nafarkaria - euskaltzaindia · nizazio-zaharberritze lana egik - ten ar dirai hor. deli kausaa ,...

7
Nafarkaria Ostirala, 1996ko abenduaren 6a X Ikerketaren harribitxia Pedro Miguel Etxenike izabarrak Euskadi Iker- kuntza saria jaso zuen duela gutxi. Sari pozgarria izan da, baina ez du egonean gelditzeko asmorik, Eusko Jaurlaritzak eman dion saria lanean jarrai- tzeko «akuilua» baita. Hainbat tokitan ikasten eta ikertzen ibili eta gero, EHUko Kimika katedradunak unibertsitatea, irakaskuntza, ikerkuntza eta euska- ra izan ditu mintzagai orriotan. Mapa mutuak PELLO LIZARRALDE Madrileko taxista De usted egiten dizute eta maiz caba- llero bihurtzen zaituzte. Taxistek. Zer kalte egiten didan horrek galde lezake norbaitek. Deus gutxi, egia esan. Ho- rregatik agian ez da bidezkoa hatza hain lotsagabe ateratzea. Barkatuko ahal dit tipoak arketipoa. Izan ere, Ma- drileko taxistak mila aurpegi izaten ditu: mediku izan daiteke Bilbon, nekazari Baztanen edo irakasle Iruñean. Gaur- koan taxista izanen da Madrilen. Nik ezagutu dudan taxista hori ha- serre egoten da, koleraturik mundua- rekin, planeta osoarekin, eta egunero identifikatzen ditu etsai berriak. Solas- kiderik ez duenean bakarrizketara jo- tzen du, edo irratia pizten du kirolaz informatzeko. Taxistak gorroto die ar- bitroei, mundu honetan ez baita justi- ziarik, eta lau ateko bere munduan sar- tzen den edonori kontatzeko prest ego- ten da: nikaise konponduko nuke hori... Eta ez da erraza jakitea zer den hori, dena baita edo izan baitaiteke hori. Bi egun aski omen lituzke, ikusiko omen lukete horiek nola egin behar diren gauzak... Egia dela hemen eta Txinan, ezerk eta inork ez duela isilaraziko, eta besoak mugitzen ditu, ispiluan zure aurpegia bilatzen duen bitartean. Taxis- tak, kanpotik begiratuta, kristalaren kontra joka ari den arraina dirudi. Gaitza, ordea, ez da betiko. Salba- tzaileak itxura anonimoa izaten du. Du- da gutxiko bezero bat sartuko da egu- nen batean gure taxistaren autoan. Arreta haundiz entzunen du taxistaren erretolika, eta honek ezer ez sumatu arren, bere hitzak erabakiorrak izan daitezke, handik aurrera gauzak errotik alda litezke, bere bezeroa ez baita edo- zein, futbol klub bateko presidentea, ospe haundiko sukaldaria edo enpre- saria da, eta honi ere garbi mintzatzea gustatzen zaio, gauza bakoitzari bere izena ematea, eta besteen alde lan egiteko grina agertzen du. Enpresariak ez du herdoilik mingainean, aski garbi. eta ozen mintzatzen da telebisioan azaltzen denetan: zoazte kalera eta galde jendeari zer pentsatzen duen... Taxistak ukabilaz jotzen du bolantea: hori duk arrazoia! Hala ta guztiz ere, laburra izaten da taxistaren poza. Bere oinazea zaharre- gia da, eta ez daki nondik datorkion. Gaueko txanda egokitzen zaionean mudatzen zaio apur bat aldartea. Oso bolumen apalean entzuten ditu itzalen munduko ejerzitoaren arrangurak, eta bera ere deitzeko tentatuta egoten da. Alabaina, armada hori gaizki horni- turik dago, gerra guztiak galtzen ditu, galerazia baitauka egun argiz ezer adieraztea; horregatik, egunsentiak dakarren derrota sumatzean, taxistak nekea gorde eta hortzak erakusten ditu: «Nora?», galdetzen dizu, edozertarako prest. Nik, beti, de usted.

Upload: others

Post on 23-Sep-2020

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Nafarkaria - Euskaltzaindia · nizazio-zaharberritze lana egik - ten ar dirai Hor. deli kausaa , Eguberrietako erosketa bertak n egitea ez da aurrek urteetao ben - zain erosoa izanen

Nafarkaria Ostirala, 1996ko abenduaren 6a

X

Ikerketaren harribitxia • Pedro Miguel Etxenike izabarrak Euskadi Iker-kuntza saria jaso zuen duela gutxi. Sari pozgarria izan da, baina ez du egonean gelditzeko asmorik, Eusko Jaurlaritzak eman dion saria lanean jarrai-

tzeko «akuilua» baita. Hainbat tokitan ikasten eta ikertzen ibili eta gero, EHUko Kimika katedradunak unibertsitatea, irakaskuntza, ikerkuntza eta euska-ra izan ditu mintzagai orriotan. •

Mapa mutuak P E L L O L I Z A R R A L D E

Madrileko taxista De usted egiten dizute eta maiz caba-llero bihurtzen zaituzte. Taxistek. Zer kalte egiten didan horrek galde lezake norbaitek. Deus gutxi, egia esan. Ho-rregatik agian ez da bidezkoa hatza hain lotsagabe ateratzea. Barkatuko ahal dit tipoak arketipoa. Izan ere, Ma-drileko taxistak mila aurpegi izaten ditu: mediku izan daiteke Bilbon, nekazari Baztanen edo irakasle Iruñean. Gaur-koan taxista izanen da Madrilen.

Nik ezagutu dudan taxista hori ha-serre egoten da, koleraturik mundua-rekin, planeta osoarekin, eta egunero identifikatzen ditu etsai berriak. Solas-kiderik ez duenean bakarrizketara jo-tzen du, edo irratia pizten du kirolaz informatzeko. Taxistak gorroto die ar-bitroei, mundu honetan ez baita justi-ziarik, eta lau ateko bere munduan sar-tzen den edonori kontatzeko prest ego-ten da: nikaise konponduko nuke hori... Eta ez da erraza jakitea zer den hori,

dena baita edo izan baitaiteke hori. Bi egun aski omen lituzke, ikusiko omen lukete horiek nola egin behar diren gauzak... Egia dela hemen eta Txinan, ezerk eta inork ez duela isilaraziko, eta besoak mugitzen ditu, ispiluan zure aurpegia bilatzen duen bitartean. Taxis-tak, kanpotik begiratuta, kristalaren kontra joka ari den arraina dirudi.

Gaitza, ordea, ez da betiko. Salba-tzaileak itxura anonimoa izaten du. Du-da gutxiko bezero bat sartuko da egu-nen batean gure taxistaren autoan. Arreta haundiz entzunen du taxistaren erretolika, eta honek ezer ez sumatu arren, bere hitzak erabakiorrak izan daitezke, handik aurrera gauzak errotik alda litezke, bere bezeroa ez baita edo-zein, futbol klub bateko presidentea, ospe haundiko sukaldaria edo enpre-saria da, eta honi ere garbi mintzatzea gustatzen zaio, gauza bakoitzari bere izena ematea, eta besteen alde lan

egiteko grina agertzen du. Enpresariak ez du herdoilik mingainean, aski garbi. eta ozen mintzatzen da telebisioan azaltzen denetan: zoazte kalera eta galde jendeari zer pentsatzen duen... Taxistak ukabilaz jotzen du bolantea: hori duk arrazoia!

Hala ta guztiz ere, laburra izaten da taxistaren poza. Bere oinazea zaharre-gia da, eta ez daki nondik datorkion. Gaueko txanda egokitzen zaionean mudatzen zaio apur bat aldartea. Oso bolumen apalean entzuten ditu itzalen munduko ejerzitoaren arrangurak, eta bera ere deitzeko tentatuta egoten da.

Alabaina, armada hori gaizki horni-turik dago, gerra guztiak galtzen ditu, galerazia baitauka egun argiz ezer adieraztea; horregatik, egunsentiak dakarren derrota sumatzean, taxistak nekea gorde eta hortzak erakusten ditu: «Nora?», galdetzen dizu, edozertarako prest. Nik, beti, de usted.

Page 2: Nafarkaria - Euskaltzaindia · nizazio-zaharberritze lana egik - ten ar dirai Hor. deli kausaa , Eguberrietako erosketa bertak n egitea ez da aurrek urteetao ben - zain erosoa izanen

Nafarkaria OSTIRALA,

ABENDUAK

GUREAUKERAK

KONTZERTUAK

Iruñea: Black Crowes taldeak kontzertua eskainiko du igan-dean, hilak 8, gaueko 22:00etan, Anaitasuna kiroldegian.

Zubiri: Drindots taldeak kontzer-tua eskainiko du bihar, hilak 7, gaueko 01:00etik aurrera, Gau Txori aretoan.

Aras: Etxarriko abesbatzak kan-taldia eskainiko du igandean, hilak 8; herriko elizan, eguerdiko 13:00etatik aurrera.

Iruñea: Varsoviako Ganbara Or-kestrak kontzertua eskainiko du hilaren lOean, Gaiarre antzo-kian, Nafarroako Elkarte Filar-monikoaren eskutik.

ANTZERKIA

Ituren: Iruña Pequeño Teatrok Jaberik gabeko zopaontzia tau-laratuko du gaur, hilak 6, gaueko 20:00etatik aurrera, herriko pi-lotalekuan, musutruk.

Bera: Lamixine Bat Berako an-tzerki taldeak Lilien lilura taula-ratuko du igandean, hilak 8, arratsaldeko 18:00etan, herriko Kultur Etxean.

ERAKUSKETAK

Iruñea: Max Klingerren argazkiak ikusgai izanen dira Zapateria ka-leko aretoan, hilaren 15era arte.

Iruñea: Sormen berña. Lausanako arte gordina izeneko erakusketa izanen da ikusgai urtarrilean Na-farroako Museoan.

Barañain: Patxi Idoateren mar-golanak hilaren 13ra arte izanen dira ikusgai Alkerdi galerian (udaletxeko atzealean). Aretoa astelehenetik ostiralera 19:00-etatik 21:00etara izaten da zaba-lik.

IKASTAROAK

Tutera: Ingurugiroari buruzko ikastaroa antolatu du Gazte Kon-tseiluak Tuteran. Ikastaroa egi-teko bi aukera izanen dira: hi-laren 9tik 12ra, eta 16tik 19ra. Horretan parte hartzeko 2.000 pezeta (80 libera) ordaindu be-harko dira. Izena emateko dei ezazue 23 48 19 telefonora.

Iruñea: Urpean igeri egitea gus-tuko baduzu, dei ezazu 17 22 38 telefonora, eta izena eman ezazu aurki martxan jarriko duten ikastaroan parte hartzeko. Lor-tuko duzun titulua nazioartean baliagarria izanen da.

BESTELAKOAK

Azkaine: Manex Goienetxek Eus-kal Herñko mendiaren historia izeneko mintzaldia eskainiko du gaur, hilak 6, gaueko 21:00etan, Bil Tokin.

Zugarramurdi: Bertso-txiste afa-ria izanen da bihar, hilak 7, gaueko 21:00etan Azketa osta-tuan. Bertan izanen dira Unai Iturriaga, Jon Sarasua, Ugutz Robles eta Txomin Ezponda.

Alberto Barandiaran

Zentzutasun handiagoa erakusketentzat

Dudarik gabe, Castillo de Mayako arte aretoaren irekiera berria izan da azken egunotako berri kultural garrantzi-tsuena. 70eko eta 80ko hamarkade-tako arte plastikoak ezagutarazteko oso lan garrantzitsua egin zuen Xabier Mo-

rrasen zuzendaritzapean, eta ordura arte eze-zagunak eta bazterrekoak ziren pintore, eskul-tore eta jarrerak ekarri zituen Iruñera horrela. Beherakada etorri zen gero, ez ur ez ardo aritu zelarik, eta bi urtez itxita egon ondoren, berriro hasi da azken 75 urte hauetako pintura eta eskultura nafarraren erakusketa eder batekin.

Oso adierazgarria izan da bere ibilbidea. Euskal Herriko arte plastiko garaikideen ga-raiak eztanda egin zuenean hazi, koxkortu, eta heldutasuna ezagutu zuen. Belaunaldi oso garrantzitsuek eskegi zituzten lanak pareta ho-rietan eta pintore eta eskultoreek izena hartu zuten, fama eta ospea. Baina iritsi zen gero 90eko hamarkada, «orok du balioa» esaldia famatu egin duena, eta joera berriek gainditu egin zituzten programatzaileak berak. Aretoak instalakuntzaz, material berriz eta gune kon-kretuak behar zituzten lanez bete ziren —ho-

rretarako erabat desegokiak izan arren—, kri-tikarien diskurtsoa kriptikoa egin zen, eta jen-dea atetik hasi zen lanak ikusten, lanok sortzen zioten harridura gero eta handiagoa zela. Bi hitzetan, hondarra finkatu gabe etorri zen ma-rea, eta hare asko eraman zuen.

Orduz geroztik, etengabekoak izan dira garai berriei egokitzeko ahaleginak, eta batzuek are aurrerago egin dute jauzia: arte garaikideak, azken joerek, inoiz baino presentzia handiagoa izan dute hondarreko urteotan, baina apustuari bakarrik erakunde publikoek eutsi ahal izan diote, eta emaitzak, gutxienez, eztabaidatze-koak dira —hor dago Carlos III erakustaretoa-ren gainbehera, kasurako—. Beste batzuek ezin izan dute eraman gero eta bisitari gutxiago iza-tea, eta ateak itxi dituzte.

Amaiurko Gaztelua karrikako aretoak buru-bide ekar liezaioke apur bat egoerari. Nafarroa-ko Kutxa bezalako erakunde baten babesean egonda, pentsatzekoa da gutxiago erreparatuko diela modei edo bakan batzuen interesei, eta gaur egun interesgarria den arte plastikoa pa-ratuko duela. Beste erakustareto askok esker-tuko lukete.

a s t ek o pertsonaiak

Miguel Sanz Nafarroako presidentea

• Corellako presidenteak egurra tonaka banatu zuen Nafarroaren Egu-nean UPNk Tuteran egindako mitinean. Lehenik eta behin, EA eta EAJ kritikatu zituen, eta euren helburuak eta ETArenak berberak direla esan: «ETAk bi gauza nahi ditu, autodeterminazioa —hau da, independentzia—, eta Nafarroa Euskadin sartzea, eta nazionalista moderatuek gauza bera nahi dute». Ez ziren aipatzeke geratu Euskararen Legea, EITB, Nafa-rroa-EAE eta Lankidetzarako Hitzarmena. Presidente erregionalistaren hitzetan, «horiek guztiak Nafarroaren interesen aurkakoak dira». Bes-talde, aurreko hiruko gobernuaren aurka jo zugn, Suitzako kontu ko-rronteak gogora ekarriz.

Bernardo Atxaga Idazlea

• Bernardo Atxagak Sara izeneko gizona bere azken eleberria aurkeztu zuen atzo Iruñean, Pamiela argitaletxearen eskutik. Ez da Gizona bere bakardadean liburuarekin zabaldutako trilogiaren jarraipena, baizik eta Atxagak berak duela 16 urte idatzitako irrati nobela batean oinarriturik idatziriko eleberria, lehen karlistadan kokaturiko kontakizuna hain zuzen ere. Lehendabizi gaztelaniaz idatzi duv eta gero euskaratu egin du. «Itzulpen guztietan bortxaketa bat dago, eta nik bortxaketa hori norberak egiten duenean zer gertatzen den ikusi nahi nuen. Azpian dagoen arazoa itzultzaile guztiek ezagutzen dute: zehaztasunarena», adierazi zuen.

ah aztu gab e

EGUBERRIETAKO ZOZKETA

Iruñea: Nafarroako hiriburuan Corte Inglesik ez badago ere, ja-kin badakigu Eguberria Corte Inglesera heldu dela jada, eta, beraz, jaiak gainean ditugula. Horiei begira, Eguberrietako sas-ki erraldoi baten zozketa prestatu du Navarreria auzoko jai batzor-deak. Navarreriako hainbat dendak, peñak, tabernak eta auzokidek, musutruk, orotara berrehun opari sartu dituzte saskian: 60 botila, 50 lata, ur-daiazpikoa, lurrinak, turroia, tabakoa... Eguberriak burutu ar-te, auzoko denda eta tabernetan saski mardul horren zozketan parte hartzeko tiketak salgai iza-nen dira, 50 pezetaren (bi libera) truke. Jakina denez, Iruñeko Udalak aurten ez die San Fermin Txikito jaiei dirulaguntzarik eman. Jaiak ospatu zirelarik, istiluak izan ziren Alde Zaha-rrean. Udalak horiek gaitzesteko eskatu zion elkarteari, eta elkar-teak horiekin zerikusirik ez zue-nez, gaitzespenik edota onespe-nik ez zuela eginen erantzun zuen. Udalaren erabakiak era-gindako zorrak kitatzea izanen da, hain zuzen ere, saski erral-doiaren zozketaren helburua.

a d i!

Euskalerria Irratia FM 91,4

Egunero astelehenetik ostiralera, Zokobetailu goizeko lO.OOetatik ll.OOetara.

Xorroxin Irratia FM 107,5

Egunero 20.00etatik 22.00etara Karakola segi hola gazteendako saioa.

Aralar Irratia FM 106,2

Astean zehar 13.30etatik 14.00etara, bertako bizilagun eta pertsonaia ospetsuei elkarrizke-tak.

Irati Irratia FM107.7n eta 103.8n

6

Ostiralero Txirristi-Mirristi hau-rrentzako saioa 12.30etan.

Page 3: Nafarkaria - Euskaltzaindia · nizazio-zaharberritze lana egik - ten ar dirai Hor. deli kausaa , Eguberrietako erosketa bertak n egitea ez da aurrek urteetao ben - zain erosoa izanen

Nafarkaria -OSTIRALA,

ABENDUAK

Iruñea

Alde Zaharreko dendek Iruñeko Ganbara Abesbatzaren konpaktua oparituko dute Yanguas y Miranda kalean jarriko dute aurten Antoniuttiko Eguberri Azoka

Druñeko Alde Zahar

Merkatari Elkarteko kideek euren bezeroei Iru-ñeko Ganbara Abesbatza-ren disko konpaktua egin-go diete opari datozen Egu-berrietan. Urbanizazio eta zaharberritze lañek beze-rorik ez uxatzea izanen da opari horren helburua. Bestalde, Eguberri Azoka Yanguas y Miranda kalean jarriko dute aurten, eta ez Antoniutti parkean, orain arte egiten zuten bezala.

E r r e d a k z i o a / Iruñea

IRUÑEKO Alde Zaharrean urba-nizazio-zaharberritze lanak egi-ten ari dira. Hori dela kausa , Eguberrietako erosketak ber tan egitea ez da aurreko ur tee tan be-zain erosoa izanen. Ezerosotasun hori arintzeko xedearekin, Alde Zahar Merkatari Elkarteko den-dariek Gabonetan zehar zenbait opari eginen dizkiete euren be-zeroei.

Lehenik eta behin, Iruñeko Ganbara Abesbatzak bere 50. u r t eaur rena dela eta grabaturiko disko konpaktuaren 45.000 ale opari tuko dituzte. Konpaktuak 13 eguberri kan t a biltzen ditu bere bai tan; besteak beste, Ades-tejideles, Noche de paz eta Felix Mendelsonen eta George F. Han-delen kantak.

Disko k o n p a k t u a z l a n d a r a , dendariek helioz puztutako mi-laka puxika oparituko dizkiete haurrei . Halaber, urtero bezala merkatar i elkarteak argi apain-garriak jarr ik ditu Alde Zaharre-ko karr iketan. Orotara 10.000 metro kable eta 20.000 bonbila erabiliko ditu, 32 kale eta plaza apaintzeko.

Ernesto Rego Alde Zahar Mer-

Iruñeko Alde Zaharrean urbanizazio-zaharberritze lanak egiten ari dira. ...:...,.....:..... J O X E L A C A L L E

Urtero bezala merkatari elkarteak argi apaingarriak jarrik ditu Alde Zaharreko karriketan. Orotara 10.000 metro kable eta 20.000 bonbila erabiliko ditu, 32 kale eta

plaza apaintzeko

katari Elkarteko kidearen arabe-ra, «egoera larria da, egiten ari den ahalegina izugarria, eta ho-rrek bezeroen erantzun ona me-rezi du; izan ere, finean 3.000 lanpostu daude jokoan».

Eguberri Azoka, Yanguas y Mirandan • Orain arte Antoniu-tti parkean jartzen ohi zuten Eguberri Azoka, Yanguas y Mi-randa kalean jarriko dute aurten.

San Nicolas, Eguberri eta Elkart e lkar tee tako sal tzai leek aben-duaren bederatzian mun ta tuko dituzte euren bi karpa erral-doiak, eta ordutik aurrera azoka zabalik izanen da. Karpa handiak 900 metro koadro izanen ditu, eta horre tan Eguberri eta San Nicolas elkarteetako 56 saltzaile ariko dira lanean.

Karpa txikiak, berriz, 400 me-tro koadroko azalera izanen du,

eta horre tan Elkar elkarteko 30 ar t i sauek eginen dute lan. Bi karpe tan mus ika eta argi apain-garriak izanen dira. Horretaz lan-dara, arratsaldero haurrentzako ikuskar iak izanen dira. Hori guz-tia ordaindu ahal izateko, sal-tzaile bakoitzak azoka hasi au-rretik 70.000 pezeta (2.800 libe-ra) ordaindu beharko ditu.

Elkar, Eguberri eta S a n Nicolas elkarteek Udalarekin egindako negoziazioan gogotik egin behar izan dute lan, azoka jartzeko toki a p r o p o s a l o r t u a h a l iza teko , Udalak Antoniutti parkea ezin zela erabili esan eta gero. Ba-tek baino gehiagok aur ten Egu-berri Azokarik ez zela izanen us te zuen. Zorionez, azkenean saltzaileak eta Udala akort ja-rri dira. X

Barañain

Elkartasuna Barañaindik Bosniara ! Gobernuz kanpoko erakunde batek abendu osoan egingo denjanari bilketa antolatu du Iruñerrian

E r r e d a k z i o a / Iruñea

JANARIA biltzeko kanpaina an-tolatu du abendurako Bosnia-r e n t z a k o L a g u n t z a g o b e r n u z k a n p o k o e r a k u n d e a k . J a k i a k B a r a ñ a i n g o U d a l a r e n E u l t z a etorbideko aretoan bilduko di-tuzte. Kanpainak Barañain iza-nen du erdigune, baina Iruñerri osoan eginen dute. Jose Luis Te-jero Bosniarako Laguntzako ki-dearen arabera, «helburua da bereziki ikastetxeetako haurre-kin lan egitea, eta horiek mobili-zatzea». Batetik, jakiak bildu na-

hi dituzte. Bestetik, e lkar tasuna eta antzeko baloreak ulertarazi nahi dizkiete ikasleei.

Dena dela, kanpaina ez dute ikastetxeetara mugatuko, eta gi-zartea oro har horre tan parte hartzera bultzatzen saiatuko di-ra. «Ikastetxeekin hitz egiteaz gain, dagoeneko enpresekin eta elizekin har remanetan hasi gara, eta estreinako f rui tuak jaso di-tugu jada». J a so nahi dituzten f rui tuak honako hauek dira: ja-kiei dagokienez, olioa, lekaleak, tomatea, kafea, kontserba latak, txokolatea, azukrea, arroza eta

esnea; eta garbiketarako gaiei dagokienez, bizarra egiteko tres-nak eta hortzorea. Halaber, arro-pa, zapatak eta eskolarako ma-teriala lortzea espero dute.

Lortzen den guztia Bosniako errefuxiatu kanpalekuetara bi-daliko du Bosniarentzako La-guntzak. Bertan banake ta behar bezala egin dadin, Tejerok azaldu zuenez, Espainiak Bosnian duen enbaxadarekin hitz egin dute. Halaber, Bosnia Merhamet go-bernuz kanpoko erakundearekin har remanetan daude. Hain zu-zen ere, GKE horrek eman dizkie

gehien behar diren jakien eta garbi tasun lehengaien zerrenda. Bestalde, Bosnian ber tan beha-rrik handiena non dagoen azaldu die Bosnia Merhametek, eta ha in j u s t u horra bidaliko dute bildu-tako guztia.

Bildutako jakiak eta garbike-tarako gaiak familia kutxe tan bana tuko dituzte. Kutxa bakoi-tzean familia batek behar duen^ jarriko da. Bosnia Merhameteko kideek beraiek bana tuko dituzte ku txa horiek, beharr ik handiena dauka ten errefuxiatu kanpale-kue tan . X

Eugi

Abenduaren 14an xake lehiaketa eginen dute • Nafarroako

Pirinioetako Turismo Partzuergoak antolatuta

E r r e d a k z i o a / Iruñea

NAFARROAKO Pir in ioetako Turismo Partzuergoak Xake Txapelketa antolatu du Eu-gin, Antxo Azkarra Xake Tal-dearekin elkarlanean. Lehia-keta heldu den abenduaren 14an jokatuko dute, Eugiko Osta tuan . Lehen sai lkatuak 40.000 (1.600 libera) pezeta pat r ikaratuko ditu, bigarre-nak 25.000 (1.000 libera) eta h i r u g a r r e n a k 15 .000 mila (600 libera). Halaber, par-tzuergoko inguruan bizi diren jokalarien ar tean sailkapenik h o b e r e n a l o r t z e n d u e n a k 5.000 pezeta (200 libera) ja -soko ditu. Partehartzaile ba-koitzak mila pezeta (40 libera) ordaindu beharko du izena emateko tenorean. Partzuer-goak espero du txapelketan orotara 80 jokalarik parte hartzea. Antolatzaileen hitze-tan, «inguru hone tan ez dira h o r r e l a k o e k i t a l d i a k m a i z izaten, eta ingurua dinami-zatzeko baliagarria izatea da helburua». X

Ituren . .. • * f̂T.

Ibintzak kultur jardunaldiak antolatu ditu §! Sebastian Lizaso eta

Andoni Egañarekin bertso afaria eginen dute bihar gauean

E r r e d a k z i o a / Iruñea

IBINTZA kul tur taldeak Kul-tu r Ja rduna ld iak antolatu di-tu aSteburu honetarako. Egi-t a raua mardula da oso. Atzo arra tsa ldean talo-jatea, triki-tilariak eta hiesari buruzko solasaldia, eta Patxi Saezen kantaldia izan ziren. Hiesari buruzko hitzaldian Elizondo-ko Cofes-Haizea erakundeko kide batek parte h a r t u zuen. Gaur goizeko l l : 0 0 e t a n fut -bito txapelketa jokatuko dute, e ta j a r r a i a n h a m a i k e t a k o a i z a n e n d a . A r r a t s a l d e k o 1 6 : 3 0 e t a n m u s t x a p e l k e t a izanen da, eta 19:00etan an-t ze rk i e m a n a l d i a . G a u e k o 23:00etan mus ika kontzertua izanen da gozagai King Man-frudi reggae taldearekin eta Tolosako Marruma rock tal-dearekin. Bihar zaldie» eta pottoken gainean paseatzerik izanen da. Gaueko 21:00etan bertso afaria izanen da Se-bas t ian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariekin. Azke-nik, Etxakit trikiti taldearekin gaupasa izanen da. X

6

Page 4: Nafarkaria - Euskaltzaindia · nizazio-zaharberritze lana egik - ten ar dirai Hor. deli kausaa , Eguberrietako erosketa bertak n egitea ez da aurrek urteetao ben - zain erosoa izanen

Nafarkaria OSTIFIALA,

ABENDUAK

Euskaldunak ikerketan

• Pedro Miguel Etxenike • EHUko Kimika Fakultateko katedraduna

«Egun zerbait nazionala bada jenoaren kaiitatea da, eta hori hezkuntzan oinarltzen da»

Irene Arrizurieta / Donostia

JAIOTZEZ eta izatez nafarra izan arren, Donostian bizi da Etxeni-ke, bertako Kimika Fakultatean i r akas t en eta iker tzen ba i tu . Lanpetuta zebilen oso elkarriz-keta egunean; hala ere, uniber-tsitateaz, irakaskuntzaz, euska-raz eta politikaz berriketan ari-tzeko beta hartu zuen. Bere lanak ezezik, beste gai askok ere kezka-tzen baitute.

• Nafarroako Unibertsitatean Fisika ikasi zenuen eta iker-tzen Cambridgen hasi zinen. Nolakoak izan ziren hasierako urte haiek? Cambridgen Cavendish Labo-

ratoryn — Fisikako departamen-tua— hasi nintzen ikertzen. La-boratorio hori fisikaren historiari lotua dago. Bertan aurkitu zen elektroia, energia nuklearraren bidea irekitzen duen neutroia, ADNren kode genetikoa; oso toki ona zen eta oroitzapen bikainak ditut. Han egin nuen doktoretza, eta hamar urte pasatu eta gero i rakas le bezala joan nintzen. Guztia kontuan harturik, Cam-bridgen sei urte bizi izan naiz. • Hainbeste esperientzia pilatu

eta gero, Euskal Herrira buel-tatu zara eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kimika Fakultateko Materialen Fisika departamentuan zabiltza, sor-tu zenuen ikertzaile talde ba-tekin. Ikerkuntza Euskadi sa-ria egindako lanaren ordaina da?

Lehenik pozgarria da, ohore handia delako niretzat. Pozgarria da nire talderako, fakultaterako eta unibertsitaterako ere. Horrek errekonozimendua ekartzen dio ez bakarrik niri baizik nire tal-deari eta nagoen fakultateari. Sa-ri hau ez dut nire lanaren tontor-tzat hartzen, baizik eta akuilu moduan. Ebakitako bidetik ja-rraitzeko asmoa dut aurreran-tzean ere.

• Kanpora joan behar izan duzu ikertzera. Egun ere kanpora joan behar da ikertzera edo he-men badago azpiegitura nahi-koa? Guk, kanpora joan behar izan

genuen hemen gutxi zegoelako. Baina edozein tokitako jendeak kanpora joan behar izaten du. Nahiz eta etxean ondo egon, oso gauza ona da beste tokitan egiten diren gauzak ikustea. Orain he-mengo egoera hobea da. Nik uste dut asko aurreratu dela, baina, noski, ezin daiteke hamabost ur-tetan egin besteak berrehun ur-tetan egin dutena. Hutsune asko ditugu eta, horiek betetzen eta tradizioa sortzen denbora asko behar dugu. Hala ere, norbaitek esaten badu hemengo azpiegitu-rei buruz dena txarra dela, ez

nioke sinetsiko, lan ona egiteko aukerak badaude. Horrek ez du esan nahi kanpora joan behar ez dugunik, alderantziz baizik. Fisi-ka eta zientzia nazioartekoak dira eta oso garrantzitsua da kanpora joatea, besteen ikuspuntua au-rrez aurre ezagutzeko eta besteek nola egiten dituzten gauzak ikas-teko. Askotan esan dut kostalde-ra joatekotan hobe dugula eus-kaldunok Iparraldera begira egon Hegoaldera baino. • Saria jaso zenuen egunean

Euskal Herriak herri gisa aurre-ra egiteko konpet i t ibi tate ekonomikoa eta kohesio eko-nomikoa ezinbestekoak ditue-la aipatu zenuen, eta horrek zientzia eta teknologiarekiko arreta berezia eskatzen duela. Zertan gauzatzen da arreta be-rezi hori?

Nik hori esan nuen testuinguru batean. Beti.esaten dut euskal-dunok Euskal Herria izaten ja-rraitu nahi badugu bi gauza ezin-bestekoak zaizkigula: alde bate-tik, herri izaten jarraitzea. Horrek esan nahi du konpetitibitate eko-nomika beharrezkoa dela, baina hori ez da nahikoa kohesio soziala ere behar delako. Gaurko ekono-mia globala da eta gu gauden egoeran gure konpet i t ibi tatea bakar r ik ezagutzan eta berri-kuntzan oinarritu daiteke. Ho-rretarako ezinbestekoa zaigu be-

Pedro Miguel Etxenikek Donostiako Kimika Fakultatean egiten du lan. ; :. J U A N C A R L O S R U I Z .R

«Saria akuilutzat hartzen dut, eta ez nire lanaren

tontortzat. Pozgarria da, eta ohore bat, baina ebakitako bidetik jarraitzeko asmoa

dut» •

«Euskarak baloratua izan behar du, baina ez jakintza

eza berdintzeko gainbaloratua. Bidea irakasle euskaldunak

hoberenetakoak izatea da, eta aukeratzen direnak onak

direlako aukeratuak izatea, eta ez euskaldunak direlako»

«Unibertsitatean kriterio uniformistak erabiltzen

dira. Diskriminazioñk ez egitean diskriminazioa

egiten da. Ezberdintasunak bultzatu eta onartu behar

dira, baina lanean oinarritutakoak»

rrikuntza etengabe honi janaria ematen dion zientzia eta tekno-logia. Eta, bestetik, herri izaten jarraitzea ez da nahikoa, gutako askok eta askok Euskal Herria izaten jarraitu nahi dugu. Horrek esan nahi du euskaraz normalki bizi den herria izatea. Horregatik oso garrantzitsua da zientzia eta teknologia eta euskara uztartzea. Ez ikerketako lanak argitaratze-ko, baizik eta eguneroko lanera-ko.

• Beraz, zientziak eta teknolo-giak arreta berezia behar dute? Zientziatik eta teknologiatik

so r tuko dira berr ikunt .zarako beharrezkoak zaizkigun ideiak, herr i au r re t a tue tan batez ere, neurri handi batean ekonomia ezagutzan oinarr i tzen delako. Egin beharrekoa da unibertsita-tea ondo zaindu, irakasle onak a u k e r a t u , b e h a r izanez gero kanpoko ikertzaile onak ekarri eta azpiegitura onak sortu.

• Unibertsitateari arreta berezia eskaini behar zaiola diozu-nean, zer esan nahi duzu? Irakasleak aukeratzeko metodo

onak eduki behar dira. Ongi lan egiten duen jendea hartu behar da. Orain unibertsitatean kriterio sindikalak erabiltzen dira, guz-tiak berdinak, hau da, kafe guz-tiontzat, eta hori txarra da, baino bereziki t x a r r a z ien tz ia rako . Zientzian ez dago guztiontzako

kaferik. Askotan kriterio unifor-mistak erabiltzen dira eta diskri-minaziorik ez dela egin behar esa-ten da. Baina hori ez egitean dis-kriminazio handia egiten dabatez ere ongi prestatua dagoen jende gaztearekin. Askotan esan dut unibertsitatean ez dagoela dis-kriminaziorik eza baino diskrimi-nazio handiagorik. Diskrimina-zioa egin behar da ez sorterria-gatik edo diruagatik, baizik eta l a n a g a t i k . E z b e r d i n t a s u n a k onartu eta bultzatu behar dira, baina lanean oinarritutakoak. • Esaten da zientziak eta tekno-

logiak beste edozein diziplinak baino askoz botere handiagoa jartzen dutela gizakiaren es-kuetan. Hau aintzat hartuz ematen zaio duen garrantzia? Ez dut uste. Garrantzia ematen

zaio baino ez behar duena, azpie-giturak oso garrantzitsuak dira eta hezkuntza bera ere bai, eta ez zaio behar adina garrantzi ema-ten. Gaurko egunean zerbait na-zionala bada jendearen kalitatea da, eta beste gauza guztiak alde batetik bestera eraman daitezke. Eta hori hezkuntzan oinarritzen da. Askotan hitz egiten da horre-taz, eta hitz egiten dutenak bat datoz, baina gero praktikan au-rrekontuei begiratu besterik ez dago. Eta ez bakarrik aurrekon-tuei, baizik eta unibertsitatean bertan irakasleak ,nola aukera-

Gizon nekaezina

IZABAN jaio zen Pedro Miguel Etxenike 1950ean. Geroztik, bihotza Erron-kariko herrian badu ere, lanagatik harat eta honat ibili da. Pilatu duen jakin-tza guztia jasotzeko ez da egonean gelditu. Batxiler-goa Izaban eta Lekarozen egin eta gero, Nafarroako Unibertsitatean Fisika ikasketak egin zituen. Ikertzaile lanetan Cam-bridgen hasi zen. Bertan eman zituen lehen urra-tsak John Pendryk gida-turik, fisika teorikoa iker-tzen. Doktoretza ondo-rengo lehen urteak Oak Ridgen (EEBB) egin zi-tuen, eta ondoren Euro-para itzuli zen; Suediara eta Danimarkara lehenik, eta Bartzelonara azkenik. Katalunian Pedro Paskual irakaslearekin aritu zen elkarlanean. Baina 1980. urtean Bartzelona utzi eta ikerkuntzatik politikarako jauzia eman zuen. 29 urte bakarrik zituela Jaurlari-tzan sartu zen Hezkuntza sailburu gisa Garaikoe-txearen gobernuan. Lau urte egin ondoren, Cam-bridgera itzuli zen. Bi ur-teko egonaldiaren ostean, EHUko Kimika Fakultate-ko Materialen Fisika de-partamenduan sartu zen. Egun, bertan jarraitzen du lanean, eta etorkizunean ere bertan jarraitzeko as-moa du.

Lanerako ezezik, gus-tuko dituen beste gauzak egiteko ere badu denbora Etxenikek. «Afizio gehiegi ditut eta hori da nire ara-zoa», dio. «Ehizara joaten naiz, eskia egitera, Beho-bia-Donostia korritzen dut ordu eta berrogei minutu-tan, palaz eta golfean jo-katzen dut. Enpresa ba-tzuekin kolaboratzen dut. Luxuzko ijitoa naiz», azpi-marratu du irribarretsu.

Afizioez landa, euskara ikasteko astia ere hartu du. Ama ultzamarra zuen, Urritzola herrikoa, eta aita Baztango Iruritakoa. Biak ala biak euskaldunak izan arren, ez zieten seme-alabei erakutsi. Txikitan ikasi ez zuena geroago hartu zuen.

I r en e Arrizurieta • •

Nafarkaria OSTIRALA,

ABENDUAK

6

x Euskaldunak ikerketan

Pedro Miguel Etxenikek Ikerkuntzarako Euskadi saria jaso zuen joan den azaroaren 22an Donostian, materialen fisikan egindako lanagatik.

J U A N C A R L O S R U I Z ...., „ ; ;...'

tzen diren. Endogamia handia dago. Hein handi batean gure unibertsitate publikoa oso pri-batua bihurtu da departamentu askotan. • Baina Euskal Herriak bizi duen

erakunde zatiketa aintzat har-turik, azpiegitura hori sortzea zaila da. Bai, noski. Hala ere, nazio bat

izanda gero beldurra daukat ho-rrelako gauz'etan kale ez ote du-gun egingo. Oso demagogia han-dia entzuten dut batez ere nazio izatearen alde dagoen asko eta askoren artean. Zoritxarrez, ho-riei ez diet sumatzen nik kalita-teari buruz daukadan kezka.

• Demagogia diozunean, zertaz ari zara? Demagogiaz ari naizenean nor-

bait unibertsitatean sartzen bada lanpostu hori bizi osorako dela diote. Egoera idealean horrela izango litzateke, baina ondo pres-ta tutako hainbeste jende kan-poan lanik gabe ikusi eta gero, ez du t onartzen hori. Eta honen aurka norbaitek egon behar balu, euskaldunak izan beharko luke. Unibertsitatean jende asko sartu da eta gelditu da, eta ez da gure unibertsitatearen onerako, baizik eta oztopoak jartzeko, zeren eta

Ikertzera kanpora joatearen aldeko da Etxenike, «beste tokietan egiten diren gauzak ikustera». ,. J U A N C A R L O S R U I Z

tokirik ez diete uz ten hobeto prestatuak daudenei. Ez da au-kerarik sortzen, nik nahi nukeen neurrian behintzat ez. • Unibertsitateaz landa, enpresa

pribatuak ere izanen du zere-sanik horretan, ezta? Bai, munduari begiratzen ba-

diogu enpresa pribatuak mugi-tzen dute ikerketa, baina hemen oso tradizio gutxi da. Oso herri txikia gara, eta hemengo enpre-sak oso txikiak dira. Oso zaila da, baina hau Europa osoak duen arazoa da. Adibidez, EEBBetako eta Japoniako enpresetan mila langiktik sei aritzen dira iker-k u n t z a n eta ga rapenean , eta Europan, aldiz, bi. Datu hori oso kezkagarria da. Zubiak egin be-har dira enpresa eta unibertsita-tearen artean. Bide horiek onu-ragarriak izateko bakoitzak ongi egin behar du bere lana gero beste aldera joateko, alde batean sei eta bestean bi ez da berdina.

• EHUko Kimika Fakultatean ikertzaile taldea sortu duzu. Zer izan da esperientzia hau? Oso ona izan da eta oso jende

ona dago. Munduko kongresu os-petsuenetan gabiltza hitzaldiak ematen. Donostiako taldeak ize-na badu eta jardunaldi askotan

gure iritzia oso aintzat hartzen da. • Beraz, ez zegoen harrobia egin

duzula esan daiteke? Harrobi handi bat, nire taldeak

eta beste batzuk ere bai. Hemen fakultatean badaude talde ba-tzuk munduko mafla dutenak eta Nafarroako Unibertsitatean ere bai. Ez gara harrobi bat, asko baino. Izugarri hobetu da azken h a m a b o s t u r t eo t an , eta hein handi batean izan da erakundeei eta enpresa pribatuei esker. Guk Iberdrolaren laguntza hand ia izan dugu, eta ez haientzat lan egiteko, baizik eta laguntza izan dugu a s k a t a s u n osoz. Haiek pentsatu izan dute, eta arrazoi osoz, enpresa konpetitiboa izate-ko inguruneak ere konpetitiboa izan behar duela. Giro hori sor-tzen eta landare hori lantzen la-nean aritzea ona dela uste izan dute.

• 1980. urtean Bartzelonako Unibertsitate Zentrala utzi eta Jaurlaritzan sartuziren, Carlos Garaikoetxearen gobernuan Hezkuntza eta Kultura sailbu-rua izateko. Zergatik egin ze-nuen ikerketatik politikarako jauzia? Garaikoetxeak eskatu zidala-

ko. Momentu hartan nire neurria

«Orain hemengo egoera hobea da. Nik uste dut asko aurreratu dela, baina, noski,

ezin daiteke hamabost urtetan egin besteak

berrehun urtetan egin dutena. Hutsune asko ditugu

eta horiek betetzen eta tradizioa sortzen denbora

asko behar dugu» •

«Gaurko ekonomia globala da eta gu gauden egoeran gure

konpetitibitatea bakarrik ezagutzan eta berrikuntzan

oinarritu daiteke»

baino askoz gehiago zela irudi-tzen zitzaidan arren onartu nuen. Espainiako gobernukoak irudi-tzen zitzaidan gu baino askoz ge-hiago zirela. Gero, denbora pasa ahala eta haiekin eztabaidatu eta gero, ikusi dut ez dela hainbes-terako, urrutitik hartutako in-presioa hurbiletik desagertzen dela. Lehenengogobernuanjende ona egon zen. Taldeak oso kalitate profesional eta per t sonal ona zuen eta oroitzapen onak ditut. Gogorra izan zen niretzat lan asko nuelako. Azken urtean, gainera, Hezkuntza eta Kultura kontsei-lari eta bozeramaile izan nintzen.

• Gure herriak Euskal Herria izateko euskarak bizitzaren ar-lo guztietan egon behar duela diozu. Unibertsitateak eta erakundeek oro har ez ote du hori ahaztu?

Oraindik asko dago egiteko, baina beste erakundeekin kon-paratzen baduzu beharbada uni-ber ts i ta tean izugarrizko esfor-tzua egiten ari da euskararen al-de. Esate baterako, gure taldean irakasle hoberenetakoen artean pisu handia dute euskaldunek. Nik uste dut aukera guztiak izan behar liratekeela euskara sar-tzeko, bainja horrek-ez du esan nahi norbaitek euskara aukera bezala hartzen badu ikasgai guz-tiak euskaraz egin behar ditue-nik. Euskara hutsean izateagatik nik ez nuke hartuko materia bat. Batean guztia euskara eta bes-tean dena gaztelania, hori zatike-ta linguistikoa da eta momentu honetan ez da ona. Unibertsita-tearen zatiketa linguistikoak ez du ekarriko kalitatea. Euskarak baloratua izan behar du, baina ez jakintza eza berdintzeko gainba-loratua. Bidea irakasle euskal-dunak hoberenetakoak izatea da eta aukeratzen direnean onak di-relako aukeratzea, eta ez euskal-dunak direlako.

• Oraindik ere Izabako etxera joaten zara udaro mendian ibiltzera eta herriko tabernan karfetan jokatzera? Bai, abuztu osoa Izaban pasa-

tzen dut. Beti ibili izan naiz Izaban herriko tabernan tutean bertako zaharrekin, eta mendira ere joa-ten naiz. Oso bizitza normala egi-ten dut. x

6

Page 5: Nafarkaria - Euskaltzaindia · nizazio-zaharberritze lana egik - ten ar dirai Hor. deli kausaa , Eguberrietako erosketa bertak n egitea ez da aurrek urteetao ben - zain erosoa izanen

Nafarkaria -OSTIRALA,

ABENDUAK

Xanti Begiristain

Nazioarteko Egunak • * Nik egia erran ez dakit noiz hasi ziren ospatzen munduan Nazioarteko Egunak, baina kontua da gero eta gehiago daudela, gero eta egun gehiago sortzen direla. Hau da, gaur egun, gutxitik gutxira agertzen da Nazioarteko Egun berri bat. Eta urru-tira joan gabe gogorarazi nahi dut, errate baterako, hil honetan bertan ospatu direla abenduaren ba-tean hiesaren aurkako eguna, abenduaren hiruan elbarrien aldeko eguna, eta abar. Pentsatzen dut, martxa honetan, beharbada, urte gutxiren buruan egutegia motz geldituko zaigula. Orduan ez dakit zer egin beharko dugun, muga jarri eta Nazioar-teko Egun gehiago ez aukeratu, edo egun jakin batzuetan Nazioarteko Egun bat baino gehiago ospatu, edota urte batean bai eta hurrengoan ez, edo auskalo. Denborak eta irudimenak esango dute zer egin behar den.

Badakit topiko asko dagoela eta sarritan erre-pikatzen direla ideia berdintsuak, konparaziora, «egun bakar bat ez dela aski», «urte osoko egun guztietan oroitu behar dugula arazo horietaz eta

beroiek konpontzeko lan egin», eta abar. Bai, egia da. Horrela balitz, askoz ere hobe, baina aintza-kotzat hartu behar dugu pertsonok oso mugatuak garela eta ez gaitezkeela denera iritsi, eta askoz gutxiago oraindik denera iritsi, lan egin eta arazo guztiak konpondu, horregatik, norberak ikusi be-harko du zer aukera dezakeen bere trebetasunen arabera, eta zertan lagundu ahal duen arazo ho-riek guztiak pixkanaka-pixkanaka aterabidera-tzen joateko.

Dirudienez, eta zoritxarrez, momentuz behinik behin, Nazioarteko Egun horiek ospatzea beha-rrezkoa da, edo agian ezinbestekoa. Afera da asko ospatzen direla, eta ez dut uste afera hutsez os-patzen direla. Ziur aski arrazoi gehiago izango dira, baina topikoak topiko, berriz heldu nahi diot pixka batez abenduaren hiruko Nazioarteko Egu-nari, hots, gutxitu fisiko eta sentsorialen aldeko

jardunaldiari. Batez ere zentratuko naiz gehiago gutxitu fisiko eta mugikortasun murritzeko per-tsonengan. Hasteko, hemen jarriko ditut aurreko egunetan erabili diren datu batzuk. Ez guztiak; banaka batzuk baino ez, ideia orokorrago bat iza-teko. Hona hemen: mundu osoan, gutxienez 340 milioi gutxitu fisiko omen daude. Europan bertan % 10 pertsona omen dira elbarri, batzuk jaiotze-tikoak, beste batzuk poliomelitisarengatik, edota droga, alkohola, istripuak, gerrak, minak, eta abarrengatik.

Baina pertsona horien guztien beste arazo larri bat lanarena da. Hara, pertsona gutxitu fisikoak ez direnen artean % 20-24ko langabezia baldin bada, elbarrien artean, ordea, % 70-74koa da, batez beste. Zenbakiak, beraiek bakarrik mintza-tzen dira, ez dago gehiago esan beharrik. Lege ezagun baten arabera, 50 langile edo gehiago di-tuzten enpresa publiko guztiek kontratatu behar-ko lituzkete % 3 langile gutxitu fisiko, eta enpresa pribatuek % 2 baldintza beretan. Lege hau oso

gutxitan betetzen da, baina hala ere, betetzen ez duten enpresei ez zaie zigorrik jartzen; beste nazio batzuetan, horrelako kasuetan, enpresa horiek ordaindu behar izaten omen dute zerga berezi bat, hemen berriz ez.

Gizarte honek joera du gutxitu fisiko gehienak lantoki jakin batzuetan pilatzeko, eta ghettoak

sortzeko. Erronka horretan datza, hau da, ahalik eta lanposturik gehien sortu behar da gutxitu fi-sikoentzat, baina modu normalizatu batez, ez de-nak pilaturik, eta horretaz gain, ez ezkutatuak, baizik, eta baita jendearen aurrekoak (mostrado-reetan, eta abar).

Oraindik oztopo mental asko dago. Horiek dira okerrenak. Beti hobesten dira pertsona politak, ederrak, akatsik gabeak eta abar.

Argi dago, Nazioarteko Egun asko ezagutu be-harko dugu. •

Joxemiel Bidador

Ehangelist a Iberokoa

• Gaurkoan aukeran hartu izan dugun gizona ezia niholaz ere euskai izkiriatzaile naroa, e/ eta euskal idi/knk ere tamale/ lamale/ Ala- |

iirtereskoa delakoan. Erramuri Goikoetxea Orokieta Oltzako Zendearen c Ibero hirian sortu zen 1873. urteko abuztuaren 31an. Arras ga2te zela \

hagitz moteldua izan arren, eta gure Erramun ere halakoa zatekeen, i

batean. Bizkitartean omen handiena bereganatu zion idazkia agerta-razi zuen Iber ezizenaren azpian, Ami vasco izenburuko liburua alegia. Bilboko Artetxerenean 1906. urtean imprimaturikoa hots. Gernikako arbolaz hornitu azala duen hau Arana Goiriri eskeini zion doike: martir dejaungotkoa y de Euzkadi. Itaun ihardespen modura eginiko libu-ruxka honek dozena bat kapitulu dakarzkigu zein baino zein interes-garnago. nazioa, esiaaua, nazionaustnoa. aDerna, aucrndrcKiKO ue-tebeharrak —A trabajar sin descanso por la conservacion o restauracidn

tradiciones, artes, territorio y demas etemeruos constitutivos de la patria o nactonattdad—', arrazaren aldetiko euskal nazionalismoa; historiaren

escupiendo y pisoteando a la nacion españoia, son puro objeto, supe-

Nafarroako Taldekako Txapelketako maila nagusiko zazpigarren jardunaldiko partida, 1996ko azaroaren 23an jokatua. Pablo del Rio (Iruñeko Runa), 2.130 ELO-koa — Oskar Lazkoz (Atarrabiako Paz de Ziganda), 1.845 ELOkoa.

1 ,d4, Zf6; 2.Zc3, g6; 3.e4, d6; 4.Ae3, Ag7; 5.Dd2, Zg4; 6.Ag5, h6; 7.Ah4, 0-0; 8.0-0-0, b6; 9.f3, Zf6; 10. g4, c5.

Ikus koadroa. Beltzen mugimenduak ez dira zehatzak izan. Azkenaren ondorioz peoi bat galduko dute.

11.c5, b-c5; 12. Af6, Af6; 13.Dh6, Da5; 14. Ac4.

Beltzen kontraerasoari emandako eran-tzun egokia.

14..., Ac3; 15.C3, Dc3; 16.Dg6 xa, Eh8; 17.Dh6 xa, Eg8; 18.Dg6 xa, Eh8; 19.Af7, Dal xa; 20. Ed2, Dd4 xa; 21. Ee1, De3 xa; 22. Ze2, Aa6; 23. c4, Ac4; 24. Ac4, Gf3; 25. De8 xa.

"e7" eta "d6"ko peoiak erortzear zeudenez (eta partida hankaz gora), beltzek etsi egin zuten. Azkarregi sartu zuten hanka.

6

Page 6: Nafarkaria - Euskaltzaindia · nizazio-zaharberritze lana egik - ten ar dirai Hor. deli kausaa , Eguberrietako erosketa bertak n egitea ez da aurrek urteetao ben - zain erosoa izanen

OSTIRALA,

ABENDUAK

Arturo Kanpion izan zen elkartearen bultzatzaileetako bat. Argazkian, Carmelo Etxegarai, Txomin Agine, J. Urkixo, Serapio Mujika eta J.C. Guerrarekin. A U Ñ A M E N D I ;

Abertzaletasunaren hitzaurrea 1877an sortu zen Asociacion Euskara-ri buruz jardunaldiak antolatu ditu Eusko Ikaskuntzak

bertzaletasunaren aitzindariak izan ziren Nafarroako Asociacion Euskararen desa-gerpenaren ehungarren urtea bete dela-eta jardunaldiak antolatu ditu heldu den

asterako Eusko Ikaskuntzak Iruñean. Lau egunetan «euskal-nafar hizkuntza, literatura eta historia gorde eta zabaltzeko» sortu zen talde honen lana—«aurrenazionalismo kulturala» Antonio Elorzak deitu bezala— aztertuko da.

A l b e r t o B a r a n d i a r a n / Iruñea

ARABAN Femin Herranek Revis-ta de las Provincias Vascas, Gi-puzkoan Jose Manterolak Eus-kal-Erria, Bizkaian Vicente Ara-nak Revista de Vizcaya edo Pa-risen La Revue des bas-pirynees et des Landes sortu baino lehen, Nafarroan berpiztu zen geroago a b e r t z a l e t a s u n a emango zuen mugimendu interesgarria. Eus-kararen gainbeherakadak kez-katurik, 1860ko hamarkadan , bi gerra karlisten artean, has i ziren lehen ha r remanak euskal kul-tu ra bultzatzeko taldea osatze-koak, eta Nafarroako Diputaziok Hego Euskal Herriko lau probin-tzicfk ha r tuko lituzkeen euskal uniber ts i ta tea edo lau lurralde-tarako entzutegia proposatu zi-tuen. Bigarren gerra karlistak asmo guztiak zapuztu zituen, ondorengo garaia oso latza izan zelako. Giro horren pean 1877an osatu zen Nafarroan Asociacion Euskara , «euskal nafar-hizkun-tza, l i teratura eta historia gorde eta zabaltzeko, bertako legeria aztertzeko eta herrialdearen on-gizate moral eta materiala fabo-ratzen duen guztia bideratzeko». Beren lana soilik kul turaren alo-r rean garatzen zutela, euskaro haiek beren iritziz euskal-nafar no r t a sunaren baloreak irudika-tzen zituzten ezaugarriak begi-ra tu nah i zituzten, eta modu ho-r re tan aurre abertzaletasun kul-tura la dei daitekeen mugimen-dua sortu zuten, foruen berres-

kurapena gainerako he lburuak lortzeko bermetzat har tuz.

Foruak ziren garai ha r t an eus-ka l tasuna lotzen zuena, eta hori galduz gero dena galduko zela ikusten zuten askok. Hala ere, e lka r t eak ha s i e r a t i k m a r k a t u nah i izan zuen bere izaera apoli-tikoa, garaiko zentsura eta presio politikoa saihestearren, eta sei^ u r t e z (1878-1883) a r g i t a r a t u zuen Euskara aldizkarian gai kul turalak jorratu ziren soil-soi-lik. Elkartearen planteamendu p o l i t i k o a k , o r d e a El Arga ( 1 8 7 9 - 1 8 8 1 ) e t a Lau-Buru

Euskaro haiek beren iritziz euskal-nafar

nortasunaren baloreak irudikatzen zituzten

ezaugarriak begiratu nahi zituzten, eta

abertzaletasun kulturala dei daitekeen

mugimendua sortu zuten

(1883-1886) aldizkarietan jorra-tu ziren.

Euskara aldizkarian dago ja -soa, hain zuzen ere, talde honek utzitako ondare garrantzi tsuena. Testu gehienak erdaraz argita-ra tu ziren, ta r tean poema asko-ren itzulpen ugari, ba ina histo-riak ere toki auke ra tua du aldiz-karian. Artea, zuzenbidea, eus-kal jaiei buruz art ikuluak. . . Zen-bai t kolaboratzai le e z n t u t e t s u —Bonaparte Printzea, Ortiz de Zarate, Serafin Olabe— tar teka orriotara azaldu baziren ere, lan gehiena Kanpion eta Iturralde y Suitek egin zuten, eta amaieran kexu ziren lagunengandik jaso-tako laguntza urriaz, azken zen-bakiak ia osoak egin behar izan zituztelako biek.

Antoine D'Abbadiek 1853an Urruñan hasi tako Euskal Besten ondotik etorri ziren Lore-Jokoak Nafarroara, Elizondora aurret ik (1879) eta Berara (1889) ondotik, eta elkarteak izan zuen paper g a r r a n t z i t s u a a n t o l a k u n t z a n . Elizondoko eguneko literatur le-hiaketan par te har tu zuen Felipe Arrese Beitia poeta bizkaitarrak Ama Euskeriari azken agurrak lanarekin eta izugarrizko arra-kas ta izan zuen.

Arrese Beitia, Iparragirre eta Navarro Villoslada • Lola Val-verde Euskal Herriko Unibertsi-tateko irakaslea eta ja rdunald ien an to la tza i leak aza ldu duenez , h i r u p e r t s o n a i oso ga r r an t z i -t s u a k izan ziren elkarteko jen-dearentzat: Arrese Beitia, Ipa-rragirre eta Navarro Villoslada. «Navarro Villoslada» e s a n du Valverdek, «integrista eta neo-ka to l iko i zuga r r i a zen, b a i n a euskaroek ikusi zuten bere Ama-ya o los vascos... l iburua euskal l iburu riazionala balitz bezala, euskal Biblia. Iparragirreri ere

Lola Valverdek dioenez,

«oso jende gutxik ezagutzen du Euskara

aldizkaria, bakarrik zabaltzen zelako

bazkideen artean, eta bazkide izatea ez zelako

oso erraza»

est imu handia zioten, eta Argen-tinatik etorri zenetik dirulagun-tzak eska tu zituzten beraren-tzat: foruen sinboloa zen beraien-tzat».

Heldu den astelehenean has iko diren ja rdunald i h a u e n he lburua da ezagutzera ematea elkarteak eginiko lana, batez ere aldizka-rian bildutakoa. «Oso jende gu-txik ezagutzen du aldizkaria» dio Valverdek, «bakarrik zabaltzen ze lako b a z k i d e e n a r t e a n , e t a bazk^de izatea ere ez zelako oso erraza izan. Nik ba tzue tan kon-tsu l ta tu izan ditut zenbait arti-ku lu jakin gabe hemen idatzi zi-rela ja tor r ian». Hori de la-e ta , Eusko Ikaskuntzak Euskara al-dizkariaren ale guztiak argitara-tu ditu.

Lehen hitzaldia as te lehenean izango da, esan bezala, eta Angel Garcia-Sanz Nafarroako Uniber-tsitate Publikoko irakasleak el-kar tea osatu zuten gizonei bu-ruzko da tuak emango ditu ber-tan. Asteartean, hilak 10, Jose Maria J imeno Jur iok euskara ren a tzerakadaren aur rean elkarteak izan zuen jar rera jorra tuko du eta as teazkenean Antonio Elorzak, Madrilgo Unibertsitate Konplu-tenseko irakasleak, Abertzaleta-sunaren aurreko abertzaletasun

- ~kultur'ala i z e n e k o h i t z a l d i a emango du. Ostegunean Grego-rio Monreal Eusko Ikaskuntzako lehendakariak erregimen foralari bu ruz hitz egingo du eta aldizka-riaren edizio faksimilaren aur-kezpena egingo da. X

6

Page 7: Nafarkaria - Euskaltzaindia · nizazio-zaharberritze lana egik - ten ar dirai Hor. deli kausaa , Eguberrietako erosketa bertak n egitea ez da aurrek urteetao ben - zain erosoa izanen

I Nafarkaria -OSTIRALA,

ABENDUAK

• Javier Rodrigo • Idazlea

«Intimismoa intrigaz lantzen dut» mm goizko Bilaketa kultur taldeak Francisco Indurain LBX idazle berrientzako saria eman berri dio Javier Rodri-gori, 'El ilusionista' eleberria dela eta. Horren aurretik, idazle iruindarrak Nafarroako Gobernuko saria jaso zuen estreinako liburu horri esker. Idatzi dituen lehen berrehun orrialdeek etekin ezin hobea eman diote Rodrigori.

Juan Kruz Lakasta / Iruñea

EFE agentziako egoitza, Javier Rodr igoren l an tok ia , E s t a f e t a kalean dago. Baita Fitero taberna ere. Bertan egin genuen topo. Fi-teron munduko pintxorik hobe-renak —eta seguru asko, halaber, ko ipe t suenak— egiten di tuzte: piperra, arrautza, urdaiazpikoa eta gazta... Horien guztien pa-r e a n , l i t e r a t u r a r e n i n g u r u a n m i n t z a t u zen i d a z l e - k a z e t a r i i r u i n d a r r a . Ez z i r en b e r e a k , i nond ik ino ra ere, a d i e r a z p e n koipetsuak izan.

• Nola ikasten da idazten, idatziz ala irakurriz? Idatziz eta irakurriz. Idazteko

kontatzeko zerbait eduki behar duzu. Horretaz gain, jatorriz no-labaiteko idazteko gai tasuna izan behar duzu. Halaber, ondo idaz-teko asko irakurri behar duzula us te dut. Ez du t us te i rakurtzen ez duen idazlerik egon daitekee-nik . Nik a s k o i r a k u r t z e n d u t . Idazleentzat ezezik, jende guztia-rentzat ere irakurtzea oso ga-rrantzi tsua da.

• Zer irakurtzen duzu? Garai ba tean German Hesse

asko irakurri nuen . Gero itzulpe-ne tan asko galtzen dela j abe tu nintzen, eta Latinoamerikako li-te ra tura irakurtzen hasi nintzen: Garcia Marguez, Vargas Llosa, Borges, E rnes to Saba to . Maila goreneko li teratura da. Hori ira-kurr i ta idazteak lotsa ematen di-zu. Umbral gus tukoa dut, Gala, Cela... Ezin duzu guztia irakurri. Soledad Puertolas Bilaketa sarien banake tan izan zen, eta berak idatzitako l iburuen ar tean gehien g u s t a t z e n z i t z a idana zein zen galdetu zidan. Bakar ba t ere ez dudala irakurri erantzun behar izan nion.

«Idatziz eta irakurriz ikasten da idazten. Ez dut uste irakurtzen ez duen M^ffik egon daitekeenik»

• Zer dela-eta hasi zinen zu idaz-ten? Kasualidadez izan zen. Neure

buruar i ez nion esan «tira, gauza serioak idazten hasiko naiz». Ka-zetar i l ana , agen tz ian , n a h i k o monotonoa da. Ez daukazu sor-mena lantzeko aukera handirik. Agian egunkari edota irrati ba-tean baduzu horretarako beta. Agentzietan ez, gauzak labur eta zehaztasun osoz idatzi behar di-tuzu. Askatasun handiagoz idaz-teko gogoa baduzu, behar ra sen-titzen duzu. Erlaxatzeko modu b a t da . Mus ika l a s a i a j a r t z e n duzu, argi lasaia, zigarrotxoa piz-ten duzu, eta idazten has ten zara. Entretenigarria ez balitz ez nuke eginen. Modu horretan gauza la-bur ra egiten hasi nintzen, baina emeki-emeki, kasik nahi gabe, a rgumentua luzatzen joan nin-tzen. Azkenean ber rehun orrial-deko l iburua idatzi nuen .

• Nola bururatu zitzaizun liburu hori lehiaketa batera aurkez-tea? Liburua idaztea hasiera ba tean

denborapasa izan zen. Hasieran senitartekoei eta lagunei eman nien. Gero, l iburua idatzirik ze-goela, eta horrekin zer edo zer egin behar nuela pen tsa tu nuen . Na-fa r roako Gobernua ren deialdia ikusi nuen, eta aurkeztea erabaki nuen . Zortea izan nuen. Irabazi egin nuen, eta Nafarroako Gober-n u a k l iburua argitaratu zidan.

• Eta irabazi eta gero zer? Irabazi nuenean zera pen tsa tu

nuen: «Agian, batek daki, zerbait egin dezaket hemen». Inondik ere ez duzu pentsatzen jada izen han-diko idazlea zarela. Gero, gainera, Agoizko Bilaketa sariak bana tu z i t uz t enean egile be r r i en tzako Francisco Indurain saria eman z ida ten . Hori ezus t eko h a n d i a

Javier Rodrigo, idazle lanetan aritzea gustuko duen kazetaria. J O X E L A C A L L E

izan zen, nik ez nuen-e ta l iburua sari horretara- aurkeztu. Haiek argitaratu diren lanen a r tean ge-hien gustatzen zaiena hau ta tzen dute, eta nirea aukera tu zuten. Bat-batean, neure bizitza osoan ber rehun orrialde besterik ez di-tudala idatzi, bi sari irabazi di-tudala ikusi dut. Orain beste li-b u r u ba t idazten ari naiz. Idazle ezezagunaren gaitzak jota, segu-ru asko berriro ere lehiaketa ba-tera aurkeztu beharko dut , argi-taletxeek, egile ezezaguna bazara , autoprodukzioa besterik ez dizu-te eskaintzen eta. Ez b a d u t deus

lortzen, ez da ezer gertatuko. Ni, finean, kazetaria naiz, denbora-p a s a n idazle lane tan aritzen den kazetaria.

• Ez diezu zure orrialde horiei etekin makala atera. Zer idatzi duzu, bada, horietan? Bai, etekina ez da nolanahikoa

izan. Motibazio hand ia izan da. Mutiko ba t herri b a t e a n bizi da, amarekin eta ana ia txikiarekin b a t e r a . Aita a s p a l d i a n hi l zi-t z a ion . K o s t a l d e k o h e r r i a da , Kantaur i aldekoa, ba ina Medite-rraneoko k u t s u a ere badu : badira apa r t amen tuak eta abar. Herriko

j a i e t a n , e g u n e k a i t s u b a t e a n , anaia txikia ba r rake ta ra . e rama-ten du. Haur ra Izuaren Gazteluan sartzen da, eta desagertu egiten da. Protagonista anaia txikia bi-latzen has t en da, eta aldi berean bere ba rnean ere bilatzeari ekiten dio. Arazo psikologikoak dauzka. Liburuaren bi i rakurketa ezber-din egin daitezke. Batetik, intriga dago, eta, bestetik, intimismoa. Intr iga a p r o b e t x a t z e n d u t ni re mezuak, nire a b u r u a k sartzeko. Intimismoa intrigaz lantzen dut . Liburu intimista ba tek ez du zer-tan l iburu aspergarria izan. x

s o s l a i a

Javier Rodrigo duela 29 urte jaiotako iruinsemea da. Na-

farroako Untbertsitatean Kazetaritza ikasketak egin

eta gero, duela zazpi urte EJe

agentzian lanean has i zen. Kazeta-

ritzaz landara, «denborapasan.»

idazle lanetan arI-tzea gustatzen

zaio.

Horrelaxe, «den-borapasan> idatzi zuen El ilus ionis-

ta, estreinako eleberria. Naja-

rroako Gobernuko egile berrientzako lehiaketara aur-keztu zuen, eta

irabazi egin zuen. Agoizko Bilaketa

kultur taldeak Franclsco Indu-rain saria eman berri dio lan ber-

beragatik.

eleberria idazten

rik, aita, nrgitara-tzerik izanen

duenentz ez dau-ka batere argi. Ar-gltaletxeek egile ezezagunei au-

toargitalpena es-kaimzcn ohi dicte. eta bera ez dago prest mailegu hat eskatzeko liburua

argitaratu ahal izateko.