mutua informazioa 49

24

Click here to load reader

Upload: mutualia

Post on 21-Jul-2016

243 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Mutua Informazioa 49 www.mutualia.eus

TRANSCRIPT

Page 1: Mutua informazioa 49

2015ko apiralak 49 zbk.

mutuainformaz ioa

NUEVA RESONANCIA MAGNÉTICA EN PAKEA

Ignacio LekunberriMutualiako zuzendari

kudeatzaile berria

Page 2: Mutua informazioa 49

AURKIBIDEA

GAUR EGUN

Ignacio Lekunberri Mutualiako zuzendari kudeatzaile berria: Joan den apirilaren 20an, Mutualiako Zuzendaritza Batzordeak Miguel Ánguel Lujua jaunaren uko egitea onartu eta Ignacio Lekunberri zuzendari kudeatzaile berriaren izendapena onartu zuen.

04

06 Mutualia Foroa: XII. edizioa maiatzean: Lan-aholkularitzei zuzendutako topaketak lau egun iraungo ditu: 6an, Bilbon izango da; 7an, Gasteizen; 12an, Donostian; eta 13an, Eibarren.

07

09

Uztailaren 1ean indarrean sartuko den autonomoen kotizazio-oinarria aldatzeko epea apirilaren 30ean amaitzen da.

2014 Ospitalizazio inkestaren emaitzak: Erzilla eta Pakea kliniketan ingresatuta dauden gaixoentzako gogobetetze galdeketa espezifiko bat sortu dugu

LEGEAK

Joan-etorrien eraginez baimena luzatzea: joan-etorri guztien kasuan aplika daiteke? Betekizunak.

11

PREBENTZIOA

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko12. Mutualia argazki-lehiaketa

12

KOTIZATZEN DU - 2015eko Gidak liburuak izarte Segurantzako Sistemaren kotizazioari buruzko informazioa du,

07

Estatuko enplegu zerbitzu publikoaren zerbitzuaren autokalkulurako programa: Aplikazio honi esker, herritarrak eskura dezakeen zerbitzua, haren iraupena eta zenbatekoa simulatu ahal izango ditu

07

Zure Gizarte Segurantza08

Page 3: Mutua informazioa 49

Istripu-tasaren kostuei buruzko mintegi teknikoaren data berriak

MUTUALIA kide den DenBBora Sareak kontziliazioaren eta baterako erantzukizunaren aldeko bere estrategia indartu nahi du

Borrokaren eta sanboaren hazkundea

FORMAKUNTZA

15

IGUALDAD

UMOREA

MUTUALIA KIROLAREKIN

SEGURTASUN GOMENDIOAK

16

18

21

OGITARTEKOAREN ETENALDIA23

MUTUALIAk min lunbarrari buruzko 2 txosten aurkeztuko ditu NASS elkartean (North American Spine Society)

17

Abian da mutualiaren laneko arriskuen prebentziorako campus birtuala

Joan den apirilaren 16an, Cristina Mendia GENEROKO ERANTZUKIZUN SOZIALARI buruzko Jardunaldian izan zen, GIJONEN, MUTUALIAREN ordezkari gisa

19

MUTUALIAK Espainiaren eta Txinaren arteko VIII. Foroa aurkeztu du

20

Page 4: Mutua informazioa 49

GAUR EGUN

4

Joan den apirilaren 20an, Mutualiako Zuzendaritza Batzordeak Miguel Ánguel Lujua

jaunaren uko egitea onartu eta Ignacio Lekunberri zuzendari kudeatzaile berriaren izendapena onartu zuen.

Bere lanpostu berriaren helburua Mutualia gure sektoreko erreferentziazko mutualitate gisa sendotzea izango da, betiere bezeroak elementu bereizgarri gisa dituen itxaropenak kontuan hartuta.

Ignacio Lekunberrik Ekonomia eta Zientzia Enpresetan lizentzia du Euskal Herriko Unibertsitatearen aldetik. Hura 1985. urtean hasi zen mutualitatean lan egiten, eta 1990. urtean Mutua Vizcaya Industrial mutualitateko finantza-zuzendari izendatu zuten. 2003tik 2012ra kudeaketaren kontrolerako zuzendaria izan da, lehenengo Mutua Vizcaya Industrial mutualitatean eta, 2006. urtetik, Mutualian. 2012an zuzendari

kudeatzaile laguntzaile izendatu zuten. Esparru instituzionalean, Ignacio Lekunberri Euskalit, Bikaintasunerako Euskal Fundazioaren zuzendaria izan da 2011 eta 2013. urteen artean.

Bestalde, Miguel Ángel Lujua erakundeak izan duen aldaketaren eta erakundeak lurraldeko hiru mutualitateak bateratzeko egin duen integrazioaren arduradun zuzena izan da. Era berean, mutualitateak, bertan lan egiten duten pertsonen inplikazioari esker, honako sari hauek lortu ditu: Zilarrezko eta Urrezko Q sariak; Kalitatearen 2009ko Sari Iberoamerikarra; Diplóos Saria - Laneko Segurtasunaren Sari Nazionala, Istripuen Prebentziorako Elkartearen (APA) aldetik;

Ignacio LekunberriMutualiako zuzendari

kudeatzaile berria

• Mutualitatearen Zuzendaritza Batzordeak haren izendapena onartu eta hura Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministeriora igorri zuen hark bere berrespena eman zezan.

• Mutualitatearen gobernu-organo gorenak Miguel Ángel Lujua jaunaren ukoa onartu eta entitatea 2006an sortu zenetik egin duen kudeaketaren arrakastak aitortu ditu.

Page 5: Mutua informazioa 49

GAUR EGUN

5

“Berdintasuna enpresan” bereizgarria, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren aldetik; Emakumezkoen eta Gizonezkoen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen Aitorpena, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen aldetik; Bikaintasunerako EFQM 2012 Europako Sariaren finalista; eta familiaren aldetik arduratsua den enpresaren ziurtagiria.

Esparru instituzionalean, 2011. urtetik Euskal Enpresarien Konfederakuntzako (Confebask) lehendakaria eta Espainiako Enpresaburu Elkarteen Konfederazioaren (CEOE) Zuzendaritza Batzordeko eta Batzorde Exekutiboko kide da.

Mutualia 2006an sortu zen, Euskal Herriko gizarte-segurantzako lan istripuen eta gaixotasunen hiru mutualitate garrantzitsuenak elkartu zirenean. Mutualitateak laneko istripuen, gaixotasun profesionalen eta gertaera arrunten aldi baterako ezintasunak estaltzen ditu, eta laneko arriskuak prebenitzeko zerbitzua ematen die enpresei.

Azken urteetan, bere bezeroak fidelizatzeko jarduerak areagotu eta enpresa sortu berriak txertatu ditu Mutualiak. Estrategia horri esker, Euskal Autonomia Erkidegoko lehen mutualitate gisa finkatu da, eta % 42ko merkatu-kuotarekin itxi du 2014. urtea.

Page 6: Mutua informazioa 49

GAUR EGUN

6

Mutualia Foroa: XII. edizioa maiatzean

Lan-aholkularitzei zuzendutako topaketak lau egun iraungo ditu: 6an, Bilbon izango da; 7an, Gasteizen; 12an, Donostian; eta 13an, Eibarren. Beti bezala, interesgarriak diren gaiak jorratzen saiatuko gara

PROGRAMA:

Datorren maiatzean MUTUALIA FOROAREN beste edizio bat izango dugu.

09:20h Aurkezpena

09:30h

• Gizarte Segurantzaren Likidazio Zuzeneko

Sistema, lehen Cret@ Sistema gisa ezagutzen zena

• Gizarte Segurantzaren Diruzaintza

Orokorreko Inskribapen,

AfiliazioetaDiru-bilketazuzendariordeprobintziala

Bizkaiko RED Sistemaren koordinatzailea

Galde-eskeak

11:20h Kafea hartzeko atsedenaldia

11:40h Gaurkotasuneko gaiak

• Kotizazio eta kontratazio arloko pizgarriak

• Zigor-kode berria, martxoaren 30eko 1/2015 Lege Organikoa.

• Jurisprudentzia interesgarria

Susana Castaños del Molino

abogada, jefa de asesoría jurídica de mutualia

Iñaki Esnal

Letrado de la asesoría jurídica de mutualia

13:10 Galde-eskeak

13:30 Foroaren amaiera

Ohi bezala, posta elektronikoz bidali dira ekitaldien deialdiak, behin betiko ordutegi eta tokiak adierazita.

Kasu zehatzak apirilaren 29a baino lehen planteatzera gonbidatzen zaituztegu; horiek txostenetan zehar ebazten saiatuko gara.

Ez baduzu gonbidapenik jaso eta parte hartzeko interesa baduzu, jarri harremanetan Mutualiako zure kudeatzailearekin, edo, nahiago baduzu Eskatu informazioa lotura honetan edo deitu Kudeaketa Sailera (94 425 25 56). Zain izango gaituzu.

Page 7: Mutua informazioa 49

GAUR EGUN

7

11:40h Gaurkotasuneko gaiak

• Kotizazio eta kontratazio arloko pizgarriak

• Zigor-kode berria, martxoaren 30eko 1/2015 Lege Organikoa.

• Jurisprudentzia interesgarria

Susana Castaños del Molino

abogada, jefa de asesoría jurídica de mutualia

Iñaki Esnal

Letrado de la asesoría jurídica de mutualia

13:10 Galde-eskeak

13:30 Foroaren amaiera

KOTIZATZEN DU - 2015eko GidaGizarte Segurantzaren Diruzaintzak KOTIZATZEN DU - aurtengo gida aurkeztu du.

“KOTIZATZEN DU - 2015eko Gida” eskliburuak Gizarte Segurantzako Sistemaren kotizazioari buruzko infor-mazioa du, eta edozein lekutatik eta momentutan eskura daitekeen informazio zehatza behar duten enpresari eta profesional guztiei xedaturik dago. Bertan jasotzen den informazioak izaera dibulgatzailea du eta ez da, inola ere, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarekiko loteslea izango.

Estatuko enplegu zerbitzu publikoaren zerbitzuaren autokalkulurako programaAplikazio honi esker, herritarrak eskura dezakeen zerbitzua, haren iraupena eta zenbatekoa simulatu ahal izango ditu, programak berak egingo dizkion hainbat galdera labur eta sinple erantzunez, berak sartuko di-tuen datuak oinarritzat hartuz.

Ez du Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekiko izaera loteslea izango, ez baitu egiaztapenik egingo haren datu-baseko datuekiko egiazkotasunari edo bateragarritasunari dagokionez.

Sarbide askea izango du, eta ez da inolako autentifikaziorik eskatuko.

Programan honako egoera hauek aurreikusten dira:

• Kontratua amaitzeagatik dagokion prestazioa (kontribuzio-prestazioa edo langabezia-sorospena, nahikoa ez kotizatzeagatik).

• Kontribuzio-prestazioa agortzeagatiko langabezia-sorospena.

2015eko Aurrekontuen Legearekin eta Gizarte Se-gurantzaren urte honetarako kotizazioak arautzen di-tuen Enplegu Ministerioaren Aginduarekin bat etorriz, langile autonomoek gaur egun dutena baino kotiza-zio-oinarri handiagoa aukeratzeko epea amaitzen da apirilaren 30ean. Oinarri-aldaketa hori 2015eko uz-tailaren 1ean sartuko litzateke indarrean.

Dena den, oinarria aukeratzeko aukera hori 2015eko urtarrilaren 1ean 47 urte dituzten eta gaur egun 1.926,60 eurotik beherako kotizazio-oinarria duten autonomoek bakarrik gauzatu ahal izango dute. Kasu horretan, ezin izango dute 1.945,80 € baino oinarri handiagoa aukeratu.

Oro har, autonomoek 884,40 euroko gutxieneko ko-tizazio-oinarria dute 2015. urtean; gaur egun 48 urte dituztenen kasuan, oinarri hori 953,70 eurokoa da eta sozietateko autonomoen edo hamar langile baino ge-hiago dituztenen kasuan, aldiz, 1.056,90 eurokoa.

Profesional eta Langile Autonomoen Batasunak go-goratu duen moduan, gero eta garrantzitsuagoa da autonomoek beren kotizazio-ibilbidearen balorazio egokia egin eta 47 urte bete aurretik oinarri ertain altuak ezartzea; izan ere, hura murrizten joango da hurrengo urteetan, Pentsioak aldatzeko Legearekin bat etorriz, betiere erretiro-pentsio duin bat lortzeko helburuarekin.

Uztailaren 1ean indarrean sartuko den autonomoen kotizazio-oinarria aldatzeko epea apirilaren 30ean

INTERES BERRIAK

Page 8: Mutua informazioa 49

GAUR EGUN

8

“Zure Gizarte Segurantza” ataria 2014ko uztailean ja-rri zen abian www.seg-social.es web orrian. Diseinuak berritasun bat du, desberdina izango baita erabiltzaile bakoitzarentzat; izan ere, bakoitzaren egoeraren eta lan-baldintzen araberakoa izango da.

Gune pribatu bat da eta, bertan, herritarrak langile, pentsiodun, osasun-laguntzaren onuradun eta abar gisa Gizarte Segurantzarekin mantentzen duen harremanari buruzko informazioa aurkituko du; hala, mota guztietako izapideak egin, txostenak edo ziurtagiriak lortu, eta edozein prestazio eskatu ahal izango du.

Lehen aldiz, herritarrak bere Gizarte Segurantzako informazioa ikusi ahal izango du, modu auto-matikoan eta pertsonalizatuan. Sistemak “kontu pertsonal” bat emango dio erabiltzaile bakoitzari Interneten; haren bitartez, erabiltzailea eta pasahitza bakarrik sartu beharko ditu eta, beraz, ez du ziurtagiri digitalik behar izango.

Horretarako, gure Arreta eta Informazio Zentroetan izena eman (C.A.I.S.S.) beharko du, telefono mugikorreko zenbakia eta helbide elektronikoa eskainiz.

Gainera, honako zerbitzu hauetara sarbidea izango du, besteak beste:

• Aseguramendu-egiaztagiria eskuratzea, osasun-laguntza lortzeko.

• Europako Osasun Txartelaren eskaera (Ordezko Behin Behineko Ziurtagiriaren lorpena).

• Pentsio-ziurtagiriak eta ez pentsiodunena lortzea.

• Erretiro-adinari buruzko informazioa kotizazio-epearen arabera, eta laneko kotizazio-epeak.

• Erretiro-pentsioaren simulatzailea, modalitate desberdinetan.

• Erretiro-, alarguntza- eta zurztasun-espedientearen izapidetze-egoeraren kontsulta.

• Onuradunen txertaketa, osasun-laguntzarako.

• Pentsiodunak behar dituen kudeaketa guztiak (helbide-aldaketagatiko pentsioaren lekualdaketa, PFEZ motaren borondatezko aldaketa...)

• Amatasun- eta aitatasun-prestazioei dagozkien eskaeren izapidetze automatikoa.

• Erretiro-, alarguntza-, zurztasun- eta heriotza-pentsioen eskaera.

• Egoitza elektronikora irispide zuzena (langile-bizitzaren ziurtagiria, kotizazio-oinarrien txostena, langi-learen gaur egungo egoeraren txostena, afiliazio-dokumentuaren kopia, helbide-aldaketaren eskera...

Zure Gizarte Segurantza

Page 9: Mutua informazioa 49

GAUR EGUN

9

2014 Ospitalizazio inkestaren emaitzak

Ainhoa Artola; Josune Ezkurra

Mutualian kalitate asistentzialaren etengabeko hobekuntzarekin jarraituz, 2014an Erzilla eta Pakea kliniketan ingresatuta dauden gaixoentzako gogobetetze galdeketa espezifiko bat sortu dugu.Galdeketa hau, gaixoei alta ematen zaien momentuan , medikuen txostena eta erizaintza zainketak eta oharrak ematen zaizkienean ematen zaie guztiei.

2014.urtean gure gaixoek 1012 galdeketa bete dituzte, gaixo ingresatuen %82a. Galdeketa honek erlazionatuta dauden hiru atal ditu:kalitate asistentziala, instalazioen kalitatea eta gure gaixoen balorazio orokorra.

Kalitate asistentzialeko atalean gehien baloratu diren itemak tratua eta jasotako zaintzak izan dira, bataz-beste 9.5eko puntuazioa lortuz.Instalazioei dagokienez bataz-beste 9 puntu lortu dira eta balorazio orokorrari dagokionez 9.21 puntu.Azpimarratzekoa da gaixoen %99ak gure klinikak gomendatuko lituzkeela , edo eta berriz ere etorriko litzatekeela aukera izanez gero. Esan beharra dago, Pakea Klinikak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin duen Hitzarmenaren barnean,Osakidetzatik bidalitako 153 gaixo, taldean bertan daudela.

Gure gaixoek eta gure langileek gehien baloratzen duten atala iradokizunena da, zeintzuk instalazioetan hobekuntzak sartzeko aukera ematen bait digute.Horien artean hauek azpimarra ditzakegu:

- Gurpil aulkiekin terrazara sartzeko arrapala.- Terrazetako altzarien hobekuntza.- Gelatan solarium efektua saihesteko leihoetako eguzki xaflak.- Gaueko 10etan afal ondoko mokadutxoa ematea, afari eta gosari artean dagoen tarte

luzearengatik.- Urte honetako inbertsioetan sartu daitezkeen eta kontuan ditugun beste hainbat iradokizun

aztertzen ari gara.

Gure gaixoei eskerrak eman nahi dizkiegu izan duten onarpenarengatik eta gure xedea den gaixoen osasunaren zaintzan erakutsi diguten laguntzarengatik.

Page 10: Mutua informazioa 49

GAUR EGUN

10

2014 OSPITALIZAZIO INKESTAAkumulatua GUZTIRA

9,29

Kal

itate

asi

sten

tzia

la

Plantan izandako Harreraren batazbestekoa 9,16

Medikuengandik jasotako informazioaren

batazbestekoa9,11

Jasotako zaintzaren batazbestekoa 9,51

Jasotako tratuaren batazbestekoa 9,45

Erabilitako tresna teknikoen batazbestekoa 9,24

Alta ematerakoan jasotako informazioaren

batazbestekoa9,29

8,95

Inst

alaz

ioak

Gelaron batazbestekoa 9,10Garbitasunaren batazbestekoa 9,26

Jakien batazbestekoa 8,46

Gainontzeko instalazioen batazbestekoa 8,97

9,21 B.O

. Egonaldiaren balorazio orokorraren batazbestekoa 9,21

Alderdi garrantzitsuenaBIZKAIA GIPUZKOA Guztira

Tratua 44,70% 53,06% 48,62%Jasotako asistentzia 40,27% 30,13% 35,52%Informazioa 4,82% 8,52% 6,55%Minaren arintasuna 8,29% 4,15% 6,35%Gelako erosotasuna 1,93% 4,15% 2,97%

Aukera izanez gero kontuan hartzekoaBIZKAIA GIPUZKOA Balorazio orokorra

Berriz ere etorriko nintzateke eta gomendatuko nuke 58,95% 82,73% 70,10%

Berriz ere etorriko nintzateke 40,30% 17,27% 29,50%

Ez nintzateke berriz ere etorriko 0,38% 0,00% 0,20%

Ez nintzateke berriz ere etorriko eta ez nuke gomendatuko 0,38% 0,00% 0,20%

Page 11: Mutua informazioa 49

11

LEGEAK

11

Pedro Fraile-Letrado de la Asesoría Jurídica de Mutualia

Langileen Estatutuko 37.3.b) artikuluan jasotzen denaren eraginez sortzen dira zalantza eta arazo guztiak. Bertan jasotzen denaren arabera, semea edo alaba jaiotzeagatik, eta bigarren gradurainoko odol bidezko nahiz ezkontza bidezko ahaideen heriotzagatik, istripu edo gaixotasun larriagatik, ospitaleratzeagatik, edo ospitaleratzerik behar ez duen ebakuntza kirurgikoagatik etxeko atsedena behar duenean, langileak leku batetik bestera joan behar badu, lau egunekoa izango du epea”.

Idazketa hori dela-eta, “joan-etorriren” bat dagoen guztietan baimena luzatu edo ez jasotzen duen kontua planteatzen da, beste egoera guztiak denak direla.

Araua zehatz-mehatz aplikatzearen aldeko hainbat erabakiren kasuan salbu —joan-etorriren bat egin behar zen kasu guztietan balioesten zen baimena, haren izaera eta distantzia denak direla—, Auzitegi Gorenak doktrina guztia bateratu du eta, horrenbestez, jaiotza, gaixotasun larri edo heriotzagatik ematen den baimen hori lau egunera luzatze hori ez da beste udalerri batera edozein joan-etorri egiteagatik esleituko, kasuan kasuko egoeren arabera baizik (distantzia, iraupena, garraiobideak eta abar).

Horrela, honako hau deklaratu zen 2012ko ekainaren 4ko epaian: “Baimenaren xedea kontuan hartuz gero, hau da, familia-egoerak zaintzea, haren iraupenak mota guztietako joan-etorrien araberakoa izan behar du: udalerrien arteko distantzia, garraiobideak, bidaia egiteko erraztasuna, haren iraupena eta abar. . . “

Horregatik, eta doktrina bateratu horrek dioen moduan, “udalerrien arteko distantzia, horien artean dauden komunikabideak, leku batetik bestera joateko behar den denbora eta ibilaldi luzeago eta konplexuagoa egin behar dutenei modu positiboan diskriminatzeko beste alderdi batzuk hartu behar dira kontuan”, eta “beraz, dagozkion egoera partikularrek justifikatuko dute, kasu bakoitzean, lau eguneko baimena eman ala ez”.

Zentzu horretan, “joan-etorrien kontzeptua ez da haren zentzu literalean ulertu behar, kontzeptu hori lan-antolamenduan erabiltzen den zentzuan baizik, Langileen Estatutuko 40.4 artikuluan adierazten den zentzuan, hain zuzen. Izan ere, arau horretan pertsona horrek denboraldi jakin batean bere helbidea ez dagoen beste udalerri batera egiten duen mugimendu gisa erabiltzen du adierazpen hori, bien arteko distantzia dela-eta, gaua etxean igaro ezin dezakeenean eta, beraz, egoitzaz aldatu behar duenean” (Murtziako Justizia Auzitegi Nagusia: 2009ko azaroaren 16ko epaia).

Ondorioz, joan-etorriengatik baimena luzatzeko, hark udalerrien arteko distantzia-baldintza jakin batzuk bete beharko ditu, baita garraiobideei, bidaia egiteko zailtasunei eta haren iraupenari dagokionez ere, baimena luzatu dadila justifikatu beharko baita.

Joan-etorrien eraginez baimena luzatzea: joan-etorri guztien kasuan aplika daiteke? Betekizunak.

Page 12: Mutua informazioa 49

PREBENTZIOA

12

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko12. Mutualia argazki-lehiaketa

1. saria: Miguel Ángel Márquez González, «Barruko ikuskaritza» argazkiagatik.

Fokuratu prebentzioa!

Hemen da, berriz ere, Mutualia argazki-lehiaketa. Urtero bezala, arrisku-egoerekin edo prebentzioarekin lotutako praktika egokiak islatzen dituzten argazkiak bidali behar dira lehiaketan parte hartzeko.

Urtero bezala, apirilaren 28an, hau da, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, irekiko da laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako Mutualia argazki-lehiaketan parte hartzeko argazkiak jasotzeko epea.

Doan parte hartu ahal izango da, eta 18 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, argazkigintzako afizionatuek nahiz profesionalek.

Lehiaketak hiru sari izango ditu:

• Lehen saria: 1.200 €

• Bigarren saria: 900 €

• Hirugarren saria: 600 €

Lehiaketan parte hartuko duten argazkiek originalak izan behar dute eta irudiaren “orri deskribatzaile” batekin batera bidali beharko dira. Orrialde hori Mutualiaren web orrian dago, honako helbide honetan:

[email protected]

Argazkiak aurkezteko epea 2015eko maiatzaren 31n amaituko da.

Page 13: Mutua informazioa 49

PREBENTZIOA

13

1. saria: Miguel Ángel Márquez González, «Barruko ikuskaritza» argazkiagatik.

Epaimahaiaren epaia apelaezina izango da eta 2015eko ekaina bukaeran emango da jakitera, Mutualiaren web orriaren bitartez. Epaimahaiak hala erabakiz gero, saria eman gabe gera daiteke.

Lehiaketaren oinarriak hemen kontsulta daitezke. Zalantzarik izanez gero, deitu telefono-zenbaki hauetara: 944 042 105 943 440 526 945 009 077

3. saria: Felipe Antonio Juárez Moreno, titulurik gabeko argazki batengatik.

2. saria: Carlos Frías Pérez, «Babestu zure burua» argazkiagatik

Page 14: Mutua informazioa 49

PREBENTZIOA

14

w w w . m u t u a l i a . e s

2015eko Gizarte Segurantzaren prebentzio-ekintzei buruzko plan orokorra

Plan de actividades preventivas de la Seguridad Social 2015

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Mutualiaren 12. argazki lehiaketan parte hartu ezazu!

Apirilaren 28a, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna

Page 15: Mutua informazioa 49

FORMAKUNTZA

15

Istripu-tasaren kostuei buruzko mintegi teknikoaren data berriakMutualiako Prebentzio Saila

Joan den martxoaren 12an Carles Salas Ollé jaunak eskainitako “LANEKO ISTRIPU-TASAREN KOSTUEI” buruzko mintegi teknikora joateko aukera izan ez bazenuen, maiatzaren 11n eta 12an

egin ahal izango duzu, Donostian eta Gasteizen, hurrenez hurren.

Carles Salan Ollé jauna sendagile aditua da Laneko Osasunean (Bartzelonako Unibertsitatea), psikologian doktorea (Valentziako Unibertsitatea), Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi Teknikaria, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Enpresa Elkartearen Departamentuari atxikitako irakaslea.

Kostuei buruzko bere azalpena lau ardatz nagusi hauetan oinarritzen da: istripuek eragindako kostua aztertzeko justifikazioa eta oinarri teorikoa, prebentzioaren ekonomia, laneko arriskuen kostuak aztertzeko metodologiak eta, azkenik, kalkulu-eredu baten aplikazio praktikoa, erabiltzaile guztientzako adibideak erabiliz.

Data: 2015.eko maiatzaren 11 2015.eko maiatzaren 12aLekua: CLINICA PAKEA

Barrio de Ibaieta, 20018 Donostia-San Sebastián

HOSPITAL VITHAS SAN JOSEBeato Tomas de Zumarraga, 10 01013 Vitoria- Gasteiz

Ordutegia: 09:00etatik 13:30etara.

Mintegia prebentzio-teknikariei xedaturik dago. Izen-ematea doakoa izango da. Bertara joateko izena eman beharko da hemen.

Page 16: Mutua informazioa 49

SEGURTASUN GOMENDIOAK

16

Abian da mutualiaren laneko arriskuen prebentziorako campus birtualaMutualiako Prebentzio Saila

Campus horren bitartez, Mutualiako lan-arriskuen prebentziorako hezkuntza-eskaintza areagotuko

da online jardueren bitartez; horiek guztiek lan-arriskuen ezagutza erraztea eta jendea sentsibilizatu eta hurbiltzea izango dute lehentasunezko helburu gisa, betiere kudeaketa eraginkorraren eta prebentzioaren txertaketaren barnean.

Hezkuntza-proposamen berriak prebentzioaren arloko hezkuntza-jarduerak garatzeko aukera eskaintzen du, ordutegi-askatasunarekin eta lantokitik bertatik, joan-etorririk egin beharrik izan gabe, enpresentzat eta langile bazkideentzat modu seguruagoan.

Campus birtuala Mutualiaren web orrian dago, prebentzioaren atalean. Bertan, gaur egun campusa osatzen duten jarduera guztiak agertzen dira. Honako hauek dira, besteak beste:

• Lan zehatzetarako praktika egokiak (farmazia, ostalaritza, osasun-jarduerak, bulegoa, biltegia, garbitasuna, irakaskuntza...)

• Prebentzioa beren gain hartuko duten enpresari eta izendatutako autonomo edo langile izendatuentzako oinarrizko ikastaroa (osagarria Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalaren prevención10.es plataformaren erabilerarekin).

• Istripuen ikerketa.

• Larrialdietarako plana.

• Lehen laguntza.

• Bide-segurtasuna.

• Zaratarekiko prebentzioa.

• Kargen manipulazioa.

• Arrisku ergonomikoak.

• Laneko segurtasuna eta osasuna.

• Arrisku psikosozialak.

• Ordenagailu bidezko lanak.

• Soldadura barne hartzen duten lanak.

• …

Horiek guztiak campusaren beraren bitartez eskuratu daitezke, banaka, ikaslearen datuak bete ostean. Gero, bertan sartzeko gako bat bidaliko zaio. Campusak egindako jardueren aprobetxamendu zuzenaren ziurtagiri bat igorriko du.

Mutualiaren hezkuntza-jarduerek ez dute inolako kostu gehigarririk.

Osatu laneko arriskuen prebentziorako prestakuntza gure campus birtualeko hezkuntza-jarduerekin (hemen)

Page 17: Mutua informazioa 49

SEGURTASUN GOMENDIOAK

17

Mutualiaren Osasungintza Saila

Lehenengo aldiz, Mutualiak Bizkarrezurraren Ipar Amerikako Elkartearen (NASS) kongresuan parte hartuko du urrian, Chicagon. Jaime Díaz de Atauri, Oscar Zabalza eta Mikel Ayala doktoreek Spine Care Award sarira proposatutako beren lanak aurkeztuko dituzte, min lunbarrari aurre egiteko protokoloaren erabilerak eragindako eraginkortasunari buruzkoak.

Lehenengo azterlana 2012an abiarazi zen eta Mutualian ezarritako protokoloak baja-adierazpenean eta haren iraupenean nolabaiteko hobekuntza eragiten duela islatzen du, baita tratamendu errehabilitatzailearen preskripzioan bertan ere.

Bigarrenaren bitartez, 2014. urtean artatu ziren lunbalgia pazienteen kostu ekonomikoak aztertzen dira (laneko baja, farmazia, ospitalizazioa, kirurgia, errehabilitazioa, froga osagarriak eta ekintza

medikoak); horretarako, min-patroien protokoloa (G1) erabili zen kasuak eta horrelakorik erabili ez zen kasuak (G2) alderatu dira, eta estatistika-desberdintasun esanguratsuak aurkitu dira.

Lunbalgia paziente baten batez besteko kostua: 1.149 € (G1: 1052, G2: 1.257). Kostu horren mediana: 642 € (G1: 619, G2: 672).

Laneko bajaren kostua kenduta, honako hau izan zen batez besteko kostua: 572 € (G1: 543, G2: 605), hau da, kostu osoaren ia erdia. Honako hauek dira batez besteko kostu handiena duten kapituluak, laneko bajaren kostuaz gain: osasun-laguntzari eta erizaintza-laguntzari dagokion kostua (premiazko kontsultak, lehen sorospenak eta hurrengoak,390 €); diagnostiko-frogen kostua (104 €); tratamendu ez kirurgikoen kostua (126 €); eta ospitaleratze- eta kirurgia-kostua (42 €).

MUTUALIAk min lunbarrari buruzko 2 txosten aurkeztuko ditu NASS elkartean (North American Spine Society)

Page 18: Mutua informazioa 49

BERDINTASUNA

18

DenBBora Sareak, hau da, kontziliazioa, baterako erantzukizuna eta genero-berdintasuna sustatzen dituzten gizarte-eredu berrien diseinuan eta sustapenean berritzeko lankidetza-esparru publiko eta pribatuak, jardunaldi bat antolatu zuen, joan den apirilaren 17an, lan-esparrua eta familia bateragarri egiteko aurreikusten diren estrategia berriak aurkezteko, betiere genero-berdintasuna gizartearen garapen jasangarrirako ezinbesteko baldintza dela kontuan hartuta.

Ateak zabaltzeko eguna Xabier Legarreta Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuneko zuzendari nagusiak eta Bilboko Udaleko Oihane Agirregoitia Berdintasun, Lankidetza eta Herritartasun zinegotziak ireki zuten. Horiek DenBBora Sarea sustatu dute, eta Sarearen barnean dauden enpresen ehuna areagotzeko helburu nagusia finkatu dute, 2015. urtean gutxienez 20ra iritsi daitezen. Mahai-inguruan Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Soziologia Departamentuari dagokion egunerokotasunari eta lanari buruzko Azterketa Soziologikoen Zentroko VICENT BORRÀS CATALÀ jaunak parte hartu zuen “Lanak eta denborak genero-ikuspegitik” gaiari buruzko hitzaldi batekin, baita Soziologian eta Demografian doktorea den JEAN-YVES BOULIN jaunak ere. Paris-Dauphine Unibertsitateko IRISSO ikerlariak “Tokiko eta lurralde esparruan dauden praktika egokiak eta premia berriak zerbitzu publikoen ikuspegitik” izeneko txostena aurkeztu zuen Europako RETPAT Sarearen ordezkaritzan, eta haren bidez hainbat estrategia aztertu ziren jardunaldiak planteatutako gaiari erantzuteko.

“Zergatik hitz egiten dugu DENBOREZ, pluralean?”

Cristina Mendiak moderatzaile gisa jardun zuen MUTUALIAREN ordezkaritzan; izan ere, hura Sareari dagokio sortu zen momentutik bertatik.

“Ordutegi-malgutasuna Sareko enpresen elementu lehiakor gisa” bigarren mahai-inguruaren bitartez, praktika horren sistematizazioa eta hark Sarera atxikitako enpresei (ARTECHE, IKEA eta ZUBIETXE, besteak beste) eragindako onurak aurkeztu ahal izan ziren praktika egokien eta Sarean sortzen diren hausnarketen onurak jasotzeko aukera gisa. Kasu honetan, VIRTUAL WARE enpresako Asier Estremok jardun zuen moderatzaile gisa.

Gizartearen etengabeko eraldaketak hainbat aldaketa eragiten ditu baldintzetan, lan-erritmoetan, familia-ereduetan eta genero-harremanetan. Horregatik, enpresak estrategia berriak txertatzen

MUTUALIA kide den DenBBora Sareak kontziliazioaren eta baterako erantzukizunaren aldeko bere estrategia indartu nahi du

BERDINTASUN BERRIAK

Page 19: Mutua informazioa 49

BERDINTASUNA

19

ari dira denbora hobeto kudeatzeko, Europako beste hainbat erakunde bezala, eta horri esker, honako hauek lortu dituzte:

• Erakundean lan egiten duten pertsonen gogobetetzea hobetzea.• EnpresanGizarteErantzukizunarenkulturafinkatzenlaguntzea.• Erakundera hobeto atxikiko diren eta talentua duten gizon eta emakumeak erakartzea,

enpresak lehiakorragoak izango baitira horrela. • Erakunde publikoen eta enpresen artean denboraren kudeaketari buruzko itun

interesgarriak sendotzea, hala, praktika egokiak, kontaktuak eta Sarean sortzen diren hausnarketak lortzeko.

Joan den apirilaren 16an, Cristina Mendia GENEROKO ERANTZUKIZUN SOZIALARI buruzko Jardunaldian izan zen, GIJONEN, MUTUALIAREN ordezkari gisa Gijoneko Udaleko Berdintasun Sailak, Enpresaren Berdintasun Bereizgarria duen Mantequerías Arias enpresarekin batera, Mutualiak bezala, ‘Generoko erantzukizun sozial enpresarialaren dimentsioari’ buruzko jardunaldia ospatu zuen joan den apirilaren 16an, Gijonen (Asturias). Ekitaldiak Enpresaren Berdintasun Plan berria idazteko Berdintasun Batzordearen laugarren bilerarekin bat egin zuen, eta enpresekin, erakundeekin eta profesionalekin Generoko Erantzukizun Sozialarekin lotutako praktika egokiak ezagutzeko eta partekatzeko balio izan zuen; kontzeptu berri horrek Enpresen Erantzukizun Soziala eta generoaren ikuspegia bateratzen ditu, genero-berdintasuna sustatzeko helburuarekin. Ekitaldira DIE Sareari dagozkion eta Enpresako Berdintasun Bereizgarria duten enpresa guztiak gonbidatu ziren, horien artean MUTUALIA. Ekitaldia Emilio Herranz Mantequerías Arias enpresako Giza Baliabideen zuzendariak eta Felisa Soria Gijoneko Udaleko Berdintasun Politiken Bulegoko zuzendariak aurkeztu zuten, eta mezu argi bat azpimarratu zuten: “enpresek eta gizarte-eragileek maila guztietako berdintasuna sustatu eta hedatzeko orduan duten erantzukizuna, enpresari berariaz dagokiona baino haratago”.

Jarraian, “Generoko Erantzukizun Soziala enpresetan” izeneko hitzaldi eta mahai-ingurua egin zen. Bertan parte hartu zuten, txostengile gisa, Izaskun Larrieta, Sara Fernández de Bobadilla eta Gurutze Intxaurburu “Guía de Buenas Prácticas en Responsabilidad Social de Género” gidaliburuaren autore eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek.

“Guía de Buenas Prácticas en RESPONSABILIDAD SOCIAL de GENERO” Liburua Emakumearen Euskal Erakundeak finantzatu eta Europako funtsekin argitaratu da, eta MUTUALIAK berdintasunaren berrikuntzaren esparruan enpresa-kultura gisa aurkeztutako bi ekintza hartzen ditu barne..

Page 20: Mutua informazioa 49

BERDINTASUNA

20

MUTUALIAK Espainiaren eta Txinaren arteko VIII. Foroa aurkeztu du

Joan den apirilaren 21ean, Mutualiak VIII. Espainia-Txina Foroa ospatu zuen

Madrilen. José Manuel García-Margallo Kanpo Politika eta Lankidetza ministroa izan zen foroaren buru eta han izan ziren, halaber, Wang Chao Txinako Kanpo Politika ministro ordea, Pedro Solbes eta Wuyun Qimuge foroaren kapitulu nazionaletako lehendakariak, hurrenez hurren, Juan Lladó Espainia-Txina Kontseilua Fundazioaren lehendakaria, eta bi herrialdeetako goi-mailako hainbat delegazio.

VIII. Espainia-Txina Foroan parte hartu zuen, baita ere, Susana Camarero Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioko Estatu Idazkariak, honako titulu honekin: “Emakumeen ahalduntzearen aldeko apustua egitea ezinbestekoa da gizartearen ekonomia-oparotasuna lortzeko”

Cristina Mendiaren ordezkaritzapean, Mutualiak ere Mahai Inguruan parte hartu zuen. Bertan, Susana Camarero Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioko Estatu Idazkariak independentzia ekonomikoaren aldeko apustua egin zuen gizon eta emakumeek benetako aukera-askatasuna lortzeko

aurretiko baldintza gisa; era berean, emakumeen ahalduntzea sostengatu zuen “oparotasun ekonomikoa” sustatzeko “funtsezko” elementu gisa, eta ez emakumeentzat bakarrik, gizarte osoaren oparotasun ekonomikorako baizik. Horregatik, bi plan berri hauek sustatu nahi dira: soldata-berdintasuna eta landa-eremuko emakumeen aldeko sostengua.

Bere mintzaldian aipamen berezia egin zion kontziliazioaren eta baterako erantzukizunaren aldeko neurriak txertatzeari. Horietako batzuk behar bezala txertatuta daude Berdintasun Planean (ordu-poltsen sorrera, lanaldia eta beste alderdi batzuk bateragarri egiteko, hala nola, seme-alaben edo hala behar duten senitartekoen zaintza), eta beste batzuk hurrengo Familia Planean islatuko dira, soldataren arloan lan egiteko Berdintasun Planean txertatzen denaz gain.

Page 21: Mutua informazioa 49

MUTUALIA KIROLAREKIN

21

Euskal borroka modan dago. Duela hainbat milurtekotatik existitzen den kirol-diziplina

eta borroka-kirol horrek aldaera ugari ditu, baina hiru aldaera nagusi hauek bereiz daitezke: borroka librea, borroka libre olinpikoa eta borroka grekoerromatarra. Hiruak borroka olinpikoari dagokion terminoaren barnean sartzen dira. Borrokan, parte-hartzaile bakoitzak bere aurkaria garaitzen saiatu behar du, kolperik eman gabe.

Borrokak irabaztea da helburua, aurkaria lurrera bota eta haren bi sorbaldak tapizaren gainean finko mantenduz, edo puntuetara irabaziz.

Zenbait abantaila ditu: ukimenaren zentzumena garatzen da, haren aldetik inplikazio handia behar baita; agresibitatea deskargatu eta kontrolatzen da; erantzukizuna handitzen da, ikasleari gainerako kideen osotasun fisikoa bermatzera “behartzen” baitzaio; oinarrizko mugimendu-gaitasunak garatzen dira, desplazamenduak eta birak batez ere; egoera fisikoa oso modu orokorrean handitzen da: indarra, erresistentzia, abiadura eta malgutasuna; egin beharreko ekintzaren arriskua baloratzen da, norberaren nahiz aurkariaren kasuan; estresa askatu eta segurtasuna irabazten da, ikasleak erorketekin eta kontaktu fisikoarekin ohitzen baitira.

Bartzelona 92ko Joko Olinpikoak izan ziren euskal borrokaren momenturik onena. Dagoeneko urte asko igaro dira eta, gaur egun, Euskal Borroka eta Sanbo Federakuntzak antzinako maila berreskuratu nahi du. “Dagoeneko argia ikusten dugu gure etorkizunean. Borroka eta sanboa barneratuta zeuden tunel horretatik ateratzen saiatzen ari gara. Eta ahalegin handiarekin lortuko dugu.

Teknikariei ere lagundu nahi diegu, beren eginkizunak prestakuntzarekin hobeto bateratu ditzaten. Guk kirol honetan apuntatzera animatzen dugu jendea, eta modalitate horren bidez adiskidetasuna, psikomotrizitatea eta kirolarekin

lotutako beste balore asko sustatzen direla irakasten saiatzen gara”, azpimarratzen du Lorenzo Templadok, Federakuntzako lehendakariak. Euskal Borroka eta Sanbo Federakuntzak 200 kirolari inguru ditu dagoeneko. Ez daude lizentzia asko, baina pisu handia du aurreko urteetako ibilbidea dela eta. Borrokaren Nazioarteko Federakuntzak arauak aldatu eta modalitateari ikusgarritasun handiagoa emateko apustua egin zuen, hura desagertu ez zedin. Euskadiren kasuan, borroka olinpikoak medaila lortzeko aukera eman zigun azken Joko Olinpikoetan.

Foto obtenida de flicker de Maider Unda

Borrokaren eta sanboaren hazkundea

Page 22: Mutua informazioa 49

BERDINTASUNA

22

Maider Undak brontzezko medaila lortu zuen Londresen eta orain bere momenturik onena berreskuratu nahi du Rio de Janeiroko Jokoetara iritsi ahal izateko. Kirolari arabarra da Euskal Borroka eta Sanbo Federakuntzaren erreferentzia nagusia. “Ez dugu Maider Undarekin bakarrik lan egiten, baina gure lehentasuna da, eta Brasilen egotea nahi dugu, Euskadirentzat sekulako harrotasuna izango bailitzateke. Gainera, 16 eta 17 urteko beste lau mutil ditugu. Horiekin ere oso gogor entrenatzen dugu, etorkizunean ADO planean sartu daitezen”, dio Templado lehendakariak. Euskadiko

Borroka eta Sanbo selekzioak oso emaitza onak lortu zituen Estatuko senior eta kadete txapelketan, Rivas-Vaciamadrideko Cerro del Telégrafo izeneko kiroldegian. Bertan, bereziki nabarmendu ziren Cafés Norte Klubeko mutilak (Bilbao) eta Munoako neskak. Eta bereziki, Maider Undaren itzulera gailendu zen, irailean Las Vegasen gauzatuko den hitzordu mundialerako prestatzen eta funtzionatzen hasi baita dagoeneko; bertan, 2016ko Joko Olinpikoetarako sailkapena lor dezake kirolariak. Maider Undak (75 kg ditu) lehenengo lekua lortu

zuen Madrilen. Borroka eta sanboa hazten ari dira, egunez

Page 23: Mutua informazioa 49

UMOREA

23

OGITARTEKOAREN ETENALDIA

Kepa Bilbao

Page 24: Mutua informazioa 49

2015ko apiralak 49 zbk.

mutuainformaz ioa