n i arrantzatuak agenda g erreportajea · 2019. 10. 16. · gijonen aurkezpenak egiten egon naizen...

3
Gordinatsunak gorabehera, umore klabean idaztea erabaki dut Inpunitatearen ideia ere hor dago denbora guztian Nik ere banuen kritika soziala Sarrera Gatzetan gordeak Elkarrizketak Jon Arretxeri elkarrizketa J o n A r r e UMOREA ETA KRITIKA SOZIALA BALIATU DITU 19 KAMERA (EREIN) NOBELAN Ostirala, 2012-09-07 Idazle emankorrenetakoa da. Eta bidaiariena ere, akaso. Istanbul, Munich, Bamako eta Tangerren kokatu izan ditu bere liburuetako pertsonaiak. Nobela honetan ordea, 19 kamera izenekoan, Bilbon barrena dabiltza pertsonaiak. San Frantzisko auzoan, zehazki esanda. Ez da berritasun bakarra. Umorea baliatu du kontakizuna garatzeko orduan. "Eta kritika soziala ere bai. Nobela beltz gehienetan agertzen da eta nik ere banuen hori lantzeko gogoa", adierazi digu hitzen uberan izan dugun solasaldian. Bidaiekin lotuta egon dira zure aurreko nobelak. Azken honetan, ordea, etxean kokatu duzu trama. Aldaketa handia izan da. Batez ere jendearen gomendioengatik egin dut. Beti hitz egiten duzu jende askorekin eta nobeletan beti jartzen dut nire e-posta. Jendeak maiz esaten zidan, "ondo dago atzerrian kokatzea nobela; bidaia-literaturaren kutsu hori ematea... Baina Euskal Herrian ezin da kokatu horrelako nobela beltz bat?". Eta horregatik egin dut. Euskal Herrian dugun hiri antzeko bakarra Bilbo da. Beste hiriburuetan ez dago Bilboko San Frantziskoren parekorik. Eta nire nobeletarako horrelako giroa behar dut, nobela beltzeko giro tradizional hori: prostituzio-gunea, droga-gunea, etorkinak, jende behartsua, ghetto itxurako giroa... Bidaia kontuez ahaztu eta hemen kokatu dut 19 kamera nobela. Dena den, afrikarra denez Bilboko San Frantzisko aldeko ghetto hori, ba nobela honek bidaiatik ere badauka zerbait. Kontraste handiak aurki daitezke Bilbon bertan. Hori ere baliatu duzu nobela honetan, ezta? Azken urteotan asko aldatu da Bilbo. Deustun nengoenean filologia ikasten, itsasadarra gauza nazkagarria zen. Ibai bazter guztia estolda modukoa zen. Ontziolak erdi abandonatuta... Eta orain, Guggenheim edota Iberdrola dorrea ageri dira bertan. Kontrastea sortzeko aprobetxatu dut eta Bilbo aristokrata ere islatu dut nobelan, ezagutzen dudalako mundu hori. Operako mundu hori, Euskalduna jauregikoa. Ni banabil kantatzen Bilboko opera koruan, ABAOko jendearekin. Gure gizartearen bi muturrak erakutsi nahi izan ditut. Kasu honetan Bilbokoak. Baina Euskal Herri osorako balio dezake. Nahiz eta Toure patera pisu horietako batean bizi, patuak eramango du opera mundu horretan kantatzen duen jendearekin kontaktuan jartzera. Horrek aukera ematen du kritika soziala egiteko, baina umore klabean egin dut hori. Nire aurreko nobelak oso tragikoak ziren denak. Tangerren, Istanbulen, Lisboan... kokatutakoak oso gordinak ziren. Orain, berriz, gordintasunak gorabehera, umore klabean idaztea erabaki dut. BIDEOA 19 bideokamerek zaintzen dute Bilboko San Frantzisko kalea. Jon Arretxe idazleak urtebete egin zuen bertan bizitzen. Emaitza, 19 kamera (Erein) nobela; prostituzioa, inmigrazioa eta egoeraren gordintasuna islatzen duen eleberria. Laster emango dugu argitara Jon Arretxerekin izan dugun solasaldia. Aurrerapen gisa, bideo hau erakutsi nahi dizuegu. Bertan, liburuaren prestaketak azaltzen ditu idazle basauritarrak. AGENDA 'Martutene' nobelaz solasean Zumaian Irakurle taldeak eta klubak 2012-09-11 | Zumaia Alberto Ladron Aranaren liburu berriaren aurkezpena Liburu-aurkezpenak 2012-09-12 | Donostia 'Martutene' nobelaz solasean Tolosan Irakurle taldeak eta klubak 2012-09-13 | Tolosa Joseba Sarrionandiaren poemekin errezitaldia Errezitaldia 2012-09-18 | Bilbo Agenda osoa ikusi Apurka-apurka ari zaigu iristen datozen hilabeteetan iritsiko zaizkigun tituluen berri. Hona HEMEN 111 Akademiak prestatu duen aurrerapena, eta HEMEN berriz GARArena. ERAKUSLEIHOA Jon Arretxeri elkarrizketa Jon Arretxeri elkarrizketa Umorea eta kritika soziala baliatu Umorea eta kritika soziala baliatu ditu ditu 19 kamera 19 kamera (Erein) nobelan (Erein) nobelan ELKARRIZKETA ELKARRIZKETA Gaur ere, `Dirua galgarri´ Gaur ere, `Dirua galgarri´ ERREPORTAJEA ERREPORTAJEA ARRANTZATUAK Orain 100 urte jaio zen Erkiaga 2012-09-06 | Literatur Emailuak Ramon Saizarbitoria: "Nobelagilea gupidagabea da, makurra, gaiztoa, zikina" 2012-09-04 | Argia Zergatik atzeratu zen hainbeste Martuteneren argitalpena 2012-08-31 | Boligrafo gorria Maeterlinck jaio zela 150 urte 2012-08-29 | Emailuak Inma Errea: "Itzultzaileak itota dabiltza, parlamentariak barra-barra hasi dira euskara erabiltzen" 2012-08-29 | Argia Karmele Jaioren 'Amaren eskuak' zinemara eramango du Baleukok 2012-07-26 | Argia Astelehena, 2012ko irailak 10 Astelehena, 2012ko irailak 10 Kaia Kaia Aingura hegodunak Aingura hegodunak Periskopioa Periskopioa Gatzetan gordeak Gatzetan gordeak Amuak Amuak Agenda Agenda Estekak Estekak bilatu... converted by Web2PDFConvert.com

Upload: others

Post on 31-Dec-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: N I ARRANTZATUAK AGENDA G ERREPORTAJEA · 2019. 10. 16. · Gijonen aurkezpenak egiten egon naizen bitartean, Madrilera, Valentziara joatera ere gonbidatu naute. Ea pixkanaka pixkanaka

Gordinatsunakgorabehera,umore klabeanidaztea erabakidut

Inpunitatearenideia ere hordago denboraguztian

Nik ere banuenkritika soziala

Sarrera Gatzetan gordeak Elkarrizketak Jon Arretxeri elkarrizketa

Jon Arretxeri elkarrizketaUMOREA ETA KRITIKA SOZIALA BALIATU DITU 19 KAMERA (EREIN) NOBELAN

Ostirala, 2012-09-07

Idazle emankorrenetakoa da. Eta bidaiariena ere, akaso. Istanbul, Munich, Bamakoeta Tangerren kokatu izan ditu bere liburuetako pertsonaiak. Nobela honetan ordea,19 kamera izenekoan, Bilbon barrena dabiltza pertsonaiak. San Frantzisko auzoan,zehazki esanda. Ez da berritasun bakarra. Umorea baliatu du kontakizuna garatzekoorduan. "Eta kritika soziala ere bai. Nobela beltz gehienetan agertzen da eta nik erebanuen hori lantzeko gogoa", adierazi digu hitzen uberan izan dugun solasaldian.

Bidaiekin lotuta egon dira zure aurreko nobelak. Azkenhonetan, ordea, etxean kokatu duzu trama.

Aldaketa handia izan da. Batez ere jendearen gomendioengatik egindut. Beti hitz egiten duzu jende askorekin eta nobeletan beti jartzendut nire e-posta. Jendeak maiz esaten zidan, "ondo dago atzerriankokatzea nobela; bidaia-literaturaren kutsu hori ematea... BainaEuskal Herrian ezin da kokatu horrelako nobela beltz bat?". Etahorregatik egin dut.

Euskal Herrian dugun hiri antzeko bakarra Bilbo da. Bestehiriburuetan ez dago Bilboko San Frantziskoren parekorik. Eta nirenobeletarako horrelako giroa behar dut, nobela beltzeko girotradizional hori: prostituzio-gunea, droga-gunea, etorkinak, jendebehartsua, ghetto itxurako giroa...

Bidaia kontuez ahaztu eta hemen kokatu dut 19 kamera nobela.Dena den, afrikarra denez Bilboko San Frantzisko aldeko ghetto hori,ba nobela honek bidaiatik ere badauka zerbait.

Kontraste handiak aurki daitezke Bilbon bertan. Hori erebaliatu duzu nobela honetan, ezta?

Azken urteotan asko aldatu da Bilbo. Deustun nengoenean filologiaikasten, itsasadarra gauza nazkagarria zen. Ibai bazter guztia estoldamodukoa zen. Ontziolak erdi abandonatuta... Eta orain, Guggenheimedota Iberdrola dorrea ageri dira bertan.

Kontrastea sortzeko aprobetxatu dut eta Bilbo aristokrata ere islatudut nobelan, ezagutzen dudalako mundu hori. Operako mundu hori,Euskalduna jauregikoa. Ni banabil kantatzen Bilboko opera koruan,ABAOko jendearekin.

Gure gizartearen bi muturrak erakutsi nahi izan ditut. Kasu honetanBilbokoak. Baina Euskal Herri osorako balio dezake. Nahiz eta Tourepatera pisu horietako batean bizi, patuak eramango du opera munduhorretan kantatzen duen jendearekin kontaktuan jartzera. Horrekaukera ematen du kritika soziala egiteko, baina umore klabean egindut hori.

Nire aurreko nobelak oso tragikoak ziren denak. Tangerren,Istanbulen, Lisboan... kokatutakoak oso gordinak ziren. Orain, berriz,gordintasunak gorabehera, umore klabean idaztea erabaki dut.

BIDEOA

19 bideokamerek zaintzen duteBilboko San Frantzisko kalea. JonArretxe idazleak urtebete egin zuenbertan bizitzen. Emaitza, 19 kamera(Erein) nobela; prostituzioa,inmigrazioa eta egoerarengordintasuna islatzen dueneleberria. Laster emango duguargitara Jon Arretxerekin izandugun solasaldia. Aurrerapen gisa,bideo hau erakutsi nahi dizuegu.Bertan, liburuaren prestaketakazaltzen ditu idazle basauritarrak.

AGENDA'Martutene' nobelazsolasean ZumaianIrakurle taldeak eta klubak2012-09-11 | Zumaia

Alberto Ladron Aranarenliburu berriarenaurkezpenaLiburu-aurkezpenak2012-09-12 | Donostia

'Martutene' nobelazsolasean TolosanIrakurle taldeak eta klubak2012-09-13 | Tolosa

Joseba Sarrionandiarenpoemekin errezitaldiaErrezitaldia2012-09-18 | Bilbo

Agenda osoa ikusi

Apurka-apurka ari zaigu iristendatozen hilabeteetan iritsikozaizkigun tituluen berri. Hona HEMEN111 Akademiak prestatu duenaurrerapena, eta HEMEN berrizGARArena.

ERAKUSLEIHOA

Jon Arretxeri elkarrizketaJon Arretxeri elkarrizketa

Umorea eta kritika soziala baliatuUmorea eta kritika soziala baliatuditu ditu 19 kamera19 kamera (Erein) nobelan (Erein) nobelan

ELKARRIZKETAELKARRIZKETA

Gaur ere, `Dirua galgarri´Gaur ere, `Dirua galgarri´

ERREPORTAJEAERREPORTAJEA

ARRANTZATUAKOrain 100 urte jaio zen Erkiaga

2012-09-06 | Literatur Emailuak

Ramon Saizarbitoria: "Nobelagileagupidagabea da, makurra, gaiztoa,zikina"

2012-09-04 | Argia

Zergatik atzeratu zen hainbesteMartuteneren argitalpena

2012-08-31 | Boligrafo gorria

Maeterlinck jaio zela 150 urte2012-08-29 | Emailuak

Inma Errea: "Itzultzaileak itotadabiltza, parlamentariak barra-barrahasi dira euskara erabiltzen"

2012-08-29 | Argia

Karmele Jaioren 'Amaren eskuak'zinemara eramango du Baleukok

2012-07-26 | Argia

Astelehena, 2012ko irailak 10Astelehena, 2012ko irailak 10

KaiaKaia Aingura hegodunakAingura hegodunak PeriskopioaPeriskopioa Gatzetan gordeakGatzetan gordeak AmuakAmuak AgendaAgenda EstekakEstekak

bilatu...

converted by Web2PDFConvert.com

Page 2: N I ARRANTZATUAK AGENDA G ERREPORTAJEA · 2019. 10. 16. · Gijonen aurkezpenak egiten egon naizen bitartean, Madrilera, Valentziara joatera ere gonbidatu naute. Ea pixkanaka pixkanaka

lantzeko gogoa

Kanporaateratzenzareneankonturatzenzara ez zaituelainork ezagutzen

Asko bidaiatu duzu. Afrikan ibili zara eta pentsatzen dutezagupen horiek oso garrantzitsuak izan direla pertsonaianagusia, Toure, umore klabean jartzeko.

Noski. Afrikako Ipar Mendebaldeko eskualde hori nahikoa ondoezagutzen dut, Mali, Senegal, Burkina-Faso... Baditut lagunak hanbizi direnak eta baita hangoak hemen bizi direnak. Euren izaeraezagutzen dut, egon naiz eurekin han bizitzen eta euren alaitasunhori eta umorearen zentzu hori baliatu nahi izan dut. Positibotasunaeta praktikotasunaren ideia hori oso gustuko dut gainera. Bestelaezinezkoa izango zitzaidan horrelako pertsonaia bat osatzea.Arriskutsuegia izango litzateke.

Tonuan ere igartzen da, beraz, beste aldaketa. Zailtasunikeman dizu erregistro horretan aritzeak?

Ez, nahikoa argi neukan. Afrikarrek umore hori nola erabiltzen dutenasko gustatu izan zait beti. Nahikoa identifikatua sentitzen naiz.Seguru sentitu naiz pertsonaia sortzerakoan, horrelako jende askotxoezagutzen dudalako. Gainera, badut lagun bat Bamakon etazalantzak argitzen lagundu dit.

Nobela beltzaren ezaugarriak ez dira falta. Desagertzeak,hilketak, protituzioa...

Eta kritika soziala ere bai. Nobela beltz gehienetan agertzen da eta nik ere banuen hori lantzeko gogoa.Euskaldun normalak nola tratatzen duen etorkin jendea, edota autoritateak nola hartzen dituen etorkinak.Inpunitatearen ideia ere hor dago denbora guztian.

Aurreko nobeletan trama indartsu bat osatu izan dut eta hori nobelaren ardatz nagusi bilakatu. Oraingohonetan badira trama paralelo batzuk baina ardatz nagusia Toure bera da. Ondo karakterizatutakopertsonaia da. Ondo finkatzen saiatu naiz, asmoa hori delako: beste nobela batzuetan ere, Tourerekinjarraitzea.

"Kamera horien atzean beste norbait dago"Narrazioa garatzeko, nobelaren izenburuan zenbatu dituzun kamerak ere baliatu dituzu.

Benetan daude 19 kamera, hasiera batean behintzat 19 ziren, auzoaren kontrolerako baliatzen zituztenak.Delinkuentzia kontrolatzeko eta, behar izanez gero, di-da batean polizia edo anbulantzia bidaltzeko hara.Baina polemika handia sortu zuen. Jende asko ez zegoen prest. "Egun osoan kontrolatuta egon behar?Baina zer da hori?". Norberaren askatasunerako pentsa zer suposatzen duen... Baina ipini ziren, etakamera horiek dena ikusten dute.

Nik nobelaren barruan bigarren narratzaile moduan erabili ditut. Narratzaile nagusia Toure bera da, lehenpertsonan mintzo dena. Baina gero bada bigarren narratzaile bat, hotza, objektiboa guztiz: kamerak.Kontatzen dute ikusten dutena, ikustea komeni ez diren gauzak... Eta kamara horien atzean beste norbaitdago, kamera horien atzetik zer gertatzen den kontrolatzen.

Tourerekin saga bat sortzeko asmoa duzula aipatu duzu. Badituzu trama berriak buruan edoToureren abentura gehiago argitara eman aurretik, beste libururen bat argitaratzeko asmoa duzuakaso?

Nobela oso ondo hasi da. Bilboko Liburu Azokan kristoren harrera izan zuen. Ni harrituta geratu nintzen,krisia dela eta ez dela, gauzak ez daude ondo, baina harrituta geratu naiz izan duen harrerarekin. Beharbada Bilbon kokatuta dagoelako.

Gijoneko Aste Beltzan ere jende askok hartu du. Beraz argi daukat, hurrengo nobela Tourerena izango da,Toureren bigarren entrega. Hasita daukat eta datorren udaberrirako kalean izango da, nahikoa bideratutadauzkat ideiak eta ardatz nagusiak.

"Gijoneko Aste Beltzak ez dauka parekorik"Madriletik Gijonerako bidea egin zuen uztaila hasieran Tren Beltzak, eta horrela hasi zen hainospetsu bilakatu den Aste Beltza. Urtero mundu osoko ehunka idazle, editore eta kritiko biltzenditu ekimen honek eta aurtengoan 140 idazle izan dira Gijon aldean. Horien artean guresolaskidea, Jon Arretxe. Oso pozik etorri da handik. 19 kamera (Erein) liburuaren aurkezpenekitaldian, "aretoa bete betea egon zen, 200dik gora lagun elkartu ziren". Uztailean emangenuen albiste batean jaso genituen ondoko hitzak. Elkarrizketa hau osatze aldera, egoki ikusidugu orduko solasaldi hura gogora ekartzea.

Gijoneko Aste Beltzan izan zinen uda hasieran. Gustura itzuli zinen handik, ezta?

Oso gustura, benetan. Ez nintzen guztiz konbentzituta joan. Alde batetik, tren batean sartu behar nuenhainbat pertsonekin, gehienak ezezagunak, eta ni ez naiz lehengo momentuan berriketan hasten denhorietakoa. Baina idazle pilo bat eta kazetari pilo bat ezagutu ditut, zaleak ere...

Gainera, gauza ederrak pasa zitzaizkidan. Tren Beltzean, Madrildik Gijon aldera bidean, greban zirenmeatzarien ondotik pasa ginen eta eurekin elkartzeko aukera izan genuen. Oso polita izan zen.

Eta Gijonen ere, oso ondo. Nire liburuaren aurkezpen-ekitaldian aretoa bete betea egon zen, 200dik goralagun elkartu ginen. Oso aurkezle ona izan nuen gainera, Juan Bolea. Oso ondo asmatu zituen 19 kameranobelako klabe nagusiak; eta oso ondo azaldu zituen nobelaren inguruko kontuak. Saio atsegina egingenuela uste dut eta jende pilo bat hurbildu zen. Liburua han bertan zegoen erosteko, eta oso ondo mugitu

converted by Web2PDFConvert.com

Page 3: N I ARRANTZATUAK AGENDA G ERREPORTAJEA · 2019. 10. 16. · Gijonen aurkezpenak egiten egon naizen bitartean, Madrilera, Valentziara joatera ere gonbidatu naute. Ea pixkanaka pixkanaka

zen.

Gijonekoa, beraz, plataforma ederra izan da.

Kanpora ateratzen zarenean konturatzen zara Euskal Herritik kanpo ez zaituela inork ezagutzen. Horrelakolekuetara joan beharra dago. Nik nobelak orain bi hizkuntzetan ateratzen ditut aldi berean, etasalmentetatik bizi naizenez, ba nahitaez egin behar ditut horrelako gauzak; gainera ondo ateratzen badira,ba fenomeno.

Bi hizkuntzetan eta aldi berean argitaratzea abantaila izan da, beraz.

Duda barik. Baina horrek aldi berean ekarri behar du promozio serio bat. Gijonen aurkezpenak egiten egonnaizen bitartean, Madrilera, Valentziara joatera ere gonbidatu naute. Ea pixkanaka pixkanaka ezagunakegiten garen mundu horretan ere.

Agertoki egokia da Gijonekoa, zuk lantzen duzun generoari lotuta dagoelako erabat.

Ezin hobea niretzat. Eta onena. Nobela beltzaren inguruan egiten dira antzeko ekitaldiak Bartzelonan,Getafen... Baina ez dauka parekorik. Ezin da imajinatu ere egin zer nolako azoka den Gijonekoa. Uste dut25. saioa izan dela honakoa. Festa gisa funtzionatzen du baina liburu azokaren bueltan dago antolaturik.Aurten, 140 idazle izan dira handik igaro direnak. Prentsan ere oihartzun handia du.

Bideoak

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatziIzena*

E-posta*

Osatu kanta: "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen"

(derrigorrezkoa, spam-aren kontra)*

Iruzkina bidali

HARREMANETARAKOHARREMANETARAKOOier Guillan & Imanol UbedaOier Guillan & Imanol [email protected]@gmail.com

TXIOAKTXIOAK@juankarhi@juankarhi RT RT @hitzenuberan@hitzenuberan: Aitor Ruiz de Egino eta: Aitor Ruiz de Egino etaOdon Nobliarena da gaurko azalaren merituaOdon Nobliarena da gaurko azalaren merituahttp://t.co/EXA7KIHs?http://t.co/EXA7KIHs?

@hitzenuberan@hitzenuberan Susa eta Elkar argitaletxeen nobedadeak,Susa eta Elkar argitaletxeen nobedadeak,@111Akademia@111Akademia -ko albiste honetan aurreratua -ko albiste honetan aurreratuahttp://t.co/sH8v6SzKhttp://t.co/sH8v6SzK

@hitzenuberan@hitzenuberan Pasai Donibaneko Hugoenea IdazlearenPasai Donibaneko Hugoenea IdazlearenEtxean, Herrialde Katalanetako hainbat idazle izan diraEtxean, Herrialde Katalanetako hainbat idazle izan diraazken egunotan azken egunotan http://t.co/JsByjiGZhttp://t.co/JsByjiGZ

LAGUNTZAILEAKLAGUNTZAILEAK

Edukiak Edukiak CC-by-saCC-by-sa lizentziapean argitaratu dira. lizentziapean argitaratu dira. XHTML 1.0XHTML 1.0 eta CSS 3 balioetsiak | eta CSS 3 balioetsiak | EstatistikakEstatistikak

converted by Web2PDFConvert.com