jai egitaraua 06 - iurretako udala jai... · 2016-01-26 · hara! geu be nafarrak! aurten betetzen...

48

Upload: others

Post on 22-May-2020

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

ZOOLOGIKOA

Badatoz sanmigelak. Badatoz, bai! Konturatuorduko pasatu da urtea, eta gainean dauzkagu gureherriko jaiak. Herritarrek, urtean behin gutxienez festaegiteko asmoz egiten dira jaiak, eta aurten ere ondoetorriko da egun batzuetarako kezkak eta arazoakalboratzea. Poltsikoak ia hutsik, baina bihotzakbizigogoz gainezka dauzkagulako. Bai horixe!

Irailaren 28an hasi eta urriaren 7an amaituko dirajaiak. Luzeak inondik ere! Astebeteko egitarauan ezda faltako tradizio eta berrikuntzarik. Tradizioak diraherrien oinarrietako bat, baina bere burua berritzen ezduenak ere ez ei dauka etorkizunik. Disfrazaprestatuta izango duzue, ezta? Zein animaliren azalajantziko duzue? Iurretako zoologikoan arrazaguztientzako lekua dago. Hori bai, piztiak show-eanbakarrik daude onartuta; tratuan eta ligatzerakoan izangaitezen errespetuzkoak! Oihanean ere badaudelegeak, aizue!

Irailaren 28an, txapligoak zerurantza doazenean,Donien-atxa gorantza doanean, gogoan hartu gureartetik joan zirenak, ez daudenak eta egotea ezinezkodutenak. Topa egin eta abestu daigun batera.Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko!

Gora Iurreta! Gora Sanmigelak!

Hara! Geu Be Nafarrak!Aurten betetzen da Gaztela-Aragoiko tropek,

Albako Dukea buru zutela, Nafarroa menperatuzuteneko 5. mendeurrena (1512ko uztailaren 25eansartu ziren Iruñean).

Gu Iurretarrok ere nafarrak ginen. Esan beharradago Nafarroako ginen garaiko dokumentu gutxidugula, batez ere Iurretarekin zer ikusia dutenak. 1072.urteko abuztuaren 26an Sancho IVa Nafarroako

erregeak eta Placencia bere emazteak Amatzako San Martin monasterioa,Errioxako Cogollako San Millan monasterioari oparitu zioten. Donazio hauNafarroako erregeak sinatzen du eta baita ere Iñigo Lopez Bizkaiko jaunak etaToda bere emazteak. Garai hartan Nafarroako erregearen ordezkariakDurangaldean. Gertakizun horren oroigarri dugu Amatzako baselizan 1972anjarritako plaka.

Eta nafarrak izan ginen 1200. urtean Durangaldea, Bizkaia ia osoa, Arabaeta Gipuzkoarekin batera, Gaztelako erregeak Nafarroako erresumatik banandueta bere erresumara gehitu zuen arte. 1212an, orain dela 800 urte, JaenenNavas de Tolosako gudaldia izan zen. Bertan Gaztela, Nafarroa, Leon, Bizkaikojauna eta beste handiki batzuek moroen aurka borrokatu zuten. Gaztelakoerregeak Durangaldea oparitu zion Bizkaiko jaunari laguntzaren truke. Iurretaeta gure eskualdea Bizkaiko lurraldeak ziren praktikan, nahiz eta legez ez, 1628.urtean Bizkaia eta Durangaldearen arteko batasun akordioa sinatu arte.

1512. urtean Gaztela-Aragoiko erregeak Nafarroako erresumabereganatu zuen, Baxenafarroa izan ezik. Nahiz eta urte batzuk beranduagoFrantziako erresuman diluitu ziren Baxenafarroan mantendu izan ziren azkenaztarnak.

Gure eskualdeak 1876. urtera arte eduki zuen bere erakunde politikopropioa nahiz eta batzuetan Nafarroako erresumaren edo Gaztelaren zati izaneta gero Bizkaiko Jaurerriarena. Eta Gerediagako ermita aurrean, 1387a bainolehenagotik, Durangaldeko 12 elizateek ospatzen zituzten DurangoMerinaldeko Batzar Nagusietan, Iurretak 5. jarlekua zeukan.

Odol gorri nafar pixka bat dugulako, jorra dezagun geure memoriahistorikoa!

Textua / Texto: Jon Irazabal - Justo Alberdi

¡Y nosotros también navarros!Este año se ha cumplido el 500 aniversario de la conquista de Navarra

por las tropas castellano-aragonesas (25-VII-1512, entrada de las tropas delDuque de Alba en Pamplona).

Y nosotros, la Anteiglesia de Iurreta, podemos decir documentadamenteque fuimos navarros. En la ermita de San Martín de Amatza hay una placa quereza

Y pertenecimos al reino de Navarra hasta que el año 1200 Castilla seapoderó de los territorios navarros de Araba, Bizkaia, Gipuzkoa y La Rioja conla ayuda de varios nobles locales.

Más tarde, a consecuencia de la batalla de Navas de Tolosa, en Jaén (16-VII-1212) el rey de Castilla en contraprestación a la ayuda recibida del señoríocedió el Duranguesado al Señor de Vizcaya.

Tres siglos más tarde, el año 1512 Castilla y Aragón invaden Navarradesde Sakana, Tudela y el este, excepto la Baja Navarra (Iparralde) que añosmás tarde sería absorbida por Francia.

Nuestra comarca mantuvo su organización política propia hasta el año1876, aún perteneciendo al Reino de Navarra o Castilla y más tarde al Señoríode Vizcaya. Y la Anteiglesia de Iurreta ocupaba el asiento nº 5 en las JuntasGenerales que las 12 anteiglesias de la Merindad de Durango celebraban frentea la ermita de Gerediaga desde antes del año 1387.

Y en honor a las rojas gotas de sangre navarra que llevamos en las venas,recuperemos nuestra memoria histórica.

Argazkilaria / Fotografía: Iñaki Irazabal

PONTONETIK EBRORA URARI BEGIRA

“Iurretacozubia” izenarekin agertzen da idatzirik Montoiko zubia paperzaharretan. Horrela etortzen ziren orain dela mende erdi gure etxera gutunak“Claudio Irazabal. Puente de Yurreta. Durango (Vizcaya)”. Baina… noizko dazubi hori? Gaur egunekoak ez du oraindik urte askorik. 70ko hamarkadaneraiki zuten, baina paraje horretan erreka gainditzeko zubia edo antzerakozerbait ia historia hasi zenetik egon ei da. Durango eta Iurretari buruzkontserbatzen diren lehen paperetan, XVI. mendekoak, agertzen dira zubihorren berriak. Beti egoera txarrean. Konponketak herri biak erdi banaordaindu beharra zeukaten eta beti arazoak akordioetara heltzeko eta ia jausibeharrean zegoenean, orduan joaten ziren arineketan konponketak burutzera.1575, 1615, 1674, 1686, … kontu eta akordioetan beti historia berdina.

Lehenagoko zubia San Ignazio auzotik Goiuria Kultur Gunekoaurrealdera zegoen kokatuta. Zubiak gurdiak direla eta kalteak jasotzen zitueneta horregatik gurdiak ez pasatzeko trabak jarrita zeuzkan eta ondoriozerrekatik pasatu beharra izaten zen. Uholdeak edo ura altu zetorrenean osoarriskutsua zen erreka horrela gainditzea eta 1778 erabaki zuten, Durango etaIurretak, egun horietan trabak kendu eta gurdiak zubitik igarotzen uztea.Salbuespen bat zegoen: oletarako edo eraikuntzetarako gurdiak pieza

Txirrindulariak Montoiko zubian 1959. urte inguruan

handiekin kargatuta. Urte hauetan Durangotik Bilborako bide berria eginzuten eta bide hori egiterakoan zubi berri bat eraiki zuten gurdiak eta abarpasatzeko, gaur egungo zubia dagoen tokian gutxi gora behera. Zubi biak urteaskotan iraun zuten eta Iurretako zubi nagusia eta txikia esaten zieten. Bestedokumentu batzuetan Zubi Nagusia eta Pontoia idazten dute, adibidez1801ean, eta horretatik sortu zen Montoi deitura. Hala ere, deitura hau ez daorain urte gutxikoa. 1896. urtean, Durangoko udalean, gaur egungoMingolarraren etxea aipatzerakoan “Montoiko errota ” deitzen diote. XIX.mendeko erdialdera zubi nagusia, dirudienez, hondatuta zegoen, 60kohamarkadan Gervasio Jauregik “Jauregi etxea ” egiterakoan zubi zaharrekoharriekin eraiki zuelako. Durangoko aldean zubiaren aztarna batzuk 1953kourriaren 23ko uholdeak arte egon zirela diote. Bestalde Pontoia 1937koapirilaren 28an milizianoak suntsitu zuten, erretiradan. Gero birritan berrituaizan da, gerra ostean eta 1972an.

Ebroko harripausuak XIX. mendean

Eta Ebroko zubia? Betidanik entzun izan dugu “Ebroko harripausuak”baina badirudi garai batean oinezkoentzat zubi antzerako tramankuluren batizan zela Ebron. 1620an Iurretako alkateak, Domingo de Arandiak,Durangoko udalari eskatzen dio, herri bien artean ordaintzea Mikeldiko SanBizentetik Iurretako bidean erreka gainditzeko egurrez eta harriz MartinMañarikuak eta Martin Palacios-ek egindako pasabidea. Durangok erdiaonartu zuen, 12 dukatu, ordaintzea. Pasabide honi buruz ez dut beste berririkaurkitu baina bai XX. mendeko pasadizo batzuk.

1902an jendea haserretu zen Urriaren 29an Ebroko harripausuak kendueta Durangora joateko Montoitik buelta eman behar zelako. Zer gertatu zen?Antero Velar y Garate, Durangoko okela errematantea, Gobernadoreagana jozuen esanez harri pausu haiek zortzi urte lehenago jarriak zeudela, baimenikgabe, kontrabandoa egiteko. Garai hartan ardoak, okelak eta abarrek herribatetik bestera eramateko ordaindu behar zen “fielatoa”. Durango eta Iurretaartean ordaintzen zen, Montoiko zubia kontrolatuz eta Anterok esaten zuenEbrotik ordaindu gabe pasatzen zutela eta hori kendu ezkero Montoiko“aduanan” kontrolatuta zeuzkan jira-birak. Baita ume eta nagusientzat oso

Iurretako harripausuak 1920. urte inguruan

pasabide arriskutsua ere bazela eta denen onerako, eta bereziki berepoltsikorako, kendu behar zirela harri haiek. Gobernadorak baimendu zituenDurango eta Iurretako udalak eta baita Antero Velar ere harriak kentzeko.Dirudienez, herri bietako udalek uko egin zuten eta orduan Anterok, berekabuz, kendu zuen pasabidea, herritarren errebolta sortuz.

Pedro Mendiak eta beste herritar batzuk Durangoko udalerazuzendutako idatzian diote Anterok esandakoa gezurra dela. Harri haiekbetidanik ezagutu zutela toki hartan, nahiz eta 1888an inguruko baserritarrakkonpondu, pasabidea egokituz. Baita toki hartan ez direla istripurik izan erediote. Ez dakit azken hau egia osoa izango zenik. Baliteke data harren aurretikhorrela izatea baina egunkariek diotenez 1928. urtean gutxienez errekazeharkatzaile bi joan ziren Ibaizabalen uretara. Urtarrilaren 26an ume baterrekara jausi zen eta suertea izan zuen inguruko etxe baten lanean ari zen JuanArana pintorea konturatu zela eta errekara salto eginez atera zuela. Suertetxarragoa izan zuen Maria Bernarda Unamuno adineko andre durangarrakmaiatzaren 9an. Ateratzea lortu zutenerako itota zegoen. Lehenagora

Arg. R Doliwa Ebroko zubia eraikitzen.

bueltatuz, hainbat eztabaida izan ondoren, Antero Velar indar handikopertsona baitzen, berriz ere lortu zuten Ebroko harripausuak jartzea

1934an hasi zen Bizkaiko Aldundiak Bilbotik Donostiarako bidenazionala, Durango barrutik igaro barik gaur egun doan tokitik, Bidebarrieta,desbideratzeko planekin. Udalak eskatu zuen bide hori egiterakoan Ebronzubi bat egitea. Bilbotik erantzun zuten bidea bukatu ondoren ikusiko zuteladirurik zegoen zubia egiteko. Udala oso haserre azaldu zen baina Bizkaikoagintarienak isiltasunarekin erantzun zuen. Azkenik 36ko gerrakdiputazioaren asmoak suntsitu zituen. Gerra igaro ondoren, gaia berriz mahaigainean jarri zen eta 1941. urtean hasi ziren proiektua garatzen eta azkenikbidea egin zuten eta baita Ebroko zubia ere. Estraperloko garaiak… burdinarenerrazionamendua… eta jarri behar omen zen beste burdin ez zutela erabilieta… 1953ko urriaren 23ko uholdeetan, hainbeste gerra emandako zubia urakeraman zuen eta berriz eraiki beharra.

Horrela dira goizalde askotan “río grande” deitzen diogun ibaizabalaren istorioak eta “para rematar•” alde batetik, Jaurlaritzaren Urakerakundeko teknikoek diote uholdeak izan ezkero zubi hauek arriskutsuakdirela eta bota behar direla, hainbeste kostatu ondoren. Bestalde Durangokoudalean ahots batzuk diote kotxeentzat Montoiko zubia uztea eta Ebrokoabotatzea, oinezkoentzat bakarrik pasabide bat eraikiz. Horrela, FranciscoIbarra kaleko trafikoa Iurretako Maspe kaleari oparia izango zen, FranciscoIbarra kale lasaia bihurtuz. Plana ez dago txarto … segun eta errekako zealdetan bizi zaren!

Jon G. Irazabal Agirre[ Gerediaga Elkartea ]

IRAILA

21 (Barikue)

18:00etan Pirritx eta Porrotx frontoian

22 (Zapatue)

Iurretako III. Mendi martxa07:00etan Luzea (37 km)

09:00etan Laburra (25 km)

Apuntatzeko www.zaldaimenditaldea.org

19:00etan Herri kirol desafioa probalekuan.

23 (Domekie) EUSKARAREN EGUNA

09:00etan “XXV. Ahari Iurreta” Zikloturisten martxa. Irteera etahelmuga San Migel plazan.

12:30etan Dantza kantulagun poteoa

27 (Eguena)

19:00etan Antzerkia. Mortimer ikuskizuna Ibarretxe Kultur Etxean.

20:30etan Banderaren Mendeurrena. Oroigarriak Udaletxeko pleno aretoan.

28 (Barikue) SAN MIGEL BEZPERA

12:00etan Montoitik txapligoak; ondoren kalejira dultzaineroek alaiturik.

12:30etan Umeen tailerrak musikaz alaiturik Amilburu plazan.

14:00etan Herriko Nagusien bazkaria, jarraian erromeriaIñaki Uribesalgo soinujolearekin.

14:30etan Gazte bazkaria plazan.

16:30etan Umeentzako ikuskizuna Magoa. Dantzarin

18:00etan Ohiturazko Doniel-Hatxa jasotzea.

Dantzarien azken entsaioa22:00etan Erromeria Laiotz taldearekin. Ondoren DJ-a.

29 (Zapatue) SAN MIGEL EGUNA

06:00etan Gaupaseroen argazkia plazan.

10:30etan Dantzari eta Agintarien kalejira Montoitik Plazara.

11:00etan Meza nagusia.

Ondoren Dantzari Dantza.

12:30etan Bertsolariak: Eneko Abasolo “Abarkas”, Gorka Lazkano eta Igor Elorza.

Ondoren Igel txapelketa.

17:00etan Asto Probak. Gonbitez

Partiliku Elkartea - Bitorio Zelaia - Zubibarri

18:30etan Dantzari Dantza eta neskek egindako Soka Dantza.

20:00etan Tortila Txapelketa (pataide bakoitzak behar dituen osagaiak eta tresneria ekarri behar ditu).

21:00etan 4 ½ -ko Bertso pelota. Olaetxea - Urrutikoetxea

22:30etan Erromeria Luhartz taldearekin.

30 (Domekie) UME EGUNE

12:00etatik-14:00etaraUmeen parkea, puzgarriak eta tailerrak. (euria egin ezkero, Maiztegi frontoian)

14:30etan Gastronomia Txapelketa. Munduko arrozak(partaide bakoitzak behar dituen osagaiak eta tresneria ekarri behar ditu).

18:00etan Asto Probak. Gonbitez.

Irazola – Igor Otaolea - Satxibar

1.- 340€ eta Manta

2.- 310€ eta “Fontaneria Urtiaga”k emandako trofeoa

3.- 280€ eta “Zutoia ileapaindegia”k emandako trofeoa

4.- 255€ eta Jai Batzordeak emandako trofeoa

5.- 240€ eta “Arroiabe Ardandegia”k emandako trofeoa

6.- 220€ eta “Amatza Erreabilitazio zentroa”k emandako trofeoa.

16:00etatik-19:00etaraUmeen parkea, puzgarriak eta tailerrak. (euria egin ezkero, Maiztegiko frontoian)

URRIA

4 (Eguena)

9:00etan Iurretako Kale Azoka trikitilariek alaiturik

5 (Barikue) TXAPELA BURUETAN ETA IBILI JAIXETAN

18:00etan Umeentzako berbena.

19:30etan Poteoa tabernaz taberna fanfarriak lagundurik.

22:30etan Rock kontzertua: Skasti, Zea Mays eta Tximeleta.

6 (Zapatue)MOZORRO EGUNA: ZOOLOGIKOA

11:00etan Kriterium soziala emakumeen kemena12:00etan Fanfarria “El despiste” Dantzarin

12:30etan Poteoa14:30etan Bazkari herrikoia Plazan.

17:00etan “XIII. Bizikleta Festa” Irteera San Migel plazan eta helmuga Olaburu frontoian.

17:30etan Lagun arteko Olinpiadak18:30etan Paitta txakur txapelketa22:00etan Bertsolariak: Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Amets

Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Miren Amuriza.

Gai Jartzailea Igor Elorza

24:00etan Erromeria Gozo-gozo taldearekin. Ondoren DJ Festa. Venezuela eta Bartzelonatik Dj Merei eta lagunak.

7 (Domekie)ERROSARIO EGUNA

10:00etatik 15:00etara XIV. Nekazaritza eta Artisautza AzokaAndaparapen.

10:30etan Dantzari eta Agintarien kalejira Montoitik Plazara.

11:00etan Meza nagusia. Ondoren Dantzari Dantza.12:30etan Gastronomia txapelketa Makailaua Pil-pil eran.

(partaide bakoitzak behar dituen osagaiak eta tresneria ekarri behar ditu)

18:30etan Dantza saioa. Maiztegiko umeak

Talde gonbidatua: Jare (Gasteiz)

Iurretako dantzariak: Gorulari Dantza.

Dantzari Dantza.

Ondoren jaietako errifen zozketa.

20:30etan Herri afaria Arantza eta Pantxok alaiturik

22:00etan Jaien amaiera ohiturazko bertsoak kantatuz.

Erromeriak gauerdirarte jarraituko du.

28tik aurrera eta jaiak bukatu bitartean,

banderak balkoietara ateratzera gonbidatzen zaituztegu.

SEPTIEMBRE

21 (Viernes)

18:00h Pirritx eta Porrotx en el frontón

22 (Sábado)

III. Salida al monte07:00h Largo (37 Km)

09:00h Laburra (25 Km)

Para apuntarse www.zaldaimenditaldea.org

19:00h Desafio de deporte rural en el probadero.

23 (Domingo) EUSKERA EGUNE

09:00h “XXV. Ahari Iurreta” Marcha cicloturista. Salida y llegada en la plaza de San Miguel

12:30h Poteo dantza kantulagun

27 (Martes)

19:00h Teatro. “Monologo Mortimer” en Ibarretxe Kultur Etxea.

20:00h Centenario de la bandera. Recordatorios en el pleno delayuntamiento.

28 (Viernes) VISPERA DE SAN MIGUEL

12:00h Cohetes desde el Montón amenizados por Dultzaineros.

12:30h Talleres infantiles en Amilburu.

14:00h Comida de los jubilados. Romería con Iñaki Uribesalgo

14:30h Comida de los jóvenes en la plaza.

16:30h Actuación infantil. Mago. En dantzari

18:00h Colocación del tradicional Doniel Hatxa.

Último ensayo de los dantzaris.

22:00h Romería con el grupo Laiotz y DJ

29 (Sábado) SAN MIGEL

06:00h Foto de los gaupaseros en la plaza.

10:30h Pasacalle de los Dantzaris y Autoridades desde el Montón a laplaza.

11:00h Misa Mayor. A continuacíon Dantzari Dantza.

12:30h Bertso saioa: Eneko Abasolo “Abarkas”, Gorka Lazkano y IgorElorza.

A continuación campeonato de Rana.

17:00h Asto probak. Con invitación

Partiliku Elkartea - Bitorio Zelaia - Zubibarri

18:30h Dantzari Dantza y Soka Dantza bailado por las chica

20:00h Campeonato de Tortilla patata. (cada participante deberátraer sus propios ingredientes y utensilios)

21:00h 4 ½ Bertso pelota. Olaetxea - Urrutikoetxea

22:30h Romería con el grupo Luhartz.

30 (Viernes) DIA DEL NIÑO

12:00h-14:00h Parque infantil(en caso de lluvia se trasladará al frontón de Maiztegi)

14:30h Campeonato de Gastronomia. Arroces del mundo(cada participante deberá traer sus propios ingredientes yutensilios)

16:30h-17:30h Parque infantil (en caso de lluvia se trasladará al frontón de Maiztegi)

18:00h Asto probak. Con invitación.

Irazola – Igor Otaolea - Satxibar

1.- 340€ y Manta.

2.- 310€ y trofeo donado por “Fontaneria Urtiaga”

3.- 280€ y trofeo donado por “Zutoia ileapaindegia”

4.- 255€ y trofeo donado por Jai Batzordea

5.- 240€ y trofeo donado por “Arroiabe Ardandegia”

6.- 220€ y trofeo donado por “Amatza Errehabilitazio zentroa”

19:30h Actuación infantil “Patxin eta Potxin” en Amilburu.

OCTUBRE

4 (Jueves)

9:00h Iurretako kale Azoka amenizado con los trikitilaris

5 (Viernes)TXAPELA BURUETAN ETA IBILI JAIXETAN

18:00h Verbena infantil “Traperos del Rio”

19:30h Poteo de bar en bar acompañado con la fanfarria.

23:00h Concierto con Skasti, Zea Mays y Tximeleta.

6 (Sábado)DIA DEL DISFRAZ. ZOOLOGICO

11:00h Kriterium social fortaleza femenina.12:00h Fanfarria “El Despiste” en Dantzari

12:30h Poteo15:00h Comida popular en la plaza.

17:00h “XIII. Fiesta de la Bizikleta”. Salida en la plaza de SanMiguel y llegada en el frontón de Olaburu.

17:30h Olimpiadas amistosas18:30h Exhibición de patos y perros22:00h Bertso saioa: Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Amets Arzallus,

Maialen Lujanbio, Jon Maia y Miren Amuriza

Gai Jartzailea Igor Elorza

24:00h Romería con el grupo Gozo-gozo. A continuación Fiesta DJ. Desde Venezuela y Barcelona Dj Mereiy amigos.

7 (Domingo)DIA DEL ROSARIO

10:00-15:00h XIV. Feria Agrícola y Artesana en Andaparape.

10:30h Pasacalle de los Dantzaris y Autoridades desde el Montón a laPlaza.

11:00h Misa Mayor. Dantzari Dantza.

12:30h Campeonato de gastronomía. Bacalao al Pil-Pil. (cadaparticipante deberá traer sus propios ingredientes y utensilios)

18:30h Festival de baile: Los niños de Maiztegi

Grupo invitado: Jare (Gasteiz)

Bailes de Iurreta: Gorulari Dantza.

Dantzari Dantza.

A continuación se efectuará el sorteo de la rifa.20:30h Cena popular en la plaza de Iurreta amenizado por el grupo

Arantza eta Pantxo.

22:00h Fin de fiestas con los versos tradicionales. La romería continuará hasta la medianoche.

A partir del 28, y hasta que finalicen las fiestas,

os invitamos a sacar la bandera al balcón.

1987 Iurreta - Ikastolako lasterketa1987 Iurreta - Ikastolako lasterketa

1- Eneritz Areitio

2- Goiuri Cebrián

3- Goizalde Bilbao

4- Oier González

5- Ekaitz Martitegi

6- Eva Lizarralde

7- Andoitz Elorriaga

8- Jon Areitio

9- Mikel Gerediaga

10- Nerea Antepara

11- Leire Rekalde

12- Gorka Erdoiza

13- Naiara Garcia

14- Aitziber Coello

15- Iñaki Rekalde

16- Ander Alberdi

17- Oroitz Aldekoa-Otalora

18- Nekane Coello

19- Alazne Berriozabalgoitia

20- Andina Arrazola

21- Hodei Zenikaonandia

22- Eneritz Iturrieta Belar

23- Gorka Lazkano

24- Jurdan Martitegi

25- Sergio Bueres Bilbao

26- Udane Agirre Arana

27- Oinatz Zugazaga

28- Iker Izurieta

29- Koldo Zarate

30- Oier Elorriaga

31- Andoni Jaio

32- Eunate Zarrabeitia

33- Aitziber Garcia

34- Kimetz Kortazar

35- Gaizka Ellakuriaga

36- Oihan Elorriaga

37- Eli Areitio

38- Iñaki Jaio

39- Jasone Zenikaonandia

40- Edurne Urien Mazaga

41- Amaia Onaindia Txabarri

42- Agurtzane Elorriga

43- Arkaitz Alberdi

44- Leire Aldekoa-Otalora

45- Eneko Cebrián

46- Itziar Belar Zubizarreta

47- Lander Urien Mazaga

48- Iñaki Ellakuriaga Bustinza

49- Ibon Zugazaga

50- Eneko Abasolo “Abarkas”

51- Iñigo Zuazo “Suso”

Diseinu eta maketazioa: Iurreta Kopistegia