farmaberri 39

4

Click here to load reader

Upload: ttipi-ttapa

Post on 10-Mar-2016

230 views

Category:

Documents


9 download

DESCRIPTION

Farmaberri 39

TRANSCRIPT

Page 1: Farmaberri 39

Ekainaren 16an Batzar Orokorra ospatugenuenGipuzkoako Sendagileen Elkar-goak Donostian duen lokalean. Bertanurterokokontuenerrepasoaegingenuen,elkartearen egoera hausnartu eta etor-

kizunera begira zer egin erabaki genuen.IbonMocoroa lehendakariakberesarreranazal-du zuen bezala, elkartearen dinamika azken ur-teetan gainbehera doa, batez ere azken urte ho-netan. 2011ren lehen seihilabetekoa pasa on-doren elkartea impasse batean sartu zen, eta ki-deen arteko inplikazio gehiago eskatu zuen.2011ko oroipen txostenean argi ikus daiteke al-daketa hau.Elkartearen egoera ikusi ahal izateko kideei in-kesta bat pasatzea proposatzen da, FARMA-BERRI honetan datorrena. Inkestan egun ditu-gun tresnen balorazioa eskatzen da eta etorki-zunean gure elkartearen helburuak betetzekoproposamenak eskatzen dira, kide guztien iri-tzia eta beharrak jakiteko. Eskertuko genukeahalik eta erantzun gehien izatea.Hausnarketarenondotikkontuenordua iritsi zen.Urteromoduan diruzainak argi azaldu zituen, el-karteko kideak eskura dituzte gastu-irabazienbalantzea eta aurrekontua.Batzarra bukatzeko, eta anaitasun bazkaria bai-no lehen, aurten irteerak berreskuratzeko as-moa azaldu zuen zuzendaritzak. Urrirako au-rrerago azaltzen den irteera proposatu zen, el-karteko kideak elkar ezagutzeko aukera politaizango den irteera. Kide guztiak animatu nahi di-tugu irteeran parte hartzeko.AzkenikegunabukatzekoMorgan jatetxeanbaz-karia egin eta bazkalosteko elkarrizketen ondo-renhurrengourterakoelkartearennorabideazu-zentze bidean egongo denaren esperantzazagurtu ginen.

AgurraIBON MOKOROA

UrtebeteondorenFARMABERRIkberriz ere argia ikusten du. Urtehonetangauzaaskopasadiraetaezin izanditugunahigenituenhel-buruak bete. Batzar Orokorrera-ko bileretan hausnartu genuenel-kartearekin zer egin eta aurreraeginezinakaukeragutxiuztenziz-kigun. Ahal dugun heinean elkar-tea aurrera ateratzea erabaki ge-nuen, eta kide guztien laguntzaeskatunahiduguhorretarako.Far-maberri hau lan xumetik atera-tzen da, lehena izan nahi du bi-de berri honetan eta kide guztieilaguntzaeskatunahidizueguzuei,FEUSE gorpuzten duzuen bazki-de guztiei. Antolatzen diren eki-menetan parte hartzen eta artiku-luetaproposamenakluzatzenguz-tion artean FEUSEren hazi berrihauzuhaitz indartsubihurtukodu-gu. Hori eskatu nahi dizuegu zu-zentzen dudan Zuzendaritza Ba-tzordeko kideok FEUSE osatzenduzuen bazkide guztioi, horrelagaudengel-dialdi hone-tatikaterakogara. Aurre-tik eskertunahi dizue-gu eta ziurelkarteaau-rrera atera-ko dela.

Elkano, 1220808 [email protected]

39. zenbakia • 2012ko urria

Farmaberri

FARM

AZIA

LARI

EUSKALDUNEN

ELKARTEA

Batzar Orokorra

Page 2: Farmaberri 39

BBeerr rr ii aakk

Farmaberri

Beherakoa saihestu eta tratatzeko aholkuakHuskeriatik larritasunera

39. zenbakia • 2012ko urria 2012ko urria • Farmaberri

mm

Jan ondoren, digestio-aparatuak xur-gatzen ditu irentsitako elikagai etalikidoak, eta jakien hondakinak go-rotz bihurtuta uzkitik kanporatzen

ditu behin ondestetik igarota. Prozesuhau, heste-hustuketa izenez ezagutzendea, ura eta elektrolitoen xurgapen etajariaketa arteko oreka ezin hobean ger-tatzen da. Prozesu horretan aldaketarenbat gertatuz gero, bai likido gutxiago xur-

gatzen delako edo baita gehiegi jaria tzendelako ere, ur-bolumena igo egiten da go-rotz bigunagoak eta maiztasun eta pisuhandiagokoak sortuz. Sindrome honi be-herakoa edo zirineria deritzo. Nahiz etagehienetan arina, motza (egun pare bat)eta berhidratazio eta jan-neurriekin sen-datzen den horietakoa izan (beherakoakutua), batzuetan 4 aste baino gehia-gora luza daiteke (zirineri kronikoa) etaarazo larriren baten adierazle izan dai -teke. Garapenerako bidean daudenherrialdeetako haur-heriotzaren sor-buru handiena da. Mundu abera -tsean, aldiz, bidaiariaren behera-ko bezala ezagutzen dena da ara-zo gehien sor tzen diguna.

Aholkuak1. Ez jaki solidorik jan beherakoa

agertu eta lehenengo ordue-tan, aho bidez berhidra-tatzeko likidoak soilikhartu kantitate txikie-tan, era jarraian etanahi beste. Soluziohauek hainbat mo-dutan aurki ditza-kezu farmazian,eta beherakoa-gatik galdutakolikido, gatz etamineralak be-rreskuratukodituzu.

2. Hauts erandauden produk-

tuak erabiliz gero,ur edangarriarekin

prestatu behar dira. Ezezazu irakindako urik ezeta azukrerik gehitu ez-titzeko. Hozkailuan jasosoluzioa eta baztertuezazu 24 ordu igaro etagero.

3. Ez erabili koladun freskagarri edo eda-ri energetikorik soluzio berhidratatzai-le bezala. Bi edari hauek mineral, bikar -bonato, gatz eta azukre gu txiegi duteune horietan gorputzak behar duena-rekin konparatuz.

4. Sendatuz zoazen neurrian dieta bigu-neko jakiak sartzen has zaitezke. Die-ta lehorgarrian gomendatutako jakiakhauexek dira: arroz-zopa, azenario-zo-pa, patata eta azenario-purea, arrain-zopa; arrautza egosia, gogorra edo tor-tillan; arrain txuri fresko edo izoztuak,esaterako, mihi-arraina, zapoa edo oila -rra egosita edo plantxan, beti azalik ga-be; azal gabeko hegazti-haragi egosiaedo plantxan; sagar errea, irasagarra,platano heldua; ogi txuri txigortua; sa-karinarekin gozotutako te edo kama-miladun infusio argiak, jogurt naturalaeta gazta freskoa

5. Fase akutua ondoren jaten hastean,kontuan izan jatorduak sarriak bainaez oparoak izan behar direla, digestioaerrazteko jaki birrinduak edo bestelaondo murtxikatutakoak izan behar di-rela, eta komenigarria dela epelak iza-tea heste-igarotzea bizkortu ez dadin.

6. Beherakoa guztiz gainditu arte ez dakomeni honako jakirik hartzea: esnea,barazki berdeak (ziazerba, espinaka,letxuga…), almendra, konpo ta, intxau r,ogi beltza, koipeak (gurina, margarinaeta olioa barne), gozokiak, txokolate-ak, pastelak, azukrea, izozkiak, edarioso hotzak, freskagarriak, gasdun urmineralak eta kafea.

7.Zirineriaz gain ondoko sintomak izanezgero sendagilearengana joatea kome-ni da: 38,5ºC baino tenperatura han-diagoa (38ºC ume txikietan); gorotzodolduak, mukosoak, zornedunak edobeltzak; obratuz desagertzen ez dentripetako mina; deshidratazio sintomak(aho eta mingain lehorra, logura, ger-nu-kantitatearen txikitzea); duela gutxiatzerrira bidaiatuz gero; medikamen-

Page 3: Farmaberri 39

39. zenbakia • 2012ko urria 2012ko urria • Farmaberri

turen batek sortutako kontrako eragi-na dela susmatzen baduzu; nahiz etaneurri egokiak jarraitu ez bazara sen-datu hiru egunetan (haurren kasuan bi,eta bakarra besoetako umea bada).

8. Ez erabili antibiotiko edo heste-mugi-kortasuna murrizten duen medika-mendurik (loperamida batez ere) sen-dagilearen agindurik gabe. Antibioti-koek erresistentziak ekar ditzakete etahesteen mugimendua eragozten du-ten sendagaiek gorputzaren babes-ahalmena murriztu dezakete.

9. Atzerrira eta bereziki Hegoamerika, Afri-ka edo Asiako hegoaldera joanez ge-ro, bidaiariaren beherakoa saihestekoneurriak hartu behar dituzu. Zirineri mo-ta hau gorputzarentzat kaltegarriak di-ren bakterioak, birusak edo parasito-ak dituzten jakiak edo urak hartzeaga-tik agertzen da. Eta batez ere:a) Ez edan txorrotako urik. Ez erabiliur hori hortzak garbitzeko ez etaizotz-puskak egiteko ere.

b)Pasteurizatu gabeko esnerik edo es-nekirik ez hartu.

c)Zuk zeuk zuritutako barazki eta frui-tuak soilik jan.

d) Haragi eta arrain gordinik ez jane)Saltzaile ibiltariei erositakorik ez jan.

10. Bidaiarientzat beste aholku batzuk:aho bidez berhidratatzeko erabiltzendiren hauts, analgesiko eta behe rako -aren aurkako sendagaiak eraman bo-tikinean; higiene-kalitatea bermatu ga-beko igerileku, ibai eta lakuetan ez bai-nurik hartu; Atzerriko Osasun Zerbitzu -ra jo ezazu komenigarriak liratekeenbakunei buruz informazioa jasotzeko.

Zeintzuk dira beherakoaren jatorri nagusiak?Bakterioek, birusek edo parasitoek

sortutako infekzioak, sendagaiak (anti-biotikoak, adibidez), janariekiko intole-rantzia eta urdailarekin, heste meharra-rekin edo kolonarekin zerikusirik dutengaixotasunak.

Badu tratamendurik zirineriak?Bai, neurri ez farmakologikoez eta,

batzuetan, medikamentuen laguntza bi-tartez trata daiteke beherakoa. Trata-menduaren oinarria aho bidezko berhi-dratazioan datza. Gainera, infekzioareneta beherakoaren aurkako sendagaiaklagungarri gerta daitezke hainbat kasu-tan, bidaiariaren beherakoa agertzeanesaterako.

Zeintzuk dira tratamenduaren helburu na-gusiak?Sintomak arindu eta arazoak ekidin, ba-

tez ere deshidratazioa, honen ondorio aklatzak baitira (bereziki arrisku handiko po-pulazioarentzat: haur eta edadetuak).

Deshidratazioa baldin bada arriskurik han-diena, nola ezagutuko dut?Helduengan hauexek dira ezauga-

rriak: egarria, ohiko baino pixa gutxiagoegitea, gernu iluna, azal lehorra, nekea,zorabioa edo alditxarra sentitzea.Haurrengan eta besoetako ume txi-

kiengan sintoma hauek zelatatu behardira: ahoa eta mihi lehorrak izatea, mal-

korik gabeko negarra, hiru ordutan pi-xoihala ez bustitzea, begiak, masailakedo buru-hezurreko alde biguna hon-doratuak agertzea, kalentura handia etaohikoa den baino logura edo suminkor-tasun handiagoa izatea.Pertsona deshidratatu baten azalean

emeki atximurka eginez gero, azala ezda berriz leuntzen askatzean.

Zein sintoma azaltzen dira beherakoarekinbatera?Gorotzen kantitatea eta ur-propor tzioa

handitzeaz gain, gonbitoak, kalentura,burukomina, gose falta, muskuluetakominak, sabeleko mina, hesteen kontro-laren galera eta ondoez orokorra agerdaitezke.

Beherakoa saihestu daiteke?Ekidin daitezken bi zirineri mota soilik

daude: bidaiariaren beherakoa (goragoaipatutako aholkuei jarraituz) eta errota-birusak eragindakoa. Azken honek umetxikiei beherakoa sortarazi diezaieke etatxerto bi emanez saihesten da.

Bularreko esneak zirineria sor dezake?Ez. Are gehiago, amaren esneak ba-

bestu egiten du beherakotik jaioberriaedo bularra hartzen duen umea, esnehonek defentsa-zelula eta antigorputzugari baititu.

Zergatik har daiteke jogurta baina esnerikez beherako akutuarekin?Osasun arazo hau dagoenean nahi-

ko ohikoa izaten da laktasa defizita ger-tatzea. Sustantzia honek esnearen lak-tosa izeneko azukrea apurtzen du gureorganismoak metabolizatu dezan, haudela eta, beherakoak txarrera egiten duesnea hartu ezkero. Bestalde, jogurtakesneak baino askoz ere laktosa gutxia-go du eta, hau honela, aldeko eboluzioaerakusten duen beherakodun pertsona -ren dietan arazorik gabe sar daiteke.

Berhidratatzeko soluzioa hartzen ari naiz etabotaka jarraitzen dut. Zer egingo dut, har -tzen jarraitu edo gelditu?Berhidratatzeko soluzioak hartzean

gorakoa azaltzen denean, likidoa azka-rregi edateagatik izaten da. Halakoetan15 bat minutu egon zaitez ezer hartu ga-be, eta gero, kantitate txikiagoetan bai-na maizago hartu.

Ohiko galderak

Page 4: Farmaberri 39

BBeerr rr iiaakk

Farmaberri39. zenbakia • 2012ko urria

Euskal Herriko natura ezagutzen

Zumaiako FlyschaUrtero egin ohi dugun moduan 2012ko udazken honetarako irteera

berri bat proposatu nahi dugu FEUSEtik. Azken urteotan perretxikota-ra joan izan gara baina oraingoan Euskal Herriak duen naturgune be-rezi bat bisitatzeko aukera eskaini nahi dugu. Aukeratu dugun dataurriaren 14a da. Irteera antolatua da, 11:00etan Zumaian geratu eta11:30ean txalupaz egiten da bidea. Flyscha itsasotik ikusi ondoren12:45ean kaira buelta. Ondoren Zumaian edo Getarian bazkaria an-tolatuko dugu. 20 lagunetik gora biltzea lortzen badugu gure modukoirteera antola dezakegu, oinez egiten den irteera egokituz. Itsas txan-go zoragarria honek Deba eta Zumaia arteko flyschgune garrantzitsuaikusteko aukera emango digu. Itsasoak lagundutako itsaslabar zora-garrietan milioika urtetako historia geologikoa biltzen da, eta gune ho-nek Biotopo Babestua izendatua da. Izena emateko:

Unai Berasategi 606705542-948132085Miren Fuldain 655914692Ibon Mokoroa [email protected]

Adiskide agurgarriok,

bide luzea egin du FEUSE elkarteak 1995ean denon laguntzari esker sortu genuenetik. Dakizue-nez, farmazia munduan euskararen erabilera normalizatzea du helburu nagusitzat eta zuen iritziajakin nahi dugu helburu hori lortzeko burutu ditzakegun jardueretaz.

Farmazia Hiztegia digitalizatzea□ Oso interesgarria □ Interesgarria □ Berdin zaitBi hiletik behin bezeroei zabaltzeko aholkuak helaraztea□ Oso interesgarria □ Interesgarria □ Berdin zaitBi hiletik behin formulen prospektua helaraztea□ Oso interesgarria □ Interesgarria □ Berdin zaitOsasun arloarekin loturiko hitzaldiak euskaraz antolatzea□ Oso interesgarria □ Interesgarria □ Berdin zait

Beste jarduerarik?_____________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

Erantzunak hona bidali: FEUSE edo… eskaneatu orria eta bidali:Elkano, 12 [email protected] GETARIA

��INKESTA