gipuzkoako hitza - berria · salbuespenak salbuespen, ro-matetek argitu du orain lau urte, 2015ean,...

16
GIPUZKOAKO HITZA GORKA RUBIO / FOKU Donostia, Zumaia, Hondarribia, Azpeitia... Zinema zuzendariek Gipuzkoako hainbat txoko baliatu izan dituzte euren grabaketak egiteko b Woody Allen Donostian ariko da uztailaren 10etik 14ra b 2-3 Hiru, bi, bat... Ordizia-Txindoki-Ordizia Iñaki Maioraren 1978ko marka ontzen saiatuko da bihar Aritz Egea 11 Elkarrizketa Ekain Ibarguren: «Gauza ederra da ikusleak amaieran eskerrak ematera etortzea» 4 Ostirala 2019ko uztailaren 5a X. urtea 406. zenbakia www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

Upload: others

Post on 20-Mar-2020

7 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Salbuespenak salbuespen, Ro-matetek argitu du orain lau urte, 2015ean, pelikula baten hainbat irudi grabatu zituztela hondar-tzan, udako denboraldi horretan,

GIPUZKOAKOHITZA

GORKA RUBIO

/ FOKU

Donostia, Zumaia, Hondarribia, Azpeitia... Zinema zuzendariek Gipuzkoako hainbat txoko baliatuizan dituzte euren grabaketak egiteko b Woody Allen Donostian ariko da uztailaren 10etik 14ra b 2-3

Hiru, bi, bat...

Ordizia-Txindoki-Ordizia

Iñaki Maioraren 1978ko markaontzen saiatuko da bihar Aritz Egea

11Elkarrizketa Ekain Ibarguren:«Gauza ederra da ikusleak

amaieran eskerrak ematera etortzea»

4Ostirala

2019ko uztailaren 5aX. urtea406. zenbakia

[email protected]

Page 2: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Salbuespenak salbuespen, Ro-matetek argitu du orain lau urte, 2015ean, pelikula baten hainbat irudi grabatu zituztela hondar-tzan, udako denboraldi horretan,

2 Astekoa

Ane Ubegun Goikoetxea

AEBek bizkarraeman diote,eta Donostianbeso zabalikhartu dute.AEBetan, ha-

maika oztoporekin egin du talka,eta, Donostian, beharrezko guztiajarri diote eskura. AEBetan, sexuabusuak egin izana leporatu dio-te, eta, Donostian, Kontxakohondartzaren zati bat itxiko dutehainbat eszena graba ditzan. Wo-ody Allen 83 urteko estatubatua-rrak WAS2019komedia lana gra-batuko du Donostian, uztailaren10etik abuztuaren 23ra. Kontxa-ko hondartza plato bilakatuko da,hondartzako goi denboraldian,Donostia turistaz lepo egoten deneta donostiarrek hondartzan toa-lla jartzeko senperrenak egin be-har dituzten sasoi betean. Kon-txako hondartza plato, eta hain-bat herritarrek, planto.Woody Allen zuzendariaren

gainean egon da fokua azken as-teotan. Aldeko eta kontrako iri-tziak piztu ditu Kontxako hon-dartza grabaketarako erabiltzea-ren kontuak. Halaber, hondartzabi egun osoz itxiko dutela zabal-dutako zurrumurruak isilaraziz,Eneko Goia Donostiako alkateakaste honetan jakinarazi du «mu-gatua» izango dela Kontxakohondartzaren erabilera pelikulagrabatzeko: «Ez da bi egunez itxi-ko, ez eta hondartza osoa itxikoere; askoz partzialagoa izango dairaupenari nahiz erabiliko duteneremu zatiari dagokien heine-an». Azaldu du oraindik zehazte-ke dagoela zein egunetan eta Do-nostiako zein zatitan filmatukoduten pelikula. Izan ere, kanpokoeszenak grabatzearekin batera,zenbait eraikinen barnealdeanere grabatuko dute filma. Gaine-ra, Donostiaz gain, inguruko

hainbat herritara ere hedatukodute grabaketa; Pasai Donibane-ra, esaterako. Haatik, Donostia ez da izan az-

ken urteotan zinemako platobihurtu den Gipuzkoako herribakarra. Besteak beste, Zumaianfilmatutako azken film eta telesailezagunek —Ocho apellidos vas-

cos, Allí abajo, Games of Thrones

eta Patria, besteak beste— utzita-ko arrastoak eragin zuzena izandu herrian, eta, batez ere, Zu-maian grabatzeko udaletxeak ja-sotzen dituen eskaeretan. «Ko-puru zehatza ez dakigu, bainaasko izan direla bai. Gainera, peli-kula eta telesailetako kapituluezgain, iragarki asko grabatzen dirahemen. Azkenaldian egindakoprodukzio handiak hiru bat-edoizan dira, baina bestelakoak erebeste hainbat. Ez ditugu kontabi-

lizatuak; eta horiek soilik diragure eskuetatik pasatzen direnak,zeren beste asko ez ditugu gukkudeatzen, baina badakigu eginegiten direla», adierazi du Mi-riam Romatet Zumaiako kulturteknikariak. Eskaeren gorakadahorri aurre egiteko, Romatetekazaldu du udaletxeak ordenantzabat sortu zuela orain bi urte, gra-baketen eta horietarako beha-rrezkoak diren neurrien tarifakzehazten dituena: «Eskaera uda-letxean jasotzen dugu, eta idatzizjaso behar da. Eskaera bakoitzaudaleko hainbat sailek aztertzendugu. Eskaera egiten dutenen in-teresa hartzen da kontuan, xehe-tasunei erreparatzen diegu, baitabeste erakundeen baimenik be-har ote duten ere». Izan ere, kultur teknikariaren

arabera, Zumaiako flyscha etaSan Telmo ermita dira filmaketakegiteko gehien erabiltzen direntokiak, eta horiek erabili ahal iza-teko baimenak ez daude udale-txearen esku, Gipuzkoako ForuAldundiaren eta Espainiako Kos-ta Zuzendaritzaren esku baizik.«Gune babestua da flyscharena,eta ezin da erabili edozer gauzaegiteko; Kostak agintzen du hon-dartzan». Tramite horien ondo-rioz, prozesuak «denbora» be-har izaten duela esan du Romate-tek. Halaber, «malgutasunez»jokatzen dute zenbait kasutan:«Enpresaren arabera, edota inte-res berezia duela ikusten baldinbadugu, balorazio ezberdinakegiten ditugu. Badaude zenbaitsalbuespen. Esaterako, grabaketaeuskaraz baldin bada, erdarazbaino merkeagoa da. Gainera,sortzaileak bertakoak baldin ba-dira, babes osoa ematen diegu».

Hondartza ixteari, ezezkoaGrabaketa bat egin ahal izateko,hainbat neurri hartu behar izatendituzte herrian: kaleak eta bideak

itxi, aparkalekuak gorde... bainaeskari guztiek ez dute lortzenonarpena: Zumaiako hondartzaixtea eskatzen dutenen kasuan,adibidez. «Hondartza denboral-dian [ekainetik irailera] hondar-tza ixteko eskatuko baligute,ezezkoa emango litzaioke eskaerahorri. Hondartza ezin da itxi»,adierazi du Romatetek. Halere,gehitu du eskumen hori ez dago-kiola udaletxeari soilik. Esatera-ko, azaldu du Games of Thrones

telesaileko ekoizleek hondartzadenboraldian grabatzeko eskatuzutela, irailean, eta, gainera, hon-dartza osoa itxi nahi zutela horre-tarako. Ezezkoa jaso zuten, baina,eta atzeratu egin zen grabaketa:urrian grabatu zuten. «Hondar-tza garaian, herritarrak ezin ditu-zu utzi hondartzarik gabe».Salbuespenak salbuespen, Ro-

matetek argitu du orain lau urte,2015ean, pelikula baten hainbatirudi grabatu zituztela hondar-

tzan, udako denboraldi horretan,baina San Telmo ermita dagoenaldean baino ez zutela lan egin:«Zipi y Zapepelikula grabatu zu-ten, Itzurun hondartzaren ezke-rreko aldean, San Telmo dagoenlekuan, eta hondartza garaia zen.Baina alde horretan grabatzeabaimendu zitzaien soilik, eta gai-nerako hondartzaren zatia erabil-garri egon zen». Hain zuzen, Zipi y Zapepeliku-

laren grabaketa horretan lanegindakoa da Koldo Zuazua. Ko-walski Films ekoizpen etxeakegin zuen pelikula hori, eta en-presa horretako ekoizlea da Zua-zua. Besteak beste, azkenaldianbolo-bolo ibili diren Ocho apelli-

dos vascos, Handia eta orainegun batzuk amaitutako Akela-

rrepelikulak ekoitzi ditu etxe ho-rrek. Donostiakoa da ekoizle hori,baina Madrilen egin zituen zine-magintzako ikasketak. Horrega-tik, «hanka bat Madrilen eta bes-

Zinemako plato bilakatuko da Donostia uztailaren 10etikabuztuaren 23ra, Woody Allen zuzendariak egingo duenpelikularen harira. Kontxako hondartzan filmatuko dute,besteak beste. Gipuzkoako beste hainbat herri erezinemagintzaren jomugan daude egun; Zumaia, esaterako.

Erakusleiho denherriko platoa

Patria telesaila grabatu zuten apiri-

lean, besteak beste, Zumaian eta

Donostian. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5a

FILMAK GIPUZKOAN

XX. mende hasieratik grabatu izan

dira film luze nahiz laburrak Gipuz-

koako hainbat txokotan. Hona he-

men horietako batzuk:

Luna de verano (1959).Pedro

Lazagak zuzendatutako komedia.

Donostiako hainbat txoko ager-

tzen dira; besteak beste, Igeldo

eta Miramar jauregia.

27 horas (1986).Montxo Armen-

dariz izan zen zuzendaria. Donos-

tian grabatu zuten, eta Antonio

Banderas eta Maribel Verdu dira

aktoreetako batzuk.

Maité (1994).Kuban grabatzeaz

gain, Donostian eta Hondarribian

filmatu zuten. Eneko Olasagastik

eta Carlos Zabalak zuzendua.

Frío sol de invierno (2004).Pa-

blo Malok zuzendua, Donostian

grabatu zuten, eta zuzendari berri

onenaren Goya saria lortu zuen.

Amama (2015).Asier Altunak zu-

zendutako filma. Azpeitian graba-

tu zuten.

Page 3: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Salbuespenak salbuespen, Ro-matetek argitu du orain lau urte, 2015ean, pelikula baten hainbat irudi grabatu zituztela hondar-tzan, udako denboraldi horretan,

3Astekoa

tea Euskal Herrian» izaten duela

esan du: «Gipuzkoa etxea da ni-

retzat, eta beti izaten dut hona

etortzeko beharra». Zinemagin-

tzaren sektoreari dagokionez,

azaldu du «deszentralizazio pro-

zesuan» dagoela gaur egun, poli-

ki-poliki gertatzen ari bada ere:

«Zinemagintza oso zentralizatua

dagoen industria da; esango nuke

%90 Madrilen dagoela. Halere,

deszentralizazioa pixkanaka ger-

tatzen ari da, autonomien politi-

ken eskutik. Euskal Herria, kon-

kretuki, nire iritziz, Espainiako

Estatuan gaur egun dagoen ko-

munitaterik garrantzitsuena da

zinemagintzari dagokionez, Ka-

talunia eta Andaluziarekin bate-

ra, diru laguntzei eta zergen kon-

tuari esker». Horrez gain, Zua-

zuak nabarmendu du, bereziki,

Gipuzkoa dela zinemagintzara

bideratutako enpresa gehien ga-

ratu duen lurraldea, eta arlo ho-

rretan lan egiten duen jende espe-

zializatu gehiago dagoela.

Paisaiei dagokienez, gaineratu

du atzerriko ekoizle askok paisaia

eta baliabide naturalengatik au-

keratzen dutela Euskal Herria, eta

hark ere horregatik hautatu izan

duela askotan. Dena den, ekoiz-

pen lana errazte aldera, produk-

zio zentroa «zentratu» egin be-

har dela zehaztu du: «Lurralde

guztietan daude leku politak.

Kontua da gauzak ezin direla

egon elkarren oso urrun, eta bu-

legoak, biltegiak eta halakoak

gune batean kokatu behar direla.

Filmaketarako behar dugun le-

kuaren arabera moldatzen dugu

gune hori».

Bateratzearen beharraZuazuaren iritziz, baina, zinema-

gileek arazo nagusi batekin egiten

dute topo Euskal Herrian: «Ez

daukagu leihatila bakarra, Euskal

Herri osorako Film Comission

bat. Dena horren banatua dagoe-

nez, funtzionamendua ez da oso

eraginkorra». Iaz sortu ziren Gi-

puzkoako, Bizkaiko eta Arabako

Film Comissionak, eta 2009an

sortu zen Nafarroakoa —ordura

arte lurralde horietako hiriburue-

tan baino ez zegoen—. Enpresa ho-

rien eginkizun nagusia da ekoiz-

leen eskaerei erantzutea, eta gra-

baketarako beharrezko tramite-

ak egiten laguntzea. Horrez gain,

urte osoan grabatzen diren film

luze nahiz laburren datu basea

dute, eta, behar izanez gero, en-

presen informazioa ere helaraz-

ten diete ekoizleei: «Kamerak

zein enpresari alokatu, argiak,

tresnak, teknikariak... hori guztia

lotzen laguntzen digute, bai eta

enpresekin harremanetan jartze-

ko erraztasunak eman ere».

Hondartza denboraldianhondartza ixtekoeskatuko baligute,ezezkoa emangolitzaioke eskaera horri»Miriam RomatetZumaiako kultur teknikaria

«Ez daukagu leihatilabakarra, Euskal Herrimailako Film Comissionbat; funtzionamenduaez da oso eraginkorra»Koldo ZuazuaKowalski Films-eko ekoizlea

‘‘

Page 4: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Salbuespenak salbuespen, Ro-matetek argitu du orain lau urte, 2015ean, pelikula baten hainbat irudi grabatu zituztela hondar-tzan, udako denboraldi horretan,

Aitziber Arzallus Azpeitia

Azpeitian eta inguruko herri as-kotan Ekain-Txou ikuskizunakegin du ezagun Ekain Ibarguren(Azpeitia, 1996), baina handikkanpo ere ezagutzen dute askok,ETB3ko 3zpa4 saioan Amets he-zurmamitu duelako bi denboral-ditan. Lan horiek amaituta, gauregun zirkuan ari da lanean: GureZirkuko malabarista da.

Nolako uda aurreikusten duzu?

Bete-betea. Maiatzean hasi ge-nuen denboraldia, eta abendu al-dera arte herriz herri ibiliko garaGure Zirkuarekin. Baina gustukolana da, eta pozik nabil. Zer egitea duzu gustukoen?

Pailazoarena. Zer naizen galde-tzen didatenean, pailazoa naizelaesaten dut beti. Dena sartzen dahor. Pailazoak egin ditzake imita-zioak, eskujokoak, magia...

Zer erantzuten zenuen handitze-

an zer izan nahi zenuen galde-

tzen zizutenean?

Pailazoa izan nahi nuela.Zer esaten zizuten etxean?

Lehenik eta behin, ikasteko, etagero egingo nuela nahi nuena. Kasurik egin zenien?

Ez.Zer ikasi zenuen?

Batxilergoa bukatu nuen lehe-nengo, eta Haur Hezkuntza ikas-

ten hasi nintzen ondoren, bainautzi egin nuen. Pailazoa jaio egiten da ala egin

egiten da?

Jaio egin behar dela uste dut. Edo-zeinek jantz dezake ileorde bat etamargo dezake aurpegia, baina bo-kazioa behar da. Lehengoan Ike-rrek [Galartza] esaten zuen gurelana ezin duela edonork egin, bai-na ofizioa duenari ez zaiola lanikfaltako. Eta arrazoia du; gurea ho-

ri da, ofizioa daukagula. Jakinnahiko nuke zenbat ingeniaridauden orain lanik gabe; eta guk,zirkua eroriko balitzaigu, Donos-tiako Bulebarrera joan, txapelapasatu eta ogitarteko baterakolain, behintzat, lortuko genuke. Zer behar da pailazo ona izate-

ko?

Gustatu egin behar zaizu egitenduzuna, eta ahalik eta gehienaprestatu behar zara gero, gure

«Batzuk harritu egiten dira pailazoizateagatik pagatzen didatelako»Ekain Ibarguren b Pailazoa

Uda «bete-betea» aurreikusten du azpeitiarrak, baina «oso pozik» dago, zirkuan lan egiteko ametsabetetzen ari delako. Ile zuriarekin eta zimurrekin ere, «hil arte» hantxe jarraitu nahiko lukeela azaldu du.

4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5aElkarrizketa

Page 5: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Salbuespenak salbuespen, Ro-matetek argitu du orain lau urte, 2015ean, pelikula baten hainbat irudi grabatu zituztela hondar-tzan, udako denboraldi horretan,

lanbidean beharrezkoa delakobaliabideak izatea.Nola prestatu zara zu?

Beste pailazoak ikusiz, batez ere.Clown ikastaroak egiten dituztebatzuek; nik ere probatu dut parebat aldiz, baina ez zaizkit gustatugehiegi. Clown ikastaro batean,adibidez, ez dizute irakasten kla-rinetea jotzen edo eskujokoakegiten. Norbere kasa landu beha-rreko gaitasunak dira horiek.Zuk badakizu klarinetea jotzen.

Txikitan ikasi zenuen?

Ez. Duela pare bat urte hasi nin-tzen musika eskolan, baliagarriizango zitzaidala pentsatuta. Eta nolatan hasi zinen eskujoko-

ak egiten?

7 bat urterekin, TVEko El Gong

Showprograma ikusten ari nin-tzela sartu zitzaidan harra. Partehartzaileetako batek esku batekinRubik kuboa eta bestearekin bipilotarekin eskujokoak egiten zi-tuen. Rubik kuboarena ez, bainabestea lor nezakeela pentsatunuen, eta halaxe hasi nintzen, bi

pilotarekin. Handik denbora ba-tera, ludotekan nengoen batean,herriko bi artista ikusi nituenkanpoan eskujokoak egiten, etahaiei eskatu nien hiru pilotarekinegiten irakasteko. Gero, urte ba-tzuetan, Erdi Aroko azoka antola-tu zuten herrian, eta etortzen zi-ren titiriteroei aholku eske ibil-tzen nintzen: bata nola egiten zu-ten, bestea nondik erosi zuten...Pena ederra hartu nuen azoka an-tolatzeari utzi ziotenean!Gaur egun, zenbat pilota bota di-

tzakezu airera?

Zortzi bota izan ditut, eta bedera-tzi ere bai.Ordu mordoa sartuko zenuen

entrenatzen, ezta?

Bai. Udan igerilekura joaten zirenlagunak, eta nik han jardutennuen parkean, bero galantarekin. Non erosten duzu materiala?

Hasieran, norberak egitea da nor-malena, tenisko pilotei arroza sar-tu eta puxika batekin estaliz eta.Bestela, Interneten. Hor ere mo-dak daude: markak, tamaina,materiala... Diru mordoa gastatuizan dut materialetan.Asko irabazi gabe, agian...

Ez pentsa; zirkuan lanean jardu-teko, etxetik gertu eta zirku txiki-txiki bat dela kontuan izanda, ezgaude kexatzeko moduan. Auto-nomoa naiz ni, horrek dituen gas-tu guztiekin, eta nahiko ondo ko-bratzen dugu. Gastatzeko ere ezdaukagu denbora askorik eta...Eskujokoak egitea berez zaila

bada, meritu bikoitza duzu zuk,

ikusmen arazo bat duzulako:

Stargardt-en gaixotasuna duzu.

Zer da zehazki?

Gaixotasun genetiko bat da, jaio-tzetikoa. Normalean, nerabeza-roan hasten da garatzen, eta etapadesberdinak izan ditzake. Nola-bait esatearren, begiaren erdikopartetik ez dut ikusten. Nire ka-suan, zorionez, nahikoa geldirikdago azken urteetan, baina gehia-go garatuta ere, ez da ailegatzenbegi osoari eragitera. Eta nola moldatzen zara?

Moldatzen ikasten da.Ekain-Txou-rekin atera al zinen

lehenengoz plazara?

Ez. Bost lagunek Txantxalgarapailazo taldea sortu genuen au-rretik: Xanti Agirrezabalak, Igna-cio Arakistainek, Ignacio Azkuek,Mireia Galartzak eta nik nauk.Emanaldi batzuk egin genituen,eta Uztarria aldizkariko Kontuketa komeriyekatala ere egiten ge-nuen orduan. Gustura ibiltzen gi-nen, baina ikasketengatik-etabere bidea hartu zuen bakoitzak.Nik orduan sortu nuen Ekain-Txou ikuskizuna.Eta handik eta hemendik hoska

hasi zitzaizkizun...

Ordura arte, lagun artean ibiltzennintzen irakasleak-eta imitatzen,baina ezagutzen ez nituenak imi-tatzea ere egokitu zitzaidan irra-tian, eta denak ez nituen ondo-ondo egingo, baina... Joxean Tolo-sa, adibidez, Zestoako azentuare-kin egiten nuen. Txetxuri esannion horrela ateratzen zitzaidala,eta lasai egoteko esan zidan, Tolo-saren aitona Endoiakoa zela esan-go zuela berak. Hamabost batsaiotan parte hartuko nuen. ETB3ko 3zpa4saioan ere ibili za-

ra, Ametsen paperean. Nola iri-

tsi zinen hara?

Castinga egitera joateko deitu zi-daten, eta ez zaizkit asko gusta-tzen, baina animatu egin ninduenAlaitz Olaizola saioko gidoilariak.Hartu egin ninduten azkenean.Zer moduzko esperientzia izan

da?

Gustura ibili naiz, eta esperientziapolita izan da, baina puntu etaaparte bat egiteko beharra sentitudut. Ez dut uste denboraldi bateantelebistara itzuliko naizenik; au-keraren bat sortuz gero, ondopentsatu beharko nuke.Jarraipenik izango al du 3zpa4

saioak?

Ez. Eta egia esan ez dut oso ondoulertzen zergatik; jende askokikusten zuen ETB3 izateko, kate-

ko programarik arrakas-tatsuenetakoa zen, etaETBko nagusiak oso gus-tura genituen. Bainaegun batetik besterakentzea erabaki zuten.Orain, herriz herrikoikuskizunarekin ari dirabeste hiru lankideak,baina ni ez, zirkuan arinaizelako.Herrian aspalditik zara

ezaguna, baina telebis-

tan ateratzen zarenetik

edozein tokitan ezagu-

tuko zaituzte. Nola dara-

mazu famaren kontua?

Gaizki. Orain, lasaiago,baina gain hartu zidan

momentu batean. Nik ulertzendut telebistan azaltzen naizenmomentutik nire lanaren partedela jendearekin argazkiak atera-tzea eta hori guztia, eta norbaitekargazki bat ateratzeko eskatu izandidanean, sekula ez dut jarri izanoztoporik. Baina harrapatu izandut jendea ezkutuan argazkiakateratzen-eta, eta gauza horiek ezzaizkit batere gustatzen. Askoerre nau kontu horrek.Orain, Gure Zirkuan zabiltza bu-

ru-belarri. Nola iritsi zitzaizun

han parte hartzeko aukera?

Iker Galartzaren Poxpolo eta kon-painia pailazo taldeak urte bukae-ran emanaldi berezia egiteko ohi-tura zuen Tolosako Leidor antzo-

kian, eta bideo bat bidali nien hanparte hartzeko neure burua eskai-niz. Proba bat egitera joateko esanzidaten, eta eurekin lau emanaldiegiteko aukera izan nuen. Gogoandut Donostiako Antzoki Zaharre-an izan zela lehenengoa, eta zer-nolako zirrara sentitu nuen.Ekain-Txou ikuskizunarekinnenbilen ordurako, eta ohitutanengoen kalean eta Sanagustinkurturgunean-eta emanaldiakeskaintzera, baina beste kontu batizan zen hura. Hantxe estreinatunintzen malabarista moduan.Handik hiru egunera, 2016ko ur-tarrilaren 5ean, beste hiru ema-naldi egin genituen Leidorren;Poxpolo eta konpainiaren agurre-koak izan ziren haiek. Iker ordu-rako zirkuaren kontuarekin buel-taka zebilela uste dut, eta, dagoe-neko ezagutzen ninduenez, deituegin zidan; eta, noski, baietz eran-tzun nion. Umetako ametsa nuenzirku batean lan egitea, eta ame-tsa betetzen ari naiz.Zenbat lagun zaudete Gure Zir-

kuan?

11-12 artista gaude, eta, horiezgain, laguntzera etortzen direnak,Ikerren familiakoak eta. Zirku txi-kia da gurea, eta familia giroanibiltzen gara. Karabana bat erosidut nik ere, eta han bizi naiz orain.Etxean egoten naiz astelehenetikasteazkenera, eta zirkuarekingauden herrian bestela.Zirkuaz gain, baduzu beste

proiekturik esku artean?

Ekain-Txou-rekin jarraitzen dut,zirkuak uzten didan heinean. Bu-ruan baditut ikuskizun berrirakoideiak, eta luze baino lehen jarrinahi nuke martxan.Orain zer esaten dizute etxean?

Gustura daude, oso pozik ikustennautelako, eta, batez ere, gustu-koa eginez bizimodua ateratzekogai naizela ikusten dutelako.Zer da orain arteko ibilbideak

eman dizun gauzarik ederrena?

Jende eta leku asko ezagutzekoaukera izan dudala. Gauza ederrada emanaldia bukatu eta ikusleakeskerrak ematera etortzen zaizki-zula ikustea, eskerrak guk emanbeharko genizkiekeenean.Eta zer da txarrena?

Errepidean ordu asko pasatu be-har izaten ditugula, eta oraindikbadela gure lanari duen baliorikematen ez dion jendea. Batzukharritu egiten dira pailazo izatea-gatik pagatu egiten didatela esa-ten diedanean.Badiozu beldurrik etorkizunari?

Ez. Argi dudana da ez dudala uni-bertsitatera bueltatu nahi, eta Gu-re Zirkuaz gain beste leku askotanere lan egingo nukeela. Ile zuria-rekin eta zimurrekin ere honetanjarraitu nahi nuke.

AITZIBER ARZALLUS

Bai, asko espero gabe, uda bikainaatera zitzaidan, astean bi emanal-direkin eta.Gero sortu zitzaizun Katxiporre-

ta elkartearekin lan egiteko au-

kera...

Bai. Aurretik ezagutzen nuen JoxeMari [Agirretxe]; Azpeitira etorrizen hitzaldi bat ematera, eta kasuegitera joan nintzen ni. Handik

gutxira deitu zidan Pupu eta Lore-ren ikuskizunean parte hartzekoaukera eskaintzeko.Lore hezurmamitu zenuen, hain

zuzen ere. Zer moduzko espe-

rientzia izan zen?

Polita. Ikasteko balio izan zidan;clown ikastaro batek baino askozgehiago. Ikuskizuna eman behargenuen lekura ailegatu, muntatu,antzeztu eta desmuntatu egitengenuen. Orduan, Pupu eta Loreginenak elkarrekin ari gara orainzirkuan; malabarista naiz ni etatrapezista bestea.Txetxu Urbietak deitu zizun gero

Euskadi Irratiko Hiru Erregeen

Mahaia saiotik, eta imitazioak

egin zenituen han.

5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5a ElkarrizketaMOTZEAN

Amets bat? Hil arte pailazo

izaten jarraitzea.

Non antzeztuko zenuke

gustura? Circus Roncallin,

Alemaniako zirkuan.

Zerk alaitzen dizu eguna?

Lagunekin egoteak.

Eta zerk tristatzen? Emanal-

di batean gehiago eman neza-

keela sentitzeak.

Sentipen txarrarekin utzi

duzun herriren bat? Urretxu,

Gure Zirkuarekin joan, eta biz-

kar zorroa lapurtu zidatelako.

Oroitzapen onak utzi dizki-

zun herriren bat? Elduain;

Txantxalgara taldearekin joan

ginen eguneko oroitzapen bi-

kainak ditut. Aizarnan ere oso

ondo pasatu izan dut.

Herri txikiak ala handiak, zer

dituzu nahiago? Txikiak; pu-

blikoa askoz gehiago inplika-

tzen da. Aian, adibidez, oso

ondo zaindu gintuzten.

Miresten duzun pailazo bat?

Charlie Rivel.

«Zirkua eroriko balitzaigu,Bulebarrera joan, txapelapasatu eta ogitarteko baterakolain, behintzat, lortuko genuke»

«Jendea ezkutuan argazkiakateratzen harrapatu izan dut,eta ez zaizkit gustatzen gauzahoriek; asko erre nau horrek»

«Gauza ederra da ikusleak saioamaieran eskerrak emateraetortzea, eskerrak guk emanbeharko genizkiekeenean»

‘‘

Page 6: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Salbuespenak salbuespen, Ro-matetek argitu du orain lau urte, 2015ean, pelikula baten hainbat irudi grabatu zituztela hondar-tzan, udako denboraldi horretan,

RIRITZIALeire Narbaiza

Kristalezko barrabilen

sindromea

Aurreko mendekolaurogeita hamarre-ko hamarkadanBigas Luna zinema-

gile katalanak Huevos de oro(Urrezko arrautzak) izenekofilma pantailaratu zuen. Bertan,Javier Bardemek Benito Gonza-lez gorpuzten du, anbizioz bete-riko gazte matxo bat, testostero-naz betea, bere helburuaklortzeko edozer egiteko prestdagoena. Arrautzak dauzka neu-rri; bereak, noski. Hala ageri dapelikulako kartelean ere: zutik,hanka-zabal, eskuarekin han-karteari eutsita, jarrera desafia-tzailean, urrezko arrautzakzeuzkala argi laga nahirik.Urrezkoak begitanduko zitzaiz-kion, baina, esango nuke, per-

tsonaia horrek kristalezko barra-bilen sindromea ere bazuela.Aurreko baten trenean lanera

nindoala, eskuma aldean edade-ko gizon bat eseri zitzaidan. Eze-reztxoa zen, txikia eta iharra,korrikalari tipokoa. Hau da,gutxitxo okupatzen zuen gorpu-tza zeukan, teorian. Ia gaineanjesarri zitzaidan, eta ia gaineansegitu zuen. Hasieran, uste nuentrena mugitu zelako inbadituzuela nire espazioa. Baina ez,ipurdia ondo kokatu zuenean,hankak zabal-zabalik, izterraizterraren kontra zegoen. Nikhankak itxita eduki arren, bereizterra nirearen aurka. Orduanpentsatu nuen gizon hark erekristalezko barrabilen sindro-mea zuela.

Kristalezko barrabilen sindro-mea oso gaitz zabaldua da (zabal-duhitzak dituen esanahi guztie-kin: ireki eta hedatu). Gizonezkozis askok sufritzen dute; transe-xualak ez direnek, alegia. Sinto-ma nabarmenena da jesartzen di-renean ezin dituztela hankak itxi,hankartean zintzilik daramatza-ten barrabilak apurtuko zaizkienbeldurrez, kristalezkoak direla-koan daude-eta. Hauskorrak etababestu beharrekoak. Kristalez-ko arrautzak izena ere hartzendu sindromeak.Txantxa dirudi honek guztio-

nek, ezta? Baina egia berdaderoada. Eta pentsatzen baduzue esaje-razioa dela gizon ñañar horrenjokaera, arrunta baino arrunta-goa da, hainbeste non mansprea-

ding izena duen. Begira ezazuezuen ingurura zenbat gizonezkojartzen diren zangoak oso irekita.Arreta jar iezaiozue hartzen du-ten leku ikaragarri handiari.Gainera, zaila da halako inba-

ditzaileak dagozkien lekuetaraitzultzea, ez direlako batere kon-tziente okupatzen diguten espa-zioaz eta sortzen duten deseroso-tasunaz. Niri, behintzat, ez zaitgustatzen jende ezezagunak uki-tzea, are gutxiago udako egun be-roetan, eta denondako lekua da-goenean (beste baterako lagakoditut Euskotrenen masifikazioaeta horren arriskuak). Zergatikjasan behar dut inoren azala nire-ari itsatsita? Zelan zentzatu espa-zio-inbaditzailea istilurik munta-tu barik? Erronka gaitza!

Baina sustraira jo beharko ge-nuke. Txikitatik erakusten zaiguneskoi esertzen belaunak elka-rren ondoan ditugula, edo han-kak gurutzatuta. Beti aitzakiarenbat jarrita: gona daroazu, eta ku-leroak ikusiko zaizkizu; ez da ba-tere fina horrela jesartzea, señori-tabat ez da horrela jartzen. Ira-kasten zaigu emakumeoi ahaliketa espazio gutxien hartzen, dis-kretuak izaten; periferian koka-tzen, pilota eta baloiekin gerta-tzen den lez eskoletako patioe-tan.Ez da edukazioa —zentzu zaba-

lenean— soilik. Emakume/gizonrolak betetzeko agindua dagoarazoaren muinean. Gizonakdira zentro eta ardatz. Espazioa-ren jabeak dira. Eta besteok, an-drazkook, lagatzen diguten leku-txoan egon behar.Txikikeria dirudi, baina gauza

txikietatik aldatzen hasi beharkogara, ezta? Beraz, gizonok, itxiitzazue hankak, zuen barrabilakez dira apurtuko eta.

IrudiabPasai Donibane

Ikusmina, salaketa eta konpromisoaMediterraneoan salbamenduak egiteko debekuaren eraginez, egunotan Pasai Donibanen da Aita Mariontzia,

baina ontziaren arduradunak borrokan jarraitzeko prest daude, «itsasoan kinka larrian dabiltzan errefuxiatuei

laguntzeko». Ontziaren arduradunek astelehenean jakinarazi zuten «lege ekintzak» abiaraziko dituztela debe-

kuaren aurka —irudian, Iñigo Mijangos SMH gobernuz kanpoko erakundeko kidea, kazetarien aurrean azalpe-

nak ematen—. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako hainbat kidek Itotako amets gehiagorik ez!mezua irakur

zitekeen pankarta bat zabaldu zuten astelehenean bertan Aita Mariontziaren ondoan. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Gipuzkoako Auzitegiak ez du aintzathartu Mondragon auziko helegitea

DONOSTIA bFagor Etxetresnak kooperatibako eta Edesako langileohiek beste kolpe bat hartu dute. Izan ere, Gipuzkoako Auzitegiak ezdu aintzat hartu Ordainduk eta Eskuratuk, langile ohien elkarteek,Mondragonen aurkako auzian aurkeztutako helegitea. Iazko uztaileanBergarako Epaitegiak ere baztertu egin zuen langile ohien auzi eskea.

«GBCko arduradunek ideiaonak dauzkatela eta kudeaketalan ona egiten dutela erakustenduten neurrian, aldundiakbabestu egingo du kluba»

Denis ItxasoGipuzkoako kultur eta kirol diputatua

28.797LANGABE KOPURUA EKAINEAN

Urtero udako hilabeteetan gertatzen den bezala, aurtengo ekainean ere

jaitsi egin da Gipuzkoako langabe kopurua. Aurtengo maiatzeko datue-

kin alderatuta, 1.040 langabe gutxiago zeuden ekainean, 28.797 guztira.

Iaz hilabete berean baino 5.524 langabe gutxiago dira.

GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak argitaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-

raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko

eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:

Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-

net bidez bidaltzeko:[email protected].

%

6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5aIritzia

Berreraiki egingo dute joan den asteanElgoibarren kalteak izan zituen eraikina

ELGOIBAR bJoan den ostiralean, erori egin zen Elgoibarren obratanari ziren eraikin baten zati handi bat. Ez zen zauriturik izan, baina hus-tu egin zituzten inguruko lau etxebizitza. Elgoibarko Udalak aste ho-netan baieztatu du berreraiki egingo dutela eraikin kaltetua.

Page 7: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Salbuespenak salbuespen, Ro-matetek argitu du orain lau urte, 2015ean, pelikula baten hainbat irudi grabatu zituztela hondar-tzan, udako denboraldi horretan,

Imanol Saiz Oiartzun

Azken hamarka-

dan, Oiartzungo

Kattin Ttiki elkar-

teak pauso ga-

r r a n t z i t s u a k

eman ditu herriko memoria his-

torikoa berreskuratzeko. 36ko

gerraz geroztik herrian gertatuta-

koa argitara ateratzeko ezinbes-

tekoa izan da taldeko kideen lana.

Orain, belaunaldi berriei modu

berezi batean kontatuko diete

frankismo garaian haien aitona-

amonek bizi izandako errealita-

tea; transmisioan eta hezkuntzan

oraindik ere gabezia ugari daude-

la ikusirik, egitasmo berritzaile

batean aritu dira lanean azken ur-

tean.

Egungo gazteek, oro har, ez

dute ezagutzen iragana. Kattin

Ttiki elkarteko kide Aiako Harria

Gaztelumendiren ahotan, hori

izan da lehen ondorioetako bat.

Eta, hain zuzen ere, bi egitasmo

bateragarri landu dituzte hutsune

hori bete asmoz. Alde batetik, be-

launaldi berriak iraganera gertu-

ratzeko asmoa dute, eta, helburu

hori buruan dutela, datorren

ikasturtean lanketa berezia egin-

go dute Oiartzungo DBHko ikas-

leekin. Webgune bat sortuko

dute, herriko ikasleek memoria-

ren mapa osa dezaten. QR kodeen

bidez elikatuko dute webgunea,

etengabe, ikasturte guztietan,

ikasleek landutakoa bertan isla-

tzeko. Elkarteko kideek nabar-

mendu dute, gainera, edukia for-

matu ugaritan eskaintzeko auke-

ra izango dela; besteak beste,

ikus-entzunezkoak, literatur la-

nak eta abestiak egongo dira es-

kura. Dagoeneko aurkeztu dute

proiektua Elizalde ikastetxean eta

Haurtzaro ikastolan.

Bestalde, ezagutza prozesu hori

igaro ostean, hausnarketara ere

bultzatu nahi dituzte gazteak.

Hala, Amaia Serranok iaz EHUko

udako ikastaroetan eskainitako

klase batzuetan oinarrituta, ba-

txilergoko ikasleei bideratutako

unitate didaktiko berezi bat sortu

dutela azaldu du Gaztelumendik.

Unitatearen ardatz nagusia

1936ko altxamendua dela zehaz-

tu du oiartzuarrak, genero ikus-

pegia kontuan hartuta betiere.

Euskal literatura baliatu dute ho-

rretarako; zehazki, Xabier Mon-

toiaren Golgota liburua. Unita-

tea, gainera, diziplinartekoa dela

azaldu du Gaztelumendik, hain-

bat irakasgairekin landu daiteke-

ena. «Gazteek egia, justizia eta

erreparazioaren gisako kontzep-

tuen inguruan gogoeta egin deza-

ten nahi dugu; hori da irakasgai

honen helburu nagusia». Lehe-

nik, garai horretan emakumeek

bizi izandakoaz hausnartuko

dute gazteek, eta gertatutakoaren

gogoeta orokorra egingo dute

gero. Kattin Ttiki elkar-

teko kideak azaldu du

lanketa hori ere egina

dutela, Oiartzo eta Koldo

Mitxelena batxilergoko

ikastetxeetan.

Oiartzuarrak azaldu

duenez, behar bati tiraka

sortu zaie ideia. «Kezka-

tu egin gara amaitu berri

den ikasturtean, gabezia

bat baitago; ikasleek ez

dute ezagutzen frankis-

mo garaian gertatu zena,

eta are gutxiago euren

herrian gertatu zena».

Beste kezka bat ere badaukate:

«Ez dakigu faxismoaren goraka-

daren eraginagatik den, baina oso

ohikoa da DBHko ikasgeletan

abesti faxistak kantatzea eta kei-

nu faxistak egitea». Gaur egun,

Gasteizko Koldo Mitxelena ikas-

tetxean batxilergoko irakaslea da

Gaztelumendi, eta kezkaz azaldu

du errealitate hori ez dela han ba-

karrik gertatzen; ziurtatu du La-

sarte-Oriako eta Irungo zenbait

ikastetxetan ere errealitate hori

bera daukatela. Gaztetxoek iraga-

nean gertatutakoa ezagutzeko

behar horrek ere bultzatu ditu el-

karteko kideak datorren ikastur-

tean lanketa egitera.

Okerreko irudiak apurtzenIkastetxeetan ez ezik, etxean ere

maiz transmisio lan hori falta iza-

ten dela nabarmendu du Gaztelu-

mendik. «Etxe gutxitan egiten da

gertatu zenaren transmisio lana,

guraso zein aitona-amonek erre-

alitate hori jaso duten arren, gaz-

teei oso urrun geratzen zaizkiela-

ko 1936ko kontuak».

Proiektua martxan jarri aurre-

tik, oiartzuarrak froga ugari egin

du Gasteizko ikasleekin. Bost

egunez unitatea lantzen aritu da

batxilergoko bigarren mailako

ikasleekin, eta emaitzak «prime-

rakoak» izan direla aitortu du.

«Ikasleek eta guk geuk askotan

benetakoa ez den irudi bat izaten

dugu buruan. Hori apurtzen la-

guntzen du unitateak, eta ikasle-

ak ere konturatzen dira horre-

taz».

Unitate didaktikoa, bereziki,

emakumeen inguruan dagoen

irudi hori apurtzeko baliagarria

izango dela nabarmendu du egi-

leak: «Beti pentsatu izan dugu

gerra garaian emakumea gizonen

zain egoten zela, baina ez da

hala». Izan ere, Gaztelumendiren

hitzetan, emakumeak hainbat la-

netan aritu ziren altxamendu ga-

raian. «Espioi izan ziren batzuk,

eta armak hartuta Oiartzungo Pi-

koketan aritu ziren beste asko.

Ikasleek eskertu egiten dute itza-

lean dauden ehunka istorio ho-

riek azaleratzea».

Elkartetik harago, Gaztelu-

mendik irakasle gisa behar gehia-

go ikusi ditu azken boladan. Hark

bezala, Gasteizko lankideek ere

beharrezko ikusi dute memoria

historikoaren inguruan sortzen

diren unitate didaktiko guztiak

gune batean jasotzea, eta horre-

tan ari dira zenbait irakasle. 1936.

urtetik aurrerako informazioa

igoko dute webgunera; esatera-

ko, Martxoaren 3a edo 1978ko

sanferminetako gertaerak.

Zazpi lurraldeetara zabaldu

nahi duten proiektu berria ira-

kasle guztien artean hedatzeko

eta elikatzeko dei egin du Gazte-

lumendik. Irakasle guztiei euren

hondar alea jartzeko eskatu die

oiartzuarrak, hala nahi dutenek

iraganean gertatutakoa klik bate-

an jasotzeko aukera izan dezaten.

Oiartzungo Kattin Ttiki elkarteak beste apustu bat egin du belaunaldi berriei memoriahistorikoaren berri emateko. Egitasmo bat sortu dute datorren ikasturterako.

Hausnarketarako transmisioa

Aiako Harria Gaztelumendi, Oiartzungo Kastroko iturrian; bi proiektu jakin sortu dituzte, egungo gazteei iraganaren berri emateko asmoz. IMANOL SAIZ

7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5a Gaiak

Kezkatu egin gara amaitu berriden ikasturtean, gabezia batbaitago; ikasleek ez dakitefrankismoan zer gertatu zen»

«Gazteek egia, justizia etaerreparazioaren gisakokontzeptuen inguruangogoeta egitea nahi dugu»Aiako Harria GaztelumendiKattin Ttiki elkarteko kidea

‘‘

Page 8: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Salbuespenak salbuespen, Ro-matetek argitu du orain lau urte, 2015ean, pelikula baten hainbat irudi grabatu zituztela hondar-tzan, udako denboraldi horretan,

Ot o r d u

eder bat

familia-

r e k i n

edo la-

gunekin

egiteko,

ezin hobea da Mendizabal sagar-

dotegia. Kalitate oneko sagardo

naturala eta jakiak dasta daitezke

han, giro lasai batean, inguruko

paisaia ederrei begira, jantokian

dauden leiho handietatik eta baita

sagardotegiaren atarian dagoen

terrazatik ere.

Astigarragako Santiagomendi

mendiaren magalean dago Men-

dizabal sagardotegia, inguru

zoragarri batean, sagastiz eta

belardiz inguraturik, eta handik

ikus daiteke Hernio mendia,

Astigarraga, Hernani, Donostia,

eta beste hainbat paraje zoraga-

rri.

Sagardotegia, berez, 1969an

sortu zuten, eta 2014an itxi. Erai-

kina zaharberritu ondoren,

sagardotegi eta jatetxe moduan

zabaldu ditu ateak. Instalazioak

erabat berrituta daude, eta terra-

za eta aparkaleku handiak egin

dituzte.

Terraza mahaiez, aulkiz eta

itzalkinez ongi horniturik dago,

eta toki aproposa da aperitiboa

hartzeko, edota kafea hartzeko,

otordu gozo bat egin ondoren.

Eraikinaren ondoan dagoen

aparkalekuan, ehun auto baino

gehiagorentzako eta zenbait

autobusentzako tokia dago.

URTE OSOAN ZABALIKTxotx garaian ez ezik, Mendiza-

bal sagardotegia urte osoan egon-

go da zabalik, eta sagardoa txo-

txetik eta botilatik dasta daiteke.

Sagardotegietako ohiko menuaz

gain, jaki bikain ugariz osaturiko

karta eskaintzen dute, horietako

asko parrillan egindako arrain eta

haragi apartak, eta begetariano-

entzako eta haurrentzako

Mendizabal sagardotegia

XXI. MENDEKOSAGARDOTEGIAAstigarragako Mendizabal sagardotegiakateak zabaldu ditu, berrituta. Sagardo,gastronomia eta zerbitzu bikainez goza daiteke,instalazio modernoetan, toki paregabe batean.

Mendizabal sagardotegiko langile batzuk, atarian.ANDONI CANELLADA / FOKU

Informazio gehiagobildu nahi izanez gero,bisitatu webgune hau:www.mendizabalsagardotegia.com

@

menuak ere ematen dituzte. Gai-

nera, sagardoaz gain, ardo aukera

zabala dute. Kartako jakietan

ukitu berritzaileak nabarmenak

dira, eta sukaldean erabiltzen

dituzten produktuak tokikoak

dira, ingurukoak.

Sarrerakoak, baratzekoak, goi-

lara platerak, arrainak, haragiak

eta postreak daude aukeran kar-

tan, eta, gainerako jakiak bezala,

postreak ere etxean eginak dira.

Besteak beste, jaki bikain hauez

goza daiteke: sagardoz eskabe-

txatutako muskuiluak, bakailao

kauserak tipulin mahonesarekin,

sasoiko perretxiko nahaski kre-

matsua, barazkiak parrillan aza-

lore kremarekin, potxak txipi-

roiekin, arroza marinel erara,

erreboilo errea, bisigu errea, zapo

errea, behi zahar txuleta, txangu-

rrua donostiar erara eta koko-

txak.

BEZEROAK, GUSTURABerritu ondoren, Mendizabal

sagardotegiak ekainaren 21ean

zabaldu ditu ateak. Bezeroak oso

gustura gelditu dira sagardote-

giak eskaini dien otorduarekin,

zerbitzuarekin, harrerarekin eta

erosotasunarekin.

Izan ere, Mendizabal sagardo-

tegia XXI. mendeko sagardotegi

bikain bat da, dotorea. Berrikun-

tza eta tradizioa ederki uztartzen

ditu. Instalazioak modernoak

dira, eta bezeroari esperientzia

gastronomiko berri bat eskain-

tzen dio. Horrela, bezeroa atetik

sartu eta sukaldea ikusten du

leiho handi batetik, sukaldariak

lanean ari direla, eta gainerako

tokiekin liluratzen da ondoren:

jantokiak, upeltegia, garai bateko

baserriaren aztarnak...

Azkenik, aipagarria da Mendi-

zabal sagardotegian jantoki pri-

batu bat zabalduko dutela,

enpresa bilkurak, aurkezpenak

eta familia ospakizunak toki

egoki batean egiteko .

Terraza eder bat dago Mendizabal sagardotegiaren kanpoaldean.ANDONI CANELLADA / FOKU

Lagun ugarirentzako tokia dago sagardotegiko jantokietan.MENDIZABAL SAGARDOTEGIA

8GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2019ko uztailaren 5aOrrialde babestua

Mendizabal sagardotegian

otordu eder bat egin nahi izanez

gero, erreserba egitea da hobere-

na. Bi bide daude horretarako:

943-55 57 47 edo 943-19 05 50 te-

lefono zenbakira deitzea da auke-

retako bat, edo mezu bat bidal

daiteke bestela info@mendiza-

balsagardotegia.com helbide

elektronikora.

Page 9: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Salbuespenak salbuespen, Ro-matetek argitu du orain lau urte, 2015ean, pelikula baten hainbat irudi grabatu zituztela hondar-tzan, udako denboraldi horretan,
Page 10: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Salbuespenak salbuespen, Ro-matetek argitu du orain lau urte, 2015ean, pelikula baten hainbat irudi grabatu zituztela hondar-tzan, udako denboraldi horretan,

Josu Artutxa Dorronsoro Tolosa

Duela hirurehun ur-

te ere joaten zirela

diote batzuek, bai-

na, dokumentue-

tan jasota dagoe-

naren arabera, Tolosako Udal

Txistulari Bandako kideak ofizial-

ki 1913an joan ziren lehen aldiz

Iruñeko sanferminetara. Iruñeko

Udalak kontratatutako musika

talderik zaharrenetakoa da, be-

raz, Tolosakoa. «Giroagatik, oso

berezia da sanferminetara joatea.

Baina bertako txistulariekin hain-

bat urtez izan dugun harremana-

gatik da batez ere berezia», azal-

du dute Iñaki Letamendia eta Ion

Garmendia Tolosako Udal Txistu-

lari Bandako kideek. Iruñeko txis-

tulariak, berriz, Tolosara etortzen

dira San Joan egunean, truke mo-

dura. Urteen poderioz, txistua jo-

tzetik haragoko harreman bat

sortu da bi aldeen artean. «Elka-

rrekin egoten gara urtean zehar

Iruñera joaten garenean».

Letamendia, iaz, 50. aldiz joan

zen Iruñeko sanferminetara, eta

omenaldi xume bat egin zioten

udaletxean. «16 urterekin joan

nintzen lehen aldiz, nire irakasle

Migel Martinez de Lezearekin.

1970ean, berriz, Tolosako Udal

Txistulari Bandan sartu nin-

tzen». Maisuari «errelebo natu-

rala» eman zion gero Garmen-

diak. «Hemen erretiroa hartuta

bazegoen ere, 1972ra arte jarraitu

zuen bandan. Sanferminetara jo-

aten ere segitu zuen, beste lau bat

urtez».

Azken mende erdian Letamen-

diak aldaketa handia nabaritu du

sanferminetan. «Orokorrean,

oso festa politak ziren lehen urte

haietan. Jende aldetik, ez ziren

egun bezain masiboak. Eta txupi-

nazoan edo San Fermin egunean

jendea ez zen joaten goitik behera

zuriz jantzita. Irudi hori gordeta

daukat oraindik».

Garmendia 1997an joan zen le-

hen aldiz Iruñera, 17 urterekin.

«Iñaki bezala, ni ere tarteka Tolo-

sako bandan aritzen nintzen or-

duan. Egun jakin batzuetan joa-

ten nintzen hasieran, txistulari

bat behar zutenean. Gero, baina,

aste osoa igarotzen nuen han. Be-

rezia izan zen hasiera, jai giro

erraldoi batean murgildutako

gaztetxo bat bainintzen; aurrez

sekula izan gabea nintzen, gaine-

ra». Lehen urteak, «ezustekoz

beteak» izan ziren Letamendia-

rentzat. «Hain gaztetxoak or-

duan ez ziren joaten sanfermine-

tara, musika kontuengatik ez ba-

zen, behintzat».

Sanferminak ondo ezagutzen

zituzten kideekin joaten ziren

biak lehen urte haietan. «Garran-

tzitsua da esperientzia daukan

jendea ondoan izatea», azaldu du

Garmendiak. «Horrez gain, as-

kok ezagutzen gaituzte Iruñean;

beraz, aitortza jasotzen dugula

sentitzen dugu. Edozein tokitan

azaltzen da norbait ‘hemen dira

tolosarrak!’ oihuka».

Letamendia eta Gar-

mendia 21 urtez aritu

dira Iruñean elkarrekin

txistua jotzen. Diana,

prozesio, dantzaldi nahiz

kalejiretan parte hartu

izan dute urtero, eta, ja-

kina, hamaika bitxikeria

izan dute tartean. «Ez

dut uste guztiak konta-

tzekoak direnik», hasi

da Garmendia. Leta-

mendiak, berriz, «betiko

kontuak» ekarri ditu go-

gora: «Gaupasak, beran-

dutzeak, galduta ibilita-

koak...».

Sanfermin guztietan eguzkia

izan ohi da hizketagai nagusia.

Uztaila izaki, giro sargoria nagusi-

tzen da ia beti. Letamendia, baina,

ederki oroitzen da San Fermin

egunean euria egin zuen urteaz.

«Ez dut gogoan zer urte zen», ha-

si du azalpena. «Bezperan, galdu

egin zen gutako bat. Prozesioan

parte hartu behar genuen bihara-

munean, egun garrantzitsuene-

an. Logelara joan nintzen arropak

aldatzera, eta gauean etxera joan

ez zen bandakidea ez zegoen

han». Gogoan dauka 09:30 zirela

eta berandu zebiltzala. «Bandaki-

dea 13:30ean agertu zen logelara.

Eskerrak euriagatik prozesioa

bertan behera geratu zen! Ikara-

garrizko zortea izan zuen».

Prozesioa, ordea, ez da txistua

eskuetan hartu eta jotzeko erabil-

tzen duten aldi bakarra. Sanfer-

minetako beste egun batzuetan

ere ateratzen dira kaleak doinuz

alaitzera. «Duela 8-10 urte arte

egunero jotzen genuen», azaldu

du Garmendiak. «Prozesioak iza-

ten genituen uztailaren 7an eta

14an, eta buruhandiekin kalejira

eta Gaztelu Plazako dantzaldia

izaten genituen beste egunetan».

Gaztelu Plazan «giro ona»Letamendiak aitortu du «oso go-

gorra» zela buruhandien kaleji-

ran jotzea. «Egunero joaten gi-

nen, 09:30ean hasi eta 14:30 arte.

Batzuetan, gainera, bezperan lo

gutxi eginda». Gerora, baina,

haien lasaigarri, udalak kendu

egin zien kalejira hori bete beha-

rrekoetatik; krisia zegoen oina-

rrian, aurrekontua murriztu be-

harra. Gaur egun, Gazteluko pla-

zan jotzen dute iluntzean. «Ez du-

gu lan gehiegi egiten, dultzainero-

ek ere jotzen baitute. Giro bikaina

izaten da, eta jende ugari bertara-

tzen da. Oso leku aproposa da».

Goizean, berriz, 11:00etan atera-

tzen dira kalejiran, Alde Zaharre-

an barrena, bazkalordura arte.

Tolosako Udal Txistulari Bandak 106 urte beteko ditu aurtengo Iruñeko sanferminetan.Uztailaren 14ra arte, kalejira eta dantzaldiekin alaituko dute Nafarroako hiriburua.

Txistua, eguneroko zapi gorria

Ion Garmendia (eskuinean) eta Iñaki Letamendia (erdian), iazko sanferminetan, bi herrietako txistulariekin eta bi udaletako alkateekin batera. TOLOSALDEKO ATARIA

10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5aGaiak

MOTZEAN

Txisturako obra bat?IÑAKI LETAMENDIA: Txoriak

edo Athleticen ereserkia.

ION GARMENDIA: Artzain kantak.Txistulari bat?Biak: Garikoitz Mendizabal, erre-

ferente gisa eta lagun bezala.

Txistua jotzeko plaza bat?I. L.: Gazteluko plaza.I. G.: Iruñeko Curia kalea.Festa bat?I. L.: Tolosako inauteriak.I. G.: Ibarrako sanbartolomeak.Zer nahiago duzue, Iruñeko giroa edo Tolosakoa?Biak: Iruñekoa. Gehiago gozatzendugu han, eta urte guztian egoten

ez garen jendearekin elkartzen

gara, gainera.

Bestearen alde positibo bat?I. G.: Iruñean egindako bidea etabertakoekin sortutako harremana.

I. L.: Zortea dugu, esku onetan ge-ratzen baita Udal Txistulari Banda.

Berezia izan zen hasiera, jai giroerraldoian murgilduta zegoengaztetxo bat bainintzen; aurrezizan gabea nintzen, gainera»Ion GarmendiaTolosako Udal Txistulari Bandako zuzendaria

«Behin, gaupasaz eta beranduazaldu zen bandako kide bat.Zortea izan zuen, prozesioabertan behera geratu baitzen»Iñaki LetamendiaTolosako Udal Txistulari Bandako zuzendari ohia

‘‘

Page 11: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Salbuespenak salbuespen, Ro-matetek argitu du orain lau urte, 2015ean, pelikula baten hainbat irudi grabatu zituztela hondar-tzan, udako denboraldi horretan,

Kerman Garralda Zubimendi

Mendi tontorreraigota, handiknorbere etxeabilatzea izatenda ohituretako

bat. Aritz Egeak, ordea, bihar ezdu denbora askorik izango Txin-dokiko ikuspegiez gozatzeko. Or-diziako Olano taberna begitanhartuta, ziztu bizian jaitsi beharkodu etorritako bide beretik, Ema-neurre taldeko kideek botatakoerronkari erantzun nahi badio,behintzat. Iñaki Maiora txirrin-dulari ohiak duela 41 urte Ordizia-tik Txindokirainoko joan-etorriaegiteko behar izan zituen 86 mi-nutu eta 28 segundoak hobetzensaiatuko da bihar Urretxuko ko-rrikalaria.Egeak ez du nolanahiko erron-

ka parean, oso ona baita Maiora-ren denbora. Prestaketa lanak zo-rrotz eginda aurkeztu zen Maiora1978ko irailaren 24an Olano ta-bernaren atarira. Alejandro Egeazuen prestatzaileetako bat, AritzEgearen aitona. «Hura zen niremasajista. Tira, nirea eta beste as-korena. Garai hartan ez zegoenaukera handirik, eta beregana jo-aten ginen inguruko kirolari guz-tiak. Masajeak eman ez ezik, pres-tatzaile fisiko, laguntzaile eta psi-kologo lanak egitea ere tokatzenzitzaion», oroitu du Maiorak.«Kirolzale amorratua zen, etabeti egoten zen kirolariari lagun-tzeko prest», gaineratu du. «Bu-rugogorra eta pasio handiko giza-semea zen nire aitona», erantzundio Egeak. «Bizi egiten zuen eginbeharrekoa. Kirolzale amorratuazenez, gainera, oso gustura egitenzuen lan kirolariekin».Urretxu eta Zumarraga inguru-

ko fabriketan hasi zen lanean Ale-jandro Egea, baina txirrindulari-tza zuenez zaletasun, batera etabestera ibiltzen zen herriko txi-rrindulari gazteei laguntzen. Gai-nerako txirrindulariek masajeakjasotzen zituztela ikustean, bere-ek ere merezi zituztela pentsatuzuen, eta Donostiara joan zen ma-sajista ikasketak egitera. Eskuonak zituela–eta, jarraitzea era-baki zuen, ogibide bilakatu zi-tzaion arte. «[Amelio] Mendiju-rrek, [Facundo] Zabaletak... ni

baino txirrindulari zaharragoekesan zidaten Urretxun bazela ma-sajista on bat, eta hala hasi nintzenAlejandrorekin lanean», azaldudu Maiorak. Konfiantza handiahartu zuten elkarren artean, etaormaiztegiarrak proba askotanizan zuen alboan Egea: «Iganderojoaten zen lasterketetara. Bere la-na maite zuen, eta gustura joatenzen gurekin batera».Maiora ez da zehatz oroitzen

Ordizia-Txindoki-Ordizia probaegin zuenean Alejandro han ze-goen edo ez, baina oso urruti ezzela ibiliko gaineratu du. «Ale-jandrorentzat, oso berezia izangozen Aritz iloba nire marka ontzenikustea», adierazi du. «Aukeratubeharko balu, ziur nago ilobarenalde egingo lukeela. Aitona naizni ere, eta bereziak dira ilobak».Aritzek ere estimu handia dio

aitona zenari. «Ondo gogoratzenditut lasterketen ondoren ematenzizkidan masajeak. Uste dut biokgozatzen genuela masaje horie-kin», azaldu du korrikalariak.«Iloba kirolari bakarra nintzen

ni, eta harreman berezia genuenbion artean. Inoiz ez ninduen be-hartu, baina beti esan izan dutAlejandro aitonarengandik da-torkidala kirolerako zaletasuna».

Aritz Egea txirrindularitzan etatriatloietan ibili zen mendi korri-kalari bihurtu aurretik. «Txirrin-dularitza zaleak ziren aitona etaaita, eta ikusten den hori barnera-tzen da beti», arrazoitu du. Aritzbizikleta gainean lehiatzen has-

tea, halere, ez zitzaion gehiegigustatu aitonari. «Bazekien zeingogorra zen, eta guretzat ez zuennahi halakorik». Kontuak kontu,Egearen hitzetan, aitonak gozatu

egin zuen bera bizikletagainean ikustean.Bizikleta alboratuta,

denborarekin eta entre-namendu gogorrekinmunduko mendi korri-kalaririk onenetako batda gaur egun Egea. 30 ga-raipen baino gehiago pi-latu ditu jada, ohorezkopostuak erdietsi dituospe handiko probetan,eta, 2017an, bigarrenizan zen Munduko Ko-pako sailkapen nagu-sian. Urrutira joan gabe,joan den asteburuan be-

deratzigarren amaitu zuen MontBlanceko mendi maratoia. Egeasasoiko iritsiko da biharko proba-ra, baina psikologikoki, beharba-da, ez bete-betean. «Marka hauontzea ez da urteko helbururikgarrantzitsuena», ohartarazi du.

«Ondo pasatzeaz gain, ikuskizuneder bat eskaini nahi diet gertura-tuko diren zaleei».Emaneurre taldeak hamar urte

bete ditu aurten, eta ospakizungiroan proposatu zioten EgeariMaioraren marka ontzeko saia-kera egiteko; 1953an, 1.42.30 or-duko marka jarri zuen Juan JoseRezolak, eta, 25 urte igaro ondo-ren, marka hori ia ordu laurdenhobetu zuen Maiorak: 1.26.28.Geroztik izan dira hobetzekosaialdiak, baina inork ez du lortu.«Lortzeko gai ikusten dut Aritz.Trantsizioetan egongo da gakoa,eta mesede egingo dio triatloietanibili izanak», azaldu du orain ar-teko markaren jabeak.

Gakoa, beherakoanMaiorak duela 41 urte egin bezala,Egeak bizikletan egingo du Ordi-ziatik Gaintzako bidegurutzeraarteko zatia; korrikaldiari ekingodio mendi bidea hastean, eta, ton-torretik bueltan, gune bereanhartuko du bizikleta. Egearen us-tez, jaitsieran egongo da gakoa:«Maiora baino azkarrago igo izannaiz egin ditudan probetan, bainabera azkarragoa da beheraka».Arriskatu behar horretan, lesioakaipatu ditu protagonistak. «Erra-za da deskuidu batean min har-tzea, eta helburu nagusiei aguresan behar izatea». Maiorak be-rrogei minutu behar izan zituenTxindokira igotzeko, eta 26 mi-nutu itzulerako bidea egiteko.

Bizikletan eta korrika, Ordizia-Txindoki-Ordizia proban Iñaki Maioraren marka ontzensaiatuko da bihar Aritz Egea. Urte askoan Maioraren masajista izan zen Egearen aitona.

Apustuaren bi aldeetan

Aritz Egea eta Iñaki Maiora, elkarrekin hizketan, Lazkaomendin, atzean Txindokiko tontorra dutela. IÑAKI GURRUTXAGA

Inoiz ez ninduen behartu, bainabeti esan izan dut Alejandroaitonarengandik datorkidalakirolerako zaletasuna»Aritz Egea Mendi korrikalaria

«Alejandrorentzat, oso bereziaizango zen Aritz iloba niremarka ontzen ikustea; ziurnago bere alde egingo zuela»Iñaki MaioraOrdizia-Txindoki-Ordizia probako markaren jabea

‘‘

11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5a Gaiak

Page 12: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Salbuespenak salbuespen, Ro-matetek argitu du orain lau urte, 2015ean, pelikula baten hainbat irudi grabatu zituztela hondar-tzan, udako denboraldi horretan,

MUSIKA

ALTZOMaite Larburu.

bGaur, 22:00etan, Batzarremuñon.

ARAMAZirriborro Jazz Band eta Nacho Soto Experiment.

bBihar, 18:00etan, parkean.

ARAMAAngel Unzu Cuarteto.bBihar, 18:00etan, parkean.

ARETXABALETA JAC.bGaur, 19:00etan, Belorrietan.

ARRASATEFredi Pelaez Trio.bAsteartean, 19:00etan, Kajoi

tabernan.

AZKOITIA Jai Tiruriru eta Olor.bGaur, 22:30ean, Matadeixen.

AZKOITIAUdal Musika Banda.b Igandean, 11:00etan, kalez kalez.

BEASAINBehind.bGaur, 20:00etan, Loinazko

San Martin plaza azpian.

BEASAINGabacho Maroc.bOstegunean, 20:00etan, Erauskin

plazan.

BERGARAThe Soul Jacket.bGaur, 22:00etan, Espoloian.

BERGARABergarako Orfeoia:This is W. Mozart.

b Igandean, 19:00etan, San Pedro

elizan.

DEBAFredi Pelaez Trio.bGaur, 23:00etan, Itziarko

Burugorri ostatuan.

DEBAGaztetxeko Blues Tailerraeta Anarkotronik DJ Electroswing.

bAsteazkenean, 22:00etan,

gaztetxean.

DEBAMusikaleko Jazz Konboa.bOstegunean, 19:00etan,

Kultur Elkarteko plazan.

DEBAHugo Silveira Quartet.bOstegunean, 20:30ean,

Ondar Gainen.

DONOSTIAThe Lucilles.bGaur, 20:00etan, Tabakaleran.

DONOSTIAGrises.bGaur, 21:00etan, Dabadaban.

DONOSTIALos Willys, Latitud 43

eta Hot Potato Blues Band.

bBihar, 12:00etan, Easo plazan.

DONOSTIALadrones de Guitarras,Gartxot, Los Hormigones, Raitx,

Baiona, Radiocaster eta The Sick

Boys.

bBihar, 18:00etan, Easo plazan.

DONOSTIA Jon Insua.bBihar, 19:30ean, La Hipica

jatetxean.

DONOSTIA Iker Lauroba.bBihar, 20:00etan, Tabakaleran.

DONOSTIABattle of Santiago.bBihar, 20:30ean, Dabadaban.

DONOSTIA Joey Molinaro, AbymeNabar, Voidesc eta Jolie DJ Set.

bBihar, 22:00etan, Mogambon.

DONOSTIARukula eta Gabenara.bBihar, 22:00etan, Añorgan.

DONOSTIAValesuchi, Ines eta Frances Be.

bBihar, 00:00etan, Dabadaban.

DONOSTIAGure Kabia abesbatza.b Igandean, 12:15ean, Añorgako

elizan.

DONOSTIAEl Mato a un PoliciaMotorizado.

b Igandean, 20:30ean, Dabadaban.

DONOSTIACarla Luna & AndresNavascuez.

b Igandean, 20:30ean, Be Cluben.

DONOSTIAMonnone Alone eta Martin Frawley.

bAsteartean, 20:00etan,

Dabadaban.

DONOSTIAFemina.bAsteazkenean, 21:00etan,

Dabadaban.

DONOSTIALoreena McKennitt.bOstegunean, 20:00etan,

Kursaalean.

DONOSTIASorpresa Festibala.bOstegunean, 22:15ean,

Añorgako jaietan.

EIBARSkakeitan, Esne Beltza eta Josetxu Piperrak & The Riber

Rock Band.

bGaur, 23:15ean, Amañan.

EIBARMexico Lindo Si Señor.bBihar, 19:30ean, Amañan.

EIBARUsartza txistulari banda.b Igandean, 12:30ean, Untzaga

plazan.

EIBARMugi Panderoa.b Igandean, 20:00etan, Amañako

jaietan.

ELGOIBARKokein.bGaur, 20:00etan, Usuako parkean.

ERRENTERIAEMKE ErrenteriakoMusika Kultur Elkarteko Banda,

Udal Txistulari Banda, Landarbaso

abesbatza, bertsolariak eta dan-

tzariak.

bBihar, 22:30ean, Herriko plazan.

ERRENTERIASchola Gregorianis-ta eta Donosti Ereski abesbatza.

bOstegunean, 19:30ean,

Agustinetako elizan.

ESKORIATZATravelling Brothers.b Igandean, 19:30ean,

Fernando Eskoriatza plazan.

LEGAZPIMielotxin.bGaur, 19:30ean, Gernika plazan.

OÑATIThe Potes, Txua eta Javi Laz.

bGaur, 22:30ean, Trianako jaietan.

OÑATIHots abesbatza.bBihar, 19:00etan, Ulmaren

showroomean.

OÑATIGarilak 26 eta Mugi Panderoa.

bBihar, 20:00etan eta 23:00etan,

Trianako jaietan.

OÑATIAran Saiz Trio.bAsteazkenean, 19:00etan,

Lezarragako lorategian.

ORDIZIADizzy Do Quintet.bGaur, 19:30ean, Plaza Nagusian.

ORDIZIARaven.bGaur, 23:00etan, Plaza Nagusian.

PASAIAOharkabe.bBihar, 00:00etan, Topagunean.

PASAIADJ Karlos.bBihar, igandean eta astelehenean,

00:00etan, Azokan.

PASAIAVoces Navarras.b Igandean, 13:00etan, Axular

plazan.

PASAIAOilar borroka eta Revolutionary Brothers.

b Igandean, 17:00etan, Kampsan.

PASAIATarantella orkestra.b Igandean, 20:30ean,

Gure Zumardian.

PASAIAHerena, Nor Man, Paniko eta Luma.

bAstelehenean, 16:00etan,

Kampsan.

PASAIALa Jodedera eta Nau.bAstelehenean, 23:00etan,

Topagunean.

TOLOSALos Dobers eta Nico Lopez.

bBihar, 20:00etan, Musika Eskolan.

USURBILSatelitik.bOstegunean, 22:00etan,

Mikel Laboa plazan.

ZARAUTZManez eta Kobreak.bGaur, 20:00etan, Modelotik.

ZARAUTZDe Vacas: Tour Vacanal 2019.

bGaur, 23:30ean, Frontoi Txikin.

ZARAUTZAcordes Navarros.b Igandean, 20:00etan,

Musika plazan.

ZARAUTZLagun Artean Jazz.b Igandean, 20:00etan,

Marina Txikin.

ZUMAIASon LT.bAsteazkenean, 19:00etan,

Narrondoko jaietan.

ZUMARRAGAEuskodisko.b Igandean, 16:30ean, Euskadi

plazan.

ANTZERKIA

ALEGIATxiki: 40 urte eta aldapanbehera niek! antzezlana.

bOstegunean, 18:30ean, txosnetan.

ARETXABALETADikothomia:Spazi...o.

bAsteazkenean, 19:00etan,

Mitarte kalean.

DONOSTIALa Fura dels Baus:Carmina Burana.

bGaur, 20:00etan, bihar eta

igandean, 18:00etan eta 20:30ean,

eta astelehenean, 19:00etan,

Viktoria Eugenia antzokian.

Donostia b Musikagela Fest jaialdia

Kontzertu zaparrada egun bakarreanMusikagela Fest jaialdia bigarren urtez egingo dute bihar, Donostiako Easo plazan. Hamar taldek alaituko dute

plaza, egun osoan. 12:00etan, Los Willysek emango dio hasiera jaialdiari, eta Latitud 43 eta Hot Potato Blues

Band ariko dira jarraian. Plazara biltzen direnek Ladrones de Guitarras, Gartxot, Los Hormigones, Raitx, Baiona,

Radiocaster eta The Sick Boys taldeen emanaldiekin gozatu ahal izango dute arratsaldean, 18:00etatik aurrera

—irudian, The Sick Boys taldea—. Azken kontzertua 22:00etan hasiko da. HITZA

12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5aAgenda

Page 13: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Salbuespenak salbuespen, Ro-matetek argitu du orain lau urte, 2015ean, pelikula baten hainbat irudi grabatu zituztela hondar-tzan, udako denboraldi horretan,

EIBARPirritx, Porrotx

eta Marimotots: Musua.

b Igandean, 18:30ean, Amañan.

ERRENTERIATrapu Zaharra:

Sefini.

bOstegunean, 19:00etan,

Zumardian.

LEGAZPIThe Funes Troup:

Aukerak.

bOstegunean, 19:00etan,

Euskal Herria plazan.

LEINTZ GATZAGAAlu Ulu

antzerki foroa.

bOstegunean, 18:00etan,

kultur etxean.

OÑATIPotx eta Lotx.

b Igandean, 19:00etan, Trianako

jaietan.

OÑATIKale Gorrian: Desahucio.

b Igandean, 20:00etan,

Maiatzaren Lehena plazan.

TOLOSAProfesor Karoli:

El hombre rueda.

bGaur, 18:30ean, Amarotzen.

TOLOSACirco a Medias:

Edu Manazas.

b Igandean, 13:00etan, Amarotzen.

TOLOSADorleta Kortazar:

Saharako ipuinak.

bOstegunean, 17:30ean,

Amarotzeko auzo etxean.

ZARAUTZ Javier Aranda: Vida.

bGaur, 22:00etan, Villa Manuelan.

ZARAUTZThe Black Blues

Brothers: akrobaziak.

bGaur, 22:30ean, Munoan.

ZARAUTZLos Moñekos:

We-ding.

bBihar, 18:30ean, Munoan.

ZARAUTZMalas Compañias:

Prozak.

bBihar, 19:00etan, Frontoi Txikin.

ZARAUTZCie de Chainee:

Tout ira bien.

bBihar, 20:00etan, Lege Zaharren

plazan.

ZARAUTZEl Mono Habitado:

Benditas.

bBihar, 20:30ean eta 21:30ean,

Larrosategia parkean.

ZUMAIAEl Mono Habitado:

Benditas.

b Igandean, 19:30ean, Forondan.

ZUMAIATxiki: 40 urte eta aldapan

behera niek!.

bAsteazkenean, 21:30ean,

Narrondoko jaietan.

DANTZA

ARRASATEAmaia Elizaranen

Block eta Denis Santacanaren

Madera.

bGaur, 20:00etan, Zaldibar

frontoian.

AZPEITIADantzaki eskola:

Azpeitia Dantzan.

b Igandean, 20:00etan, Soreasu

antzokian.

DONOSTIADonosti Lindy Hop:

Swing Igeldo.

bBihar, 17:30ean, Funikular plazan,

eta 18:30etik 20:00etara, Igeldoko

jolas parkean.

DONOSTIAArkaitz taldeko

haurrak.

b Igandean, 18:00etan, Añorgako

jaietan.

ZARAUTZEreintza: Gu Agustina.

bGaur, 19:30ean, Frontoi Txikin.

ZARAUTZ Iron Skulls: No sin mis

huesos.

bBihar, 23:00etan, Munoan.

ZARAUTZAlaken: mutxikoak.

b Igandean, 12:00etan,

Musika plazan.

BERTSOLARITZA

ADUNAElkartasun Eguneko

bertso afaria: Ander Goikoetxea

eta Haritz Mujika.

bGaur, 21:30ean, Txulobi

elkartean.

Deba, Ordizia eta Arama b Jazza

Neurri txikiko emanaldiakBere txikian, hurrengo asteazkenean hasiko da bidea egiten Debako

jazz jaialdia. Herria jazz doinuz beteko da uztailaren 14ra arte. Ordiziako

plaza nagusian, bi saio izango dira gaur, 19:30ean eta 23:00etan, eta

bihar beste hiru emanaldi izango dira Araman, 18:00etan, 19:30ean eta

21:00etan. Irudian, Rachel Therriene, iaz, Ordizian. GOIERRIKO JAZZALDIA

HERNANIMiren Amuriza, Amets

Arzallus eta Aitor Mendiluze.

b Igandean, egun osoan,

Martindegin.

PASAIAAmets Arzallus, Andoni

Egaña, Alaia Martin eta Sustrai

Colina.

bAstelehenean, 19:00etan, Azokan.

ZARAUTZBertso musikatuak.

bOstegunean, 22:00etan,

Torre Luzean.

ZUMAIABertso afaria: Onintza

Enbeita, Sebastian Lizaso eta

Jon Maia.

bGaur, 21:00etan, Narrondoko

jaietan.

ZUMAIABertso afaria: Julio Soto

eta Iker Zubeldia.

bBihar, 21:30ean, Narrondoko

Gure Ametsa elkartean.

HITZALDIAK

ARRASATEArantza Otaduy:

Arrasate, historian zehar komuni-

kazio ardatza hitzaldi ibiltaria.

b Igandean, 11:00etan, Herriko

plazan.

ATAUN Iñaki Perurena: Harria,

maitasun istorioa.

bGaur, 20:00etan, Astigarrako

parkean.

ATAUN Joseba Aurkenerena:

Barandiaran eta mitoak.

bAsteartean, 19:00etan,

Barandiaran museoan.

BERGARA Iosu Etxezarraga:

Bergara, Villanueva izan aurretik.

Lurraldearen antolaketa Goi Erdi

Aroan.

bOstegunean, 19:00etan, Irizar

jauregian.

DONOSTIACarlos Rilova: Algo

de historia sobre los autómatas.

De juguetes caros a moneda

de cambio.

b Igandean, 12:00etan, San Telmo

museoan.

GETARIA Jose Antonio Azpiazu,

Fernando Txueka eta Patxi de la

Hoz: Juan Sebastian Elkanori

buruzko mahai ingurua.

bGaur, 19:00etan, Kofradian.

TOLOSARafiaa Aali Salem, Tarba

Dedah, Kebu Zenan eta Fatimetu

Zenan: Sahara, gazte borrokala-

riak. Hitz eta begirada zintzoak.

bOstegunean, 22:00etan,

Amarotz jatetxeko aretoan.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

LEGAZPILegazpi jaietan.

bGaur, 22:30ean, azokan.

BESTELAKOAK

ATAUNMaitane Aizpurua konta-

laria: Euskal Herriko mito eta ipuin

zaharrak.

b Igandean, 11:00etan eta

12:30ean, Barandiaran museoan.

ERRENTERIAXanti eta Maialen

erraldoien 100. urteurreneko

kalejira.

bBihar, 11:00etan, kalez kale.

GETARIAElkanoren Zeruertza:

tailerrak, ikus-entzunezkoak,

bisitak ontzietan...

bBihar, 16:00etatik 20:00etara, eta

igandean, 11:00etatik 20:00etara,

malekoian eta portuan.

LAZKAOEuskal Herriko Artisau

Garagardoaren Azoka.

bGaur eta bihar, plazan.

LEGAZPIUztakale: jolas parkea

eta tailerrak.

bAstelehenean, 17:00etatik

20:00etara, Laubide kalean.

LEGAZPIUztakale: parkour

eta parkour cross.

bAsteartean, 17:30etik 20:30era,

Euskal Herria plazan.

ZARAUTZZezen puzgarrien

entzierroa.

b Igandean, 18:30ean, udaletxe

aurretik Musika plazara.

13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5a Agenda

Page 14: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Salbuespenak salbuespen, Ro-matetek argitu du orain lau urte, 2015ean, pelikula baten hainbat irudi grabatu zituztela hondar-tzan, udako denboraldi horretan,

14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5aProposamena

Ald

apet

a Kal

ea

Luis Mariano Kalea

Jose Ramon Agirretxe Alkate Jauna Plaza

Colon Pasealekua

ESKOLA BERRIA

IRUNEN

Hizkuntzak hitzak baino gehiago diren tokia!

· ANDOAIN · VILLABONA

· BEASAIN · LASARTE (2)

· URNIETA · TOLOSA (4)

· ALEGIA · IRUN

· DONOSTIA (3) + GROS

Elduaien eskolak

UDA IKASTAROAK

CAMBRIDGE AZKERKETAK PRESTATZEKO IKASTARO TRINKOAK

4-11 URTEKO HAURRENTZAKO UDAKO IKASTAROAK

MAILAREN ARABERAKO AURRERA IKASTAROAK

2019

Elduaien Irun

Jose Ramon Agirretxe

Alkate Jauna Plaza 1-3.

654 51 44 52

[email protected]

www.elduaien.com

Unai Zubeldia

«Gero eta zailagoa da kale antzer-kia topatzea». Eta, Olatz AzkueZarauzko Udaleko kultur dinami-zatzailearen hitzetan, horregatikda hain garrantzitsua gainerakodiziplinei ere lekua egitea. «Zir-kuaren alorrean askoz zabalagoada eskaintza, eta, aurten, horre-gatik erabaki dugu antzerkiare-kin batera dantza, musika eta

akrobazia ere sartzea». Antzerkijaialdi soil bat baino «askozgehiago» delako Kalerki Zarauz-ko kaleko antzerki jaialdia. «Ka-leko ikuskizun jaialdi bat dela esa-ten dut nik beti», zehaztu du Az-kuek. Atzo eskaini zituzten lehenlau emanaldiak, eta etzi amaitukoda jaialdia, urtero zezen puzga-rriekin egiten duten entzierroare-kin —18:30ean hasiko da, udaletxeaurrean—. «Jendeak asko estima-

tzen du ekitaldi hori», zehaztu duudaleko kultur teknikariak.Alproja Zarauzko antzerki tal-

dea dago Kalerki jaialdiaren oina-rrian. «Herrian antzokirik eta an-tzezlanik ez zegoela ikusita, Al-proja antzerki taldearen inguruanzebilen hainbat lagun elkartu eginzen, 1994an». Azkuek jakinaraziduenez, antzokian ezin bazen, ka-lean jaialdi xume bat bultzatu be-harra zeukatela erabaki zuten tal-

de hartako kideek. Zarauzko ta-bernetan eta Musika plazan hasiziren emanaldiak eskaintzen.«Eta diru pixka bat biltzeko txa-pela pasatzen zuten amaieran».Azkueren hitzetan, Alproja an-tzerki taldearen lanari eta Zarauz-ko Udalaren diru laguntzari es-ker, «pixkanaka hazten» joanzen jaialdia. Eta, ibilian-ibilian,26. urtea beteko du aurten. «Eus-kal Herrian erreferente bihurtuda denborarekin».Hogei urteko lan eskergaren za-

ma bizkar gainean zuela, Alproja

taldeak duela sei urte udalaren es-

ku utzi zuen Kalerkiren antolake-

ta lana. «Eurentzat gero eta zaila-

goa zen emanaldiak antolatzea».

Segurtasun arau zorrotzak bete

behar izaten dituzte kaleko ikus-

kizunek. «Eta hor zeuden kontra-

tu kontuak ere». Hori bai, ekime-

naren bultzatzaileek hasierako

urteetan egindako lana aitortuta,

«garai bateko lan ildoari jarraipe-

na ematen» saiatzen ari da udala.

Aurten, Euskal Herrikoak izan-

go dira Kalerkin parte hartuko

duten konpainien erdiak, baina,

horiez gain, Zarautzen izango

dira, besteak beste, Frantziako Cie

Dé-Chaînée eta Kenyako The

Black Blues Brothers konpainiak

ere. «The Black Blues Brothers

taldeko kideak Europan bizi dira

egun, Italian, eta akroba-

ziak egiten dituzte». Alde

horretatik, eta garai bate-

ko ikuskizunekin aldera-

tuta, Kalerkik «jauzi

handia» egin duela uste

du Azkuek. «Eta, noski,

urte guztiko lana eska-

tzen du horrek. Jarraipe-

na egin behar izaten zaie

taldeei, beste jaialdi edo

azoka batzuetara ere joa-

ten gara emanaldiak ber-

tatik bertara ikusteko, in-

gurukoekin kontaktuak

egiten saiatzen gara...».

Eguneroko jardun horretan,beste jaialdi batzuekin harrema-nak estutzen ere saiatzen dira Za-rauzko Udaleko ordezkariak.«Konpainiak banaka kontratatubeharrean, merkeagoa delako in-guruko beste batek kontratatze-an aukera hori baliatzea eta kon-painia horiek gure herrira ere

ekartzea». Horren adibide, TheBlack Blues Brothers taldeak To-rrelavegan (Kantabria, Espainia)eskainiko du emanaldia astebu-ruan. «Eta aukera hori baliatukodugu talde hori Zarautzera ekar-tzeko».Urtero bezala, aurten ere doa-

koak izango dira Kalerki jaialdikoemanaldi guztiak. «Doakoak eta

ikusle guztientzat egokiak. Gauezdira saio batzuk, eta horiek, be-rez, ez dira umeentzat, noski, bai-na baten bat agertzen bada, ez daezer gertatuko; aspertu egingodira gehienez». Aurten, berezita-sun gisa, «edukiera mugatukoemanaldi batzuk» zerrendatu di-tuzte egitarauan. «Ezaugarri be-

Kaleko ikuskizunen erakusleihoizango da Kalerki jaialdiaAtzo hasi zen Zarauzko kaleko antzerki jaialdia, eta beste hamar emanaldi izango diraigandera arte b Euskal Herrikoak dira konpainien erdiak b Doakoak izango dira saio guztiak

Urte guztiko lana eskatzen dukanpoko konpainiakkontratatzeak; beste jaialdibatzuetara ere joaten gara»

«Aurten, berezitasun gisa,edukiera mugatuko emanaldibatzuk zerrendatu ditugu;txartelak jaso beharko dira»Olatz AzkueZarauzko Udaleko kultur dinamizatzailea

‘‘

Markeliñe taldeak iaz eskaini

zuen Chef Nature ikuskizuna.

AIORA LARRAÑAGA SOLABERRIETA

Page 15: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Salbuespenak salbuespen, Ro-matetek argitu du orain lau urte, 2015ean, pelikula baten hainbat irudi grabatu zituztela hondar-tzan, udako denboraldi horretan,

15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko uztailaren 5a

reziak behar dituztelako horieta-

ko batzuek. Nolabaiteko intimi-

tatea eskatzen dute ikuskizun ba-

tzuek, muntatze lanetan nolabai-

teko zailtasuna daukatelako eta

horietan garrantzitsua delako

ikusle gutxiago izatea».

Zarauzko Udaleko kultur dina-

mizatzaileak azaldu duenez, hiru

emanaldi izango dira edukiera

mugatukoak: Jean Philippe Kiko-

lasen Calor, «estruktura baten

barruan gorpuzten delako saioa,

eta emanaldiaren parte delako es-

truktura hori»; Javier Arandaren

Vida. «Eskuekin egiten du an-

tzerkia Javierrek, eta gertutik

ikusi beharra dago emanaldi

hori»; eta El Mono Habitado tal-

dearen Benditas. «Bi emakume

artzainen istorioa kontatzen du

antzerki emanaldi horrek. Artal-

dearekin iritsiko dira, Ama Birji-

na agertuko zaie arbola batean,

eta elkarrizketa sortuko da guz-

tien artean. Gertutik ikusi beha-

rra dago emanaldi hori ere».

Txartelak eskuratu beharko dira

hiru emanaldi horiez gozatu ahal

izateko, eta Modelo aretoan jaso

ahal izango dira sarrerak, egune-

ro, 17:00etatik aurrera.

nik, eguraldiak asko baldintza-

tzen du jaialdia. «Baina badirudi

alde horretatik, behintzat, aurten

ez dugula izango arazorik». Hori

bai, azken unean eguraldiak txa-

rrera egingo balu, kiroldegira edo

Modelo aretora eramango lituz-

kete emanaldietako batzuk.

«Baina, printzipioz, ikuskizun

guztiak kalean eskaintzeko as-

moa daukagu».

Etxeko ekoizpenei begiraAzkuek azpimarratu duenez,

etorkizunera begira Euskal He-

rrian egiten diren ekoizpen guz-

tiak Kalerki jaialdian ikusi ahal

izatea da euren erronketako bat.

«Aurrekontuaren eraginez,

gaur egun ezinezkoa baita lan

guztiak gurera ekartzea». Alde

horretatik, aurrekontua handituz

gero, aukerak ere «areagotu»

egingo liratekeela onartu du uda-

leko kultur dinamizatzaileak.

Euskal Herrian kale antzerkiaren

errealitatea «mugatu samarra»

dela uste du Azkuek. «Konpainia

batzuek urte asko daramatzate la-

nean, eta kalitatea bermatzen du-

te horiek: Hortzmugak, Marke-

liñek... Horien estreinuak gurera

ekartzen saiatzen gara beti». Bai-

na kale antzerkia baino gehiago,

Euskal Herrian zirkua egiten dela

uste du kultur dinamizatzaileak.

«Konpainia, talde eta bakarkako

asko daude. Antzerkia bere ho-

rretan, ordea, garai batean gehia-

go zegoela uste dut».

EGITARAUA

Gaur

19:30. Ereintza dantza taldea-

ren Gu Agustina, Frontoi Txi-

kin.

20:00. Manez eta Kobreak,

kalez kale.

22:00. Javier Arandaren Vida,

Villa Manuelako frontoian.

22:30. The Black Blues Brot-

hers taldearen akrobaziak,

Munoa plazan.

23:30.De Vacasen Tour

Vacanal 2019, Frontoi Txikin.

Bihar

18:30.Los Moñekosen

We-ding!, Munoa plazan.

19:00.Malas Conpañias

zirku taldearen Prozak, Frontoi

Txikin.

20:00. Cie Dé-Chaînée-ren

Tout ira bien, Lege Zaharren

enparantzan.

18:30, 19:30 eta 20:30.El

Mono Habitado konpainiaren

Benditas, Larrosategi parke-

an.

23:00. Iron Skull konpainiaren

No sin mis huesos, Munoa pla-

zan.

Etzi

18:30.Entzierroa zezen puz-

garriekin, kalez kale.

Urtez urte indartzen ari da Ka-

lerki jaialdia. Jendeak «izugarri

ondo» erantzuten duela azpima-

rratu du Azkuek, eta, horren era-

ginez, «gero eta gune zabalago-

ak» bilatu behar izaten dituztela.

«Jendea, jada, ez da kabitzen Mu-

sika plazan». Kaleko jarduna iza-

Kalerki jaialdiaren 25. urteurrena ospatzeko Zarauzko Udalak iaz ekoitzitako A lurpean ikuskizuna. LAIDA ARANBURU

Proposamena

Page 16: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · Salbuespenak salbuespen, Ro-matetek argitu du orain lau urte, 2015ean, pelikula baten hainbat irudi grabatu zituztela hondar-tzan, udako denboraldi horretan,

Ane Ubegun Goikoetxea

Azaleko minbiziaren ingurukoinformazioa emateaz gain, biziohitura osasungarriei buruzkoinformazioa emango du aurtenAECC minbiziaren aurkako el-karteak Uda osasungarria kan-painaren bidez. Maider Sierra(Ibarra, 1978) izango da elkartea-ren unitate ibiltarian herriz herriibiliko diren arduradunetako bat.Uztailaren 30ean amaituko dakanpaina, Orion.Zein da kanpainaren helburu na-

gusia?

Argi duguna da hainbat bizi ohi-tura oso lotuak daudela gure osa-sunarekin; proiektu hau sortu ge-nuen gaixotasun oro eta, batezere, minbizia gutxitzeko helbu-ruarekin. Proiektu honetan bul-tzatu nahi duguna da kasu ba-tzuetan posible dela ohitura ba-

tzuk aldatzea. Lau ideia lantzenditugu, bereziki. Alde batetik, bi-zimodu aktibo bat sustatzea: in-formazio asko dagoen garai bate-an bizi gara, baina ideia horiek as-kotan ez ditugu gauzatzen gureegunerokoan. Badakigu garran-tzitsua dela bizimodu aktiboa iza-tea, baina udan atera egiten garagure egunerokotik, eta alde bate-ra uzten ditugu hainbat gauza;adibidez, bizitza aktiboa edo hi-dratazio egokia. Garagardoa, ka-limotxoa... eta halakoak edatenditu jendeak, baina oso gutxikedaten dute ura. Gaztetxoek bai,baina beste edari batzuk aukera-tzen dituzte adin batetik aurrera-koek. Eta, nola ez, freskagarriak. Elikadurari dagokionez, hon-

dartzara edota mendira joaten ga-renean, janari mota baten aldeegiten dugu beti, jaki prozesatua-goen alde: ogitartekoak eta hala-

koak. Alde batera uzten ditugupixka bat barazkiak eta frutak.Sustatzen ari garena da ekintzahorietan ere fruta jatea, eta, ogi-tartekoak hartu beharrean, jana-ria tuperrean ere eraman daiteke-ela erakustea; edo etxetik atera-tzen garenetan inguruko taber-

netan kontsumitu beharrean, eli-kadura zaintzeko hainbatproduktu badaudela azpimarra-tzea.Nagusiki, zein dira aldatu beha-

rreko jarrerak?

Informazioa barneratzea nahikogenuke. Jendeak badaki zer eran-tzun galdetzen diegunean; badaki

zer garaitan duen eguzkiak inda-rrik handien, ura dela gehien hi-dratatzen duen edaria, eta alko-holak deshidratazioa sortzenduela. Jarrera aldaketa da infor-mazio hori barneratzea eta, bar-neratzen dugunean, praktikanjartzea. Bitartean, mitoak haustensaiatzen gara, alkoholaren etakremaren ingurukoak, adibidez. Uda garaian areagotu egiten di-

ra, beraz, ohitura txarrak?

Bai, erlaxatu egiten gara, eta ustedugu behin krema ez emateagatikedo etxetik kanpo jateagatik ezdela ezer gertatzen. Baina kontuada udan luzatu egiten dela jarrerahori. Gure nahietako bat da irailaez iristea ohitura aldaketak egite-ko; normaltasun batean jarrai de-zagun gure osasuna zaintzen.Bizitza aktiboa aipatu duzu. Jen-

deak kirol gutxiago egiten al du

udan?

Uda aipatzean, ia denoi etzandaegotea etortzen zaigu burura. Gusaiatzen gara kirolhitza ez erabil-tzen, bizitza aktibo bat eduki bai-taiteke kirolik egin gabe ere: lane-ra joan, haurrekin egon... Kirolaegitea baino gehiago, bizitza akti-boa izatea da kontua; oinez ibil-tzea eta geldirik ez egotea, alegia.Zumba saioak ere antolatu ditu-

zue.

Erakutsi nahi dugu hondartzangaudenean ere zumba saio bategin daitekeela, zutitu eta musikajarrita. Gauza sinbolikoak egitenditugu hondartzara joaten gare-nean, jendea modu alai bateanmugitzeko. Zer neurri proposatzen dituzue

minbizia saihesteko?

Hainbat minbizi motatan duteeragina neurri horiek guztiek.Azaleko minbizia eguzkiarenerradiaziotik babestuz saihets de-zakegu, baina, gero eta ikerketagehiagoren arabera, gehiegizkopisuak harreman zuzena du min-biziarekin. Gure helburua betiizango da elikadura osasuntsuaeta bizi estilo aktiboa sustatzea.Eguzkitako edozein kremak ba-

lio du azaleko minbizia saiheste-

ko?

Guretzat, azken aukera da krema.Desegiten ez diren babesak go-mendatzen ditugu guk beti: txa-pelak, betaurrekoak, arropa, itza-la... Hori da beti gure lehen auke-ra. Hasiera batean, kalitate hobeaeskainiko dute krema dermatolo-gikoek. Azalean ematen dugunaizango da kremarik onena; erosiegiten dugu askotan, baina geroez dugu ematen. Benetan gustukodugun krema bat izan behar du.Bakoitzak ikus dezala zein gusta-tzen zaion gehien; hori bai, 30ekoedo 50eko babesa dutenak erabilibehar dira. Behar dugun baino as-koz krema gutxiago erabiltzendugu beti; beraz, ematen dugune-an, behintzat, eman dezagun ba-bes altua duen bat. Babes txikiaduen krema bat oso kantitate txi-kian ematen badugu, ezer ez ema-tearen parekoa izango da. Askok babes handiko krema

ematen dute hasieran eta txikia-

gokoa gero.

Horrelako kontuak galdetzen diz-kigute, bai. Beltzaran egoteak ezdu esan nahi babestuago gaude-nik. Horrek esan nahi duena daazal horrek erradiazio handia jasoduela, eta melanina aktibatu egindela. Azala eguzki izpietatik ba-bestu behar izan delako jarri dabeltzaran; justu kontrakoa da.Gaixotasunen artean, isilean ger-tatzen diren alterazioak dira sen-datzeko zailenak eta arriskutsue-nak, ez garelako ohartzen.

«Beltzaran egoteak ez du esannahi babestuago gaudenik»

Maider Sierra b AECC elkarteko prebentzio arduraduna

‘Uda osasungarria’ kanpaina abiatu du AECC minbiziaren kontrako elkarteak, minbiziaren aurkakoneurriak bultzatzeko eta bizi ohitura osasungarriak sustatzeko. Hemezortzi herritan izango da.

MAIALEN ANDRES / FOKU

«Gero eta ikerketagehiagoren arabera,gehiegizko pisuaklotura zuzena duminbiziarekin»

sELKARRIZKETA

GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko uztailaren 5a

Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea

Lege gordailua: SS-1514-2010

www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]