oinez basoa

3
Oinez basoa sortzeko ideia Jaso Ikastolan otu zitzaien 2008. urtean Nafarroa Oinez jaia antolatzen ari zirelarik. Proiektua bi helburu uztartzeko asmoaz eraiki zen: euskara bultzatzea eta ingurumenarekiko konpromisoa erakustea. Oinez urteak ordea, azkar alde egin zien eta ezin izan zuten burutazioa gauzatu. Lekukoa Andra Mari Ikastolak hartu zuen 2.009an. Patxi Lakuntza buru izan zuen lan- taldeak elkarlanari ekin zion, bidean, Nafarroako Ikastolen Elkartea, Arbizuko Udala eta Ekopass-Naider Elkartea lagun zituela. Erronka, 7,5 hektareako lur eremuan 9 espezie ezberdinetako 5.200 zuhaitz landatzea. Euskal hizkuntzaren berreskurapenari eta ingumenari ekarpena egin zioten erakunde, enpresa, elkarte eta norbanakoei esker Andra Marik Utzubar parajean kokatutako basoan 2.000 zuhaitz inguru babestea lortu zuen. Arbizuko Oinez Basoaren bista, goiko aldetik 2010. urtea Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolaren txanda. Nafarroa Oinezen bitartez proiektuaren berri eman zuten, egitasmoari beste ekarpen bat egin ziotelarik “Basoak basora” ekimenaren bitartez. Ikastolen jaiak aitzindariak izan dira edalontzi berrerabilgarriaren erabilera bultzatzerakoan. Ordura arte, egunean zehar erabilitako edalontzia itzultzerakoan hasieran ordaindutako dirua berreskuratzen zen. Paz de Zigandak jardutea Oinez Basoari ekarpena bilakatzeko aukera eskaini zuen, edalontzien truke jasotako dirua zuhaitzak babestera bideratu baitzen. Andra Marin gertatu zen antzera, euskara eta ingurumena lagundu nahian egindako ekarpenei esker Utzubarren babesteke zeuden bi herenak estaltzea lortu zen. 2011. urtean Tafallako Garces de los Fayos Ikastolari egokitu zitzaion Nafarroa Oinezen antolaketa eta honekin batera Oinez Basoa proiektuarekin aurrera egiteko ardura. Urtean zehar Ikastolak aintzat hartu zuen auzolanaren ildotik, bigarren Oinez Baso bat sortzea markatu zen helburu, 6.700 artez eta erkametzez osatuko zen baso mediterraneoa, Monte Planon kokatuko zena.

Upload: txioka-haur-ikastola

Post on 26-Mar-2016

228 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

oinez basoa

TRANSCRIPT

Page 1: Oinez basoa

Oinez basoa sortzeko ideia Jaso Ikastolan otu zitzaien 2008. urtean Nafarroa Oinez jaia antolatzen ari zirelarik. Proiektua bi helburu uztartzeko asmoaz eraiki zen: euskara bultzatzea eta ingurumenarekiko konpromisoa erakustea. Oinez urteak ordea, azkar alde egin zien eta ezin izan zuten burutazioa gauzatu.

Lekukoa Andra Mari Ikastolak hartu zuen 2.009an. Patxi Lakuntza buru izan zuen lan-taldeak elkarlanari ekin zion, bidean, Nafarroako Ikastolen Elkartea, Arbizuko Udala eta Ekopass-Naider Elkartea lagun zituela. Erronka, 7,5 hektareako lur eremuan 9 espezie ezberdinetako 5.200 zuhaitz landatzea. Euskal hizkuntzaren berreskurapenari eta ingumenari ekarpena egin zioten erakunde, enpresa, elkarte eta norbanakoei esker Andra Marik Utzubar parajean kokatutako basoan 2.000 zuhaitz inguru babestea lortu zuen.

Arbizuko Oinez Basoaren bista, goiko aldetik

2010. urtea Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolaren txanda. Nafarroa Oinezen bitartez proiektuaren berri eman zuten, egitasmoari beste ekarpen bat egin ziotelarik “Basoak basora” ekimenaren bitartez. Ikastolen jaiak aitzindariak izan dira edalontzi berrerabilgarriaren erabilera bultzatzerakoan. Ordura arte, egunean zehar erabilitako edalontzia itzultzerakoan hasieran ordaindutako dirua berreskuratzen zen. Paz de Zigandak jardutea Oinez Basoari ekarpena bilakatzeko aukera eskaini zuen, edalontzien truke jasotako dirua zuhaitzak babestera bideratu baitzen.

Andra Marin gertatu zen antzera, euskara eta ingurumena lagundu nahian egindako ekarpenei esker Utzubarren babesteke zeuden bi herenak estaltzea lortu zen.

2011. urtean Tafallako Garces de los Fayos Ikastolari egokitu zitzaion Nafarroa Oinezen antolaketa eta honekin batera Oinez Basoa proiektuarekin aurrera egiteko ardura. Urtean zehar Ikastolak aintzat hartu zuen auzolanaren ildotik, bigarren Oinez Baso bat sortzea markatu zen helburu, 6.700 artez eta erkametzez osatuko zen baso mediterraneoa, Monte Planon kokatuko zena.

Monte Plano 2012, landaketarako auzolana

Monte Plano, landaketa buruturik

2.012 urtea, Zizurreko San Fermin Ikastola Oinez Basoaren gidari. Erronka, Monte Planoko Oinez Basoko 3.700 landareentzat babesleak bilatzeaz gain hainbeste familia biltzen dituen ikastolaren bitartez proiektua hedatzea. Helburua bete da, dagoeneko erabat babesturik baitago Tafallan sortutako 2. Oinez basoa.

Page 2: Oinez basoa

Une honetan, Oinez Basoaren lekukoa Tuterak dauka esku artean.

Argia Ikastolan oso barneratua daukate ingurumenaren zaintza, hau dela eta Amalurra proiektuan dihardute lanean, beronen bitartez ikastolako guraso, hezitzaile, langile eta ikasleek jasangarritasun eta ingurumenaren alde apustu egiten dutelarik. Nafarroa Oinez antolatzea dagokien honetan beso zabalik hartu dute Oinez Basoaren gidatzea eta lanean jardun dute 3. basoa sortzeko asmoz. Tetones deituriko parajean dagoen ibar-baso autoktonoa berreskuratzea nahi da, bertan 25 urtez arrozaren laborantza intentsiboa burutu izan delarik. Proiektuaren atal berri honen aurkezpena apirila aldera egitea espero dute Tuteran.

Lau urteren buruan, ametsa besterik ez zen asmoa gauzatu egin da. Nafarroako bi eremuetan bi baso sortu dira euskara eta ingurumenarekiko errespetua erakutsi duten hainbat eta hainbat lagunei esker. Aurrera begira, hirugarren basoa begi-bistan. Hala ere, basoak behin sortuak direla eta, ez dira bukatutzat eman behar, ez ziren eta asmo horrekin sortuak izan. Oinez basoak bizirik daude, auzolanean sortuak, guztion gozamenerako.

Arbizuko Oinez Basoa

Xabier Reparazen behaketei esker (http://birdingarbizu.blogspot.es/) Oinez Basoaren eremua, zenbait hegaztik euren bidaia luzeetan atseden hartzeko erabiltzen zutela ikusi zen, ondoan dagoen zabortegian sortutako putzuak erakarrita, Axun Berastegi biologoaren parte-hartzeak eta Arbizuko Udalarekin izandako etengabeko elkarlanak, bertako faunarentzat eta urtaroko hegaztiei begirako babes putzu bat zulatzea eraman gintuen joan den udan.

Ondorengo behaketek putzuaren berdiseinua egiten behartu zuten, hegazti migratzaileentzat

ikusgai izan dadin azalera handiagoa izanen duen putzua behar baita.

Egitasmoan aurrera eginez, beste urrats bat eman da berriki. Ideia, hegaztiak behatzea ahalbideratuko duen egitura sortzea da eta begiratoki hau, Jose Ramon Anda eskultore bakaikuarraren pieza batek har dezan. Egurrezko egiturak 15 metroko altura izan beharko lukeela aurreikusten da, solairu ezberdinetan banatua. Bertatik hegaztiak ikusteko aukera izateaz gain paraje ederraz gozatu ahalko da.

Proiektuan Ehiztari Elkarteek eta Oinez Basoan bat egiten duten Udalek parte hartzen dute, Arbizu, Ergoiena eta Etxarri Aranatz. 3 udalerriek bat egiten duten eremu mugakidean, ehiza-barruti bakoitzari dagokion ehiza erreserba ezarriko da.

Behatokia hartuko duen Jose Ramon Andaren eskulturari dagokionez, zehaztapenean aurrera egin da, Javier Flores arkitektura bulegoak auzolanean egindako ekarpenari esker. Modu berean, aurrerantzean, apurka-apurka, beste laguntzaile batzuk gehituko zaizkio proiektuari.