gipuzkoako hitza - berria · donostiako musika kontserbato-rioan jo zuen goia. raimundo sa-rriegi...

16
GIPUZKOAKO HITZA GORKA RUBIO / FOKU Jaietako sexu erasoen kontrako protokoloek gai horri buruzko sentsibilizazioa lantzen eta erasoak ikusgarri egiten lagundu dute b Eraso bat izanez gero nola jokatu behar den jasotzen dute b 2-3 Jaietan dena ez delako libre Sega Lau gipuzkoar ariko dira lehian, etzi, Euskal Herriko Sega Txapelketaren finalean, Asteasun 9 Elkarrizketa Joxemari Oiartzabal: «Guk trajea jarri genien Raimundo Sarriegiren partiturei» 4 Ostirala 2019ko uztailaren 26a X. urtea 409. zenbakia www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

Upload: others

Post on 24-Jan-2020

7 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Donostiako Musika Kontserbato-rioan jo zuen goia. Raimundo Sa-rriegi musikariaren pianorako partiturak gainerako instrumen-tuentzat moldatuta, andoainda-rrak

GIPUZKOAKOHITZA

GORKA RUBIO / FOKU

Jaietako sexu erasoen kontrako protokoloek gai horri buruzko sentsibilizazioa lantzen eta erasoakikusgarri egiten lagundu dute bEraso bat izanez gero nola jokatu behar den jasotzen dute b 2-3

Jaietan dena

ez delako libre

SegaLau gipuzkoar ariko diralehian, etzi, Euskal Herriko Sega

Txapelketaren finalean, Asteasun

9Elkarrizketa Joxemari Oiartzabal:«Guk trajea jarri genien

Raimundo Sarriegiren partiturei»

4Ostirala

2019ko uztailaren 26aX. urtea409. zenbakia

[email protected]

Page 2: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Donostiako Musika Kontserbato-rioan jo zuen goia. Raimundo Sa-rriegi musikariaren pianorako partiturak gainerako instrumen-tuentzat moldatuta, andoainda-rrak

2 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 26aAstekoa

Eider Goenaga Lizaso

Asteburuan An-tigua auzoan(Donostia) iza-niko bortxa-keta baten al-bistearekin eta

hori salatzeko elkarretaratzearenirudiarekin hasi zen astea. «Urteosoan izaten dira erasoak, astebu-ruetan gehiago, eta herriko festentestuinguruan igotzen da nabar-menen kopurua», esan du Duñi-ke Agirrezabalaga DonostiakoBerdintasun zinegotziak.Donostian, «urteak» dira Aste

Nagusirako eraso matxisten kon-trako protokoloa martxan jarrizutela. Azkenaldian, baina, luzea-goa da kanpaina. «Karmen jaie-

ren eta urtez urte egindakoarenemaitza gisa ikusten dute herrita-rrak eraso sexisten gaiarekin ar-duratuago, ahaldunduago, pres-tatuago egotea. «Jakina da festen testuingu-

ruan betidanik gertatu direla era-soak, baina, azken urteetan etabatez ere mugimendu feminista-ren eskutik, lehen lerrora atera dagai hori, eta horrek asko lagundudu sentsibilizazioan. Hasieran,jendeari arrotza egiten zitzaiongai hau, baina denborarekin jen-deak barneratu du gaia, eta kasuaskotan ia-ia ez da azalpenikeman behar». Maialen ApezetxeaHernaniko Berdintasun teknika-riaren hitzak dira.Sanjoanak izan dituzte uda ha-

sieran Hernanin, baina, 2015ean,

protokoloa lantzen hasi zirenean,ez zuten festetarako egin, sagar-dotegi garairako baizik. «Udalaeta mugimendu feminista hasi gi-nen lanean elkarrekin. Izan ere,jende asko elkartzen da Hernanintxotx garaian, kanpoko jendeagehienbat, alkohola eta droga na-hasten dira, eta ikusten genuentestuinguru horretan eraso de-zente gertatzen zirela», dio Ape-zetxeak. Tabernariekin eta sagar-dogileekin formakuntza saioakantolatzea izan zen lehen pausoa.«Hasieran, denek ez zuten ondohartu. Zorionez, urteak pasatuahala, aldatu egin da egoera hori,eta jendeak barneratu du arazoadenena dela».Bestalde, erasoak ikusgarri egi-

tearen garrantzia nabarmendu

Eraso matxisten eta sexu erasoen kontrako borrokak indarra hartu du azken urteetan, eta herrikojaietan oso presente dagoen gaia da. Ia udal guztietan dituzte martxan festei begirako protokoloak.Jaien antolaketan berdintasun irizpideak txertatzea, ordea, ez da hainbeste landutako gaia.

Jaiak denentzat jai izan daitezentan hasi eta abendu arte luzatzenda kanpaina, eta tartean hartzenditu Groseko jaiak, Aste Nagusia,Euskal Jaiak, Halloween gaua,santomasak... Urtez urte proto-koloa indartzen joan gara, hobe-tzen, baliabide gehiago jartzen».Aste Nagusia baino lehen, proto-kolo hori hiriburuko etxe guztie-tara banatuko dute. «Garrantzi-tsua da jendeak jakin dezan, hala-ko eraso bat gertatuz gero, norbe-rak sufrituz gero edo zerbait iku-siz gero, nora jo behar duen etanola jokatu behar duen». Gipuzkoako herri gehienetan

dute eraso sexisten kontrako pro-tokoloa gaur egun. Azpeitian, gai-nean dituzte San Ignazio jaiak, etahan ere etxe guztietako poston-tzietan jaso dute protokoloaren

eskuorria. 2010ean egin zuten le-henbizikoz, eta urteekin osatuzjoan dira. «Tabernariekin, berriz,banan-banan lantzen dugu gaia.Oso harrera ona egin digute, askoeskertu dute eurengana jotzea,askotan ez dakitelako nola jokatuzerbait gertatzen bada», azaldudu Idoia Arrizabalaga AzpeitikoParekidetasun zinegotziak. Ta-bernariekin, halaber, musikarengaia landu dute Azpeitian. Ez dieteesaten zein musika jarri behar du-ten festetan, baina bai ematen zaiemusika aukera bat, eduki sexistaduten abestiak saihesteko.

Sentsibilizazio lanaSentsibilizazioada Donostia zeinAzpeitiko zinegotziek nabarmen-du duten hitza. Urte osoko lana-

Astelehenean elkarretaratzea egin zuten Alderdi Ederren, Donostian asteburuan gertatutako sexu erasoa salatzeko. JON URBE / FOKU

Page 3: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Donostiako Musika Kontserbato-rioan jo zuen goia. Raimundo Sa-rriegi musikariaren pianorako partiturak gainerako instrumen-tuentzat moldatuta, andoainda-rrak

GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 26a

du Apezetxeak. «Guk bagene-kien sagardotegi garaian eraso pi-la bat gertatzen zela, baina ez zensalatzen, eta ematen zuen ez zelaezer gertatzen. Zorionez, jendeagutxiago isiltzen da orain. Argiagodaude mugak, erasoak salatu egi-ten dira, eta tolerantzia maila jaitsiegin da».

Neurri zehatzak jasotzen dituz-

te herrietako protokoloek, eta

gehienetan berdintsua izaten da

edukia. Eraso matxista edo sexista

bat zer den definituz hasten dira

protokolo gehienak. Bortxaketa

izan daiteke eraso sexisten adie-

razpenik bortitzena eta nabarme-

nena, baina beste mota askotako

erasoak ere badira, sotilagoak.

Erasoa sufritu baduzu, nora jo;

zerbait ikusi baduzu edo erasoa

sufritu duen norbait ikusten ba-

duzu, zer egin; nola jokatu pertso-

na batekin, zer esan eta nola

esan... Halakoak izaten dira proto-

kolo guztietan jasotzen direnak,

baina, gero bere berezitasunak

izaten ditu herri bakoitzak.

Agirrezabalagak gehien nabar-mentzen duen ideia, adibidez,

112ra deitzea da, edo 112ren apli-kazioa instalatzea. Udalak ere ba-du bere zenbakia: 092. «Edozeinsusmo izanez gero, abisua emate-ko eskatzen dugu; nahiago dugudeiak gainezka jasotzea, gutxiegijasotzea baino. Hobe da abisua ja-so, joan eta ezer ez bada gertatubuelta ematea, zerbait gertatu etaez jakitea edo ez enteratzea bai-no». Festa inguruan mugitzen di-ren eragileen inplikazioa garran-tzitsutzat du Donostiako zinego-tziak. Lanketa berezia egiten dutetabernariekin, eta baita Dbuskonpainiako gidariekin eta taxi-lariekin ere.

Azpeitian, berriz, gaueko arre-tarako telefono zenbaki bat jarridute martxan aurten. «Baina, gu-re tresnarik garrantzitsuena daherriko plazan jartzen dugun kar-pa. Han, informazioa emateazgain, zalantzan datorrenari era-soa identifikatzen eta ondorengopausoak ematen laguntzeaz gain,gune bat daukagu egokituta, era-so bat sufritu duen emakumeariharrera goxo bat egiteko eta harklasaitzeko toki bat izateko».

Hernanin ere informaziogunebat atontzen dute festetan eta sa-gardotegi garaian, eta telefono batjartzen dute martxan, erasoen be-rri jasotzeko. «Sagardotegi ga-raian, adibidez, telefono zenbakihori ikusgarri jarri genuen taber-na guztietan, eta itsasgarriak ba-natu genituen. Kanpotik etortzenden norbaitentzat are zailagoabaita nora jo identifikatzea; kasuhorretan, oso lagungarria da tele-fono hori».

BerdintasunaSexu erasoetatik harago, festetanberdintasun irizpideak lantzea-ren garrantzia aipatu du, bestalde,Arrizabalagak. «Protokoloa etafestetan berdintasun irizpideaktxertatzea modu paraleloan landubehar diren gaiak dira. Festa Ba-tzordean parekidetasun azpiba-tzorde bat dago, eta festak antola-tzeko garaian, programa osatze-rakoan eta ondorengo balorazioe-tan oso presente dago berdinta-sun irizpideak txertatzea». Baina,bai Azpeitiko zinegotziarentzat,bai Hernanikoarentzat, gizartea-ren isla dira festak. «Beraz, gizar-tea heteropatriarkala eta hierar-kikoa bada, horren isla dira festakere. Egiturazko aldaketak behardira aldatzeko», dio Apezetxeak.

Hernanin, genero ikuspegiafestetan txertatzeari ez diote eutsioraindik. «Ekitaldi zehatz ba-tzuetan zerbait egin da [AxeriDantza aipatu du], baina ez oro-korrean. Oso gai zaila eta konple-xua da; kostata aldatzen direngauza asko daude festetan».

E. Goenaga Lizaso

Sexu erasoen kontrako protoko-loak ohikoak dira herrietako fes-tetan; ez da hain ohikoa, ordea,herriko festen antolakuntza ge-nero irizpideak kontuan hartutaegitea. Anoetako Udalak irizpidehoriekin antolatu zituen iaz he-rriko festak, eta baita aurten ere.Berdintasun protokoloa osatuadute, eta horri erreparatuta anto-latzen dituzte bai herriko jaiak,eta baita herrian antolatzen direnbestelako festa eta jarduerak ere.Protokoloaren edukiak badu pi-sua, baina, batez ere, protokoloalantzeko moduan jartzen dute az-pimarra Josune Eizmendik etaSaioa Tolosak, Anoetako UdalekoParekidetasun zinegotziek; au-rrekoa eta gaur egungoa, hurre-nez hurren.

2017ra jo behar da prozesuarenabiapuntua topatzeko. «Jaienlanketan berdintasun irizpideaktxertatu behar zirela erabaki ge-nuen orduan», dio Eizmendik.«Gai sakona zela esan zigutenForu Aldundiko Berdinbideanzerbitzuko aholkulariek, antro-pologia aldetik aztertu behar zela,genero ikuspegitik aztertu beharzela... aholkularitza beharko ge-nuela».

Farapi Kooperatiba Elkarteare-kin egin zuten prozesua, eta, le-henik eta behin, behaketa bat egi-tea proposatu zieten. «Herri akti-

bazioa ezinbestekoa zela ere esanziguten; herriko eragileak, udallangileak, brigadako langileak,tabernariak... aktibatu behar ge-nituela». Eta lortu zuten herrita-rrak eta herri eragileak gertura-tzea: herriko bi elkarteak, gazte-txea, ikastola, musika eskola,herriko talogileak, dantza taldea,txosna batzordea, Matraka ema-kume taldea... Talogile taldeko

kidea da Saioa Tolosa; orain zine-gotzia den arren, herriko eragilegisa parte hartu zuen prozesuan.

Ondo oroitzen du hasiera. «An-

tropologia mailako formakuntza

bat eman ziguten, eta lanean jarri

gintuzten berehala». Lehen ari-

keta izan zen 2017ko festetako be-

haketa egitea. «Betaurreko more-

ak jarrita eta argazki kamera es-

kuetan genuela ateratzea eskatu

ziguten. Jende oso ezberdina

geundenez, eta festetako ordutegi

eta ekitaldi guztiak hartzen geni-

tuenez, bakoitzak konpromisoa

hartzen zuen argazki bidez ikus-

ten genuena islatzeko».

Aurretik hainbat gaitan kezka

bazutela diote Tolosak eta Eiz-

mendik (zaintza, sexu erasoak, ki-

rol probetako sariak...), baina ar-

gazkietan ageriago gelditu ziren

gizon eta emakumeen arteko ez-

berdintasunak. «Adibidez, oso

esanguratsuak izan ziren suaren

inguruko argazkiak. Gizonak

agertzen ziren sua manipulatu be-

har zen jarduera orotan —suziriak

botatzea, parrilako la-

na...—; eta emakumeak

eltzeko suarekin lotutako

lanetan —txokolate jane-

an, adibidez—. Oholtza

ere oso maskulinoa zela

konturatu ginen». Ohar-

kabean igarotzen diren

irudi asko zeudela diote.

Diagnosia egin, indar-gune eta ahulguneak

identifikatu, hobetu beharrekoakzerrendatu eta hurrengo urtera-ko landu zuten berdintasun pro-tokoloa. Hori lortu arte, urte guz-tia elkarrekin lanean eman zuteneragileek, eta hor kokatzen dutearrakastaren gakoa. «Oso abe-rasgarria izan zen prozesua bera,eta ia denek jarraitu genuenamaierara arte. Herri osoa ordez-katuta egon zela esan dezakegu.Eta elkarlan horrek eman dio ba-liorik handiena egin duten proto-koloari, partaideek euren senti-tzen dutelako protokoloan jaso-tzen dena; horrela errazagoa daaurrera egitea».

Festa berdinzaleagoen alde,denak elkarrekin arrauneanHerriko eragile guztien inplikazioarekin egina da Anoetako jaietarakoberdintasun protokoloa, eta horrek eragin du guztiek euren egitea

Iaz, Anoetako eragileek Sexu Askapenaren eguna antolatu zuten jaietan. JON MIRANDA / TOLOSALDEKO ATARIA

«Edozer susmo izanezgero, abisua eman;nahiago dugu deiakgainezka jasotzeagutxiegi jasotzea baino»Duñike AgirrezabalagaDonostiako Berdintasun zinegotzia

«Jakina zen sagardotegigaraian eraso pila batizaten zela, baina ez zensalatzen, eta ez zegoelaematen zuen» Maialen ApezetxeaHernaniko Berdintasun teknikaria

«Modu paraleloan landu behar diraprotokoloa eta festetanberdintasun irizpideaktxertatzea»Idoia ArrizabalagaAzpeitiko Parekidetasun zinegotzia

Prozesua oso aberasgarria izanzen. Esan daiteke herri osoaegon zela ordezkatuta. Horrekeman dio balioa protokoloari»Josune EizmendiAnoetako Parekidetasun zinegotzi ohia

‘‘

3Astekoa

Page 4: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Donostiako Musika Kontserbato-rioan jo zuen goia. Raimundo Sa-rriegi musikariaren pianorako partiturak gainerako instrumen-tuentzat moldatuta, andoainda-rrak

4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 26aElkarrizketa

Unai Zubeldia Donostia

Aitaren esanak entzunda, «inoizez zahartzeko» aukeratu zuenmusikari izatea Joxemari Oiartza-balek (Andoain, 1946). Hiru arre-bak ondoan zituela, 5 urte bete-tzerako hasi zen solfeoa ikasten,eta berehala nabaritu zuen barruamugitzen ziola musikak. Tronpe-tari helduta egin zuen bidearenzatirik handiena, eta tartean La-sarte-Orian akademia bat irekita,Donostiako Musika Kontserbato-rioan jo zuen goia. Raimundo Sa-rriegi musikariaren pianorakopartiturak gainerako instrumen-tuentzat moldatuta, andoainda-rrak ekarpen handia egin dio Do-nostiako kantugintzari. 2010eanerretiroa hartuta ere, musikarikgabeko errealitaterik ez duelaulertzen aitortu du Oiartzabalek.Zein nota ageri dira Joxemari

Oiartzabalen bizitzako partitu-

ran?

Joxemariren semea naiz ni; musi-kari handia izan zen nire aita, etahortik egin dut bidea nik ere. Askogozatu dut eta gozatzen dut musi-karekin.Musikaria, konpositorea, mol-

datzailea... Nola gustatzen zaizu

aurkeztea zeure burua?

Tronpeta jotzailea izan naiz urteaskoan. Instrumentuekin senti-menduak azaltzea gustatu izanzait beti, baina ikasketak behardira sentimendu horiek azaltze-ko. Prestaketa lan handia eginda-koa naiz ni.Musikari buruz hizketan hasi,

eta aita aipatu duzu berehala.

Ezinbestean, ezta?

Bai, bai. Musikaria inoiz ez delazahartzen, eta nik ere musikariheldu behar niola esaten zidan be-ti. Kirolari handia zen aita, eta pa-lan-eta ibilitakoa naiz ni ere, bai-na musika oso presente zegoengure etxean. Andoainen, AlbertoAgirrerekin hasi nintzen solfeoaikasten; 5 urte betetzerako hasinintzen klaseak hartzen, eta etxe-an ere gainean izaten nuen aita,tronpetarekin eta soinuarekin.Garai hartan elizan ere aritzen gi-nen kantuan; La Sallera joan gi-nen gero ikasketak egitera, etahan ere dezente lantzen zen musi-ka... Mundu horrek lotu egin nin-duen pixkanaka, eta oso ondosentitzen nintzen errealitate ho-rretan. Gogoan daukat aitak nolaesaten zidan beti: «Ondo presta-tuta joan behar duzu, Joxemari».Gogor egiten al zizun aitak?

Uneren batean musika zama

bihurtu al zen zuretzat?

Ez. Fabrikan egiten zuen lan aitak,eta etxeko lanak ere egin beharizaten zituen gero: behiak, txeko-rrak... Eguneko lanak amaituta,

gau partean elkartzen ginen aitaeta biok, 20:00ak aldera, soinua-rekin bera eta tronpetarekin ni;ikasketa gozagarria izaten zen hu-ra.Bigarren Mundu Gerra amaitu

eta urtebetera jaiotakoa zara zu,

1946an. Nolako errealitatea ze-

goen zuen etxean? Miseria eza-

gutu al zenuten?

Zorionez, aitak diru pixka batekartzen zuen fabrikatik, eta, ho-rrez gain, baimena ematen ziotenherriz herri soinua jotzeko. Dirupila bat irabazten zuen horrela,eta, etxean baratzea-eta bage-neuzkanez, jatekoa ere ez zitzai-gun falta izaten. Alde horretatik,ez genuen izan arazorik.Zein da musikarekin lotuta dau-

kazun lehen irudia?

Solfeoa eta kantua ikasita, 8-9 ur-terekin hasiko nintzen tronpeta-rekin, eta Andoaingo Santakrutzjaietan izan zen. Camino Verde

izeneko pieza jo behar izan nuentronpetarekin, bolero bat, eta jen-detza zegoen begira. Txaloka hasiziren denak, eta ni gustura. Au-rretik, 7 urterekin sartu nintzenLa Sallen, eta norbaitek abestenba ote zekien galdetu ziguten le-hen egunean. Nik bakarrik altxa-tu nuen eskua, eta Mi abuelito te-

nía un reloj de paredkantatukonuela esan nien. Harrituta geldituziren denak eta ondoko gelara ereeraman ninduten haien aurreanere kantatzeko. Garrantzitsu sen-titzen nintzen horrelakoetan; as-ko gustatzen zitzaizkidan kantuaeta musika.

Musikari onak berezkoa behar

duela esaten da beti, baina be-

rezkoa bakarrik?

Ez, ez. Jende askok dauka berezkohori, baina gero ordu asko eskainibehar izaten zaizkio instrumen-tuari. Gauza bera gertatzen da ki-rolarekin; futbolean fenomenoasko ikusi ditut 14-15 urterekin,baina sakrifizioa behar da gero;musikan ere bai.Ordurako bidea eginda, 30 bat

urterekin erabaki zenuen musi-

kari erabat serio heltzea, ezta?

Elizako orduak, solfeoa, musikaikasketak... Ia konturatu ere egingabe eman nituen pauso gehie-nak, eta neure kabuz joan nintzenDonostiako Musika Kontserbato-riora ere. Taldeetan jotzen hasi gi-nen segidan, Andoainen bertan

lehenengo; Juan Heredero y SuFormidable Orquesta taldean erebai gero, Donostiako hainbat ho-teletan; eta udan egunero Zarauz-ko Euromar hotelera joateko au-kera sortu zitzaigun ondoren. Sol-daduskara joan behar izan nuengero, eta handik bueltan erabakinuen ez nuela gehiago parte har-tuko horrelako emanaldietan,euskarazko eskaintza egingo ge-nuela guk. 1972an sortu genuenEuskaros taldea, eta dantzalekue-tan hasi ginen, batera eta bestera.Hitzekin arazoak eduki izan ditutbeti, eta Nemesio Etxanizekin,Antonio Mercero aitarekin...haiekin aritu izan naiz lanean.Barruraino sartuta zeneukan,

beraz, euskararekiko maitasun

hori, ezta?

«Berezkoaz gain,sakrifizioa erebehar da musikan»Joxemari Oiartzabal b Musikaria eta konpositorea

Musikak bizi du andoaindarra, eta une oro elkarrizketan aritzen da pianoarekin, tronpetarekin, soinuarekin... Lan handiaegindakoa da Raimundo Sarriegiren piezak moldatzen.

Page 5: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Donostiako Musika Kontserbato-rioan jo zuen goia. Raimundo Sa-rriegi musikariaren pianorako partiturak gainerako instrumen-tuentzat moldatuta, andoainda-rrak

5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 26a Elkarrizketa

Bai. Eta asmatu egin genuela ustedut. Benito Lertxundik-eta erekantatzen zuten, baina musika al-detik laguntza behar izaten zutengehienek. Izugarrizko bidea eginzuten Benitok-eta, eta nik aukeraizan nuen Herri Gogoa diskoetxe-an batari eta besteari konponke-tak-eta egiteko. Garai hartan,euskaraz kantatzeko giroa sortuzen, zorionez.Pausoka-pausoka, 1987an nola-

tan sentitu zenuen Raimundo

Sarriegiren piezak egokitu be-

harra?

16 bat urte neuzkala, DonostiakoEgia auzoko Ur-Zaleak elkarterajoan ginen Andoaingo bandakokideak. Sarriegiren piezak jotzenhasi ziren han, eta nik ahots baka-rrean entzuten nuen dena; ez ze-

goen barruko harmonizaziorik.Gerora, Donostiako banda zuzen-tzen hasi nintzen kontserbatorio-an tronpetan katedradun titulualortu eta gero, eta disko bat egite-ko agindu zidaten. Ordura artebelarriz jotzen zuten musikariguztiek; belarriz eta gaizki, osogaizki. Horregatik, aukera ona ge-neukala pentsatu nuen. Piezakegokitu eta milaka kopia atera ge-nituen; bonbardinoak zer eginbehar zuen, tronpetek zer... Tra-jea jarri genion Raimundo Sarrie-giren partiturari, pianorako ba-karrik prestatuta baitzeuden pie-za haiek guztiak. Beti esaten dutSarriegi begira egongo dela aulki-ren batean eserita, «segi-segi, Jo-xemari, lanean, segi», esanez [ba-rrez]. Eta Juan Antonio Antero

Groseko kaldereroen antolatzai-learen ekarpena ere azpimarratunahiko nuke, hark ere lan handiaegin baitu garai bateko piezak be-rreskuratzen.Raimundo Sarriegik badauka

monolito bat Donostian, eta han

badago lekua zuretzat ere...

[Barrez] Ez, ez... Alderatzerik ereez dago hark egindako lana etaguk egindakoa, baina, tira, lanpixka bat egin dugu guk ere.Aitaz gain, musikaren bide ho-

rretan nor izan duzu maisu?

Konposizio aldetik, [Francisco]Escudero izan zen nire maisuhandia, eta Tomas Aragues ereizan nuen irakasle kontserbato-rioan. Ikasketak amaituta, zorteaizan nuen Douglas McClure ame-rikarra zegoelako Euskadiko Or-kestra Sinfonikoan, solista; harenetxera joaten nintzen klaseak ja-sotzera. Argi neukan prestaketabehar nuela, eta ahal izan nuenguztia egin nuen ondo prestatutaegoteko.Gaur egungo gazteek ba al dau-

kate ikasteko grina hori?

Bai, bai; badaude. Luis Fraca An-doaingo zuzendariak beti esatenzuen mila ikasletik pare batek egi-ten zutela aurrera eta gauza ber-bera gertatuko zitzaidala niri. Ezda erraza musikan aurrera egitea;soinua jotzen, gitarra jotzen...Jende asko hasten da bidea egiten,eta jendez lepo daude musika es-kolak. Baina zein iristen da Euska-diko Orkestrara, adibidez? Osozaila da. Hori bai, musikak arlo as-ko dauzka, zorionez.Ofizialki, 2010ean hartu zenuen

erretiroa, baina musikaria erreti-

ratzen al da noizbait?

Nik inoiz ez dut utziko musika.Gora Kale Txiki Andoaingo txa-rangarekin entsegua egitera joa-ten naiz ostiralero. Villabona-Amasan kontzertua daukaguigandean; Sorzanora joango garagero, Errioxa inguruko herri bate-ra... 14 urtekoak eta 80tik gorako-ak gaude taldean, eta oso giro onadaukagu.Zuri aitarengandik datorkizu

musikarekiko pasioa, eta zu ere

saiatu zara alabei har hori barru-

raino sartzen, ezta?

Hala da, bai. Hemen dago Alaine,tronpeta solista gisa [paretan zin-tzilik dagoen argazki bati begiratudio]; Andoainen ari da orain ande-reño lanetan. Eta Larraitz da bes-tea [ondoko argazkiari begiratudio], fenomenoa. Hemen ikaske-tak amaitu, lehen saria jaso, etaKolonian egin zituen ikasketak[Alemania]. Handik bueltan, be-rehala hartu zuten gero Euskadi-ko Oskestran. Harro nago alabekegindako bidearekin. Musikariakberezkoa eduki behar duela aipa-

tu duzu lehen, eta hala da, bainasaiatua izan behar da, eta oso saia-tuak izan dira nire alabak.Inoiz tematu al zinen alabek mu-

sikaren bidean jarrai zezaten?

Edo horixe zen haien boronda-

tea?

Alaba zaharrenaren kasuan, La-rraitzen kasuan, nik nahi nuenaurrera egin zezan, eta ikaragarribultzatu nion. Alaineren kasuanere bere maisuak esaten zuen bera

zela inoiz izan zuen tronpeta jo-tzailerik onena; erraztasun han-dia zeukan. Baina Alaineri berebidea egiten utzi nion gehiago.Gogoan daukat Larraitzek BUPikasketak amaitu eta hamabostegun zeuzkala zer egin nahi zuenerabakitzeko. «Musika aukeratudut» esan zidan egun batean, etakolapsatuta gelditu nintzen, izu-tuta bezala; uste dut gusturagogeldituko nintzela Euskal Filolo-gia aukeratu izan balu, banekiela-ko musikaren atzean zer zegoen,banekielako bide horrek zenbate-ko lana eskatzen zuen. Sufritu

egin nuen, baina oso harro nagoalabek egindako bidearekin.Zer behar du konposizio on ba-

tek?

Koadro baten modukoa da musi-ka. Oso koadro desberdinak ego-ten dira museoan, eta norberarenegoeraren arabera sortzen du sen-tsazio bat edo bestea. Musikare-kin zerbait adieraztea gustatzenzait niri; sentimendua da, azkene-an. Antzeko zerbait gertatzen dabertsoarekin ere. Zein da bertsoona? Ondo iristen dena. Eta an-tzeko eragina dauka musikak ere.Nola sortzen duzu zuk?

Andoaingo ereserkia sortzeko,esaterako, eskema bat egin nuenlehenengo. Aitona ikusten nuen,amona, ingurukoak, eskola, he-rriko gertakariak, Sanestebanjaiak, Sorabillako festak, sanjoa-nak, santakrutzak... Zer beharzuen horrek guztiak? Lehenik etabehin, bertso on bat, eta AitorMendiluze etorri zitzaidan bururaberehala. Letraren gainean sortunuen musika; hala egiten dut nor-malean. Oso gustura gelditu nin-tzen egindako lanarekin.Omenaldi mordoa egin dizute ja-

da, eta polita izango da jendeak

norberaren lana eskertzen due-

la ikustea, ezta?

Oso hunkigarria da, bai. Sanjoa-netan ni ez nintzen izan herrian,baina alabak deitu zidan izugarriaizan zela esanez. Kantuan aritu zi-ren denak, eta badakit jendeahunkitu egiten dela, adibidez,ereserkia entzunda. Betiko geldi-tzen dira gauza horiek. Alde ho-rretatik, lagun handi bat badau-

kat Andoainen, Jose Ra-mon Berrondo; hainbatelkarterentzat hitzakegiten hasi zen bera, etaasko lagundu dit bideaegiten.Zure etxeko armairuren

batean ba omen daude

oraindik argitaratu ga-

beko hainbat pieza.

Noizbait erakutsiko al

dituzu denak?

Asko dauzkat, bai, asko;laurehun bat izango dira

denera. Ez dakit CDren bat osatu-ko dugun, baina aukera hor dago.Esker oneko hitz asko jasotzen

ari zara azken urteotan. Noren

hitzak iritsi zaizkizu, bereziki, ba-

rruraino?

Niretzat fenomeno handia izan daJose Ignazio Ansorena. Sentimen-du handiko gizona da, musikariaparta, txistulari izugarria, pianojotzailea, hizlaria, aurkezlea... El-karrekin aritu ginen ETB1ekoFuntzioa saioan, eta oso hitz poli-tak eskaini zizkidan 1990 ingu-ruan. Barruraino iritsi zitzaizki-dan, eta gordeta dauzkat oraindik.

JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Gau partean elkartzen ginenaita eta biok, soinuarekin beraeta tronpetarekin ni; ikasketagozagarria izaten zen hura»

«Guk trajea jarri genienSarriegiren partiturei,pianorako bakarrik prestatutabaitzeuden pieza guztiak»

‘‘

MOTZEAN

Musika? Otordu baten modu-

koa; elikagaia.

Andoain? Nire sentimendu

guztiak biltzen diren lekua.

Donostia? Pilotalekuaren

errebotea.

Aita? Jainkoa.

Ama? Beti laguntzen aritu

zena. Hunkitu egiten naiz pen-

tsatu hutsarekin.

Konpositore bat? Francisco

Escudero.

Konposatu duzun obra bat?

Andoaingo ereserkia.

Pentagrama? Zeru garbia.

Raimundo Sarriegi? Aitaor-

dea.

Juan Antonio Antero? Lagun

mina.

Alberto Agirre? Lehenengo

maisu handia.

Luis Fraca? Beste maisu han-

di bat. Zortea izan nuen.

Jose Ignazio Ansorena?

Maisu handia.

Jose Ramon Berrondo?

Gaur egun, konpositore osoe-

na. Laguna.

Zerk beldurtzen zaitu? Mun-

du honetatik ezer egin gabe

joateak eta burua galtzeak.

Aholku bat? Sentitu egiten

duzun hori.

Page 6: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Donostiako Musika Kontserbato-rioan jo zuen goia. Raimundo Sa-rriegi musikariaren pianorako partiturak gainerako instrumen-tuentzat moldatuta, andoainda-rrak

RIRITZIADanel Agirre

Garestia bada, ez da garagardoa

Gaizkileren bati segikastriptease klub bate-an amaitzen duenpelikuletako polizia-

ren moduan, lan ordutan alko-holik ez edaten saiatzen naiz,nahiz eta, agente arloteak bezala,ez dudan lortzen beti. Nirekasuan, ahaleginak ez du zeriku-sirik uniforme eta erakundeei —barka, Gipuzkoako Hitza— zorzaien errespetuarekin: bizirau-pen ekonomiko kontua baino ezda. Bestela ere, barregarria dabeharrerako nire erritmoa, etalehenbiziko zurrutadarekinpulamentu eskas horrek erearrastorik laga gabe ihes egin ohidu leihotik.

Ordainetan, kontrizioa sari-tzen duen errutina ezarri diotnire buruari. Eguneko atazaktaxuz gobernatuz gero (komunagarbitzea eta antzeko fardel guz-tiak barne), garagardo berri batprobatuz ospatzen dut balentria.Litro erdiko botila dagokion eda-lontzian patxadaz hustu, eta bal-koian jesartzen naiz, jostailuzkoautoari bultzaka atarian laster-ketak antolatzen dituzten hau-rrei so. Merezi duen denboraeskaintzen diot errituari.Alemanian badituzte zerbeza

zoragarriak, baina haiekin topoez egitea da normalena. Nirekasuan, Segoviako anarkistabitxi batengandik jasotako ahol-

kuei tiraka iritsi nintzen GrialSantura: Frankoniako ekoizletxikien fruitua dastatzera eman,eta Berlinen halakoak salgaidituen denda bakarrera bideratuninduen. Berak ez daki —sekulaez genuen izan harreman estue-girik, eta aspaldi egin zuen ospahiritik—, baina bizitza askoz atse-ginago bilakatu zait ordutik.Etxe alboan bada 30 garagardo

iturritik gora dituen ostatuhorietako bat, bere buruari punkdeitzen dion Brewdog multina-zionalarena. Ez naiz sekula sar-tzen. Modako estiloak (IPA etagainontzeko guztiak) nik gustu-ko dudan edabetik aldentzendira. Are garrantzitsuago, arti-

sauhitza marketin gantxo gisaraerabili, eta bezero despistatualumatzen dute bertan, basoñimiño batengatik txanponmordoxka kobratuta. Ni bezala-koentzat anatema dira halakotokiak: lehen garagardoa eska-tzea erabakitzen dudan oro, zor-tzi edo hamar edatearen aukerazabalik uztea gustatzen zait, irri-kak ez erreprimitze aldera. Etaegun osoan irabazitakoa taber-nan ordubetean gal dezakedalapentsatzea bromuro ezin eragin-korragoa da nire egarriarentzat.Euskal Herrira noan bakoitze-

an, gurean azaldu berri denekoizle ttipiren baten garagardoagomendatzen didate. Zenbat kos-tatzen ote duen galdetu, eta pre-zioa ez da sekula hiru eurotikjaisten, edukiontzia litro herenedo laurdenekoa izan eta dendabatean erosita ere. Ekonomiaz ezdakit zipitzik. Baina, Ratebeerwebgune independentearen ara-

bera, munduko zwickl oneneta-koak direnak eskura ditzaketBerlinen, eurotik behera litro er-dia, bodegatik saltokira ia bos-tehun kilometroko bidaiarekinere. Mende luzez transmititutakofamilia negozioak dira; lokal, ma-kineria eta packagingmoderno-rik amortizatu beharrik ez dute,akaso. Baina artisau etiketarekinmerkaturatutako zerbezak bainoxumeagoak dira gehienak, lauedo bost bider merkeagoak, etanire gusturako hobeak.Azken urteetako garagardo be-

rrien mugimenduak badu ezau-garri bat edari honen betiko pu-blikoa mespretxatzen duena. De-finizioz herrikoia, langileena zentragoa hartu, eta lepateentzat es-perientzia esklusibo bilakatu du.Akaso ez zen hori IPA eta gainon-tzeko estiloekin borondate one-nez ari direnen asmoa. Baina niremunduan, garagardo garestia ezda garagardoa.

Irudiab Donostia

Bero saparen ondoren, enbataMarka guztiak hausten ari da aste honetako bero kolpea. Igeldoko meteorologia estazioan 1928tik ari dira

neurtzen tenperatura, eta, orain arte, 2003ko abuztuaren 4koa zen tenperaturarik altuena: 38,6 gradu. Astearte-

an, ordea, 39 gradura iritsi zen tenperatura. Txoko gehienetan 40 graduren jiran ibili ziren —Euskalmetek

emandako datuen arabera, 42,5 gradu izan zituzten Azpeitian eta 40 Arrasaten—, baina ilunabarrean enbata

izan zen kostaldean —irudian, Donostiako Kontxako hondartza— eta freskatu egin zuen. GORKA RUBIO / FOKU

Sarean «terrorismoa goratzea» leporatudiete jihadismoarekin lotutako hiru laguni

URRETXU bEI Estatu Islamikoari laguntzea eta «terrorismoa gora-tzea» leporatuta, Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilo zituen, aste-artean, Urretxun, Urnietan eta Ibarran. Operazio luzea izan zen; hirulagunen etxebizitzak miatu zituzten, eta, lekuko batzuen arabera, ti-roak ere entzun ziren Ibarrako atxiloketan. 27 urte dituzte atxilotuta-ko hiru pertsonek, eta marokoarrak dira jatorriz.

%31,2GIPUZKOAKO ESPORTAZIOEN HAZKUNDEA, MAIATZEAN

Ondasun ez-energetikoen esportazioagatik bereziki, eta iazko maiatze-

ko datuekin alderatuta, joan den maiatzean esportazioek %31,2 egin zu-

ten gora Gipuzkoan. Beste probintzia batzuekin konparazioak eginda,

esportazioak %1,3 jaitsi ziren Araban, eta %3,9 igo Bizkaian.

GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak argitaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-

raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko

eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:

Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-

net bidez bidaltzeko: [email protected].

%

6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 26aIritzia

Ertzaintza hilketa gisa ikertzen ari daAzpeitiko 4 urteko haurraren heriotza

AZPEITIA bAsteartean 4 urteko ume bat hil zen Azpeitiko baserri ba-tean —hilda zegoen medikuak iritsi zirenerako—, eta zaurituta aurkituzuten haren ama. Ertzaintza hilketa gisa ikertzen ari da haurraren he-riotza, eta, haien ustez, amak berak zauritu zuen bere burua. Donostiaospitalean jarraitzen du amak.

%12,6EKAINEAN APARTAMENTU TURISTIKOAK AUKERATU ZITUZTEN

TURISTEN IGOERA

Eustatek emandako datuen arabera, iazko ekaineko datuen aldean, aur-

tengo ekainean %12,6 igo da apartamentu turistikoak aukeratu dituzte-

nen kopurua. Batez beste, 2,89 egun igarotzen ditu turista bakoitzak.

Page 7: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Donostiako Musika Kontserbato-rioan jo zuen goia. Raimundo Sa-rriegi musikariaren pianorako partiturak gainerako instrumen-tuentzat moldatuta, andoainda-rrak

Kerman Garralda Zubimendi

Legazpi

Legazpiko Udaleko langi-

leek hautetsontziak za-

baldu baino lehen ikusi

zuten boto paper ugari

sobera geldituko zirela. Hala iza-

ten da beti, eta, udal, foru eta Eu-

ropako hauteskundeak egun be-

rean izan zirenez, gehitu egin zi-

ren bozka-orriak. Baina zuzenean

zakarretara bota beharrean, zer-

bait egin behar zutela erabaki zu-

ten herrian, eta libretak egitea otu

zitzaien: «Boto paperak erditik

moztu, alde batetik kola eman,

eta kartoizko tapaki bat jarri diegu

sendotasuna emateko», azaldu

du Inma Hernandez Legazpiko

Udaleko Ingurumen teknikariak.

«Ekintza xumea da, baina arra-

kasta handia izaten ari da».

Egunero gerturatzen da legaz-

piarren bat udaletxera libreta

eske. «Ingurumenarekiko kon-

tzientzia maila handia dute herri-

tarrek. Gero eta paper gutxiago

erabili nahi dugu apurka-apurka,

baina papera, oraindik ere, beha-

rrezkoa izaten da etxean eta lane-

an. Horregatik, herritarrek esker-

tzen dute paper birziklatua iza-

tea», laburbildu du teknikariak;

boto paperen ohiko kolore urdin

eta laranjak dauzkate libretek, eta

atzealdean ikusi egiten dira hau-

tetsi zerrendak. «Publikoak dira

zerrenda horiek, eta ez dago ez-

kutatzen ibili beharrik», argitu

du. «Batek baino gehiagok esan

dit alderdi guztietako zerrenden

bilduma egiten ari dela».

Azken hauteskundeetan boz-

ka-orriz betetako berrogei kaxa

geratu ziren sobera. Ia 7.000 le-

gazpiar zeuden botoa ematera

deituta, eta guztiek alderdi bera

bozkatzea erabakiz gero, prest

egon behar izaten dute orriek. Le-

gazpiren gisako herrietan hori ia

ezinezkoa denez, hauteskunde

guztietan milaka boto paper gel-

ditzen dira erabili gabe. «Gutxi

gorabehera, berrehun orriko hi-

rurogei liburuxka irteten dira

kaxa bakoitzetik, eta bost kaxa

besterik ez genituen egin hasie-

ran, ez baikenuen espero halako

uholderik. Halere, beste hamar

kaxa prestatzeko eskatu behar

izan dugu presaka».

Hernandezek aipatu ditu ko-

puruak: «Bederatziehun libu-

ruxka egin ditugu oraingoz eta

seiehun pasatxo banatu. Denera,

180.000 boto paperi eman diegu

bigarren erabilera bat». Txikike-

ria dirudi maiatzeko hauteskun-

deetarako Legazpin prestatu zi-

tuzten 240.000 boto paperen al-

dean. Ia tona erdiko pisua zeuka-

ten orri horiek guztiek. Eta hau-

teskunde kanpainako iragarkiak

kontuan hartu gabe egindako

kalkulua da hori.

Inguruko fabriken laguntzare-

kin ari dira bihurtzen orriak libre-

ta. Eskolekin eta Goienetxe Fun-

dazioaren Garagunearekin ere ja-

rri ziren harremanetan elkarre-

kin zerbait egin ote zezaketen

ikusteko, baina, hauteskundeak

ikasturte amaieran izan zirenez,

ez zen posible izan azkenerako.

Halere, proiektuak jarraipena

izango duela baieztatu du Her-

nandezek: «Boto paper zuriek ez

dute balio libretak egiteko, beste

aldera pasatzen delako tinta. Orri

horiek haurrekin eskulanak egi-

teko erabil ditzakegu, hortaz».

Gordeta dauzkate gutun azalak

ere. «Eta horiei ere irtenbidea

eman diezaiekegu eskolen eta Ga-

ragunearen bitartez».

Hernandezek ez du pentsatu

ere egin nahi Legazpin hainbeste

paper erabili gabe zuzenean za-

karretara botatzen badituzte, hiri

handiagoetan zer gertatzen den.

«Baina espero dut laster boto

elektronikoa edukiko dugula, eta

papera guztiz alboratu ahal izan-

go dugula. Beste herrialde ba-

tzuetan egiten badute, gurean

zergatik ez?».

Nahiz eta lehendabizikoz ari di-

ren hauteskundeetako orriak be-

rrerabiltzen, Legazpik urteak da-

ramatza ingurumenaren aldeko

ekimenak garatzen. «Ecoscam

sistemaren barruan gaude, eta ur-

tero ingurumenaren arloko bi

helburu jartzen dizkiogu geure

buruari. Hain zuzen ere, helburu

horietako bat zen boto paperak

berrerabiltzea», azaldu du Her-

nandezek. Era berean, Agenda

21eko herritarren foroa eta Legaz-

pi Klima 2030 egitasmoak ere

martxan ditu udalak.

Zuzeneko parte hartzeaAurten, 20-25 lagunek parte har-

tuko dute Agenda 21 foroan. «As-

kotariko gaiak jorratzen ditugu,

iritziak pilatu eta proiektuak aha-

lik eta onenak izan daitezen»,

adierazi du Hernandezek. Gaia-

ren arabera parte hartzea «han-

diagoa edo txikiagoa» izaten den

arren, Legazpiko foroak «indar

berezia» dauka inguruko herrie-

kin alderatuta. «Duela ia hogei

urte jarri genuen martxan foroa.

Proposamen berriak jaso ditugu,

eta aldatu eta hobetu egin dira

udalaren proiektu asko», azpi-

marratu du teknikariak. «Herri-

tarrak ase egiten ditu norberak

landutako proiektuak errealitate

bihurtzen direla ikusteak».

Legazpi Klima 2030 egitasmo-

tik sortzen dira, berriz, inguru-

men arloko proiektuetako asko.

«Gizarte garapenaren eta inguru-

menaren arteko oreka bermatu

nahi dugu guk; hori da gure ipa-

rrorratza», azpimarratu du Her-

nandezek. «Herriko gune bat za-

harberritzean, ingurumena zain-

duz egiten ditugu lanak. Horrez

gain, lurraren erabilera hobetze-

ko proiektuak garatzen ditugu,

mugikortasun jasangarria ber-

matzeko neurriak hartu, teilatu

berdeak sustatu...». Aleka-aleka,

kontzientzia ekologikoa hartzen

ari dira legazpiarrak, «herri ja-

sangarriago baten mesedetan».

Legazpiko Udalak libretak egin ditu hauteskundeetan sobera geratutakobotoekin, eta herritarren artean banatu ditu. Seiehun liburuxka ingurubanatu dituzte jada. «Ekintza xumea baina arrakastatsua izaten ari da».

Boto paperen B aldea

Boto paperen ohiko koloreak eta hautesleen zerrendak dituzte libretek. KERMAN GARRALDA ZUBIMENDI

Bederatziehun liburuxkaegin ditugu oraingoz;denera, 1.800 botopaperi eman diegu beste erabilera bat»

«Espero dut laster botoelektronikoa edukitzea.Beste herrialdebatzuetan egiten badute,gurean zergatik ez?»Inma HernandezLegazpiko Ingurumen teknikaria

‘‘

7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 26a Gaiak

Page 8: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Donostiako Musika Kontserbato-rioan jo zuen goia. Raimundo Sa-rriegi musikariaren pianorako partiturak gainerako instrumen-tuentzat moldatuta, andoainda-rrak

Udane Arbeo Azpeitia

Norberak egoera batbarrutik bizi arte, ezda aintzakotzat har-tzen. Behar bereziak

dituztenen lekuan jarri beharre-an, bakoitzak bereari begiratzendio. Gizartean bigarren mailangelditzen dira behar bereziak di-tuzten horiek, baina gainontze-koek bezainbeste eskubide dituz-te herritar gisa. Alde horretatik,lehenengo pauso txikia ematenhasi dira Azpeitian. Festak inklu-siboagoak izan daitezen laneanari dira, eta behar bereziak dituz-ten pertsonak ikusarazteko egi-tasmo berria jarri dute martxan.Haur horiek ere barrakez gozadezaten, jaietako bi arratsaldetanez dute musikarik jarriko. Horrezgain, txartel batzuk banatuko di-tuzte behar bereziak dituztenpertsona horientzat, barraka gu-nean lehentasuna izan dezaten.Mikel Odriozolari (Azpeitia,

1981) bururatu zitzaion ideia, fes-

ta batzordeko zinegotziari. Espai-nia hegoaldeko herri batean be-har bereziak dituztenentzakoekintza bat egin zutela ikusi zuenTwitterren, eta Azpeitira erama-tea erabaki zuen. «Kopiatu egindiegu azkenean, baina oso kopiapolita dela uste dut». Gipuzkoanlehen aldiz egingo dute horrelakoegitasmo bat, eta Azpeititik besteherrietara zabaltzea nahi du festabatzordeko buruak.Pausoak emanez, Marea Urdi-

na aniztasun funtzionala dutenpertsonen inklusioaren aldeko el-kartearekin harremanetan jarrizen Odriozola; behar bereziak di-tuzten umeen guraso elkartea da.«Oso pozik» hartu zuten ideia.Elkartekoek bizi izan dituzten es-perientziez eta barraketara joate-ko zailtasunez hitz egiteko bilduziren. Arauz kanpoko funtzional-tasuna dute haur horietako ba-tzuek, eta barraketan ezin dituzteilarak egin. Asko mugitzen dira,«deserosoa» baita haientzat. Bes-te batzuek zaratarekiko hipersen-

du zinegotziak. «Sentsibilizazioekintza polita izango da jendeaume horiek dituzten beharrezkontzientziatzeko».Eurei ideia «zoragarria» irudi-

tu zaiela azaldu du Aritz Orbego-zok (Azpeitia, 1975), Marea Urdi-na elkarteko gurasoetako batek.Elkartearen helburua da herrita-rrek betaurreko inklusiboak jar-tzea egunerokotasunean egitendituzten ekintzetan.

Barraken jabeak, pozik«Guretzat, azkenean, barraketa-ra edo puzgarrietara joatea tortu-ra da; musikagatik zein sortzendiren ilarengatik», baieztatu duOrbegozok. Behar bereziak dituz-ten haurrek ere festetan disfrutadezaten erraztasunak eskatzenzituzten gurasoek, azkar eta errazhar daitezkeen neurrien alde egi-teko.Mugimenduarekiko esker ona

adierazi dute herritarrek, eta ba-rraketako arduradunek ere ara-zorik gabe egin dute bat proiek-tuarekin. Juan Pablo Sanz Atrac-ciones Sanz enpresako kideak(Beasain, 1979) adierazi du horre-lako egitasmo gehiago egin be-harko liratekeela. «Jendea kon-tzientzia dadin, ikusgarri egin be-har dira egitasmo horiek. Egitekomerkea eta erraza da, gainera».

Festa inklusiboen aldeko bo-rrokan beste keinu txiki bat egiteaere pentsatu dute udalean. Jaie-tan festara joaten dira batzuk, etalanera beste batzuk; kaleko sal-tzaileak, adibidez. «Kalean lo egi-ten duten horiek ez dute aterpe-rik izaten, eta gune bat prestatudugu, lo egiteko eta dutxatzekoaukera izan dezaten». Hemendik aurrera gauzak az-

tertuz eta garatuz joango direlaaipatu du zinegotziak, jai espa-rruetan hobera egiten saiatzeko.«Lehen pausoa besterik ez da ba-rrakena eta kale saltzaileena».Baten batek kexaren bat edoideiaren bat baldin badu, udalerajoan dadila eskatzen dute, hitzegiteko ateak irekita dituztela; el-kartasunean eman nahi dituztepausoak.Haurrek parte har dezaten, in-

klusibotasuna esparru guztietanlantzea da Marea Urdina elkarte-aren erronka; ikastetxeetan etakirol, aisialdi eta kultur ekintze-tan, batez ere. Gabezia handiaikusi dute orain arte, baina pixka-naka kontzientziatzen eta umehoriekin gogoratzen ari direla na-bari dute, jaietan egingo dutenekintza hori kasu. «Gure umeen-tzako lekutxo bat egiten ari gara,eta esker ona besterik ez duguegitasmo inklusibo honekiko».

Azpeitian jai inklusiboagoak lortzekoxedearekin, barraketan musika kenduko dutebi arratsaldetan. Kaleko saltzaileentzat gune batere prestatu dute, han lo egin nahi badute.

Betaurrekoinklusiboakfestetan ere

Hainbat haur Azpeitiko festetan, barraketan. NAIARA EXPOSITO / UROLA KOSTAKO HITZA

8 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 26aGaiak

Guretzat, azkenean,barraketara edopuzgarrietara joateatortura da, musikagatik eta ilarengatik»Aritz OrbegozoMarea Urdina elkarteko gurasoa

‘‘Keinu txiki bat da, baina gauza handi bategin dezakegu horrela.Sentsibilizazio ekintzapolit bat izango da»Mikel OdriozolaAzpeitiko festa batzordeko zinegotzia

‘‘Jendea kontzientziadadin, ikusgarri eginbehar dira egitasmohoriek. Egiteko merkeeta erraza da, gainera»Juan Pablo SanzAtracciones Sanz barrakako kidea

‘‘

tsibilitatea dute. Zaratak gogaituegiten ditu musika dagoen tokibatera joaten diren bakoitzean.Umeekiko daukaten eragina iku-sita, Marea Urdina elkarteak etaOdriozolak adostu zuten barrake-tan musikarik ez jartzea pare bategunetan, uztailaren 27an eta 31n,17:00etatik 19:00ak arte. «Keinutxiki bat da, baina gauza handi bategin dezakegu horrela», aitortu

Page 9: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Donostiako Musika Kontserbato-rioan jo zuen goia. Raimundo Sa-rriegi musikariaren pianorako partiturak gainerako instrumen-tuentzat moldatuta, andoainda-rrak

Asier Imaz Urnieta

Bitik bi irabazi ditu Julen Gabi-rondok. Gertu ditu lau txapelak,baina etzi hirugarrena lortu be-harko du horretarako, eta zailta-sunak izango dituela ikusi zenjoan den igandean, Aiako Ariste-rrazun jokatu zen Euskal HerrikoTxapelketako kanporaketan, in-darrean baitatoz gazteak. Zailta-sun horiek ulertzeko, azkenekoGipuzkoako Ohiko Sega Txapel-keta hartu behar da kontuan aldebatetik, eta azken urteotako sega-larien bilakaera, bestetik.Sega denboraldian, lau txapel-

keta nagusi jokatzen dira federa-zioek antolatuta: Gipuzkoako

biak eta Euskal Herriko biak. Bimodalitatetan jokatzen dira txa-pelketak: azkartasuna eta txu-kuntasuna kontuan hartuta bata,Europako modalitatea, eta ohi-koa bestea; moztutakoa bildu etapisatzen da azken horretan.Etzi ohiko eran jokatuko dute

hirugarren txapelketa, AsteasukoBulano baserriko belardietan.Lau segalari ariko dira lehian12:00etatik aurrera, ordubetekolanean —ordu erdiko lana egin zu-ten joan den igandean, Aiakokanporaketan—. Duela hilabete-ko Gipuzkoako Txapelketakoada, beraz, gertueneko erreferen-tzia. Orduan, jaun eta jabe izanzen Gabirondo. 185 kiloren aldeaatera zion Jokin Etxeberria biga-rren sailkatuari; 300 kilo bainogehiagorena Jexuxmari Ormae-txea Urki-ri, eta 400 kilo pasatxo-rena Jon Otegi gazteari.

Azken urteotako segalarien bi-lakaera kontuan hartuta, bi izendira nabarmentzekoak: Gabiron-do urnietarra eta Jokin Etxeberriaamasarra —Bedaion bizi da—. Eus-kal Herriko azken bi txapelkete-tan, adibidez, biak izan dira txa-peldun eta txapeldunorde, hurre-nez hurren. Duela hilabete eregauza bera gertatu zen Larrai-tzen, Gipuzkoakoan. Baina or-duan ez bezala, joan den igandeansegan gozatu egin zuen Etxebe-rriak; ikusgarri aritu zen. «Orainbai entrenamenduetan bezala;orain bai etxean bezala», esatenzioten laguntzaileek. Otegiren erakustaldia gehitu

behar zaio Etxeberriaren berpiz-teari. Ibilbide laburrekosegalaria da 22 urtekooiartzuarra, baina Gabi-rondoren beraren aurre-tik sailkatu zen igandekokanporaketan. Iban Par-do zestoarra izango daazken finalista. Gabiron-do bezala, segalari fisikoada Pardo ere, indartsua.Horregatik, edonor estuhartzeko gai da ordube-teko lanean. Final handiaizango da, gainera, bere-tzat, azken urteotan kilogutxigatik geratu izan

baita beti txapelaren lehiatik kan-po. Denboraldiko hirugarren txa-pela janzteko lehia gogorra izan-go dela aurreikus daiteke, beraz.

Berandu, baina indartsuHasi orduko sega uztekotan egonzen Gabirondo: «2013an hasi nin-tzen, Xoxoka auzoko [Urnieta]apustu baten harira. Txapelketa-rako jauzia egin nuen hurrengourtean, eta, uztekotan nintzela,txapela irabazi nuen 2015ean. Ira-bazteko grina piztu zitzaidan or-duan, eta eskerrak ez nuen utzi,bestela ez nituen-eta lortuko on-dorengo garaipen guztiak».1989an jaio zen Gabirondo.

Hiru aldiz izan da Euskal Herrikotxapelduna ohiko eran: 2015ean,2017an eta 2018an. Horrez gain,behin irabazi du azkartasunekotxapelketa, 2017an. GipuzkoakoTxapelketari dagokionez, bi txa-

pel ditu ohiko eran, 2016koa etaaurtengoa, eta hiru azkartasune-koan: 2016koa, 2017koa eta aur-tengoa. Osaba segalari handia izanda-

koa du urnietarrak: Joxe Gabi-rondo gazteluarra. Baina lehenurratsak ez zituen egin harekin:«Neska lagunaren osabarekinhasi nintzen ikasten. Behin txa-pelketan hasita, orduan bai, or-duan osabarekin ere hasi nintzen.Egia esan, asko lagundu didateotegitarrek eta gabirondotarrek;esker oneko hitzak besterik ez duthaientzat».Futbola, pilota eta «betiko

kirol horiek» albo batera utzi, etaGabirondo 22 urterekin sartu zenherri kirolen munduan. Halakoe-tan gertatzen den bezala, denaikasi beharra tokatu zitzaionurnietarrari, eta herri kiroletan,gainera, prozesu hori ez da inoizamaitzen: «Garrantzi handiaematen diot fisikoari, eta seriosaiatzen naiz arlo horretan. Pres-tatzaileak jartzen didan guztiaegiten dut, baita gogoz kontrabaldin bada ere. Egin egin beharda, eta kito», azaldu du. Tekni-koki ere segan «ahalik eta ondo-

en» egiten saiatzen dela aitortudu. «Etxeberria, adibidez, nibaino gozoago aritzen da segan,eta hor hobetu beharra daukat».Hamar hilabete paseko presta-

ketan bost entrenamendu egitenditu astero, eta, ondoren, bi hila-bete eskasekoa izaten da segadenboraldia: «Plaza gogorra delaesaten du jendeak, baina besteada benetan gogorra, ikusten ez

den lan hori guztia; lanetik ateraeta entrenatzera joatea. Baina ho-rrelakoak dira kirol gehienak, etaegin egin beharra dago».Herri kirolek dezenteko lotura

izaten dute elkarrekin, eta irriba-rrea atera zaio pentatloia hitzaentzutean: «Gutxienez segaegongo balitz... Harriarekin ibilianaiz, eta gustura ibiltzen nintzen,baina batek daki; ikusiko dugu».

Gabirondo,laukoaren bilaEuskal Herriko Sega Txapelketako finalajokatuko dute etzi, Asteasun bGabirondo,Etxeberria, Otegi eta Pardo ariko dira lehian

Julen Gabirondo, alboan Joxe Gabirondo osaba duela, joan den igandean Aian jokatu zen kanporaketan. A. IMAZ

Urnietarra, Gipuzkoako bi txapelak eskuan dituela. A. IMAZ

9GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 26a Gaiak

Jokin Etxeberria, adibidez, ni baino gozoago aritzen dasegan; teknikoki hobetubeharra daukat»

«Pentatloian gutxienez segaegongo balitz... Harriarekinibilia naiz, gustura, baina batek daki; ikusiko dugu»Julen GabirondoSegalaria

‘‘

Page 10: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Donostiako Musika Kontserbato-rioan jo zuen goia. Raimundo Sa-rriegi musikariaren pianorako partiturak gainerako instrumen-tuentzat moldatuta, andoainda-rrak

Erik Gartzia Egaña Oiartzun

Udan sartuta, aste-

azken eta ostegun

arratsaldeetan

Oiartzungo plaza-

tik pasatu denak

ikusiko zituen hainbat herritar

udaletxeko arkupea inguratzen.

Txost pilota elkarteak antolatzen

duen eskuzko pasaka txapelketa

jokatzen ari dira bertan, tenisare-

kin antzekotasun handia daukan

modalitate bat; besteak beste, sa-

rea jartzen dute erdian.

Oiartzunen aspaldi hasi ziren

pasaka modalitatean jokatzen,

baina galdu egin zen gerora. Ho-

rren jakitun, herritar talde bat pi-

lota modalitateak ikertzen hasi

zen milurteko berria hasi zenean.

«Pilotan jokatzeari utzi genione-

an, ikertzeari ekin behar geniola

erabaki genuen. Gure ustez, ezker

paretarena zen betiko modalita-

tea, baina modernoena horixe ze-

la ikusi genuen gero», azaldu du

Joxemari Mitxelena Txosteko ki-

deak. 2004an egin zituzten moda-

litate horiek berreskuratzeko le-

hen saiakerak. Oiartzunen, esate-

rako, erreboteak iraun zuen

gehien, Mitxelenaren hitzetan

zailena den jokamoldeak; Beheko

Plazan jokatzen zuten garai bate-

an. «1936ko uztailaren 27an sartu

ziren faxistak herrian, eta hama-

bost egun lehenago jokatu zuten

azken partida ofiziala. Badaude

inguruan jende pila bat ikusten

den argazkiak. Orduan, ezker pa-

retan baino gehiago aritzen ziren

errebotean».

Talde bat sortuta, Txosteko ki-

deek jarraitu zuten errebotea pix-

kanaka berreskuratzen, inguru-

ko herrietakoekin txapelketetan

parte hartzen eta pilotaren me-

moria ariketa hori egiten. Pasaka-

ri hautsa kentzea izan zen hurren-

go urratsa; 2011 inguruan hasi zi-

ren lanean. Oiartzungo helduenei

entzuna zieten herrian pasakan

aritzen zirela —Lucio Gallastegi eta

Roman Ormazabal aipatu ditu,

besteak beste—, eta Enrique Abril

pilotari eta kirol arloko dibulga-

tzaile izan zenak ere zer edo zer

idatzita zeukan pasakaren arauei

buruz.

Nafarroa aldera jo zuten ikerke-

tan sakontzeko, Arantzara, baze-

kitelako 1970eko hamarkadan

han pasakan aritzen zirela, tarte-

an Antton Maiz, pilotari profesio-

nal izandakoa. Hala ere, modali-

tatea trinkete izenez zen ezaguna.

1980ko hamarkadan Elizondon

ere hasi ziren berreskuratzen.

Hainbat izen zituzten arren, kon-

turatu ziren arauak berak zirela.

Dena den, Ipar Euskal Herriko

modalitatearekin bazeukaten

desberdintasunik: Ipar Euskal

Herrian berrogeira iristean alda-

tzen da sakea, eta Hego Euskal

Herrian bi bikoteek berrogeina

berdintzean. «Estrate-

giak lantzeko aukera

ematen du sakea ados

jartzean aldatzen bada:

norberak erabaki behar

izaten du sakea noiz bila-

tu eta noiz behartu».

Mitxelenak nabar-

mendu du jokamoldeak

beste ezaugarri batzuk

ere badituela, joko zuze-

na izanik: «Ezker hor-

man, pilotariaren inda-

rra da ezaugarri nagusia.

Pasakan, berriz, inda-

rrak badauka garrantzia,

baina askoz garrantzitsuagoak di-

ra abilezia, bizitasuna, estrategia

eta burua».

Dibulgazio lanean hasi ziren jo-

ko zuzenaren arauak bildutako-

an. Hala, Oiartzungo kontzejupe-

an modalitatea erakusten hasi zi-

ren pixkanaka, jakin-mina zeu-

kan kuadrilla bat elkartuta. Azkar

asko ikasi zituzten arauak. Entre-

namendu gisa hasi zenak zortzi-

garren urtea du jada, eta gutxi

egongo dira herrian pasaka zer

den entzun ere egin ez dutenak.

Txapelketa arrakastatsuaHiru mailatan aritzen dira Oiar-

tzungo txapelketan, eta aurten 28

bikotek eman dute izena. Txost

elkarteak antolatzen du Gipuz-

koako Txapelketa ere, eta kasu

horretan zortzi bikote ari dira

lehian; bosgarren urtea du jada.

Gipuzkoako Pilota Federazioak

ez zuen aintzat hartzen modalita-

te hori, eta Txostek horregatik

hartu zuen bere gain antolatzeko

ardura. Aurten ez da izango ema-

kumeen txapelketarik, bikote

bakarrak eman baitu izena. Horri

dagokionez, Mitxelenak izena

ematera animatu ditu emakume-

ak: «Pilota goxoarekin jokatzen

da, bizia da jokoa, eta disfrutatu

egiten dute». Etzi jokatuko

dituzte haurren bi mailetako

finalak, Iturriozko festetan,

11:00etan hasita; herriko senior

mailako gizonezkoen finala

abuztuaren 1ean izango da,

20:00etan, kontzejupean; eta

abuztuaren 3an jokatuko dute

Gipuzkoako Txapelketako finala,

eguerdian, kontzejupean bertan.

Jokoa bera berreskuratzeare-

kin batera, jokoaren liturgia ere

errekuperatu dute Oiartzunen.

Joko bakoitzean tantoak kantuz

kontatzen saiatzen dira. Udale-

txeko arkupeetan jokatzeak ere

badu, gainera, izaera propioa.

«Jendeak bote luzean jokatzen

zuen XVII. mendean, eta eguraldi

ona behar izaten zuten horretara-

ko. Mende hartan hasi ziren uda-

letxeak eraikitzen, eta herritarrek

arkupeak eskatzen zituzten pilo-

tan jokatzeko. Elizakoek eta no-

bleek bazituzten beren pilotale-

kuak, baina pribatuak ziren de-

nak».

Gaur egun ere jende dezente

erakartzen du joko zuzenak

oraindik. «Sei-zazpi partida iza-

ten dira astero, eta partida bakoi-

tzeko 30-40 lagun egoten dira be-

gira; berrehun bat lagun biltzen

da astero». Mitxelenaren hitze-

tan, gainera, ostegunetako pin-

txo-poteak laguntzen du giro ona

sortzen. Asteazkenetan, berriz,

hainbat turista inguratzen da

Tren Berdean. Askok galdetzen

dute ea euskal padela den, eta

ezetz erantzuten diete denek.

«Ikusten duzu ezker hormaren

txapa?», galdetu du Txosteko ki-

deak. «150 urte ditu. Eta ikusten

duzu sareari eusten dion kako ho-

ri? Laurehun urte ditu horrek».

Oiartzungo Txost pilota elkarteak hainbat urte daramatza garai batean eten zenpilotako joko zuzenaren modalitatea lantzen. Arrakasta handia lortu du herrian.

Euskal padela? Ez, pasaka

Oiartzungo Udaleko arkupeetan jokatzen dute pasaka modalitatean. Irudian, Joxemari Mitxelena, bizkarrez, epaile lanetan. ASIER PEREZ-KARKAMO

10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 26aGaiak

Gure ustez, ezker paretarenazen betiko modalitatea, baina modernoena horixe zela ikusi genuen gero»

«XVII. mendean hasi zirenudaletxeak eraikitzen, etaherritarrek arkupeak eskatzenzituzten pilotan jokatzeko»Joxemari MitxelenaTxost pilota elkarteko kidea

‘‘

Page 11: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Donostiako Musika Kontserbato-rioan jo zuen goia. Raimundo Sa-rriegi musikariaren pianorako partiturak gainerako instrumen-tuentzat moldatuta, andoainda-rrak

an, 11:00etan jarri genituen libu-

ruak herritarren eskura, eta

18:00ak aldera, jada, ez zegoen

bakar bat ere». 11:00etan jarri zi-

tuzten hurrengo egunean ere, eta

bi bakarrik gelditzen ziren arra-

tsalderako. Koordinatzailearen

hitzetan «antzekoa» gertatu zen

hurrengo bi egunetan ere.

Gunearen arrakasta azaltzeko

bi gako azpimarratu ditu Polvoro-

sak. «Batetik, filosofiako libu-

ruen ordez, literatura arina eskai-

ni izana, eta, bestetik, tokia bera.

Arratsalde-pasa igerilekura doa-

nak eskertuko du irakurtzeko

zerbait egotea». Ahoz aho iritsi

zaie jendea ikusi dutela kutxetako

liburuak irakurtzen, baina orain-

dik goiz da bukatu ostean oparitu

edo trukatuko dituzten jakiteko.

«Balorazio ona» egin dute sus-

tatzaileek, eta, aldaketak aldaketa,

egitasmoa berriz egiteko aukera

egon daiteke etorkizunean. «Poli-

ta litzateke, adibidez, autobus gel-

tokietan eskaintzea. Kasu horre-

tan, auskalo liburuak non bukatu-

ko duen; Benidormen akaso!».

Liburutegiaren sorreraAngiolilloren aurretik, beste hiru

proiektu abiarazi zituzten Berga-

rako gaztetxean liburutegi bat

sortzeko, baina bertan behera gel-

ditu ziren denak. Hori bai, saiake-

ra horietarako liburuak pilatu iza-

nak balio izan zien ondorengo

urratsak egiteko. Bereziki jende-

ak oparitutako liburuekin osatu

dute liburutegia. Inprimakien

%10-15 inguru erosi dituzte libu-

rutegiko arduradunek, eta saia-

kerak edo gizarte gaiekin lotura

daukaten gaiak lehenesten dituz-

te; finean, ohiko liburutegietan

aurkitu ezin diren aleak. Hala ere,

ez dute baztertzen libururik.

Gaztetxeko liburutegira sartze-

ko, ez dago baimenik eskatu be-

harrik; nahikoa da zabalik dagoen

orduetan bertaratzea. Eta liburu

bat hartzeko ere aski da orri bate-

an idaztea zer liburu, nork eta noiz

hartu duen.

Beñat Alberdi Bergara

Datorren ikasturte-

an hamar urte be-

teko ditu Angioli-

llo liburutegiak.

Bergarako gazte-

txean, kartzela zaharragisa eza-

gutzen denean dauka gune nagu-

sia, eta izenarekin zerikusi zuzena

du liburutegiaren kokapenak.

Michele Angiolillo anarkistaren-

gatik jarri zioten izen hori liburu-

tegiari. 1897an, Antonio Canovas

del Castillo Espainiako Gobernu-

ko presidentea hil zuen Angioli-

llok, Arrasaten. Angiolillo gazte-

txea dagoen eraikinean eduki zu-

ten preso, liburutegiaren gelan.

Eraikinaren aurrean hil zuten.

Egitasmo berritzaile gisa, kale-

an liburuak eskuragarri jartzea

erabaki dute liburutegiko ardura-

dunek, baina proposamen horrek

ez dauka loturarik urteurreneko

ekintzekin. Ideia garatu, pausoa

eman, eta espero ez zuten harrera

egin diote herritarrek. «Ideia ez

zen sortu bilera batean», azaldu

du Aser Polvorosa Mujikak, An-

giolillo liburutegiko koordina-

tzaileak. «Lagun batek proposa-

tutako ideia da», zehaztu du.

«Esperimentu bat» egin nahi zu-

tela argitu du koordinatzaileak, li-

buruak herritarren esku utzi nahi

zituztela, zer gertatzen zen ikus-

teko. Neurri handi batean, herria-

ri «jasotakoa itzultzeko» ere ba-

lio zuen egitasmoak. Izan ere, li-

burutegia jendearen ekarpenekin

osatuta dago gehienbat.

Kontua ez da Angiolillok inpri-

makiak sobera zituela edo liburu-

tegia ixteko asmoa zeukala. Libu-

ru sorta bat gutxi erabiltzen zen.

«Eta, neurri batean, autoak beza-

lakoak dira liburuak; Ferrari bat

ez dugu erosten garajean geldi

edukitzeko». Zenbaitek liburuak

errepikatuta zeuzkatela ere jabe-

tu ziren, eta horrela hasi ziren

ideia gorpuzten.

Kutxa batean sartu, eta hiruro-

gei bat liburu jarri zituzten esku-

ragarri uztaileko bigarren astebu-

ruan, herriko hiru gunetan: Irala

kalean, Espoloian eta igerilekuan.

Haurrentzako eta umeentzako

euskarazko literatura banatu du-

te gehien. Saiakerak eta gizarte

gaiekin lotura daukaten liburu

ugari daukate liburutegian, «eta

gaztetxean badute gurasoek an-

tolatutako beste txoko bat ere»,

baina, Polvorosak azaldu duenez,

normalean gaztetxoak falta izaten

dira bertan. Hori bai, kutxetan ez

dituzte sartu haurrentzako eta

umeentzako liburuak bakarrik.

Esaterako, Karl Marx eta Frie-

drich Engelsen Manifestu Komu-

nista liburua ere sartu dute, ko-

miki formatuan. «Harrigarria di-

rudi, baina norbaitek hartu du li-

buru hori ere».

Hartu eta irakurri, ez dago bes-

terik egin beharrik. Ez dago txar-

tel beharrik, eta ezta kontaktura-

ko bestelako daturik eman beha-

rrik ere. Mezu sinple bat jarri dute

kutxetan eta liburuetan: «Liburu

hau askatu dugu. Irakurri ondo-

ren, norbaiti oparitu!».

«Horrelakoetan, ez da jakiten

zer gertatuko den. Gerta liteke

hurrengo egunean liburu guztiak

lurrean botata edo txiki-txiki

eginda egotea», nabarmendu du

koordinatzaileak. Baina herrita-

rrek egitasmoa «guztiz» errespe-

tatu dutela jakinarazi du Polvoro-

sak, paper bat ere ez dutela aurki-

tu tokiz aldatuta. Poteorako kale

batean jarri zuten kutxetako bat.

«Eta, tartean pintxo-pote eguna

tokatu arren, ez da izan kalterik».

Egitasmorako «interes han-

dia» erakutsi dute herritarrek.

Uztailaren 13an eta 14an kalekoak

ziren postuetako bi, eta horietan

jendeari kosta egiten zitzaiola na-

barmendu du Polvorosak, baina

bestelakoa izan zen igerilekuaren

kanpoaldean jarritako txokoak

izandako harrera: «Lehen egune-

Bergarako gaztetxeko Angiolillo liburutegiak herriko zenbaitgunetan eskuragarri jarri ditu liburuak. Horiek hartzeko ez dagoizenik edo bestelako daturik eman beharrik. Baldintza bakarrajarri dute sustatzaileek: irakurtzen bukatzean beste bati pasatzea.

Kalera ateratakoliburutegia

Aser Polvorosa, Bergarako gaztetxean, eskuan liburu bat hartuta. ENDIKA PORTILLO / FOKU

11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 26a Gaiak

Neurri batean, autoak bezalakoak diraliburuak; Ferrari bat ezdugu erosten garajeangeldi edukitzeko»

«Horrelakoetan, gertaliteke liburuak lurreanbotata edo txiki-txikieginda egotea, bainaherriak zaindu egin ditu»Aser Polvorosa MujikaAngiolillo liburutegiko koordinatzailea

‘‘

Page 12: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Donostiako Musika Kontserbato-rioan jo zuen goia. Raimundo Sa-rriegi musikariaren pianorako partiturak gainerako instrumen-tuentzat moldatuta, andoainda-rrak

Aitziber Arzallus Azpeitia

Aro berri bat hasidu EHMBE EuskalHerriko MusikaBulegoa elkarte-ak. «Ilusioz bete-

tako etapa berri bat». 2015eanmartxan jarri zenetik, eta lehenaldiz, musikaren sektorearentzatlan egingo duen lantalde batekosatutako egitura propioa daukaMusika Bulegoak. Musikaren sor-kuntza, ekoizpena eta zabalkun-dea bultzatu eta sektorearen pro-fesionalizazioan lagunduko du-ten egitasmoak eta proiektuakgauzatuko ditu horri esker. Musikaren esparruko lau el-

kartek sortu zuten Musika Bule-goa: Kultur Live Euskal HerrikoMusika Aretoen Elkarteak, MIEMusika Industria Elkarteak, Mu-sikari Euskal Herriko MusikarienElkarteak, eta Musikagileak Eus-kal Herriko Musikagileen Elkar-teak. Hemendik aurrera ere el-karte horiek izango dira MusikaBulegoaren jardunaren ardura-dunak, baina gauzak «bestemodu batera» egiteko asmoaazaldu du Aitor Bengoetxea le-hendakariak. «Elkarte horiekpartaidetza sinbolikoagoa izandute orain arte. Interes orokorre-ko helburuak betearazteko, lau-ren baliabideak eta esperientziakbatuko ditugu urrats berri hone-tan».Lau elkarte horietatik datoz,

hain justu, zuzendaritza batzordeberria osatuko duten kide guz-tiak: Bengoetxea (Kultura Live)lehendakaria, Jagoba Astiazaran(Musikagileak) lehendakarior-dea, Unai Moraza (Musikari) idaz-karia, Amaia Ispizua (MIE) diru-zaina, eta Iñaki Otalora (KulturaLive), Mikel Urkiza (Musikagile-ak), Alvaro Sanz (MIE), Olatz Sal-vador (Musikari), Pau Vargas(MIE) eta Mikel UnzurrunzagaMakala (norbanako musikaria).«Bakoitzaren etxea zaintzeaahaztu gabe, indar metaketa batizango da», lehendakariaren hi-tzetan. Azpeitiarra da Bengoetxea, eta

Kulturaz kooperatibako kidea;kooperatiba horrek kudeatzen duSanagustin kulturguneko Kultu-ra Liven aretoa. Jagoba Astiazaran

lehendakariordea, berriz, zestoa-rra da, Musikari elkarteko kidea.Bengoetxeak eta Musika Bule-

goko haren lankide guztiek «go-gotsu» heldu diote aro berriari.«Egitura osatu dugu, plan estra-tegikoa landu dugu, eta diru alde-tik ere lehen baino baliabidegehiago ditugu orain». Lehenda-kariaren ustez, garrantzitsua dasektoreko eragileek urratsa «de-nek batera» egitea. Haren hitze-tan, «oso barrutik» landutakoproiektu bat da, «sektoreak inda-rrak batzeko egin duen ariketakolektibo bat». Musikarena«sektore askotarikoa» izaki, ba-tzuetan zenbaiten interesek bes-teenekin talka egingo dutela ustedu. «Musikariak, musikagileak,teknikariak, diskoetxeak, areto-ak eta abar gaude elkartean, etasektore honetan ere, denean be-zala, bere interesak ditu eragilebakoitzak. Baina bulegoaren as-moa da denok batera indarra egi-tea, modu horretan Euskal Herri-ko musika sektorea indartzekoeta bultzatzeko».

Bengoetxeak musu truk egingoditu lehendakari lanak, eta Kul-turaz kooperatiban duen lanpos-tuan jarraituko du lanean. «Ba-dakit Musika Bulegoko lehenda-karia naizela eta niri dagozkidalazenbait egiteko, baina, oro har,

lan egiteko egitura eta modu ho-rizontalaren aldekoa naiz ni, taldelana bultzatzearen aldekoa, etahorrela ari gara lanean». MusikaBulegoak esku artean duenproiektu bakoitzerako lantalde

bat osatu dute, eta lantalde horie-tan parte hartzen dute zuzendari-tza batzordeko kideek.Proiektuan «emateko eta har-

tzeko» sartu dela dio azpeitia-rrak. «Niretik eman diezaioketproiektuari, baina badakit nire-

tzat ere oso aberasgarriaizango dela, asko ikaste-ko balioko didala». La-nean eskuz esku ari da le-hen ezagun baino ez zi-tuen askorekin, eta osointeresgarria eta baliaga-rria iruditzen zaio sekto-reko beste eragileekinharremanak egitea.«Musika Bulegoarentzatez ezik, baita Sanagustinkulturgunearen modu-ko proiektu batentzatere, harreman horiekematen digutelako auke-

ra txiki bat beste proiektu batzuenberri izateko eta parte hartzeko».Oraingoz, bi urterako lan ildo-

ak eta helburuak zehaztu dituzteMusika Bulegoaren plan estrate-gikoan. Musikarien premiei eran-

tzuteko, orain arteko proiektuakeguneratzen eta berriak sortzenjardun nahi du elkarteak. Halaegingo du, besteak beste, forma-kuntzaren alorrean. Soinua Ira-tzarri proiektuarekin ere segitukodute, haurrek musika garaikidea-rekin «lehen esperientziak» izanditzaten. Ikasleak eta konposito-reak elkartu, eta piezak sortukodituzte elkarrekin.

Zabaltzeko helburua«Euskal musikarien lana nazio-artekotzea» izango da elkartea-ren beste erronketako bat. «Egunmusika partekatzen den moduaeta abiadura ikusita, ez da erraza,baina baditugu bereizgarriak, etabadugu umil baina harro zabal-tzeko moduko musika jarduna».Zabalkunderako plan horretan,Etxepare Euskal Institutuarekinjardungo du elkarteak, BasqueMusic egitasmoan.Dinamikak Jarduera Poltsa

proiektuaren bidez helduko diraherrietara. Elkartera heldu diren30 proposamenetatik hemeretzihautatu dituzte, eta kontzertu di-daktikoak, formakuntza jardu-naldiak, hitzaldi musikatuak, ira-kaspen hitzaldiak eta mahai ingu-ruak antolatuko dituzte urteaamaitu bitartean. Musika Bulegoasariak banatzen ere jarraituko du-te, «ibilbideak aitortu eta sortzai-le berriak ikusarazteko». 2020komartxoaren 10ean egingo dutelaugarren aldiz, Gasteizen.

Euskal Herriko Musika Bulegoak «ilusioz betetako aro berri bati» ekin dio. Egituraberria, bi urterako plan estrategikoa eta lehen baino baliabide gehiago ditu elkarteak.

Musika, barrutik kanpora

EHMBEko zuzendaritza batzordeko kideetako batzuk, Donostian egin zuten agerraldian; ezkerretik hasita hirugarrena da Aitor Bengoetxea. ANDONI CANELLADA / FOKU

12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 26aGaiak

Oso barrutik landutakoproiektu bat da, sektoreakindarrak batzeko egin duenariketa kolektibo bat»

«Lan egiteko modu eta egiturahorizontalaren aldekoa naiz ni,talde lanaren aldekoa, eta horrela ari gara lanean»Aitor Bengoetxea Euskal Herriko Musika Bulegoko lehendakaria

‘‘

Page 13: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Donostiako Musika Kontserbato-rioan jo zuen goia. Raimundo Sa-rriegi musikariaren pianorako partiturak gainerako instrumen-tuentzat moldatuta, andoainda-rrak

Unai Zubeldia Donostia

Donostiako Musika Hamabostal-

diak 36ko gerra amaitu berritan

ekin zion bideari, 1939an, hiriko

ostalarien eta merkatarien kezka-

ri erantzunez, eta, ondorioz, 80.

urteurrena izango du aurten.

Abuztuaren 1etik 31ra iraganari

keinuka ariko da jaialdia. «Baina

etorkizuna izango dugu gogo-

an», zehaztu zuen Patrick Alfaya

zuzendariak ekainean, aurkez-

pen ekitaldian. Aurten, 90 propo-

samen baino gehiago eskainiko

ditu Musika Hamabostaldiak, eta

hurrengo astean gozatu ahal

izango da lehen hogei eskaintze-

kin.

11:00etatik 22:15era, hiriko

hainbat txokotan doako bedera-

tzi emanaldi izango dira hurrengo

ostegunean, inaugurazio egune-

an. Horrez gain, Mahler Chamber

Orchestraren saioa ere izango da,

Kursaal jauregian, 20:00etan, Ja-

cob Hrusa zuzendari txekiarraren

gidaritzapean. Seong-Jin Cho

Hego Koreako piano jotzaile gaz-

tea lehen aldiz ariko da Musika

Hamabostaldian —Chopin Piano

lehiaketako irabazlea izan zen

2015ean—. Biharamunean beste

kontzertu bat eskainiko du Mah-

ler Chamber Orchestrak, ordu eta

leku berean, baina Donostiako

Orfeoia, Easo Eskolania eta Easo

Gazte Abesbatza izango ditu on-

doan bigarren emanaldi horre-

tan. Sarrerak salgai daude bi saio-

ak ikusteko.

Abuztuaren 3an, larunbatean,

Khatia Buniatixvili piano jotzaile

georgiarrak eskola magistrala

emango du 11:00etan, Musike-

nen, Donostiako goi mailako mu-

sika ikastegian, eta bi egun geroa-

go eskainiko du bere emanaldia,

20:00etan, Viktoria Eugenia an-

tzokian. Franz Schubert, Franz

Liszt eta Igor Stravinski konposi-

toreen obrak interpretatuko ditu

Buniatixvilik.

Urtero bezala, etxeko txikienek

ere izango dute zerekin gozatu,

eta, urrutira joan gabe, abuztua-

ren 3an Kantu Kontari formatuko

lehen emanaldia eskainiko dute

Kursaalean. 3 urtetik 10 urtera ar-

teko haurrentzako saioa da, eta

abuztuko larunbat guztietan

izango da jardueraren bat. Leire

Cano ipuin kontalariaren eta Car-

miña Dovale biola jotzailearen

txanda izango da hurrengo larun-

batean, 11:30ean. Ipuinak eta mu-

sika uztartzen dituzte Kantu

Kontari formatuan. 3 euro or-

daindu beharko dira eta aurretik

izena eman beharra dago. Andra

Mari ganbera abesbatzaren eta

Ensemble Zimaren emanaldiak

ere izango dira hurrengo larun-

batean, Donostiako San Bizente

elizan, 20:00etan, eta Guardiako

San Juan Bataiatzailearen elizan,

20:45ean.

Hurrengo asteetako eskaintzari

dagokionez, Ainhoa Arteta sopra-

noak, Lucia Lakarra dantzariak

eta Juanjo Mena zuzendariak,

esaterako, Donostiako Musika

Hamabostaldian egin zituzten le-

hen urratsak, eta jaialdian izango

dira hirurak. Abuztuaren 13an eta

15ean, 19:00etan, Giacomo Pucci-

niren Madame Butterflyantzez-

tutako operan parte hartuko du

Artetak, pertsonaia nagusiari

ahotsa jarrita; Victor Ullate Balle-

taren Antigona ikuskizunean

Lakarra izango da protagonista,

abuztuaren 17an eta 18an,

20:00etan; eta London Philhar-

monic Orchestraren emanaldian

zuzendari lanak egingo ditu Me-

nak, abuztuaren 30ean eta 31n,

20:00etan. Kursaalean izango di-

ra emanaldi horiek guztiak.

EOSen emanaldiakEOS Euskadiko Orkestra Sinfoni-

koak ere izango du tarterik Musi-

ka Hamabostaldian. Abuztuaren

13an eta 15ean Giuseppe Finzik

gidatuko du EOS Madame Bu-

tterfly obra lirikoan, abuztuaren

14an Getarian eskainiko du kon-

tzertua, 22:00etan, Salbatore eli-

zan, eta abuztuaren 24an, besteak

beste, Bela Bartoken Bizarrurdi-

nen gazteluaopera interpretatu-

ko du, Andra Mari abesbatzare-

kin batera. 20:00etan hasiko da

saioa, Kursaalean.

Iparra galdugabe, iraganarikeinukaAbuztuaren 1etik 31ra 90 emanaldi bainogehiago eskainiko dituzte Donostiako 80.Musika Hamabostaldianb Doako bederatziikuskizun izango dira inaugurazio egunean

Khatia Buniatixvilik eskola magistrala emango du, abuztuaren 3an, eta kontzertua abuztuaren 5ean. MUSIKA HAMABOSTALDIA

13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 26a Proposamena

EGITARAUA

Ofizialki, abuztuaren 1ean hasi eta

hilaren 31n amaituko da Donostia-

ko Musika Hamabostaldia. Hona

hemen lehen asteko egitaraua:

Bihartik ostegunera

Donostiako orfeoiaren egoitza

(09:00-14:00 eta 15:00-20:00).

Ahots teknikari buruzko IX. ikasta-

roa. Ana Luisa Chova, ikastaroko

irakaslea eta Carles Budo piano jo-

tzailea.

Abuztuak 1, osteguna

Txara II zaharren egoitza

(11:00).Hamabostaldi solidarioa:

Julia Blasco sopranoa, Facundo

Guerrero tenorra eta Sarah Perar-

naud piano jotzailea.

Kristinaenea parkea (11:00).

Lauburu Sax Quartet: Raul Perez,

Laurie Curutchet, Xabier Oruesa-

gasti eta Andrea Castaño saxofoi

jotzaileak.

Donostiako udaletxeko batzar

areto nagusia (12:00).Duo

Guschlbauer. Marilies Guschl-

bauer biolontxelo jotzailea eta Ni-

kolaus Guschlbauer piano jotzai-

lea.

San Telmo museoa (17:00).

Maushausek prestatutako tailerra,

5-11 urteko haurrentzat: Itziar Oka-

rizen Hitzak.

Udaletxeko batzar aretoa

(18:00).Easo Eskolania, Easo

Gaztetxo eta Arabatxo abesbatza:

Hirira. Sergio Pedrouso zuzenda-

ria eta David de Oliveira piano jo-

tzailea.

Andoaingo Caritas Sorabilla

harrera zentroa (19:00).Hama-

bostaldi solidarioa: Julia Blasco

sopranoa, Facundo Guerrero

tenorra eta Sarah Perarnaud

piano jotzailea.

Alderdi Eder, udaletxeko terra-

za (19:00).Kresala dantza taldea-

ren Ikono/grafiak.

Kursaal auditoriuma (11:00).

Mahler Chamber Orchestra. Jacob

Hrusa zuzendaria eta Seong-Jin

Cho piano jotzailea.

San Bizente eliza (20:00).Euskal

Herriko Gazte Abesbatza (Isabel

Mantecon da zuzendaria) eta Cor

Jove Nacional de Catalunya (Mi-

reia Barrera da zuzendaria).

San Telmo museoa (20:30).

Ahots teknikari buruzko IX. ikasta-

roko ikasleen errezitala.

Kursaal auditoriumeko terrazak

(22:15).Deabru Beltzak taldearen

kale ikuskizuna: Symfeuny. Zurrio-

lan hasiko da emanaldia.

Abuztuak 2, ostirala

Kursaal auditoriuma (20:00).

Mahler Chamber Orchestra, Do-

nostiako Orfeoia, Easo Eskolania

eta Easo Gazte Abesbatza.

Abuztuak 3, larunbata

Musikene (11:00).Eskola magis-

trala: Khatia Buniatixvili.

Kursaal auditoriumeko Foyerra

(11:30).Leire Cano ipuin kontala-

ria eta Carmiña Dovale biola jotzai-

lea. Kantu Kontari: Pizzicato katua

eta beste ipuin batzuk.

San Bizente eliza (20:00).Andra

Mari ganbera abesbatza. Andra

Mari koroa, Alize Mendizabal or-

gano jotzailea eta Andoni Sierra

zuzendaria.

Guardia, San Juan Bataiatzailea-

ren eliza (20:45).Ensemble Zima:

Iker Ortiz de Zarate aktorea eta

Asier Puga zuzendaria.

Abuztuak 4, igandea

Ataun, Tourseko San Martinen

eliza (18:00).Andres Cea organo

jotzailea.

Artziniega, Jasokundeko Andre

Mariaren eliza (19:30).Cantoria.

Ines Alonso sopranoa, Samuel Ta-

pia kontratenorra, Jorge Losana

tenorra eta zuzendaria, eta Valen-

tin Miralles baxu jotzailea.

Usurbil, Salbatore eliza (20:00).

Christoph Kuhlmann organo jo-

tzailea.

Mahler ChamberOrchestrak bi emanaldieskainiko ditu,abuztuaren 1ean eta2an, Kursaal jauregian

Besteak beste, jaialdianizango dira AinhoaArteta sopranoa, LuciaLakarra dantzaria etaJuanjo Mena zuzendaria

Page 14: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Donostiako Musika Kontserbato-rioan jo zuen goia. Raimundo Sa-rriegi musikariaren pianorako partiturak gainerako instrumen-tuentzat moldatuta, andoainda-rrak

MUSIKA

AIAFan & Go.

bGaur, 23:00etan, Santio Errekako

jaietan.

AIAAbiba eta DJ Biraola.

bBihar, 00:00etan, Santio Errekako

jaietan.

ARRASATEHezurbeltzak.b Igandean, 20:00etan, Aldai

plazan.

ASTIGARRAGANo Rights, Zulo

eta Larriangozo.

bGaur, 23:00etan, txosnetan.

ASTIGARRAGAAbba The New

Experience.

bGaur, 23:00etan, Joseba

Barandiaran plazan.

ASTIGARRAGARockalean.

bGaur, 00:30ean, kalez kale.

ASTIGARRAGAErrietan.

bBihar, 19:30ean, txosnetan.

ASTIGARRAGAModus Operandi

eta Ana Lea & Maria Blessive DJs.

bBihar, 23:00etan, Joseba

Barandiaran plazan.

ASTIGARRAGAYakolev 42

eta DJ Txankleta.

bBihar, 23:30ean, txosnetan.

ASTIGARRAGALaiotz.

b Igandean, 20:00etan eta

22:30ean, Joseba Barandiaran

plazan.

AZKOITIAEsti eta Olatz.

bBihar, 19:30ean, Plazaberrin.

AZPEITIATximeleta, Gorpuzkingz

eta Onyarbi.

bBihar, 23:30ean, txosnetan.

AZPEITIAThe Potes

eta Ezten Giro.

bAsteartean, 22:00etan, txosnetan.

AZPEITIAHesian.

bAsteartean, 22:30ean, plazan.

AZPEITIA Izer eta Alabier.

bAsteartean, 22:30ean, Olazko

Andre Mariaren plazan.

AZPEITIAUdal Musika Banda.

bAsteazkenean, 13:00etan,

Sanagustin kulturgunean.

AZPEITIARukula, Crudas Cubensi

eta DJ Alba.

bAsteazkenean, 22:00etan,

txosnetan.

AZPEITIASaltoka.

bAsteazkenean, 22:30ean, Olazko

Andre Mariaren plazan.

DONOSTIAKO JAZZALDIA

GAUR

San Telmo museoa

11:30. Jon Urrutia Trio.

Viktoria Eugenia

12:30.Martirio & Chano

Dominguez: A Bola de Nieve.

17:30.Chihiro Yamanaka Trio.

Nauticool

21:00.Las Hermanas Caronni.

23:00.Makala&Jimmy Bidaurreta.

Kursaal auditorioa

18:00.Atomic eta Trondheim

Jazz Orchestra.

Heineken terraza

18:00. Sara Zozaya.

19:45. Javier Lopez Jaso

& Marcelo Escrich Quartet.

22:15.Rei.

Frigo gunea

18:00. Juan Jose Cabillas With

Strings.

19:45.Dan Barret Classic Jazz

All Stars.

22:15.Al Kuwabara The Project.

Coca-Cola gunea

18:00.Fredi Pelaez Trio.

19:45.Organizing.

22:15.Zum Trio.

La Perlako terraza

19:30.Spread Your Sings.

Trinitate plaza

21:00. Joshua Redman, Ron

Miles, Scott Colley & Dave King:

Still Dreaming.

Eta Moppa Elliot, Nick Millevoi,

Bryan Murray, Ron Stabinsky eta

Dan Monaghan: Unspeakable

Garbage.

Heineken agertoki berdea

21:00.Stinus Vidal.

23:30.Neneh Cherry.

Xarma Cook & Culture

21:00.Kassandra Charalampi Trio.

Victoria Cafe

23:30.Lara Vizuete Quartet.

BIHAR

Viktoria Eugenia

11:30.Al Kuwabara Solo.

17:30.Charles McPherson Quartet.

San Telmo museoa

12:30.Baldo Martinez Grupo.

Nauticool

17:00.DJ Rev. John Howell.

18:30.DJ Kino Internacional.

21:00.Zum Trio.

23:00.Makala&Jimmy Bidaurreta.

Frigo gunea

18:00.Nacho Soto: Experiment 64.

19:45.Yuki Arimasa & Ryo Ogihara.

22:15.Chihiro Yamanaka Trio.

Kursaal auditorioa

18:00. John Zorn: Bagatelles

Marathon I.

Heineken terraza

18:00.Amaika Rude Sound.

19:45.Broken Brothers Brass Band.

22:15.Las Hermanas Caronni.

La Perlako terraza

19:30.Spread Your Sings.

Coca-Cola gunea

19:45.No-Land Trio.

22:15.Ro.

Trinitate plaza

21:00.Houston Person Trio

eta Diana Krall.

Heineken agertoki berdea

21:00.Nogen.

23:30.Belako.

Victoria Cafe

23:30.Lara Vizuete Quartet.

ETZI

San Telmo museoa

12:30.Nico Casal.

Viktoria Eugenia Club

12:30.Houston Person Trio.

17:30.Chihiro Yamanaka Duo.

Okendo agertokia

12:30.Sara Mansilla y Los Juanes.

Kursaal auditorioa

17:00.Bagatelles Marathon II.

Nauticool

17:00.Beltza Weekend DJ.

18:30.DJ Digginlab.

21:00.Las Hermanas Caronni.

Frigo gunea

18:00.Reunion Big Band.

19:45.Nasim Quartet.

21:30.Al Kuwabara The Project.

Coca-Cola gunea

18:00.Hot Potato Blues Band.

19:45.Anai.

Heineken terraza

18:00.Lurpekariak.

19:45.Xvr Estevez Sextet.

21:30.Yuki Arimasa & Ryo Ogihara.

Trinitate plaza

20:00.Charles McPherson

Quartet, eta Silvia Perez Cruz,

Toquinho & Javier Colina.

Polka

20:00.Mojo Hand.

14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 26a

Agenda

AZPEITIACeltas Cortos.

bAsteazkenean, 23:30ean, plazan.

AZPEITIABeba eta Kanpax DJ.

bAsteazkenean, 00:00etan,

Sanagustin kulturgunean.

AZPEITIA Joselu Anaiak.

bOstegunean, 22:00etan, Olazko

Andre Mariaren plazan.

AZPEITIABultz, Afu

eta Tasound System.

bOstegunean, 22:00etan,

txosnetan.

AZPEITIALa Mare eta Esne Beltza.

bOstegunean, 23:30ean, plazan.

BEASAINMojo Hand.

bGaur, 20:00etan, Plazape

tabernan.

BEASAINDemode Quartet.

bOstegunean, 20:00etan, Bideluze

plazan.

BERGARADJ Amaia Txintxurreta.

bGaur, 19:00etan, Santa Anako

plazatxoan.

BERGARADe Diego Brothers.

bGaur, 22:00etan, Espoloian.

BERGARATurboshif, Los Otros

eta Kobrazulo.

bGaur, 22:00etan, Santa Anan.

BERGARADJ Pino.

bBihar, 19:30ean, Santa Anan.

BERGARARomance Latino.

b Igandean, 19:30ean, Santa Anan.

DEBAOscar Candendo organo

jotzailea.

b Igandean, 20:00etan, Andra Mari

elizan.

DONOSTIAGazte Eguna:

Hara, Kilimak eta Eman Emak DJ.

bGaur, 22:30ean, Amara auzoan.

DONOSTIAAxel Casas DJ.

bGaur eta bihar, 23:30ean,

Convent Gardenen.

DONOSTIAChez Damier

eta Galiano.

bGaur, 00:00etan, Dabadaban.

DONOSTIAOihan Vega:

Diskofesta.

bBihar, 18:00etan, Tabakaleran.

DONOSTIALarrian Gozo, Zaparra

eta DJ Seymar & X2R.

bBihar, 22:30ean, Zubietako

jaietan.

DONOSTIAHighkili & Woodhands,

Alvva eta Brrrrrap Crew.

bBihar, 00:00etan, Dabadaban.

DONOSTIAPatxi ta Konpainia.

b Igandean, 17:30ean, Zubietako

jaietan.

DONOSTIANatali: solasaldia

eta kontzertua.

b Igandean, 19:00etan, Marruma

elkartean.

DONOSTIACool Sounds

eta Lachlan Denton.

bAstelehenean, 20:00etan,

Dabadaban.

DONOSTIAKilimak, Gozategi

eta DJ XD Mixta.

bAsteartean, 00:00etan,

Zubietako jaietan.

DONOSTIAUdal Txisturari Banda.

bAsteazkenean, 12:15ean,

Konstituzio plazan.

DONOSTIAMusika Hamabostaldia.bAbuztuaren 1etik 31ra bitartean,

hiriko hainbat gunetan.

ELGOIBARLos Sara Fontan.bGaur, 20:00etan, Usuako parkean.

ERRENTERIAMusika Banda eta

herriko abesbatzak: San Inazio

kontzertu herrikoia.

bAsteazkenean, 22:30ean,

Herriko plazan.

HONDARRIBIAXatz Eskifaia

abesbatza.

bAsteartean, 22:00etan, Baluarten.

HONDARRIBIAMikel Garikoitz.

bAsteazkenean, 22:30ean,

Gipuzkoa plazan.

MENDAROSu Ta Gar.

bBihar, 00:00etan, plazan.

OÑATISon LT.bBihar, 17:00etan, Antixena

gaztetxean.

ORDIZIA Irun Hiria Musika Banda.

bGaur, 13:00etan, Plaza Nagusian.

ORDIZIA+Dmana.

bGaur, 22:30ean, Plaza Nagusian.

ORDIZIAMiami Show Orkestra.

bBihar, 00:00etan, Plaza

Nagusian.

ORDIZIAAzabache.

bBihar, 00:00etan, Garagartza

plazan.

ORDIZIAAgainst You,

Arkada Social eta DJ Lokatza.

bBihar, 23:00etan, txosnetan.

ORIO Iñaki Salvador, Karlos

Gimenez, Ainara Ortega eta Petti:

Imanol Jazz.

bGaur, 19:00etan, plazan.

Page 15: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Donostiako Musika Kontserbato-rioan jo zuen goia. Raimundo Sa-rriegi musikariaren pianorako partiturak gainerako instrumen-tuentzat moldatuta, andoainda-rrak

ZESTOASaioa eta Maddalen,

eta DJ Kanutto.

bBihar, 23:00etan, Arroa Goian.

ZUMAIAQuart de Pobleteko Cor

Virelai de L’Escala coral abesbatza.

bGaur, 20:00etan, Komentuan.

ZUMAIAPaddam.

bBihar, 19:30ean, Mari kalean.

ZUMAIASan Pedro abesbatza

eta Zukan Trio.

bOstegunean, 22:00etan, Aitzuri

frontoian.

ANTZERKIA

ASTIGARRAGAHortzmuga: Jule.

bGaur, 12:30ean, Joseba

Barandiaran plazan.

ASTIGARRAGARojo Telon:

Haiek naiz.

bBihar, 20:00etan, Apeztegi plazan.

AZPEITIAKantu Kolore: Honolulu.

bAsteartean, 18:00etan, Olazko

Andre Mariaren plazan.

DONOSTIATrapu Zaharra:

Turistreatzen.

b Igandean, 18:00etan, Easo plazan;

eta astelehenean, 18:00etan, Eliza

kalean.

DONOSTIAEdabe: Gora Kasete!.

bAsteartean, 18:00etan, Easo plazan.

DONOSTIAPentacion: Señora

de rojo sobre fondo gris.

bDatorren ostegunetik igandera,

20:00etan, Antzoki Zaharrean.

DONOSTIADeabru Beltzak:

Symfeuny.

bOstegunean, 22:15ean,

Kursaaleko terrazan.

HERNANIEl Fedito: Oyun.bOstegunean, 19:30ean,

Ave Maria parkean.

HERNANILa Burla: Económicas.bOstegunean, 20:30ean,

Ave Maria parkean.

OÑATIBridges proiektua: Apuntessobre la felicidad ikuskizuna eta

aktoreekin topaketa.

bGaur, 20:00etan, Santa Anan,

eta 22:00etan, Pako tabernan; eta

igandean, 19:00etan, herrigunean.

ORDIZIAEidabe: Gora kasete!.

bGaur, 19:00etan, Garagartza

plazan.

TOLOSA Javier Barandiaran:

Bélmez.

b Igandean, 23:00etan,

Hiru tabernan.

ZESTOAMirari Martiarena eta

Idoia Torregarai: Bakean dagoena

bakean utzi.

bBihar, 19:00etan, Arroa Goian.

DANTZA

ASTIGARRAGATio Teronen

Semeak: Festamentua.

b Igandean, 13:00etan, Joseba

Barandiaran plazan.

DONOSTIADoos Kolektiboa

& Eva Guerrero: Gorpuztueta

El fin de las cosas.

bGaur, 20:00etan, Tabakaleran.

DONOSTIADonosti Lindy Hop:

Vermut & Swing.

b Igandean, 12:00etan, Convent

Gardenen.

DONOSTIASama Ballet

eta KUD Branko Cvetkovic.

bAsteazkenean, 18:00etan,

Loiolan, Atari Ederren.

DONOSTIAMalandain Ballet

Biarritz: Marie Antoinette.

bDatorren asteazkenetik

larunbatera, 20:00etan,

Viktoria Eugenia antzokian.

DONOSTIAKresala: Ikono / grafiak.

bOstegunean, 19:00etan,

udaletxeko terrazan.

HONDARRIBIANazioarteko

Dantza Jaialdia: Itziar Mendizabal.

bBihar, 20:00etan, Itsas Etxean.

ORDIZIAAgintarien soka dantza.

bGaur, 12:15ean, Plaza Nagusian.

ORDIZIASantanazaleen

esku dantza.

bBihar, 12:00etan, Plaza Nagusian.

ZARAUTZSahara Gara eguna:Dantzateke.

bOstegunean, 18:30ean,

Lege Zaharren enparantzan.

BERTSOLARITZA

AIASustrai Colina, Sebastian

Lizaso, Aitor Mendiluze eta

Jone Uria.

bBihar, 22:30ean, Santio Errekako

jaietan.

AIABertso afaria: Iker Zubeldia

eta Anjel Mari Peñagarikano.

bAsteartean, 20:00etan, Santio

Errekako jaietan, Portu jatetxean.

ALTZOMikel Artola eta Eli Pagola.

bBihar, 19:30ean, Altzo Muino

pilotalekuan.

ASTIGARRAGAAgin Laburu

eta Aitor Mendiluze.

bGaur, egun osoan, Santio jaietan.

DONOSTIAMaialen Akizu,

Unai Mendizabal, Agin Laburu

eta Iñigo Mantzisidor Mantxi.

b Igandean, 22:00etan, Zubietan.

HERNANIEñaut Martikorena

eta Andoni Mujika.

bAsteazkenean, egun osoan,

Santa Barbaran.

MENDAROAndoni Egaña

eta Sebastian Lizaso.

bGaur, egun osoan, Santana

ermitan.

VILLABONA-AMASAMiren

Artetxe, Amets Arzallus, Andoni

Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia

Martin eta Haritz Mujika.

bBihar, 22:30ean, Txemin auzoan,

Zubimusu Ikastolan.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

DONOSTIABehin batian Loiolan

bideokliparen estreinaldia.

bAstelehenean, 19:30ean, Loiola

kultur etxean.

BESTELAKOAK

LASARTE-ORIATtakun elkartea:

Santa Ana parodia.

bGaur, 22:30ean, Okendo plazan.

PASAIABeste hitzak - Other words

proiektuko mahai-ingurua.

bGaur, 19:00etan, Donibaneko

liburutegian.

ZESTOATxan magoa: Inpernutik

natorren artista bat naiz ni.

bGaur, 17:00etan, Arroa Goian.

PASAIAOnki Xin, Ziribulio Sound,

Kulto Kultibo eta DJ Txankleta.

bGaur, 22:00etan, Erreka auzoan,

Pasai Donibanen.

PASAIATxost eta Trigger.

bAsteartean, 19:00etan, Ertin,

San Pedroko udal aretoann.

TOLOSABoom Boom Kid.

bGaur, 22:30ean, Bonberenean.

URRETXUTxost eta Trigger.

bAstelehenean, 19:00etan,

Gaztelekun.

ZARAUTZApalatxe, Moonshine

Wagon eta Fan & Go.

bBihar, 21:30ean, Hiruerreketan.

ZARAUTZEnemigos Intimos.

b Igandean, 19:30ean, Musika plazan.

ZARAUTZDe Diego Anaiak.bAstelehenean, 22:00etan,

Marina Txikin.

ZARAUTZLos 40 Summer Live.

bAsteartean, 20:30ean, Malekoian,

Dama parean.

ZARAUTZErromeria.eus.

bAsteazkenean, 19:30ean,

Musika plazan.

ZESTOAMugi Panderoa

eta Imanol DJ.

bGaur, 23:00etan, Arroa Goian.

15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 26a Agenda

Hernani b Udaparkean

Malabare eta jauzi artean, dantzan eta jolaseanAntzerkia, zirkua, zinema, dantza, musika, jolasak... Abuztuaren 1etik 3ra eskaintza zabala izango da Hernanin, Ave Maria parkean, Udaparkean egi-

tasmoarekin —eguraldi txarra eginez gero, gune nagusia lekuz aldatuko dute—. Laugarren urtez antolatuko dute aurten jaialdia. Hurrengo ostegu-

nean, Ttipi Ttapa ibilaldia egingo dute Atsegindegitik Ave Maria parkera, 18:30ean, eta Federico Menini argentinarraren Oyun ikuskizuna eskainiko

dute 19:30ean. Janaria etxetik eramanda, parkean afaldu ahal izango da gero. Gaur eta bihar, berriz, Gure Zirkua izango da Hernanin. HERNANIKO UDALA

Page 16: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Donostiako Musika Kontserbato-rioan jo zuen goia. Raimundo Sa-rriegi musikariaren pianorako partiturak gainerako instrumen-tuentzat moldatuta, andoainda-rrak

Eider Goenaga Lizaso Donostia

Hondarribitik Donostiarako bi-dea egin zuen atzo Iker Iraolagoi-tiak (Eibar, 1979). Urpean zati bat,eta oinez beste bat. Camino deSantiagua proiektuaren lehenetapa izan zen atzokoa, eta bestehogei dituzte aurrean. Santiago deCompostelaraino (Galizia) iritsikodira, eta Kantauri itsasoaren abe-rastasunaren eta xarmaren balioaazpimarratzea da helburua. Adol-fo Rodriguez eta Nekane Fernan-dez bizkaitarrak izango ditu lagunibilbide osoan, eta Deva Prendes(Asturias, Espainia), berriz, Astu-riasko zatian.Nondik nora sortu da proiektua?

Nola sartu zinen halako kontu ba-

tean?

Adolforena da hau egiteko asmoa.Lagunekin egin zuen Donejakuebidea, eta maitemindu egin zen.Duela lau bat urte, bere bizitzanhain garrantzitsuak ziren bi gau-zak elkartzea bururatu zitzaion:Donejakue bidea eta urpekaritza.Urpekaritza zentro berean aritzengara, eta hango lagunei proposatuzigun. Saltsero samarra naizenez,berehala animatu nintzen. Duelabi urte hasi ginen biak egitasmoariforma ematen.

Urpetik egingo duzue bide

osoa?

Ez, dena ez. Zati bat egingo duguurpetik, eta beste bat oinez. 21 eta-pa dira, Hondarribitik Santiago deCompostelara.Donejakue bidean bezala, urpe-

an gezi horia daramaten harriak

jarri nahi dituzue, ezta?

Bai, hori da asmoa. Baina, urpeanhorrelako zerbait jartzeko, derri-gor baimena eskatu behar zaio Es-painiako Gobernuari. Autonomiaerkidego guztietan baiezkoa lortudugu, baina Madrilek du eraba-kia. Ingurumen eraginari buruz-ko txostenak eta aurkeztu beha-rreko agiri guztiak ditugu, bainaezezkoa eman digute oraingoz.Erreklamazioa aurkeztu dugu, etalortzea espero dugu, baina, tama-lez, ez da garaiz helduko. Hurren-go batean beharko du. Gure aldedaukaguna da autonomia erkide-goak —eta, batez ere, Eusko Jaur-laritza— oso aldeko direla. Eta horihala izanda, ez du zentzurik Ma-drilek ezezkoan jarraitzeak.Zenbat monolito jarri nahi ditu-

zue?

Urpean, zazpi; hiriburu bakoitze-an bat. Lurrean, beste hiru. Orain-goz, lurrean bi dauzkagu jarrita,bat Getxoko portu inguruan eta

bestea Santanderren [Espainia].Ea irailerako Espainiako Gober-nuak iritziz aldatzen duen, eta jar-tzen ditugun. Nolakoa izango da zuen egun

bat?

Gaur, adibidez, Donostian mur-gilduko gara, Santa Klara uharte-an. Txalupa batean eramango gai-tuzte murgiltzeko guneraino, etaurpetik joango gara Zarautzera.Gero, oinez egingo dugu Getariaarteko zatia, eta berriro murgil-duko gara, Getariko arratoiaren[San Anton mendia] inguruansartu eta Debaraino. Debatik Mu-trikura, berriro ere oinez. Beraz,gaur bi zati egingo ditugu urpean,baina zati bakarra izango dagehienetan.Eta zergatik ez duzue egingo de-

na urpetik?

Urpean ezin zaitezke egon nahiadina denbora. Murgiltze bakoi-tzean berrogei minutu egongo ga-ra, gutxi gorabehera. Urpean, osoinportantea da segurtasuna; ur-pean denbora gehiegi bazaude,nitrogeno burbuilaz betetzen daodola, eta oso arriskutsua da hori.Beraz, guk egingo duguna da 8-10metroko sakonera batean murgil-du, bidea egin, eta gora igoko garagero.

Txaluparik joango da inguruan?

Ez, txalupa batek eramango gaitumurgiltze puntura, eta bakarrikjoango gara handik. Beste txalupabatek hartuko gaitu hurrengopuntuan. Tokian tokiko urpeka-ritza zentroen laguntza izan dugu,eta oso eskertuta gaude. 23 zentroariko dira laguntzen.Jendeak, zuek atzetik, bide bera

egitea izango da zuen asmoa,

ezta?

Bai. Azkenean, Donejakue bideaegiteko beste modu bat izateanahiko genuke. Oinez egiten da,bizikletaz, zaldi gainean... Zerga-tik ez urpean? Gure asmoa damundu osoari erakustea zer dau-kagun Kantauri itsasoan. Osoitsaso polit eta aberatsa dugu, bai-na jendeak ez du ezagutzen. Jen-deak ez daki hemen zer dauka-gun, eta dei moduko bat egin nahi

dugu. Kantauri itsasoaz jendeakpentsatzen du hotza dela, ilunadela, eta ez dagoela ikusteko ezer,baina zoragarria da urpeko pai-saia. Beraz, uste dugu urpekari-tzaren mundutik jende gehiagoerakar dezakegula gurera.Laguntza beharko zenuten dena

lotzeko, ezta? Babesleak-edo...

Baimenak lortzen saiatzeaz gain,marka garrantzitsuen babesa lor-tu dugu bi urteotan. Urpekaritza-rako materiala, adibidez, Aqua-lung-en bidez lortu dugu, etamendiko materiala Decathlonekeman digu. Oso pozik gaude. Ei-barko enpresa bat eta hainbat ta-berna ere badira babesleen arte-an, eta Eibarko Udalak ere, agian,laguntza emango digu. Eta, zalan-tzarik gabe, Eusko Jaurlaritza dagure alde indar gehien egin due-netako bat.

«Kantauri itsasoan,zoragarria da urpeko paisaia»

Iker Iraolagoitia b Urpekaria

Bi urtez prestaketa lanetan aritu ostean, Iker Iraolagoitiak atzo ekin zionCamino de Santiagua egitasmoaren lehen etapari. Lau kidek egingo duteSantiagorainoko bidea; zati batzuetan urpean, beste batzuetan oinez.

HITZA

sELKARRIZKETA

GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko uztailaren 26a

Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea

Lege gordailua: SS-1514-2010

www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]