nafarroa oinez 2014 - berria › dokumentuak › dokumentua1345.pdf · rrategi anbototik, pedro...

16
Nafarroa Oinez 2014 Erreportajea b 04 Oinez Gailurra, mendizaletasuna eta euskara elkarrekin Egitaraua b 08-09 Ekitaldiz betetako lau gune eta sei kilometroko ibilbidea Elkarrizketa b 14-15 Susana Garralda: «Harro nago egin dugun lanarekin» Testuak: Iñaki Lasa IKASTOLA. Zangozako Ikastolako hainbat ikasle jolasean, Jorge Oteizaren Irten ezin obraren ondoan. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS Zangozan, euskaraz esan, izan eta goza Zangozan antolatuko dute aurtengo Nafarroako ikastolen jaia, bihar. Hara joateko deia egin diete euskaltzaleei. b 02-03 2014ko urriaren 18a

Upload: others

Post on 25-Jun-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Nafarroa Oinez 2014 - Berria › dokumentuak › dokumentua1345.pdf · rrategi Anbototik, Pedro Miguel Etxenike Ezkaurretik, Oier San-jurjo Montejurratik, Kepa Junke-ra Urdaibai-Busturia

Nafarroa Oinez 2014Erreportajea b 04Oinez Gailurra,mendizaletasuna eta euskara elkarrekin

Egitaraua b 08-09Ekitaldiz betetako lau gune eta seikilometroko ibilbidea

Elkarrizketa b 14-15Susana Garralda:«Harro nago egindugun lanarekin» Testuak: Iñaki Lasa

IKASTOLA. Zangozako Ikastolako hainbat ikasle jolasean, Jorge Oteizaren Irten ezin obraren ondoan. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS

Zangozan,euskaraz esan,izan eta gozaZangozan antolatuko dute

aurtengo Nafarroako ikastolenjaia, bihar. Hara joateko deia

egin diete euskaltzaleei.b 02-03

2014ko urriaren 18a

Page 2: Nafarroa Oinez 2014 - Berria › dokumentuak › dokumentua1345.pdf · rrategi Anbototik, Pedro Miguel Etxenike Ezkaurretik, Oier San-jurjo Montejurratik, Kepa Junke-ra Urdaibai-Busturia

BERRIA

Larunbata, 2014ko urriaren 18a2b Nafarroa Oinez 2014Mezua

Esan, izan, Zango-zan leloa aukeratudu ZangozakoIkastolak 2014koNafarroa Oinez-erako. Hiru adi-

tzek eta herriaren izenak osatzendute goiburu horren oinarria:esan, izan eta goza. Esan. Ezinbes-tekoa delako esatea, hizkuntzabat erabiltzea, euskaraz komuni-katzea. Euskara erabili egin beharda, zenbat eta gehiago, orduan etahobe. Esatea nahitaezkoa da hiz-kuntza bizirik mantentzeko. Eus-karaz esatean, euskara entzutendu hartzaileak, eta gizartean berelekua egiten du euskaldunon hiz-kuntzak. Esateak euskara ikaste-ko grina sortzen du, ulertzeko be-harra.

Izan. Esatea ez baita aski, esate-ko sentitu egin behar da. Euskal-dun izan eta sentitu. Nafarroakoeremu ez-euskaldunean dagoZangoza, eta oztopoz betea du

euskaldun izateko bidea. Horre-gatik da garrantzitsua izatea, eus-kara Zangozaren zati izan dadin,eta Zangoza, euskararen zati. Batazein bestea. «Izan zaitez, izan gai-tezen eta ondorioz izango dira,izango gara».

Goza. Bizitzan gozatu egin be-har delako, disfrutatu. Euskarazesateak eta euskaldun izateak da-karren gozamena ezagutu. Eus-kara ez delako soilik hezkuntzaarloko tresna, ikastolatik kanpoere goza daiteke euskaraz: aisial-

dian, kalean, etxean, lagunekin,familiarekin...

Eta, nola ez, hori guztia Zango-zan; euskara esan, izan eta goza.Noiz eta bihar, Nafarroako ikasto-len aldeko festan.

Leloarekin transmititu nahiduten mezu bera islatu dute abes-tiarekin eta logotipoarekin. NuriaAbadiak idatzi ditu kantuaren hi-tzak, ikastolaren iragana eta orai-na uztartuta. Zartako K taldeakmusikatu du. Logotiporako, Zhizkian oinarritu da ikastola: bi Zaurrez aurre, Zangoza irudikatuz.

Ikastolaren helburuakHelarazitako mezua aurrera ate-ratzeko, hainbat helburu dituZangozako Ikastolak 2014ko

Nafarroa Oinez-en.Aipatu bezala, eremu ez-euskalduneko parte daherria, eta euskararennormalizaziorako zuta-rrietako bat da ikastola.

Izan ere, sorreratik lan handiaegin dute euskara eta EuskalHerriko kulturaren alde. Egoerahorretan bizi direnentzat garran-tzitsua da herria euskaltzalezbetetzea bihar, Nafarroako ikas-

tolen aldeko jaian, euskaraz blaidadin Zangoza.

Arlo ekonomikoa egonkortzeada bigarren helburu nagusia.Ikastolek, proiektuaren bidera-garritasuna ziurtatzeko, laguntzaekonomikoak behar dituzte sarri,eta Zangozakoa ez da salbuespe-

na. Nafarroa Oinez antolatu zutenazkeneko aldian, 1998an, eraikinberria altxatzeko bideratu zutendirua, kreditua eskatuta. Maileguhori kitatu nahi du orain ikasto-lak, egoera ekonomikoa hobetze-ko. Izan ere, zor horrek asko bal-dintzatu du azken urteotan.

‘Esan, izan, Zangozan’ da aurtengo Nafarroa Oinez-eko leloa. Mezu horrekin, euskara erabiltzeko, sentitzeko eta gozatzeko delaadierazi nahi dute Zangozako Ikastolako kideek.

Esateko, izateko eta gozatzeko mezua

Zangozako Ikastolako haurrak, gelan, irakaslearekin. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

Euskara eta euskal kulturasustatzea, eta ekonomikokibideragarri izatea diraikastolaren helburu nagusiak

Page 3: Nafarroa Oinez 2014 - Berria › dokumentuak › dokumentua1345.pdf · rrategi Anbototik, Pedro Miguel Etxenike Ezkaurretik, Oier San-jurjo Montejurratik, Kepa Junke-ra Urdaibai-Busturia

BERRIA

Larunbata, 2014ko urriaren 18a Nafarroa Oinez 2014 b 3Zangozako ikastola

Eraginkortasun energetikoahobetu nahi du ere ZangozakoIkastolak. Energia kontsumoamurriztea helburu duen Souste-nergy proiektuko parte da ikaste-txea, baina orain arte ezin izan dunahi bezain eraginkorra izan.1991. urtean eraiki zuten LehenHezkuntzako eta DerrigorrezkoBigarren Hezkuntzako eraikina,eta zenbait gabezia ditu energiaaldetik. Leihoak, esaterako, ezdira nahi bezain egokiak, etaenergia asko galtzen dute ne-guan. Horrek gastu gehiago era-giten ditu berotze sisteman. Erai-kina egokitu nahi du ZangozakoIkastolak, eraginkortasun ener-getiko lortzeko, eta aurrezpenekonomiko handiagoa izateko,Soustenergy proiektuaren xede-ak betetzen.

Bestetik, ikastolaren baliabide-ak hobetu nahi dituzte NafarroaOinez-eko antolatzaileek, ikaste-txeko hezkuntza proiektuarenkalitatea areagotzeko. Orain ha-mabost bat urte eskatutako mai-leguak baldintzatuta, hainbat az-piegitura ezin izan dira nahi adinaberritu. Liburutegian, laborate-gian eta gimnasioan moldaketakegin nahi ditu Zangozako Ikasto-lak. Ordenagailuak ere berritunahi dituzte, zaharkituta geratudirelako gehienak. Azkenik, ira-kasleen prestakuntzan inbertitunahi dute, hezkuntza programa-ren etengabeko hobekuntzarenbidean.

Joan dira ikasle, ira-kasle eta gurasoak,eta etorri dira berriak.Aldatu dira belaunal-diak, baina tinko ja-rraitzen du Zangoza-

ko Ikastolak 35 urte geroago, hu-rrengoen zain. Hain ezberdin,baina hain berdin. Handiagoa da,ikasle gehiago ditu, sendoagodago; baina bere horretan jarrai-tzen du hastapeneko muinak:euskara eta euskal kultura susta-tzea eta euskarazko hezkuntzabermatzea Zangozan.

1978ko apirilaren 3an sortuzuen ikastola guraso talde batek,Rincon del Carmen ikastolakegindako lanaren lekukoa hartu-ta. «Ametsa eraikitzeko» helburua zuen Irunberriko,Rocaforteko eta Zangozako eus-kaltzale multzo horrek. Malkar-tsua izan zen hasiera, herrianbainoago, kanpoan jaso zutelakobabes handiena. Ordura arte, 0-3urte arteko ikasleak hartzenzituzten soilik, baina ikasketahoriei jarraipena eman beharzitzaiela ebatzi zuten berehala.Bestela, egindako bidea ezereze-an geratzen zen, haurrek eskola-

ratzea gazteleraz jarraitzen zute-lako.

OHO Oinarrizko HezkuntzaOrokorreko eskolak ematen hasiziren hortik urte gutxira. Apurka,ikasketa zikloa zabalduz joan daZangozako Ikastola, gaurdaino.0-3 urteko ziklotik DBH Derrigo-rrezko Bigarren Hezkuntzarainoeskaintzen dituzte eskolak. Hau

da, 16 urte betetzen duten arte ja-rraipena duen hezkuntza proiek-tua jasotzen dute ikasleek. Dene-ra 226 dira 2014-15eko ikasturte-an. Zangozakoak dira gehienak,baina inguruko hainbat herrita-koak dira beste asko. Hasieratikeduki du ezaugarri hori.

Itxura aldetik ere aldaketakizan ditu ikastolak hiru hamar-

kada eta erdi horietan. Ikasleenhazkundearen ondorioz, eraikinberriak eraiki eta handitze lanakegin dira. 1987ko eta 1998koNafarroa Oinez jaietan bildutakodirua obra horietara bideratuzuten, eta bankuari maileguaeskatzeko. Familiek ere esfortzuekonomiko izugarriak egindituzte behin baino gehiagotanseme-alaben euskarazko hez-kuntza bermatzeko. Horrenbes-tez, altxatu zuten lehenengo erai-kina: gaur egun LehenHezkuntzako eta DerrigorrezkoBigarren Hezkuntzako ikasleakhartzen dituena, Vadoluengokalean. Nafarroako ikastolenaldeko festa bigarrenez antolatuondoren eraiki zuten bigarreneraikuntza, bestearen alboan,jolastokiaren beste aldean. HaurHezkuntzako ikasleek ikastendute han.

Urte horietan guztietan egin-dako lan onaren erakusgarri,Zangozako Ikastolak KEI KalitateEgitasmo Integratua proiektua-ren barruan kalifikaziorik hobe-rena jaso zuen. Europan egiazta-giri hori lortzen duen laugarrenikastetxea da.

Duela 35 urte sortu zuen guraso talde batek Zangozako Ikastola. 0-3 ziklotik DBHrainoko hezkuntzaeskaintzen dute gaur egun. Herriko eta eskualdeko 226 ikasle dituzte ikasturte honetan.

Lau paretetatik haratago doana

Zangozako Ikastolako eraikinetako baten sarrera. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

Page 4: Nafarroa Oinez 2014 - Berria › dokumentuak › dokumentua1345.pdf · rrategi Anbototik, Pedro Miguel Etxenike Ezkaurretik, Oier San-jurjo Montejurratik, Kepa Junke-ra Urdaibai-Busturia

Euskal kulturaren adie-razle nagusietako bi ba-tu ditu Zangozako ikas-tolak Oinez Gailurra

proiektuarekin: euskararekikomaitasuna eta mendizaletasuna.Ekinbide berria da, lehenbizikozantolatu dute Nafarroa Oinez-en;eta Nafarroako Mendi Kirolak etaEskaladako Federazioaren lagun-tza izan du.

Oinez Gailurrarekin ingurune-

gehiagotara igo da jendea OinezGailurraren banderarekin. Fun-tzionamendua sinplea da: norbe-rak erabakitzen du zein gailur ba-bestuko duen, eta noiz eta norekinigoko edo eskalatuko duen men-dia; webgunean datuak bete, dirulaguntza eman —20 euro, gutxie-nez—, eta bandera jasoko du. Ton-torrera igo edo eskalada bideaegin, argazkia atera edo bideoagrabatu, eta www.oinezgailu-

aren ezagutza eta gozamena, ki-rola, naturaren zaintza eta euska-ra bultzatu nahi izan ditu ikasto-lak. Ekainaren 3an aurkeztu zu-ten proiektua. «Euskara eta men-dia uztartu nahi izan ditugu, eta,bide batez, ikastola laguntzekobertze bide bat jorratu», azalduzuen Miguel Laherak, Oinez Gai-lurra proiektuko koordinatzaileeta ikastolako aitak.

Ordutik 150 gailurretara baino

rra.com atarian ezartzea da azke-neko pausoa, guztiek ikus dezaten.

Mundu osoko gailurrakIkastolakoek 275 mendiz eta 200eskalatzeko bidez osatutakozerrenda prestatu zuten; baina,hor agertzen ez ziren mendiakedo bideak babesteko aukera erebazuen jendeak. Nafarroako Piri-nioetako paisaia ikusgarriak,sumendien keak, monumentumegalitikoak, ermitak, haizeerrotak, aintzirak... Askotarikoargazkiak jaso dituzte. Ez daharritzekoa, pertsona anitzek era-man dutelako euskara gailurre-raino: gazteek, helduek zein hau-rrek, mendizale taldeek,familiek... guztiak NafarroaOinez-en alde.

Arangoiti izan zen lehen tonto-rra: 50 mendizale igo ziren horra.Hiru Erregeen Mahaia, Urkulu,Aspe eta Saioa izan dira mendirikgustukoenak. Eskalada bideakere egin ditu jendeak, hala nolaAxitarten eta Pirinioetan. Zango-za inguruko mendiak izan zirenigotako lehenengoak; baina di-mentsio handiagoa hartu zuenberehala ekinbideak. Euskal He-rriko edo inguruko gailurretara ezezik; lau haizeetara zabaldu da Oi-nez Gailurra proiektua, eta bestekontinenteetako tontor ezagune-tara ere iritsi da Zangozako ikas-tola: Mont Blanc (4.810 metro,Frantzia-Italia), Teide (3.718 me-tro, Kanariar Uharteak, Espainia),Malintzin sumendia (4.420 metro,Mexiko), Tubqal (4.167 metro,Maroko), Timbac Peak (2.400 me-tro inguru, Filipinak)...

Mendizaletasuna handia daEuskal Herrian, eta hori baliatudute ikastolakoek. Pertsona eza-gun askoren babesa izan duteproiektua hasi zutenetik, hainbatarlotakoak. Horietako gehienek,mendiren batera igo, eta OinezGailurraren banderarekin ateradute argazkia. Juan Mari Arzaksukaldari donostiarrak, esatera-ko, jatetxe ondoko Mendiolamendiaren magalean atera zuen

argazkia. Ez da ekinbidea babestuduen sukaldari bakarra: KarlosArgiñano eta Ramon Roteta Aiamendian izan ziren, lehenengoa-ren txakolindegian. Alberto Iñu-rrategi Anbototik, Pedro MiguelEtxenike Ezkaurretik, Oier San-jurjo Montejurratik, Kepa Junke-ra Urdaibai-Busturia parke natu-raletik, Andres Arizkorreta Kar-txelatik, Jon Barberena, Julen Ze-laieta, Sustrai Colina eta AmetsArzallus bertsolariak... Luzea dazerrenda.

Eskultura, parapentea...Mendi batera igotzeaz gain, bestemodu batera ere lagundu duproiektua Rotetak. Naturaren etaeuskararen lotura adieraztenduen eskultura bat eman dio Zan-gozako ikastolari. Kultura etaeuskararen garapenean ikastolekegin duten lanaren aitorpena eginnahi izan du sukaldariak. ZarboIbarrolak ere modu ikusgarrian

babestu du proiektua: Mendaurmenditik parapentean saltatuta,bandera soinean zeramala.

Zenbait bitxikeria ere jazo dira.Filipinetako Luzon uharteanTimbac Peak mendira igota, ber-tako mendizale batekin atera zu-ten argazkia bi lagunek, eta«Timbac oinez!» oihukatu zuenhark tontorrean. Beste mendi ba-tean, familia bat banderarekin ar-gazkia ateratzen ari zela ikusizuen Erresuma Batuko bikote ba-tek, eta jakin-mina sortu zitzaien.Proiektuaren berri izan, eta diruaeman zioten familiari, Zangozakoikastolara helarazteko.

Euskara eta mendizaletasuna batzen dituen proiektu bat aurkeztu duZangozako Ikastolak: Oinez Gailurra. Egitasmo berria da; igotakotontorretan argazkiak atera, eta webgunean partekatu ditu jendeak.

Oinez zapaltzen damendiko gailurra

Juan Mari Arzak sukaldaria, hainbat lagunekin, Mendiola mendian, Oinez Gailurreko banderarekin. JON URBE / ARGAZKI PRESS

BERRIA

Larunbata, 2014ko urriaren 18a4 b Nafarroa Oinez 2014Oinez Gailurra

150 gailur baino gehiagoigo dituzte; horietakoasko, ezagunak: HiruErregeen Mahaia, MontBlanc, Teide...

Hainbat pertsonaezagunek babestu duteproiektua: Juan MariArzak, Oier Sanjurjo,Alberto Iñurrategi...

Page 5: Nafarroa Oinez 2014 - Berria › dokumentuak › dokumentua1345.pdf · rrategi Anbototik, Pedro Miguel Etxenike Ezkaurretik, Oier San-jurjo Montejurratik, Kepa Junke-ra Urdaibai-Busturia

EROSKINafarroa Oinez-ekin

www.eroski.es

Ohiko laguntzailea

Urriak 19Zatoz Zangozanospatuko den

NAFARROA OINEZ JAIra!

arrfNaOSKIER

OineoaarrOSKI

z-ekin Oine

z-ekin

arrfNa

Ur

Oineoaarr

iak 19rUr

z-ekin Oine

iak 19

z-ekin

ospatuko denatoz ZZ

Ur

ospatuko denangozanatoz Z

iak 19rUr

ospatuko denangozan

iak 19

ANAFFA

ospatuko den

AIra!JA OARROOA

ospatuko den

A OINEZ

ospatuko den

.erwww

oski.es.er

Ohik

ailetzo lagunOhik

a

Page 6: Nafarroa Oinez 2014 - Berria › dokumentuak › dokumentua1345.pdf · rrategi Anbototik, Pedro Miguel Etxenike Ezkaurretik, Oier San-jurjo Montejurratik, Kepa Junke-ra Urdaibai-Busturia

BERRIA

Larunbata, 2014ko urriaren 18a6b Nafarroa Oinez 2014Ikasle ohiak

1 Zein batzordetan aritu

zara?

2 Zein izan da zure

ardura?

3 Zergatik erabaki zenuen

laguntzea?

4 Nola joan dira azken

egunak?

5 Gogotsu ala urduri

zaude?

6 Nolako erantzuna eman

du Zangozak?

Asko dira Nafa-rroa Oinez be-zalako feste-tan lan egitekoprest daude-nak. Askok

—ikastolarekin lotura izan edo ezizan— ikastetxe horien oinarriandagoen auzolana dute eredutzat,eta ekarpena egiteko gogoa dute.Gainontzeko lurraldeetako ikas-toletako festetan bezala, bolunta-rio andana ariko da bihar Zango-zako Ikastolaren alde. Ehunka la-gun jardungo dira gorabeheraguztiak zaintzen, euskaltzaleguztiek gozamenerako eta alda-rrikapenerako egunaz goza ahaldezaten.

Ez dira hainbeste urte osoanbeharrean aritzeko prest egotendiren lagunak; baina urtetik urte-ra festa antolatu duen inor ez dageratu laguntzaile faltan, halakojaietan elkartasun handia jaso-tzen baitute ikastolek. Horrelako-etan ikusten dira hezkuntza ere-du horrek dituen oinarri sendoak.Jendearen babesak arnasa ema-ten die ikastolei, eta herrian sus-traitzeko balio du.

Lan egiteko prest dauden ho-rietako asko ikasle ohiak dira,

ikastolek gehien zaintzen dutenaltxor preziatua. Haiek dira ikasi-tako guztia jaso eta belaunaldi be-rriei transmitituko diotenak,ikastola bizirik mantenduko du-tenak. Batzuek ikasketak amaitudituztenetik izan dute harremanabizirik; beste batzuen kasuan,ahuldu egin da lotura hori, bainaez da guztiz eten.

Lan egiteko prest agertu direnikasle ohi horietako hiru diraEdurne Navallas, Ainhoa Manchoeta Marta Uroz. Hirurek ala hiru-rek ikasi dute Zangozako Ikasto-lan, eta urte osoan laguntzea era-baki dute. Nafarroa Oinez-ekoboluntario lanari ekin aurretikikastolarekiko lotura apur batgaldua zuten arren, ez dute zalan-tzarik eduki. Hainbeste urtezikastolan jaso zuten guztia nola-bait itzultzeko beharra sentitzenzuten. Eta horixe egin dute. An-tzera mintzo dira Mancho, Nava-llas eta Uroz: gogotsu, uste osoa-rekin. Harro dira herritarrek izan-dako jarrerarekin; pozik, eran-tzuna ona izan baita. Biharko egu-nari begira ere ez dute zalantzarik:ondo joango da dena, eta gogora-tzeko moduko eguna izango daZangozako Nafarroa Oinez.

AINHOA MANCHO

Zangozako Ikastolako ikasle ohia

«Ikastolarekin loturarikez duen jendea erelaguntzen aritu da»

1 «Material Batzordean aritunaiz hainbat pertsonarekin bate-ra».2 «Material Batzordearen ba-rruan, irteerez arduratu naiz. Hauda, familiek irteerak egiten zituz-tenean, guk poltsak ematen ge-nizkien —batzordeko beste ba-tzuek prestatzen zituzten—. Fa-miliak itzultzen zirenean, gukjasotzen genituen; guztia ondozegoen begiratu, biltegian gor-de... Horrez gain, batzordeko kide

guztiok dendan aritu gara noize-an behin. Urte osoko lana izanda».3 «Ikastolari lagundu behardiogulako; garrantzitsua da, la-guntza oro da beharrezkoa. Nikhan ikasi dut, eta nire seme-ala-bek ere bide hori hartzea gustatu-ko litzaidake. Urte askoan behinda Nafarroa Oinez, eta ikastolahobetzeko balio badu, euskaraaurrera ateratzeko lagungarriabada, aurrera».4 «Kaotikoak, egia esan. Aurre-ko astean itxi genuen denda, etamaterial guztia gorde, paketatueta guneetan banatu dugu, biharsaltzeko. Hori dena antolatzea ezda erraza izan. Baina, bueno, urteosoan aritu gara antzera, eta lortudugu bideratzea. Ni bihar ez naiznire batzordekoekin ariko; gela-kide ohiekin txosnan lagundukodut. Polita izango da Nafarroa Oi-nez egunean haiekin elkartzea,harremanari eustea».5 «Apur bat urduri. Eguraldiaribegira gaude, aste osoan euriaegin du eta. Ea eguraldi ona du-gun eta jendeak ondo pasatzenduen. Etor daitezela asko, babesgaitzatela; elkarrekin gozatukodugu».

Zangozako Ikastolak Tuterako Argia ikastolaren lekukoa jaso zuenetik, boluntario ugari aritu diralanean biharko eguna jomuga hartuta. Beharrean aritu diren asko ikasle ohiak dira, eta lanarenbitartez eskertu dute ikastolan jasotako heziketa. Horietako hiru dira Mancho, Navallas eta Uroz.

Jasotako guztia itzultzeko

Page 7: Nafarroa Oinez 2014 - Berria › dokumentuak › dokumentua1345.pdf · rrategi Anbototik, Pedro Miguel Etxenike Ezkaurretik, Oier San-jurjo Montejurratik, Kepa Junke-ra Urdaibai-Busturia

BERRIA

Larunbata, 2014ko urriaren 18a Nafarroa Oinez 2014 b 7Ikasle ohiak

6 «Baietz uste dut. Herritarreklagundu egin gaituzte; herria Na-farroa Oinez-eko afixez betetadago. Guztiak ari dira biharkoegunaz hizketan. Oso gogotsudaude herritarrak, eta giro bikai-na antzeman daiteke. Ikastolare-kin inongo loturarik ez duen jen-dea ere laguntzen aritu da».

EDURNE NAVALLAS

Zangozako Ikastolako ikasle ohia

«Ikastolan hezi naiz, eta laguntzeko beharrasentitu nuen»

1 «Giza Baliabideen Batzordeanlagundu dut».2 «Ardura bat baino gehiagoizan dugu, baina eginkizun nagu-

sia urte osoan edo Nafarroa Oi-nez-en egunean bertan lan egite-ko prest dagoen jendea aurkitzeaizan da. Lehenik eta behin, datubase bat sortu genuen, ikasleeneta haien familien informazioabiltzeko. Ondoren, ikasle ohiekinharremanetan jarri ginen, etaikastolari laguntzeko prest zeu-den galdetu genien, galdetegimoduko batekin. Erantzun onajaso genuen. Horretaz gain, Mate-rial Batzordekoek antolatzen zi-tuzten irteerentzako familiak bi-latzen genituen guk, eta elkarre-kin harremanetan jartzengenituen. Iruñeko sanferminetantxosna bat jarri genuen ikastola-ren alde, eta hor ere lan egin be-har izan genuen, jendea koordi-natu. Hori izan da, azken finean,urtean egin dugun lana: lagun-tzeko prest zegoen jendea bila-tzea».3 «Nire ikastola da, eta betiesango dut nire ikastola dela. Horhezi eta hazi naiz, eta laguntzekobeharra sentitu nuen. Gutxi gara,familia bat bezala gara, eta lagun-du egin nahi nuen».4 «Lanez gainezka aritu gara.Izugarrizko puzzlea egin behar

dugu boluntario guztiak lanpos-tuetan kokatzeko. Jendeari dei-tzen aritu gara, eta nahiko egunkaotikoak dira. Urte honetan ika-si eta egin behar izan dugu guztia:ez dugu eduki trantsizio urterik.Baina gogoarekin dena egin dai-teke, familien auzolanarekin».5 «Ez dakit zer esan. Egiari zor,egunotan guztia amaitzeko gogoaizan dut. Noski, dena ongi atera-tzea nahi dut batez ere, baina la-saitzeko eta atseden hartzeko be-harra daukagu guztiok. Gero ba-dakit pena emango digula guztiaamaitu dela ikusteak: hutsuneasentituko dugu, urte osoa laneanjardun ondoren».6 «Nahiko pozik nago, jendeakongi erantzun baitu. Gu hasi gine-nean, duela ia urtebete, herrita-rrek ez zuten ezer esaten; baina,uda iristearekin bat, Nafarroa Oi-nez-en inguruko mugimenduahanditu egin da. Askorentzat fes-ta biharko eguna bakarrik da,baina atzetik lan handia egindugu. Bestetik, Zangozako Uda-lak Nafarroa Oinez-en alde gogorlan egin du, eta behar izan dugunguztietan lagundu gaitu. Hori es-kertzekoa da».

MARTA UROZ

Zangozako Ikastolako ikasle ohia

«Jendea animatua dago;giro polita sortu daherrian»

1 «Material Batzordean jardunnaiz, oso gustura».2 «Irteerak zeudenean, poltsakprestatzen zizkidaten, eta nik fa-miliei ematen nizkien. Bueltatzenzirenean, materiala, dirua etadena ondo zegoen begiratu beharnuen. Horrez gain, dendan erearitu naiz bi hilabetean behin, ba-tzordeko gainontzekoak bezala.Abendutik atsedenik gabe aritugara lanean, denda ireki genue-netik, eta nahiko lanpetuta egongara».

3 «Ikastolatik eskutitz bat bida-li zidaten, ikasle ohia izateagatik.Lagundu nahi nuen galdetu zida-ten, eta hala egin behar nuela iru-ditu zitzaidan. Nire betiko ikasto-la da, eta behar hori nuela ustenuen. Material Batzordean emannuen izena, ez nuelako neure bu-rua besteren batean ikusten».4 «Lan askorekin! Dena presta-tu behar izan dugu, material guz-tia kutxetan sartu, guneetara era-man... Atzo hasi ginen dendaprestatzen, eta gaur ere han egon-go gara. Ea bihar zer moduz doanlana».5 «Ni gogotsu nago, ea noiziristen den eguna. Biharko egu-nean pentsatzen aritu naiz behineta berriz; desiratzen nago. Pen-tsatzen duzu ea guztia ondo ate-rako den; lasaitu handia hartukodugu guztiok hori gertatzendenean».6 «Baietz esango nuke. Jendeanahiko animatua dago, eta kalee-tan entzun dezakezu jendea Nafa-rroa Oinez-i buruz hizketan; geroeta gehiago, gainera. Giro politasortu da, eta zangozarrak gogotsuikusten ditut. Oso egun politaizango dela uste dut».

Page 8: Nafarroa Oinez 2014 - Berria › dokumentuak › dokumentua1345.pdf · rrategi Anbototik, Pedro Miguel Etxenike Ezkaurretik, Oier San-jurjo Montejurratik, Kepa Junke-ra Urdaibai-Busturia

BERRIA

Larunbata, 2014ko urriaren 18a8 b Nafarroa Oinez 2014Egitaraua

1

4

2 3

NA-127

NA

-127NA

-132

Ara

goi ibai

a

NA-5410

10:00

10:00

10:45

11:30

Zangoza1.GUNEA

Erronka (zubian)

Zangozako banda

Hutsun

Herri kirolak

12:30

13:30

14:00

14:30

Motxila 21

Dantzari bilkura

Fermn Valencia

Erronka. Finala

15:00

16:00

17:00

18:00

Damba

Erramun Martikorena

Balerdi Balerdi

Larrain dantza

10:00

10:45

11:30

12:15

13:00

14:00

15:15

16:15

17:15

Esan2.GUNEA

Zumba saioa

JP. Brass

Erronka

On

Afu

Gose

Glaukoma

The Soulbreaker Company

Willis Drummond

Egun osoan

100 metroko tirolina, rokodromoa,

arku tiroa, jumping eta ludoteka

Egun osoan Karting, jumping, puzgarriak, tailerrak eta haur jarduerak

10:15

11:15

12:30

13:15

14:15

15:15

16:15

17:30

Goza3.GUNEA

Altxatu

Zartako K

Erronka

Leihotikan

Arkada Social

Los Zopilotes Txirriaos

Esne Beltza

Trikidantz

Egun osoan

Karrika Turistak

Egun osoan

Zaldi txangoak, Oinez Basoa tailerrak

10:30

10:30

11:30

12:30

13:15

13:45

14:45

15:45

16:30

Izan4.GUNEA

Puzgarri eta txokoen irekiera

Tomaxen abenturak, 'Mendizaleak'

Laguntza txakurrekin tailerrak

Kiliki bilkura

Erronka

Arrantzara Dantzan' ikuskizuna

Irri jokoak

Hodei magoa

Ane eta Piratekin parrandan!

Ibilbidean zehar

Txarangak, elektrotxaranga, dantzariak, trikitixa, txistulariak, konpartsa, joaldunak, kilikiak, erraldoiak eta gaiteroak

P

P

PP

P

P

SARRERA

SARRERA

ZangozaSARRERA

Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Iparralde

A-21, Jacako norabidea, 39. irteera.

P-4 (3. sarrera – 4. gunea)

Iruñerria, Nafarroako mendebaldea

A-21, Jacako norabidea, 35. irteera,

Venta de Judasen NA-534 hartu Oibarreraino,

Oibarren NA-132 hartu Zangozaraino.

P-1 (1. sarrera – 1. gunea)

Lizarra, Tafalla, Erribera

NA-132, Oibar-Zangoza.

P-1 (1. sarrera – 1. gunea)

Erribera

NA-5340 Kasederantz abiatu, NA-534 hartu,

Kaseda-Oibar norabidea, NA-132 hartu

Zangozaraino. P-1 (1. sarrera – 1. gunea)

Erronkari

A-137 Zigoze aldera; N-240 hartu, Zangozarantz;

A-21 hartu, Iruñeako norabidea, 42. irteera;

NA-2420 hartu Ledea aldera; NA-127 hartu,

Zangozaraino. P-4 (3. sarrera – 4. gunea)

Edozein lekutatik

A-21 Jaca aldera, 47. irteera; NA-2420 hartu Esaraino;

NA-5410 hartu Xabier/Zangoza norantzan.

P-Bus (4. sarrera – 4. gunea)

Edozein lekutatik

A-21 Jaca aldera, 39. irteera; NA-2420 hartu

Ledearantz; NA-127 hartu Rocaforte aldera;

NA-127 hartu Sos-Zangoza. P-Autokarabanak

Nola heldu

Euskaltzalez bete-ko da bihar Zan-goza, Nafarroa Oi-nez festan. Egunahaztezina izate-ko behar duen

guztia prestatu du ZangozakoIkastolak, egitarau erakargarria-rekin. Gustu eta adin guztientza-

ko ekitaldi ugari egongo dira egunosoan.

Lau gunetan banatu dute ibil-bidea. Ikastola inguruan dago le-henengoa, eta herritik kanpo gai-nontzeko hirurak, landa ere-muan. Sei bat kilometro dituzirkuituak. Eremu horretatikkanpo ere egingo dute ekitaldi

bat, Erronkako lehen proba Ara-goi ibaian izango baita; presatikherri sarrerako zubiraino.

Helduenentzat izango da lehe-nengo gunea, eta hainbat jardue-ra bilduko ditu. Hasiera ekitaldiaikastolan egingo dute, 10:00etan,eta ordu berean Zangozako ban-dak joko du. Herri kirolak, musi-

ka eta dantza emanaldiak egongodira goizetik arratsera. 14:30eanErronkako finala jokatuko dute.Paella erraldoia ere gune horretanegongo da.

Musika izango da bigarren etahirugarren guneen ardatza, gaztegehien bilduko duten lekuena.Talde ezagunak ariko dira oholtza

gainean: esaterako Gose, Glauko-ma, The Soulbreaker Companyeta Willis Drummond bigarrengunean; eta Leihotikan, ArkadaSocial, Los Zopilotes Txirriaos etaEsne Beltza hirugarrenean. Zan-gozaldeko taldeek ere joko dute:Altxatu —taldekideetako bat ikas-tolako ikaslea da— eta Zartako K

Lau gunetan banatu du Zangozako Ikastolak biharko Nafarroa Oinez-eko ibilbidea. Ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izango dute han bilduko diren milaka euskaltzaleek.

Guztiok gozatzeko eguna

Page 9: Nafarroa Oinez 2014 - Berria › dokumentuak › dokumentua1345.pdf · rrategi Anbototik, Pedro Miguel Etxenike Ezkaurretik, Oier San-jurjo Montejurratik, Kepa Junke-ra Urdaibai-Busturia

BERRIA

Larunbata, 2014ko urriaren 18a Nafarroa Oinez 2014 b 9Egitaraua

Willis Drummond taldeak 17:15ean joko du, bigarren gunean. MARISOL RAMIREZ / ARP

Jendetza erakartzen dute kontzertuek. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Haurrek izugarri gozatzen dute berentzako jarduerekin. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

—aurtengo abestiaren egilea— tal-deek irekiko dute hirugarren gu-nea.

Laugarren gunea izango da fa-milia osoarentzat aproposena.Irrien Lagunek hainbat ikuskizundibertigarri eskainiko dituzte,eta, gainera, haurrentzako puz-garriak eta txokoak jarriko dituz-te. Horrez gain, zaldi txangoakegiteko aukera jarriko dute lau-garren gunean.

Ibilbide osoan egongo da giroona: hainbat txaranga, elektro-txaranga, dantza talde, joaldun,erraldoi eta gaitero ibiliko dirazirkuituan zehar.

Ikas Bira

Hego Euskal Herriko beste ikas-tolen festetan egin bezala, IkasBira lehiaketa sustatu dute Eus-kaltelek eta Ikastolen Elkarteak,Ikastolak aplikazioaren bitartez.Jendea ibilbide osoa egitera ani-matu nahi dute. Gune bakoitza-ren sarreran jarriko duten QR ko-dea eskaneatu beharko dute apli-kazioaren erabiltzaileek. Lauguneetako kodeak deskargatze-an, iPad baten zozketan partehartzeko aukera izango dute.

Page 10: Nafarroa Oinez 2014 - Berria › dokumentuak › dokumentua1345.pdf · rrategi Anbototik, Pedro Miguel Etxenike Ezkaurretik, Oier San-jurjo Montejurratik, Kepa Junke-ra Urdaibai-Busturia

BERRIA

Larunbata, 2014ko urriaren 18a10b Nafarroa Oinez 2014Oinez Basoa

Nafarroako ikas-tolen aldekojaia antolatzeakingurumeneaneragiten du,kalterako: ba-

liabide naturalak erabiltzen dira,hondakinak sortzen eta berotegiefektuko gasak isurtzen. Festarenaztarna ekologikoa gutxitzeko as-moz, 2008an Oinez Basoa egitas-moa sortu zuen Nafarroako Ikas-tolen Elkarteak. Bost urte haue-tan hiru baso sortu dituzte —Arbizun, Tafallan eta Tuteran—,eta guztira 17.500 zuhaitz ingurulandatu. Nafarroako ikastolen fa-miliak auzolanean, ilusioz eta es-fortzuz sortutako eta mantendu-tako proiektua da. Hala, NafarroaOinez-ek ingurumenean dueneragin negatiboa iraultzea lortudute.

Oinez Basoa tokian tokiko egi-tasmoa da, eta aurten Zangozakoikastolak erronka hirukoitza har-tu du bere gain, hiru baitira ba-bestu nahi dituzten basoak: LaCeladako zabortegi zaharra bir-landatzea, baso jangarria sortzeaeta hegazti basoa sustatzea.

La Celadako zabortegia zenalehengoratzea da aurtengo OinezBasoaren lehen helburua. 2007anitxi zuten, baina ordutik ez dagolandarerik lur eremu horretan,eta materia organiko eta osagaikutsagarri gehiegi dauzka. Gai-nera, gune aldapatsua da, etaerraz galtzen du lurra. Ondorioz,ekosistemari kalte egiten dio,gasak eta lixibatuak askatzendituelako. Basoberritzeak luremankor gehiagoren galerasaihestuko luke, eta lur horrenlehengoratzea ekarriko. Izan ere,landatutako landareen sustraieklan handia egingo dute lurra gar-

rri bat sortzea da bigarren proiek-tua. Hots, elikagaiak sortzen di-tuen nekazari ekosistema bat egi-tea, lurraren emankortasuna are-agotzeko. Zangoza nekazari

bitzeko garaian. Ona izango dazabortegia izandako eremualehengoratzea, ekonomia etaingurumen ikuspegitik.

Pastorizako Atean baso janga-

herria izan da, eta baditu berezkoelikagaiak. Eskualdeko produktuhoriek berreskuratzeko eta susta-tzeko asmoa dute: zainzuri txi-kiak, Zangozako eskarola, irasa-

garra, Garnatxa mahatsa, tale-guera gerezia... Baso jangarriakedukiko duen «balio pedagogi-koa» nabarmendu du ZangozakoIkastolak, biodibertsitatea etaekoizpen iraunkorraren kon-tzeptuak eskola curriculumeantxertatzeko balioko baitu.

Basoa ez ezik, komunitatea erebabestu nahi du Zangozako Ikas-tolak. Irati eta Aragoi ibaien ingu-ruan habiak jarri nahi dituzte,hainbat hegazti motari babesaemateko eta inguruarekiko senti-beratasuna sustatzeko. Hegaztitxiki intsektujaleak, harrapariaketa saguzarrak lagundu nahi di-tuzte. Batez ere bi espezieren irau-pena bermatu nahi da: Nyctalusnoctula saguzarra eta Lolana iolatximeleta. Nyctalus noctula ta-maina handikoa da, eta oso ga-rrantzitsua intsektu izurriak kon-trolatzeko. Saguzar horien kolo-nia txiki bat dago Zangoza aldean.Pinpilinpauxaren kasuan, basojangarriaren bitartez finkatu nahidute espezie hori eskualdean.

www.oinezbasoa.com ataria-ren bitartez lagundu daitezkeproiektuak. Hamar euroren trukebabestu nahi den espeziea edohabia aukeratu, eta ekarpena egindaiteke. 450 zuhaitz baino gehia-go babestu dituzte jada.

Hiru dira Zangozako ikastolak aurtengo Oinez Basoa proiektuanbultzatuko dituen helburuak: La Celadako zabortegi ohia birlandatzea,baso jangarri bat sortzea eta hegazti basoa sustatzea.

Ingurumenari lotutakoerronka hirukoitza

Urtarrilean landatu zituzten iazko Oinez Basoko zuhaitzak. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZI PRESS

Nafarroa Oinez-ekingurumenean dueneragin negatiboairaultzea lortu duteekinbide horrekin

Bost urtean hiru basosortu dituzte OinezBasoa egitasmoan:Arbizun, Tafallan eta Tuteran

Page 11: Nafarroa Oinez 2014 - Berria › dokumentuak › dokumentua1345.pdf · rrategi Anbototik, Pedro Miguel Etxenike Ezkaurretik, Oier San-jurjo Montejurratik, Kepa Junke-ra Urdaibai-Busturia
Page 12: Nafarroa Oinez 2014 - Berria › dokumentuak › dokumentua1345.pdf · rrategi Anbototik, Pedro Miguel Etxenike Ezkaurretik, Oier San-jurjo Montejurratik, Kepa Junke-ra Urdaibai-Busturia

BERRIA

Larunbata, 2014ko urriaren 18a12 b Nafarroa Oinez 2014‘Artea Oinez’

58 artistaren lanak bildu ditu Zangozako ikastolak aurtengo ‘ArteaOinez’ erakusketan. Bi hilabete eta erdiz ikusgai eduki dute Iruñeaneta Zangozan. Xabier Morras margolaria omendu dute.

Artea ere bidelagun

Nafarroa Oinez-ek an-tolatzen dituen kulturekitaldi garrantzi-tsuenetarikoa da Ar-

tea Oinez. Urterik urtera oihar-tzun handiagoa hartu du erakus-ketak, eta lekua egin dulurraldeko kultur agendan. Apiri-lean ikusgai egon zen IruñekoZiudadelako Armen Aretokoganbaran. Ondoren, Zangozanjarri zuten, bi zatitan, maiatzaren8tik ekainaren 15era.

Aurreko urteetan bezala, artediziplina ugaritako lanak bildudituzte: pintura, eskultura, argaz-kilaritza... 58 artistaren obrekosatu dute erakusketa, horietakoasko sona handikoak: Nestor Bas-terretxea, Jose Luis Zumeta, DoraSalazar, Faustino Aizkorbe, Men-txu Gal, Ramon Zurriarain, Xa-bier Morras... Izen handiko kola-boratzaileez gain, Zangozaldekoartistek ere izan dute laguntzekoaukera; tartean izan dira LoreaLasa, Jesus Esparza, Edurne Iba-ñez eta Araitz Urbeltz. Kasu bere-zia da David Ozkoidirena, Zango-zako ikastolako ikasle ohia baita.

Berritasunen bat ere izan duaurtengo Artea Oinez-ek. Izanere, lehendabiziko aldiz proiektupedagogiko bat landu dute L Hkoikasleentzat. Galdetegi bat osatudute, haurrek familiarekin era-kusketa bisita zezaten. Parte har-tzaile guztien artean zozketa bategin eta Javier Abadiaren bi arte-lan oparitu dituzte.

Xabier Morras Iruñeko artistaomendu dute aurten. Apirilaren4an, ekitaldi xume baten bitartezeskertu zuten hark Nafarroa Oi-nez-en alde egindako lana etaekarpena. Erakusketan bildutakolanetako bat zen Morrasen TrenNew York-Chicago paper etapastel gaineko inprimatze digita-la. Omenaldian, Carmelo Bonetaartisauak sortutako argizaiolaoparitu zioten. Horrez gain, ekai-naren 15ean, ikastolak antolatu-tako Artearen Egunean parte har-tu zuen margolariak, beste hain-bat artistarekin batera. Hainbatjarduera egin zituzten ikasleekin.

Erakusketako artelanak salgaiizan zituen ikastolak. Horrela, ar-tistek ekarpen ekonomikoa eginzuten: utzitako obraren balioarenportzentajea.

Erakusketako obretako bat, Iruñeko Ziudadelan. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Page 13: Nafarroa Oinez 2014 - Berria › dokumentuak › dokumentua1345.pdf · rrategi Anbototik, Pedro Miguel Etxenike Ezkaurretik, Oier San-jurjo Montejurratik, Kepa Junke-ra Urdaibai-Busturia

BERRIA

Larunbata, 2014ko urriaren 18a Nafarroa Oinez 2014 b 13Erronka

Erronka egitasmoa Nafa-rroa Oinez-en antolatu-ko dute aurten lehenen-go aldiz. Kilometroak

2013n sortutako proiektu horigainontzeko lurraldeetako ikas-tolen jaietara hedatu da, eta berelekua egin du DBH DerrigorrezkoBigarren Hezkuntzako ikasleenartean.

Nafarroa Oinez Kilometroakbaino bi aste geroago egiten de-nez, iaz Tuterako Argia ikastolakez zuen Erronka ezartzeko den-borarik izan, eta, horrenbestez,Zangozako ikastolak antolatuta-koa izango da Nafarroako lehena.Gainontzeko lurraldeetan bezala,erantzun paregabea eduki du, etaNafarroan DBH ematen dutenikastola guztiek parte hartukodute. Hamar talde lehiatuko dira,bandera eta diru saria nork iraba-ziko.

Gazteen arteko jai ereduari al-ternatiba osasungarria ematekoasmoz sortutako ekinbidea da.Jarduera fisikoan oinarritutadago, parte hartzeko pentsatuta,eta ikastetxeetako ikasleek elkarezagutzeko aukera izango dute.

Bost izango dira ZangozakoErronkako probak. Aragoi ibaikopresatik zubira egingo dute lehe-na: txalupan arraunean egin etaeskala bat igo beharko dute. Biga-rren probarako puzzle bat osatubeharko dute. Orientazio ona du-tela erakutsi beharko dute eguer-dian, hirugarren proban. Taldeki-deek elkarri lotuta eta itsututaosatu beharko dute ibilbidea. Las-to fardoekin lasterka egindaamaituko dituzte sailkatze pro-bak. 14:30ean izango da finala, ze-zen plazan. Proba ikusgarriaprestatu dute: ea nork lortzenduen Nafarroako lehen bandera.

Nafarroako ikastoletako DBHko ikasleentzat,Erronka antolatu du Zangozako ikastolak.Lehen aldiz sartu dute ekinbide hori NafarroaOinez festako egitarauan.

Nafarroakolehen bandera

Erronkako probak probatu dituzte Zangozako ikastolako ikasleek. ZANGOZAKO IKASTOLA

Page 14: Nafarroa Oinez 2014 - Berria › dokumentuak › dokumentua1345.pdf · rrategi Anbototik, Pedro Miguel Etxenike Ezkaurretik, Oier San-jurjo Montejurratik, Kepa Junke-ra Urdaibai-Busturia

BERRIA

Larunbata, 2014ko urriaren 18a14 b Nafarroa Oinez 2014Elkarrizketa

Igandea iristeko hamahiru egunfalta direla hartu du Susana Ga-rraldak (Zangoza, Nafarroa, 1967)BERRIA; hala dio ikastolakosarreran duten kartelak. OinezTxokoan egin du elkarrizketa, bi-leretarako eta biltegi gisa erabil-tzen duten gelan, material artean.Haurren algarak entzun daitezkeirekita dagoen leihotik. «Iruinda-rrei bezala, iritsi zaigu gure uztai-laren 5a»,dio, irribarrez.Nafarroa Oinez iristear da. Zer

moduz zaude?

Denetik dut barruan, emozio na-haste handia. Dena ondo aterakoden pentsatzen ari gara. Egindakolanarekin oro har oso pozik egonbehar dugula uste dut. Ni, behin-tzat, harro nago urte osoan egindugun lanaz, eta igandean guztiaondo ateratzea lan horren aitor-pena litzateke. Zangozako ikasto-lak antolatzen duen hirugarrenNafarroa Oinez da hau, eta aurre-ko bietan euria egin zuen; badadinamika aldatzeko garaia.1998an antolatu zenuten

azkena; aspaldi.

Bai. Garai hartan ikastolan hasiberri zen taldeak aurten amaitu-ko ditu ikasketak gurekin. 36 ur-teko ibilbidea dugunez, ikasle ohiasko helduak dira jada, eta ilusiobereziarekin hartu dute biharkoeguna. Txikitan ezagutu zutenabeste modu batean ikusten duteorain,eta orduan jaso zuten babe-sa itzuli nahi dute.Elkartasun mezu ugari jasoko

zenituzten.

Elkartasuna da ikastolen oinarria.Eskerrik asko izan da gehienerrepikatu dugun hitza. Babeshandia jaso dugu, bai herriarena,bai erakundeena. Ez dugu soilikZangozako Udalaren laguntzajaso; eskualdeko udalak ere gure-kin egon dira. Behar izan dugunguztia aurkitu dugu. Hunkigarriaizan da eman diguten beroa, jen-dearen parte hartzea, lan egiteanizandako alaitasuna.

Herrian bertan ikus daiteke ja-

sotako babesa, leku ugaritan

ikus daiteke zintzilik Nafarroa

Oinez-eko bandera.

Zangozako festak irailaren 11tik17ra dira, ikasturtea hasi eta hi-ruzpalau egun geroago. Familiekbalkoiak apaintzea erabaki zuten,biharkoa girotzen hasteko. Eta,bai, jendeak oro har oso harreraona eduki du; asko ikastolarekinloturarik ez zuten herritarrakizan dira, gainera. Zangozakoikastolak urte asko dituenez,erraza da norberak inguruan iza-

tea ikastolan dabilen edo arituden norbait: izan lehengusu, bilo-ba edo kuadrillako norbait.Nolako harrera eduki dute urte

osoan egin dituzuen ekitaldiek?

Hainbat ekitaldi egin ditugu he-rritarrentzat; kontzertuak, adibi-dez. Inguruko herrietara zabaldunahi izan dugu, handik ikasleasko jasotzen ditugulako: Kaseda,Irunberri, Oibar... Arrakasta-tsuak izan dira. Kasedan, esatera-ko, banden bilgunea antolatu ge-nuen. Inguru honetan musikatradizio handia dago; 10.000 biz-tanle gara Zangozan, eta lau ban-da ditugu, pentsa. Iruñean etaZangozan Artea Oinez erakuske-ta jarri genuen, eta artista ezagu-nen obrak ikusteko aukera pare-

gabea eskaini genuen: Xabier Mo-rras —hura omendu genuen—,Ana Mari Marin, Nestor Basterre-txea, Dora Salazar... Jendeak la-guntzeko duen prestasunaz jabe-tu ginen. Bakoitzak ahal duenmoduan egiten du, eta pertsonapubliko baten babesa deigarria-goa da.Zu zeu nahiko ezaguna egingo

zinen aurten.

Master bat da hau: asko ikasi dut.Hainbeste pertsona ezagutuditut... Hori izan da jaso dudanederrena. [Isildu egin da une ba-

tez, hunkituta; arnasasakon hartu eta hizketanjarraitu du]. Orain delahamahiru urte sartu nin-tzen ikastola honetan,nire alaba zaharrenare-kin. Urteak zeramatzanmartxan, baina ez nuenaurreko urteetako erre-ferentziarik. Hastapenaknolakoak izan ziren era-kutsi didan jendea eza-gutu dut aurten. Ledea-ko zinegotzi izandako gi-zon heldu batek azalduzidan ikastola eraikitzenikasi zuela nola ematenden igeltsua. Eta arrazoi

zuen. Guk ere zenbat gauza eginditugun lehen aldiz Nafarroa Oi-nez antolatzen, zenbat ikasi du-gun.Zerk egiten du berezi Nafarroa

Oinez antolatzea?

Jendearen babesa ezinbestekoada; amore ematearen edo aurrerajarraitzearen arteko aldea sortzendu. Halako festa bat antolatzeakelkar ezagutzeko aukera emandigu, ikastola gisa lan egitekoa.Sortutako harreman horiek man-tentzen dute ikastola bizirik.Nolakoa da Zangozako ikasto-

la?

226 ikasle ditugu. Haur Eskola,Haur Hezkuntza, Lehen Hezkun-tza eta Derrigorrezko BigarrenHezkuntza daukagu. Hau da, 0

«‘Eskerrik asko’ izanda gehien errepikatudugun hitza»

Susana Garralda b Zangozako ikastolako lehendakaria

Lan nekeza baina esker onekoa suertatu zaio ikastolako lehendakariSusana Garraldari Nafarroa Oinez antolatzea. Herritarrengandikjasotako beroak liluratu du gehien.

Master bat da hau: asko ikasidut, hainbeste pertsonaezagutu ditut... Hori izan dajaso dudan ederrena»

«Jendearen babesaezinbestekoa da; amoreematearen edo aurrerajarraitzearen arteko aldea»

«Ikastolaren mailegua murriztunahi dugu; betebehar horrenerruz ezin izan ditugu egininbertsio batzuk»

‘‘

Page 15: Nafarroa Oinez 2014 - Berria › dokumentuak › dokumentua1345.pdf · rrategi Anbototik, Pedro Miguel Etxenike Ezkaurretik, Oier San-jurjo Montejurratik, Kepa Junke-ra Urdaibai-Busturia

BERRIA

Larunbata, 2014ko urriaren 18a Nafarroa Oinez 2014b 15Elkarrizketa

urtetik 16ra izan ditzakegu gure-kin, DBH amaitu arte. Gurasoekasko eskertzen dute seme-alabakhezkuntza sistema berean edukiahal izatea, aldaketa nabarmenikgabe. Zangozatik ez ezik, inguru-ko hainbat herritatik ere jasotzenditugu ikasleak: Oibar, Leatxe,Irunberri, Esa, Xabier... Aragoitikere bai [Espainia]: Sos del Rey Ca-tolicotik eta Undues de Lerdatik,esaterako.Biharko eguna noiz iritsiko zain

egongo dira ikasleak.

Ikusmina zuten egitarauarekin:zein talde ariko ziren jakin nahizuten. DBHkoentzat Erronkaantolatu dugu, eta haiek ere aritudira egitasmoa prestatzen.Lehen aldiz egingo duzue Erron-

ka Nafarroa Oinez batean.

Tolosan arrakastatsua izan zen[iazko Kilometroetan egin zutenestreinakoz]. Beharrezko egitas-moa dela uste dugu, dibertiga-rria, parte hartzailea. DBH ema-ten duten Nafarroako hamarikastolak Erronkan aritzea lortudugu. Nafarroako guztiak. Eajarraitutasuna duen proiektuak.Nolakoa da biharko egitaraua?

Adin tarte guztientzako zerbaitantolatu nahi izan dugu. Familiaosoarentzako ekitaldiak daude

—Irrien Lagunak, puzgarriak...—,koskorragoentzako kartinga etatirolina, gazteentzako kontzer-tuak —Esne Beltza, Leihotikan,Zartako K...— eta helduentzakomusika lasaiagoa —Balerdi Baler-di, Fermin Valencia, Motxila21...—. Ibilbideak lau gune eta seikilometro ditu, gehienak landaeremuan.Zertara bideratuko duzue lortu-

tako dirua?

Batik bat ikastolaren maileguamurriztu nahi dugu, eraikin haualtxatzeko erabili genuena. Izanere, mailegu horren erruz ezinizan ditugu beste inbertsiobatzuk egin; tentu handiz ibiligara. Ordenagailu berriak beharditugu, eta eraikin zaharrekoleihoak ere konpondu nahi ditu-gu, neguan energia asko galtzendutelako.Asko eragiten du Zangoza ere-

mu ez-euskaldunean egoteak?

Maila guztietan eragiten digu;zailtasunak besterik ez du sor-tzen.Ikasturte zalapartatsua izaten

ari da Nafarroakoa. LOMCE le-

gea ezarri dute, Hezkuntza sail-

buruak 22 liburu debekatu ditu...

Tarteka agertzen diren ideiakdira, eta eragiten dute, jakina.

Dena den, horrelako neurriakproposatzeko foro aproposakdaudela uste dut; horietan Nafa-rroako hezkuntza talde guztiekdugu ordezkaritza, eta hori da gaihoriei buruz hitz egiteko lekua.Baina egia da aldaketak daudela.LOMCE legea ezarri behar dute,baina argitaletxeek ez dituzteliburu horiek oraindik. Ez dagolege berria martxan jartzekomaterialik. Bitartean, liburuberekin dihardugu. Nahiko ikas-turte korapilatsua da aurtengoa,ziurtasunik gabekoa. NafarroaOinez-eko lan guztiarekin, gai-nera.Zein mezu helaraziko zenieke

Zangozara joango direnei?

Etortzeko, eguraldi paregabeaizango dugula, egitarau bikainaprestatu dugula familiako kideguztientzako ekitaldiekin. Zan-goza gertu dago, eta oso ondo ko-munikatuta gaude. Eta, mesedez,jendeak antolakuntzaren ahol-kuak bete ditzala ahal duen hei-nean, guztientzat onuragarriaizango baita.Amaitzeko, zein titulu irakurri

nahiko zenuke egunkarietan?

Ia 100.000 pertsona bildu diraZangozan Nafarroa Oinez-en al-deko festan, gorabeherarik gabe.

IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

Page 16: Nafarroa Oinez 2014 - Berria › dokumentuak › dokumentua1345.pdf · rrategi Anbototik, Pedro Miguel Etxenike Ezkaurretik, Oier San-jurjo Montejurratik, Kepa Junke-ra Urdaibai-Busturia

Aurtengoa «ome-naldien NafarroaOinez» dela esandu Susana Garral-da Zangozako

ikastolako lehendakariak. Izanere, hainbat pertsona eta taldeomenduko dituzte bihar. Euska-raren eta ikastolen mugimendua-ren alde egindako lana da guztienezaugarri komuna. 1985-86koikasturteko familiek, RobertoAiapek, Javier Zulaika Leozek,Juan Zelaia Letamendik, IñigoAritza Ikastolako Benignoren tal-dea guraso taldeak eta MarisaSanzek jasoko dute aitorpena.

Zangozako ikastolarentzat osogarrantzitsua izan zen urratsa go-

goratu nahi dute 1985-86ko ikas-turteko familiak omenduta. Ene-ko Ojerren, Ainhoa Itoizen, NereaRubioren, Mintxo Lopezen, Xa-bier Ozkoidiren, Eneko Beorlegi-ren eta Aritz Larekiren familiekjasoko dute aitorpena. Belaunaldihori hasi zen Zangozan OHO eus-karaz ikasten; ordura arte, haur-tzaindegi gisa aritu ziren. Arteanofizialki onartu gabeko irakas-kuntza izan arren, ikastolarenhazkunderako pauso garrantzi-tsua izan zen Irunberriko, Roca-forteko eta Zangozako zazpi fa-milia horiek hartutako erabakia.

1984. urtean matrikulatu zutenhaien alaba ikastolan RobertoAiapek eta emazteak. Ordutik, 22

Fermin ikastolako aita, batzorde-kidea eta lehendakaria ere bada.Euskararen eta euskal kulturarenalde lan handia egin du.

Jorge Oteiza eskultorearen Ir-ten ezin obra dago Zangozakoikastolako jolastokiaren erdian,ikasle belaunaldi aldaketen leku-ko isil. Zangozako ikastolaren iru-dia da. Juan Zelaia Letamendirenlaguntza «ezinbestekoa eta era-batekoa» izan zen eskultura ikas-tolara eramateko. «Ametsa gau-zatzea» posible eginagatik gogo-ratuko dute bihar.

Iñigo Aritza ikastolak 2005eanNafarroa Oinez jaia antolatu zue-nean, paella erraldoia prestatzekoardura hartu zuen Beningoren

taldeaguraso kuadrillak. Ordutikhona, ez dute behin ere huts egin,eta hamar urtean aritu dira Nafa-rroako ikastolen aldeko festanpaella prestatzen. Zangozan ereizango dira. Haien ekarpen esti-matua eskertuko du ikastolak.

Marisa Sanzek moztuko dubihar hasiera ekitaldiko zinta.Ikastolako langile eta ama izan-dakoa, amona da orain. Leire Itoizalaba, eta Arrate eta Beñat Sola bi-lobak izango ditu alboan. Fernan-do Itoiz senarra txistua jotzen ari-ko da. Ikastolaren iragana, orainaeta etorkizuna irudikatzen duSanz-Itoiz-Sola familiak; belau-naldiz belaunaldi pizturik gordeduten ametsaren suzia.

urtez aritu da ikastolako gurasobatzordean, eta beste hogei Nafa-rroako Ikastolen Elkartean, idaz-kari gisa. 1987an lehen aldiz anto-latu zuen Nafarroa Oinez Zango-zako ikastolak, eta bildutako di-rua gaur egun LH eta DBHko ikas-leek erabiltzen duten eraikinaaltxatzeko erabili zuten. Bankuarikreditua eskatu zioten, eta hurasinatu zuenetako bat da Aiape.

Ikastolen eredua EuropakoParlamentura eraman zuen Ja-vier Zulaika Leozek. Salamanca-ko Unibertsitateko Kimika Zien-tzietako lizentziaduna eta Sorbonako Kimika Makromole-kularreko doktorea, NafarroakoUnescoko presidentea da. San

Euskararen eta ikastolen aldeegindako lana gogoratzeko, hainbat pertsona omenduko ditubihar Zangozako ikastolak.

Egindakolanaren esker onez

Hamar urtez Nafarroa Oinez-en paellak egiten dabilen guraso taldea omenduko dute, besteak beste. IÑIGO URIZ / ARP

BERRIA

Larunbata, 2014ko urriaren 18a16 b Nafarroa Oinez 2014Omenaldia