nafarroa oinez murala, sormena lantzeko proposamen … · 2014. 10. 9. · riala erabili dute eta...

3
16 2014KO URRIAREN 12A Zangozako Ikastolak antolatuko du aurten Nafarroa Oinez festa, urriaren 19an. Hitzordu nagusiaren aurretik, hala ere, makina bat ekimen egin dituzte. Artea Oinez egitasmo artistikoa izan da garrantzitsuenetarikoa: sorkuntzaren bidez, ikastetxea eta norbere burua iraultzen ahalegindu dira eta ikastolako paretan bertan dagoen mural kolektiboa da emaitza. NAFARROA OINEZ ARTEA IZAN DA ARDATZA, ikasleen eguneroko ogia Zangozako Ikastolan, 2013-2014 ikastur- te osoan. Nafarroa Oinez egitear dira bertan, baina aspaldi ari dira lanean ikasleak eta irakas- leak egunaren ertz guztiak leunduta gera daite- zen. Eta hitzorduaren antolakuntza kudea- tzeaz gain, bestelako gaiak ere jorratu dituzte, horren adibide Artea Oinez ekimena. Bi han- ketan sostengatu dute asmoa: batetik, erakus- keta ibiltaria muntatu dute, sortzaile ezagunek egindako lanak paratzeko (besteak beste, Nes- tor Basterretxearen eta Pedro Osesen obrak batu dituzte); bestetik, 36 metroko murala marraztu dute ikasleek jolastokian, era kolekti- boan. Horiek izan dira bi ekimen nagusiak, ez bakarrak, ordea: adibidez, birziklatutako mate- riala erabili dute eta Power Point-ak egin dituz- te. Nafarroa Oinez jai egun bat baino askoz gehiago ere badelako; azken finean, errealita- tea zeharka egunero-egunero ukitzen duen gaia da, txanda duen ikastolarentzat. Eta Zan- gozako Plastika irakasleek jakin dute festaren izaera euren ikasgaian txertatzen. Graffitiaren erditzea Margoketa handi bat burutu behar zutela otu zitzaion Axun Urkia Lehen Hezkuntzako ira- kasleari. Hark gidatu du proiektua. Aurrene- ko pausoa tokia aurkitzea izan zen, baina pare-parean tokatu zitzaien leku egokia: jolastokia. 36 metroko pareta daukate bertan, eta Urkiak umeek artearekin jolasteko era ezin hobea zela pentsatu zuen. Handik aurre- rakoa erraz etorri zen. “Ikastolako sotoan zirriborroak egiten egon ginen aurrena, behin zehaztuta, kalean egin genuen”. Horrela esanda sinplea badirudi ere, luzea izan da sorkuntza prozesua: “Lehenengo hiru hilabeteetako lan handiena gaia finkatzea izan zen. Azkenean, zehaztu genuen: historia. Behin hori ezarrita, askoz errazagoa izan zen”. Hala, Txanela liburuak gidatuta, pareta margotu eta marrazteari ekin zioten 6 eta 12 urte arteko haurrek. Oso asmo polita izan da, Urkiaren irudiko. Are gehiago, oso harrera ona izan duela nabarmendu du. “Pentsa, guk, berez, Plastikari ordubete ematen diogu astean, baina asteburutan ere etorri dira ikas- leak”, adierazi du kontent. Hala, hondo urdi- neko graffiti koloretsu bihurtu da orain dela ikasturte bat pareta gris bat baino ez zena. Urkiaren ikasleak ez dira bakarrik egon apainketan; Derrigorrezko Bigarren Hezkun- tzako gazteen laguntza izan dute. Idoia Lega- rretaren ikasleak izan dira muralarekin ausar- tu direnak. Hasieran, ez zegoen pentsatua haiek hartzea parte, baina azkenean, Urkiare- Murala, sormena lantzeko proposamen kolektiboa | SAIOA ALKAIZA GUALLAR |

Upload: others

Post on 05-Oct-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: NAFARROA OINEZ Murala, sormena lantzeko proposamen … · 2014. 10. 9. · riala erabili dute eta Power Point-ak egin dituz-te. Nafarroa Oinez jai egun bat baino askoz gehiago ere

�16 2014KO URRIAREN 12A

Zangozako Ikastolak antolatuko du aurten Nafarroa Oinez festa, urriaren 19an. Hitzordunagusiaren aurretik, hala ere, makina bat ekimen egin dituzte. Artea Oinez egitasmo

artistikoa izan da garrantzitsuenetarikoa: sorkuntzaren bidez, ikastetxea eta norbere buruairaultzen ahalegindu dira eta ikastolako paretan bertan dagoen mural kolektiboa da emaitza.

NAFARROA OINEZ

ARTEA IZAN DA ARDATZA, ikasleen egunerokoogia Zangozako Ikastolan, 2013-2014 ikastur-te osoan. Nafarroa Oinez egitear dira bertan,baina aspaldi ari dira lanean ikasleak eta irakas-leak egunaren ertz guztiak leunduta gera daite-zen. Eta hitzorduaren antolakuntza kudea-tzeaz gain, bestelako gaiak ere jorratu dituzte,horren adibide Artea Oinez ekimena. Bi han-ketan sostengatu dute asmoa: batetik, erakus-keta ibiltaria muntatu dute, sortzaile ezagunekegindako lanak paratzeko (besteak beste, Nes-tor Basterretxearen eta Pedro Osesen obrakbatu dituzte); bestetik, 36 metroko muralamarraztu dute ikasleek jolastokian, era kolekti-boan. Horiek izan dira bi ekimen nagusiak, ezbakarrak, ordea: adibidez, birziklatutako mate-riala erabili dute eta Power Point-ak egin dituz-te. Nafarroa Oinez jai egun bat baino askozgehiago ere badelako; azken finean, errealita-tea zeharka egunero-egunero ukitzen duengaia da, txanda duen ikastolarentzat. Eta Zan-gozako Plastika irakasleek jakin dute festarenizaera euren ikasgaian txertatzen.

Graffitiaren erditzeaMargoketa handi bat burutu behar zutela otuzitzaion Axun Urkia Lehen Hezkuntzako ira-kasleari. Hark gidatu du proiektua. Aurrene-ko pausoa tokia aurkitzea izan zen, bainapare-parean tokatu zitzaien leku egokia:jolastokia. 36 metroko pareta daukate bertan,eta Urkiak umeek artearekin jolasteko eraezin hobea zela pentsatu zuen. Handik aurre-rakoa erraz etorri zen. “Ikastolako sotoanzirriborroak egiten egon ginen aurrena, behinzehaztuta, kalean egin genuen”.

Horrela esanda sinplea badirudi ere, luzeaizan da sorkuntza prozesua: “Lehenengohiru hilabeteetako lan handiena gaia finkatzeaizan zen. Azkenean, zehaztu genuen: historia.Behin hori ezarrita, askoz errazagoa izan

zen”. Hala, Txanela liburuak gidatuta, paretamargotu eta marrazteari ekin zioten 6 eta 12urte arteko haurrek. Oso asmo polita izan da,Urkiaren irudiko. Are gehiago, oso harreraona izan duela nabarmendu du. “Pentsa, guk,berez, Plastikari ordubete ematen dioguastean, baina asteburutan ere etorri dira ikas-leak”, adierazi du kontent. Hala, hondo urdi-neko graffiti koloretsu bihurtu da orain delaikasturte bat pareta gris bat baino ez zena.

Urkiaren ikasleak ez dira bakarrik egonapainketan; Derrigorrezko Bigarren Hezkun-tzako gazteen laguntza izan dute. Idoia Lega-rretaren ikasleak izan dira muralarekin ausar-tu direnak. Hasieran, ez zegoen pentsatuahaiek hartzea parte, baina azkenean, Urkiare-

Murala, sormena lantzekoproposamen kolektiboa

| SAIOA ALKAIZA GUALLAR |

Page 2: NAFARROA OINEZ Murala, sormena lantzeko proposamen … · 2014. 10. 9. · riala erabili dute eta Power Point-ak egin dituz-te. Nafarroa Oinez jai egun bat baino askoz gehiago ere

2014KO URRIAREN 12A 17�

NAFARROA OINEZ

kin batera hasi zen elkarlanean Legarreta, etabiei ideia bikaina iruditu zitzaien. Hala, mura-laren azkenengo zatiaz arduratu dira 13-16urte arteko gazteak. “Oso positibotzat” jo duLegarretak elkarlana, eta egungo artegintzangutxi ematen dela salatu du: “Normalean,koadro bat egiterakoan, autoreak oso indibi-dualistak dira, nahiz eta badauden esperien-tziak eta pintore ezagunak ere ari dira espe-rientzia kolektiboak izaten. Halaxe eramandugu guk ere aurrera murala, denok batera”.Onartu du jende askorekin aritzea zaila dela,baina aldi berean “oso aberasgarria”.

Adinak mugatzen du sorkuntzaMuralak bide luzea izan du, gazteenek pen-tsatu eta ikastolako zaharrenek azken zatiamargotu duten arte. Bi irakasleen aburuz,deigarria da adin tarte bakoitzean nola bizi

izan duten sorkuntza. Legorretak azaldudigu: “Txikitan era intuitiboan egiten diragauzak, handitzen zarenean teknika gehiagobehar duzu. Heltzen da momentu bat nonjakin behar duzun zergatik diren gauzakhorrela: koloreen teoriak, konposizioa, artis-tak eta euren bizitzak... Hutsetik hutsa atera-tzen da, bestela”. Horregatik, uste du umetangehiago sortzen dela, hainbesteko mugariksentitzen ez delako, eta aldi berean, teknikakez kontrolatzea ez delako traba. Bat egiten duUrkiak lankidearen ustearekin: “Txikiek ezdute inongo beldurrik, ez dute mugarik!Gogo handiz daude, eta are gehiago emozio-natzen dira emaitza ikusten hasten direnean”.Gaztaroan daudenen kasuan, aldiz, lotsa han-diagoa da, eta gehiago kostatzen zaie.

Gaztetan, prozesua bera konplexuagoadela argitu du Legarretak, eta horri atxiki dio

Irudiotan, Artea Oinez egunean, margotzen eta material ezberdinekin sormena lantzen. Lelo bat izan dute Zangozako Ikastolan oinarri: Artea eta pentsamendu kritikoa.

Page 3: NAFARROA OINEZ Murala, sormena lantzeko proposamen … · 2014. 10. 9. · riala erabili dute eta Power Point-ak egin dituz-te. Nafarroa Oinez jai egun bat baino askoz gehiago ere

�18 2014KO URRIAREN 12A

NAFARROA OINEZ

batzuetan sortutako artearekiko blokeoa. “Ezda bakarrik egitea, baizik eta... nola egiten da?Emaitza bezain inportantea da prozesua.Nola; zein baliabide dauzkagun, zein erre-minta...”. Gazteak gauza horiez guztiez jabe-tzen dira, eta horren ondorioz limite gehiagoizan ohi dituzte.

Lelo bat izan dute Zangozan oinarri: Arteaeta pentsamendu kritikoa. Horixe da urte osoangogoan izan duten esaldia. Legorretari berariere oso garrantzitsua iruditzen zaion kon-tzeptua da, eta holaxe saiatu da gazteei trans-mititzen. “Hutsa daukagu gauza askotan,baloreetan, hainbeste gauze-tan, hutsa... eta hutsa jakindu-riaz bete behar dugu, bainamodu kritikoan lortutakojakintzaz”. Hori da, hainzuzen, DBHko ikasleei hela-razi nahi izan zaiena. Sortze-ko, aurretik egindakoa ezagu-tu behar da, eta garai batekosortzaileek nola lan eginduten jakinda, guztiz zilegi dabide berriak hartzea. “Hau horrela da edoaldatu dezakegu?” galdera nahi du sartuLegarretak nerabeen buruan.

Artea hezkuntzan, ahantzitako arloaMuralaz gain, denetariko ekintzak egin dituz-te ikastetxean irakasleek. Adibidez, Legarre-

tak birziklatutako materialarekin lan egiterabultzatu ditu hainbat ikasle, eta baita ordena-gailuz egindako diseinuak sortzera ere. Bes-talde, biak saiatu dira Artea Oinez erakusketaibiltarian parte hartu duten artisten historiaklasean lantzen. Poliedrikoa baita ArteaOinez ekimena.

Eta jorratutakoarekin oso kontent badau-de ere, kexu dira biak, orokorrean arteari hez-kuntzan ematen zaion leku urria dela-eta.Urkiak argi dauka Hezkuntza Planean bertandela Plastika gutxietsia: “Irakasleon aldetikjartzen dugu halako ukitu bat, baina ikusten

duzu sisteman zein garrantzieskasa duen. Egun, gero etatoki txikiagoa ematen zaioplastika arloari. Gaizki balora-tua dago heziketan”. Eta bideberetik jo du Legarretak:“Artea bigarren mailako ikas-gaitzat hartu dute. Eta erre-forma berriekin, musika,artea... bigarren mailako ikas-gaitzat ikusten dituzte, eta ez

luke inondik inora horrela izan behar!”.Oztopoak oztopo, lanean dihardute, sor-

kuntzak ikastolako gelak zipriztin-du ditzan. Murala bukatzearekinbatera, arteari lotutako ikasketaprozesua hasi baino ez baituteegin. n

“Sortzeko orduan, txikiek ez duteinongo beldurrik, ez dute mugarik!Gogo handiz daude, eta aregehiago emozionatzen diraemaitza ikusten hasten direnean”

Axun Urkia, Plastikako irakaslea

36 metrokomurala marraztudute ikasleekjolastokian, era kolektiboan.Historia du gainagusi graffitiak.