administrazio-klausula berezien agiria, udal-eraikinak ...€¦ · udala udal eraikinak garbitzeko...

41
UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK GARBITZEKO ZERBITZUA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ KONTRATATZEA ARAUTUKO DUENA 1. KLAUSULA. KONTRATUAREN XEDEA Kontratuaren xedea da MARKINA-XEMEINgo Udalaren eraikinak eta bulegoak garbitzeko zerbitzua ematea. Eraikinak eta bulegoak udal-mugartean daude, eta preskripzio teknikoen agiriaren I eranskinean zerrendatzen dira. Agiri horretantxe zehaztu dira, halaber, bai egin beharreko lanen oinarrizko baldintzak, bai eraikuntzak eta bulegoak behar bezala garbitze aldera esleipendunak nahitaez bete beharreko baldintzak. Definitu berri dugun kontratua zerbitzuen administrazio-kontratu bat da, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak 10. artikuluan agintzen duenari jarraituta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina onetsi du arau horrek, SPKLTB; II eranskina, 14. kategoria: eraikinak garbitzeko zerbitzuak, eta SPKLTBko 301. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari lotuko zaizkio, bai eta urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuak 195. artikuluan eta hurrengoetan xedatu denari ere Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Erregelamendu Orokorra onetsi zuen, HAKLEO. Hona hemen zein den kontratu honen xedearen kodea, kontratu publikoen hiztegi bateratuaren nomenklaturarekin bat etorriz, 2007ko azaroaren 28an Batzordeak eman zuen 213/2008 Erregelamenduan (CE) agindu denari jarraituta horrek 2195/2002 Erregelamendua (CE) aldatu zuen, Europako Legebiltzarrak eta Kontseiluak emandakoa: 90911200-8 (eraikinak garbitzeko zerbitzua). 2. KLAUSULA. HAUTATZEKO ETA ESLEITZEKO PROZEDURA ETA KONTRATAZIO-ORGANOA 2.1. Kontratua esleituko da prozedura irekiaren bidez. Enpresaburu interesdun orok proposamen bat aurkez dezake, baina ez dago kontratuaren aldeak negoziatzerik, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 157. artikuluan agindu denari jarraituta Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen arau horrek. Proposamenak balioesteko, eta jakiteko zein den eskaintzarik onuragarriena ikuspegi ekonomikotik, kontratuaren xedearekin zuzenean lotutako hainbat irizpide hartuko dira kontuan, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak 150.1. artikuluan

Upload: others

Post on 29-Jun-2020

10 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

1

ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

GARBITZEKO ZERBITZUA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ

KONTRATATZEA ARAUTUKO DUENA

1. KLAUSULA. KONTRATUAREN XEDEA

Kontratuaren xedea da MARKINA-XEMEINgo Udalaren eraikinak eta bulegoak

garbitzeko zerbitzua ematea. Eraikinak eta bulegoak udal-mugartean daude, eta

preskripzio teknikoen agiriaren I eranskinean zerrendatzen dira. Agiri horretantxe

zehaztu dira, halaber, bai egin beharreko lanen oinarrizko baldintzak, bai eraikuntzak

eta bulegoak behar bezala garbitze aldera esleipendunak nahitaez bete beharreko

baldintzak.

Definitu berri dugun kontratua zerbitzuen administrazio-kontratu bat da, azaroaren

14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak 10. artikuluan agintzen duenari jarraituta –

Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina onetsi du arau horrek,

SPKLTB; II eranskina, 14. kategoria: eraikinak garbitzeko zerbitzuak–, eta

SPKLTBko 301. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari lotuko zaizkio, bai eta

urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuak 195. artikuluan eta hurrengoetan xedatu

denari ere –Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Erregelamendu

Orokorra onetsi zuen, HAKLEO–.

Hona hemen zein den kontratu honen xedearen kodea, kontratu publikoen hiztegi

bateratuaren nomenklaturarekin bat etorriz, 2007ko azaroaren 28an Batzordeak eman

zuen 213/2008 Erregelamenduan (CE) agindu denari jarraituta –horrek 2195/2002

Erregelamendua (CE) aldatu zuen, Europako Legebiltzarrak eta Kontseiluak

emandakoa–: 90911200-8 (eraikinak garbitzeko zerbitzua).

2. KLAUSULA. HAUTATZEKO ETA ESLEITZEKO PROZEDURA ETA KONTRATAZIO-ORGANOA

2.1. Kontratua esleituko da prozedura irekiaren bidez. Enpresaburu interesdun orok

proposamen bat aurkez dezake, baina ez dago kontratuaren aldeak negoziatzerik,

azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 157. artikuluan agindu denari

jarraituta –Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina onetsi

zuen arau horrek–.

Proposamenak balioesteko, eta jakiteko zein den eskaintzarik onuragarriena ikuspegi

ekonomikotik, kontratuaren xedearekin zuzenean lotutako hainbat irizpide hartuko dira

kontuan, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak 150.1. artikuluan

Page 2: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

2

xedatzen duenaren arabera –Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina

onetsi du arau horrek–.

2.2. Kontratazio-organoa Udalbatza da, eta Udalaren izenean jardungo du.

Organoak administrazio-kontratua esleitzeko ahalmena du eta, hortaz, kontratua

interpretatzeko, betetzean sortzen diren zalantzak konpontzeko, herri-intereseko

arrazoiak direla-eta aldatzeko, suntsiarazpena erabakitzeko eta suntsiarazpenaren

ondoreak zein diren zehazteko ahalmenak ditu, ezargarri diren arauek ezartzen dutenari

lotuta. Horren inguruan ematen dituen erabakiak betearazleak dira; nolanahi ere,

kontratatzaileak auzibide eskudunera jo dezake aurka egiteko.

3. KLAUSULA. ARAUBIDE JURIDIKOA

Agiri hau kontratazio baterako oinarria da, eta kontratazioak administrazio-izaera du;

horrenbestez, bi alderdiak arau hauek agintzen dutenaren menpe daude: azaroaren 14ko

3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak –Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu

Bategina onetsi zuen–; maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretuak –SPKL zati batean

garatzen du–; urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuak –Herri Administrazioen

Kontratuei buruzko Legearen Erregelamendu Orokorrak onetsi zuen–, aurrekoak

ezartzen duenaren aurkakoa xedatzen ez badu; eta administrazio-klausula berezi

honetan bildu diren klausulek.

Orobat, Estatuko administrazio-kontratazioa arautzen duten gainerako xedapenak ere

aplikatuko dira, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoak bere eskumenen barruan ematen

dituenak ere.

4. KLAUSULA. KONTRATATZEKO GAITASUNA

4.1. Administrazioarekin pertsona naturalek edo juridikoek kontrata dezakete,

espainiarrak zein atzerritarrak, baldin eta, jarduteko gaitasun osoa izanda, SPKLTBko

60. artikuluan aurrez ikusten diren inguruabarretatik bat ere ez badute.

Europar Erkidegoko estatu kideetako enpresek, espainiarrak ez direnek, jarduteko

gaitasuna badutela egiaztatu behar dute SPKLTBko 72.2. artikuluan xedatu den bezala.

Enpresak pertsona fisikoak edo juridikoak izan behar dira, eta beren helburuek edo

jarduerek kontratuaren xedearekin zuzeneko lotura izan behar dute –estatutu edo eratze-

arauetatik hala ondorioztatuko da–; gainera, antolaketan, kontratua ondo betetzeko

bitarteko pertsonal eta material nahiko izan behar dute.

Page 3: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

3

4.2. Aipatu betekizunoz gain, interesdunek kaudimen teknikoa, ekonomikoa eta

finantzarioa egiaztatuko dute, sailkapen nahikoa egiaztatuz.

Zerbitzu-kontratuen kasuan, enpresaburuari ez zaio sailkapenik galdatuko,

SPKLTBko 65.1.b) artikuluaren arabera. Lizitazioaren iragarkian edo prozeduran parte-

hartzeko gonbidapenean eta kontratuaren pleguetan, kaudimen ekonomikoari eta

finantzarioari eta kaudimen teknikoari edo profesionalari buruzko oinarrizko irizpideak

eta betekizunak ezarriko dira, bai SPKLTBko 75. eta 78. artikuluetan arautu diren

aldeetan, bai gutxienez eskatzen den sailkapen- nahiz kategoria-talde edo azpitaldeei

begira; beti ere, kontratuaren xedea indarreko sailkapen-talde edo azpitalderen baten

sailkapen-eremuan badago. Horretarako, kontuan hartuko da kontratuaren CPV kodea.

Halakoetan, enpresaburuak kaudimena egiazta dezake kontratuaren sailkapen-taldean

edo azpitaldean bere sailkapena egiaztatuta, edo lizitazioaren iragarkian edo prozeduran

parte-hartzeko gonbidapenean galdatutako kaudimen-betekizun bereziak betetzen

dituela egiaztatuta, kontratuaren agirietan zerrendatu direnak, alegia. Halakorik ez

badago, kaudimena egiaztatuko du erregelamendu bidez ezartzen diren betekizunekin

eta bideetatik, kontratuaren izaera, xedea eta gutxi gorabeherako balioa, bitartekoak eta

betekizunak zein diren kontuan hartuta; betekizunok modu osagarrian beteko dira, hala

denean pleguetan zerrendatu direnekin alderatuta.

4.3. Enpresa batek ezin du lizitazioan parte hartu baldin eta kontratuaren zehaztapen

teknikoak prestatzen parte hartu badu, betiere parte-hartzeak lehia askeari mugak jarri

ahal badizkio edo tratu abantailatsua ekar badiezaioke gainerako enpresa lizitatzaileei

begira.

4.4. Administrazioarekin kontratatzen dutenek norberaren izenean egin dezakete edo

ordezkaritza bidez, horretarako ahalorde egokia duten pertsonen bidez.

5. KLAUSULA. KONTRATUAREN IRAUNALDIA

Kontratuak 2 urteko iraupena izango du, administrazio-agiria gauzatu denetik

hasita.

Kontratu hau 2 urte gehiagoz luzatu daiteke, Udalaren eta esleipendunaren arteko

berariazko itunaren bitartez; baina, guztira ere, ezin da 4 urte baino luzeagoa izan,

luzatzeak barne. Luzatu nahi dela jakinarazi behar da kontratua edo luzatzea

bukatu baino hiru hilabete lehenago; hala ere, luzatzearen erabakia hartu baino lehen,

fiskalizazio-txostena egin behar da nahitaez.

6. KLAUSULA. KONTRATUAREN AURREKONTUA

Page 4: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

4

6.1. Kontratuaren gutxi gorabeherako balioa, luzatzeak barne, eta SPKLTBko 88.

artikuluarekin bat etorriz kalkulatu ondoren: 808.477,2 euro.

Urteko gehienezko aurrekontua kalkulatzeko langile baten urtean urteko ordu/urteko

lan karga bider prezioa/unitateko (IVA barne) hartu da oinarri, garbiketako materialen

eta tresneriaren kostuari eta gastu orokorrei eta industria irabaziari dagozkien

portzentajeak barne.

LANGILEAREN

KATEGORIA

PREZIOAK

UNITATEKO,

BEZAREKIN

Garbitzailearen prezioa 21,60 euro/ordu

Lizitazioaren tasa honek osatzen du: 2016, 2017, 2018 eta 2019ko urtean urteko

ordu/urte lan karga; alegia, kontraturako urtean gehienez dagoen aurrekontua zehazteko

balio izan duena, eta I. eranskinean jaso dena.

Urteko lan karga, igonda baino ezingo da hobetu, eta lizitatzaileek aintzat hartu

beharko dute eskaintza aurkezterako orduan.

6.3. Esleipendunak zerbitzua jarraian eman behar du Udalak hala eskatzen duenean.

Kontratuaren guztirako zenbatekoa ez da doitasunez zehaztuko, udalaren beharrizanen

menpe dagoelako. Prestazioak definituz joango dira kontrataziorako gehienez dagoen

aurrekontuaren hainbeste izan arte.

7. KLAUSULA. AURREKONTU-KREDITUA

7.1. Urte askotan egingo den gastua denez, kontratua horrela finantzatuko da:

2016 urtea: 203.472,00 euro, BEZa barne.

2017 urtea: 201.258,00 euro, BEZa barne.

2018 urtea: 201.776,40 euro, BEZa barne.

2019 urtea: 201.970,80 euro, BEZa barne.

7.2. Urtean urteko udal-aurrekontuan aurrekontu-kreditu nahikoa izan beharko da

kontrataziotik jaioko diren betebehar ekonomikoei aurre egiteko.

Hala, kontratazioko organoak urteanitzeko gastuaren konpromisoa hartuko du horien

aurrekontuaren kargura, kontratuak eragindako gastuari aurre egiteko. Kontratazioa

Page 5: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

5

egiteko organo eskudunak konpromisoa hartuko du, baita ere, kontratuaren eraginpeko

hurrengo urteetako aurrekontuan behar den besteko kreditua izendatu eta gordetzeko.

Kontratua luzatuko bada, kontuan hartuko da aurrekontuan behar den besteko

kontsignazioa dagoela.

8. KLAUSULA. BEHIN-BEHINEKO BERMEA

SPKLTBko 103. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, lizitatzaileek ez dute behin-

behineko bermerik eratu behar.

9. KLAUSULA. PROPOSAMENAK AURKEZTEA ETA EPEA

9.1. Aurkezteko lekua.

Proposamenak honako lekuan aurkeztuko dira:

- Markina-Xemeingo Udalaren erregistro nagusian, Goiko portala 3an dagoena,

09:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera.

Proposamenak postaz, telefaxez edo bide elektronikoz, informatikoz zein telematikoz

aurkez daitezke, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4. artikuluan aipatzen dituen

lekuetatik edozeinetan –Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio

Prozedura Erkideari buruzkoa da arau hori–.

Proposamenak postaz bidaltzen direnean, enpresaburuak zuritu behar du bidalketa

zein egunetan egin den postetxean, eta bidali dela jakinarazi kontratazio-organoari

telexez, faxez edo telegramaz, egun horretan bertan. Halaber, espedientearen zenbakia,

kontratuaren xedearen izenburu osoa eta lizitatzailearen izena adierazi behar dira.

Edozelan ere, data heldu eta hamar egun igaro badira agiriak jaso gabe, eskabidea ez da

onartuko ere.

Erabil daitezkeen bide elektronikoek, informatikoek eta telematikoek, gainera,

SPKLTBko hamaseigarren xedapen gehigarrian ezarri diren betekizunak izan behar

dituzte.

Lizitatzaile bakoitzak ezin du proposamen bat baino gehiago aurkeztu, ezta beste

enpresaburu batzuekin aldi baterako batasunean ezelako proposamenik izenpetu ere,

jadanik banaka aurkeztu badu edo aldi baterako beste batasun batean badago. Arauok

urratzen badira, ez da onartuko berak sinatutako proposamen bat ere.

Page 6: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

6

Proposamen bat aurkezteak esan nahi du enpresaburuak agiri honetan bildu diren

klausulak baldintzarik eta oharrik gabe onartzen dituela.

9.2. Aurkezteko epea.

SPKLTBko 159. artikuluan xedatu denaren ildotik, proposamenak aurkezteko epea

15 lanegun dira, kontratu honen iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialera argitaratu den

egunetik hasita.

Epearen azken eguna larunbata bada, igandea, edo administrazioarentzat egun

baliogabea, epea luzatutzat joko da larunbata ez den hurrengo egun baliodunera arte.

Zuritzen denean, kontratazio-organoak lizitazioa eten dezake, edo proposamenak

aurkezteko epea luzatu, iragarki bidez, lizitazioa zein bidetatik iragarri eta horrelaxe.

9.3. Interesdunek plegua eta agiri osagarriak azter ditzakete lizitazio-iragarkian

adierazi diren bulegoetan.

10. KLAUSULA. PROPOSAMENEN EDUKIA

10.1. Proposamenek hiru gutun-azal itxi izango dituzte; kanpoaldean adieraziko da

zein lizitaziotan parte hartuko den, lizitatzailearen izen-abizenak edo sozietatearen

izena, telefono- eta fax-zenbakiak, eta helbide elektroniko bat, halakorik badu, bai eta

lizitatzailearen edo ordezkariaren sinadura ere.

Gutun-azal bakoitzaren edukia orrialde bereiz batean zerrendatuko da, eta betekizun

hauek izango ditu:

10.2. A GUTUN AZALA: Izenburu honekin: “A GUTUN AZALA: Agiri orokorrak,

prozedura irekiaren bidez Markina-Xemeingo Udalaren eraikinak eta bulegoak

garbitzeko zerbitzua kontratatzeko, ____k aurkeztuta.”

Azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak 146. artikuluko 4. idatz-

zatian aukera ematen du 1. idatz-zatian egiten den agiriak ekartzeko eskaeraren ordez,

lizitatzailearen erantzunkizunpeko adierazpena ekartzeko galdatzea –Sektore

Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina onetsi du arau horrek–. Horren harira,

lizitatzaileak aukera hori baliatuko du, eta adieraziko du badituela administrazioarekin

kontratatzeko legez ezarri diren baldintzak. Hala bada, lizitatzaileak, esleitzeko

proposamena bere alde egin baita, kontratazio-organoari egiaztatu beharko dio,

kontratua esleitu baino lehen, galdatu zaizkion agiriak badituela eta baliozkoak direla.

Hona hemen aitorpen artatsu hura zein ereduri egokituko zaion:

Page 7: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

7

“____ jaunak/andreak, nik, ____ NA zenbakidunak, neure izenean edo ____

enpresaren legezko ordezkaria naizenez, HAUXE ADIERAZTEN DUT, NEURE

ERANTZUKIZUNPEAN:

1. Administrazioarekin kontratatzeko legez ezarri diren baldintzak betetzen ditudala,

leialtasunez, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak galdatzen duenaren

arabera, eta bertan zehazten diren zehaztapenekin eta baldintzekin –Sektore Publikoko

Kontratuen Legearen Testu Bategina onetsi zuen arau horrek–.

2. Ez nagoela (eta/edo ordezkatzen duen enpresa, administratzaileak edo ordezkariak

ez daudela) kontratatzeko ezelako debeku- eta bateraezintasun-egoeratan; hau da,

azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak 60. artikuluan xedatu

dituenetan, bertan zehazten diren zehaztapenekin eta baldintzekin –Sektore Publikoko

Kontratuen Legearen Testu Bategina onetsi zuen arau horrek–.

3. Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean

nagoela (eta/edo ordezkatzen duen enpresa), indarreko xedapenek ezartzen dituztenetan;

eta, orobat, ez dudala (eta/edo ordezkatzen duen enpresak) zerga-zorrik ordainarazpen-

aldian Markina-Xemeingo Udalarekin. Hartara, administrazio-kontratatzaileari baimena

ematen diot, esleipendun proposatuz gero, informazio hori eskura dezan, hitzarmenik

sinatu duen beste herri-administrazio batzuen datu-baseen bidez.

Era berean, konpromisoa hartzen dut kontratazio-organoaren aurrean egiaztatzeko,

kontratua esleitu baino lehen, legez galdatzen diren agiriak baditudala, eta baliozkoak

direla. Agiriok azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 146.

artikuluko 1. idatz-zatian jaso dira –Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu

Bategina onetsi zuen arau horrek–.

Lekua, data eta sinadura”.

Enpresaburuen aldi baterako batasunen kasuan, enpresaburuek aurreko lerroaldean

aipatu den adierazpen artatsu bana aurkeztuko dute; gainera, agiri bat ere aurkeztuko

dute, beraien legezko ordezkariak sinatuta, eta bertan datu hauek agertuko dira:

enpresaburuen aldi baterako batasuna zeinek eratzen duten; bakoitzak zein partaidetza

duen batasunean; kontratuaren esleipendun izatekotan, modu formalean enpresaburuen

batasuna eratuko duten konpromisoa; eta nor izendatu duten batasunaren ordezkari edo

ahalordedun bakarra, kontratua hasi eta bukatzen den arte sortzen diren eskubideak

baliatzeko eta betebeharrak betetzeko ahalmenarekin.

Oharra:

Page 8: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

8

(Lizitatzaileek aurkeztu behar dituzten agiriak jatorrizkoak izango dira, edo kopiak,

gaiaren inguruko indarreko legeriak ezartzen duenarekin bat etorriz benetakoak badira

edo konpultsatuak badaude. Behin-behineko bermea eratu den egiaztagiria, halakorik

eratu bada, jatorrizkoa izango da beti. Orobat, lizitatzaileek agiriak aurkeztuko dituzte,

edo gaztelaniaz, edo dena delako hizkuntza ofizialkidean).

10.3. B GUTUN AZALA: Izenburu honekin: “B GUTUN-AZALA: Agiri teknikoak,

zuzenean balioetsi ezin diren irizpideen balioztatzeari buruz, hurrengo kontratazioan

parte-hartzeko: prozedura irekiaren bidez Markina-Xemeingo Udalaren eraikinak eta

bulegoak garbitzeko zerbitzua kontratatzeko. ____k aurkeztuta.”

1. Egitasmo teknikoa, zehatza eta zehaztua; horren arabera beteko da zerbitzua.

Hurrengoak adieraziko dira:

- Txosten teknikoa; zerbitzua horri jarraituta emango da, eta eraikinen nahiz

bulegoen ezaugarriak zehaztuko dira: azalerak, korridoreak, eremu erkideak, komunak

eta aldagelak, zoladura motak, kristalak, eskailerak, hormak eta sabaiak, altzariak,

telefonoak, argiak eta lanparak, ateak, urre-koloreko eta metalezko osagaiak, pertsianak

eta gortinak, bai eta, eraikin nahiz bulego bakoitzaren ezaugarriekin eta instalazioekin

zein tamainarekin bat etorriz, zerbitzua behar bezala emateko behar den beste edozein

datu ere.

Gainera, ohiko garbiketa egiteko lanak eta metodologiak zehaztuko dira, orokorrak

nahiz zehatzak. Horretarako, eskaintzailea bera hara joan eta kontratu honen xede diren

bulego guztiak azter ditzake.

Halaber, oroitidazki horretan hauexek sartuko dira:

a) Eraikin eta bulego bakoitzeko lan-kargaren laburpen-taula.

b) Bitarteko materialen laburpen-taula. Eskaintzaileak proposatuko du, eta ondokoak

jasoko dira:

- Zerbitzua emateko erabiliko diren makinak, ekipamenduak eta baliabide osagarriak.

- Zerbitzua emateko erabiliko diren garbitzeko gaiak eta materialak; berorien fitxa

teknikoak eta segurtasun-fitxak atxikiko zaizkio egitasmo teknikoari, agiri bereiz

batean, eta azalean berariaz aipatuko da.

- Zerbitzua emateko erabiliko diren segurtasun-bitartekoen zerrenda.

Page 9: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

9

2. Hobekuntzak. Lizitatzaileak, hala denean, hobekuntzen banakako ezaugarriak eta

zehaztasun teknikoak deskribatuko ditu, eta, gainera, betetze-kostuak ere zehaztuko ditu

banan-banan. Ez da igoerako partidarik onartuko. Eskainitako hobekuntzen laburpen-

taula erantsiko da, beti ere, bai eta berorien diruzko balioztatzea ere.

Proposatutako hobekuntzak kontratuaren xedeari buruz izango dira, eta tipologia

hauetakoren batean sartu: erantzuteko denbora hobetzea; garbitze-lanen maiztasuna

hobetzea; kudeaketa, eraginkortasuna, kalitatea eta jasangarritasunaren inguruko

hobekuntzak; eta zerbitzuarekin lotutako bestelako hobekuntzak.

Hobekuntzak ez dira baloratuko diruzko balioespenik ez badute. Diruzko

balioztatzeari udaleko zerbitzu teknikoek oniritzia eman behar diote eskaintzak

balioesterako orduan. Udalak onartuko ditu hobekuntzok, eta eskainitako baldintzekin

bat etorriz burutuko dira, kontratuaren arduradunak emandako jarraibideei jarraituta.

Hobekuntzen kostua ez da eskainitako aurrekontuan sartuko, eta ezin da aurkeztutako

eskaintzatik bereizitako kontzeptu gisa jasanarazi, hobekuntzak doan eskaintzen

direlako, udalari ezelako kosturik ekarri gabe.

Udalak onartutako hobekuntzetatik edozein ez bada burutzen bat-bateko

inguruabarrak direla eta, berorien zenbatekoa kontratuan egin beharreko beste

hobekuntza batzuei egotziko zaie, udaleko zerbitzu teknikoek egoki deritzenei. Udaleko

zerbitzu teknikoen iritziz behar besteko funtzionaltasuna lortzeko aski ez diren

hobekuntzak 0 punturekin baloratuko dira.

10.4. C GUTUN-AZALA: Izenburu honekin: “C GUTUN-AZALA: Agiri teknikoak,

zuzenean balioetsi daitezkeen irizpideen balioztatzeari buruz, hurrengo kontratazioan

parte-hartzeko: prozedura irekiaren bidez Markina-Xemeingo Udalaren eraikinak eta

bulegoak garbitzeko zerbitzua kontratatzeko. ____k aurkeztuta.”

Gutun-azalean proposamena sartuko da, eredu honi jarraituta:

«____ jauna/andrea adin nagusikoa da, eta nortasun-agiriaren zenbakia ____ du.

Bere izenean dihardu (edo ____(r)en izenean, eta sozietatearen egoitza ____n du, bai

eta IFZ ____ ere), eta jarduteko gaitasuna eta gaitasun juridiko osoak ditu.

Administrazio-klausula berezien eta preskripzio teknikoen agiriak ezagutzen ditu,

alegia, prozedura irekiaren bidez Markina-Xemein Udalaren eraikinak eta bulegoak

garbitzeko zerbitzuaren kontratazioa arautuko dutenak, eta, hala izanda, zerbitzua

emateko konpromisoa hartzen du honi datxekion oroitidazkian adierazi denarekin bat

etorriz, eta honako prezioan: _____________________________ euro, BEZ barne,

2016an, eta _____________________________ euro, BEZ barne, 2017an.

Page 10: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

10

Data eta lizitatzailearen sinadura.»

11. KLAUSULA. ESKAINTZAK BALIOESTEKO IRIZPIDEAK ETA

ESLEITZEKO IRIZPIDEAK

SPKLTBko 67.2. artikuluan ezarri dena betetzeko, eta SPKLTBko 150. artikuluan

arautu denari jarraituta, aurkeztu diren proposamenak balioesteko eta ekonomiaren

ikuspegitik eskaintzarik onuragarriena zein den jakiteko, hurrengo irizpideak hartuko

dira kontuan:

A. Zuzenean formula bidez zenbatesteko moduko irizpideak (55 puntu

gehienez):

Baloratuko den gehienezko jaitsiera, lizitazio prezioaren gaineko %10ekoa izango

da, eta eskaintza baxuenari 55 puntu emango zaizkio gehienez. Gainerako eskaintzak

proportzionalki baloratuko dira. Hala nola, gehienezko puntuazioa ken gehienezko

puntuazioari eskaintza bakoitzari baloratuenarekiko dagokion portzentajea aplikatzeak

ematen dituen beste puntu gutxituz.

B. Zuzenean formula bidez zenbatesteko modukoak ez diren irizpideak, balio-

judizio baten mendean daudenak (45 puntu gehienez):

B.1.- Proposamen teknikoa (20 puntu gehienez).

1) Lanerako programa: egin beharreko lanak: OHIKOAK ETA APARTEKOAK.

2) Funtzionamendu plana: egitekoak eta hauen maiztasuna.

3) Ingurumen irizpideak eta hondakinak kudeatzeko erabiliko den modua.

B.2.- Hobekuntzak (25 puntu gehienez).

Lan kargak, orduak/urteko eta beste proposamen batzuk. Horietatik balorazio

ekonomikoa dutenak baino ez dira aintzat hartuko, eta zerbitzuarentzako egokiak eta

eraginkorrak direla egiaztatzen direnak.

Onartutako eskaintzak eta hobekuntzak honela baloratuko dira: eskaintza ekonomiko

onenari 25 puntu emango zaizkio gehienez eta gainerako eskaintzak horren arabera

baloratuko dira. Alegia, gehienezko puntuak ken eskaintza onenari emandako

Page 11: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

11

puntuazioari lizitatzaile bakoitzak eskainitako hobekuntzen desbideratze-portzentajea

aplikatzeak ematen dituen beste puntu.

12. KLAUSULA. KONTRATAZIO-MAHAIA

Kontratazio-mahaiak, kontratu honetarako, kide hauek izango ditu:

_

Mahaiburua: Juan Jose Txurruka Txurruka, Alkate-Udalburua.

Bokalak:

- Iratxe Rementeria Otxandio (udaleko idazkari eta kontu-hartzailea).

- Txema Iriondo Maguregi (udal arkitekto-aholkularia).

- Aitor Odiaga Garate (EH Bildu udal talde politikoko ordezkaria).

- Ainara Gandiaga Longarte (EAJ/PNV udal talde politikoko ordezkaria).

Mahaiko idazkaria: Inma Aransolo Arizmendiarrieta, udaleko funtzionarioa.

Ezin dira kontratazio-mahaiko kide izan bitarteko funtzionarioak.

_

Mahaiaren bileretara behar beste funtzionario edo aholkulari aditu joan daitezke,

eztabaidatu beharreko gaiak zein diren kontuan hartuta, hitzarekin bai, baina botorik

gabe.

_

Mahaikide guztiek hitza eta boto eskubidea izango dute, idazkariak izan ezik, hitza

baino ez baitu izango.

_

Mahaia behar bezala eratu dadin, kideen gehiengo osoa bertaratu behar da, eta, beti

ere, hauek: mahaiburua, mahaiko idazkaria, eta aholkularitza juridikoko nahiz

organoaren ekonomia- eta aurrekontu-kontrolerako zereginak dituzten bi bokalak.

13. KLAUSULA. PROPOSAMENAK IREKITZEA ETA ESLEIPENA EGITEA

Kontratazio-mahaia proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo

astearte baliodunean eratuko da, 09:00etatik aurrera.

Kontratazio-mahaiak lizitatzaileek A gutun-azalean aurkeztu dituzten agiri orokorrak

kalifikatuko ditu; agiriotan akats materialik antzemanez gero, mahaiak fax, telegrama

edo posta elektroniko bidez jakinaraziko dio kasuan-kasuko lizitatzaileari, eta

jakinarazpen hori egin dela espedientean idatziko du. Akatsak zuzentzeko, ez dio hiru

Page 12: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

12

egun baliodun baino epe luzeagorik emango. Hori bai, lizitatzaile baten agirietan

oinarrizko akatsik edo zuzendu ezin den gabezia materialik badago, ez zaio onartuko

lizitazioan parte-hartzea ere.

Aurreko lerroaldean aipatzen den zuzentzea alde batera utzita, kontratazio-mahaiak,

lizitatzaileek kaudimena egiaztatu dutela ziurtatzeko, eska diezaieke, egoki baderitzo,

aurkeztu dituzten ziurtagirien eta agirien gaineko azalpenak ematea, bai eta bestelako

agiri osagarriak aurkezteko errekerimendua egin ere; hala bada, errekerimendua

egutegiko bost egunetan, asko jota, bete beharko dute, betiere proposamenak onartzeko

adierazpena baino lehen.

Kontratazio-mahaia berriro bilduko da jendaurreko ekitaldian hurrengo astearte

baliodunean 09:00etatik aurrera, prozedura honi jarraituta:

Aurrena, mahaiburuak bertaratuei aditzera emango die zenbat proposamen jaso diren

eta zein den lizitatzaileen izena; ildo beretik esango die zein den A gutun-azaletan

aurkeztu dituzten agiri orokorren kalifikazioa, onartutako eta baztertutako lizitatzaileak

zein diren, eta zergatik baztertu zaien. Bertaratuei bide emango die oharrak egin

ditzaten, egoki baderitzote, eta aktan jasoko dira. Nolanahi ere, mahaiak ezin du une

honetan agiririk aintzat hartu, eskaintzak onartzeko edo akatsak zein gabeziak

zuzentzeko epeen barruan aurkeztu ez bada.

Jarraian, mahaiko idazkariak irekiko ditu onartutako lizitatzaileek aurkeztu dituzten

B gutun-azalak, zuzenean zenbatetsi ezin daitezkeen irizpideei buruzko agiri teknikoak

dituztenak, eta beroriek balioesteko ardura duen organoari emango dizkio, horren

inguruan txostena idatz dezan. Egindako guztia agiri bidez jasoko du.

Txosten teknikoa jaso ondoren, interesdunei idatziz aditzera emango zaie zein

egunetan eta lekutan eratuko den kontratazio-mahaia, diruz zenbatetsi ezin

daitezkeen irizpideen haztatzea jakinarazteko, eta C gutun-azalak irekitzeko;

horietan, zuzenean balioetsi daitezkeen irizpideen balioztatzea egiteko agiri teknikoak

bildu dira. Beroriek ebaluatzeaz eta balioesteaz arduratuko den organoari

helaraziko dizkio, horren inguruko txostena igor dezan. Egindako guztia agiri bidez

jasoko du. Txosten horretan, zuzenean baliozta daitezkeen irizpideen puntuazioa jasoko

da, eta aurkeztu diren proposamenak sailkatuko dira, beheranzko hurrenkeran, eskaintza

bakoitzari begira bi irizpide motak kontuan hartuta lortu diren puntuazioen batura

oinarri hartuta. Halaber, baztertutako eskaintzarik badago, zergatik ukatu diren labur

azalduko da, bai eta esleipendunaren izena eta berak aurkeztu duen proposamenaren

ezaugarriak eta abantailak zein diren ere, hura hautatzeko erabakigarriak izan direnak.

Page 13: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

13

Behin txosten tekniko hori prestatu denean, jendaurrean eratuko da kontratazio-

mahaia berriro ere, behin bilera noiz eta non izango den interesdunei jakinarazi

ondoren. Kontratazio-organoari kontratua esleitzeko proposamena aurkeztuko zaio.

Proposamenean, beti ere, agiri honetan adierazi diren irizpideak haztatuko dira, eta

mahaiaren bileren aktak jasoko, jardunetan sortu diren agiriekin eta, halakorik eskatu

bada, igorritako txostenekin batera.

Kontratazio-organoak lizitatzaileari eskatuko dio, ikuspegi ekonomikotik

eskaintzarik onuragarriena aurkeztu duenari, hamar egun baliodunetan, udalaren

errekerimendua jaso eta biharamunetik hasita, egiaztagiri hauek aurkez ditzala:

batetik, SPKLTBeko 146. artikuluko 4. idatz-zatiak agintzen duenaren arabera

(hala badagokio), manu horrexen 1. idatz-zatian galdatzen diren agirien edukitzari

eta baliozkotasunari buruzko egiaztagiriak; eta, bestetik, zerga-arloko eta Gizarte

Segurantzarekiko betebeharrak beteta dituen egiaztagiriak. Edo, bestela,

kontratazio-organoari eman diezaiola, bai aurreko egiaztagiriak, bai, SPKLTBko 64.2.

artikuluarekin bat etorriz, kontratuari atxikiko dizkion bitartekoak benetan badituen

egiaztagiria –konpromiso hori hartu baitu–, bai dagokion behin betiko bermea eratu

duen egiaztagiria zuzenean lortzeko ahalmena (SPKLTB, 151.2. artikulua).

Ziurtagiriok bide elektronikoetatik, informatikoetatik edo telematikoetatik igor

daitezke, pleguetan besterik xedatzen ez bada.

Autonomia mailako arauek, SPKLTB garatzen dutenek, lerroalde honetan aurrez

ikusitakoa baino epe luzeagoa ezar dezakete; baina ezingo da hogei egun baliodun baino

luzeagoa izan.

Errekerimendua epe barruan behar bezala bete ezean, lizitatzaileak eskaintza kendu

duela ulertuko da eta, eskaintzak sailkatuta gelditu diren hurrenkera zein den, hurrengo

lizitatzaileari agiri berberak eskatuko zaizkio.

Halaber, prozesua ondo bukatuko dela bermatze aldera, kontratazio-organoak,

esleipen-proposamena eman baino lehen edozein unetan, lizitatzaileei eska diezaieke

ekar dezatela kontratuaren esleipendun izateko galdatzen diren baldintzak betetzen

dituzten egiaztagiria. Gaitasunaren eta kaudimenaren betekizunak badituztela kontuan

hartzeko une erabakigarria, betekizunok administrazioarekin kontratatzeko

nahitaezkoak baitira, proposamenak aurkezteko epea bukatzen denean izango da

(SPKLTBko 146.4. artikulua, amaieran).

Prozedura horixe bera jarrai daiteke harmonizatutako arauei lotuta ez dauden

kontratuak direnean, jadanik hasita eta suntsiarazita dagoen kontratu bat betetzen

jarraitu nahi denean.

Page 14: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

14

SPKLTBko 64. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan agindutakoarekin bat etorriz,

kontratuari bitarteko pertsonalak eta/edo materialak atxikitzeko konpromisoa

kontratuzko oinarrizko betebeharra da.

Zerga-betebeharretan egunean dagoela egiaztatuko da ondoko agiriok aurkeztuta:

- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren azken ordainagiria, edo alta hartua duen

agiria, baldin eta alta berriki hartu badu eta oraindik ez bada ordaintzeko betebeharrik

sortu. Alta atxiki behar da, beti, ordainagirian ez bada jardueraren epigrafea

agertzen. Agiriok kontratuaren xedeari dagokion epigrafeari buruzkoak izan behar dira;

izan ere, diharduten lurralde-eremuan aritzeko ahalmena ematen diete; eta osatuko dira

lizitatzailearen aitorpen artatsu batekin, zergan baja hartu ez duela adierazten duena.

- Estatuko Administrazioaren organo eskudunak igorritako administrazio-ziurtagiria,

berekin dituen zerga-betebeharren inguruan.

Kontratazio-organoak kontratua esleituko du agiriak jaso eta hurrengo 5 egun

baliodunetan.

Esleipena bi hilabetean egingo da, gehienera ere, proposamenak ireki eta

biharamunetik hasita; dena dela, beste eperik ere zehatz daiteke, SPKLTBko 161.2.

artikuluan agintzen denarekin bat etorriz, eta kontratazio-espedientean behar bezala

zuritzen bada. Epe hori hamabost egun baliodunetan luzatuko da, SPKLTBko 152.3.

artikuluak aipatzen dituen izapideei jarraitu behar bazaie.

Esleipena ez bada egiten epe barruan, aurreko bi lerroaldeetan zehaztutako epean,

lizitatzaileek proposamena kentzeko eskubidea izango dute.

Esleipena egiteko arrazoiak azalduko dira, lizitatzaileei jakinaraziko zaie eta,

aldi berean, kontratatzailearen profilean argitaratuko da. Jakinarazpenean

SPKLTBko 151.4. artikuluan aipatu diren aldeak jarri behar dira. Esleipena

egiteko arrazoiei konfidentzialtasunaren salbuespena ezar dakieke, hots, SPKLTBko

153. artikuluan jaso dena. Nolanahi ere, hala jakinarazpenean, nola kontratatzailearen

profilean, kontratua zein epetan gauzatu behar den adieraziko da SPKLTBko 156.3.

artikuluari jarraituta.

Aurkeztu diren proposamenak, bai onartu direnak, bai ireki gabe ukatu direnak edo

behin irekita gaitzetsi direnak, zein bere espedientean artxibatuko da. Kontratua

esleituta eta errekurtsoak jartzeko epeak igarota halakorik jarri gabe, proposamenekin

batera aurkeztu ziren agiriak interesdunen eskueran jarriko dira.

Page 15: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

15

14. KLAUSULA. BEHIN BETIKO BERMEA ERATZEA

SPKLTBko 151.2. artikuluan arautu denari jarraituta, ikuspegi ekonomikotik

eskaintzarik onuragarriena aurkeztu duen lizitatzaileak egiaztatu behar du esleipenaren

zenbatekoaren %5eko bermea eratu duela –BEZ kenduta–, eta, horretarako,

errekerimendua jaso duen unetik hasita hamar egun baliodun izango ditu.

Errekerimendua epe barruan behar bezala bete ezean, lizitatzailea eskaintza atzera

botatzen duela ulertuko da.

Bermea eratu daiteke SPKLTBko 96. artikuluan adierazten diren moduetatik

edozeinetan, eskudirutan, abal baten bidez, balore publikoekin zein pribatuekin, kauzio-

aseguruaren bidez, edo prezioaren zati bat atxikita, HAKLEOko 55. artikuluan

eta hurrengoetan jaso diren moduan eta baldintzekin.

Bermea abal edo kauzio-aseguru baten bidez eratuz gero, sinadurak legeztatu behar

dira. Fede-emaile publiko batek egiaztatuko eta askietsiko ditu sinatzaileen ahalordeak,

eta atzealdean jarriko du horren gaineko eginbidea.

SPKLTBko 96.2. artikuluarekin bat etorriz, irailaren 27ko 14/2013 Legearen 44.

artikuluak eman zion idazkeraren arabera –ekintzaileei eta nazioarteko egiteari

laguntzeko legea da–, lizitatzaileak behin betiko bermea eratzeko eska dezake

kontratuaren prezioaren zati bat atxikita: kontratistari ordaindu beharreko lehenengo

fakturatik edo hurrengoetatik kopurua kenduko da, zenbateko osora heldu arte. Hartara,

lizitatzaileak idatziz adieraziko dio hori kontratazio-organoari aipatu hamar egun

balioduneko epean.

15. KLAUSULA. IRAGARKIEN GASTUAK

Esleipendunak kontratua aldizkari ofizialetan iragartzeak dakartzan gastuak

ordaindu behar ditu; gehienera ere, 500 euro izango dira.

Esleitzeko erabakian esleipendunari jakinaraziko zaio gastuok zenbat diren, zehatz-

mehatz, udal-diruzaintzan ordain ditzan, kontratua gauzatu eta egutegiko hogeita hamar

egunetan.

Esleipendunak ez baditu iragarkiok ordaintzen epe barruan, kontratistari ordaindu

beharreko lehenengo fakturatik kenduko da kopurua.

16. KLAUSULA. KONTRATUA GAUZATZEA

Page 16: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

16

Kontratua administrazio-agirian gauzatuko da, idatziz, lizitazioaren baldintzei

zorrotz doituta, eta agiri hori titulu nahikoa izango da edozein erregistro publikotara

sartzeko. Zernahi gisaz, kontratistak eska dezake kontratua eskritura publikoan egin

dadila; hala bada, bere kontura izango dira gastuak.

Kontratua gauzatzen den agirian ezin da, inola ere, esleipenaren zehaztapenak

aldatzen dituen klausularik sartu.

Ezin da kontratua gauzatu harik eta lizitatzaileei eta hautagaiei esleipen-

jakinarazpena bidali eta hamabost egun baliodun igaro arte.

Kontratazio-organoak esleipendunari eskatuko dio kontratua gauzatu dezala

errekerimendua jaso eta biharamunetik bost egunetan edo lehenago, behin aurreko

lerroaldean aurrez ikusi den epea igaro denean, eta ez bada jarri kontratua gauzatzea

eten duen errekurtsorik. Gauza bera gertatuko da errekurtsoa ebazteko organo

eskudunak etetea baliogabetzen badu.

Kontratua gauzatu aurretik, esleipendunak udalari eman behar dio lokala baduelako

egiaztagiria; hau da, plegu honen 19.A.5. klausulan aipatzen dena. Hori egiaztatu

ezean, ez da kontratua gauzatuko kontratistaren erruz, eta SPKLTBko 156. artikuluan

arautu denari jarraituko zaio.

Ezin da kontratua betetzen hasi aldez aurretik gauzatu ez bada; salbuespenak dira

SPKLTBko 113. artikuluan jaso diren egoerak.

Kontratuak gauzatu direla kontratazio-organoaren kontratatzailearen profilean

argitaratuko da, eta, gutxienez, esleipenaren iragarkian aipatu ziren datuak jarriko

dira; gainera, gauzatu dela probintziako aldizkari ofizialean argitaratuko da, gauzatu

denetik berrogeita zortzi egunetan edo lehenago. Orobat, epe horretan iragarkia Europar

Batasuneko Aldizkari Ofizialera bidaliko da eta Estatuko Aldizkari Ofizialean

argitaratu.

17. KLAUSULA. ARRISKU ETA USTEKABEEN PRINTZIPIOA

Kontratua kontratistaren arrisku eta menturara egingo da, SPKLTBko 215.

artikuluan arautu denarekin bat etorriz.

18. KLAUSULA. KONTRATUA GAUZATZEN DELA IKUSKATZEA

Page 17: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

17

Kontratazio-organoak pertsona bat izendatuko du zerbitzuak zuzentzeko,

gainbegiratzeko eta ikuskatzeko; kontratuaren arduraduna izango da, eta kontratua

betetzen dela gainbegiratuko du, bertan ezarritakoari jarraituta betetzen dela egiaztatuz.

Halaber, kontratistari kontratazio-organoaren aginduak nahiz jarraibideak emango

dizkio.

Kontratuaren arduraduna, udal aparejadore dena izango da.

19. KLAUSULA. KONTRATISTAREN BETEBEHARRAK ETA

ESKUBIDEAK

A. KONTRATISTAREN BETEBEHARRAK

Preskripzio teknikoen agirian jaso direnak ez ezik, hauek ere izango ditu:

1. Kontratistak Udalarekin dituen idatzizko harremanak euskaraz izango dira, edo

euskaraz eta gaztelaniaz, hau da: fakturak, memoriak, eskariak, oharrak eta

komunikazio guztiak.

2. Zerbitzua eman zehaztu den denboran eta moduan, bere-bere erantzukizunpean;

eta lanari, gizarte-segurantzari eta lanean segurtasuna nahiz higienea izateari buruzko

arauak bete, indarrean diren xedapenak, bai eta oro har bete beharreko beste edozein

ere.

Kontratista izango da pertsonen eta ondasunen segurtasunaren erantzule bakarra, eta,

beraz, kontratua bete bitartean gainontzekoei nahiz langileei eragin dakizkiekeen

kalteen, ondare-ondasunen edo pertsona-ondasunen erantzulea. Zorigaitzak eta kalteak

saihesteko behar diren arretak hartuko ditu, eta zerbitzua dabilenean sortzen diren

guztien gaineko erantzukizuna izango du.

3. Kontratua bete bitartean erantzukizun zibileko aseguru bat eduki eta indarrean

izan, urtean 600.000 euroko gutxieneko estaldura duena, kontratua bete artean

gainontzekoei edo ondasunei zuzenean nahiz zeharka eragin dakizkiekeen kalte

pertsonalak eta/edo materialak babeste aldera.

Poliza hori indarrean egon behar da kontratuaren iraunaldi osoan. Gauzatu baino

lehen, esleipendunak polizaren kopia eta kasuan-kasuko prima ordaindu duen

frogagiriaren kopia ekarriko ditu. Urtero, frogagiriok aurkeztuko ditu poliza indarrean

dela egiaztatze aldera, kontratua bukatu arte.

Page 18: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

18

Kontratistak sortzen dituen istripuak edo kalteak aseguru-erakundeari jakinarazi

behar dizkio, aseguruaren legeriak agintzen duenari jarraituta, eta legean galdatutako

epeetan.

4. Esleipendunak beste instalazio edo zerbitzu batzuei eragiten dizkien kalteen

gaineko erantzukizuna du, eta beroriek konpondu beharko ditu, dela bere kabuz, dela

bere kontura.

Garbitze-zerbitzua eman bitartean enpresa esleipendunaren langileek ondasun

higikorretan eta/edo higiezinetan eragiten dituzten kalteak esleipendunaren kontura

konponduko dira.

5. Zerbitzuari atxikiko ibilgailuen eta gainerako makinen aseguruak indarrean egon

behar dira, legeak ezinbestean galdatzen baititu, eta, halaber, unean-unean ezargarri

diren arauetan zehazten den ikuskaritza teknikoa gaindituta eduki behar da.

6. Zerbitzua behar bezala emate aldera, kontratistak hurrengoak edukiko ditu

behintzat:

- Erabiltzeko moduko lokala, kontratua betetzeko.

- Ibilgailuak, kontsumigarriak eta materialak banatzeko, adituek bere burua

garbitzeko eta makinak nahiz langileak garraiatzeko.

- Igotzeko gailuak, iristeko zail diren kristalak eta altu kokatutako beste osagai

batzuk garbitu ahal izateko; oinarrizko tratamenduetarako eta zoladurak garbitzeko

makinak; presiozko ura botatzeko makinak, atxikitako orbanak eta zikinkeria

garbitzeko; eta baporearekin garbitzeko gailuak, edo antzekoak, oihalezko osagaiak

garbitzeko.

7. Giza baliabideak eta baliabide materialak, bere garaian kontratistak

proposamenean eskaini dituenak, eta esleipendun izateko oinarri izan direnak, horiek,

gutxienez egon beharrekoak izango dira; kontratistak giza baliabide eta baliabide

material horiek handitu behar ditu, jarduketak egiteko eta zerbitzua betetzeko

beharrezkoak badira, plegu honetan eta preskripzio teknikoen pleguan ezarri denarekin

bat etorriz.

Kontratistak bere gain hartuko ditu giza baliabide eta baliabide material osagarriok,

eta horrek ez du kontratuaren prezioa handituko.

Page 19: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

19

Langileek uniformea eramango dute, bere burua identifikatuta eramango dute, eta

hornituta joango dira; hori guztia udaleko zerbitzu teknikoek ematen dituzten

jarraibideekin bat etorriz.

8. Informazioa edo agiriak eman, udaleko zerbitzu teknikoek eskatzen dutenean

estatistikako kontrolak egite aldera, edo egindako garbiketa-jardunen zein lanen berri

izateko, erabilitako materialen berri, e.a.

9. Ikuskatzaile eta koordinatzaile bat eduki, erabakitzeko ahalmen zabalarekin,

udaleko zerbitzu teknikoekin solaskide aritzeko baliozkotasunez. Eguneko 24 ordu egon

behar da non dagoen jakiteko moduan, urteko egun guztietan, larrialdiak edo premiak

artatzeko.

Hartara, bi telefono-zenbaki emango ditu.

Ikuskatzaileak eta koordinatzaileak instalazioak ezagutu behar ditu, bai eta zerbitzua

nola ematen den ere, bete bitartean sortzen diren zalantzei erantzun ahal izateko, eta

ezarritako baldintzak betetzen direla zaindu ahal izateko, bere eskaintzari jarraituta.

Udaleko zerbitzu teknikoek eskubidea dute enpresaren solaskideari uko egiteko, egin

beharreko jardunetan aritzeko pertsona egokia ez dela uste badute.

10. Preskripzio teknikoen agiriarekin bat etorriz, esleipendunak gailuak, eskailerak,

aldamioak, plataforma jasotzaileak, gaiak garraiatzeko orgak, e.a. Bere kontura

muntatuko, desmuntatuko, garraiatuko, biltegiratuko, konponduko eta berriak jarriko

ditu, esku-oihalak garbituko ditu, eta kontratua indarrean den bitartean garbitzeko gaiez,

komunetako materialen ordezkoez (kontsumigarriak), eta komunetako eskuilez

hornituko du, eta, halaber, zelulosa nahiz xaboiak egunero aldatu edo birjarriko ditu.

Kontratua betetzen hastean, esleipendunak, dauden gailuekin, birjarpenak zenbatero

egingo diren planifikatu behar du, eta plangintza hori udaleko zerbitzu teknikoek onetsi

beharko dute.

Halaber, eta preskripzio teknikoen agiriak betetzeko, zerbitzua ematen hasi baino

lehen, zerbitzuaren arduradunek lan-egitaraua onetsi beharko dute, bertan zehaztuko

dela zerbitzua zein lan-zentrotan emango den eta halako bakoitzean astero zein lan-

karga egongo den.

Lan-egitarau hori gertatzen diren aldaketen arabera aldatuko da; esaterako, altak,

bajak eta/edo bulego-handitzeak, eta zerbitzuaren gainerako beharrizanak, interes

publikoko arrazoiak tartean direla hori egitea zuritzerik badago.

Page 20: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

20

11. Zerbitzuari atxikita dauden langileek gaitasun eta praktika nahikoa dutela

bermatu, zerbitzua egiteko aski dena; horretarako, prestakuntzarako tresnak ezarriko

ditu, zerbitzu-ematean ahalik eta eragingarritasun handiena lortze aldera.

12. Langileak bakarrik enpresa esleipendunaren menpe egongo dira eta, beraz,

enpresa esleipendunak izango ditu ugazaba izateari datxezkion eskubide eta eginbehar

guztiak; hartara, lanari eta gizarte-segurantzari buruzko betebehar guztiak bete beharko

ditu bere ardurapeko langileei begira.

Langileek edozein motatako istripurik edo kalterik badute kontratua betetzeagatik,

esleipendunak indarreko arauetan xedatutakoa bete beharko du, bere erantzukizunpean,

eta erantzukizun hori ez zaio, inola ere, Markina-Xemeingo Udalari helduko.

Lizitatzaileak bere eskaintzan hurrengoak adieraziko ditu: aldi baterako ezgaitasunak

direla-eta egon diren bajak; oporrak; baimenak; e.a. Edozein modutan, ordezko

langileak egongo dira horiek betetzeko, behin zerbitzua esleitu denean.

Baldin eta gaixotasuna, istripua edo beste edozein arrazoirengatik lanean bajarik

gertatzen bada, kontratistak kaltetutako pertsonaren ordez lanbide-kalifikazio bereko

beste pertsona bat jarriko du, baja zein lanalditan gertatu eta lanaldi hori hasi denetik 48

ordutan, gehienera ere.

Berehala emango zaie baja horien eta ondoriozko ordezkapenen berri udaleko

zerbitzu teknikoei.

Halako egoerak hileroko txostenen bitartez jasoko dira, adieraziz zenbat ordu

galdu diren arrazoi horiengatik.

Baimen pertsonalak direnean eta araudiz ezarritako oporraldietan, kontratu honi

atxikitako langileen ordez lanbide-kategoria bereko beste pertsona batzuk jarriko dira.

Aldez aurretik, baina, kontratuaren arduradunei jakinaraziko diete, zerbitzua non

ematen duten eta bertako arduradunei, baimenaren aldia nahiz oporraldia, eta

ordezkapena egingo duten pertsonak.

Grebarako deialdia egiten bada legeari jarraituta, enpresa esleipendunak gutxienez

eman beharreko zerbitzuak zehaztuko ditu, agintari eskudunak esandakoak. Orobat,

udaleko zerbitzu teknikoekin harremanetan egongo da uneoro, grebaren nondik

norakoak aldian-aldian azaltzeko.

Page 21: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

21

Behin garbiketa-greba bukatutakoan, ezinbestean txosten banakatua aurkeztuko du

enpresak, eta bertan azalduko ditu zein diren gutxienez eman beharreko zerbitzuak,

zenbat ordu ez den zerbitzua eman, hala badagokio, eta zein ez-betetze egon den zentro

bakoitzean.

Geroago, udaleko zerbitzu teknikoek kalkulatuko dute zenbat kenduko den

fakturatik, hala badagokio, eman ez diren zerbitzuak direla eta.

Azkenik, hori idatziz jakinaraziko zaio esleipendunari ordainketa egin

dezan. Enpresak zentroa garbitu eta atonduko du ahalik eta arinen, Markina-Xemeingo

Udalari ezelako kosturik eragin gabe.

13. Udaleko zerbitzu teknikoei eman, kontratua gauzatu eta hilabetean, bere

zerbitzura dauden langileen zerrenda, lan-maila, tokia eta ordutegia zein den adieraziz,

horrela idatziz agertzeko hala ordutegiaren nola lan-esparruen banaketa enpresak berak

bere eskaintzan jasotakoarekin bat datorrela.

14. Langileak joan direla eta zein ordutan sartu eta irten diren kontrolatu. Garbitze-

zerbitzuaren langileak lan-egiteko zein toki esleitu zaien eta bertan egon behar dira nork

bere ordutegiaren barruan. Esleipendunak erantzukizuna izango du kontratatutako lan-

karga eta ordutegia betetzen ez direnean, ordezpenak egiten ez direnean, edo beste

edozein gabezia gertatzen denean, zerbitzua kontratu honetan ezarritakoaren arabera

ematea eragozten duena.

Nahiz eta, hasieran, langileren bati bulego jakin batera joateko esan, gerta daiteke,

inguruabarrak tartean direla, beste batera joan behar izatea.

15. Antolaketa egokirako baliabide nahiko izan, edozein eskaerari aurre egiteko eta

udaleko zerbitzu teknikoen arduradunek adierazitako premiazko beharrizanei erantzun

ahal izateko.

Zerbitzuaren ordutegia eta antolaketa ezartzea Markina-Xemeingo Udalaren

eskumena izango da azkenik.

16. Udaleko zerbitzu teknikoei berehala jakinaraziko zaizkie, 48 orduko epean,

gehienera ere, lanetan aritzean zerbitzuarekin lotuta antzematen diren gabeziak eta

ezohikotasunak.

17. Kontratuaren arduradun teknikoari ekarri, kontratua gauzatu eta

hilabetean, honako agiriak:

Page 22: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

22

- Eskainitako egitasmoaren kopia, formatu digitalean.

- Eskainitako hobekuntzak betetzeko egitaraua.

- Gizarte-segurantzaren diruzaintza nagusiaren “tc2” inprimakia, langile guztien

izenen zerrendarekin, eta bakoitzak zein zentrotan edo eraikinetan egiten duten lan.

- Bulego bakoitzean lana zein ordutegiren eta plangintzaren arabera beteko diren.

B. KONTRATISTAREN ESKUBIDEAK.

1. Plegu honetan, preskripzio teknikoen pleguan eta, hala denean, esleitzeko

erabakian zehaztu den zerbitzua emateagatik diruzko ordaina jasotzeko eskubidea.

2. Markina-Xemeingo Udalarengandik zerbitzua emateko behar den laguntza

jasotzeko eskubidea.

20. KLAUSULA. UDALAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.

A) UDALAREN ESKUBIDEAK:

1. Udalak ikuskatze- eta kontrol-ahalmenak izango ditu kontratua plegu honetan eta

preskripzio teknikoen pleguan adierazi denarekin bat etorriz betetzen dela ziurtatze

aldera.

2. Kontratua interpretatu eta aldatu legean xedatu diren egoeretan, prozedurari

jarraituta eta hedapenarekin.

B) UDALAREN BETEBEHARRAK:

1. Esleipendunari eman zerbitzua emateko behar duen laguntza.

2. Kontratuaren prezioa ordaindu.

3. Kontratistari informazioa eta datuak eman, kontratua betetzeko nahitaezkoak

badira.

4. Energia elektrikoa eta ur-hornidura nahikoa eta beharrezkoa ekarri, dagozkion

hartuneen bitartez, esleipendunak lan-osagaiak eta garbitze-makinak (xurgagailuak,

zoruak distiratzeko makinak, e.a.) erabil ditzan, preskripzio teknikoen pleguan jaso

diren garbitze-lanok eta ekintzok ondo eta behar bezala gauzatze aldera. Aurrekoa

Page 23: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

23

gorabehera, udalak esleipendunari jasanarazi ahal dizkio, osorik nahiz zati batean,

zentzuzko erabilerarekin alderatuta egiten diren gehiegizko kontsumoen

kostuak. Enpresak zainduko du zerbitzua bitartean ura eta elektrizitatea egokiro

erabiltzen direla.

21. KLAUSULA. LANGILEAK SUBROGATZEA

Esleipendunak bere kargupean hartuko ditu aurreko kontratutik datozen langileak,

eraikinak eta lokalak garbitzeko enpresen sektorearen hitzarmen kolektiboan arautu

denarekin bat etorriz, Bizkaian indarrean dena. Subrogatu beharreko langileen zerrenda

preskripzio teknikoen agiriaren II eranskinean jaso da.

Hitzarmen horri jarraituta, zerbitzuaren aurreko titularrak bere langileei zor dizkion

likidazioak eta gainerako ordainsari- eta gizarte-ordainak berak ordainduko dizkio

kontratua bukatzean.

Orobat, zerbitzua uzten duen enpresak zerbitzua utzi duela jakinaraziko dio

zerbitzuaren arduradun berriari, kontrata galdu dela jakinarazi eta berehala, eta enpresa-

aldaketaren xede den lan-zentroko langileen zerrenda emango dio. Horretan, lotutako

langileen lan-baldintzak egiaztatuko dira hitzarmen kolektiboan aipatu diren gainerako

aldeekin batera, eta, halaber, gizarte-segurantzaren araubide orokorrean ordainketak

egin dituela, gizarte-izaerako bestelako zamak ordaindu dituela, eta horietan guztietan

egunean dagoela egiaztatuko du, baita mota guztietan ordainketetan ere. Horretarako,

gizarte-segurantzaren kotizazio-buletinak aurkeztuko ditu, azken 4 hilabeteetakoak

(TC1 eta TC2), soldata-orriak, gizarte-segurantzarekin egunean dagoen ziurtagiria –

kontrata aldatu baino lehenagoko 4 hilabeteren bateko data izango du– eta, lan-

kontraturik badago, idatziz egindako lan-kontratuen kopiak.

Subrogazioa egiteko, eta hitzarmenarekin bat etorriz, enpresa esleipendun berriak

langilearen eta aurreko enpresaren arteko kontratua beteko du nahitaez, bai eta

horretatik jaio diren eskubide guztiak ere, esaterako, maila, soldatak, antzinatasuna,

lanaldia, ordutegia, e.a.

Era berean, esleipena bukatzen denean zerbitzua uzten duen enpresak ordaintzeke

dituzten hartzekoen likidazioa (aparteko sarien proportziozko zatiak, oporrak, e.a.)

emango die langileei, halakorik badagokie. Aurreko betebeharra betetzea agerian jarriko

diote enpresaren langileek udalari, plegu honen 27. klausulan aipatzen duen agiria

aurkeztuta. Esleipendunak aurkeztu beharko du hori azken fakturarekin batera.

22. KLAUSULA. BERMEAREN EPEA ETA BERMEA ITZULTZEA

Page 24: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

24

Ez dago berme-aldirik, egin beharreko zerbitzuak nolakoak diren jakinda. Hala ere,

ez da behin betiko bermea itzuliko, harik eta kontratuaren indarraldia bukatu eta

kontratuaren arduradunak berori behar bezala bete dela adierazi arte, aldeko txosten

baten bidez.

23. KLAUSULA. KONTRATUA SUNTSIARAZTEA

Hurrengo klausularen arabera kontratua suntsiaraztea eragin dezaketen ez-betetzeak

gorabehera, kontratua suntsiarazteko zioak izango dira, SPKLTBko 223. artikuluan jaso

direnak ez ezik, 308. artikuluan agertzen direnak ere, arau bereko 309. artikuluan aipatu

diren ondoreekin.

Kontratua suntsiarazteko zioren bat dagoenean, kontratistari entzunaldia egingo zaio

espedientean, eta dagozkion eskubideak nahiz bere betebeharrak eta erantzukizunak

zehaztuko dira.

24. KLAUSULA. KONTRATISTAREN EZ-BETETZEA

1. Kontratuaren ondoreetarako, falta zigorgarria da esleipendunaren egite eta ez-egite

oro, plegu honen eta preskripzio teknikoen pleguan jaso diren klausulak ez betetzea

badakar. Gure udalak, orduan, esleipendunari dagokion erantzukizuna eska diezaioke,

zehapena nolakoa den eta zein kalifikazio duen kontuan hartuta.

2. Ez-betetze oso larriak dira:

a) Plegu honetan, preskripzio teknikoen pleguan eta ezargarri diren gainerako

arauetan jaso diren betebeharrak ez betetzea, baldin eta zerbitzuari edo interes

publikoari, erabiltzaileei, udalari edo gainontzekori ondorio kaltegarri oso larriak

eragiten badizkiete.

b) Lan-arloko eta/edo gizarte-segurantzari nahiz lan-arriskuak prebenitzeari buruzko

arauak ez betetzea, aginduz bete behar direnean.

c) Behin eta berriro eta bitan baino gehiagotan desobeditzea gai berari dagokionez,

kontratuaren arduradunak ordenari, formari eta araubideari buruz idatziz emandako

aginduen inguruan, kontratuaren arabera.

d) Urtebetean 3 falta larri egitea.

e) Esleipendunak eskainitako eta udaleko teknikariek onetsitako hobekuntzak ez

egitea, halakorik badago.

Page 25: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

25

f) Erantzukizun zibileko aseguruaren ordainagiriak ez ordaintzea mugaegunean;

aseguru hori izenpetu beharra plegu honen 19.A.2 klausulan jaso da.

g) Unean-unean ezargarri diren arauekin bat etorriz, legean nahitaez galdatzen diren

aginduzko aseguruak indarrean ez izatea, zerbitzuari atxikitako ibilgailuei dagokienez,

eta/edo ikuskaritza teknikoak ez gainditzea.

h) Aparteko lanak egitea, kontratuaren arduradun teknikoak aldez aurretik eskatu ez

baditu preskripzio teknikoen pleguan arautu denari jarraituta eskaera-orriaren bitartez.

i) Zerbitzua lagatzea edo azpikontratatzea udalaren baimenik gabe.

j) Segurtasun-biderik ez erabiltzea halakorik behar duten lanak egiteko.

3. Ez-betetze larriak dira:

a) Zerbitzuak atzerapenarekin ematen hastea, behin baino gehiagotan, zehaztutako

ordutegiari begira ordu erdi baino denbora-tarte luzeagoan.

b) Ez izatea ez baliabide nahikorik, ez antolaketa egokirik, preskripzio teknikoen

agirian zehaztu denari jarraituta, edozein eskaerari aurre egiteko edo udaleko

ikuskaritza- eta kontrol-zerbitzuaren arduradunek adierazitako premiazko beharrizanei

erantzun ahal izateko.

c) Zerbitzuaren gastuak, hornidurak, tributuak, maileguak eta enpresei, erakundeei

edo norbanakoei ordaindu beharreko gainerako zenbatekoak ez ordaintzea, baldin eta

enpresa esleipendunak bere kontratuzko betebeharrak direla-eta ordaindu behar baditu.

d) Nahiko langile ez izatea zerbitzua behar bezala emate aldera, edo langileok tratu

ezegokia ematea. Era berean, jaiegunetan eta oporraldietan, langilerik ez izatea edo

nahikorik ez izatea, ezta material nahikorik ere, udalak agindua eman ondoren.

e) Zerbitzua betetzeko txosten teknikoa ez idaztea preskripzio teknikoen agirian

ezarri denarekin bat etorriz.

f) Urtebetean 3 falta arin egitea.

g) Zerbitzuak emango dituzten langileek uniformetasun egokirik ez gordetzea,

betiere gabezia hori 48 ordutan zuzentzen ez bada; eta zerbitzuari atxikitako langileak

edo ibilgailuak ez identifikatzea preskripzio teknikoen pleguan ezarri denaren ildotik.

Page 26: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

26

h) Esleipendunak baldintzen agirietan edo esleitutako eskaintzan adierazi diren

baldintzetatik edozein ez betetzea, horren hedadura edo garrantzia ikusita falta arin

kalifikatu ezin denean.

i) Lan-karga ez betetzea, ordezpenik ez egitea edo erantzuteko gehienez dagoen

denbora ez betetzea, hau da, preskripzio teknikoen agirian ezarritako 2 orduko epea.

j) Egoera arriskutsuak saihesteko neurri egokiak ez jartzea.

4. Ez-betetze arinak dira:

a) Zerbitzuak ematen hastean atzeratzea eta, beraz, adierazitako ordutegian ez

ematea; edo ordutegi horren barruan zerbitzu-ematea etetea. Eta hori esleipendunaren

errua bada, eta ez bada ordubete baino tarte luzeagoan, hilabetean behin baino

gehiagotan edo urtebetean seitan baino gehiagotan.

b) Zerbitzu-ematean akatsak egitea, baina ez behin eta berriro.

c) Esleipendunak bere eskaintzan proposatu zuen maiztasuna ez betetzea, material

berriak jartzekoa, kontratuaren arduradun teknikariak maiztasun hori onetsi ondoren.

d) Arduradun teknikoak eskatutako agiriak ez ematea, estatistika-kontrola egiteko,

burututako garbitze-jardunen eta lanen berri izateko, erabilitako materialak zein diren

jakiteko, eta abarretarako direnak.

e) Arduradun teknikoari ez esatea erabiltzen diren gaiak aldatu direla, gai berrien

agiriak ekarrita.

f) Oro har, beste ez-betetze guztiak, plegu honetan ez-betetze larri edo oso larri gisa

berariaz kalifikatu ez badira, eta, nolabait, kontratua betetzean narriorik ekarriko badute,

pleguetan ezarritako baldintzak nola edo hala urratuko badituzte, zerbitzuari kalte arinak

eraginez.

25. KLAUSULA. ZEHAPENEN ARAUBIDEA

Kontratutik jaiotako betebeharrak ez betetzeagatik, udalak kontratua suntsiarazi

dezake edo esleipendunari zehapenak ezarri; berak aukeratuko du nahi duena. Halako

zehapenen araubidea klausula honetan zehaztuko da, alde batera utzita legearen arabera

edo plegu honetan beste modu batera araututa daudenak.

Page 27: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

27

Horrela zigortuko ditu kontratazio-organoak, kontratuaren arduradunak proposatuta,

kontratistak egiten dituen faltak:

- Falta arinak, 600 eta 6.000 euro bitarteko isunarekin.

- Falta larriak, 6.000,01 eta 30.000 euro bitarteko isunarekin.

- Falta oso larriak, 30.000,01 eta 300.000 euro bitarteko isunarekin, edo kontratua

hutsalduko du.

Edozelan ere, zehapenen kopurua graduatuko da hurrengoak aintzat hartuta:

zerbitzuari edo interes publikoei, erabiltzaileei, gainontzekoei edo udalari eragiten

zaizkien kalteak handiagoak edo txikiagoak diren; antzematen den erruduntasuna; eta

behin eta berriro edo behin baino gehiagotan egin den.

Zehapenen kopuruak ez du zerikusirik zerbitzuak egin ez direlako, bitartekoak erabili

ez direlako, zerbitzuak kalitate murritzarekin eman direlako eta beste hainbat arrazoi

tartean direlako egingo diren kenketekin.

Edozein zehapen jartzeak ez du ekarriko, inola ere, kontratistak salbuetsita geratzea

bere betebeharretik; hau da, zehapena jartzeak sortu zuen gabezia zuzentzetik edo

prestazioa ematetik. Arau-hausteak badirau, zehapenak behin baino gehiagotan jarriko

dira, agiri honetan ezarri denarekin bat etorriz.

Zehapenak jartzen direnean falta arinak egin direlako, espediente laburtua irekiko da,

eta enpresa esleipendunari entzungo zaio. Arau-hauste larriak edo oso larriak egin

direnean, gaiaren inguruan administrazio-arloko arau orokorretan agindu denari

jarraituta zigortuko dira.

Diruzko zehapenak jartzen direnean, kontratistak diru hori udal-diruzaintzan sartuko

du, kasuan-kasuan jartzen den epearen barruan; eratu den bermearen gainean ere bete

daiteke. Kontratistak bermearen kopurua berriro ere jarri beharko du, oso-osorik, organo

eskudunak eskatuta eta berak zehazten dion epean.

Kontratuzko zehapenak, agiri honetan ezarri direnak, egitate berberak direla-eta izan

dezaketen edozein motatako erantzukizunetatik bereizita daude (zibila, merkataritzakoa,

administratiboa, osasun-, tributu- eta zigor-arloetakoa, e.a.), bai eta erabiltzaileei,

udalari edo gainontzekoei sortzen zaizkien kalte-galeren ondoriozko ordaina emateko

betebeharretik ere.

26. KLAUSULA. LANAK EGITEA ETA ORDAINTZEA

Page 28: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

28

Preskripzio teknikoen agiriarekin bat etorriz, esleipendunak txosten tekniko bat

prestatuko du hilero, zerbitzua nola betetzen ari den deskribatzeko, eta,

zehaztutako lan-egitarauari jarraituta, epe horretan zentro bakoitzean egin diren lanen

txostentxoak erantsiko ditu. Horretan, egin diren garbitze-ekintzak azalduko dira, eta

lanok egin dituzten pertsonen identifikazio-datuak ere jarriko dira. Orobat, aldaketarik

dagoenean, txostentxoekin batera klausula horretan aipatzen diren agiriak ere sartuko

dira.

Eraikin edo bulego bat ez denean operatiboa ikuspegi funtzionaletik administrazio-

xedapen batek hala esan duelako, aldi horretan edo eraikin zein bulego hori ez dabilen

egun horietan zerbitzurik ez ematea erabaki daiteke. Ildo horretatik, eraikin edo lokal

publiko baten zati bat erabileratik kanpo badago, bere ohiko garbitze-lanak murriztea

erabaki daiteke. Hilabetean ez bada kontratu honen xede den zerbitzua ematen,

kontratistak ez du eskubiderik izango ezelako kopururik jasotzeko.

Likidazioa, egindako eragiketen eta lanen ordainketak arautzeko dena, hileroko

fakturazioaren bidez egingo da, epe horretan egin diren lanen gainean.

Urtero, azken hilerokoan, kontratu-betetzearen urteroko lan karga kalkulatuko da

behin betiko likidazioa egite aldera, ondokoei jarraituta:

- Urtean aurrez ikusi diren orduak betetzen ez badira, esleipendunak benetan

egindako orduen ordaina jasoko du, unitateko prezioekin kalkulatuta, eta, ordain

horretatik, igoeran eskainitako ordu guztien ordaina kenduko da.

- Urtean aurrez ikusi diren orduak betetzen badira edo gehiago, baina igoeran

gehienez eskainitako ordu-kopurura heldu gabe, kontratuaren gehieneko aurrekontua

jasoko da; eta, horretatik, igoerako orduak, bete ez direnak, kenduko dira.

Faktura bakoitzarekin batera, kotizazioko TC1 eta TC2 agirien kopiak aurkeztu

beharko dira

Esleipendunak aurkeztu beharko du, azken orduan, zerbitzuari atxikita dauden

langile guztiek sinatutako agiria, bertan adieraziko baita enpresa esleipendunak ez diela

inolako zenbatekorik zor lan-harremana dela eta.

Fakturetan, azaroaren 30eko 1619/2012 Errege Dekretuan galdatzen diren

zehaztapenak beteko dira.

Page 29: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

29

Likidatutako zenbatekoa kobratzeko eskubidea noiz bukatzen den zehazteko,

SPKLTBko 216. artikuluko 4. idatz-zatian xedatu denari begiratuko zaio.

27. KLAUSULA. KONTRATUA ALDATZEA

Aldaketak, bulego berriei alta zein baja eman zaielako edo kontratua bitartean

bulegoak handitu direlako, enpresa esleipendunak egin behar ditu, udaleko teknikariek

modu ofizialean jakinarazi ondoren.

Aldaketa horiek lan-egitarauan jasoko dira eta, beraz, lanen fakturazioan.

Ez dira kontratuaren aldaketak izango lan-kargak hainbat zentrotan banatzea,

kontratuaren urteko guztirako karga edo kontratuaren prezioa gehienez aldatzen ez den

bitartean.

Baldin eta, kontratua indarrean dela, benetako beharrizanak hasieran aurrez ikusi

direnak baino handiagoak badira, aurrekontuaren edo kontratuaren gehieneko gastuaren

%20 arte, dena delako aldaketa izapidetuko da. Hartara, kontratua zio hori dela eta alda

daiteke, SPKLTBko 106. artikuluan zehaztu denarekin bat etorriz.

Kontratua aldatzeko jarraitu beharreko prozeduran kontratistari entzunaldia

egingo zaio, eta aholkularitza juridikoak nahiz udaleko kontu-hartzailetza

nagusiak txostena igorriko du aldez aurretik, bai eta, aldaketak kontratuaren

prezioa handituko badu, kreditu nahikorik badagoen ziurtagiria.

28. KLAUSULA. KONFIDENTZIALTASUNA, KONTRATUAREN

ISILTASUNA ETA IZAERA PERTSONALEKO DATUEN BABESA

SPKLTBko xedapenak gorabehera, esleipenaren publizitateari eta izangaiei nahiz

lizitatzaileei eman beharreko informazioari buruzkoak, kontratazio-organoak ezin du

enpresaburuek eman dioten informazioa zabaldu, baldin eta enpresaburuek

konfidentziala dela esan badute. Halakoak izango dira, bereziki, sekretu teknikoak edo

merkataritzakoak, eta eskaintzen alde konfidentzialak.

Enpresa esleipendunak hurrengoetan xedatutakoa bete behar du: abenduaren 13ko

15/1999 Lege Organikoan –Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko legea da–;

abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan –15/1999 Lege Organikoa garatzen

duen Erregelamendua onetsi zuen horrek–; eta izaera pertsonaleko datuak babesteari

buruz indarrean dauden gainerako arauetan.

Page 30: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

30

Aipatu legearen 12. artikulua betetzeko –gainontzekoek egiten duten izaera

pertsonaleko datuen tratamendua arautzen du horrek–, enpresa esleipendunak bere gain

hartzen du segurtasunari buruzko ondoko hitzarmenak betetzea; eta betebehar hori

hedatuko zaie posta-igorpenen tratamenduaren edozein fasetan parte-hartzen duten

langile guztiei:

- Izaera pertsonaleko datuak zuhurtasunez tratatu, datuen konfidentzialtasuna eta

osotasuna bermatze aldera. Datuak zaintzeari, biltegiratzeari eta gordetzeari buruzko

neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak hartuko dira, datuak aldatzea, galtzea, tratatzea

edo baimenik gabeko sarbidea saihesteko.

- Enpresa esleipendunak soilik tratatuko ditu izaera pertsonaleko datuen fitxategian

sartutako datu pertsonalak, fitxategiaren arduradunak emandako jarraibideen arabera; ez

ditu datuok erabiliko kontratu honetan jaso ez diren helburuetarako, ez ditu aditzera

emango, ezta gordetzeko ere beste pertsona batzuei. Beraiek izango dira datuok

ezagutzeagatik eta kudeatzeagatik egin ditzaketen ez-zilegi administratiboen eta/edo

penalen erantzule bakarrak.

- Kontratu hau bete bitartean esleipendunak erabilgarri dituen datu-baseetan dagoen

informazio guztiaren pribatutasuna gordeko da uneoro, eta uneoro bermatuko da

informazio horren konfidentzialtasuna.

- Kontratu hau bete bitartean esleipendunak erabilgarri dituen eta kontratu honen

xede diren fitxategietan dagoen informazioa eta datuak ezin ditu eskualdatu, bikoiztu

edo adierazi, ez osorik ez zati batean, salbu eta udalak aldez aurretik eta idatziz baimena

eman badu.

- Bide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzeari buruz eta datuak

babesteari buruz indarrean diren legezko eta arauzko xedapenak zorrotz bete behar

dira. Lizitatzaileak bere gain hartu behar du sistemak egokitu beharra gaiaren inguruko

arau berriei, kontratuak dirauen bitartean indarrean sartzen direnei.

- Kontratistak datuak beste helburu baterako erabiltzen baditu, aditzera ematen

baditu, edo kontratuaren itunak urratuta erabiltzen baditu, fitxategiaren arduraduntzat

joko da, eta berak egin dituen arau-hausteen gaineko erantzukizuna izango du.

- Behin kontratuaren prestazioa bete denean, izaera pertsonaleko datuen kopiak,

zerbitzua eman duen enpresak baditu, fitxategiaren arduradunari bueltatuko zaizkio,

baita beste edozein euskarri ere, izaera pertsonaleko daturen bat badu.

Page 31: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

31

- Betebehar horiek guztiek bere horretan jarraituko dute kontratu honen prestazioa

bukatu ostean ere.

- Era berean, esleipendunak udalari adierazi behar dio izaera pertsonaleko daturik

duten fitxategietan, udal-titulartasuneko fitxategietan, ALTA, BAJA edo

ALDAKETARIK egin behar den, datuok Datuak Babesteko Espainiako Agentziarekin

behar bezala erregulariza eta inskriba daitezen.

29. KLAUSULA. AUZIBIDE ESKUDUNA

Kontratu honek administrazio-izaera dauka SPKLTBko 19.1.a) artikuluarekin bat

etorriz, eta, beraz, horretan agertzen diren zalantza guztiak, administrazio-bidean irmo

direnean, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan konponduko dira, SPKLTBko 21.

artikuluaren arabera. Bi alderdiak, kontratu honen ondoreetarako, eskumena Bizkaian

duten epaitegien menpe jartzen dira, eta berariaz uko egiten diote beste edozein foruri.

Page 32: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

32

PRESKRIPZIO TEKNIKOEN AGIRIA, MARKINA-XEMEINGO

UDALAREN ERAIKINAK ETA BULEGOAK GARBITZEKO ZERBITZUA

PROZEDURA IREKIAREKIN KONTRATATZEA ARAUTUKO DUTENAK

1. KONTRATUAREN XEDEA

Kontratu honen xedea da Markina-Xemeingo Udalaren eraikinen eta bulegoen

garbitze-zerbitzua ematea.

Horregatik, preskripzio tekniko berezien agiri honetan definitu dira, hala egin

beharreko lanen funtsezko baldintzak, nola enpresa esleipendunak nahitaez bete

beharreko baldintza guztiak, udalaren bulegoak, ezarpen-eremuan bildu direnak, behar

bezala garbitze aldera.

Berariaz ohartarazi behar da esleipendunak bereganatzen dituen betebeharren

barruan garbitze-zerbitzua ematea dagoela, giza baliabideei (lanaldiak eta lan-orduak)

eta baliabide materialei begira, plegu honen kasuan-kasuko epigrafeetan zehaztu

denaren arabera.

Orobat, kontratistak aparteko lanak ere egingo ditu, kontratuaren arduradun

teknikoek aldian-aldian egiteko eskatzen dizkiotenak, kontratuaren xede diren udal-

eraikinak edo bulegoak higiene- eta osasungarritasun-baldintza onetan zaintze aldera.

2. KONTRATUAREN IRAUNALDIA

Kontratu honek 2 urteko iraunaldia izango du, eta luzapenak izan ditzake,

urterokoak; hala ere, kontratuaren iraunaldia, luzatzea barne, ezin da 4 urte baino harago

joan.

3. EZARPEN-EREMUA

Garbitze-zerbitzua udalaren eraikin eta lokal guztietan emango da, I eranskinean jaso

direnetan, eta horietan dauden bulego edo gela guztietan eta bakoitzean; esaterako:

- Bulegoak eta antzeko gelak.

- Bainugelak, garbigelak, komunak, dutxak eta aldagelak.

- Bilera-aretoak, biltegiak, artxibategiak, jendeari arreta egiteko eremuak, areto

teknikoak, e.a.

Page 33: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

33

- Esparru erkideak eta sarbideak, bai eta kontratu honen xede diren udal-eraikinen

edo bulegoen sarbideen nahiz perimetroko hormen inguruko espaloiak ere.

- Terrazak eta patioak, kanpokoak zein barrukoak.

- Bestelako eremu bereziak.

Garbitu beharra udal-bulegoetan dauden osagai guztietara hedatuko da (zoladurak,

sabaiak, ateak, altzariak, ekipoak, materialak, kristalak, oihalak, alfonbrak, e.a.).

Eraikin edo bulego bat ez denean operatiboa ikuspegi funtzionaletik administrazio-

xedapen batek hala esan duelako, aldi horretan edo ez dabilen egun horietan zerbitzurik

ez ematea erabaki daiteke. Ildo horretatik, eraikin edo lokal publiko baten zati bat

erabileratik kanpo badago, bere ohiko garbitze-lanak murriztea erabaki daiteke.

Aldaketak, bulego berriei alta zein baja eman zaielako edo kontratua bitartean

bulegoak handitu direlako, enpresa esleipendunak egin behar ditu, udaleko teknikariek

modu ofizialean jakinarazi ondoren. Aldaketa horiek lan-egitarauan jasoko dira eta,

beraz, lanen fakturazioan.

Ez dira kontratuaren aldaketak izango lan-kargak hainbat zentrotan banatzea,

kontratuaren urteko guztirako karga edo kontratuaren prezioa gehienez aldatzen ez den

bitartean.

4. LANEN EZAUGARRIAK

4.1. LAN-MOTAK:

a) ARRUNTAK: Lan arrunten barruan ohiko garbitzea, garbiketa orokorrak eta

garbiketa bereziak daude, lan-egitarauan zehaztu direnak; hain zuzen ere:

- Ohiko garbitzea: egunero egiten dena garbitasun- eta higiene-maila onak

gordetzeko. Garbitze hau berriro egingo da uneren batean, kontratuaren arduradunak,

udal-teknikariak, hala eskatuz gero.

- Garbiketa orokorra: aldian-aldian egiten dena, ohikoa baino sakonagoa.

- Garbiketa berezia: epe luzerako egiten diren lanak; gerta daiteke prozedura, makina

edo tresna berezirik behar izatea.

Page 34: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

34

Izan daiteke lan-egitaraua eta, hortaz, lan arruntak aldatzea kontratua bete bitartean

bulegoen kopuruan gertatzen diren altak eta bajak direla eta.

b) APARTEKOAK: Kontratuaren xedean egonda ere, plegu honetan ezarri diren lan

arrunten barruan ez dauden aparteko garbitzeak dira, une jakin batean egin beharrekoak,

bai maiztasunari bai burutzeari begira, ezarpen-eremuaren barruko udal-eraikinetan edo

bulegoetan aginduzko higiene- eta osasungarritasun-baldintzak gordetze aldera.

Halaber, aparteko garbitzeak dira, hala bulegoetan egin direnak obra handiak burutu

ostean, nola bulego berrietan hasieran egiten direnak. Nolanahi ere, obra txikiak eta

mantentze-lanak egin ondoren gauzatzen diren garbiketak ezarritako lan arrunten

barruan sartuko dira, eta udalari ez diote kostu osagarririk ekarriko.

Aparteko lanak egiteko, zerbitzuko tekniko arduradunek eskatuko dute ESKAERA-

ORRIAREN bidez. Horretan, egin beharreko lanak, egiteko data eta ordua, eta lanen

balioespena jasoko dira nahitaez, azken hori kontratuaren prezioen arabera, indarrean

direnak. Zerbitzuko arduradunak –zinegotzi ordezkariak– eta kontratistak oniritzia

emango diote.

4.2. EGITEKOAK ETA MAIZTASUNAK

Oro har, I eranskinean jaso dira oinarrizko egitekoak eta maiztasunak; dena dela,

4.1. klausulan aipatu diren aparteko garbiketak ere beteko dira. Zernahi gisaz,

maiztasunak bat etorrizko dira, betiere, unean-unean eta tokian-tokian dauden garbitze-

beharrizanekin.

4.3. BESTELAKO HAUSNARKETAK

Baldintza teknikoak:

Egiteko guztietan ingurumena zaintzeko irizpideak beteko dira, ingurumen-inpaktua

gutxitzeko. Hori horrela dela egiaztatzeko, Udalak egoki deritzon ikuskapenak egin

ahalko ditu.

Garbiketarako produktuen ezaugarri teknikoak:

Garbiketarako erabilitako produktuek ezingo dute eduki:

- Kartzinogenoak, mutagenoak edo teratogenoak izan daitezkeen osagaiak.

Page 35: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

35

- Produktuek ez dute R42 (arnasketa bidezko sentsibilizazioa) edo edo R43

(azalarekin kontaktu bidezko sentsibilizazioa) etiketarik izango..

- Komuneko papera eta eskuak lehortzeko papera % 100 birziklatuak izan beharko

dira eta klororik gabekoak.

- Zabor-poltsak plastiko birziklatuzkoak izan beharko dute.

Hondakin geldo eta arriskutsuen kudeaketa:

Hondakin geldoak, gaika biltzeko dagoen sistemaren arabera egingo da, bakoitza

bere edukiontzian sartuta.

Hondakin arriskutsuak euren araudiaren arabera kudeatu beharko dira.

4.4. LANERAKO EGITARAUA

Zerbitzua ematen hasi baino lehen, udal aparejadoreak lan-egitaraua onartu beharko

du, eta bertan zehaztuko da zerbitzua zein lan-zentrotan emango den eta halako

bakoitzean astero zein lan-karga egongo den.

Lan-egitarau hori gertatzen diren aldaketen arabera aldatuko da; esaterako, altak,

bajak eta/edo bulego-handitzeak, eta zerbitzuaren gainerako beharrizanak, interes

publikoko arrazoiak tartean direla hori egitea zuritzerik badago.

5. AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Kontratuaren lehiaketarako, eskaintzaileak EGITASMO TEKNIKO zehaztua

aurkeztuko du, eta OROITIDAZKI TEKNIKOA eramango du; zerbitzua bi horien

arabera emango da, eta, azken horretan, zentro bakoitzaren ezaugarriak definituko dira:

azalerak, korridoreak, eremu erkideak, bainugelak eta aldagelak, zoladura-mota (zoru

gogorrak, zeramikazkoak, granito leunezkoa; kareharrizkoa; zementuzkoak; zurezkoak;

moketadunak eta alfonbradunak, e.a.), kristalak, eskailerak, hormak eta sabaiak,

altzariak, telefonoak, argiak eta lanparak, ateak, urre-koloreko eta metalezko osagaiak,

pertsianak eta gortinak, bai eta zerbitzua behar bezala emateko beste edozein datu

garrantzitsu ere. Gainera, zentro bakoitzaren, instalazioen eta tamainaren ezaugarriekin

bat etorriz zerbitzua ondo emateko denbora eta lanak planifikatuko eta zurituko dira.

Gainera, ohiko garbiketa egiteko lanak eta metodologiak zehaztuko dira, orokorrak

nahiz zehatzak. Horretarako, eskaintzailea bera hara joan eta kontratu honen xede diren

bulego guztiak azter ditzake.

Page 36: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

36

Era berean, oroitidazkian hurrengoak adieraziko dira:

a) Eskaintzaileak proposatutako lan-kargaren laburpen-taula.

b) Baliabide materialen laburpen-taula. Eskaintzaileak proposatuko du, eta bertan,

garbitze-zerbitzua emateko, zentro bakoitzean makinak, ekipoak eta tresna osagarriak

erabiltzea zurituko da.

Behin zerbitzua esleitu denean, kontratua gauzatu eta hilabetean, kontratistak

zerbitzua betetzeaz arduratzen den teknikariari hurrengoak ekarriko dizkio:

- Eskainitako EGITASMO TEKNIKOAREN kopia, formatu digitalean.

- ESKAINITAKO HOBEKUNTZAK BETETZEKO EGITARAUA.

6. METODOLOGIA, TEKNIKAK ETA MATERIALAK

Garbitze-zerbitzuak barne hartu behar ditu merkatuan dauden teknika eta lanabes

guztiak, ukitutako bulegoen higienea kalitatezkoa izan dadin. Sistema horiek,

lehentasunez, mekanikoak izango dira, eta enpresa lizitatzaileak garbitze-eragiketa

bakoitzari begira egin duen eskaintzan zehaztuko dira.

Garbiketa-lana prozedurarik egokienaren bitartez burutuko da, xedea edo zikinkeria-

parametroa nahiz maila kontuan hartuta; horrela, garbiketa-prozedura ezegokiak ekar

ditzakeen narrioak saihestuko dira. Erabiliko diren detergente eta garbitzaile guztiak

neutroak izango dira, eta egokiak garbitu beharreko osagaiei begira; orobat, ondo

ontziratuta egongo dira, eta dagokien marka eramango dute. Biodegradagarriak

izango dira. Behar bezala erabiltzeko prozedura eramango dute inprimatuta, ikusgai,

bai eta nola aplikatu eta eskuztatu behar den ere, eta ontzien berezko segurtasun-

baldintzak eta gai bakoitzaren arriskugarritasuna.

Erabili beharreko materialek ez dute kutsadurarik sortuko ingurunean, ez eta ur

zikinetan ere, indarreko legeriaren arabera. Enpresak gaien osaera eta jatorria zein

diren adieraziko du bere eskaintza teknikoan. Gai edo substantzia kimiko

arriskutsurik erabiliz gero, fitxa atxikiko da, berorien segurtasun-datuekin.

Gai kimikoei begira, enpresa lizitatzaileek zerrenda bat erantsiko dute erabiliko

dituzten gai guztiekin; aginduzkoa izango da segurtasun-orriak, gaiaren funtzioari

buruzko deskripzioa, eta inguruneari buruzko alde interesgarri guztiak entregatzea. Era

berean, kontratuaren arduradun teknikoari esan behar zaio erabiltzen diren gaiak aldatu

direla, eta gai berrien agiriak ekarri.

Page 37: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

37

Alfonbrak, moketak eta pertsianak sakon garbitzeko, makina xurgatzaile industrialak

erabiliko dira, berorien koloreak eta zuntzak kaltetzen ez dituzten gaiekin, eta hautsa

erabat kenduta.

Enpresa esleipendunaren kontura dira, bai lanok burutzeko erabili behar diren

gailuak, eskailerak, aldamioak, plataformak, igotzeko gailuak, garbitzeko gaiak, gaiak

garraiatzeko orgak, tresnak, e.a., bai horiek guztiak muntatzea, desmuntatzea,

garraiatzea, biltegiratzea, konpontzea eta horien ordez berriak jartzea, bai esku-oihalak

garbitzea, komunetako materialez hornitzea (kontsumigarriak) eta komunetako

eskuilez hornitzea barne. Enpresa esleipendunak horiek erosteaz, jartzeaz, eta zelulosa

nahiz xaboiak egunero aldatu edo birjartzeaz arduratuko da. Kontratua betetzen hastean,

enpresak, dauden gailuekin, birjarpenak zenbatero egingo diren planifikatu behar du, eta

plangintza hori udaleko zerbitzu teknikoek onetsi beharko dute.

Zerbitzua behar bezala emate aldera, kontratistak hurrengoak edukiko ditu behintzat:

- Erabiltzeko moduko lokala, kontratu honen iraunaldian berori betetzeko.

- Ibilgailuak, kontsumigarriak eta materialak banatzeko, adituek bere burua

garbitzeko eta makinak nahiz langileak garraiatzeko.

- Igotzeko gailuak, iristeko zail diren kristalak eta altu kokatutako beste osagai

batzuk garbitu ahal izateko; oinarrizko tratamenduetarako eta zoladurak garbitzeko

makinak; presiozko ura botatzeko makinak, atxikitako orbanak eta zikinkeria

garbitzeko; eta baporearekin garbitzeko gailuak, edo antzekoak, oihalezko osagaiak

garbitzeko.

7. KONTRATISTAREN BETEBEHARRAK

Garbitzeko zerbitzua ematea lan-egitarauan zentro bakoitzari ezarri zaizkion

eguneroko ordu kopuruarekin zehaztuko da, egiten duten pertsonen kopurua edozein

delarik ere, eta zerbitzua egoki eman bada.

Kontratua gauzatu eta hilabetean, esleipendunak udaleko zerbitzuari, ikuskaritza

eta kontrola egiten duenari, bere zerbitzura dauden langileen zerrenda emango dio,

izenak eta lan egiteko tokia nahiz ordutegia zein diren adieraziz, horrela idatziz

agertzeko hala ordutegiaren nola lan-esparruen banaketa enpresak berak bere eskaintzan

jasotakoarekin bat datozela.

Page 38: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

38

Garbitze-zerbitzuaren langileak lan-egiteko zein toki esleitu zaien eta bertan egon

behar dira nork bere ordutegiaren barruan. Beste batera joan daitezke soilik

inguruabarrak ikusita nahitaezkoa denean.

Enpresa esleipendunaren erantzukizuna da bere langileei laguntza ematea zentroetan,

ordutegia kontrolatzeko sistema baten bidez, zerbitzua behar bezala betetzen dela

egiaztatzea ahalbidetzen duena.

Esleipendunak udal-zerbitzu teknikariekin erantzukizuna izango du kontratatutako

lan-karga eta ordutegia betetzen ez direnean, ordezpenak egiten ez direnean, edo beste

edozein gabezia gertatzen denean, zerbitzua kontratu honetan ezarritakoaren arabera

ematea eragozten duena.

Garbitze-lanak ez du, inola ere, kontratu honen xede diren bulegoetan eta

instalazioetan burutzen diren jardueren ohiko funtzionamendua eragotziko, eta ez du

langileen, erabiltzaileen edo bisitarien barruko ibilbidea oztopatuko ere. Horretarako,

zentroko jarduerak zein ordutegitan egin eta garbitze-lanen ordutegia ez da horrekin bat

etorriko. Ordutegia enpresak proposatuko du bere eskaintzan.

Enpresa esleipendunak telefono-zenbaki bat izango du 24 ordutan erabilgarri,

kontratatzailearen errekerimenduei arreta egiteko, eta 2 ordutan, gehienera ere, erantzun

behar du.

Enpresa lizitatzaileak baliabide nahikorik izan behar du, baita antolaketa egokirik

ere, edozein eskaerari aurre egiteko edo udaleko ikuskaritza- eta kontrol-zerbitzuaren

arduradunek adierazitako premiazko beharrizanei erantzun ahal izateko.

Kontratista esleipendunak, kontratuak dirauen artean, Markina-Xemeingo Udalari

eman behar dio eskatzen zaion informazio edo agiri guztiak, estatistikako kontrolak

egite aldera, edo egindako garbiketa-jardunen zein lanen berri izateko, erabilitako

materialen berri, e.a.

8. LANGILEAK

Enpresa esleipenduna aurreko enpresaren tokian subrogatuko da, indarreko legerian

adierazitakoaren arabera. Subrogatuko diren langile kopurua aski ez bada, enpresak,

bere betebeharrak betetzeko eta zerbitzu egokia ziurtatzeko, behar diren langileak

kontratatuko ditu. Plegu honi atxiki zaio gaur egun enpresa esleipendunaren menpe

dauden langileen zerrenda (II eranskina), indarrean dagoen kontratuari begira.

Page 39: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

39

Garbitze-zerbitzua zuzen betetzeko kontratatu beharreko pertsonak, indarreko lan-

legeriarekin bat etorriz, esleipendunaren kontura izango da soil-soilik.

Enpresa arduratuko da pertsonak ordezteaz, baja hartzen dutenean lanbide-ezbeharra

edo ezbehar arrunta gertatu delako edo langileek baimena dutelako beharrezkoa bada,

horrela garbitasunari begira izan nahi diren kalitatezko estandarrak lortze aldera, eta

eskaintzan jaso diren lan-kargak kontuan hartuta, oporraldiak barne.

Langileak ez daudenean oporraldiak direlako, behin-behineko ezgaitasuna dutelako,

e.a. enpresa esleipendunak berehala beteko ditu hutsuneok, ohiko zerbitzua bermatuta

gera dadin, udalari ezelako kosturik ekarri gabe.

Langileak enpresa esleipendunaren menpe egongo dira, beste inoren menpe, eta,

beraz, enpresa esleipendunak izango ditu ugazaba izateari datxezkion eskubide eta

eginbehar guztiak; hartara, lanari eta gizarte-segurantzari buruzko betebehar guztiak

bete beharko ditu bere ardurapeko langileei begira.

Langileek edozein motatako istripurik edo kalterik badute kontratua betetzeagatik,

enpresa esleipendunak indarreko arauetan xedatutakoa bete beharko du, bere

erantzukizunpean, eta erantzukizun hori ez zaio, inola ere, Markina-Xemeingo Udalari

helduko.

9. UDALAREN LAGUNTZA

Hauek dira Markina-Xemeingo Udalak hizpide dugun garbitze-zerbitzuaren

kontratista eta esleipendunarekin dituen betebeharrak:

- Sor daitezkeen eragozpen edo zailtasun guztietan laguntza eman, baldintzen agiri

honen xede diren garbitze-lan eta eragiketa guztiak ondo ematerakoan.

- Energia elektrikoa eta ur-hornidura nahikoa eta beharrezkoa ekarri, dagozkion

hartuneen bitartez, kontratistak eta esleipendunak lan-osagaiak eta garbitze-makinak

(xurgagailuak, zoruak distiratzeko makinak, e.a.) erabil ditzan, baldintzen plegu

honetan jaso diren garbitze-lanok eta ekintzok ondo eta behar bezala gauzatze aldera.

10. TXOSTENAK IDAZTEA

Zerbitzuaren kontratistak eta esleipendunak TXOSTEN TEKNIKO BAT

prestatuko du hilero, zerbitzua nola betetzen ari den deskribatzeko, eta,

zehaztutako lan-egitarauari jarraituta, epe horretan zentro bakoitzean egin diren “lanen

Page 40: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

40

txostentxoak” erantsiko ditu. Horretan, egin diren garbitze-ekintzak azalduko dira, eta

lanok egin dituzten pertsonen identifikazio-datuak ere jarriko dira.

Txostenean, kontratistak eta esleipendunak Markina-Xemeingo Udalari aditzera

emango dio zerbitzua ondo eta egoki emateko zein arazo ikusi dituen; eta, era berean,

arazook konpontzeko eta hobetzeko egoki deritzen iradokizunak aipatuko ditu.

Gainera, udal-zerbitzuko arduradun teknikoak ondo deritzonean, baita aurretik

aurkeztu denari begira aldaketarik dagoenean ere, agiri hauek ekarriko dira:

- Gizarte-segurantzaren diruzaintza nagusiaren “TC2” inprimakia, langile guztien

izenen zerrendarekin.

- Pertsona bakoitzak zein zentrotan edo eraikinetan egiten duten lan.

- Egindako garbitze-lanak eta eragiketak zein ordutegitan eta antolaketarekin egin

diren.

11. EMANDAKO ZERBITZUA KONTROLATZEA ETA JARRAIPENA EGITEA

Zerbitzua ondo betetzen ari dela kontrolatzeko eta segimendua egiteko, udaleko

zerbitzu teknikoek aldizkako berrikuspenen egitaraua egingo dute, maiztasun zehatz

batzuekin. Berrikuspenok enpresa esleipendunari jakinaraziko zaizkio, zerbitzua

betetzeaz arduratzen den pertsonarekin joan dadin eta behar diren oharrak erraztu

ditzan.

Enpresa esleipendunak kontratuaren arduradun edo kargudun bat izendatuko du,

aldian-aldian lanok ondo egiten ari direla gainbegira dezan (kalitatea, prozedura,

langileen jokaera), eta lanok betetzen ari direla. Kontratuaren arduradun edo kargudun

hori kontratuaren arduradun teknikoaren solaskidea izango da, udaleko ikuskaritza- eta

kontrol-zerbitzuari dagokionez, eta behar diren jarraibideak jasoko ditu.

Arduradunak edo kargudunak instalazioak ezagutu behar ditu, bai eta garbiketa-

zerbitzua nola ematen den ere, bete bitartean sortzen diren zalantzei erantzun ahal

izateko, eta ezarritako baldintzak betetzen direla zaindu ahal izateko, bere eskaintzari

jarraituta.

Udaleko ikuskaritza- eta kontrol-zerbitzuak eskubidea du enpresaren solaskideari

uko egiteko, egin beharreko jardunetan aritzeko pertsona egokia ez dela uste badu.

Page 41: ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa 1 ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK

UDALA

Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren

lizitazioa

41

12. IRUDI KORPORATIBOA

Zerbitzuko lanak burutzen direla, erabilgarri dituen langile eta ibilgailu guztiak

garbiketa-zerbitzuko gisa identifikatuko dira.

Zerbitzuko langile guztiek nortasun-agiria eramango dute beti, edo enpresa

esleipendunaren egiaztatze-txatela.

13. AURREKONTUA ETA FAKTURATZEA

Kontratuaren urtean urteko aurrekontua, gehienez, honakoa izango da:

2016 urtea: 203.472,00 euro, BEZa barne.

2017 urtea: 201.258,00 euro, BEZa barne.

2018 urtea: 201.776,40 euro, BEZa barne.

2019 urtea: 201.970,80 euro, BEZa barne.

Urtean urteko aurrekontu hori honako hauek oinarri hartuta kalkulatu da: 2016, 2017,

2018 eta 2019ko ORDU/ URTEKO LAN KARGA (I. eranskina) eta LANGILEEN

KATEGORIARI dagokien UNITATEKO PREZIOAK:

LANGILEAREN

KATEGORIA

PREZIOAK

UNITATEKO,

BEZAREKIN

Garbitzailearen prezioa 21,60 euro/ordu

Unitateko prezioaren barruan sartuta daude garbiketako materialen eta tresneriaren

kostuari eta gastu orokorrei eta industria irabaziari dagozkien portzentajeak.

Burututako egiteko eta lanen ordainketa erregulatzeko likidazioa, hilean hileko

beharren fakturazioa aurkeztuta egingo da.

Fakturekin batera, egindako beharren ziurtagiria aurkeztu beharko da, beharrok

lanerako egitarauaren arabera burutu direla egiaztatzen. Hile batean ez badu kontratu

honek xede duen zerbitzurik eman, kontratistak ez du izango eskubiderik ezelako

dirurik kobratzeko.