bandetako kolaboratzailea, –Bilboko Orkestra Sinfonikoa edo gipuzkoar hiriburuko Konjunto Barrokoa, Araba Brass Taldea eta Gasteizko Big Band besteak beste- eta moldaketa, transkripziogile eta musika bildumagile lanetan bere ibilbidea landu duena da. 1998an, Ertzaintzako Musika bandako Zuzendaritzara sartzen da ordura arte tronpeta bakarlaria zena. 750 kontzertu baino gehiago zuzendu ditu eta zenbait diskoren grabaketetan parte hartu du bere karrera osoan. Gainera, egun horietan zehar, abuztuaren 17tik 24ra, Udal Bandak Vista Alegreko zezenketak ere girotuko ditu bere musikarekin, 18etatik aurrera. Bilboko Udal Musika Banda 40 musikarik baino gehiagok osatzen dute. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko BILBAOMUSIKA erakunde autonomoari atxikita dago gaur egun, Musika Eskola eta Txistulari Bandarekin batera.

Page 3: UDAL BANDAK BILBOTARREKIN DUEN HITZORDURA ITZULIKO … · 2015-11-09 · 1 PRENTSA OHARRA UDAL BANDAK BILBOTARREKIN DUEN HITZORDURA ITZULIKO DA AREATZAKO KIOSKOAN ABUZTUAREN 17TIK

3

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAREN KONTZERTUAK. ASTE NAGUSIA 2014 Abuztuak 15, 11:00. Kontzertua Begoñako Basilikan. Zuzendaritza: Iñaki Urkizu. Abuztuak 17, 12:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Areatzako Kioskoan. Zuzendaritza: Iñaki Urkizu. Abuztuak 17, 18:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Zezenketa Vista Alegreko Zezen Plaza. Abuztuak 18, 12:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Areatzako Kioskoan. Zuzendaritza: Iñaki Urkizu. Abuztuak 18, 18:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Zezenketa Vista Alegreko Zezen Plaza. Abuztuak 19, 12:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Areatzako Kioskoan. Zuzendaritza: Iñaki Urkizu. Abuztuak 19, 18:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Zezenketa Vista Alegreko Zezen Plaza. Abuztuak 20, 12:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Areatzako Kioskoan. Zuzendaritza: Iker Sánchez. Abuztuak 20, 18:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Zezenketa Vista Alegreko Zezen Plaza. Abuztuak 21, 12:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Areatzako Kioskoan. Zuzendaritza: Iker Sánchez. Abuztuak 21, 18:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Zezenketa Vista Alegreko Zezen Plaza. Abuztuak 22, 12:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Bilboko Udal Musika Banda eta gonbidatua: Ziekoko Gaiteroak. Zuzendaritza: Iñaki Urkizu. Abuztuak 22, 18:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Zezenketa Vista Alegreko Zezen Plaza. Abuztuak 23, 12:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Areatzako Kioskoan. Zuzendaritza: Juan José Ocón. Abuztuak 23, 18:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Zezenketa Vista Alegreko Zezen Plaza. Abuztuak 24, 12:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Areatzako Kioskoan. Zuzendaritza: Juan José Ocón. Abuztuak 24, 18:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Zezenketa Vista Alegreko Zezen Plaza. Informazio gehiago: BILBAOMUSIKA Prentsa Kabinetea CRISTINA ANGULO 699 184 773 [email protected] L&V COMUNICACIÓN – KULTUR PROJECTS Kale Nagusia, 81 – 3. solairua, 9. bulegoa. 48011 BILBO Tel. 94 416 08 00 - Faxa: 94 439 30 56