euskararen nazioarteko eguna · euskararen nazioarteko eguna jakinekoa denez, hainbat eta hainbat...

5
Euskararen Nazioarteko Eguna Jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta jardunak. Horietako bat, guztietatik nabarmenena, Euskararen Nazioarteko Eguna da, urtero-urtero, abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunez ospatzen dena. Esandako ospakizuna ez da hutsetik abiatutakoa. Badu aurrekaririk. Ezagunak dira, besteak beste, Errepublika garaian Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzaleak Bazkunak bitarte, antolatutako antzerti eta olerti egunak, bertsolari egunak eta antzerakoak. Aipatzekoak dira, bestalde, Espainiako Guda zibilaren ondorioz Iparraldera alde egin behar izandako euskaltzaleek zein bertokoek, elkar hartuta, Euskaltzaleen Biltzarraren babespean egindako lana. Sasoi horretakoa (1949) da, hain zuzen ere, Lehenengo Euskararen Eguna. 1995an, Euskal Herritik kanpora bizi diren euskaldunek egindako Lehen Mundu Biltzarrean eskatutakoa bere eginez, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak elkar hartu zuten eta, ondorioz, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu. Geroztik, urtero-urtero, Erresuma Zaharreko santu euskaldunaren egunez, ospatu izan dute euskal erakundeek Euskararen Eguna. Lehendakariaren deiari jarraituz ehunka lagun batzen da eta gorazarre egiten die euskarari eta euskaldunei. Eusko Ikaskuntzaren aitorpena Euskararen azioarteko Egunerako Euskal Herri osoan hedatua, euskara euskaldunen berezko hizkuntza da. Eta Euskal Herria europar kultura espazio bat da eta Pirinioez bi aldeetan dago kokatua, Frantzia eta Espainia estatuetan, alegia. Euskara, beraz, Ipar Euskal Herrian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan mintzatzen da. Euskara munduko hainbat tokitan ere erabiltzen da, bertako euskaldunen komunitateak direla eta. Euskarak bere Nazioarteko Eguna du 1948tik, hain zuzen urte hartan Lapurdiko Baionan burututako Eusko Ikaskuntzaren VII Kongresuan honako erabaki hau hartu baitzen: "Une journée de la Langue Basque dans le monde entier sera celebrée une fois par an, le 3 décembre, jour de la fête de Saint-François Xavier, sous les auspices d’Eskualzaleen Biltzarra et d’Eusko Ikaskuntzen Lagunartea". Maldan behera progresibo batean ibili ondoren, ia-ia desagertzear egon zelarik, ustez Europako Hizkuntzarik Zaharrena dena gai izan da, belaunaldi bakar batean, goi mailako ikerketaren zirkuluetara iristeko, Unibertsitateko klaustroetan errealitate bihurtu ondoren.. Baina, nola atera garaile, lehiakorra delako baztergarria ere gertatzen den esparru linguistikoan? Euskarak bere ahalbideen kontzientzia eduki behar du. Horretaz jabetuta, euskal gizarteari dagokio diseinu aproposa egitea, bere hizkuntza egunez egun espazio

Upload: others

Post on 26-Jul-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Euskararen nazioarteko eguna · Euskararen Nazioarteko Eguna Jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta jardunak. Horietako bat, guztietatik

Euskararen Nazioarteko Eguna

Jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta

jardunak. Horietako bat, guztietatik nabarmenena, Euskararen Nazioarteko Eguna

da, urtero-urtero, abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunez ospatzen dena.

Esandako ospakizuna ez da hutsetik

abiatutakoa. Badu aurrekaririk. Ezagunak dira, besteak beste, Errepublika garaian Eusko

Ikaskuntzak, Euskaltzaleak Bazkunak bitarte,

antolatutako antzerti eta olerti egunak, bertsolari egunak eta antzerakoak.

Aipatzekoak dira, bestalde, Espainiako Guda zibilaren ondorioz Iparraldera alde egin behar

izandako euskaltzaleek zein bertokoek, elkar hartuta, Euskaltzaleen Biltzarraren babespean

egindako lana. Sasoi horretakoa (1949) da, hain zuzen ere, Lehenengo Euskararen Eguna.

1995an, Euskal Herritik kanpora bizi diren euskaldunek egindako Lehen Mundu

Biltzarrean eskatutakoa bere eginez, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak elkar hartu zuten eta, ondorioz, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu.

Geroztik, urtero-urtero, Erresuma Zaharreko santu euskaldunaren egunez, ospatu

izan dute euskal erakundeek Euskararen Eguna. Lehendakariaren deiari jarraituz ehunka lagun batzen da eta gorazarre egiten die euskarari eta euskaldunei.

Eusko Ikaskuntzaren aitorpena Euskararen �azioarteko Egunerako

Euskal Herri osoan hedatua, euskara euskaldunen berezko hizkuntza da. Eta Euskal

Herria europar kultura espazio bat da eta Pirinioez bi aldeetan dago kokatua, Frantzia

eta Espainia estatuetan, alegia. Euskara, beraz, Ipar Euskal Herrian, Euskal Autonomia

Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan mintzatzen da. Euskara munduko hainbat

tokitan ere erabiltzen da, bertako euskaldunen komunitateak direla eta.

Euskarak bere Nazioarteko Eguna du 1948tik, hain zuzen urte hartan Lapurdiko

Baionan burututako Eusko Ikaskuntzaren VII Kongresuan honako erabaki hau hartu

baitzen: "Une journée de la Langue Basque dans le monde entier sera celebrée une fois

par an, le 3 décembre, jour de la fête de Saint-François Xavier, sous les auspices

d’Eskualzaleen Biltzarra et d’Eusko Ikaskuntzen Lagunartea".

Maldan behera progresibo batean ibili ondoren, ia-ia desagertzear egon zelarik, ustez

Europako Hizkuntzarik Zaharrena dena gai izan da, belaunaldi bakar batean, goi

mailako ikerketaren zirkuluetara iristeko, Unibertsitateko klaustroetan errealitate bihurtu

ondoren..

Baina, nola atera garaile, lehiakorra delako baztergarria ere gertatzen den esparru

linguistikoan? Euskarak bere ahalbideen kontzientzia eduki behar du. Horretaz jabetuta,

euskal gizarteari dagokio diseinu aproposa egitea, bere hizkuntza egunez egun espazio

Page 2: Euskararen nazioarteko eguna · Euskararen Nazioarteko Eguna Jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta jardunak. Horietako bat, guztietatik

sozial gehiago irabazten joan dadin. Euskararen alde egiteak nazioarteko kultura

dibertsitatea indartzea adierazten du, gainerako hizkuntzekin lankidetzan.

Euskara nazioarteko laguntzaren beharrean dago, bakarrik arituz gero euskal gizarteak

nekez iraunaraziko baitu bizirik bere hizkuntza. Euskararen Nazioarteko Eguna-k

euskaldunen hizkuntzari atxikimendua erakarri nahi dio, kultura unibertsalaren

aberastasunean sinesten duten guztien aldetikoa.

Hori guztia dela eta, hona hemen Eusko Ikaskuntzaren

Aitorpena

1. Euskara, ustez Europako Hizkuntzarik Zaharrena,

nazioarteko kultura ondarearen zati bat da.

2. Europar hizkuntza den euskarak toki, lurralde,

nazio eta europar erakundeen ezinbesteko laguntza

behar du, gaur eguneko hizkuntza gisa garatu ahal

izateko legeria aproposa sortuz.

3. Europar Batasuneko hizkuntza ofiziala izendatu

behar da euskara, Batasuneko Estatuetako gainerako

hizkuntzekin batera.

4. Aitorpen honen aldeko nazioarteko komunitatearen

atxikimendu indibidual zein kolektiboak aipatutako

helburuak ahalbidetuko ditu.

Page 3: Euskararen nazioarteko eguna · Euskararen Nazioarteko Eguna Jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta jardunak. Horietako bat, guztietatik

Euskararen Nazioarteko Eguna

Jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta

jardunak. ----0-----, guztietatik nabarmenena, Euskararen Nazioarteko Eguna da, urtero-

urtero, abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunez ospatzen dena.

Esandako ospakizuna ------1-----. Badu

aurrekaririk. Ezagunak dira, besteak beste, Errepublika garaian Eusko Ikaskuntzak,

Euskaltzaleak Bazkunak bitarte, antolatutako antzerti eta olerti egunak, bertsolari egunak

eta antzerakoak. Aipatzekoak dira, bestalde,--

-----2----- Iparraldera alde egin behar izandako euskaltzaleek zein bertokoek, elkar

hartuta, Euskaltzaleen Biltzarraren babespean egindako lana. Sasoi horretakoa (1949) da,

hain zuzen ere, Lehenengo Euskararen Eguna.

1995an, Euskal Herritik kanpora bizi diren euskaldunek egindako Lehen Mundu Biltzarrean eskatutakoa bere eginez, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak elkar

hartu zuten eta, ondorioz, ,-------3-------. Geroztik, urtero-urtero, Erresuma Zaharreko santu euskaldunaren egunez, ospatu izan dute euskal erakundeek

Euskararen Eguna. Lehendakariaren deiari jarraituz ehunka lagun batzen da eta gorazarre egiten die euskarari eta euskaldunei.

Eusko Ikaskuntzaren aitorpena Euskararen Nazioarteko

Egunerako

Euskal Herri osoan hedatua, euskara euskaldunen berezko hizkuntza

da. Eta Euskal Herria europar kultura espazio bat da eta ----4-----

dago kokatua, Frantzia eta Espainia estatuetan, alegia. Euskara,

beraz, Ipar Euskal Herrian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta

Nafarroako Foru Erkidegoan mintzatzen da. Euskara munduko

hainbat tokitan ere erabiltzen da, bertako euskaldunen komunitateak

direla eta.

Maldan behera progresibo batean ibili ondoren, ----5----- , ustez

Europako Hizkuntzarik Zaharrena dena gai izan da, belaunaldi bakar

batean, goi mailako ikerketaren zirkuluetara iristeko, Unibertsitateko

klaustroetan errealitatea bihurtu ondoren..

Baina, nola atera garaile, lehiakorra delako baztergarria ere gertatzen

den esparru linguistikoan? Euskarak bere ahalbideen kontzientzia

eduki behar du. Horretaz jabetuta, ----6----- diseinu aproposa egitea,

bere hizkuntza egunez egun espazio sozial gehiago irabazten joan

Page 4: Euskararen nazioarteko eguna · Euskararen Nazioarteko Eguna Jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta jardunak. Horietako bat, guztietatik

dadin. Euskararen alde egiteak nazioarteko kultura dibertsitatea

indartzea adierazten du, gainerako hizkuntzekin lankidetzan.

Euskara nazioarteko laguntzaren beharrean dago, bakarrik arituz

gero euskal gizarteak nekez iraunaraziko baitu bizirik bere hizkuntza.

Euskararen Nazioarteko Eguna-k ----7----- erakarri nahi dio, kultura

unibertsalaren aberastasunean sinesten duten guztien aldetikoa.

Hori guztia dela eta, hona hemen Eusko Ikaskuntzaren

Aitorpena

1. Euskara, ustez Europako Hizkuntzarik Zaharrena dena, nazioarteko

kultura ondarearen zati bat da.

2. Europar hizkuntza den euskarak toki, lurralde, nazio eta europar

erakundeen ----8----- , gaur eguneko hizkuntza gisa garatu ahal

izateko legeria aproposa sortuz.

3. Europar Batasuneko hizkuntza ofiziala izendatu behar da euskara,

Batasuneko Estatuetako gainerako hizkuntzekin batera.

4. Aitorpen honen aldeko nazioarteko komunitatearen atxikimendu

indibidual zein kolektiboak aipatutako helburuak ----9----- .

A. Pirinioez bi aldeetan

B. euskaldunen hizkuntzari atxikimendua C. ia-ia desagertzear egon zelarik

D. euskal gizarteari dagokio E. ez da hutsetik abiatutakoa

F. Euskararen Nazioarteko Eguna

instituzionalizatu G. ahalbidetuko ditu

H. Espainiako Guda zibilaren ondorioz I. Horietako bat J. ezinbesteko laguntza behar du

0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

I

Page 5: Euskararen nazioarteko eguna · Euskararen Nazioarteko Eguna Jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta jardunak. Horietako bat, guztietatik

ERA�TZU� ORRIA

0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

I E H F A C D B J G