prentsa oharra bilboko udal musika bandak datorren ...€¦ · 1282an sizilian izandako sarraskian...

2
PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK DATORREN IGANDEAN VERDI ETA PUCCINIREN OBRAK INTERPRETATUKO DITU FELIPE NERI GIL MARRERO KANARIAR ZUZENDARI GONBIDATUAREN AGINDUETARA • Felipe Neri Gil Marrero Tenerifeko Santa Cruz Udal Bandako zuzendaria da eta Giuseppe Verdiren ‘I vespri siciliani’ eta Giacomo Pucciniren ‘Turandot’ obren atalak aukeratu ditu, Franco Cesariniren ‘Poema Alpestre’ obrarekin batera • Kontzertua, Euskalduna Jauregiko auditorioan 12:00etan izango da. Sarreraren salneurria, 2 eurotakoa da. Bilbon, 2011ko otsailaren 4an. Bilboko Udal Musika Bandak DATORREN IGANDEAN, hilaren 6an, denboraldi honetako lehen zuzendari gonbidatua aurkezten du. Felipe Neri Gil Marrero, Tenerifeko Santa Cruz Udal Bandako Zuzendari Titularrak, okasio honetarako operako bi autore handien obrak sailkatu ditu, Verdi eta Puccinirenak. Kontzertua Euskalduna Jauregian 12:00etan izango da. Sarreraren salneurria 2 eurotakoa izango da eta jauregiko txarteldegian jaso ahal izango dira kontzertuko egunera arte; 944 310 310 telefonoan, BBK Multizerbitzu Kutxazainetan edo baita, BBK webgunean ere. Verdi, Cesarini eta Puccini Kontzertua ‘I vespri siciliani’ oberturatekin hasiko da, Giuseppe Verdiren konposiziorik sinfonikoena. Bertan, operarako konposatutako gaiak modu airosoan bateratzen ditu. 1282an Sizilian izandako sarraskian oinarritzen da, Aragoiko koroa irlara sartu zenekoa. Ondoren, Franco Cesariniren ‘Poema Alpestre’ obraren zazpi mugimenduak interpretatuko ditu Bandak. Suitzar konposatzaile hau da gaur eguneko Bandarako konposatzaileen artean gehien nabarmentzen dena, nahiz eta bere errepertorioak, bestelako formazioentzako eta bakarlarientzako obrak ere jasotzen dituen. Igandeko programazioa azkenik, ‘Turandot’ suite sinfonikoarekin osatuko da, Giacomo Pucciniren operarik ezagunena eta harrigarria bada ere, bukatu gabe utzi zuena, Franco Alfanok burutu zuelarik lana. Felipe Neri Gil Marrero Felipe Neri Gil Marrero (Arafo, Tenerifeko Santa Cruz, 1961) bere jaioterriko Kontserbatorioan hasi zituen musika ikasketak, geroago zuzendari ospetsuekin jarraitu zuen, Adam Ferrero edo Enrique García Asensiorekin adibidez, bilbotar publikoaren artean ere ezagunak. Tenerifeko Santa Cruzeko Udal Bandako Zuzendari Artistikoa izan baino lehenago, gaur egunean betetzen duen postua, Guía de Isorako Musika Bandako eta Ciudad de Güimar Musika Bandako eta Musika Ikastegiko zuzendari titularra izan zen (Santa Cruzekoak biak). Zuzendaritzako ibilbideari, Tenerifeko Santa Cruzeko Udal Bandan flauta bakarlari aritu izana gehitu behar zaio. San Cristobal de La Lagunako Kamara Orkestrako sortzaile-kidea da eta Arafoko Añavingo haize eta zurezko musika tresnen boskotekoa ere. Rafael Sanz-Espert Zuzendari Titularrarekin batera gure Musika Bandako zuzendaritza lanetan, denboraldi honetan zehar, datorren otsailaren 20an, David Llácer, Valentziar Tuba Bandako eta Les Illes Balears-eko Zuzendaria; eta apirilaren 17an, Fernando Bonete, Albaceteko Udal Banda Sinfonikoko Zuzendari Titularra izango dira protagonistak. Honekin amaituko da, apirilaren 17an, denboraldia. BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAREN DENBORALDIKO KONTZERTUA Tokia: Euskalduna Jauregia Eguna: otsailak 6, igandea Ordua: 12:00etan - 2

Upload: others

Post on 13-Jun-2020

12 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK DATORREN ...€¦ · 1282an Sizilian izandako sarraskian oinarritzen da, Aragoiko koroa irlara sartu zenekoa. Ondoren, Franco Cesariniren

PRENTSA OHARRA

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK DATORREN IGANDEAN VERDI ETA PUCCINIREN OBRAK INTERPRETATUKO DITU FELIPE NERI GIL MARRERO KANARIAR ZUZENDARI GONBIDATUAREN AGINDUETARA • Felipe Neri Gil Marrero Tenerifeko Santa Cruz Udal Bandako zuzendaria da eta Giuseppe Verdiren ‘I vespri siciliani’ eta Giacomo Pucciniren ‘Turandot’ obren atalak aukeratu ditu, Franco Cesariniren ‘Poema Alpestre’ obrarekin batera • Kontzertua, Euskalduna Jauregiko auditorioan 12:00etan izango da. Sarreraren salneurria, 2 eurotakoa da. Bilbon, 2011ko otsailaren 4an. Bilboko Udal Musika Bandak DATORREN IGANDEAN, hilaren 6an, denboraldi honetako lehen zuzendari gonbidatua aurkezten du. Felipe Neri Gil Marrero, Tenerifeko Santa Cruz Udal Bandako Zuzendari Titularrak, okasio honetarako operako bi autore handien obrak sailkatu ditu, Verdi eta Puccinirenak. Kontzertua Euskalduna Jauregian 12:00etan izango da. Sarreraren salneurria 2 eurotakoa izango da eta jauregiko txarteldegian jaso ahal izango dira kontzertuko egunera arte; 944 310 310 telefonoan, BBK Multizerbitzu Kutxazainetan edo baita, BBK webgunean ere.

Verdi, Cesarini eta Puccini Kontzertua ‘I vespri siciliani’ oberturatekin hasiko da, Giuseppe Verdiren konposiziorik sinfonikoena. Bertan, operarako konposatutako gaiak modu airosoan bateratzen ditu. 1282an Sizilian izandako sarraskian oinarritzen da, Aragoiko koroa irlara sartu zenekoa. Ondoren, Franco Cesariniren ‘Poema Alpestre’ obraren zazpi mugimenduak interpretatuko ditu Bandak. Suitzar konposatzaile hau da gaur eguneko Bandarako konposatzaileen artean gehien nabarmentzen dena, nahiz eta bere errepertorioak, bestelako formazioentzako eta bakarlarientzako obrak ere jasotzen dituen. Igandeko programazioa azkenik, ‘Turandot’ suite sinfonikoarekin osatuko da, Giacomo Pucciniren operarik ezagunena eta harrigarria bada ere, bukatu gabe utzi zuena, Franco Alfanok burutu zuelarik lana.

Felipe Neri Gil Marrero Felipe Neri Gil Marrero (Arafo, Tenerifeko Santa Cruz, 1961) bere jaioterriko Kontserbatorioan hasi zituen musika ikasketak, geroago zuzendari ospetsuekin jarraitu zuen, Adam Ferrero edo Enrique García Asensiorekin adibidez, bilbotar publikoaren artean ere ezagunak. Tenerifeko Santa Cruzeko Udal Bandako Zuzendari Artistikoa izan baino lehenago, gaur egunean betetzen duen postua, Guía de Isorako Musika Bandako eta Ciudad de Güimar Musika Bandako eta Musika Ikastegiko zuzendari titularra izan zen (Santa Cruzekoak biak). Zuzendaritzako ibilbideari, Tenerifeko Santa Cruzeko Udal Bandan flauta bakarlari aritu izana gehitu behar zaio. San Cristobal de La Lagunako Kamara Orkestrako sortzaile-kidea da eta Arafoko Añavingo haize eta zurezko musika tresnen boskotekoa ere.

Rafael Sanz-Espert Zuzendari Titularrarekin batera gure Musika Bandako zuzendaritza lanetan, denboraldi honetan zehar, datorren otsailaren 20an, David Llácer, Valentziar Tuba Bandako eta Les Illes Balears-eko Zuzendaria; eta apirilaren 17an, Fernando Bonete, Albaceteko Udal Banda Sinfonikoko Zuzendari Titularra izango dira protagonistak. Honekin amaituko da, apirilaren 17an, denboraldia.

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAREN DENBORALDIKO KONTZERTUA

Tokia: Euskalduna Jauregia Eguna: otsailak 6, igandea Ordua: 12:00etan - 2 €

Page 2: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK DATORREN ...€¦ · 1282an Sizilian izandako sarraskian oinarritzen da, Aragoiko koroa irlara sartu zenekoa. Ondoren, Franco Cesariniren

EGITARAUA -I VESPRI SICILIANI (Sinfonia) – Giuseppe Verdi -POEMA ALPESTRE – Franco Cesarini

I. Nebbia II. Della malinconia III. Luce improvvisa IV. Operationes spirituales V. Alpeggio VI. Tormenta VII. Dello stato divino

-TURANDOT (Suite sinfonikoa) – Giacomo Puccini

Informazio gehiago: BILBAOMUSIKAKO prentsa-bulegoa L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale Nagusia, 81 – 3. solairua, 9. saila, 48011 BILBO Tel. 94 416 08 00 -Faxa: 94 439 30 56 Eskukoa: 657 796 583 [email protected]