gipuzkoako hitza - berria...2019/10/25 · gipuzkoako hitza 3 ostirala, 2019ko urriaren 25a astekoa...
TRANSCRIPT
GIPUZKOAKOHITZA
ANDONI CANELLADA / FOKU
Debako Udalak eta Itziarko auzo udalak aro berri baten hasiera iragarri dute bAuzo udalarengarapena blokeotik ateratzeko borondatea agertu dute Gilen Garcia eta Arantza Egaña alkateek b 2-3
Ezin ulertuak gainditzeko garaia
Arte grafikoak Azaroaren 4tik 8ra grebara deituta daude
Gipuzkoako arte grafikoetako langileak
8Elkarrizketa Jon Salsamendi:«Nire arraun ibilbidean
Jose Luis Korta izan zen gakoa»
4Ostirala
2019ko urriaren 25aX. urtea418. zenbakia
Eider Goenaga LizasoDeba
Debako herrigu-netik bost kilo-metrora dagoItziar. Ez dabide luzea, bai-na distantzia
emozionala handiagoa dela dioteGilen Garcia Debako alkateak(EH Bildu) eta Arantza EgañaItziarko auzo alkateak. «Distan-tzia hor dago, baina, hori bainogehiago, Debak eta Itziarrek nor-tasun ezberdinak dituztela esan-go nuke; landa eremua da bat, etakostako herria bestea. Bestalde,Itziarrek Urola bailararekin egi-ten du muga, eta badago hara joa-teko joera», dio Egañak. Admi-nistratiboki, Itziarrek tokiko ad-
ministrazio txikia (auzo udaladeitzen diote) dauka 2015etik, etadesanexiorako bidea itxita, des-zentralizazio hori txukun gauza-tzea da orain haien helburua. Aurreko agintaldian, Debarren
Ahotsa eta EAJ agintean zirela, ezzen apenas urratsik egin norabidehorretan. «Are gehiago, foru al-dundiaren dekretuak ezartzen di-tuen diru kopuruak ere ez zizki-gun eman Debako Udalak, etaauzo udala aurrekonturik gabearitu zen lanean. Eustea izan zengure erronka, eta administraziogisa genituen baliabideekin dirulaguntzak lortzeko proiektu pilabat garatu genituen; ez da ulerga-rria, baina Debako udalerriak be-rak baino diru laguntza gehiagolortu genituen lau urte horietan».
Agintaldi osoan apenas egon zenkomunikaziorik Debako Udala-ren eta Itziarko auzo udalaren ar-tean. «Pare bat bilera egin geni-tuen agintaldi amaieran, bainaaurrerapausorik gabe».
Beldurrak eta mamuakEgoera horri buelta eman nahidiote orain, bi aldeen arteko el-karlanean indarra jarri, eta Itzia-rrek eta itziartarrek dituzten es-kaerei eta beharrei erantzutensaiatu. Egañak eta Garciak aro be-rri baten hasiera iragartzeko age-rraldi publikoa egin zuten joanden astean; eta Itziarren desane-xio posible baten inguruko ma-muak desaktibatzeko ere bai.Bi alkateek aipatu dituzte ma-
muak eta beldurrak, eta horiei
buruz hitz egiteko zortzi urte egindute atzera. «Itziarko auzo udala-ren sorrerak erabat baldintzatuzuen agintaldi hura. Herriko gi-roa zapuztu zuen; istilutsua, ga-tazkatsua eta gogorra izan zen au-zia», dio Garciak. Alternatiba zegoen garai har-
tan gobernuan, eta legeak Itzia-rren segregazioari atea itxi zione-an, udal gobernua bera hasi zenbeste bide bat lantzen. «HerriaSortzen taldeak hainbat urte ze-ramatzan segregazioa lantzen;abokatuekin, txostenekin... Az-kenean, aldatu egin zen legea, etaez zen posible izan pausoa ema-tea. Igeldorekin batera ibili ginenprozesua egiten, baina Igeldo sar-tu zen eta Itziar ez», azaldu duEgañak.
Debako Udalak, orduan, auzoudala sortzeko proposamena jarrizuen mahai gainean. «Autono-mia estatutu baten parekoa da; ezda independentzia, baina bai des-zentralizazio bat». Itziartarrekontzat jo zuten proposamena,baina Deban bestelakoa izan zenerantzuna.Prozesuak aurrera egin zuen;
bilera bileraren atzetik, gauzaguztiak ondo lotzeko, alderdiguztien babesa lortzeko. «Eta lor-tu zen aho batezko akordioa», dioEgañak, «talde politiko guztieta-koen babesarekin, lortu zen toki-ko udal izendapenari aho batekobabesa ematea». Garciak dioenez, baina, tarte
horretan hurrengo urteetan pisuhandia izango zuen diskurtso bat
Itziarko auzo udala 2015ean sortu bazen ere, Debako Udalarekiko harremanak ez du ahalbidetuerakunde berria behar bezala garatu eta kudeatzea. Hauteskundeen ostean, elkarlanerako pausoakematen hasi ziren bi alkateak, eta orain aro berri baten hasiera iragarri dute Garciak eta Egañak.
Elkarlana, blokeoa apurtzeko
2 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25aAstekoa
Arantza Egaña Itziarko auzo alkatea eta Gilen Garcia Debako alkatea, joan den astelehenean, Debako udaletxearen atarian. ANDONI CANELLADA / FOKU
zabaldu zen herrian: «Auzo udalaItziar independente egiteko bide-an salto bat zela, independenteegingo zela, eta lurrak eta indus-trialdea eramango zituela, Debaezer gabe geldituko zela...». Itziarauzoarenak dira Debako lurren%93 inguru, eta industria ereItziarren dago. «Diskurtsoa beti-koa den arren, agintaldi horretan[2011-2015] mamu asko haizatuzuten eta indar handia hartu zueniritzi horrek».Bi plataforma sortu ziren: Itziar
auzo udal izatearen kontra zego-en Gora Deba, batetik; eta deszen-tralizazioaren alde egiteko Itziar-ko eta Debako herritarrez osatu-tako Denon Herria, bestetik.«Muturreko jarrerak ziren: seni-de batzuk beste batzuekin hase-rre, bakoitzak hartutako jarrera-ren arabera; eta batez ere, guru-tzea jarri zitzaien Itziarko bizila-gunei eta orduko alkate MaiderZubikarairi», azaldu du Garciak.«Itziarkoa tabu bat zen», gehitudu Egañak. Alarde parekidearengaiak Irunen eta Hondarribiansortutako gatazkarekin parekatudute, nolabait, Deban gertatuta-koa, nahiz eta herritik kanpo ezzuen halako oihartzunik izan. 2015eko hauteskundeetan Go-
ra Deba taldetik sortutako Deba-rren Ahotsa hautagaitzak lortuzuen alkatetza, EAJk babestuta.«Itziarko auziak pisu handia izanzuen garaipen horretan. Itziarkoauzia eta zaborrak izan ziren ga-raipenaren gakoa», dio Garciak. Auzo udala sortzeko dekretua,
baina, jada onartua zuen Gipuz-koako Foru Aldundiak, eta uda-lak ere emana zion onarpena. Be-raz, 2015eko hauteskundeetanauzo udala osatu eta alkatea au-keratu zuten itziartarrek: ZigorAizpurua. Lau urtez auzo udalarieutsi dion hamabi laguneko ba-tzordea osatu zuten Itziarren, etaaurreko agintaldian horko kideaizan zen Arantza Egaña. Aurten-go maiatzaren 26an, berriz, alkateizendatu zuten.
Beldurra gainditzeko garaiaDebako udal gobernuan, berriz,aldaketa ekarri zuten hauteskun-deek; EH Bilduk irabazi zuen, eta,EAJk ez zuenez Debarren Ahotsa-ren alde egin, Gilen Garcia auke-ratu zuten alkate. Lau hilabeteo-tan lanean aritu dira alkate biak,aurreko agintaldian blokeatutaegondako auziari irtenbidea bila-tu nahian. «Kanpainan esan ge-nuen gai honekin sortu zena ma-mu bat zela, oinarri sendorik ga-beko kontu bat zela, eta garaia ze-la beldur hori gainditzeko eta el-karrekin lanean hasteko», azaldudu Garciak.
Aurreko lau urteetan egin ez
den horri ekingo diote orain, eta
lan handia dute egiteko. «Esku-
men batzuk ditu Itziarko Udalak,
eskubide eta betebehar batzuk,
eta horiek betetzen ditugula esan-
go nuke. Baina Debako Udalak ere
baditu gurekiko betebehar ba-
tzuk, ekonomikoak ez ezik, baita
langileen kontratazioari dagoz-
kionak ere, Itziarrek ez baitu es-
kumenik inor kontratatzeko».
Adibide gisa, Itziarri kudeatzaile
bat izatea dagokio, baina Debak
inor kontratatu ez duenez, kanpo-
ko zerbitzu gisa kontratatu dute
auzo udalaren kudeaketa dara-
man enpresa bat. Debarenak dira
herri lanak egiten dituzten langi-
leak ere. «Kasu horretan, ikusi be-
harko da guk langile bat behar du-
gun, edo nahikoa den Debako
Udaleko langileak Itziarrera aste-
an hainbat orduz etortzea. Hori
eta gehiago daukagu hitz egiteko-
en artean».
Egañaren arabera, hitzarmen
bat egin eta aurrera begirako ku-
deaketa nolakoa izango den era-
baki beharko dute Debako Udala-
ren eta Itziarko auzo udalaren ar-
tean. Pozik dago, ordea, Debako
Udalari borondatea ikusten diola-
ko auziari konponbidea emateko.
Gogotsu hitz egiten du Garciak.«Debako alkatea naizen neu-rrian, itziartarren alkatea ere ba-naiz. Nire ardura eta betebeharrada haien beharrei eta eskaereierantzutea». 32 urte ditu Garciak,eta dioenez bere txikitako oroi-tzapenetatik iltzatuta ditu itziar-tarren eskaerak, «gehienetanerantzun gabe gelditzen zire-nak». Gogoan du, esaterako,Itziartik Debarako autobusa jarri
zutenekoa. «Pentsa, Debako au-zoa izan arren, eta zerbitzu guz-tiak hemen zeuden arren, orduarte ez zeukaten autobusik ereDebara etortzeko».Itziarren lortutako zerbitzuak
asko kostata lortutakoak izan di-
rela esan du Debako alkateak, eta
horrek, historikoki, indarra eman
diola itziartarren aldarrikapenari.
Egoera hori aldatu nahi dute orain,
eta itziartarrek Debatik indepen-
dente egiteko beharrik ez izatea da
hori lortzeko hautatu duten bidea,
haien eskaerei eta beharrei eran-
tzunez, deszentralizazioaren bi-
dez, eta auzotarrei auzoa egiten
utziz. «Kontu identitario eta emo-
zionalak aparte utzita, uste dut an-
tzeko irakurketa egin daitekeela
munduan, Europan eta estatuan
dauden nazioekin. Identitateak,
kulturak, hizkuntzak eta abar
errespetatuko balira, arazoen
laurdenak izango lirateke. Adibi-
dez, Katalunian bere garaian esta-
tutua onartu izan balute, ez gina-
teke gaur gauden tokian egongo.
Eta berdin Itziarren; be-
raiek esaten badute auzo-
ak zerbait behar duela,
nik zergatik esan behar
dut kontrakoa? Errespe-
tatu egin beharko dut be-
raiek esaten dutena».
Orain, «normaltasu-naren bidea» elkarrekinegiten hasi behar duteItziarrek eta Debak.«Orain hasiko gara be-netako politika egiten,eseriz eta hitz eginez»,esan du Garciak. Ildo ho-rretan, atzo bertan eginzuten Debako Udalareneta Itziarko auzo udala-ren arteko agintaldiko le-hen koordinazio bilera.Talde horretan, bi entita-teetako ordezkariez gain,alderdietako ordezka-riak ere badaude. Koor-dinazio batzorde horrimaiztasun bat eman nahidiote aurrerantzean.
«Batzordeak berak erabaki be-harko du zein maiztasunekin el-kartuko den, baina proposamenaizango da hilean gutxienez behinbiltzea, eta hasieran, behar bada,gehiago». Aurretik lan handiadutela aitortu arren, sintonia an-tzematen da alkate bien artean,elkarlanerako gogoa eta akordio-etara heltzeko borondatea.
Debako Udaleko osoko bilkurak 2014ko ekainean erabaki zuen Itziar auzo udal bihurtzea. GORKA RUBIO / FOKU
3GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25a Astekoa BESTE LAU KASU
Deban Itziar bezala, Gipuzko-
ako beste hainbat herritan ere
badira udalerrietatik bereizi
nahi duten edo nahi izan du-
ten auzoen adibideak.
Igeldo
2013an desanexioari buruzko
galdeketa egin ostean, Igeldo
herri bihurtu eta Donostiatik
bereizteko dekretua onartu
zuen Gipuzkoako Foru Aldun-
diak. Baina Donostiako Uda-
lak salaketa aurkeztu zuen,
eta, 2016an, EAEko Justizia
Auzitegi Nagusiak bertan be-
hera utzi zuen dekretu hura,
argudiatuz udalerri bat sortze-
ko gutxienez 2.500 biztanle
izan behar dituela (1.100 ditu
Igeldok) eta herri galdeketan
desanexioak ez zuela aski ba-
bes izan. Gorenak epai hura
berretsi du aurten. 2016an,
Donostiako Udalak auzo uda-
la sortzea eskaini zien Igeldo-
ko Herri Kontseiluari eta Itsas
Aurre plataformari.
Ezkio-Itsaso
Itsaso Ezkiotik banatzeko era-
bakia Espainiako Gobernuak
baliogabetu zuen 2017ko mar-
txoan. 2011n hasi zuten Itsaso-
ko biztanleek desanexiorako
prozesua. Ezkio-Itsasoko
Udalaren eta Gipuzkoako
Foru Aldundiaren babesa izan
dute beti. 2016ko irailean, he-
rri galdeketan parte hartu zu-
ten boto eskubidea zuten 140
herritarretatik 119k; 88k egin
zuten desanexioaren alde.
Madrilek, baina, ez zuen onar-
tu Espainiako Tokiko Entitate-
en Erregistroan izena emate-
ko eginiko eskaera.
Ereñotzu
Gipuzkoako lehen tokiko ad-
ministrazio txikia edo auzo
udala bihurtu zen Ereñotzu
2010ean. 2011ko udal hautes-
kundeak iritsi arte, behin-
behineko ordezkariak izan zi-
tuzten Hernaniko auzoan, eta,
ordutik, bi agintaldi egin dituz-
te hainbat udal eskumen eta
aurrekontu propioa kudeatuz.
Zubieta
Bi udalerritan ditu lurrak Zu-
bieta auzoak —Usurbilen eta
Donostian—; ondorioz, ezin
du tokiko administrazio txikia-
ren izaera izan. Herri Batzarrak
ordezkatzen ditu zubietarrak,
eta Donostiako eta Usurbilgo
ordezkariak aukeratzen dituz-
te udal hauteskundeetan: hiru
Usurbilgoak eta hiru Donos-
tiakoak. Donostian boto
gehien lortu zituen hautagaiak
bi urte egiten ditu alkate, eta
Usurbilgoak beste bi. 1992tik
funtzionatzen dute horrela.
Itziarko auzo udalaren sorrerakzapuztu egin zuen herrikogiroa; istilutsua, gatazkatsuaeta gogorra izan zen auzia»
«Debako alkatea naizenez,itziartarrena ere banaiz. Nirebetebeharra da haien beharreieta eskaerei erantzutea»Gilen GarciaDebako alkatea
«Autonomia estatutu batenparekoa da [auzo udala]; ez da independentzia, baina bai deszentralizazio bat»
«Distantzia hor dago, bainahori baino gehiago, esangonuke Debak eta Itziarreknortasun ezberdinak dituztela»Arantza EgañaItziarko auzo alkatea
‘‘
Aitziber Arzallus Orio
Eguneroko kirol saioa eginez, las-terka iritsi da Jon Salsamendi(Orio, 1970), Orioko gizonezkoenlehen traineruko entrenatzailea,Orioko Arraunetxera. Arnasaribuelta eman, eta hizketan hasi da.Azaldu du 17 urterekin ez zela gaibi hitz jarraian egiteko, baina hitzjario ederra dauka gaur egun.Nolako familian jaio zinen?
Familia ugari batean. Nire etxeanbeti egon da jende asko, eta, batezere, emakume asko. Bost anai-arreba gara, hiru neska eta bi mu-til, eta, gurasoez gain, amona eregure etxean bizi izan da beti. Eta
orain ere bi alaba eta semea ditu-gu etxean.Umetako oroitzapen onak al di-
tuzu?
Oso onak. Ume asko ginen auzo-an, eta asteburuetan eta oporre-tan kalean pasatzen genuen egunguztia. Asko gozatutako haurtza-roa eta gaztaroa izan ditut.Beti izan zara kirolzalea?
Nire aita sekula ez da izan kirola-ria, baina bai kirolzalea. Beti ibil-tzen zen zerbaitetan: lasterketakantolatzen, arraun klubeko zu-zendaritzan, arrauneko epaile...Neguan, asteburuero, krosa edoziklo-krosa ikustera joaten ginen.Kirola egiten, berriz, Zarauzko
Salbatore Mitxelena ikastolanhasi nintzen, eta, nola ez, orduanere futbola zen kirol nagusia. Nirekasuan ere futbola izan zen fede-ratuta egin nuen lehen kirola.Atletismoa ere asko gustatzen zi-tzaidan, eta inguruan antolatzenzituzten proba motzetan partehartzen nuen. Horrez gain, eus-kal dantzetan ere aritzen nintzen.Noiz heldu zenion arraunari?
Betidanik ikusi izan ditut estropa-dak, eta arraunketa ikastaroakegiten nituen udan, baina 16 urte-ra arte ez nintzen hasi serio arrau-nean. Jaio nintzen egunean, erre-gistro zibilean izena eman bainolehen, klubeko bazkide egin nin-
duen aitak, baina, kontraesanabadirudi ere, sekula ez zidan gal-detu noiz hasi behar nuen arrau-nean. Sekula ez ninduen frenatu,baina ezta bultzatu ere.Hainbeste kirolen artean, zerga-
tik aukeratu zenuen arrauna?
Prozesu bat izan zen. Zelebre
samarra nintzen orduan ere, eta
Donostian ostalaritza ikasten hasi
nintzen, 14 urterekin. Bost urte
egin nituen han. Donostiara joatea
New Yorkera joatea bezala izan
zen niretzat; mareatu egiten nin-
tzen autobusean, oso umea nin-
tzen ikaskideen ondoan, eta erda-
raz egiten genuen dena. Ikasketak
eta futbola uztartu nituen lehen
urtean, baina arraunean hasi nin-
tzen gero, eta utzi egin nuen fut-
bola.
Zer zeukan arraunak hainbeste
lotzeko?
Ez dakit. Egin gabeko gorputzaneukan, gainera, eta ez nintzensartzen garai hartako arraunlariprototipoan. Baina barruanbaneukan arraunera bultzatzenninduen gauza indartsuren bat.Ez zetozen bat nire itxura etabarruan sentitzen nuena. Lehenhiruzpalau urtean emaitzak ezziren onak izan, baina oso argineukan nik arraunean segitunahi nuela. Zaila zen ostalaritzaeta arrauna bateratzea, eta seku-
«Arraunak baldintzatu ditu nire bizitzako erabaki guztiak»Jon Salsamendi b Orio arraun taldeko entrenatzailea
Ostalaritza ikasketak egin zituen, baina sukaldari lana eta arraunlari izatea «bateraezinak» ziren, eta amakbultzatu zuen arrauna aukeratzera. Bolada gozoa bizi du, baina gaziak ere egokitu izan zaizkio. Ez du damurik.
4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25aElkarrizketa
lako astakeriak egiten nituen bie-
tara iritsi ahal izateko.
Ikasketak bukatu, eta soldadu-
tzara joatea egokitu zitzaizun.
19 urte egin nituen egunean sartu
nintzen Gasteizko militarren ba-
sean. Danborra jotzen pasatu ni-
tuen bederatzi hilabete, eta ondo
baino hobeto pasatu nuen. Arrau-
nean ez nuen egin, baina asko en-
trenatu nintzen. Denbora librea
nuenean, porroak erre beharre-
an, ariketa fisikoa egiten nuen, eta
egundoko aldea egin nuen.
Oriora bueltatu, eta bizitza be-
rrantolatu behar gero?
Orion jatetxe bat irekitzera zihoa-
zen orduantxe, eta nigatik gal-
dezka ari zirela esan zidan arre-
bak. Baina izan genuen beste al-
biste bat ere: Oriok Jose Luis
Korta fitxatu zuela. Orio penaga-
rri zebilen urte haietan, Kontxa-
rako sailkatu ere egin gabe, eta
urteren batean gelditu zen txalu-
parik atera ere egin gabe. Solda-
duskan nengoen artean, eta ez
dakit nola moldatu nintzen, baina
agertu egin nintzen Kortak deitu
zuen lehen batzarrera. Harekin
entrenatzen hasi nintzen solda-
duskatik bueltan, baina jatetxea
ere inauguratu zuten abenduan,
eta han hasi nintzen lanean.
Nola uztartu zenituen bi arloak?
Libre izaten nituen orduak entre-
natzen pasatzen nituen, baina ba-
karrik beti. Kortari atentzioa
emango nion, nonbait, eta galde-
tu zidan ea berekin eta beste bire-
kin Astillerora joango ote nintzen,
sanjoseetako proba lehiatzera.
Pentsatu gabe esan nion baietz,
baina, jatetxean lan eginda, egun-
dokoak egin behar izan nituen la-
runbat arratsaldean proba hartan
lehiatzeko eta iluntzerako lanera
bueltatzeko. Uda bazetorren, or-
dea, eta ikusten nuen bi gauzak
ezingo nituela egin. Gurasoek or-
daindu zizkidaten ikasketak, eta
onartua nuen arrauna utzi behar-
ko nuela. Amak bultzatu ninduen
arrauna aukeratzera. Urte hartan,
1991n, Orio B-ko arraunlari izan
nintzen, baina 1992an Kontxa ira-
bazi nuen, eta 1993an aulki mugi-
korrean Munduko Txapelketa jo-
katu nuen. Nire arraun ibilbidean
Korta izan zen gakoa; ez zuen ezer
oparitzen, baina, inor izan gabe
ere, aukera ematen zuen.
Baina sukaldeak bizitzeko lain
ematen zizun, eta arraunak ez.
Arraunean ibiltzeko aukera ema-
ten zidaten lanak bilatzen nituen,
eta berdin zitzaidan zertan jar-
dun. Ogi partitzen eta etxeko
dendan laguntzen pasatu nituen
bi uda horiek; horrekin bizi nin-
tzen. 1993an, Ibon Urbieta olin-
piar kirolariak proposatu zidan
nazioarteko arraun lehiaketetan
parte hartzeko berekin entrena-
tzeko, eta Espainiako selekzioak
deitu zidan urte hartan bertan;
Munduko Txapelketan parte har-
tu nuen. Horri esker, goi mailako
kirolarien beka bat eman zidaten,
eta beka hari esker jarraitu ahal
izan nuen 1999ra arte.
Kontxako bandera batzuk iraba-
zitakoa zara...
Kontxako hiru garaipen dauzkat
arraunlari gisa, eta beste sei edo
zazpi aldiz gelditu izan naiz biga-
rren; entrenatzaile gisa, berriz,
beste lau bandera dauzkat.
2005era arte jarraitu zenuen
Orion.
Bai, eta tarte horretan ere arrau-
narekin bateragarriak ziren lane-
tan aritu behar izan nuen: zerbi-
tzari, sorosle, haragi banatzen,
ardo banatzen... Ez ziren nire
ametsetako lanak, baina oso gus-
tura egiten nituen, arraunean ari-
tzeko ahalbidetzen zidatelako.
2005ean eman zidaten aukera
Orion, arraunlari izateaz gain,
entrenatzaile ere izateko. Soldata
ere bazuen horrek, eta orduan
izan nuen lehen aldiz arraunetik
bizitzeko aukera. Baina, eman
bezala, laster kendu zidaten
aukera hura, urtebeteren buruan
bota egin baininduten; kendu
egin nuenekoak ez zutelako zeri-
kusirik.
2016 bukaeran itzuli zinen, atze-
ra, Oriora. Ez zen erabaki erraza
izango, ezta?
Ez zen batere erraza izan, ez. Ni
babestearren, familiak, eta, batez
ere, aitak, ez zuten nahi ni hona
etortzerik. Baina nik banekien eu-
ren benetako desioa zela ni hona
etortzea eta gauzak ondo atera-
tzea. Nahiz eta ez zidaten esan,
horrexegatik etorri nintzen, aitari
hori emateagatik; neuregatik ez
nintzen etorriko. Dena dela, klu-
bekoei ez nien batere erraz jarri,
asko exijitu nien, ez alde ekono-
mikotik, diru galtzen etorri naize-
lako Oriora. Baina oso tratu profe-
sionala egin genuen, eta eskatuta-
ko dena onartu zidaten. Urte bo-
robila atera zitzaigun.
Psikologo ona zarela diote...
Ez dakit zergatik esaten duten
hori. Egiten dudanari kutsu hu-
manoa ematen diot nik, senti-
menduei garrantzi handia ema-
ten diet, saiatzen naiz nerekin la-
nean ari direnengana gerturatzen
eta daukaten onena ateratzen,
baina nire izaeraren parte da hori.
Eta ez dakit hori ona edo txarra
den, batzuei gustatuko zaie, eta
besteei ez, baina horrelakoa naiz
ni; ez dut antzerkirik egiten.
Kirol arloan gero eta garrantzi
handiagoa ematen zaio alor psi-
kologikoari, ezta?
Bai. Zientziari garrantzi handia
ematen diogu hemen, eta neur
daitekeen guztia neurtzen dut
nik, baina pertsonak garela seku-
la ahaztu gabe.
Azkenaldian kirolari batek bai-
no gehiagok aitortu dute goi-
goian zeudenean depresioa eta
antsietatea izan dituzte-
la. Zeuk ere badakizu
zer den hori.
Lanik ez egiteko aitza-
kiak zirela uste nuen
orain dela hamar urte,
baina orain oso erraz
ulertzen ditut entzuten
ditudan testigantzarik
gogorrenak ere. Asko
beldurtzen zara zeuri
gertatzen zaizunean; hil
egingo zarela pentsatzen
duzu. Ospitalera joan eta
zer gertatzen zaizun azal-
tzen dizutenean, orduan
ohartzen zara antsietate
krisi bat izan duzula eta
depresio baten atarian
zaudela. Nik segituan kontatu
nuen, eta ondo ikusten ninduela
esan zidan taldeko medikuak, bai-
na, badaezpada ere, psikiatra ba-
tengana joateko aholkua eman zi-
dan, eta halaxe egin nuen. Behin
joan nintzen, eta oso kontuan izan
ditut hark esandakoak. Ez dut izan
botiken beharrik, baina beharko
banitu, hartuko nituzke. Egoera
horiei aurre egiten ikasi nuen, eta,
zorionez, urte batzuk badarama-
tzat inolako sintomarik gabe; bai-
na oso kontuan izateko gauzak di-
ra. Psikiatrak esan zidan ez traizio-
rik egiteko neure buruari; alegia,
kalte egiten zidaten gauzak
saihesteko, eta horretan saiatzen
naiz. Zoritxarrez, inguruan nahi
baino gehiagotan izaten ditugu
horrelako kasuak; abandonatuta-
ko txakur bat bezala iristen zaizki-
gu kirolariak, eta, haien errendi-
menduan pentsatzen jarri aurre-
tik, sendatzen laguntzea da gure
eginbeharra.
Asko prestatu zara azken urteo-
tan. Zer ikasten ari zara orain?
Talde baten liderra izan behar ba-
dut, nire lana ahalik eta ondoena
egin nahi dut, eta urte hauetan as-
ko ikasi dut horretarako. Mon-
dragon Unibertsitateak eta Watts
taldeak eskaintzen duten gra-
duondoko bat egiten ari naiz, ba-
lioetan oinarrituta kirol espa-
rruan egin daitezkeen berrikun-
tzen ingurukoa. Bi saio egin ditu-
gu, eta oso identifikatuta sentitu
naiz guztiarekin; oso bat dator ni-
re lan egiteko moduarekin.
Arraunlaria duzu emaztea ere,
baina etxean ez omen duzue
arraunaz hitz egiten.
Hiru umerekin izaten dugu beste
zertaz hitz egin, eta umerik ez ge-
nuenean ere nire emazteak oso
ondo bereizi izan ditu etxe barru-
ko kontuak eta kanpokoak; niri
ere mesede handia egin zidan ho-
rrek. Entrenatzaile hobea izaten
eta arraunetik kanpoko gauzei
balioa ematen lagundu dit.
Seme-alabek arraunlari izan
nahi dutela esaten badizuete?
Guk ez ditugu horretara bidera-
tuko, baina izaten badira, lagun-
duko diegu. Zorionez edo zoritxa-
rrez, oso erakargarria da Orioko
Arraunetxea, eta asko gustatzen
zaie hona etortzea. Txikienari
ikaragarri gustatzen zaio musika
ere, eta melomano hutsa naiz neu
ere; bateria jotzea gustatzen zait,
eta ez legoke gaizki etxean musi-
kari bat izatea.
Kontzerturen bat ere emanda-
koa omen zara...
1999an, hiru lagunek kontzertu
bat eman genuen Orioko taberna
batean, Nirvanaren akustiko bat
imitatuz, baina hura izan zen nire
debuta eta erretiroa. Erabat aseta
sentitu nintzen.
Zer eman eta kendu dizu arrau-
nak?
Arraunak baldintzatuta hartu
izan ditut nire bizitzako erabaki
guztiak. Gauza txiki asko galdu
ditut, baina beti jakin izan dut
zein norabide hartu.
AITZIBER ARZALLUS
egin zidaten arraunlari gisa Orion
segitzeko aukera ere. Kiroltasu-
nez hartu nuen nik, baina dezen-
te sufritu zuten etxean.
Astillerora joan zinen gero eta
2013ra arte egon zinen han. Ge-
ro, berriz, Bermeora joan zinen,
2016ra arte. Zer moduzko urteak
izan ziren?
Oso onak; zentzu guztietan, seku-
la ahaztuko ez ditudanak. Arrazoi
pertsonalengatik utzi behar izan
nuen Bermeo, baina, bestela, lu-
zatzeko moduko proiektua zen
hangoa.
Estrobo auzia zela-eta, garai zai-
lak pasatu zenituen Bermeon...
Bai, aurpegia guk eman behar
izan genuelako eta zigorrak ere
guk jasan behar izan genituelako.
Baina oso harro nago urte
haietako lanaz, ni ailegatu
nintzeneko Bermeok eta alde
5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25a ElkarrizketaMOTZEAN
Berriz jaioko bazina? Zer
pasatzen den ikustea izango
litzateke politena.
Arraunlaria ez bazina? Kiro-
laria ez banintz, rock talde ba-
teko bateria jotzailea izango
nintzateke eta munduan zehar
ibiliko nintzateke taldearekin.
Bizitzeko leku bat? Pasai Do-
nibane.
Oporretan joatekoa? Baka-
rrik joateko, Zeelanda Berria
edo Australia. Familian joate-
ko, gauza berriak ikus ditzake-
gun edozein hiri.
Sukaldeko espezialitatea?
Trufa tarta.
Jateko gustukoena? Labean
edo parrilan egindako edozer.
Musika estilo bat? Zuzeneko
musika bada, edozein.
Abesti bat? Dire Straitsen
Tunnel of Love.
Zerk alaitzen dizu eguna?
Edonoiz entzundako abesti
on batek.
Eta zerk tristatzen? Albokoa-
ren sufrimenduak.
Amets bat? Ingelesa ikastea.
Nola ikusten duzu zeure bu-
rua hemendik hamar urte-
ra? Arrauna hobetzea ahalbi-
detuko duen lanpostu batean.
Ez nintzen sartzen arraunlariprototipoan, baina barruanbaneukan arraunera bultzatzenninduen indarren bat»
«Orain dela hamar urte, ustenuen lanik ez egiteko aitzakiakzirela depresioa eta antsietatea;orain badakit ez dela horrela»
«Etxean ez dugu arraunaz hitzegiten, eta entrenatzaile hobeaizaten eta gauzei duten balioaematen lagundu dit horrek»
‘‘
RIRITZIALeire Narbaiza
Etxera bidean jartzeko gomendioa
Aste honetako artiku-luaren gaia pentsatu-ta neukan, baina iaazken momentuan
aldatzea erabaki nuen. Lehenen-go gaia denon ahotan dabilen ho-rietako bat zen, baina intereshandikoa, jakina, betiko moduan(jarri zuek emotikonoa). Interes-garria bai, baina maiztuegia, be-harbada. Sari batek piztu dit gaiberriaren ideia, eman berri denpremio batek.Gaurkoan lagun batek idatzi-
tako liburu baten gainean hitzegingo dizuet. Nepotismoa liru-dike, baina Euskadi sariak ber-matzen du ez diodala koiperikemango adiskideari, ondo mere-zitakoa dela, alegia. Egia dabatzuetan ez garela objektiboak
estimatzen dugun jendearekin,eta estimu horrek askotan pen-tsamendua lausotzen digula.Baina ez da kasua.Etxera bidean da liburua, eta
Juan Carlos Etxegoien Xamar dalaguna. Euskadi saria emandiote, entsegu alorrean. Lerrohonetan batek baino gehiagoklaga dio artikulua irakurtzearisaiakera berba leitzeaz bat, izuasortzen duelako publiko zabala-ren artean, saiorik ia inoiz iraku-rri ez duten seinale. Are gutxiagoXamarrena; izan ere, txikitikdiharduelako egileak, bizipenpropioak kontatzen, pasadizotxikiak, inongo arrandiarik gabe;bera den bezalakoa.Garraldako (Nafarroa) historia
kontatzen da liburuan, baita
idazlearena berarena ere. Aezko-ako herri horretako euskara gal-tzearen eta berreskuratzearenprozesuaz ere mintzo da Etxe-goien. Sarritan, haurtzarokooroitzapen moduan gauzatu dupaperean, irakurleari gaztetakoesperientziak eta aurkikuntzakkontatuz.Egongo da irakurlerik liburua
kostunbristatzat hartuko due-nik, baina guztiz kontrara delaesango nuke, bizi-esperientziakonkretu batzuetatik orokorta-suna inferitu litekeelako, gurehizkuntza eta herriaren historianarratzen duela txikitik, etaerraz-erraz handira pasatu ahaldugula. Ni neu ere identifikatutasentitu naiz pasarte batzuetannahiz eta Xamar Pirinioetakoa
izan, eta nire herria zuloan egonGipuzkoan; nahiz eta urte gutxibatzuetako aldea izan, biok biziizan dugu hizkuntzaren berres-kuratze prozesua, eta guremoduan, baita beste askok ere.Hori da liburuaren mamia, hainzuzen. Horrek ematen dio, heinbaten, unibertsaltasuna. Esloganekologista famatuari, Globaleanpentsatu, lokalean ekin-i, bueltaeman dio idazleak oraingoan:lokalean gertatzen dena, globa-lean ere gertatzen da.Hor dago gakoa; gure historia
pertsonaletatik jauzi egitea, his-toria global bat sortzeko. Gurehuts eta galtzeen historia, zergertatu zen jakiteko, eta kalteakonpontzeko zer egin litekeeneta nola eragin genezakeen ikus-
teko. Atzeak erakutsi behardigulako aurreak nola dantzatu.Pentsatzen dut gure osteko
belaunaldiei ez diegula beharbeste (eta behar bezain ondo)kontatu zein hondamen sufritugenuen, zenbat kostatu denorain dugun apurtxoa edukitzea.Hain zuzen, bide horren berriemateak galtzadak zabaltzekoaukera emango ligukeela ustedut. Horregatik da hain garran-tzitsua. Eta guztiaren gainetiketxea metafora gisa, gure guta-sunaren sinbolo bihurtuta.Horrela planifika genezake zeregingo dugun apurtuta eta hon-damen zorian daukagun etxehori berreraikitzeko. Noiz jarrikogaren eta nola egingo dugunbidea, etxera bidea.Gehituko nuke oso atsegina
dela irakurtzeko, eta aezkeraapur bat ikasteko ere balio duela.Liburu ederra, berba baten.Beraz, irakur ezazue, merezi dueta.Xamar, zorionak, bitan!
Irudiab Donostia
Aurreikuspenak eta mugak gaindituta1995ean sortu zuten Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, Donostian, eta asteartean egin zuten 25. ur-
teurreneko ekitaldi nagusia —irudian, hainbat agintari–. Gaur egun, 140 enpresa daude gune horretan, eta
5.063 langile aritzen dira bertan lanean. Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak berak emandako datuen
arabera, urtero 1.118 milioi euro fakturatzen dute, Gipuzkoako BPGaren %4, eta 141 milioi euro inbertitzen dute
I+G alorrean. Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko parte da Donostiako gunea. EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOAK
28 urteko espetxe zigorra jarri dioteIzarren aitari, alaba hiltzen saiatzeagatik
VALENTZIA b Valentziako Probintzia Auzitegiak (Herrialde Katala-nak) 28 urteko espetxe zigorra jarri dio Stylanos Messinezisi, Izar alabahiltzen saiatzeagatik eta Sara Majarenas amari lesio psikikoak eragite-agatik. 30 urteko zigorra eskatuta zeukaten fiskalak eta akusazio par-tikularrak. 37 urterako urruntze agindua ere jarri diote erasotzaileari.
22N-1 ERREPIDEKO AUTO ILARA, KILOMETROTAN
Lastoz betetako kamioi batek su hartu zuen asteartean N-1 errepidean,
438. kilometroan, Irura parean, eta auto ilara luzeak sortu ziren. Arratsal-
dean 22 kilometroko auto ilarak sortu ziren Donostiarako noranzkoan.
GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak argitaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-
raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko
eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:
Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-
net bidez bidaltzeko:[email protected].
%
6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25aIritzia
Mugimendu Feministak gogor salatu duJack Estrada behin-behinean libre uztea
DONOSTIA b Hamalau emakumeren sexu eraso salaketengatik atxi-lotu eta espetxeratu zuten Jack Estrada tatuatzailea, iazko otsailean,Donostian —21 salaketa izan ziren guztira—, baina behin-behineanaske uztea erabaki du epaileak. Eraso guztiei autodefentsa feministazerantzuteko dei egin du Donostiako Mugimendu Feministak.
Eibarren eta Azpeitian jokatuko dituzteasteburuko final-laurdenetako bi saioak
BERTSOLARITZA bGipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurde-netako beste bi saio jokatuko dituzte asteburuan. Eibarko Koliseoanizango da biharko saioa (17:00), eta Azpeitiko Soreasu antzokian etzi-koa (17:00). Asteburuan Eñaut Martikorena nagusitu zen Andoainen,eta Agin Laburu Irunen. Finalerdietan ariko dira bi bertsolari horiek.
Ikerne Zarate Errenteria
Ehunka puntada eta as-kotariko begiradak jan-tzi bakarra osatzeko.Hori da Emausen Non-
goa naiz? Del mundoproiektuakduen helburua; elkarren ondoanbizi diren pertsonak, bizilagunak,ezkaratzean edo espaloietan gu-rutzatzen direnak, baina elkarrenberri ez dutenak, harremanetanjartzea. Kulturak elkarrenganagerturatzea bilatzen du, finean,eta, gaitasun, ezagutza eta espe-rientziak trukatzea oinarri hartu-ta, elkar aberastea.Hiru jantzi tradizional sortzea
izango da hori lortzeko bitarte-koa, eta gaur bertan sortuko dutelehena. Hiru hilabeteko iraupenaizango du topaguneak, eta partehartzaileek jantzi tradizional batsortuko dute hilabete bakoitzean,bi saiotan. Euskal jantzi tradizio-nala sortzea izango da lehena.Joan den ostiralean egin zutenplangintza, eta gaur josiko dute,bi orduko saioan, 17:00etatik19:00etara, Errenteriako udaleuskaltegiaren egoitzan (MigelZabaleta, 14). Azaroan eta aben-duan egingo dituzte hurrengo bitopaketak: Ukrainako jantzi tra-dizionala egingo dute batean, etaArabiako jantzi tradizionala bes-tean.Aizpea Arregi Sarasola Emaus
Taldearen Etic saileko teknikarie-tako batek azaldu duenez, azkenlau urteotan Gipuzkoan garatzenari diren Besarkadak egitasmoa-ren barruan sartuta dago proiek-tua. Eraldaketarako hezkuntzanparte hartzea eta antolatzen di-tuzten proiektuak kudeatzea daharen funtzioa.Lantzen ari diren egitasmoa be-
rria dela azaldu du Arregik:«Proiektuak gaitasuna, esperien-tzia eta bizipenen trukea dauzkaoinarrian. Elkarrekin bizi garenpertsona guztiak askotarikoakgara gure osotasunean, eta erre-fuxiatuen edo migratzaileen mu-gimenduarekin, batez ere, area-gotu egin da aniztasun hori. Guz-
tiok elkarrekin bizi gara Gipuzko-an, baina ez dugu elkar ezagu-tzen». Elkarrekin bizi diren per-tsonak harremanetan jarri nahiditu Besarkadak egitasmoak, etahari horri tiraka egokitu duteproiektua Errenterian.Bederatzi lagunek parte hartu
zuten urriaren 18ko lehen topa-ketan; arabiarrak eta ukrainarrakziren gehienak, eta gizonezko ba-karra zegoen tartean: «Euskal-dunen parte hartzearen falta su-matu dugu, bertakoen inplika-zioa», adierazi du Arregik. Halaere, ontzat jo du. Elkar ezagutzenzuten parte hartzaile gehienek,baina Emauseko teknikariakazaldu du euren artean inoiz hitzegin gabeak zirela gehienak. «Bi-txia izan zen egoera. Ezagunak zi-ren asko, bizilagunak dira batzuk,baina haietako inor inoiz ez daausartu bestearekin hitz egiten.Izugarria da hori, haiek uste du-ten eta guk uste dugun baino as-koz ere gauza komun gehiago di-tugulako».
Beharrezko proiektuakParte hartzaileak orain artean el-karri kontatu ez dizkioten gauzakkontatzen hasi ziren ostiralekosaioan. «Hainbat bitxikeria kon-tatzen hasi ziren elkarri, eta horriesker ekin genion elkar ezagutze-ko erronkari». Bataren eta beste-aren errealitateak bertatik berta-ra ezagutuz, parte hartzaileak or-duan jabetu ziren dezenteko
antzekotasunak daudela, esate-rako, euskal jantzi tradizionaleneta arabiarren artean; zapien ka-suan, adibidez».Arregik aitortu digu ez dela au-
sazkoa Errenteria aukeratu izanaproiektuari ekiteko. «Emausekbertan izan dituen eta egun orain-dik ere badituen proiektuen hari-ra, ezaguna zaigu Errenteriarenerrealitatea». Horrez gain, aitor-tu du «oso herri interesgarria»dela, «daukan aniztasunagatik,eta gai horren inguruan dagoensentsibilizazioagatik».Arregik ez dauka zalantzarik:
«Beharrezkoak dira horrelakoproiektuak». Eta haren ustez,«oso aberasgarria» da ezberdi-nen arteko topaguneak sortzea.«Aberastasun handia da burua-rentzat, eta mundura irekitzen la-guntzen du. Horrelakoetan ohar-tzen gara errealitate ezberdin ho-riek aldi berean zein urrun etazein gertu gauden. Niretzat, abe-
rastasun hori da garrantzitsue-na». Beste kultura eta ohitura ba-tzuetara gerturatzeak, ateak za-baltzeak, «aurreiritziak haus-
ten» laguntzen duela gaineratudu Arregik. «Beldurra da jendea-rengana ez gerturatzeko arrazoie-tako bat. Beldur horrek blokeatuegiten gaitu, eta esperientzia ugaribizi izatea eragozten digu». Bel-
durra «ezezagunari, aurreiritzieieta usteei» izaten zaiela azpima-rratu du teknikariak. «Eta beldurhandia daukagu oraindik. Aurre-
rapausoak eman baditu-gu ere, ezabatzeko au-rreiritzi asko dauzkaguoraindik». Arregiren us-tez, «elkar ezagutza» dagakoa bidean aurreraegiten jarraitzeko, eta,horren harira, gaurkosaiora zein azaroan etaabenduan egingo dituz-ten beste lauretara ager-tzeko dei egin die berta-koei. «Ditugun aurreiri-tziak apurtu, eta, izaerakritikoa oinarri hartuta,barruraino sartuta dauz-
kagun egiturak eraldatzen etaeraikitzen hasi behar dugu».Bi bide daude izena emateko:
[email protected] postaelektronikoa, edo 943-36 75 34 eta648-12 27 83 telefono zenbakiak.
Errenterian abiatu duen proiektuarekin, kultur komunitate ezberdinak harremanetanjarri nahi ditu Emausek; elkarren ondoan bizi arren, ez baitute elkar ezagutzen.
Aniztasunarenneurrira josten
Aizpea Arregi Sarasola, Emausek Donostiako Mundaiz kalean duen saltokian. IKERNE ZARATE
7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25a Gaiak
Beldurra da jendearengana ezgerturatzeko arrazoietako bat.Beldur horrek esperientzia ugaribizi izatea eragozten digu»
«Ditugun aurreiritziak apurtu,eta, izaera kritikoa oinarrihartuta, egiturak eraldatzen eta eraikitzen hasi behar dugu»
Aizpea Arregi SarasolaEmauseko Etic saileko teknikaria
‘‘
8 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25aGaiak
Unai Zubeldia Tolosa
Egoera onean» dago
arte grafikoen sekto-
rea. Eta langileek ho-
rregatik eskatzen
dute «lan hitzarmen
duin eta justu bat», Arantxa Jau-
regi sektoreko langilearen esane-
tan. Aurreko lan hitzarmenaren
epealdia amaitzear zegoenez, sin-
dikatuek eta Adegi patronalak
urte hasieran ekin zioten ituna
berritzeko prozesuari, baina, be-
deratzi hilabete geroago, ez au-
rrera ez atzera dago egoera. LAB,
ELA eta UGT sindikatuek deituta,
ekainerako egin zituzten lehen
greba deialdiak; zortzi greba egun
eginak dituzte jada, eta, konpon-
biderik ezean, beste bost egiteko-
ak dira azaroaren 4tik 8ra.
«Urte hasieratik zortzi-bede-
ratzi bilera egin ondoren, erabate-
ko ezezkoan dago Adegi», azaldu
du Jauregik. Ez du ulertzen patro-
nalaren jarrera. «Proposamenik
jaso gabe irten gara ia bilera guz-
tietatik». Sindikatuek eta Adegik
uztailaren 2an egin zuten azken
bilera. «Eta soldatetan KPIaren
igoera besterik ez ziguten eskaini.
Berdintasun kontuak aztertuko
zituztela esan ziguten, baina ho-
rretan gelditu zen dena». Hitzar-
mena negoziatzen ari diren bitar-
tean, Adegik nahiago izan du
adierazpenik ez egin.
Sindikatuek, oraingoz, ez dau-
kate zehaztuta bilerarik Adegire-
kin. «Eta argi daukagu eurei da-
gokiela pausoa ematea; ahoz beti
esaten digute negoziatzeko bo-
rondatea daukatela eta hitzarme-
na nahi dutela, baina...». Soldata
KPItik gora igotzea, lizentziak
gaurkotzea, kontratazio sistema
hobetzea eta Espainiako hitzar-
menaren mehatxuaren aurrean
Gipuzkoako hitzarmena blinda-
tzea, horiek dira langileen eskae-
retako batzuk. «Eta argi utzi nahi
dugu hitz egiteko eta negoziatze-
ko prest gaudela; azken batean,
inorentzat ez delako ona greba».
Ardo botilen etiketak, egunkarien
errotatibak, aldizkariak, gutun
azalak, inprentako mandrilak...
hainbat esparrutan dauka eragi-
na arte grafikoetako grebak.
1.300-1.400 langileLangileek uztailaren 2an argi iku-
si zuten irtenbide zaila zeukala
egoerak, eta «zerbait» egin beha-
rra zeukatela sentitu zuten. «Bo-
rroka da gure esku dagoen tresna
bakarra, eta horri heldu diogu
guk», zehaztu du Jauregik. «Bai-
na norberaren egunerokoan ten-
tsio handia sortzen du horrek.
Horregatik, irtenbideren bat es-
katzen dugu». 1.300-1.400 langi-
le inguruk osatzen dute Gipuzko-
ako arte grafikoen sektorea, ta-
maina txikiko 140-150 enpresak,
gutxi gorabehera. Sindikatuei da-
gokienez, berriz, sektoreko langi-
leen %52 ordezkatzen du LABek,
%46 ELAk eta %2 UGTk.
Egungo errealitateaz hizketan
hasita, bere egunerokoari heldu
dio Jauregik. «Emakume asko ari
gara lanean arte grafikoetan, eta
guk daukagu soldatarik txikiena;
gu ari gara lanean mailarik apale-
neko lanpostuetan eta baztertuta
gaude; mila euro inguruan gabil-
tza». Errealitate horrekin, noski,
etxeko ekonomian «eragin zuze-
na» dauka greba egun bakoitzak.
«Eta ez arlo ekonomikoan baka-
rrik. Ez da erraza grebara joatea».
Soldatei dagokienez, 1.200 eu-
roko gutxieneko ordainsaria
«erreferentzia egokia» dela uste
du Aitor Ezeizak. «Eta lege egoki-
Gipuzkoako arte grafikoetako langileak grebara deituta daude azaroaren 4tik 8rako.Ekainean hasi zituzten mobilizazioak, «lan hitzarmen duin eta justu baten alde»
«Inorentzat ez da ona greba»
Aitor Ezeiza, Arantxa Jauregi eta Iker Mujika arte grafikoetako langileak, Tolosako LABen egoitzan. JON URBE / FOKU
9GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25a Gaiak
tzapenena da eskatzen dugun
beste hobekuntzetako bat; urteo-
tako sententziak kontuan har-
tzea, alegia. Baina patronalak ho-
rri ere ez dio erantzunik ematen».
Erabateko sokatira lanaArgi daukate «betidanik» borro-
ka bidez lortu dituztela lortu di-
tuzten eskubide guztiak. «Eta ho-
rretan jarraituko dugu, inoiz ez
digutelako eman ezer». Iker Mu-
jikak zehaztu du eurena, sektore
txikia izanda ere, «oso borrokala-
ria» izan dela beti. «Eta borroka-
rako kultura barneratuta dauka-
gula uste dut. Langile gehienek
badaukate borrokarako jarrera
hori; gainerakoan, gaur egun ez
ginatekeen hemen egongo».
Atzera begira jarrita, berriz, arte
grafikoena urtez urte «egoera ba-
koitzera egokitzen» joan den sek-
torea dela azpimarratu du Ezei-
zak. «Errealitate jakin batera ego-
kitutako lan hitzarmena sinatu
genuen duela hiru urte, baina ga-
rai hartan eta gaur egun enpresak
ez daude egoera berean, nahiz eta
bidean itxi egin behar izan dituz-
ten enpresetako asko».
Mujikak gaineratu du enpresek
langile asko kaleratu dituztela az-
ken urteotan. «Baina moldatu
egin ginen orduan, eta gaur egun
enpresek dauzkaten irabaziekin
baldintza horiek hobetzeko aha-
legina egin dezaketela uste dugu.
Horregatik, jada ezin dugu onartu
duela hiru urteko lan hitzarmen
berbera mantentzea, askoz gehia-
go eman dezaketelako». Sokatira
lan horretan erabat tenkatuta da-
go soka. «Eta badirudi gure nagu-
sien kontra ari garela borrokan,
baina ez da hala. Bidezkoa irudi-
tzen zaiguna, merezi dugula uste
duguna eskatzen ari gara, beste-
rik ez».
Mobilizazioek %70eko erantzu-
na izan dute orain arteko zortzi
greba deialdietan, sindikatuen
arabera. «Eta kontuan hartuta
zailtasunak ditugula enpresa guz-
tietara iristeko, kopuru handia da
hori», zehaztu du Jauregik. Alde
horretatik, Jauregik, Mujikak eta
Ezeizak ekainean hasitako bidean
irmo jarraitzeko dei egin diete
lankideei —LABeko ordezkariak
dira hirurak—. «Gogorra da gre-
bara joatea, baina garrantzitsua
da hurrengo protestetan ere orain
arte erakutsi dugun indar hori be-
rrestea».
Bizkaiko arte grafikoetan
2011tik daude lan hitzarmenik ga-
be, Nafarroan 2012tik... Ingurura
begiratuta, Gipuzkoan «errespe-
tu pixka batekin» begiratzen dio-
te etorkizunari, baina itxaropene-
rako heldulekuren bat ere badau-
ka Jauregik. «Gu ez gaude gustu-
ra, baina badakigu patronala bera
ere egoera honekin ez dagoela
erabat lasai, enpresa batzuetan
mugimenduren batzuk izaten ari
direlako jada. Ez dugu etsiko».
Errealitate jakin bateraegokitutako hitzarmenasinatu genuen duela hiru urte, baina orain ez gaude egoera berean»Aitor EzeizaArte grafikoetako langilea
«Emakume asko ari garalanean arte grafikoetan,eta guk daukagusoldatarik txikiena;baztertuta gaude»Arantxa JauregiArte grafikoetako langilea
«Borrokarako kulturabarneratuta daukagusektorean; gainerakoan,gaur egun ez ginatekeenhemen egongo»Iker MujikaArte grafikoetako langilea
‘‘
Imanol Garcia Landa Tolosa
Birmoldaketa izandu Gipuzkoa OgiBerri emakumez-koen txirrindularitaldeak. Datorren
denboraldian ez du izango errepi-deko talderik, eta pistan bakarrikjarraituko du. Orain zazpi urteekin zioten proiektuari; Tolosa CFelkarteak emakumezkoen txi-rrindulari taldea zuen orduan,baina partaide guztiak ez ziren gi-puzkoarrak. Talde hori oinarrihartuta, Gipuzkoan sakabanatu-ta zeuden emakumezko txirrin-dulariak elkartu, eta, GipuzkoaOgi Berri izenarekin, proiektu be-rri bat osatzea erabaki zuten.«Txirrindulariak hainbat es-
kolatan sakabanatuta zeudelaikusi genuen», azaldu du AinhoaArtolazabalek, orain arte Gipuz-koa Ogi Berriren errepideko alo-rraz arduratu den prestatzaileak.«Mutiletan ez bezala, neskenegutegian sartuta dago Euskal-dun Torneoa, eta Euskal Herrianbarrena ibili behar izan dugu as-teburuero». Horrez gain, tarteanEspainiako Kopako lasterketa ba-tzuetan ere parte hartu izan dutetaldeko txirrindulariek.Egitura zehatz bat eskatzen du,
ordea, proba horietan parte har-tzeak; auto bat, talde teknikoa...Lasterketa gehienak Gipuzkoatikkanpo izaten dira, gainera. «Egi-tura horren beharraz gain, arloekonomikoan ere mutilena bainogarestiagoa izatea eragiten du ho-rrek; gasolina dela, ordainsariakdirela, lo egiteko lekuak direla...Aurrekontu handiagoa eskatzendu». Egoera horren jakitun sortuzuten taldea, «neska horiei beharzituzten baliabideak emateko, etaegutegi horri aurre egin ahal iza-teko», azaldu du Artolazabalek.Gipuzkoako Foru Aldundira jozuten berehala, aurrera egiteko«ezinbestekoa» baitzuten dirulaguntza.Gipuzkoako hainbat eremutan
emakumeen taldeak sor zitzatensustatzea izan zen proiektuarenhelburuetako bat. «Eta harrobikotaldeetan ere nesken txirrindula-ritza azaleratu beharra zegoelaesan nahi zuen horrek; ikastetxe-etara joan beharra geneukala iku-
si genuen nesken txirrindularitzaezagunago bihur zedin». Artola-zabalek argi ikusi zuen azpitikezer erein gabe goiko taldea baka-rrik sortuz gero ez zutela bide lu-zerik egingo, eta horregatik hasiziren eskola kirolean txirrindula-ritza eskaintzen: «Ez lehiaketamoduan, jolas moduan baizik, ga-rraiobide moduan, beti kontuanizanik emakume batek izan beha-rra zeukala erreferentziazko per-tsona. Ikastetxe bakoitzeko nes-kek txirrindularitza ere existitzendela ikustea zen erronka».
Hiru talde martxanGipuzkoan zazpi urteotan egin-dako lanari esker, emakumezko-en talde bakarra izatetik hiru iza-tera igaroko dira datorren denbo-raldian: talde berri bat sortzekoakdira Irunen, Allerru taldeak berebidea egiten jarraituko du Erren-terian, eta Oriako TxirrindulariEskolak ere lanean jarraituko duTolosan. «Harrobiko txirrindula-rientzako nahikoa talde bazegoe-la iruditu zitzaigun, eta, beraz,dauden horiek ondo hornitu be-
har direla. Horregatik erabaki ge-nuen Gipuzkoa Ogi Berrirenproiektua bertan behera uztea»,zehaztu du Artolazabalek. «Ze-haztuta zegoen ibilbide hori, etatxirrindularitzan hasi nahi duen
edonork nahikoa aukera badau-ka inguruan».Gipuzkoa Ogi Berri taldea ez da
desegingo, ordea, eta hiru txirrin-dularik jarraituko dute pistan: Ta-nia Calvok (Gasteiz, 1992), Euke-ne Larrartek (Tolosa, 1998) eta Ga-
razi Estebezek (Aretxabaleta,2002). Abiadura probetan aritzenda Calvo, eta iraupeneko probe-tan Larrarte eta Estebez. Horiekbiek pistako entrenamenduenosagarri gisa egingo dituzte erre-
pideko saioak. EneicatPecafer UCI Txirrindula-ritzaren Nazioarteko Ba-tasunaren bigarren mai-lako Espainiako taldeakfitxatu du Larrarte, etaGipuzkoa Ogi Berri tal-dearen maillotarekinlehiatuko da Estebez.«Baina kontuan edukibehar dugu hemendikaurrera pistakoa baka-rrik izango dela gureproiektua eta horrekizango duela lehentasunguztia», azaldu du Arto-lazabalek.
Emaitz Izagirre da pistako ar-duraduna. «Gipuzkoan ez dagopistan lehiatzeko beste talderik,eta are gutxiago goi mailan». Ar-tolazabalek gaineratu du errepi-dean aritu nahi duen txirrindula-riak baduela aukerarik bere ibil-
bidea egiteko, badaukala aukeraUCI mailako taldeetara iristeko.«Baina pistan ez da gertatzen ha-lakorik, eta horixe da gure helbu-rua, pistan aritu nahi dutenek au-kera izatea». Gizonezkoek ezdaukate pistako talderik. «Etahori da proiektu honen indargu-neetako bat, mutilak ere nahikogenituzkeelako taldean. Aldun-diari mahai gainean jarriko dioguasmo hori, eta ikusiko dugu zererantzun eta laguntza jasotzendugun», azaldu du Izagirrek.
Maila handiko txirrindulariakHiru txirrindularien maila nabar-mendu du Izagirrek: «PistakoEuropako Txapelketan parte har-tu berri dute, eta goi mailan dau-de hirurak; egindako lana frui-tuak ematen ari da. Espainiakotxapeldun izan dira hirurak, mai-la guztietan, eta podium mordox-ka bat lortutakoak dira, gainera».Duela zazpi urteko errealitatea-
rekin alderatuta, emakumezkoentxirrindularitza «osasuntsu» da-goela azpimarratu du Artolazaba-lek: «Baina ezin gara despistatu.Horregatik esaten dugu ezinbes-tekoa dela harrobian lan hori egi-tea, eta komunikabideetan eregarrantzitsua da emakumeen txi-rrindularitzaz aritzea». Gauregun, «lehen ez bezala», telebis-tan emakumezkoen txirrindula-ritza ikus daitekeela goratu dutebiek. «Gaur egun, bolada oneangaude, baina ezin gara lasaitu. La-nean jarraitu beharra daukagu».
Gipuzkoa Ogi Berri Tolosaldeko txirrindulari taldeak bukatutzat eman du errepidekobidea, eta pistako talde moduan soilik jarraituko du datorren denboralditik aurrera.
Proiektua moldatzeko garaia
Gipuzkoa Ogi Berri taldeak 2018-2019ko denboraldirako izango dituen txirrindulariak. UNAI GOMEZ
10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25aGaiak
Gaur egun, bolada onean dagoemakumeen txirrindularitza,baina ezin gara lasaitu. Laneanjarraitu beharra daukagu»Ainhoa ArtolazabalGipuzkoa Ogi Berri taldeko prestatzaile ohia
«Mutilak ere taldean izatea,hori da proiektu honenindarguneetako bat. Ea aldundiak zer dioen»Emaitz IzagirreGipuzkoa Ogi Berri taldeko prestatzailea
‘‘
sikagintza. Ondorioz, «gehien
errepikatutako gaiak eta ezagu-
nenak» hautatu dituzte. «Kantu
bazkari eta afarietan banatzen di-
ren liburuxka horietan errepika-
tzen direnak», aipatu du idazle-
ak, bromatan. «Abesti horiek oso
txertatuta daude milaka euskal-
dunen buruetan, diskurtsoa erai-
kitzen lagundu dute kantu ho-
riek, eta, afektiboki, nolabaiteko
babes izan dira askorentzat».
Bigarren hausnarketa bat gehi-
tu diete kantu ezagunei; hots, hitz
horietako bakoitzaren zergatia
eta hitz horiei musika jarri izana-
ren arrazoia zein den argitzea.
Hausnarketa bultzatu nahi dute
proiektuaren egileek, nabarmen-
du baitute askok aitortu izan du-
tela abesti bat sarritan kantatu
arren, jabetu gabe zeudela hitzen
esanahiaz.
Ez da gauza bera, ordea, kantu
bakoitzak izan duen eragin ko-
lektiboa eta norberaren bizipena,
eta Barandiaranek eta Ruedak
norbanakoen esperientziei eman
diete ahotsa: «Eragin kolektibo
horretan, norberak modu jakin
batean jaso eta bizi izan du kantu
bakoitza: zein sasoitan jaso duen,
zein egoera emozionaletan zego-
en, zerekin lotu izan duen...».
Ikastaroan parte hartuko dute-
nek horri buruzko iritzia ematea
da helburuetako bat.
Izena emateko aukeraKantu bakoitzak ez du izaten esa-
nahi edo transmisio helburu ze-
hatzik. Badaude erronka nabar-
mena aldarria zabaltzea den ka-
suak. «Eusko Gudariak, esatera-
ko». Beste abesti askok, ordea,
«gaur egungoek gehienbat», ze-
haztu gabe izaten dute zentzua.
«Eta horrelako kantuekin ederra
da hogei bat interpretazio ezber-
din jasotzea». Hausnarketarako
bide izaten dira ekarpen horiek
guztiak. Zabalotegi aretoan izan-
go dira azaroaren 7ko eta 28ko
saioak, eta zabalik dago izena
emateko aukera.
Beñat Alberdi Bergara
Orreagako gudua-
ren berri emate-
ko, Xabier Iratze-
derrek jarri zi-
tuen hitzak, eta
Benito Lertxundik musika; Ga-
briel Arestik idatzi zituen oinazta-
rrei eta ganboarrei buruzko poe-
siak, eta Oskorrik gehitu zien
musika; Esteban Urkiaga Basaraz
Lauaxeta-ren hitzei musika jarri
zien Eñaut Elorrietak... Hainbat
kantuk lortu dute euren txokoa
euskal imajinarioan. Orain, or-
dea, beste begirada bat gehitu
nahi dute Gotzon Barandiaran
idazleak eta Rafa Rueda musika-
riak, Hitzen ahairea ikastaroare-
kin: nork, noiz eta zergatik idatzi
zituen hitz horiek? Eta nork, noiz
eta zergatik jarri die musika? Eus-
kal Herriko historiaren eta kanta-
gintzaren errepasoa egingo dute
bi artistek, eurek egin nahi duten
transmisio lana bermatu dadin,
gehienbat. Atzo eskaini zuten le-
hen saioa, Bergarako Errotalde
jauregian, Jardun euskara elkar-
teak eta udalak antolatuta, eta
beste bi egingo dituzte azaroaren
7an eta 28an.
«Kulturgintzaren transmisio-
an eten handi bat zegoela ondo-
rioztatu genuen Rafak eta biok»,
azaldu du Barandiaranek. Elkar-
tzen zirenean, kulturaren egungo
egoera izaten zuten mintzagai
gehienetan; jendeak nolatan
erosten dituen liburu gutxiago
edo zer dela-eta joaten den jende
gutxiago kontzertuetara. Diag-
nostikoak diagnostiko, euren alea
jartzea erabaki zuten: «Bion ja-
kintza eta esperientzia uztartuta,
idazleen eta musikarien arteko
kantagintza aztertu eta gure he-
rrikideekin banatu genezakeela
pentsatu genuen».
Bera «idazlea eta musikaza-
lea» dela argitu du Barandiara-
nek, eta Rueda, «musikaria eta li-
teraturazalea». Eta, azken finean,
bi arloak hartu dituzte ardatz mu-
sikagintza aztertzeko; musika eta
literatura uztartuta, letra bidez
landu izan diren gertaerak ikertu
dituzte, batetik, eta doinua jarri
zaien letrak aztertu dituzte, bes-
tetik. Betiere, idazleen testuak
dauzkaten abestiak hartu dituzte
kontuan. «Iraganari buruz ikas
daiteke historiako edo kazetari-
tzako liburuekin, baina guk kan-
tagintza hartu dugu tresna gisa».
Bitxia bada ere, aitortu dute
ikuskizuna prestatzeko inoiz ere
ez dutela ardatz izan historia, «le-
tren esanahia» baizik. Baina iker-
keta lanean sakondu ahala ohar-
tu ziren Euskal Herriaren historia
konta daitekeela abestien hitzei
erreparatuz gero.
Testuinguruari begiraNola balia daitezke, ordea, abes-
tiak iraganera begira jartzeko?
«Egilea nor den aztertzen dugu
guk, zer helbururekin eta zein
abiapunturekin idatzi duen letra
hori, eta zer lortu nahi zuen. Gero
letra hori zein musikarik hartu
zuen ere ikertzen dugu eta gerora
zein eragin eduki duen». Azken
batean, hitz horien testuingurua
ulertzea beharrezko ikusi dute le-
tra bera ulertu ahal izateko; esate-
rako, Joseba Tapiaren Agur, In-
txorta maite albumari buruz jar-
duteko nahitaezko jo dute aldez
aurretik 36ko gerran kokatzea.
Abestiak zein eragin izan zuen
aztertzea izaten da bigarren pau-
soa, eta, alde horretatik, kanta-
gintzaren garrantzia azpimarratu
dute biek.«Frogatutako gertaka-
riei buruz hitz egiten da historia
eta kazetaritza lanetan», gainera-
tu du Barandiaranek. «Baina guk
gure kantagintzaren eta sormen
lanen bidez kontatu dugu gure
historia».
Abestiak aukeratzeko orduan
ez dute izan lan erraza, hamaika
gairi buruz aritu baita euskal mu-
Gotzon Barandiaran idazleak eta Rafa Rueda musikariak atzo ekin zioten ‘Hitzen ahairea’ ikastaroari, Bergaran. Kantagintzaaztertzea dute oinarri, baina historiari ere leku eginda, «abestibakoitza ikertzeko ezinbestekoa delako testuingurua ezagutzea».
Musika eta letrak,transmisiorako tresna
Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda, aste honetan, Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko saioan. BEÑAT ALBERDI
11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25a Gaiak
Frogatutako gertakarieiburuz hitz egiten dahistoria obretan, bainaguk kantagintzarekinkontatu dugu historia»
«Eragin kolektibohorretan, norberakmodu jakin batean jaso eta bizi izan dukantu bakoitza»Gotzon BarandiaranIdazlea
‘‘
Imanol Saiz Irun
Euskararekin zerikusizuzena daukan besteikerketa bat egitenari dira Irunen, JoseAntonio Loidi bekari
esker: herritarrek irakurtzeko di-tuzten hizkuntza ohiturak aztertunahi dituzte Unai Oiartzun (Irun,1992) eta Maialen Oiartzun (Irun,1995) anai-arrebek. Azken bosturteotan Irungo udal liburutegianeuskarazko liburuak irakurtzekoizan diren ohiturak eta joerak az-tertzen ari dira Euskarazko ira-kurzaletasuna Irungo Udal Libu-
rutegian ikerketa lanean. Urtehasieran jaso zuten beka, eta urte-beteko epea daukate emaitzakaurkezteko; 9.000 euroko lagun-tza jaso zuten.Txikitatik irakurtzeko zaleta-
suna izan dutela aitortu dute biek.Umetatik euskaraz irakurtzekojoera izan arren, egunerokoangaztelaniak «pisu handiagoa»izan duela onartu dute anai-arre-bek. «Geure buruari galdezka ha-si ginen orduan. Zergatik? Eta
geuri bakarrik gertatzen al zaiguhori?». Galdera horiei erantzute-ko premia sentitu zuten biek. Ho-rrez gain, Siadeco enpresak egin-dako ikerketa baten emaitzak erelan egitera bultzatu zituela azaldudu Unaik. Ikerketa horren arabe-ra, euskaldunen %23k soilik ira-kurtzen dute euskaraz, eta %54kgaztelaniaz. Bada, datu horrenatzean «hutsune bat, arrazoi bat»zegoela iritzita, buru-belarri lane-an hasteko erabakia hartu zuten.Ikerketa lana hiri osora zabal-
tzea zen hasierako asmoa, baina,zailtasunak tarteko, mugatu eginbehar izan dute eremua. «Irungokulturgune nagusian egitea era-baki genuen, azkenean; horixeiruditu zitzaigun egokiena», az-pimarratu du Unaik. Bi atal nagusitan banatu dute
ikerketa. Alde kuantitatiboa az-tertu dute lehenik. Horretarako,goitik behera arakatu dituzte udalliburutegiaren beraren datuak.«Liburutegian zer dagoen, zer es-kaintzen den, zein diren gehienirakurtzen diren liburuak, norkirakurtzen duen gehien... Irakur-
leen profilak atera ditugu datuhoriek guztiak aintzat hartuta»,azaldu du Maialenek. «Euskaraz-ko liburu gutxi daude liburute-gian»; hori izan da, «tamalez»,lehen datu esanguratsua: «Libu-
ruen %16 inguru dira euskarazko-ak, eta irakurtzen den edo maile-guan hartzen den guztiaren %17».Eskaintza eta eskaria «nahikodoituta» daudela azaldu dutebiek, baina, halere, adin tarte ja-kin batekoek kontsumitzen di-
tuzten argitalpenak irakurtzendira gehien: haurrei eta gazteeizuzendutakoak. Horiek dutearrakastarik handiena Irungoudal liburutegian; maileguen %84dira. Are gehiago, jaso dituzten
datuen arabera, azkenurteotan txikienentzakobi ipuin bilduma irakurridira gehien Irungo udalliburutegian.Dagoeneko amaitu
dute ikerketa lanarenalor kuantitaboa, etakualitatiboa lantzen aridira orain. Hori bai, bostelkarrizketa egin dituztedagoeneko. «Ikuspun-tua zabaldu nahi ge-nuen; ez genuen gelditunahi liburutegiaren ba-rruko datuekin bakarrik;kanpoko eragileak ere
aztertu nahi izan ditugu», azaldudu Maialenek. Hala, Irungo eus-kal literaturaren sarea elikatzenduten kideekin ere bildu dira: ira-kurle talde batekin, norbanakobatekin, argitaletxe batekin,Bronte liburu dendarekin, guraso
batekin... Alor ugari aztertu nahiizan dituzte, eta, ikerketa biribil-tzeko, urriaren 8an parte hartzesaio bat egin zuten herritarrekinbatera. Iradokizunak eta propo-samenak jaso zituzten bertan,ikerketa lana ahalik eta gehienelikatzeko asmoz.Lehen emaitzak «nahi baino
eskasagoak» izan arren, «EuskalHerri osoko joeraren parean»daudela azaldu dute anai-arre-bek. «Euskal Herrian ditugungaitzak ez dira askoz larriagoakIrunen; oso antzekoa da joera»,adierazi du Maialenek.
Egoeraren «lehen argazkia»Unai eta Maialen anai-arrebekikerketan bildutako informazioguztiarekin, txosten bat entrega-tuko diote, abenduan, IrungoUdaleko Euskara eta Kultura Sai-lari. Hainbat proposamen bildu-ko dituzte bertan, baina, ikerla-rien hitzetan, bereziki batekizango du garrantzi nabarmena:liburutegian euskarazko irakur-zaletasuna sustatzeak. «Egungoegoeraren lehen argazkia ateradugu guk, eta lehen tresnak edobaliabideak jarri ditugu guztieneskura», azaldu du Maialenek.Emaitzetatik harago, hartu beha-rreko lehen erabakia «euskaraz-ko liburuei tokia egitea» delanabarmendu dute biek: «Euska-razko literaturari, dagoenaribehintzat, tokia egin behar zaio;ikusgarritasuna lortu behar da».Oiartzun anai-arrebak «oso
pozik» daude egiten ari direnikerketa lanarekin: «Praktikota-suna dauka ikerketak, erabilga-rria izan baitaiteke informazioa».Iritzi berekoa da Irungo UdalekoEuskara Saileko arduradun Moni-ca Martinez ere: «Proposamenakaintzat hartzeko borondatea du-gu». Euskara arloko zuzendariIban Eguzkitzak ere oso ontzat jodu ikerketa lana: «Bestelako iker-keta batzuetan ez da izaten horre-lako aukerarik, baina, liburutegiaIrungo Udalaren parte dela kon-tuan hartuta, aplikatzeko modu-koak izango dira ondorioetakobatzuk, ziur».Kazetaritza arloan aritzen da
lanean Unai, eta hezkuntza arlo-an Maialen. Elkarrekin egiten aridiren lehen ikerketa izan da, eta«primeran» pasatzen ari direlaaitortu dute. «Egia da sekula ezdugula lan egin elkarrekin, baina,hain zuzen ere, hori izan da iker-ketaren gauza politenetako bat»,dio Unaik. Lehen esperientziariesker, tankera horretako ikerketagehiago egitera animatu direla ai-tortu du Maialenek. «Ziur besteproiekturen bati helduko diogu-la; pozik, gainera».
Irungo udal liburutegian herritarrek euskaraz irakurtzeko dituzten ohiturak eta joerak ikertzen ari dira Maialen eta Unai Oiartzun anai-arrebak, Loidi bekari esker.
Irakurtzeko joerak aldatzeko
Unai eta Maialen Oiartzun anai-arrebek azken hilabeteotan ordu asko pasatu dituzte Irungo udal liburutegian, bertako erabiltzaileen ohiturak aztertzen. IMANOL SAIZ
12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25aGaiak
Euskarazko literaturari,dagoenari behintzat, tokia eman behar zaio,ikusgarritasuna»Unai OiartzunIkerlaria
«Ohartu ginen gaztelaniazgehiago irakurtzen genuela, eta geuri bakarrik gertatzen ote zitzaigun jakin nahi genuen»Maialen OiartzunIkerlaria
‘‘
raia. Azken bosturtekoan bezala-
xe, etziko eguna apal dator egita-
rauz, egun bakarrera mugatuta,
baina hitzorduari fin asko eutsiz.
Ordulariaren orratzak gauez or-
dubete atzeratuta, 10:30ean hasi-
ko da Ardiki Eguna. Eguneko pla-
nean ez da izango berritasun han-
dirik, baina antolatzaileek aurrez
eginda dauzkate etxeko lanak.
Festaren nondik norakoak bil-
tzen dituen liburuxka bat ere ar-
gitaratu du Ardiki kultur elkarte-
ak, lehengo eta oraingo argazkiak
jasoz, eta urtez urteko ekitaldiei
errepasoa eginez.
Ardiki menua tabernetanMusikarien goizeresiarekin hasi-
ko da eguna, eta antolatzaileek
ordurako dena prest izango dute
Toki-Alai pilotalekuan lehiakete-
tara aurkeztuko diren mondeju
zuriak eta gaztak jasotzeko. Latxa
arrazako ardi loteak, ahuntz azpi-
gorriak eta euskal pottokak izan-
go dira ikusgai plazan eta ingu-
ruan, eta baita artisau produk-
tuak ere. Asta-zerra erakustaldia
ere egingo dute, arpanarekin eta
trontza portugaldarrarekin enbo-
rrak zerratzen. Eta, noski, mon-
deju usaina ere nabarmena izan-
go da. Pintxoak salduko dituzte
plazan, eta ardiki menua eskaini-
ko dute tabernek. Sariak bazka-
laurrean banatuta, festak iluntze-
ra arte iraungo du.
Iñaki Gurrutxaga Zaldibia
Zaldibiak bere-berea
du mondejua, eta
urtetako ohitura da
urri hasieran ospa-
tzen diren festetan
herritarren eta bisitarien artean
mondeju pintxoak banatzea. Ara-
larpeko herri txiki batzuetan soi-
lik egiten den hestebetea da mon-
deju zuria, eta ekoizpen eremu
murritza izateak eta handik kan-
po ez ezagutzeak eragiten zuen
iraupen berme eskasa aintzat har-
tuta erabaki zuen Zaldibiako la-
gun talde batek, orain 25 urte, Ar-
diki Eguna antolatzen hastea.
Aralarko artzaintza eta bertatik
eratorritako produktuak goratze-
ko eguna da Ardiki Eguna, eta bai-
ta arbasoen bizimodua plazara-
tzekoa ere. Etzi ospatuko dute.
Bat izango da etziko produktu
izarra: Zaldibiako Mondejua. Izen
horrekin erregistratuta dago
orain hamabost urtetik, Mondeju
Kofradia sortu zen egunetik bere-
tik. Latxa ardi hestebetea da mon-
deju zuria, eta hiru dira osagai na-
gusiak: porrua, ardi gantza eta
arrautzak. Horiek ondo txikitu
eta nahastu ondoren, gatza eta pi-
perra bota behar zaie; heste natu-
ralean sartu eta gutxienez bi or-
duz egosi ondoren, dastatzeko
moduan legoke jada. Tipula, ardi
tripakia eta perrexila dira aukera-
ko beste hiru osagaiak.
Hazi eta egokitu den jaia1994ko azaroaren 27an egin zu-
ten, lehen aldiz, Ardiki Eguna,
baina bigarren ediziotik aurrera
urriko azken igandea izan da festa
egun izendatua; halaxe ospatu da
2001ean ez beste urte guztietan.
Aurreneko urtekoa izan zen mon-
deju lehiaketara aurkeztutako el-
tze kopururik oparoena: 42. Rosa-
rio Mendizabal zaldibiarra izan
zen lehen txapelduna. Lehen be-
deratzi-hamar urteetan Resti pi-
lotaleku estalia izan zen festaren
topaleku nagusia, eta gerora plaza
eremura mugitu zuten festa.
Bigarren edizioan antolatu zu-
ten, aurrenekoz, Aralarko Gazta
Txapelketa. Aralarko artzaina iza-
tea, eta lehiaketara han eskuz
egindako gazta aurkeztea izan di-
ra urteotan guztiotan jarritako
baldintzak. Hamabost gaztagile-
ren artean, Itsasondoko Mari Jose
Artzak jantzi zuen txapela. Bi
lehiaketetako banakako garaipen
zerrendari erreparatuta, izen bi
dira nabarmendu beharrekoak:
Maria Luisa Morea, Zaldibian bizi
den amezketarra, mondejuen
lehiaketan zazpi aldiz garaile iza-
na; eta Joseba Intsausti ordiziarra,
gazta lehiaketan bost aldiz nagu-
situa. Sailkapen guztiak aztertuta,
berriz, bost herri nabarmendu
daitezke: Zaldibia, Amezketa,
Orendain, Altzo eta Lazkao.
Batzorde antolatzaileak urteo-
tan guztietan leku berezia egin
dio alderdi etnografikoari ere. Se-
kula ez dute kale egin artzain lan-
bideari lotutako erakustaldiek, bi
urtez egin zituzten Aralarko garai
bateko jolasen erakustaldiak, he-
rriko eraikinik nabarmenenak
ere birritan ireki dituzte bisitarien
begietara, omenaldiak izan dira,
artzain zakur lehiaketak ere bai,
herri kirol desafioak... Askorako
eman dute 25 urteok.
Urte askotan, gainera, festa ez
da mugatu egun bakarrera. Ema-
naldiak, hitzaldiak eta mahai in-
guruak ere antolatu izan dituzte,
artzaintza, ganadugintza, men-
dia, larreak eta Aralar gai gisa har-
tuta. Eta ezinbestean aipatu beha-
rrekoak dira musikariak eta ber-
tsolariak ere. Horiek eman diote
beti festa kutsua eta giro bizia Ar-
diki Egunari.
Ibilian-ibilian, iritsi da mende
laurdeneko festa ospatzeko ga-
Etzi ospatuko dute Zaldibiako Ardiki Eguna, Aralarko artzaintzaeta ardikia plazara eramateko festa. Bi helburu nagusirekin sortuzen jaia: arbasoen kultura ezagutaraztea eta babestea, eta bertakoproduktuak erakustea eta merkatuan lekua izan dezaten saiatzea.
Mondeju zuria izarra,ardikia goresteko jaian
Partaideek bost kana mondeju aurkeztu behar dituzte lehiaketara, beren salda eta guzti. AIMAR MAIZ
EGITARAUA
Egun osoko festa izango dute etzi
Zaldibian, 25. Ardiki Egunean.
10:30. Ardiki Egunaren hasiera.
Goizeresia txistulari, trikitilari,
albokari eta dultzaineroekin,
ganadu erakusketa, artisautza
erakustaldiak, artisautza
produktuak...
11:00. Zaldibiako 25. Mondeju
Lehiaketa eta Aralarko Gaztaren
23. Lehiaketa. Andoni Egaña eta
Sebastian Lizaso bertso kantuan
direla, mondejuak dastatu ahal
izango dira plazan.
12:00. Asta-zerra erakustaldia.
Arpanarekin eta trontza
portugaldarrarekin enborrak
zerratuko dituzte.
13:30. Sari banaketa.
14:30. Ardiki menua herriko
jatetxeetan.
18:00. Goierriko VI. Erromeri Bira.
19:30. Lagunarteko kalejira Ardiki
Egunari bukaera emateko.
13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25a Proposamena
Urte askotan festa ez damugatu egun bakarrera.Emanaldiak, hitzaldiaketa mahai inguruak ereantolatu izan dituzte
MUSIKA
ARETXABALETABlue Matter.
bBihar, 19:30ean, Orly tabernan.
ARRASATE Ibon Casas eta The Blind Rock Band, Herio,
eta Def Con Dos.
bBihar, 20:00etan, plazan.
AZKOITIARude Pride
eta Brigade Loco.
bBihar, 22:30ean, plazan.
AZPEITIANiña Coyote & Chico
Tornado, Deus Ez eta Wazy.
bGaur, 22:00etan, Sanagustinen.
AZPEITIALukiek eta Montauk.
bBihar, 22:30ean, Sanagustinen.
BEASAINBenito Lertxundi.
bGaur, 21:00etan, Usurbe
antzokian.
BEASAINSwara Vocal Ensemble.
bOstegunean, 19:00etan,
Igartzako jauregian.
BERGARA Iker Martinez
eta Zaldi Herrenak, eta Mice.
bGaur, 22:30ean, Kartzela
Zaharrean.
BERGARABotibol, Pelax
eta Joseba Irazoki & Lagunak.
bBihar, 20:00etan, Kartzela
Zaharrean.
BERGARAThe Nekrobabies.
bBihar, 20:00etan, Osintxun,
Txuringo tabernan.
DEBAAire Ahizpak.
bBihar, 22:00etan, Kultur elkartean.
DONOSTIARecycled J.
bGaur, 20:30ean, Dabadaban.
DONOSTIARaphael.
bGaur eta bihar, 21:00etan,
Kursaalean.
DONOSTIADeltatron
eta Atodamadre.
bGaur, 00:00etan, Dabadaban.
DONOSTIA Josu Okiñena.
bBihar, 11:00etan, EOSen egoitzan.
DONOSTIASpecial Trap Residence.bBihar, 18:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIAMetal Norte Jaialdia:
Obus, Vhaldemar, Dünedain eta
Mandragora Negra.
bBihar, 19:00etan, Larratxo kultur
elkartean.
DONOSTIALeioa Kantika
abesbatza.
bBihar, 20:00etan, San Telmo
museoan.
DONOSTIACala Vento,
Lester y Eliza eta Señores.
bBihar, 20:00etan, Dabadaban.
DONOSTIALeize Gorria.
bBihar, 20:30ean, Be Cluben.
DONOSTIABad Mongos, TRT
eta Moonwave.
bBihar, 21:00etan, Mogambon.
DONOSTIALeon Benavente
eta Indian Feathers.
bBihar, 22:00etan, Intxaurrondo
kultur etxean.
DONOSTIAHenry Wu DJ Kicks,
Manci eta Kino Internacional.
bBihar, 00:00etan, Dabadaban.
DONOSTIAGeneva Camerata.
b Igandean, 19:00etan, Kursaalean.
DONOSTIASean Nicholas Savage.
b Igandean, 20:00etan,
Dabadaban.
DONOSTIATrio Salzedo.
bAstelehenean, 20:00etan,
Musikene ikastegian.
DONOSTIAHexis eta Point Mort.
bAstelehenean, 20:30ean,
Mogambon.
DONOSTIAThe Mystery Lights.
bAsteartean, 20:00etan,
Dabadaban.
DONOSTIAOmara Portuondo.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Kursaalean.
DONOSTIAThe Roves.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Dabadaban.
DONOSTIASticky M.A.
eta Kiñin La Para.
bOstegunean, 21:00etan,
Dabadaban.
DONOSTIAClara!, Royce Rolo
eta HorrorXvacui DJs.
bOstegunean, 00:00etan,
Dabadaban.
ELGOIBARBotibol.bGaur, 23:00etan, kultur etxeko
sotoan.
ERRENTERIAVietcong.
bBihar, 18:00etan, Mikelazulon.
GETARIAOldseed & Carolyn Mark.
b Igandean, 12:30ean,
San Prudentzioko ermitan.
HERNANIBerri Txarrak.bBihar, 21:30ean, Oialumen.
IBARRAPetti.
bOstegunean, 19:00etan,
Sendi Ekintza elkartean.
IRUNAinhoa Larrañaga.
bGaur, 19:15ean, CBA liburutegian.
IRUNLa Bona Dea.
bBihar, 19:30ean, Kabigorrin.
IRUNEnsemble de Chirimias
Miguel de Arrozpide.
b Igandean, 19:00etan, Junkal
parrokian.
LASARTE-ORIAKulto Kultibo.
bGaur, 23:00etan, Okendo plazan.
LEGORRETAAinhoa Garmendia.
bGaur, 20:00etan, Herri antzokian.
LEGORRETATtipika.
bBihar, 18:00etan, plazan.
OÑATI Jabier Corcobado.bGaur, 19:00etan, liburutegian.
OÑATIKlown eta Lee-kore.bGaur, 21:30ean, Pako tabernan.
OÑATIBotibol.b Igandean, 12:30ean, Antixena
gaztetxean.
TOLOSAEraso eta Eratu.
bGaur, 22:30ean, Bonberenean.
TOLOSAAtila y los Uno eta DJ Ki.
bGaur, 23:00etan, Larramendiko
jaietan.
TOLOSAOnki Xin.
bBihar, 22:30ean, Bonberenean.
TOLOSAAlaiki.
bBihar, 23:00etan, Larramendin.
TOLOSAHexis.
b Igandean, 20:00etan,
Bonberenean.
TOLOSAAbesbatza Lehiaketa:
Consolatio Choir Universitas
Sumatera Utara, Collegium
Musicum Berlin Chamber Choir
eta Mannerstimmen Basel.
bOstegunean, 19:30ean, Leidorren.
URRETXUPiruchi Apo, Jose LuisMonton eta Gorka Hermosa.
b Igandean, 19:00etan, Tourseko
San Martin elizan.
USURBIL Joseba Tapiaren diskoaren zuzeneko grabaketa.
bGaur, 20:00etan, Sutegin.
ZARAUTZElkano Musika Eskolakoabesbatza: Ahantzitako oroitzapenak.
bGaur, 20:00etan, Modelon.
ZARAUTZEraso eta Hesian.bBihar, 20:30ean, Munoan.
ZARAUTZGarilak 26.bBihar, 23:00etan, Musika plazan.
ZARAUTZ JCA Youth Choir.bAsteartean, 20:30ean,
Frantziskotarren elizan.
ZARAUTZ401HZ abesbatza.bAsteazkenean, 20:30ean,
Frantziskotarren elizan.
ZARAUTZSerious Business.bOstegunean, 20:00etan,
Modelon.
ZESTOABenito Lertxundi.
bBihar, 21:00etan, kiroldegian.
ANTZERKIA
ARETXABALETA Intujai:
Ama-Alu-Lur.
bBihar, 19:00etan, Arkupen.
ARETXABALETAKukumix:
Escenícas.
b Igandean, 19:00etan, Arkupen.
ARRASATENicolas Poggi eta Luciano Rosso: Un poyo rojo.
b Igandean, 19:30ean, Amaia
antzokian.
ASTIGARRAGAPez Limbo: Oxido.
Umore garratza.
bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
AZPEITIAEzezagunok:
La paz y otras lunas.
bBihar, 20:30ean, Soreasu
antzokian.
BEASAINAimar & Cia: Etxea.
bGaur, 18:00etan, Erauskin plazan.
BERGARATeatro del Noctambulo:
Contra la democracia.
bBihar, 21:00etan, Seminarixoan.
DONOSTIAArtedrama, Axut!
& Dejabu: Zaldi urdina.
bGaur, bihar eta igandean,
20:00etan, Gazteszenan.
DONOSTIALa Rata India: Tres.
bGaur, 20:00etan, Lugaritz kultur
etxean.
Donostia b Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astea
Beldurrez dardarka hasi artekoaGalder Gaztelu-Urrutia zinema zuzendariaren El Hoyo filmarekin —irudian— hasiko da, bihar, 19:00etan, Do-
nostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Asteko film luzeen sail ofiziala. Dardarka hasteko lehen aukera
besterik ez da izango hori, azaroaren 1era arte hamaika aukera izango baita beldurrez akabatzeko. Besteak
beste, film laburrak eta haurrentzako emanaldiak ere izango dira. FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO ZINEMA ASTEA
14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25aAgenda
DONOSTIAAitor Navarro:
El invitado intruso.
bGaur, 20:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIABehibi’s:
Egunen batean.
bBihar, 17:30ean, Ernest Lluch
kultur etxean.
DONOSTIAZurrunka: Ac-Nun,
un ciprés en un desierto.
bBihar, 20:00etan, Tabakaleran.
EIBARTartean Teatroa: Ghero.
bGaur, 20:30ean, Koliseoan.
ELGOIBARYllana: The Gagfather.
bGaur, 20:30ean, Herriko antzokian.
ERRENTERIAD’click: Isla.
bGaur, 18:00etan, Niessen aretoan.
ESKORIATZATaupada: Ikasgaia.
b Igandean, 19:00etan, Zaldibar
antzokian.
HERNANINomofobikak: Sarean
kateatuak.
bAsteazkenean, 18:00etan, Biterin.
IRUNRon Lala: Crimen y Telón.
bBihar, 20:00etan, Amaia aretoan.
IRUNDuo Vortex: Extasis.
b Igandean, 19:00etan, Amaia
aretoan.
OREXA Iduzkilore: Herriko bozak.
bGaur, 22:00etan, Ostatuan.
PASAIAHika: Txarriboda.
bBihar, 19:00etan, Donibaneko
kulturgunean.
PASAIAGanso & Cia: Babo Royal.
b Igandean, 19:00etan, Antxoko
plazan.
SORALUZETxalo: Jon beldurgabea.
b Igandean, 17:00etan,
Herri antzokian.
TOLOSA Intujai: Ama-Alu-Lur.
bGaur, 20:30ean, kultur etxean.
TOLOSAMimaia: Peloloco.
bBihar, 18:30ean, Topic gunean.
VILLABONA-AMASABorobil:
Roman eta Julieta.
b Igandean, 19:30ean, Gurea
antzokian.
ZUMAIAKulunka: Quitamiedos.
bGaur, 22:00etan, Aita Marin.
DANTZA
ANDOAINMons Dansa: Aigua.
b Igandean, 17:00etan, Basteron.
OREXAOinkari: Eskolatik plazara.
bBihar, 18:00etan, pilotalekuan.
PASAIATio Teronen Semeak:
Festamentua.
bGaur, 19:00etan, Trintxerpen,
Gudarien plazan.
BERTSOLARITZA
AZPEITIAGipuzkoako Bertsolari
Txapelketa. Final-laurdenak:
Nerea Elustondo, Iñaki Gurrutxaga,
Oihana Iguaran, Amaia Iturriotz,
Iñigo Mantzizidor Mantxieta Alaia
Martin.
b Igandean, 17:00etan, Soreasu
antzokian.
BEASAINAdin adin: Iñaki Murua
eta German Urteaga.
bAsteartean, 17:00etan, Arangoiti
egoitzan.
EIBARGipuzkoako Bertsolari
Txapelketa. Final-laurdenak: Jon
Maia, Gorka Maiz, Unai Muñoa,
Mikel Tapia, Jokin Uranga eta
Felix Zubia.
bBihar, 17:00etan, Koliseo
antzokian.
ESKORIATZABertso afaria:
Haizea Arana, Oihana Arana,
Onintza Enbeita eta Unai Iturriaga.
bGaur, 19:30ean, Egokiena
elkartean.
OIARTZUN Jon Martin eta Jokin
Uranga.
bBihar, 11:00etan, Poza festan.
TOLOSAEkaitz Goikoetxea eta
Oihana Iguaran: Ama-alu-lur festa,
10 urte zikloianemanaldia.
bGaur, 23:00etan, Hiru tabernan.
ZALDIBIAAndoni Egaña
eta Sebastian Lizaso.
b Igandean, eguerdian eta
bazkalondoan.
HITZALDIAK
BERGARANestor F. Marques:
Fake news de la antigua Roma.
bAsteazkenean, 10:00etan,
Seminarixoan.
DONOSTIABernardo Atxaga
eta Rithee Cevasco: Subjektuaren
gaizkizateak egungo gizartean.
bGaur, 19:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIA Iñaki Begiristain:
Fikzioak eta Ralatus Berrien
Eraikuntza. Frank Gehryren
hiru proiekturen azterketa.
bBihar, 18:30ean, Euskadiko
Arkitektura Institutuan.
DONOSTIAAnjel Lertxundi,
Koro Navarro eta Iñigo Astiz:
Itzuliz usu begiak.
bAsteartean, 19:00etan,
Tabakaleran.
GETARIA Igone Mariezkurrena:
Open Arms, rescatando personas
y conciencias.
bAstelehenean, 19:00etan,
Ulpiano aretoan.
HERNANIPeter Szil: Gizonak,
pornografia eta prostituzioa.
bGaur, 18:30ean, Biterin.
IBARRASaioa Iraola: Euskara
eta feminismoa. Bidegurutzea
elkargune.
bAsteartean, 18:30ean, kultur
etxean.
LAZKAOArantza Aranburu:
Euskal Herritik Pakistanera
Atapuercatik igaroz.
bGaur, 19:00etan, kultur etxean.
OREXAKizkitza Gil de San Vicente:
Feminismoa Euskal Herrian.
Egungo gogoetak eta erronkak.
bOstegunean, 21:30ean, Ostatuan.
Orexa b Kultur hamabostaldia
Emanaldiz zipriztindutaGaurtik azaroaren 2ra kultur ekitaldi ugari izango da Orexan. Gaur,
22:00etan, Iduzkilore taldearen Herriko bozakantzezlanarekin ekingo
diote kultur hamabostaldiari, Ostatuan, eta Oinkari dantza taldeak Esko-
latik plazaraemanaldia eskainiko du bihar, 18:00etan, pilotalekuan. Iru-
dian, Oinkariren emanaldi bat. EGOITZ BENGOETXEA / TOLOSALDEKO ATARIA
IKUS-ENTZUNEZKOAK
DONOSTIAFantasiazko eta
Beldurrezko Zinemaren Astea.
bBihartik azaroaren 1era bitartean,
Antzoki Zaharrean, Viktoria Eugenia
antzokian, Trueba zineman,
Tabakaleran, Kontadoresen eta
beste hainbat aretotan.
ERRENTERIALoudokumentala
eta egileekin solasaldia.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Mikezaluzon.
HERNANI Inmigrazinea.
bOstegunean, 19:00etan, Biteri
kultur etxean.
BESTELAKOAK
ARRASATEHarkaitz Cano eta
Maite Larburu: Fruitu arraroak
errezital musikatua.
bGaur, 19:30ean, Kulturaten.
ARRASATEVistazul taldearen
flamenko errezital emanaldia:
Manolo Cespedes, Manolo
Monge, Carolina Barrera, Lola
Paez eta Antonio Morillas.
bBihar, 19:00etan, Al Andalusen.
ARRASATESaroa Bikandi:
Xango-mango, literatura jolasak.
bAsteazkenean, 11:00etan,
Kulturaten.
ASTEASUMuskerraren Eguna:
haur jolasak, Bernardo Atxagaren
hitzaldia eta Iturri bueltako apustua.
b Igandean, 11:00etatik aurrera,
herrian zehar.
DONOSTIAKarmelo C. Iribarren &
Raquel Lanseros: Poesia reunida.
bGaur, 19:30ean, Ernest Lluch
kultur etxeko areto nagusian.
DONOSTIA Irrien Lagunak: Irriak
plazan.
bBihar, 17:00etan, Aieteko kultur
etxean.
DONOSTIAAna Apika eta Intxixu
Valbuena: ipuinak musikarekin.
bAsteazkenean, 18:00etan, Aiete
kultur etxean.
DONOSTIAZer ari da gertatzen
Donostian? Zer egin dezakegu?
topaketa irekia.
bBihar, 10:00etatik 13:30era,
Amara Berri - Urbieta ikastetxean.
OREXAHodei magoa: Uraren
sekretuak.
bAsteazkenean, 10:00etan,
Ostatuan.
URRETXUOliver magoa.
b Igandean, 17:00etan, Labeaga
aretoan.
USURBILHarria Hitz: Usurbil eta
euskal kultura garaikidea, ibilbide
gidatua.
bBihar, 12:30ean, frontoian.
USURBILKantu-Jira kalez kale.
bBihar, 12:30ean, Mikel Laboa
plazan.
15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25a Agenda
Eider Goenaga LizasoDonostia
Tradizioaren interpretazio gaur-kotua egiten du Oihane Pardok(Donostia, 1986) bere jantziekin.2016ko irailean Kaikua izan zenAmarenak markari hasiera emanzion jantzia, baina beste hainbatjantzitan oinarritutako diseinuakegin ditu ordutik. Bere diseinue-kin agertu da elkarrizketara. Go-na gorria darama, batetik, eta bu-rukoa daraman XVI. mendekoeuskal emakumea irudikatzen dukamisetako ilustrazioak.Donostiako Moda Astean parte
hartu berri duzu. Zer moduz joan
zen desfilea?
Lan handia eskatzen du aurrez,baina ondo irten zen. Kutxa Kul-tur Moda programako zortzi disei-natzailek parte hartu genuen joanden ostiralean Balentziaga muse-oko desfilean, eta harrera ona izanzuen nik aurkeztutakoak. Jende-ak ulertu zuen diseinuen atzeanzer dagoen, eta eskaerak ere izannituen. Gustura nago, beraz.Halako desfile batean parte har-
tu duzun lehen aldia da?
Aldundiko Ingurumen Sailak ur-tero antolatzen ditu Moda Iraun-korraren Jardunaldiak, eta horie-tan parte hartu izan dut, bainaBalentziaga museoko lehen aldiaizan da. Berezia da bertan desfila-tzea; errespetua ematen du.Zuentzat garrantzitsuak dira
desfileak?
Gure lana erakusteko aukera batda, eta harremanak egiteko modubat eta neurgailu bat ere bai: jen-deari gustatzen zaion ala ez, eska-tzen duten ala ez... Eta garrantzi-tsua da, modaren mundua ezagu-tzen duen jendea biltzen delako,eta haiek badakitelako aurkeztu-takoaren atzean dagoena balora-tzen: ikerketa lana, kalitatezkooihal organiko eta birziklatuakerabiltzea, bertan josia izatea... Urtaroka egiten dituzu zure bil-
dumak?
Nik proiektuka egiten dut lan ba-tez ere, urtaroka baino gehiago.Euskal ondarearekin zerikusiaduen eta istorio polit bat konta-tzeko aukera ematen didan ele-menturen bat topatu, eta hortikabiatuta egiten ditut diseinuak.Adibidez, aurreko udako lanakeraman nituen ostiraleko desfile-ra: XVI. mendeko ohazaletan egi-ten ziren brodatuak berreskura-tuz eginiko jantziak. Brodatu ho-rien atzean dagoen istorioa kon-tatzen ahalegindu nintzen. Behin-behineko modak gaindi-
tzeko xedea dute zure jantziek?
Amarenak-en filosofiaren parteda iraunkortasuna, eta naturalak
eta kalitatezkoak dira erabiltzenditugun oihal guztiak. Arropakiraun egiten du kalitate horri es-ker. Diseinuari dagokionez, inspi-razioa beti tradiziozko gauzetatikdatorrenez, eta, Oteizak esatenzuen bezala, lokala dena globaladenez, momentuko moda gaindi-tzen dute. Arkitektura ikasi zenuen, baina
kaiku batek moda diseinatzaile
izatera eraman zintuen...
Beti gustatu izan zait moda, etaniretzako arropa egitea ere bai.Janzteko gauza bereziak bilatuizan ditut beti, eta halako bateanamonaren kaiku bat iritsi zen nireeskuetara. Jaka moduan erabil-tzen nuen nire egunerokoan, etaez San Tomas egunean bakarrik.Dotorea iruditzen zitzaidan, ero-soa eta arina, baina, aldi berean,goxoa eta beroa. Krisi ekonomi-koa hasi zen ikasketak amaitze-
an, eta kaikua nirekin eramannuen atzerrira. Hain berezia etadenboragabea da, ezen jendearenarreta erakartzen baitu. Kaikuariburuz galdetzen zidaten, eta ho-rrek aitzakia ematen zidan nireherriari buruz hitz egiteko, istoriobat kontatzeko.
Eta jantzien bidez istorioak kon-
tatzea erabaki zenuen...
Kontua da hondatzen hasi zelaamonaren kaikua, eta beste batenbila hasi nintzenean ez nuela ber-dinik topatu. Zeudenak ez zirenamonarena bezain eroso eta ari-nak, ez ziren hain ondo gelditzen.Eta bat jostea erabaki nuen. Arra-
kasta izan zuen: jendeak galdetuegiten zidan non erosi nuen, etalagunek eta senideek eurentzatbat egiteko eskatzen zidaten. Do-nostiako Sustapenak egindakoprograma batek eman zidan atze-rritik etxera itzultzeko aukera.Ideiaren bat zuten gazteei sei hila-betez ideia hori garatzeko lagun-tza ematen zitzaien, eta hautatuegin ninduten. Horrela sortu zen Amarenak?
Bai. Arkitekto gisa topatzen ni-tuen lanak ez zitzaizkidala gusta-tzen ikusi nuen, eta, aldi berean,Amarenak forma hartzen ari zen. Nola lortu zenuen hori finantza-
tzeko modua?
Foru aldundiaren Meta programa-ri esker. Finantzaketa kolektibobidez, herritarrek jartzen zuten di-ru kopuru bera jartzen du aldun-diak, eta horrek lagundu zidan au-rrera egiten. Aldi berean, balio izan
zidan jendeari nire proiektua gus-tatzen zitzaiola ikusteko eta lehe-nengo bezeroak lortzeko.Nolako bezeroak dituzu?
Bi profil daudela esango nuke. Ba-tetik, bertako jendea dago. Beregaraian kaiku bat izan duena edokaikua jaka dotorea iruditzenzaiona; kaikurik inoiz ezagutu ezduen jendea ere badago, kaikuagustatu eta bere herrikoa den zer-bait eraman nahi duena, bereiz-garri izango den jaka bat nahiduena. Bestetik, atzerritarrakdaude; bisitan etortzen dira, gurediseinuak ezagutu eta herri hauoroitarazten dien eta erabilgarriaden zerbait eraman nahi dute. Ez dituzu kaikuak bakarrik egi-
ten, ordea.
Jaka arratiarra da gure beste disei-nuetako bat; kaikuaren ondorenegin genuena. Arratiako harane-an gizonezkoek ezkontzeko era-maten zuten jaka da. Guk Bilbokoeuskal museoan aurkitu genuenpieza bat, oso egoera delikatuandagoena. «Nola egon daiteke he-men ia inork ezagutzen ez duenjaka eder hau?», pentsatu nuen,eta horrela sortu zen modelo hau.Euskal jantzi tradizionalak be-
rrinterpretatzen jarraitu nahi
duzu aurrerantzean ere?
Berritu ala hil. Tradizionalak di-ren gauzak ezin dira beti moduberean egin, egokitu egin behardira, eta niretzat garrantzitsua dajantziak berritzea eta erabilgarriegitea. Debako abarkagile batenabarkak ere erabili genituen des-filerako, baina diseinu berritzailebatekin. Hori da gauza hauek bizi-rik mantentzeko bidea. Arropa merke erosi eta maiz al-
datzea da egungo joera. Zure
jantziak ez dira merkeak. Badu-
zu merkaturik?
Garestia eta merkea... Erlatiboa dahori. Kontua ez da gurea ez delamerkea; bestea da merkeegia.Bertako oihalak erabiltzen ditut,bertako artisauei erosten diet,bertako jostunekin aritzen naiz...Arazoa da ez zaiola baliorik ema-ten erosten duzun horren eraginsozialari eta ekologikoari, hori ezdela prezioan islatzen. Islatukobalitz, arropa merke horiek lirate-ke garestiak, eta gureak, merke-ak. Zorionez, esan behar dut gurebezeroek ematen diotela balioagure lanari. Dena den, nik uler-tzen dut gaur egun ez dela posibledenok bertako moda iraunkorraeramatea, eta armairua horrelabetetzea; ni naiz lehenengoa. Bai-na uste dut handitzen ari dela gu-txiago erosteko eta erositakoa ka-litatezkoa eta balio batzuen ara-berakoa izateko kontzientzia.
«Balentziaga museoandesfilatzea berezia da;errespetua ematen du»
Oihane Pardo b Moda diseinatzailea
Kaikua eguneratuz jarri zuen martxan Oihane Pardok Amarenak marka,eta gerora beste hainbat jantzi tradizionalekin jarraitu du bere diseinuakmerkaturatzen. Istorioa duten jantziak interesatzen zaizkio donostiarrari.
GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko urriaren 25a
Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea
Lege gordailua: SS-1514-2010
www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]
sELKARRIZKETA
«Berritu ala hil.Tradizionalak direngauzak ezin dira betimodu berean egin:egokitu egin behar dira»
JUAN CARLOS RUIZ / FOKU